S. PAVL APOSTOLVAREN TITEGANATCO EPISTOLA.

CAP. I.

1 Eguiaren eçagutzea. 2 Sperançá. 3 Predicationea. 5 Tite cergatic Cretan vtzi. 7 Ipizpicu eguiazcoaren officioa. 10 Circoncisionecoez. 11 Irabaciagatic, behar eztiraden gauçác iracasten dituztenez. 15 Deus ez satsuric chahuendaco. 16. Obrác gaberico fedea.

1 PAVLEC Iaincoaren cerbitzari eta Iesus Christen Apostolu denac, Iaincoaren elegituén fedearen eta pietatearen tenorez den eguiaren araura,

2 Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan:

3 Diot bere hitza, Iainco gure Saluadorearen ordenançaren tenorez niri cargutan eman içan çaitadan predicationeaz: Tite neure seme eguiazcoari gure artean commun den fedearen arauez.

4 Gratia dela hirequin misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaun gure Saluadoreaganic.

5 Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gaucén corrigitzen continua deçançát, eta ordena ditzán hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan beçala:

6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.

7 Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso:

8 Baina estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, onén onhetsle, çuhur, iusto, saindu, moderatu:

9 Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal deçançát, eta contrastatzen diradenac vençut.

10 Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui minçaçaleric, eta adimenduén seduciçaleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: hæy ahoa boçatu behar ciayec:

11 Hec etcheac ossoqui erautzen citié, behar eztiraden gauçác iracasten dituztela irabazte deshonestaren causaz.

12 Erran dic hayén arteco cembeitec, hayén propheta propriac, Cretatarrac bethi gueçurti, bestia gaitzac, sabel naguiac.

13 Testimoniage haur eguiazcoa duc: causa hunegatic reprehenditzac hec viciqui, fedean sano diradençát:

14 Behatzen eztutelaric Iuduén fabletara, eta eguiatic aldaratzen diraden guiçonén manuetara.

15 Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá.

16 Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac.

CAP. II.

2 Çaharréz. 6 Gaztéz. 7 Exemplu ona. 9 Cerbitzariéz. 11 Iaincoaren gratiáz. 13 Sperançáz. 14 Cer finetara Iesus Christec guregatic bere buruä eman.

1 Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác.

2 Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián.

3 Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle:

4 Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten:

5 Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát.

6 Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.

7 Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,

8 Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez.

9 Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric:

10 Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gauça gucietan Iainco gure Saluadorearen doctriná orna deçatençát.

11 Ecen aguertu içan ciayec guiçon guciey Iaincoaren gratia saluagarria.

12 Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan:

13 Dohain onetaco sperançaren eta gure Iainco handi eta Saluadore Iesus Christen gloriataco aduenimendu excellentaren beguira gaudelaric:

14 Ceinec eman baitu bere buruä guregatic, gu redemi guençançat iniquitate gucitaric, eta purifica guençançát bere populu particular, obra onetara affectionatu içateco.

15 Gauça hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc ezeçala hi menosprecia.

CAP. III.

2 Princiey eta guehientassuna duteney obedientia ekarteco. 4, 5 Iaincoaren misericordiáz saluatzen. 7. Gratiáz iustificatzen. 9 Questioney ihes eguiteco. 10 Heretico denaz. 14 Obra onéz.

1 Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.

3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.

4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,

5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:

6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

8 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.

9 Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.

10 Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:

11 Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.

12 Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát.

13 Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén.

14 Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát.

15 Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.

Tite Cretacoén Eliçaco lehen Ipizpicu ordenatuagana Nicapolis Macedoniacotic scribatua.

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera