CRISTIÑAU DOCTRINIA
AITA GASPAR ASTETEC
ERDERAZ ESCRIBIDUA

ETA GUERO

D. Gabriel Menendez de Luarcac gauza
asco erantzita atera ebana.

Orain eusquerara biyortuta, urteiten
dau arguitara cerbaist gueiyagoturic.

LAUDIYOCO ABADE JAUNEN
encarguz eta costuz.

BIAR DIRIAN BAIYEZCOACAZ
BILBON


Misericordiyaco etsian; Felipe Morales-en
Moldateguiyan
1828 garren urtian

SARTZAIYERIA.

Cristiñau fiyel guztiyac
dagoz obligaduric
deboziño artutera
euren biyotz guztiric
JESUS gueure arguiyaren
Curtze santuari:
Non il gura izan eban
gu ateretiarren
gueure pecatuaren
ta areriyo gaistoaren
aguindupetaric.

Orregatiarren bada
ecandu biar zara
sarri ciñatutera
ta santiguetara
eguinic iru curtze:
Bicoquiyan bata,
Jaincoac líbrau gaizan
gogo deunguetaric:
bigarrena aoan,
Jaincoac librau gaizan
berba deunguetaric:
guero bularrian,
Jaincoac librau gaizan
obra-gogo charreric:
onela esanic:
curtze santiaren
señalia gaitic:
gueure†areriyoetaric
libradu gaguizuz
gueure Jauna†
eta Jangoicoa.
Aitiaren, ta † semiaren, ta
Espiritu Santuaren ucenian. Am.

AITA GURIA
Aita guria Ceruetan zagozana: santificadu bedi zure ucena: betor gugana zure erreinua, eguin bedi zure borondatia celan Ceruan, alan Lurrian. Emon eguiguzu gaur gueure egunian eguniango oguiya: eta parcatu eiguzuz gueure zorrac, gueuc gueure zordunai parquetan deutseguzan leguez: eta ichi ez eiguzu tentaciñoan yausten: baya libradu gaguizuz gacheric. Amen.

AVE MARIYA
Ave mariya, graciyaz betia, Jauna da zugaz, bedeincatia zara zu andra guztiyen artian, ta bedeincatua da zure sabeleco frutua, JESUS. Santa Mariya Jangoicoaren Ama, Erregutu eguizu gu pecatariyoc gaitic, orain ta gure eriyotzaco orduan. Amen.

CREDOA.
Sinistuten dot Jangoico Aita guztiz poderoso, Ceruaren eta Lurraren Criyadoriagan; eta bere Seme bacar JESUCRISTO gueure Jaunagan, cein sortuzan Espiritu Santuaren obraz ta graciyaz; yayo zan MARIYA Virginia ganic: padecidu eban Poncio Pilatosen poderiaren beian; izan zan curtzificadua, ila ta sepultadua; yatzi zan infernuetara, aric iru garren egunian erresucitadu zan ilen arteric; igon eban Ceruetara, an dago yarriric

Aita Jangoico guztiz poderosoaren alde escoan; aric etorricoda biciyac; eta ilac juzguetan. Sinistuten dot Espiritu Santuagan, Elessa Santa Catoliquia, Santuen Comuniñoia, pecatuen parcaciñoia, araguiyaren erresurresiñoia, eta seculaco bísitzia. Amen.

SALVIA.
Salve Erreguiña, ta Ama misericordiazcoa, bicitzia, ta dulzuria, Salve esperanza gueuria; Zuri deiyez gagoz Evaren ume desterraduoc; Zugana gagoz cizpuruca, llantu ta negar eguiten dogula negarrezco erri onetan. Ea bada Abogada gueuria, biyortu eguizuz gugana zure misericordiyazco beguiyoc; ta desterru au igaro azquero eracuscuzu JESUS, ceure sabeleco frutu bedeincatua. ¡O Clemenciazco Ama!. ¡O Piadosia!. ¡O Dulce Virgina MARIYA!. Erregutu eguizu gu gaitic Jangoicoaren Ama Santia, merecidu daigun alcancetia JE-
SU Cristoren promesac. Amen JESUS.

Jangoicoaren Legueco Mandamentuac dira amar: lelengo irurac pertenecietan yacaz Jangoicoaren onriari: eta beste zazpirac progimuaren probechuari.

Lelengoa, Jangoicoa ametia gauza guztiyen gainian.
Bigarrena, bere ucen santuagaz juramentu alperric ez eguitia.
Irugarrena, domecac ta Jayac gordetia.
Laugarrena, Aita, ta Ama onretia.
Bostgarrena, iñor il ez eitia.
Seigarrena, araguizco pecaturic ez eguitia.
Zazpigarrena, iñori ecer ostu ez eitia.
Zortzigarrena, iñori falso testimonioric ez ereguitia, ta ez guzurric esatia.
Bederatzigarrena, progimuaren senar emazteric ez desietia.
Amargarrena. iñoen ondasun bidebagacoric
ez gura izatia.

Amar Mandamentu oneec sartuten dira bitan, Jangoicoa amau ta serbitian gauza guztiyac baño gueiyago, ta progimua gueure burua leguez. Amen.

Fedeco Articuluac dira amalau:
lelengo zazpirac dira Jangoicotasunaren
gainian; ta beste zazpirac JESU Cristo
gueure Jaun, Jangoico, ta guizon
eguiyazcoaren guizontasun
santuaren ganían.

Jangoicotasunaren ganecoac dira oneec.

Lelengoa, sinistu Jangoico guztiz poderoso bacar bategan.
Bigarrena, sinistu dala Aitia.
Irugarrena, sinistu dala Semia.
Laugarrena, sinistu dala Espiritu Santua.
Bostgarrena, sinistu dala Criyadoria.
Seigarrena, sinistu dala Salvadoria.
Zazpigarrena, sinistu dala Glorificadoria.

Guizontasunaren ganecoac dira oneec.
Lelengoa, sinistu Jesu Cristo gueure Jauna, guizona dan partez, sortua izan zala Espiritu Santuaren obraz, ta graciyaz.
Bigarrena, sinistu yayo zala Mariya Virginia ganic, Señora au doncella zala, Semia yayo baño lenago, yayoqueran, eta yayo azquero.
Irugarrena, sinistu artu ebala eriyotzia, ta pasiñoia gu pecatariyoc salbetarren.
Laugarrena, sinistu yatzi zala infernuetara, eta atera cituzala bere etorrera santuaren beguira egozan Guraso Santuen arimac.
Bostgarrena, sinistu irugarren egunian biztu zala ilen arteric.
Seigarrena, sinistu igo ebala Ceruetara, eta an dagoala yarriric Aita Jangoico guztiz poderosoaren escoatati.
Zazpigarrena, sinistu aric etorrico dala biciyac, eta ilac juzguetan; onai emoiteco gloriya, bere mandamentu santuac gorde cituezalaco; eta deungai betico infernua, gorde etzituezalaco.

Cristiñau doctriniaren esplicaciñoia
itandu, ta eranzuten dala.

Itanduten dot, Cristiñaua zara ?.
Eranzuten dot, Bai Jauna, Jangoicoaren graciya gaitic.
I. Cristiñauaren ucen ori noganic yatorzu ?.
E. Cristo gueure Jauna ganic.
I. Cer gura esan dau Cristinauac ?.
E. Cristoren guizona.
I. Eta cer esan gura dau Cristoren guizonac ?.
E. Guizon bat, ceinec daucan Jesu Cristoren fedia, Bautismu Santuan artu ebana, eta cein dagoan bera serbiyetaco opaturic.

I. Cein da Cristiñauaren señalia ?.
E. Curtze Santua.
I. Cegaitic ?.
E. Dalaco Cristo curtzificaduaren irudiya, ceinetan erredimidu guenduzan.
I. Ceinbat modutan eguiten dau Cristiñauac señale ori ?.
E. Bitan.
I. Ceinzuc dira ?.
E. Ciñatutia, ta santiguetia.
I. Cer da ciñatutia?.
E. Da eguitia iru curtze escu escoaco orcoroagaz; lelengoa becoquiyan, bigarrena aoan, irugarrena bularrian, gueure Jangoicoagaz berba eguiten dogula.
I. Eracutsi celan !
E. Curtze santiaren † señalia gaitic, gueure † areriyoetaric, libradu gaguizuz † gueure Jauna, ta Jangoicoa.
I. Cegatic ciñatuten zara becoquiyan ?.
E. Jangoicoac libradu gaguizanzat pensamentu deunguetaric.

I. Cegatic aoan ?.
E. Jangoicoac libradu gaguizanzat berba deunguetaric.
I. Cegatic bularrian ?.
E. Jangoicoac libradu gaguizanzat obra, ta deseo deunguetaric.
I. Cer da santigüetia ?.
E. Da eguitia curtze bat escu escoaco atz biyacaz, becoquiric bularrera, ta ezquerreco sorbaldaric escoacora, ucentetan dogula Trinidade guztiz santua.
I. Eracutsi celan ?.
E. Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.
I. Nos eguin biar dozu señale ori ?.
E. Obra onen bat asten dogun guztiyan, edo tentaciñoren baten, necesidade, edo peligroren baten aurquituten garianian: baita bere, oeric yaiguitorduan, etseric urteitorduan, Elessan sartutorduan, yaten asitorduan, eta oera yoatorduan.

I. Cegaitic orrenbeste bider ?.
E. Cegaitic denpora, eta lecu guztiyetan tentau, eta perseguietan gaituezan gueure areriyoac.
I. Ce areriyo dira orreec ?.
E. Demoniñoa, Mundua, ta Araguia.
I. Bada curtziac bauco orreen contra indarric ?.
E. Bai Jauna.
I. Nondi dauco curtziac indar ori ?.
E. Cristoc berian bere eriyotziagaz bencidu cituzalaco.
I. Curtzia adoretan dozunian celan esaten dozu ?.
E. Adoretan zaituguz, Cristo, eta bedeinquetan zaituguz, ceure curtze santuagaz erredimidu cendulaco mundua.


Cristiñauac yaquin biar dituzan gauzac.

Ecusi dogu Cristiñaua zariana, Cristiñauaren uceneti, ta señaleti: Esan eguidazu orain.

I. Ceinbat gauza yaquin, ta entendidu biardituz Cristiñauac uso errazoezcora elzaiten danian ?.
E. Lau gauza.
I. Ceinzuc dira ?.
E. Lelengoa yaquitia cer sinistuco daben: bigarrena cer escatuco daben; irugarrena cer eguin, edo obrauco daben; eta laugarrena cer artu, edo errecibiduco daben.
I. Celan yaquingo dau cer sinistuco daben ?.
E. Yaquinic, eta entendiduric Credoa, edo articulu fedecoac.
I. Celan yaquingo dau cer escatuco daben ?.
E. Yaquinic, eta entendiduric Aita guria, eta beste Elessa Ama Santiaren oraciñoac.
I. Celan yaquingo dau cer obrauco daben ?.
E. Yaquinic; eta entendiduric Jangoicoaren legueco amar Mandamentuac,
bost Elessacoac, eta Obra misericordiyazcoac.
I. Celan yaquingo dau cer errecibiduco daben ?.
E. Yaquinic eta entendiduric zazpi Sacramentuac.


Cristiñau doctriniaren lelengo partia,
ceinetan espliquetan dirian Credoa
eta Articulu Fedecoac.

I. Noc esan eban Credoa ?.
E. Apostoluac.
I. Cetaraco ?.
E. Guri fede santuco gauzac iracasteco.
I. Eta zuc cetaraco esaten dozu ?.
E. Cristiñauoc daucagun fedi-au confesetaco.
I. Cer da fedia ?.
E. Ecusi eztoguna sinistutia.
I. Ecusi cendun zuc yayoten JESU Cristo ?.
E. Ez Jauna.

I. Ecusi cendun ilten, edo Cerura igoiten ?.
E. Ez Jauna.
I. Eta sinistuten dozu ?.
E. Bai Jauna, sinistuten dot.
I. Cegaitic sinistuten dozu ?.
E. Jangoicoac alan aguertu deutsalaco Elessa Ama Santiari, ta onec alan iracasten deuzculaco.
I. Ce gauza dira, Cristiñaua leguez, daucazuzanac eta sinistuten dozuzanac ?.
E. Erromaco Elessa Ama Santiac daucazan, ta sinistuten dituzanac.
I. Ta certzuc dira orreec ?.
E. Fedeco articuluac, Credoan dagozan leguez.
I. Ce gauza dira Fedeco Articuluac ?.
E. Dira Fedeco misteriyoetaric principalenac.
I. Cetaraco dira Fedeco Articuluac ?.
E. Emoiteco ezauera arguiyago bat gueure Jangoicoarena, eta JESU Cristo
gueure Erredentoriarena.

I. Nor da gure Jangoicoa ?.
E. Da gauza bat esan, eta pensau al leitequianic andiyena ta miragarriyena: Jaun bat ecin gueiyagoan ona, poderosoa, sabiyoa, justoa, gauza guztiyen principiyoa, eta acabua.
I. Trinidade guztiz Santua nor da ?.
E. Da Jangoicoa bera, Aitia, Semia eta Espiritu Santua, iru persona distinta, eta Jangoico eguiyazco bacar bat.
I. Aitia Jangoicoa da ?.
E. Bai Jauna.
I. Semia Jangoicoa da ?.
E. Bai Jauna.
I. Espiritu Santua Jangoicoa da ?.
E. Bai Jauna.
I. Iru Jangoico dira ?.
E. Ez Jauna ezpada Jangoico eguiyazco bacar bat.
I. Aitia semia da ?.
E. Ez Jauna.
I. Espiritu Santua da Aitia edo Semia ?.

E. Ez Jauna.
I. Cegaitic ?.
E. Dirialaco personac bata bestia eztirianac, izan arren Jangoico eguiyazco bacar bat.
I. Orlan ceinbat izaite edo naturaleza, entendimentu eta borondate dauco Jangoicoac ?.
E. Naturaleza bacar bat, entendimentu bat, eta borondate bat.
I. Eta ceinbat persona ?.
E. Iru distinta, ceinzuc dirian Aitia, Semia, eta Espiritu Santua.
I. Celan da Jangoicoa guztiz poderosoa ?.
E. Bere gura izanagaz bacarric eguiten dabelaco gura daben guztiya ?.
I. Celan da Criyadoria ?.
E. Gauza guztiyac eguin cituzalaco ecebere eceric.
I. Eta ceu cetaraco eguin cinduzan Jangoicoac ?.
E. Bera bicitza onetan ametaco, ta serbiyetaco, eta guero gloriyan betico
gozetaco.

I. Celan da salbadoria ?.
E. Graciya emoiten dabelaco, eta pecatuac parcatuten dituzalaco.
I. Celan da glorificadoria ?.
E. Gloriya emoiten deutzalaco bere graciyan ilten danari.
I. Bauco Jangoicoac, guc leguez, gorputzic ?.
E. Jangoico dan partez, ez Jauna, dalaco espiritu purua; baya bai guizon dan partez.
I. Iru personetaric cein eguin zan guizon ?.
E. Bigarrena, cein dan semia.
I. Aitia eguin zan guizon ?.
E. Ez Jauna.
I. Espiritu Santua eguin zan guizon ?.
E. Ez Jauna.
I. Cein bada ?.
E. Bacarric Semia, ceineri, guizon eguin azquero, derecho JESU Cristo.
I. Orlan, bada, nor da JESU Cristo ?.

E. Da Jangoico biciyaren Semia, guizon eguin zana, gu erredimiyetarren, eta guri celan bici eracustiarren.
I. Eta ceinbat izaite, edo naturaleza, entendimentu, eta borondate dauco JESU Cristoc ?.
E. Naturaleza bi, bata Jangoico dan partez, eta bestia guizon dan partez: entendimentu bi, Jangoico dan partez bata, eta guizon dan partez bestia: eta borondate bi, bata Jangoico dan partez, eta bestia guizon dan partez.
I. Eta ceinbat persona eta memoriya dauco ?.
E. Persona Jangoicozco bat bacarric, cein dan Trinidade guztiz santuco bigarren personia; eta memoriya bat bacarric guizon dan partez, bada Jangoico dan partez, eztau biar memoriyaric, gauza guztiyac bere aurrian daucazalaco.
I. Cer esan gura dau JESUSEc ?.

E. Salvadoria.
I. Cetaric salbau guinduzan ?.
E. Gueure pecatuetaric, eta Diabruaren cautiberiyoric.
I. Cer esan gura dau Cristoc ?.
E. Ungidua.
I. Cegaz izan da ungidua ?.
E. Espiritu Santuaren graciyaz, eta doez.
I. Cristo gueure Jauna celan sortu zan, eta celan yayo zan Doncella zan Ama ganic ?.
E. Jangoicoac ori milagroz eguiten ebala.
I. Ce misteriyo da ori ?.
E. Encarnaciñoco misteriyoa.
I. Cer sinistuten dozu encarnaciñoco misteriyoan ?.
E. Trinidade guztiz santuco bigarren personia, cein dan Semia, guizon eguin zala Ama Virginiaren errai guztiz garbiyetan; ez guizonaren obraz, ezpaba Espiritu Santuaren
birtutez, bere doncellatasunaren calte baga.
I. Ceinbat gauza obrau cituzan, bada, Espiritu Santuac Encarnaciñoco Misteriyoan ?.
E. Lau gauza.
I. Ceinzuc dira ?.
E. Lelengoa, formau eban gorputz bat Ama Virginiaren Sabel santuan bere odol guztiz garbiyagaz. Bigarrena, criyadu eban Arima bat ecebere eceric. Irugarrena, gorputza, ta arimia batu cituzan alcarregaz. Laugarrena, Trinidade guztiz santuco bigarren personiac beragan artu, ta beragaz batu cituzan gorputz, ta arima oneec; eta alan, leen Jangoico baño etzana, Jangoico izatia galdu baga, gueratu zan guizon eguinic; ceinari derecho JESU Cristo.
I. Eta celan yayo zan milagroz ?.
E. Urteiten ebala Mariya Santisimaren Sabeleric, bere doncellatasunaren
calte bagaric, eguzquiyaren arguiyac cristal bateti urteiten daben leguez, cristala urratu, ta loitu bagaric.
I. Bere Ama guero beti doncella bizi izan zan ?.
E. Bai Jauna beti.
I. Cegatic Curtzian il gura izan eban ?.
E. Gu libretarren pecaturic, eta betico eriyotzaric.
I. Celan, bada, yauzi guintzan betico eriyotza orretan ?.
E. Pecatu eguiten ebala Adan gure lelengo gurasoac, ceinegan guztiyoc eguin guendun pecatu.
I. Bauco Cristoc Aitaric, edo Amaric ?.
E. Jangoico dan partez, dauco Aita, cein dan Aita eternoa, eta eztauco Amaric: eta guizon dan partez dauco Ama, cein dan Ama Virginia, eta eztauco Aitaric.
I. Eta nosic onacoa da JESU Cristo ?.
E. Jangoico dan partez beti beticoa

Aita Eternoa, ta Espiritu Santua leguez; baya guizon dan partez Ama Virginiaren Sabel santuan sortu zanic onacoa.

I. Cer derechazu dala á Infernua, ceinetara yatzi zan, il azquero, Cristo gueure Jauna ?.
E. Ez condenaduen lecua, ezpada justoac egozan Linboa.
I. Bada, bago infernubat baño gueiyago ?.
E. Bai Jauna, lau dagoz lurraren biyotzian; eta dereche condenaduen Infernua, Purgatoriyoa, seiñen Linboa, eta Justuen Linboa, edo Abrahanen Senoa.
I. Eta cer dira orreec ?.
E. Condenaduen Infernua da lecu bat, ceinetara yoaten dirian pecatu mortalian ilten dirianac, an tormentu, ta pena artian betico egoteco: Purgatoriyoa da lecu bat, ceinetara yoaten dirian graciyan ilten dirianen arimac, baya pagau baga guztiz euren
pecatuen zorra, an pena icaragarriyacaz garbituac izaiteco: Seiñen Linboa da lecu bat, ceinetara yoaten dirian, uso errazoescora eldu baño leenago, batiatu bagaric ilten dirianen arimac, an beti egoteco Jangoicoa eguño ecusi bagaric: Eta Justuena, edo Abrahanen Senoa da lecu bat, ceinetara yoaten cirian, JESU Cristoc gu erredimidu baño leenago, graciyan ilten cirianen arimac, guztiz garbituta egozanac: eta lecu berbera, ceinetara benetan yatzi zan JESU Cristo.
I. Celan yatzi zan ?.
E. Yatzi zan bere arimia, Jangoicotasunagaz baturic.
I. Eta bere gorputza celan gueratu zan ?.
E. Baturic Jangoicotasuna beragaz.
I. Celan biztu zan irugarren egunian ?.
E. Batuten ciriala barriro bere gorputz, ta arima gloriyaz betia, ostera iños il ezeiteco.

I. Ceinbat garren egunian igo eban ceruetara ?.
E. Berrogueigarren egunian.
I. Ce modutan ?.
E. Bere poderiyoz, ta birtutez ?.
I. Cer esan gura dau yarriric egoitiac Aita Jangoico guztiz poderosoaren alde escoan ?.
E. JESU Cristoc Jangoico dan partez daucala gloriya bardina Aitiagaz, ta Espiritu Santuagaz: eta guizon dan partez beste guztiyac baño gueiyago.
I. Nos etorrico da biciyac, eta ilac juzguetan ?.
E. Munduaren acabuan.
I. Eta orduan biztuco dira il guztiyac ?.
E. Bai Jauna, leen cituezan gorputz, ta arima eurecaz.
I. Eta Munduaren acabua baño leenago juzgaduac izango gara ?.
E. Bai Jauna, guztiyac ilten dirianian juzgadu, eta sentenciaduco dituz Jangoicoac; onac Ceruco gloriya gozetara,
eta deungac betico penac padeciyetara Infernuan.
I. Nor da Espiritu Santua ?.
E. Trinidade guztiz Santuco irugarren personia; Aitia ta Semia leguez Jangoico eguiyazcoa dana.
I. Cer sinistuten dozu esaten dozunian: sinistuten dot Santuen comuniñoa ?.
E. Cristiñau fielac dauquiela parte batac bestien obra onetan, gorputz baten zatiyac leguez, cein dan Elessia.
I. Cer da Elessia ?.
E. Da cristiñau fiel guztiyac batera eguiten daudeen gorputza, ceinen burua dan Aita Santua.
I. Nor da Aita Santua ?.
E. Da Sumo Pontifice Erromacoa, Cristoren Vicariyo, edo ordeco mundu onetan, ceineri guztiyoc obeditu biar deutsagun.
I. Cer esan gura dau pecatuen parcaciñoac ?.
E. Elessa Santan dagozala pecatuac
parquetaco mediyoac, ceinzuc dirian Sacramentu Santuac.
I. Cer esan gura dau araguiyaren erresurresi- ñoiac ?.
E. Judiciyoco egunian guztiyoc biztuco gariala orain daucaguzan gorputz, ta arima eurecaz: artzaiteco bacochac merecietan daben aloguera, edo castigua.
I. Cer esan gura dau seculaco bicitziac ?.
E. Bicitzau acabau azquero, izango dala beste betico bat, edo iños acabauco eztana: ceinetan egongo dirian, Jangoicoa Jangoico dan arte guztiyan, onac Ceruan gloriya gocetan, eta deungac Infernuan pena icaragarriyac padecietan.
I. Credoa eta Fedeco Articuluez gaineti beste gauzaric sinistuten dozu ?.
E. Bai Jauna, Escritura Santan dagoana, eta Jangoicoac bere Elessiari aguertu deutsan guztiya.
I. Ce gauza dira orreec ?.
E. Ez ori itandu niri, nasalaco yaquituriya bagacua: Doctoriac dituz Elessa Ama Santiac erantzuten yaquingo daudeenac.
M. Ondo diñozu: bada Doctoriai yagoque, ta ez zuri, gure fede santuco gauza guztiyen contu emoitia: zuretzaco asco da Articuluena, Credoan dagozan leguez emoitia.


Cristiñau Doctriniaren bigarren partia
ceinetan espliquetan dan cer escatu
biar dan; eta Elessa Ama
Santiaren oraciñoac.

Ecusi dogu celan daquizun cer sinistu biar dozun, cein dan lelengoa: gatozan bigarrenera, cein dan cer escatu biar dan yaquitia.

Esan eguidazu.

I. Noc esan eban Aita guria ?.
E. JESU Cristoc.
I. Cetaraco ?.
E. Guri oraciño eguiten iracasteco.
I. Cer da oraciño eguitia ?.
E. Da Jangoicoagana biyotza ereguitia, ta berari mesediac escatutia.
I. Ceinbat modutacoa da oraciñoa ?.
E. Bitacoa.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Gogoagazcoa, edo mentala; eta aoagazcoa, edo bocala.
I. Cer da oraciño mentala ?.
E. Da arimaco sensun, edo potenciyacaz eguiten dana: memoriyagaz gogora gauza onen bat ecarten dogula: entendimentuegaz gogoan gauza ori darabilgula, ta bere ganian pensetan dogula: eta borondatiagaz afectoac, eta deseo santuen frutu onac ateraten doguzala: contu daigun, pecatuen gorrotoa, humiltasuna &a. edo gogo onen batzuc artzaiten doguzala, celangoac dirian, ondo confesetaco, bizitza obatuteco, edo besteren batzuc.
I. Cer da oraciño bocala ?.
E. Da berbacaz eguiten dana, celangoa dan eguiten doguna Aita guria esaten dogunian.
I. Eta celan eguin biar da oraciño ?.
E. Atenciñoagaz, humildadiagaz, confianciagaz, eta perseberanciyagaz.
I. Aita guria esaten dozunian nogaz berba eguiten dozu ?.
E. Gueure Jaun, eta Jangoicoagaz.
I. Non dago gure Jangoicoa ?.
E. Lecu guztiyetan, especialmente Ceruan, eta Santisimo Sacramentu Altaracoan.
I. Eta JESU Cristo non dago ?.
E. Jangoico dan partez lecu guztiyetan, eta guizon dan partez bacarric dago Ceruan eta Santisimo Sacramentu Altaracoan.
I. Cein da oraciñoen artian onena ?.
E. Aita guria.
I. Cegaitic ?.
E. Cristoc bere aotic esan ebalaco,
Apostoluac escatu ta.
I. Cegaitic gueiyago ?.
E. Daucazalaco zazpi escari caridadeti datozanac.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Lelengoa da santificadu bedi zure ucena.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Jangoicoaren ucena izan dila ezagutua, eta onradua mundu guztiyan.
I. Cein da bigarrena ?.
E. Betor gugana zure erreinua.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Erreinau daiyala Jangoicoac gure arimetan emen lurrian graciyaz, eta guero emon daigula gloriya.
I. Cein da irugarrena ?.
E. Eguin bedi zure borondatia celan Ceruan, alan lurrian.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Eguin daigula Jangoicoaren borondatia lurrian gagozanoc, Ceruan dagozanac eguiten daudeen leguez.
I. Cein da laugarrena ?.
E. Emon eguiguzu gaur gueure egunian eguniango oguiya.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Emon daigula Jangoicoac gorputzeraco mantenimentua, eta arimaraco graciya, ta Sacramentuac.
I. Cein da bostgarrena ?.
E. Parcatu eguiguzuz gueure zorrac; gueuc gueure zordunai parquetan deutseguzan leguez.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Jangoicoac parcatu deiguzala gueure pecatuac, gueuc parcatu deutsegun leguez gach eguin deuscuenai.
I. Cein da seigarrena ?.
E. Ichi ez eiguzu tentaciñoan yausten.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Jangoicoac ezteigula ichi yausten, ez consentietan pensamentu, ta tentaciño deunguetan, ceintzucaz Demoniñoac pecatuan yausi eraguin gura deuscun.

I. Cein da zazpigarrena ?.
E. Baya libradu gaguizuz gacheric.
I. Cer escatuten dozu escari orretan ?.
E. Jangoicoac libradu gaizala arimaco ta gorputzeco gach, eta peligru gustiyetaric.
I. Cegaitic diñozu asiqueran, Aita guria Ceruetan zagozana ?.
E. Jangoicoagana biyotza ereguiteco, ta escatuteco mesediac humildadiagaz, ta confianziagaz.
I. Cer esan gura dau acabuan esaten dozun, berbiac: AMEN ?.
E. Alan izan deila.
I. Ceintzuc dira ama Virginiari esaten deutsazuzan oraciñoric onenac ?.
E. Ave Mariya, eta Salvia.
I. Noc esan eban Ave Mariya ?.
E. Angueru San Gabrielec Ama Virginiari barri onac emoitera etorri zanian.
I. Noc esan evan Salvia ?.
E. Elessa Ama Santiac dauco beretzacozat
artuta.
I. Cetaraco ?.
E. Ama Virginiari mesedeac escatuteco.
I. Ave Mariya edo Salvia esaten dozunian nogaz berba eguiten dozu ?.
E. Ama Virginiagaz.
I. Nor da Ama Virginia ?.
E. Da Señora bat birtutez, eta graciyaz betea, Jaungoicoaren Ama, eta ceruan dagoana.
I. Eta altaran dagona nor da ?.
E. Da Ceruan dagoanaren imagina, eta irudi bat.
I. Cetaraco dago an ?.
E. Guri acordarazoteco Ceruan dagoana, eta bere imaginia dalaco erreberenciya eguin daiyogunzat.
M. Bada beste ainbeste eguin biar deutsezu beste Santuen imaginai eta gorpu-zatiyai bere.
I. Eguin biar deutsegu oraciño Angueruai, eta Santuai bere ?.
E. Bai Jauna, gueure bitertecoai leguez.
I. Ce gauza dira Angueruac ?.
E. Dira, Ceruan Jangoicoa gocetan dagozan Espiritu zoriyoneco batzuc.
I. Cetaraco eguin cituzan Jangoicoac ?.
E. Bera beti alabadu, ta bedeincatu daguiyentzat.
I. Cetaraco gueiyago ?.
E. Bere Ministroac leguez Elessia gobernetaco, eta guizonac yagoteco.
I. Orlan zuc bere baucazu zure Angueru guardacoa ?.
E. Bai Jauna , baucat, eta bacochac dauco beria.
M. Bada artu eguiyozu debociño andi bat, eta egunian egunian encomendau zaquiyoz.


Irugarren Partia, Ceinetan espliquetan
dan cer eguin, edo obrau
biar dan.

Ecusi dogu celan daquizun cer sinistu, ta cer escatu biar dozun: dacusgun
orain celan daquizun cer obrau biar dozun.

I. Esan eguizu: cein da Jangoicoaren legueco lelengo mandamentua ?.
E. Jangoicoa ametia gauza guztiyen ganian.
I. Noc ametan dau Jangoicoa ?.
E. Bere mandamentuac gordetan dituzanac.
I. Cer da Jangoicoa ametia gauza guztiyen ganian ?.
E. Gurago izaitia gauza guztiyac galdu, bera ofendidu baño.
I. Cetara gueiyago obliguetan gaituz mandamentu onec ?.
E. Bera bacarric adoretara gorputzeco ta arimaco erreberenciya guztiyagaz, beragan sinistu, ta esperetan dogula fede biciyagaz.
I. Noc eguiten dau pecatu onen contra ?.
E. Idolo, edo Jangoico falsoac adoretan, edo sinistuten dituzanac: fediaren contraco gauzaren bat sinistuten
dabenac; edo fedeco misteriyo santuren baten dudetan dabenac; edo doctrinia biar dan leguez eztaquiyanac; Fedeco, esperanzaco, ta caridadeco actoac, eguin biar dirianetan eguiten eztituzanac; Jangoicoagan biar dan asperanzia galtzaiten dabenac; edo Sacramenturen bat disposiciñoe charragaz artzaiten dabenac.
I. Noc gueiyago ?.
E. Aztuen contuac, ta barri emonac sinistuten dituzanac; eta sorguinqueriyac, edo beste onelango bide bagaco gauzaren batzuc eguiten dituzanac.
I. Cein da bigarrena ?.
E. Bere ucen santuagaz juramentu alperric ez eguitia.
I. Noc eguiten dau juramentu alperric?.
E. Juramentu eguiten dabenac eguiya bagaric, justiciya bagaric, eta necesidade bagaric.
I. Cer da juramentu eguiya bagaric
eguitia ?.
E. Da juramentu eguitia guzurragaz, edo batec uste dabenaren contra.
I. Eta ce pecatu da juramentu eguiya bagaric, edo dudiagaz eguitia ?.
E. Pecatu mortala, Jauna, juramentua gauza chiquer baten gainian bada bere.
I. Eta iñori on eguitiarren, edo iñoc erregututa, eguin lei , guzurragaz juramentu ?.
E. Ez da mundu guztiya gatic bere.
I. Cer da juramentu justiciya bagaric eguitia ?.
E. Da juramentu eguitia gauza gaisto, edo charren bat eguingo dala; contu daigun, progimuari gachen bat eguingo deutsala.
I. Eta ce pecatu da justiciya bagaric juramentu eguitia ?.
E. Pecatu mortala, gauza charra pisuzcoa bada: eta arina bada, pecatu veniala.
I. Cer da juramentu necesidade bagaric eguitia?.
E. Da juramentu eguitia eguin biar andi bagaric, edo ecerezqueriyac gaitic.
I. Eta ce pecatu da ori ?.
E. Pecatu beniala, faltau ez azquero juramentuaren eguiyac, ez justiciyac.
I. Eta gauza onen bat eguiteco juramentu, voto, edo promesa daucanac cunplidu biar dau ?.
E. Bai Jauna; eta ez cunpliyetia, edo lar luzatutia da pecatu mortala, gauza pisuzcoaren ganian izan azquero.
I. Eta pecatu da criyaturac gaitic juramentu alperric eguitia ?.
E. Bai, Jauna, euretan euren criyadoriari juramentu eguiten yacolaco.
I. Ce modutan eguiten da juramentu Criyaturac gaitic ?.
E. Esaten dala, contu daigun, neure arimia gaitic, Cerua gaitic, lurra gaitic &a. au alan da.
I. Ce erremediyo dago juramentu
alperric ez eguiteco ?.
E. Artutia usua esateco bai, edo ez, Cristoc iracasten deuscun leguez.
I. Eta mandamentu onetan eragozten da beste gauzaren bat gueiyago ?.
E. Bai, Jauna, eragozten da blasfemia bere, cein eztan besteric, ezpabere berba lotsabacoren batzuc Jangoicoaren, edo bere Santuen contra esatia; eta da pecatu mortala.
I. Cein da irugarrena ?.
E. Domecac eta Jayac gordetia.
I. Noc gordetan dituz Jaiyac ?.
E. Meza enzun, eta bearric eguiten ezdabenac necesidade baga euretan.
I. Eta ce pecatu da Jai egunetan necesidade bagaric biar eguitia ?.
E. Pecatu mortala, ordu biz gora eguiten bada; eta aez beera bada, pecatu beniala gueiyen partez.
I. Cein da laugarrena ?.
E. Aita, eta Ama onretia.

I. Noc onretan dituz gurasoac ?.
E. Obedecidu, socorridu, eta erreberenciyetan dituzanac.
I. Noc eguitendau onen contra pecatu mortala ?.
E. Etzeco gobernuco, eta aciyera oneco gauzetan gurasoen esanic eguin gura eztaudeen humiac: euren necesidadetan socorridu, edo lagundu gura ezteutseenac; birao, barre, edo burla eguiten deutseenac; escua eranci, edo cematuten dituezanac; eta euren conseju, ta bayezcoa bagaric escontzaraco bidiac artzaiten dituezanac.
I. Nortzuc besteric sartzaiten dira gurasoen ucenian ?.
E. Nagusiyagoac edadian, dignidadian, eta gobernuan.
I. Eta mandamentu onetan sartzaiten dira humiac euren gurasoen alderaco dauquiezan obligaziñoa baño gueiyago ?.
E. Bai, Jauna, nagusiyagoac euren
azpicoen alderaco, eta gurasoac euren humien alderaco dauqueezanac bere.
I. Eta ceintzuc dira orreec ?.
E. Emoitia yan edana, doctrina ona, egenplu ona, eta bere denporan ondo yagoquen estadua.
I. Eta ce pecatu da orreetan faltetia ?.
E. Gueyen partez, pecatu mortala.
I. Cein da bostgarrena ?.
E. Iñor il ez eitia.
I. Cer aguinduten da mandamentu onetan ?.
E. Ez iñori gachic eguitia, ez obraz, ez berbaz, ezta desioz bere.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra ?.
E. Bere buruari, edo progimuari eriyotzia, edo beste gach andiren bat deseetan deutsenac, edo gorroto deutsenac; edonorbere il, eridu, edo manatuten dabenac; ordituten danac; osasunian gach andiya eguingo deutseen gauzac yaten dituzanac; bere
burua il, edo ilteco peligruan iminten dabenac; eta norberari, edo besteri birao eguiten deutsenac.
I. Cer da birao eguitia ?.
E. Da batec, edo norberaren buruentzaco, edo besterentzaco gachen bat escatutia.
I. Eta ce pecatu dau birao eguitia ?.
E. Pecatu mortala, Jauna, gach andiren desioagaz eguiten bada; eta alango desio bagaric bada, pecatu beniala, beti ez arren.
I. Nortzuc, bada, eguiten daudee pecatu mortala alango desio bagaco biraoacaz ?.
E. Gueiyen partez gurasoac, eta nagusiyenac, euren azpicoen aurrian birao eguiten daudeenac; eta birao eguiteco ecandu dauquienac, echiteco aleguinac eguiten ezpadituez.
I. Eta cegaitic ori ?.
E. Cegaitic euren esate, ta egenplu deungacaz emoiten deutseen bestiai
Jangoicoa ofendiyetaco bidia, ceineri derechon escandalua.
I. Cein da seigarrena ?.
E. Araguizco pecaturic ez eguitia.
I. Cer aguinduten da mandamentu onetan ?.
E. Izan gaitezala castoac, eta garbiyac pensamentuetan, berbetan, eta obretan.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra ?.
E. Ezauquera osoagaz pensamentu loiyetan gustu artzaiten dabenac, obrazco gauzaric eguiteco gogoric euqui ez arren; gauza loiyac cantau, esan, edo guztuz enzuten dituzanac; eta norberagaz edo bestegaz escuca loiyac, edo gauza desonestuac dauquezanac, edo euqui gura dituzanac.
I. Cein da zazpigarrena ?.
E. Iñori ecer ostu ez eitia.
I. Cer aguinduten da mandamentu onetan ?.

E. Ez quendu, ez euqui, ta ez gura izatia besteren gauzaric, yaubiaren borondatez contra.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra ?.
E. Gauza oneetaric edocein eguiten dabenac, edo beste moduren baten progimuari bere ondasunetan calte andiya eguiten deutsanac.
I. Eta progimuari bere ondasunetan, dan moduan dala, calte eguiten deutsanac ce obligaciño dauco?.
E. Dauco obligaciño estua guztiyen errescata albait leen eguiteco.
I. Cein da zortzigarrena ?.
E. Iñori falso testimonioric ez ereguitia, ta guzurric ez esatia.
I. Cer aguinduten da mandamentu onetan ?
E. Ez progimua gaitic juzgu charric arin eguitia, eta bere faltac ez esan, ta ez enzutia.
I. Noc austen dau mandamentu au ?.
E. Errazoe andi bagaric juzgu deunguia eguiten dabenac, creitua quendu, secretoa aguertu edo guzurra esaten dabenac.
I. Eta ce obligaciño dauco progimuari creitua quenzaiten deutsanac esaten dabela bera gaitic eguin eztaben pecaturen bat, edo eguin badau bere, zabal ez dabilena; edo aurpeguira bere faltac esarten deutsazala ?.
E. Dauco obligaciñoa lengo moduan iminteco galdu eraguin deutsan creitua, edo estimaciñoa.
I. Cer eragozten da bederatzigarren, eta amargarren mandamentuan ?.
E. Araguisco atseguinen, eta iñoren ondasunen desio bide bacoac.
M. Esan eguizuz Elessa Ama Santiaren mandamentuac.

Elessa Ama Santiaren mandamentuac
dira bost.

Lelengoa, Meza osoa entzutia Domeca,
ta Jayetan.
Bigarren, urtian bein edolabere confesetia, edo leenago eriyotzaco peligruric badago, edo comulgauco bada.
Irugarrena Pascua erresurreciñocoetan comulguetia.
Laugarrena Elessa Ama Santiac aguinduten dabenian barau eguitia.
Bostgarrena Amarrenac, eta primiciyac Elessa Ama Santiari paguetia.

I. Cetaraco dira mandamentu oneec ?.
E. Jangoicoaren leguecoac obeto gordetaco.
I. Eta lelengora, cein dan Meza enzutia, nortzuc dagoz obligauric ?.
E. Uso errazoezcora eldu dirian cristiñau guztiyac.
I. Eta celan enzun biar da ?.
E. Atenciñoe, errespeto, eta debociñoe andiyagaz; Cristoren pasiño santuan, edo beste gauza onen baten pensetan dogula; edo debociñoz errecetan dogula.
I. Eta ce pecatu eguiten dau motibo, edo errazoe on bagaric, Meza enzuten eztabenac, edo Meza guztiyan, edo zati andiyan atenciñoe baga dagoanac, edo Mezia uts eguiteco peligruan yarten danac ?.
E. Pecatu mortala ?.
I. Eta bigarrenera, ta irugarrenera, ceintzuc dirian confesetia, ta comulguetia nortzuc dagoz obligauric ?.
E. Uso errazoascoa dauqueen cristiñau guztiyac.
I. Eta deungaro confesetan, ta comulguetan dirianac gordetan dituez mandamentu orreec ?.
E. Ez, Jauna; eta confesiño, ta comuniño bacochian eguiten dituez pecatu mortal bi.
I. Eta ilteco peligruban confesore bagaric ecusten danac, cer eguin biar dau ?.
E. Contriciñozco acto bat, confesetaco gogoagaz.
I. Eta laugarrenera, cein dan barau
eguitia, nortzuc dagoz obligauric ?.

E. Oguetabat urte cunplidu daudeenac.
I. Eta celan eguin biar da barau ?.
E. Egüerdiyan, eragotzi baco yanariyacaz, bazcari bacar bat eguiten dala.
I. Eta onetan faltau bagaric goshian ecer artu lei ?.
E. Bai, Jauna, artu lei onzabat leguez motibo arinenbat badago.
I. Eta gaubian cer artu lei ?.
E. Artu lei colaciñoan conciyenciya oneco gente artian usetan dana.
I. Eta motibo, edo errazoe on bagaric barau eguiten eztabenac ce pecatu eguiten dau ?.
E. Pecatu mortala.
I. Eta nortzuc dagoz obligauric vigiliya, ta barau egunetan oquelaric yan ez eiten; euretan oquelia ta pesca gauzia nastian yatordubaten yan ez eiten: eta arrauntzaric, ta esne gauzaric garizuman, bulda bagaric, yan ez eiten ?.
E. Uso errazoezcoa dauqueen guztiyac.
I. Eta ce pecatu eguiten daudee gordetan eztituezanac ?.
E. Pecatu mortala, orreetaricoren bat austen daudeen bacochian.

Misericordiyazco obrac dira amalau:

Zazpi espiritualac, edo arimacoac, eta beste zazpi corporalac, edo
gorputzecoac.

Espiritualac dira oneec.

Lelengoa, eztaquiyanari iracastia.
Bigarrena, biar dabenari conseju ona emoitia.
Irugarrena, erratuten dabena zucendutia.
Laugarrena, injuriyac parcatutia.
Bostgarrena, triste dagoana consoletia.
Seigarrena, progimuaren faltac, ta argaltasunac paciyenciyatan eroatia.
Zazpigarrena, biciyac, ta ilac gaitic Jangoicoari erregututia.

Corporalac dira oneec.

Lelengoa, Gaishoac bisitetia.
Bigarrena, gose danari yaten emoitia.
Irugarrena, egarri danari edaten emoitia.
Laugarrena, cautiboac errescatetia.
Bostgarrena, billosac yancitia.
Seigarrena, pobre bidestiyai ostatu emoitia.
Zazpigarrena, ilai lurra emoitia.

I. Cegaitic dereche misericordiyazcoac ?.
E. Justiciyaz zor eztirialaco.
I. Nos obliguetan daudee pecatuaren beian ?.
E. Guizon yaquinen erechian necesidade andiya dagoanian.
I. Eta cer alcancetan dau batec misericordiyazco obra oneecaz, eta eguiten dituzan beste obra onacaz, nai aguinduac diriala, nai borondatezcoac ?.
E. Jangoicoaren graciyan badago, merecietan dau arimaco graciya, eta ceruco gloriya gueiyagotutia; paguetan
dituz bere pecatuen zorrac, eta alcancetan dituz Jangoicoaganic ondasun andiyac, alan bere ariman, cein bere gaucetan, conbenietan bayacaz.
I. Cegaitic diñozu Jangoicoaren graciyan badago ?.
E. Cegaitic pecatu mortalian batec eguiten dituzan obra onacaz ecin merecidu lei, ta ecin pagau lei pecatuen zorric; ta bai bacarric alcanzau leiz, edocelanbere, Jangoicoaganic mesederen batzuc.


Laugarren Partia, ceinetan espliquetan dirian artu biar dirian
Sacramentuac.

Ecusi dogu celan daquizun cer sinistu, cer escatu, ta cer obrau biar dozun. Dacusgun orain celan daquizun cer errecibidu biar dozun; cein dan azquenengoa.

Esan eguizuz Sacramentuac.
Elessa Ama Santiaren Sacramentuac
dira zazpi: lelengo bostac dira biar biarrac
izatez edo borondatez, ceintzuc
baga ecin salbau leiteque guizona
echiten badituz desprecioz: beste
biyac dira borondatezcoac.

Lelengoa, Bautismua.
Bigarrena, Confirmaciñoa.
Irugarrena, Penitenciya.
Laugarrena, Comuniñoa.
Bostgarrena, Estremauciñoa.
Seigarrena, Ordia.
Zazpigarrena, Matrimoniñoa.

I. Ce gauza dira Sacramentuac ?.
E. Dira señale aguiri batzuc, JESU Cristo gueure Jaunac eguin, ta imini cituzanac, euren mediyoz emoiteco guri bere graciya, ta birtutiac.
I. Cer da graciya ?.
E. Da izaite Jangoicozco bat, ceinec eguiten daben guizona Jangoicoaren
seme, ta Ceruco herederu.
I. Eta celan derecho graciya oneri ?.
E. Santificantia, edo santututen dabena.
I. Eta bagoz onez ostian beste graciya modu batzuc ?.
E. Bai Jauna, bagoz beste batzuc, ceintzuei derechee graciya lagungarriyac, eta arimaco arguialdiyac, ceintzuc bagaric ecin asi, ecin aurrera eroan, ta ecin acabau guiñaiquian salbaciñoraco gauzaric.
I. Eta oneec cer dira ?.
E. Jangoicoac, pecatuan yausi ez eguiteco, eta obra onac eguiteco emoiten deuscuzan socorru, edo laguntasun batzuc, celangoac dirian Sermoiac, egenplu onac, uste uste baco eriyotzac; eta argui-aldi batzuc, ceintzucaz, Jangoicoac arguituten dituzan gure entendimentuac; eta desio santu batzuc, ceintzucaz bizcortuten dituzan oneraco gure borondatiac.
I. Cer birtute emoiten daudee Sacramentuac
graciyagaz batera ?.
E. Principalenac dira iru, Teologalac, ta Jangoizcozcoac.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Fedia, Esperancia, ta Caridadia.
I. Cer da Fedia ?.
E. Ecusi eztoguna sinistutia Jangoicoac alan aguertu dabelaco.
I. Cer da Esperancia ?.
E. Esperetia Ceruco gloriya Jangoicoaren graciya, eta gueure obra onac diriala mediyo.
I. Cer da Caridadia ?.
E. Jangoicoa ametia gauza guztiyen ganian, eta gueure progimuac gueure burua leguez, euracaz eguiten dogula, eurac gueugaz eguin daguiyen guraco gueunquian leguez.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Bautismucoa?.
E. Quentzaiteco pecatu originala, ta beste, batiatuten danagan, aurquituten dan edocein.
I. Cer da pecatu originala ?.
E. Da araco pecatua, ceinegaz yayoten garian guztiyoc, eta yatorcun gueure lelengo gurasoetaric.
I. Nondi sartzaiten da Elessara ?.
E. Bautismu Santuti.
I. Eta bago Ceruric batiatu eztirianentzat.
E. Ez Jauna.
I. Bada nora doaz batiatu bagaric ilten dirian seinchuac ?.
E. Linbora.
I. Eta ce pena dauquee lecu atan ?.
E. Eztauquee sentiduco penaric Infernucoac leguez: baya bai Jangoicoaren arpeguiya iños ecusi ecina.
I. Orlan pecatu andiya da seiñari bautismoa galerazotia ?.
E. Bai, Jauna, norberaren erruz izan azquero.
I. Nortzuc euqui daroe, bada, onetan errua ?.
E Cerbaist eguiten daudeenac sortuta
dagoan seinchua galtzaiteco, eta bardin onetaraco conseju deunguia emoiten daudeenac.

I. Celango pecatua da au ?.
E. Cerura guedar eguin daroan pecatua, eta Jangoicoac aserre castigau daroiana.
I. Nortzuc gueiyago euqui daroe onetan errua ?.
E. Yartzen dirianac sabelian dauqueen seiña galtzaiteco peligruan.
I. Noc batiatu lei seiña ilteco peligruan dagoanian ?.
E. Edoceinec, ondo batiatuten yaquin azquero.
I. Celan ondo batiatuten da ?.
E. Ezarten yacala seiñari ura, albaledi burura, ta ezpabere gorputzeco zatiric andiyenera, eta ura ezartorduan esaten diriala, batiatuteco adiyagaz, berba oneec: Nic batiatuten zaitudaz Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.
I. Eta cer eguin biar da seiña yayoten bada il-echuriagaz, edo eceri eraguiten ezteutsala ?.
E. Batiatu bada-ezpadan, ustelduta urten ezpadau, eztalaco ilic dagoanean señale ciertua mobimenturic ez eguitia: eta esaten da alangoan: Bici bazara: Nic batiatuten zaitudaz Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen. Eta bota ura berbacaz batera.
I. Eta cer eguingo da galtzaiten, edo botetan dan seiña bada denporabacoa, ta guztiz chiquerra ?.
E. Batiatu ardura baga, ura ezarten yacala berbacaz batera, leen esan dan moduan.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Confirmaciñocoa ?.
E. Confirmetaco, eta indartuteco Bautismu Santuan artu guendun fedian.
I. Eta uso-errazoezcora eldu danac ce pecatu eguiten dau Sacramentu au
pecatu mortalean artzaiten dabela ?.
E. Pecatu mortala.
I. Bada cer eguingo dau pecatu ez eguiteco ?.
E. Confesau ondo leenago.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Penitenciyacoa ?.
E. Batiatu azqueroco pecatuac parquetaco.
I. Ce pecatu dira orreec ?.
E. Mortalac, eta benialac bere bai.
I. Cer da pecatu mortala ?.
E. Da esatia, eguitia, pensetia, edo gura izatia cerbaist Jangoicoaren leguiaren contra gauza pisuzcoan.
I. Cegaitic derecho mortala ?.
E. Ilten dabelaco eguiten dabenaren arimia.
I. Celan ilten dau ?.
E. Graciyaren bicitzia quenduta.
I. Eta noiz artzaiten dogu Sacramentu Penitenciyacoa ?.
E. Ondo confesadu, ta ausoluciñoa
artzaiten dogunian.
I. Eta ceinbat gauza biar dira ondo confesetaco ?.
E. Bost, Jauna.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Lelengoa, esamina conciyenciyacoa eguitia.

Bigarrena, artzaitia damu eguiyazco bat Jangoicoa ofendidu dabelaco.
Irugarrena, euquitia propositu firme bat pecaturic gueiyago ez eguiteco.
Laugarrena, Confesoriari bere pecatu guztiyac artez esatia.
Bostgarrena, Confesoriac emoiten daben penitenciya cunpliyetaco gogoa artzaitia.

I. Cer da esamina conciyenciyacoa ?.
E. Leen ondo confesau zanic, eta artian eguin dituzan pecatuac memoriyara ecartia ?.
I. Nondi eguiten da esaminia ?.
E. Jangoicoaren legueco Mandamentuetati, bost Elessacoetati, eta obra
Misericordiyazcoetati; contua ateretan dabela batec mandamentu bacochian cetan uts eguin daben, obraz, berbaz, pensamentuz, edo desioz; beguiratuten dala norberen bicimodu, oficiyo, eta estaduco obligaciñoetara bere: escatu azquero leenago Jangoicoari norberen pecatuac ezaututeco arguiya.
I. Ceinbat modutacoa da damua ?.
E. Bitacoa.
I. Ceinzuc dira ?.
E. Contriciñozcoa, edo amodiyozcoa: eta Atriciñozcoa, edo bildurrezcoa.
I. Cer da Contriciñozco damua ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damutasun eguiyazco bat, pecatariyac bere biyotzian artzaiten dabena, Jangoicoa ofendidu dabelaco, izanic ain ona: proposituagaz confesetaco, emendetaco, eta cunpliyetaco penitenciya.
I. Cer da atriciñozco damua ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damutasun
eguiyazco bat pecatariyac bere biyotzian artzaiten dabena, Jangoicoa ofendidu dabelaco, edo infernuaren bildurrez, edo pecatuaren ezaintasuna gaitic, edo graciya, eta gloriya galdu dabelaco; proposituagaz confesetaco, emendetaco, eta cunpliyetaco penitenciya.
I. Eta damu biyoetaric cein da onena ?.
E. Contriciñozcoa.
I. Cegaitic ?.
E. Contriciñozcoa amore garbiti datorrelaco, atriciñozcoa barriz, bildurreti: contriciñozco damuegaz; confesau baño leenago, parcatuten yacaz bateri pecatu mortalac, eta yarten da Jangoicoaren graciyan: baya atriciñozco bacarragaz ez, confesiñoagaz batera ezpada.
I. Eta damu biyoetaric cein euqui biar da ondo confesetaco ?.
E. Gueiyenac esaten daudee atriciñozcoa asco dala; baya obeto eta seguruago
da contriciñozcoa eroatia: eta au euquitiarran eguingo dau confesetan danac.
I. Eta nos euqui biar da damua ?.
E. Confesoriac ausoluciñoa emon baño leenago.
I. Cer da propositua ?.
E. Da gogo firme bat secula gueiyago Jangoicoa pecatu mortalagaz ez ofendiyetaco.
I. Cer da aozco confesiñoa ?.
E. Da esatia Confesoriari pecatu mortal guztiyac, engañu bagaric, ta guzur bagaric.
I. Eta pecatu mortalen bat confesatzagaric echiten dabenac, confesiño ona eguiten dau ?.
E. Echiten badau lotsaz, bildurrez, edo esamina faltaz ez Jauna, baya bai aiztuta echiten badau, edo bere erru bagaric.
I. Eta acordetan bayaco guero, cer eguin biar dau ?.
E. Urrengo confesiñoan confesau.
I. Eta pecatu mortalen bat lotsaz confesau bagaric echi dabena salbau leiteque penitenciya eguinda ?.
E. Ez, Jauna, Santuac baño penitenciya gueiyago balegui bere, confesetan ezpadau pecatua.
I. Eta bago confesoriac ausolbidu ecin leiyan pecaturic ?.
E. Ez, Jauna, bada guztiyentzaco topaucodau erremediyoa bacochac bere erriyan, Erromara-bagaric.
I. Eta ondo confesetan dira euren pecatuac gichituta, edo edertuta leguez esaten dituezanac ?.
E. Ez, Jauna, esan biar dirialaco dauqueen gaistotasun guztiyagaz, eta conciyenciyac eracusten daben leguez.
I. Eta confesetan danac damu bagaric, propositu bagaric, edo penitenciya cunpliyetaco gogo bagaric confesiño ona eguiten dau ?.
E. Ez, Jauna; eguiten dau, bai, sacrilegiyozco
pecatu mortal andi bat; eta barriro confesau biar dituz esan cituzan pecatu guztiyac, eguin eban sacrilegiyozcoagaz batera.

I. Eta nortzuc eguin daroez euren confesiñoac damu bagaric, eta propositu bagaric ?.
E. Ocasiñoetaric apartetan eztirianac, eta emendiyoric eztauqueenac.
I. Eta damu eguiyazcoa, eta propositua artzaiteco cer eguin biar da ?.
E. Confesetara yoan baño leenago Jaungoicoari escatu arren, lagundu daguiyola; gogora ecarri bere magestadiac eguin deutsazan mesediac, edo bere pasiño, ta eriyotzia, edo bere ontasun parebacoa; eta biyotz biyotzetic ascotan esan acto contriciñozcoa.
I. Cer da penitenciya, edo satisfaciñoa ?.
E. Da paguetia pecatuac gaitic zor dan penia, cunpliyetan dala confesoriac emonico penitenciya.
I. Eta penitenciya cunpliyetan eztabenac eguiten dau confesiño ona ?.
E. Confesoriac emoiten deutsanian badauco cunpliyetaco gogoa, bai Jauna; baya confesoriac emoiten deutsanian ezpadauco cunpliyetaco gogoric, ez Jauna: guero cunplidu arren bere.
I. Eta ce pecatu da penitenciya ez cunpliyetia, edo lar luzatutia ?.
E. Pecatu mortala, Jauna, pisuzcoa bada penitenciya ori.
I. Eta pecatuac gaitic zor dan penia ecin pagau lei penitenciyagaz ezpada ?.
E. Bai, Jauna, paguetan da Jangoicoaren graciyan eguiten dirian obra on guztiyacaz bere, eta Indulgenciyac irabaciyagaz.
I. Cer dira Indulgenciyac ?.
E. Dira graciya batzuc, ceinen bitartez parcatuten dan, mundu onetan, edo Purgatoriyoan, pecatuac gaitic pagau biar dan penia.
I. Eta celan irabacico dira ?.
E. Eguiten diriala estadu graciyazcoan, aguinduten dirian gauzac.
I. Eta Purgatoriyora doazanac, pagau eztaudeelaco mundu onetan euren pecatuen zorra guc socorridu guiñaiz ?.
E. Bai, Jauna, gure pecatuen zorra paguetaco eguiten doguzan obra onacaz euracaz, arimen oneraco eguiten badoguz.
I. Eta pecatu mortalian yausten dan guztiyan, biar dau batec bertati confesau parcatu daquiyontzat ?.
E. Ondo litzateque, baya eztago obligaciñoric.
I. Cer eguin biar dau bada ?.
E. Artu pecatu eguin dabelaco contriciñozco damu eguiyazcoa, proposituagaz emendetaco, ta confesetaco Elessa Ama Santiac aguinduten dabenian.
I. Cer da pecatu veniala ?.
E. Da pecatu mortaleraco disposiciño
bat.
I. Cegaitic derecho veniala ?.
E. Arin yausten dalaco berian guizona, eta arin parcatuten yacalaco.
I. Ceinbat gauza gaitic parcatuten yaco ?.
E. Bederatzi gaitic.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Lelengoa, Meza enzutia gaitic.

Bigarrena, comulguetia gaitic.
Irugarrena, Ni becatariyau esatia gaitic.
Laugarrena, Obispoaren bendiciñoa gaitic.
Bostgarren, ur bedeincatua gaitic.
Seigarrena, ogui bedeincatua gaitic.
Zazpigarrena, Aita guria esatia gaitic.
Zortzigarrena, Sermoia enzutia gaitic.
Bederatzigarrena, bularra yoa gaitic, Jangoicoari parca escatuten yacala.

I. Cegaitic diñozu Jangoicoari parca escatuten yacala ?.
E. Eracusteco artu biar dogula pecatu venialen damu santua, euren parcaciñoa
gauza oneetati alcanzau gura badogu.
I. Eta pecatu venialac confesau biar dira ?.
E. Ondo da confesetia, baya eztago obligaciñoeric.
I. Eta pecatu venialac baño ezpadaucaz confesetara doianac, cer eguin biar dau damua, ta propositua segurututeco ?.
E. Confesau, venialacaz batera, leenago confesauta daucan pecatu mortalen bat bere.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Comuniñocoa?.
E. Biar dan leguez errecibidu azquero, izan dintzat gueure arimeen mantenimentua, eta graciya aci, ta gueyagotu deiguntzat.
I. Ceinbat gauza biar dira, bada ondo comulguetaco ?.
E. Iru Jauna.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Lelengoa, barau naturalian egotia.

Bigarrena, Jangoicoaren, graciyan egotia.
Irugarrena, cer errecibietan dan yaquitia.

I. Cer da barau naturala ?.
E. Gaberdico amabiyetaric, eta comulgau artian ecerbere artu bagaric egotia.
I. Cer da Jangoicoaren graciyan egotia ?.
E. Pecatu mortal guztiyetaric libre egotia.
I. Eta celan yarrico da graciyan comulguetaco, pecatu mortalian aurquituten dana ?.
E. Ondo confesauta, Jauna.
I. Eta confesau azquero gogora bayatorco pecatu mortalen bat, cer eguin biar dau ?.
E. Barriro confesau, comulgau baño leenago.
I. Cer artzaiten dozu comulguetan zarianian ?.
E. Jesu Cristo Jangoico, ta guizon eguiyazcoa,
cein dagoan bene-benetan Sacramentu Santu Altaracoan.
I. Cer da Sacramentu Santu Altaracoa ?.
E. Ostiya consagradua, eta Caliz consagradua.
I. Nos iminten da Jesu Cristo ostiyan, eta Calizian ?.
E. Sacerdotiac consagraciñoco berbac esaten dituzanian.
I. Eta berba santuaec esan baño leenago cer dago Ostiyan, eta cer Calizian ?.
E. Ostiyan dago ogui puscabat, eta Calizian ardao puscabat, ur tanga bategaz.
I. Eta consagraciñoco berbac esan azquero cer dago ?.
E. Ostiyan Jesu Cristoren gorputza, eta Calizian Jesu Cristoren odola.
I. Ostiya consagraduan bago gorputza baño beste gauzaric ?.
E. Bai, Jauna, an dago Jesucristoren gorputzagaz batera bere odola, arimia, eta Jangoicotasuna; eta
bardin Caliz consagraduan Jesucristoren odolagaz batera dago bere gorputza, arimia, eta Jangoicotasuna.
I. Consagraciñoco berbac esan azquero bago Ostiyan oguiric, edo Calizian ardoric ?.
E. Ez Jauna, ezpada oguiyaren, eta ardaoaren irudiya, edo accidentiac; ceintzuc dirian usaiña, coloria, gustua, eta ganecoac.
I. Biciric, ala ilic dago Jesucristo ostiya, eta Caliz consagraduan ?.
E. Biciric, Jauna, Ceruan dagoan leguez, baya estalduta oguiyaren eta ardaoaren irudiyacaz, edo accidentiacaz.
I. Ostiya consagradua erdibituten, edo apurtuten bada, erdibituten ete da Cristoren gorputza ?.
E. Ez, Jauna, bada ain osoric dago zati batian, cein bestian; ain osoric ostiya chiquiyan, cein andiyan; eta ostiyaren apurric chiquirrenian, cein
ostiya osoan: dagoalaco Jesu Cristo guztiya ostiya guztiyan, eta guztiya ostiyaren edocein zatitan edo apurretan.
I. Pecatu mortalian comulguetan danac artzaiten dau Jesu Cristo ?.
E. Bai, Jauna, baya ez bere oneraco, ezpabere bere caltian; eguiten dabelaco sacrilegiyo icaragarri bat, eta Judasen pecatua.
I. Eta biardan moduan comulguetan dirianac cer gueyago eguin biar daudee frutu andiyagoac alcancetaco ?.
E. Comulgau baño leenago pensau ondo nor dan euren biyotzetara datorren Jaun andiya; eguin fedeco, esperantzaco, eta caridadeco actoac; artu humiltasun eta bildur santu andiyagaz: eta comulgau azquero esquer onac emon mesede ain andiya gaitic, urten bagaric bertati (Judasec leguez) Elessaric canpora.
I. Eta cer eguin biar da esquer onac
emoiteco ?.
E. Munduco ardurac, eta cer eguin guztiyac aldebatera ichi, sensunac ta biyotza batu, ta egon pensetan: ¿nor etorri da nigana? ¿Nor da Jesucristo? eta ¿nor nas ni?. Escatu guero gura dan gustiya, bada, ondo comulgau bagara, eztago mesediac alcancetaco era ederragoric.
I. Orlan ezta ondo comulgau ta bertati Altarac bisitetia, Errosariyoa errecetia, edo Confesoriac emon deutsan penitenciya cunpliyetan egotia ?.
E. Ez, Jauna, bada orreec onac izan arren, eztira orduan eguin biar dirianac: orduan egon biar dau batec, ordu lauren baten guichiyenez, leen esan doguzan gauzac bere artian gogoan darabiltzala.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Estremaunciñocoa ?.
E. Iru gauzataraco
I. Ceintzuc dira ?.
E. Lelengoa, lengo bicitza gaistoaren errastu, ta ondaquinac quentzaiteco.

Bigarrena, arimiari indarra emoiteco Demoniñoaren tentaciñoen contra.
Irugarrena, gorputzari osasuna emoiteco, arimiaren calteraco izango ezpada.

I. Eta uso-errazoezcora eldu cirianac gaisho peligruzcoagaz dagozanian, ete dauqueen Sacramentu Santuau artzaiteco obligaciñoric ?.
E. Bai, Jauna, eta pecatu mortala eguiten daudee aleguinez artzaiten ezpadaudee, edo pecatu mortalian eguiten badaudee.
I. Bada cer eguingo dau pecatu mortalian dagoanac ondo artzaiteco ?.
E. Confesau leenago, ta ecin confesau bada, artu contriciñozco damua.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Ordiacoa ?.
E. Consagretaco, ta ordenduteco Elessaco ministro dignoac celan dirian
Sacerdotiac, Diaconuac, eta bestiac.
I. Eta Elessaco ministroai, besteen artian bere, Sacerdotiai zor yaque errespeto andiyagoa ?.
E. Bai, Jauna.
I. Cetaraco da Sacramentu Santu Matrimoniocua ?.
E. Ezconduteco, ta ezconduei graciya emoiteco, ceinegaz alcarregaz baquian vici ditezan, eta Cerureco aci daguiyezan seme alabac.
I. Eta Sacramentu Santu au artzaiteco graciyan egon biar daudee ezconduten dirianac ?.
E. Bai, Jauna, pecatu mortalaren beian.
I. Eta graciyan eztagozanac celan prestauco dira ezconduteco ?.
E. Ondo confesauta.

Pecatu capitalac dira zazpi.

Lelengo , Soberbiya.
Bigarrena, Avariciya.
Irugarrena, Luxuriya.
Laugarrena, Iria edo aserracunsia.
Bostgarrena, Guleriya.
Seigarrena, Enbidiya.
Zazpigarrena, Naguitasuna.

I. Cegaitic emoten deutseezu pecatu onei pecatu capitalen ucena, gueiyenian pecatu mortalen ucena emoiten bayatee ?.
E. Emoiten yaque pecatu capitalen ucena, dirialaco beste pecatuen buru, iturri ta sustraiyac leguez: eta pecatu mortalen ucena echatorque ain ondo, bada ascotan venialac baño eztira.
I. Nos dira mortalac ?.
E. Jangoicoaren, eta progimuaren contra dirianian.
I. Nos dira caridadiaren contra ?.
E. Eurac gaitic austen danian Jangoicoaren, edo Elessiaren mandamenturen bat gauza pisuzcoan.
I. Cer da Soberbiya ?.
E. Bestiac baño gueiyago izateco gurari larreguibat.
I. Cer da Avariciya ?.
E. Da ondasunen gurari larregui bat.
I. Cer da Luxuriya ?.
E. Gorputzeco gustu loiyen gurari char bat.
I. Cer da Iria edo Aserracunsia ?.
E. Benguetaco gurari cital bat.
I. Cer da Guleriya ?.
E. Yateco, ta edateco gurari larregui bat.
I. Cer da Enbidiya ?.
E. Besten ona ecusi ecina.
I. Cer da Naguitasuna ?.
E. Gauza oneraco yausitasun, edo atzeracuntza bat.

Zazpi pecatu oneen contra dagoz zazpi virtute.

Soverbiyaren contra, humildadia.
Avariciyaren contra, prestutasuna.
Luxuriyaren contra, castidadia.
Aserracunciaren contra, paciyenciya.
Guleriyaren contra, yan edanian beguiratua izaitia.
Enbidiyaren contra, caridadia.
Naguitasunaren contra, bizcortasuna.

Arimiaren areriyoac, ceintzuc ganic
iñes eguin biar dogun dira iru.

Lelengoa, Mundua.
Bigarrena, Demoniñoa.
Irugarrena, Araguiya.

I. Nor da Mundua ?.
E. Guizon mundu zaliac, ta gaistoac.
I. Nor da demoniñoa ?.
E. Da Jangoicoac Ceruan eguin eban Anguerubat, cein yaigui zalaco, beste ascogaz batera, bere Magestadiaren contra, bota ebana Infernura bere lagunacaz batera, ceintzuei emoiten deutsegu Demoniñoen ucena.
I. Nor da Araguiya ?.
E. Da gueure gorputza bera, bere gurari deungacaz.
I. Celan vencidu, ta iñes eguiten da mundua ganic ?.
E. Bere andiqueriyai, ta vanidadiai yaramon ezagaz.
I. Celan vencidu, ta iñes eguiten da Demoniñoa ganic ?.
E. Oraciñoagaz, ta humildadiagaz.
I. Celan vencidu, ta iñes eguiten da araguiya ganic ?.
E. Oneganic iñes eguiten da, ta au venciyetan da gorputza neque pian erabiliyagaz, bere gustuac ucatuagaz, ta barau eguinagaz. Au da areriyoric andiyena, cegaitic ece ecin gueuganic bota guiñai araguiya; mundua ta Demoniñoa bai.

Virtute Teologalac dira iru.

Lelengoa, Fedia.
Bigarrena, Esperanzia.
Irugarrena, Caridadia.

I. Eta celan eztogu utsic eguingo iru birtute oneen actoac eguiteco daucagun
obligaciñoan ?.
E. Debociñoz, ta sarri errecetan dogula (edocein Cristiñauc eguin biar leuquian leguez) Credoa, ta Aitaguria: eta biyotzeric esaten dogula Neure Jesu Cristo Jauna.

Virtute cardinalac dira lau.

Lelengoa, Prudenciya.
Bigarrena, Justiciya.
Irugarrena, Fortalecia, edo Sendotasuna.
Laugarrena, Tenplancia, edo yanedanian beguiratua izatia.

Gorputzeco Cenzunac dira bost.

Lelengoa, Beguiyacaz ecustia.
Bigarrena, Belarriyacaz enzutia.
Irugarrena, Aoagaz gustu artzaitia.
Laugarrena, Surracaz usain eguitia.
Bostgarrena, Escuacaz ucututia.

I. Cetaraco emon euscuzan Jangoicoac cenzunac, eta gorputzeco alde
guztiyac ?.

E. Guztiyacaz, ta gauza guztiyetan bera serbiyetaco.

Arimaco Potenciyac dira iru.

Memoriya, entendimentua, eta Borondatia.

I. Cetaraco emon euscun Jangoicoac Memoriya?.
E. Bera, ta bere mesediac gogora ecarteco.
I. Cetaraco emon euscun Entendimentua ?.
E. Ezagututeco gueure Jauna, eta bera gogoan erabilteco.
I. Cetaraco emon euscun Borondatia ?.
E. Bera ametaco ontasunic andiyena leguez, eta beragaitic progimua.
I. Eta cer da gueure arimia, ceinenac dirian potenciya oneec ?.
E. Da Espiritu bat, iñoz bere ilgo eztana, cein eguin eban ecebere eceric Jangoicoac bere antzera ta irudira.

Espiritu Santuaren Doiac dira zazpi.

Lelengoa, Yaquituriyaco Doia.
Bigarrena, Entendimenduco Doia.
Irugarrena, Consejuco Doia.
Laugarrena, Cienciyaco Doia.
Bostgarrena, Fortalezaco Doia.
Seigarrena, Piedadeco Doia.
Zazpigarrena, Jangoicoaren bildurraren Doia.

Espiritu Santuaren Frutuac díra amabi.

Lelengoa, Caridadia.
Bigarrena, Baquia.
Irugarrena, Biotzeco anditasuna.
Laugarrena, Benignidadia, edo erruquitasuna.
Bostgarrena, Fedia.
Seigarrena, Continenciya.
Zazpigarrena, Arimaco poza.
Zortzigarrena, Paciyenciya.
Bederatzigarrena, Ontasuna.
Amargarrena, Mansotasuna.
Amacagarrena, Modu ona.
Amabigarrena, Castidadia.

Bienaventuranzac, edo Zoriyontasunac dira zortzi.

1. Zoriyonecoac biyotzeti pobre dirianac, bada eurena izango da Ceruco Erreinua.
2. Zoriyonecoac mansoac, bada eurac izango dira lurraren yaube.
3. Zoriyonecoac negar eguiten daudeenac, bada eurac izango dira poztuac.
4. Zoriyonecoac onaren gose ta egarri dirianac, bada eurac asiac izango dira.
5. Zoriyonecoac erruquiyorrac, bada eurentzaco bere erruquiya izango da.
6. Zoriyonecoac biyotz garbicoac, bada eurac ecusico daudee Jangoicoa.
7. Zoriyonecoac baquetsuac, bada eurei emongo yaque Jangoicoaren semeen ucena.
8. Zoriyonecoac onac izanagaitic persecuciñoia daruenac, bada eurena izango da Ceruetaco Erreinua.

I. Cer esan dogu orain ?.
E. Zortzi Bienaventuranza, edo
Zoriyontasunac.
I. Ce gauza dira Zoriyontasun oneec ?.
E. Dira Espiritu Santuaren virtuteetaric, eta doietaric datozan obraric onenac.
I. Nortzuc dira biyotceti pobriac ?.
E. Eztaudeenac gura munduco onraric, ez aberaztasunic, ezta laburrenic bere: edo beintzat euretan biyotza ifini eztaudeenac.
I. Nortzuc dira mansoac ?.
E. Aserreric artzaiten eztaquiyenac, ezta bere apurric bere.
I. Celan izango dira lurraren yaube ?.
E. Euren buruen yaube izanda.
I. Nortzuc dira negar eguiten daudeenac ?.
E. Atseguinic laburrenac bere echiten dituezanac.
I. Nortzuc dira onaren gose, ta egarri dirianac?.
E. Aleguinaz ecetan bere utsic eguin gura ez leuqueenac.
I. Nortzuc dira erruquiyorrac ?.
E. Iñori bere, on baño besteric, eguin gura ezteutseenac.
I. Nortzuc dira biyotz garbicoac ?.
E. Euren gurari charrai ucatuten deutseenac.
I. Nortzuc dira baquetsuac ?.
E. Euren buruai, ta besteenai baque ona emon daroyoenac.
I. Nortzuc dira onac izanagaitic persecuciñoia daruenac ?.
E. Gauza on guztiyetan sendo ta firme dagozanac, perseguiduac izan arren.
I. Cegaitic dereche onei zoriyontasunac ?.
E. Euretan dagoalaco bicitza onetan zoriyonecoac izatia, eta Ceruaren esperanza menetacoa.
I. Ceinbat dira guizonaren acabuco gauzac ?.
E. Lau Jauna.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Eriyotza, Judiciyoa, Infernua, eta Gloriya.
I. Cer da Gloriya ?.
E. Da estadu, edo bicimodu bat alde guztiyetati eguin eguina, ceinetan dagozan on guztiyac gachic bapere bagaric: Infernuan gach guztiyac onic bapere bagaric aurquituten dirian leguez.
I. Eta infernuti librau, eta Gloriya alcanzetaco cer eguin biar da ?.
E. Mandamentuac gorde.
I. Eta bagoz bideren batzuc mandamentuac errazago gordetaco ?.
E. Bai, Jauna.
I. Ceintzuc dira ?.
E. Sarri confesetia, ta comulguetia; goshian eguneco obra guztiyac Jangoicoari opatutia; egunian egunian mez-enzutia; Ama Virginiari Errosariyoa errecetia; liburu debotoetan iracurtia: oraciño mentala; gaubian gaubian conciyenciya esaminetia; eta guztiya baten esatiarren, Confesore yaquitun, virtute andico, ta ondo
beguiratu bat artu, ta gauza guztiyetan bere esanera egotia.
M. Ondo diñozu zuc ori, bada Jangoicoa serbidu, ta vicitza onian irauteco laguntasun andiya da Confesore on bat euquitia. Eguizuz, bada, zuc bere aleguin guztiyac topetaco, San FRANCISCO SALESec, eta Santa TERESAc diñueen leguez, ascoren artian oneen bat; eta Confesoria izango yatzu Angueru bat leguez, ceinec mandamentu Santuen bideti eroango zaituzan Ceruco Gloriya gocetara eltzaitartian.
M. Jangoicoac guztiyoc ara eroan gaguizala. Amen.


CONFESIÑO GENERALA.

Ni pecatariyau confesetan nayaco Jangoico guztiz poderosoari, Santa Mariya beti Virginiari, San Miguel Arcangeluari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San Paulo Apostoluai, Santu guztiyai, ta ceuri neure Aita espirituala, eguin dodala pecatu pensamentuagaz, berbiagaz, ta obriagaz: neure erruz, neure erruz, neure erru andiz: orregaitic erregututen deutsat Santa Mariya beti Virginiari, San Miguel Arcangeluari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San Paulo Apostoluai, Santu guztiyai, ta ceuri neure Aita espirituala, erregutu daguiyozula nigaitic gueure Jaun eta Jangoicoari. Amen.

ACTO CONTRICIÑOZCOA.

Neure Jesu Cristo Jauna, Jangoico ta guizon eguiyazcoa, neure Criyadoria, ta Erredentoria; zugan sinistuten dot, zugan esperetandot, zu ametan zaitudaz gauza guztiyen ganian; zu izanic ain ona, ofendidu zaitudazalaco damu dot Jauna, damu dot neure biyotz guztiric zure Magestadia ofendidua: eta iminten dot propositu firmebat, ceure graciyac batera, ez gueiyago ofendiyetaco, eta apartetaco ofendidu ciñaidazan ocasiño guztiyetaric; neure pecatuac confesetaco ta cunpliyetaco emoiten yatan penitenciya. Ofreciyetan deutsudaz, Jauna, neure bicitzia, obrac eta trabajuac neure pecatuen pagureco: eta confiyetan dot ceure ontasun eta miserocordiya cabubacoagan parcatuco deustazuzala ceure odol guztiz preciosoagaitic, ta ceure pasiño ta eriotziagaitic, eta emongo deustazula graciya emendetaco, eta irauteco ceure serbiciyo Santuan neure bicitzia emoitartian. Am.

Fedeco, Esperanzaco, eta Caridadeco Actoac.

Sinistuten dot Aita Jangoicoagan, sinistuten dot Seme Jangoicoagan, sinistuten dot Espiritu Santu Jangoicoagan, sinistuten dot Jangoico Bacar bat iru personetan.
Sinistuten dot Trinidadeco bigarren personia Ama Virginiaren Sabel guztiz garbiyan Espiritu Santuaren graciyaz guizon eguin zala, eta gu salbetarren yayo zala, curtzian il, biztu, ta cerura igon ebala: eta Judiciyoco egunian etorrico dala biciyac eta ilac juzguetan; emoiteco onai betico gloriya, eta deungai betico infernua; Sinistuten dot Santisimo Sacramentu Altaracoan dagola Jesu Cristo gueure Jauna Jangoico ta guizon eguiyazcoa; Ceruan dagoan berbera: eta sinistuten dot Elessa Ama Santiac sinistuten eta iracasten daben guztiya; eta fede onetan beti bici, eta il gura dot.
Esperetan dot Aita Jangoicoagan, Esperetan dot Seme Jangoicoagan, Esperetan dot Espiritu Santu Jangoicoagan; Esperetan dot neure Jangoicoac parcatuco deustazala neure pecatu guztiyac, eta emongo deustala Ceruco gloriya; eta mundu onetan ara eltzaiteco biar dodazan graciya ta laguntasun guztiyac, bere misericordiya cabubacoagaitic, Jesu Cristo gueure Jaunaren merecimentuac gaitic, eta bere graciyagaz eguiten dodazan obra onac gaitic.
Ametan dot Aita Jangoicoa, ametan dot Seme Jangoicoa, ametan dot Espiritu Santu Jangoicoa, ametan dot neure Jangoicoa neure biyotz guztiti, eta gauza guztiyac baño gueiyago, dalaco bera guztiz ona, ta amorosoa: eta bere amorearren ametan dot neure progimua neure burua leguez. Amen.


Goshian oeric yaigui, ta Jangoicoari
fede bici bategaz beguiratu,
ur bedeincatua artu, curtze
Santiaren eguin, eta egun ataco
obrac opatuteco.

ORACIÑOA.

Esquer andiyac eta alabanzac emoiten deutsudaz, neure Jangoicoa, ecereceti criyadu nozulaco, Cristiñau eguin, eta Jesu Cristoren odol preciosoagaz
erredimidu nozulaco orain artian gorde nozulaco, eta orain guiño ceure escu santuetaric artu dodazan mesede guztiyac gaitic.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Opa deutsudaz, Jauna, ceure gloriyaric andiyeneraco gaurco neure pensamentu, berba, neque, ta obra guztiyac, neure Jesus onaren odol, ta merecimentuacaz batera.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Jauna, neure pecatu guztiyen damua daucat, ceu gauza guztiyen ganean ametan zaitudazalaco; vorondate sendo bategaz, ceure graciya lagun dodala, ceu ofendidu baño leenago neure bicitzia galtzaiteco. Baita artzaiten dot gogoa irabazteco gaur dirian Indulgenciya guztiyac neure pecatuen satisfaciñoraco, ta Purgatoriyoco arimen oneraco: eta orretaraco opabere deutsudaz gaurco neure neque, biar, atsacaba, ta pena guztiyac: eta obeto artuan izan ditezan, ofreciyetan deutsudaz Ama Virginiaren escuetati, ceineri esquetan deutsadan bere conceciño garbiya gaitic, ta bere doloriac gaitic, gorde naguiala gaur, da beti gach guztiyetaric, bein bere ceure graciya galdu eztaguidantzat. Am.

Iru Ave Mariya Virginiari.

Aingueru Guardacoari Oraciñoa.

Neure Angueru Guardaco maitia: gorde naguizu gaurco neure pausu, berba, ta gauza guztiyetan, bencidu ez naguiyenzat neure areriyoac; eguin eztaguidan ceure aurrian neure Jangoicoaren contraco gauzaric: neure oraciño, ta obra onac eroan eguizuz Jangoicoaren Tronuaren aurrera, ta alcanzadu eguidazu guero eriyotza on bat. Amen.

Aita guria, ta Ave Mariya.
San Joseperi Oraciñoa.

Neure Aita San Josepe bedeincatu gozoa; Ama Virginiaren Esposo eguiyazcoa;

Jesus guztiz gozoaren Aita ordecoa; eta eriyotzaco orduan dagozan tristien anparu segurua: nic artzaiten zaitudaz egun onetan neure bitarteco ta defensoretzat; lagun eguidazu, bada, gaurco ta neure bici guztico obra, berba, ta gauza guztiyetan, dirianac izan ditezantzat neure Jangoicoaren gloriyaraco; eta neure eriyotzaco ordu estuan lagundu eguidazu, eta eroan eguizu neure arimia Jangoicoa alabetan ceugaz batera, betico gloriyan. Amen.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Gaubian, oian sartu baño leenago ur
bedeincatua artu, curtze Santiaren
eguin, eta guero esango dirian.

ORACINOAC.

Neure Jangoicoa, emon eguidazu graciya gau au ceu ofendidu bagaric igaroiteco, eta gorde naguizu gauza deunga guztiyetaric. Amen Jesus Mariya, ta Josepe.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Ama Virginiari Oraciñoa.

¡ O Virgina Mariya, Jangoicoaren Ama maitia, eta pecatari triste guztiyen misericordiyazco Ama! lagundu eguidazu gau onetan, librau naguizu gach guztiyetaric, eta ez naguizu desanparau neure eriyotzaco orduan.

Iru Ave Mariya.
Angueru Guardacoari Oraciñoa.

Neure Angueru Guardacoa, lagundu eguidazu, eta gau onetan gorde naguizu: JESUS, MARIYA, JOSEPE socorridu naguizue. Jangoicoac emon daigula bere graciya, eta guero betico gloriya. Am.

Aita guria, ta Ave Mariya.


Maya bedeincatuteco modua.

Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.
Neure Jauna eta Jangoicoa, gueure esperancia dago ceugan, eta zuc emoiten dozu bere denporan yateco biar doguna. Ceure escua zabaldu, ta guztiyoc bendiciñoz betetan gozuz.

Aita guria, ta Ave Mariya: eta guero esango da.

Ondasun guztiyen emoilia, eta gueure Jauna; ceure escuetaric artu, eta yan biar dogun guztiya zuc bedeincatu eguizu, Jesu Cristo ceure Semia gaitic: Aitiac, eta Semiac, eta Espiritu Santuac guztiyoc bedeincatu gaguiyezala, eta bere gloriyaco Maira betico eroan gaguiyezala. Amen.


Yan azquero graciyac emoiteco.

Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.
Esquerrac, eta alabanzac emoiten deutsuguz, Jauna, orain ta beti eguin deuscuzuzan mesede guztiyac gaitic.
Ceuganic gueure ganera etorri dan bendiciño, ta mesede onegaitic mundu guztiyac alabau zaguizala. Amen.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Gueure onguin guztiyai, Jauna, pagau eguiyezu ceure ucen santua gaitic; eta arima fiyel guztiyac eroan eguizuz ceu alabetan. Am.

Aita guria, ta Ave Mariya.

Arima fiyel guztiyai Jangoicoac emon daguiyoela betico descansua, ta gueuri emon daigula bere graciya, ta baquia.
Emen batu gaituzan Jaunac, batu gaguizala guztiyoc Ceruco gloriyan. Am.


Ave Mariyetacoac.

V. Angueruac barri onac Ama Virginiari emon eutsazan.
R. Eta Espiritu Santuaren graciyaz Jangoicoaren Semia bere sabelian sortu zan.

Ave Mariya.

V. Ara emen Jaunaren esclabia.
R. Eguin bidi nigan zuc esan dozuna.

Ave Mariya.

V. Jangoicoaren Semia guizon eguin zan.
R. Eta gure artian bici izan zan.

Ave Mariya.

V. Jangoicoaren Ama Santia Erregutu eguizu gu gaitic.
R. Cristoren promeseen digno izan gaitezan.

ORACIÑOA.

Emon eguiguzu arren, Jauna, gueure arimetan ceure graciya, Angueruac barri onac ecarri, ta Cristo ceure Semiaren Guizon eguitia ezagutu dogunoc, bere Pasiño ta Curtzia gaitic, betico gloriyara eroanac izan gaitezan. Amen.

Meza erasoteco modua.

Sac. In nomine Patris et Filii et Spiritus Sancti Amen. Introibo ad Altare Dei.
R. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Judica me Deus, et discerne causam meam de gente non sancta, ab homine iniquo et doloso erue me.
R. Quia tu es Deus fortitudo mea: quare me repulisti, et quare tristis incedo dum affligit me inimicus.
S. Emitte lucen tuam, et veritaten tuam, ipsa me de duxerunt, et adduxerunt in montem sanctum tuum et in tabernacula tua.
R. Et introibo ad Altare Dei, ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Confitebor tibi in cithara, Deus, Deus meus, quare tristis est anima mea, et quare conturbas me.
R. Spera in Deo, quoniam adhuc confitebor illi: salutare vultus mei, et Deus meus.
S. Gloria Patri, et Filio, et Spiritu Sancto.
R. Sicut erant in principio, et nunc, et semper, et in sæcula sæculorum. Amen.
S. Introibo ad altare Dei.
R. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Adjutorium nostrum in nomine

Domini.
R. Qui fecit Cœlum, et terram.
S. Confiteor Deo Omnipotenti etc. et vos fratres. orate pro me ad Dominum Deum nostrum.
R. Misereatur tui Omnipotens, Deus, et dimissis peccatis tuis, perducat te ad vitam æternam.
S. Amen.
R. Confiteor Deo Omnipotenti, Beatæ Mariæ semper Virgini, Beato Michaeli Archangelo, Beato Joanni Baptistæ Sanctis Apostolis Petro, Et Paulo, omnibus Sanctis et tibi Pater quia peccavi nimis cogitatione, verbo, et opere, mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa. Ideo precor beatam Mariam semper Virginem, beatum Michaelem Archangelum, beatum Joannem Baptistam, Sanctos Apostolos Petrum, et Paulum, omnes Sanctos, et te Pater orare pro me ad Dominum Deum nostrum.
S. Misereatur vestri Omnipotens Deus, et dimisis peccatis vestris perducat vos ad vitam æternam.
R. Amen.
S. Indulgentiam, absolutionem et remissionem peccatorum nostrorum tribuat nobis Omnipotens, et misericors Dominus.
R. Amen.
S. Deus tu conversus vivificabis nos.
R. Et plebs tua læbitur in te.
S. Ostende nobis, Domine, misericordiam tuam.
R. Et salutare tuum da nobis.
S. Domine exaudi orationem meam.
R. Et clamor meus ad te veniat.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Oremus &a.
S. Kyrie eleyson.
R. Kyrie eleyson.
S. Kyrie eleyson.
R. Christe eleyson.
S. Christe eleyson.
R. Christe eleyson.
S. Kyrie eleyson.
R. Kyrie eleyson.
S. Kyrie eleyson.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Per omnia sæcula sæculorum.
R. Amen.

Epistolia acabau ta.

R. Deo gratias.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Sequentia Sancti Evangelii secundum &a.
R. Gloria tibi, Domine.

Evangeliyoa acabau ta.

R. Laus tibi, Christe.
S. Orate frates &a.
R. Suscipiat Donimus sacrificium de manibus tuis, ad laudem, et gloriam nominis sui, ad utilitatem quoque nostram, totius que Ecclesiæ suæ santæ.
S. Amen.

Prefaciyoa esaten danian.

S. Per omnia sæcula sæculorum.
R. Amen.
S. Dominus vobiscum. R. Et cum spiritu
tuo.
S. Sursum corda. R. Habemus ad Dominum.
S. Gratias agamus Domino Deo nostro.
R. Dignum et justum est.

Pater nosterra esan azquero.

S. Et ne nos inducas in tentacionen.
R. Sed libera nos a malo.
S. Pax Domini sit semper vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Ite Missa est, edo, Benedicamus Domino.
R. Reo gratias.
S. Requiescant in pace.
R. Amen.
S. Pater, et Filius, et Spiritus Sanctus.
R. Amen.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Sequentia Sancti Evangelii secundum &a.
R. Gloria tibi Domine.

Evangeliyoa acabau ta.

R. Deo gratias

LAUS DEO.

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Natxo Urkijo

Atzera