Euskara eta bere Didaktika II

ostirala, 2003.eko ekainak 13

Lehen partea: Testu klasikoak

Lehen parte honek bi zati ditu: “egiturak eta hitzak” alde batetik eta “testua eta ortografia “ bestetik. “Egiturak eta hitzak” test moduan dago eratuta, eskolan landutako testuetatik testukiak atera dira, eta testuki horien barruan egituraren bat azpimarratu, galdera gehienak azpimarratutakoaren esangurarekin dago lotuta, eta beste zenbaitetan egitura hori identifikatzearekin edota sailkatzearekin. Eman hogei minutu lehen zatiari eta hamar bigarrenari, gero gainbegiratu dena. Guztira 40 minutu dituzue lehen parte hau egiteko. Bukatu bezala altxa eskua: jaso egingo zaizue, eta hurrengo zatia eman.

 

Egiturak eta hitzak (7 puntu)

Sarako Etxeberri:

1) “Egia handi hau klarki erakusten digute munduko gauza guztiek, zeinek enplegatzen baitute denbora, zertarako ere eginak baitira, eta hartan”.

Zer esan nahi du azpimarratutakoak? Hautatu egokiena:

a) gauzak denborarako eginak dira eta zeinek bere denbora enplegatzen du.

b) denbora enplegatzen duten gauzak horretarako eginak dira.

c) gauzak zertarako diren eginak, horrexetan erabiltzen dute denbora.

 

2) “Erakuslerik eta gidaririk gabe berak bere buruz biltzen du udan neguaren igaraiteko behar duen mantenua eta bazka”.

Zer esan nahi du azpimarratutakoak? Hautatu egokiena:

a) Bere buruan bilatzen du, asko pentsatuz, zer behar duen negua pasatzeko.

b) Laguntza barik biltzen du negua iragaiteko behar duen janaria.

c) Erakusle eta gidariei buruz pentsatu gabe biltzen du udan negurako mantenua eta bazka.

 

3) “Hala nola suaren bazka baita olioa, manera berean alferkeriarena da gaztetasuna”.

Zer esan nahi du esaldiak? Hautatu egokiena:

a) Olioaren manera alferkeriaren gaztetasuna da.

b) Bazkaren olioa sua da, eta alferkeriarena, berriz, gaztetasuna.

c) Suaren bazka olioa den legez, halaxe da alferkeriaren bazka gaztetasuna.

 

4) gazteek han bere indarrak eta antzea frogatzen, zorrozten eta alferkeriaren herdoiletik begiratzen baitzuten bere burua

Zer esan nahi du azpimarratutakoak? Hautatu egokiena

a) gazteek euren buruari begiratu, eta herdoildurik ikusten zuten.

b) gazteak gogor saiatzen ziren ez alfertzen.

c) alferkeriaren herdoilaren ikuspegitik, gazteek euren buruaren indarrak eta antzea frogatzen zituzten.

Ubillos

5) Abel ona zen, baina Cain gaiztoa eta bere anaia ona izatea ezin eraman zuena

Zer esan nahi du azpimarratutakoak?

1)      Abelek ezin zuen Cain gainean eraman

2)      Cainek ezin zuen Abel gainean eraman

3)      Caini jasanezina zitzaion Abelen zintzotasuna

 

6) Jainkoak [Noeri] adierazi zion egin gogo zuen munduko guzien galtzea

Zer adierazi zion Jainkoak Noeri?

1)      Galtzeko gogoa zuela

2)      Munduko guztiak akabatzeko asmoa zeukala

3)      Gogoak emango ziona egingo zuela munduko guztiak galduz gero

 

7) Ez zituzten jakin gabez gaiztakeria horiek egiten, ezpada jakinaren gainean.

Aukeratu azpimarratutako hitzen esanahi bera daukan bikotea (beharbada hitz ordena aldatu beharko zenuke):

1)      Jakin barik/halandaze

2)      Jakingabezirik/baizikan

3)      Ezjakinean/baino.

Larramendi

8) Jakin ez ezen, irakurri ere badut oharrez eta arretaz zure eskuizkribua.

Aukeratu azpimarratutakoaren esanahi bera daukana:

1)      Jakin ezean, irakurri dut adi-adi zure idatzia.

2)      Irakurri dut arreta handiz zure eskuizkribua, lehendik nekiena izan ezik.

3)      Zure idatziaren berri izateaz gainera, irakurri ere egin dut, eta interes handiz.

 

9) Ez ahal zaitu hantusteak amilduko.

Aukeratu esanahi bereko esaldia.

1)      Hantusteak ezin izango zaitu amildu.

2)      Nahiago nuke hantusteak amilduko ez bazintu.

3)      Galde egiten diot neure buruari ea hantusteak amilduko zaituen.

 

10) Zer dugu, astoren batek edo bestek esanagatik, ez dela honelako hitza hemengoa, edo ez duela aditzen?

Aukeratu azpimarratutakoaren esanahi bera daukana:

a)      Esandakoagatik

b)      Esan arren

c)      Esan baitu

 

11) Ereile gaiztoetan dago azaro txarra

Zer esan nahi du esaera horrek?

a)      Eraileak gaiztoak direnean azaroan euria egiten du.

b)      Baserritar gaiztoak aza txarrak baino ez ditu batzen.

c)      Aurretiko lanak txarto egiten direnean, gero ez dago emaitza onik.

Mendiburu

12) Bide estali gordeak dira Jainkoaren bideak, eta bide, Jainkoak berak agertzen dituen aldian ez bada, batek ere ezin ikus ditzakeenak.

Zein motatako perpausa da azpimarratutakoa?

a)      Erlatibozkoa

b)      Denborazkoa

c)      Konpletiboa

 

Orain erantzun labur: zer berezitasun dauka? ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

13) Eta liburu onek dakarten guzia ikusi eta ere, eta predikari jaunek esaten dutena adituagatik, ez ikusi eta aditu egiten du.

Aukeratu azpimarratutakoaren baliokidea:

a) Ikusi ere egiten du.

b) Baita ikusi ere.

c) Ikusten badu ere

 

14) Hau alfer nagiak berak ere ezagutuko du egunen batez, baina berandu noski, (...) bere ibilera makurrak zuzentzeko bide eta eskurik izanen ez duen aldian.

Aukeratu azpimarratutakoaren sinonimoa:

a) Eskubiderik

b) Eskudantziarik

c) Ahalmenik

Elkanoko Lizarraga

15) Goratzen dira letragabekoak, eta harrapatzen dute Zerua: Eta gu geure letrekin hona ...................... inguruka lohiez lohi!

Hautatu hutsunea betetzeko aukera egokia:

            a) nora gabiltza

            b) non gabiltzan

            c) zertan etorri gara

 

16) Gehiago pertsegitzen bide dute Deabruek halakoa, baina laguntzaile anitz eta onak ditu.

Zein da azpimarratutako partikularen esangura?

            a) Ei

            b) Ohi

            c) Antza

 

17) Ez ditut [idatzi hauek] eskribitu zergatik dauden ongi hala, baizik zergatik hobe den, nahiz hala, ezi bat ere ez.

Zergatik idatzi ditu testu horiek?

a) Horrela ondo daudelako

b) Horrela ez daudelako ondo

c) Ezer ez dagoen lekuan, hobe delako hori

 

18) Berridatzi goiko esaldia “baizik” erabiliz.

______________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 

 

Testua eta ortografia (3 puntu)

 

Ekarri gaurko estandarrera hurrengo testu hau (gogoratu edizio kontserbakorra egiten gabiltzala, eta ez entzuleria ezjakinerako asmaziozko egokitzapena).

 

 

Nosbait zetan edo atan olguetia, naturaleciac escatuten davena da

[...] Propeta paltsuaren lecuban conteetan ditu Jangoicoac ta zamai andijaquin castiguetan ditu, eureen burutacioiagaz leguia eginda, Jangoicuaren esana balitz leguez prediqueetan daveenac.

         Au gaiti olguetiaren gainian verba eguiten danian, alderatu biar dira uts eguiteco esquina biac, beste edocein gauzatan leguez. Bata laarreguija, ta bestia guichijeguia. Batzuc zabalduten dituvee olgueetaac pecatuzcoetaraguino. Ta beste batzuc laburtuten ditubee gach bagacuac bere. Olgueeta asco dirian leguez pecatuzcoac, cristinaubac inos bere eguin biar ez ditubanac, beste asco dagoz inocentiac, arimari gachic ez dacarreenac ta naturaleciac escatuten ditubanac, errazoiaren legueti urten bagaric.

         Olgueetia da, noberaren cereguin nausijai ta obligacionoiai ichita, goguac escatuten deutsan beste gauza baten, demporia iragotia. Ta au nosic behinaco batzubetan naturaleciac escatuten daveena da. Ez dago ezer bere munduban, inos ichi bagaric jarduteco, guizonac artuco leuquian cereguinic. Asmau vedi naijeen dan gauzia, gueijeen gusteetan jacona, ta berari ichi bagaric beti vici biar badau, laster cansauco da.

 

Bigarren zatia: Testu antolakuntza

Bigarren parte honek ere bi zati ditu: “Argudioaren erretorika” alde batetik eta “testu teoria” bestetik. “Argudioaren erretorika” bi testu izango ditugu, lehena Gauzen nolakotasunari dagokio, eta bigarrena Gauzen bilakaerari. Bigarren zatian aldiz, kontzeptu teorikoak galdetuko zaizkizue. Hau egiteko 50 minutu dituzue.

 

Argudioaren Erretorika

A] Gauzen nolakotasuna  (4 puntu)

Aztertu hurrengo testua, gauzen nolakotasunari buruz ikasitakoen arabera:

 

Giza burmuin baten aktibitate-egituren multzoa da gizakia, hori horrela esatea arraro geratzen bada ere. Normalean, gizakiaz pentsatzen dugunean ez dugu burmuinaz pentsatzen. Gizakia irudikatu nahi dugunean ez dugu burmuina edo burmuinaren aktibitatearen dinamikotasuna irudikatzen.

Gizakiaz dauzkagun ideiak aztertzeari abia emateko, has gaitezen gizakia nerbio sistema zentralaren alderdi bat dela proposatzetik. Badirudi proposamen horrek gizakiaren osagai garrantzitsuak eta begi bistakoak uzten dituela kanpoan. Zer gertatzen da gorputzarekin, kulturarekin, gizartearekin, hizkuntzarekin, sexuarekin, mahairako portaera moldeekin? Zergatik ez diegu gauza horiei erreparatzen?

Egia esan, burmuinaren aktibitatea aipatzen dugunean, gauza horiei guztiei gabiltza erreparatzen. Giza gogoa burmuinaren aktibitate-egiturak dira. Burmuina gorputzaren partea da, ez gorputzetik aparteko gauza bat. Kultura, gizartea eta hizkuntza ez daude burmuinetik kanpo. Kultura, gizartea eta hizkuntza hainbat burmuinetako egiturak dira. Esanahiak giza burmuineko egiturak dira. Esanahia giza burmuinak munduari atxikitzen dion gauza bat da. Burmuinetik kanpoko gauzek ez dute eurenez esanahirik. Pentsa liteke gezi baten punta, edo buztinezko ontzi bat, edo testu bat edo edozein tresna, lurzoru zaharretik ateratakoa izan edo dendetan salgai egon, kultura edo gizarte edo hizkuntzaren osagaia dela, bere eskukoa eta giza gogotik kanpokoa, baina tresnek ez dute esanahirik, ez bada giza burmuinek atxikitzen dietena. Tresna baten esangura giza burmuinean dagoen egitura bat da.

Mark Turner. 1991. Reading Minds

B] Gauzen bilakaera (4 puntu)

Hurrengo testuan identifikatu kausa motak, eta kausa argudioaren taktikak. Ez luzatu behar barik, eta ez laburtu testua.

 

Eskizofreniaren jatorria segurutik gorputzaren anormaltasun biokimikoren batean dago. Badira honekin bat ez datozenak, baina frogak oso konbentzigarriak dira, batez ere bi iturritatik datozenak.

Alde batetik, ikerketetako datu ugariek pentsarazten dute eskizofreniak osagai genetiko bat daukala. Bestela esanda, presiopean eskizofrenia sintomak erakusteko joerak, neurri handi batean, oinarri genetikoa dauka. Urte asko dira badakigula eskizofrenia familia-kontua izaten dela (areago: datu horren ondorioz pentsatu izan zen familiaren iraganean izandako harreman desegokiek sortzen zutela eskizofrenia). Hala ere, orain dela gutxira arte baino ez da lortu —adopzioari eta bizkiei buruzko ikerketen bidez— gaixotasunaren faktore genetikoak eta inguruneari dagozkion faktoreak bereiztea. Faktore genetikoa garbi badago ere, ikerlan hauek faktore ez-genetikoen berri ere ematen digute. Alabaina, gure ekipamendu fisiko oinarrizkoa genek ematen digutenez, batek eskizofreniarako joera izateak esan gura du gorputzaren parte bat ez dabilela ondo, edo baldintza jakin batzuen pean ondo ez ibiltzeko joera izango duela. Beste gaixotasun batzuekiko analogiak ugariak dira. Bai diabetesa eta bai hipertentsioa familia kontuak izaten dira, baina ez dira genetiko hutsak. Zehatz esateko, heredatzen dena zera da, baldintza jakin batzuen pean halako gaixotasuna izateko joera.

Eskizofreniarako joera biologikoaren frogak beste iturri batetik ere badatoz: berri samarra den tratamendu batetik alegia. 1955ean Estatu Batuetako medikuak kloropromazina erabiltzen hasi ziren (torazina) eskizofrenia tratatzeko. Emaitzak ikaragarri onak izan ziren. Euren barrura bilduta bizi ziren gaixo asko ireki egin ziren; erasokorrak izandako gaixo asko lasai bihurtu ziren; errealitatearen zentzua galduta zeukaten gaixo askok berreskuratu egin zuten. Bai azken esperientzia klinikoek eta bai ikerlan kontrolatuek berretsi egin dute hasierako ustea, hots, eskizofreniaren sintomak modu nabarmen eta iraunkorrean gutxitzen direla kloropromazina eta berari lotutako beste sendagai batzuk erabiliz gero.

Richard R. D. Lewine eta Kayla F. Bernheim,

Eskizofrenia

 

C] Testu Teoria (2 puntu)

Definitu zer den kohesioa, koherentzia eta konexioa Larringanen artikulua irakurrita duzunez gero. Ez eman esaldi bakarrekorik, baina ez sartu lastorik ere

Hirugarren zatia: Planteamendu Lexikala eta esamoldeak

Hirugarren parte honek ere bi zati ditu: “Planteamendu lexikala” alde batetik eta “Hizkuntzaren adierazkortasuna” bestetik. “Planteamendu lexikalari” dagokionez galdera teoriko batzuk izango dituzue. “Hizkuntzaren adierazkortasuna” bezainbatean, esamoldeak aztertu beharko dituzue Lakoffen arabera. Horra galderak:

Planteamendu Lexikala (35 minutu) 7 puntu

 

a)      Esangura hiru modutara eratzen da, zelan?

b)      Kokamenduak edo agerkideak (collocations) eta esapide instituzionalak definitu eta bereizi

c)      Esamoldezkotasunaren espektroa azaldu ahalik eta motzen, eta horrekin loturik, esamoldea zer den

d)      Planteamendu lexikalak ikasleari giltzarrizko trebetasun bi eragingo dizkio, zein?

e)      Azaldu labur zer den pusketatzea, eta lotu horrekin esamoldezkotasunaren espektroa

f)        Azaldu zure hitzekin, eta liburuan ageri ez den adibide banaz, zer diren “kokamendu kutxak”, “Ereduen diagramak” eta “Berbaldiaren egiturak”

g)      Lewisek hala dio: “Gramatika ez da ondo mugatutako gauza bat”, jarri harremanetan zuzentasun gramatikala eta “litekeenaren espektroa”

Hizkuntzaren adierazkortasuna 3 puntu (20 min)

Lakoffen metaforaren teoria

Hurrengo esamoldeak aztertu itzazu, esan zein den sorburua eta zein xedea, eta bion arteko lotura zein den