ITURRIA: Pablo Zamarripa; Manual
del vascуfilo, Bilbao,
Wilsen editorial,
EGA:
A
─Ahorik eskura joan
zitzaigun: bat-batean hil zitzaigun
─Aho betekoak entzun/esan:
Edozer esan/entzun, gogorrak bota
─Agerian: begi-bistan
─Agiriko da: ikusiko dugu
(zalantzazkoa), Ad.: "Etzi emango dizut"─ "ageriko da"
─Beti dabil aiko-maikoan: (pamplinas)
─Irakasleak esana
aintzat/aintzakotzat hartu
─Aitaren egin orduko
─Peru bera ere lurmenduta
aitarenka dago: harriduraren harriduraz aitaren egiten
─Aitaren eta semearen hau da
mutilaren okerra!
─Edozeinek esango luke aditu
baten/begiratu batez ogerleko hau ona dela
─Horiek haize ezkutuan daude:
Haizetik babesean ('socaire')
─Peru hordirik dago eta
albo-alboka dabil: balantzatan, manda-mandaka
─Albokara jausi da: ('de lado')
─Ahal dela zurearekin egingo
dugu
─Hiru joko alde-erreskadan /ahal-erreskadan
irabazi dizkit: bata bestearen atzean
─Mariri aldia egin zaio :
atakeak (epileptikoak) eman dio
─Hori ere aldiko baten ez zen
hain ondo ibili; garai hurbil baten ez zen...
─Handia da gero jazo
zaiguna!: Handia da zu Perurekin ibiltzea
─Behingoan handi-handika egingo dugu: ('En seguida lo haremos a grandes rasgos')
─Errotara irinetara ere neuk
joan behar izaten dut handi-handirik: beste batek errazago egin ahal duelarik
─Handika/askoka
erosita merkeagoa da: ('al por mayor')
─Zer darabilzu handikorik
hortikora? ('de la Ceca a la Meca')
─Gizontasuna ez datza handi-txikarrean: neurrian
─Hau beti hango gezurretik
horko gezurrera: gezurrari ez dio erortzen uzten, beti gezurretan
─Lodi ez baina ante onean
bazaude: ('buena presencia')
itxuroso.
─Manu albo-alboka ibili zen,
baina zu ere antz-antzean, antzeratsu.
─Hasi ziren borrokan eta han
ziren hangoak ('allí fue Troya')
─Aho batez
─Aho bete hagin(ekin) ─mugagabean─ utzi gaituzte
─Horri atsoa aho betean esan
dakioke.
─Aho bete hezur geratu ('a la
luna de Valencia')
─Aho bete betean esan,
aitortu
─Ahopean, ahopeka,
isilka-isilka, ostu-ostuka
─Horiek ere apapuan bizi
dira, ozta-ozta, estu, diruari asko begiraturik
─Aratinik: ahozkora
─Haren baten dabiltza
lehiakideak
─Arinari eman: korrika hasi
─Arnas bakoitzean, arnasestuka
baino larriago.
─Zure arrebari herri osoak
aurpegia harturik dio argal dagoena, kontu harturik
─Har iezaiozu aurpegia alkate
jaunari, berarekin hitz egin, elkar ikusi
─Aurpegi ona egin dit, ondo
hartu nau, pozarren
─Artaburuak urkultzera,
antzarrak ferratzera, pikutara
─Nik ez nezake hori irakur hartu
utzian izan ezean, tarteka-marteka.
─Zer da gazte jendea astegun
buru zurian tabernan dagoena bada, ('en simple día de labor')
─Hori honezkero hartan izango
da, ('en agua de borrajas')
─Hartan izan liteke, berdin
izan liteke, ez litzateke ezertan aldatuko.
─Hara Patxi, hartan horretan
gautuko digu, ('en estas y en otras')
─Zuri atzekorik aurrekora
doakizu goiza, lanak egin barik
─Erloju hau atzera/aurrera
dabil/dago (atzeratuta? dago)
─Oratu dit atzerik hara eta
bota nau lurrera
─Peru eta Txandres
egunokin atzez-atze daude. (Betiko adiskidantza
barik)
─Gauza guztiak datozkizu
aukera-aukeran ('a pedir de boca')
─Atzeraka barik aurreraka ez
zinateke bada arinago helduko?
─Ez dut ezer ostuko
aurrerantzean/areenetan
─Hau aurrerantzerako
ere ona izango da
─Horrelako gauzak aurretiaz/aurretizik esan behar dira.
─Nire etxea eta horrena
aurrez aurre daude (karan kara)
─Azal dabil Joane mozkortia dela (gauza jakina da, agerikoa) "azal
eta zabal" ('público y notorio')
─Atzekoz aurrera, azpikoz
gainera, iruntzetara...
─Oraingoan azpitik irten dira
(gaindituak, galdu egin dute)
B
─Bagara? Ba ote gara? Ba al
gara?: prest al gaude ─Bai ondo ere!
─Niri ere emango didazu ez
da? ─Bai horretan! (noski)
─Halako hiru egingo nituzkeen
nik. Baita eta! (esanaren baieztapena)
─Ogerleko bat emango ei
didazu ─Baita zera ere! / Bai, zera!
/ Bai, zeretik!
─Gura duzunean bakarrean
egingo dugu berba ('a solas')
─Hori bakean uzteko da hobea
(ez zirikatzeko pertsona, 'malas pulgas')
─Durangon eta albo herrietan
bala-bala dabil horko batzarrean jazo zena; ahotik ahora.
─baneritzon; banengoen ni,
horretan nengoen, hori gertatuko zelakoan...
─Gaur bat ere direnak hara
doaz (zerbait direnak, garrantziren bat dutenak)
─Nik berdinean hara gura dut
(aukeran izanez gero)
─Hara gero! barregarri erabil
zaitzake horrek! ('a mal traer')
─Berriren berri egin beharko
dugu; berriro hasieratik egin beharko
─Janzki hau berritan polita
zen (berria zenean)
─Gizon hori barru
handikoa/gutxikoa da ('de mucha trastienda,
muy reservado')
─Ume hau barru txarrekoa da
(urdai gaixotia edota umore txarrekoa)
─Nik hori batabatean
ikusi dut (nonbait)
─Bat batera heldu ginen biok;
era batera, aldi berean.
─Hainbat gari izan da aurten
batean bestean; bazterretan, auzoan.
─Egun osoan ibili gara batera
bestera / batetik bestetik; harantz eta honantz.
─Atzo, hori eta biok
bateratsu heldu ginen.
─Bularra ere espataz batetik
bestera igaro zioten
─Horrek egunean bost mila
erreal irabazten ditu batez beste.
─Lagun asko daukazue?─ Etorri dira batzuk-batzuk.
─Zuen mutilak gureari begi
handia dio ('caer bien')
─Ume denek egiten diote begi
argia gozoari.
─Bart, gau osoan, ez dut
begirik batu
─Badabil hori ezerrereztarako begiak bota beharrean. ('dejarse la piel')
─Zamudioko erromeriara joango
zen hori, begia legez ('ziurrenez, ikusi izan banu bezala)
─Bada nik hori begi bete
betean ikusten dut ('argi eta garbi')
─Zer diozu? ni ez naiz inoiz
antzokira joan begien egarri; erakustearren
─Gizakia begien itxi-ireki
batean hil liteke.
─Horrek begi onez ikusten du
hau, ondo deritzo
─Aita pozik dago semeari
begira/Aita pozik dago bere semearen begira (so/itxaroten)
─Horiek begiratutxoan bizi
direnez aurreratuko zuten dirua
─Gizon gizajoa begitan hartu
dute, begi txarrez.
─Nik ez nezake hemendik
Sondikako eliza begi hutsez ikus
─Begiz begi elkarri aditu
genion; begira-begira egon, adi-adi.
─Gaurko zereginak behin banan
egingo ditugu; txandaka
─Esan nizun behin baino
gehiagotan harekin ez ibiltzeko.
─Hori behin (baten)
mozkortuta ikusi genuen
─Etxola hori behin-behinean egin dugu
─Bai, bai, behingoan
/behingo-behingoan ekarriko dizut (segituan)
─Hau behingo baten egiten da
(berehala)/ behingo baten hil zintezke.
─Manu behinik behin
(behintzat) etorri da.
─Gaur medikuek belarriak bero
izan dituzte; txarto esan da eurongatik.
─Hori esan nionean belarriak
makal-makal/apal-apal eginda etxera joan zen; buru makur.
─Gizonak benetara egon behar
du horrelako eguraldiaz itsasoratzeko; iritzian sendo, zeharo sinetsita.
─Hori ez du berak beretara
egin; inongo laguntza barik, berenez. (neuk neuretara... 'motu propio')
─Eurak ere berandu baten
etorri dira; ezordutan, goizeko izarretan.
─Hamarretan beranduen dela.
('a más tardar')
─Horren mihia! berba batetik
bestera manuri lapurra deitu dio.
─Horrek berban-berban botatzen
du biraoa.
─Berbak dakar berba ('y hablando de eso...')
─Ez dago hain txarto bere
berean dagoena; zor barik.
─berebizikoa da mutil hori
horretarako; ('a propósito')
─Bilbora bere(n) bererik joan
da
─Miesa hau ona da bere
duinean; ('en su género')
─Peruk solo honi beti aditu
dio beretzat. (berea balitz bezala hartu)
─Laguna bertan behera utzita
zatoz ala?
─Pilota hori besagain jo ('a volea') =/= besape, besa-zehar.
─Ahizpatxo biak besoz beso
ibiltzen dira; helduta.
─Erdu beste behin ere.
─Manuk, bestela baitakoan
etorririk, eskupekoa eman zidan. ('disimuluaz')
─Bestelako zera da hori,
erakutsi didazuna! ('vaya una cosa')
─Bestera, kontrara.
─Hori besterik da, hori oso
gauza bestelakoa da.
─Eta kartzela eroan gura
ninduen beste zer barik.
─Gizon honek betaz dagoenean
barre asko eragiten digu.
─Berandu ibili naiz baina
eskola sartu orduko heldu naiz, bete betean koixu dut
eskola.
─Itzaleko gezurrak esan
dizkio Manuk Peruri eta Peruk bete betean sinistu.
─Manifestazioan jendea bideak
betean dator, bide osoa hartzen duela.
─Ardura barik esan nezake
baietz, bide onetik dakit eta.
─Peru bularretik ei dago,
tisiak jota. Aita ere bularretik joan zitzaion.
─Horrek burua aterako du,
zintzoa da eta.
─Ama gureari trenean
ibiltzeko ezin esan dakioke, burua joaten zaiola/buruko arina datorkiola/mareazioa duela dio eta.
─Horrek buruari utzi dio oso,
abandonatu egin da.
─Horretarako burua urratu?
Tripak jan.
─Buruaz bat egin zuen horrek
ni itolarritik ateratzearren.
─Horiek lapur tzarrok buruko
ogerlekoa kendu digute, bakoitzeko.
─Neuk ipini diot burutan
liburu bat idatzi behar lukeela, neuk eman diot ideia.
─Ez dago Manuri horren hori
burutara emango dionik, horretaz konbentzituko duenik.
─Burutik behatzera begiratu
zion, goitik behera.
─Honek egunkaria burutik
burura irakurtzen du.
─Ene! buruz aurrera jausi da.
─Botikatik buruz buru daukazu
estankoa, karean-kara, aurrez aurre.
─Horri dagoak
ondo jagoten zaizkio etxean, ondo egiten zaio, ondo
hartu.
─Damu gaitzez, tamalez.
─Manuri ez zitzaion hau eder
egiten, ez zeritzon bat ere ondo.
─Hauxe da Jainkoak zor didan
egia, bene-benetan, egi-egiatan.
─Zenbat diru daukazu? Hogei
ogerleko egin eginak, doi doi, justu.
─Esan du esan litzakeenak: eginak
egin. 'Lo hecho hecho está'
─Emakume hori egiteko dago,
haurdun dago.
─Erdu bihar eguerdi
beranduan.
─Behin baino gehiagotan
esnatu behar izan dugu eguna barik, goizaldean.
─Egun handiz etorri ziren
guregana, iluntzerako luze oraindik.
─Londonen ni egundo behin
baino ez naiz egon. (behin)
─Egundo behin eutsiko diogu
gureari, beti ere.
─Gure etxea eguzki begitan
dagoenez argitsua da.
─Hemen, herri, ekin ahalean
egiten dugu lan.
─Horrexek bai sartu dizkiola
epelak/ederrak.
─Horiek, eurok ipurdia
zabalik egongo badira ere, inori emango diote zeregin galanta.
─Juan bart ipurdirainoko
mozkorraz itzuli zen etxera.