Euskara eta bere Didaktika II
Lehen Hezkuntza
Heziketa Fisikoa
Irak: Koldo J. Garai
Asteartea,
Ikasgai honek hiru adar nagusi izango ditu: erretorikarena (eta horren barruan
gramatikarena), hizkuntzaren adierazkortasunarena
eta didaktikarena. Euskara irakasten
denean zatiki txikietatik handietara joan ohi da, hau da gramatikako zenbait
alderdi landu eta gero horiek testugintzara aplikatu. Alabaina, gaur egungo
joerek berriz egin dute antzinateko modura, hots, gramatikaren alderdi
funtzionala azpimarratu testuinguru komunikatiboetan. Nire interesa ere hortixe
doa, diskurtsoak bultzatu bezala landuko ditugu baliabide gramatikalak. Alderdi
gramatikalean gehienbat hitz-elkarketa eta perpaus konposatua landuko ditugu,
baina beti ere aurretik aipatu ditudan alderdi horien mesedeetan.
Alderdi erretorikoan isuri edo ubera bi azpimarratu
gura nituzke, hermeneutikaren alderdia, hau da, ikaslea gai izatea testu batean
ager daitezkeen argudioen nondik norakoak aztertzeko, eta alderdi heuristikoa,
hots, ikaslea gai izan dadila testu argi bat modu ordenatuan sortzeko. Bi
argudio bide nagusiri helduko diegu: gauzen nolakoaz argudiatzen dutenak, eta
gertaera baterako beste gertaera bat kausatzat jotzea proposatzen dutenak.
Definizioa eta adibideen bidezkoa lehena, eta kausen sailkapena bigarrena.
Sartu-irten bat egingo dugu paragrafoaren eraikuntzan, eta horren harian Euskara Institutuak proposatzen dituen
kontuak eta erabilerak aintzat hartuko ditugu.
Didaktikaren adarrak orain esaten zaion planteamendu lexikalari jarraituko dio,
alegia hizkuntzaren ikuspegi lexikalari —Lewisek esango lukeen bezala hizkuntza
ez da gramatika lexikalizatua lexiko gramatikalizatua baino—, bestetara esan, hizkuntza
zurruntasun ezberdineko esamoldeez egina da (arau multzo eta hiztegiaz
bainoago), eta esamoldeok elkarrekin dituzten harremanek eratzen dute
hizkuntzaren parsimonia printzipioa; horrek
hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko hausnarketa sakona eskatzen du. Horretarako
ikasleak irakurri beharko ditu Lewisen Planteamendu
Lexikala liburuko zenbait atal. Handik ateratako ondorioekin sartuko gara
hizkuntzaren egitura bereziak aztertzen eta erabiltzen, atsotitzak esan edo
idiomak esan, eta hala bereizi zer den atsotitz “opakoa” eta zer ahalmen
sortzailea duen esapidea. Gainera konturatuko gara hormatutzat ditugun esapide
askok indar sortzailea dutela, hau da, gure gaur eguneko beharretara erraz
molda genitzakeela eta are egin egiten dugula, oharkabean bada ere.
Azkenik ikasleak harremanen bat izango du bai ahozko
zenbait testurekin, bai testu klasikoekin, batez ere xviii-xix mendeetako testu zenbaitekin[1].
Ikasleak kapaz izan beharko du idatzita leudekeen euskalkietatik euskara
baturara ekartzen, eta, era berean, testuotan erabiltzen diren errekurtso
antolatzaileak eta hizkuntzazkoak bereganatzen. Alderdi honi bi adar teoriko
gehituko zaizkio: Ahozkotasuna eta idatzizkoa alderatzeko oholtza teorikoa, eta
idazmena lantzeko arauen historiaren gainean hausnartzeko tresneria emango
dizkigutenak.
Hizkuntza
irakaskuntzan ebaluaketak etengabekoa behar du izan, esan nahi da, eskolan lan
eginez gero azterketek ez luketela zertan pisu larregirik eduki. Edozein
hizkuntza lantzeak lan metatu, progresiboa eta etengabekoa eskatzen du, eta ez
azterketa baino ozta-ozta astebete lehenago bat-bateko buruz ikastea. Beraz,
nire asmo ideala litzateke azterketei %
Bi
ikasle mota bereizi ohi ditut nik, profesionalak eta amateurrak. Ikasle profesionalak dira egunero
eskoletara datozenak, eta euren inbertsio profesionalik handiena eskolan egin
beharrekoei erantzutea dutenak. Ikasle
amateurrak dira ikastea bigarren graduko arazo dutenak, euren curriculuma
lan esperientziaren alorretik hazten doalako, eta beraz ikasketekiko dituzten
eskakizunak askoz ere maila apalagoan lotzen direnak.
Honekin
esan nahi dut plurienpleoa
ezin dela aitzakia izan ikasgaia gainditzeko. Kontuan hartu behar da ikasle
profesionalek duten curriculum garapen alde bakarra Eskolan lortutako emaitzak
direla (hots, euren lan esperientzia ez doala hazten), eta beraz, ezin zaidala
eskatu batzuk eta bitzuk “berdin” tratatzea. Adibidez:
Unibertsitate
hau publikoa da, esan nahi da denon diruaz dagoela sustatuta (ez bakarrik
ikasleen matrikula-sariarekin), eta gizarteak jarrita digula asistentzia
eskakizuna; zelanbait esatearren, gizarteari iruditzen zaio presentzia fisikoak
baduela eskuartzerik ikaste prozesuan. Hau da, nor bere denboraren erantzule
izanik ere, badugu konpromiso bat ikasketak ordaintzen dizkigutenekiko, hots,
gizartearenganako; sarri askotan, —teorizazio handiegietan murgildu beharrik
ere ez dago—, absentismo kulturala baita gure arazorik larrienetakoa, kreditu “presentzialak” hautazkoak balira bezala.
Beraz,
eskoletara etorri beharrik ez duela uste duenak aurre egin beharko dio bakarka
ikasteari. Horrek esan gura du, eskoletara ez datorrena bakarrik aurkeztu ahal
izango dela ekaineko deialdira (eta irailekora, hau da, deialdi ofizialetara),
ezin izango duela lehen lauhilabeteko azterketa egin, eta beraz, ezin izango
duela gaia arindu.
Bada,
hala ere, bata eta bestearen arteko alderik, alegia, “ikasle-obreroaren”
eta “absentista” hutsaren artekorik, eta saiatuko
naiz horien artean ere bereizten. Amateurra baina ikasle-obreroa
denak nirekin bildu beharko du behintzat sei
aldiz nire tutoretza orduetan edo, besterik ezean, posta elektronikoaren
bitartez kontaktu sarria eduki, astero egin dituen irakurketen gaineko
hausnarketa paragrafo bat bidaliz edo beste. Gainera eskolako lanetako batzuk
egin beharko ditu. Horiek dira “abenduko” azterketa egin ahal izateko jarriko
ditudan baldintzak. Baldintza horiek bete ahal izateko saiatuko naiz sare-orri
bat eraikitzen, hartara etorri ezin den ikasleak ikusi ahal izango du zertan
gabiltzan eskolan.
Ikasle
profesionalari suposatzen diot interesa ikasgaian, eta beraz, asistentzia
erregularra. Esan nahi da, sei aldiz
baino gehiago eskoletara huts eman duen ikasleak ezin izango duela abenduko
azterketa egin, eta, hortaz, ezin izango duela gaia arindu ekainerako. Aldiz,
lana etengabean jorratzen dihardutenentzat saiatuko naiz formularen bat
bilatzen ekaineko azterketara aurkeztu beharrik ez izateko, hala nola
ebaluaketa laburragoak eta sarriagoekin. Oro har, ebaluaketa formalago horiek
esango digute aurreko zatia dakigun ala ez, eta beraz “libratu” dugun ala ez
azken azterketarako. Ebaluaketa horietatik batez bestekoa egingo dut, eta
eskolako ostantzeko lanen bitartez lortutako nota erantsi:
Era
berean, ikasleak ikasgaia euskal adarrean hartu izanak diost ikaslea euskalduna
dela, hots, ez dituela bigarren hizkuntza ikastean ageri ohi diren arazoak
izango. Horrela balitz, arazoak balitu, eta kontuan hartuta ikasgaiak dituen
orduak oso gutxi direla hizkuntza bera ikasteko, ikasleak bere aldetik jarri
beharko lituzke bitartekoak hizkuntza arazo hori konpontzeko; adibidez, oso
ideia ona da euskaltegi batean izena ematea (eta ez bakarrik euskaraz kili-kolo
dabiltzanek, baita, adibidez, EGA atera asmo luketenek ere).
Gure
ikastaroan berebiziko garrantzia du irakurketa teorikoak eginda ekartzea
eskolara, denbora asko galtzen baita bestela, eta talde osoaren dinamika
apurtu. Gainera, era horretara nire azalpenei galdera inteligenteak ere jarri
ahal izango dizkiezue, eta, azken batez, denon artean ikasgaia aberatsagoa
egin.
Hiru
lan nagusi eskatuko ditut ikasgaiaren lehen lauhilabete honetan (egiten ez
dituenak azterketan erantzun beharko dio dagokion galderari):
a. Ikasle
bakoitzak lau bat orri transkribatuko ditu eskuz (eta ulertzen ez dituen berben
edo egituren gaineko informazioa hiztegietan bilatu),
b. Gero
testu prozesatzaile batean kopiatu eta Xuxen
zuzentzaile ortografikoaren galbahetik iragazi.
c. Hurren,
pasarte hori bera egokitu zaion taldeko beste ikaskideren baten bertsioarekin
erkatu, eta bion artean bertsio horien gaineko aukerei buruz iruzkina erantsi
d. Azkenik
zatiki guztiak elkarren segidan eman eta niri dokumentu bakarrean eman (baina
bakoitzaren zatiaren ostean izena jarrita, noski).
e. Honen
haritik, aholku bat nahi baduzue, interesgarria suerta dakizueke taldeka
antolatzea (hirunaka adibidez), eta eskoletan landuko diren testu guztiak
banan-banan estandarrera igarotzen joatea; euskara asko ikasten da horrela (nik
behintzat bai), eta hala eskolan landuko diren itemak ezagunak egingo
zaizkizue: gogoratu testuon lanketaren helburuetako bat norberaren “maleta”
betetzen joatea dela; hau da, gure gaur egungo beharretarako profita ateratzea.
a. Bizpahiru
lokailuren erabilera testuan zehar (
b. Ulertu
ez ditugun hitzen edo esapideen zerrenda,
hiztegitiko erantzuna alboan emanda (
Azkenik,
oso erabilgarria suerta dakizueke ikasitako hizkuntza itemak modu eskuragarri
batean apuntatzea nonbaiten, adibidez, fitxategi batean, edo koadernoren
batean; alfabetikoki ez den beste era batera. Egokia dirudi Zamarriparen
esamoldeak standardera ekarri ostean, eta horiek ordenatu behar direnez, ikasi
berri zoazten hizkuntz itemak hango haien harian antolatzeak. Baina hau ez dut
esplizituki eskatuko.
Alberdi, Xabier. “Perpausetik
Testura” Idazkuntza Ikastaroa. Leioa:
Cacciari eta Tabossi.
Idioms: Processing, Structure, and Interpretation.
Hillsdale (New Jersey):
Fahnestock eta Secor. A Rhetoric of Argument.
James J. Murphy
(arg.) A Short Story of
Writing Instruction.
Lakoff, George.
Lewis, M. Planteamendu
Lexikala. HABE. Donostia:
Zamarripa, Pablo. Manual del vascófilo.
Zenbait Gramatika liburu:
- EGLU
- LEF
Zenbait testu klasiko:
- Ańibarro
- Bartolome
- Kardaberaz
- Larramendi
- Lizarraga Elkanokoa
- Mateo Zabala
- Mendiburu
- Mogel
- Sarako Etxeberri
- Ubillos
Ahozko zenbait testu:
- Euskalkiz euskalki.
- Gorbeia inguruko etno-testu eta esaundak (J. M. Etxebarria Aiesta)
- Mikela Elizegi
- Peru Okerra
- Zenbait Herri narrazio
[1] Etorkizunean testuok hezkuntzari buruzko hausnarketaren bat edo hizkuntzaren gaineko gogoetaren bat dakartenak beharko lukete izan, baina tamalez, oraindik bilatzen dihardut.