Kristevarentzat
espazializazioak (eta horrekin batera doazen tropo
grafikoak: koordinatuak, ardatzak, traiektoria, horizontala, bertikala,
gainazala, intersekzioa, lerrozkotasuna, dimentsioa
eta abar eta abar) aukera ematen digu testua prozesu gisa ikusteko, “ekoizmen”
dinamiko gisa, “eragiketa” legez. Kristevarentzat espazializazioak
ez du esan nahi espazioak denbora ezabatu behar duenik, Joseph
Frankentzat gertatzen den bezala. Bere “Spatial Form in
Modern Literature”
entseguan, Frankek argudiatzen du literatura
modernoko teknika narratibo abangoardistek aldiberekotasun eta batasun itxura
sortzen zutela. Kristevaren ustez, berriz, espazialiazioaren
bidez, testua hitzezko gainazal edo toki bihurtzen da, eta leku horretan bai
espazioak eta bai denborak, sinkroniak eta diakroniak, koordinatu gisa jokatzen
dute testuaren jardunean. Bakthin gogoratuz, Kristevak dio prozesu hau funtsean
dialogiko eta intertestuala
dela, hala hitzaren eta esaldiaren nola kontaketaren mailan. “Bakthinentzat”
diosku Kristevak, “idazketa aurreko corpus literario osoaren irakurketa da, eta
testua, berriz, beste testu baten xurgatze eta testu horrekiko erantzuna
da”. “Testu oro”, dio Kristevak, “aipuen
mosaikoa da, beste testu baten xurgatzea eta transformazioa”.
Testuak
hiru dimentsio edo koordinatu izango lituzke: