ABC,
edo
CHRISTINOEN
INSTRVCTIONEA
othoitz eguiteco
formarequin.
MATTH. XIX.

Vtzitzaçue haourrac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen horrelacoén da ceruetaco resumá.

ROCHELLAN,
Pierre Hautin, Imprimiçale.
1571.

EPHES. VI.

Eta çuec aitéc, hazitzaçue çuen haourrac instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

IACQUES, I.

Baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequio Iaincoari, eta emanen çayo, baina federequin esca dadin, batre dudatzen eztuela.

HEVSCAL-HERRIAN
GAZTETASSVNAREN
iracasteco carguä dutenér eta goitico guciér, I. Leiçarraga Berascoizcoac Iaincoaren gratia desiratzen.

Berce natione guciéc, ceinec bere lengoagean beçala, Heuscaldunac-ere berean duençat, certan iracurtzen ikas ahal deçan, eta nola Iaincoa eçagutu eta cerbitzatu behar duen, necessario estimatu vkan dut, ABC haur berce instructionerequin Heuscaraz-ere iar ledin: eta hunetacotzat, Iaincoac eguin drautan gratiaren araura, haren laudoriotan emplegatu içan naiz: dacussadalaric bada, ecen Iainco eguiazcoaren eta Iesus Christ haren Seme guregatic mundura ethorri içan denaren eçagutzera lacho eta ansicabe direnéc contu gutia hunez eguinen dutela: baina berac manu beçala Iaincoa eçagutu eta cerbitzatu desir dutenéc, segur naiz, bere probetchuric eguinen dutela: eta halacoacgatic ber, haur eguin içan da. Eta minçatzeco maneraz den becembatean, Heuscal-herrian religionearen exercitioa den lekuco gendetara consideratione guehiago vkan dut, ecen ez bercetacoetara: eta haur, sperançaz ecen Instructione hunec lehenic, eta orain behin guehienic, hetan cerbitzaturen duela. Baina bithartean, iracasteco cargua duçuenác, hirur punctuz principalqui aduertitu nahi vkan çaituztét. Lehena da, aitzinago hel daitezqueno, cer den vocala edo consonanta, diphtongoa edo syllabá, haourrér ikasten demboraric emplega eraci gabe, liburutcho hunetaco formari simplequi çarreitzaten. Bigarrena, vngui eta trebequi lehen-vicitic letreyatzen haourrér iracats dieceçuen. Hirurgarrena, iracurtzera datocenean, Colonaren, Commaren, edo Punctuaren differentiá ceric den, anhitz fundatu gabe, hitzac distinctoqui eta claroqui pronuntia eraciz, paussuén eguiten costuma ditzaçue. Iaincoac, othoi, çuen trabaillua prospera eta benedica deçala, Amen. Rochellan Vrriaren lehenean, 1571.

A

a

a

B

b

b

C

c

c

D

d

d

E

e

e

F

f

f

G

g

g

H

h

h

I

i

i

K

k

k

L

l

l

M

m

m

N

n

n

O

o

o

P

p

p

Q

q

q

R

r

r

S

s

s

T

t

t

V

v

u

X

x

x

Y

y

y

Z

z

z

Diphtongoac.

æ

ai

au

ei

eu

oy

ou.

Letra elkarri datchetzanac.

Et

ff

fi

fl

si

sl

ss

st

&

Abbreuiationeac.

â

am

an

ê

em

en

î

im

in

ô

om

on

û

um

un

9

us

 

q

quam

 

q

q;

que

q

qui

 

q

quod

 

p

per

 

p

pre,

 

p

pro

 

Paussuén eguiteco punctuac

,

:

.

Letrén berezgarrico merquá

Interrogatzecoa

?

Admirationezcoa

!

Accentuaren eguitecoa

Hitz-arteco iunctagarria

-

a

e

i

o

u

Ba

be

bi

bo

bu

Ca, ça

ce

ci

co, ço

cu, çu

Da

de

di

do

du

Fa

fe

fi

fo

fu

Ga

ge, gue

gi, gui

go

gu

Ha

he

hi

ho

hu

Ia

ie

ii

io

iu

Ka

ke

ki

ko

ku

La

le

li

lo

lu

Ma

me

mi

mo

mu

Na

ne

ni

no

nu

Pa

pe

pi

po

pu

Qua

que

qui

quo

quu

Ra

re

ri

ro

ru

Sa

se

si

so

su

Ta

te

ti

to

tu

Va

ve

vi

vo

vu

Xa

xe

xi

xo

xu

Za

ze

zi

zo

zu

Az

ez

iz

oz

vz

 

IESVS CHRIST
Gure Iaunaren orationea.

Gure Aita ceruètan aicena.
Sanctifica bedi hire Icena.
Ethor bedi hire Resumá.
Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
Gure eguneco oguia iguc egun.
Eta barka ietzaguc gure bekatuac, nola guc-ere offensatu gaituztenér barkatzen baitrauègu.
Eta ezgaitzala sar eraci tentationetan: baina deliura gaitzac gaitzetic.
Ecen hirea duc resumá, puissançá eta gloriá secula seculacotz, Amen.

CHRISTINOEN
fedeco articuluac.

Sinhesten dut Iainco Aita bothere-gucitaco ceruären eta lurraren Creaçalea baithan.
Eta Iesus Christ haren Seme bakoitz gure Iauna baithan:
Cein concebitu içan baita Spiritu sainduaganic:
Sorthu Maria virginaganic.
Pontio Pilateren azpian passionatu,
Crucificatu, hil eta ohortze.
Iautsi içan da iffernuetara.
Hereneco egunean resuscitatu içan da hiletaric.
Igan içan da ceruètara.
Iarria da Iainco Aita bothere-gucitacoaren escuinean.
Handic ethorteco da vicién eta hilén iugeatzera.
Sinhesten dut Spiritu saindua baithan.
Sinhesten dut Eliça saindu vniuersala.
Sainduén communionea.
Bekatuén barkamendua.
Haraguiaren resurrectionea.
Vicitze eternala, Amen.

IAINCOAREN
Legueco hamar Manamenduac.
Exodoan 20. cap.

PREFATIOA EDO HATSEA.

Behadi, Israel: Ni nauc hire Iainco Iauna, hi Egypteco lurretic, sclabotassuneco etchetic idoqui audana.

LEHEN TAVLA

1 Eztuc vkanen niçaz berce Iaincoric ene aitzinean.

2 Eztraucac eure buruari imagina ebaquiric eguinen, ez irudiric batre ceruän garayan diren gaucenic, ez beherean lurrean direnenic, ez vretan lurraren azpian direnenic. Eztituc hec adoraturen ez cerbitzaturen. Ecen ni nauc hire Iainco Iauna, borthitzic ielossia, aitén iniquitatea haourrén gainean visitatzen dudana hirurgarren eta laurgarren generationerano, niri gaitz dariztenetan: eta misericordia eguiten drauèdana milla generationetarano, niri on dariztener eta ene manamenduac beguiratzen dituztener.

3 Eztuc eure Iainco Iaunaren Icena vanoqui harturen: ecen Iaunac eztic innocent eduquiren haren Icena vanoqui harturen duena.

4 Aicen orhoit Sabbath egunaz, hura sanctifica deçançát. Sey egunez trabaillaturen aiz, eta eguinen duc eure obra gucia: baina çazpigarren eguna, hire Iainco Iaunaren Sabbat eguna duc. Eztuc eguinen hartan obraric batre, ez hic, ez hire semec, ez hire alabac, ez hire muthillec, ez hire nescatoc, ez hire abrec, ez hire borthez barnetic den estrangerec. Ecen sey egunez eguin citic Iaunac ceruä eta lurra eta itsassoa eta hetan den gucia: eta çazpigarren egunean repausatu içan duc. Harren, benedicatu dic Iaunac Sabbath eguna: eta hura sanctificatu.

BIGARREN TAVLA.

5 Ohoraitzac eure aita eta eure ama, hire egunac luçat ditecençat, eure Iainco Iaunac emaiten drauán lurraren gainean.

6 Eztuc hilen.

7 Eztuc paillardaturen.

8 Eztuc ebatsiren.

9 Eztuc testimoniage falsuric erranen eure hurcoaren contra.

10 Eztuc guthiciaturen eure hurcoaren etchea, ez emaztea, ez muthilla, ez nescatoa, ez idia, ez astoa, ez haren den gauçaric batre.

LEGVE GVCIAREN

sommarioa. Matth. 22. 37.

Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure adimendu guciaz.

Haur duc Manamendu lehena eta handia. Eta bigarrenac hura irudi dic, baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Bi manamendu hautaric dependitzen dira Legue gucia eta Prophetac

Matth. 7. 12.

Guiçonec çuér eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac eguin ietzeçue çuec-ere hayér halaber.

Ioan 15. 12.

Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala.

Ioan 13. 35.

Hunetan eçaguturen dute guciéc, ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue elkargana.

AITA FAMILIA

fidel baten bere etcheco guciequilaco exercitioa eta Iaincoari othoitz eguiteco formá.

GVRE aiutá dela cerua eta lurra eguin dituen Iaunaren icenean. Amen.

EXHORTATIONEA.

HAOVRRIDEAC, humilia bedi gutaric batbedera Iaincoaren Maiestate sainduaren aitzinean orain bertan ceinec gure içateaz contu rendatzera comparitu behar baguendu beçala, gure buruac bekatore eta misericordia behar eçagutzen ditugularic eta barne bihotzez iarreiquiren gaitzaizte nic orain erranen ditudan hitzér.

GOICECO ETA ARRATSECO

orationén aitzinean eguitéco

Confessionea.

IAINCO Aita Iaun gratiaz eta misericordiaz betheá, confessatzen diagu eta ceinec gure bihotzetan eguiazqui eçagutzen, ecen bekatutan concebituac eta sorthuac garenaz berçalde, hic debetu drauzquiguan gaucetan eroriz, eta hic manu drauzquiguanac ez eguinez, eta eguiten ditugunac-ere bide beçala eguin gabez, damnationeric baicen eztugula merecitzen: eta badiacussagu Iauna, baldin hic, cein gure merecituaren araura punitu nahi vkan baguentuc, seculacotz damnatu direnequin, aspaldi guinandela: eta eure ontassun gratiazcoagatic hemen oraino vtziten gaituála, emenda gaitençát: bethi auisatzen gaitualaric, ecen emendaturen eztirenéc, azquen iudiciocotzat hire hirazco thesauraz gordaillu dolorezcoa eguiten dutela.

Harren, Iauna, eguiazco dolurequin, eta bekatutaric harçaraturic, hic manu beçala vicitzeco vorondaterequin, gure affectione guciaz othoitz eguiten drauagu, guc bercér gureganaco faltác barkatzen drauztegun beçala, nahi drauzquiguán gure bekatu guciac barkatu, Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren herioa eta passionea hayén pagamendutan recebituz, eta nahi gaituán othoi, hala eure Spiritu sainduaz bethi arramberritu eta regeneratu, non gueroago segurago baiquarate cein gure electioneaz eta adoptioneaz, hirequilaco baqueaz eta gure arimén saluamenduaz Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Goiceco orationea.

GVRE Iainco Aita eta Saluadoreá, eure ontassun handiagatic, gaua iraganic egungo egunera heltzeco gratia eguin draucuan beçala, hic othoi egungo egunaren eta goitico gure mende guciaren hala hire cerbitzuan emplegatzeco dohain eta gratia eguiguc, non ezteçagun deus pensa, ez erran, ez eguin, hire obedientiataco, eta hire vorondate sainduaren complimendutaco gauçaric baicen, halaco maneraz non, gure obra guciac baitirate, hira icen sainduaren gloriatan eta gure hurcoaren edificationetan. Eta nola eure ontassunagatic nahi baituc argui daguigun mundu hunetan hire iguzquiac corporalqui, hic othoi halaber, eure Spirituaren claretateaz illumina ietzaguc gure adimenduac eta bihotzac, hire iustotassuneco bidera guida gaitecençát: eta certara-ere applica baiquaitez, bethiere gure fin eta intentione principala den, hire beldurrean vicitzera hire cerbitzatzera eta ohoratzera, behar dugun on eta prosperitate ororen hire gratiatic eta liberalitate puretic vkaiteco confidançarequin, bethi hiregana beha gaudelaric, hire vorondate sainduaren arauezco gauçaric baicen entrepreni ezteçagunçat. Halaber, cein gure vicitze motán, gure gorputzacgatic eta mundu hunetaco vici beharragatic, hic manu beçala emplegatzen garela, hic eguiguc, othoi, aitzinago gogoatzeco, eta eure haourrér hic promettatu drauean vicitze eternalera behatzeco gratia.

Eta han artean, gure arimén eta gorputzén goarda eta Iabe eracusten aicela, nahi gaituán deabruaren tentatione ororen contra fortificatu, eta hel ahal lequidizquigun gaitz gucietaric deliuratu eta emparatu. Eta ceren vngui eguiten hatsea ezpaita deus, baldin perseueratzea ezpada, othoitz eguiten drauagu nahi gaituán, ez egungo egunecotz solament, baina gure vici gucicotz eure guidamendu eta gobernu sainduan hartu eta entretenitu, continuatzen eta augmentatzen ditualaric eure gratiác gutan, eurorrec, Iesus Christ eure Seme gure arimén iguzqui eguiazco eta bakoitz, egun eta gau bethi arguitzen duenaren coniunctionera eta battassunera hel gaitzaqueán arteranocotz. Eta dohain eta gratia hauc hireganic impetra ahal ditzagunçát, ezadila othoi gure falta handiéz eta anhitzéz guehiagoric orhoit, baina eure misericordia handiagatic barka ietzaguc hec, eguiaz inuocaturen autenér eguiteco promettatu drauéan beçala. Ençun gaitzac, othoi, Aita misericordiosoá, Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean.

Amen.

Psal. 143.

Ençun eraci ieçaguc goiceandanic eure misericordiá Iauna: ecen hi baithan sperança vkan diagu: eçagut eraci ieçaguc ebili beçar garen bidea, hiregana gure bihotzac goititu ditugunaz gueroz.

Empara gaitzac gure etsayetaric, Iauna, ecen hiregana oihu eguin diagu.

Iracats gaitzac eure vorondatearen eguiten, ecen hi aiz gure Iaincoa: hire Spirituac bide chuchenera guida gaitzala, othoi. Amen.

Goiceco berce orationea.

Eta nola eure ontassunagatic gaurco gauaren iragaiteco gratia eguin vkan baitraucuc, hic othoi, egungo egunean eta goitico gure mende gucian hala eure Spiritu sainduaz guida eta goberna gaitzac, non ezteçagun deus pensa ez erran ez eguin hire icen sainduaren laudoriotaco eta gure hurcoaren probetchutaco gauçaric baicen, eta cein gure vicitze motaren araura, hala bethi acquitta baiquaitezque, non gauça gucietan hire vorondate sainduari oraino baino hobequi iarreiqui baicaquidizquio Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Lan edo eguiteco hatsean.

Gure Iainco eta Aita Iaunac, othoi, eguiteco hunetan eta bethiereco gucietan, hala bere Spiritu sainduaz guida eta goberna gaitzala, non orain eta bethiere pensaturen, erranen eta eguinen dugun gucia baitate haren laudoriotaco eta ohoretaco Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Lan ondoan.

Eguiteco hunetan eta oraindrano berce behar vkan dugun orotan bere Spiritu sainduaz iabetu içan çaicun Iauna laudatu dela, eta gure bekatu guciac barkaturic, hala gure arimetan eta gorputzetan iabe daquigula, non bere haourretan aboa eta recebi baiquaitzaque Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Lectionearen studiatzeracoan erraiteco orationea. Psal. 119.

Certan dreçaturen du haourrac bere bidea?

Hire hitzaren araura bere burua guidatuz, Iauna.

Irequi ietzaguc gure beguiac, eta consideraturen citiagu hire Legueco miraculuac.

Iguc, othoi, adimendu, eta beguiraturen diagu hire Leguea, eta beguiraturen-ere gure bihotz guciaz.

IAVNA, hi baitaiz, çuhurtzia eta iaquite ororen ithurburu bakoitza, nola eure ontassunagatic, gure mende gucian sainduqui eta honestoqui gobernatzeco garen, gure adin gazte hunetan emaiten baitraucuc instruitu içateco moiena: halaber othoitz eguiten drauagu nahi, drauzquiguán gure adimendu bere ethortez itsuac, emanen çaicun doctrinaren ikastera eta comprehenditzera illuminatu, eta haren beraren vngui retenitzera eta eduquitera gure memorioac moldatu eta confermatu, baieta gure bihotzac haren hartzera eta recebitzera dispausatu: hic eure gratiaz gure probetchuaren eguiteco emaiten draucuán occasionea gure ingrat içanez gal eztadinçat. Hunetacotzat hic othoi, heda eçac gure gainera eure Spiritu saindua, baita eguiazco intelligentia, eguia, iugemendu, çuhurtzia eta doctrina orotaco Spiritua, harc gure eguimbidearen eguitera guida eta auança gaitzançát, nehorc gure instruitzen harturen duen pená galdua ezten amorecatic. Eta cerere studio sortetara applica baiquaitez, hic eguiguc othoi, ikassiren dugun guciaren eguiazco finera dreçatzeco gratia, baita, Iesus Christ gure Iaunean hala hire eçagutzera, non gure saluamenduaz hire gratián confidança bethea baituquegu: eta hi gure mende gucian bidezqui eta purqui, eure vorondate sainduaren araura, cerbitza baiheçaquegu: biz bada, othoi, guc ikassiren dugun gucia hartacotzat gure aiutatzeco instrument beçala. Eta nola hic promettatzen baituc ecen chipiér eta humilér iaquite emanen draueala, eta vrgulutsuac eta superbiosoac, bere adimenduco vanitatean confundituren dituala: baieta, bihotzez chuchen içanen direnér manifestaturen atzayela, eta malignoac eta gaichtoac itsuturen dituala: othoitz eguiten drauagu, lehenic hiregana, guero gure regitzeco eta iracasteco eçarri dituán aitzinecoetara docil eta obedient garaten humilitate batetara nahi gaituan othoi çalhutu eta erekarri.

Guehiago nahi drauzquiguan gure bihotzac hire eguiazqui bilhatzera dispausatu, gure affectione carnal eta gaichto guciaz bethi renuntiatzen dugularic. Hic bada Iauna, behar dugun conditione orotara hala prepara gaitzac, non adinetara gatocenean, hic behin ordenatu placer vkanen draucuán vicitze motán, eurorrec manu beçala cerbitza eta lauda baiheçaquegu: ençun gaitzac othoi, Aita misericordiosoá, Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Psal. 25

Iaunac reuelatzen drauzté bere secretuac haren beldur direnér, eta hayér eçagut eraciten draue bere alliançá.

Ian aitzineco ohoitzá.
Psal.
104

Gauça guciac hiregana beha diaudec Iauna, eta hic drauec iatera bere demborán.

Hic emaiten draueanean biltzen dié: eta hic escua çabaltzen duanean guciac abundantiaz bethe dioaçac.

IAINCO Aita bothere gucia eta on ororen complimendua duaná, hic othoi, heda ieçaguc eure benedictionea eure cerbitzari gaichón gainera, eta sanctifica ietzaguc hire gratiazco frangantiatic recebitzen ditugun donoac eta emaitzác: emaiten drauzquiguanéz sobrequi eta purqui hire vorondate sainduaren araura vsatuz, hi gure Aita eguiazcotan eta ontassun ororen iabetan eta emailetan eçagut ahal eçagun: eta hire hitz sainduazco ogui spiritualaren ondoan ardura gabiltzala, gure arimác harçaz eternalqui substantia daquizcun, Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean, Amen.

Ian ondoco othoitzá.
Psal.
117

Natione guciéc lauda beçate Iaincoa, populu guciéc hari canta bieçote laudorio:

Ecen haren misericordiá multiplicatu da gure gainean eta haren eguiá seculacotz dago.

IAINCO Aita Iauna, remerciatzen drauagu, hireganic ardura recebitzen ditugun on guciéz: eta ceren gure behar gucién complimendua emanez vicitze gorputzeco hunetan gaituán substantiatzen eta hatzen: eta gucién gainetic, ceren eure Euangelio sainduaz reuelatu vkan draucuán sperança hobe batetara regeneratu vkan baiquaituc. Eta othoitz eguiten drauagu eztuán permettitu nahi gure affectionéc, gauça behera eta corruptible hautan erroric daguiten, baina eguiguc othoi, Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean, hura cerutic gure redemptionetan aguer daiteno, iratzarri içateco eta haren beguira eguiazqui egoiteco gratia.

Amen.

Ian aitzineco berce othoitzá.

Gure Iainco eta Aita Iauna, iateco eta edateco guciac gure substantiatzeco eta hatzeco indarrequin creatu vkan baitituc, hic othoi heçaz eta goitico emaiten drauzquiguan gauça guciéz, hala vsatzeco gratia iguc non hire icen saindua hic manu beçala bethi lauda eta glorifica baiteçaquegu, Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean, Amen.

Ian ondoco.

Iainco Aita eternalá, gure bihotz guciaz esquer drauagu, ceren eure misericordia handiagatic, goitico eguiten drauzquiguan gratia gucién gainera, gure porputz, sarri lurrera eta behin ezeztaturic resuscitatu behar diren hoyer, orain substantia eman baitrauec: eta augu supplicatzen eure gureganaco ontassunaren continuatzetan nahi drauzquiguán bethiere gure arimác eure hitz sainduaz hala substantiatu, non guerotic guerora hire vorondate sainduari hobequi iarreiqui baicaquidizquio, Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Ian aitzinean.

Iaincoac bere misericordiagatic emaiten drauzquigun onéz, berac manu beçala, haren laudoriotan vsatzeco gratia digula, Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Ian ondoan.

Gure gorputzac viandaz eta berce behar ditugun gaucéz, mundu hunetan bere misericordiagatic substantiatzen drauzquigun Iaunac, gure arimac-ere vicitze eternalecotzat bere hitz sainduaz substantia dietzagula, Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Arratseco orationea.

Gure Iainco Iauna, eta Aita misericordiaz betheá, eure ontassunagatic, eguna trabaillatzeco beçala, gaua-ere repausatzeco guiçonari ordenatu vkan draucoanaz gueroz, eguiguc othoi gratia, gure gorputzac hala gaurco gauean repausa ditecen, non gure arimác bethi hiregana iratzarri baitauteque eta gure bihotzac hire amoriora altchatuac baitirate: eta mundu hunetaco eguitecoac hala quitta eta vtzi ditzagun, gure gorputzén beharraren araura repausatzeco, non hi ezpaihequidigu iagoitic ahanz, baina hire ontassunaren eta gratiaren memorioa, imprimitua eta engrauatua baitauque gure bihotzetan: eta halaz, gure conscientiec-ere bere repaus spirituala dutén, gorputzéc berea harturen duten beçala. Eta berçalde, gure loa ezten othoi soberantiataco, bide baino guehiago gure haraguiaren complacimendutan, baina solament gure naturaren fragilitateac mengoa duenaren araura, guero hire cerbitzura hobequi dispausa gaitecençat. Halaber, nahi gaithuán othoi, caste eta chahu beguiratu, hambat gure gorputzetan, nola gure spirituetan, peril orotaric emparatzen gaitualaric, gure lo eguite bera-ere hire gloriataco dençat. Eta ceren egungo eguna ezpaita iragan, non anhitz aldez offensatu ezaugun, nola gauça guciac hic igorri duán ilhumbeaz orain estaliac baitira, hala nahi dituan othoi, gure falta guciac eure misericordia handiaz estali eta ohortze, hayén causaz hire aitzinetic iraitz ezgaitecençat. Ençun gaitzac othoi, gure Iainco Aita eta Saluadoreá Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Arratseco berce orationea.

Eta egungo egunaren iragaiteco gratia eguin draucuán beçala, gure beharrac emaiten duen becembat gaurco gauean-ere repausatzeco gratia eguinic, hic othoi, iguc bethi guerora hire cerbitzuan hobequi emplegatzeco gratia. Eta egunaren ondoan hic igorriric gaua daccusagun beçala, vicitze hunen ondoan herioa vste eztugun orduco gucier assignatua baitaucu, nola hartara guciac bardin laster hurbiltzen baicara, hala preparatzeco eta prest egoiteco-ere gratia eguiguc othoi, non ordu hartara gatocenean, eure glorián recebi baiquaitzaquec Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean.

Amen.

Goiceco eta arratseco orationén ondoco othoitza generalac.

ETA guc Iauna, eçagutzen diagu, gure buruagatic-ere hiregana goiti beguién altchatzeco, ez gure beharrean hiri requestaric eguitera, gure ahoen irequiteco-ere ezgarela digne, guciagatic-ere elkargatic othoitz daguigun, hic eure ontassunagatic manatu gaituanaz gueroz: othoitz eguiten drauagu generalqui, eure populu guciacgatic, oraino hire eçagutzea eztuten ignorant gaichoac, nahi dituán illuminatu eta eure eguiazco eçagutzera erekarri: hire eçagutzea dutenac, nahi dituán hartan entretenitu eta auançatu: hartacotzat nahi duán othoi, eure hitz sainduaren eguiazco declaraçaleric eta publicaçaleric igorri, deus-ere hire ohorearen auançamendutaco eta hire populuaren edificationetaco gauçaric baicen bilha ez procura ezteçaqueten beçalacoric: eta hic hartacotzat igorriric, hire gloriaren auançamendutan eta hire populuaren edificationetan fidelqui emplegatzen direnac, nahi dituán bere eguimbidearen eguitera bethi fortificatu, baieta contrarioa eguiten dutenetaric eure populua deliuratu eta emparatu.

Halaber othoitz eguiten drauagu Iauna, hic regue, prince, iaun, iustitiér edo bercela cargudun eçarri dituán guciac, nahi dituan othoi hala eure Spiritu sainduaz illuminatu eta guidatu, non ceinec bere autoritatea eta cargua hic manu beçala hire laudoriotan eta hire populuaren emendiotan emplega baiteçaquete: eta hic berceren gobernuco eta manuco eçarri dituaner-ere, eyec othoi, bide duten obedientiaren eta leyaltatearen bere aitzinecoetara rendatzeco dohain eta gratia: eta handi eta chipi guciac, nola hire aitzinera, eta lucenaz-ere sarri, cein gure içateaz contu rendatzera assignatuac baicaude, hic othoi hala gure eguimbide guciaren beharra sendi eraci ieçaguc, non guciac cein gure beharraren araura, eta contu on renda deçaquegun beçala iratzar baiquaitezque hire icen sainduaren inuocatzera, eta hic manu beçala vicitzera eta hiltzera: gure behar gucietan eure misericordiagatic bethi aiutatzen gaitualaric. Eta nola nahi eta behar baitugu eta othoitz eguiten-ere baitrauagu, gure eguiteco eta mengoa orotan aiuta gaitzán, hala othoitz eguiten drauagu beharretan eta necessitatetan dirén guciac nahi dituán aiutatu eta consolatu, eta berce gucién gainetic hire hitz sainduagatic gaitzetsi, hiragun eta persecutatu dirén gaichoac.

Berçalde othoitz eguiten drauagu Aita misericordiosoá, eure Eliça anhitz aldez bethi eguitecotan denari, nahi draucoán bere etsay gucién contra escu eduqui, bethi mantenitzen eta preseruatzen dualaric: bayeta anhitzen ignorantiaz auaritiaz edo berce moldez iarri içan den çerbitzu falsu eta manera gaichto gucia, nahi duán, othoi, hala eçagut eraci leku gucietan eta kendu, non hi euror gure vici gucian, eure Seme gure Iaunarequin Spiritu sainduaren verthutez eure hitz sainduaren araura eçagut, cerbitza eta lauda baiheçaquegu.

Hauçaz bada Iauna eta goitico behar ditugula hic hobequi dacussán gauça guciez othoitz eguiten drauagu Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean, harc berac iracatsi eta hiri othoitz eguitera manatu gaituen formán. Gure Aita ceruètan aicena, &c

Halaber Iauna, hireganaco fedean eta sinhestean hala bethi auança eta confirma gaitzac, othoi, non hartan fidelqui vici eta hil baiquaitezque, orain ceinec gure fedeaz aithorra eguinen dugun beçala. Sinhesten dut Iainco Aita, &c.

Gure Iainco Aita eternalaren benedictionea eta gratiá, Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren baquea Spiritu sainduaren verthutez eta communcationez dela eta dagoela eternalqui gure eta goitico gucién gainean, Amen.

IESVS CHRIST
GVRE IAVNAREN
CENA SAINDVRA
reecbitu behar direnén interrogatzeco
manerá.

Ministrea.

NOR baithan sinhesten duc hic?

H. Iainco Aita, eta Semea, eta Spiritu saindua baithan.

M. Aita, eta Semea, eta Spiritu saindua hirur Iainco dira?

H. Ez: baina essentia diuinal ber batetan, hirur persona hauc dira distinguituac eta cein bere.

M. Cein da hire fedearen eta sinhestearen fundamenta eta substantia?

H. Hura da comprehenditzen Christinoén fedeco Confessionean.

M. Eya dancugun hura orain hireganic.

H. Sinhesten dut Iainco Aita, etc.

M. Hitz gutitan erraitera, cer contenitzen du Confessione horrec?

H. Laur punctu. Lehena, nola Iainco Aitac bere botherez creatu vkan dituen creatura guciac, ceinec conseruatzen eta gobernatzen-ere baititu. Bigarrena da, nola Iesus Christ haren Seme gure Iaunac, natura humano hartu vkan duen, eta hartan passionaturic eta resuscitaturic, gure redemptionetan behar cen gucia complitu vkan duen ondoan, ceruètarat iganic (non recebitu vkan baitu bere Aitaganic bothere eta seignoria gucia) nola handic ethorteco den vicién eta hilén iugeatzera. Hirurgarrena da, nola sinhesten dugun Spiritu saindua baithan, ceinez communicatzen baitzaizquigu Iesus Christ Iaunaz eguiten çaizquigun vngui guciac. Laurgarrena eta azquena da, Eliçáz, eta Iaincoac hari eguiten drauzquion gratia principalez.

M. Eta fedea cer moienez duquegu?

H. Spiritu sainduaz, ceinec gure bihotzetan segurança emaiten baitraucu, Iaincoac Euangelioan eguiten drauzquigun promessez.

M. Cer moldez cerbitzatu eta obeditu behar da Iaincoa?

H. Ez guri vngui eta on dela irudi çaicunaren araura: baina berac eman drauzquigun manamenduén araura.

M. Eta cein da harc eman drauzquigun manamenduén sommarioa?

H. Hura da Legueco hamar manamenduetan, eta hec dira Exodoaren hogueigarren capituluan.

M. Eya erraintzac hec.

H. Behadi Israel, Ni nauc hire Iainco Iauna, etc.

M. Sommarioqui erraitera, cer da Iaincoac manamendu hauçaz gureganic placer duena?

H. Guciac bi punctutara itzul ahal daitezque. Ecen lehen Taulaco laur manamenduetan, Iaincoac eracusten draucu, hura eguiazqui ohoratzecotz cer gureganic placer duen: eta bigarren Taulaco sey manamenduetan, declaratzen draucu gure hurcoetara eguin behar duguna eguitecotz, certaric beguiratu behar garen.

M. Eta gure buruz gauça horiac compli ahal ditzaquegu?

H. Ez, den puncturic chipiena-ere, baldin lehen Spiritu sainduaz regeneratuac eta reformatuac ezpagara. Baina gu regeneratu ondoan, Iaincoaren Spirituac gutibana gutibana reformatzen gaitu Iaincoaren ohoratzera eta obeditzera. Eta ceren bethi baicara imperfect eta bekatore, hambat da falta haren manamenduac complitzen ditugun, non anhitz aldez eta maiz hausten-ere baititugu.

M. Beraz guciac gaituc Iaincoaren maledictionearen suiet, ikussiric ecen harc maradicatzen dituela, ez solament haren Leguea hausten dutenac, baina ossoqui hura beguiratzen eta complitzen eztutenac-ere bay.

H. Hala da eguiá: baina maledictione hartaric deliuratzen eta idoquiten gaitu Iesus Christ gure Iaunac.

M. Eta nola hori?

H. Ceren harc hartu vkan baitu bere gain, guc merecitu guenduen maledictionea, eta herio eta passione gure bekatuén pagamendutan iraganic, reconciliatu eta baquetu vkan baiquaitu bere Aitarequin.

M. Eta eure othoitzác nori eguiten drautzac hic?

H. Iaincoari.

M. Eta noren confidançatan, eta noren icenean othoitz eguiten draucac Iaincoari?

H. Iainco Aitaganaco gure Aduocat eta Ararteco bakoitzaren confidançatan, eta haren beraren icenean.

M. Eta Iaincoari escatzeco guaizquion gaucéz, cer instructione dugu?

M. Instructione emaiten çaicu Scripturán, asco lekutan. Baina expressuqui hartacotzat Iesus Christ gure Iaunac eman vkan draucu formulariobat, ceinetan laburqui comprehenditzen baitira Iaincoari galdeguiteco drauzquiogun gauça guciac.

M. Eya erran eçac hura.

H. Gure Aita ceruètan aicena, etc.

M. Eta othoitzeco formulario horrec, sommarioqui erraitera, cer dacarque?

H. Sey requesta ditu, eta lehen hirurac Iaincoaren gloria berera beha daude: eta berce hirurac, gure on temporalera eta spiritualera.

M. Dugun on gucia, norenganic dugula eçagutu behar dugu?

H. Iaincoaganic: eta halacotz gure vici gucian esquerrac eta alegueurçac emanez, hura bethi laudatu behar dugu.

M. Nola, eta cer moienez nahi du Iaincoac haren Eliçá iracats dadin.

H. Haren hitz sainduaz, eta hitzari datchetza Sacramenduac-ere.

M. Beraz Eliçán Ministréc behar dié içan, hitzaren predicatzeco, eta Sacramenduén administratzeco.

H. Hala da eguia: eta eztu nehorc vste vkaiteco Ministre gaberic Eliçá iragan ahal daitela, Iaincoac berac haren instruitzeco eta edificatzeco moien hura ordenatu vkan duenaz gueroz.

M. Cembat Sacramendu dira Christinoén Eliçan?

H. Biga, Baptismoa, eta Cená.

M. Baptismoac cer significatzen eta denotatzen draucu?

H. Bi gauça: bata, nola Iesus Christ Iaunaren odolaz gure bekatuac iraunguiten eta chahutzen dirén: bercea nola Iaincoaren Spirituaren verthutez regeneratzen garen spiritualqui eta arramberritzen, Iaincoa obedi deçagunçat.

M. Eta Cenác cer significatzen draucu?

H. Oguiac Iesus Christen gorputza representatzen draucu: eta mahatsarnoac, haren odola. Bada, Cenán significatzen çaicu, ecen Iesus Christen gorputzaren eta odolaren communicationez, gure arimác hatzen direla vicitze eternaleraco sperançán, vicitze mortal hunetan oguiaz eta mahatsarnoaz gure gorputzac hatzen diren beçala.

M. Eta Iesus Christen gorputzean eta odolean communicatzecotz, oguian eta mahatsarnoan barna, haren gorputza eta odola bilhatu behar ditugu?

H. Ez. Baina Fedez cerura, hura bere Aitaren glorián den lekura altchatu behar ditugu gure bihotzac, hura recebi deçagunçat, eta bere Spirituaz bat gurequin eguin dadinçat.

M. Beraz necessarioqui fedea behar diagu, Cena sainduaz vngui vsat ahal deçagun baino lehen.

H. Bercela ecin date: eta Fedeac engendratu behar du gutan gure bekatuezco dolu penitentiatacobat, bayeta gure hurcoetaraco charitate eta amorio eguiazcobat: eta manera hunetan garate Sacramendu saindu hunen gure saluamendutan recebitzeco prest.

FINA.

CHRISTINO
BATEC IAQVITECO
DITVEN PVNCTV
principalén definitioneac eta descriptioneac.

Iaincoaz.

CEREN Iaincoa baita incomprehensible, nehorc definitione propriric ecin harçaz eman deçaque, baina behar dugun becembat eçagutzeren vkaiteco hunela declara ahal daite. Iaincoa da essentia bakoitzbat, spiritual, eternal, infinito, incomprehensible, eguia muthatzen eztena, bere ethortez içate duena, bayeta bothere, çuhurtzia, iustitia eta verthute gucia: ceinetan baitira hirur persona cein bere proprietatez distinguituac eta cein-bere: baina essentiaz eta diuinitatez den becembatean bat bera baicen ez: Aita, cein baita gauça gucién lehen fundamenta eta causá: Semea, cein baita Aitáren sapientia eternala: eta Spiritu saindua, cein baita Aitaren eta Semearen verthutea, ceinen verthutez gauça guciéc iraute eta auançu baitute, ceinec bere içatean.

Iaincoaren prouidentiáz.

Iaincoaren prouidentiá da haren beraren conseillua eta gobernamendua, ceinez gauça guciac berac creatu beçala, berac dispausatzen eta gobernatzen-ere baititu, hambat generalqui nola particularqui.

Predestinationeaz.

Predestinationea da Iaincoaren conseillu eta ordenamendu eternala, ceinez bere vorondate iustoaren araura eceinere berce considerationeric gabe, ordenatua baitaduca, bere ontassun gratiazcoz, bere gloriá manifestatu nahi drauenén saluamenduaz eta damnaturen direnén damnationeaz, ceinetan bere iugemendu iustoz eta eguiazcoz nahi içan baita glorificatu.

Edo.

Predestinationea da Iaincoaren conseillu eta ordenamendu eternala, ceinez ordenatu baititu batac saluamendutara eta berceac damnationetara, bere vorondate iustora baicen considerationeric batre vkan gabe, moien harçaz glorifica ledinçát. Eta Predestinationeac ditu bi parte, Electionea eta Reprobationea: handic deitzen dira batac elegituac eta berceac reprobatuac.

Electioneaz.

Electionea da Iaincoaren conseillu eta ordenamendu eternala, ceinez elegitu eta hautatu vkan baititu Iesus Christen membro eguin placer cituenac, hayén saluamenduan glorifica ledinçát. Electione haur maiz deitzen da excellentiaz predestinatione, eta ez solament Theologianoén scribuetan, baina bay Scriptura sainduan-ere: hala nola Rom. 8. 29. 30. Eph. 1. 5.

Reprobationeaz.

Reprobationea da Iaincoaren conseillu eta ordenamendu eternala, ceinez iraitzi baititu iustoqui batzu damnationetara, hetan iuge iusto, eta rigoroso eracuts ledinçat.

Guiçona Iaincoaren irudira creatu

içan cen imagináz.

Lehen guiçonac creatu içan cenean Iaincoaren imagina çuena cen, harc berce creatura gucién gainetic çuen excellentiá, eta excellentia hunen leku eta alki principala cen haren arimá, adimendu claroz eta eguiazcoz, bayeta pensamendu eta affectione iustoz eta sainduz dohatua cen becembatean: eta arima haren parte eta facultate guciac ciren, ahal ciratequen beçain vngui dispausatuac eta reglatuac, eta hartan cen harc bere Creaçaleaganat çuen irudia eta conformitatea.

Eta Iaincoaganatco irudi eta conformitate haur guiçonean desfiguratu eta ezeztatu içan da bekatuaz. Ecen Iaincoac hura dohatu eta ornatu çuen dohainez den becembatean: dohain naturalac (baitira mundu hunetaco gaucen cursura baicen beha eztaudenac) guiçonean haguitz corrumpitu eta ezeztatu içan dira: baina dohain supernaturalac eta spiritualac (baitira vicitze eternalera beha daudenac) choil galdu vkan ditu: baina haur fideletan Spiritu sainduaz regeneratu diren becembatean, parte reparatu içan da, eta cerura heldu diratequenean, eta principalqui resuscitatuz gueroztic, choil reparatu date, are lehen creatu içan cenean baino perfectione handiagotan.

Liberal arbitre guiçona creatu
içan cenecoaz.

Guiçonac creatu içan cenean çuen liberal arbitrea cen, Iaincoac haren arimán hala hura eçarri vkan baitzuen, non bere buruz eta raçoinez, onaren eta gaitzaren eçagutzeco, bayeta bere vorondate propriz bataren edo bercearen hautatzeco edo arbuyatzeco bothere baitzuen: baina bekatua içan da causa, guiçona bothere hunez gabetu içan baita, eta principalqui Iaincoaren Resumaco gaucéz den becembatean.

Iaincoaren Eliçáz.

Iaincoaren Eliçá da, Iaincoa bere Iaunetan eta Iabetan eçagutzen eta cerbitzatzen dutenén congregationea.

Baina Scripturác Eliçaren icen haur bi aldetara hartzen du, eta da Grec, erran nahi baita, hambat nola biltzarrea edo congregationea.

Batzutan icen haur hartzen da solament elegituacgatic, cein Iesus Christen amorez Iaincoaren haourretan adoptatu eta haren Spirituaz regeneratu içan baitira: eta Eliça haur eztu Iaincoac berac baicen eçagutzen, ceren ezpaita hunetan harc bere haourretan aboatzen duenic baicen.

Eta batzutan Eliçaren icen hunez generalqui aditzen dira, campoco maneraz Iaincoaren cerbitzatzez, eta Iesus Christen recebitzez, bayeta Iaincoaren hitzaren ençutez eta Sacramenduen administratzez irudi eta professione eguiten dutén guciac: eta Eliça haur guiçonéc-ere eçagutzen duté: eta hunetan hypocritaric eta gaichtoric-ere bada onequin nahasteca.

Scripturá edo Iaincoaren hitza erraiten
denean, cer aditzeco den.

Scripturá edo Iaincoaren hitza erraiten denean aditzeco da, Testamentu çaharreco eta berrico liburu canonicoetan den gucia, canonico deitzen dira (erran nahi baita regular) ceren Spiritu sainduac, nola haren beraren inspirationez compausatuac eta eguinac baitira, hetan Iaincoaren eguiaren regla chuchembat eta eguiazcobat emaiten baitu.

Iaincoaren eguiazco cerbitzuaz.

Iaincoaren cerbitzu eguiazcoa da, berac galdeguiten eta bere hitzaz expressuqui ordenatzen duen cerbitzua.

Iaincoaren cerbitzu falsuaz.

Iaincoaren cerbitzu falsua ezta solament, harc bere hitzaz expressuqui defendatzen duena, baina adimendu humanoac bere buruz eta superstitiosqui, Iaincoaren hitza gabe ordenatzen duen cerbitzu gucia falsu da, cer-ere intentione on eta cer-ere colore nehorc allega ahal baiteça.

Iustificatzen gaituen fedeaz.

Iustificatzen gaituen fedea da, bere hitzean promettatzen duen beçala Iaincoac Iesus Christ Iaunean on darizcun amorioaren eçagutze segur Spiritu sainduaz emaiten dembat.

Edo.

Fedea da Iaincoac guregana duen amorioaren eçagutze segurbat eta fermubat, bera bere Euangelioan declaratzen çaicunaren araura, ecen gure Aita eta Saluadore dela Iesus Christen moienez.

Iaincoaren aitzinean iustificatu içateaz.

Iaincoaren aitzinean iustificatu içatea da, haren iugemenduaren aitzinean absoluatu içatea, eta iusto estimatu içatea: ez Iaincoac hoguendun eta condemnationearen digne erideiten ezgaituelacotz, baina ceren Iesus Christec bere herioaz guregatic eguin duen pagamenduaren causaz, ezpaitrauzquigu gure bekatuac imputatzen ez contatzen: eta ceren Iesus Christen iustitiá gure contatzen baitzaicu. Eta ceren fedez, eta ez eceinere den gure obrén merituz, recebitzen baitugu iustitia haur, erraiten dugu ecen fede hutsaz iustificatzen garela Iaincoaren aitzinean.

Euangelioaz.

Euangelio hitz haur da Grec, eta erran nahi da, berri ona: eta Scripturán hartzen da solament, Iesus Christ Iaunean manifestatzen eta presentatzen çaicun berri on eta dohain onezcoagatic.

Iaincoac Leguean eta Prophetetan bere misericordia gratiazcoagatic Iesus Christ ethorteco cela, eguin vkan drauzquigun promes guciac, Euangelio hitz hunetan comprehendi eta har ahal daitezque: guciagatic-ere icen haur Testamentu berriaren da propriqui, ceren hartan berri on haur claroqui manifestatu içan baita. Eta nola Iesus Christ baita Euangelioaren fundament eguiazcoa eta bakoitza: eta ceren laur Euangelistec scribatu dutén historián declaratzen baita Iesus Christen sortzeaz, doctrináz, vicitzeaz, hiltzeaz, resurrectioneaz eta cerurat igaiteaz, historia huni eman içan çayo particularqui Euangelioaren icena.

Iaincoac scribuz eman duen Legueaz.

Iaincoac scribuz eman draucun Leguea da, berac bere hitzean gure vicitze guciaren reglatzeco eman draucun doctriná, eta hartan manatzen draucu laudatzen, defendatzen, edo condemnatzen duen gucia.

Legue naturalaz.

Legue naturala da conscientiaco sendimendubat, ceinec asco sufficientqui, ignorantiazco excusaric eztuqueen beçala, onaren eta gaitzaren artean discernitzen eta iugeatzen baitu.

Obra onaz.

Obra ona da Iaincoaren Leguearen araura eguiten den obrá.

Bekatuaz.

Iaincoaren Leguearen contra den gauça gucia bekatu da.

Bekatu originalaz.

Bekatu originala da gure naturaren arraçazco corruptione gaichtobat, eta harçaz da corrumpitua arimá, bayeta guiçona gucia, eta hartaric proceditzen da pensatze erraite eta eguite gaichto gucia.

Spiritu sainduaren contra den bekatuaz.

Spiritu sainduaren contra den bekatua da Iaincoaren Leguearen contra iaquiarazco reuoltatze totalbat, nehor hari resistitzera Iaincoaren eguia eçagutuaren contra, ez infirmitatez edo ignorantiaz, baina malitia obstinatu eta deliberatu batez, haren contra bandatzen denean.

Bekatu hunetara elegituac ecin eror daitezque: baina berce erorten direnac, eztira penitentiatara ez emendamendutara iagoitic ethorten, eta halacotz da irremissible eta barka ecin daiten beçalaco.

Charitateaz.

Charitatearen icen haur da Grec, eta erran nahi da onheriztea, edo amorioa: eta hartzen da Scripturán, gure buruac baino guehiago Iaincoa onhetsi behar dugun amorioagatic, eta gure buruac beçala gure hurcoa onhetsi behar dugunagatic: eta arau hunetara comprehenditzen du bere baithan, Iaincoagana eta gure hurcoagana eguitera itzeradoqui eta obligatu garen gucia.

Penitentiáz.

Penitentiá da vicitze gaichtotic, vicitze on eta saindu batetaratco Iaincoaren eguiazco beldurretic heldu den cambiatzebat, incitatzen gaituelaric gure haraguiaren cebatzera eta mortificatzera, Spiritu sainduaz goberna dadinçat Iaincoaren hitzaren obedientián.

Edo.

Penitentia da gaizquiaz desplacer vkaitea eta vnguiaren onhestea Iaincoaren beldurretic proceditzen dela, eta guri gure haraguia mortifica eraciten draucula, Iaincoaren cerbitzuan Spiritu sainduaz guida eta goberna gaitecençat.

Orationeaz.

Eguiazco orationea da, Iesus Christ gure Ararteco bakoitzaren icenean Iaincoari eguiten çayón requesta eta othoitzebat, hura eguiten duena, bere mengoá eçaguturic seguratzen delaric, ecen Iaincoac eguin dituen promessén araura, ençunen dela.

Esquerren eta gratién rendatzea.

Iaincoaren laudatzea eta hari esquerrén emaitea da, glorificatu dençat Iaincoari edocein on recebitugatic remerciamendurequin eçagutze eguitebat.

Eliçaco Pastoraz edo Ministreaz.

Eliçaco Pastora edo Ministrea da, legitimoqui eta bidezqui deithu içanic Eliçaren cargua duena, hartan Iaincoaren hitza eguiazqui declara eta Sacramenduac administra ditzançat, eta hura Iaincoac manu beçala eta haren officioac emaiten duen beçala, guida eta goberna deçançát.

Consistorioaz, edo Senatu Ecclesiasticoaz.

Consistorioa edo Senatu Ecclesiasticoa da, Eliçacoéz eguiten diren gaizquién eta scandaloén gainean Ministrequin gogoa dutençat eta Eliça guciaren icenean Eliçaco beharquiéz eta eguitecoéz iugea eta ordena deçatençát, legitimoqui deithu eta iarri içan direnén compainiá eta biltzarrea.

Sacramenduaz.

Sacramendua da, Iaincoac bere Eliçarençát ordenatu vkan duen ordenançabat, hartan bere promes spiritualac signo visiblez representatzen drauzquigularic: eta harçaz eztrauzquigu solament promessac confirmatzen, baina hetan possessionetan-ere eçarten gaitu. Eta guc gure aldetic Sacramenduéz dignezqui vsatzen dugunean declaratzen dugu, ecen eguiazco gure Iainco eta Saluadore eçagutzen dugula hura.

Edo.

Sacramendua da, Iaincoaren gratiaren testimoniage visiblebat, gauça spiritualac signo visiblez representatzen drauzquigularic, Iaincoaren promessac cineçago gure bihotzetan imprimi ditecençat, eta gu segurago garençat.

Baptismoaz.

Baptismoa da Sacramendubat, ceinetan Iaincoac testificatzen baitraucu vraz, ecen Iesus Christen odolean gure bekatuac ikuci nahi drauzquigula, eta bere Spiritu sainduaz regeneratu nahi gaituela: eta Sacramendu hunez Eliçaco eguiten gara, Iesus Christen membro eguin gaitecençat.

Edo.

Baptismoa da gure Christinotassunaren mercá, eta nola harçaz Eliçan recebitzen garén, seignalea: Christequin incorporaturic eta bat eguinic, Iaincoaren haourrén contuco garençát.

Cenáz.

Cená da Sacramendubat, ceinetan Iaincoac oguiaz eta mahatsarnoaz testificatzen baitraucu, ecen Iesus Christen gorputza eta odola direla vicitze spiritualecotzat eta eternalecotzat gure eguiazco ianhari eta edari.

Excommunicationeaz.

Excommunicationea da, Eliçáz edo consistorioaz legitimoqui pronuntiatzen den sententiabat, ceinez Eliçaco direla professione eguiten duten hereticoac, edo scandaloso gaichtoac eta desobedientac trencatzen eta iraizten baitira Christen communionetic, eta hunen seignaletan Sacramenduén participationetic halacoac excluditzen eta kencen dira: eta principalqui Cenatic.

Magistratuaz.

Magistratuac dira politia temporalaren gobernamendua dutençát ordenatuac: eta Iaincoac nahi du hec dirén puissançaz fornituac eta goarnituac, haren gloriaren eta Eliçaren mantenitzeco, hoguen-gabén defendatzeco eta hoguendunén gaztigatzeco, bortcha guciaren reprimitzeco eta iustitiaren administratzeco, nori berea valia daquionçát

Guiçonaz.

Guiçona da Philosophoén araura, animal raçoin duembat. Batzuc eratchequiten duté, mortal.

Baina Christino anço guiçonaz minçatzera.

Guiçona da creaturabat gorputz corruptiblez eta arima immortalez compausatua eta eguina, ceini Iaincoac eman baitrauca adimendu eta raçoin, ez bere buruaren mundu hunetaco vicitzearen eguitecoetan gobernatzen iaquiteco solament, baina Iaincoaren beraren eçagutzeco-ere bay, hura ohora deçançát.

Gure hurcoaz.

Gure hurcoa da, ez solament gure ahaide dena, baina ahaide eztén gucia-ere bay: ceren guciac iunctatu baiquaitu Iaincoac, ez ceren guciac haren creatura garen solament, baina ceren harc bere imaginá imprimitu cerauçán natura humano ber batetaric guciac garén.

Aingueruäz.

Ainguerua da hitz Grecbat, cein erran nahi baita embachadore edo mandatari: eta icen hunez deitzen dira, Iaincoac bere vorondatearen executatzera Ministre igorten dituen Spirituac.

Eta batzutan Aingueru icen haur deabruacgatic hartzen bada-ere, ceren Iaincoa nahi badira eta ezpadira heçaz cerbitzatzen den: guciagatic-ere propriqui Spiritu onér appertenitzen çaye.

Spiritu on hauçaz Hebraicoetaratco epistolán, cap. 1. 14. hunela erraiten da, Hec dira guciac Spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten direnac, saluamenduco heredero içanen direnacgatic.

Baina errachquiago adi eraciteco,
hunela erran ahal daite.

Ainguerua da, Iaincoaren gratiaz berac bere cerbitzuco creatu çuen integritatean persistitu eta iraun duen Spiritu on-bat, ceinez Iaincoa cerbitzatzen baita, eta principalqui elegituen conseruationetan.

Deabruaz.

Deabrua da, Iaincoac creatu vkan çuen integritatetic bere faltaz erori içan den Spiritu gaichtoa, eta harc cerbitzatzeco vorondateric ezpadu-ere cerbitzatzen da harçaz Iaincoa, eta principalqui elegituén phorogatzeco, eta reprobatuén contra bere iugemenduén executatzeco.

Spiritu gaichto hauc Scripturán deitzen dira batzutan Deabru, eta batzutan Satan. Deabrua da hitz Grecbat, eta erran nahi da, calumniaçalea: ceren Iaincoaren obrén eta haren elegituén calumniatzera bethi prest baita. Satan da hitz Hebraicobat, eta erran nahi da, contrasta, ceren bethiere baita Iaincoaren eta haren elegituen etsay mortál.

Paradisoaz.

Paradisoa da elegituéc Aingueruequin perpetualqui Iaincoa baithan duten felicitatea: lehenic, gorputzetaric partitu direnean bere arimetan, eta guero resuscitaturic, bere gorputzetan eta arimetan vkanen dutena.

Paradisoaren icen haur da Grec, eta erran nahi da, hambat nola baratzea: eta hartu içan da hitza, Iaincoac creaturic lehen guiçona eçarri vkan çuen baratze placentiazcotic: eta eman içan çayó icenetan ceruètaco gloriari, hartan elegituéc dutén eta perpetualqui vkanen dutén placer handiagatic eta voluptate sainduagatic, eta ceren hec Adamec bekatuaren causaz galdu çuen statura, bayeta hobeagotara itzuli beçala içan baitira Iesus Christen moienez.

Iffernuaz.

Iffernua da, reprobatuéc Deabruequin Iaincoaren hira eta mendequio iustoz eta bidezcoz suffritzen eta perpetualqui suffrituren dutén punitionea eta tormentá: lehenic, bere arimetan, gorputzetaric partitu direnean: guero resuscitaturic, gorputzetan eta arimetan.

Iffernu hitz haur, Latinetic hartua da, eta erran nahi da, leku beherabat: eta irudi du hala hartu içan dela, ceren elegituén gloria celestiala gora beçala, reprobatuén içatea behera baita: edo (nola sepulchreagatic-ere Scripturán hartzen baita) ceren lurrean sepulchrebat beçala, den iffernua, ceinetan eçarten baitira herio eternalera condemnatuac.

FINA.

IESVS CHRIST GVRE IAVNAREN EVANGELIOCO DOCTRINA PVRAren araura vicitzeco desira duten Franceséc consentimendu commun batez berén fedeaz eguin duten confessionea.

Regueri eguin içan çayon supplicatione batequin.

1. PIER. 3. 15.

Çareten bethi prest ihardestera çuetan den sperançáz raçoin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reuerentiarequin.

ADVERTIMENDVA.

Cer cergatic Religionecoéc vtzi edo cambiatu vkan dutén eta cer daducaten iaquin nahi duenac iracur beça Confessione haur gogoatuqui.

Contu communezco eta chiffrezco letrén
eçagutzeco Taula.

Valioa.

Chiffrea.

Contu communa.

Bat

1

I.

Biga

2

II.

Hirur

3

III.

Laur

4

IIII.

Borz

5

V.

Sey

6

VI.

Çazpi

7

VII.

Çortzi

8

VIII.

Bedratzi

9

IX.

Hamar

10

X.

Berroguey

40

XL

Berroguey eta hamar

50

L.

Ehun

100

C.

Borz ehun

500

D.

Mill

1000

M.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

49

50

51

52

53

54

55

56

57

58

59

60

61

62

63

64

65

66

67

68

69

70

71

72

73

74

75

76

77

78

79

80

81

82

83

84

85

86

87

88

89

90

91

92

93

94

95

96

97

98

99

100

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera