Lehen Golkoko Gerra eta Metaforak
Amerikarren eta Europarren aurreko
genozidio baten nondik norakoak aztertzeko irakur daiteke Lakoffen “Metaphor in Politics:
An open letter to the Internet from George Lakoff (
Hor prentsak erabilitako terminoak aztertu zituen, eta terminook azpian zituzten metaforak. Palestinarren genozidioa baino aurretikoa, afghanistarrena izan zenean, informazio hedabideek azaldu dute zein den euren funtzioa boterearen egiturarekiko, hau da, kazetariek mezenasa goraipatzeaz aparte bazter utzi dute osterantzeko betekizuna. Hona lagin bat: Lehenago Clausewitz-en metafora erabiliko da: Gerra Politika egitea da, baina ohikoak ez diren beste tresna batzuk ere erabiliz. Horren arabera gerra galera eta irabazi politikoen kontua da. Gainera, Nazio / estatu bakoitzak bere helburu politikoak dauzka, eta batzuetan gerra helburu horiek betetzeko tresna baino ez da.
Horrek beste metafora bat dauka inplizituki: Politika = Negozioak. Horren arabera, politikagintza eraginkorra negozio baten gestio eraginkorraren parekoa da. Beraz, badira:
Bi metafora horiekin batera, beste hauek ere erabili ohi dira gerra justifikatzeko: Estatua Pertsona da.
(i) pertsona arrazionalak ahalik eta osasuntsuen eta indartsuen izaten saiatzen dira: estatu arrazionala bere boterea eta aberastasuna ahalik eta gehien handitzen saiatzen da;
(ii) Horrek desoreka eta biolentzia sor dezake pertsona-estatuen artean, eta oreka berriro ezartzeko “justizia egiteko” “bidezko gerrara” jo beharra dago.
(iii) Bidezko gerra saltzeko Mendebaldean amandre ipuinaren egitura erabiltzen da. Gerra bat oinarri moraletan justifikatzeko modurik errazena ipuin xarmangarriaren egitura egoera jakin bati aplikatzea da.
Bidezko gerraren amandre-ipuinaren eskemak desoreka morala bere onera ekartzeko modua deskribatzen du:
a. berez da makurra, okerra, agian munstroa, ondorioz ezinezkoa da berarekin arrazonatzea,
b. biktimari eraso eginez desoreka morala sortzen du,
a. heroia morala, ausarta, eta arrazionala da;
b. Sakrifizioak eginez, oreka berrezartzea lortuko du, gaiztoa suntsitzearen bidez, eta biktima askatu egingo du;
c. Garaipena lortuko du, eta beraz biktimaren eta komunitatearen eskerrona, gainera bere gizontasuna frogatuko du.
Kontura gaitezen hemen dagoen asimetria honetaz:
- Heroia vs. Bilaua,
- Morala vs. Amorala,
- Ohoretsua vs. Makurra,
- Arrazionala vs. Irrazionala (hau da, ezin da berarekin negoziatu = demonioa).
Bada, hala ere, eskemen talka bat, autodefentsaren arazoa bezala ezagutu genezakeena. Golkoko gerra ondo justifikatzeko, Afghanistaneko genozidioarekin gertatu ez zena, Bush aitak arazoak izan zituen hasieran jendaurrean, aldi berean eta modu nahasian bi metafora multzo erabiltzen ari zelako: lehendabizi ipuin xarmangarriarena eta gero autodefentsarena. Autodefentsa honetara zetzan: Iraq petrolioaz jabetzeak mehatxua ekarri zuen pertsona-estatuaren osasun ekonomikorako, gaixotasuna hala esan, birusa... Jendeari gogorra egiten ei zitzaion autodefentsaren kontua, hau da, bizitzak petrolioaren truke, Beraz, EEBBetako gobernuak lehendabizikoari eutsi zion (erkatu gaurko misilen ezkutuaren sistemak izan duen harrerarekin).
Baina metaforak alde batera argi berria egiten duen arren, beste aldera, itzala dakar; zer ezkutatzen duten metafora hauek? Clausewitzen metaforak ezkutatzen duena gerraren dimentsio morala da: hilketa, bortxaketa, lapurreta, adib. Afghanistanen mertzenarioek eta mendiko lapurrek egin dute lur gaineko gerra amerikarren alde. Asimetria bat dago metaforen erabileran: alde batetik, gerra krimen gisa azaltzen da: besteek egiten dute krimena, ez guk (Iraqek, Sadamek, edo aldian-aldian dagokionak “Bagdadeko harakina” etab.), baina bestetik gerra operazio arrazional gisa ere azaltzen da, gu (USA, Europa, Aznar...) arrazoizko zuriak “Fundamentalismoaren” kontra aritu ohi gara bonbardaketa humanitarioak edo askatzaileak egiten, emakumeek purdhak eraman ez dezaten, etab.). Gainera etsaia zoro bezala kontzeptualizatzen denez, metaforak dio etsaia irrazionala dela, baina Clausewitzen metafora etsaiari aplikatuz gero, etsaiak ere bere irabaziak askotu eta galerak gutxitu nahi izango lituzke, beraz, bera ere arrazionala litzateke. Azkenik, estatua pertsona gisa ulerturik, estatuaren barruan dagoen aniztasuna ezkutatzen du (aniztasun erlijiozkoa, politikoa, ideologikoa, kulturala... Zer da “interes nazionala”? Noren interesa? Aberatsena? Boteretsuena? Gizonena?) Holaxe ziharduen Lakoffek hango hartan.
Orain beste testu bat idatzi du, hemen aurkitu ahal duzue: http://www.alternet.org/story.html?StoryID=15414.