(c) Koldo J. Garai asteazkena, 2003.eko ekainak 11

 

Prolegomenoak

Egunkaria 1

Iturri ez higatuak 2

Gerra madarikatuak 2

Loramendik “Noiz? Amatxo” 2

Ez geure izenean behintzat 2

I Stand for Peace and Justice 3

Rumi poeta 3

Being a Lover: The Sunrise Ruby 5

Maitale izatea: Goizaldeko Pitxi-gorria 5

 

 

Egunkaria

Denok gara Egunkaria!

Ispiluak behar beharrezkoak dituzte munduko kultura gutxitu guztiek,

eta Egunkaria, besteak beste, Euskaldunon ispilua zen.

 

 

 

Itxierari buruzko argazkiak ikusteko klikatu Bazterretxearen Irudian


 

Orri honen helburu bakarra nik erakusten ditudan irakasgaietan ikasleek laguntza eta ikasteko oholtza aproposa aurki dezaten baino ez da; helburua erabat akademikoa hortaz.

 

Hala ere, Egunkariari gertatutakoak sofistikazio bila dihardugun munduko intelektual guztiei eragiten digu, edozein jarrera ideologiko dugularik ere.

 

Gerra madarikatuak

 

Berdin antzera, Txinarako karrajo edo igarobide geografikoa zabaltzea baino helburu zitalagorik ez duen gerra baten aurka nagoelako, gerra guztien aurka nagoen bezainbatean, eta gainera, Amerikarren Inperioaz geure burua askatzeko aniztasunetik bakarrik etor dakigukeelako askapena, horra hor zenbait esteka.

 

Loramendik “Noiz? Amatxo”

Gerra Zibila baino lehenago idatzitako prosa poetikoa

 

 

Gora ostera ere

Ez geure izenean behintzat

 

Not In Our Name: euskarazko testurako egin klik irudian

 

 

I Stand for Peace and Justice

 

Bakea eta Justiziaren aldeko manifestua (Z Magazine)

 

 

Rumi poeta

2001ean Washingtonera joan behar izan nintzen lanagatik, eta han, Dupont Circle-ko Afterwords liburu-dendan Rumi ezizeneko poeta sufi Afghanistar baten berri izan nuen, Jelaluddin Balkhi (1207 Irailaren 30ean jaioa). Rumi izena Anatolia “erromatarrera” ihes egin beharretik zetorkion, ihesi Mongolen inbasiotik. Gaur egun, Euro-Amerikarren basakeriari aurre egiteko bururatzen zaidan modu bakarra hauxe da —Autek esango zukeen bezala “con un beso por fusil”—, alegia, bere poema bat hona ekartzea: Hangokorik gehiago jakiteko (Antena3 edo Grupo Correo ez dena, noski) klikatu esteka honetan: ZNet's Afghan War Page

 

 


Being a Lover: The Sunrise Ruby[i]

 

“The Sunrise Ruby”

 

In the early morning hour,

Just before dawn, lover and beloved wake

And take a drink of water.

 

She asks, “Do you love me or yourself more?

Really, tell me the truth.”

 

He says, “There’s nothing left of me.

I’m like a ruby held up to the sunrise.

Is it still a stone, or a world

Made of redness? It has no resistance

To the sunlight.” (…)

 

 

 

Maitale izatea: Goizaldeko Pitxi-gorria

 

“Goizaldeko Errubia”

 

Goizeko izarretan,

Eguzkiak irten baino aurretixe, maitale-maitatuak esnatu dira

Eta ur zurrutada bat edan dute.

 

Emakumeak dio, “neu maite nauzu ala zeure burua gehiago?

Benetan, esadazu egia”.

 

Gizonezkoak dio, “Ez da nigandik ezer lotzen.

Pitxi-gorria bezalakoa naiz goizeko printzen begitan jarria.

Harria ote da ondino, ala mundu bat

gorriz egina? Ez baitu jazartzerik

eguzkiaren argiari.” (...)

 

Hasierako orrira

 

Torrealdaik erreskatatutako Arestiren liburu zentsuratutik; Ibarrolaren Irudiak.

 

 

Azkenekoz aldatua: asteazkena, 2003.eko ekainak 11

____________________________



[i] The Essential Rumi. Itzult.: Coleman Barks, John Moyne, A.J. Arberry, eta Reynold Nicholson. HarperSanFrancisco. 1996.