Euskara eta bere Didaktika II.

Otsaileko azterketa ez ofiziala                                                                                                                                                          2003-02-07

Abizena.................................................................................

Izena.......................................................................................

Irakasleak betetzekoa:

Zer eman den...............................................................................................

Zelan eman den..........................................................................................

Iritzia dena hartuta..........................................

1)     Argudioaren erretorika: deskribapena (Azterketaren 1/3 bat, ordu bete)

- Aztertu hurrengo testu hau, eskolan landu diren kontzeptuak erabilita: Baieztapena zein den, non dagoen kokatuta eta zergatik, parterik ba ote duen, areagoko zatikatzerik ba ote dagoen egiterik, argudiagarritasun mailak eta zeren arabera, adibiderik egonez gero zelakoak diren, definizioak zein motatakoak diren.

- Gogoratu ez zaidala zure iritzia interesatzen, baizik eta zelan oinarritzen dituzun egingo dituzun baieztapenak; hau da, ea kapaz zaren ala ez holako testu bat aztertzeko eta azterketa horren berri unibertsitateari dagokion sofistikazio mailaz emateko, eta ea ezagutzak barneratuta dituzun ala ez: Ikasi baduzue, erantzunak ez dira zuzen ala oker egongo eurenez, baina bai agian zuzen ala oker oinarriturik. Aldez aurretik eskema egitea ondo etorriko zaizue, baina nik ez dut eskema hori epaituko, sortzen didazuen idazlana baizik.

- Gogoratu idazlanak funtzio pragmatikoa duela, hau da, testu erretorikoa dela (munduko testu guztiak bezala); bestela esan, entzuleria edo irakurlea neu nauzue, euskara irakaslea, eta helburua hauxe da: burutara eman behar didazue eskolan landutako kontzeptuak ezagutu eta landurik dituzuela.

- Gogoratu, halaber, euskara maila dela hemen erakusteko beste zerbait; ez ibili esaldi errazegiekin, baina, kontuz, dena idatzi eta gero gainbegiratu, jakin bai-baitakizu gramatikako zenbait errakuntzak gutxiegia dakartela automatikoki. Haramen gogoratzeko zenbait lorratz:

  1. Baieztapen nagusia aurkitu, eta XY da tankeran eman
  2. Baieztapen nagusiaren subjektuaz aritu (ez idatzi “sujeto” mesedez).
    1. Subjektua nolakoa da? (gogoratu subjektua ez dela argudiagarria izaten, beste zerbaiti lotzen zaiola).
  3. Baieztapen nagusiaren predikatuaz
    1. Predikatu horren argudiagarritasuna erabaki (gogoratu argudiagarritasunak ez duela “zalantzazko” esan nahi, eta gogoratu, halaber, subjektibo/objektibo errazkeriak baino ez direla.)
  4. Definizioez:
    1. Nola dago testua eratuta predikatuaren arabera?
    2. Zein definizio mota erabiltzen ditu autoreak (definizio bat baino gehiago egon daiteke, agian erreskadan emanik).
  5. Adibideez:
    1. Ba ote du testuak adibiderik?
    2. Zelakoak dira?

 

Mozorrotzea eta Ikusezintasuna

“Pertsona baten benetako izaera ikustea eragozten duten prozesuak “mozorrotzea” eta “ikusezintasuna” terminoekin azal daiteke. Nahiz eta hitz biak testuinguru batzuetan erlazionatuta egon, oso esangura diferenteak dituzte. Mozorrotzea norberaren benetako izaera eta motiboak ezkutatzea da. Nork bere buruari egiten dion gauza da, eta ikuslea, berriz, guztiz inozentea da. Ikusezintasuna, aldiz, besteen benetako izaera ikusteko ezintasuna da. Nork besteei egiten dien gauza da, eta ikuslea da ezin horren erantzule bakarra.

Othello obran mozorrotzearen adibidea dugu. Iago zitala pertsonarik zintzoena dela uste dute beste pertsonaia guztiek, Iago-k bere benetako izaera on itxuraren pean ezkutatzen baitu etengabe. Besteek ezin dute haren benetako izaera ikusi, baina horren errua Iago-k du, berak gordetzen dituelako bere egiazko motibo eta ezaugarriak. Jende gehienarentzat ikustea sinestea da, eta beraz, ikusleek aurrean jartzen zaiena baino ezin dute ebaluatu. Mozorrotzea, hala ere, ez da beti helburu moralki gaiztoekin erabiltzen. Izan ere, mozorroa janztean besteek ikusi nahi duten itxura ematen dugunez, horrek balio ahal digu geure burua babesteko eta laguntza behar duten beste pertsona batzuei laguntzeko. Esaterako, gizarteak ukatutako eskubideak lortzeko zeharbidea izan daiteke. Passing izeneko nobelan, jatorriz arraza beltzekoa den baina azal oso argia duen pertsona batek zuritzat agertzen du bere burua gizartean, hartara beltzek pairatzen duten bereizkeriatik libratu eta zurien pribilejioak eskuratzeko. Jende aurrean heterosexual gisa agertzen diren pertsona homosexualak beste adibide bat dira: zapalkuntzatik eta gorrototik libratzeko, heterosexualitatearen mozorroa janzten dute.

Ikusezintasuna, esan bezala, besteak diren bezalakoak ikusteari uko egitea da. Kasu honetan ikusiak diren pertsonek ez dute kontrolatzen zelan ikusten dituzten besteek. Ikusleak aurrean dauka bestearen benetako izaera, baina ez du ikusi nahi, hor egongo ez balitz bezala jokatzen du. Gizartean gutxietsiak diren taldeek ikusezintasuna pairatzen dute etengabe: euren lorpenak, euren emaitzak eta alderdi positiboak ez dira ia inoiz iristen hedabideetara edo erabakiguneetara, euren izenak ez dira agertzen Historiaren orrietan. Esaterako, Madame Roland eta Olympe de Gouges aktibista soziopolitiko izugarri inportanteak izan ziren Frantses Iraultzan, baina Historiako klaseetan ez da euren izen eta ekintzen berri ematen. Zergatik? Emakumeak zirelako. Ellison nobelagileak ezin hobeto deskribatu zituen ikusezintasunaren gaitzak Invisible Man nobelan, erakustean zelan ahaleginak ahalegin eta merituak meritu, pertsona beltzen lorpenek boterearen jabe diren zurien indiferentzia eta aurreiritzien hormaren kontra jotzen duten. Izan ere, aurreiritziak ikusezintasunaren makina mugiarazten duten erregaia dira. “White Privilege” izeneko entseguan, Peggy McIntosh-ek argudiatzen du pertsona beltz baten akatsak juzkatzean, zuriek arrazari leporatzen dizkiotela akatsak, eta ez pertsona konkretu horren izaerari. Aldiz, zuriak ez dira euren azalaren kolorearen arabera epaitzen. McIntosh-ek dioen moduan: “[zuria naizenez] biraoak bota ditzaket, bigarren eskuko arropak eraman eta utzia izan gutunak erantzuteko, baina inork ez die jokabide horiek leporatzen nire arrazaren inmoralitate, pobrezia edo analfabetismoari”.

Esan liteke ikusezintasun hau begien aurrean eramaten diren betaurreko antzeko batzuek sortzen dutela, “aurreiritzien betaurrekoek” alegia. Pentsa, bestela, zergatik euskal kantariak ez diren ia inoiz azaltzen Espainia edo Frantziako telebista eta irrati kateetan, nahiz eta hedabide horietan gaztelania edo frantsesa ez diren beste hizkuntza batzuek sarrera izan, eta euskal produktuek kalitatearen aldetik ezer inbidiatzekorik ez izan pantailan eta uhinetan ateratzen diren beste hainbat produkturi.”

Ana I. Morales “Mozorrotzea eta ikusezintasuna”. Prest: Deustuaaldeko Hilabetekaria

2)   Planteamendu lexikala (1/3, 45 minutu): hiru galdera gai bakoitzeko

a)      Inguruko testua eta testuingurua: bereizi bi kontzeptuok eta jarri harremanetan kokamendu edo agerkideekin

b)      Azaldu labur esangura faktualak eta modalak zeri egiten dioten aipu. Euskaraz esangura modala erakusten duten zenbait partikula gero eta gutxiago erabiltzen dira, eskolan komentatu dugu zergatik izan daitekeen hau, aipatu.

c)      Esangura hiru modutara eratzen da, zelan?

d)      Zer dira item lexikalak (eman esangura esaldi batean, zehatz ez baduzu akorduan eman item lexikalak behar dituen hiru ezaugarriak halakotzat jo dadin)

e)      Kokamenduak edo agerkideak (collocations) eta esapide instituzionalak definitu eta bereizi

f)        Esamoldezkotasunaren espektroa azaldu ahalik eta motzen, eta horrekin loturik, esamoldea zer den

g)      Bigarren hizkuntz irakaskuntzan Syllabusean zer sartu arazo nagusi da, Planteamendu Lexikalak zerbait berrikusketa eskatzen ditu. Azaldu lexikoari dagokionez hiru irizpide nagusi syllabusa egitean

h)      Aipatu azaldu barik lexikoa syllabusaren osagai bihurtzeak dituen eraginak (hamar dira)

i)        Planteamendu lexikalak ikasleari giltzarrizko trebetasun bi eragingo dizkio, zein?


 

3)   Orratzontzia: 30 minutu

 

a)      Eman gaur egungo estandarrera Sebastian Mendibururen testu hauxe:

 

Eritasunaren aldetic datocèn behàrrac età neque guciac izan oi dirà buruco, sabeleco, erraietaco edò gorputz gucico gaitz età miñac, barreneco quezcac, tristurac, ecin egònac età oriec dacazten nai-gabenzac, età Jesusen Amaren laguntzac badu oriec garaitzeco egoquia dèn escu età indàrza, età garaitzen ere du bi aldetatic batez: edò choilqui ta guztiz quenduz edò eri beren oneraco graciz leunduz tà arinduz.

 

 

 

 

 

 

 

 

b)      Erlatibo zaharrak: Erlatibo zahar hauek “aita gurea” ordenari jarraitzen diote, zelan eman beharko genituzke “gure aita” ordenari jarraitzekoak balira?

-          Halere ongi eta aberats aurkitzen dela uste du, eta gizon eri, burua galdu eta ere, osasun osoan aurkitzen dela esaten duena  eta eman nahi dioten sendagairik hartu nahi ez duena dirudiela;

 

 

-          Bide estali gordeak  dira Jainkoaren bideak, eta bide, Jainkoak berak agertzen dituen aldian ez bada, batek ere ezin ikus ditzakeenak.

 

 

c)      Egituretan: hurrengo esalditik aipatu harritu zaituzten egitura guztiak. Zer da “dendaltza”, hor badago beste egitura bat zeinarekin harremanetan jar daitekeen.

-          eta lan horretara baino lehen euskaran trebatzen ez badira, nik ezagutzen ditudan S. Frantziskoko fraide maisu euskal gaitzeko herrian jaio bat eta zenbait beste Eliza-jaun eta apaiz trebatu diren bezala, eta lehenik ikasten ez badute eransketa horrek eskatzen duen dendaltza  eta sermoi egitea, ez dut uste agertuko dutela pulpituan oihal batezko soinekorik edo sermoirik eta beldur naiz esan dezan aditzen duenetatik batek edo bestek

 

 

 

 

 

d)      Hizkuntzaren adierazkortasuna. Azpian datozen esaldietan esamolderen bat (edo gehiago) ageriko zaizue; esamoldea zein den esan, eta gero, esamolde bakoitzeko, atera Glucksbergek bere artikuluan aipatzen dituen hiru esangurak. Esamolde guztiak Zamarriparen Manual de Vascófilo atereak dira. Oharra: esaldi batzuetan esamolde bat baino gehiago egon daiteke.

 

-          Auzoko horrek ez dizu bada begi handiegirik hori erantzun dizunean

-          Zamudioko erromeriara joango zen hori, begia legez

-          Beti gogoratzen naiz nola joan zitzaigun ahotik eskura gure osaba Karmelo, uste-uste barik.

-          Horiek etxeko handian dabiltza gaur, baina agian bihar ez dute elkarrekikorik izango

-          Horiek aho bete hezurrekin geratu dira, eta beste haiek aldiz aho bete haginekin, horrenbeste gauza ahoan seguru ez direla gose.