Figura
Mark Turnerren “Figure”
artikulua gabiltzan
liburuko bigarrena da;
Artikuluaren gainean berba egiteko izan dudan lehen arazoa tituluarekin batera etorri zait. Pentsatzen zitzaidan “figura”ri “irudia” esan zekiokeela, ‘begitantzea’ baino begietaratzea balitz legez, baina ez da doi-doi hola. Horri berorri helduko dio Turnerrek lehen hitzekin batera; “figura” bere kide grekotik baitator “eskema”, hara zelan.
Grekoek σχήμα (eskema) gauza askotarako erabiliko zuten, baina funtsean esan daiteke maila desberdinetik bi patroi josteari deituko ziotela[1]: adibidez, aditzaren agintera eta agintzea; Platok harean marraztutako zirkuluari Zirkulu metafisiko iragankorraren eskema esango zion; halaber, dantza bateko pausuek dantzaren eskema eratuko lukete. Beranduago garrenean, “eskema” erretorika grekoko termino teknikoa izatera etorri zen, oro har, forma eta esanguraren arteko lokarria izendatzeko, edo handika, forma eta kontzeptu patroiaren josturari esateko. Batek hizkuntza batean egiten jakingo badu, haren eskemata jakin beharko du; hau da, forma eta kontzeptu-patroien multzoa[2]. Praktikan baina, “eskema” bikote horretako bigarren alderdia izendatzeko erabili zen, hau da, formaren alderdia.
Eskemaren argibidez: gizakiok joera dugu gertaera konplexuak urratsetan zatikatuak baleude bezala ulertzeko, eta kontzeptu patroi hori tankera honetako hizkuntz patroietan adierazi ohi dugu: “Sexuak izorraldia dakar, eta izorraldiak umeak”, edo “beldurrak paralisia dakar, eta paralisiak huts ematea”. Parekatze horren izena climax da, (eskailera). Beste adibide baterako: askotan bi gauza elkarri buruz daudela uste dugu, alegia, erlazio simetrikoan, eta erlazio hori honelakoen bitartez azalduko dugu: “Paulok Jakueri errua, eta Jakuek Paulori”, edo “elektrizitateak magnetismoari eragin eta magnetismoak elektrizitateari”, parekatze horri antimetabole derizte (inguruan buelta). Horrelako eskemata batzuek oso lokarri multzo abstraktua izan lezakete kontzeptu erdikidetzat, egoki lekizkiekeen kategorien gainekoak bazter utzita.
Kontzeptu patroi abstraktu hori eszena zehatz mota askotarikoari egokitu ahal zaio eta are esangura abstraktu askori ere bai. Beste eskematek, barren, askoz kontzeptu patroi zehatzagoa dakarte, hots, ekanduzko esparrua zeinek giza eszena aberats eta ohikoak atontzen dituen. Berbarako, emozioak gainez egiten duenean kanporatzeko oihuak; eszena hori atontzen diharduen kontzeptu esparrua batera ekarri ohi da harridurazkoekin: O! helas! enei! zer da X baina! X-en Y-a, Hori Xa! eta beste. Eskema horrek ecphonesis du izen tekniko.
Antzinate klasikoko erretorikoak eskemata motetan barrena behatzen hasi ziren, eskematen mekanismoez galdez, eskematen arteko erlazio sareez itaunka. Taxonomia ugariak utzi zizkiguten, dendaritza mehe fin josiak, eta grekoz emandako hitz asko eta asko, antitesia eta parentesia kasu. Baina “eskema” hitza bera latinaren iragazitik igaro zen: figura.
Damu gaitzez, azterketa greko eta helenista gehienak galdu egin ziren. Iraun duen dokumenturik zaharrena, eta figuren lanketa zabala dakarrena pseudo-Ciceroren Rhetorica ad Herennium da, K.a. I mendekoa; baina lan honek ez du Aristotelerengan edo Longinusen estiloaz idatzian ikusten dugun azterketa teorikoaren sakona, irakats eskuliburua baita. Hala ere, ad Herenniumen bezalakoei igartzen zaizkie atzean duten lanek aurretiaz idorotako forma-esangura bikoteen gainekoak, maiz atzera begira baino asma ez daitezkeenak.
Adibidez, Fauconnierrek eta Turnerrek kontzeptu bateratzeaz zihardutela, aurkitu zuten badela optimizatze edo hobeste hatsarre bat zeinek metonimiak elkarrekin estuago batzeko agintzen duen, baldintza batzuen pean. Berbarako egin dezagun negua eta horren pertsonifikazioa: pertsonifikazioak neguari lotutako metonimiak laburtuko ditu, hartara elurra, izotza eta zuritasuna pertsonifikazioaren forma konkretuaren parte izango dira. Atzera begiratuta, ematen du metonimien elkarrekin estuago biltzeko printzipio horrek alboko edo korolari legez metalepsi figura erretorikoa lukeela. Metalepsia gertatzen denean, urruneko efektua berori kausatu duenaren ezaugarri bilakatzen da, esaterako, eroso sentiarazten digun egoerari “egoera erosoa” esango diogu.
Guztiarekin ere, forma-esangura bikoteko erdikide bakar batekin lan egiten zutenean, erretorikoek huts eman ohi zuten euren azterketetan. Azkenean, forma-esangura batera ekartze hori jausita lotu zen, figura nagusi batzuk —analogia, alegoria, parabola— kontzeptu patroi abstraktuei lotutakotzat jotzen ziren, baina agian ez horrenbeste hizkuntz patroiekin lotutakotzat, haien emaitzak forma askotara eman baitaitezke, eta ariora, giza eszena aberatsekin zerikusia zuten figurak ere bai —kontrarioari aurre egitea, laguntza eskaria, etab.—.
Kontrako norabidean ere figura ezagun
askoak hizkuntz forma hustzat hartu izan ziren. Zeugma, demagun, honetara definitu izan da: aditz bakar batek
sintagma bi edo gehiago edo hitz andana bat agintze dueneko forma linguistikoa:
Aitor kilometro batez ibili zen eta Naroa kilometro biz, edo beste hau: Ana
erreginak, “zein hiru erresumak obeditzen duten, batzuetan kontseilua du
egiten, bitzuetan tea”. Alabaina, are horrelakoetan ere, bikotekideak
batzentzeko isuriak sendo dirau; Hiperbolea, forma askotara eman daitekeen
arren, osagarri superlatiboen bidez adibidetu ohi da; Metaforari, forma
askotara adieraz badaiteke ere, orobat argi egingo zaio ekanduzko esangura
metaforikoa eskatuko duten izenki lexikal hutsen bidez; Metalepsia, hau ere
forma askotara ematea badagoelarik eta ere, adibide tipiko honen bitartez
azalduko da sarri: izen-adjektibo forma (cf. Hilotz); Zeugma, guztiz forma
patroi hutsa bezala definitu izan den arren, adibidetarako beti hauta ohi dira
aditzak oso esangura desberdindun zati bi agintzen dituenak (“bere ohorea
ezaindu, edo bere brokatu berria…edo bere bihotza galdu, edo bere idunekoa
dantzaldian”
Erretoriko klasikoek ikusi zuten
hizkuntz patroiek maiz aingura kontzeptuala bazutena. Anaximenes Lampsakosekori
leporatu ohi zaion Ad Alexandrumek bereiziko ditu gogoeta antitetikoa alde batera, eta hitzetaratze antitetikoa bestera (apud Fahnestock,
Grekoen ostean, erretorika ataza
aplikatuei oratu zitzaien, irakats materiala sortze aldera, eta figuren gaineko
hausnarketa teorikoa alde batera utzi zen; hala da ze “figura” hitza lotuko
zitzaiola elkarrekiko zerikusiren bat zuten hizkuntz formen zerrendetan ageri
zen hizkuntz formari. Hori baieztatzeko Turnerrek Fahnestocken (
Erretoriko klasikoek figura
oinarrizko eta naturala zaiola hizkuntzari esango zuten; tradizio klasikoan
landutako figuren erdikide formal ea guztiak gramatikarenak dira[4],
eta horien salbuespenak nahita egindako huts gramatikalek osatuko lukete (adib.
enallagea). Erretoriko klasikoek maiz
galdera bera ere figuratzat zuten; berbarako, Hermogenesek subjektu-izen
predikatuaz osatutako oinarrizko egitura bera ere figuratzat hartzen zuen.
Kintilianok zuzenean aipatuko du “figura”ren definizioa: forma sententiae, eta beraz “hitzaren zentzurik lehen eta
arruntenean figuren bitartez adieraziko da gauza oro” (lib.
Forma eta esangura kidetze batzuek erabat arbitrarioak eman ohi dute; Benvenistek aitzakiatutakoa gorabehera[5], hemen Saussuren zeinuaren hautazkotasunaz ari gara, hau da, sagarra objektua (eta kontzeptua?) eta sagarraren hizkuntza adierazlea (“malum”, “pomme”, “apple” eta “sagarra”) lotzen dituen hariaren motibaziorik ezaz. Hala ere, Turnerrek esango du zeinua motibaturik dugula askotariko eretara: giza arnasketak eta artikulazio mekanismoek motibatua, eta gertatzen den hizkuntzaren soinu patroiak motibatua. Areago, euskaraz “asmo” bezalako hitz batek duen esangura arbitrarioa izan daitekeen legez, eta –lari atzizkiak euskaraz duen esangura arbitrarioa izan daitekeen legez, “asmalari” hitzak euskaraz esan gura duena ez da inondik eta arbitrarioa. Hau da —notatu ditzagun ondo berbok— edozein zeinu estuago edo laxoago motibatua izango da hizkuntzaren beste egiturekiko.
Kidetze horren helbururik gorena
esangura forman ispilatzea litzateke. Sarri esangura baten oinarrizko irudi
eskema forman islatu ahal izango
da. Irudi eskema eguneroko bizipenen azpian dagoen irudi hezurdura da; objektu
bateranzko mugimenduaren irudi eskema kasu, edota abiapuntu batetik helmuga
batera daroan bidearen irudi eskema; edo zalantzaren irudi eskema, irten eta sarturako
irudi eskema, eta beste. Irudi eskemok ez dira ikusmenezkoak bakarrik: doinua
altxatzearena, presioa gehitzearena, denborazko erritmorakoa, eta abar. Gure
irudi eskemarik garrantzitsuen eta erabilgarrienek espazioaren antolaketaz eta
harekin dugun hartu-emanaz dihardute. Espazio irudi-eskemak jaso daitezke
eurenez espazialak ez diren abstrakzioak ulertzeko: denbora lerro zuzena bezala
zein biribila bezala uler genezake, arazo bat “konpontzea” bide batetik aurrera
egitea bezala uler genezakeen legez, arazo “baten gainean” edo “bati buruz”[6] hitz egin eta abar. Badirudi arrazoiketaren
zati handi bat gorputz eta espazio irudi-eskemak kontzeptu abstraktuetara
proiektatzean datzala: gertaerez pentsatzean itxura bat ematen diegu, eurenez
formarik ez duten arren: burutuak, puntukariak, maizkoak, eta abar.
Irudi eskemek adierazpenei ere emango die oholtza; formak diren
aldetik, adierazpenak irudi-eskemazko egitura izan lezakete. Hauek hitzokin ez
bada ere, Erretorikaren
Burkek dakartzan simetria motak hauexek dira: jazargozkoa, bi aldetakoa, eta heraldikoa. Elementuak iruntzetara emanez gero gauza bera lortzen dugunean. Adibidez antitesian, erdigune baten inguruko orekaren irudi eskemak atonduko du esangura, eta formak esanguraren irudi eskema bereganatuko du. Antitesia simetria mota bat baino ez da. Zerbait bere buruarekin kidetu eta, hala ere, funtsezko erlazioei eusten diela ezagutzen dugunean, gauza hori kidetze horren pean simetrikoa dela ohartuko gara. Munduko simetria formala esangurari josi ohi zaio usu; adibidez, toki baten inguruarekiko indarren simetria orekaren esangurari josiko zaio[9]. Zein punturekiko diren indarrak simetriko, horri ematen diogu arreta handiena, sisteman oreka gorde baikenezake tokiari buruzko simetria formala gorde ezkero. Forma (zutik egotearen simetria) esangurarekin kidetuko dugu (oreka, eta hortaz, egonkortasuna, ziurra, garrantzia); kasu honetan kidetzea kausala da. Puntua, zeinarekiko simetria gorde den, esangura honekin kidetuko da: hauxe da funtsezko osagarririk lehena. Beraz, ikusmenezko eta berbazko errepresentazio modu klasikoetan, elementurik kontzeptualki inportanteena simetria formalaren erdigunean jarriko da. Horrez gainera, simetria formala hausteak, berez simetria gorde duen orobatasunean, notatu ondo esan gura du; hain zuzen, gure munduaren alderdiren batek bat egiten duelarik munduko simetriarekin, ez baitugu alderdi horren zehetasunez zertan oroitu.
Irudi gehienak ez dira ikonikoak, adibidez XYZ figura. Kasu zehatz hau aurkeztuko digu Turnerrek, hortik orokortze lana egin dezagun, kontzeptu operazioen gainean aldarrikapen zabalak jo eragiteraino.
Turnerrek dio XYZ figuraz
ohartzen lehena Aristotele izan zela: “adinean aurrera (D) gizon zaharrari (
Reading Minds liburuan Turnerrek aztertu zuen XYZ figura zelan den beste figuren sareko, berbarako, beste forma sintaktiko batzuek ere ekar lezakete kontzeptu kidetzerako XYZ eskema.
Lehena, bada egitura orokorragorik zeinetan Y
eta Z izenak edozein erlazio atzizkik josita dituen: “Ameriketan taberna ohorerako errepidea da”.
Bigarrena, XYZ figuran dagoen Izen
Sintagma-ren/ko-Izen Sintagma forma XYZ kideketa egiteko akuilua da bere
horretan; X hautatzeko agindu zehatzak baino ez ditu faltan: esaterako
“arrazoiaren hareatza” adibidean, “hareatzak” eta “arrazoiak” espazio
diferenteetako elementuei egiten diete aipu, espazioen arteko kideketaren
bitartez lotu behar ditugu espaziook.
Hirugarrena, Y-ri leporatutako esanguraren
arabera, XYZ forma hauetakoren batekin erlazionatuko da: XY[izenondo] Z
formari, edo XZ[izenondo] Y formari. Y-a leku komunaren aldakuntza
denean bere itxura XY[izenondo] Z izan daiteke: “Hizkuntza poesiaren fosila
da” honetara ere eman daiteke, “Hizkuntza fosil-poesia da”[10].
Y-W kontzeptu harremana atal-oso esparru erlazioa denean, forma XZ[izenondo] Y
izan daiteke: “Las Vegas Amerikako Monte Carlo-a da” honetara eman daiteke,
“Las Vegas Monte Carlo amerikarra da”.
Laugarrena, XYZ formak albokari edo korolari
hauxe ere badauka, Z-Y izen konposaketa forma: “disko-zaldikaria”
(disc-jockey”), “baltzu-sabaia” (
Bosgarrena, XYZ konposaketek kontzeptu kideketa
eskemen konposaketak ekartzen dituzte gogora: Lippmanen “Gizarte mugimenduak
aurrerabidearen aztarren eta lanabesak dira” (X-Z espazioa besteetara kidetuko
da), “nola den poesia hitzen harmonia, hala da elkarrizketa gogoen harmonia” (Y
espazioa beste bietara kidetuko da: poesia eta hitzak, elkarrizketa eta
gogoak).
Seigarrena, XYZ kontzeptu kideketak identitate
forma askotarikoek ekar litzakete gogora: “Londres, estolda hura zeinetara
Inperioko sala-gizon guztiak ezinbestez xukatuak diren” (Doyle).
Forma-esangura bikoteetarako gaur
egungo ereduei “egitura
gramatikak” esaten zaie. Ikuspegi horretan, hizkuntzaren gramatika
forma-esangura bikoteez osatutako sarea litzateke, eta forma-esangura bikoteak egiturak dira. Horretan diharduten ikerlari batzuk
hauexek dira: Charles Fillmore eta
Egitura gramatikarako
justifikazioa figurak aztertzeko erretorika klasikoko programek zuten berbera
da funtsean. Egitura gramatikariek ikusi dute hizkuntzan badirela hizkuntzaren
edozein gramatikak aztertu beharko lituzkeen egiturak, baina egitura
epifenomenikotzat edo bazterrekotzat hartzen dituen gramatikek ez dituztela
aztertuko. Egitura gramatikariek lepoan hartuko dute hizkuntza bateko egitura
guztiak aztertzeko zama, baita periferiko edo bazterreko eman lezaketen
egiturak ere. Halaber, egiturok kokatzen diren harremanen sarea azaltzeko lana
joko diote lehengo zamari. Egitura gramatikaren baieztapen muinekoena,
funtsezko osagarritzat ditugun horiek ere ezin direla azaldu gorengo mailako
hatsarre formalen arteko elkarreragiketen emaitza bezala, baizik eta horiexek
ere egitura hurbilketa beharrezko dutela; halandaze, periferikotzat jotzen
ziren horiek noraezeko bilakatzen direla “erdi-muineko” besteok azaltzerakoan.
Bazterreko egiturek Kintilianoren figura artedunen antza hartzen dute
(“laztanez eta apaka?” sinestezintasunaren egitura). Egitura gramatikariak eta
erretorikoak elkarrengandik hurbil daude beste kontu honetan ere: erausitik
aterako dituzte aztergarri direnak. Egitura batzuek genero bati dagozkio beren
beregi, adibidez, gutunetako errespetuzko hasierak eta bukaerak —adibidez,
Austenen Harrotasuna eta Aurrejuzkuak liburuan—; horrelako egituren amarauna hain izan ohi da hertsiro eta
mehe brodatua zein hiztun komunitateko partaide inoiz izateko direnek ere
arrazoiez beldur direla ba ote dagoen euren jatorria salatuko ez duen moduan
egiturok egundo erabiltzeko lanabesa emango dien formazio formalik.
Egitura gramatikaren eta figura azterketen artean dagoen bereizketarik begietarakoena diziplinari dagokio; batzuek eta bitzuek duten formazioa zein den edo izan daitekeen. Egituren gramatikak aurre hartzen dio figuraren azterketari honetan: egiturak batera etor daitezkeen mekanismoei ematen dien garrantzian; adierazpen bat gramatikala dela esatea adierazpen horretan batzen diren egituren multzoa aurkitzetik dator. Egitura gramatikak baterakuntzan oinarritutako gramatikak dira, bateratze horretan esku hartzen duten murriztapen, mekanismo, eta estruktura propietateak modulatzera jotzen baitute. Ordea, figuren azterketari ez zaio hain lehendabiziko pentsatzen bateratzearen arazoa.
Orain arte emandakoaren arabera, figuraren teoria baten kontzepturik muinekoena formazko eta kontzeptuzko jardunbideen arteko kidetzea litzateke. Kontzeptuzko erdia ekanduz zedarritutako inguru oparoa izan daiteke, aposiopesia berbarako, zeinetan erausiaren etena emozioak ekarri ohi duen paralisiaren eszena oparoarekin kidetzen den; edota esangura abstraktua izan daiteke, galdera figura esan dezagun, han itauna jartzea bat etorriko da galderari zaizkion formekin; edota are eskema abstraktuagoa, XYZ kasu. Alabaina, egitura parekatze haren ikuskerak zenbait galdera uzten ditu erantzuteke:
ba ote da funtsezko dikotomiarik gogoeta
literaletik figuratuzkora? Ba ote da funtsezko dikotomiarik hizkuntza
literaletik figuratuzkora?
Figuratuzko gogoeta figuratuzko hizkeran
islatzen ote da? Figuratuzko gogoeta halabeharrez parekatzen ote da forma
linguistikoarekin?
Nondik eta nora datoz figuratuzko gogoeta eta
hizkuntza?
Zein da irudien teoria abstraktu batek
figuratuzko gertaera banakoen teoria oparo batekin izan behar lukeen harremanik
berebizikoena?
Literala vs. figuratuzko dikotomia ilusio psikologikoa da; gogoaren eta hizkuntzaren emaitza batzuek literalak ematen dute, bestetzuek irudipenezkoak; erreakzioak ditugu, eta motibatuak dira, baina erreakziook ez datoz gogo eragiketetan egon zitezkeen funtsezko diferentziaren batetik. “Literala” eta “irudipenezkoa” bidezidorrak dira, gogo eta hizkuntz ekoizpenen aurrean ditugun erreakzioak izendatzeko, baina ez dabiltza gogo operazio desberdin eta bereziez.
Hori herri teoria da, uste komuna hizkuntzaren, errealitatearen eta gogoaren gainekoa, edo teknikoago esatearren, entitateei, kategoria edo sailei, erreferentziari, predikazioari, egia-baldintzapenei, eta osagarritasunari buruzkoa. Herri teoria honetan entitate bat ezaugarri multzo bat da; saila irizpideren baten araberako ezaugarrien multzoa, haren partaide guztiek batera d(it)u(z)tena; izen arruntak objektu kategoriez ari dira; aditzak euren subjektuei buruzko gertaera-ezaugarriez dihardute; izenondoek eta aditzondoek izen-aditzei eraginez ezaugarriak kendu edo erantsiko dituzte; eta predikazioa eta asignazioa edo esleipena osagarrikakoak dira zentzu honetan: edozein juntatzeren esangura eta egia-balioa osagarrien esangura eta egia-baloreen batuketa edo juntadura baino ez da, beraz ezaugarri konplexua eranstea edo esleitzea ez da, berez, bere osagarrien ezaugarri multzoa esleitzea baizik.
Gainera, herri ikuskera honetan lokarria egia izango da baldin izendatzen dituen gauzen egoera munduan hala baldin eta bada. Eta faltsua izango da aipu egiten duen egoera ez badator bat munduko gauzen egoerarekin (pentsa dezagun El Correok Durangoko euskal liburu eta diskoen azokari eskaintzen dion lekua, eta saia gaitezen lokarri hori egia vs. faltsua-ka nolakotzen).
Zentzun komunean oinarritzen den teoria honen arabera, gogoeta eta hizkuntza egia-baldintzazko ezaugarrien osaketaren pentsura dabiltza. Horixe litzateke “literalaren” erresuma. Ikuskera horren ondorioa da, beraz, beste gogoeta eta hizkuntza motaren batek egon behar duela, “irudipenezkoa” deritzona, bestelako gogo eragiketak erabiliko dituena. “Eguzkia harribitxia da” literalki faltsua denak esanguraren bat baldin badauka, edo bestelako egia-baloreren bat, hori izango da bestelako gogo-eragiketaren bati esker, alegia, ostantzekotik landakoa., bestelako eragiketa horri “irudipenezkoa” esango diote, hau da, ez-literala.
Bistan da ez dugula berdin jokatzen “Eguzkia izar bat da” eta “Eguzkia harribitxia da” esakuneen aurrean, lehenari “literala” esan ohi diogu, eta bigarrenari “irudipenezkoa”. Auzia da ze, ea bakoitzaren aurrean ditugun jokamolde diferenteok gogo-eragiketa errotik diferenterik erakusten dutenentz. Turnerrek ezetz dio, hauxe da bere proposamena: bi erreskada mentalen arteko kontzeptu lokarriek era diferenteetara harrituko gaituzte segun eta zelan dauden erreskadok ordurako gure geure kategoria egituretan josita. Lokarri batek literala edo figuratuzkoa (edo tarteko hor nonbaitekoa) dirudi, ez zeharo eta absolutuki, baizik eta hura ulertzeko erabiliriko kategoria egituren arabera. Zerbait literala edo irudipenezkoa delakoa ez datza lotzeko mekanismo bereziren batean, baizik eta lotutako elementuen estatus erlatiboan.
Bada oraindik beste eragin bat, lokarri baten literaltasuna edo irudikotasuna epaitzean nozitu ohi duguna; alegia, bai kontzeptu lokarria zein hizkuntz adierazpidea zenbateraino dauden generatiboki erroturik gure gogoan. Kontzeptu lokarrietarako errotze sortzailerik sendoena oinarrizko kategoria-egituraren funtsezko parte bilakatzen denean gertatu ohi da. Hala ere, badira kategoria-egituretako elementuen arteko bestelako kontzeptu lokarri zenbait, errotze sortzaile nahikorik gabe ere, eskura ditugunak. Berba batean, gogo lokarrien errotze generatiboa eskala mailakatua da.
“Aurrerabide intelektuala egiten nabil”; hemen pentsalaria eta espazioan aurrera doan pertsona bat dira lotzen dena. Horrelako lokarriek sendo errotutako gramatika eta hiztegia ekarri daroatza: izenondoak aipu egingo dio hizpidearen arloari (pentsatzea), izena, berriz, beste nonbaitetikoa da (bidea)[11]. Eskema gramatikal horretako txurkoak zein berbarekin betetzen diren ere sendo errotuta dago (behintzat ingelesez). Beraz lokarri eta adierazpideok literaltzat joko ditugu. Nolabait esatearren, zenbat eta gehiago entzun orduan eta literalagoa irudituko zaigu.
“Irudipenezko adibideak” ekarritako lokarri zenbaitek oso gutxi eragin liezaiekete gure kategoria-lokarriei, eta hartaz, berez-berez geure egiten ahal ditugu; “pantera tigrea da, baina arraiak barik tantoak dituena”[12]. Hori, noski, “literalki faltsua” da, eta areago, irudizkotzat har genezakeen gogo-nahasketa eskatzen du. Baina adierazpide horretarako eraikiko ditugun lokarriak oso samur datoz bat ugaztun handietarako ditugun kategoria-egiturekin.
Laburbilduz, emaitzak literaltzat
edo irudizkotzat hartuko ditugu, baina emaitzok gogo eta hizkuntza mekanismo
berdinetatik irten dutela, baina erreakzio diferenteak arazten dituztela honen
arabera:
Literala vs. irudizkoaren auziaz goian aipatu suposamenduetan oinarri harturik, alegia, literalak eta irudizkoak ez dutela gogo mekanismo desberdinik erabiltzen, Turnerrek eta Fauconnierrek kontzeptu bateraketarako eredu bat garatu zuten.
Kontzeptu bateraketa oinarrizko gogo-eragiketa dugu, gogo-espazio biri edo gehiagori eragiten diona hirugarren gogo-espazioa eman alde, nahasketa-espazioa deritzona. “Harrokeria arrazoiaren lurrustela da” adibidean, lurrustela espazio batean dago, bestean harrokeria eta arrazoia. Nahasketak arrazoia harrapatu behar du. Nahasketan sarrera espazioen arteko aldezko kidetzea dago; lurrustelaren espazioan bidaiaria beste espazioko arrazoiaren ordaria da. Sarrera espazioetako edukiak eraikiko diren arlo eta esparruen araberakoak dira. Sarrera espazioetatik behineko egitura proiektatuko da, baina nahasketak ez du hortik dena hartuko, hautatu egingo du zer hartu eta zer utzi bazter. Nahasketak azaleratutako berezko egitura du, sarrera espazioetatik ez datorrena. Sarrera eta nahasketa espazioez gain, kontzeptu bateraketak espazio orokorra ere badu. Sarrera espazioen arteko kidetzea litzateke espazio orokor honen edukia. Sarrera espazioei ezar dakiekeen egitura abstraktua izan ohi du espazio orokorrak.
Bateraketa sarearen lehen mota esparru sarea (frame
Hura baino bateraketa sare soilagoa esparru bakarreko sarea (single-framing) litzateke, horretan, sarrera batean esparru abstraktu ezaguna izango dugu, eta beste sarrera espazioan egoera zehatz samarren bat: “Jon Xantiren aita da”. Sarrera espazio batean sendiarekikoen esparrua, eta bestean Jon eta Xanti.
Espazio guztiek espazio orokorraren topologia konpartitzen duteneko egitura topologia konpartituaren sarea deritzo. Ez bakarrik esparru sareak, holakoak ez direnak ere izan daitezke topologia konpartitukoak, adibidez: Defizit negoziaketetan, Bob Dolek, Senatuan gehiengoaren buruak Clinton hil arte tirokatu zuen lehendakariak bere pistola prestatzeko astia izan baino lehen”. Sarrera espazio batek tiratzaile desafioa du, besteak legegintza aldiz. Beraz, sarea ez da esparru sarea. Baina biok ala biek ere, nahasketa espazioak bezain batean, kontrarioari aurka egitearen topologia dute, espazio orokorrean ere badena.
Topologia konpartituaren sarea alde baterakoa da sarrera espazioek nork
bere esparru antolatzaile dutelarik ere, horietako bakarra proiektatzen baldin
bada nahasketa espazioa antolatzeko.
Alde bakarreko sare metaforiko
Topologia konpartitua bi aldekoa izango da sarrerak esparru diferenteek antolatzen badituzte, eta haien topologiatik alderdi batzuk bakarrik proiektatzen badira nahasketa espaziora. “Harrokeria arrazoiaren lurrustela da” adibidea bi aldetakoa da, esparru-egitura sarrera bietatik proiektatzen dela nahasketa espaziora. Lurrustelaren sarreratik bidaiaria, bidea, ibilitako bidea, higidura, tranpa, eta hola. Baina arrazoiaren sarreratik ere bai; kontsidera dezagun intentzio-egitura: arrazoigilea bere amiltzeaz erabat ohartu gabe egon daiteke, erabat amilduta egonik ere. Hori nahasketara joango da, han bidaiari/arrazoigilea lurrusteletan dabilena ezjakin egon daiteke, bere burua arrazoiaren barruan ikusiz. Intentzio-egitura honek talka egiten du lurrustelaren espaziotikoarekin, hor behin lurrusteletan sartuz gero bidaiariak ondo konturatuta egon behar baitu non zapaltzen dabilen. Berdin antzera kausa-egiturari gagozkiola; arrazoitzeak norberaren arrazoibideari buruz harrotzea ekar lezake, eta harrokeriak arrazoi makalagoak sortzea. Horrek, berriro ere, talka egingo du lurrustelaren espazioko egiturarekin: bidaiatzea ez da zioz lotzen lurrustela izatearekin. Arrazoiaren sarreran, zenbat eta gehiago lortu arrazoimenaren bitartez orduan eta harropuzteko arrazoi gehiago; nahasketan zenbat eta gehiago lortu arrazoimenaren bitartez orduan eta isuri handiagoa lurrustelean erortzeko, eta aldiz, lurrustelaren espazioan, zenbat eta bidaiaria gazteagoa eta hasiberriagoa orduan eta errazago lurrustelean erortzeko. Labur batuz, lurrustelaren espaziotik esparru mailako proiekzioak bistakoak dira; arrazoiaren sarreratik ere intentzio, kausa, modu eta rol egiturazko proiekzioak badira esparru mailakoak, nahasketa espazioa antolatzen laguntzeko, eta proiekziook talka egiten dute lurrustelarenetikoekin. Nahasketa beraz bi aldetakoa da.
Ereduak Turnerren proposamena orokortzen du, honetara: hala adibide literalen azpian nola figuratuzkoetan, bietan gogo eta hizkuntz eragiketa berberak daude. Adibide askok literalak zein figuratuzkoak emango dute hainbat arrazoiri zor, hala nola sare motagatik. Sare mota sarrera espazioen arteko kidetzean ordariek luketen estatus erlatiboaren araberakoa da aldez, estatus hori kategoria egituren arabera epaituko da, bai eta haiei jositako kontzeptu egituren arabera ere. Esaterako, esparru bakarreko sarea, “Jon Xantiren aita da” bezalakoetan, bi input ditu honako estatus erlatibodunak: bata esparru abstraktu baina ezaguna da, bestea egoera zehatz samarra lehiako esparrurik gabe. Esparru abstraktu ezaguna arlo kontzeptualari (gizabanakoena kasu) ezarri ohi zaio, arlo kontzeptual horretan egoera zehatza eraikiko da. Holako bateraketa sareek oso literalak eman ohi dute. Aldiz, sarrera biak iduriz oso alde handira dauden bi kontzeptu-arlo zehatzetatik baldin badatoz, bestelako bateraketa sarea izango dugu emaitza, artez esateko: topologia konpartituko sarea, alde bakarrekoa izan zein bikoa. Sarrera bioi ezartzen zaien topologia (espazio orokorra, alegia) sarrerekiko oso abstraktua izan ohi da. Horrelakoak figuratutzat hartu ohi ditugu, beste graduatzaile batzuen arauz, beluago ikusiko den legez. Zeren berau taxonomia ere zurrunegia baita: bateraketa sare motak mailakakoa direnez, literala zein irudizkoa den epaiak ere graduka doaz hangoarekin batera.
Demagun “Jon Xantiren aita da” adibidea, horrek oso literala ematen du; ez dago sarrera espazioetako esparru antolatzaileen arteko lehiarik, sendia esparrua gizabanakoen kontzeptu arlora aplikatu ohi zaio beste barik. “Zeus Sarpedonen aita da” adibidea ez haren literaltzat har dezakegu (Sarpedon Zeusen seme hilkorra da, emakume hilkor baterik sortua); arazoa da sendia esparruak oztoporen bat aurki lezakeela Sarpedonen espazioan, eta bateraketa apur bat isuri bikoa da; sendia inputak ego-aita harremanak emango dizkio bateraketa espazioari, baina ez, aldiz, aitaren hilkortasuna. Areago, amaren rolak ez du ordari arruntik Sarpedon espazioan. Ordariok nahasketa espazioan urtuko dira. Pixka bat kasu bereziagoa “Zeus Athenaren aita da” izan daiteke, nahasketak ez baitu hartuko emakume batekiko ekintza sexuala zeinek ernalketara eta ume batez erditzera eramango duen esparru mailako egitura, askoz ere gauza orokorrago bat hartuko duenez gero, gurasoaren lokarri kausala eta kumearen azaleratzea (baina ez kumearen heldugabetasuna), gurasoaren ontzialako gorputz ataletiko azaleratzea, gurasoaren erantzukizuna eta babeste lanak, eta gurasotara ematearena.
Miltonen adibidean areago, Paradise Lost. Oro har, Satan gizabanakoaren eta ontologia teologikoaren nahasketa landua da. Baina Miltonek sarreretara egitura berria erasoko du. Emaitza, hizkuntzari eta gogoari dagokienez ez hain errotutako bateraketa sarea izango da, oldarra, esplizituki eta idiosinkratikoki isuri bikoa. Horrek figuratutzat hartu araziko digu[13]. Beste adibide batzuek aita-jaiotza espazioetatiko bestelako proiekzioa darakuste; “Satan, gezurtia eta gezurtien aita” ez da kumearen antropomorfotzerik bereganatuko; “ezkurra haritzaren aita” adibideak ez du hartuko ez itxura ez sorkuntza antropomorfokorik, ez aitarentzat ez eta ondokoarentzat ere; “Hire nahia, gogoeta haren aita izan zuan” (Shakespeare) ez du aita-ondorenen arteko bereizte fisikorik erakutsiko. Isuri bikotasun antzekoak ikusiko da Ezra Pounden “Beldurra, krudelkeriaren aita”, Sidneyren “Oinazea, lanturuaren aita”, Spenserren “Muturreko maitasuna jelosia zoroaren aita da” eta Blakeren “Desira zurbila, Jakin-minaren aita”.
Azken adibidetzat, XYZ adierazmolde hau kontsidera dezagun: Wordsworthen “Umea Gizonaren Aita da”. Sarrera biak —aita-semeak vs. gizontzen doan umea— kontzeptu-eremu beretik datoz, giza bizitzarenetik alegia. Baina adibideak figuratua dirudi zioongatik: aurrena, espazioen arteko lokarriak oso zailak dira, ohiko sailen kontrako norabidean doazelako: lehen inputeko ume heldugabeak bigarrenean aita du kideko, eta lehen inputeko gizon garak ume koxkorra ordari bigarrenean. Hurrena, nahasketak esparru mailako egitura bateratu beharko du oso modu bitxian: Nahasketa espazioko ume kronologikoak aita-semeak espaziotik aitaren eragina (bai eta rol kausala ere), baina gizontzen-doan-umearen inputetik umearen gaztetasuna hartuko du. Nahasketako gizon kronologikoak umetik-gizonera espaziotik gizonaren heldutasuna hartuko du, baina aita-semeak espaziotik umearen mendetasuna. Ordarien arteko lokarrien bitxiak, eta nahasketaren isuriaren bikoak oso figuratutzat begietaratzen digute Wordsworthen lerroa. Alabaina, “Umea Gizonaren Aita da” eta “Jon Manexen aita da” adibideok sintaxi bera dute.
Arazo bera genuke “zuritutako sagarra”ren adibidean. Sare ereduaren ikuspegitik, zuritutako sagarrak esparru bakarreko sarea dakar. Input batek zuritzearen esparru antolatzaile orokorra du, eta besteak sagarra. Bi hitzok behineko input espazioak elkar hartuta eraikitzeko aztarnak baino ez dira. Nahasketak inputetan ez dagoen egitura azaleratuko du —zuritasuna, kasu, edo, agian, sagar pastelekin lokarria—. Bada espazioen arteko kidetze bat, adibidez, sagarrak, alde batetik, eta zuritu daitezkeen gauzak bestetik; bada hauta proiekziorik ere, adibidez, ez dugu proiektatuko sagarra zuritu aurretik berdea ala gorria zenentz, edo atzazalekin zuritzearenik, edo eguzkia hartzetik gizakioi datorkigun zuritze naturala. Bada, halaber, laba testuinguruan jarriz gero, betetze prozesua (completion) ere, nahasketa espazioan gertatuko dena, egoste edo erretze esparru antolatzailea ekarriaz.
Honek guztiak ingelesezko (eta
seguruenez euskarara ere aplika dakiokeelarik) hainbat hitz konposaketa adibidetarako
balioko digu: lur gaineko yatea (oso auto dotorea esateko),
“Fire station” adibideari azalpen luzetxoagoa eskaintzen dio Turnerrek: Sua duen espazio mental bat badaukagu, eta helbururen baterako jendea prest edo ekipamendua gordeta dagoen estazioa duen beste gogo espazio bat, hartara, gogo espaziook kontaera batean batera genitzake, kontaera horretan sua ez da izango ez estazioaren ezaugarri ez eta estazioaren kidetze ordari. Kontaeran ekipamendua eta jendea sua gobernatzeko daude eta dira. Esparru bakarreko sarea dugu hortaz; ekipamendua gordetzeko lekuaren eta zerbait gobernatzeko agenteen egonlekuaren esparru antolatzailea sua inputari ezarriko zaio. “Fire station” adierazpideak eskatuko digu esparru bakarreko sarea eraikitzeko, txikitatik entzun eta sendo errotutako sintagma horren bitartez. Emaitza usadiozko bateraketa da, kategoria egituretan erraz eta samur ezartzen dena, helburuka sailkatzearekin oso eginda gaudelako.
Miltonen Infernuko Hirutasuna, zuritutako sagarra, eta “fire station”, hirurok datoz gogo eragiketa berberetik, kontzeptu bateraketatik, baina infernuko hirutasunak oso figuratuzkoa ematen du, zuritutako sagarrak literala dirudien legez. Zuritutako sagarra gure kategoria egituretara egoki daiteke, bai-baitugu lehendik ere objektuen aldaketak objektuen kategoria azpisailtzat ikusteko biderik (sagar errea, etab.). Aldiz, Miltonen Infernuko Hirutasuna bestelako bateraketa sarea da: oldarra eta oso isuri bikoa, bere kontzeptu egiturei eta hizkuntz adierazpideei dagokienez esplizituki berria. Tolesturez dugun epaia diferentea da batean eta bestean, baina haiek eraikitzeko erabilitako oinarrizko gogo eragiketak ez dira diferenteak.
Beste adibide bat emango digu Turnerrek, oraingotan saiatuko da azaltzen literaltasunaren iritzia nondik jaso ohi dugun. Adibidea hauxe da: “F. D. Roosevelt oso urrats arinez ibili zen bere aginteko lehen ehun egunetan.”[14] Input batean Roosevelten lorpenak egongo dira, beste inputak pertsona bat bide batetik doala edukiko du. Espazioen arteko kidetzean ibiltaria FDRen ordaria da. Gogo espazio bioi ezar dakiekeen espazio orokorrak hauxe izango luke: agente abstraktua, helbururanzko ekintza abstraktuak, eta lerro bateko norabidedun eskala, zeinetan mugarriak dauden, helburuak jadetsitakoan dagozkien belaunekin edo mailekin kidetuko liratekeen mugarriak alegia. Nahasketan lerrozko eskalak, sarrera batean bide espaziala denak, beste inputeko lorpenak neurtzeko lerrozko eskalarekin batuko da. Nahasketa espazioan, bidean aurrera egitea helburuak lortzea da. Hauxe isuri bakarreko topologia konpartituaren sarea da: nahasketa espazioko esparru antolatzailea input bakar bateko esparru antolatzailearen lanketa da, bidaia inputa. Galdera da ea zergatik hain kontzeptu arlo elkarrengandik aldenduak direlarik zergatik ematen duen emaitzak horren literala. Zioak batzuk-batzuk dira.
Aurrena, adibide berori gauzatzea
den oinarrizko sarea oso errotuta daukagu, oinarrizko metafora baita, Lakoffen
eta Johnsonen (
Literala vs. figuratua auzi-mauzi honetan bigarren betiko galdera hauxe izaten da:
¨ Gogoeta figuratua islatzen ote da hizkera figuratuan?
¨ Gogoeta figuratuak popertza, noraezean, egiten ote du bat hizkera figuratuarekin
Honainokoa bezainbatean, itaunok
norabide okerrekoa dute, hizkuntzek edozein bateraketa sare ekartzeko diren
egiturak bere baitituzte; nahiz “poesia fosila”[16]
nahiz “eguzki-lorea”, horiek guztiek izen konposaketa eta item lexikalak
erabiliko dituzte kontzeptu bateraketa ekartzeko. Ingelesez “He kicked the ball
over the fence” esaldiak item lexikalez gain, Higidura Kausatua egitura
(Goldberg
Hirugarren betiko galdera gabiltzan honetan, hauxe izan doa: zelan eboluzionatzen duten gogoeta eta hizkera figuratua? Erantzun laburra hauxe izan daiteke: irudizkotzat ditugun bai kontzepzio eta formek eboluzionatuko dute ostantzeko kontzepzio eta hizkerak bezalatsu; bilakaera horretan emaitza batzuek irudizkoagoak edo ez hain halakoak emango dute gradiente bereizgarri elkarreragileekiko hartzen duten lekuaren arabera, eta interpretazioa hori askotarikoa izango da pertsonaren arabera, areago, ez du gogo-eragiketei dagokienez funtsezko alderik erakusten.
Erantzun mamitsuago batek hizkuntz formen eta kontzeptu egituren eboluzioaren teoriak emango luke. Teoria hori itzel korapilotsua izan beharko luke zeren giza gogo eta hizkuntza zenbait sistema egokitzaile konplexuren elkarreragiketatik atera baitira. Sarearen eredua norabide horretan keinua baino ez da; hor, aurretik diren elementu kontzeptualak eta formalak eta euren kidetzeak bateraketarako inputak izango dira, eta bateraketak hautaketa egin eta bere eskuko egitura azaleratuko du. Emaitzak elkarrekikoak dituzten elementuez osatutako sistemaren garapena erakutsiko du. Sisteman, edozein unetan azalera daitekeena lehendik azaleratu eta iraun duenaren pentsura dago. Sistema dinamikoa da. Kontzeptu bateraketak akzidenteak baliatuko ditu bere bilakaeraren funtsezko partetzat, areago oinarrizko egitura (‘literala’) akzidenteak profitatzetik atera daiteke, sarritan. Bateraketa emaitzek batzuetan figuratuzkoak emango dute, eta bestetzuetan literalak. Forma berriak sortarazteko nahasketa formala kontzeptu bateraketak eraginda atera daiteke, hala ere, eragiketa hauek ez dira ez deterministikoak ez algoritmo baten araberakoak, baizik eta eragiketa momentuan arrakasta graduak eta optimizatze hatsarreek gidatuak dira.
Ondino beharrean dihardut

[1] Hemen “desberdin” zehatz dator harira, hau da, “berdindu gabea” esan nahi dut.
[2] Batzuek jator hitz egitearekin parekatu dutena, eta hortaz, aldeko eta kontrakoak sortu dituena euskalgintzan.
[3] Jeanne Fahnestock autoritate bat da AEBko erretorikan, eta nire zorionerako esan behar dut nire irakaslea ere izan zela: gure argudioaren erretorikako apunteek bere liburuari jarraitzen diote oso gertutik.
[4] Hementxe dator niretzat ekarririk handienetako bat
[5] Benvenistek hiru maila
aterako zituen erlazio horretatik: erreferentea, hizkuntz adierazlea eta
kontzeptua edo irudi mentala. Gogoratzekoa ere bada Saussuren “Ikastaroan”
orripeko ohar bi oso interesgarri ageri direla (eta geroagoko estrukturalistek
asko kritikatu zutena): irudi fonikoa eta eduki psikikoa. Batzuetan, batez ere
Ameriketako akademikoek (cf. Sweetser
[6] “zeri buruz” egiturak jatorriz “aurrean” esan nahi du.
[7] Menbruak forma sintaktikoak dira, hitz andanez eginak, ikus San Agustinen Dotrina Kristaua.
[8]
[9] Euskaraz “oreka” edo “eraka” hitza etimologikoki ‘hegaka’rekin omen dago lotuta, hau da, irudia saiak egon ohi diren modutik aterea. Honelakoengatik oso interesgarria da aztertzea euskal idazle parafrastikoak, nahiz eta Orixek adina gaztelania jakin, batez ere ustezko terminologia baterako.
[10] Hemen interesgarria izan dakiguke Turnerri eskatzea azal dezan hori bera baina “of” preposizioa erabili ordez, ‘s genitiboa erabilita; orduan seguruenez euskarazko izenlagun-izenondo_hitz konposaketa arazoari eutsi beharko zion (ikus hurrengo puntuak), eta ikusi noraino sartzen den semantika forma bat ala beste hautatzerakoan, egungo sarasolismoak garamatzan bide itsura barik (gutxi gora behera holakoa: erdarazko adjektibo batzuk izenlagun bihurtu eta izenaren aurretik eman deklinatu barik).
[11] Adibide honek estu jarraitzen dio ingelesekoari; baina pentsa dezagun “gogo-jardunak” bezalako batez; “jardun” horren polisemiaz ere asko esateko dagoen arren, izenlagunaren funtzioa ingeleseko adibidean “intelektual” izenondoaren berbera da.
[12] Pentsa dezagun “lehoinabarraren” bi osagarriak literalki faltsuak direla, eta aldiz hain daudela errotuta gurean ez dugula horren “irudikotasunik” ikusten.
[13] Azterketa zehatz baterako
Turner
[14] “...Moved at a quick pace” itzulinguru horren bitartez eman dut; baina seguruenez euskaraz errazago genuke aztertuko bagenu “ibili”ren polisemia beste barik.
[15] Xede espazioa = bigarren
sarrera espazioa; teoriaren bilakaera historikorako ikus Garai
[16] Hizkuntza definitzeko erabili ohi den adierazpidea.
[17] Niri eman dudan hori gogortxoa egiten zait belarrira, seguruenez horrelakoak bota ahal izateko kolokazioen edo agerkideen maiztasunak beharko genituzke, batez ere euskara tradizionalekoak.