Aingeru Hernández Santamaría (Heziketa Fisikoa)

 

METAFORAREN TEORIA:

HAZPEGI ,MUSU.

 

DICCIONARIO RETANA DE AUTORIDADES DEL EUSKERA

 

-         AZPEGI:

o       Itxura; adibidez: “itxasoaren azpegi”; E. Arreseren poesia baten titulua (Olerki Berrizte, 73). “Bi arlo bereziak ditugu emen: bat, egitaraua bera egitea; eta bestea, egitarau orrek bil ditzaken azpegi guziek ongienez betetzen yardutzea”. URRESTARAZU.

o       Gurpegi, mastar.

 

-         AZPEGI-GILTZE: erroak, gurpegian sartzen diren piezak.

 

-         HAZPEGI(AK):

o       Aurpegierak, adibidez: “hazpegiak bertzeari hautsten zaizko tiraka, eta zainak apartatzen gorphutzetik izpika”, (J. Etcheverry)Harriet.

o       Aurpegiaren zati ezberdinak. Lhande.

 

-         MUSU:

o       Aurpegia, adibidez: “egun oroz bear dira garbitu musu eta eskuak, (Dialogues Basques). “Don Jose Domingo zan/ Ezkioko apaiz/ Ataun´era aldatua/ oso musu alaiz”. Amillaitz, katu-eztaiak. “Musu-legun bat”: pertsona bat larmintz freskoarekin.

o       Ezpain, mustur, adibidez: “nere burua, begiak, aoa, musuak, oñak, eskuak eta gorputz guzia begiratuko det”. Kardaberaz, “xerrien musuak”. Harriet, “musu garbietan”: nire mustur garbietan (nire bizarretan). Peru Abarka, 7. Ozta ikasi due/ musua garbitzen/ beren buruaz dabiltze/ ezkontzak egiten. Bertso berriak Ezkioko Itxuak jarriak.

o       Sudurra, adibidez: “bere mantal zikiñarekin begietako makarrak eta musuetako dindirria kendu zituanean”. Euskalzale, 1897, 187-188.

o       Pot, apa, adibidez: “eta berehala hurbildurik Jesusi, erran zioen: agur, Nausia. Eta musu eman zioen

o       Gain, punta, adibidez: “beren amak atera oi diote eguzkitan orratz-musuarekin”; “amudun listaria ezkerrarekin artu ta eskubiko beatzekin bokartaren begitik sartu ta amuaren musua isatsaraño sartzen zieten”. Anabitarte, Donostia, 23.

 

-         MUXU:

o       Aurpegia, adibidez: “muxuko bi oyak malkoz beteak ikusi dizkiot”. F. Etxeberria, Euzko Gogoa.

o       Pot,apa.

 

 

 

 

 

KOLDO IZAGIRREREN LOKUZIO HIZTEGIA

 

Liburu honetan esamoldeak ataletan sailkatuta daude, beraz, aditz lagunen atalean hauexek bereizten dira:

 

-         Nolatasunezkoei dagokienez:

o       MUSU TRUKE= ordainik gabe; adibidez: “eta Jaunaren barkazioa irabaz hantxe mosu-truk”; “iñork nai al du lanik egiñ musu truke”; “musu-truke ez du iñork irabazten”.

 

-         Nontasunezkoei dagokionez:

o       (neure, heure, bere…) MUSU GARBIETAN= aurrean (sudurren aurrean); adibidez: “ez esan deustazuna aurkez aurke edo neure musu garbietan”.

 

Hiztegi honetan ez dugu hazpegirekin zerikusirik duen esamolderik aurkitu.

 

 

 

“GOTZON GARATEREN ATSOTITZEN HIZTEGIA”

 

-         MUSU:

o       “Berez (musu truk) ez da ogirik irebazten”

o       “Eure gelaria (neskane) ez potikeia (musurik eman), hant (harrotu) eztakia alegia hura andregaia”

o       “Haurrari musu, amari musu”

o       “Maite duenak egin(dako) uspela hobe da, herradunaren musu maltzurra baino”

o       “Musu truke ez da ezer”

o       “Musu txar bat baino hobe belarrondoko bat”

o       “Musua denei, moltsa inori ez”

o       “Azaroko oskarbiarekin eta tabernako neska musu gorriarekin ez fiatu”

o       “Ene senharra ohian eri, uliak uztar emanik. Hura niri hiltzen bazait, bertzett´o bat izanen dat, musua gorri, larrua legun, botilla mahaiñan daukan bat”

o       “Tabernako neskatxa musu gorriarekin eta azaroko oskarbiarekin ez fiatu”

o       “Tabernako neskatxa musu gorrirekin eta bide ondoko arbolarekin, argi ibili”

o       “Ttipiak handiari belaunean musu”

o       “Okalondo(a)ri eziñ iñork musurik eman”

o       “Urrian (urrean hurbil) dago baña ezin ukolondoari musurik eman”

 

- Hiztegi honetan ez dugu hazpegirekin zerikusirik duen esamolderik aurkitu.