Elkanoko Lizarraga
http://www1.euskadi.net/harluxet/
Euskal
idazle eta erlijioso nafarra (Elkano, Eguesibar,
Elkano (herria)
Nafarroako herria, Eguesibar udalerrikoa (Zangozako mer.);
Apezetxeak
O,
Jesus, artzain guzien Artzain-buru eta Printze Jauna, bere odol preziosoaren
kostuz erosi zituena ardi giristinoak, zeinen guardatzeko eta hazteko kargua
hartu dugun gaudenek ezin jasoz[1] geuren[2] karga
proprioa[3], eta
eskatuko baitigu beraz kontu haietaz eta pagatu duen prezioaz! O ene Jesus,
nola gaitezke atera ongi kontuetan, hartzen baitigu hertsikiro[4]? Nola
dateke pasatzea faltatu gabe deusetan, eta anitzetan ere? Ez da gelditzen,
baizik etsiturik geure aldetik esperatzea berorren pietatean, nahi baititu
salbatu bereak, dezakeen eta dakien gisan. Eta gu horrenak gara. Nagusi onaren
mutilak gara, nahiz ez onak geurok[5].
Nahiez
egin zerbaitto[6] ene
Nagusi onaren zerbitzutan hitzarekin[7]
bederen[8], eta
ez dakien agi dioena profetak: “Txipittoek ogi
eskatu, eta ez izatea nork eman”, eskribitu ditut hitz-gai hurrengoak, izateko
prest zerbait errateko neuronek; eta bertze norbaitek, ni hilaz geroz, nahi
badu baliatu zerbait hauetaz: ez erranez hala, nola dauden, baizik izan dezan
zeri eutsi, eta nondik atera hizt-gaia behar orduan,
kenduz, atxikiz eta aldatuz, nola duen plazer.
Ez
ditut eskribitu zergatik dauden ongi hala, baizik zergatik hobe den, nahiz hala
ezi bat ere ez.
Hemen,
Jauna, ez du aurkituko baizik borondate ona. Plazer baldin badu horren
Maiestateak, pagaturik dago.
Biba
Jesus
Joakin
Lizarraga, Elkano
Jaungoiko
handiak, gauza guzien jaun eta jabe, guzien printzipio eta fin denak kreatu
zituen Zerua eta lurra, eta hauetan diren guziak. Guzien gainetik Aingeruak,
espiritu puru-hutsak, zein berehaladanik[9] paratu
zituen Zeruan. Haien petik hurbilenak gizonak, espirituz eta haragiz formatuak,
zein paratu zituen Zerutik kanpoan munduko lur honetan, paradisu deitzen den
lekuan. Aingeruetarik[10]
anitz beren superbiaz eginik errebel[11]
Jainkoaren Maiestatearen kontra, botatuak izan ziren infernura Zerutik,
itzulirik Demonio eta Deabru[12].
Haiek gaixtofikatuek gizonari zioten inbidiagatik,
ikusteaz beren buruak galdurik, eta gizona hain ongi Jainkoaren maite
paradisuan, tentatu zuten desobeditzera Jainkoari janez arbola baten fruitua
debekatu zionetik. Eginik desobedientzia hau Adanek eta Ebak,
lehenbiziko gizon eta emaztekiak, Deabruaren engainuz, Jainkoak kondenatu ez
infernura, bai desterratu zituen paradisutik mundu zabal honetara, zein deitzen
baita desterru eta Negarrezko Bailara asko trabailu eta gaitz direnengatik
hemen, eta gu guziok Adanen eta Ebaren ume
desterratuak. Baina ez ote da erremediorik gaitz honen?[13] Bai
sinets bai, Jainko ofenditua denaren graziaz, nahi izan baita mendekatu prestukiro guziz, garaituz gure
gaizki egina bere ongi eginez, ezi dioen bezala S. Pablok[14], non ere handia izan zen kulpa eta perdizioa, han gehiago agertu zen Jainkoaren grazia eta
miserikordia[15].
Baten kasuz galdu bazen giza jendea, bertze baten medioz erremediatu zen.
Nor da bertze hau? Hau da bigarren Adam, Kristo Jesus, gizon berri hura,
Jainko-gizona, Zerutik jautsi[16] zena
igateagatik gu zerura. O zein ongi egina! Botatu beharrean infernura gizona
Deabruaren lagun, kulpan bezala penan ere; jaustea bere Maiestatea, eta janztea[17] gure
gizontasunaz[18], zer grazia ez da hau.
Horregatik[19] deitu zen Jesus, nahi
baitu erran Salbatzaile, zeren salbatzen duen giza jendea[20]. Ja
beraz ez zaio deus falta gizonari lortzeko[21] bere
azken fina, ezpada nahi izatea gizonak berak[22]. Eta
zein da gizonaren azken fina? Honen ikusteko[23],
goazen eguzki dibinoaren auroragana, argi eske[24],
erraten diogula Abe Maria.
1.
Zein da bada
gizonaren azken fina? Azken fina deitzen da gauza deseatu hura, zein lortuz
geroz, ez duen gehiago deseatzen batek. Etsenplutako: Nekazariak zer finez
lantzen eta moldatzen du lurra? Azaroa ongi egin nahiez. Beraz azaro ona da
haren[25]
fina, baina ez azken fina, zeren azaro ona ere nahi du bertze finez: Zer finez?
Bildu nahiez ereite[26] ona.
Beraz ereite ona da haren fina; baina ez azken fina, zeren hori ere nahi du
bertze finez: Zer finez? Bizi nahiez onratuki. Beraz, bizitzea onratuki da
haren fina: eta horretan baratzen[27]
bada, ez badu bertzerik pretenditzen, hori du azken
fina bere gogoan. Baina errealitatean, ez hori, eta ez lurrean denik bakoitzik[28] ere,
ez hemengo aisura[29],
gustu, ondasun, onra, eta ditxa deitzen diren guziak bateraturik ere, ez
daitezke izan gizonaren azken fina, zeren baitira labur txipiak, zeren ez
baitiezaiokete ase guziz bihotza, zeren baita
haratago zer desea oraino. “Fecisti...in te” erraten zion Jainkoari S. Agustinek, Jauna, horrek
egin gaitu beretako; eta ez dagike ase bihotza,
ailegatu arteo erreposatzera
horren baitan. Munduko ondasun horiek balira gizonaren azken fina, gizonik
hobeenak, baitira Sainduak[30],
lirateke desditxatuenak, zeren gutienik gozatu zuten
munduko gauzetarik. Beraz mundutik haratago eta gorago da gure azken fina,
zeinetako jaio garen, zeinetako bizi eta enplegatu behar garen.
2.
Gure azken fina
bada, eta por consiguiente
lehenbiziko pretentsioa da ailegatzea ikustera Jainkoa bere glorian: Hau da
Kredoan dioen azken hitza; Bizitza
sekulakoa. Ailegatu arteo hartara, ez daiteke guziz sosega bihotza: Eta ailegatuaz geroz, ez daiteke
gehiago desea. Beraz gure hemengo egiteko guzia behar da zuzendu lortzera[31] ditxa
hura[32],
azken fin hura. Horretako medioak erakutsi dizkigu JesuKristok handik etorriak,
hango berri dakienak, eta agertu zenak mundu honetan nola argi egiazkoa[33], “…”
argitzen diotena mundura heldu diren guziei[34]. Hau da, zioen, Bizitza sekulakoa, “...” honetan
dago lortzea azken fina; “...” ezagutzean Jainko bakar egiazkoa, “...” eta
JesuKristo bera. Ezagutzean sartzen da amatzea eta zerbitzatzea ere, zeren
ezi inposible da ezagutuaz geroz Jainkoa ez amatzea,
eta ez zerbitzatzea. Beraz ez dira ditxoso munduko ditxosoak, gustuz, ondasunez, eta hemengo gauzez abasto direnak? Ez portzierto.
Beraz ditxoso dira Jainkoa egutzen
eta amatzen dutenak? Daitekeen dina hemen bai, baina ez daiteke hemen segurki
nehor konta ditxoso, ez baitaiteke segura nehor
bukatzeaz ongi azkeneraino. Bitarteo[35]
egiten daude gloriarako azaroa; dezakete espera han ereintza zorioneko hura,
eta ez daiteke gal desfortunaz nahi ez dutelarik, ez
bada soilik beren kulpaz, hori berek nahi dutelarik[36], ez
bertze gisaz. Lorean oraino gloria[37]. Baina
ailegatuko da fruituen denbora falta gabe; segi eta prosegi
onean konstante Jainkoarekin bateo[38], ezi
bere Maiestateak ez ditu utziko, ez badute berek[39]
uzten. Jainkoaz seguru gaudeke guziok; baina nehor ez bere buruaz, dabilelarik
hainbertze peligro eta zeuon[40]
artean, eta hain gaizkira inklinaturik berez[41].
3.
Nor ere dagokeen[42],
segurantzarekin ez, bai konfiantza gehiagorekin, da daramana bizimodu hobeagoa,
eta libreago galbideetarik: ezi hemengo bizia da bide eternitaterat;
eta bizimoduaren ariora diogu zer bidez doan, eta norata
doan. S. Bernardo erresolbiturik ematera Jainkoari[43] guziz erlijioan, nahi zuten gibelerazi anaiek, ahaideek,
eta adiskideek: baina kontra agitu zen: Sainduak garaitu zituen, eta segiarazi
bera zihoan bideaz, guzia utzirik anaia txipienarendako[44]. Hau
aurkitu zuten, eta erran zioten, Adio Nebardo, hor
gelditzen dira etxe eta azienda guzia zuretako, ezi gu bagoaz erlijiora.
Mutikoak errespondatu zien zentzu handiarekin, hola, zer tratu gisa da hori?
Zuek harrapatu Zerua zeuendako, eta niri uzten
didazue lurra? S. Agustin bataiatu baino lehen zebilelarik bide zabalaz[45],
aditurik S. Antonen, eta bertze Monje Sainduen bizimodua, eta Jainkoaren
amorearen demostrazioak haiekin, hasi zen zizpuratzen[46], eta
erraten bere adiskide bati, Zer da hau, Alipio? “...”
Goratzen dira letragabekoak, eta harrapatzen dute Zerua: Eta gu geure letrekin
hona non gabiltzan inguruka lohiez lohi! Eta ez gara gehiago ahalketu behar ez
segitzeaz? Zierto da edozein estatutan[47]
salba daitezkeela jendeak, nola doazen Jainkoaren bideaz, hau da, ezagutuz
Jainkoa fedearen konforme, eta amatuz eta zerbitzatuz legearen konforme. Horra
gure egitekoa, lortzeko azken fina.
4.
Beraz, inporta da
trabailatzea, eta anhelatzea hartarako? Hainbertze
inporta da, ezi hori da bakarrik inporta dena, erran zion gisan Jesus onak S.
Martari, “...” zinez gauza bat bakarrik da prezixo.
Beraz ez bide dugu kasurik egin behar hemengo behar direnez? Bai zierto, ezi eman digunak arima, eman digu gorputza ere,
obligazioarekin mantenatzeko,hil arteino berak: Baina
exzesorik gabe apegatzean
munduko gauzei, baizik bidenabar eta ezin bertzeaz bezala, beti guzietan prokuratuz azken fina, ez afanatuz
hemengo, bai bizitza sekulakorako: hala nola bidez doana Erregeren gortera,
bidean ostatuetan hartzen du bere oturuntza, loaldi, eta gainerako direnak prezixo; baina bide nabar, eta ezin bertzeaz, ezi bere
intentzio eta kuidado lehenbizikoa da ailegatzea
Erregeagana eta deteni baledi egotez bidean
dibertitzen eta atzendurik nora doan,
egin bailezake gaizki: ario horretara da gure eternitaterako bidaia honetan:
Bidezkoak gara, eta pelegrin guziok hemen; ostatuz bezala gaude hemen sarri
despeditzekoz: Noiz ateraraziko gaituen, ez digu erran nahi, ez gaitezen
deskuida batean ere.
5.
Beraz ez dugu
hemen bizi lekua egotez, baizik gerokoaren bila gabiltza: S. Paulok dio “...”
Beraz banitateen banitate, eta guzia
banitate da hemengoa, ezpada amatzea Jainkoak, eta berari soilik zerbitzatzea,
dio Espiritu Santuarekin Kempis
beneragarriak. Beraz gerokoa ez bada lortzen, guti balio du lortzea hemen anitz
onra, ondasun, eta gauza: Dio Kristok ebanjelioan “...” Beraz amatzen eta
zerbitzatzean Jainkoa dago guzia: eta Jainkoaren gustura bizitzean, eta izatean
ona pertsona. Hala dio fedeak eta arrazoiak. Beraz hemengo ondasunak ez dira guziendako ondasun egiazkoak. Ez dira ondasun, ez badira
ontzeko pertsona: eta balin badira gaiztatzeko pertsona, harendako
gaitz dira. Beraz hemengo trabailu eta gaitzak ez dira guziendako
gaitz egiazkoak; eta ontzeko pertsona balin badira, on dira. Jainkoa amatzen dutenei gauza guziek
laguntzen diote onerako. Beraz sustantzia guzia dago pertsonaren on edo
gaizto izatean, Jainkoari koadratzean edo ez koadratzean. Klaru da; eta
gainerako guzia da nola komedia iduri bat pasatzen dena. Batek egiten du
erregearen papera, bertzeak esklaboaren; bat aberats handi, bertzea pobre umil;
bat aisa erregalaturik, bertzea neketan goseak: bat kantuz irriz alegera,
bertzea triste negarrez lamentuz... Ez da hori
komedia? Zer agitzen da? Hertsi plazua, soinatu
erretreta; adio komedia. Zer egin ziren errege, eta esklabo, eta aberats eta
pobre, eta diferentzia haiek? Guzietarik biluzirik han egin dute eskudrina soilik pertsonaz nola izan den, nola zerbitzatu
dion Jainkoari, nork bere obligazioan: Eta agian agituko da aldaketa miragarria;
pobrea gora, aberatsa behera... Beraz ez nehor apega
mundu honi, bai guziok bizi gerokoari begira, nahiz kosta neke puska bat.
6.
Beraz neke puska
bat behar da, lortzekoz azken fina, bizitza sekulakoa? Arrazoi da zerbait
kostatzea balio duena infinitu, ez horregatik zioen Kristok mehar hertsia dela bidea daramana bizitzara.
Baina ez da kosta anitz, balio duenaren aldean. Begira: behinik behin bidea
bide erreala da berez; baina pasatzea neke tankera* dago, zeren bidean
pertsegitzen gaituzten etsaiek: Jenerala da Demonioa bere indar eta maina
gaiztoekin: gero mundua bere banitate, zebo eta galbideekin: gero haragia
deitzen dena, baita pertsona guzia, bere kondizio gaiztoekin, Superbia, Kodizia, Luxuria, Gula, Ira, Inbidia, Pereza[48]:
Atzetik segitzen da askotan kostunbre gaizto hazi dena. Hauek guziok garaitu
behar. Eta aisa da guziok garaitzea? Behar da dilijentzia ona eta konstantzia:
behar da ere Jainkoaren auxilioa, edo grazia. Baina
alde honetarik seguru gara, ezi egiten duenari bere aldetik ez dio Jainkoak
ukatzen grazia. Gizonak ama beza Jainkoa, eta Jainkoak amatuko du gizona. Eman
bedi gizona Jainkoari, eta Jainkoa emanen zaio gizonari: Zizpura eta anhela beza Jainkoagana; eta Jainkoak tiratuko du beregana:
Hala iganen da, Hala lortuko du bere azken fina. Baina ez badu axolarik
Jainkoaz, nahiago baitu lurreko ondasun, dibertsio, gustu, eta gainerako farraskeria[49]
debekatuak, hala ezin pasa, hala da hertsi bidea.
7.
Beraz bizi triste
dohakabea manatzen digu salbatzeko? Hori da Demonioaren eta bere lagunen
engainu handi bat, apartarazteko Jainkoaren bidetik. Debekatzen ditu, egia da,
Jainkoak alegrantzia, gustu, eta gauza debekatuak; baina haien partez bera da
kontsolazio miragarria bereendako, begiratzen diotela
amoroski, eta ematen bihotz barnean bere amorearen mostrak. Jainkoan dute beren
alegrantzia, beren dibertsioa, beren gustua, beren ondra, beren sendagilea[50],
beren deskantsua, beren erregalu, eta ondasun gehiago ezi dezaketen desea eta
pentsa.Horregatik S. Teresak kantatzen zion bere arimari; Deusek ez zaitzala[51] turba;Deusek ez
zaitzala lotsa: Guzia pasatzen da: Jainkoa aldatzen ez da: Jainkoa duenari deus
ez zaio falta: Jainkoa soilik aski da. Zer bada? Demonioak, munduak, eta
haragiak baitituzte beren gustu gisak, kontsolatzeko, ez zinez, bai engainatzeko
biziosoak, eta bekatariak: Eta Jainkoak ez luke izan behar zerekin kontsolatu
eta erregalatu bere amatzaileak munduan ere? O zer
tontokeria! Kontra diot nik, nahiz den trabailu hemen onen eta gaiztoendako aldizka, gaiztoek, ez daramatelarik trabailu gutiago, gehiago ez bada,daramatela kontsolamendurik gabe
egiaz: onek berriz daramatela kontsolamendu[52]
handiarekin; eta gehiago kosta zaiela haiei infernura joatea, ezi ez hauei
zerura joatea. Mortifikatzen dute pasioek, egia da, baina horretako gozatzen
dute asko eta asko abantaila[53].
Goazen aipatuz zenbait bakoitz:
i.
Bat da
bertutearen on egiazkoa, egiten baitu ona pertsona Jainkoaren gustura,
Kristoren gisara, bere ondasun lurrekoek ez bezala; zeren ezi diruek egiten dute
ona poltsa, ez pertsona: munduko ondra eta laudorioek egiten dute ona
erreputazioa, ez pertsona: indarrek, eta osasunak egiten dute ona gorputza, ez
pertsona... Bertze alde gainerako ondasunak hil arteino
ditu gorenaz, ez haratago: Bertutea datxekio arimari betikoz. Eta ez badaiteke
ere nehor segura bertuteaz ote duen, behintzat badaki honetan edo hartan
guardatu dela gaizkitik, eta egin duela ongi: Bada ongi egina beti da on, eta
kontsolamendu, ez balitz ere bertze premiorik...
ii.
Bertze bat da
jakitea ongi egitean gustu egiten diola Jainkoari: eta zer gehiago nahi du
lurreko artoak, baizik gustu ematea jaun guzien jaunari?
iii.
Bertze bat,
segurantza ez, bai konfiantza, koadratzen diola Jainkoari, aurkitu duela grazia
beraren begietan, maite direla elkar[54], eta
zerbait seinale on baduela.
iv.
Jainkoaren
probidentzia amorosa bere zerbitzukoen fabore; komeni diren ondasunak emanen
dizkiote[55];
gaitzak permititzen baitu datozkion[56],
onez izanen dira, eta onerako. Hala gaitzak ere on! Zer gehiago daiteke desea?
v.
Bertze bat
argitasun zerukoa ematen diotena, ez dabiltzan[57]
itsuturik mundukoen gisa ilunpetan, ezagun dezaten Jainkoaren bidea, egiak eta
gauzak diren bezala, onaren ona, gaizkiaren gaiztoa...
vi.
Bertze bat
kontsolazio eta alegrantzia sendo ematen dizkiotenak noizean noiz bihotz
barnean dultzatzen[58]
dizkiotenak trabailu, eritasun, eta heriotza bera. Bai, Jaunaren begiratze
amoros bat aski da, eta mila aldiz hobeago ezi munduko alegrantzia guziak.
vii.
Kontzientzia
onaren ona konfiantzarekin, ongi dagoela Jainkoaren aitzinean, begiraturik bere
barnera ez duelarik aurkitzen kulpa handirik.
viii.
Esperantzaren
sanoa[59],
salbatuko duela bere Nagusi onak: ez gaiztoen esperantza bezala bekatuen
erdian, esperantza faltsua; baizik esperantza umil bat kontsolagarria, hala
nola gloriako hatson[60] bat
gozo-gozoa aitzinetik[61].
ix.
Justuen libertate
egiazkoa, hau da libre egotea pasioen lokuretatik,
nehoren beldurrik, ahalkerik, amorerik eta oposizio gehiegirik ez dutela, zeren
Jainkoari begira dauden beti gustu egin nahiak guzietan[62].
x.
Justuen
komunikazio amorosa Jainkoarekin: gogoratzeaz ere kotsolamendu
sentitu dute: Bada zer, orazio luzean? Eta zer, komunikazio sagaratuan? Nola
sentiarazten dioten Jesus onak bere presentzia eta amorea sakramentu hartan?
Nola trabailu eta pena guziak suabetzen dituzten komunio
batekin? Edo ordu erdi bateko orazioarekin? Eta zer diot aditzeaz Jaunak haien
orazioak? Dicet, ecce adsum...
xi.
Hiltzearen ona,
ezi komunkiro, S. Agustinek dioen bezala, bizia
nola, hiltzea hala; eta S. Teresak, suabeago hiltzen bide dira justuak; eta
Espiritu Sanduak, Justorum...
xii.
Ama Birjinaren,
Aingeruen, Sanduen, eta Zeru guzien faborea justuen alde, ezi bekatari baten
penitentziaz egiten bada festa han, (...) zenbat hobeki gustu dute, ongi bizitzeaz
bat hemen? Nola faboratuko dute guziek ona beren lagun izan behar dena bezala?
Gehiago pertsegitzen bide dute Deabruek halakoa, baina laguntzaile[63]
anitz eta onak ditu: Abantaila hauek guziok nahiz ez guziz
sentitu ongi bizi diren guziek, baina guziek anitz eta aski den adina. Gaizki
bizi direnek guzia kontra. Eta zer izanen da joan ondoan hemendik? Zer
errezibimendua eginen diote onari han? Eta gaiztoari nolakoa? Bego asentaturik, Jainkoari
zerbitzatzen dionak Nagusi onari zerbitzatzen diola. (exenpl.
S. Policarp.
[1] Aditz zaharrak –i, -o, -an bukatzen ziren (ikusi, igo, jasan); baina sarri askotan geografikoki era diferenteetara banatzen dira; adib. Isuri = bizk zah. Esuro, jasan = jaso, igan = igo, iragan = irago (igaro). Kasuan ere, jatorrikoak “jasi” dio, eta batueraz jasan / jaso genuke. Nik jaso hautatu dut, jasanen ordez, ustez alde txikiagoa zegoela, nahiz eta badirudien gaurko euskaraz bakoitzak bere aldera egin duela, agian erdarak bakoitzarentzako berba bat duela eta bultzaturik.
[2] Batuaz Geure litzateke, baina hemen geur- bihurkaria gehi –hen erakusle posesiboa daukagu: geure + h(o)nen > geuronen
[3] Orain dela gutxi “propioa” nahiago gomendatzen da zenbait instantzietatik, forma zaharra latinetik gertuagokoa eta gaztelaniatik aldenduagoa zen arren.
[4] Xuxenek hertsiki onartzen du, baina hertsikiro ez; norbaitek esango zien –ro hori bizkaieraz edo zela...
[5] Zenbait euskalkitan, eta batzuetan, honela murrizten da diptongoa: eu > e, Xuxenek ez du geurok forma onartzen (nahiz eta nafarreraz eta bizkaieraz hala izan) eta bai ordea “gerok”. Nork erabiliko du, kasualitatez, “gerok”? Uhmmm, galdera zaila.
[6] Zerbait + to = zerbaitto; zertxobait baina zerto-bait. Aproximatiboa da, -tsu ren parekoa.
[7]-kin esateko beste forma biak –kila eta –ki dira. Lizarragak hitzareki.
[8] Bedere,
bederik, bederen= behintzat; bat-bederak = bakoitzak,
norberak, nork bere. (gero ikusiko dugu bat-goi).
[9] “berlandanik” jatorrizkoan. Badakigu iaztik euskalki horretan sinkopa gertatu ohi dela, eta beraz, “berla” bezalako gauza bat “bere-hala” izan daitekeela. Baina hemen ni zalantza batek narabil: Zubereraz “ber gauza” esaten bada “gauza bera” esateko, ez litzateke bada ber(h)ala gertuago jatorrizkotik? Eta gero, imajinatu ari zaretela bilatzen nafarrera literariorako idatzizko euskarri baten bila: zer egin “–danik” horrekin? Besterik gabe “berehala” eman eta kito? Zuek maisu-maistrak izango zarete, eta zuengan bilatuko du ispilua beste inon aurkitzen ez duen ikasleak...
[10] “-etarik” leku batzuetan eta euskara modernoan “-etatik” izango litzateke, euskalki zaharzaleek ordea –etarik mantenduko dute; gogoratu zelan zerabilen Zamarripak “ahorik eskura”, edota, bizkaierazkotzat jotzen den “mendirik mendi” hura. Izan ere “nondik” (edo ablatiboa”) eta partitiboa edo –(r)ik oso loturik daude esanguraren aldetik. Mikoletak XVII mendeko Bilboko euskaran “norik ekarriak” esango du, “nondik ekarriak” esateko, eta abar. (Xuxeni ez zaio “zerik” gustatzen, beraz, ablatiboa azaltzeko “edo nondik” esatea zilegi zait, baina partitiboa azaltzeko ezin dut “edo zerik” idatzi, kuriosoa benetan).
[11] Pentsatu zuenean honelakorik erabiltzen denentz: “errebel egin”. Bermeon adibidez “fren egin” esaten da.
[12] Itzuli = bihurtu. Bilatu hiztegian ea zer esangura duen “itzuri”k, “isuri”k. Erdaraz “con-vertir”, vértice eta holakoak. Erkatu “bihur-ekin”.
[13] Ikus “ogi hau da amaren”, “ogi hau da amarentzat” “ogi hau da amarentzakoa”. Ikus halaber, “gaitz honen erremediorik” vs. “erremediorik gaitz honen”.
[14] Zer da “ezi”? zelan
esango zenuke hori zure euskalkian, zertarako da? Aztertu testu honetan bertan.
[15] Zein erlatibo mota da hau? Begiratu EGLU-Vean (kontuz: erlatibo hau biren konbinaketa da!) Galdera hau oso litekeena da ekaineko azterketan sartzea.
[16] Eman “erori”ren sinonimo bat euskaraz “amildu” ez dena (batzuk bizkaierazkotzat daukate). Zein lotura ikusten diozu goikoarekin? Orain begiratu hiztegian erausi, erautsi, eraso eta jaso; zein da lotura?
[17] “jaintsi” dio jatorrizkoan; segurutik hauxe dugu formarik zaharrena, eta gero hortik gainontzeko euskalkietara (ts > tz; etse > etze).
[18] “Humanitatea” esan gura
du, hots, “gizatasunaz”. Generoarekiko kezkak hizkuntza aldatuko du, hizkuntza
ez baita ideologikoki neutroa.
[19] “Orgatik” jatorrizkoan, ekar ezazue gogora iaz Arantzako sinkopaz ikasitakoa; begiratu Euskal Herriko mapan non dagoen Elkano eta non Arantza.
[20] Jatorrizkoan “guendea” dio; hau da, zuzenean hartu zuen latinetik, latin klasikoan horrela ahoskatzen baitzen; batuerarako hautatu dena, ordea, “jendea” gaztelaniatiko mailegua dugu, eta beraz beranduagokoa.
[21] “logratzeko” jatorrizkoan
[22] Kontura gaitezen Mendiburuk nahasten zuen ez duela nahasten Lizarragak; Jainko berak vs. jainkoak berak.
[23] Objektu zuzena, batez ere hitz konposaketarako bidean dagoen honelako nominalizazioetan “nor” kasuan bezala “noren” kasuan ager dakizkiguke sarri, batez ere ekialdeko euskalkietan (“Itsasoaren ikustra” Gaiarrek bere izekoari idatzi gutunean) eta bizkaiera zaharrean (“Traizioe baten asmatzean”).
[24] Eta ez gaur zabalduegi dagoen bezala “argia eskatuz”. Eskatu aditza nahikoa berria da (ez du esan gura erabili ezin daitekeenik egin, jatortasun maila baizik). Lehen “eskean” ibiltzen zen jendea.
[25] “arren” jatorrizkoan. Euskara zaharrean “noren” kasuak zuen formetako bat “-rren” zen, adibidez “zerren” bizkaierazko tradizio osoan eta gipuzkerazko tradizio zaharrenetako batean. Hortik euskaran aztarren batzuk lotu dira: “arren” eskatzeko forma, adibidez.
[26] “Eraizio” jatorrizkoan; gaur egun garbizaleak garenez, hau ere ez dugu gogoko; barkazio, negarzio, eta holakoak sarri entzun izan dira ahozko euskaran ere.
[27] Gaur egun gaztelaniaz oso ondo dakigunez, oso “ondo” ahoskatuko genuke “parar” ekarritako mailegua; hau da, gaztelaniaren ahoskera dugu nagusi euskaran bertan. Euskara zaharrean ordea, latinetiko maileguak egokitu egiten ziren euskal fonologia sistemara, halandaze, hasierako leherkaria ahoskabeak (p-, t-, k-) ahostundu egiten zirela (b-, d-, g-). Horregatik, teorian behintzat, Batuak hobetsi beharko lituzke “barkatu” eta “bekatu”, “parkatu” eta “pekatu”ren gainetik, “ditare” vs. “titare”, “ganora” vs. “kanorea” eta abar. Hemen “baratu” vs. “paratu”, esangura, noski, ‘gelditu’.
[28] Euskaraz (eta ez bizkaieraz bakarrik), euskalki guztietan “i”-k sabaitu egiten ditu hurren letozkeen leherkari, frikari eta afrikatuak; hau da, i+tz = tx, i+z = x, i+t = tt, i+n = ń, eta abar. Beraz “bakotxa” < “bakoitza”; “atxa” < haitza, eta abar. Horrek hiztuna ultrakorrekziora eta gehiegizko zuzentasunera bultzatzen du; adibidez “atxakia” (formarik zaharrena, gaztelania zaharreko “achaque” batetik datorrena) uste dut hiztunak “aitzakia” formatik datorrela, eta horixe indartu; kasu honetan Euskaltzaindiak ez du formarik zaharrena hautatu, berriagoa den “aitzaki(a)” baizik.
[29] Bilatu hiztegian, kontua har “aise” alde batetik eta “aztura” bestetik (zein da “aztura”ren lexema?).
[30] Zein da “baitira” horren esan nahia?.
[31] Nik sistematikoki aldatu dut jatorrizko “logratzera”, eta horren ordez “lortzera” jarri; irizpidea erabat etimologikoa izan da, hau da, etimo berak bi emaitza eman ditu hizkuntza batean eta bestean; alabaina, badago hemen arazotxo bat, hartu kontuan non idazten duen azentua jatorrizkoak “lográtzera”, zilegi ote da azentua daraman bokalea kentzea (gogoratu iaz Hualderen lanak irakurritakoan inguru honetako sinkoparen gainekoak? Nola eragingo liokeen eredu idatzizko honek (lortzera idazteak) hango euskaldunei? Nola aldatuko hango euskara mintzatua?
[32] Lizarragak “hura” vs. “gura” bereiziko ditu, bereiz idazten duenean erakuslea da, eta loturik idazten duenean esango nuke artikulua dela. Ikerketa egin behar da. Orain gutxira arteko euskara mintzatuan bereizten ziren “Alabok” vs. “Alaba horiek”, baina ez kasu horretan bakarrik “Nor da hori, Manbruori?” Kanta hartan, hori guztiori, eta abar. Badirudi funtzio semantiko diferenteak dituztela, bereizketa semantiko hori ez du gaurko eredu estandarrak jasotzen. Honetaz linguistek ikertu beharko lukete, arauak eman baino lehenago.
[33] Nola argi egiazkoa = argi egiazkoa bezala. Ikus honetaz goragoko oharra.
[34] Zein da “heldu diren”en aspektua? Burutua ala burutu gabea?
[35] Juan
Amenduxek ere berdin darabil XVI mendean (Iruńea
Hemen natza ehortzirik, noizbait gozo iritzirik,
Herioak ustekabe doloroski egotzirik.
Ene arima Jaungoikoagana beldurreki partiturik,
Lagun gabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
Plazerak azke[...] atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten ditut itsusirik, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunpetan, ustel eta kirasturik.
Negar begi (=egin beza) batbederak (=bakoitzak) bere aldiaz oroiturik:
Nehork ere izanen ez du nik ez dudan partiturik.
Ene arima duzuen gomendatu (=gomenda ezazue), karitatez mugiturik
Zarraizkidate guzi bertan hitzok ongi notaturik (jarrai zakizkidate denok... ongi apuntaturik)
Josafaten baturen gara judizioan elkarreki
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.
[36] Jatorrizkoak “nautelaik” dio; Apezetxeak “Na(hi d)utela(r)ik” itzuli du erdarazkoan. Seguruenez inguruko azentu sistemak emango liguke horretarako bidea.
[37] Batzuen batzuek Lizarragaren ordena erromanikoaz hitz egin dute; hara aldiz desafioa: Nola emango zenukete zuek euskaraz esaldi hau? Leku batzuetan “esta en flor” loretan” bezala emango zen, eta are beste leku batzuetan “esta en flor” = “está floreciendo” “loratzen dago”. Uste dut erdarazko gerundio hori larregi erabili ohi dugula. Ikus “está trabajando” lanean/beharrean dago vs. lan egiten dago. Kontura zaitezte, batez ere bizkaieradunak, nola aldatu ditugun gure –(k)etan famatuak eta horien ordez “-tzen” aspergarriak sartu; olgetan > jolasten eta abar.
[38] “bitarteo” zergatik ez dudan “bitartean” eman esango lukete batzuek. Adibide horretan dago erantzuna, zein da “bateo” horretan “–o” ren esangura? Ikus “oraindaino” –raino” “deino” eta abarrak.
[39] “berek” “ber + (h)ek”; ber + (hai)ek
[40] Jatorrizkoak “zeboen” = zeu+o+en. Ez da bizkaiera hortaz.
[41] Zer graduatzen du “hain” horrek?
[42] Zer da “nor ere dagokeen”?
[43] Kautan erabili zer den “ardoari emana”, eta horren harian interpretatu goiko esaldia.
[44] -ain- = -a(r)en-; txipiain= txipiaren; beraz, zer da “zein” (ze(r)en)? eta “hain”, beraz, zergatik “neskatoaren argia!” harridurazkoa?
[45] Zer da “zabala”? zein lotura semantikoa dauka “lasaia”rekin?
[46] “suspiro” euskaraz “hasperen” (hats + beheren) eta “zizpuru” eman izan da; Lizarragak “suspiratzen” eman du, eta horregatik hartu dut “zizpuru”tik kidea; dena den “zizpuru” mogeldarren terminoa dela dakidan arren ez dakit ez ote den hango belarrietarako arrotzegi egiten. Denok dugu garbizale bat bihotzean... en fin.
[47] “Estadotan” jatorrizkoan.
[48] Nagia, nagikeria, Mendiburuk “nagintza”
[49] “Farras” bat da hori. Utzikeria.
[50] Ala sendagaia? (“sendagalla”). Sendagaia balitz, erdaraz yeismoa esaten zaionaren aztarna zaharra genuke. (Nafar batzuek “mutiya” ahoskatzen dute gaur egun, eta hori gazteleraren eraginari zor zaiola esan izan da, baina agian, datu hau kontuan hartuta ez litzateke hain ziurra.)Bilbotar batzuek ere “mutiya” ahoskatzen dute, eta hau bada oso arraroa, kontua harturik Bilboko euskaran bertan (hau da Txorierrikoan) “mutiLé” esaten dela, oso –l- indartsuarekin, eta sabaitu edo palatalizatu barik. Ondo legoke Bilboko euskaldun berriek beretzat hartuko balute Txorierriko bizkaiera hori (malgré Zuazo).
[51] Lizarragak “zaitela” dakar. Baina “deusek” daukagunez, hau da, nork kasua, ezin da iragangaitza izan, hots *edin aditza (hadi, bedi, “zaitez”, zaitezte, bitez), eta, hala ere, *ezan aditza izatekotan –za- erroa nonbait agertu beharko zitzaigun (nik, gauzak sinpletzeko horrela transkribatu dut baina). Bururatzen zaidan beste posibilitatea hauxe da: *egin aditza izatea, baina, teorian behintzat egin aditza laguntzaile gisa bizkaiera-gipuzkeretan baino ez da erabili izan... (bai gero?); horren arabera, hauxe genuke: “za(g)iz” baina pluraleko azken –z horren ordez (Zuazok hizkuntzalari batek eduki beharko ez zukeen sinplekeria batez “analogikotzat daukana) –it- pluralgile orokorra: za(g)i-it-. Who knows?
[52] “kontsolu” jatorrian
[53] Erkatu EGLU-Iean “asko”ren erabileraren deskribapenarekin; non doa? Abantaila asko vs. asko abantaila.
[54] “maite dira elkar” vs. “maite dute elkar”. Badira aditz batzuk (beldur naiz, oroitzen naiz), berez bi argumentukoak izan arren ergatiborik ez daramatenak; hauei deponenteak esaten zaie. Badirudi “maite”k ere agintza bikoitza izan duela.
[55] “-tiote” = “ditiote”, hau da, d-it-o-te; pluralgilea nor-nork kasuan bezalakoa da –it- alegia; beraz, dizkiote, -i- aditzarekin jokatuko badugu.
[56] “datoz” eta ez “datozte” baturako.
[57] Zein da “dabiltzan” horren esangura? Itzuli aditz perifrastikora ea zer gertatzen den.
[58] Begiratu hiztegian “gozo”ren esangura guztiak (“goxo” ere bai, ahal dela). Zein litzateke horren parekoa?
[59] Zein da “-aren sanoa”ren esangura, bestela esan, zein da edutezko genitibo horren funtzioa? Zein erlazio bilatzen diozue “hain” (haren) batekin? Honen ildotik, nola idatziko zenukete Zamarriparen “arembaten” batuaz?
[60] “Atxon”: Lurrina; hats + on. Leku batzuetan “hats” eta “kirats” sinonimoak dira; baina gehienetan “hats” ez da bakarrik usaina, baita “gogoa” edo izpiritua, edota erdarazko “aliento” ere bai.
[61] “Gloriako hatson gozo-gozo baten aitzinetik bezala”
[62] Erkatu goiko esaldia honekin: loak nago.
[63] Lagunzale jatorrizkoan. Pentsatu zale vs. tzaile gaur egungo bereizketaz. Laborariari “nekazari” esaten zaio, eta baita “nekazale” ere. Eta arrainak atrapatzen dituenari?