S. PAVL APOSTOLVAREN EPHESIANOETARATCO EPISTOLA.

CAP. I.

3. 16 Iaincoa laudatzen eta regratiatzen. 4 Electionea eternal, eta certara elegitu. 5, 11 Predestinationea eta adoptionea. 7 Redemptionea. 9 Iaincoaren secretua 13 Euangelioa. 14 Errésa. 15 Ephesianoén fedea eta charitatea. 17 Sapientiataco spiritua. 22 Christ Eliçaren buru.

1 Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:

2 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan:

4 Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:

5 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,

6 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.

7 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:

8 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:

9 Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:

10 Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan:

11 Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura.

12 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

14 Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.

15 Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,

16 Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan.

17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:

18 Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan:

19 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,

20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,

21 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.

22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:

23 Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.

CAP. II.

1 Gentilen bekatuéz. 4 Deliurançá Christez. 6 Resuscitatu gaitu Iaincoac eta iar eraci Christequin. 8 Saluatu fedez. 17 Euangelizatu baquea Iuduey eta Gentiley. 19 Gentilac sainduén burgesquide. 21, 22 Iaincoaren temple eta tabernacle.

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:

2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:

3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,

5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean.

7 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.

8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da:

9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát.

10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

11 Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz,

12 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:

13 Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz.

14 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena:

15 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela.

16 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic.

17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.

19 Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico:

20 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:

21 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean:

22 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.

CAP. III.

1 Paul Gentiletara embachadore. 8 Iaincoaren abrastassun Christezcoaz. 9 Iaincoaren mysterioa eta sapientiá. 12 Libertate eta confidança noren moyenez dugun. 13 Paulen othoitzá Gentilacgatic. 20 Esquer eta laudorio emaite.

1 Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil.

2 Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea.

3 Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala:

4 Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.)

5 Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz:

6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.

7 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez.

8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,

9 Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez:

10 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:

11 Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura:

12 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz.

13 Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá.

14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana,

15 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita,

16 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean:

17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan:

18 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna:

19 Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian.

20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,

21 Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.

CAP. IIII.

1, 17 Obra onetara exhortatzen. 4 Gorputzbat eta spiritubat. 6 Bat gucién Aita. 7 Dono diuersac eta ministerioac Eliçán, cein baita haren gorputz. 22 Guiçon çaharra eta berria. 25 Eguia eta gueçurra. 26 Asserretzea. 28 Ez ebaisteco, baina trabaillatzeco. 29 Hitz ona. 31 christinoén vicitzea nolaco içateco.

1 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,

2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:

3 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.

4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:

5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:

6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.

7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.

8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.

9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?

10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.

11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,

12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:

14 Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.

15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:

16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.

17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,

18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:

19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.

20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:

21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:

22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:

23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:

24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

20 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.

26 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:

27 Eta lekuric eztemoçuela deabruari.

28 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.

29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.

30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.

31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.

32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.

CAP. V.

1 Christen araura ebilteco. 3 Hitz sainduz minçatzeco. 8 Arguizco obretara exhortatzen. 13 Ilhumbearen manifestationea. 18 Ez horditzeco. 19 Cantu eta laudorio Iaincoari. 21 Elkarren suiet içateco. 22, 25 Senhar emaztén instructionea. 30 Christen gorputzeco membro.

1 Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:

2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan

3 Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:

4 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.

5 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.

6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

7 Etzaretela bada hequin parçonér.

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)

10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.

11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.

12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.

13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.

14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.

15 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:

16 Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.

17 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.

18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz:

19 Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.

20 Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:

21 Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin.

22 Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:

23 Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.

24 Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.

25 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:

26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:

30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.

31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.

33 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

CAP. VI.

1 Haourrén instructionea. 4 Aitéz. 5 Cerbitzariéz. 9 Nabussiéz. 11 Iaincoaren harméz veztitzeco. 16 Fidelén harmadurác. 18 Ardura othoitz eguiteco. 20 Paul presonér. 21 Tychique Ephesianoetara igorri. 23 Baque, charitate eta fede Ephesianoey desiratzen.

1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.

2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)

3 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.

4 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

5 Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala.

6 Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.

7 Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:

8 Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.

9 Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.

10 Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.

11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

13 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.

14 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:

15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.

16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.

17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.

18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

19 Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,

20 Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.

21 Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue:

22 Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.

23 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

24 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.

Ephesianoetara scribatua Romaric Tychiquerequin.

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera