PHILIPPE ANDIAREN HERIOTZEAN EUSKARAZCO COPLAC

(1666)

 

 

Emen, lur guti onetan,

Dago Erreguea sarturic,

Baņa ez mundu gustian

Haren fama estaliric.

 

Daguien negar Guizonac

Philiperen heriotzean;

Haren obrac dirade onac

Itsasoan ta lurrean.

 

Vrtu beitez viotįac

Negarrez faltagatic,

Eta gure beguiac

Veude iturriac eguinic.

 

Auts, Erregue, viurtu zara,

Sustentaria ceruen:

Nora (ai nizaz!) joanen gara? 

Ceruac daude erortzen.

    

 

O Nafarroa leala!

orai bear du acabatu:

Onequin vici izan da,

Onequin ere hil bear du.

 

Ilumbetan dago emen

Orai mundu gustia,

Cegatic ilundu den

Haren iguzqui andia.

 

O Cometa, guizonen

Lotzazale bortiza! 

Ioan aitziņan Turcoaren

Buru cruela guenzera!

 

Pheliperi certaco,

Viotz amoltsu zuenac,

Berzec baņo gueiago

Vici merezi zuenac?

 

Dolore andi eta damų

Daucana viotzean,

Nafarroac ezarri dų

Erreguearen obian.

 

Phelipec mundua utsi dų;

Ceruan dago.  Verezat

Vrte aniz vici izan dų,

Baņa guti gurezat.

 

 

 

 

Non: Honores funebres que hizo el Real Consexo de Navarra a la  memoria del Rey N. S. Philipp IV el grande., Pamplona, 1666.
Bertsio honen iturria: K.Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 136-137 or.


Atzera