Cristiñau doctriniaren
Lau partiac.


I. Christiñeu sara ?.
E. Bai jaune Jangoicoaren graciegaitic.
I. Christiñeuen usen ori noganic dauquesu ?.
E. Christo gueure Jaune ganic.
I. Ser esan guredau Christiñeuec ?.
E. Christoren guisona, edo Christoren dicipulue.
I. Ser entenditan dosu Christoren guisona gatic ?.
E. Jesu Christoren fedia dauquen guisona, sein artu eben Bautismu santuen, eta ofreciduric dagoana vere serbicio santure.
I. Sein de Christiñeuen señalia ?.
E. Curce santia Jaune.
I. Segaitic ?.
E. Dalaco Christo cursifiqueduen figuria, seinetan erredimidu guendusen.
I. Seinbet moduten usetan dau Christiñeubec señale orretaric ?.
E. Biten.

I. Seinsuc dire ?.
E. Siguiñetia, eta Santiguetia.
I. Ser da siguiñetia ?.
E. Eitia iru curce escu escuaco ats orcoroagas: lelengoa becoquin, bigarrena aoan, irugarrena bulerrian, berva eiten dogule guere Jangoicoagas.
I. Ecusi selan ?.
E. Curce santiaren señalia gaitic gueure arerioetaric libredu gaguisus gueure Jaune, eta Jaingoicoa.
I. Segaitic siguinetuiten sara becoquien ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen pensamentu deunguetaric.
I. Segaitic aoan ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen berba deunguetaric.
I. Segaitic bulerrian ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen obra ta deseo deunguetaric.
I. Ser da santiguetia ?.
E. Eitia curcebat escu escuaco ats biecas becoquiric eta bulerrera esquerreco solbardaric eta escuacora, aitetuten dogule Santisime Trinidedia.
I. Ecusi selan ?.
E. Aitiaren, eta semiaren, eta Spiritu santuaren usenian. Amen.
I. Nos useducodosu señale orretaric ?.
E. Obra onembat asten dogun gustien, edo tentasiñoe, necesidede, edo peligrurembaten aurquituiten garianian, prinsipalmente oeric yaiquitorduen, etseric urteitorduen, elessan sarsaitorduen, iaten astorduen, eta oera joatorduen.

I. Segaitic aimbeste vider ?.
E. Segaitic gueure arerioac perseguitan gaituesan dempora, eta lecu gustietan.
I. Se arerio dire orreic ?.
E. Demoniñoa, Mundua, eta araguie.
I. Bada cursiac virtuteric bauco euren contra ?.
E. Bai Jaune.
I. Nondi dauco Cursiac virtutiori ?.
E. Bensidu ebalaco Christoc berian bere eriosiagas.
I. Cursia adoretan dosunian selan esaten dosu ?.
E. Adoretan saitudes Christo, eta bedeinquetuiten saitudes curse santuegas erredimidu senduleco Mundue.

Cristiñeuec iaquin
biardabesanac.


Ecusidogo Christiñeu sariala Christiñeuen usen eta señaleti; esan eguidesu orain:

I. Seinbet gause iaquin, eta entendidu biarditus Christiñeuec usu errasoecora elsaiten danian ?.
E. Lau Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa ser sinistuco daben: bigarrena ser escatuco daben: irugarrena ser obraduco daben: eta laugarrena ser errecibiduco daben.

I. Selan iaquingodau ser sinistucodaben ?.
E. Yaquinic eta entendiduric Credoa, edo amalau Articulu fedecoac.
I. Selan iaquin godau ser escatucodaben ?.
E. Yaquinic eta entendiduric Paternosterra eta beste Elexa ama santien orasinoiac.
I. Selan iaquin godau ser obraducodaben ?.
E. Yaquinic eta entendiduric Jangoicoen legueco Mandamentuec, bost elexacoac, eta amalau obra misericordiscoac.
I. Selan iaquin godau ser erresibiducodaben ?.
E. Yaquinic eta entendiduric saspi Sacramentuac.

Lelengo partia.


I. Noc esan eban Credoa ?.
E. Apostoluec jaune.
I. Setaraco ?.
E. Guri fede santuco gausac iracasteco.
I. Eta suc setaraco esaten dosu ?.
E. Christiñeuec dauquegun fedeau confesetaco.
I. Ser da fedia ?.
E. Ecusi estogune sinistutia.
I. Ecosi sendun yaioten Jesuchristo ?.
E. Es Jaune.

I. Ecusi sendun ileiten, edo Ceruetara igoiten ?.
E. Es Jaune.
I. Sinistutendosu ?.
E. Bai, jaune, sinistutendot.
I. Segaitic sinistutendosu ?.
E. Jangoicoac alan errebelau dabelaco, eta Elexa ama santiac alan irecasten desculeco.
I. Se gause dire dauquesusenac, eta sinistuitendosusenac Christiñeube legues ?.
E. Dauquesanac, eta sinistuitendabesanac Erromaco Elexa santiac.
I. Se gause dire suc eta Elexiac dauquesuesanac eta sinistuitendosuesanac ?.
E. Fedeco Articuluec principalmente, Credoan dagosan legues.
I. Se gause dire fedeco Articuluec ?.
E. Dire fedeco misterioric principalenac.
I. Setaraco dire fedeco Articuluec ?.
E. Emaiteco notisie distintoa gueure Jangoicoena, eta Jesu Christo gueure erredentoriena.
I. Nor da gueure Jaungoicoa ?.
E. Da gausebat ain exelentia, ta admirablia, sein esin esan, ta esin pensau leien; Jaun bat gustis ona, poderosoa, sabioa, justoa, gause gustien principio eta fine.
I. Santisime Trinidadea nor da ?.
E. Da Jaungoicoa vera Aitia, Semia, eta Spiritu Santue iru persona distinte, eta Jaungoico eguiescobat.

I. Aitia Jaungoicoa ?.
E. Bai Jaune.
I. Semia Jaungoicoa da ?.
E. Bai Jaune.
I. Spiritu Santue Jaungoicoa da ?.
E. Bai Jaune.
I. Dire iru Jaungoico ?.
E. Es Jaune, espada Jaungoico eguiesco bacarbat.
I. Aitia semia da ?.
E. Es jaune.
I. Spiritu Santue bá Aitia edo Semia ?.
E. Es jaune.
I. Segaitic ?.
E. Direlaco personac bata vestia estirianac, isen arren Jaungoico eguiescobat.
I. Orretati seimbet Naturaleza, Entendimentu eta vorondate dauco Jaungoicoac ?.
E. Naturaleza bat bacarric, Entendimentu bat, eta Vorondate bat.
I. Eta seimbet persona ?.
E. Iru distintac, seinsuc dirian Aitia, Semia, eta Spiritu Santue.
I. Selan da Jaungoicoa gustis poderosoa ?.
E. Bere poderioagas bacarric eiten dabelaco gure daben gustie ?.
I. Selan da Criadoria ?.
E. Gause gustiec eguin ebesalaco esebereserianic.
I. Eta setaraco criedu ebasan Jaungoicoac ?.
E. Bera ametaco, eta servietaco visise onetan, eta guero gozetaco glorian.
I. Selan da Salvadoria ?.
E. Emaiten dabelaco gracie, eta parcatuiten dabesalaco pecatuec.
I. Selan da Glorificadoria ?.

E. Emaitendautselaco glorie vere gracian ileitendanari.
I. Bauco Jaungoicoac gorputsic gueuc legues ?.
E. Jangoico dan partes es jaune dalaco Espiritu purue, baye bay guison dan partes.
I. Iru personetaric sein eguinsen guison ?.
E. Semia jaune.
I. Aitia eguinsen guison ?.
E. Es jaune.
I. Espiritu Santue eguinsen guison ?.
E. Es jaune.
I. Bada nor ?.
E. Bacarric Semia, seineri guison eguinasquero derecho Jesu Christo.
I. Orretati nor dá Jesu Christo ?.
E. Da Jaungoico visien semia guison eguinsana, gu erredimidutarren, eta visiseco exemplua emotarren.
I. Eta seinbet naturaleza, entendimentu, eta vorondate dauco Jesu Christoc ?.
E. Naturaleza vi, vata Jaungoico dan partes eta vestia guison dan partes: Entendimentu vi, Jaungoico dan partes bata, eta bestia guison dan partes; eta borondate vi, Jaungoico dan partes bata, eta bestía guison dan partes.
I. Eta seimbet persona, eta memorie dauco ?.
E. Persona bat bacarric sein den Santisime Trinidadeco bigarren personia; eta memoribat bacarric guison dan partes, estauquelaco memoriric Jaungoico dan partes.
I. Bauco Jesu Christoc gorputsic gueuc legues ?.
E. Jaungoico dan partes es jaune, dalaco espiritu purue, baye bay guison dan partes.

I. Ser esan gure dau Jesusec ?.
E. Salvadoria.
I. Setaric salvadu guendusen ?.
E. Gueure pecatuetaric, eta diabruen cautividederic.
I. Ser esan gure dau Christoc ?.
E. Ungidue.
I. Segas isensan ungidue ?.
E. Espiritu santuaren gracie eta doiacas.
I. Christo gueure Jaune selan isensan concebidue, eta yaiosan Marie Virginiaganic ?.
E. Obraduric Jaungoicoac sobre natural, eta milagrosamente.
I. Se misterio da ori ?.
E. Encarnaciñoco misterioa Jaune.
I. Eta ser entendidutendosu Encarnaciñoco misterioba gaitic ?.
E. Santisime Trinidadeco vigarren personia, sein dan semia, guison eguinsala Ama Virginien entraña gustiz garbietan, es guisonen obras, espada espiritu santuen virtutes vere donsellatasunen calte vaga.
I. Seinbet gause obradu situsen bada Espiritu santuec encarnaciñoco misterioan ?.
E. Lau jaune.
I. Seinsuc diré ?.
E. Lelengoa formau eguin gorputs bat Ama Virginien savel santan bere odol gustis garviegas.
Bigarrena criedu eguin arimebat esebere eserianic.
Irugarrena á arime eta gorputsa batu eguisen alcarregas.

Laugarrena Santisime Trinidadeco bigarren Personiac artu ebasan beragan gorputs, ta arime oneic; eta gueratusen len Jaungoico sana guison eguinic, seineri derecho Jesu Christo.
I. Eta selan yaiosan milagrosamente ?.
E. Urteitebala Marie santisimien sabeleric vere doncellatasunen calte baga, egusquiec urteiten daben legues cristel bateti urrutu baga, eta loitu baga.
I. Bere ama visisen beti Virgine edo doncella ?.
E. Bai jaune beti.
I. Segaitic gure isen eban il Curcian ?.
E. Gu libretarren pecaturic, eta betico eriotsaric.
I. Ser entenditan dosu infernuegaitic, seinetara yatsisen Cristo gueure Jaune ilasquero
E. Es condenaduec egosan lecure, es pada Limbora, non egosan justoac.
I. Selan yatsisen ?.
E. Arimiagas Jangoicotasunera uniduric.
I. Eta vere gorputse selan gueratusen ?.
E. Uniduric Jangoicotasun veragas ?.
I. Se moduten erresucitedu san irugarren egunian ?.
E. Baturic barriro vere arime gloriosia gorputsegas es ostera ileiteco.
I. Seimbet garren egunian igoeban Ceruetara ?.
E. Berrogui garrenian.
I. Se moduten ?.
E. Vere virtute propioagas.

I. Ser esan guredau dagoala yarriric Aite Jaungoico gustis poderosoen alde escoan ?.
E. Jesuchristoc Jaungoico dan partes dauquela igual glorie sein Aitiac, eta sin Espiritu Santuec, eta guison dan partes Ceruco bienaventuradu gustiec baño gueiago.
I. Nos etorrico da visiec eta ilec jusguetan ?.
E. Munduen acaberan.
I. Eta orduen viztuco dire il gustiec ?.
E. Bai Jaune euquisituesan gorputs, ta arime eurecas.
I. Nor da Espiritu Santue ?.
E. Santisime Trinidedeco irugarren personia, Jaungoico eguiescoa Aitia legues eta Semia legues.
I. Ser sinistutendosu esaten dosunian Santuen Comuniñoia ?.
E. Christiñeu fiel gustiec dauquiela parte bestien obra onetan gorputs baten satiec legues, sein den Elexia.
I. Ser da Elexia ?.
E. Da fiel christiñeuen congregacinoia seinen burue da Aite Santue.
I. Nor da Aite Santue ?.
E. Da Erromaco Pontifice Christoen viquerioa lurrian, seineri gustioc gagos obligueduric obedesitan.
I. Ser esan gure dau pecatuen parcaciñoiac ?.
E. Elexa ama santiac dauquesala medioac, eta erremedioac pecatuec parquetaco, seinsuc dirian Sacramentu santuec.
I. Ser esan gure dau araguien erresurrecinoiac ?.

E. Juicioco egunian gustioc vistuco gariala orain dauquegusen gorputs, ta arime eurecas erresibitaco bacochac aloguera, edo castigue segun merecitan daudien vere obrac.
I. Ser esan gure dau seculeco vicisiac ?.
E. Au vicisa au acabadu asquero dagoala veste vicisebat eternidadecoa, edo iños acabaduco estana, seinetan egongodirian onac Ceruen glorie gosetan, eta deungac infernuan pena andiac sufritan, Jaungoicoa Jangoico dan artian.
I. Credoa eta fedeco Articulues ganeti sinistuitendosu beste gauseric ?.
E. Bai jaune Escriture santan dagoan gustie eta Jangoicoac errebeladuric deutsen gustie bere Elexiari.
I. Se gause dire orreic ?.
E. Ori es itendu niri nasalaco ignorantia. Doctoriac dauques Elexa ama santiac yaquingo daudienac eransuten.
M. Ondo diñosu Doctoriai toquetan yaquiela ta es suri contu emoitia banan banan fedeco gausetan, suresat asco da yaquitia Articuluec Credoan dagosan legues.

Bigarren partia.


I. Noc esan eban Paternosterra ?.
E. Jesuchristoc jaune.
I. Setaraco ?.
E. Guri orasiño eiten irecasteco.

I. Ser da oracino eitia ?.
E. Jangoicoari viotsa alsau, eta mesediac escatutia.
I. Paternosterra esaten dosunian nogas verba eitiosu ?.
E. Gueure Jangoicoagas.
I. Non dago gueure Jangoicoa ?.
E. Lecu gustietan, especialmente Ceruen, eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Eta Jesuchristo non dago ?.
E. Jangoico dan partes lecu gustietan, eta guison dan partes bacarric Ceruen, eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Oraciñoetaric onena sein de ?.
E. Paternosterra jaune.
I. Segatic ?.
E. Esan ebalaco Cristoc vere aoti Apostoluen escaris.
I. Segatic gueyago ?.
E. Dauquelaco saspi escari fundeduric caridade gustien.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa da santifiquedu bidi seure usena.
I. Ser escatutendosu escari orretan ?.
E. Jangoicoen usena isendila esaune, eta honradue mundu gustien.
I. Sein de vigarrena ?.
E. Betor gueugana seure Erreinue.
I. Ser escatuitosu escari orretan.

E. Erreineu daguila Jangoicoac gueure arimetan emen lurrian grasies, eta guero emondaigule glorie.
I. Sein de irugarrena ?.
E. Eguin bidi seure vorondatia selan Ceruen alan lurrian.
I. Ser escatuitendosu escari orretan ?.
E. Eguindaigule Jangoicoen vorondatia lurrean gagosanoc bienaventuraduec eiten daudien legues Ceruen.
I. Sein de laugarrena ?.
E. Gueure ogui egunian eguniangoa emon eguisu gaur.
I. Ser escatuitendosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac emon daigule gorputseraco mantenimentue, arimeraco gracie eta Sacramentuec.
I. Sein de bostgarrena ?.
E. Parcatu eigusus gueure sorrac, selan gueuc parquetan deutsugusen gueure sordunei.
I. Ser escatuitendosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac parcatu daigusela gueure pecatuec, gueuc parcatu deutsegunlegues gach edo agravio eguin descuenai.
I. Sein de seigarrena ?.
E. Echi eseguisu tentasiñoian yausten.
I. Ser escatuitendosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac es taigule echi yausten, da es consentitan pensamentu ta tentaciño

[OHARRA: Eskuiskribuan, badirudi "egunien eguniengoa" ipintzen zuela eta zuzenduta dagoela "egunian eguniangoa" ipintzeko.]

deunguetan, seinsuques Demoniñoac gure daben yausigatesan pecatuen.
I. Sein de saspigarrena ?.
E. Baie gaguisus libradu gacherianic.
I. Ser escatuitendosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisela arimeco eta goputseco gach eta peligru gustietaric.
I. Segaitic esatendosu lelengoan Aite guria Ceruetan sagosana ?.
E. Jangoicoari viotsa alsau, eta mesediac escatuiteco humildade eta confiansiagas.
I. Ser esan gure dau acaberan esaten dosun verbiac Amen ?.
E. Alan isendila.
I. Se oraciño esaten deutsesu principalmente Ama Virginiari ?.
E. Ave Marie eta Salvia.
I. Noc esan eban Avemarie ?.
E. Angueru San Gabrielec etorrisanian Ama Virginia saludetan.
I. Noc esan eban Salvia ?.
E. Elexa ama santiac dauco errecibiduric.
I. Setaraco ?.
E. Ama virgineari mesediac escatuiteco.
I. Avemarie edo Salvia esaten dosunian nogas verba eitendosu ?.
E. Ama Virginiagas jaune.
I. Nor da Ama Virginia ?.
E. Da Señorabat virtutes betia, sein den Jangoicoen Ama, eta dagoan Ceruan.
I. Eta altaran dagoana nor da ?.

E. Da Ceruetan dagoanen imagine eta semejansabat.
I. Setaraco dago an ?.
E. Gu veretati acordaugaitesansat Ceruetan dagoana.ganic, eta dalaco vere imaginia erreverensiadu daigun.
M. Bada vardin eingo deutsesu veste Santuen imaginai vere.
I. Eingo deutsegu oraciño Angueru eta Santuai vere ?.
E. Bai jaune gueure bitertecoai legues.
I. Se gause dire Angueruec ?.
E. Dire espiritu bienaventuredu basuc, seinsuc dagosan Jangoicoa gozetan Ceruen.
I. Setaraco criedu ebasan Jangoicoac ?.
E. Bera beti alabadu, eta bedeinquetu daguiensat.
I. Setaraco gueyego ?.
E. Bere ministruec legues Elexia gobernaudaguiensat, eta guisonac gorde.
I. Orretati suc bere bauquesu Angueru guardacoa ?.
E. Bai jaune, eta bacochac dauco veria.
M. Bada euqui eguiosu debosiñoe andie, eta encomendau saquios egun gustietan.

Irugarren partia.


Ecusi dogu ya ser sinistu, eta ser escatu biardan; ecusi daigun orain selan daquisun ser obrau biardan: esan eguidesu

I. Sein de Jangoicoen legueco lelengo mandamentue ?.
E. Jangoicoa amatia gausa gustien ganian.
I. Noc ametandau Jangoicoa ?.
E. Bere mandamentuec gordetan dabesanac.
I. Ser da Jangoicoa ametia gause gustien ganian ?.
E. Gure iseitia lenago gase gustiec galdu se es bera ofendidu.
I. Setara gueyago obliguetan gaitus mandamentu onec ?.
E. Bera bacarric adoretará gorputseco ta arimeco erreberensi gustiscoagas, sinistu eta esperetan dogule beragan fede visiegas.
I. Noc pecatu eiten dau onen contra ?.
E. Adorau edo sinistuiten dabenac Idolo, edo Jangoco falsoetan.
I. Noc gueiago ?.
E. Sinistuten dabenac agorerietan edo usetan dabesanac echicerie edo gause superticiñocoac.
I. Sein de bigarrena ?.
E. Bere usen santuen Jurementoric es eitia alperric.
I. Noc eiten dau juremento alperric ?.

E. Juremento eiten dabenac guzurregas, justicie baga, eta necesidade baga.
I. Eta pecatu da jurementu eitia alperric crieturac gaitic ?.
E. Bai jaune jurementu eiten yacolaco Criedoriari euretan.
I. Se moduten eitenda juremento criaturac gaitic ?.
E. Esatendala V.G. Neure arimia gaitic, ceruegaitic, lurre gaitic au alan dala.
I. Se erremedio dago juremento alperric es eiteco ?.
E. Usedu esaten bay edo es, Christoc irecasten deuscun legues.
I. Sein de irugarrena ?.
E. Domecac eta jayec gordetia.
I. Noc gordetan ditus jayec ?.
E. Mesa osoa ensun, eta biarric eitestabenac necesidade baga euretan.
I. Sein de laugarrena ?.
E. Aite eta ama honretia.
I. Noc honretanditus guresoac ?.
E. Obedecidu, socorridu eta erreberensietan davesanac.
I. Norsuc besteric entenditan dire guresoen usenian ?.
E. Nagosigoac edadian, dignidadean eta gobiernuan.
I. Sein de bostgarrena ?.
E. Iñor es ileitia.
I. Ser aguinduten da mandamentu onetan ?.
E. Es iñori gachic eguin es obras, es berbas, es deseos.
I. Sein de seigarrena ?.

E. Araguisco pecaturic es eitia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan ?.
E. Isen gaitesala castu eta garbiac pensamentu, berva, eta obretan.
I. Sein de saspigarrena ?.
E. Iñori eser es ostutia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan ?.
E. Es quendu, es euqui, es gure bestena javien vorondates contra.
I. Sein de Zorzigarrena ?.
E. Iñori falso testimonioric es ereiguitia, eta es guzurric esatia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan ?
E. Es juzgueu fundementu baga char projimue gaitic, es esan, es ensun bere faltac.
I. Noc austendau mandamentu au ?.
E. Errasoe andibaga juzgu deunguia eiten dabenac, creitue quendu, secretoa aguer aguertu, edo guzurre esaten dabenac.
I. Ser eragostenda bederaci, eta amargarren mandamentuen ?.
E. Araguisco atseguinen, eta iñoen ondasunen deseo bidebacoac.

Elexa ama santien mandamentuac dire bost.

Lelengoa, mesa osoa ensutia domeca eta jaietan.
Bigarrena, confesetia urtian bein edolabere, edo lenago eriotsaco peligruric badago edo comulgueuco bada.
Irugarrena, Comulguetia Pascua erresurreciñocoetan.
Laugarrena, barau eitia Elexa ama santiac aguinduiten dabenian.
[OHARRA: "aguertu" huts hutsean ipini ordez, "aguer aguertu" ipini du.]
Bostgarrena, amarrenac eta primiciac paguetia Elexa ama santiari.

I. Setaraco dire mandamentu oneic ?.
E. Obeto gordetaco Jangoicoen leguecoac.

Misericordisco obrac dire amalau: saspi espiritualac eta veste saspi corporalac.


Espiritualac dire oneic.

Lelengoa, estaquinari irecastia.
Bigarrena, biardabenari conseju ona emoitia.
Irugarrena, erratuiten dabena corregitia.
Laugarrena, injuriac parcatuitia.
Bostgarrena, triste dagoana consoletia.
Seigarrena, projimuen faltac, eta argaltasunec pasensitan eroatia.
Saspigarrena, visiec eta ilec gaitic Jangoicoari erregutuitia.

Corporalac dire oneic.

Lelengoa, gaxoac visitetia.
Bigarrena, gose danari yaten emoitia.
Irugarrena, egarri danari edaten emoitia.
Laugarrena, cautibuec errescatetia.
Bostgarrena, villosac yansitia.
Seigarrena, peregrinuei ostatu emoitia.
Saspigarrena, ilei lurre emoitia.

I. Segatic dereche misericordiscoac ?.

E. Justicies sor estirialaco.
I. Nos obliguetandaude pecatuen pian ?.
E. Guison discreto eta entendiduen erechien necesidade andie dagoanian.

Laugarren partia.


Ecusi dogu ya selan daquisun ser sinistu, escatu eta obraducodosun. Dacusgun orain selan daquisun ser errecibiducodosun: esan eguisus elexaco Sacramentuac.
Elexaco Sacramentu santuac dire saspi, lelengo bostac dire necesidadecoac iseites edo vorondates, seinsuc baga esin salbauliteque guisona echiten baditus menosprecios; beste biec dire borondatescoac.

Lelengoa Bautismue.
Bigarrena Confirmaciñoa.
Irugarrena Penitencie.
Laugarrena Comuniñoa.
Bostgarrena Estremaunciñoia.
Seigarrena Ordia.
Saspigarrena Matrimoniñoa.

I. Se gause dire Sacramentuac ?.
E. Dire señale aguiri basuc instituidu edo eguin situsenac Jesuchristo gueure Jaunec emoiteco euren medios bere gracia eta virtuteac.

I. Ser da gracie ?.
E. Da iseite divinubet, seinec eguitendau guisona Jangoicoen seme, eta ceruco erederu.
I. Se virtute emoitendaudie Sacramentuec graciegas vatera ?.
E. Principalmente iru teologalac eta Divinuec.
I. Seinsuc dire ?.
E. Fedia, Esperansia, ta Caridedia.
I. Ser da Fedia ?.
E. Ecusi estogune sinistuitia Jangoicoac alan errebelau dabelaco, eta Elexa ama santiac alan irecasten dausculeco.
I. Ser da Esperansia ?.
E. Esperetia Glorie Jangoicoen gracie dala mediante, eta gueure obra onac.
I. Ser da Caridedia ?.
E. Jangoicoa ametia gause gustien ganian eta projimue gueure burua legues, portaduric eurecas selan gura gueunquian portadu ditesan gueugues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Bautismucoa?.
E. Quensaiteco pecatu originala, eta veste edoseimbere aurquituiten dana batiatuiten danagan.
I. Ser da pecatu originala ?.
E. Da á, sein gustioc eredadu guendun gueure lelengo guresoetaric.
I. Necesidadeco lansian noc batiatu lei ?.
E. Usu errasoecoa dauquen edoseinec.

I. Eta selan batiatucodau ?.
E. Esatendabela: nic batiatuiten saitudes Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu santuaren usenian. Amen. Verba oneicas batera esarten deutsela señiri ure buruti biera Cristiñeu eiteco intensiñoagas.
I. Setaraco da Sacramentu santu Confirmaciñocoa ?.
E. Confirmetaco eta fuertetuteco bautismu santuen artuguendun fedian.
I. Setaraco da Sacramentu santu Penitensi coa ?.
E. Batiatu asqueroco pecatuec parcatuiteco.
I. Se pecatu dire orreic ?.
E. Mortalac, eta benialac vere bai jaune.
I. Ser da pecatu mortala ?.
E. Da esatia pensetia eitia edo desietia edosebere Jangoicoen leguien contra gause pisucoan.
I. Segaitic derecho mortala ?.
E. Ileiten dabelaco eiten dabenen arimia.
I. Selan ileiten dau ?.
E. Grasien visitsia quenduric jaune.
I. Nos erresibitandogu sacramentu Penitencicoba ?.
E. Ondo confesetan garianian, eta artu asolusiñoia.
I. Seinbet gause biardire confesiño ombat eiteco ?.
E. Bost, jaune.
I. Seinsuc dire ?.

E. Lelengoa esamine consensicoa eitia: bigarrena, arsaitia damu eguiescoa Jangoicoa ofendidudabelaco: irugarrena, imintia propositu firmebat es gueyago ofenditaco bere magestadia: laugarrena, bere pecatu gustiec ondo confesetia: bostgarrena, confesoriac emoiten deutsen penitensie artu gogoa cumplitaco eta guero cumplitia.
I. Ser da esamine consensicoa ?.
E. Len ondo confesau senic, eta artian eguin ditusen pecatuec gogora edo memorira ecartia ?.
I. Nondi eiten da esamine consensicoa ?.
E. Amar mandamentuetati, bost elexacoetati, eta amalau obra misericordiscoetati, discurritan dabela mandamentu bacochian setan faltau daben obras, verbas, eta pensamintus; beguireturic vere empleo, edo estaduco obliguesiñoetara, escatu asquero Jangoicoari arguie esaututeco bere pecatuec.
I. Seinbet modutecoa da damue ?.
E. Bitecoa jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Contrisiñoescoa eta Amodioscoa, eta atrisiñoescoa edo bildurrescoa.
I. Ser da contricinoesco damue ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiescobat arsaiten dabena pecatariac bere viotsian ofendidu dabelaco bere Jangoicoa isenic ain ona.
I. Ser da atricinoesco damue ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiescobat arsaiten dabena pecatariac bere viotsian ofendidu dabelaco vere Jangoicoa, infernuen bildurregaitic, edo pecatuen esaintasune gaitic, edo galdu dabelaco gloriye.
I. Damu biotaric onena sein de ?.
E. Contrisiñocoa, jaune.
I. Segaitic ?.
E. Contriciñoco damuegas confesau baño lenago alcansetan dalaco pecatuen parcasiñoia, eta Jangoicoen grasie; baie atriciñoeco damuegas bacarric es confesiñoagas batera espada.
I. Eta damu biotaric sein biarda ondo confesetaco ?.
E. Esan daroe atrisiñoecoa dala bastante, baie obeto eta segurugo da eroatia contriciñoecoa; eta au logretaco diligensie eingo dau confesetan danac.
I. Eta nos artu edo euqui biarda damue ?.
E. Absolusiñoa artu baño lenago jaune.
I. Ser da propositue ?.
E. Da animu edo gogo firmebat es ostera ofenditaco Jangoicoa.
I. Ser da aosco confesiñoa ?.
E. Da esatia confesoriari pecatu mortal gustiec engañu eta guzur baga.
I. Eta pecatu mortalenbat echiten dabenac confesau baga eiten dau confesiño ona ?.
E. Echiten badau lotsas, bildurres, edo esamine faltas es Jaune; baie echiten badau aistute edo erru baga bai jaune.
I. Eta acordetan baiaco guero ser eguin biardau ?.
E. Urrengo confesinoian confesau, jaune.

I. Penitensie cumplitan estabenac eiten dau confesiño ona ?.
E. Confesoriac aguinduten dautsenian badauco intensiñoa cumplicataco bai Jaune: baie confesoriac emoiten deutsenian espadauco intensiñoeric cumplitaco es jaune guero cumpliu balegui bere.
I. Eta se pecatu eitendau cumplitan estabenac penitensie ?.
E. Pecatu mortala, jaune, penitensie bada grabia, edo pisuscoa.
I. Eta pecatu mortalian yaustendan gustien biardau batec confesau bertati parcatu daquiunsat ?.
E. Ondo litsateque, baie estago obliguesinoric.
I. Ser eguingo dau bada ?.
E. Euqui contrisiñoeco damu eguiescobat, bere pecatuena proposituegas emendetaco, eta confesetaco Elexa ama santiac aguindutendabenian.
I. Ser da pecatu veniala ?.
E. Da pecatu mortalen disposisiñoebat.
I. Segatic derecho veniala ?.
E. Laster yaustendalaco berian guisona, eta laster parcatuten yacolaco.
I. Seinbet gause gaitic parcatuten yaco ?.
E. Bederatsi gaitic, jaune.
I. Seinsuc diré ?.
E. Lelengoa, mesa ensutia gatic.

Bigarrena, comulguetia gaitic.
Irugarrena, confesiño generala esatiagatic.
Laugarrena, Obispoen bendesiñoa gaitic.
Bostgarrena, ur bedeinquetue gaitic.
Seigarrena, ogui bedeinquetue gaitic.
Saspigarrena, pater nosterra esatia gaitic.
Sorsigarrena, sermoia ensutia gaitic.
Bederatsigarrena, bulerra yoitia gaitic, Jangoicoari parca escatuiten yacala.

I. Segaitic diñosu Jangoicoari parca escatuten yacala ?.
E. Emoiteco entenditan, se logretaco pecatu benialen parcasinoia gause oneitati, euqui biardala euren damue.
I. Eta bago obliguesiñoric confesetaco pecatu benialac ?.
E. Es jaune; baie da gause ona, eta provechu andicoa eitia.
I. Setaraco da sacramentu santu Comuniñoecoa ?.
E. Erresibiduric biardan disposisiñoagas isendinsat gueure arimeen mantenimentue, eta aumentadu daigunset grasie.
I. Seimbet gause biardire comuniñoe santue erresibitaco.
E. Iru, jaune.
I. Seinsuc diré ?.
E. Lelengoa, bareu naturelian egotia.

Bigarrena, Jangoicoen grasian egotia.
Irugarrena, nor erresibitan doian yaquitia.

I. Ser da barau naturala ?.
E. Gaverdis vera eser artu bagaric egotia.

I. Ser da grasian egotia ?.
E. Pecatu mortal bagaric egotia.
I. Eta selan parauco da grasian.
E. Ondo confesaute, jaune.
I. Nor erresibitandosu comulguetan sarianian ?.
E. Jesuchristo Jangoico eta guison eguiescoa, sein dagoan verdaderamente Ceruan eta Santisimu sacramentu altaracoan.
I. Ser da Santisimu sacramentu altaracoa ?.
E. Ostie consagradue, eta calis consagradue.
I. Nos imintenda Jesuchristo ostian, eta calisian ?.
E. Sacerdotiac esandaguisenian Consagraciñoco bervac.
I. Eta berva santuaic esan baño lenago ser dago ostian eta calisian ?.
E. Ostian ogui pisquebat eta calisian ardao pisquebat.
I. Eta consagrasiñoco bervac esan asquero ser dago ?.
E. Ostian Jesuchristoen gorputs verdaderue, eta calisian vere odol gustiz preciosoa.
I. Eta ostie consagraduen bago Jesuchristoen odola vera ?.
E. Bai Jaune ostie consagraduen Jesuchristoen gorputsegas vatera dago vere odola, arimia eta Jangoicotasune; eta bardin calis consagraduen Jesu Christoen odolagas vatera dago vere gorputse, arimia eta Jangoicotasune.
I. Consagrasiñoco bervac esan asquero bago ostian oguiric, edo calisian ardaoric ?.

E. Es jaune, espada bacarric oguien eta ardaoen urudic edo acsidentiac seinsuc dirian useiñe, coloria, gustue eta ganecoac.
I. Visiric ala ilic dago Jesuchristo ostie eta calix consagraduen ?.
E. Visiric jaune, ceruetan dagoan legues; baie estalduric oguien eta ardaoen irudie edo acsidentiacas.
I. Ostie consagradue erdibitu edo apurtuiten bada, erdibituitenda Jesuchristoen gorputse ?.
E. Es jaune, bada ain osoric dago satibaten, sein bestian, ain osoric ostie chiquien sein andien; eta ostien apurchuric chiquienian sein ostie osoan, dagoalaco Jesuchristoen gorputse osoric ostie gustien, eta osoric ostien edosein sati edo apurrian.
I. Pecatu mortalian comulguetan danac erresibitan dau Jesuchristo ?.
E. Bai, jaune, baie provechu baga eta bere caltian, eiten dabelaco pecatu mortal iqueragarribat eta Judasec eguin pecatu bervera.
I. Eta comuniño santuric frutu gueiago ateretaco ser eguin biarda ?.
E. Comulgueu baño lenago considerau nor dan gueu gana datorren Jaun soberanue; eguin fedeco, esperanzaco eta caridadeco actoac; erresibidu humiltasun, eta erreberensi andiegas, eta comulgueu asquero grasiac emon mesede ain andie gaitic, urtenbagaric bertati campora Judasec legues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Estremaunciñocoa ?.
E. Iru gausetaraco, jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, lenagoco vistse gaistoco errastu eta erreliquiac quensaiteco.

Bigarrena, emoiteco arimiari inderra demoniñoen tentaciñoen contra.
Irugarrena, emoiteco gorputseri osasune combenitan bayaco.

I. Eta usu errasoecora eldu asquerocoac gaxo peligruscoagas aurquituten badire bauquie obliguesiñoeric erresibitaco Sacramentu santu au?.
E. Bai, jaune, eta eiten daudie pecatu mortala espadaudie erresibitan al isenic, edo erresibitan badaudie pecatu mortalian dagosala.
I. Bada ser eguin godau pecatu mortalian dagoanac ondo erresibitaco ?.
E. Confesau lenago, jaune, eta esin confesau bada, eguin contrisiñoco actobat.
I. Setaraco da Sacramentu santu Ordiacoa ?.
E. Consagretaco eta ordenduteco Elexaco dignu ministruec, selan dirian Sacerdotiac, Diaconuec eta Subdiaconuec.
I. Setaraco da Sacramentu santu Matrimoniocoa ?.
E. Esconduiteco eta esconduei emoiteco grasie, seinegas visiditesan alcarregas baquian eta asi daguiesan seme alabac cerureco.
I. Eta Sacramentu santu au ondo erresibitaco biar daude egon Jangoicoen grasian esconduten dirianac ?.
E. Bai, jaune, pecatu mortalen pian.
I. Eta grasian estagosanac selan disponiduco dire esconduteco ?.
E. Ondo confesaute, jaune.

 

 

Llodio

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Natxo Urkijo

Atzera