Irakasgaia: Zalantzak argitzeko lantegia

 


Irakaslea

Iñaki Ugarteburu Gastañares

Saila

Euskal Filologia

Orduak

16 ordu

Ikasketari kopurua

30

 

 


1. Aurkezpena

2. Helburuak

3. Edukia

4. Metodologia

5. Ebaluazioa

6. Denboraren banaketa

7. Ziurtagiria

 


1. Aurkezpena

- Ikastaro hau lantegi modura antolatu dugu eta ikastaroan zehar egingo duguna, oro har, hauxe izango da: ariketak egin, ariketak zuzendu, zalantzak argitu.

- Oinarrizko euskara maila hobetu nahi duten edo zalantzak argitu nahi dituzten irakasle elebidun guztientzat dago prestatua.

 

2. Helburuak

 

- Oinarrizko euskaran zalantzak dituzten irakasle elebidunei, zalantza horiek argitzeko bidea eskaintzea.

- Test erako ariketen bidez, euskararen alderdi paradigmatiko eta formalak berrikustea eta erabiltzen trebatzea.

- Euskara erabiltzean gogoan hartu ohi ditugun arauez (linguistiko, akademiko, estilistiko...) gogoeta egitea.

 

 

3. Edukia

 

 - Morfosintaxia: morfologia eta sintaxia arazoak (a itsatsia, nominalizazioak, atzizkiak, aditza…)

 - Ortografia eta hiztegia.

 - Gomendio eta arauak.

 - Erdarakadak eta esamoldeak.

 

 

4. Metodologia

 

- Astero banatuko dira berrogeita hamarna itemez osaturiko bi fitxa. Fitxa horietan galderak eta aukerako erantzunak eskainiko dira (a, b, c, d: zuzen bat eta hiru oker). Ariketa horiek egin eta tutoreari bidali behar zaizkio.

- Ariketak bidali ondoren, zuzenketa-orria jasoko du ikasketariak.

- Ariketak egin edo zuzendu ondoren, zalantzak argituko dira tutorearekin. Argibide eta azalpenak azterketari guztiei bidaliko zaizkie eta eztabaidarako foroa eratuko da.

 

5. Ebaluazioa

 

- Ikasketari bakoitzak egingo du bere autoebaluaketa, tutorearengandik jasoko dituen zuzenketa-orriak erabiliz. Pentsatzekoa da euskaldun trebeak 50 item-etik 35 zuzen emango dituela batere arazorik gabe. Hortik gora dabilena, ongi dabil.

 

 

6. Denboraren banaketa

 

 

Atala

Data

Ariketak

 

1. astea

05-05 / 05-09

Gramatika / Ortografia

2. astea

05-12 / 05-16

Ortografia / Atzizkiak

3. astea

05-19 / 05-23

Gramatika / Erdarakadak

 

4. astea

05-26 / 05-30

Erdarakadak / Atzizkiak

 

 

7. Ziurtagiria

- Ariketen erdiak egitea izango da ziurtagiria jasotzeko baldintza bakarra..

 

Zalantzak Argitzeko Lantegia 


 

Irakaslea 

Iñaki Ugarteburu Gastañares 

 

Saila 

Euskal Filologia

 

Lantokia 

Euskara Zerbitzua

Data:2003-05-05

Sarrera

1. Programa hau irakurtzen hasi aurretik kontsulta ezazu ikastaroaren gida, ikastaro honi dagokion orri nagusian (Campus Birtualean)

 

2. Oraindik Campus Birtualean ibiltzeko arazoak baldin badituzu, hemen aurkituko duzu gida laburra: gidacv.pdf

 

3. Lantegia lau saiotan banatua dago eta saio horietako bakoitzean hainbat ariketa egingo dugu. Baina ariketez gaina, hainbat azalpen eskainiko dugu gai zalantzazko edo korapilotsuak argitzeko. Azalpen horiek laburrak eta eskema itxurakoak izango dira, azalpenetan luzatu gabe.

 

 

Hasierakoak

 

1. Ariketak egiten hasi aurretik, irakur itzazu arauari buruzko hausnarketa hauek:

 

Hiztegia eta gramatika

 

Azter ezazu zer den hiztegia eta zer den gramatika. Bereiz itzazu hizkuntzaren hiztegi-gramatikak eta haiek formalizatzeko idatzi eta argitaratu ohi direnak. Ikas ezazu zer den agramatikaltasuna.

 

Jarrerak eta azterbideak

 

Hizkuntza arazoak aztertzeko orduan hainbat jarrera edo ikuspuntu har daiteke: deskribatzailea, esplikatzailea, arau-emailea.

 

Arauaz

 

Zer da araua? Zer dira hizkuntza-araua eta akademia-araua?

 

Kalkoak

 

Karlos del Olmo itzultzaileak Senez aldizkarian argitaraturiko artikulu honetan hainbat adibide aurkituko duzu erdarakadak eta erdaratiko kalkoak zer diren ikasteko.

 

 

2. Bibliografia. Irakur ezazu HAEE-IVAP erakundeak prestatua duen Zalantza-dantza liburua. Liburu  horretan biltzen dira hainbat eta hainbat zalantza eta erabilera oker. Erabil ezazu ikastaroan zehar ere, zalantzak argitzeko. Ondoko lotune honetan eskuratuko duzu liburua:

 

Zalantza-dantza (HAEE-IVAP)

 


1. saioa

 

1. ariketa: gramatika01 (hizkuntz formak)

2. ariketa:  ortografia01 (idazkera arauak)

 

- Ariketak tutoreari bidaltzeko, eskura itzazu Campus Birtualean, ikastaro honen Liburutegian, eta bidali tutoreari, zure zalantzekin batera. Ariketak formulario modura aurkituko dituzu Liburutegian: fitxategia eskuratu eta aski duzu dokumentu horretan izena jartzea eta erantzun zuzenak laukitxoetan (a, b, c, d) markatzea.

 

- Zuzen ezazu zure lana, kontuan izanda 50 itemetik 35 behintzat asmatu beharko zenituzkeela.

 

 

1. ariketaren ebazpena: gramatika01 (hizkuntz formak)

2. ariketaren ebazpena:  ortografia01 (idazkera arauak)

 

 


2. saioa

 

 

1. ariketa: atzizkiak01 (forma eta erabilera)

2. ariketa: ortografia02 (idazkera arauak)

 

- Ariketak tutoreari bidaltzeko, eskura itzazu Campus Birtualean, ikastaro honen Liburutegian, eta bidali tutoreari, zure zalantzekin batera. Ariketak formulario modura aurkituko dituzu Liburutegian: fitxategia eskuratu eta aski duzu dokumentu horretan izena jartzea eta erantzun zuzenak laukitxoetan (a, b, c, d) markatzea.

 

- Zuzen ezazu zure lana, kontuan izanda 50 itemetik 35 behintzat asmatu beharko zenituzkeela.

 

 

1. ariketaren ebazpena: atzizkiak01 (forma eta erabilera)

2. ariketaren ebazpena: ortografia02 (idazkera arauak)

 

 

 


3. saioa

 

 

1. ariketa: gramatika02 (hizkuntza formak)

2. ariketa: erdarakadak01 (erabilera)

 

- Ariketak tutoreari bidaltzeko, eskura itzazu Campus Birtualean, ikastaro honen Liburutegian, eta bidali tutoreari, zure zalantzekin batera. Ariketak formulario modura aurkituko dituzu Liburutegian: fitxategia eskuratu eta aski duzu dokumentu horretan izena jartzea eta erantzun zuzenak laukitxoetan (a, b, c, d) markatzea.

 

- Zuzen ezazu zure lana, kontuan izanda 50 itemetik 35 behintzat asmatu beharko zenituzkeela.

 

 

1. ariketaren ebazpena: gramatika02 (hizkuntza formak)

2. ariketaren ebazpena: erdarakadak01 (erabilera)

 

 

 


4. saioa

 

 

1. ariketa:

2. ariketa:

 

- Ariketak tutoreari bidaltzeko, eskura itzazu Campus Birtualean, ikastaro honen Liburutegian, eta bidali tutoreari, zure zalantzekin batera. Ariketak formulario modura aurkituko dituzu Liburutegian: fitxategia eskuratu eta aski duzu dokumentu horretan izena jartzea eta erantzun zuzenak laukitxoetan (a, b, c, d) markatzea.

 

- Zuzen ezazu zure lana, kontuan izanda 50 itemetik 35 behintzat asmatu beharko zenituzkeela.

 

 

1. ariketaren ebazpena:

2. ariketaren ebazpena: 

 

 

 


 

 

Amonaren sukalde-txokoa

 

 

Txoko ezkutu honetan amonaren errezetak jarriko ditugu. Azterketa sakon eta erabatekorik gabe, hainbat gai korapilotsuren inguruko gomendioak jarriko ditugu, sukaldaritzako errezeta labur eta irakurgarrien antzera. On dagizuela.

 

 

1. Gerundioak saltsan.

 

2. Esaldien nahaskia.

 

3. Baldintzak Boloniako erara.

 

4. Exonomastika sorbetea.

 

5. “Bat” Matxin Parrat.

 

6. Profesorado” erregosia.

 

7. Zizka-mizka.

 

8. “Arren” nahas-mahas.

 

9. Loturak nolabait.

 

10. Nahasgarriak nahastaile.

 

11. Laburdurak labur.

 

12. Puntuz puntu.

 

13. Elkartuak (I).

 

14. Elkartuak (II).

 

15. Elkartuak (III).

 

16. Kalko erabat mozorrotuak.

 

17. Erdarakada fresko-freskoak.

 

18. Kalkoak tomatearekin.

 

 

 

 

Liburutegira Sarbidea.


 

 

IRAKASGAIA: Zalantzak argitzeko lantegia

 

 

·  Zalantza batzuk  Iñaki Ugarteburu Gastañares  20/05/2003

 

·  2. saioa: "Erdarakadak01" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  16/05/2003

 

·  2. saioa: "Gramatika02" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  16/05/2003

 

·  Puntu eta koma  Iñaki Ugarteburu Gastañares  16/05/2003

 

·  Ortografiaz  Iñaki Ugarteburu Gastañares  12/05/2003

 

·  2. saioa: "Ortografia02" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  12/05/2003

 

·  2. saioa: "Atzizkiak01" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  12/05/2003

 

·  Irakurgaiak  Iñaki Ugarteburu Gastañares  20/03/2003

 

·  1. saioa: "Ortografia01" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  20/03/2003

 

·  1. saioa: "Gramatika01" ariketa  Iñaki Ugarteburu Gastañares  20/03/2003

 

·  Zalantza-dantza  Iñaki Ugarteburu Gastañares  20/03/2003