SARRERA:
Joseba Aizpuru
Lan hau egiteko
aukeratu dudan artikulua
Artikuluaren
idazlea, Rufina Azkue Lizaso, Aizarnazabalen jaio zen
Artikulu honetan
oso ondo agertzen zaizkigu goian aipatutako bi aspektu hoiek: batetik, garaiko
emakumearen egoera etxeari, etxeko lanei eta umeen hazkuntzari estu lotuta eta
bestetik, erlijioaren eragina. Baina, ez zen Rufina Azkue gai hauei buruz
idazten zuen bakarra; egia esan, “Euskal-Esnalea”n aurkitu ditudan emakumeek
idatzitako artikulu guztiek gai bera dute: Joakina Garaialde tolosarra,
Albizturko Rita Errezola edota “Maite” goitizenez sinatzen zuen Julia Gabilondo
mungiarra kasu. Ia kasu gehienetan, oso mugatuta agertzen da emakumea, bere
bizitzaren zentzu bakarra erlijioan aurkituz.
Garai haietatik ez dira gauzak gutxi aldatu emakumeentzat; lan arloan
eta bizitza sozialeko zenbait arlotan behintzat. Gaur egunean zenbatek onartzen
ditu honelakoak?
“Sortzen den egunetik
geyau gizonak bere biotzian josita dakaren ezaugaria zoritxara da. Zoritxara,
nekia, atsekabia, naigabia... ona emen Adama ta Ebe gure lenengo gurasuak
ludian erain eben pekatuzko aziak emoten dabezan emaitz garatzak. Lana, izardia
ta nekia agindu eutsezan Jaungoikuak gure lenengo gurasuai, pekatuz arimia
zikindu ebenian, eta guk, aren semiok, zoritxara janaz, igazi biar dogu geure
bizia. ¡Ze egia idazti deunak diñoana: “Adama’ren semiok, amaren sabeletik
urtetan dogunetik, guztion ama dan luraren magalian sartzen gaituezan artian,
buztari aztunaren azpian nekatuta gabiltz”! Buztari ori zoritxara da”.
Julia Gabilondo
“Emakumea etxerako dala
saritan entzuten da, ta ¡a zer nolako egiya! Iñon ez du an baño onura geyagoko
lanik egingo bere eginbearak ondo bete ezkero.
Beste lan-mota
batzuetan dabiltzanak, eta ondo egiñaz, badira. Baña lan oek berez ez dagozkio
emakumeari, ta gai onetan ere jakin bearak dauzka”.
Rufina Azkue
JATORRIZKO TESTUA
EMAKUMEAREN ZORION-IZATEA
Gai zala
ta neketsua eman diguzu, ESNALEA, emakumearen zorion-bila jari eraziaz. ¿Ez
dituzu ikusten zuk, EUSKAL-ESNALEA, zorion-egariz itotzeko zorian dabiltzan
aneika emakume, beren lan eta buruauste guztiakin ere oraindik zorion-orpoa
ikutu ez dutenak? Orelako alegiñak egin aren oyek iñoiz arkitu ez duten
zoriontasun ori
¿Dijuazen bideetatik jaraituaz
beñere ez dutela bilatuko ikusten dezulako eta nai dutena arkitzera zuzenago
eramango dituan beste bat begien aurian jari nai diezulako ote da?
Egiaz, gaurko egunean gauz askotan
begiak ilundu, adimena lausotu eta biotza okertu zaigu, eta oretxegatik
zoriontsua izateko iñon eta iñoiz arkituko ez dan izakera nai dute askok:
jostaketa, apainduria, atseden utsa; lan eta nekerik ezta aitatu ere. Oyek
dituana ¡a zer zoritxarekoa!
Au sinisten duana, ordea, gaizki dabil. Uste ez duanean, beñere
bururatu ez zitzaizkion lan eta naigabeak bere gaiñ izango ditu. Orelakorik
gabe ¿nor bizi da emen beian?
Jakiñaren gañean egon gaitezen bada, eta ez dezagun iñoiz aztu zorion
betea bizitza onetan ezin leikiela iritxi; lurbira onetan itxaron genezakiena
ez dala izango batere nekerik gabia; arantzik gabeko arosik ez dala, esan oi
dan bezela.
Ala ere zorionekua izan leike emakumea. ¿Ez al da zoriontsua nekazaria
bere gari ta arto-salak ikusten dituanian, oretarako auretik izerditu ta lana
egiñ izan biar baldin badu ere?
Itxas-ontzi betearekin kayara datorenian arantzalearen arpegian
agertzen dan iri-parea ¿nork ez du ikusi? Baña onek etzuan iñoiz poz ori
nabaituko bere barenean, auretik bere sendiko atsegintasunak utziaz, gau
ilunean urutiratu izan ez balitz bere egin bearak deitzen zioten tokira.
Beraz, emen beko zoriona ez dago lanik gabe bizitzean, lanaren ondoren
datoren atsedenean eta atseden oren itxaromenean baizik.
¿Zein dira bada emakumearen lanak? Gauza jakiña da onen beara, emakume
banaka batzuen iritzia alde batera utzita, sendiaren ama izatea dala.
Egin bear onetarako alik ondoen gertutzen, eta Jaungoikoa’k nai duen ta
lagundiak eskatzen duan bezelako ama izatean bilatu lezake beraz emakumeak
zoriontasun aundiena.
Oregatik, ez beza uste izan iñork bere gorputza apaintzen daukala
zoriona; ez ta ere jolasetan.
Apaindu bedi, bai, bear dan eran, baña aurena sayatu bedi apainduririk
bikañena, ontasuna, bereganatzen. ¿Ta nola ez, bere semien irakasle izan biar badu?
Ontasun ori biotz-baruraño oso sarturik ez badauka ¿nola erakutsiko die bere
semiei kristau on eta zintzoak izaten?
Bere adimena ere apaindu beza alik geyena. ¡Zer gauza egoki eta bearezkoa,
emakumeak bere etxea ondo erabiltzeko bear dituan gauza guztiak, bere kabia
goxo eta maitegari egiteko bear dituan gauza guztiak jakitea!
Beste gauza bat jakin bear du emakumeak: ajola gutxiko gauzakatik bere
eginbearak alde batera ez uztea. Gaur askok ez dakite zer dan txalogariago:
ontasuna, eta jakinduria edo jolasak, batez ere jolas oek atzeritik etoriak
badira. Ostikoketa, boxeo deritzayon joku zatar ori eta orelako gauzak dira
emakume askoren buruak kezkaz betetzen dituztenak. Emakume oyek ¿nola oldoztu
gauza sakonik, nola erakutsi beren semiei jostaketak lan onduan atsedena
artzeko dirala ta ez, orain dirudian bezela, lanaren auretik jartzen diranak?
Gaurko emakumeak gizasemien lanen zale dira. Arixku aundiya dago ortan.
Emakumea etxerako dala saritan entzuten da, ta ¡a zer nolako egiya! Iñon ez du
an baño onura geyagoko lanik egingo bere eginbearak ondo bete ezkero.
Beste lan-mota batzuetan dabiltzanak, eta ondo egiñaz, badira. Baña lan
oek berez ez dagozkio emakumeari, ta gai onetan ere jakin bearak dauzka.
Esan ditugun gauzak agiriyan ipintzeko, begiratu bat eman deyogun
ludian gertatzen danari.
Ikusi ditzagun gazte ayek. Ezkon-beriyak dira, baña arpegiko poza
iluntzen asi zaye. Beren buruak apainduta eromeritik eromerira ta jostatzetik
jostatzera ibiliko zirala beti uste izan zuten; ezin, ordea, ta etxean pozik ez
dualako, senara urutiratzen asi da. Urte batzuek baru, or dira semeak aro-aro
eginda, amak agindutakoari ezetz esanaz, ta bere biyotza miñaren miñez
erdibitzen dutela.
Ara or zoritxareko sendia; ara or zorion-ondoren zebilen emakumea.
¿Zergatik orela?
Esan zadazute: ¿emakume oren gaztaroa nolakoa izan zan? Bildurik eta
zalantzik gabe erantzun genezake: oren gaztaroa txorakeriz eta maitakeriz betea
izan zan. Etzuan maitasunik izan, maitakeria baizik; etzuan bere senargaiaren
arpegi azala besterik ezagutu; etzuan bere eginbearak zer ziran ondo igari;
etzan oyek ondo betetzeko bear bezela gertatu, eta ordañak bere gaiñ.
Ara orain beste sendi zoragari ori. Senar-emazte oyek beti arpegi onez,
bata bestearen lan eta nekeak eraman eta arintzeko gertuak. Ara or etxe ori
alaitzen duten seme-alabak: Jaungoikoaren bildurekoak, txintxoak, esagileak,
beren gurasoekin itzal aundikoak. ¿Zergaitik ala? Esan: ¿emakume ori zeñek
ikusi du txorakerietan? Bere lagunarentzat beti maitasun sendoa ta sentzunduna
besterik etzuan izan. Bere laguna baren-bareneraño ezagutu, ta sakonago maite
izan zuan. Bere semiak ondo azi ditu: bear ez danik egiten beñere utzi gabe;
egoki etzayena ukatu ta on zayena egin-eraziaz. ¡Zer sendi zoragaria! Ora or
zorioneko emakumea: iñoiz aldenduko etzayon lagun zintzoa du bere senara, ta
semiak dira bere poz eta itxaropen gozoena.
Gure Euskaleria’n badira oraindik, Jaunari eskerak, onelako sendi
zorionekoak. Alegiñean ugaritu ditzagun, eta ala erakariko degu emakume
euskaldunen zorion izatea.
RUFINA
AZKUE
Azkoiti.
EMAKUMEAREN ZORION IZATEA
Gai
zaila eta neketsua eman diguzu, ESNALEA, emakumearen zorion bila jarraraziz. Ez
dituzu ikusten zuk, EUSKAL-ESNALEA, zorion egarriz itotzeko zorian dabiltzan
hamaika emakume, beren lan eta buruhauste guztiekin ere oraindik zorion
orpoa ukitu ez dutenak? Horrelako
ahaleginak egin arren hoiek inoiz aurkitu ez duten zoriontasun hori non dagoen
esatea nahi duzu beraz...
Doazen
bideetatik jarraituz behinere ez dutela bilatuko ikusten duzulako eta nahi
dutena aurkitzera zuzenago eramango dituen beste bat begien aurrean jarri nahi
diezulako ote da?
Egiaz,
gaurko egunean gauza askotan begiak ilundu, adimena lausotu eta bihotza okertu
zaigu, eta horrexegatik zoriontsua izateko inon eta inoiz aurkituko ez den
izaera nahi dute askok: jostaketa, apainduria, atseden hutsa; lan eta nekerik
ezta aipatu ere. Hoiek dituena, a zer zoritxarrekoa!
Hau
sinesten duena, ordea, gaizki dabil. Uste ez duenean, behinere bururatu ez
zitzaizkion lan eta nahigabeak bere gain izango ditu. Horrelakorik gabe, nor
bizi da hemen behean?
Jakinaren
gainean egon gaitezen bada, eta ez dezagun inoiz ahaztu zorion betea bizitza
honetan ezin litekela iritsi; lurbira honetan itxaron genezakena ez dela izango
batere nekerik gabea; arantzarik gabeko arrosarik ez dela, esan ohi den bezala.
Hala
ere zorionekoa izan liteke emakumea. Ez al da zoriontsua nekazaria bere gari
eta arto sailak ikusten dituenean, horretarako aurretik izerditu eta lana egin
izan behar baldin badu ere?
Itsasontzi
betearekin kaiara datorrenean arrantzalearen aurpegian agertzen den irribarrea
nork ez du ikusi? Baina honek ez zuen inoiz poz hori nabarituko bere barrenean,
aurretik bere sendiko atsegintasunak utziz, gau ilunean urrutiratu izan ez
balitz bere eginbeharrak deitzen zioten tokira.
Beraz,
hemen beheko zoriona ez dago lanik gabe bizitzean, lanaren ondoren datorren
atsedenean eta atseden horren horren itxaromenean baizik.
Zein
dira bada emakumearen lanak? Gauza jakina da honen beharra, emakume banaka
batzuen iritzia alde batera utzita, sendiaren ama izatea dela.
Eginbehar
honetarako ahalik ondoen gertutzen, eta Jangoikoak nahi duen eta lagundiak
eskatzen duen bezalako ama izatean bilatu lezake beraz emakumeak zoriontasun
handiena.
Horregatik,
ez beza uste izan inork bere gorputza apaintzen daukala zoriona; ezta ere
jolasetan.
Apaindu
bedi, bai, behar den eran, baina aurrena saiatu bedi apainduririk bikainena, ontasuna, bereganatzen. Eta nola ez,
bere semeen irakasle izan behar badu? Ontasun hori bihotz barruraino oso
sarturik ez badauka nola irakatsiko die bere semeei kristau on eta zintzoak
izaten?
Bere
adimena ere apaindu beza ahalik gehiena. Zer gauza egoki eta beharrezkoa,
emakumeak bere etxea ondo erabiltzeko behar dituen gauza guztiak, bere kabia
goxo eta maitagarri egiteko behar dituen gauza guztiak jakitea!
Beste
gauza bat jakin behar du emakumeak: axola gutxiko gauzengatik bere eginbeharrak
alde batera ez uztea. Gaur askok ez dakite zer den txalogarriago: ontasuna, eta
jakinduria edo jolasak, batez ere jolas hoiek atzerritik etorriak badira.
Ostikoketa, boxeo deritzaion joku zatar hori eta horrelako gauzak dira emakume
askoren buruak kezkaz betetzen dituztenak. Emakume hoiek nola oldoztu gauza
sakonik, nola irakatsi bere semeei jostaketak lan ondoan atsedena hartzeko
direla eta ez, orain dirudien bezala, lanaren aurretik jartzen direnak?
Gaurko
emakumeak gizasemeen lanen zale dira. Arrisku handia dago horretan. Emakumea
etxerako dela sarritan entzuten da, eta a zer nolako egia! Inon ez du han baino
onura gehiagoko lanik egingo bere eginbeharrak ondo betez gero.
Beste
lan mota batzuetan dabiltzanak, eta ondo eginez, badira. Baina lan hoiek berez
ez dagozkio emakumeari, eta gai honetan ere jakin beharrak dauzka.
Esan
ditugun gauzak agirian ipintzeko, begiratu bat eman dezaiogun ludian gertatzen
denari.
Ikusi
ditzagun gazte haiek. Ezkonberriak dira, baina aurpegiko poza iluntzen hasi
zaie. Bere buruak apainduta erromeritik erromerira eta jostatzetik jostatzera
ibiliko zirela beti uste izan zuten; ezin, ordea, eta etxean pozik ez duelako,
senarra urrutiratzen hasi da. Urte batzuek barru, hor dira semeak harro-harro
eginda, amak agindutakoari ezetz esanaz, eta bere bihotza minaren minez
erdibitzen dutela.
Hara
hor zoritxarreko sendia; hara hor zorion ondoren zebilen emakumea. Zergatik
horrela?
Esan
zaidazue: emakume horren gaztaroa nolakoa izan zen? Beldurrik eta zalantzarik
gabe erantzun genezake: horren gaztaroa txorakeriaz eta maitakeriaz betea izan
zen. Ez zuen maitasunik izan, maitakeria baizik; ez zuen bere senargaiaren
aurpegi azala besterik ezagutu; ez zuen bere eginbeharrak zer ziren ondo
igarri; ez zen hoiek ondo betetzeko behar bezala gertatu, eta ordainak bere
gain.
Hara
orain beste sendi zoragarri hori. Senar-emazte hoiek beti aurpegi onez, bata
bestearen lan eta nekeak eraman eta arintzeko gertuak. Hara hor etxe hori
alaitzen duten seme-alabak: Jangoikoaren beldurrekoak, txintxoak, esagileak,
beren gurasoekin itzal handikoak.
Zergatik ala? Esan: emakume hori zeinek ikusi du txorakerietan? Bere
lagunarentzat beti maitasun sendoa eta zentzuduna besterik ez zuen izan. Bere
laguna barren barreneraino ezagutu, eta sakonago maite izan zuen. Bere semeak
ondo hazi ditu: behar ez denik egiten behinere utzi gabe; egoki ez zaiena ukatu
eta on zaiena eginaraziz. Zer sendi zoragarria! Horra hor zorioneko emakumea:
inoiz aldenduko ez zaion lagun zintzoa du bere senarra, eta semeak dira bere
poz eta itxaropen gozoena.
Gure
Euskal Herrian badira oraindik, Jaunari eskerrak, honelako sendi zorionekoak.
Ahaleginean ugaritu ditzagun, eta hala erakarriko dugu emakume
euskaldunen zorion izatea.
RUFINA AZKUE
Azkoitia.
TESTUAREN
AZTERKETA:
-Ikusi dugu zer egin behar duen baino, zer ez duen
egin behar emakumeak zoriontsu izateko. “Lana eta nekearen” bidetik bakarrik
irits daiteke zoriontasunera, “jostaketak, apainduriak eta atseden hutsak” alde
batera utzita. Konparaketa bat erabiltzen du argudio gisa, esanez nekazaria eta
arrantzalea hoiek bai direla benetako zoriontsuak lan egin ondoren bere fruitua
jaso ondoren. Bestalde, idazlearen erlijiotasun handia agerian uzten duten
hainbat esaldi daude han hemenka: “Gau
ilunean urrutiratu izan ez balitz bere beharrak deitzen dioten tokira”;
“Horrelakorik gabe, nor bizi da hemen behean?”; “ez dago nekerik gabeko
zorionik...” edo “arantzarik gabeko larrosarik”...
Badirudi herriko apaiza ari dela pulpito gainera igota sermoia botatzen! Hala
ere, mezu erlijiosoaz gainera, mezu abertzalea ere igortzen du esanaz: “Gaur askok ez dakite zer dan txalogariago:
ontasuna, eta jakinduria edo jolasak, batez ere jolas oek atzeritik etoriak
badira”.
-Oso euskara jatorra eta ulergarria erabiltzen
du. Normala, kontuan izanda “Euskal-Esnalea” aldizkariaren helburu nagusia
mezuak ikasketa gutxiko jendeari iritsaraztea zela (baserritarrak...). Edukinak
ere oso modu bizian azaltzen ditu, irakurlea entzuten, eta ez irakurtzen,
egongo balitz bezala. Parrafo ugari eta laburretan banatzen du testua eta
horrek bizitasun handia ematen dio edukinari. Gainera, juntagailu eta
menderagailu asko erabiltzen ditu (bizitasuna): eta/ta, baña, orregatik, beraz,
ala ere…
-Hiztegia xumea bezain aberatsa da. Xumea
denek ulertzeko moduko hiztegia erabiltzen duen neurrian, eta aberatsa herrian
egunero dabiltzan hitzak direlako.
-Erabiltzen duen euskalkia gipuzkera da
(dijuazen, datorrenian, semiei…). Rufina Azkue aizarnazabaldarra izan arren,
Azkoitia herrian aritu izan zen andereño lanetan eta horregatik jende guztiak
azkoitiar bezala hartzen omen zuen. Hala ere, nire ustez idazkeragatik ez da
gehiegi nabari azkoitiarrez idazten zuenik: “oyek” erabiltzea behin eta berriro eta ez “oixek” izan liteke horren frogetako bat.
-Zehaztasunetan sartuta, ezaugarri hauek aipatuko
nituzke:
· RR>R
/ LL>L
· Ñ / Y: Oyek,
sayatu, aundiya, egiya, ezkon-berriya… / Iñoiz, baña, beñere, bere gaiñ
*Salbuespenak: Oek, sendia, maitakeria, senargaia eta ez “oyek”,
“sendiya”, “senargaya”. Berdin, orain idazten du eta ez “oraiñ”.
· A>E: Bezala>BezEla ; Maitagarri>MaitEgarri
· E>A: “Au sinisten duAna...”; “uste ez duAnean...”; “ez
dAla izango...”; “esan oi dAn bezela...”; “behar dituAn...”; “orain dirudiAn
bezela...”; “ez zuan...”; Eginez>EginAz
· U>E: Duzu>dEzu ; dugu>dEgu
· E>I: Sinestu>Sinistu ; Beldur>Bildur;
dituenean>dituenIan, datorrenean>datorrenIan
*Salbuespena:
“Barrenean” eta ez “barrenian”.
· I>E: Irakatsi>Erakutsi
· AA>A / EE>E: Ahalegina>Alegiña ; ahaztu>aztu ;
beheko>beko
· A>AU: Handi>Aundi ; Jangoikoa>JaUngoikoa
· AU>A: Aurpegi>Arpegi ; Aurkitu>Arkitu
· EA>IA: Aurrean>AurrIan ; behean>beIan ; gabea>gabIa
; dituenean>dituanIan ; behar>biar *Hau hala ere ez da beti beti honela:
“Emakumea”/ “Etxea” / “Itsasontzi betearekin”/ “Arrantzalea”/ “Irriparrea”/
“Zorion betea” idazten baitu
· EE>IE: Semeen>SemIen ; Semeei>SemIei ; baina
aurrerago
· OA>UA: Ondoan>OndUan ; Zorionekoa>ZorionekUa.
Salbuespenak ere ugariak dira: “zorionekoa”, “zoritxarrekoa”, “Jaungoikoa”...
· P>M: Itxaropenean>ItxaroMenean
· P>T: “Aipatu”> AiTatu
· “S” eta “Z” behin bakarrik
nahasten ditu: “sentzunduna”.
· “Guztiak” singularrean erabiltzen du: “Beren lan
eta buruauste guztiAkin ere...” “guztiEkin” erabili beharrean. Eta berdín:
axola gutxiko gauzengatik>“ajola gutxiko gauzakatik”. Deigarria egin zaizkit: “egiAz”,
“gauz askotan”, “arantzik”, “arrosik”, “zalantzik”…
· Ukitu>Ikutu
· “Eginbehar”
bi modutara agertzen da testuan zehar: “egin bear” eta “eginbear”.
Bestalde,kasu batean“Bear” hitza darabil “lana”ren partez (bizkaiera). Hala
ere, kasu honetan ez du “biar” idazten.
· Izaera>IzaKera
· Litekela>Leikiela / Genezakena>Genezakiena /
Doazen>Dijuazen / Dezaiogun>Deyogun ; Esan zaidazue>Esan zadazute
· Ezezkoetan: Ez zen>Etzan ; ez zuen>etzuan
· Ze ezberdintasun dago? “Lana egin izan behar
baldin badu ere”- “Lana egin behar IZAN baldin badu ere”.
· “EraziAz”, “jaraituAz”, “utziAz
· “Gertutu” aditza, ez oso ohikoa.
· Axola>Ajola
· “Ostikoketa” = Futbola.
· Betez gero>Bete ezkero
· Galdera ikurra gazteleraz bezela erabiltzen du,
¿?, alegia. Eta harridura ikurra ere bai.