Aitzolek Umezurtz Olerkiak
liburuari idatziriko sarrera
ITZ-AURREA
Ez da lan
makurra «Lizardi» zanaren olerki sortatxoari izen-burua ipintzea.
Biotz-begietatik
irteten zitzaizkion bertsoak ain egoki izendatzen bai-zituan.
Aiei
zegokien idazburu yaioa ezarri bearrak urduritsu narabilkin.
Gure idazle
gorengoena, Axular ospetsua, ordea, bat-batean laguntzaille
zitzaidan.
Onetxek, bere «Gero» deritzaion liburuko, Etxauz yaun, Turs'ko
apezpikuari
zuzendutako «Gomendiozko Kartan» zion: "Aita prestu ohorezko bat
hiltzen
denean, ondotik gelditzen den semea emazurtza (umezurtza), anhitz
lekutan da
bere aitaren amoreagatik, ongi etorria eta arraiki errezibitua.
Liburu au da
emazurtza. Posthumus. Aita hilez gero sortua. Baina zu bezelako
aitaren
semea, emazurtz izanagatik ere, ezin dateke gaizki. Zeren ondotik ere,
zure
prestutasuna, ohorea eta fama ona, baliatuko baitzaitza."
Axular'ek
zesana, guk ere orain esan genezake. “Lizardi” gurea illa da. Baiña
olerkari
onen prestutasunagatik irudimenez sortuak zitun bertso oiek ongi
etorriak
bitez. Aitaren maitetasunagatik, seme berezi zitzaizkion oietxek ere,
maitagarri zaizkigu. Aita gabe, umezurtz dira
irakurtzera zoazen olerki auek;
umezurtz, gurasoak il ziralakoz; umezurtz, il ondoren
argitaratuak diralakoz.
«Llzardi'k» iritxi zuan izena beste ainbat gutxik
bereganatu dute oraindaiño.
Berak sortutako olerki oiek, semeei aitaren
odorengotasuna bezela, aren itzal
berezi eta
agurgarriak estaltzen ditu.”Lizardi” berberbera bezin nagusi ditugu
guretzat umezurtz olerki auek. Ari egingo genion arrera oiei ere egiten
diegu;
alako
aitaren seme izateak baliatzen baidituzte.
Ongi
etorriak bitez, ba-da, umezurtz olerkiak. Aita bezin adizkide bertso oiek
bezaizkigu;
aita ainbat maite semetxo auek ere.
Olerki
soilak
Amalau
olerki bildu ditugu gogo-lorepil onetan. Batzuek, gutxi,
gure Yakintza´n
“Lizardi” berak aizken bizitz aldean argitaratu
arazitakoak; geienak, berriz,
olerkariaren
paperetan, belardian garo naroaren azpian basaka loreak apalki
eskutatuta
egoten diran eran gordeak zeudenak.
Guziak
dakarzkigu argitara. «Lizardi»'ren azken amets lore oiek ere
eguzkiak
yotakoan
beren yantzi apainaren edertasuna erakutsi eta aizeak eragindakoan
beren usal
gozoaz euskeldunen bekokiak igurtzi eta birikak kutsu bizigarriz ase
ditzaten.
Amalau olerki oetatik lau, olerki soillak ditugu.
Alegia, besterekin zer
ikusirik ez dutenak, berez olerki osoak direnak, lili
bakanak zelaiean ikus
genezazken
eran. Beste guziak berriz elburu bakarrerako sortu ziranak, gorputz
bateko
zatiak bezela; ariaz lorearen zortenak lotu oi diran bezela sorta
egiteko.
Olerki
soillak, auexek dira: «Egamin», «Etxeko keea», «Argi-egidazu», «Arrats
gorri».
Donostiko «Irraitetxetik» esateko asma zuan «Egamin» au «Lizardik».
Azken-azkenetako
olerkia izango degu auxe, noski. Olerki mee-ariña, irrait-otsak
diran bezin arin eta meak, egaminez ikututako ots
arrigarriak bezela...
Arritasun onek dakarkio olerkariari irudipen eta
gogoaren egamiña, ezin geldi
egona.
Irudipenaren biurritasunak barrena kilimakatzen zion. Gogo barneko
egamiñak
sortuarazitako bertsoak irrait-bidez oguztekoak.
Ez dirudi
etxeetako tximiniak darioten kea edertasun iturburu izan litekenik.
Keak
sutondoa, maia, baserriak dakarzkio irudipenera; eta bira-bira goruntz
diyoanak bi
bertso dotore oiek esan erazten dizka:
«Susmo niñan
zeru goxoa
keok ote zen egiña»
Olerkitxo au
errikoi bertsoen tankerara taiutua da. Lenengo aapaldian edozein
errikoi
bertsoen kutsua nabaitzen zaio:
«Aidean eder
usoa
mendi-mendian,
pagoa...
Etxe
gaingorriak emana
kea dun
ederragoa ... »
Ale galanta
egia izateko olerkariak diona, alegia usoa baiño ederrago kea...
«Etxeko
kea»n errikoi bertsoen edertasuna zorrozki nabaitu zuala «Lizardi»k
erakusten
digu. Bide orretatik yo izan ba-zigun...
«Argi
egidazu», zion izartxoari olerkariak. Erantzunik ez, edo beintzat
eskatutako
argiak etzion olermena bizitu bertsolariari; kaxkartxoenetakoa «Argi
egidazu»
auxe.
«Arrats
gorri» degu, noski, liburutxo onetako olerki borobil eta gorenera, bai
irudiz
aberatsena bai goi arnasez biziena ere. Maiteak
sortarazitako bertsoak
dira; baiña, maitearen atsekabeak. Ez uste, ordea, asieran olerkaria
goitillun
agertzen ba
zaigu ere, negar-bertsoak diranik. Bizitz-indarrak maitearen gandua
urratzen
duan bezela, olerkarzaren izan iraunkortasunak bertso guzietan
itxaropen
sendoaren aztarna uzten du.
Maitaleen
artu-emanak sort arazitako olerkia ba da «Arrats gorri». Etorkizunak
maitaleetako
bateri gogoa gandu eta goibeltzen dio. Nolako burutazioak ziran, ez
yakin guk,
olerkariak ez diolako, ipuiñaren gunagaitik zerbaiten antza artzen
badiogu ere.
Olerkari maitatiak goibeldua alaitu nai du. Ipui yaioa asmatzen orretarako.
Egunaren
arrotasun ergela, gauak itotzen du. Gauak, ordea, bere erraietatik
egunaren
sortzaille oparotsu bezela zeruan izarrakpiztutzen. Izarrok egun
biurtuko
dira gerora...
Asmaketa
polita, olerki onetako beste ainbat iduri eder bezela. Ara bat:
“Amil-mugan,
bekaitz zimelak artu du;
amorruz
damakio odei-sail bati su;
ta, eren
argiz gaua galazi-ustean,
murgil yo du
buruz sarkalde-leizean”.
Yantziz
sotil bada, amets ipuiak badaramaki, ordea, «Lizardi»ren asmaketa
geienak
bezela alako illuntasun zerbait. Laburminak, olerkiak eta idazlan
geienak
irakurlearentzako lausotu egiten zizkion.
“Maitea”ren
apurñoak
Onela
izendatu zuan buruan zerabilkian poematxoa. Asieran ikus dezakezu poema
txiki orren
aria. Egillearentzako aria bazan, ez zuretzat ez neretzat
matas-mamia
arkitzeko ez da naiko. Arek beretzat ari ori iruntzeko egoki bazun,
ez
irakurlearentzako. Ez bear izaten ere poema borobildutakoan argitaratzeko.
Aria
bertsoak euntzen diran arteraiño eskuartean erabili oida, ez gerora. Beraz,
zer
gutxirako degu ari ori.
Zerbait
geiagorako argitaratzen ditugun amar olerkitxoak, ez, ordea, poemaren
guna
osotzeko. Tamalgarria zatitxo oiek eta ez poema osoa «Lizardi» ren paper
artean
arkitu izatea.
Bertso oien
bidez dakigu poemakoak nortzuk diran. «Gazte» lenen, olerkariak bere
buruari
yarritako izenordea noski. Agirretar Yoseba Mirena olerkari eta idazle
bezela
«Lizardi'tar Xabier» zitzaigun; «Maitearen apurñoa» poemako buru bezela,
«Gazte».
Onen osaba-amonakk Liorko, Onki eta Onuzki adiskideak eta «Maitale
berriak»
nortzuk diran bereiztea ez litzake zalla. Orrelako lantxoak ordea,
bitez gerorako, Garai egokiak berea dakarkinerako.
Ez deritzaigu amar olerkitxo oietzaz, yoskerik gabe
banaka-banaka azterturik,
«Lizardi»
zanari olerkari bezela zer aundirik erantsi lezaiotekenik. Edertasun
yaiogorik
darioten bertso-mordoak ba-ditu amaika «Biotz-begietan».
Zertarako
argiratu, bada, oraingoak? -diokezu.
Seme oiek
aitari itxuskeririk ez diote egingo beintzat. «Lizardi» zanari
dagokioten
olerkiak dira guztiak. Oraingoak eta lengoak era batera taiutuak
dira. Orok
daramate etxeko antza; bai edertasunez, bai euskera giarrez.
Ba-liteke
lenen yaiotakoetan seme aratz eta sotillagorik aurkitzea; aizken
sortuetan
elbarriturik ez dago baiño.
Aur guztiak
ezagutu araziaz euskeltzaleak obeki aita nor zan yakin genezake.
Batez ere,
aizken sortu oiek «Gazte»ren barrunbeak zorrozkiroago argitzen
dizkzgute.
«Lizardi»ren gaztaroa eguzkira dakarkigute.
Gaztetako
asmo eta izakera, aide eta adlskideak, yolasak eta ikasbideak eta
maitemindu
zaneko asiera, batak bestea korapilatuaz bertsotik aapaldira,
aapalditik
olerkira “Maiteñoaren apurñoa”n betirako jakin arazi zizkigun.
«Biotz
begietan»goak atarira begiratzen dute, ez guziak, bai yaioenetakoak
ordea;
«Malteñoaren apurñoa»koak barrunera soegiten dute. “Gazte” berari
dagokioten
gai utsak darabilzki “Lizardi”k poemako neurtitzetan; len
argitaratutakoetan
olerkariarekin ikuturik ez zuten gaiak. Onelakoxeak dira
«Urte-giroak
ene begian», “Asaba zarren baratza”, «Gure mintzo» eta beste
ainbat.
Besterik ditugu oraingoak baiña. «Lizardi»ren izakerazatitxoak zaizkigu
«Ama gau
beltxeran»
ta «Gazteren esnatzea»; adiskide bizikera dariote «Liorko», «Onkiren
billa» ta
«0nuzki erotu»; etxekoi oroitza dakarkigu «Amona»k; maitemin
len-ikutua «Maitale berriak»...
Au degu, nere ustez, “Maiteñoaren apurñoa”ko olerkirik
bikaiñena, goi-argi
indarrez
biziena, biotz ikutuz xamurrena. Olermena “Lizardi”ri ementxe arrotu
zitzaion.
«Gora-dei»an bere «ipuia tajuz yalkitzeko» eskatzen zuan laguntza.
«Mutilletako
poza
ta
ajolakabea;
amets eztia
dela
lenen-maitatzea»
´ren gaiak
kantatzeko, aitatutako olerki orretan nabarmendu zitzaion.
*****************
«Euskeltzaleak»i
zigun maitasuna «Lizardi»ri, bere idazlan guziak argitaraturik,
nolabait
ordaindu nai izan diogu gerea azalduaz. Arestian “Itz-lauz”en
amaikatxo
idazki eder
bildu dizkiogu. Olerki aizken ondarrak oraingoxe liburutxo onetan,
berriz.
«Lizardi»
nor, nolakoa eta noraiñokoa genduan ezagun arazteagatik egin ditugu
egindakoak.
Laguntzaille zintzoa aurkitu zaigu orretarako. «Lizardi»ren aizken
aldeko
adiskide miñenetakoa; Markiegi'tar Yoseba yauna.
Olerki oiek argitaratzea bere gain artu du Zarautz'ko
Udalak. Sorterriak
ere
eskeiñi dio
bere laguntza «Lizardi»ren gorazarreari.
AITZOL'dar J.
Bertsio elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/
Lizardi: Umezurtz olerkiak (1934)