0.1. Idazketaz, Idazkuntzaz eta idazmenaz hausnar
0.1.1. Gure
idazle klasikoek ziotena Erretorikaren eta Gramatikaren gainean
0.1.1.1. Gramatikaz
eta estiloaz
0.2. Erretorikaren gaurkotasuna eta gaurkotzea
0.3.1. Argudiotan
sartzeko zioak
0.3.1.1. Argudiatzearen
ondorio praktikoak
0.3.1.2. Ustez
ondoriorik gabeak diren argudioak
0.3.1.3. Egotiko
argudioak edo burua atera beharraz
0.3.2. Zertaz
eztabaidatzen dugun eta zertaz ezin
0.3.2.3. Zaletasunak
eta gustuak
0.3.2.3.2. Norberarena
Balitz Bezala Ageri Den Baieztapen Argudiagarria
0.3.2.3.3. Iritzi
Pertsonala Baieztapen Bezala Emana
0.3.2.3.4. Oinarri
Argudiagarrien Bila
0.3.3.2. Entzuleria
edo hartzaileak
1. Gauzen nolakoa: Zer da? (Deskribapena)
1.1. Gauzen nolakotasunaz egiten ditugun baieztapenak
1.1.1. Uste
baino baieztapen gehiago egiten dituzu gauzen gainean
1.2. Oinarriko estrategia: argudioa adibideen bidez oinarritu
1.2.1.1. Adibide
partikularrak edo zehatzak
1.2.1.2. Adibide
iteratiboak edo maiz gerta daitezkeenak
1.2.1.3. Alegiazko
adibideak edo asmatuak
1.2.2. Tipikotasuna:
"ez da adibideen zenbatekoa inportanteena"
1.2.3. Adibide
ez diren adibideak
1.2.3.1.2. Ezagutzen
duzun norbait deskribatu
1.3. Gauzen nolakotasunaren gaineko adierazpenak aztertzeko.
1.3.1.3.1. Kopuru
mugatuko subjektuak
1.3.1.3.2. Kopuru
mugagabedun subjektuak
1.3.1.3.2.2. Batzuk
(eta bitzuk)
1.3.1.3.2.5. Denak
(direnak) eta guztiak
1.3.1.4. Zelan
ageri dira unibertsalak argudio idatzietan?
1.3.1.5. Multzoen
eraikuntza subjektuan
1.4.1. Definizioa
ageri behar ez denean
1.4.1.1. Barrukoen
arteko berbak (kode partikularrak)
1.4.1.2. Definiziorik
gabe argudiaketa zirkularraren arriskua dago
1.4.2. Definizioa,
nola edo hala, ageri behar denean
1.4.2.1. Kanpokoentzako
hitz tekniko, espezializatu edo argota darabilzunean
1.4.2.1.1. Terminoa
birdefinitzea
1.4.2.1.2. Termino
berria asmaketan
1.4.2.1.3. Termino
zabala birdefinitzea
1.4.3.2. Definizio
sakabanatuak
1.4.4.2.2. Zelan
egin daitekeen edo martxan jarri
1.4.4.2.3. Zer
egiten duen edo egin beharko lukeen
1.4.4.2.4. Zerez
dagoen egina/zeintzuk diren bere atalak
1.4.4.3. Adibideen
bidez definitzea
1.4.4.4. Definizio
etimologikoa
1.4.4.5. Definizio
genetikoa eta historikoa
1.4.4.7. Irudipenezko
definizioa
1.4.4.9. Definizioa
bera oinarritzeko (Autoritatea edo aipua)
1.4.4.10.1.1. Definizio
motak bereizteko ariketa
1.4.4.10.1.2. Aztertu
testu hau
1.4.4.10.1.3. Aztertu
testu hau
1.5. Konparaketak eta hautakariak
1.5.1. Konparaketak:
gauzek zeren antza duten
1.5.1.1. Argudiagarritasunaren
mailak konparaketan
1.5.1.2. Zelan
egiten ditugun konparaketak
1.5.1.2.1.1. Konparaketaren
hurrenkera prestatu
1.5.1.2.2. Konparaketa
metaforikoak
1.5.1.3.1. Kontraste
soila: desberdintasuna adierazi
1.5.1.3.2. Konparatzea
eta kontrastatzea, biak bat eta bera
1.5.1.3.3. Konparaketak
eta mailakako kontrasteak
1.5.1.3.3.1. Batzuk
gehiago dute eta bitzuk gutxiago dute
1.5.1.3.3.2. Definizio
operatiboa
1.5.2.1. Hautakari
biribila: ez da argudiagarria
1.5.2.2. Akastun
hautakaria: argudiagarria
1.5.2.2.1.1. Limurtzen
ote zaitu testu honek?
1.5.2.2.1.2. Konparaketaren
argudiagarritasuna
1.6.1. Lehenago
Burmuina Eskanerretik Iragazi
1.6.2. Zelan
Egiaztatu Baieztapena Argudioa Denentz
1.6.2.1. Esperientzia
pertsonalaren araberako egiaztatzea
1.6.2.2. Esamesen
edo entzundakoaren arabera egiaztatzea (omen)
1.6.2.3. Autoritatearen
araberako egiaztatzea
1.6.2.3.1. Ariketa:
aztertu testuok
2. Zelan heldu da horra: gauzen bilakaera (Kontaera)
2.1.1. Lehen
multzoa: baldintzak, eraginak eta kausak gertarazi
2.1.1.2. Eraginak
edo eragileak
2.1.2. Bigarren
multzoa: hurbileko eta urruneko kausak
2.1.3. Hirugarren
multzoa: noraezeko kausak eta kausa nahikoak
2.1.3.1. Noraezeko
kausak edo baldintzak
2.1.4.2. Oztopatzen
duen kausa baten gabezia
2.1.4.3. Kausa
elkarreragileak
2.1.4.5. Adibidea:
Jurgiren kasua
2.1.4.5.1.3. Kausa
gertarazleak
2.1.4.5.4.2. Kausa
oztopagarri edo eragozlerik eza
2.1.4.5.4.3. Kausa
elkarreragilea
2.1.4.6.1. Jurgiren
kasutik ondorioak: kausa argudioak egin
2.1.4.6.2. Ariketak:
testuak aztertu
2.2. Kausa argudioaren taktikak
2.2.1. Egiletasunaz
(eginkariaz) edo agentziaz uste duguna: zerk eragiten dion zeri
2.2.2. Harreman
kausala oinarritzeko taktikak
2.2.2.1.1. Faktore
komunaren metodoa (Millen adostasunaren metodoa)
2.2.2.1.2. Desberdintasun
bakarraren metodoa (Millen aldentzearen metodoa)
2.2.2.1.4. Bazterketa
metodoa (Millen soberakinen metodoa)
2.2.2.2. Millen
metodoak eta egiletasuna
2.2.3. Erretorikoki
efektiboak diren metodoak
2.2.3.2. Haren
areanik: Denboran lehentasuna
2.2.3.5. Zelan
egon daitezkeen txarto kausa argudioak: kausa argudioetan zailtasun maizenak
Hasteko
hausnar-bide bi gurako nizkizueke proposatu:
“The teaching of
writing in America is almost entirely controlled by the view that teaching
writing is teaching verbal skill—from placing of commas to the ordering of
paragraphs. This has generated a tremendous industry, but the effect of this
teaching is dubious. Why is American prose as bad as it is, even though we have
more writing programs than ever?
“Our answer is that
writing is an intellectual activity, not a bundle of skills. Writing proceeds
from thinking. To achieve good prose styles, writers must work through
intellectual issues, not merely acquire mechanical techniques. Although it is
true that an ordinary intellectual activity like writing must lead to skills,
and that skills visibly mark the performance, the activity does not come from
skills, nor does it consist of using them. In this way, writing is like
conversation—both are linguistic activities, and so require verbal skills, but
neither can be mastered by learning verbal skills.” (…)[1]
“Estatu Batuetan idazketaren
irakaskuntza honako ideia honetan oinarritzen da ia erabat: idazten irakastea hitzaren trebezia irakastea dela: komak
jartzetik hasi, eta paragrafoak antolatzeraino. Honek ikaragarrizko industria
sortu du, baina irakaskuntza horren emaitza zalantzagarria da. Zergatik da hain
txarra Estatu Batuetako prosa, gaur egun inoiz baino idazketa-programa gehiago
daukagunean?
“Gure erantzuna hauxe da: idazketa jardun intelektuala da, ez
trebetasunen multzo bat. Idaztea pentsatzearen orpotik dator. Prosa estilo
onak lortzeko, idazleek auzi intelektualak landu behar dituzte, ez teknika
mekanikoak eskuratu beste barik. Egia da idaztea bezalako jardun intelektual
arrunt batek trebetasunak erabiltzea dakarrela, eta trebetasunok jardun hori
markatzen dutela, baina jarduna ez dator
trebetasunetatik, eta ez datza trebetasunen erabileran. Alde horretatik,
idaztea solas egitea bezalakoa da: biok dira hizkuntz jardunak, eta neurri
horretan hizkuntz trebetasunak eskatzen dituzte, baina hizkuntz trebetasunak
ikasiaz ezin gaitezke heldu ez bata ez bestea menderatzera.[2]
Hemen
idazkuntza gogoaren jarduna bezala ageri zaigu, eta hizkuntz abilezia edo
trebeziei oposatzen zaie. Suposatzen da abileziak kanpotikoagoak direla,
mekanikoagoak. Mekanika ikasi arren ez omen dugu idazten ikasiko ez badiogu
gogoari eragiten. Gogoari zelan eragin, horixe ere ikas daiteke, eta horixe
litzateke ikasi beharrekoa ondo idazten ikasi nahi badugu.
Kontuan
hartzea gurako nukeen bigarren hausnar bide bat hurrengoa da:
“When style is
considered the opposite of substance, it seems optional and incidental, even
when it is admired. In this way of framing things, substantive thought and
meaning can be prior to style and completely separable from it. The identical
thought or the identical meaning, it is suggested, can be expressed in many
styles—or even in none at all, as when just plain integrity or the unvarnished
truth is offered as an alternative to the adornments of style. Style conceived
in this way, is something fancy that distracts us from what is essential; it is
the varnished that makes the truth at least a little harder to see.”[3]
“Estiloa
mamiaren kontrakotzat hartzen denean, ematen du bidenabarreko eta aukerako gauza dela, baita miresten
denean ere. Planteamendu horren arabera, mamia diren pentsamendu eta esangura
horiek estiloaren aurrekoak dira, eta guztiz bereiz daitezke estilotik. Hari
beretik, esaten da pentsamendu edo esangura bat eta bera estilo askotan adieraz
daitekeela, edo are gehiago: baita inongo estilo barik ere, adibidez ‘apaindu
gabeko egia’ edo ‘gauzen osotasun hutsa’ estiloaren
horniduraren alternatibatzat aurkezten direnean. Horrela ulertuta, estiloa apaingarri bat da, funtsezkoa
denetik distraitzen gaituena; berniz horrexek egiten du egia ikusgaitzago,
gutxienik”.
Hemen
oposaketa baten gezurra azaldu gura zaigu: mamia eta azalaren artekoa alegia.
Falazia horren momenturik gorena
Adibide
grafiko bat nahi baduzue pentsa ezazue oraindik orain ere enpresa zaharkituetan
zertan den nagusiaren lana eta zein idazkariarena: batak diktatu (eta kafea
agindu) eta besteak idatzi; berriro ere hortxe ditugu: inventio eta dispositio,
lehenago nagusiak pentsatzen du, eta gero idazkariak, prozesu batzuei jarraiki,
pentsamendukote horiek papereratzen ditu; gainera egoera horretan generoaren
dekonstrukzioa ere egin daiteke: gizonak jakituria du (nagusia), emakumeak
abileziak bakarrik (idazkaria), eta abar.
“Whether style is
viewed as spiritual, fraudulent, or something in-between, any concept of style
that treats it as optional is inadequate not only to writing but to any human
action. Nothing we do can be done simply and in no style, because style is
something inherent in action, not something added to it. In this respect, style
is like the typeface in which a text is printed. We may overlook it, and
frequently do, but it is always there. (…) We thought we were looking at words
pure and simple and did not notice that they are printed in a specific
typeface”. (
Estiloa gauza espiritualtzat, iruzurtzat
nahiz bitarteko gauzatzat jo, estiloa
aukerakotzat hartzen duen edozein ikuskera desegokia da, eta ez bakarrik
idazketari dagokionez, baita edozein giza ekintzari dagokionez ere. Ezinezkoa
da ezer egitea estilorik gabe, estiloa
ekintzaren berezko osagaia delako, ez zerbait erantsia. Estiloa testuaren
tipografiaren antzekoa da. Oharkabean joan dakiguke, eta sarritan hala egiten
zaigu, baina beti dago hor. (...) Askotan uste izaten dugu berba hutsei begira
gaudela, eta ez gara konturatzen tipografia jakin batean inprimatuta daudela.
Bide
nabar, kontura zaitezte zelan gaur egungo testu prozesatzaileek jaso duten XIX
mendeko dispositiozko Erretorikak
jaso zuen ikusmenaren erretorika hura: letra mota, balorazioa, “estiloa,”
paragrafoen agerkera orrian, eta abar. Horretara mugatu zen Erretorikaren
gaineko ikuspegia
Beraz,
lortu dut landuko dudan esparrura zenbait interpretazio-langa sartzea, hala
nola
Berez,
seguruenez egia-apaingarria horrek ez du data historikorik behar, hizkuntza
ulertzen dugun moduarekin baitago lotua; tutuaren metaforaren bitartez (Reddy
Euskaldun askoren jakineztasun edo errore itsua txit handia da, eta uste
dute, erretorika eta honen erregelak eta harmonia ederra, latinarentzat baizik,
edo euskararentzat ez direla. Jakizu bada:
I.
Erregela horiek euskaran, beste lengoaia guzietan bezala
direla, eta gure hizkeran Tropo eta
Figura diren guziak hain ederki datozela, nola latinean eta beste edozein
hizkuntzatan: eta arrazoiaren argia buruan duen gizonak euskarari hau ezin
ukatu dio. Jakizu
II.
Artezko edo erregelekiko erretorika baino izatezko edo
bakoitzak bere naturalezako duen erretorika lehenago dela. Hargatik
Kintilianok hain argiro esan zuen: (L.
Arte gabeko edo berezko erretorika naturala nola
den, hobeto erakutsiko dizute, estudio eta eskola gabeko emakume bik: bat
Gipuzkoarra, bestea Bizkaitarra, zeinei kontu grazioso bi ziertoak, orain
esango ditudan bezala, igaro zitzaien.[4]
Rhetorica Ad Herennium (IV. xi.
Estiloa:
a)
gustu ona edo
dotorezia (Elegantia),
i)
Testuak izan
behar du
(1)
argia edo gardena
(aperte)
(2)
eta jatorra (
ii)
Horren barruan
jausten diren txatalak:
(1)
latintasun zuzena
edo zuzentasun gramatikala (Latinitas edo Hellenismos)
(a)
Barbarismoa
(b)
Solezismoa
(2)
eta argitasuna
edo tolesgabea izatea (explanatio)
b)
antolamendu
artistikoa (Compositio) eta
c)
berezitasun edo
duintasuna (Dignitas).
Orain,
har ezazue J. A. Ubillosen Kristau Doktrina Berri-Ekarlearen “Hitzaurre”
eta alderatu gaurko grafiara. Irakurri arretaz, ez baitauka galtzekorik. Bi
maila aipatu gura ditut: bata da gramatikak duen arauekiko zeregina, eta arauek
erausiaren balorazioarekiko dutena, eta bia da arau horiek hartzen duten lekua
hizkuntz prozesuan edota kognizioan. Ubillos kexu zaigu sermolarien hizkuntza
maila kaxkarraz, mailari kaxkar irizteko zertan hartzen du oinarria litzateke
eginbeharreko galdera. Balorazioa egiteko hauxe hartzen du kontuan: iritzi
kritikoa eta ohitura (“hitzak ongi ez badirudi edo ohitua ez bada), gaurko
berbetan esatera: hiztunaren intuizioa eta erabilera, hurrenez hurren. Bigarren
mailak arau horien nolakotasuna erakutsiko digute: hitzunea eta araututsa, hau
da lexikoa eta sintaxia, edo nahi bada, paradigma maila eta sintagma, hautaketa
eta hurrenkera, berriro ere, inventio eta dispositio.
Ikuspegi
horrek lituzkeen inplikazio xenofoboez edo garbizaleez gabiltzala, kontura
gaitezen garbizalekeria ez dagokiela Aranistei bakarrik (Zuazok uste bezala),
hiztun talde batek bere burua beste talde batekiko definitzeko moduarekin baitago
lotuta: aldendu, identitatea mantentzeko, edo gerturatu, besteen prestigioak
erakarrita[6].
Guri
zuzentasunaren definizioak ardura digu, erreferentziazko hiztun talde baten
erabileran oinarritzeak, alegia; Hau da, baldin hiztun talde batek harako egitura
bat badarabil, orduan egitura hori zuzena izango da talde horrentzat. Badakit Rhetorica Ad Herenniumen kasuan testua
apur bat manipulatzen nabilena: autoreak barbarismoa huts lexikaltzat jotzen
baitu, eta solezismoa, berriz, joskeran hutsegitetzat (komunztaduran huts),
Ubillosek labur eta dotore eman izan digun bezala. Alabaina, kontzeptuakaz
eurakaz dihardut, eta dagozkien tradizioetan hartzen dituzten rolakaz, ez
testuarekin, bera berez denez, testua prae-textus
edo aitzakiatan baino erabili ez baitut. Edolan ere, lan klasiko baten
irakurketa zehatzago edo askeago hau gora behera, garrantzitsua da ondo
notatzea Antzinatekoen iritzirako gramatika erretorikaren azpiatala zela,
Estiloaren alorrekoa; berba batean, Antzinatekoentzat gramatika hautaketa eta estilo
kontua zen.
Hautaketa
eta estiloa da gramatika Erretorikaren eskutik irakasten denean erabiltzen den
oinarria. Adibidez Martha Kolln Rhetorical Grammar[7]. Honelako liburuen oinarrian dagoena
zera da: hiztunak badaki gramatika, ez dio Hizkuntzaren Akademia batek ezer
irakatsiko, eta hiztunak gramatika ikasten duenean berez dakizkien arauei buruz
ari da ikasten. Hautaketa gramatikala egiteak ondorio erretoriko diferenteak
dakartza, eta ondorio erretoriko horien gaineko hausnarketa da bilatzen dena.
Erretorikak
diskurtsoaren sorkuntza eta antolakuntza ikertzen du, pertsuasioaren edo
burutara ematearen ikuspegitik. Antzinatean ahozkotasunak zuen lehentasuna,
batez ere diskurtso politikoan edota judizialean (oratoriak), hots, zelan eman
burutara mezu bat, zelan limur senatua Katilina epaitu eta hil egin behar zela
edota Persiarren kontra gerra egin behar zela. Erretorikak beraz ez dauka zer
ikusirik ez engainu ez apaingarriekin, baizik eta beste arazo funtsezkoagoekin:
zeintzuk diskurtso, iragarki, konsigna politiko, sermoi, egunkariko berri,
testuliburuko lehen paragrafo,... ulertzen ditugun errazago eta zeintzuekin
gauden ados(ago). Ba ote du ados egote horrek oinarri unibertsalik?
Europan Erretorika ikasteari utzi zitzaion Bigarren
Mundu Gerraren ostean, faxismoek ikus-entzunezko erretorikaren bitartez irabazi
zutelakoan (gogoratu Hitlerrek “demokratikoki” irabazi zuela, Francok ez
bezala). Beraz, eskuliburu edo arlo teorikoan behintzat, berrogeita
hamargarrenetara arte itxaron beharko da Europan erretorikaz zer edo zer
begietaratzeko.
Ameriketan berriz ez zioten erretorika ikasten utzi;
esan dezagun ikasketa klasikoetatik egin zuela jauzia
Bigarren Mundu Gerraren ostean adibidez, Amerikarrek
Japoniako diskurtso ororen nondik norakoak kontrolatuko zituzten; besteak beste
zeintzuk ziren tabu-hitzak eta
zeintzuk Jainko-berbak[9].
Tabu-hitza da hizkuntz komunitate batek saihesten duen hitza.[10]
Tabu-hitzen bat aipatzen ausartzen denak entzuleriaren desadostasuna (edo are
gorrotoa) bereganatuko du. Tabu-hitzak dira, hortaz, hizkuntz komunitate batek
bere eguneroko jardunean onartzen ez dituenak. Horren kontrakoak jainko-hitzak dira: entzuleria batek
berehala onartze du hitz horiek darabiltzan edozein diskurtso, komunitate
horretako sinesteekin bat datozelako; jainko-hitzek
berehala erakartzen dute entzuleriaren adostasuna, entzuleriak dituen iritzi
komunetan oso sendo daudelako ezarrita[11].
Hori hitz eta terminoekin gertatzen bada, hots, hitzak afektiboki eta
pertsuasiboki neutroak ez izatearena, pentsa ezazue zer izan daitekeen
diskurtsoaren gainontzeko alderdiekin. Horregatik Amerikarrek Bigarren Mundu
Gerraren ostean Japoniara soldaduak eramateaz gain, hizkuntzalari, semantikari,
semiotikan eta erretorikan adituak eraman zituzten.
Esan daroagun legez, berrogeita hamargarrenetan
belgikar batzuek, Perelman eta Olbrechts-Tytecak alegia, oso liburu
eragingarria plazaratu zuten: “Erretorika Berria” izenekoa[12].
Hain eraginkorra ze liburu hauxe izaten baita kazetarien iturri nagusia —eta
kazetariek mundua definitzen dute politikoen esanetara—. Liburu honek, berez,
erretorika klasikoko hainbat puntu uzten ditu kanpoan, eta aldiz errotik eusten
dio argumentuaren erretorikari. Hots, egokitu egiten ditu erretorika klasikoko
ikasketak gaur egun inportantetzat jotzen diren alorretara, eta gaur egun
inportantetzat argudioa jotzen da[13].
Orain bakarrik geratzen zaigu ezagutzea zertan datzan argumentu dena delako
hori.
Argumentua, argudioa… Euskaraz “eztabaida”
(ez-da-bai-da) berba darabilgu batzuetan. Ariketa gisara egin dezagun hausnar
apur batean eztabaida testuinguruari dagozkion euskarazko espresio eta
adierazpideen gainean: “ni ere horretan nago”, “neureari eutsiko diot”, “bat
etorri ginen”, “ez geunden ados” (=a-dos), “iritziak bereiz zebiltzan”, “iritzi
batean” “nire iritzi argalean/apalean…”, “azkenean bigundu/beratu zitzaion
bihotza”, “limurketa”, “burutara eman”, “zenbat buru hainbat aburu”, “usteak
ematen dit…”, “usteak erdi ustel”. Labur eman, esan dezakegu euskarak iritziak
bateratu edo bereizi daitezkeen bideak bezala metaforizatzen dituela. Bestalde,
metaforikoki jarrera edo posizio bat hartzen da eta “leku horri eusten”
zaio—metafora militarra dirudi.
Horrez gain, norbait konbentzitzea norbait horren
bihotza biguntzea bada, bihotza organo kognitibo bezala ulertzearekin batera,
ideia berria organo horren barruan sartzeko objektu bezala ulertzen da euskaraz
(buruan sartu), eta horretarako organo horren materia bigundu behar da, hots,
ideia berriari jazarpena organoaren materiak jartzen duen erresistentzia
fisikoarekin identifikatzen da. Berriz, euskarak mailegatu behar ditu persuasion eta convinction (cum+vincere, irabazi) bezalako hitzak: konbentzitu,
pertsuaditu, etab[14].
Beste datu interesante bat zera da, ez dirudiela euskarak, nik dakidala
behintzat, iritzia baino gauza “objektiboago”rako terminorik daukanik.
Argudioa eta argudiaketa teknikoagoak dira
erretorikan. Hemen zentzu teknikoan erabiliko ditugu, baina terminoa erabaki
baino lehen goazen ikustera zer den argudiaketa. Hauexek dira aste honetarako
ikusi gurako nituzkeen puntuak, batik bat, Jeanne Fahnestock eta Marie Secor-en
A Rhetoric of Argument
0.
Eztabaidatzeko
arrazoiak:
0.1.
Ondorio praktikoak
0.2.
Ageriko ondorio gabeko Egiak
0.3.
Ego-agandiko eztabaidak
1.
Zeren gainean ez dugun
eztabaidatzen
1.1.
Datuak, hala direlakoak
1.1.1.
Datuen demostrazioa
1.2.
Zaletasun pertsonalak edo norberaren gogokoak
1.2.1.
“Iritzi” edo “aburu” berbak
1.2.2.
Baieztapen argudiagarria pertsonala delakoaren pean
ezkutatua
1.2.3.
Baieztapen pertsonala argudiagarri gisa datorkiguna
1.2.4.
Oinarri argudiagarrien bila
2.
Argudioa zertan den
2.1. Tesiaren baieztapena
2.2. Entzuleria (Audience=hartzaileak)
2.3. Eskakizuna (hizpidea)
2.4. Oinarria
Imajina
ezazu oso gogoko duzula zientzia-fikzioa irakurtzea, Asimov, Bradbury, Le Guin
eta holakoak. Baina zure lagun batek holakoren bat botatzen dizula: “Bof!
zientzia-fikzioa kakatza da, ezin dut jasan”. Uste duzu zure laguna benetan oso
gauza ona galtzen ari dela eta Asimov bezalako idazleek pentsarazten dizutela
eta gogoeta interesgarriak sortarazten dizkizutela. Zelan eman hori burutara?
Ba ote da esan zeniezaiokeen gauzarik?
Galdetu
ahal diozu, adibidez, “eta zergatik diozu hori?” Erantzuten badizu ez duela
egundo ere zientzia fikziorik irakurri baina ez dela “bat ere holakoen zale”,
orduan ez du arrazoibiderik eman eta ezin diozu kontrarik egin. Ziur badituena
arrazoi asko, baina ez da kapaz berbetan emateko, edo ez ditu eman nahi,
aurrejuzku horien jatorria segurutik ahaztuxeak ditu, baina hitzetan ematen ez
dituen arte ezin diozu kontrarik egin, edo ezertaz limurtu: akabo eztabaida.
Askoz jota gomendatu ahalko zenioke libururen bat, baina hortik aurrera ezer
gutxi. Hori bai, bakoitza bere iritzia ematearekin pozarren egon zaitezkete
Aurreko adibidean ikusi dugu zelan zaletasun
diferenteez ez dagoen eztabaidatzerik, edo, ez dagoen eztabaidan aurrera
egiterik. Baina zerbait daukagunean jokoan, eztabaida horretatik ondoriorik sor
daitekeenean, orduan bai eztabaidatu berriz! Lortu nahi duzun zerbaiten gainean
eztabaidatzen duzunean, ez duzu beti zurekin bat ez datozenekin eztabaidatzen.
Berez, eztabaida gehienak alde batekoak ez bestekoak ez direnei zuzentzen
zaizkie, edota tartean daudenei, zirt edo zart egin gabe baina sinpatia pixka
bat erakusten dutenei (gogoratu, adibidez EAJ-EAren garaipena azken
hauteskundeetan biztanleria parte bat abstentziotik ateratzegatik izan zela),
argudiogilearen ikuspegitik zelanbait hurbil daudenei zuzendua. Argudiogilearen
eginkizunetako bat, beraz, oraindik erabat limurtuta ez dagoen audientziari
ikuspegi berri batzuk eskaintzean datza.
Audientzia edo entzuleria (hartzaile multzoa) aukera
horretan egon daiteke, erabat ados egotetik erabat aldenduta egotera bitarte
horretan. Adostasunera hurbiltzea lortzen duen argudioa, nahiz eta oso gutxi
hurbildu) bada garaitza nahikoa, baita audientziak zure ikuspuntuari eduki
liezaiokeen mesprezua gutxiagotzea ere, hori ere bada garaipen mota bat. Martin
Luther Kingek ez zuen inor konbentzitu Eliza Katolikoaren prelatuen aurrean
“Here I stand” diskurtso famatua bota zuenean, baina, duda barik, bere
buruarekin hobeto sentitu zen, behintzat bere jarrera justifikatu zuen,
erakutsirik bazela arrazoirik jarrera horretarako.
Aldeko
duzun audientzia bati zuzendutako argudioek badute ondorio praktikorik ostera
antzean ere: talde kohesioa sortzen baitute. Honen ildoan, esan genezake
irizpideak batzen dituen argudioak ekintzarako prest dagoen giza taldea sortu
duela.
Denok egon gara inoiz goizeko izarretara arte
eztabaidatzen ustez bat ere ondoriorik ez zuten gaiez: ea estropadak biziagoak
ote diren herri kirolak baino, edota unibertsoa orain dela
Alde batekoek irabazi arren eztabaida hauen ondorioz
ez da ezer aldatzen. Ematen du galdera hauek guztiak ez dutela ondoriorik, ez
digute eta ezertan ere eragiten ez bada gure integritate intelektualean. Gure
iritzia ere beste edozein pentsalari bezain zorrotza izan daitekeela nahi dugu
nabarmendu.
Gainera, holako baieztapen batetik atera daitezkeen
ondorioek izan lezakete esku hartzerik gure etorkizuneko erabakiren batean;
adibidez, Agirre Lekube lehendakariaz pentsatzen dudanak izan lezake ondoriorik
hurrengo lehendakaria hautatzean. Puntu isolatu horiek inoiz lot daitezke, eta
hala ondorio katea bat sortu etorkizunerako. Eztabaidatuz dakiguna ikertzen
dugu[16],
zenbateraino eta zelan dakigun puntu horretaz, besteak gurera zenbateraino ekar
genitzakeen neurtuz.
Eztabaida batean murgiltzeko beste zio bat ere
onartu beharrean gaude: egoagandiko argudioa; hau da, batzuetan burua atera
nahi dugu, irten geure hitzarekin jakin dakigun arren ez dugula arrazoia, edota
begitan dugun pertsona batek dioenari kontra egitearren. Zio honek seguruenez
ahozko diskurtso gehiago sortuko du idatzizkorik baino, suposatzen baita
idatzizkoa gehiago zaintzen dela (nahiz eta kazetarien prosa eta arrazoiketa
ikusita hori suposamendu hutsala baino ez den), edota, hobeto esatera,
idatzizkoak irakurle asko suposatzen duenez ez diogulako (begitan dugun)
pertsona bakar horri kontra egin behar, gure irakurleen artean aldekorik ere
izango baitugu, idatzizkoak beraz, laguntzen du distantzia bat hartzen,
arazotik pixka bat aldentzen.
·
Zuk diozu igerileku horrek
·
Zuk diozu zure osaba Jenarok gerraren ostean ihes egin zuela Mexikora
baina lehenago Donibane Lohitzunetik igaroz, eta zure ahizpak diotsu ezetz,
zuzenean atera zela Bilbotik. Izeko Mariglori zaharrari galdetu eta hark
jakingo du hori ondo.
·
Zuk diozu Errose Buztintza “Kirikińo”ren iloba zela, eta zure lagunak
ezetz, arreba baino. Entziklopedian begiratu eta kito.
Zergatik emango ote digu usteak arnasa alperrik
galtzea dela gai horietaz eztabaidatzea? Ba goiko adibideetan bakarrik egon
daitekeelako alde bat zuzen, erantzun bakarra da zuzena, eta zuzena dena
egiaztatu daiteke zelanbait: holako erantzun idorogarriei datu esaten zaie.
Datua egiaztatu daitekeen baieztapena da; behin
egiaztatzearekin ados egonez gero baietz ala ezetz esatea baino ez zaigu
geratzen. Egiaztabidearekin bat etor bagaitezke, bat egon gaitezke halaber
baieztapen bat datua izan daitekeenentz, edo behintzat datua izan litekeela
egiaztabide egokia eskura eduki ezkero.
Adibidez, Izaron zaudete kanpin-denda batean zu eta
zure lagun bat, eta hark diotsu: “’Orixe’ ezkongabea zen”. Baieztapen hau datua
da ala ez da datua. Entziklopediarik gabe ere, eta eskura egiaztatzeko modurik
bat ere barik ere, badakigu baieztapen hori datua litekeela izan.
¨ Etxepareren Lingua Uasconiae Primitiae
¨ Katuak ugaztunak dira
¨ Oihenart abokatua zen
¨ Jonen platerean bost opil
daude
Baieztapen hauek edo neurriez edo argi moztutako
sailez edo data bezalako zirt edo zart egiteko datuez ari dira. Neurriok
errealitatea sortzeko erabiltzen dugun tresneria dira, mundua antolatzeko
erabiltzen ditugun kontzeptuak. Gainera, baieztapen hauek galdera bihur
daitezke, eta erantzuna bai ala ez izango da. Alabaina:
¨ Jonen motxilan
¨ Emakumezkoak gizonezkoak
baino intuitiboagoak dira
¨ Eusko Jaurlaritzak
astronauta bat bidali beharko luke ilargira
¨ Euskalerrian gehien
kantatzen den abestia “zorionak zuri” da
¨ Txarto dago animaliak jatea
Hauetako bat bera ere ez da datua. Galdera bezala
emanez gero horietako batzuk bai/ez erantzuna jasoko lukete baina ez dago
erantzuna zein den jakiterik. Kontagarritasunaren itxurak ez du esan nahi
elementuok kontatzeko mekanismorik egon daitekeenik. Jonek bere motxilan
sakabanaturik izan ditzakeen dilistek zenbaki mugatua dute, baina zelan
kontatu?[17] Zehaztasunik
ezin daitekeenean lor ez dugu daturik, kalkulu estimaturen bat baino. Beraz
manifestazioetara joan direlako pertsonen kopurua ematerakoan ahaztu edo egiten
zaie kazetariei “estimatua” adjektiboa jartzea.
Bigarren adibidean ezin dugu zehaztasunik lortu ez
baitago “intuitibo” nolakotzailea zehatz-mehatz definitzerik (pentsa ezazue
“emakumeari” zuzendutako aldizkari horietan nola lortzen duten ustezko
zientifikotasun hori).
Hirugarren adibidea, astronautarena alegia, ez da
datua, proposamen bat baino, eta gakoa “luke” aditzean daukagu,
alegiazkotasunean esateko. Gainera erantzunak aukera osoa hartuko luke:
-
erabateko lehentasuna
-
egin beharko genuke duda barik
-
egin beharko genuke
-
Horretaz hausnar egin beharko genuke
-
Dirurik bagenu agian bai
-
Agian hemendik hogei urte barru
-
Ez du balio handiegirik
-
Ideia barregarriagorik!
Azken adibidea balorazio bat da, balorazioak ere ez
dira datu, eta proposamenekin gertatzen zitzaiguna egin zaigu hemen ere:
-
Zuzena da
-
Ondo dago txerrikia eta itsaskiak kenduta
-
Segun eta zelan hil dituzten
-
Ostiraletan ez
-
Baina ez gordinik
-
Haragi gorririk ez
-
Txarto dago animaliarik jatea
Beraz, datuaren gainekoa laburtu ditzagun:
1) Era jakin batera neurtzeko
edo sailkatzeko ados gauden zerbaiti buruzkoa izan behar du datuak. Beraz datu-baieztapenak
denboran edo espazioan neurtu dezakegun edo bikoiztasunik gabe identifikatu
dezakegun zerbaiten gainean bakarrik egin ahal izango ditugu
2) Bai ala ez bakarrik erantzun
ahal izango diogu datu-baieztapenari, egiaztatua bada “bai” eta ez bada egiaztatu
“ez”. “Agian” edo “segurutik” bezalakoekin erantzun ahal badiogu orduan
baieztapen eztabaidagarri edo argudiagarria izango da.
Orain, eztabaida (eta oso sutsua gainera) etor
daiteke baieztapen bat “datu” ote den erabakitzean. Adibidez “Philadelphia” pelikulan
defentsako abokatuak behin eta berriz errepikatzen du “datua” datu berez ez
ziren baieztapenen ostean.
Datua inferitzeko edo ateratzeko badira urrats
batzuk hartu beharrekoak. Jardunbide horri demostrazioa
esaten zaio. Demostrazioaren helburua ez da entzuleria limurtzea, baizik eta
jakin gabean ere emaitza onartzea. Beraz, argudioa eta demostrazioa diferenteak
dira honetara: argudioak asko egin du lortzen badu audientziaren kontrako
jarrera ez hain aho batekoa edo biribila izatea; baina hori ez da
demostrazioaren helburua. Argudioek oinarritu egiten dute, baina demostrazioek
probatu egiten dute. Demostrazioetan “dena ala ezer ere ez” da kontua.
Litekeenari buruzko argudioa baino, demostratzea da
berez epaitegietako helburua, nahiz eta gutxitan lorpena. Matematiketan ere
axioma multzo baten arabera ondorioak probatzea izan ohi da helburua. Baina
hemendik jende askok atera ohi du argudio zientifiko oro dela demostrazioa;
argudio zientifikoak demostrazioaren indarra erabili nahiko lukeen arren,
lortzen duenentz entzuleria kontu bat da. Adibidez, Barandiaranek “demostratu”
zuen Santimamińeko giza aztarnak antzinako euskaldunenak zirela, bere
demostrazioak burezurraren neurketa batean oinarritzen ziren, eta
ondorioztatzen zuen hango gizakiak gaur egungo euskaldunen tipo berekoak
zirela; hau audientzia batzuetan ez da onartzen; ez da onartzen “euskaldun
modernoaren” definizioa, eta ez da onartzen neurketa modu hori.
Demostrazioaren itxura hartzea beraz, oso indartsua
izan daiteke limurtzeari dagokionez, hain indartsua ezen esan dezakegula
argudio orok jotzen duela demostrazio itxura hartzera. Adibidez, kontura
zaitezte zelan ematen zaizkigun berriak, zertan oinarritzen dira egunkariak
“objektibotasun” hori azpimarratzeko? zein alde dago iritzi artikulu batekin?
Saia zaitez bereizten hurrengo testu honetan zer den
edo izan daitekeen datua eta zer ez; ez zaitez nahas puntuazioarekin, datua
esaldia baino gauza laburragoa izan baitaiteke.
Australian orain dela gutxi
aurkitutako fosil batzuek dezente atzerago jarri dute gizakia irlara iritsi
zeneko data, eta gainera osagai berri bat erantsi diote jatorrizko
australiarren ondare genetikoari. Orain dela hogei urte pentsatzen zen
lehenengo aborigenak europarrak baino milenio gutxi batzuk lehenago heldu
zirela Australiara. Uste hori, hala ere, bertan behera geratu zen
"Hasierako aborigenak"
Scientific American
Arretaz entzuten baduzu zure inguruan konturatuko
zara sarritan erabili ohi ditugula “baina hori zeure iritzia baino ez da”
bezalako esapideak besteari argudioa eteteko; edo “bo, hau nire uste
argala/apala da”, edo “usteak erdi ustel” gure baieztapenari indarra kentzeko,
bai ez delako egokia zuzenean kontra jardutea, edota ez gaudelako erabat ziur
esan berri dugunaz, edota gure informazio iturriari eskasa deritzogulako. Beraz
maiz iritzi maila ematen diegu erabat argudiagarriak diren kontuei, ez
ditugulako eztabaida gura; esan nahi da badela alderik gaia eta egoeraren
artean.
Hemen ez ditugu egoerak landuko, baina bai berriz
gaiak. Gaiari dagokionez ezin ditugu eztabaidatu oinarri erabat eta guztiz
pertsonalak baino ez dituen gaiak. Osterantzean, zelan oinarritu genezake ba
“arrain-zopa asko gustatzen zait” bezalako baieztapenak? “zopa gustatzen
zaidalako” eta “arraina gustatzen zaidalako” bezalako arrazoiekin? Hori egitea
gogokotasuna azaltzea litzateke, ez ordea argudioak ematea. Ezin baduzu
pertsonala ez den eta konpartitu edo erkidetu daitekeen eztabaida zorurik edo
kutsurik eskaini, ezin duzu argudiorik atera aurrera; hori aburua duzu,
iritzia, eta azaldu ahal duzu iritzi hori beste iritzi batzuekin, eta orduan
zeure burua hobeto ezagutzera hel zaitezke, eta zu maite zaituen jendeak zu
hobeto ezagutzea, baina ez duzu argudiorik, ezin da horretaz eztabaidatu.
·
Beraz, iritzia hauxe da:
Iritzia zaletasunaren gaineko baieztapena da,
erabat eta bakarrik kontu pertsonaletan oinarritua dena.
·
Eta beraz hauxe da argudiorako gaia:
Baieztapen argudiagarria atxikimendu mailak
ekar ditzake entzule edo hartzaileen artean, eta oinarrirako zorua ez datza
baieztapenari eusten dioten indibiduoengan.
Kontuz ibili behar dugu baieztapenak zelan ematen
diren aditzera, hau da, hitzek ezin gaituzte nahastu, iritzia eta baieztapen
argudiagarriaren arteko aldea ez datza pertsonengan, oinarrian baizik[18].
· Uste dut taxilari gehienak eskuma zaleak direla COPE entzuten dutelako
· Nire iritziz Zentral Nuklearrak itxi beharko lituzkete
Askotan baieztapen argudiagarriari eransten dizkiogu
“nire ustez” bezalakoak ez dugulako eztabaidan sartu nahi. Goikoak baieztapen
argudiagarriak dira, zergatik?
· Gorria kriston kolorea da
· Eskiatzea ez da bat ere atsegina
· Opium lurrina lurrinik exkisitoena duzu
Galdetu hala dioenari oinarritzeko baieztapen hori,
berehalakoan aterako da “nire ustez”en bat. Iritzia zer den jakiteko oinarriari
begiratu eta igarri ea erabat eta bakarrik pertsonaren zaletasunean oinarritzen
den.
Imajina ezazu asmatutako hurrengo adibidea.
Unibertsitatean karrera bat egin nahi duzu, baina eskaintzen diren
titulazioetatik batek ere ez zaitu asetzen. Zuk nahiko zenuke zure gustuko
titulazio bat diseinatu, handik eta hemendik interesatzen zaizkizun kredituak
hautatuz, eta berori egin. Izan ere, zure interesak ez dira ildo bakar batera
mugatzen: historia, biologia, matematika, artea, hizkuntzalaritza, geografia
eta marrazketa teknikoa berdin-berdin interesatzen zaizkizu. Unibertsitateko
Irakaskuntza Gidaliburuan egon zara begiratzen, eta badakizu legeak zirrikitu
bat uzten duela horrelako aukera baterako, nahiz eta, jakina, izugarrizko
salbuespena izan, eta, dirudienez, ez oso atsegina unibertsitateko
agintarientzat. Aurreikusita dagoen titulazio berezi horrek “Unibertsitateko
Goi Mailako Titulu Anitza” du izena, eta bi baldintza bete behar dira berori
egiteko: ikaslearen UBIko eta Hautaprobetako batez besteko nota
1. Zergatik izan behar dira
hain “kolore bakarrekoak” unibertsitateko ikasketak? Gizakia hori baino askoz
ere aberatsagoa da, eta mugaketa horrek, guztiz artifiziala izateaz gain,
norberaren ahalmen eta trebeziei oztopoak jartzea baino ez dakar.
2. Gainera, unibertsitatearen
izenak berak dioenez (lat. universitas) osotasun edo aniztasun hori bultzatzeko
sortu zen erakunde hau.
3. Arlo bereko gaietara
mugatzen bazaituzte ez duzu unibertsitatean iraungo; bi hilabete garrenean
asperduraz hilko zara.
4. Zergatik inposatu behar
dizute kredituak nola hautatu? Ez al zara zu ordaintzen duena?
5. Unibertsitatetik ateratzen
diren ikasle askok gero ez dute lan egiten eurek ikasitako arloan.
6. Unibertsitatea espezialistak
eta espezialistak ari da sortzen, baina gizartearen errealitate anitzak
generalistak ere behar ditu, hau da, hainbat arlotako arazoei aurre egiteko
prest dauden pertsonak.
7. Legeak titulazio berezi
horretarako aukera uzten badu, lege horren egileek abantailaren bat ikusiko
ziotelako izango da.
8. Zurea bezalako nota batek
erakusten du ikasle arduratsua zarela, eta motibatuta zaudenean badakizula
emaitza onak ematen. Beraz, zure eskaria onartzen badute, oso litekeena da
honetan ere emaitza bikainak izatea.
Aztertu
ezazu goiko zerrenda hori. Argudioetako batzuk iritzi pertsonal edo gustu
hutsean oinarritzen dira (“kolore bakarreko ikasketak vs ikasketa anitz eta
aberasgarriak”, “bi hilabete garrenean aspertuko nintzateke”...). Horrekin ados
egon daiteke epaimahaia, edo ez. Gainera, erraz aspertzen diren eta konstantzia
edo egonarririk ez duten alditsu, sinoti eta apetatsu horietako bat zarela ere
pentsa lezake epaimahaiak. Argudio konbentzigarriak bultzatzeko komeni zaizu
konpartitu daitezkeen argudioak bilatzea, hau da, zure uste eta gustu
partikularretatik harago doazenak. Esaterako,
Argudioa eraikitzeak zera esan gura du: zaletasun pertsonala dirudiena
gizarteak ezagut ditzakeen datu eta konpartitu ditzakeen baloreetara ekartzea.
1. Sineste baieztapen batez
hasi zara. Baieztapen horren jatorria ezer izatekotan emozioan oinarritzen zen,
pentsamendua bainoago.
2. Egoera batek eta entzuleria
batek eraginda, begiratu duzu ea zein diren sineste horri eusteko zenituen
arrazoiak. Arrazoi gehienek ez zuten ematen gauza handirik balio zutenik baina
horietako batek bai
3.
Behin
“hain pertsonala” ez zen arrazoi hori lokalizatuz gero, zure hasierako sineste
hori birformulatu ahal duzu era ez hain pertsonalean.
Behin baieztapen argudiagarri bat izanez gero eta
dagokion baieztapen oinarria (oinarri hori gabe ez bailegoke baieztapen
argudiagarririk), berriz begiratu diezu “arrazoi” horiei eta horietako
batzuetarako konpartitu daitezkeen sustraiak aurkitu dituzu, eta hola
aurrerantzean ere.
Argudio guztik lau osagarri hauek izan beharko ditu:
1. Tesi baieztapenen bat: oinarritu behar den baieztapenen bat, probabilitate kontu batez
diharduena, eta ez daturik ezta zaletasun edo gogokotasun kontuez ere.
2. Tesi baieztapen horretaz
limurtu beharreko audientzia edo
entzuleria bat.
3.
Eskakizuna edo egoera
erretorikoa:
momentu batean ingurune batean edota helburu batekin argudiatzeko beharrizana.
4.
Oinarriak, arrazoiak, edota teknikoki
esan ohi zaien bezala premisak,
baieztapena oinarrituko dutenak.
Argudio orok, luzera gora behera, azpian baieztapen
bakarra du. Argudiogileak beti erantzun ahal beharko dio honako galderari: zein
da puntua/kontua? zer esaten ari zara? Liburu oso bat ere baieztapen bakarrera
ekarri behar ahal izango dugu; argudio osoa baieztapen horren alde sortu da.
Oso argudio korapilotsuek eduki ditzakete azpiko argudio txikiago batzuk,
argudio nagusiaren alderdiren bat lantzen dutenak. Argudioaren unitatea
paragrafoa izan zein liburu oso bat izan, azpiko baieztapen nagusia erraz
aurkitu ahal izango da, bestela txarto eratuta dagoela esan daiteke[20].
Datu bat baieztatzen baduzu eta gero probatzen
baduzu, demostratzen ari zara, baina ez argudiatzen. Iritzi pertsonala
adierazten bazabiltza eta berori azaldu, iritzia konpartitzen zabiltza baina ez
argudiatzen.
Argudioek ez dute loturarik ez datuekin ez zaletasun
pertsonalekin, litekeenaren edo probablea den tarteko lurralde horrekin
guztiarekin baino. Aintzira bat lur barruko ur multzoa dela datua da, lakuan
uda edo oporraldia ematea gustu kontua da, baina laku baten inguruan
oporraldietarako eraikinak egitea ala ez hori argudiatu beharreko kontua da.
Holakoek ez dute erantzun zuzenik, bai/ez erantzunik, borondate onez eta datu
berberez alde bietako edozeini eutsi ahal baitzaio. Argudio hori irabazten
duenak ere ez du “egia” ezarri, bakarrik aukera baten zuhurtzia probablea edo
litekeenekoa.
Orain pentsa ezazu mendi tontor batean zaudela eta
hasten zarela “laku honek bere horretan iraun beharko luke, basa eta aske,
gizakiak ukitu gabe”. Tesi ederra, baina argudiorik bat ere ez. Zergatik? Ba
entzuleria falta delako. Argudioak konbentzitzeko giza entzulea behar du
—argudioaren helburua horixe baita— bai sineste bat sinestarazteko, bai duten
sineste batean sendotzeko zein duten sineste horren arabera eragiteko.
Entzuleria zehatz batek eragingo dizu era batera edo
bestera argudiatzera: hotz ala bero, ahul ala sendo sineste horri eutsiz,
gainetik edo detaile zehatzekin. Pentsa ezazu: “Artikutza lakua turismorako
zabaldu beharko zen” eta orain imajina bakoitzean hartzaile multzo diferenteen
aurrean zaudela: Itoizko aktibisten aurrean, Confebaskeko enpresarien aurrean, Donostiako talde ekologista baten
aurrean, edo Donostia aldeko ostatuen elkarteko kideen aurrean, Gernika aldeko
ehiztarien aurrean, Elhuyar aldizkariko editoreen aurrean, eta abar.
Donostiakoek segurutik oinarriko informazio gutxiago beharko dute: Artikutza
non dagoen, zer den, eta holakoak. Elhuyar-ekoek
segurutik datu gehiago eskatuko dizkizute, Confebask-ekoek
eta ostatu elkartekoek harrera hobea egingo liokete halako proposamen bati,
talde ekologistakoek eta aktibistek haserre ageriko lirateke, eta abar. Beraz
alde handia dago entzuleria batetik bestera, eta alde horrek jarduna aldaraziko
dizu ederto asko.
Lakuaren aldeko kanpaina hartan, nola imajinatzen
duzu gure hizlaria? Ba harako bilera edo herriko asanblada batean berbetan.
Benetako argudioa gerta dadin, fororen bat edo plazaratze bat egon behar da;
argudioa dagokion sasoian, behar bezalako zirkunstantzietan eta helburu jakin
batekin gertatu behar da. Faktore guzti hauen bilguneari deitu izan zaio
eskakizuna edo egoera erretorikoa. Argudioak eskakizunari erantzungo dio bere
garaiari, egoerari eta entzuleriari hitz egiten dionean. Imajinatu bestela
kaletik zoazela eta inondik ezagutzen ez duzun bat hasten zaizula ez dagoela
deretxorik oraingo lapikoak berez-berez apurtzen direla eta. Zer da falta dena?
Eskakizuna, bistan da.
Ahozko egoeretan halako denbora eta lekuko
eskakizunak ezinbestekoak dira, eta erraz antzeman daitezke, baina idatzizkoan
besterik da; idazlearen oraina ez da irakurlearen oraina. Idazleak ezin du
suposatu irakurleak arazoaren larriari erreparatuko dionik, eta ezin du
hitzaldia egokitu argitasunak emanez entzuleak harridura-keinuen bitartez
eskatu heinean, entzulea eta igorlea ez baitaude aurrez aurre. Idatzizkoari
berez dagokion irakurleriarekiko desoreka honi aurre egiteko argudio idatziak
bere eskakizun propioa sortu beharko du[21].
Irakurleari eman beharko dio irakurtzeko arrazoiren bat, saihestu nahi den
harako galdera beldurgarri honi: eta niri zer? Beste era batean esanda, egokitu
beharrean entzuleriari, eskakizuneko argudio batek berak sortu beharko ditu
irakurle egokituak.
Berriz ere imajinatu herriko asanblada batean, gure
laguna altxatu da bere jesarlekutik eta honetaradio: “laku honek bere horretan
iraun beharko luke, aske eta basa, gizakiak ukitu barik”. Eta hori esanda
berriz esertzen da. Hemen ere oraindik ez dugu argudiorik, zergatik? Baieztapen
tesia daukagu, entzuleria, eta eskakizuna, baina oraindik argudioa ez dago oso.
Argudioak behar duen laugarren osagarria premisa edo oinarria da. Gure lagunari
entzunda berez-berez aterako zaigu “zeren...” bezalako zer edo zer. “Laku honek
bere horretan iraun beharko luke, aske eta basa, gizakiak ukitu barik, zeren
bakarrik horrela egon gaitezke ziur gure seme-alabek eta are ilobek ere profitatu
ahal izango dutela.” Orain bai, orain badaukagu argudio oso bat: Tesia,
entzuleria, eskakizuna eta oinarria edo premisa. Bi elementu hauek, tesia eta
premisa, esplizituki ageri behar lukete.
Orain ohar zaitez aipatu ez dugun ezarri gabeko
beste gauza batekin ere bazabiltzala jokatzen: suposamendua, zer ari garen
azpitik onartzen. Gure kasuan onartzen ari garena zera da, Lakuaz gozatzeko edo
profitatzeko modu bakarra ukitu gabe egotea dela. Baina ezin da inolaz ere
argudiatu ez badugu zer edo zer suposatzen, beti geratuko zaigu zirrikituren
bat; horixe da hain zuzen zoru komuna edo auzo-lurra. Auzo-lur hori barik ezin
gara bat etorri; eta kontrara, bat ez datozenak auzo-lur hori beretzat hartzen
ez dutelako izango da. Auzo-lur hori komunitate batek komunean dituen sineste
eta aurreiritziak dira
Argudio orotan lau osagarriok ezin dira banandu:
tesia, entzuleria, eskakizuna eta oinarria. Aldagarriena entzuleria da,
gizabanako adina entzule izango dugunez gero, eta oraindino garrenean areago,
pertsona berak talde batean edo beste batean, egoera batean edo bestean,
entzule diferentea eratuko duen legez.
Argudio batek eskatzen duen oinarria baieztapen
tesiaren pentsurakoa da, baina zenbaterainoko oinarria beharko dugun
entzuleriaren araberakoa da, eta beraz, nahikoa aldagarria da. Nahi beste tesi
sor zenitzake, gaiak askotarikoak direnez, baina, zelanbait esan, lau tesi
motatara ekar genitzake horiek guztiok: baieztapen tesiek giltzarriko lau itaun
hauei erantzungo diete:
zer da?
zelan heldu da hori izatera?
ona ala txarra ote da?
zer egin beharko genuke
horren aurrean?
Lehen lauhilabetean aurreneko biei oratuko diegu.
Gauzen
existentziaz ohartzea, izendatzea, sailkatzea, edota deskribatzea oinarriko
ekintzak dira, guztiok egiten ditugunak. Hurrengo esaldiok hori dakarte gogora.
Ezagutu beharko zenuke, lehen hiruak, egiaztatu ezkero, datu baieztapenak
direla izan. Laugarrena eta bosgarrena aldiz argudiagarriak dira.
v Hori katua da
v Katua ugaztuna da
v Ez da katurik Antarcticatikorik
v Katu hori txarto gobernatuta dago
v Katuak ez dira inoiz erabat etxekotzen
Esaldi hauetan guztiotan hiru gauza ezagutu genitzake: subjektua,
lotura aditza eta subjektuari buruz esaten dena. Hala komeni zaigulako,
hirugarren honetaz jarduteko gramatikatik mailegatuko dugun terminoarekin
izendatuko dugu: osagarria. Osagarria eta aditza batera hartuta, berriz,
predikatua litzateke.
|
Subjektua |
Predikatua |
|
|
Osagarria |
Lotura aditza |
|
|
Katua |
Ugaztuna |
da |
|
Katu hori |
txarto gobernatuta |
dago |
Termino horietakoren bat ulertu gabean ere, antzeratsu sortutako esaldi
guzti ezagutzeko gai gara: adibidez,
“Futbola errito homoerotikoa da”. “Homoerotikoa” zer den jakin barik ere
esaldia kokatzen dugu, eta zatiki horiek identifikatu.
Emaniko adibideok guztiok gauzen nolakotasunari buruzkoak dira, eta oso
eremu zabala hartzen dute, datuak eta baieztapen argudiagarriak barne, baina
kanpoan geratzen dira aginduak, galderak eta harridurazkoak. “Gure txakurrak
ardiak ditu” bada, baina “kendu nire altzotik”, “kenduko zinateke nire
altzotik?” eta “hau dun hau!” ez dira.
Gauzen nolakotasunaren gaineko baieztapenak subjektua predikatuari
lotzen diote hiru era hauetako batean:
v
Subjektua
predikatuaren barruan dago “Etxeko garbiketa ariketa fisiko mota bat da”
v
Subjektuak zer
ikusiren bat dauka predikatuarekin: “Maitasuna askotan ilusio mota bat da”
v
Predikatua erabat
aldendurik dago subjektutik: “Merkurioko ezein astronauta ez zen zientzialari”
Baina
berbetan dihardugunean ez dugu holako subjektu-lotura aditz-predikatu garbi
moztutako esaldiak sortzen beti.
Abokatu
gehienek iruzur egiten dute > Abokatu gehienak iruzurtiak
dira.
Itzuli
esaldia izan aditza erabiliz:
-
Jatetxetako menuek
askotan gezurra diote deskribatzen duten janariaren gainean
Batzuetan gauzen nolakotasunaren gaineko adierazpen
bat instantzia partikularren laburpen orokortzat jo daiteke. Beraz, gauzak
deskribatu daitezke orokorki edo adibide zehatzak emanez:
Orokorra:
“Nire pisukidea utzi hutsa da”
Partikularra:
-
Bere logelan
galtzerdi norezek hiru aste daramate lurretik hor-han-hemendik botata
-
Ez da dutxatu
lauhilabeteko hau hasi zenetik eta gora.
-
Bere idazmahaian
bokata bat dago erdi janda
Nire
pisu-kidea deskribatzeko adibideak adibide partikularrak dira: egoera, gertaera
edo objektuak deskribatzen dituzte, leku bati, denbora bati eta, kasu honetan,
pertsona bati lotutakoak. Holakoak oso eraginkorrak dira argudiaketan, beste
begi batzuentzako konpartitu daitekeen errealitate bat sortzen dutelako.
Orokortasunerantz maila bat igo genezake adibide
iteratiboekin. Adibide iteratiboek gertaera bat aurkezten dute halako maneran
non ematen duen gertaera hori sarri errepikatzen dela (ohi, sarri, usu, maiz,
-ten)
Gure aita beti dago kantaten. Goiko kaletik inoiz pasatzen bazara arratsaldeko bostetan entzungo duzu abesti bat, ezetz jakin nor den kantaria?
Adibide
iteratiboak markatzeko diren ezaugarrien artean, hona batzuk:
-
plurala erabiltzea “Futbol zaleak burua irrintzika zeuden”
-
Zehaztugabeko behatzailea: “Zelai Eliseoetan edonork ikus litzake sexu
langileak posteen kontra itxaroten”
-
Subjektu singularra baina talde baten ordez dagoena: “Gazte jendeak
zapatu gauak “Kutxin” gora eta behera ematen ditu”
Bere onenean, adibide iteratiboak instantzia errepikatuak ekarriko ditu gogora,
irudi espezifikoa ere sortzen duen bitartean
Alegiazko
adibidea adibide irudikatua da, fikziozkoa, beren beregi sortutakoa. Egileak
beraz nahi beste xehetasun erantsi ahal dio. Kontuz eduki behar da honekin,
zeren egileak esaten badu benetan gertatu zela eta gero hartzailea konturatzen
baldin bada bere asmatu izaeraz, ba, sinesgarritasun guztia galduko du.
(Adibidez Rigoberta Menchuri gertatu zitzaiona). Askotan definizio ideala
eraikitzeko erabiltzen dira, baita prozesu kausaletan ere, erakusteko zelan
dabilen harako prozesu kausalak (“imajinatu zu ari zarela...etab.).
Zenbat adibide beharko ditugu? Adierazpen bat
oinarritzeko ekarritako adibide bakoitzean, adibide horren tipikotasunari
buruzko uste, edo iritzi, edo defentsaren bat egon behar da. Tipikotasun hori
behar bezain indartsua bada, nahikoa izango dugu adibide bakar batekin. Zenbat
eta entzuleriak tipikoagotzat jo zure adibidea, orduan eta adibide gutxiago
beharko dituzu; azken batez entzuleriak zure adibideetatik zure baieztapenera
egin beharko du salto; jauzi horrek txikia eman beharko du, bestela entzuleriak
ez du urrats hori eman nahi izango.
Esperientzia espezifikoa izan arren, ez dugu beti
adibide zehatzetara edo partikularretara jotzen, zehatzetik orokorrera
gabiltza, adibide iteratiboetatik igaroz. Areago, sarri askotan adierazpen
orokorra oinarritzeko adibideen bila gabiltzanean, bakarrik jaisten gara belaun
bat orokortasunaren katean, eta “adibide”tzat jotzen ditugunak ez dira
beherengoko mailako adierazpen orokorrak baino, edo adierazpen ez hain
orokorrak. Kasurako:
“Nire laguna irresponsable hutsa da. Egundo
ez du ezer garaiz egiten, berdin etxerako eskola-lana izan zein bilera batera
hitzemandako orduan iritsi. Areago, ez du bere burua zuritzen berandu
heltzeagatik, ezta barkeske ibili behar denik pentsatu ere. Ez da bere gauzez
arduratzen, eta hala ere, inoren lepoan uzten du zeregin hori, eta haserretu
egiten da besteek ez dizkiotenean gauzak jagoten. Ez da kezkatzen aurrez
planeatzearekin, eta sarri ez du bere partea planotan betetzen. Lekuetara joan
ohi da bidaiarako behar duen diru nahikoa aldean hartu gabe, eta besteen
pentsura uzten du bueltako bidaia. Maiz alde egiten du nora doan esan gabe
edota noiz duen itzultzeko asmoa adierazi gabe.”
|
1. Nire laguna arduragabe hutsa da |
|||||
|
2. Egundo ez du ezer garaiz egiten |
3. Ez da bere gauzez arduratzen |
4. Ez da kezkatzen aurrez planeatzearekin |
|||
|
5. Etxerako eskola lanak |
6. bilera batera heltzea |
7. Ez du bere burua zuritzen berandutzeagatik |
|
8. Lekuetara doa diru barik, eta besteen pentsura utzi bueltako bidaia |
9. Alde egiten du nora doan eta noiz itzuliko den esan gabe |
Ř
Lehen lerroa (
Ř
Bigarren lerrokoak (
Ř Hirugarren lerrokoak: adibide iteratiboen aipamenak dira. Zelanbait, “lekuetara doa bidaiarako behar duen diru nahikoa gabe” bezalako adierazpenak beste gertaera konkretuen gainean dago, baina ez dira adibide zehatzak
Komeni da adibide zehatzak
jartzea, alde batetik kontaketa biziagotzeko (eta beraz, irakurketa errazteko),
eta bestetik, irakurle gehienak adosago
egongo liratekeelako idazlearekin proba zehatza, gertaera erreala konpartitu
ahal izanez gero.
Aztertu
hurrengo paragrafoa eta erabaki egileok adibideetara jaisten direnentz; hala
bada, nolakoak dira adibideok, partikularrak ala iteratiboak (zehatzak ala
ohikoak)?
Nire ahizpa jenio hutsa da matematiketan. Eusko
Jaurlaritzaren zientzialari gazteen
saria irabazi zuen matematika eta fisikako ikerlan bategatik. Sorbonako
Unibertsitatean ikasten ari zenean, bigarren lauhilabeterako Matematika
Departamenduko zuzendariarekin zuzenean hasi zen lanean laugarren dimentsioari
buruzko ekuazioetan. Udako oporretan Microsoft-en egon da lanean ordenadore eta
kalkulagailu programa berriak asmatzen, Fisika eta Matematikako doktore askoren
zuzendaritzapean.
Nire neba Jon arropa erosle
itsua da. “Erosketa” berba entzuten dueneko, prest egoten da beti kalera
joateko. Kontuak dauzka bost boutiquetan, eta horrek, VISA txartelarekin
batera, modua ematen dio arropa eta osagarriak kapritxora erosteko. Haren etxea
ikusiko bazenu, berehala erreparatuko zenieke haren gelan dauden lau armairu
handiei: bakoitza urtaro baterako. Armairua zabalduz gero, konturatuko zinateke
zelan arropak koloreka antolatuta dauden, hori argienetatik beltz
ilunenetaraino. Ohartuko zinateke, halaber, zintzilik dauden etiketa ugariez,
oraindik estreinatu ez dituen arropenak, alegia.
Nire pisukidea oso pertsona
bihotz zabala da. Beti dago hurbil eta prest beste batek barrenak lasaitzeko
norbait behar duenean.. Beste inork jasaten ez dugun hura ere berak jasaten du.
Etengabe dabil gauza txikiak egiten besteei laguntzeko asmoz, bere bihotz
onaren onaz beste barik. Bere jarrera ulerkorragatik beste guztiak beregana
erakartzen dituen pertsona horietako bat da. Nik esango nuke lagun interesatua
zer den jakin ere ez dakiela.
Sarritan,
adibideak erreskadan eta elkarri loturik ageri badira, ez da beharrezkoa
oinarritzen duten baieztapen orokorra egitea. Irakurleek eurek asmatuko dute
bat. Irakurri hurrengo paragrafoak eta saiatu asmatzen zein den azpian dagoen
baieztapen orokorra edo tesia[22].
Japonen pil-pilean daude
aire zabaleko denbora pasei buruzko aldizkariak.
“Aldaketarako garaia dela uste dugu”
Larry Bowek hitz beldurgarri
horiek entzun ditu, eta larunbatean San Diegoko saski baloi taldearen
entrenatzaile izateari utzi zion. Chuck Tonnerrek maiatzaren
Lehenago bere nolakotasunen bat adierazi, eta gero
nolakotasun hori horrela dela erakutsi adibideen bitartez. Saiatu hiru eratako
adibideak erabiltzen: zehatzak, iteratiboak eta alegiazkoak.[23]
Pentsa ezazue baduzuela zer-edo-zeren gaineko
baieztapenen bat formulaturik. Orain arazoa da jakitea zer behar duzun
baieztapen hori oinarritzeko zure entzuleriak sinets zaitzan. Eraso modu bat
hauxe izan daiteke, banandu subjektua eta predikatua, begitu banan-banan eta
gero euron arteko hartu-emana aztertu. Oro harturik, subjektuak honetan
bereiziko dira:
Subjektu
mota asko dago, adibidez:
Bakuna
edo bakarra: gure katua mitxitxi
Askokoa:
auzuneko katuak
Unibertsala:
katu guzti
Zehatzak:
Idoia
Abstraktuak:
gizateria, krisi energetikoa
Batzuetan
entzuleriak berehala harrapatuko du nortaz ari zaren (adib. Lakua), beste
batzuetan argitu beharko duzu gehiago segun eta norentzat ari zaren (adib. Manikeismoa)
Baieztapen bat egin ahal dugu gauza bakar baten
gainean, edo norbanako baten gainean (Nork
ere kopiatu zuen eskuizkribu hau ikaslea zen), edo entitate bakun bati
buruz (Epaitegi Gorena beti dabil
bueltaka).
Gizakiok beti jotzen dugu jeneralizatzera,
partikularra orokor egitera, gizakiok sailkatzea gogoko dugulako, eta horrela,
jendea aldez aurretiaz ditugun sailetan kokaturik ulertzen dugu .
- Kirol antolatua hedatzen ari da
- Infalibilitate papala gogor kritikatutako dotrina da
- Errepresentazio Gobernuak denbora asko galtzen du alperrik
- Sozialismo hutsa ez da sekulan existitu bere forma berezkoenean.
- Zoriona guztion helburu da
Utz
ditzagun alde batera predikatuak eta goazen subjektuei erreparatzera.
“Kirol antolatua”ren pean gauza asko
sartzen dira: Bermeoko jaietako idi-probak, zein Europako futbol txapelketa,
zein gure etxepeko tabernako mus txapelketa auzo osoa sona handikoa. Hots, ia
dena sartzen da barruan, baldin eta ez bada hondartzan lau lagun bildu direla
palatan ibiltzeko. Kirol antolatuaren gaineko zerbait konbentzigarri esan nahi
baduzu, kategoria diferenteetatik atera beharko dituzu adibideak. Hala ere,
agian komenigarriago, zintzoago izateaz gainera, suerta dakizuke orokortasun
maila horretatik apur bat jaistea; adibidez, aterpeko kirola, edota zabaleko
kirola, edota talde kirola…
Infabilitate
papala
termino teknikoa da. Ez du esangura Aita Santuak esaten duen guztia infaliblea
denik. Jende askok hala ulertzen du termino hori, eta horregatik birdefinitu
beharra dago, erromatar katolikoen dogman jantzita ez daudenak ez bailukete
ulertuko.
Errepresentaziozko
Gobernua.
Gobernu hitza hartzen badugu, segurutik akordura datorkigun lehen gauza nazio
bateko gobernua izango da, baina terminoak aginte modu guzti hartzen du bere
kautan: komite bateko gobernua, polikiroldegi batekoa, teilapeko batekoa, herri
batekoa, arrantzaleen kofradia, laborarien kooperatiba, etab. “Errepresentazio”
terminoak, boterea hein batean edo bestean delegatzen dela esan nahi du, baina
hau ere zehaztu beharrekoa da arian-arian. Erabakitzen baduzu maila orokorrean
jarraitzea, adibiderik ezean zure entzuleriak esan diezazuke ez duzula munduaz
egiten berba, hodeietatik zabiltzala eta horrelakoak. Edota, kontrara,
erabakitzen baduzu instantzia bakoitzeko adibide bat jartzea, entzuleria
hil-arterainoko asperdurak jota utz zenezake. Orduan, erabaki ahal duzu adibide
kopuru arbitrario bat, esaterako, zure ikasle garaiko eskolako ordezkaria
zineneko sasoitik bi adibide, beste bi egunkaritik hartuta, eta beste pare bat
interneten bilatuak. Baina agian adibideok ez dira tipikotzat hartuko, edota ez
dira egokiak izango, ezin jakin horrela. Kontua da, hain abstraktua den
subjektu batekin lanean diharduzunean estrategiaren bat hautatu beharko duzula
zehatzago hitz egiteko horretaz; entzuleriaren gaineko ezagutzak edo susmoak
lagunduko dizu behar bezala murrizten gaia.
Sozialismo hitzak arazo ber-beretsuak ditu, sozialismo
Fabianarra? Proudhonena? Utopikoa? Swediako gobernukoa? Kasuan, seguruenez
sozialismoaren formarik teorikoena hautatuko duzu, gaiak hala jarraituko
duelako. Zer esanik ez Zoriona kontzeptuaz, Aristotelerengandik hasita
Freudganaino, mundu guztiak esan du zoriona on bat dela, baina inork ezin izan
du unibertsalki definitu. Beraz, zeuk ere zure entzuleriara ekarri beharko
duzu.
Abstrakzio
horiek guztiok definizioa eskatzen dute. Argudiatzen jarraitu baino lehen,
errealitatearen esparruren bati langak jarri beharko dizkiozu.
Gauzen
nolakotasunaren gaineko baieztapen baten subjektuak ez du popertza ideia edo
norbanako bakuna zertan izan, partaide multzo definitu bat izan daiteke, eta
baieztapena direnon guzti horiei buruzkoa izan. Multzo horretako partaideak
gutxi badira, argudioak banan-banan egokitu beharko zaio bakoitzari, bestela,
zertarako espezifikatu dituzu hola aipatuz?
Adibidez,
“Gasteizek eta Donostiak jazz jaialdi bana dute”, edota “Institutuan kimika
aplikatua hautatu zuten ikasleak gogoan hartuta diseinatu ziren Kimika
departamenduan eskaintzen diren oinarriko ikastaroetako hiru.” Zentzuak ematen
digun arauak dio zenbaki mugatu eta txikiko partaideez osatutako subjektua
daukazunean partaideok banan-banan aipatu beharko dituzula.
Baina
imajinatu hurrengoa, “Nazio Batuetan hamazortzi herrik ordezkari larregi
dituzte,” hots, kopuru mugatua baina handiegia hala ere banan-banan lantzeko.
Aipatu ahal dituzu denak, entzulearen jakin-mina asetzeko, baina, gero,
multzotik bizpahiru hautatu, xehetasunez landu, eta tipikoak edo besteen
ordezko direla berretsi. Hiru horien gainean egia denak egia izan behar du
gainontzekoentzat ere. Baina Nazio Batuen aurrean hitz egiteko bazina, orduan
ez, orduan zehatzago izan beharko zinateke eta banaka aztertu eta landu. Zenbat
eta zama handiago jokoan, orduan eta zehatzago izan behar, eta laburbideak
onartezinagoak.
Beste
estrategia bat izan daiteke subjektu hori talde txikiagoetan zatikatzea;
adibidez hamazortzi herri horiek banandu daitezke, hasierako partaide
boteretsuak, betoa dutenak eta herri txirotuenak, eta hurren, “ordezkari
larregidunak” aipatzen dituzunean denak berdintzat tratatu.
Gauzen nolakotasunaz argudiatzen dugunean maiz
sarritan taldeko batzuk baina ez guztien
gainean dihardugu. Batzuk edo asko bezalako graduatzaile mugagabea
darabilgu jakin dakigunean ezin diegula taldeko kide guztiei predikatua
erantsi, baina ez dakigunean (edo jakiterik ez dagoenean) taldeko zenbati
lepora dakiokeen. Esate baterako, “harako irakasgaia askok ez dute gaindituko,”
baina ezin esan
-
pare bat, gutxi
batzuk, bizpahiru, hirutzuk, bost-bat-lau,
-
batzuk, kopuru
bat,
-
asko, mordo bat,
kopuru handi bat,
-
gehienak, ez
denak, guztiak.
Mugagabeak izanda ere, hauek guztiak sailka daitezke
gutxitik askora. Goazen batzuk-batzuk kontsideratzera.
Gutxi batzuk ia-ia zenbaki mugatua da,
zenbaki txiki baten lekua hartzen du, eta zenbaki zehatza eskura ezina edo
desegokia denean edo beharrezkoa ez denean erabiltzen da argudiaketa idatzian.
Begiratu adibideok:
-
Herri honetan
egunkari gutxi dira ideologia politikorako organo
-
Herri honetan
egunkari gutxi batzuk dira ideologia politikorako organo.
Ba ote da alderik bi adibideon artean? Bigarrenak segurutik eskatuko lizuke bizpahiru
egunkarietako adibide zehatzak ekartzea. Lehenak, berriz, eskatuko lizuke oso
bestetarako oinarria. (i) esakeran esaten ari zarena beste hauxe da, “ez da
bada harrigarria benetan gehienak ez izatea?” Hau da, agian argudiatu nahi
duzuna kontrakoa da, gehienak ez direna. Hots gutxi eta asko elkarren
korolari dira.
Batzuk arriskurik gabeko
determinatzailea duzu: zure argudiaketarekin bat datozen adibide batzuk dituzun
kasurako erabil daiteke, baina, hala ere, ez biderik ez beharrik ez duzunean
areago espezifikatzeko.
Askok esan gura du batzuk baino
gehiago. Asko mugagabea da, baina,
guztiarekin ere, batzuk erakusten
duena baino osotasunetik kopuru handiagoa dakar berarekin.
Ř Euskalerriko etorkin batzuk integraturik daude.
Ř Euskalerriko etorkin asko integraturik daude.
Bigarren baieztapena lehena baino gogorragoa da. Eta
zenbat adibide dira beharrezko bata eta bestea oinarritzeko? Berez berdin
baterako zein besterako, baina Askok
tipikotasun handiagoa dauka Batzuk
baino, beraz, entzuleriari jauzi handiagoa egin dezala eskatzen zaio: eman
diren adibide horietatik Asko
horretarainoko jauzia, alegia.
Gehienak erdia baino gehiago dira.
Izan ere, “gehien”dun perpausa “denak ez esateagatik” erabili ohi da: zeure
burua baieztapen gogorregietatik begiratzeko modu bat izan daiteke. “Gehien”dun
perpausak zintzoagoak ere izan daitezke, askotan ezin baita multzo bateko
osagarri guztiak aztertu, edota, bestela esan, gure errealitatearen
esperientzia beti baita mugatua, den zabala delarik ere. Goiko graduatzaileekin
dagoen aldea adibideen tipikalitatean datza; “gehienak” diozunean, eta
adibideren bat eman, esaten ari zarena zera da, adibide horren tipikotasuna
sendoagoa dela. Gauzaren esentziaz ari zara. Zelanbait esan, subjektua eta
predikatuaren arteko lotura sendoa dela.
Adibidez: Chow-chow
(txakur arraza bat) gehienak gaiztoak dira. Arraza, eta arraza horretako
aleak. Ale batek dituen ezaugarriak arraza osoarenak direlako ustea.
Ř
Orokortze guztiak
gezurra dira, hauxe berau barne.
Ř
Pit-bull guztiak
okerrak dira
Ř
Woody Allenen
pelikula guztiak barregarriak dira
Ř
Elur maluta
bakoitza desberdina da.
“Guzti” edo “den”dun perpausari unibertsala deitzen zaio, multzo bateko osagarri guztien gainean
baieztapen bat egiten duelako. Eta nola heldu harako emaitzara? osagarri
guzti-guztiak banan-banan aztertuta? Ba ez. Egia da, hala ere, multzoko
osagarriak gutxi baldin badira joan beharko duzula banan-banan holako
baieztapen gogorra botatzeko bazara. Baina osterantzean, “guztiak” erabiltzen
dugunean ez gabiltza bakarrik osagarri gutxiko multzoez. Adibideak pilatzea ez
da nahikoa izango multzo handiaz diharduzunean, subjektua definitu beharko duzu
halako maneraz zein predikatuan diozunak subjektuaren noraezeko atributua izan
behar duen, eta ez eratorria. Adibideak kasuotan ilustrazio gisa erabiltzen
dira, ez ezer probatzekotan.
Normalean ez dugu gogoko “denak” erabiltzea, beldur
garelako baieztapen gogorregiak egin barik. Baina horrek ez du esan nahi ez
dugunik unibertsalik erabiltzen. Sarri askotan izen kolektiboak darabiltzagu,
“denak” esan beharrean:
- Baserritarrak paisaiaren arkitektoak dira
- Otsoak otsokia ez nahi jan
- Gizona gizonarentzako otso
- Ballet dantzariak athletak dira
Espresuki
ez dugunean “batzuetan,” gehienetan” eta holakoak erabiltzen “denak”
inplikatzen dugu. Hau da, subjektu biluzia multzo osoaren ordezkaria izan ohi
da.
Denak edo guztiak saihestu izanez gero, baina, hala ere, baieztapen
unibertsala eraiki nahi baduzu, bada beste modu bat ere. Baieztapen handinahia
sortu beharrean, subjektu mugatua baina unibertsaltzat jo daitekeena jarri ahal
duzu mahai gainean:
- Herri txikietan sortutako telebistarako berriak odolzaleak dira
- Pisu zahar eta denda txikiko auzuneak eta jende langile eta umilaren bizilekuak dira.
- Egunean hamar kilometro baino gehiagora doan jendea zerbaitetik dabil ihesi.
Subjektua horrela mugatzea definitzeko modu bat da,
eta horrela joan zaitezke datuetara, subjektuaz gehiago arduratu gabe. Baina
gogoratu, unibertsalen bat daukazunean ondo asko lotu beharko duzula subjektua
eta predikatua era konbentzigarrian.
Hona
hemen unibertsalen zerrenda bat. Komentatu albokoarekin horietako zein
tratatuko zenukeen benetako unibertsaltzat eta zein mugatuko zenukeen eta
zelan:
·
Politikoek gezurra diote euren iraganaren
gainean
·
Bibolin joleek euren instrumentuak maite dituzte
·
Beldurrezko pelikulak sexistak dira
Subjektuari buruz esaten duguna predikatua da. Baina ezin ditugu predikatuak sailkatu subjektuak
sailkatu ditugun eratara. Predikatuak entzuleriaren arabera hobeto edo
txartoago dabiltzalako. Predikatuak datua edo egitatea eta baieztapen
eztabaidagarria izatearen artean bereizten dira. Datua eta baieztapen arteko
muga ez da hain garbia askotan, baina graduak igarri bai igar daitezkeena.
- Nematodoak parasitoak dira
- Brontosaurioa desagertuta dago
- Izparringia egunkaria esateko neologismoa da.
- Nire pisukidea utzi hutsa da
Baieztapen
hau adibideen bitartez demostratu daiteke, jende gehiena bat datorrelako
“utzia” izatea zertan datzan ideiarekin. “Utzi” definitutzat jo daiteke.
- Euskalerriko kostaldeko legatza desagertuta dago
Hemen,
badira aztarren batzuk demostratzen dutenak kasu hau ez dela brontosaurioren
kasua bezain argia. Inoiz edo behin amuarekin harrapatzen da baten bat, etab.
Datuen gainean desadostasuna dagoenean, gaia argudiagarria da.
- Iradier esploratzaile ausarta izan zen.
Baieztapen hau argudiagarria izan arren, nekez
aurkituko duzu hau demostratzeko daturik. Alabaina, jenteak onartu egingo du
berehalakoan, segurutik hainbeste bider entzunez gero onartzeko prestago
gaudelako. Guztiarekin ere, “ausarta” terminoak ez du esanahi finkorik, eta
agian historiagileren batek “ausarta” terminoa defini dezake Iradier kanpoan
utziaz.
Orain, imajinatu baieztapen hau botatzen duzula
Iradier kaleaz edo pertsonaiaz ezertxo ere ez dakitenen aurrean. Segurutik
baieztapena sinistuko lizukete bakarrik zure borondate onean oinarriturik
(hots, ez duzula engainatzeko asmorik pentsatuz). Beste audientzia posible bat
izan daiteke Afrikako Iradierrek “esploratutako” herrietako biztanleen aurrean,
eta orduan desadostasuna “esploratzaile” terminoan egon daiteke (eurok euren
buruak aspaldi zituzten esploratuta). Halandaze, predikatua osatzen duten bi
terminoek izan dezakete definitu beharra.
- Espainola hein handi batean topa-gune hizkuntza izan da beti.
Honelako esaldi bat Espainiako erregeak esan zuen
orain gutxi. Espainolaren definizio positiboa ematen saiatzen da, normalean
(munduan, Estatuan ez) espainolari lotzen zaizkion genozidio eta
inkulturizazioen horrorearen kontrara. “Hein handi batean” dauka baieztapena leuntzeko,
baina, hala ere, Espainola ez zela inposatua dakar berarekin. Zer esan nahi du
“topagune” hitzak? Zelan igarri zer den topa gune eta zer ez?[24]
- Gezur guztiak, egoera guztietan, oker daude moralki.
Guzti honekin zera esaten saiatu naiz, entzuleria
bera kontutan harturik, baieztapenek eztabaidagarritasun gradu diferentea
dutela esaten dutenaren arabera.
Argudiatu nahi duzun
baieztapenen bat pentsatu, eta emaiozu zenbatekoa bere argudiagarritasunari.
Subjektuak direnean definizioa edo azalpena behar
dutenak, definitze mota hori basoa garbitzea bezalako da; gauzak argitzea
baieztapena bota baino lehen. Aitzitik, oso bestera da predikatuak behar
duenean definizioa, horrek lotura zuzena baitauka argudiaketarekin. Definizioa
ezinbesteko eta noraezeko bilakatzen da baieztapena argudiagarria denean.
Zenbat eta argudiagarriagoa predikatua orduan eta beharrezkoagoa definizioa,
edo kontrara esanda, zenbat eta predikatu batek definizioa beharrago izan,
orduan eta baieztapena argudiagarriagoa. Adibidez:
Nire pisukidea utzi hutsa da. Bere oheko edredoia lau zentimetro luzeago jausten da oinen aldetik ohapuruaren aldetik baino. Bere idazmahaiko boligrafoen ontzia ez dago erabat erdian. Areago, ontziko oinarrian tinta mantxa bat dago. Bere apaletako liburu bati barruan sartuta daukan paper zatitxoa ikusten zaio zirrikitu batetik. Oraindik are nazkagarriagoa, arropak makinan asterik bi aldiz bakarrik garbitzen ditu, eta gaur ez ditu hortzak garbitu bazkaldu ostean.
Adibide horiek, konbentzitzen al zaituzte autorearen
pisukidea “utzi hutsa” izateari buruz? Argi dago, paragrafo hau idatzi zuen
pertsonak “utzi hutsa” izateari buruzko oso definizio pertsonala zuela, ezta?
Gehienok “utzia” izatearen gaineko oso bestelako definizioa daukagu. Bere
definizioa agerian eta hasiera jarriko balu ere, oso jende gutxi etorriko zen
berarekin bat. Hemendik zera atera genezake:
1- Egin nahi duzun
baieztapenerako predikatuaren definizioa funtsezkoa baldin bada, azal eta zabal
jar ezazu.
2- Ez ezarri, ez eta are
inplikatu ere, zure entzuleriak onartuko ez duen edo bat etorriko ez den
definiziorik, behintzat aldez aurretik definizio horren gainean argudiatu baino
lehen.
Entzuleriak
berehalakoan onartuko badizu zure argudiaketako predikatu giltzarriaren
definizioa, ez duzu definizioa esplizituki edo agerian eman beharko. Baina
holako kasuetan, ageriko definiziorik beharrezko ez denetan, ez dago lar
eztabaidatzekorik, horren erraz onartuko diren baieztapenek ez dute idatzizko
argudio luzerik beharko: elkarrizketarako gaia bai, edo agian parraforen bat,
baina ez areagokorik.
- Mikel gezurtia da
- Gure osaba xuhurra da
- Txinga-eroate kirola nekagarria da oso.
- Hiri handietako inguruko autobideetatik gidatzea kirioak dantzan jartzeko modukoa da.
Holako
baieztapen sinpleetarako zuzen jo genezake adibideetara, predikatu guztiek oso
begi-bistako esangura dutelako entzuleria gehienentzako: “gezurtia”, “xuhurra”,
“nekagarria”, “kirioak dantzan jartzeko modukoa”. Predikatuok azal eta zabal
definitu barik ere, adibideen bitartez, bai adibide zehatzen nahiz adibide iteratiboen
bitartez, edota testuan esangura antzeko berbekin, berez definitzen dira.
Beti
da entzuleria argudiatzailearen definitzeko beharra erabakitzen duena. Pentsa
ezazue erderazko Piija/-o hitzaz.
Berba honek jende batentzat oso esangura zehatza dauka. Institutuko ikasle
batek beste bati esaten badio “Hasier pijo bat da”, ez dago areagoko
azalpenenen beharrik. Baina laurogei urtetik gora duen gure izeko Mariri esango
bazenio “Hasier pijo bat da,” erantzungo lizuke “zer dela diozu?” Izeko Marik
definizio bat behar du ez baitaki gazteen argotean. Argota talde baten hizkera pribatua da. Taldetik kanpo erabiliko
bada, hizkera hori definitu beharko da.
Zientzialariak,
akademikoak, legelariak, burokratak, guztiok darabilte argota edo euren
lanbideari berezko zaion idiolektoa; hau da, erabili ohi dituzten terminoek oso
esangura zehatza dute euren arteko jardunean, baina ez kanpotarrentzako. Euren
artean ari direnean terminook erabil ditzakete azaldu beharrik gabe (definizioa
bera ez denena hizpide, noski). Literatur kritikoek jardun dezakete bildungsromanez, erretorikoek teoria
tagnemikoaz, artearen historiagileek manierismoaz, eta biokimikariak
alosteriaz; alabaina heldu berriari zuzentzen zaizkonean terminook itzuli
beharko dituzte. (Azalpen honek begi-bistakoa ematen badu ere, horretan datza
gure museoen eta gida turistikoetako azalpenen desegokitasuna eta, azken batez,
txirotasuna beste herri batzuetakoekin konparatuta. Gurean dabilen ustea
honetara azal daiteke: zenbat eta ilunagoa testua orduan eta teknikoagoa eta
beraz maila altuagokoa, hots hobea; pentsatu beharrean testu hori txarto
idatzita dagoela besterik gabe).
Lortu
Gasteizko (edo errazen duzun tokiko) monumentu historiko baten azalpen
turistikoa. Atera hortik ulertzen ez dituzun hitzak. Horretan oinarriturik
erabaki zelakoa den idazleak gogoan zuen entzuleria. Orain hartu eskolako
ikasleen gida, eta ohar zaitez zeintzuk izan daitezkeen kanpoko batek ulertuko
ez lituzkeen hitzak.
Zer gerta daiteke zure entzuleriak ez duenean
ulertzen edo ez duenean onartzen predikatuan bota duzun termino baten esangura?
Aterako duten definizioa eman dizkiezun adibideen bitartez lortuko dute, baina
adibide horiei bakarrik lotuta.
Nire pisukidea pijoa da. Desirée neska jatorra da, eta ondo hartzen dugu elkar, baina benetan pijo hutsa da. Beti erabiltzen ditu QuickSilverreko arropak. Monogramak eta marken izenak sarri ageri dira bere arropetan; bere Yve Saint Laurent niki arrosak hizki brodatuak dauzka patrikaren gainetan, erabiltzen dituen jertseak ere horretakoak dira eta bere izena brodaturik dakarte erdian, eta bere Snoopyko eskuko poltsa motxilatxolakoa... Dena batera janzten duenean oso neska pijoa ematen du.
Goikoa irakurri duzuneko, nahikoa ideia argia
daukazu pertsona pijo baten ezaugarriak zein izan daitezkeen. Baina konbentzitu
ote zaitu testuak Desirée pijoa dela? Zein da argudiaketa txiki honen helburua?
Aldez aurretik ez bazeneki zer esan gura duen “pijo” terminoak, argudio honek
bakarrik konbentzitu zintuzke argudiaketa zirkularra onartuko bazenu: Desirée
pijoa da, Zer da pijoa? Pijoa da Desirée dena. Baina kanpoko erreferente barik,
zelan jakin ez zaituztela engainatu? Zelan jakin adibideok egoki definitzen
dutela terminoa? Aholku ez oso errealista bat izan zitekeen esatea beti
definitzea egingo duzun predikatuko terminoa. Baina hori ez da errealitatean
gertatzen. Imajinatu, “parranda oso dibertigarria da” bezalako argudioa, eta
hiztegitiko zazpi orrialdeko definizioa “dibertigarria” azaltzeko. Beraz, ezin
aholkatu beti definitzeko terminoa. Baina gogoratu, bakarrik utzi ahal duzula
predikatuko terminoa(k) definitu barik argudioan larregi jokatzen ez denean eta
zure entzuleriak berehalakoan onartuko d(it)uenean termino(ar)en esangura.
Hurrengo kasuetan definizioak parte hartu behar du
halabeharrez argudiaketan:
1. Zure entzuleriak agian
ulertuko ez duen argot terminoa, edota termino teknikoa edota espezializatua
darabilzunean.
2. “Benetan” edo “berez” edo “oinarrian” edo
“egia esan” bezalako markaren bat predikatuari eransten diozunean terminoaren
definizio berri edo probokatzailea egingo duzula anuntziatzen duena.
3. Termino berriren bat asmatu
edo zahar bat metaforikoki erabili, edo sail berri bat sortu duzunean subjektua
barruan kokatzeko asmoaz
4. Termino orokor bat
birdefinitzen duzunean, edota bere esanguraren parte txiki bat erabiliko
duzunean zure datuekin bat eratortzeko.
Honetaz aparte, gogoratu zure entzuleriak daukala
azken hitza, eta ikusten baduzu zure baieztapena ez dela berehalakoan onartuko,
agian komeni zaizu definitzea entzuleriaren atxakiei aurre egin ahal izateko
Hauetan kasu guztiotan terminoak definitu beharko
dira:
· Marcel Duchamp Dadaista zen
· Apunte hauek argudiaketarako heuristika azaltzen dute
· XX mendeko Biologia Errusiarra Lamarckdarraioa da
· Voltaire theista zen, ez deista
Ohartu zaitez hizki etzanaz datozen hitzek zerbait azpimarratzen dutela:
· Askoren ustez Peru Abarka benetako euskal heroia zen
· Justo Garate egiazko zalduna zen.
· Euskal Foruek oinarrian espekulazioa galarazten zuten.
· Gazteleraz bakarrik irakastearen aldeko mugimendua gerra zibil baten modukoa da.
Ikur bezala erabiltzen diren goikoen antzeko beste
berba batzuk hauexek izan daitezke: bere
izaeragatik beragatik, funtsean, muinean, esateko (ez du euria egiten
esateko), segurutik zuk zeuk beste batzuk gehi zenitzake. Iritzi baterako
etzanaz jarri ditudan hitzek erronka bezalako zerbait gehitzen diote
argudioari. “benetako” hitzak gezurrezkoren bat dakar berarekin, zein izan
litekeen gezurrezko euskal heroia? Euskal heroiaren birdefinitze bat dakar
beraz.
Laugarren adibidean, gerra zibila oso modu zehatzean
irudikatzen dugu. Esaten baduzu gerra zibilaren modukoa dela, badakigu ez
zarela
· “Opium” usaina iragartzea kutsadura psikosoziala da.
· Institutu publikoak greba-olak dira.
· Umeak desagertzear dagoen espezia dira
· Hemeretzigarren mendeko poeta gehienak saiakeragileak ziren
Baieztapenok normalean lotu ohi ez diren subjektu
eta predikatuak lotzen dituzte, entzuleria akuilatu eta gaia ikus arazteko modu
berri batez. Ondorioz, sarritan baieztapen ausartegiak ditugu, baieztapena
urrunegi daroatenak. Lehen biak “greba olak” eta “kutsadura psikosoziala”
asmatuzko terminoak dira, arian asmatuak. Azken biak “desagertzear dagoen
espeziea” eta saiakeragilea”, berriz, termino ezagunak dira, baina asmatu dena
subjektu horri lotzea izan da; hala subjektuak eta predikatuak elkarte
harrigarria egiten dute. Asmatuzko baieztapenok guztion eskatzen dute
derrigorrez predikatuaren definizioa. Zer esan nahi du “greba-olak”?
Hirugarren adibidea diferentea da; “desagertzear
dagoen espeziea” hartzaileak berehala ulertuko du, baina eginago dago oso
bestelako testuinguruari aplikatzera, otsoa edo arrano beltza bezalako
espeziekin lotuago alegia. Argi dago baieztapen hau ez dela hitzez hitz hartu
behar.
· Filologia klasikoko irakasle elebakarrak ignoranteak dira
· Bilbotarrak probintzianoak dira
· Ezer ez egitea sorketa lana da
· Arestiren Maldan Behera poema komikoa da.
Zer dute antzeko goiko baieztapenak? Bakoitza
baieztapen ezohikoa da, eta beraz, argudiagarria. Normalean, filologia
klasikoak harako jakintasunaren itzal bat dakar berarekin, partaide horietako
batzuetaz ignoranteak direla esatea ez da usu gertatzen. Halaber, Euskal
Herriko hiririk handieneko biztanleak probintzianotzat jotzea ez da oso ohikoa.
Zelan izan daiteke ezer ez egitea lan modu bat? Baieztapenon arteko edozein
oinarritzeko predikatua definitu beharko da subjektuari buruzko datuak
horretara egokitzeko. Definizio zabal batetik alde murritzago bat hautatu
beharko duzu, eta edo atzera bota (errefutatu) edota albo batera utzi definizio
zabal horretatik ondo egokitzen ez diren parteak.
Adibidez, probintziano adjektiboaren definizioan
gauza asko daude: hiritik urrun bizi dena, ikusmira estuak dituena, sofistikazio
gabekoa. Segurutik ondoen definizioaren azken zati biak sartuko zaizkizu zure
ebidentziarekin bat ekartzeko, eta esan bilbotarrak ikusmira estukoak eta
sofistikaziorik gabeak izan daitezkeela zeren, gehienak ez baitira kaletarte
horretatik inoiz atera, eta oso mundu gutxi ikusi dutela. Argi da, momenturen
batean datuetara jaitsi beharko duzula. Baina irakurleari azal eta ageri esana
zaio definizioaren zein zatirekin ari zaren lanean. Noski, agian norbaitek
esango dizu probintzianoaren ezaugarri nagusi bat baserritartasuna dela, eta
beraz ez dagoela ados bilbotarrek ez baitute harreman lar baserriekin, baina
horretan datza gakoa eta argudiaketa; ez balego desadostasunik ez bailegoke
argudiaketarik.
Hautazko definizioak esanguraren alderdiekiko eta entzuleriarekiko
usaimen fina eskatzen du. Alde batetik ezin duzu hain estu edota hain bitxi
definitu zein entzuleriak ez dizun esangura onartuko, murritzegi edota
partikularregi definitu duzulakoan. Beste aldetik, saihestu behar duzu zabalegi
definitzea ere, terminoak bere baitan dena hartuz gero, letozkeen adibideak
ezeztu bailitzaizkizuke.
Egizu baieztapen bana
hurrengo aginduetarako:
-
Ikasi duzun
irakasgai batetiko termino teknikoren bat predikatuan jarriz
-
Predikatuan zuk
gero murriztuko duzun termino zabala erabiliz (politikoa, sofistikatua, konbentzionala bezalakoak)
-
Predikatuan benetan, edota funtsean bezalako indartzaileren bat erabiliz
-
Predikatua
termino berriren bat edo lotura harrigarriren bat erabiliz
Baieztapen argudiagarriagoetarako adibideak bakarrik
ez dira nahikoa, definizioa ere behar izaten baita. Eta hola antolakuntza arazo
bat sortu zaigu: testuan barrena non jarri definizioa? Testuliburuetan
karratutxo baten barruan ageri ohi dira, artikulu tekniko edo zientifiko batean
hasieran eta albait arinen etorriko da definizioa, segurutik azterketetan zuk
ere ber gauza egingo duzu; horrelakoetan definizio isolatu esplizitu batez
hastea taktikarik onena izan daiteke, erakustearren funtsezko terminoaren
esangura ezagutzen duzula.
Baina beste idatz egoeratan —historia irakasgairako
lana, literaturari buruzko saiakera, entzuleria orokor batentzako artikulua—
idazleari zera eskatuko zaio: zorroztasuna bai, baina artikulua irakurterraza
izatea eta are estilo dotorean egitea. Zorroztasunak definizioa eskatzen du,
baina estiloak joskera samurra. Ikus ditzagun bi posibilitate.
Batzuetan argudio batek ezin izango du aurrera egin,
horren predikatua ez badugu era-batera eta behingoz definitzen. Entzuleria ez
denean aditua eta gaia teknikoa denean, definizioa hasiera-hasieran etorri
behar da. Definizio isolatua, osorik era-batera ematen den definizioa da.
Definizio isolatua izan daiteke esaldi baten luze-laburrekoa, oraintxe bertan
eman duguna bezalakoa, edota paragrafo edo gehiagoko luzeraduna, luze-laburrak
ez du axola, kontua da dena batera ematea.
Gauzen nolakotasunari buruzko argudioen definizio
arazoak garbitzeko bigarren bidea atal askoko definizioa eraikitzea litzateke.
Definizio hau sakabanatuko da testuan barrena, aldi berean definizioaren behar
logikoa aseaz eta testua antolatuaz. Imajinatu hurrengo adibidea: Osaba Karmelo
intelektual bat da. Eman zenezakeen “intelektual” terminoaren definizioa dena
batera, eta gero adibideak ezarri, noski. Edo, bestera, “intelektual” hori
zatiki txikerragoetan banandu eta bukaeran dena batera ondorio bezala.
Definizio sakabanatua ondo datorkie atributuka bereiz daitezkeen hitzei; hots,
hitzen esangura atributuen zerrenda bezala azaldu daitekeenean. Baina ez
zenukeen horretarako lana ere hartuko ez bazenu atributu bakoitzeko adibideren
bat. Eta hala ere, predikatuko terminoa definitzea eta adibideak bilatzea buruz
buru dauden prozedurak dira, elkar elikatzen dutenak. Hau da, ez duzu jakingo
zein adibide bilatu behar dituzun ez baldin badakizu zeren adibide diren. Hartu
berriz “gure Osaba Karmelo intelektuala da” kasua. “intelektuala” terminoa
definitu behar duzu. Senak diosku Intelektual zatikatu behar dugula zati
txikiagoetan, abstraktutik partikularrera. Eman genezake “intelektuala” berba
atributu eta ekintzen zerrenda bat bezala:
1. Osaba Karmelok asko irakurri ohi du,
2. pentsatu egiten du,
3. arrazionaltasunez eztabaidatzen du,
4. asko daki.
Gure
definizioaren arabera, intelektual bat, besteak beste,asko irakurtzen duen
pertsona da. Beraz horri egokitzen zaion adibideren bat aurkitu beharko dut:
aipatu ahal dugu gure osabak hiru mila liburu dituela bere etxeko liburutegian,
ez duela sekulan telebista ikusten beti dagoela irakurtzen, eta abar. Gero joan
gaitezke banan-banaka atalez atal, eta horrek gure idazlana egituratuko du.
Aztertu
hurrengo testua. Zeintzuk baieztapen egin dira hurrengo argudiaketan? Jaso
definizio sakabanatuaren osagarriak.
Eboluzioaren ideia, beraz, bala-bala zebilen Vestiges liburua argitaratu aurretixeko
urteetan (Robert Chambers, Vestiges of
the Natural History of Creation,
*****
Hamalaugarren mendearen hasieran Frantzia nagusia zen
munduan. Mundu guztiak gauza jakintzat zeukan Frantzia inor baino gehiago zela
hala zalduntasunean, nola jakintzan eta kristau sinesmenean, eta bertako
erregeari, tradizioz eliza defendatzaile zen aldetik, “erregerik kristauena”
deitu ohi zitzaion. Haren menpeko jendeak uste zuen Jainkoaren faboreaz
bedeinkatutako herri aukeratua zela, eta frantziarren bidez, Jainkoak haren
borondatea adierazten zuela lurrean. Frantziak Lehen Gurutzadaz egindako
kontakizunak “Gesta die per francos” zuen izena (Jainkoaren ekintzak,
frantziarren bidez eginak). Jainkoaren faborea
“Frantses zaldunen fama “, esan zuen Giraldus
Cambrensisek XII. mendean, “nagusi da munduan”. Frantzia ondo bideratutako
zalduntasunaren herria zen, eta bertara joaten ziren aitonen seme germanioak
portaera ona eta gustua ikastera frantses printzeen gorteetan; erregearen
gortean biltzen ziren, halaber, Europa osoko zaldun eta buruzagiak justa,
jaialdi eta amodio galantriez gozatzeko. Bohemiako errege itsuaren arabera
(Franziako gortea nahiago zuen berea baino), bertako biztanleak “munduko zaldun
finenak ziren”. Frantsesak, Don Pero Nińo zaldun espainiarrak
deskribatutakoaren arabera, “eskuzabalak, eta opari emaile handiak dira”.
Badakite jende arrotza ohorez nola hartu, euren ekintzak goraipatzen dituzte,
gortesau on eta graziosak dira hizkeran, eta “oso alaiak dira, plazera maite
dute eta gauza guztietan bilatzen. Oso amorosak dira, hala gizon nola
emakumeak, eta harro dira horretaz”.
Konkista normandoaren eta gurutzaden ondorioz,
Inglaterrako, Flandriako eta Napoli eta Sizialako erresumako nobleteriak
frantsesa zuen bigarren ama hizkuntza. Negozioetarako hizkuntza zen flandestar
handikientzat, Jerusalemengo erresumaren hondarretako auzitegietako hizkuntza
ere bazen, eta beste hainbat herritako ikastun eta poetena ere bai. Marco Polok
frantsesez diktatu zituen bere bidaiak, San Frantziskok frantses kantak
kantatzen zituen, atzerriko trobadoreek “chanson de geste” frantsesean
moldatzen zituzten euren abentura istorioak. Veneziako jakintsu batek bere
hiriko kronika latinetik frantsesera itzuli zuenean, italierara beharrean,
honela azaldu zuen bere aukera “frantsesa arrunta baita mundu osoan, eta
atseginagoa belarrirako eta begirako beste ezein mintzaira baino”.
Katedral Gotikoetako arkitekturari “estilo frantsesa”
esaten zitzaion; Arkitekto frantziar bat gonbidatu zuten Londreseko zubia
egiteko…
Parisko unibertsitatearentzat bere Fundazio Gutuna,
XII. mendekoa, harrotasunik handiena zen. Herritarrak menderatzen zituen
kontroletik libre zegoenez, unibertsitatea berdin zegoen harro elizako
agintarien aurrean, eta beti zegoen auzitan apezpiku eta aita santuarekin.
“Zuok, zuen idazmahai aurrean jesarrita zaudeten Parisko agintariok, uste duzue
mundua zuen arrazoimenak arautu beharko lukeela” esan zuen aldarrika aita
santuaren ordezkari Benedict Caetani, laster Bonifazio VIII. aita santua izango
zenak. “Gure ardurapean dago mundua”, gogoratu zien, “ez zuenean”.
Unibertsitatea ez zetorren bat horrekin, eta bere burua aita santuaren
adinekotzat jotzen zuen teologia kontutan, nahiz eta Kristoren ordezkariari
bere pareko maila aitortzen zion, biak munduko argiak balira bezala. —Barbara
L. Tuchman, A Distant Mirror
Ikusi
batera, definitzeko metodorik azkarrena sinonimoa litzateke; ulertzen ez den
hitzari esanahi bertsuko beste hitz bat erantsi eta kito (adib. “Irolak edo
komunak”). XVIII mendeko idazleek asko erabili zuten teknika hau hegoaldean,
hain zuzen Larramendiren ondorioz taxuzko sermoiak idazteari eutsi zioten
idazleek, sermoi hori ahalik eta euskalki gehienetan eman ahal izateko:
adibidez “hitza edo berba” esango zuten
Helburua
zera da, hitz arrotza ezagutzen den elearen bitartez argitzera. Baina
batzuetan, hitzek ez dute kidekorik, ez euskalki batetik bestera ez eta
hizkuntza batetik bestera ere, orduan perifrasi baten bitartez azaldu behar da
esangura. Bitzuetan berriz, sinonimoa ez da bakarrik definitzeko erabiltzen,
indarra emateko baino, adibidez “lan horretarako berebizikoa duzu hori,
bakarra, numero uno”.
Oro
har, sinonimia ez da bakarrik erabiltzen hitz ezezagunekin, inoiz hiztegian
begiratuko ez zenituzketen hitz andanak ere behar izaten dute argirik:
“Lehendakariak gainditu beharreko funtsezko azterketa” esaldiari erantsi,
adibidez, “erabakiko duena ea datozen hauteskundeetan ere lehendakaritzara
berriro aurkeztuko den”.
Definitu hurrengo hitzok sinonimoen bitartez:
· Simetria
· Esporadikoa
· Binarioa
· Solezismoa
· Urte sabatikoa
Definizio mota honek bi zati ditu: Lehenik eta behin
definitu beharreko hitza genusean
edo sail zabalago batean edo talde handiago batean kokatzen da. Eta bigarrenez,
aipatzen dira zein ezaugarri berezi dituen, sail horretako beste kideengandik
bereizten dutenak, diferentzia
alegia. Harpa, adibidez sokazko instrumentua da (genus), holako eta holako
antza duena (diferentzia), edota, asteroidea planeta txikia da (planeta=genusa,
txikia=diferentzia).
Tankera honetako definizioak egiteko esanguraren
alderdi diferenteaz ohartzeko trebetasuna behar izaten da. Behar izaten den
beste trebetasun bat zabalegia izango ez den genusa aurkitzea da. Behin
definitu beharrekoa sail zabalago batean kokatuz gero, sail horretatik
aldentzeko bideak aurkitu beharko dituzu. Elementu hori sail zabalagoko beste
gainontzeko elementuetatik bereizteko modu batzuk hauexek izan daitezke:
-
Zeren antza duen
-
Zelan egin daitekeen edo abian jarri
-
Zer egiten duen edo egin beharko lukeen
-
Zerez dagoen egina
Itxuran
oinarritutako definizioa litzateke hau. Metodo hau ona da objektu fisikoak
definitzeko, ikus daitezkeen objektuak, alegia. Baina, ezin duzu horrela
definitu adibidez merkatalgo ganbara.
Adibidez, definitu:
· makarroiak,
· espagetiak eta
· fetuccinia.
Objektu
batzuk zelan dauden eginda esatearekin ondo erraz definitzen dira, adibidez
gazta. Osagarriak askotan aipatzen dira holako definizioetan, baina indar
handiena prozedura jartzen da: makailaua pil-pilean, edo arin-arina, edo
tangoa. Normalean denbora zehatz batean gertatzen diren prozedurak izaten dira
horrela errazen definitzen direnak, ekintza fisikoak, ariketa fisikoak, etab.
Adibidez: defini ezazu
“espalderak” zertzuk diren
Gauza
batzuk hobeto definitzen dira egiten duten gauzen bitartez, edo egin beharko
luketen ekintzen bitartez. Adibidez makinak (urdaiazpikoa mozteko makina,
artaziak, etab.), edo langileak (elektrizista edo estetizien edo
maisu-maistra), edo gaixotasunak (marfundia edo nafarreria edo baztanga etab.),
eta beste.
Batzuetan badaiteke alderik egotea gauzak egin beharko zukeenaren eta egiten duenaren artean. Adibidez, teorian unibertsitate batek herritar hezi eta konpetenteak sortu behako lituzke, egiatan maiz besterik gerta badaiteke ere. Teoriatik praktikara dagoen edo egon daitekeen jauzia ager liteke, eta orduan horixe genuke proposamen baterako lehen urratsa; eta aldiz, jauzi hori badela agerian jartzea izan daiteke ebaluaketarako lehen urratsa.
Adibidez: definitu hurrengo berbok:
· aspirina
· garbigailua
· Irakaslea
· Zuhurtasuna
Definizio
metodo honetarako aipa zenitzake objektuak dituen osagarri batzuk edo guztiak.
Bereizketa mota honek emaitza onak ematen ditu osagaiez egindako gauza bat denean.
Ez dugu zertan objektu fisikoetan pentsatu, adibidez unibertsitate bat ere
horrela defini daiteke (eta zatitu eraikinetan, edota sailetan, edota jendearen
eginkizunetan...). Gauzaren bat atalka zatitzen duzun bakoitzean sakabanagarria
izan daitekeen definizio bat sortzen ari zara, paragrafo oso bat edota saiakera
oso bat antola dezakeen egitura, alegia
Defini itzazu hurrengo hitzok atalka zatikatuz:
· Futbol-zelaia
· Museo bat
· Zortzikoa
· Ezkontza
Hitz
askok gauza anitzen multzoa esanahi dutenez gero, hitz horiek defini daitezke
bilduma horretatik adibideren bat edo batzuk nabarmenduaz. Kontuan hartu
adibide bakarra ematen duzunean bi arriskutan eror zaitezkeela:
Adibideak
oso onak dira entzuleari irudi bizia dakarkiotelako gogora, baina ondoen beste
definitzeko metodo batekin batera erabili beharko zenuke.
Definitu hurrengo hitzok adibideen bitartez
· Super-izarra
· Herri garatu gabea
· Birtuosoa
· lan-sastarra
Definizio
etimologikoak nabarmen jartzen ditu hitzaren osagaiak, edota hitzaren jatorria.
Errepublika latinetik dator, res=gauza eta publica=publikoa, beraz Errepublika
publikoaren gauza da. Definizio etimologikoa batzuetan modurik zuzenena da
termino ezezagun bat azaltzeko, batez ere hitz teknikoak direnean, ia-ia
itzulpen zuzena egiten duzulako. Adibidez, neologismoa neo=berri, logos=hitza,
hitz berria da.
Alabaina,
argudiatzen zabiltzanean, definizio etimologikoak lagun diezazuke indar egiten
zuk argudiatu nahi duzun definizioaren partean.
“Arte liberalak edukazionalak dira instruktiboak baino”. Edukazio
hitzaren etimologia hauxe da ex= kanpora, ducere=eraman. Instruituk, instruare
du oinarrian, in=barrura, trahere= ekarri. Beraz, kanporantz hezi edo barruan
gauzaren bat gogoratzeko irakatsi, horixe da diferentzia. Hortik aurrera erraza
da argudioa. Edota, “ekologia eta ekonomia eskutik hartuta ibili beharko ziren,
zeren bi terminoon lehen zatia berbera den (oikos = etxea), eta bigarren zatiak
semantikoki lotuta baitaude (gnomoi edo legea, eta logos edo tratatua)”;
kontura zaitezte zein indartsua den argudio modu hori.
Definitu hurrengo hitzok:
· Teknologia
· Argumentua
· Isometria
· Gizonezkoen chauvinismoa
· Diplomazia
· Sofistikatua
Definizio genetikoak, hitzaren jatorria eman beharrean, gauzaren jatorria ematen du. Gurean asko dabil definizio mota hau,
linguistika deskribatzeko, adibidez, linguistikaren historia azaltzen dizute,
edota literatura irakasteko, literaturaren historia, eta holakoak (imajinatu
zein izango zen gure harridura matematika irakatsi ordez matematikaren historia
irakatsiko baligute). Definizio genetikoa erabilgarrien suertatzen da jatorri
ezaguna edo ezagun-garria izan dezaketen objektu edo ideien ordezkari diren
hitzetarako (adibidez, erriflea edota sandwicha). Erabilgarrien suertatzen da
hitzak berak ez dionean entzuleari lar adierazten, eta bai berriz objektuak edo
azpian dagoen ideiak.
Definizio historikoak edo genetikoak, askotan,
argudioaren alde egingo du, esaterako, ideiaren jatorrizko esanguran oinarri
hartu nahi duzunean (esatea legez “neuk darabilt hitza zuzen”): adibidez
epikureoa, gaur egun gauza bat esan nahi badu ere, antzina oso bestelako
esangura zuen. Berba batzuetarako, batez ere iraganeko ideiak adierazten
dituztenak, definizio historikoa onena suertatzen da.
Definitu:
· Sanscullotismoa
· Eter
· Gnostizismoa
· Frenologia
Batzuetan
gauza bat zer den esateko modurik onena gauza zer ez den esatea izan daiteke.
Modu hau lehian dauden esangurak garbitzeko erabili ohi dugu, hartara, behar
dugun esangura isolatzen laguntzen digulako. Beste batzuetan, ordea, ezezkako
definizioa da esanguratik eman genezakeen gauzarik hurbilena, hobe beharrez:
“Erica Jong-en Fear of Flying ez da fikzioa, zeren
hortik gauza asko ez dira asmatuak; baina ezta autobiografia ere, bere
bizitzako gertaeren itzulpen literala ez delako. Ordea, tarteko zerbait da,
izenik ez daukana.”
Baina terminoa badenean, ezezkako definizioa
identifikazio positiborako preludioa izan daiteke.
“Zaharkina ez da adin bateko gauza bat,
Adibide honetan, eliminazioa baso garbiketa
bezalakoa da, kentzen badituzu zertzuk ez diren, zure entzuleriak argiago
ikusiko du zer izan daitekeen. Beraz, ezezkako definizioak bi teknika emango
dizkigu: eliminazioa eta kontrastea. Eliminazioarekin lehian
dauden esangurak baztertzea lortzen dugu. Eta kontrastearekin hurbileneko
alternatiben artean diskriminatzea lortzen da; entzuleriak oker har ditzakeen
posibilitateen artean diskriminatzea alegia. Adibidez, “energia murrizketa”
hauxe izan daiteke: (
Energia murrizketa ez da berez gasolindegietako auto
ilara amaigabea, edota razionamendu sistema zailak; horiexek bakarrik dira
energia murrizketaren adibideak, eta bakarrik zentzu honetan, produktua ez dela
kontsumitzailearen eskura behar bezain arin heltzen, alegia. Hitz egiten ari
naizen energia murrizketa prezioa edota hornidura kontrolatu ezin dugun
erraztasun batekiko gure mendetasuna da.
Bereiztu hitz multzo hauen artean ezezkako definizioa erabiliz:
· desinteresatua / interesbakoa
· sinpatia / enpatia
· squash / frontenis
Karl
Marxek “erlijioa herriaren opioa” bezala definitu zuenean irudipenezko definizio bat sortu zuen, hau da, tratatzen ari garen
terminoa eta berez harekin zerikusirik ez duen beste termino baten arteko
konparaketa. Erlijioa ez da harako landare batetik eratorritako droga produktu
bat, baina, Marxen ikuskeran, erlijioak ondorio narkotikoak dauzka
errealitateaz ohartzeari dagokionez. Adibidez (bilatu konpara-buruak zertan
diren):
v
Legebiltzarra erlauntza bezalakoa da, zaratari dagokionez; eztiari dagokionez
ez
v
Gizon baten etxea bere gaztelua da
Definiziook oso gertu daude aforismotik, hain izaten
dira oroigarriak eta gogoratzeko errazak (onak izanez gero). Baina, berez
terminoa ez bada aldez aurretik ezagutzen, irudipenezko definizioak ez dio onik
egingo argudioari; hots, ez badakigu zer den erlijioa, herriaren opioa dela
jakiteak ez digu ezertan lagunduko argumentu horretan. Beraz, definitzeko
baino, beste zerbaitetarako balio digu, normalean esanguraz gain objektu edo
ideia horrekiko joera edo eroria edo iritzia ere azaltzen duelako
Sortu irudipenezko definizio batzuk:
· Fisika ikastea… bezalakoa da
· Aterik ateko saltzaile bat…bezalakoa da
· Irratiko kirol esataria …bezalakoa da
Imajinatu zure amak eskatzen dizula balkoiko landareak
inausteko. Eta zuk ez dakizu piperrik ere inausteaz. Zure amak bere
krisantemoen etorkizun hurbilaz beldurrik badu, hobe du zuri ondo-ondo azaltzea
zer den inaustea. Adibidez esan ahal dizu, “hara, bakarrik kendu oso hosto
lehor eta horixkak. Zure amak inaustea “hosto lehor eta horixkak kentzea”
bezala definitu du. Definizio operazionalak
edo operatiboak terminoa leku eta
aldi zehatz baterako definitzen du. Adibidez, “umetzat jotzen da ate-langaren
azpitik igaroz zirko batera dohainik sar daitekeen edonor”.
Baina kasu serioagoetarako ere erabil daiteke,
adibidez, zer den “lehendakari ona” izatea definitzen gabiltzanean, batek esan
lezake, “langabezia ehuneko seira baino gutxiagora dakarrena da lehendakari
ona”. Eta behin definizioa onartuz gero, gainontzekoa datu kontua litzateke
(lehendakari honek lortu zuen, eta beraz ona da, eta beste hark ez eta beraz
txarra da). Baina beste batek esan lezake adibidez, “ez, lehendakari ona da
euskalduntze maila ehuneko
Eztabaida, hortaz, definizio operazionalaren
inguruan garatuko da. Entzuleriak onartzen badizu definizio operazionala horri
loturiko auzi bat erabaki daiteke. Horregatik egiten dira horrenbeste ahalegin
definizio operazionala ezartzeko asmoaz. Baina oso erraz egon daitezke oker,
batez ere zenbakien parafernaliak eramanda (kasurako, zer den hauteskunde ona
eta zer txarra egunotan, edota gizarte heldua eta abar). Oro har, definizio
operazionalak neurtu daitekeen eta gero etiketatu daitekeen edozerekin ondo
dabiltza, eta asegarri dira definizio partziala nahikoa denean. Baina ez
dabiltza hain ondo kontzeptu abstraktuekin, kontzeptua ezin delako zenbakietara
ekarri, berezko duen esangura zatiren bat bidean galdu gabe.
Bilatu hiztegian hitzon esanahia:
- adimena
- sasoi onean egon
- nerabea
-
maitasuna
Zenbat eta kontu handiagoarekin eta zehatzago
definitu zure terminoak orduan eta sinesgarritasun handiagoa lortuko dute zure
argudioek entzuleria gehienen begietan. Alabaina agian zure zurea duzun
definizioa ez du entzuleriaren batek onartuko, eta orduan areago oinarritu
beharko duzu. Definizioa oinarritzeko metodorik onena terminoa zuk darabilzun
bezala erabili duen autoritatedun norbait ekartzea litzateke. Autoritatedun norbait
hori hiztegia izan daiteke kasu batzuetan. Hiztegiak esanguren aukera ematen
du, hitza nola erabiltzen den normalean. Baina, hiztegiak ez du terminoa
batzuetan behar den bezain fin eta zorrotz definituko, eta orduan agian aditu
baten berbak ekarri beharko dituzu gogora, dela aditu horrek terminoa bera
asmatu zuelako, dela aditu hori arlo horretan bere lanengatik ezaguna delako.
Saiatu esaten zein definizio mota diren hurrengook:
1.
Alienatzea ematea
edo saltzea da. (Jean Jacques Rousseau, The
Social Contract)
2.
Estoizismoa
filosofia helenikoa zen, gizakien bizitza pertsonalak eta politikoak kosmosa
bezain ordenatu bilakatu nahi zituena. (Encyclopedia
of Philosophy)
3.
Fisika modernoa
diodanean oso zehatza izan naiteke:
4.
Gehiengoa,
taldean hartuta, izakitzat jo daiteke, eta pentsatu haren iritziak, eta batez
ere, haren interesak, aurrez aurre daudela gutxiengo izena ematen zaion beste
izaki baten interesekin. (Alexis de Tocqueville, Democracy in America)
5.
Gizakia ihia
baino ez da, naturako gauzarik hauskorrena, baina adimena duen ihia da. (Blaise
Pascal Thoughts).
6.
Heziera ona ez da
bakarrik guk esatea gugandik espero dena, baizik eta benetan barru-barrutik
esan nahi duguna esatetik geure buruak gibeleratzea, besteak mindu
litzakeelako. Norbaitek dioskunean, “zelan zabiltza?”, erantzuten diogu “ederto
batean, eskerrik asko, eta zu zeu?” (Daniel J. Boorstin, Democracy and Its Discontents)
7.
Historiaurrea…
Ameriketan Kolon baino lehenagoko denari esaten zaio, Cortez baino
lehenagokoari, Pizarro baino lehenagokoari, Raleigh baino lehenagokoari, Aita
Erromesak eta Penn baino lehenagokoari. (Nikolaus Pevsner, An Outline of European Architecture)
8.
Zurrunbilo edo
zirimola zera da: dutxa husten denean zuloaren inguruan sortzen den ur bihurria
bezalako gauza bat. Oinarrian, turbulentzia zurrunbiloen barruko zurrunbiloen
batuketa nahasia da, denak elkarrekin korapilatuta eta elkarri eragiten
diotela, jariakin pittin bakoitza bide diferente eta alderraietatik eramateko
ahaleginean. (Edward A. Spiegel, “Currents in Chaos,” in Science Year
Kiwiaren historiaren zatiak modu batean baino
gehiagotan ordena daitezke. Nik neuk
uste dut txori bitxi hau eboluzio baterakoiaren adibide klasikoa dela.
Ikuspegi honen arabera, hegazti-organismo batek bereganatu ditu normalean
txoriekin ez baizik eta ugaztunekin erlazionatzen ditugun ezaugarri nabarmen
batzuk. Argi dago Zelanda Berriko artxipelago epel eta basotsua habitat ona
dena ugaztunentzat, bertara ugaztun exotikoak sartu dituztenean primeran
egokitu direlako. Ingurune abegikor horretako bizilekuak beretzat aldarrikatuko
zituen ugaztunik ez zegoenean, hegaztiek libre izan zuten toki horiek eurentzat
hartzea.
Edozelan ere, kiwiak arrautzak errun behar ditu; azken
batez, txoria da eta. Hala ere, ugaztunen antzekoa da alde askotatik. Esaterako,
Kinskyren arabera, kiwiak txori bakarrak dira obario biak guztiz funtzional
mantentzen dituztenak. Horrela, emeen obarioak txandakatu egiten dira
obulazioetan, ugaztunekin gertatzen den legez. Bestetik, kiwiaren enbrioia
hegaztien kasuan ohi dena baino tenperatura baxuagoan garatzen da, ugaztunen
kasuan bezalaxe. Gainera, Kiwiaren inkubazioak
Hori askoz ere gertuago dago pisu bereko ugaztun baten
“Robinson Crusoe atzera ere: lehen nobela “ez-fikziozkoa””
Normalean pentsatzen dugu
egia eta fikzioaren arteko lerroa lausoa izatearena gauza berria dela.
Gogoratu, adibidez, zelako zurrunbiloa sortu zuen Truman Capoteren Odol Hotzean
nobelak
Defoe kazetari oso ugaria
baina sarritan sosik gabekoa zen. Irudimen lanetarako pazientzia gutxi zeukan,
eta segurutik mesfidantzaz hartuko zuten bera hilez geroztik ematen izan zaion
izena: “nobela ingelesaren aita”. Defoe beti zegoen erne hitzak diru
bihurtzeko, eta bazekien bereizten zer zen istorio on bat halako bat entzuten
zuenean. Beraz, Alexander Selkirk-en istorioari heldu zion, gaur egungo
“bihotzeko” kazetari batek pertsona famatu baten inguruko eskandalu bati
helduko zion grina berberarekin. Selkirk benetako irla bakarti batean
naufragatutako benetako marinel ingeles bat zen, leku mortu hartan bere
adimenaz baliatuta bizirik ateratzea lortu zuena. Erreskatatu eta gero
Selkirk-i egin zizkioten zenbait elkarrizketatan oinarritu zuen Defoek bere
nobela. Agian Selkirk bera ere ezagutuko zuen.
Bere liburuari nobela deitu
baino, Defoe askoz ere pozago egongo zen beste izen zakarrago baina dezente
egokiago batzuekin, adibidez “kontaera fikzionatua” edo “autobiografia
fikzionatua” bezalakoekin. Hitzaurrean editore moduan agertzen da, eta
kontakizuna Crusoerena berarena balitz bezala aurkezten du.
Alabaina, Defoek libertate
handiak hartu zituen Selkirk-en istorioarekin, adibidez haren abentura lau
urtetik
Argi dago Crusoe neurri
berean dela Defoeren irudimenaren emaitza eta Selkirk-en esperientziarena.
Beraz, argi eta garbi erakusten digu zelan gertaeren eta fizkioaren arteko
lerroa lausoa den, generoa nobela ez-fikziozkoa izan, nahiz “kazetaritza
berria” edo biografia konbentzionala izan.
Generoaren anbiguotasunak
gaur-gaurko egiten du “Robinson Crusoe”, eta haren interpretazio anbiguoak ere
oraindik kilikatzen du XX. mendeko irakurlea. Nobela hau sarritan sartzen dute
umeentzako klasikoen purgatorioan, baina irakurle heldu eta zuhurra konturatuko
da hau ez dela abentura istorio hutsa, baizik eta kezka sozial, politiko,
erlijioso eta are antropologikoez betetako istorioa.
Hainbat interpretazio eman
izan zaizkio “Robinson”-i: superbibentziaren mitoa, non “Gizon Arruntak”
naturaren indar kontrarioak gainditzen dituen; kapitalismoaren sorreraren
alegoria, non Crusoek irla mortu bat sasi-paradisu burges bihurtzen duen;
fabula puritano bat, non aitaren borondatearen kontra itsasora joandako seme
galduak bere zigorra eta bere erredentzioa aurkitzen dituen “etsipenaren irla”
honetan.
Nobela irakurtzean lerro
horietako bat bakarra kontuan hartuz gero, oharkabean joango zaigu nobelako
ironien sare korapilotsua, itxuraz forma zehatzik ez duen istorioa honi
barne-lotura eta umorea ematen dizkiona. Adibidez, Crusoek itsasora joan eta
mundua ikusi besterik ez du gura, baina
Ironia hauek ez zaizkio
oharkabean pasatzen Crusoeri: behin eta berriro kolpatzen du bularra bere
erruen damuz, halako portaera irrazionala hartzeagatik: “Ni, neure burua
suntsitzeko jaio nintzen hau…”. Era berean, ironia hauek aditzera ematen dute
“patua” edo “jainkoaren borondatea” lanean ari direla Crusoe askatzeko, baina
ez bakarrik bere egoera horretatik, baina bere buruarengandik ere bai.
Bere baliabide hutsekin
moldatzera behartuta, Crusoe jo eta ke hasten da biziraupenaren artea lantzen,
eta estilo sortzaile eta berritzailea garatzen du. Harro dago bere zuhurtziaz
eta lanerako grinaz: “Bizitza osoan ez nuen sekula lanabesik eskutan hartu;
eta, denboraren buruan, lanaren lanaz, gogor saiatuz eta ahaleginduz, azkenean
konturatu nintzen ez nuela behar nik egin ezin nezakeen gauzarik, batez ere tresna
egokiak edukiz gero”. Lehen morroi alfer eta gibel handia izandakoak pazientzia
eta lanerako setaren nolakotasunak bereganatuko ditu, eta bere lorpenen berri
emango digu xehetasunekiko ardura ikaragarriaz.
Bizirik irauteko borroka
–ikusiko du Crusoek— osasungarria da arimarentzat. Thoreauk bezala bere buruaz
baliatzen eta naturarekin armonian bizitzen ikasiko du. Gizarteko balio
arruntak gaindituta, honelako pentsamendu sakonak eskainiko dizkigu: “Munduko
gauza on guztiak geuretzat erabilgarri diren neurrian bakarrik dira on… Erabil
ditzakegun neurrian gozatzen dugu gauzez, ez gehiago”.
Alde askotatik Defoeren
nobela gizakiaren izpirituaren menderakaiztasuna goraipatzeko nobela da. Azken
ironia zera da: Crusoek zibilizazioaren arrasto oro galtzen duenean bihurtzen
dela benetan gizakiago. Haren beldurrak, premiak eta nahiak ez dira
indibidualak orain, unibertsalak baino. Berriro ere oinarrizko gauzetara itzuli
behar izatean, gizakiaren instinturik onenen ispilu bihurtzen da, eta
irakurleok konturatzen gara bere bizimodua erosoago egiteko egiten dituen
ahalegin horiek guztiak ez direla materialismoaren adierazpide; aitzitik,
estimulu eta segurtasun premia oinarrizkoa dira...
Diana Loercher Paziecky
1.4.4.10.1.3.1. Aztertzeko modu bat
1.
Baieztapen tesia aurkitzea:
Testu
honen baieztapen tesi nagusia hauxe da: “Robinson Crusoe lehen nobela
“ez-fikziozkoa” da. Hala ere , testuak, baieztapen tesi hori aurrera atera eta
gero, bigarren mailako tesia ere eskainiko digu; beranduago arituko gara
horretaz.
2. Predikatuaz:
Baieztapenak ematen digun predikatua agian behingo
batean onar ez daitekeelakoan, beste subjektu batez jardungo du testuak; hain
zuzen terminoa asmatu zen testuari aplikatuko du: Truman Capoteren Odol Hotzean. Subjektua aldatuz
predikatua errazago definituko baitu. Beraz, autoreak uste du predikatua
argudiagarri izan daitekeela.
3. Nola definitzen duen
predikatua, hots, “lehen nobela ez-fikziozkoa” izatea
Autoreak ezezkako definizioa erabiliko du. Ezezkako
definizioak batzuetan balio digu basoa garbitzeko, hau da, irakurlea nahas
lezaketen gauzak bidetik kentzeko, eta beste batzuetan, kasu honetan bezala,
definitzen den kontzeptuak ez duenean baiezkako definizio errazik edo
posiblerik. Autorea definitzen saiatzen den kontzeptua ondo ezarri gabeko
definizioa denez, argitu behar digu zertan ez datzan, hain zuzen ere.
- Nobela ez izatea
a) Defoeren ogibidea kazetaria
izatea (kazetariek ez dute fikziorik(=nobelarik) idazten, mundu errealaz
jarduten dute)
i.
Literatura dirua egiteko bidea (ez da guk idazle batez izan ohi dugun
irudi erromantikoa, mundu materialetik kanpo daudela edo)
b) Selkirken istorioa benetako
istorioa izatea
ii.
Defoek bere burua hitzaurrean editore bezala agertzea
c) Ondorioz fikzioa baino
predikatu posible batzuk eskainiko digu Paztechyk:
iii. kontaera fikzionatua, autobiografia fikzionatua
Beraz, Paztechyren testutik atera daiteke testu
baten izaera ez fikziozkoa idazlearen ogibidetik eta idazlearen borondatetik
ekarri behar dela; Defoe editore bezala agertu zen aldetik eta kazetari
diruzale zen aldetik ezin daiteke fikzioa izan. (Kontura zaitezte hemendik egin
ahal izango geniokeela kontra, nahi izanez gero. Horregatik duzue garrantzizko
definizioaren azterketa hau).
-
Nobela izatea: hemen ez digu baiezkako definiziorik ematen, baina bai
zeintzuk nolakotasun dituen Defoeren obrak nobelari dagozkionak. Ondorioz, esan
genezake definizio hau operazionala dela.
a) Defoek libertate handiak
hartu zituen Selkirken istorio errealetik aldentzeko:
i.
urte iraupena luzatu zuen (Hau adibidea da, adibide zehatza, ikus
beherago)
ii.
Hainbat zehetasun daude istorioari sinesgarritasuna kentzen diotenak:
hizkuntza ez ahaztea denbora guzti horretan, burua ez galtzea, emakumeez ez
pentsatzea, eta abar. Azken hauek adibideak dira, liburutik atereak, beraz,
zehatzak (eta hemen eztabaidatu daiteke adibide hauen tipikogarritasunaz edo
tipikalitateaz: ea adibideok tipikoak direnentz sinesgarritasuna kentzeko).
Definizio operazionala da nobelak definizioz
fikziozkoak diren arren, Paziechyk ez fikziozko elementuak nabarmendu nahi
dituelako, alde batetik, eta bestetik ez diolako berak emandako etiketari tinko
eusten, baina bai etiketa hori definitzeko eman dituen elementuei. Horregatik
emango ditu “nobela ez-fikziozkoa”ren sinonimo batzuk: kazetaritza berria edo
biografia konbentzionala.
Guzti honekin autoreak generoaren lausotasunaz
dihardu, eta horrek bidea emango dio itxuraz bigarren mailako baieztapen bat
egiteko
4. Nobela, beste edozein
interpretazio lerro bakarren gainetik, ironikoa da: “Oharkabean joango zaigu
nobelako ironien sare korapilotsua”
a) Nobela hau sailkatzerakoan,
mundu guztia oker dago (ezekako definizioa)
Hemen autoreak berriro jarraituko dio hasieran
emandako ezezkako definitzeko tankerari
i.
Ez da (bakarrik) gazte literatura: Gazte literatura da abentura nobela
den aldetik, baizik eta kezka sozial, politiko... (hemen suposatzen da umeak
edo gazteak ez direla gauza kezka horietaz konturatzeko, eta beraz, helduen
nobela dela)
ii.
Interpretazio “burutsu”:
1) biziraupenaren mitoa, (eta
zertan datzan, hots, definizioa eta adibidea zelan uztartzen diren esaten duena)
2) kapitalismoaren sorreraren
alegoria,
3) fabula puritanoa (konturatu
zaitezte hemen ematen dituen adibideak hain zuzen gazte literatura ez sartzeko
eman dituen arrazoien parafrasia direla, zelanbaiteko eskailera baten modukoa
igoaz: gazte-literatura > alderdi askoko interpretazioak, baina lerro
bakarrekoak > lerro askokoak = ironia)
b) Baiezkakoa: nobela ironikoa
da
iii.
Crusoeren jakin-min asmoak bete beharrean, kontrakoa egiten du:
isolamendua (adibideak dira, eta kritikariek adibide hauen tipikotasunaz
eztabaidatuko dute, eta hemendik aterako dira irakurketa diferente guzti
horiek)
iv.
Erdi mailako bizimoduari eutsi beharrean nekazari bizimodua egingo du,
azkenean bere erdi mailako bizimodura heldu ahal izateko. Bi adibide hauek
iteratiboen antzekoak lirateke (autoreak deduzitutakoak diren heinean, hots,
orokortasun maila bat duten heinean, hurrengo adibideari jazarriz)
v.
Pertsonaiak erabiltzen dituen esaldiek ere horrelako ironia dakarte:
“Ni, neure burua suntsitzeko jaio nintzen hau...” eta abar Hauek adibide
zehatzen lekuan genituzke.
c) Azkenik Crusoek egiten
dituen ahaleginak bizirauteko autorea hirugarren baieztapen batera daramate.
(Hau gehiago ere gara daiteke)
5. Nobela gizakiaren
izpirituaren menderakaiztasuna goraipatzeko nobela da.
Menderakaiztasun horretan sartzen da ironia ere bai.
Autorea joan da hein batean ezaugarriak gehitzen nobelari, hots bere genustik
bereizteko diferentzia eransten
Ondorio gisa esan genezake autorea saiatu dela,
aipatu gabean, nobela honen modernotasuna azpimarratzen, generoaren definizioaren
bidetik. Alde batetik –ezfikziozkoa da, gaur egungo generoa dena, bestetik
ironikoa da, gaur egungo nobelek duten ezaugarria, eta azkenik gizakiaren
izpirituaren menderakaiztasuna izan daiteke irizpide politikoan egon daitekeen
gure gaur egungo munduaren ezaugarritzat hartu nahi genukeena.
Baieztapen
batzuek gauzen nolakotasuna edo existentzia oinarritzen dute zuzen zuzenean.
Hala ere, gauzaren nolakotasunari hurreratzeko beste era bat gauzak zeren antza
duen esatean datza. Baieztapen hauei konparaketa deitzen zaie. Konparaketa
egitea artez eta natural-natural datorkigu. Alabaina, antzekotasunaz edo
bereizgarritasunaz ohartzea gauza intuitiboa den arren, zerbaiten
antzekotasunaren edo berezitasunaren alde eztabaidatzeak parte asko dituen
jarduera da. Lehenago aztertuko dugu zertarako ikusi behar dugun zelan
argudiatu konparaketa uztarri hartuta, eta gero begiratuko diegu konparaketa
baieztapen desberdinei ikasteko zelan oinarritu behar diren
Bi
gauzen arteko antzekotasuna ez da bat ere argudiagarria izango mundu guztia
(zure audientzia) aldez aurretik ados baldin badago antzekotasun horren
gainean. Adibidez, “berdela eta txitxarroa oso antzekoak dira”, bai bada,
bi-biak baitira arrain azulak. Honelako konparaketa batek irakurleari denbora
entreteniturik ematen lagun diezaioke, baina ezer gutxi gehiago. Konparaketa
gero eta argudiagarriagoa suertatuko da, zenbat eta konparatzen diren gauzak
antzekotasun gutxiago dutela iruditu entzuleriari.
v
Nire logela nire
ikaskideen antzekoa da.
v
“Izarren guda”
filma “Ozeko Aztia” bezalakoa da.
v
Sukaldaritza
frantsesa Txinatarra bezalakoa da
v
Gaur egungo
merkatal guneak antzinako katedralak bezalakoak dira.
Irakurlearen
hasierako erantzuna “gauza bi horiek ez dute zerikusirik” esaten denean, orduan
daukagu konparaketa argudiagarri bat, zeinetan ezustezko antzekotasunak azaldu
behar diren.
Gauza
bera kontrasteez edo kontrajarpenez gabiltzala, bereizketa azpimarratzean,
zenbat eta entzuleria konbentzituago egon bereizi nahi diren gauzak oso
antzekoak direla orduan eta kontrastea edo bereizketa argudiagarriagoa izan.
Kontraste argudio interesgarri batek bereizketak aurkituko ditu berez, itxura
batean, antzekoak diren gauzetan. Beraz, konparaketan bezala, kontrastean ere
bada argudiagarritasun mailarik:
v
Euskalerria
Bulgariaz oso bestelakoa da
v
Squasha eta frontenisa
ez dira berdinak
v
Esku-pilota
amateurra ez da profesionala bezalakoa
v
Abertzaletasuna
eta aberriarekiko isuria ez dira gauza bera.
v
Aste honetako
legebiltzarra eta joan den astekoa guztiz bestelakoak dira.
Zelan uste duzu erantzungo
liekeela zure ikaskideez osaturiko entzuleria batek honoko baieztapenei?:
v
Zientzia ikastea
historia ikastea bezalakoa da
v
Gara Argia bezalakoa da
v
Telebista ikustea
zinemara joatea bezalakoa da
v
Patinatzea
eskiatzea bezalakoa da
v
Squasha
frontenisa bezalakoa da
Eta zelan erantzungo liekeen
entzuleria horrek hurrengo jazarpenei?:
v
Kantari beltzak
zuriengandik oso diferenteak dira
v
Gaur egungo
ikasleek ez dute bat ere antzik orain dela hogei urtekoekin
v
Aberatsak
gugandik oso bestelakoak dira
Konparaketa
argudioan baieztapen zuzena baino apur bat konplikatuxeagoa da.
Formarik
sinpleena “X Y bezalakoa da” litzateke:
·
BMWa Mercedes-a
bezalakoa da
·
Hogeigarren
mendeko zientzia hamahirugarren mendeko erlijioa bezalakoa da
Hasteko,
kontura zaitez ez direla berdin argudiagarri entzuleria guztien iritzirako.
Baina, hori guztia eta ere, konparaketak eskakizun batzuk dauzka. Bi gauza
erkatzen ditugunean ez gabiltza esaten erabat berdin direnik, baizik eta
alderdiren batean konparagarri direla. Bestela esan, gure argudioak alderdi
horiek aipatu beharko ditu, antzekotasun puntuak zeintzuk diren. Beraz,
hasierako konparaketa baieztapenak beste baieztapen bat behintzat sortu beharko
du:
·
Hogeigarren
mendeko zientzia hamahirugarren mendeko erlijioa bezalakoa da.
·
Hogeigarren
mendeko zientzia eta hamahirugarren mendeko erlijioa nazioarteko erakundeak
dira bi-biak.
Orain
prest zaude argudioari ekiteko. Dena den antzekotasun puntu gehiago aurki
zenitzake, eta horrek zure argudioa beste bide batzuetatik gidatuko du:
·
Hogeigarren
mendeko zientzialariek eta hamahirugarren mendeko elizgizonek biek dute euren
hizkuntza pribatua
·
Biak, XX. mendeko
zientzia eta XIII mendeko erlijioa, biztanleria gehienarentzako misteriotsuak
dira
·
Biak ziren
biztanle gurtuak
·
Biek eskaintzen
dituzte prestigiozko karrerak
·
Biak dira
salbaziorako sistematzat hartuak
Konpara
termino bat baino gehiago sortzen duzunean erabaki behar duzu zelan antolatuko
duzun gero argudio osoa. Bi aukera nagusi ditugu.
Lehena,
gai bati dagozkion konpara termino guztiak banan-banan hartu eta horietaz
mintzatu, eta hurren beste gaiari dagozkionak. Lehenago, adibidez,
hamahirugarren mendeko erlijioa zertan zen antzeko, eta gero beste atal batean
XX mendekoarenak. Atal bakoitzean ordena berberean hartuko zenituzke puntuok.
Bigarrena,
puntu bakoitza hartu eta gai biei dagokienez esan behar den guztia orduan
aipatu. Adibidez, zergatik diot biek zutela hizkuntza pribatua. Orduan zure
argudioak izango lituzke zenbat atal nola hainbat puntu, puntuko atala.
Zein
egoeratan da bata beste antolamendua baino hobea? Punturik puntu joatea hobe da
konparatzen dituzun gauzak erraz zatikatu daitezkeenean, objektuak direla, zein
ideiak edo gertaerak. Puntuz puntu joatea oso antzekotasun zaila (entzuleriak
erraz onartuko ez duena) daukazunean ere izan dakizuke baliagarri.
Entzuleriaren erreakzioei aurre hartzeak behartuko zaitu konpara puntuok
identifikatzen eta banan-banan tratatzen.
Aldiz,
konparaketa osotasunean hartzea erabilgarriagoa da entitate osoak konparatzen
dituzunean; biografiak adibidez. Unamunoren eta Sabino Aranaren biografiak
konparatu behar badituzu alderdi batzuk ondo etorriko zaizkizu, biak
bilbotarrak, biak industrializazio aurretiko jauntxoak, biak industrializazioari
erantzuna sortu izana, etab. baina beste batzuk ez dira zertan konparatu:
Unamunoren ama Bergarakoa izatea, adibidez. Zure helburua gauzak euren
osotasunean konparatzea denez, alde bateko gaiari buruzko jardunak ebaluaketa
bat emango dizu ondorio, ondorio hori beste gaiaren kontra jarriko da. Puntuak
urkultzea ez da inportantea kasuan, entitatea bere osotasunean bai, aldiz.
Beraz,
lehen antolaketa hobeto dagokio bi gertaera diferenteez ari zarenean, edota bi
ipuin, biografia, edota narrazio bidezko bi gertaerez; zergatik, bada ez
duzulako narrazioa apurtzen, eta narrazioek ez dutelako elkarrekiko erabateko
simetria gordeko. Buruz buru ez doazen zehetasunak sartu nahi dituzunean, edota
zure argudioan narrazioak zerikusirik duenean, hobe duzu gai bat hartzea eta
gero bestea, puntuz puntu joan beharrean.
Benetako
argudio konparaketak, benetako entzuleriei zuzenduak, askotan asimetrikoa dira,
bai benetako entzuleriak gauza batzuk ezagunago dituelako zein entzuleria
ezagunari hitz egitea zailagoa delako.
Konparatu edo bereiztu, baina ikaskideei zuzenduta:
· Lanean eman nuen uda / ikastaroak egiten eman nuen uda
· Nire jaioterria han bizi nintzenean / nire jaioterria ikastetik bueltatu (-tzen) naizenean
· Bisitatu dituzun eskolak.
Sail
berean ez dauden bi gauzen arteko konparaketa egiten dugunean, ondo etor
dakiguke konparaketa metaforikoa. Konparaketa metaforikoak konparaketa bakuna
egiten du, puntu harrigarri bakarra ematen du argi berriaren pean.
· Poesia ur dindirri bat da.
· Nor bereganatu gabeko ezagutza elurrez estalitako frontoi bat bezalakoa da.
Kontrasterik
sinpleena “x ez da Y bezalakoa” esatea litzateke. Baina kontrasteak ez du
zertan esan konparatzen diren gauzak erabat desberdinak direnik, bakarrik
alderik badela euren artean.
· Levisak eta Wranglersak ez dira berdinak
· Levisak eta Wranglersak ez dira biak zurrunak
· Levisak zurrunak dira; Wranglersak ez dira zurrunak
Behin
kontrastea bi esaldi sinpleetara murriztuz gero, errazagoa duzu argudioa. Oro
har, konparaketari buruz esandako guztiak kontrasterako ere balio dizu
Gogoratu
konparaketak eta kontrasteak argudiagarriak izango direla zure entzuleriak
kontrakoari eusten dionean, konparaketari jazartzen zaionean (oso gauza
desberdintzat dituelako) edo gauza antzekotzat dituelako zuk bereizi nahi
dituzun gauzak. Beraz, oso estrategia ona izaten da onartzea hasiera zure
entzuleriak uste duena, eta gero “baina”k jartzen hastea, kontrastea eta
konparaketa bi-biak erabiliz.
Konparaketa
eta kontraste sinpleez bestetara, bi termino baino ez dituztenak, konparaketa
mailakatuek hirugarren elementu bat ere badaukate agerian jarrita:
-
Bulego lana nekagarriagoa
da bileratakoa baino
Adibidearekin
baieztatzen ari naiz, ez bakarrik konparaketa bera, baizik eta bai bulegoko
lana bai bileretan ibiltzea nekagarriak direla.Halako baieztapenak konparaketa
sinplea edo kontrastea baino maila bat beheragotik hasiko dira; subjektu bien
arteko antzekotasunen bat aipatzen dute. Mailakatutako konparaketek subjektu
bien arteko antzekotasun terminoa aipatzen dute esplizituki; Mailadun
konparaketetan baieztatzen dugu bi subjektuk nolakotasun edo kualitateren bat konpartitzen
dutela, eta zenbaterainoko konpartitzea den esaten dugu. Konpartitze hori
berdinezkoa izan daiteke (Ibai Xabier bezain azkarra da) edo
desberdintasunezkoa (Terek Ibaik baino hobeto kontrolatzen du lasterketa).
· Gizonak emakumeak baino oldarragoak dira
· Inperialismo Britainiarra Frantziar kolonialismoa baino arrakastatsuagoa izan zen
· Bush Kaligula enperadore erromatarra baino boterearen goseago da
Honelako
konparaketaren bat zure argudioaren ardatz balitz hona hemen izango zenituzkeen
arazoak. Aurrena, bi gauzek nolakotasunen bat komunean dutelakoaren azpian,
gauza biok konpara daitezkeela diozu. Mailadun konparaketak esan gabeko
konparaketa sinplearen gainean dautzanez, oso erraz bota dakieke “ezin dituzu
sagarrak eta laranjak konparatu” bezalako ateraldiren bat. Baieztapenean
ezkutaturik eta hasieratik konparagarritasuna dago, puntu ahula dela ahaztu
dakizukeenez, ondo dago gogoratzea, defendatu beharko bazenu ere. Eta
konparaketa soila bezala oinarritu. (Egia esan, ezkutuko konparagarritasun hori
izan daiteke zure argudioa: "Kaligula enperadorea Bush bezalakoa zen"
edo kontrakoa "Bush Kaligula bezalakoa da".)
Bigarrena,
mailakaturik datorren konparaketaren azpian bada suposaturik beste baieztapen
bat. Ez bakarrik gauza biak konparagarritzat jotzen diren kontua, baizik eta
biek dutela konparatzeko oinarria den hirugarren termino hori. Gizonak
emakumeak baino oldarragoak baldin badira, biak dira oldarrak hein batean edo
bestean.
Behin
arazo hauek kontutan hartuta (eta euren defentsa gogoan erabilirik) has
zaitezke hirugarren termino horren gehiagotasunaz edo gutxiagotasunaz
mintzatzeko arazoari eustera. Esaten baduzu "nire lagunak baino liburu
gehiago ditut" konparaburua kontatu daiteke, eta kito. Baina esaten baduzu
"nire lagunak baino zentzun gehiago daukat" nola kontatzen da zentzun
hori? Zentzun bezalako gauzak kontagarriak balira ez legoke argudiorik.
Kontagarri ez direnez, gehiagotasunaren eta gutxiagotasunaren inpresioa emateko
estrategiak asmatu beharko dituzu.
Imajina
ezazue ari zaretela “emakumeak ez dira gizonak bezain agresiboak dira” bezalako
baieztapen bat aurrera atera nahian, zeina baita “gizonak emakumeak baino
agresiboagoak dira” esatea legez. Eta lehen oztopo biak gainditurik dituzu:
hots, suposatzen zabiltza emakumeak eta gizonak konparagarriak direla (
Has
zaitezke oldarraren definizio operazionala emanez. Zenbat gizon eta emakume
harrapatzen dituzte atxilo lapurreta
armatuagatik? Zenbat gizonek eta emakumek hartzen dute parte kontaktu fisikoko kiroletan? Zenbat
gizoni eta emakumeri jartzen dizkiote isunak gidatze arriskutsuagatik? Hizki etzanaz jarritako terminoek balio
lezakete oldarrera edo agresibitatearen definizio operazional baterako. Behin
definizio operazionala onartuz gero, ikerketa eginez eta estatistiketan oinarri
harturik, argudioa ezarrita gera daiteke. Baina konturatu zaitez oldarraren
definizioa kontu fisiko eta ikus daitezkeenetara mugatu duzula, eta ez adibidez
berbaz oldarrera, eta holakoak.
1.5.1.3.3.2.1. Ebidentziak elkarri josiz, gehiago alde batean, gutxiago bestean
Gogoratu zure bigarren suposamendua zera dela, “Bai
emakumeak eta bai gizonak, biak ala biak ere, neurri bateraino oldarrak dira”.
Konposatu hori zati txikiagoetara ekar daiteke: “Gizonak oldarrak dira” eta
“emakumeak oldarrak dira”. Alde batera bestera baino oinarri edo lagungarri
gehiago atxikiz bilatzen ari zaren desberdintasunaren inpresio hori lor zenezake. Inpresio hori sor
daiteke “gehiago”ren aldea oinarrituz gauzen nolakotasunaz egiten genuen bezalatsu,
definizioa adibide iteratibo edo maizkoekin konbinatuz. Berbarako:
-
“Gizonek euren frustrazio egonezin fisiko bihurtzen dute” (behe mailako
orokortzea, adibidera heltzen ez dena)
-
“Behatu gizonak zain daudenean ilara batean, oin batetik bestera
dabiltza zabuka, bueltaka dabiltza, eta holakoak” (adibide iteratiboa edo
maizkoa)
-
“Behin ikusi nituen bi gizon eztabaidatzen jesarleku bategatik eta
bultzaka bukatu zuten” (adibide zehatza)
Esaldi guztiok erabil daitezke baieztatzeko gizonak
oldarrak direla. Holako esaldiak alde batean metatzeak ere gehiagoren inpresioa
sortzen du, gizonen oldarkeriaren gainean gehiago esateak iradokitzen du
gizonen oldarrera handiago dela. Eta kontrakoa, emakumeen oldarkeriaren gainean
ebidentzia gutxi aurkitzeak emakumeen oldarkeria gutxia edo txikia dela dakar.
Noski,
gutxi esateak ez du esangura gutxi esateko dagoenik; ezin duzu inoiz suposatu
zure ezjakintasunak ebidentziarik eza dakarrenik, edota entzuleria ez dela
desorekaz konturatuko. Dena den, argudioan esaten dituzun esaldiek gehiago
dakarte inplizituki esplizituki esaten dutena baino. Gizonen gaineko esaldi
guztiek ez dute ezer esaten emakumeen gainean, baina inplizituki dakarte
emakumeek kontrara jokatzen dutela.. Beraz, aldez edo moldez, alde bateko
baieztapen batek lan bikoitza egiten du.
1.5.1.3.3.2.2. Batzuk berdin (berberak) dira besterik gabe
·
Nire etxeko patioa igerileku olinpikoa bezain luzea da. (datua)
·
Alkohola gasolioa bezain
eraginkorra da (ia datua)
·
Kazetaritza Zuzenbidea bezain
gainezka dagoen profesioa da.
·
Langabezia inflazioa bezain arazo
larria da
·
Arteta Maeztu bezain esku fina
zen.
·
Altmanen filmak Bergmanenak bezain
nahasgarriak dira.
·
Dokumentatu gabeko arte objektuak erosten dituzten arte biltzaileak
arte lapurrak bezain moralki errudunak
dira.
Goiko baieztapenen modukoren bat ari bazara aurrera
atera nahian, zure entzuleriak zer ulertu lezakeen aztertu beharko duzu.
“Langabezia inflazioa bezain arazo larria da” bezalako baieztapen batek bi
esangura izan ditzake: 'bi-biak, inflazioa eta langabezia arazo larriak dira'
esan nahi baduzu, arazoa aurkezteko modu bat baino ez da. Beraz konposatu bat
aurkezteko modua izanik, banan banaka egitea bezalakoa da.
Alabaina, berdintasunezko baieztapenok beste
esangura bat era erakutsi ahal dute: konparaketa sinpleetara ekar daitezke.
"Altmanen filmak Bergmannenak bezain nahasgarriak dira" badiozu,
'Altmanen filmek sortzen duten nahasgarritasuna eta Bergamenenak sortzen dutena
berdinak dira' esan gurako duzu; zuzendariek biek ikuslearengan sortzen duten
nahasmendua ez dela agian erabat-erabat berbera, baina antzekotasun puntu ugari
dituztela, alegia. Zuzendari bion filmak nahasgarriak direla esan gurako
bagenu, nahasmendua diferentea izan liteke batengan eta bestearengan. Baina
berdintasunezko baieztapena aurrera eramaten ari bagara, orduan zuzendari biok
sortzen duten nahasmendu moduak antzekoa izan beharko du.
Inoiz edo behin, berdintasunezko baieztapen batek
horixe esan nahi du, bi gauza berdinak direla, datua edo erdi-datua aurkezten
duenean: nire etxeko patioa igerileku olinpikoa bezain luzea da. Baina, baita
baieztapen argudiagarriagoetan ere, berbarako azken adibidean, esaten ari zara
bi terminook antzekoak direla. Horretarako hirugarren terminoa edo konparaburua
kontu handiz definitu beharko duzu. Zer da "moralki erruduna"? Behin
hori eginda, biek, lapurrak eta erosleak, izan dezakete erruduntasun kantitate
bera.
Hautatzea bidegurutze bat bezalakoa da. Bide bat edo
bestea hartu behar duzu, ezin dituzu biak hartu, eta errakuntza batek ondorio
larriak izan ditzake. Hautakariek aukeren multzo bat ezin batera daitezkeen
alternatibetan banatzen dute. Logika liburuek asko dute esateko tankera
honetako proposizioen gainean, baina gutxitan ageri zaizkigu eguneroko
argudioaren baieztapen giltzarri edo nagusi legez.
·
Koldo Lohitzunen da edo ez da
·
Gizona hil zuen edo ez zuen hil
·
Dodoa desagertu zen edo ez zen desagertu.
Proposiziook pentsamenduaren legeari argi baino ez
diote egiten: gauza bat ezin da izan eta ez izan aldi berean. Koldo ezin da
Lohitzunen egon eta ez egon aldi berean. Dodoak edo espezie desagertua dira edo
ez dira, baina ezin biak batera. Normalean ez dago zertan argudiatu hautakari
borobilaren gainean; berez da. Baina agian proposizioaren erdi bat egiaztatu
nahi izango duzu. "Koldo Lohitzunen da, oraintxe bertan deitu diot
telefonoz".
·
Udaletxeko hauteskundeetara aurkeztuko da edo ez da aurkeztuko
·
Edo erruduna edo errugabea da.
·
Arabiako Lawrence edo heroia zen edo zoroa.
·
Edo kanpo politika propioa garatzen dugu edo EEBBen mende gaude.
·
Bi eratako armairuak daude, sitsak jandakoak edo sitsak jango dituenak.
(propaganda paper batetik aterea)
Hautaketa bat argudiagarria da aipatzen dituen bi
alternatibak ez direnean izan litezkeen bakarrak. Logikoek alde batera uzten
dituzte hautakariok, ilogikotzat hartzen baitituzte, darabilten lan esparrua
estuegia eta zorrotzegia delako hizkuntza aztertzeko, hala esaten dute:
"Zelan diozu bada, X edo Y, zentzuak diotsunean beste aukerarik egonik X
edo Y ezin dela egia izan?" Hala ere, berez zirt edo zarteko ez den
hautaketa bat argudia daiteke; legez, horixe argudia daitekeena, hain zuzen
hertsia edo biribila ez delako. Biribila edo bere buruari argi egiten diona
balitz, ezingo genuke argudiatu, bakarrik egiaztatu.
Akastun hautakaria tresna erretorikotzat jotzea hobe
da, zerbait azaltzeko bidea, azpimarratzeko balio duena eta hartzailearen
pentsaerari euskarria emango diona. Hautakariak aukera mugatuetan pentsatzera
behartuko du irakurlea. Aukeretako bat aurrera bultzatzeari ekingo diozu, eta
bestea atzera botatzeari, argudio guztia bi aukeren arteko lehia balitz legez.
Beste aukerak ez dira ezta hautaketan sartzen ere. Hala argudiatzeari lotzen
zatzaizkionean hautaketak bi baieztapenetara datoz, bata baiezkoa eta bestea
ezezkoa:
Lawrence Arabiako edo heroia zen edo zoroa
![]()
![]()
Lawrence heroia zen Lawrence ez zen zoroa
Edo
kontrakarra:
Lawrence ez zen heroia → Lawrence zoroa zen
Entzuleek hautakaria onartuko dutela uste baduzu,
ekingo diozu baiezkoa edo ezezkoa oinarritzeari. Berez, horixe da egin behar
duzuna lehenik eta behin, galdera hauxe egin zeure buruari: suposa dezaket
neure irakurleak onartuko didatela hautakaria, ala hautakaria bere defendatu
beharko dut hasi aurretik?
Baldin hasi aurretik hautakariak defendatu beharra
badauka, ezarri beharko duzu aurkeztu dituzun hauta terminoak ustez izan
litezkeen bakarrak direla, posibilitate errealisten zatia betetzen dutela.
Adibidez, zergatik ezin dugu pentsatu Lawrence berbalapiko bat zela, edo
ingurunekoen emaitza, heroia edo zoroa izan beharrean? Posibilitate horiek
behera bota behar dira: "Lawrence ez zen berbalapiko bat zeren…"
edota "Lawrence Arabiako ez zen inguruaren emaitza zeren..."
Behin aukera lehiakideak bidetik alboratu dituzunean
bigarren urratserako prest zaude. Irakurle batek pentsa lezake, zergatik ezin
zen Arabiako Lawrence biak izan, heroia eta zoroa? Zergatik ezin dira aukera
biak egia izan aldi berean, zergatik pentsatu behar dut hauta termino biok
elkar baztertzen dutela? Baina hau gaitza da garbitzen. Definizioaren uretan
murgilduko zaitu. Adibidez, heroitasunaren definizio bat eman beharko duzu
zeinek argi baztertzen duen zorotasunaren posibilitatea, esanez bezala
heroitasunak buru argia eskatzen duela edo antzekoren bat. Bestela esan,
definizio zuhurraren bitartez akastun hautakaria hautakari biribiletik ahalik
eta gertuen ekartzen dendatuko zara.
Behin arazo hauek konponduta, aurrera jo bi zatitan
apurtu duzun hautakariaren alde bat defendatuz eta bestea atzera boteaz.
Gogoratu ez diozula bakoitzari denbora berdina zertan eskaini. Legez, bakarrik
defendatu behar duzu alde bat. Lawrence heroia zela defendatzen baduzu, beste
aukera berez lotuko da bazterturik. Guztiarekin ere, ez baduzu zure
irakurlearen eliminazio ahalmen logikoen mende egon nahi, hobe duzu beste
aukera zuk zeuk errefusatzea.
Historiak erakusten digu gerrak bi taldetan bereizten direla,
bidezkoak eta bidegabeak. Aurrerakoiak diren gerra guztiak bidezkoak dira, eta
aurrerapena eragozten duten gerra guztiak, berriz, bidegabeak. Gu, komunistok,
aurrerapena eragozten duten gerra bidegabe guztien kontra gaude. Bestetik,
komunistok bidezko gerren alde egon ez ezik, modu aktiboan hartzen dugu parte
berorietan. Gerra bidegabeei dagokienez, Lehen Mundu Gerran, esate baterako,
alde biak interes inperialisten alde borrokatu ziren, eta, beraz, mundu guztiko
komunistek gogor egin zioten kontra gerra horri. Honelako gerra bati kontra
egiteko modua zera da, gerra piztu baino lehenago ahal den guztia egitea berori
galarazteko, eta, behin piztu ondoren, gerrari gerraren bidez kontra egitea,
gerra bidegabeari gerra bidezkoaz erantzutea, hori posiblea den guztietan.
-Mao Tse-tung
Zenbateraino da konparaketa argudiagarria? Bata
bestearen alboan jar ote daitezke terminook? Zein da konparaketa bakoitzaren
helburua? Kautan har ezazu autore bakoitzak testuari ematen dion hurrenkera.
Jo dezagun tribu primitibo batek Empire State Building-en kopia bat eraiki beharko lukeela, gelaz
gela, jatorrizko eraikina edo haren argazkirik behin ere ikusi barik: halakoxe
egoeran daude zientzialariak. Euren planoak ere, ezinbestean, benetako
planoetara hurbiltzeko saio zakar bat baino ez dira, bidaiari interesatuek
emandako azalpen ugari eta askotan kontrajarriak oinarri hartuta sortuak.
Eraikina egiten hasi ahal izateko, informazio horietako batzuk baztertu egin
beharko dira oker edo ezinak direlakoan, eta hasierako eraikuntzak hostozko
etxola handiak besterik ez dira izango ia. Tribuak sofistikazioa lortu ahala,
eta datuak era metodikoan bildu bezala, hasierako kopiak suntsitu beharra
izango du (beti ere, eztabaida gogorren ostean), eta horien ordez bertsio
eguneratuagoak egiten joango da.
—E. J. DuPraw, Cell and Molecular Biology. [Biologia Zelular eta Molekularra].
Sinetsiko ote zenioke Barakaldon lurperatu diren
hondakinek ez dakartela kalterik dioenari, jakinda kimikaz eta ekologiaz ez
dakiela ezer? Gabiltzan gai honetan, arazoa honetara dator, erabakitzea zelan
edo zergatik sinesten ditugun argudioak. Eduki beharrekoa duzu ebidentzia sendo
askorik gauzen nolakotasunaz egin duzun baieztapena edo gero datorren kausazko
epaia oinarritzeko. Ezerk ez du ordezkatuko ezagutza sendoa. Alabaina, ezagutza
horri ahalik eta onera handiena ateratzeko zure entzuleek ere jakin beharko
lukete ezagutza hori hortxe dagoela egon. Hemen ez gara arituko ea zelan lor
genezakeen ezagutza, hori diziplina bakoitzari baitagokio, baizik eta ezagutza
horrek zelan behar lukeen argudioan ageri.
Zelan azaldu zure irakurleei ebidentzia nahikoa
duzula burutara ematen zabiltzan baieztapena oinarritzeko? hortxe dago koska.
Zuzenean ere, esan ahalko zenieke baietz, badakizula horretaz, esperientzia
duzula kontu horietan, azaldu nola eraman duzun aurrera ikerketa bera, irakurri
dituzun liburuak aipatu, eta abar. Aitzitik, ez hain ageriko ere egin zenezake,
erakutsiz irakurleak zugan espero duen zure oinarriaren sakona, gero, bere
sinesberatasunarekin ordainduko dizuna, baina, hori bai, inor tenteltzat jo
barik.
Lehen galdera hauxe da, zein da zure irakurlearen
jakintza maila zurearekin erkaturik? Zenbat dakite zure hartzaileek, zuk baino
gehiago, gutxiago ala berdin antzera? Baldin eta zuk baino gehiago badakite,
zure eginkizun nagusia izango da erakustea gai horretaz hitz egiteko lain behintzat
badakizula. Zaila da gai batez zuk baino gehiago dakitenei hitz egitea; era
horretakoak dira eskolarako idazten dituzun lan eta azterketak, gai horretaz
zuk baino gehiago dakiten zure irakasleei zuzentzen baitzatzaizkie.
Horrelakoetan dakizuna erakutsi egin behar duzu, normalean honetara: (
Baina zuk baino gutxiago baldin badaki oso bestelako
arazoak izango dituzu. Ezin dituzu aipatu entzuleek irakurri ez dituzten
liburuak (zoritxarrez gure intelektualek gehienetan erabiltzen duten mekanismoa
duzue berau), pedantetzat hartuko ez bazaituzte, edota iraindurik sentituko ez
badira (gogoratu, bide batez, beti iruditzen zaigula eskandalosoa, barkaezina
eta funtsezkoa lagun hurkoak ez dakiena[25]).
Aitzitik, egin behar duzuna zera da, termino ezezagun oro, kontzeptu berri
guzti, izen edo liburu edo teknika bakoitza identifikatu eta definitu (ez
baduzu gure museotako testu "inutilak" bezalakorik sortu bederen).
Oinarri nahikoa eman behar duzu, zure irakurleek gauza ezezagunak testuinguru
ezagunetan koka ditzaten. Aurrera atera nahian zabiltzan argudio hura
informazio espezifikoaren pentsura edo menera baldin badago, zure entzuleek
informazio hori dutenik ezin duzularik suposatu, gelditu une batez, hartu astia
eta jakinaren gainean jarri beharko dituzu.
Beraz, dugun arazo larria hauxe da, irakurleei
informazioa eskaintzea era sinesgarri batean. Pentsa dezagun zelan erantzuten
dugun guk geuk informazioren bat datu balitz bezala agertzen zaigunean.
Erantzuna ordurako gogoan darabilzunaren araberakoa izango da. Datutzat
onartuko dituzu aurretiaz datutzat onartu duzunarekin bat egiten duten
baieztapenak. Bada gure kulturan edonork jakin uste lezakeen daturik, zeren
eta, berez, konturatu orduko hasiak baikinen gauzak gogoan gordetzen[26].
Horietako batzuk ez dute esperientzia eta denboraren iragatea gaindituko:
Olentzero azkenean ez zen ikazkin bat, eta ez zen egia Txominen aita
mozorrotzen zela Olentzeroz ikastolako jaian benetako Olentzerok lan handia
zeukalako. Zaharragoak edo esperientzia edo jakituria handiagokoak izan ahala
horietako datu asko atzera botako ditugu; edo informazio berria zeureganatuko
duzu eta zaharra eraberritu.
Orain egin dezagun norbaitek datu berri bat aipatzen
dizula, zelan erantzungo diozu? ba lehenago burmuina eskanerretik iragaziko
duzu, bilatzeko horren antza duen zerbait, datu berriarekin bat etor
daitekeena. Datu batzuek ez dira bat etorriko eskanerraren lehen iragaziarekin.
Adibidez, esaten badizute marrazo zuri batek buelta eman diola Baionako
arrantza bapore bati Lohitzunera sartzeko zela, eta Telebistatik ohituta
gaudenez marrazo zuriak Karibeko eta holako uretan ikusten, eta ez Euskalerriko
uretan, bada penaz sinetsiko dugu. Berriz, aldez aurretik esaten badizute
marrazo zuria berez itsaso guztietan dabilela, eta gero gehitu Lohitzunen gertatutakoa,
segurutik samurrago sinetsiko duzu (gogoratu Kiwiaren testua).
Beraz, hitzetara ekartzeko modua hain izan daitekeenez garrantzi handikoa, datutzat aurkeztu nahi duzun baieztapenari zure entzuleriak egingo dion eskaner iragazketa aldez aurretik ikusten saiatu beharko duzu. Zenbateko argitasunak eta garbitasunak emango dituzun zure entzuleriaz duzun ezagutzak esango dizu Ba al dakite? jakin badakite baieztapen hutsarekin nahikoa izango da. Datua ez bada hain begien bistakoa, segurutik ez du lehen eskaner iragazi hura gaindituko eta argitu eta nolakotu beharko duzu hobeto zabiltzan datu hori. "Mauna Kea munduko mendirik altuena da" geografo profesionalei ez bazatzaizkie zuzentzen, hobe duzu gehitzea, "itsasoaren beherengo aldetik neurtuta".
Batzuetan ez da nahikoa poliki hitzetara
ekartzearekin entzuleriaren eskanerra gainditzeko. Esan nahi duzuna
baieztapenarekin duen lotura erakutsi beharko duzu. Datua egiaztatu daitekeen
baieztapena da, hori lehendik ere esan dugu. Batzuetan egiaztatze horrek zure
argudioaren ageriko zatia izan beharko du. Nola egin? Ba zu zeu limurtu zaituen
egiaztatzea azaldu. Labur esan, konbentzitu zara era hauetara: (
Idatziko dituzun hainbat eta hainbat argudio
bizitzan gertatu zaizkizunetik sortuko dira: adib. eskolako liburutegiak
zabalik egon behar lukeela luzeago, izan daiteke gai bat, zeren, inoiz larunbat
iluntzen batean etorri eta itxita aurkitu baituzu. Esperientzia hauek guztiok
datuak dira eurenez. Gertatu egin zaizkizu. Argudioaren gaia zure
esperientziatik sortu denean, bizipen horiek datutzat jo zenitzake, eta
argudioan erabili gainera. Eta zein da modurik egokiena horiek guztiak
erabiltzeko?: Hau izan daiteke hurrenkera egokia: konta ezazu, zehatz zer
gertatu zaizun, lekua eta ordua eta ingurukoak aipatuz, baina gorde
sentimenduak hurrengo baterako. Bestela erkatu bi kontaera hauek, eta ikusiko
duzu zer esan gura dudan sentimenduak gordetzearekin:
Joan den astean hirigunera
joan nintzen autoz. Denbora piloa eman nuen aparkatzeko lekurik aurkitu ezinik.
Sutan nengoen, txo. Gora eta behera bueltaka, gero eta haserreago. Aurpegi osoa
izerditan neukan, eta tomatea baino gorriago nengoen. Hain nengoen amorratuta
juramentuka hasi nintzela. Hori bai esperientzia!
* * * *
Joan den asteazken goizean
dermatologoarenera joan behar izan nuen. Hogei minutuko aurretiaz heldu nintzen
hirigunera, baina hamabost minutu berandu heldu nintzen kontsultara. Hainbat
kaletan gora eta behera ibili nintzen Glennland eraikinaren inguruan kontagailu
baten bila, baina leku guzti-guztiak hartuta zeuden. Garner eta Fraser
kaleetako aparkaleku publiko biak arakatu nituen: biak beteta. Ordainduzko
aparkalekuko bost pisuei buelta eta buelta ibili nintzen: hori ere beteta.
Andre nagusi bi Mercedes hori baten alboan zeuden berbetan, eta, esperantzaz
beterik, bost minutu eman nituen autoaren alboan bigarren lerroan aparkatuta.
Mercedesean sartu beharrean, halako batean alde egin zuten. Azkenean Centre
Hardware dendaguneko “bezeroentzako” aparkalekuan utzi nuen kotxea, legez
kanpo, eta ticketa hartu nuen.
Dena da alperrekoa eta eraginik gabea lehen
paragrafoan. Idazkera lausoa da, zehaztugabea eta klixez josia. Baina, are
handiagoa dena, zerbait gertatu dela burutara ematea helburu duen testua izanda,
duen argudio oinarria bereziki alferrekoa da; ez du bizipena datu bezala
egiaztatzen. Bizipenaren benetakotasunaz limurtu dituzunean entzuleak,
orduantxe jar zaitezke bizipen horrek sortu dizkizun barruko sentimenduak
azalera ekartzen, ez lehenago. Eta aldiz, zenbat eta tipikoagoa, ohikoagoa izan
zure bizipena, hau da zure irakurleei eurei ere gertatzeko modukoa, orduan eta
hobeto.
Esamesak, zurrumurruak, bolo-bolo dabilen kontuak
adiera negatiboak ditu, oro har, oinarri gabeki izena kentzearekin lotzen
ditugu. Baina hartzen badugu zentzurik zabalenean, "entzundakoa"
erabil genezake beste norbaitek esan diguna izendatzeko. Norbaitek datuetan
oinarritutako baieztapena egin ahal dizu, edo kontatu beste norbaitek berari
datuetan oinarritutako baieztapena egin diola, eta abar. Baina, “omen” hauen
bidez egunean-egunean informazio piloa eskuratu arren, "omen" hauek
guztiak ezin dituzu bueltan egiaztatutako datutzat erabili, nahiz eta asko
fidatu zure iturriez. Baieztapen garau bat ere ez da datu, hala esan dizutelako
eta beste barik.
Epaitegiak bezalako leku formaletan eta egoera
zurrunetan onartezina den arren, “omen” zabal erabili ohi da argudioetan
egiaztatzeko iturri legez. Definitu dezagun “omen” gure arterako honetara:
beste norbaiten lehen eskuko bizipenaren berri ematea. Beraz, hori ez dago oso
aldenduta norberari gertatutakoa kontatzetik, bakarrik oraingotan bizipena
zuzenean zure-zurea izan beharrean, beste norbaitena izatea, hori guztia.
Horrek esan gura du zure bizipen zuzena besteentzako omen edo entzundako kontu
bilakatuko dela, eta beste norbaitek kontatu dizunean gertatutakoa eta zuk
gertaera hori kontatzean bi aldiz dela “omen” zure irakurleentzat. Zure
irakurleek sinetsiko dizute zure “omen” hori zugan duten konfiantzagatik
bakarrik, eta horretarako agertu beharko diezu zure iturria erabat fidagarria
dela. Noski, ez genuke “entzun dudanez"ik onartuko ez balitz ez dugulako
uste gure iturriak ez duela bat ere helbururik guri ziria sartzeko edota ez
diotela berari lehenago ziria sartu.
Beraz, arazoa honetara dator: zein baldintzapetan
jarriko dugu gure ustea entzundakotik datozen egiaztatzeetan? Horretan, senak
azalduko dizkigu zein egoerari hartu susmoa edo sunda: adibidez hartuko diegu
sunda egia izateko onegiak diren istorioei (“beti irabazten dut musean”), edota
oroimenaren zehaztasun larregia (ikus. Mikela Elizagiren kontuak), “eta orduan
nik esan nion…eta berak…eta nik…eta orduan berak bertso hauek bota zizkidan…”
Normalean ez dugu uste oroimenak elkarrizketa zati luzeak eta zehatzak gogoratu
ahal dituenik, ez bada Mikelaren kasu berezia.
Hori bai, behin pertsona bat gezur potolo batean
harrapatua baldin bada, haren hurrengo lekukotasunak oro jarriko ditugu
ezbaian. Hala ere, egunerokoagoa eta arruntagoa da "egia apaintzea"
gezur biribila botatzea baino. Baten batzuetan apaintzea ez da egia
dramatizatzeko edo biziagotzeko hizkuntzaren erabilera laxoa baizik: "gure
umeekin zoratu egin behar zait" edota "gau oso-osoan nabil jaikita
harantz eta honantz begirik behin ere bildu gabe". Honelako apaindurak
bizitza biziagotzen dute, eta ez ditugu normalean zalantzatan jartzen. Baina,
entzundakoan oinarritu behar dugunean datu baten egiaztapena, apainketari
legokiokeena baino zehaztasun handiagoa eskatuko genioke gure iturriari:
"Non zeunden hilketa gertatu zen orduan?" "Ba luzetsita ordutan
ezagun baten zain".
Omenetik edo entzundakotik egiaztatze hori
objektibitatera dator lekukoaren gaitasunarekin. Gertaera bat azaltzeko,
lehenago gertaera horretaz ohartu edo jabetu beharko duzu, eta hainbat eragilek desitxuratuko dizute oharmena;
lehendabizi ikuspegi pertsonalak iragaziko dizu gertaera: zure gustuko kiroleko
ekipoa galtzen dagoela ikusten baduzu, objektiboa izango al zara ba arbitroei
dagokienez?
Beraz, lekukotasuna erabiliko baduzu, ziur egon
beharko duzu zure lekukoa gertaeraren tokian bertan egon izanaz, eta gertaera
hori ulertzeko kapaz asko nahikoa dela. Kontura zaitez honek zer dakarren
berarekin: eman ahalko zenuke Japoniako Dietako (legebiltzarreko) gertaera
baten berri hizkuntza jakin ezean? Baina are alderagoko konturik ere: ba al
dakizu beti zer egiten dizuten medikuek osasun azterketa egiten dizutenean?
Aldez aurretiko ezagutza handi behar izaten da bakar bakarrik gertaera batez
ohartzeko gai izateko.
Entzundakotik egiaztatutakoa inprimatua denean,
sinesgarriagoa suertatzen da iturria identifikatzen denean, eta badira zenbait
konbentzio identifikatze egokia zertan datzan ezagutzeko. Entzundakoa
azpimarratzeko kontalariaren gaineko baieztapenen bitartez sendotu daiteke:
"Nire ezagun bat Zubizarretaren emaztearen txikitako lagunaren ezaguna da,
eta dio..." Noski, zure iturriaz zalantza egiteko arrazoiren bat baldin
baduzu, kontatutakotik egiaztatzea ez da aurrerantzean nahikoa izango. Bestetarako
egiaztatzea beharko duzu. "Egia apaintzaile" susmagarriak galdera
eszeptikoak sortzen ditu (adib. txantxetan "zenbat kintal zituela atrapatu
zenuen bokarta hark diozu?" "bai
Beste inoren lepotik eskuratu duzun datua
idatzizkoan agertzeko bezain garrantzizkoa baldin bada, beti dago hobeto haren
zehaztasunari buruz susmotan ibiltzea inozenteegia izatea baino. Entzundakotik
sortutako argudioetan sinesgarriena autoritatetiko argudioa da.
Zer da autoritatea (latineko AUCTOR-etik)? Pertsona
edo iturri bat, informazio ona eta ondo oinarritutako iritziak emateko fama
duena.
Unean uneko, gaur-gaurko informazioa bilatu behar
dugunean egunkari edo aldizkarietara jo behar izaten dugu, halako informazioak
oraindik iritsi barik daudelako erreferentzia liburuetara (hiztegi,
entziklopedia eta halakoetara). Hala ere, egunkari eta aldizkariek fidagarritasun
maila diferenteak izaten dituzte. Gogoan eduki behar da irakurleria
zabalarentzako aldizkariek sarritan gertaerak era batera edo bestera bihurtu
edo handitzen dituztela, edota xehetasun aspergarri baina garrantzitsuak bazter
uzten dituztela, irakurleak entretenitzeko. Ez genituzke halako aldizkariak
huts-hutsean erabili behar datuak egiaztatzeko. Telebista ere oso fidagarriak
ez diren iturrien talde horretan sartzen da. Telebistako informazioaz ez gara
beste barik fidatu behar, eta ez genuke informazio hori autoritatezkotzat hartu
behar. Telebistan denborak agintzen du, eta horregatik areago desitxuratzen
ditu gauzak letra inprimatuak baino. Ezin baduzu elkarrizketa, dokumental edo
hitzaldiaren transkripzio osoa edo bideo-zinta lortu, ez aipatu telebistako
programa bat informazio bat egiaztatzeko iturritzat.
Gai batean aditua den pertsona ere izan daiteke autoritatea. Arlo jakin
bateko informazioa behar duzunean adituak nortzuk diren ikertu beharko duzu.
Hala ere, kontuz: ez pentsatu gai jakin baten gainean liburu bat idatzi duen
edozein pertsona horretan aditua denik. Autore baten fidagarritasuna neurtzeko,
hasteko begira zenezake zer gehiago argitaratu duen. Liburu baten
fidagarritasuna neurtzeko beste bide bat zera da, liburu horren erreseinak irakurtzea
liburuak adituei ebaluatzeko ematen dizkieten egunkari edo aldizkarietan.
Liburuak berak ere emango dizkizu bere fidagarritasunaren zantzu batzuk.
Jakina, zenbat eta gehiago jakin norberak gai batez, orduan eta errazago
antzemango dio kalitate maila liburuari.
Zurea ez den zerbait diozunean, aipatu datu edo
argumentu hori eman duen autoritatea orripeko oharretan, testuaren barruko
aipamenetan edo zure argumentuen azalpenaren barruan.
Gauzak behar bezala dokumentatzea zintzotasun
intelektualak eskatzen duen gauza da, baina horretaz gain irakurleenganako
errespetuaren seinale ere bada. Izan ere, horrela erakusten duzu irakurleak
jende zuhur eta buru argikotzat hartzen dituzula.
Datuen baieztapenak identifikatu itzazu hurrengo
testuetan. Zein egiaztatu dira eta zein ez. Autorea eta argitaratu diren lekuak
kautan harturik, baieztapenok ez egiaztatzeak ekarriko lieke
sinesgarritasunaren galerarik?
New Yorkeko Nekazaritza
Estatistiketako Zerbitzuak joan den astean argitaratutako datuen arabera, New
Yorkeko baserriek inoiz baino abelburu gutxiago daukate gaur egun, estatu
horretan
Don Keating
nekazaritza-estatistikan adituak azaldu duenez, beherakadaren arrazoi nagusia
esne behi kopuruaren murrizketa izan da, esne soberakina mozteko programa
federalaren ondorioa dena. Programa federala
Esne produkzioa gelditzeko
programaren ondorioz New Yorken esne behien kopurua
—Harold Faber, "Count of New York Cattle Lowest on Record,"
[New York-eko azienda, inoizko txikiena].
The New York Times.
Mundu Berriaren giza
kolonizazioaren garaia eta inguruko gorabeherak arkeologoen kezka izan dira
orain dela mende bat baino gehiago. Aho batez onartzen da Ipar Amerikan
ezagutzen diren bizigunerik antzinakoenak Clovis izeneko herriarenak izan
zirela (New Mexikoko leku baten izenetik ematen zaio deitura hori). Clovis
herriak txirula antzeko harrizko gezi muturrak egiten zituen orain dela
—D. E. Nelson et. al., "New Dates on Northern Yukon Artifacts: Holocene Not upper Pleistocene,"
[“Data berriak Yukon Iparraldeko tresnentzat: Holozenoa, eta ez Pleistozeno hasiera]
Science.
Orain arterainokoarekin galdetu badiogu geure
buruari ea zer edo zelakoa zen eztabaidagaia, hemendik aurrera gogoak
denboraren marra ere zeharkatu beharko du. Gogoak ez du gauza bakarrik ikusiko
gauza horrek izana, nolakotasunak definizioa dituen aldetik, baizik eta
bilakaera ere bai, gauza zer izan den eta zer bilakatu den, eta aldaketa horren
aurrean galdetuko diogu geure buruari: zergatik baina? Zergatia kausa da.
Bi gai ikasiko ditugu hemen, kausa motak eta kausazko argudioaren taktikak edo burubideak. Has gaitezen kausa motak argitzen.
Pentsa ezazue lore bat daukagula iluntzean, hurrengo
goizean, ordea, erabat zimeldurik. Zer zen bart eta zer den goizeon ikusirik,
lehena eta oraina lotzeko zioen bila arituko gara: bide batzuk ditugu erantzunak
bilatzeko, segun eta zein hausnarketa sistema darabilgun: lurrak ez du ondo
hartu, ihintzak edo leiak hil egin du, txori batek zapuztu egin du, albotik
zihoan norbaiti ez zaio gustatu eta zapaldu egin du... erantzun hauek
guztietatik batek asebeteko gaitu, gure pentsabidearekin baterago datorrenak
alegia, baina denak izan daitezke kausa, denek erantzuten baitiote lehena eta
orainaren arteko loturari.
Kausen bila gabiltzanean, atzera begira jartzen
gara, gertaeraren aurretikoari begira. Alabaina, kausa pentsaerak aurrerako ere
balio dezake, zein izan daitekeen gertaera baten ondorioa alegia (kontura
zaitezte euskaraz gauza guzti hauek sinonimoak direla: ondorena, ondorioa,
ondorengoa…). Ondorioa ondokoa da, eta kausa aurrekoa. Hurrengo arazoa zera da,
zenbat joan behar dugun atzera kausaren bila.
Lau urteko ume bati saiatzen bazara azaltzen leiak
hil duela lorea, hark galdetuko dizu berriz, eta zergatik? Eta orduan azalduko
diozu leiaren aroan gaudela, eta berak ostera ere, zergatik, eta abar,
segurutik azalpen kosmologiko batean bukatuko duzu. Hala bukatu ohi dira adin horretako seinekin
edukitako solasaldiak, umeak ikasi artean zioen bila atzeregi joatearen
hutsaltasuna. Hala ere, horixe dugu lehen arazo, zein da kausaren kausa?
Helburu praktikoek esango dizute noiz gelditu. Bigarren arazoa aldiz zera da,
batzuetan ez dela kasua bakarra eragilea, kausen multzo batek eragingo dio
ondorio bakar bati.
Egin asmo duzunak bideratuko dizu zelan erantzun
kausen gaineko galdera bati. Gertaera bat berriro gertatzea nahi badugu, loreak
haztea demagun, kausa guztiak hartu beharko ditugu kontuan. Baina kontrakoa ere
izan genezake asmo, adibidez, ez duzu lore gehiago ze azkenak oso triste jarri
zintuen. Ezin duzu eguzkia edo euria geldiarazi, baina has zaitezke lurretik
hazi guztiak kentzen eta zure kanarioari jaten eman, edota lau belaunalditarako
adinako benenoa bota, edota bost kintaleko harri bat jarri lurraren gainean.
Beraz prozesuetan esku hartzen duzunean, zure ahalmenera dauden kausen bila
ibiliko zara.
Kausekin zer egin asmo dugun horrek emango dio
itxura kausen gaineko gure pentsaerari. Agian geure buruari edo besteri azaldu
besterik ez duzu nahi izango, baina, guztiarekin, azalpen hori bera bada berez
argudioa, beste azalpen posible batzuekin ari baita lehian. Edota errepikarazi
gurako dugu sortu duen ondorioa lortzeko; edota behaztopatu, gertatzetik
begiratu alegia, hain zuzen ondorio hori berriz gerta ez dadin; edota kausa
aldarazi nahi duzu, ondorioak hobera egin dezan, eta beste. Hala bada, kausen
gainean ahalik eta ulerkuntza sakonena behar dugu, haietako edozein egiteko.
Kausen ulerkuntzan sakontzeko sailka genitzake era
batera baino gehiagotara, era edo bide bakoitzak kausak zelan eragiten duten
erakutsiko digu bere modu berezira. Sail hauek multzoka jarriko ditugu hurren.
Hara nola erabili behar ditugun multzook:
-
lehenago ikertzen ari zarenaren gainean ideia argi bat behar duzu:
objektu fisiko baten gaineko kausen bila ari zara, ala egoera fisiko baten
gainekoen bila, ala gertaera isolatu baten gainean, ala joera baten gainean?
Ziur al zaude ondorio hori (zeinaren kausak bilatzen ari zaren) benetan
existitzen dela?
-
Hurren kausen multzoa tentatu, irudi bati markoa jartzen zaion bezala;
batzuetan markoak irudiaren bila bidaliko zaitu, beste batzuetan ordurako
zeurekin duzun informazioa antolatzen lagunduko dizu.
Datozen zerrendak batzuetan emango dizkizu arazo
batez hitz egiteko behar dituzun terminoak, baina termino batzuek elkarren
gainean ezarrita daude, eta ez direla berdin baliagarri. Gogoan erabili, halaber,
kausa batek bi izen izan ditzakeela, erabili beti erabilgarriena. Hau laguntza
baino ez da, kausen arteko harremanen eredu bat eraikitzeko eta ideiak
sortarazteko.
Normalean,
gertaera baten atzean baldintza asko dautza, egoera fisikoak, garai
historikoak, inguruari dagozkionak, eta abar. Baldintzak ondorio bateko hondoko
eszena apaindu eta hornitu egiten dute, baina ez dira ezinbestez gertaera
diferenteak berez Denboran zehar dirauten egoeretan egon daitezke, eremu magnetikoak bezala.
Baldintza batzuk giltzarri suerta daitezke, beste batzuk ez dira ezta
aipagarriak ere kontuan harturik entzuleria eta helburua zein diren (adibidez
grabitatea istripu batean).
Oro
har baldintzak pasibotzat ditugu, kausa inportanteagoek hasitako ekintzetarako
egoera eta ingurukoak lirateke. Gure helburua azaltze hutsa denean, demagun
historiako ikertzaile ondratu batek idatzitako historia liburu batean ager
daitekeen azalpena, orduan baldintzak kausa argudioen parte izango dira.
Gertaera
bat gauzatzeko behar duen denbora azkarragotzen dituztenak eraginak edo
eragileak dira. Eragile batek ezin du ondorio bat gerarazi edo gertatzetik
gibeleratu, baina ondorioa arinago edo geldoago gertatzen lagun dezake.
Baldintzek
eta eragileek ondorio baterako prestatzen dute, baina kausa gertarazleak
ondorioa gertarazi egiten du. Kausa gertarazlea askotan ondorioa baino
lehentxeago gertatzen da gameluaren bizkarra apurtuko lukeen azken belartxoa
balitz bezala. Gertaera bera baino lehentxeago agitzen dena da. Sarajevoko
Artxidukearen hilketa historiografiaren tradizioan jo izan da lehen mundu
gerraren kausa gertarazletzat. WTOko bonbardaketa Afghanistaneko genozidioarena
den bezalaxe, edota Pearl Harbourreko erasoa Amerikarrak Itsaso Barean
Japoniarren kontra lehiatzearena den bezalaxe. Errazagoa zaigu kausa
gertarazlea ezagutzea bortitza edo tragikoa denean, edota ondorioak hasiera
muga argiak dituenean. Kausa gertarazleak ez dira eurenez beste edozein kausa
motatik aldentzen,ez dira diferenteak. Ezin da inoiz esan ehuneko ehunetan
ziurtasunez kausa hori gertarazlea denentz.
Adibidez: Afghanistaneko genozidioa
Baldintza: Amerikarrek, garai hartan Pakistaneko
lehendakaria zen Bhutorekin batera, Sobiet Batasunaren kontrako gerran, Afghanistanen
zegoen alderdirik kontserbakorrenari lagundu izana
Eragilea: Amerikarren babesa duten Sauditarren arerioa
den Ben-Laddinek Afghanistanen babesa bilatu izana
Kausa gertarazlea: WTOren kontrako erasoa
Hurbileko
kausa da ondoriotik hur gertatzen den kausa. Kausa gertarazlea hurbileko kausa
ere izan daiteke, baina ondorio batek hurbileko kausa anitz izan ditzakeen
arren, bakarrik izango du kausa gertarazle bat. Komenigarria da bereiztea
baldintza pasibo iraunkorrak hurbileko kausetatik, denboran zehar eragiten
dutenak alde batetik eta, bestetik, mugarridun gertaera soilak direnak.
Urruneko
kausa, kausaren kausatzat jotzea hobe da. Kausa batzuk ez dute entzuleria
asebeteko, ez bada kausa horien kausa aztertzen arean. Noski, gertaera oro dago
aurreko beste gertaera batekin loturik, baina gogoratu ez dugula Adam eta
Evagana jo behar edozer azaltzeko. Asmatu beharra daukagu zenbat jo beharko
dugun atzera entzuleria asetzeko baina aspertu edo motibazioa kendu barik
(badakizue zuek zein zail zaigun irakasleoi honekin asmatzea).
Oro
har, urruneko kausa esanguratsua ondorioarekin katenbegi-katenbegiz ezinbestez
loturiko kausa litzateke. Adibidez, esan izan da Erromako Inperioaren
erorketaren kausa Txinan Harresi Nagusia eraiki izana zela; hala, Txinara sartu
ezin ziren Asia erdiko herri nomadek mendebaldera jo zutela, eta horiek herri
germaniarrei eragin eta abar.
Noiz
bilatuko ditugu urruneko kausak? Batez ere gertaera historikoak aztertzean;
esan genezake, are, Historiak behar lukeela urruneko kausen aurkitzeko zientzia
izan. Historiak denboran atzera egiten du erroak ulertzeko, atzetikotik zer
ezagutu behar den aditzera emateko eta, agian, kontrolaren zentzazioa
eskaintzeko. Urruneko kausen bilaketa bera askotan beharrezkoa da norbanakoaren
ekintzak ulertzeko ere. Atzera goaz ondoriorako ekarria nondik datorren ikus
dezagun arte. Eta zientzian, atzera goaz, kausen multzo osoa daukagun arte,
ondorioa errepikaraztea ahalbideratuko luketenak, horretarako beharrik balego.
(Cf. Teoria sortzaile edo generatibistaren eskakizun zientifikoa, adibidez).
Argi
da, non hasi hurbileko kausa eta non buka eta non urrunekoa eztabaidagarria dena,
aldez zeure jarioaren helburuak zehaztuko dizuna. Urruneko kausaren funtsa ez
da denboran urruna izatearena, kausaren kasua dela baizik.
Multzo
hau erabiliko dugu batez ere jakin gura dugunean zer behar da ondorio bat
errepikarazteko, geldotzeko, galarazteko, errazteko; labur esan, jarduera
kausalean eskuartzeko. Ez dugu kausaren jardueran atzera lar egin gura izango,
ezpada kausen gaineko agintea lortzeko beste.
Noraezeko
kausa edo baldintza da kausa hura zeinaren faltaz ezin den ondorioa gertatu.
Sortzen duen ondorioari lotzen zaio betiko eta batzuetan hari bakarrik.
Adibidez, oxigenoa suaren noraezeko kausa da. Hain da begi-bistakoa ez
genituzkeela ez da aipatzeko lanak ere hartuko sute baten kausak aipatzekoak
bagina.
Noraezeko
kausek bere-bereko duten ezaugarria hauxe da, kausok ziurtasun osoz aurkitu
ditzakegula atzera. Ondorioa ezaguturik, badakigu zenbait kausak halabeharrez
egon behar dutela hor. Norbaitek unibertsitateko tituluren bat baldin badauka,
badakizu zenbait ikasgai gainditu dituela, baina ez ezer ikasi ote duen, hori
besterik baita.
Alabaina,
ondoriotik hasita noraezeko kausetaraino jo dezakezun arren, ezin duzu kontrako
bidea egin, oxigenoa egoteagatik ez da halabeharrez suterik, hau da, noraezeko
kausaren presentzia ez da nahikoa ondorioa sortzeko, sor daiteke, ez gehiago.
Beti
asma daiteke noraezeko kausa bat: txirotasunaren noraezeko kausa diru nahikorik
ez izatea da, hesi batek akatsa izatea zerbaitek jo izanari zor zaio. Gauza
guzti hauek datuak dira, baina ez dizute lar lagunduko ziozkotasunaz edo
kausalitateaz hausnar egiterakoan. Bila zabiltzana zera da: noraezeko kausa
horiek guztiak zerk sortu dituen.
Beste
kausa bat, beti ezinbesteko dena, oztoporik eza da. Ez dago ondorioa galaraziko
duen oztoporik. Zerbait jazo bada, ezerk ez zuen gertatzetik begiratu. Zerk
oztopa lezakeen ondorio bat interesatu ahal zaigu jarduera kausalari buelta
eman nahi diozunean.
Berriz
ere, egin ezazu ondorio bati aurre egiten ari zarela eta bere kausetaraino
guztiak aurkitu nahi dituzula: baso bat sutan, adibidez. Badakizu oxigenoa eta
egurra, hau da, erregaia eta tenperatura aproposa daudela; gainera, sua
erreakzio kimikoa den aldetik, erreakzio kimiko horri abia emango dion eragile
bat, tximista bat, edo zigarrokin txarto amatatua edo antzekoren bat. Abia
emango zion eragile horren lekua aukera askok har dezakete, mendigoizale
burugaberen bat, beribil istripu bat, lur salerosketetan dabilen norbait.
Aukeran dauden horiek guztiak kausa nahikotzat jo genitzake, horietako
edozeinek, baldintzak bete ezkero, sortuko zuten sutea. Beraz, kausa nahikoa da
hura zeinaren aurrean ondorioa gertatu behar
den. Gertaerak aukerako kausak dituenean, eta horietako edozein nahikoa denean
gertaera gauzatzeko, kausa nahikoaz hitz egiten dugu.
Zeintzuk
dira hurrengoetarako kausa noraezeko / nahikoak?
-
Bikain ateratzeko
irakasgai batean
-
Film baten edo
film mota baten arrakastarako
-
Munduan
basamortua hedatzeko
Hainbat
gauzari ematen diogu “kausa” izena, hurren kautan hartuko ditugunak.
Erantzukizuna
kausa bezala bakarrik da giza kontuetan. Ageriko zaigu gizakiek gauzatzen
lagundu dituzten gertaerak aztertzen dituguneko. Eta gizakiek gauzatzen lagundu
dutenak bere baitan hartuko du historia, giza zientzia guztiak, eta
egunkarietan azaltzen zaigun gehiena.
Erantzukizuna
berdin leporatzen da eginagatik ez eginagatik bezain bestean. Gizakiak egin
duen ala egitetik gibeleratu den kontsideratzerakoan, berehala etorriko zaigu
intentzioaren ideia. Zer du gogoan pertsona batek, zer asmo du pertsonak
zerbaiti eragin edo ez eragitea erabakitzean? Eta noraino da pertsona bat
erantzule nahigabean asmo barik gertatutakoaz? Giza asmoa kausatzat hartzen da,
norbaitek ondorio bat gogo badu, eta gogo edo asmo horretan badihardu, orduan
pertsona kausa da. Ezer ez egitea ere kausatzat hartzen da.
Erantzukizuna
identifika daiteke erraz asko, aztertzen gabiltzan ekintzak norbaiten
erantzukizunaren arloan jausten direnean. Gaixo bat hil bada gaixotasunari
okerreko diagnosia eman zitzaiolako, ez dugu asmoez ezer itauntzen. Ondorioa
atxeterraren erantzukizun alderdiari zegokion argi eta garbi. Ondorio bat
norbaiten erantzukizunaren alderdian kokatu ahal dugunero, ez du ardura emaitza
horren giza eragina edo kausa asmoz ala gogoz bestera egin denentz.
Erantzukizunari buruzko galderek itsaso handi handiak haustera garamatzate.
Noiz
da ba kausaren baten eza bera kausa? Zelan eragin liezaioke gertatzen ez den
gauza batek gertatzen den gauza bati. Pentsa ezazue ezkondeietan: inork ez badu
kontrakorik agertzen, ezkontza gauzatu egingo da. Zelanbait, ezkontzaren
kontrakorik ezak kausatu du ezkontza gertatzea. Eta aurkakoa: zerbait ez bada
gertatzen, gertaraz zezakeenaren gabeziak gertatzea galarazi du. Horregatik
esan genezake, goian esan dugun bezala, noraezeko kausa emaitza galaraziko
zukeenaren gabezia dela. Noski gabezia guztiak kontuan hartzea ahigarri suerta
daiteke, eta ez diogu bide horri jarraitzen normalean. Baina ondorioren bati
gertatzetik begiratu nahi diogunean, orduan oztopagarri izan litezkeen kausa
guztiei egin diegu jaramon. Mendiko sutearen adibidean, suak mozteko bideek
(suebakiek) pentsamolde horri erantzuten diote.
Oraintxe
arteraino gure azalpen azpian izan dugun irudia norabide bakarreko karrika izan
da, baina pentsa ezazue errealitatean kausak eta berorren “emariak” elkarri
eragin ahal diotela: emaitzak berriz kausa lezake kausa, eta hola elkarri jaten
eman.
Haramen
zenbait kausa elkarreragileen adibide zenbait: prezio garestiek soldata
altuagoak eskatzera behartzen gaituzte, eta soldata altuagoek prezioen gorakada
dakarte; arrakastak nork bere buruarengan uste eta konfiantza handiagoa edukitzera
bultzatzen du, eta nork bere buruarenganako konfiantzak arrakasta errazten du;
kontsumitzaileen eskariak (beharrak) ekoizpena garatzea bultzatzen du, eta
ekoizpenaren garapenak kontsumitzaileari kontsumitu eraziko dio, beharrizan
berriak sortuko dizkio; eta beste.
Kausa
elkarreragileen adibideok orokortzeak dira; antzeko gauzatzeen ordezkari dira,
eta gauzatze horietatik behin eta berriz errepikatzen den kausatze patroia edo
eskema abstraditzen dute. Izan ere, kausa elkarreragileak bakarrik egon daitezke
orokortasunaren maila. Gertaera konkretuekin aritu beharrean gaudenean, hobeto
ibiliko gara bide bakarreko ereduari eutsita.
Kausa-ondorio
katearen errepikapena kausa elkarreragileen seinale izan ohi da. Errepikatutako
segida begi bistakoa ez denean ere, kausa elkarreragileen eredua eransten saia
zaitezke eta ikusi ea ondo ezarri ahal zaion. Ziozkotasuna giza kontuetan
elkarreragilea izan ohi da. Kausek gizartean luze irauten dutenean,
haiengandiko ondorioak joera edo isuri bilakatuko dira, behin eta bakarrik
agertu ordez.
Jende
askok uste du zoria, patua, halabeharra ziozkotasunaren kontrakoa dela, gauza
batzuk hala berez gertatu eta bitzuk hala zerbaitek gertaraziak direla. Esan
gura ote du honek halabeharrez gertatutakoak zio azalpenetatik ateranzkoak
direla? Ez eta gutxiagorik ere. Zoriak ere badu kausarik. Pentsa ezazu, bazoaz
igande goiz batean herriko kale nagusitik, eta hara non egiten duzun topo beste
leku batean bizi den izeba Mikaelarekin, hori da halabeharra. Hala ere, zu
igande goizean kale nagusian egoteko kausarik (arrazoirik) bada (demagun,
ogitara joatea), eta zure izeba Mikaela zuekin bazkaltzeko zen, baina ahaztuta
zenuen. Beraz, gertaera bakoitzak badu bere ziorik, elkarrekin batera gertatzea
litzateke halabeharra. Zoria edo halabeharra bi gertaera batera baina uste-uste
barik jazotzeari esango diogu. Hori halabehar mota bat da.
Beste
zori mota bat, txanpon batek alde batera edo bestera egiteko dituen aukerak
litzateke. Zotz ala motz egite horri probabilitatea edo gertagarritasuna esango
diogu. Gertagarritasun hori asma genezake matematikaren bitartez. Beraz bi
halabehar mota dago, bata asma daiteke —orbital batean elektroi batekin topo
egiteko gertagarritasuna, eguraldia eta abar—, eta bestea ez, bi jazoera
elkarrekin batera gertatzea.
Adibide
batekin dendatuko gara orain, ea ikusitakoak balio digun: Jurgi gure lagunak,
“Euskara eta bere didaktika I” suspenditu du. Azter ditzagun horren zioak
Baldintzak
lirateke Jurgiren eta ikasgaiaren atzean leudekeen inguruko kontu guztiak.
Baldintzak bilatzeak, beraz, oso atzera jo araz gaitzake. Adibidez,
unibertsitatearen existentzia bera, Euskara ikasgaia izatearena, gazte jendeak
jasaten duen pisua unibertsitatera joateko, zentzuren batean hauek guztiok bere
huts egitearen azpian leudeke, baina, argi da, errealitatearen egitura diren
aldetik ez dute aipatzerik merezi izaten. Jurgik berak ere ez lituzke aipatuko[27]. Guztiarekin ere, hurrengo hauek mereziko lukete:
-
Euskara eta bere
didaktika I oso abiadura handiko ikasgaia da
-
(Egin dezagun,
baina ez da egia) Hizkuntza eta Literaturaren didaktikako departamenduak
ikasgai hori erabiltzen du maisu-maistra kaskarrak izango liratekeenak albora
uzteko
-
Materiala,
bibliografia eta abar nekeza da aurkitzen
-
Jurgiren izaera,
alper hutsa da eta besteei leporatzen dizkie bere erruak
-
Jurgik euskara
gutxi zekien, institutuan B eredura sartu zelako, eta institutuko euskarako
irakasleak metodo zaharkituak erabiltzen zituen, eta eskolak gaztelaniaz ematen
zituen.
-
Euskara eta bere
didaktikako eskolak goizeko bederatzietan astean bi aldiz eta goizeko azken
orduan astero behin izaten ziren.
Eraginak
baldintzetatik bereizten nekezak izaten dira usu, eta bereizte hori apur bat
arbitrarioa izan daiteke. Baina segurutik kanpoko arazo hauek Jurgiren huts
egiteari abiadura eman zioten:
-
Jurgik pisu
kidearekin arazoak zituen, ez baitzuen inoiz ikasten
-
Eskolatik kanpoko
hainbat kultur taldeetan zegoen izena emanda
-
Parrandan ibili
ohi zen ostegunero, ostiralero eta larunbatero
Hauxe
da ondoriotik gertuen jazotzen den gertaera. Izan ere kausa gertarazlea jazo
izan ez balitz, azken emaitza, ikasgaia suspenditzea alegia, ez zatekeen
gertatuko.
Jurgik azterketa suspenditu
zuen, eta azterketak nota osoaren ehuneko
Gogoan
izan norberak jarri behar dituela denboraren mugak ondoriotik zeri esango zaion
gertu eta zer asago edo urrun. Kasu honetan zuzena iritziko genioke urruntzat
jotzea irakasgaian izena eman baino lehenago gertatutako edozeri, hau da,
matrikula egin baino lehenagokoari.
-
Jurgik
institututik zekarren Euskara maila txarra zen
-
Bere gurasoek ez
zuten jakin nork bere ekintzen erantzule izan behar duela irakasten
-
“Euskara eta bere
Didaktika I”ean matrikulatzea segurutik ez zen oso ideia errealista izan
Ikasgaian
izena eman baino lehenagokoa urruneko kausa bazen, izena eman eta gero
gertatzen dena hurbileko kausa izango da:
-
Jurgiren
asistentzia oso makala zen, astero eskola ordu bat, eta batzuetan bi eskola
ordu galtzen zituen
-
Otsaileko
azterketan
-
Bost lanetik bi
ez zituen bukatu
-
Ekaineko
azterketa baino bi aste lehenago gripeak jota egon zen
-
Ez zuen
azterketarako ikasi
-
Ez zuen euskara
nahikorik jakin azken azterketa gainditzeko
Labur
esan, kausa zeina gabe ezin izango zen ondorioa gertatu, hau da kausa hori
ezean ez zen ondorioa gertatuko. Askotan, noraezeko kausa ondorioaren
berradierazte bat baino ez da:
-
Euskara eta bere
didaktika I suspenditzeko noraezeko kausa zera da: hura gainditzeko eskakizunak
betetzean huts eman izana.
Kausa
zeinaren aurrean ondorioa gertatu behar den. Ikasturteak aurrera egin ahala,
Jurgik ikasgaia suspendituko zuela bermatuko zuten kausa bi garatu ziren:
-
Eskolako lanak ez
egitea
-
Azterketan bien
arteko batez bestea gutxiegia izatea
Jurgi
gizakia den legetxe, gizakia da Jurgiren aktetan “gutxiegi” idatzi zuena,
beraz, hemen kontuan hartu beharko ditugu asmo betez eta asmo gabeko ekintzen
korapilo guztiak, giza erantzukizunari dagozkionak. Haramen Jurgiren hust
egitean esku hartzea izan duten pertsonen zerrenda:
-
Jurgiren
gurasoak, beti ondoegi hartu errietarik edo kritikarik egin ez diotelako
sekula, bere akatsen erantzule bera dela irakatsi ez diotelarik
-
Bere institutuko
Euskara irakaslea, eguneratu gabe eta hausporik ematen jakin ez zuelako
-
Jurgik parte
hartutako kultur taldeetako kideak, denbora larregi kendu ziotelako.
-
Euskara eta bere
Didaktika I-eko irakaslea, ez ziolako azterketa atzeratu ikusirik azterketa
baino bi aste lehenago gripeak jota zegoela Jurgi.
-
Jurgi bera,
noski.
Hauexek
dira Jurgiren huts egitea galarazi ahal izango zuketenak, eta galarazi ez
zutenak:
-
Jurgik bere
buruari diziplina ezarri ahalko zion ikusi zuenean ez zuela materiala ulertzen
Bere
kausa indartu edo iraunarazten duen kausa dugu berau.
-
Ez baitzuen nahikoa
ikasi, zekartzan hutsuneak eta guzti, otsaileko azterketan bost bat atera zuen.
Ozta-ozta jadetsiriko bost horrek gogoa galdu eragin zion bihotza eman
beharrean. Ondorioz, bigarren lauhilabetean lehendabizikoan baino lan gutxiago
egin zuen, eta gripeak jo zuenerako, dena zegoen galduta.
Bi
zori motak jausi zitzaizkion Jurgiri gainera:
-
Gripeak jo zuen
azken azterketa baino aste bi lehenago, nahiz eta ikasleei alokatzen zaizkien
pisuen baldintzak ikusita, ez den bat ere zaila halakorik gertatu izana.
-
Motibaziorik
gutxi, distrakziorik asko, oinarri falta eta ikasgai zaila; baldintza hauek
guztiak batera gertatu zitzaizkion Jurgiri.
Kausen
zerrendatze osokoa lehen urratsa da. Kausa argudioa egiterakoan, argudiogileak,
beti ere entzuleria bat eta helburu bat gogoan, zerrenda oso horretatik kausa
batzuk hautatu eta besteak aldatuko ditu. Jurgik entzuleria batzuei kontatu
beharko die bere Euskara eta bere didaktikako gutxiegi horrena: gurasoak,
irakasleak, bere burua. Kausa horietatik hautatuko ditu batzuk eta argudio
diferenteak egin, segun eta zein audientziari kontatu beharko dion.
Lehenago
bere gurasoei deitu die telefonotik. Badiotse zelan gripeak jo zuen azterketa
baino aste batzuk lehenago, eta ikasten saiatu zen arren
Gero
Jurgi irakaslearekin berba egitera doa, ea iritzia aldarazi ahal dion. Berriz
ere aterako du gripearena, zein oinarri kaskarrarekin zetorren institututik,
zelan ez zuen inor izan alboan aholkatzeko Euskaran izena ez emateko, bere
kontroletik ateranzko kausa guztiak, alegia. Areago, zelan deitu dion
telefonotik bulegora, eta saiatu den berarekin hitz egiten, eta ez duen inoiz
aurkitu. Irakasleak galdetuko dio ea etorri den irakaslearen bulego orduetan, eta
Jurgik erantzun, ez dakiela zeintzuk diren bere bulego orduak. Orduan hasten
zaio irakaslea gertaerez berak duen narrazioa kontatzen. Jurgi oso gutxitan
azaldu da eskoletatik, ez ditu eskolarako lanak bete, otsaileko azterketan
ozta-ozta atera zuen burua, eta azken azterketan gutxiegi atera zuen, beraz
kurtsoa suspenditu zuen. Labur esan, ez ditu kontuan hartzen urruneko kausak,
eta ez die jaramonik egiten baldintzei, bakarrik hartzen ditu kontuan ikasgaia
gainditzeko kausa nahikoa badagoen ala ez dagoen. Norena den errua, eta
ingurukoekikoak ez dira bere arazo.
Jurgi
handik aldendu da lur jota, eta behingoz aitortu dio bere buruari, aitzakiak
aitzakia, bere hutsegitearen erantzulea bera zela, ez zuela behar beste ikasi.
Bere kultur talde guzti horien artean, eta bere pisukidearekin egindako
parranda horiekin guztiekin asteburu guztiak okupatuta zituen, eta lan
egunetako arratsalde asko ere bai. Egia, txarto prestatuta zetorrena eta
ikasgaia zaila zela, baina ezin gainetik nagia kendu goizeko orduetako eskoletara
heltzeko. Azken azterketarako sprinta
prestatzera zihoanean marfundia agertu zen, baina azken aste bi horiek heldu
zirenerako dena zegoen galduta.
Giza
gertaera gehienek bezala, Jurgiren huts emateak zio asko zituen. Zerrenda bat
eratuko ez bide zuen arren, guk goian egin legez, Jurgik senari jarraituz
argudiatu zuen, bere entzuleria eta helburu desberdinei egoki egingo
litzaizkiekeen kausak hautatuz: Gurasoei haien begi ona erakarriko luketenak,
eta beraz hor albo batera utziko du, besteak beste, parranda gauen agenda
estua; irakasleari atzetik zekarren oinarri kaskarra eta irakaslearen
erantzukizun bide liratekeenak. Berba batean, Jurgi zera egin du, argudioari
itxura eman eta bideratu kausa bat besteen gainetik jartze aldera, eta giza
kontuetan, gainetik jartzen den kausa, maiz, pertsona erantzulearekin
identifikatu ohi da. Irakaslearekin berba egitean, erantzukizuna irakaslearen
esparrura bultzatu nahi zuen, bere gurasoekin hitz egitean bere burutik aldendu
erantzukizuna, baina bere buruari azaltzen dionean arazoa, orduan bai, orduan
bere buruari egozten dizkio leporatu beharrekoak; begiratu dio zer egin
zezakeen huts ematetik jagoteko, bestek egindakoari edo inguruko eraginei
begiratu beharrean.
Jurgik
kausa bakarra besteen gainetik jarritakoan, benetan esaten zuena zen kausa hori
kausa nahikoa zela ondorioa ekartzeko, eta kausa hori gabe ondorioa ez zela
gertatu izango. Bi hauen konbinaketan igarri beharko zenuke kausa nahiko eta
beharrezkoaren definizio gisa. Irakasleari errua botatzearekin, onartzen dabil,
irakaslea lagungarriago suertatuz gero gainontzeko kausak hutsaren hurrengo
izango zirela, hau da, irakaslearen erantzukizuna kausa nahikoaren eta
beharrezkoaren mailara igaro du. Jurgiren irakaslea ez litzateke
aurresuposamendu horiekin bat etorriko, jende gehienak ez du uste besteren
arrakastaren erantzule izan daitezkeenik.
Gauza
bi aurkeztu ditugu hemen: Jurgiren huts egitearen atzean leudekeen kausen
kontaera landu bat, eta entzuleria diferenteei egokitutako kausa buruak edo
nagusiak nabarmentzeko Jurgik egin saioak. Beraz, honek kausa argudioaren
helburu nagusi bi erakusten dizkigu.
Hasteko,
agian bakarrik nahi dituzu atera emaitza baten atzean egon daitezkeen kausa
gehienak: hurbileko eta urruneko kausak, baldintzak, eragileak eta kausa
gertarazleak, erantzuleak, halabeharraren eskuartzea, eta oztopa zezakeen baina
hantxe ez zegoen kausa hura.
Pentsa
zenezake halako ariketa bat gehiago dela testuki informatiboa argudiozkoa
baino; ez barren. Kausa askok hartu zutela parte esatea, bakar batek hartu
zuela esatea bezain kilikagarria edo akuilagarria ez izan arren, oraindik orain
ere zure irakurleari burutara eman beharko diozu kausa horiek guztiak izan
litezkeenak direla, eta gertaeren berri emateko narrazio desberdin bat ez
legokeela ez artez ez doi. Eta burutara eman beharra argudiatzea da. Egin
dezagun Jurgiren kasuan aipatutako baldintza honetara zatozela, institututik
zekarren oinarri eskasa azaltzera, alegia. Behar bada onarraraz zenezake badela
lokarririk institutuko Euskara maila kaskarra eta unibertsitateko emaitza
txarraren artekorik, baina eman beharko duzu ebidentziarik ustezko oinarri txar
hori demostratzeko; adibidez, institutuko irakasleak erabili ohi zuen metodoa
orain dela hamalau urtekoa izatearena. Areago, kausen azalpena argudioa da
balizko kausa batzuk kanpoan utziko dituzulako atzerakoegi edo begien
bistakoegi direla aitzakiatuta.
Kausa
argudioaren bigarren helburua kausa izan daitezkeen askoren artean bat eta
bakarra nabarmentzea da. Nabarmentze edo azpimarratze hau egin daiteke bai
erantzukizuna leporatzearen bitartez, bai kausa jardueran eskuartuz. Lehen
erari dagokionez, zure eginkizuna entzutegi bateko epailearen antzekoa da,
jakin nahi duzu bakarrik ea nori zaion zer zor. Bigarrenari gagozkiola,
kausaren nabarmentze edo isolatze hori kausa jardueran eskuartze motaren
araberako izango da: aurrerantzean ondorioa ez gertatzea bada bilatzen duzuna,
orduan falta den kausa oztopagarriren bila abiatuko zara, edo kausa beharrezko
baten bila hortik kentzeko asmotan. Ondorioa areagotu edo askotu nahi baduzu,
orduan kausa eragileen bila ibiliko zara.
Aztertu eta sailkatu kausa
argudioak hurrengo testuotan:
Zelan irakurri, apunteak zelan hartu, arazoei zelan
egin aurre, zelan hartu ikasteko ohitura egokiak... Horietaz guztiez ematen
diren aholkuak bigarren mailakoak dira. Ikaste lana eraginkorra izateko, bada
funtsezko eta ezinbesteko baldintza bat, inongo arau edo teknika guztiak baino
oinarrizkoagoa dena. Baldintza hori barik ezinezkoa da benetan ezer ikastea,
nahiz eta beste baldintza guztiak egokiak izan. Giltzarrizko baldintza hori
motibazioa da, ikasteko eta helburuak lortzeko gogo sutsua, gauza intelektualei
buruzko interesa, zure lan akademikoan "zerbait egiteko borondatea"
izatea. Ikasten ikasi gura baduzu, lehenengo eta bat sentitu behar duzu zure
ikasgaiak menderatu nahi dituzula, eta menderatu ere egingo dituzula. Beste
guztia horren menpe dago.
********
Eskizofreniaren jatorria segurutik gorputzaren
anormaltasun biokimikoren batean dago. Badira honekin bat ez datozenak, baina
frogak oso konbentzigarriak dira, batez ere bi iturritatik datozenak.
Alde batetik, ikerketetako datu ugariek pentsarazten
dute eskizofreniak osagai genetiko bat daukala. Bestela esanda, presiopean
eskizofrenia sintomak erakusteko joerak, neurri handi batean, oinarri genetikoa
dauka. Urte asko dira badakigula eskizofrenia familia-kontua izaten dela
(areago: datu horren ondorioz pentsatu izan zen familiaren iraganean izandako
harreman desegokiek sortzen zutela eskizofrenia). Hala ere, orain dela gutxira
arte baino ez da lortu —adopzioari eta bizkiei buruzko ikerketen bidez—
gaixotasunaren faktore genetikoak eta inguruneari dagozkion faktoreak
bereiztea. Faktore genetikoa garbi badago ere, ikerlan hauek faktore
ez-genetikoen berri ere ematen digute. Alabaina, gure ekipamendu fisiko
oinarrizkoa genek ematen digutenez, batek eskizofreniarako joera izateak esan
gura du gorputzaren parte bat ez dabilela ondo, edo baldintza jakin batzuen
pean ondo ez ibiltzeko joera izango duela. Beste gaixotasun batzuekiko
analogiak ugariak dira. Bai diabetesa eta bai hipertentsioa familia kontuak
izaten dira, baina ez dira genetiko hutsak. Zehatz esateko, heredatzen dena
zera da, baldintza jakin batzuen pean halako gaixotasuna izateko joera.
Eskizofreniarako joera biologikoaren frogak beste
iturri batetik ere badatoz: berri samarra den tratamendu batetik alegia.
Richard R. D. Lewine eta Kayla F. Bernheim,
Eskizofrenia
Kausa
motak ikusita, eta kausa argudioaren helburu nagusiak zein izan litezkeen
azterturik, hurrengo itauna hauxe dugu: zelan eman idatziz entzuleria bati
burutara kausa bat eta ondorio bat elkarri josita daudena, oso besterik baitira
kausa posible bat aipatzea eta kasua hori ibili badabilela burutara ematea.
Zorionez zuek uste baino errazagoa suertatu ohi da, argudiogileak eta
entzuleriak, biek, bihitegi berean baitituzte kausen gaineko aurresuposamendu
multzoak. Bihitegi horretan hartuko duzu oinarri. Adibide baterako, nire bi
urte jo gabeko umeak pipa hartu zidan mahai gainetik, eta orduan esan nion:
“Ez, hori aitarena da, halandaze ezin duzu ukitu”. Argi da, erabilera
txandakatuaren kontzeptua eduki arren, jabego pribatuaren kontzeptua bere ez
duen pertsona batek ezin duela hori ulertu, inferentzia hori ezin baitaiteke
hortik berez atera; noski, umeekin denda batera sartzean gurasoek izan ohi
dituzten arazoen arrazoi nagusia horixe da: ezin ulertu zergatik ezin diren
gauza horiek guztiak ukitu, ez bada etxeko salako gauza hauskor eta ezertarako
balio ez dutenen arlokoak direlako.
Gauza batek besteari eragiten diolakoaz, zerk
limurtzen gaitu? Kontsidera ezazue Uriarteren atsotitz hura: “idiak oinon
beharrean, gurdia oinoten”[28]. Badakigu idiak direna
gurdiaren mugimenduaren kausa, eta ez kontrakoa, eta horregatik ulertzen dugu
atsotitza lehenago sekula entzun gabean ere. Egiletasuna deituko diogu
ukitzezko lotura honi: idiak gurdia mugitu, guraso batek umea kulunkatu; kausa
eta ondorioaren arteko lokarririk oinarrikoena. Egiletasun motarik soilena
ikusi berri dugun kontaktu fisiko literala da.
Senari jarraituz ulertu ahal ditugu indarra,
mugimendua, erresistentzia eta erreakzioa bezalako eragile fisikoak.
Zientzialariak ez izan arren, mundu naturalean gauzak funtzionatzeko modua
senez ulertzen ditugu. Badakigu ezin dugula arrautza bat frijitu surik gabe
(eta horregatik daukagu atsotitz hura: “Odolak su gabe diraki”), badakigu
larregi janaz loditu egingo garena, badakigu autoek ezantza behar dutela, eta
beste. Baina mundu naturala alde batera utzita,
ba ote dugu antzekorik giza jokabideaz, edo gizarte bateko kausez?
Edozein gizartetan, edozein garaitan, lege fisikoei
bezain sendo eusten diegun orobat onartutako egiletasunak badira. Filosofoak,
psikologoak, antropologoak, eta gizarte zientzialariek egiletasun horien
deituraz eztabaidan dihardute: asmoak, sena, ikasitako jokamoldeak. Baino
guztiok ezagutuko genuke giza izaeraren jokatzeko erari aipu sinesgarri bat,
izadiaren erak ezagutuko genituzkeen modu berberean: ez genuke onartuko hilketa
baten arrazoitzat zoriontasuna, harriek hegaz egiteko ahalmena onartuko ez genukeen
bezala.
Zein dira giza jokaeraren egiletasun onartu hauetako
zenbait? Usteak ematen digu jendeak gauzak egin ohi dituela beste batzuk
imitatze aldera, eta era berean, besteengandik bereizte aldera. Uste dugu nork
bere onak ahalegin gutxienarekin askotzeko jokatzen dugula jokatzen dugun
moduan, eta denok saihesten dugula mina eta oinazea. Baina hemen ez garenez
arituko giza jokabideaz, esan dezagun bakarrik zenbait funtsezko motibo, kausa
eta egiletasun zabal onartu ohi direla. Giza banakoari eragiten dioten
egiletasun berek eragiten dietela taldeei, auzoei eta nazioei ere.
Egiletasunaren kontzeptua hobeto ulertuko dugu
begiratzen badiegu giza kausa-ondorio harreman batzuei eta bakoitzean
suposatzen den egiletasuna identifikatzen badugu. Esaten badugu bortizkeria
erakusten duten telebistako programek eragiten dutela gazteriarengan
bortizkeria, suposatua den egiletasuna imitazioa da. Esaten badugu urbanizazio
batean bizitzeak eraman zuela Ixone bere etxean arrosaz pintatzea, suposatzen
den egiletasuna besteengandik aldentzea da. Esaten badugu auzo bateko
herritarrek zergak igotzeko bozkatu zutela eskola berriztatu nahi dutelako,
suposatzen den egiletasuna euren ona handitzea da. Estatu batek eraikitzen badu
ubide sistema bat uholdeak saihesteko, suposatua den egiletasuna minari edo
oinazeari ihes egitea da. Askoz ere egiletasun ostuagokoak ere egon daitezke,
horiek argudiotan hartzea honetan datza: giza ekintzen iturburuaz zenbateraino
nahi dugun jardun eta landu.
Sarri, kausa eta ondorio bat elkarrekin josten
ditugunean, ez dugu aipatu ere egiten egiletasuna, jakintzat ematen baita.
Zorionez kultura bereko partaideek gutxi gora behera suposamendu berdin edo
antzekoak dituzte, zeri zerk eragin ohi dionaren gainean alegia. Argudioak
garatuko ditugu gure entzuleria bat datorreino, labur esan, gauza batek
besteari eragin diola esan dezakegun punturaino azalpen korapilotsuen beharrik
gabe.
Egiletasuna gogoan, bereiz ditzakegu egiletasuna
suposatzen duten kausa argudioak alde batera, eta holakorik suposatzen ez
dutenak bestera. Begira diezaiegun lehenago egiletasuna suposatzeko bezain
ageriko diren argudioei.
Imajina ezazue argudiatu nahi duzuela auzo bateko
gazteek porroak erretzen dituztela euren gurasoek ere alkoholarekiko eta beste
drogekiko duten mendetasunagatik. Aurrean duzun entzuleriaren arabera, denbora
luzez jardun zenezake erakusten porroak erretzen dituzten nerabeak alde batera,
eta euren gurasoak, porro erretzaile, valium hartzaile edo edariari emanak
bezala, bestera. Berba batean, ahalegina hona zuzenduko zenuke: gertaera biren
aldiberekotasuna erakusten, batari kausa deitu eta besteari ondorioa. Kausa eta
ondorioak gainezarrita dakartzazu, eta hortxe geldituko zara, zure entzuleriak
seguruenik suposatuko duelako euren arteko egiletasuna. Guraso-haurren arteko
egiletasuna imitazioa edo antzera egitea da, aipatu ahal duzu, enpatiagatik,
baina ez duzu zertan.
Orain begira diezaiogun horren erraz antzeman ezin
daitekeen kasu bati. Bi eratako argudioak sartuko dira sail honetan:
onesgarriak ez diren egiletasunak. Onetsi zaileko egiletasunean oinarritzen
diren argudioek entzuleriaren desadostasunarekin egingo dute topo. Norbaitek
badio gela batera sartzean liburuak hegaz hasten direla, argiak biztu eta
amatatuka, eta koilarak okertu egiten direla, ba ez diogu sinetsiko; gutako
gehienek ez baitugu telekinesian sinesten. Holako entzuleria baten aurrean,
norbaitek serio argudiatu baldin badu holakoen alde, argudioa beste maila
batera ekarr beharko du. Egiletasuna bera izan behar du hizpide, eta egiletasun
berri bat ezartzeak ahalegin intelektual sendoa eskatzen du.
Beste barik suposatu ezin den beste egiletasun mota
urruneko kausa da. Kausa eta ondorioak hain daude elkarrengandik asago ezin
dugula egiletasuna berehalako batean ikusi (gogoratu Inperio Erromatarren
erorketa Txinako Harresi Handiaren eraikuntzari lotua). Esaten badugu,
Titi-Kakako natiboen estomagoko minak arraina gordinik jatetik datorkiela,
edota hirurogei urteko pertsonengan halako gaixotasuna haurtzaroan izandako
beste gaixotasun honetatik datorrela esaten badugu, lotura hori oinarritu
beharko dugu, hau da, kausen katea bat emanik, bestela entzuleria galduko
baikenuke, kausa eta ondorioaren arteko lotura ez baita erraz ikustekoa.
Hortaz, kausa argudioaren esentzia hauxe da:
entzuleriak onartzeko moduko egiletasunera ekartzea. Egiletasun suposagarria
edo onesgarria baldin badaukazu, kausa argudioan emango duzu denbora gehiena,
hau da, kausa eta ondorio horiek badirela deskribatzen, eta erreskadan ematen.
Ez baduzu egiletasunik, ezarri beharko duzu. Ezin baduzu ezarri, ez duzu kausa
argudiorik.
John
Stuart Millek kausa ikerketa burura eroateko erak eskainiko dizkigu. Izan
litezkeen kasuak ezagutzearekin eta kausa-ondorio lokarria albait sendoen
egitearekin zegoen arduratuta. Laborategian, behin kausa-ondorio lotura bat
ezagutuz gero, probatu daiteke eta hartara, ziurtasun gutxieneko batez ezarri.
Gauza batek beste bati eragiten diola datu bihurtzen da. Aitzitik, ostera
antzeko kausa ikerketa gehienetan, laborategiko baldintza kontrolatuetatik ate,
ziurtasuna jadetsi ezin daitekeen helburu izan ohi da. Litekeenaren munduan
sartuko gara orduan. Gauza batek besteari eragiten diola argudio gai bilakatuko
da, ez datu, giza ekintza gehienak ezin baitira laborategian errepikatu.
Guztiarekin
ere, kausa argudioari oinarria eraikitzean bi eratara darabiltzagu Millen
oinarriko estrategiak. Bata, kausa nagusia bilatzen edo isolatzen lagunduko
digute; batez ere, kausa nahikoen multzo bat daukagunean, eta horietatik baten
eragina nabarmendu gura dugunean. Biga, kausa nagusia bilatzen lagundu digun
taktika berak lagun diezaguke irakurlea limurtzen, hau da, Millen
estrategietako batek geu konbentzitu bagaitu, gure entzuleria ere konbentzi
lezake.
Faktore
komunaren metodoa egokia da bakarrik interesatzen zaigun ondorioa behin baino
gehiagotan errepikatzen baldin bada. Jendeak gaixotasun bera atrapatzen du,
jende bati gaitz egiten zaio oso astelehenetan ohetik jaikitzea. Horrelako
gertaerak aztertzen diharduten ikertzaileek lehenik eta behin suposatuko dute
kausa denboran ondorioa baino lehenago gertatu dela. Ondorioa baino lehenago
gertatutakoak behatu ondoren, begiratzen dute ea gertaeren bat errepikatzen den
kasu guztietan. Egiletasuna aintzat harturik, kausa unitaterik txikiena,
argudiatuko dute komunean dagoen gertaera hori izan daitekeela ziurrenik
ondorio horien kausa. Hara beste adibide osoago bat:
Pentsa
ezazue literatura historialari bat dabilela ikertzen eleberrigile zenbaiten
oparotasuna ea zertan zetzan: adibidez, Dickens, Trollope, George Eliot, Edith
Wharton eta Henry James. Eta hara non guztiok hautatzen zuten goizetan denbora
bat idazteko, ordu gutxi batzuk bederen. Beraz, zuhurtasunez, esan lezake
komunean zuten faktore hori bera, goizean lan egiteko ohitura hura, izan
zitekeela emankortasun horren kausa, noizik behineko “oldargi” etena bainoagoa.
Argudio idazterakoan, historialari horrek pentsa lezake bere entzuleriak erraz
onartuko lukeela lanerako ohitura eta emankortasunaren arteko egiletasun
lotura.
Maiz,
kausa argudioan izango duzun helburua zera izango da: entzuleriari burutara
ematea kausa nagusi batek ondorioa arazi duela. Kausa hori faktore komunaren
metodoaren bitartez idoro baduzu, bilaketa jardunbidea deskribatu ahal duzu
beste barik. Sortuko duzun testuak detektibe istorio baten antza har lezake.
Literatura historiagileak lan azturak deskriba ditzake, zelan Trollopek mirabe
bat zeukan goizeko
Ariketa
honekin ikusiko dugu zelan faktore komunaren metodoa izan daitekeen bai kausa
ikertzeko baliabidea eta bai, halaber, limurtzeko tresneria ere kausa
argudiotan. Hona hemen zenbait egoera, egoera hauek faktore komunaren azterketa
eskatzen dute; behin kausa nagusia aurkituta, idatz ezazu argudioa bilaketa
hori azalduz.
Hasi
bost egoera edo bost pertsona identifikatzetik, bost pertsona horiek ondorioren
bat edo baldintzen bat komunean dutelarik: adibidez, oraintxe berri eginiko
ariketa batean markarik onenak atera duten bost kide, edo oso ohikoa ez den
espezialitateren bat hautatu duten bost ezagun; edo zaletasun berezi eta
ezohikoak dituzten bost ezagun; errepideko leku batean gertatutako bost
istripu; edo Euskadi irratien zerrendetan kanta ezagunenak.
Orain
aurkitu talde bakoitzeko elementu horiek guztiek komunean dituzten faktorea(k).
Faktore bat baino gehiago aurkituko zenituen apika, baina batzuk bertan behera
utzi beharko dituzu esanguratsuak ez direlakoan, edo oso gertagarriak ez
diratekeenez.
Desberdintasun
bakarraren metodoak erabilgarritasuna izango du baldin eta behintzat bi egoera
antzeko daudenean, batak ondorio bat daukalarik eta besteak ez. Begiratu
beharko diozu ea zein den batean dagoen faktorea bestean faltan dena, hau da,
desberdintasuna bakarrari. Hara adibide bat:
Bi
ikaslek
Desberdintasun
bakarreko metodoaren bitartez aurkitutako kausa baten alde ari bazara
argudiatzen, lehenago entzuleriari eman beharko diozu burutara kontsideratzen
ari zaren elementu bi horiek gehienbat antzekoak direla. Entzuleria
antzekotasun horretaz limurtzea ez da bat ere erraza izaten, giza gertaeretan
nekez izan ohi baita erabateko antzekotasunik.Antzekotasuna honetara ezar
zenezake (gogoratu aurreko lauhilabetean konparaketaz eta kontrasteez
egindakoa): bi kasu horiek batera dituzten gauzak eman zerrendan, edota
erakutsi ikusi batean ager daitezkeen desberdintasunak axalekoak edo
garrantzibakoak direla. Adibidez, “oso ongi” lortu zuen ikasleak eskola bat
galdu bazuen, eta bikain atera zuenak ez, erakutsi beharko duzu horrek ez zuela
eraginik izan amaierako iritzian. Holako kasu batez badiharduzu, kontu handiz
ibili beharko duzu ez dakizun holakorik itzuri, hau da, bi kasuen arteko alde
garrantzitsurik, hartara, litezkeen desberdintasunak atzera bota ahal izateko
behar izanez gero.
Oraingotan
aurkitu beharko dituzu antzeko egoeren bikoteak, batek ondorio bat dakarrela
eta besteak ez: irakasgai berean egindako bi azterketa, batak ondo irten zizun,
eta besteak ful. Interesatzen zaizun pertsona batekin geratu zara bi aldiz,
behin ondo atera zitzaizuen dena eta hurrengoan huts; Gauza bera egiteko bi
saio, behin ondo bestean hala moduz, eta abar.
Saia
zaitez orain aurkitzen bi egoera horien arteko desberdintasun bakarra; lortzen
baduzu, desberdintasun bakar hori izango da kausa nagusia darabilzun argudioan.
Gogora ekarri bi egoeren arteko desberdintasun bakar bat kausatzat jotzen
duzunean, beste antzekotasun sarri eta oinarrikorik egon behar dela bi
egoerotan. Antzekotasunez limurtu beharko duzu entzuleria, eta, gainera,
leudekeen osterantzeko desberdintasunak garrantzirik gabeak eta axalekoak
direla esan.
Aldaketa
konkomitanteak edo batera doazenen metodoak ondorio batek dirauenean eta
aldatuz doanean bakarrik erabil daiteke. Selektibitateko mailak gora eta behera
egiten du, bizimodua garestituz doa arinago edo geldoago, itsasgorak eta
itsasbeherak daude, eta abar. Aldaketoi aurre egin beharrean, eta joerak,
isuriak eta eroriak direla eta, kausa posibleen artean saiatuko zara bilatzen
zeinek irauten duen prozesu horretan guztian, eta zein doan aldatzen
ondorioarekin batera. Hori eginez, suposatzen zabiltza badela loturarik ondorioaren
aldaketa eta kausarenaren artean. Baina suposamendu horri eutsi zeniezaioke
bakarrik egiletasuna onesgarria denean.Kausa eta ondoriook batera egin lezakete
gorantz, edo beherantz, edo batak gora eta besteak behera. Kasu denetan
egiletasunari buruzko suposamendua goranzko eta beheranzko patroi horiek bezain
funtsezkoa izango da. Izan ere, zure entzuleriak ikusi ahal izan beharko du
bion arteko lotura argi asko. Begira diezaiogun adibide bati:
Urizaharreko
liburutegiak eskatu diren urteko liburuen kopurua ondo notaturik dauka.
Liburuzainak konturatuta daude hamar urteko tarte batean,
Aldaketa
bateratuan oinarritutako kausa loturaren alde argudiatzeak erakar ditzake
zenbait aitzakia: lehena, isuriak bide beretik aldatuz joan arren, ez dute
zertan lotuta egon. Bigarrenez, ustezko kausa eta ondorioak, bi-biak, beste
kausa baten ondorenak izan daitezke, beste barik. Hirugarrenik, kausa eta
ondorioa elkarren ondorio izan daitezke, adibidez, etengabeko hezkuntzaren
gorakadak ekar zezakeen liburu gehiago ateratzen hori, eta liburu gehiago
ateratzeak ekar zezakeen etengabeko hezkuntza. Zaila da, eta argudiatzen
trebetasuna behar, amildegi hauetatik guztiotatik urrun ibiltzeko.
Ekarri
gogora aldi batean gora edo behera egin duten isuri edo joera zenbait: zure
herriko bandalismo ekintzak, zuritoaren edo sagardoaren kontsumoa, aisialdiko
jardun batzuetan izena ematea (fereka tailerretan, buztina, eta abar), udako
gazteen langabezia, aldizkari batzuen salmenta, larunbat iluntzeko edo
goizaldeko auto istripuak.
Joera
horien litezkeen kausen artean saiatu bilatzen gora edo behera antzera egin
duen baten bat. Gogoratu joera biok badirela oinarritu beharko duzula lehen
partea ikasitako tekniken bitartez.
Bazter
uztearen edo alboratzen metodoak bakarrik balioko digu ondorio bat kausa nahiko
zenbaitetatik ekar daitekeenean. Suposatzen dugu ondorioa gertatzeko kausa
bakar batekin nahikoa denez gero, kasua bakar bat zebilela ondorio hori
sortzeko (suposamendu hau balizko pitzadura suerta daiteke aurrerago
garrenean). Albora uztearen metodo honetan, bada, kausa nagusi baten alde
gabiltza, baina ez hori bera gertatu zenik probatuz, gainontzekoak ez zirela
askoak izan probatuz baino.
Entzuleria
bat limurtzen izan genezakeen arrakasta, hasieratik litezkeen kausen multzoa
zehatza izatean, eta multzo horretako gureaz besteko partaideak bazter uzteko
dugun eraginkortasunean datza; zelanbait, Sherlock Holmesen metodoa esan
geniezaioke honi. Noski, Holmesen zehaztasun hori bakarrik gertatuko da kausen
multzoa itxia denean. Sarri gehiagotan, aldiz, bazterketa metodoa modu laxoan
erabiliko dugu. Hau da, argudiatuko dugu litezkeen baina begi-bistakoen diren
kausen artean ibiliz; interesatzen zaigunaz landa beste guztiak baztertuaz
alegia. Litezkeen kasuen multzo osoa ezarri eta gero bazterketa eragitea ez da
noraezeko izaten beti; nahiko izan ohi da aukeren artean gertagarrienak
baztertzearekin, batez ere, gure entzuleriak aurretiaz gogora ekar ditzakeenak.
Beti izan gogoan baina, oso erraz bota diezazuketela atzera litezkeen artean
pentsatu ez duzun bat aipatzen badizute.
Millen
metodoek entzuleria bat limurtuko dute egiletasuna suposa daitekeenean,
guztiarekin ere, zer egin baina egiletasuna suposa ezin daitekeenean? Egin
dezagun uste dugula kausari dagokionez gauza bi lotuta daudela, eta uste hori
Millen metodoren baten bitartez atera dugula eta, hala ere, ez dagoela ageriko
loturarik, aurkitutako kausa eta ondorioaren artean ez dagoela egiletasunik,
alegia. Beraz, balizko kausa eta ondorioaren arteko hurbilketa lanak egin
beharrean gaude. Bi arauri jarrai geniezaieke:
Millen
metodoak erretorikoki eraginkorrak diren arren, konplexuak dira. Egunkarietan,
aldizkarietan, zenbait hitzalditan, eta holakoetan sarri beste metodo
laburragoak erabiltzen ditugu, bidezidorrak bezalakoak. Oso luze jardun
beharrean, askotan hurren datozen metodoak erabil genitzake ustezko kausa
lotura nabarmentzeko. Metodook ez dira apika Millenak bezain zorrotzak izango
baina egiletasuna suposa daitekeenean baliagarri izan dakizkiguke. Kausak
aurkezteko metodoak dira areago, kausak aurkitzeko baino.
Bi
gertaeren arteko kausa lotura begi-bistakoa ez denean, eta hala ere lotu behar
badituzu kausa ondorio gisa, eta kausak urrunekoa edo ezegokia ematen badu,
argudio katea beharko duzu. Adibidez, esan izan da XVI mendeko Ingalaterrako
basoen galerak ekarri zuela geroko industrializazioa, edota lau hankatan
ibiltzen ez ikasteak zutik jartzen baino lehenago irakurtzerako arazoak
dakartzala, edota dibortzioaren gorakadak sukaldeko etxeko tresnen garapena ekarri
zuela. Holakoetan argudio katea behar izaten da. Kateak ustezko kausatik nahi den
ondoriora dagoen jauzia urrats txikiagoetan zatituko du. Urrats txikiago horiek
egiletasunari buruzko suposamenduei eustea erraztuko dute. Alabaina, gogoratu
katea oro bere begirik ahulena bezain tinkoa izango dela, ez gehiago.
Saiatu
lotzen urruneko kausa hauek beren ondorioekin:
a.
Umezaroko
interesa > karrera hautaketa
b.
Bizkaiko Labe
Garaiak ixtea > Guggenheim museoa
c.
Europako batasunean
sartzea > Baserriak etxebizitza bezala saltzea
Askotan
esan izan zaigu ez pentsatzeko gauza batek besteari eragin dionik lehenago
gertatu dela eta beste barik, hori egitea post
hoc falazian erortzea bailitzateke (post
hoc ergo propter hoc horren ostean, beraz horregatik). Imajinatu justu
entxufatu berri duzula telebista eta auzo osoko argia mozten dela, segurutik
argia ez zen joango zure telebistak ekar zezakeen kontsumo maila askotzeagatik.
Alabaina, lehenago gertatua hurren gertatutakoaren kausa ez den hainbat eta
hainbat adibide asma genitzakeen arren, egia da kausa beti gertatuko dela
ondorioa baino lehenago; bestela esan, lehenago gertatua ez da ezinbestez
kausa, baina kausa beti da ezinbestez arean edo lehenago gertatua. Beraz,
denboran lerratze hau kausari buruzko suposamendurik primitiboena dugu.
Normalean denboraren hurrenkera horixe suposatzen dugu, eta ez dugu zertan
aipatu argudio-bidean gabiltzanean. Hala ere, denboraren hurrenkera aipatzeak
bi gertaeren arteko kausa harremana sendotzea ekarri ohi du.
Kausa
proposizioak orokortzeak izan daitezke (“Telebistako bortizkeriak jokamolde
bortitza eragin ohi du”) edo kasu zehatzak (“Akusatuak Miami Vice ikusi zuelako, egin zuen egin zuena”). Aurreko
lauhilabetean ikasi genuenez, orokortzeak adibideen bitartez oinarritu
daitezke. Beraz, instantzia zenbaiten ordezkari dagoen kausa baieztapen bat
instantzia horietakoren baten batzuk deskribatuz oinarritu daiteke. Hala ere,
adibideak tipikotasunari jarraitu behar dionez, okerreko irudia sortzeko erabil
daitezke, maltzurki erabili ere. Alabaina, metodo hau zintzoki erabilia denean,
adibideek azpian izango dute estatistika orokorrik edota adibideek
orokortasunarekin duten harremanari buruzko egiaztapenen bat. Kausa harremanari
buruzko adibideek ere egiletasunari buruzko suposamendua eskatzen dute.
Analogia
erabiliko dugu kausa-ondorio erlazioren bat ezarri nahi duzunean beste batekin
konparatuz. Beste erlazio hori, erdu gisara erabiliko dena, ezagun eta
onestekoa egin beharko zaio zure entzuleriari. Ez bada hala, atzera bueltatu
eta argitu beharko duzu.
Adibidez
zientzialariek saguak erabili zituzten sakarinak minbizia sortzeko izan
zezakeen eragina frogatzeko. Idoro zutenean sakarina kopuru handiak minbizia
sortzen zuela saguengan, iragarri zuten sakarina gizakiarentzat ere arriskutsua
izan zitekeela. Euren argudioaren indarra gizakien eta saguen fisiologiaren
arteko analogia onartzean zetzan. Jende gehienak hala uste du; analogia hori
onargarria dela, alegia.
Analogiak
erabil daitezke iraganeko gertaeren kausei buruz argudiatzeko eta etorkizuneko
gertakizunak aurreikusteko; hau da, iraganeko gertaera bat hartu eta konparatu
hobeto ezagutzen den beste gertaera batekin.
Hona
hemen analogia kausa posible batzuk. Hartu bat eta sortu argudio testu luzexka
bat:
·
Ekologistek
badakite aldaketa txiki batek ekosistema baten oreka delikatuan ekar
liezaiokeela hondamendia sistema osoari. Pentsa ezazu orain auzo batez, eta
sortu kausa argudio bat analogia horretan oinarri harturik.
·
Termodinamikaren
bigarren legeak (entropiak) ezartzen du sistema orok desordenarako joera
daukala berez, baldin ez bazaio energia gehigarririk sartzen oreka hura
mantentzeko. Hartu lege honetan oinarri zure bizitzan ikusi duzun edo beste
jende talde batengan ikusi izan duzun joeraren bat azaldu eta argudiatzeko.
Kausa
argudioaren ezaugarririk nabarmentzekoena kausa eta ondorioaren arteko lotura
onesgarria da, hots, egiletasun sinesgarria. Hura gabe ez dago kausa eredurik
ez Millen metodoen aplikapenik edo bestelako taktikarik kausa argudioa
konbentzigarri egingo duenik. Pentsa ezazue norbaitek dioela ikasleen depresioa
liburutegiak
Egiletasuna
onesgarria denean ere, kausa argudio batek areagoko oinarririk behar izango du
kausa jakin batek eragina izan zuela erakusteko; gauza bat baita kausa batek
eragin lezakeela erakustea, eta oso besterik eragin egin zuela erakustea.
Entzuleria kritiko batek kausa-ondorioa loturik behar ditu ikusi atal honetan
deskribatu diren metodoen bitartez. Kausa argudioko hutsegiterik arruntenetako
bat horixe da hain zuzen, entzuleriak duen haragoko oinarri egarria gutxiestea.
Haramen beste hutsegite sarrienetakoak ere:
-
Faktore komunaren
metodoa bakarrik da baliagarri lehian ez dagoenean beste faktorerik
-
Bereizketa
bakarraren metodoak eskatzen du entzuleriari burutara ematea isolatu den aldeaz
ateranzko desberdintasun oro ez dela esanguratsua
-
Aldaketa
bateratuaren metodoak dakarren arazoa da kausatzat jotzen den joera eta
ondoriotzat jotzen dena, biak ala biak ere izan daitezkeela beste kausaren
baten ondorio
-
Argudioak bazter
uztearen metodoa litezkeen kausen multzoaren osotasunaren onargarritasunean
datza.
-
Beste taktikek,
berez hain zorrotzak ez direnak alde batetik, arriskurik ere badute
o
Denboraren hurrenkera
kointzidentzia hutsa izan daiteke, eta ez kausa
o
Analogiak itxura
hutsa izan daitezke, eta oinarrian oso gauza diferenteak izan
o
Adibideak ez
tipikoak izan daitezke
o
Kateak begirik
ahulenetik hautsi daitezke
Esana dugu kausa argudioaren helburua kausen arteko
elkarreragiketa islatzea edo kausa bakan baten indarra nabarmentzea dela. Kausa
eredua ezegokia izan daiteke horretarako. Azalpen kausala astunegia ordea. Eta
abar.
Nire autoa ez da martxan jartzen pistatxozko izozkia
erosten dudanean". Emakumeak esaldi xelebre hori bota zionean, Texaseko
automobil saltzaileak andrea burutik
zegoela pentsatu zuen. Udako egun beroetan emakumea denda batetik
pasatzen omen zen izozkia erosten etxera eramateko, eta beti gertatzen zen
berdin, behin ere huts egin barik: txokolate, bainila edo marrubizko izozkia
erosiz gero, autoa martxan jartzen zen, baina pistatxozkoa erosten zuenean...
bertan inkatuta geratzen zen.
Saltzaileak ikusi egin behar izan zuen sinesteko.
Lehendabizi, txokolate txangoa egin zuen, eta autoa primeran ibili zen. Bainila
edo marrubizkoa... arazorik ez. Orduan pistatxo txangoa heldu zen, eta, jakina
zenez, autoa mugitu ere ez.
Motoreetako aditu baten jakituriak konpondu zuen
arazoa. Ohartu zen txokolate, bainila eta marrubizko izozkia paketeetan
zetorrela fabrikatik, eta izozgailutik hara saltzen zela. Baina pistatxozko
izozkia dendan bertan biltzen zuten eskuz. Pistatxozko izozkia biltzeak hartzen
zuen denbora nahikoa zen automobila itotzeko Texaseko uda beroan. Azkenean emakumea
ez zegoen burutik: automobila ez zen martxan jartzen berak pistatxozko izozkia
erosten zuenean.
---New York
Handiko Automobil Saltzaileen Elkarteko Aldizkaritik, News and Views aldizkarian aipatua
**********
Gertaeren katea
Erupzio hori dezente handiagoa izan zen
Airearen goiko geruzetan pilatutako hautsak
tenperatura hotzak ekartzearen ideia nahiko zaharra da. Benjamin Franklinek
ideia horrekintxe azaldu zuen
Tambora sumendiaren hautsa goi atmosferan bildu eta
lurra inguratu ahala, goiko latitudeak itzaletan jarriz joan ziren.
--Henry eta Elizabeth Stommel, “The Year Without a
Summer” [Uda bariko urtea], Scientific American.
******
Orain dela urte batzuk, depresio gogorra pasatzen ari
nintzela, jiu-jitsu ikasten hasi nintzen. Nire helburua New Yorkeko kaleetatik
seguruago ibiltzea zen. Izan ere, bazirudien nire ezagun guztiak ari zirela
lapurretak pairatzen. Alabaina, berehalako ondorioak guztiz ezustekoak izan
ziren. Bi asteren buruan konturatu nintzen kirola izugarrizko aldaketa ekartzen
hasia zela nire bizitzara.
Nire jarrera eta umorea nabarmen aldatu ziren:
pasibitateak eta depresioak kemenari eta euforiari eman zieten bidea. Ondorengo
hilabeteetan gai nintzen nire bizitzako zenbait arlo garrantzitsutan lema
eramateko. Liburu bat idazteko beka eskatu nuen, literatur lehiaketa batera
aurkeztu nintzen eta irabazi, eta harreman zail batetik irteteko lehen pausoak
eman nituen. Garai hartan psikoterapia hartzen nenbilen artean ere, baina nik
uste dut jiu-jitsuk eta berak ekarritako sasoi fisikoak eragin garrantzitsua
izan zutela nigan.
Beste emakume askok ere izan dituzte antzeko
esperientziak. Nire lagun bat korrika egiten hasi zen, eta baretasun eta
lasaitasun berria aurkitu zituen. “Askeago sentitzen naiz, galdua nuen neure
parte bat berreskuratu banu bezala”, dio. “Osotasun moduko bat sentitzen dut:
gorputzak eta gogoak bat egiten dute, bestela lortzen ez duten era batean.
Korrika egitera joan, arropaz aldatu eta dutxa hartzeak egunero ordubete
kentzen badit ere, iruditzen zait denbora gehiago daukadala, ez gutxiago. Lehen
gauzak baztertzen nituen nire bizitzatik kemena aurrezteko, baina orain gauza
naiz betidanik egin gura izan ditudan —baina denbora faltagatik egiten ez
nituen— gauzetako batzuei heltzeko”.
Margo Lawrence, telebistako produktorea, baleta egiten
hasi zen orain dela hiru urte, eta orain astean lauzpabost aldiz joaten da
klaseetara. Fisikoan aldatu bada ere, aldaketa psikologikoa izan da benetan
izugarria. Bere buruaz daukan irudia hainbeste hobetu da non orain gutxi proba
bat egin zuen kamera aurrean agertzeko. “Kupeltxo baten modukoa nintzen, eta
horregatik ez naiz inoiz nire gorputzarekin gustura egon”, dio. “Ez daukat
berbarik esateko zein zoragarria den orain zutunik jartzea eta nire buruari
ikusgai jartzen uztea”.
--Susan Edminston, “The
Surprising Rewards of Strenuous Exercise” [Ariketa gogorraren ordainsari
harrigarriak]. Woman’s Day
***********
ZORNE IZURRIA
Colin McEnedy
Azkenean, hainbat ziklo bete ostean kolpea joten eta
gero atzera egiten, zorne izurria desagertu egin zen Europatik. Londresek
gaixotasun horrekin izandako azken esperientzia, Izurrite Handia,
Azalpen hori erakargarria da, baina gertutik aztertuz
gero ez dirau zutunik. Hori esateko arrazoi bat zera da, suak Londresen
erdialdea baino ez zuela suntsitu, mende harexen hasieran izurrite kolpeek
gutxien jotako alderdian, alegia. Beraz, aurreko garaietan gehien kaltetutako
kanpoalde jendetsuak ukitu barik utzi zituen izurriteak oraingoan. Bigarren
arrazoia da Londres izurritetik libre egon zen garai berean Europako beste hiri
batzuk ere egon zirela izurritetik libre, adibidez Paris eta Amsterdam, eta
hori ezin daiteke lotu Londresko Sute Handiarekin.
Beste teoria betegarriago (baina hala ere oker) batek
proposatzen du izurritearen desagerpena osasun eta higiene maila apurka-apurka
igotzen joatearekin etorri zela. Ezin daiteke higienearen faktorea baztertu,
baina horrek ez du azaltzen zergatik izurritearen hurrengo kolpeek betiko
eskema bete zuten, hau da, heriotza tasa handiak eraginez, baina Europaren
erdialdetik gero eta urrunago joaz bakoitzean. Ia ematen du Europa zelanbaiteko
immunitatea garatzen ari zela, eta horrek eragotzi egiten ziola gaixotasunari
betiko moduan hedatzen jarraitzea. Iparraldean atzera jotze hori ekialderantz
izan zen; Mediterraneoan, berriz, hegoalderantz. Zenbat eta beranduago sortu
gaixotasuna, orduan eta zailagoa bide zitzaion zabaltzea. Gainera, datu guztien
arabera, sasoi hartan trafikoa ugaltzen ari zen bai lehorrean eta bai itsasoan.
Azkenik, XIX. mendean arratoiak aipatu ziren azalpen
gisa. Zera proposatu zen, arratoi beltzaren (Rattus rattus) populazio dinamikan
izandako aldaketei zor zitzaiela izurritearen amatatzea. XVIII. mendean
dagoeneko ohartuta zeuden arratoi espezie berri batek —arratoi marroiak (Rattus
norvegicus)— lekua hartua ziola, neurri handi batean, gaixotasunaren betiko
eroalea izandako arratoi beltzari. Arratoi marroia askoz ere eroale eskasagoa
izango zen: arratoi marroiak beltzak bezalaxe harrapa dezake izurriaren baziloa,
baina normalean ez da gizakien inguruan bizi. Arratoi marroiak normalean soto
ilunetan edo estoldetan bizi dira, eta arratoi beltzak, aldiz, etxeetako goiko
geletatik eta teilatuko habietatik ibiltzen dira. Ekialdeko arratoi-arkakusoak
gehienez ere
Arratoi marroiaren teoriak onargarria dirudi, baina ez
dator bat datu geografikoekin: arratoi marroia Europako ekialdetik mendebaldera
zabaldu zen XVIII. mendean, eta izurritea, berriz, mendebaldetik ekialderantz
erretiratu zen. Arratoi marroiak denbora luzea zeraman Moskun izurriak kolpe
gogorra jo zuenean hiri hartan
San Diegoko Unibertsitate Publikoko irakasle Andrew B.
Appleby zenak teoria alternatiboa proposatu zuen, hots, arratoi beltzaren
ehuneko jakin bat immunizatu egin zela XVII. mendean barrena. Immunizatutako
animaliok ugaldu eta Europatik zabaldu bide ziren hurrengo ehun urteetan zehar.
Arratoiok gaixotasunaren baziloa eduki zezaketen artean ere, baina ez ziren
hilko, eta, beraz, arkakusoen populazio handia eduki ahal izango zutenez, arkakusoek
ez zuten beste ostalari batzuen bila abiatu beharrik izango. Teoria hori,
alabaina, ez dator bat animali populazioak izurriteen kontra immunizatzeko
prozesuez dakigunarekin. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle Paul Slackek
adierazi duenez, arratoiak sarritan immunizatzen dira bakterio edo birus
patogeniko batekin harremanetan jartzen direnean, baina denbora gutxirako, eta
beraz segurutik horrek ezin du esplikatu izurritearen kontrako immunizazio
orokorra.
Beste teoria sendoago batek proposatzen du
izurritearen bazilo espezie berri bat garatu zela, Yersinia pestis izenekoa,
eta hori ez zela izan aurrekoa bezain gogorra. Hain gogorra ez izanik, bakuna
moduan jokatuko zuen beharbada, eta gaixotutako animali eta gizakiei
nolabaiteko immunitatea emango zien bakterioaren oinordeko gogorragoen kontra.
Teoria bakteriologiko hori onargarria da hainbat
aldetatik. Lehendabizi, bat dator Theobold Smith patologistak proposatutako
legearekin. Honelaxe dio lege horrek: “manifestazio patologikoak zera besterik
ez dira: garatuz doan parasitismo baten gorabeherak”, eta, ondorioz, epe luzean
gaixotasunen forma ahulagoek lekua kendu ohi diete gogorragoei. Bigarrenik,
teoria honek azaltzen du zergatik gertatu ziren batera bi fenomenook: alde
batetik, izurritea ahultzea, eta, bestetik, leku batean agertzen zenean,
urrunago ezin hedatzea. Izan ere, gaixotasun bat ezin daiteke urrun hedatu
baldin eta berori harrapa dezaketen izakien kopurua txikia bada. Hirugarrenik,
badago, egon, izurritearen baziloaren senide hurbileko bat, Yersinia
pseudotuberculosis deritzona. Horrek ez die gaixotasunik kutsatzen arratoiei,
baina izurritearen kontrako immunitate maila handia ematen die.
Zabaldu ote zen apurka-apurka modernitatearen
hasierako Europako arratoien artean Yersinia pseudotuberculosis hura, edo
antzeko ezaugarriak zeuzkan beste senideren bat, eta horrek eragotzi egin ote
zion Yersinia pestis-i Europan finkatzea? Froga zuzenik ez dugu hipotesia
egiaztatzeko, baina beste hipotesi guztiak baino arrazoizkoagoa ematen du...
[1]
[2] Nire eskerrik eskerronenak Ana I. Morales-i ingelesetik euskaratu dizkidalako lan honetako hainbat eta hainbat testu.
[3] (op. cit. [
[4] Kardaberaz. “Euskarazko
Erretorika nola den” In: Euskararen Berri
Onak. Neuk bateratutako bertsioa. Apud ...
[5] [Cicero], Ad C. Herennium: De Ratione Dicendi
(Rhetorica Ad Herennium). With an English Translation by Harry Caplan.
Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press & London: William
Heinemann LTD (Series: The Loeb Classical Library, Cicero in Twenty Eight
Volumes). Mcmlxxxix
[6] Adibidez xviii mendean ingelesak hainbat eta
hainbat hitz mailegatu zituen frantsesetik; alabaina hiztegi nazionalistaren
batean begiratzen badituzu, Websterren kasurako, hitz horiek Erdi Haroko
frantsesetik datozela esango dizu, hau da, Normandoen garaitik. BBeste adibide
bat espainolarekin daukagu: Europako espainolak Ameriketakoari aitzakiatzen
diona ingelesarekiko mendekotasuna da, askotan ustezko mendekotasuna baino ez
den arren (eta hiztun gehienak amerikarrak izan arren), euskaraz ere gertatzen
dena: “hori guztia”
[7] Martha Kolln, Rhetorical Grammar: Grammatical Choices,
Rhetorical Effects. Longman:
[8] Horietarako hurrengo
erreferentzia hauxe duzue egokiena: James E. Murphy (arg.). A Short History
of Writing Instructions: From Ancient Greece to Modern America.
[9]
[10] Adibidez, Espainiar medioek lortu dute halako higuin bat sortzea “vasco” edo “nacionalista” berbekiko. Bushek, era berean, behar du jendearen atxikimendua Iraq edo Afghanistan aldika bonbardatzeko (edo beste edozein musulman herri), baina ezin du Islamaren kontrakorik egin, etxean asko ditu eta, orduan terminoen hautaketa oso zaila da; horretan datza “terrorismoaren kontrako gerra”ren arrakasta. Oraingorako Hollywoodek erakutsi dizkigu “La Jungla de Cristal” bezalakoak, eta “terrorista” hitzak bereganatu ditu tabu-berben ezaugarri guztiak.
[11] Adibidez, Savaterren edo Umbralen erausian askotan ageri dira “siglo de las luces” edo “Ilustración” terminoak. Garai horietaz oso gutxi jakin arren, berehala onartzen dugu izen horren pean ager daitekeena.
[12] Perelman, Chaim et L.
Olbrects-Tyteca. Traité de
l'argumentation : la nouvelle rhétorique. [
[13] Ahotsa eta keinuak “berezkotzat” jotzen ditugun arren, oso ondo kalkulatuta egoten dira, adibidez, Estatu Batuetako presidenteen diskurtsoetan: Clintonen azkenetako hitzaldi batean, holakoren bat bota zuren: “lehendakaritzara letorkeen hurrengo gizonari...(hemen etena) edo EMAKUMEARI esango nioke...” ezin izan zen entzun zer esango ziokeen jendea txalo batean hasi baitzen; oso zaila egin zitzaidan gogoratzea eten hori, eta txertaki hori, oso ondo aztertu eta estudiatua zegoela, hain izan zen handia entzuleengan sortu zuen zirrara. Keinuak eta ahoskerak (pronuntiatio) Erretorika klasikoan oso leku inportantea hartzen zuten; pentsa ezazue Gernikako plazaren erdian astelehen batean eguerdiko ordu batean eta jendea zeuengana hurrera arazi behar duzuela, ba oihuka zelan egin jakiteaz gain, oihu horretan modulatua mezua ere eman behar duzue. Horrelakoa zen Periclesen garaiko agora edo forua. Gaur egun ere, keinu eta ahotsa oso inportanteak dira, nahiz eta beste izen batez ezagutzen ditugun (irudi aholkua, etab.).
[14] Adibidez, Zaitegik Gorgiasen itzulpenerako egin sarreran “sinestarazpena” ematen du, baina bere hautaketa, eta, oro har, Orixeren gerizapekoena, “perifrastikoagoa” da. Haramen bi paragrafo hautak gaurko grafiara ekarriak:
“Badakigu Atenasko herrian eta batez ere hango herri legedian egiteko handia zeukatena hiztunek. Herri batzarretan eta auzitegietan hitza zen nagusi: hitza mendeanago zerabilen hiztuna herri osoa menperatuago erabiltzeko gertuago zegokeen. Kristoren aurreko bosgarren mende erditsuraino, hizlari izateko bide bakarra nork bere kabuz erabili beharra izaten zuen. Garai hartan, berriz, bideok aldatu egin ziren: aldez sofistalariak, aldez Siziliako hiztunak agertu ziren. Horiek hizlari izateko erraztasuna irakasten hasi ziren: gazteak horretarako gaituagoak ziren neurrian, errazago sortzen ziren hizlari. Sofistalari eta hizlariok irakatsiaren aldera irabazi-saria jasotzen hasi ziren. Irabazi-saria ederragoa eta aberatsen semeek irakasgai berriari ekiteko gogo handiagoa erakusten zuten. Hamaikatxo erakusbide dugu Atenasko handi-mandien lehia eta zaletasuna, irakaskizun berriok burutzeko. Goiko haziera eta heziketa gertatu zen. Gazteok herri-gizonago egiten ziren. Nor bere buruaren jabeago eta handiki etxeko seme bati zegokion bizibide zabalagoa izaten zuen hark. Honetara ulertzen zen erretorika bideak: gizona gizonagotu egiten zuen.” (...)
“Erretorikaren zaina eta
muina zertan datzan aztertzen hasten dira. Elkarrizketa honen hasieran Polok
irakasle nekatuaren ordezkari jarri nahi izango luke. Haren irakaslearen
egitekoa goratzen hasten da bipil eta biribil: erabat esan, barre eragiten
digu, esatekoak esateko barrena baitu. Haren irakaslearen izangoa zein den
adierazteke, beraren balioa goratzeko bekokia du, izan ere. Sokratesen nahiari
erantzunik, Gorgias elkarrizketaren arteko egiten da berriz. Hizlariaren
egitekoa entzulearengan sinistarazpena sortzea omen da. Sinistarazpena
bitarikoa da, berriz: batak jakiterik gabeko sinistea eta besteak jakitea omen
dakartzate. Erretorika, berriz, ustezko sinistarazpenaren eragilea da, ez baina
irakasteko sinistarazpenaren eragile, zuzenari eta zuzengabeari buruz*. Ezin
izan bailezake nonbait aldi laburretan hainbesteko giza ostea irakatsi halako
gai handietan. Hiztunak burulangileak baino areago omen dira zernahi burutzen.
Beraz, ezikasien aurrean, ez jakin arren jakinarena egiten du hizlariak. Orobat
zuzenari buruz. Horri buruz ikasle ezikasirik baletorkio, irakasleak berak
irakatsiko lioke zuzen izaten. Beraz, hizlariak zuzenari buruz gainez egingo
balu, hizlaria izango litzateke erantzule, ez baina irakaslea.” Zaitegi, Jokin.
“Gorgia-ren Atarikoa”. In: Platon II:
Gorgia. Eladeratik Zaitegi eta Plazaola-tar Iokin-ek, Ph.D. euskeratua.
Usurbil: Inprimatzaile Izarra (Series: Ikastola Nagusirako Liburuak: ELADE-ko
KLASIKUAK).
[15] Ikastaroan zehar zatiak
moldatzen joango naiz, beste hemendik ere: Kolln, Martha. Rhetorical Grammar: Grammatical Choices, Rhetorical Effects.
[16] Horixe izan zen behintzat
Sokrateren abiapuntua, baina helmugan zikutarekin brindis bat egitera behartu
zuten. Gero Plato etorri zen, eta elkarrizketak idazteko aurretiaz
asmatzearekin Sokrateren kontrako norabidea hartu zuen, bere ikaslea zela
aitortu arren; beraz ahozkotasunaren eta idatziaren arteko alderik bada hemen
ere; eta hemendik uler daiteke zergatik antzinako Bizkaiko foruek galarazten
zioten Gernikarako sarrera Salamancan ikasitakoari, edo lizentziatura baten
jabe zen orori (apezpikuak barne).
[17] Berdin honoko
baieztapenarekin “Igelenean Iruńean egin zen Euskararen aldeko manifestaziora
[18] Alde batera utziko ditugu
“objektibo” vs. “subjektibo” terminoak, horiek irratietako esatarientzat utziko
ditugu. Gu ez gara hain sofistikazio gabeak. Gauzak ezin dira subjektiboak izan
banakoa gizarte eta kultura batekoa delako, eta gizarte eta kultura horretako
iritzi zenbait izango dituelako, nahitaez. Eta objektiboa den gauzarik ere ez
dago, gauzari beti begiratuko zaiolako ikusmiraren batetik, eta perspektibak
berak ezartzen ditu baldintzak eta murriztapenak. Gauzak beraz
intersubjektiboak dira.
[19] Hau, bistan da,
asmatutako adibidea da.
[20] Honen harian, pentsa
ezazue eskolan agintzen diren testuak, “deskribatu etxe bat” bezalakoak ondo
eratuta dauden, eta zergatik.
[21] Konturatu zaitezte
egunkarietako iritzi artikulu gehienek lehenago “egoera azaltzen” digutela;
horixe da eskakizuna sortzea.
[22] Haramen paragrafootako baieztapen orokorrak. Zenbat hurbiltzen dira zuk asmatutakoekin?
1- Badirudi pilo bat japoniar ezkutuko Marlboro tipoak direla
2- Aldaketa horiekin maiatza, loreen hilabetea beharrean, San Martin eguna bihurtu da entrenatzaileentzat.
[23] Hemen ikasleak erratu ohi dira, eta jarraitzen diote hain zuzen adibide ez denari, aurreko ereduari, alegia.
[24] Erretorikoki eta
akademikoki hartzerik ez dagoen, baina UPNren kutxa intelektuala bilakatu den
liburu oso bat dago ikuspegi hau defendatu nahian, Lodares-en El Paraíso Políglota hain zuzen ere.
Horrek erakusten du pertsona batek lortzen duen titulazioaren gorak ez duela
zer ikusirik pertsona horren zentzugabekeriak esateko kapazitatearekin, edota
doktoregoko tesi epaimahaikideei eskatu behar zaiela zorroztasun handiagoa.
[25] Europako hezkuntza aristokratikoan oraindik egiteke dagoen iraultza "oinarrizko kontzeptuari" kritikatik etor dakiguke: zer da oinarrizko? zein esparru edo teoriatan, zergatik eta norentzat da oinarrizko? Laborategiko igela ez da beti igel, igela laborategian ala igela bere inguruan aztertzeak eskatuko dizkigu oso bestelako oinarrizko printzipioak, laborategian denean, luzetara moztu ala zabaletara, bakoitzak "deskubrituko" dizkigu oso "egia" eta datu diferenteak. Horretan datza Europako akademiaren izaera aristokratikoa; azken batez, nork erabakitzen du zer igaroko den "entziklopediara"? Euskaldunok, beste gutxiengo askok bezala, entziklopediaren despotismoa jasan izan dugu.
[26] Nire semeak orain ikasi
du esaten "A'ur, paaaa!" hau da, 'agur' eta musuaren keinua. Bi
esaldi horiek esapide instituzionalizatutzat jotzen baditugu, oraindik nekez
ulertzen dut zein den esaldi horien erabilera. Zelan eta zertarako ikasi ditu
[27] Gure gizartean, jende
batek bai aipatzen dituena, normalean beste maila batean (katedrak eta
abarrak), eta normalean hain zuzen errealitatearen egituratzat jo nahi ez
direnean, funtzio politiko jakin batekin.
[28] Marmar egin; menturaz “oinaze”rekin
loturik.