Testuetatikoekin olgetan
astelehena, 2003.eko ekainak 16
Test hau gainditzeko maila nik jakintzat jotzen dut
bigarren mailara igarotzerako; beraz, ondo dator hasieran egitea nork bere burua
non duen ikus dezan (Lehen mailako azterketa batetik aterea)
1)
Berridatzi: “Gure
umeak arrainari muzin egin zion”
a.
(aitzakiatu)
2)
Sinonimoa
aurkitu: Labarra
a.
Mendiko bidea
b.
Labaina
c.
Troka
d.
Nabarra
3)
Berridatzi
beltzez nabarmendutako zatia izan
aditza erabiliz: “Harri mokil hori,
Urkuluetatik Saibi mendira goazela,
eskuma aldeko baso handiaren gainean dago”
4)
Sortu
hurrengoaren antzerakoak:
a.
Jausi / txar: Jauskera txarrekoa
b.
Edan / on:
c.
Ibili / azkar:
d.
Esnatu / txar:
5)
Berridatzi
egitura bera erabiliz: Hori dela eta, ez
gorantz, ez beherantz, ez alborantz bertatik inortxo ere ezin igaro daiteke,
beheko trokara buruz aurrera jausi
barik
a.
aho..............(goi)..................
b.
mutur..........(behe)...............
c.
lepo............(atze)................
d.
ipurdi..........(goi)................
6)
Soinekoa edo
iluntzetara, edo orokorrago “aldrebes” eduki zenezake jantzita, baina
“aldrebes” hori espezifikoago ere eman zenezake lehengo egitura bera erabiliz:
a.
Azpi..........(goi/gain)
b.
Atze..........aurre........
c.
Aurre........atze.........
d.
Buru...........behe.......
7)
Gainera egitura
bera beste hauetarako ere erabil daiteke
a.
muga..........(hura)................
b.
(hori)..........(landa)..............
8)
Eman markatutako
hitzaren sinonimoren bat: labarraren erdian marra batzuk daude, gurdia
igarokeran txirringek utzi ohi dituzten ezaugarriak
bezalakoxe lerrotxoak
9)
Zer esan gura du
hurrengoak? “Gure herritxoan labar
horretaz inon diren ipuinak kontatzen
dituzte”
a.
Berebiziko
ipuinak
b.
Inon ez diren
ipuinak
c.
Leku askotako
ipuinak
d.
Nonbaiteko
ipuinak
10)Zer
esan nahi du “bakan” terminoak hurrengo testuinguruetan? (Esangura bera dute
bietan)
·
Marra bakanok
direla eta, gure herritxoan labar horretaz inon diren ipuinak kontatzen dituzte
·
Ontzi bakan
horretan dagoena, berak bakarrik daki; hori, berriz, hola ez litzateke izan
behar; etxean zer dagoen, etxeko guztiek jakin behar lukete eta; etxean bizi
denak, gizonek nahiz emakumek, etxean zer dagoen jakitea, gauzarik bidezkoena
da-eta
a.
Berezi
b.
Gutxi
c.
isolatu
d.
Solte
11)Gizon bat gurdi bete iraz zetorren. Egin antzeko egitura hurrengoekin:
a.
Astoa / lastoa /
bete: Gizona...........................................................................zetorren
b.
Eskua / gozokia /
-kada: Gizona.............................................................................zetorren
c.
gela / Ikaslea /
bat: Azterketa...................................................................-k
egin zuten
d.
Gopor / ur / bi: Hiriart-Urrutyk
............................................................edan zituen
12)Goiak eta beheak izendatu adieraz moldeak zer esan nahi du?:
a.
Bataiatu
b.
Biraoka aritu
c.
Izena eman
d.
Zin egin
13)Noren
edo genitiboa erabiliz eratu harridurazko perpausak. Adibidez: Zein maisu
motela > maisuaren motela
a.
Zein emakume
azkarra!
b.
Zein galduta
zauden!
c.
Zein gizon
tentela!
d.
Zein neurtitz
bikainak egin dituen hark
14)Irakurri
hurrengo testutxoa: Txaloak entzun
zituenean, Txilibristok ikaraldi errimea hartu zuen; ezin gehiago ikaratu zen.
Noski, gure Errose Bustintzak ez zukeen inoiz halako
arrunkeriarik idatziko, nabarmendutakoa berak beste era batera eman zuen, ea
asmatzen duzun
a.
gehiago................................................ikaratu
zen
15)Aukeratu
nabarmendutako zatirako parekoren bat: Lehenagoko
urteetan "Bizkarra" basetxean, abade bat bere arreba
batekin bizi zen.
a.
Iaz
b.
Behinola batean
c.
Lehenbiziko
urteetan
d.
Aurreneko
urteetan
16)Zer
esaten zuen? “orratzontzi hari inortxok
ere egundo ez ziezaiola ukitu ziharduen beti esaten”
a.
Aritzeko egundo
ukitu gabe esan ohi zuen
b.
Esaten ibili ohi
zen inork ere inoiz ez ukitzeko orratzontziari
c.
Ez jarduteko
ukitzen esaten zuen egundo beti
d.
Norbaitek inoiz
uki ziezaiola orratzontziari jardunez
17)Eman
bi sinonimo: “Sama”
a.
b.
18)Irakurri
hurrengo testu zatia: Eta nebak atzea eman orduko, arreba kutxara begira
jarri zen, bere kolkorako esaten zuela: "Orratzontzi hori dela-eta, gure
nebak ................... buruhausteak ez dira txikiak, gero! Horrenbeste
ardura eta buruhauste, zer dela-eta baina? Hurrengo aukeretatik, zein beharko luke?
a.
Darabilzkin
b.
Darraizkio
c.
Darabiltzan
d.
Dautzan
e.
Dauzka
19)Zein
da gertueneko parekoa: “behingo batean”
a.
Presaka
b.
Bada ordua
c.
Behingoz
d.
Berehala
20)Zer
esan nahi du beltzez nabarmendutako egiturak? “Antxumeak dauka gogoan bere
amaren esana, amorez esan ziona basora
zitzaion orduan”
a.
Jausi
b.
Galdu
c.
Izan
d.
Joan
21)Zer
esan nahi du hurrengoak: “Azken urteotako euskal hiztegien emanak harriturik eta kezkaturik dauka gure artean
zenbait jende...”
a.
Hiztegi asko egin
izanak harritu du jende asko
b.
Hiztegiak oparitu
direlako jendea harriturik dago
c.
Hiztegien
emaitzak direla eta, jende asko harriturik dago
d.
Hiztegietan
datozen gauzek harritu egiten duten jendea
22)Hurrengo
testua, zein da nabarmendutako terminoaren esangura?: Euskaraz oratu nahi
duguna erdaraz jalkitzen zaigu maiz buruan eta, jakina, euskaraz buruan gatzatzen ez genekielako edo ezin
genuelako erdaraz gatzatu duguna,
gero euskarara iraultzeko hiztegia behar nahitaez.
a.
23)Eman
kontrakoa:
a.
“iritziak bereiz
dabiltza”
b.
“iritziak..............dabiltza”
24)Hautatu
beltzez nabarmendutakoaren hurbilekoena: “Munduan bertze asko den bezala eta
orain ere hobe bailitzateke holako bat izatea Frantzian gauzak ongi joatekotan, bazen errege bat alargundua eta denbora
berean itsutua zen.”
a.
Gauzak ongi
joanda
b.
Gauzak ongi
joanez gero
c.
Gauzak ongi
joango badira
d.
Gauzak ongi
joaterakoan
25)Eman
zuri ezagunago egiten zaizun egitura batean nabarmendutakoa: “Aita, pena handia
da zu planta horretan ikustea; nik partitu behar dut ur hartarik bilara”
a.
26)Zer
esan nahi du nabarmendutako egiturak?: Haiei buruz hurbildu zen
mutil hura eta galdetu zion zaharrenak ea nora zihoan hola
a.
27)Berridatzi
erlatibo zaharra (eta ez hain zaharra) gaurko eran: Egingo dut, erantzun zion
gazte gutxi zekizkienak deabruaren
mausa eta asmoak
a.
28)Gaurko
ordenara ekarri hurrengoak, adibidez: Gaizkin aingerutuak: aingerututako
gaizkinak;
a.
Bekatu haragizko
egin;
b.
Koroa eder bat
zerurako
c.
eremutar erdi
edanari,
d.
etsenplu harri
biguntzekoa
29)Irakurri
hurrengo testuingurua: Seme hau ez da
agian bertze semeak bezala gerla gizon aterako, eta bere amarekin agian laketuko zaio.
Laket horrek tradizioan hainbat adiera izan ditu; idatz ezazu laugarrena, hain
zuzen testuinguru honi egokien datorkiona.
a.
Baimenduko zaio
amarekin egotea
b.
Gustatuko zaio
amarekin egotea
c.
Laket izango du
amarekin egotea
30)Hautatu
parekoena: Badut haatik bertzeak iduria aterako den
a.
Besteei iruditzen
zaiena
b.
Besteek duten
irudi baten modukoa
c.
Besteek uste
bezalakoa
d.
Besteen antzera
31)Jokatu
hurrengo elementuak literatur tradizioan egin izan den bezala:
a.
erditu /
zortzigarren seme bat / Marina Andrea
32)Zer
esan nahi du odola zor esamoldeak
testuinguru honetan?: “Negar egiteko
arrazoi ere baduzu —zioen senarrak— baina andre maitea, Frantzian bai eta
Espainian ere aitoren seme batek odola
zor dio herriari”.
a.
Bizitza eman
beharra
b.
Bizitza salbatu
diote
c.
Odola erosi eta
trukean zerbait
d.
Transfusioa
33)Hautatu
beltzez nabarmendutakoaren parekoena: Norbaitekikoa bazeukan gortean. Norbait hura erregeren odoleko andre bat zen,
Inaziori begi onez behatzen ziona.
a.
Norbaitek begi
onez ikusten zuen
b.
Norbaitekiko
samurtasuna
c.
Norbaitekin
hartu-emanak zituen
d.
Norbaiten objektu
bat zeukan
34)Eman
zure hitzetan: Amak beldurra zuen bezala,
haur haurretik su gehiago zekarren
Inaziok armetako liburuetako baino.
a.
b.
Berridatzi goiko
testuingurua: Haur haurretik Inaziok
armetako liburuetako baino su gehiago...................... beldur zen ama
35)Hautatu
parekoena: ...bero da bide horretan.—Bai Jauna, eta hemen ardura bazterrak idor.
a.
arazoa
b.
Askotan
c.
Axola
d.
Erantzukizuna
36)Hurrengo
testuingurutik atera zenbat diren denetara: Sartzen dira sukaldera eta
pegarreko uretik edaten dute lau aita-semeek.
a.
Bost
b.
lau
c.
Sei
d.
Zortzi
37)Eman
zure hitzetan nabarmendutakoa: Emaztea etxe-zain, aza jorran ari. Haur
zeheria bat han gaindi
etxe-inguruetan itzulipurdika ibilki; zaharrena zen bakarrik aitarekin orgetan
joana.
a.
....................................
b.
Zein da
“ibilki”ren aspektua (zer esan nahi du?)
a. Ibili ziren
b. Ibiliz
c. Ibiltzen ziren
d. Zebilela
38)Eman
beste era batera nabarmendutakoa: Gizona oihanean zen abereak uztarturik
joana oteketa.
a.
Agian
b.
Otekuntza
c.
Otetara
d.
Oturuntza
39)Zein
da nabarmendutakoaren parekoena: Izenez bat garenok, horratio, ez gara elkartasun txarrean ibili.
a.
Auzoko onak izan
gara
b.
Etxeko handikoak
izan gara
c.
Ondo hartu izan
dugu elkar
d.
Parranda ederrak
egin izan ditugu
40)“Hor daude oraindio mendiko bideok, hainbeste
oinek zapaldu eta sakaturik antzinatik eginak. Eta oinak bakarrik ez; lekuan-lekuan, burdina eta sutautsa ere
erabili behar izan ziren bidea urratzeko.” Hautatu beltzez
nabarmendutakoaren parekoa
a.
Bide osoan
b.
Leku guztietan
c.
Oso urrun
d.
Tokiaren arabera
41)Aurkitu
parekoa: Askok ez besteko lana
burutu digu, eta hala ere deus gutxikotzat zeukan.
a.
Askok baino hobeto
b.
Askok ez adinako
c.
Askok ez bezain
ondo
d.
Askok ez bezalako
42)Hautatu
gertukoena: Gogor hartzen zuen bere
burua eta bai besteak ere.
a.
Ez zuen gozorik
jaten
b.
Gogortuta zeukan
burua horrenbeste lanez
c.
Oso buru gogorra
zen
d.
Oso zorrotza zen
43)Hautatu
nabarmendutakoaren parekoa: “Hemen ere
bide estu eta nekagarriak, zabal atseginak alde batera utzirik, hautetsi behar
direla, ongi ibili nahi badugu”.
a.
Ongi ibiliko
bagara
b.
Ongi ibiliz gero
c.
Ongi ibiltzeke
d.
Ongi ibili nahi
arren
Ezkerretara
izango duzu galdetutako hitzaren testuingurua (batzuetan eskolan azaldutakoa da
testuaren harian eta ez du testuingururik ageriko), hurrengo zutabean galdetzen
den hitza bera, eta azken zutabean zuk bete beharreko lekua.
|
|
Amarrugile |
|
|
Ate intzirrikatutik
daroatza bere begiak; darakutsa argiak barruko ate ostetik zela bere arerioa,
ez bere ama maitea. |
Arerio |
|
|
Haren baitan oro maite
zituen, haren begi ernea, haren kopeta arraia, haren izpiritu irekia, haren
bihotz suharra. |
Arraia |
|
|
Bazuen beraz amatxok
semetxoekin zer egin, haien ongi artatzeko |
Artatu |
|
|
Bere buruaren aski jabe zen
haatik adiskidantza horretaz balentriarik ez egiteko eta horrela bekaiztienak
berak isilik zeuzkan |
bekaiztia |
|
|
Beraz, egun bat berezi zuen
partiadako, eta egin zuen bazkari bat |
Berezi |
|
|
Erantzunak bereiz dabiltza
noraezean, etxeko apalategi dotore eta garestien edergarri, argitaletxeen
kupidagabeko diru iturri eta, buruenik, euskara hobeki menderatu nahi duten
belaunaldi berriko gazteen ugaltzearen seinale direla diotenen artean. |
Buruenik |
|
|
Haren aldarte gaiztoentzat
berentzat maiz bazuen laudorio bat, beti estakuru bat. |
Estakuru |
|
|
Holaxe egin zituzten hainbeste
ezaupide, eta elkar ezagutuaz, hainbat ezkontza ere bai, alderdi bi hauen
arteko lokarriak estuago eta maitagarriago egiteko |
Ezaupide |
|
|
|
Gomutatu |
|
|
Bere buruaren aski jabe zen
haatik adiskidantza horretaz balentriarik ez egiteko eta horrela bekaiztienak
berak isilik zeuzkan |
Haatik |
|
|
Zelata dago otsoa esan
ziona aditzen, baina goseak estutzen zuen hagitz gaiztoa |
Hagitz |
|
|
Emaztea etxe-zain, aza
jorran ari. Haur zeheria bat han gaindi etxe-inguruetan itzulipurdika ibilki;
zaharrena zen bakarrik aitarekin orgetan joana |
Haur zeheria |
|
|
Emazue zure haurrei bezala
jatera eta edatera. Josta bitez gero hor gaindi oro elkarrekin, eta lo ere
hor nonbait eginen dute |
Hor gaindi |
|
|
Hordituko naiz bada behin
hemen ezkutuan, inork ez nakusala… Erdi horditurik zegoela, deabruak eraman
zuen andre bat baso hartara santu bat erakusteko asmoz |
Horditu |
|
|
Baina hemengoek? Hutsaren hurrengoa
ezagutzen eta are gutxiago ulertzen. |
Hutsaren hurrengoa |
|
|
|
Jadetsi |
|
|
-
Ahuntz bat
zihoan basora antxumea etxean utzirik, ondo gorde eta kortaturik, irten ez
zezan kanpora -
“O malmutz gosebera,
zein haizen hi gaiztoa!” Hala gogoz kortatik diotso bere etsaiari |
Korta |
|
|
Irakurtzen da antzinako
eremutar edo padar santuen bizitzetako liburuan, sartu zela gazte bat
munduari lagata basamortu batean, non egiten zituen penitentzia izugarriak |
Lagata |
|
|
Egingo dut, erantzun zion
gazte gutxi zekizkienak deabruaren mausa eta asmoak |
Mausa |
|
|
Mańarian Deabru Labarra
izeneko labar handi bat dago. Harri mokil hori, Urkuluetatik Saibi mendira
goazela, eskuma aldeko baso handiaren gainean dago. |
Mokil |
|
|
Erantzunak bereiz dabiltza
noraezean, etxeko apalategi dotore eta garestien edergarri, argitaletxeen
gupidagabeko diru iturri eta, buruenik, euskara hobeki menderatu nahi duten
belaunaldi berriko gazteen ugaltzearen seinale direla diotenen artean. |
Noraezean |
|
|
Kontu —dirautsa— ez irten
neu etorri artean eta inor bada atean oles oles egiten ez ireki behingoan
lehenaz ikusi barik eta ondo azterturik han ni ote nagoen. |
Oles-oles egin |
|
|
Pildak maiz urratuak, beti
zerbait behar goiz arrats zintzurrari behera |
Pildak |
|
|
Jaun hark bazituen hirur
haur, hiru seme tarrotuxeak |
Tarrotu |
|