LA FONTAINAREN
ALEGHIA BERHEZIAK,
NEURT-HITZEZ
Franzesetik Uskarara itzuliak,
J.-B. ARCHU,
Skolazaliak.
LA FONTAINAREN,
ALEGUIA - BERHEZIAK,
NEURT-HITZEZ
FRANZESETIK USKARARA ITZULIAK,
J.-B. ARCHU,
Skolazaliak.
LA REOLEN,
Pasquieren, moldeteghian,
1848.
AITZIN-BEGHI.
Zertako Uskarara itzul La Fontainaren aleghia berheziak?—Galdeghin zautaden ene lana hasten nuelarik. Beharbada oraino ere ber galdoa eghinen daute, ni irakurtu baino lehen. Hau da beraz ene errapostia, bardin eztuket horen eghiteko tenorerik irrakurtua nizatenian.
La Fontainaren aleghia zembaiten Uskarara itzulzian, ene lehen atsia izan da, Franzia guziak alchatzen duen ghizon horen ohizpenanaren alchatzia Uskal-herriaren erdian;—bigherrera aldiz, ene Herritaren gogoaren deitzea aleghiatsu paregabeko horen lanetara; lan hoien zenzu eta zuhurtze handiaren her honkierazitea; holachet franzes minzagia ikhas ahal dezeten aisago.
Hortako zerbitzatu niz La Fontainaren lanaz. Hau da obra honen iruzkibeghia. Honen itzalian ezarri ditut ene uskarazko neurt-hitzak.
Franzes eta Uskara beghiz beghi ezarrier, jarraikitzen zaie hitzteghi uskalduna, aitzindari joaiten zerelarik uskaldun minzo gainen hatsarebat.
Hatsare hau eghina da Uskara eztakienenzat.
Franzian nahibada sorthurik diren, badire hanitz Bortu iphar aldeko izkerrian zoinek bere anaien, bere aitzindarien minzagia enthelegatzen eztutenak, Nolaz hori?— Zeren eztuten bi minzagetan izkiribaturik diren libururik.
Erranen daute, arauz, Errearoaren 1833 eta 28-ko legheak zabaldu duela muga berribat ikhastarzunari, eta uskal-herriko ikhaserazlek behar dutela bere skolierer franzesa erakutzi.— Behar bada bai.— Bainan nola erakhuts ahal diote?— Eztute uskaldun eta franzes gramatikarik, eztute-uskaldun eta franzes hitzteghirik.
Eghia da edireiten direla uskal-herriko skoletan hitz batzu uskaraz eta franzesez, franziako conjugazioniareki. Hatu hoieki dute oraiartino ikhassi behar ukhen franzesa Etcheparen, Oihenarten, Spondaren, Belaren, Garaten, Harisperen, Dassanzen herritarrek.— Oi zoin hurrun den hitz bakant batzuen jakintazunetik hitzen minzatzeko behar bezala jostiala!
Uskal-herriko haurrek beharlukete, hola da ja ene ustea, habil-enekinkobat, gramatikabat, zoinekin ikhas ahal dezen berek Franzes hitzkuntza. Gramatika hori haur hoien eskuetara hel artino, uste dut aleghia igorten deitzedan hoiek aisaeraziren dereiela Franzesaren ikhastia. Hola uste dute ere ene lana ikhussi duten guziek. Hambat hobe ezpalin baghia enganatzen!!
LA FONTAINAREN
ALEGHIA BERHEZIAK,
NEURT-HITZEZ
Franzesetik Uscarara itzuliak,
J.-B. ARCHU,
Skolazaliak.
LA FONTAINAREN,
ALEGUIA - BERHEZIAK,
NEURT-HITZEZ
FRANZESETIK USKARARA ITZULIAK,
J.-B. ARCHU,
Skolazaliak.
BELIA ETA HACHERIA.
1
Zuhain baten kukulan jaririk,
Bele jauna zagon gaznabat moskoan.
Hacheri jaun usainaz deithurik
Ghelditu zen zuhainaren ondoan.
Hitz hoiek diotzu hegaltariari:
Egun hon, agur, gure jaun beliari!
Zoin pollit, zoin eder den!!
Eghiazki, zure botzak zaiaren
Balinbadu iduria,
Bortutan diren ihizi ederrenen
Zu zira erreghia.
Beliak, hitz hoietzaz hanturik,
Bere botz ederra erokutzi nahidu;
Mosko handibat zabalturik,
Gazna lurerat uztendu.
Hacheriak, gazna atzamanik,
Beliari erran zuen ordian:
Jakinzak, jauna, lausenkaria
Hari beha denaren khostuz mundian,
Bethi danik izan dela jankidia.
Ene lezioneak, arauz, balio-dik
Gaznabat segurki.
Bere tontokeriaz ahalketurik
Beliak, berantchki,
Zin eghin umen zuen
Ghehiago ezutela atzamanen.
IGHELA IDIA BEZAIN HANDI JIN NAHIDENA.
2
Ighelbatek idibat ikhussi zien;
Handichka zela zaikon iduritzen.
Araultzia beno ighela handiago ezen.
Hedatzen da, hantzen eta loditzen,
Loditarzunaz aberea gahait ahal dezen.
Soizu onxa, ahizpa, erraiten zien;
Aski deia? erradazu, eniza helzen?
—Ez, ez —Oraï? —Etzia huillantzen.
—Soizu oraï? —Ezin zia. Ighela da arahantzen
Eta gaichoa behala lehertzen.
Ighelaren iduri hanitz bagutuzu
Ghiren beno handiago jin nahi gutuzu.
BI MANDOAC.
3
Bi mando zoatzan bidian;
Batak olho bestiak diru bizkarrian.
Diru zuen mandoa, buria tchutirik,
Zango arhinez bazoan,
Tchinchila iharausten zuelarik.
Ohoinek, bidiala deithurik
Diruaren zeiniaz,
Eta haren mengoaz,
Mando diruduna dute baratzen,
Eta kabasturutik atzamaiten.
Mandoak, bihurtzen zelarik
Ganibet tchistaz kolpaturik,
Inzirikotxez zioen:
Oi! hau da bai eni hitzeman zeitena?
Ene laguna
Minik gabe badoa:
Ni niza erorien
Eta hemen hilen?
Adichkidia, lagunak derio erraiten,
Eztuzu ez hon bethi
Jaun hand' izatia:
Eihera zainbat, enia bezala,
Izan baliz zure nausia
Etzinate oraï hain eria.
OXOA ETA HORA.
4
Oxobatek etzuen
Ezur eta larru baizik,
Zeren horetan beitzen
Ardi beghirazale honik.
Oxo horrek buru du eghiten
Hor ghizen eta azkarbatekin,
Bere bidetik jalkiarekin.
Morde oxo horek, gogo honez.
Hortz kaldubat eman liozu,
Bena bere indarer fida eztuzu,
Alanhora azkar zelakoz hortzez.
Buztana sabel pian,
Aphalzez jiten da hora gana;
Han sartzen solazian,
Bai eta galtazen
Zoin ghisatako den haren jana,
Nolaz hain ghizen den.
—Nahi baduzu,
Jaun ederra, izan ni bezain ghizen,
Ahal dukezu,
Erraiten dero tchakurrak;
Utzatzu behala oihanak,
Eghiazki, onghi dukezu eghinen.
Han zure lagunak gossez tuzu hilzen,
Mehe eta debru tchar dituzu.
Zer, Jainko jauna! jateko pochibaten
Bilhaiskan ari beharduzu!!
Ori, behala zato eneki,
Biziko zirade hobeki.
—Zer behar duket eghin? dio oxoak.
—Deusik kasik, erraiten dero horak,
Tchampa eghin makila duten guzier,
Eta athez athe joaiten diener;
Balaka etchekoak, balaka nausia;
Holatchet jateko zuk dukezu asia,
Oilla eta urzo ezurrez.
Bozturik oxo hau hasten da nigarrez.
Bazoatzalarik
Horaren lephoa aghertzen da zaurthuriz.
Zer duzu hor? oxoak erraiten du.
—Deusere. —Zer! deusere? —Gaiza guti.
—Bainan oraïno? —Nikezu estekak zaurthu,
Beharbada. —Estekatzen zutie?
Noat nahi joan ahal etzitie?
Egunaz, gauaz eta bethi?
—Ez bethi ez, bena zerdu horek eghiten?
—Zer eghiten dien?
Hanitz, jauna, hanitz horek eghiten dizu.
Zure apairu ederren mengoa enuzu.
Ordian oxoa lasterrez joan zen
Eta oraïdano lasterka da ibilzen.
BIGA, AHUNZA ETA ARDIA LEHOAROKIN.
5
Bigak, ahunzak eta hoien
Ahizpa ardiak,
Lehoareki behin
Hitzeman zuten
Ezarteko botin
Bere galziak
Eta irabaziak.
Oreiñbat atzamana zen izan
Ahunzaren zephoan.
Bere laguner ahunzak
Igorten du berria.
Lagunak jin ondoan,
Lehoaren aztaparrak
Eghiten du kontia.
Lau ghira, dio lehoak,
Jateko honen.
Lau zathitan oreiña du ezarten,
Eta lehen puska bere beghiratzen.
Hau enia da, deie erraiten,
Zeren bainiz erreghe lehoa deitzen,
Nihork hortakoz eztu hitzik erranen,
Bigherrena zuzenez enia dago,
Ziek beno bainiz azkarago.
Pherestiena bezala, hirurgarena nahidut uken;
Eta nihork ere laugarena badu honkitzen,
Behala dut ithotzen.
HIRIKO ARATHOA ETA KAMPOKO ARATHOA.
6
Behin hiriko arathoaren etchera
Kampoko arathoa kumitatia izan zen
Tchorizko apairu batetara,
Biak adichkide hon beitziren.
Turkia oihalbaten gainen
Apairia hedaturik izan zen.
Eztut erranen zer bizia
Adichkide hoiek eghin zuten.
Hona zen apairia
Deusit menx etzuten.
Barazkariaren erdian
Amurratiak izan zian.
Borthan herox bat dute enzuten;
Behala adichkide hoiek barnia husten,
Eta laster eghiten.
Herotxa da ichiltzen.
Akaba dezagun apairia,
Dio hiritarrak.
—Egunko badizugu asia,
Dio kampotarrak,
Bihar ene etchera zira jinen,
Ezteizut hain apairu ederra emanen.
Bena herotxik eztuzu enzunen.
Adio arren, enuzu mengoa plazeren
Loxareki hartzen direnen.
OXOA ETA ACHURIA.
7
Azkharenaren arrazoa bethi da hobena
Ikhussiren dugu berhala.
Achuribat ari zen edaten
Errekabaten urretik.
Oxobat barurik
Hara da jiten,
Gossiak deithurik.
Ahalkegabia,
Zertako ene edaria,
Dun thurbusten?
Dio oxoak bere khechian,
Zehaturik iz izanen.
—Jauna, dio achuriak,
Etzitiela, othoi, egon samurrian,
Eztitit urrian hoiñak;
Soizu, banoazu edatez
Hoghei urhatxez
Zu baino beherago,
Eta zure edaria,
Segurki duzu eghia,
Eztit niholere thurbusten.
Thurbusten dun, dio gorago
Abere gaitz horrek,
Eta badakiñat joanden urthian,
Zuhain baten azpian,
Nitzaz hinzala gaizki minzatzen,
—Nolaz?… Enunduzun sorthurik,
Ene ama orano dit egoskitzen,
Erraiten dero achurik.
—Hik ezpadun erran, hire anaiek—
Eztit anaierik. —Beraz hire askaziek.
Enaizie hambat maithatzen
Ziek, zien arzainek,
Eta horek;
Badakiñat, bena nun mendekaturen.
Ordian oihanialat du eramaiten,
Eta hortz ederrez han jaten.
HARITZA ETA KANABERA.
8
Kanaberari haritzak
Behin erran zeion:
Ezteizu zuri Gainkoak
Eman sortze eta indar hon.
Erreghechopitbat
Zuretzat
Karga handia duzu.
Naturak oghen dizu.
Aizen haur tchipiennek,
Urrari irri eghinerazlek,
Deizie buria aphalerazten.
Gure belarak, Ahuñe bezain gora,
Ekiaren leinhurak ditizu baratzen,
Tempestak ere bai gahaitzen.
Oro zurezat ditzu hegora;
Guziak iphar zitatzut iduritzen.
Oraïno sortbazinte ene osto pian,
Nonbait, ene zain hoien artian,
Zoinez betitut bazterak estalzen,
Etzunuke zuk hainbeste minik;
Beghira zinzaket tempestatik.
Bainan kasik bethi zira sortzen
Urraren ondoetan,
Aiziaren lurretan.
Natura zurezat ezta chuchena,
Eghiazki, baina bai amaizuna.
Zure pietate hau, dero zuhatzak,
Emaiten deizu, arauz, zure bihotz honak;
Bena ezazula ukan anxiarik
Aizen eztit zuk beno loxarik.
Baniz ere aphalzen
Enuzu ni hausten.
Oraïdano aizen kolpu izigarriari
Lerdenik etcheki duzu zuk bizkarra,
Erakutxi ere zer duzun indarra;
Bena biak ghitien beha urhenziari.
Zutelarik hitz hoiek erraiten
Zeru zolatik khechu da jiten
Orroaz, odei sabelian
Hegoaren seme ghehiena.
Azkharena baiere gaiztoena.
Ordian
Zuhainac azkhar du etchekitzen;
Zuhatzak buria du aphalzen;
Bere indarrak dutu hegoak doblatzen,
Erroz gora aldiz aurthikitzen
Buruz kasik joiten zuena zelia
Zankoz ere bai ifernia.
KONSEILIA ARATHOEK ETCHEKIRIK.
9
Gathubat, Rodilardo izenez,
Hainbeste aratho zoan erhaitez,
Zoin ezpeitzen bat aghertzen hoietarik,
Guziak beitziren kasik ehortzirik.
Bizi zirenak bere chiloan
Ichil, ichila gosez zaudian;
Eta guziek, bere etchen
Erraiten umen zuten:
Rodilardo etzela gathua,
Bena onghi zela debrua.
Egunbatez urrun eta gora
Joan zelarik emaztekara,
Eta bere andria gatik
Marraskaz zagoelarik,
Aratho bizi zienak dia elhestatzen,
Chokobatetan, bere beharetan gainen.
Behala zaharrenak, suhurki,
Uste du eghinen dutela hobeki,
Lehen beno lehen Rodilarti
Ezartez chinchilabat lephoti;
Holachet, gherlarat datenian joaiten,
Hura dutela enzunen, eta lurperat aisa eskapiren.
Bakoitchak Jaun zaharrenaren
Aiphamendua du laidatzen,
Eta beste medio hoberik ez edireiten.
Chinchilaren ezartia zen gaisto.
Batak dio: ni eniz joanen, eniz hain asto.
Bestiak, nik enakike ezarten.
Elgar dute uzten, eta deusik ez eghiten.
Hanitz konseillu dut ikhussi
Ez arathoen, bena bai kalongen.
Behar da aiphamendu bat hassi?
Khortea erakustlez da bethatzen.
Gauza behar deia eghin?
Nihor ezta edireiten.
OXOA MINZO HACHERIAREN KONTRA TCHIMINOAREN AITZINIAN.
10
Oxobatek zion ebaxi zaiotela
Eta hacherik, haren aizoak,
Bizi aski gaichtokoak,
Ohoinkeria hori eghin zuela.
Tchiminoaren aitziniala
Jiten dira bi aizoak.
Emaiten duzte bere arazoak,
Batak hola, bestiak hala.
Kachetan gainen izerdiz zagoen
Tchiminoa; egundano ezuen
Gauza belzagorik ikhussi.
Aizoak hitzkatzen dira biziki,
Oïhuz, marraskaz
Eta debrukaz.
Tchiminoak hoien gaichtokeria ikhussirik
Diote: aspaldian zirade ezaguturik,
Ene adiskidiak,
Etziraie itzuliren botzak.
Oxoa, hik duk erran
Zerbait deierala eraman,
Nahi bada deusik eztian galdu.
Hacheria, hik duk aldiz hartu
Zer ere beteie galtatzen.
Tchiminoak uste zuen
Nolako nahi erranak
Kastigatzen dituela gaichtoak.
LEHOA ETA ELCHOA.
11
Hurrun hebentik, hurrun elcho tcharra,
Lur gorotza, zioan lehoak elchoari.
Elchoak emaiten derio gherla.
Uste duka hire erreghe izenari
Beldur dudala ukenen?
Elchoak deio erraiten;
Idia hi beno, azkharago duk,
Eta nik nahi bezala joaitenduk.
Hitz hoiek tielarik erraiten
Gherla du berehala hasten.
Lehenik egoiten da hurrunti,
Ghero bere exaia hartzen lephoti.
Lehoa kasik da erhotzen;
Ahotik gahuna du galzen.
Beghiak ari zaizko tchimistaz
Eta bera dago orroaz.
Bazterrak oro dira loxatzen;
Ihizi guziak aldiz gordatzen.
Loxeria hori da
Elchobaten lana.
Ullu tchar horek eztio phauzurik emaiten,
Behin bizkarra,
Ghero sudurra
Dero ausikitzen,
Eta ghero sudur zilotik zeiko sartzen.
Lehoa da errabiatzen.
Elchoak aldiz karkaillotxez,
Exaiaren khechian ikhustez,
Erri du eghiten,
Berari zeren
Aztaparrez eta hortzez lehoak diren
Min eghiten.
Leho gaizoak bera du kolpatzen,
Buztanaz saihexak ditu joiten.
Airian herox eghitez
Eta sobera khechatzez,
Akitzen da eta flakatzen,
Eta lurrerat erailtzen.
Elchoa badoa botzturik
Bitoria, erraiten duelarik.
Guzier dio tutez: bitoria!
Bidian du edireiten
Ainharbabaten
Zephoa, eta han uzten bizia.
Zer deiku elhe honek ikhasten?
Bi gauza: lehena, gure exaien
Gaichtoenak
Ussu direla tchipienak.
Bigherrena: Eghiteko handietarik
Jalkirik,
Tchipienetan,
Hanitz alditan,
Egoiten ghirela ithorik.
LEHOA ETA ARATHOA.
12
Ahal oroz mundu guziari
Izan, adi bethi zerbitzari,
Hanitz aldiz tchipienak
Dituzkek sokorzaleak.
Eghia hau bi ghezur hoietan
Ikhassiren duk aisa eta bertan.
Lehobaten aztapar artian
Arathobat, lurpeti jalkitian,
Uste gabe, zen ediren.
Ihiziren erreghia
Ordian jakin zen
Norzen,
Eman zeron bizia.
Honki eghin hori etzen galdu.
Nihork sekula sinhexi lukia
Arathoaz lehoa dela behartu?
Gauza da hatik eghia.
Oïhanetik jalkiten zelarik
Lehoa saretan izan zen atzamanik,
Eta sare hoietarik
Etzaitien jalki.
Hara lasterrez arathoa helturik
Hainbeste du eghiten bere hortzeki
Zoin beitu hausten
Sarearen puntia.
Indarra etra errabia
Eztia
Pazienzia bezain baliatzen.
URZOA ET INHURRIA.
13
Ihizi tchipiagoetarik
Da beste exemploa idokirik.
Erreka argibaten ondoan
Urzobat edaten arizelarik,
Inhurribat, buria aphalturik
Urrerat zen joan.
Itsaso hartan inhurria
Igherika zabilan,
Galzera zoan bizia,
Bazterra atzaman ezpeitzioan.
Karitatez urzoak
Belhar bat derio aurthikitzen.
Belharra atzamanik inhurriak
Bazterrialat da jiten,
Eta urretik bizirik jalkiten.
Ihizlaribat aurthoxik
Hanti da igaraiten,
Eta urzoa ikhussirik,
Hilen direla pensaturik,
Emeki, emeki da joaiten.
Haren hilzera delarik isseiatzen
Inhurriak aztaletik
Du aussikitzen.
Ihizlariak burua itzulzen;
Urzoak hura du enzuten
Eta hegaltaz joaiten.
Ihizlariaren afaria
Urzoareki da hegaltazen
Eta gosia
Bera zaiko egoiten.
ERBIA ETA IGHELAK.
14
Erbi bat bere ohian amexetan zen.
(Zer eghin ohian amex baizik?)
Hanitz zen erbi debeiatzen,
Triste beitzen, loxak eiharturik.
Gente loxorrak,
Zioen, eztia dohaxiak;
Eztiote jan pochirik ghizenzeko;
Bethi plazerik gabe, bethi lasterka,
Holachet niz ni bizitzeko:
Eta loxaz (Gaincoak deidala pharka!)
Eztiot eghin loïk
Beghiak zabalik baizik.
Ezazula loxaik uken,
Erranen deit kasko honbatek
Loxa ahal deia uzten?
Eghiazki, ustedut ghizonek
Nik bezain dutela loxa handia.
Hola minzo zen erbia
Beha zelarik egoiten.
Etzakien zer eghin, anxia zen;
Osto baten itzalak edo heroxak
Emaiten zeitzon helgaitzak.
Gaiza hoietan zielarik gogoa,
Azanza bat du enzuten;
Bere chiloaren ondoa
Lasterrez du atzamaiten.
Igaraiten zelarik
Putzubaten ondotik,
Ighelak urren barna dira jausten
Eta bere chiloetan gordatzen.
O! ô! dio, nik ere bester duta loxa eghiten!
Ene ikhustiaz gentiak direia izitzen!
Zer dute animale hoiek?
Gherlari handia niza arren!
Oraï ikhusten dut loxorrek
Loxor handiagoak dioztela ediren.
OILLARA ETA HACHERIA.
15
Adarbaten gainean
Beha zagoan
Oillar zahar bat, mosko honekoa.
Anaie, erraiten dio, botza eztiturik
Hacheribatek, hau diala hitz bakezkoa;
Eztiagu izanen ghehiago samurrik,
Jiten nuk erraitera hiri;
Eraix adi,
Besarka hezadan, berant eztezala,
Othoi, eghin behar dudala,
Jakin ezak, egun hogei lekoa.
Hik eta hire lagunek
Ziren eghitekoak eghitzie;
Loxa ukhen behar eztuzie;
Hacheriek,
Ziren anaiek,
Zerbutchaturen zutie.
Gaur, su berri eghizie.
Bena aigu, anaiaren
Amodiozko potaren
Hartzera. —Adichkidia, deio oillarrak,
Zer berri honak
Deiztadan ekharten!
Eghiazki, dohaxu naik eghiten?
Hanchet, bi tchakur tiat ikhusten,
Honat lasterka beitira jiten
Berri horen ekhartera,
Meziaren eghitera.
Iguriak, eraisten nuk;
Lauak besarkaturen gutuk.
Adio, adio,
Hacheriak dio,
Ene bidia
Duk luzia;
Beste aldi batez
Eghiteko horrez
Gutuk minzaturen;
Eta lasterrez da joaiten
Bere buriaren kontra samurrik.
Oillar zaharrak biozetik
Erri eghin du haren loxaz.
Bethi ere beita plazer handia
Amarrutxien atzamaitia
Bere chederetzaz.
KHAMELIA ETA MAKHILAK IGHERIKAN.
16
Lehenik kamelubat ikhussi zienak
Lasterka harenganik hurruntu zen;
Bigherrena huillantu zen;
Kabasturu bat hirurgherenak
Harenzat eghin zuen.
Holachet ussu gauzen ikhustiak
Eder eghiten tu itsusiak.
Eta zer ere iduri beizeikun izigarria
Gurezat ezti da edireiten;
Askida haren ussu ikhustia.
Gauza hortan ghirenaz gheroz,
Ghizon batzu zaudien
Beha zer urrak eramaiten zien.
Batek, so eghinik beghi oroz,
Zioten unzi bat zela.
Dembora gutitan barnen
Gauza hori izaten da,
Chahakoa, bacheta
Eta hache egurra.
Azkenian ikhssi zuten
Makhilak zirela igherika joaiten.
Hanitz badira mundian
Hola ikhusten dienik.
So eghiten denian
Hurrunetik
Zerbait da;
Huillanetik so ghin eta deusik ez da.
HERIOA ETA EGURKARIA.
17
Egurkari gaichottobat, khaparrez
Eta adinez
Kargaturik,
Hasperenez, inziriz bazoen
Akhiturik.
Bere etcholala heltu nahizen.
Azkenian indarrez
Eta dolorez
Ezinturik,
Aurthiki ziren bere hachea.
Triste zen haren bizitzea.
Bere gogoan
Hola zioan:
Oraïdano nik mundian
Ukhen duta plazerik?
Bada lur biribilian
Ni bezain eskelerik?
Behin batez ez oghirik
Sekulan aldiz phausurik:
Ene emastiak, ene haurrek
Soldadoek eta legarrek
Eztaite thaik emaiten.
Herioari oïhu du eghiten.
Herioa behala jiten.
Zer nahiduk? deio galthazen.
—Aigu, lagunt nezak,
Dio egurkariak,
Hache honen alchatzera,
Bizkarriala ezartera,
Eztuk hanitz beranturen.
Herioak oro dutu sendotzen.
Hobe da ghien bezala egoitia
Eziez eta hilzia.
ALDERDIAK ETA SABELA.
18
Erreghetarzunaren gainetik
Ene lanak hassi behar zukien;
So ghitez alderdi batetik,
Sabelian
Erreghe itchura guneke ediren.
Sabelak zerbait menx direnian
Khorpitz guzia da minian.
Sabelarenzat lan ghitez akhiturik,
Aiton semen ghisan bizi nahiturik,
Eghin gabe deusik;
Alderdiek eghin zuten,
Egun batez, zin alfer zirela egonen.
Sabelak deusik eztu eghiten,
Bere khechian zioten;
Gu gabe aizez behar luke bizi;
Lehertzen ghira lanian bethi.
Lana noren dugu eghiten?
Sabelarentako.
Ezkira gu probetchatzen;
Haren assetzeko
Bai onghi akhitzen.
Besta eghin dezagun
Pausa ghitiren egun.
Erran bezala dute eghiten,
Eskuek deusik eztute hartzen;
Bessoak hilik dira egoiten;
Zankoak aldiz eztira ighitzen;
Orok sabelari dute erraiten:
Bil ezak hire janharia.
Jin zioten bertan dolia.
Alderi hoiek dira eihartzen,
Odol berririk bihotzak eztu eghiten;
Alderdi bakoitchak min du izaten
Indarrak aldiz laster galtzen.
Ordian egon ziren jakinik
Alfer uste zuten harenganik
Jiten zela ororen bizia.
Erreghe baten hau da istoria.
Erreghek du hartzen
Eta emaiten.
Orok haren dugu lan eghiten
Eta orok harenganik bizia izaten.
Bere phenez du bizirazten
Langhilia, tratulanta aberaxerazten,
Phakatzen aitzindariak
Beghiratzen laboriak;
Soldadoer emaitez bizia
Leku guzietan du ezarten bakia.
Bethi unione onak
Eghiten tu ghizonen indarrak.
OXOA ARZAIÑTURIK.
19
Oxo batek, ardi guti
Zielakoz atzamaiten
Aizoari,
Gogoan zuen ezari,
Hacheri larrubat jauntxirik,
Bizitzeko zuela zerbait izanen.
Arzaiñ ghisan bestiturik,
Gatzarpa eta makhila harturik,
Eskapila bizkarrian,
Tuta aztaparrian,
Gogo honez bere belarrian
Izkiribatu zukian:
Ni niz, ni Ghillen
Ardiño hoien
Arzaiña.
Makhilan ezaririk oiña
Emeki, emeki da huillanzen.
Ghillen, eghiazko Ghillen, lo zen.
Haren tchakurra ere etzanik,
Zankoak hedaturik,
Lo zagoen.
Kasik ere ardi guziak
Ziren loak hartiak.
Falsiak lo ghitera ditu uzten.
Bena, ardien hotz emaiteko
Bere ziloala artino,
Iduri zaio behar diela
Aropari juntatu botza.
Bena ordian bera zen galdu;
Arzaiñaren botza eztu
Ahal uken hartu.
Haren minzoaz oïhanak
Izan ziren loxatiak.
Azanz hori orok dute enzuten;
Eta berehala iratzartzen
Ardiak, hora, muthila.
Oxo gaizo tzirtzila,
Herox haien artian,
Eskapila bizkarrian
Eztaite bihurt ez joan.
Nonbaitik falsiak
Bethi dira atzamanak.
Oxo denak oxoa eghin dezala
Eta oxo bethi egon dadila.
HACHERIA ETA AKHERRA.
20
Hacheria bidian zoen
Bere adichkide akherrareki;
Honen adarrak gora ziren ederki:
Bena etzien ikhusten
Sudurra beno hurrunago.
Bestia falsukeriako
Igaran zen nauzia.
Biek zuten egarria.
Phuzubaten barna eraixi ziren
Eta urrez asia edan zuten.
Hacheriak akherrari dero erraiten:
Hemen oraï zer dugu eghinen?
Edatia eztuk aski
Hementik behardiagu jalki.
Alcha itzak
Hire zanko aitzinekoak
Eta adarrak;
Harrisiari
Huillant adi.
Hire bizkarraren gaineti
Igaranen nuk adarretara:
Eta hanti
Aisa joanen nuk gora;
Zilo hontarik ghero
Hi hait idokiko.
Akherrak derio: —Ene fedia!
Hire izpiritua
Duk handia!
Hi bezalako gentiak
Nitaz dutuk laidatiak.
Egundano nik enia jakinen
Hementik nola ghinen jalkiren.
Hacheria jalkitzen da phuzutik
Bere laguna han utzirik.
Gainera heltu denian
Erraiten derio: ago pazenzian:
Bidarrian bizar dian bezain zenzu
Izan balinbahu,
Phuzu hortarat ehinzan eraixiren
Eta hor ere oraï gheldituren.
Adio, ni hortik kampoan nuk;
Jalki adi hi ere, ahal baduk.
Badiat zombait eghiteko,
Eta bidian egoiteko
Eztiat demborarik.
Urhenziari so ghitia da hobenik,
Gauza guzietan
Tchipienetan, handienetan.
EMAZTIAK ETA KOCHELUA.
21
Kocheluaren beghiratzia beno
Deusik ezta gaitzago.
Emaztek eztiote hurrun erraman;
Eta gauza hortan
Emazte dira ghizon hanitz.
Bere emaztiaren esprabi nahiz
Ghizon bat, gauaz haren saihexetik,
Oïhuz da hasten,
Zer da hau? Jinko jauna, erraiten duelarik;
Eztiot ghehiago, naute urratzen…
Zer!… arraultze bat dut erruten!
—Arraultze bat? —hau duzula freskik
Eta errun berririk.
Nihori ere eztuzu erranen
Bestelaz oilloa nute deithuren.
Gauza hortan emaztia
Orano zen berria,
Beste hanitz gauzetan bezala.
Gauza aisa sinhexi zuela
Jakinzazu, irakurzalia.
Bere Jinkoez hitz eman zuen
Hortaz deusik etzuela erranen.
Bena gauazko odeiren gainen
Haren zinak joan ziren.
Arghi hastian ohetik jaikirik
Emazte hau aski tontorik,
Lasterrez doa
Bere aizoaren etchera
Erraitera:
Ene maitia,
Eztakizu berria?
Eztuzu, othoi, deusik erranen
Bestelaz naizu joeraziren,
Ene senharrak egun
Arraultzebat dizu errun.
Othoi, eztezazula hitzik erran
Barnen ez kampoan.
—Trufatzen zira? dio bestiak,
Eztakizu onxa nor nizan.
Zoaza, eztezazula loxaik ukan.
Errulearen emaztia
Bere etcherat da jiten
Eta aldiz bestia
Berriaren erran nahiz erratzen.
Iaurtzen du hamar lekutan;
Arraultze baten tokian
Hirur ditu ezarten.
Gauza hor ezta egoiten;
Beste emazte batek behariala,
Ahapetik lau errun tiela
Du erraiten.
Eta nola ere ahoz aho
Berria jin beitzen handiago,
Arraxa beno lehen
Errana izan zen
Ghizon hark ziela errun
Arraultze berehun.
HACHERIA ETA MAHAXAK.
22
Hacheri bat naphatarra (*),
Bestek diote laphurtarra,
Mahaxte bat ikhussirik,
Mahaxak ziren honturik,
Asseren zela gogo honez
Erran zuen mahax hoiez.
Bena molkoak etziotzan atzaman.
Berdeghi dituk orano, zuen erran,
Honak dituk muthil zarren.
Arrankuratzez hobe zuena eghinen?
ARZAIÑA ETA HAREN ARREZ SALDOA.
23
—Zer! bethi menx dutek
Zombait ene arrez saldotik?
Hoien kontatzez eztuket
Sekulan nik probechurik?
Oxoak deitazta janen!
Elgarreki mila ziren
Eta eramaitera utzi dute Marroa,
Marro, ene ahari gaizoa!
Jarraikiten zaitadan
Oghi pochibaten, hirian,
Jarraiki zatien mundu bazterriala!
Jiten zen lasterrez en churulala:
Hurruntik senditzen nundian.
Ai ene Marroa,
Ahari gaizoa!
Ghillen, elhe hoiek erran tienian,
Bere Marroaren ohizpena
Ezarririk bihotzian barna,
Arres orrori da minzatzen.
Ahariak, anchiak, achuriak
Loxa ez izatez ditu othoitzen,
Erraiten derelarik haien ikhustiak,
Junto badira egoiten,
Oxoak dituela izituren.
Harriak bezala egoiteko
Bat bakoichak eghiten du boto.
Nahi dugu, zioten, itho
Behala, Marroa
Jan deikun oxoa.
Bakoitchak buriaren gaineti
Zin eghin zien gogoti.
Ghillenek hoier zien sinhexi
Eman ere bai besta berri.
Bena arraxa beno lehen
Gauzak gaizki itzuli ziren.
Oxo bat agherturik,
Arrez soldoak laster du eghiten.
Aghertu ezten oxorik
Haren itzala baizik etzen.
Minza zite genter,
Bihotzik eztiener,
Hanitz deizie hitzemanen.
Bena perill tchipienian
Dizie bihotza galduren;
Eta zure erranian
Ez fidaturen.
OXOAK ETA ARDIAK.
24
Mila eta zembait urtheren burian
Oxoek ardienkin bake eghin zian;
Arauz bi alderdien
Probetchia beitzen,
Oxoek jaten bazuten
Ardi herratiak,
Arzaiñek zuten eghiten
Oxo larruz arropak.
Batek libertaterik
Etzuten bazkatzeko,
Ez bestek tenorerik
Odol ichurtzeko.
Loxaekilan ziren
Bere honaz gozatzen.
Eghin zuzten beraz bakiak,
Elgarri ere eman ordariak.
Bere humeak ardier
Eman zuzten oxoek,
Tchakurrak aldiz oxoer
Eman zuzten ardiek.
Arteko hartuek
Eghin zuzten kambio hoiek.
Dembora llaburen barnen
Oxo humeak handitu ziren.
Egun batez, hurrun koraleti
Zielarik arzaiñak,
Achuri ghizenenak
Hilik, oxoak olharen ondoti
Lasterrez doatza oïhanen barna ,
Ahoan harturik nork bere jana.
Lan horen berriak
Oxo aiten beharriak
Enzun zutien. Hoien hitzemanian
Tchakurrak lo ziren; Gauaren erdian,
Senditu gabetarik,
Ithorik,
Laurdenkaturik izan ziren.
Bakhoitch bat ezkapi ez umen zen.
Ikhusten dugu hemen
Gaiztoer gherla emaitia
Zembat bethi hon den.
Gauza hona da bakia,
Bena zer eghiten ahal du
Exaiak hitzik ezpa du?
OXOA ETA ZIKOINA.
25
Oxoek ahutzetaz dute jaten.
Oxo batek bestaliar joanik
Hain lasterreghi jan zuen,
Holachet dut enzunik,
Zoin kasik galdu beitziren bizia:
Ezur bat egon zaikon baratia
Estariaren erdian.
Iruski ordu berian,
Igaran zen hurbiletik
Zikoina lepho luzia.
Oxoak etzion erran hitzik.
Besoaz eghiten do keinia
Jin dadin haregana.
Zikoina behala jina
Barber lanian da hasten;
Ezurra bortchaz idokiten,
Eta lan saria galthatzen.
—Lan saria,
Ene maitia?
Erraiten dero oxoak,
Erakusten tiolarik hortzak.
Arauz erri duzu eghiten
Eta nitaz zira trufazen.
Ezta aski ossorik
Zure lephoaren jalkitzia
Ene tzunzur erditik?
Zootza, bekaiztia zia.
Sekulan ene aztaparriala,
Othoi, errort etzitiela.
HACHERIA ETA ZIKOINA.
26
Hacheri jaunak behin
Beghiatu zien berekin
Zikoina barazkaitako;
Guti, guti zuten jateko.
Jaunak bere apairuko
Moillia mehe bat zien;
Eskele ghisan zen bizitzen.
Gathulu zabal baten barnen
Moillia hori ezari zien.
Zikoinak bere mosko luziaz
Tchortik atzaman etzioan:
Koki tcharrak bere mihiaz
Oro chiflatu zian.
Falsukeria hortzaz mendekatzeko
Zikoinak barazkaita du kumitatzen.
—Gogo honez, derio erraiten
Hacheriak; ene adichkidentako
Bethi nuzu lehian.
Egun eta oren erranian,
Badoa lasterka zikoinaren etchera.
Edireiten du etche hori ederra,
Eta barazkaria
Ezin hobeki erria.
Gosia zien handia,
Gose menx ezpeita hacheria.
Araghi ussainak plazer zeion eghiten,
Hona zela zeion iduritzen.
Apairia izan zen zerbitzatia
Unzi lepho luze batetan;
Zikoinaren moskoa han
Doidoia zen sartzen.
Hacheri horrek zien
Lodicheghi sudurra.
Ichil ichila itzuli zen
Barurik bere etchera;
Ahalketurik oillo batek
Atzaman balu bezala;
Ezaririk sabel pian buztana
Beharriak aldiz behera.
Falsia, hau hire duk izkribatia;
Igurikak bethi ordaria.
OXOA, AHUNZA ETA AHUINIA.
27
Ahunzak errapiaren betatzera
Joaitian, eta belhar fresk jatera,
Bortha zerratu zien klisketian;
Eta bere ahuiniari erran zian:
Eztezazula zabalt athia,
Ezpaduzu galdu nahi bizia;
Ezpalin badeizie erraiten:
Belhar oxo da ikhustera jiten.
Holachet minzo delarik
Oxo bat igaraiten da hantik,
Elhe hoiek ditu enzuten
Eta gogoan etchekiten.
Ahunzak, uste duzun bezala,
Etzakien oxoa han zela.
Ahunza joan dela ikhussi duenian,
Bere botza kambiatzen du
Eta bere oïhu falsian
Marrakeghitez erraiten du:
Bortha zabal zazu, belhar oxo da.
Uste zien sarthuren zela behala.
Ahuiniak bortha chiloti so du eghiten,
Eta behala erraiten:
Erakutx zazu besso churia,
Bestelaz ene athia
Eztuzu zurezat zabalturen.
Besso churia oxoen
Gauza arraoa duzu.
Hitz hoiez oxoa espantaturik
Jin bezala joaiten duzu.
Ahuiniak lukia oraï bizirik
Fidatu izan baliz oxoak
Enzun zutien hitzer?
Jakin zazie, haurrak,
Hobe dela bi segurtater
Bati beno fidatzia.
Sobera gauza hortan ezta galdia.
ZAMARIA ORKATZAZ MENDEKATU NAHIAN.
28
Sekulaz gheroz zamaria
Ghizonaren ezta sorthia.
Ghizona ziz bizi zenian
Astoak, mandoak, oihanian
Ziradien
Egoiten;
Eta etzen agheri, oraï bezala,
Hainbeste basto, hainbeste zela,
Ez gherlako hainbeste trastu;
Hainbeste karrocha; hainbeste apairu
Ghizonek ezuten eghiten.
Dembora hartan arren
Zamaria hitzkatu zen
Orkatz zalhu bateki.
Ghizonaren medioareki
Lasterrez atzamanen diela
Uste ukeiten du behala.
Ghizona gana badoa,
Emaiten derio ahoa,
Kabasturia ezar ahal dizon.
Ghizona bizkarriala igaran zeion,
Eta etzeron eman thaik
Orkatza ikhus artino hilik.
Ordian zamariak
Eskerrak
Ghizonari dutu emaiten,
Bai eta hari erraiten:
Zure zerbitzaria nuzu:
Ene mendietarat banoazu.
Ez, jauna, ez, dio ghizonak,
Hobe duzu hemen egoitia,
Ezagutzen tit zure indarrak;
Zure dukezu gure etchia.
Egun oroz izanen zia assian;
Belharra dukezu bethi sabel pian.
Ai! ai! zertako da assia
Galzen bada libertatia!!
Zamariak beranteghi ikhussi zin
Astokeria bat ziela eghin.
Haren barrukia eghinik zen
Zointan egon behar beitzien.
Hil zen bere barrukian.
Zuhurki eghin zukian
Oghen tchipi baten barkatzez.
Zer nahi plazer izatez
Mendekatzian, karioeghi da
Plazera, eman behar bada
Libertatia,
Hontarzun handia.
ARRAIN TCHIPIA ETA ARANZARIA.
29
Arrain tchipia da handituren
Jinkoak badu bizierazten:
Ordartino haren uztia
Erzokeria da handia,
Zeren haren atzamaitia
Ezpeita gauza segurtatia.
Aranzari batek bere saretan
Arraintto bat ziren atzaman:
Tchipia beno handiago etzen.
Orok saldo dute eghiten,
Erraiten du ghizonak.
Azia etzaut gaizki jiten,
Eghinen tut apairu honak;
Ezar dezagun ihian.
Arrain, gaichoak bere mihian,
Erraiten derio nigarrez
Eta ere hasperenez:
Nitzaz zer eghin ahal diozu?
Ahutzetatto baten hon enuzu.
Utzi nezazu handitzera;
Jinen zizaizt ordin atzamaitera,
Eta naizu salduren
Diru parasta baten:
Behar zinuke ehun ni bezalako
Apairu baten egun eghiteko.
Zer apairu orano?
Deusik elikezu balio.
—Deusik balio elukia?
Erraiten dero aranzariak,
Hambat gaichto! adichkidia:
Igurikatzen zutu zartaghinak
Gure etchen.
Deusik eztuzu irabaziren
Minzatzez eta zer nahi erraitez;
Janen zitugu gaur gure hortzez.
Biga izanen tuk beno,
Baten etchekitzia hobe duzu;
Holachet oraï artino
Ikhassia izan nuzu.
Bata bezain segur
Bestia eztela nuzu beldur.
HACHERI BUZTAN MUTZA.
30
Hacheri bat amarrutxienetarik,
Oillo jale handienetarik,
Hacheri ussaina
Lekoala senditzen ziena,
Zephoan atzamanik
Izan zen.
Ahal bezala eskapi zen;
Buztana han utzirik.
Hurruntu zen botzik,
Ahalkia beghian
Gaichtokeria gogoan.
Hacheriak zielarik
Egunbatez saldoturik,
Holachet da laguner minzatzen,
Sudurra derielarik erakhusten:
Ghibeleko hache honez
Zer dugu eghiten?
Jaunak, gure buztanez
Ditugu bidiak chachatzen.
Buztanak mutz ditzagun
Orok berehala egun;
Ghirate arhinago
Baita eigerrago.
Zure konseillia,
Ene adichkidia,
Erraiten dero lagun batek,
Hanitz hon duzu;
Bena ene lagun hoiek,
Utzuli nahi baduzu,
Badakikezie zuri zer erran.
Karkaillaz oro ordian
Hasten dira lagunak;
Eta buztan llaburrak
Ahoa eztu idoki gheroztik,
Ikhussirik nihork ezuela nahi
Sinhexi.
AXOA ETA HAREN BI NESKATOAK.
31
Axo batek bi neskato bazutien
Irule hobenetarik ziradien.
Axoaren lan handiena
Zen haier ematia lana.
Arghia beno lehenago
Murkuillak,
Ardatzak
Zoin beno lasterago,
Egun oroz lanian
Parrastaz ari zian.
Iguzkia jaiki gabetarik,
Oillarra kukurukuz hassirik,
Axoa zen iratzartzen.
Oheti jauzi eghinik,
Axotto hau, bilauzirik,
Lasterrez, aurthoxik zen joaiten,
Kanderabat eskian,
Khechia belarrian,
Neskatoen ohera
Haien jaikeraztera.
Neskato hoiek loian
Gogo honez zaudian.
Axoaren botziala
Pizten zeien odola.
Batak beghia zabalturik,
Bestiak bessoa hedaturik,
Bere hortzen artian zuten
Erraiten:
«Oillar debria!
»Galduren duk bizia!»
Erran zuten bezala
Jakinzak, irakurzalia,
Buhurtu zutela
Oillarari lephoa.
Zer zen haien gogoa!
Zoinen tontoak ziren!!
Etzen hobetu haien zorthia,
Nahi bada galdu zuen
Oillarak bere bizia.
Axoa gauaren erdian,
Bere zankoen gainian,
Harat, honat dabila;
Galdu zuen izkila.
Zer nahi tenorez jaikirik,
Beldurez orena zen igaranik,
Bere etche guzia
Goiti behera zuen ezarten,
Eta neskatoak oïhuz jaikirazten.
Hola hola, hanitz aldiz,
Eghiteko gaichtotik jalki nahiz
Eghitekoa dugu tchartzen,
Ghihauren putzian ghira ithotzen.
Gure faltaz erorten ghira
Mandotik astora.
ZAMARIA ETA OXOA.
32
Aize ephelen hasperenak
Urterazirik elhurrak,
Belharra mendietan
Sortzen zen demboran,
Oxo batek ikhussi zuen,
Beghi honak zituen,
Hurrunti, zaldi bat sorhoan,
Ezarririk baska berrian.
Ikhuste horek derio bihotza alchatzen
Bai eta ere indar honik emaiten.
Zer ihizia!
Bere gogoan du erraiten;
Balin bahintz aharia,
Laster hinzate enia.
Bena abill denak hai ukenen,
Abill nuk arren ni izanen.
Hola minzo delarik,
Urhaxez urhax da jiten;
Eskoletarik heltu dela du erraiten,
Barbergoa han ikhassirik;
Belharren indarrak ezaguturik,
Eritarzun guziak
Dutiela sendorazten;
Eta jaun zaldiak
Bere mina ezpadu gordatzen,
Sendoturen diela ezdeus baten;
Kabasturu gaberik zeren
Sorhoan bazkatzia
Eritarzun handi baten
Beitzen iduria.
—Aztalian dit itzemin bat,
Erraiten dero zaldiak.
—Ene semia, badakiat,
Erraiten do oxoak,
Min gaichtoagorik eztela;
Hanitz gaizki duk hire aztala:
Zamari jaunen barbera
Ni nuk. Jar adi goiti behera.
Eria falsu horek jan nahi zien.
Bestiak ere falsukeria ikhussi zien.
Ostiko bighez hortzak
Oxoari deitzo hausten
Eta aldiz mathelak
Ber kolpiaz jauzerazten.
Onxa, dio oxoak tristerik,
Ezta oraï hemen barberik.
Nork gure eztatia
Eghin dezagula; araghi jalia
Ni nundian,
Araghi jale egon behar nian
Barbertu gabetarik;
Enikia oraï menx hortzik.
LABORARIA ETA HAREN SEMEAK.
33
Lan eghizie,
Phena harzazie,
Emaile handia
Beita lur erabilia.
Laborari aberax batek
Hilzera zoela ikhussirik,
Jakin gabe nihorek,
Bere haurrak jinerazirik,
Erran zeien;
Eztutuzie salduren
Askaziek utzi alhorrak.
Han gorderik dira hontarzunak;
Eztakit zoin lekutan,
Bena bertan
Edirenen tuzie
Nahi batuzie:
Golde nabarrez
Batuzie itzulzen,
Eta aitzurez
Barnaichka aitzurzen;
Ezpada ghelditzen tokirik
Ziren eskiek honki gaberik.
Aita hil zenian,
Seme hoiek alhorrian
Goizetik araxera lanian
Egun guziez ari zian.
Urthe azkena beno lehen
Alhorrek doble eman zuten.
Diru gorderik han etzen;
Bena aita zuhur izanzen
Bere semer erakhustez,
Alhorretan langhitez
Dirua zela bilzen,
Baita ere hontarzuna handitzen.
MENDIA HAUR-MINETAN.
34
Mendi bat haur minetan
Orroaz ari zen.
Gentek orroa hoietan,
Uste ukhen zuten
Mendiak sorthuren ziela
Parise bezalako hiri bat.
Zer ezari zien mundiala?
Saguttobat.
Kontu hau gogoala bazait jiten,
Ikhusten dudala zait iduritzen
Espantotch bat zoinen erranak
Hanitz beitu hitzemaiten,
Eta zoinen lan eghinak
Aizetan beitira joaiten.
OILLO URHE-ARAULTZE ERRULIA.
35
Bekhaizteriak oro dutu galzen
Oro nahiz irabazi.
Eghia dudala erraiten
Nahidut jakinerazi.
Ghizon batek oillo bat bazuen
Zoinek goiz guziez,
Bere kokodatzez,
Erakhusten beitzuen
Araultzia zuela errun.
Errun zutien ber ehun,
Oro urhezko araultziak.
Ghizon bekhaiztiak
Gogoan zuen izan
Oilloak sabelian
Urhe zenda zombait zuela.
Hontarzun horren lasterago
Ukaiteko,
Oillo gaichoa hil zuela
Jakinzazu, adichkidia.
Bena zer izan zen haren dolia!
Sabela iauri ondoan,
Urherik etzeion ediren barnean;
Beste oilloak bezalako zen.
Ghizon horrek hontarzun berak galdu zuen.
Zer lezione handia!!
Hanitz gente eskele jin dia
Aberax nahiz izan
Laster eta bertan.
HARTZA ETA BI LAGUNAK.
36
Bi mothikok, sakela huxik,
Diru mengoaturik,
Beren aizoari,
Larru salzaliari,
Hitzeman zuten
Hartz larru bat zeiotela salduren;
Nahi bada hartza oïhanetan
Orano bizirik zabilan:
Bainan egun gutitan,
Muthil hoiek erran zuten,
Zutela lahardekaturen.
Hartza ederra beitzen,
Larru horrez, aizoari erran zuten,
Diru hanitz zuela eghinen,
Eta aisa zela aberaxturen.
Tratia akabirik,
Larrua onghi saldurik,
Hartzaren atzamaitera
Muthilak doatza gora, behera,
Mendiz mendi.
Eghin zuten bide erdi
Ikhusten dienian,
Oïhan bazterrian,
Hartza haien ganat jiten.
Mothiko hoiek harriturik
Dirade egoiten.
Bata, buria ez galdurik,
Zuhain bati gora da joaiten.
Bestia aldiz ichil, ichila,
Harri hotz bat bezala,
Ahozpez etzanik,
Izan baliz bezala hilik,
Ighitu gabe da egoiten;
Hatxik ere eztu hartzen.
Muthil horrek enzun beitzian,
Eztakit non, bena zembait lekutan,
Khorpitz hil eta hax gabiak
Etziela hartzez honkitiak.
Jaun hartzak sinhexirik,
Asto batek bezala,
Ghizon hau onghi zela hilik,
Aztaparrez berehala
Harat, honat, du itzulzen;
Eta sudurraz senditzen
Ghizonari ahotik
Jalkitzen zeionez haxik.
Hila da, harzak du erraiten,
Bai, ussain gaichtoa du emaiten;
Hots hementik,
Hau utzirik.
Oïhanian barna
Joan zen hartza.
Zuhainera igaran zen laguna,
Umen zuen bihotz hona,
Lasterrez eraixirik,
Laguna gana jinik,
O, zer gozoa! derio erraiten:
Eztuk minik ukhen
Loxeria baizik.
Hartz larurik
Eztughia?
Errak eghia,
Zer zeia erraiten?
Behariala zeia minzatzen,
Aztaparraz hinduelarik itzulzen.
—Hau erran ditadak:
Sekulan ghizonak
Hartzaren larria
Eztiela behar saldu
Hartzari bizia
Lehenik idoki ezpadu.
BI ZORROAK.
37
Jupiterrek egun batez eran zuen:
Bizi dien guziak jin ditien
Ene aitziniala.
Norbait ber izatiaz botz ezpada
Loxarik gabe minza dadila;
Sendoren dut haren mina.
Zato, zu, tchiminoa, minza zaite lehenik;
Eztuzu eghinen oghenik
Zure laguner,
Ez hoien edertarzuner.
Zure beghitartiaz zer duzu erraiten?
—Nik? deusik; eniza lau zankoz joaiten
Beste hoiek bezala?
Oraïdano bissaiak
Gaizkirik erran eztaut sekula.
Bena ene anaie hartzak
Zerbait behar luke galthatu.
Sinhexi nahi banu,
Eghineraziren eztu
Bere moldia,
Zeren beita itsusia.
Hartza hurbilzen da ordian.
Arrankuraturen zela uste zunian?
Ez, ez; bere molde ederraz duzu laidatzen,
Eta elefantaz ghero minzatzen.
Edireiten diozu buztana llaburchka,
Beharriak aldiz luzeichka.
Elefanta ordian da huillantzen
Eta ghisa berian minzatzen.
Hari iduri zaiko balena anderia
Soberachet dela lodia.
Inhurriari kukusoa tchipiño iduri ziozu;
Haren aldian mendi bat dela uste dizu.
Jupiterrek guziak ditizu igorten,
Batek bestez gaizki dielakoz erraiten.
Bena ertzo hoien artian gu ghinen handienak
Besteren menxak ikhusten tugu, ez aldiz guriak.
Gurezat ezti, besterenzat ozmin gutuzu.
Bi zorro nausi handiak ezari dikuzu;
Bata ghibelian
Bestia aitzinian.
Gure huxak ghibelekoan ditugu ezarten,
Besteren huxak aldiz aitzinekoan ekharten.
ESNE SALZALIA ETA KOTCHIA.
38
Maillaitak, kotchu bat burian
Jaririk kapete gainian,
Uste zuen lerratu gaberik
Helturen zela
Bai hiriala.
Arhin, eta zaia llaburturik,
Urhax handiz bazoen;
Zeren ezari beitzuen,
Arhinchago
Izateko,
Kotapeko meheak,
Espartiña chotilak
Gure esne salzaliak,
Holachet beztitiak,
Gogoz kondatzen zuen
Bere esne-kotchuaren
Saria.
Diria
Zuen behala ezarten
Ehun araultzetan,
Oillo koroketan.
Maillaitaren gogoak
Edertzen tu gauzak.
Botzturik berak zioan:
Eghiaz, gure etche aldian,
Oilloen haztia,
Hen handiraztia
Date gauza ttipia.
Hacheria chotil duken
Ezpadein oilloz aski uzten
Cherri baten erosteko.
Urde honek ghizenzeko
Behar diken zahi guti:
Hartu beitut aski handi.
Tchino hori hik salzen badun,
Urhe ederrik izanen dun
Erosteko behi chahaldun baten.
Chahala jauztekan
Idi saldo erditan
Diñagu guk ikhussiren.
Maillaita hortan gainen
Bera da jauziz hasten.
Esnea lurrerat erortzen.
Adio, chahala, behia,
Araultziak eta urdia!
Hontarzun hoien andria
Hontarzuna lurrerat ichuririk,
Beghiak nigarrez bustirik,
Beldurreki makhilaren
Ghizona gana joan zen.
Buruz buru senharrari
Esnearen eman zeion berri.
Izan zen deithia
Maillaita kotchia.
Nork gogoz eztutu bazterrak joiten?
Nork Espainian eztu jaureghi eghiten?
Phettek, Manechek,
Esne salzalek,
Eta guziek,
Zuhurrek, erghelek.
Bakoitcha, beghiak zabalik,
Ametxez dago goizetik
Arraxerano;
Deus ghehiago
Hoberik ezta mundian.
Lurreko hontarzunian
Igherika gabilade
Guri beha baghirade.
Bai, bai, guziak
Dira guriak:
Ohoriak
Emastiak.
Eghiazki, nihau nizanian, azkhar niz,
Azkharagoer erran nahi dut bi hitz:
Erreghe naute eghiten;
Gentek nute maithatzen;
Khoroak turrustaz zitzaiztat jiten,
Bainan ni nihautan niza bai sartzen,
Johane niz edireiten,
Ni ninzan bezala lehen.
ZAMARIA ETA ASTOA.
39
Bere beharretan
Lur biribil hontan
Gure lagunak behar tugu,
Ahal oroz, bethi laguntu.
Hire aizoa balin bada hilzen
Hachea higanat duk erortzen.
Asto bat bidez bide bazoen
Jaun-handi zaldi baten ondotik.
Bere karga pian leherturik,
Lasto-jalea inziriz ari zen.
Zaldiak arbalda choila zuen.
Pichkañobat, zaldiari erraiten du,
Lagunt nazu zuk, ahal baduzu,
Bestela ni hilen nuzu
Heltu gabe hiriala.
Othoitzen zaitut oneski;
Hache honen erdia bizkarriala
Ezaririk, zu ederki
Oraïno tchosta zintazke.
Eztiat nahi, erraiten du zaldiak,
Eta eghiten uztar ostikoak;
Hi ordian phausa hintake.
Bere laguna ikhussi zuenian
Onghi hilik kargaren pian,
Oghen handi diat, erran zuen,
Eghiaz oraï diat ezagutzen.
Asto-zenaren hachea ordian
Ezarri zioten bizkarrian,
Larrua ere hache gainian.
ALHARGUNXA GAZTIA.
40
Hil-herrialat nigar gaberik
Senhar bat eztaite joan.
Nigar erreka gainean
Doelarik
Gaichoa dago ahatzerik.
Dembora hegaletan badoatza phenak
Ber hegaletan jiten aldiz plazerak.
Egunkoaren beghia
Eztu tchazko alhargunxak;
Elio segur ghizonak
Sinhex dela ber emaztia.
Tchaz ghizoner etzuen soik eghiten;
Egun beghi-kalduz ditu hurbileratzen.
Hau hasperenetan heiagoraz dago,
Bihotz-minak umen ditu handiago,
Eztela dio konsolaturen;
Ghezurrak ditu gordinki erraiten.
Ikhussiren dugu guk ghezur hoietan
Eghiak aurkitzen diren bai nolatan.
Andre ederbaten senharra
Bazoen beste mundurra.
Emaztik oïhuz zieion saihexeti:
Igurika nezak, jiten nuk hireki.
Bai, bai, ene arimak hegaltaz airian
Laguntu nahi dik hirea bidian.
Bena senharra ber bera da joaiten.
Andre ederrak zuen aita bat izaten:
Ghizon chotila, baita ere zuhurra,
Idortu ezpeitzeion turrusta nigarra.
Azkeneko
Hauraren
Nigarren
Chukatzeko
Hitz hoiek deitzo erraiten:
Sobera dun hik nigar eghiten,
Marraskek haite hanitz itsusten.
Nigarrez senharra eztun pizturen.
Baditun biziak
Utzitzan, utz hilak.
Eztinat nahi nik berehala
Nigarrak hitan itzul ditela
Ezteizko demborala.
Ni bainan utz nezan
Zembait egunetan
Ekhartera
Hire etchera
Senhar gazte, pollit, azkar eta eder bat;
Senhar zena hiren hik ghizon tchirchillbat.
—Ez, ez, aita, ni enuzu ezkonduren,
Komentian nuzu behala sarthuren,
Alhargunxak erran zuen.
Alhabaren bihotz-minak
Beheratzea uzten tu aitak.
Hilabethe bat da holachet joaiten.
Bigarren hilabethian
Etcheko hoiek lehian
Arroper, zaiari, bardin mothoari
Zerbait kambiatzen oro dirade ari.
Arropa belzenak, zaia eder haiduru,
Edertarzunaren egon dite inguru.
Joan ziren maitharzunek
Hegaltaz bai ethorriek,
Alhargunxa bihotzian,
Lehengo thoki ederrian,
Habiak eghin zituzten.
Jostak, irriak jin ziren,
Guziak bere thornian:
Gauez, goizez, igherikan
Gaztaroko ur epheletan
Alhargunxa onghi zabilan.
Aitak, oraï beldur gaberik
Senhar maithatua zena ganik,
Hitzik alhabari etzon erraiten.
Non da beraz, deio honek galthatzen,
Senhar gazte eta hona
Zuk eni hitzemana?
NEKEZALEA ETA SUGHEA.
41
Badio Esopek,
Nekezalebatek
Bere sorhoan,
Negu demboran,
Ibilten zelarik,
Sughe bat zurela ediren
Elhur gainen
Hedaturik.
Kharuntaturik, harriturik,
Hil hilik, bai ere ezinturik,
Oren laurden baten
Bizirik etzuen.
Ghizon horrek du eraikiten,
Bere etcherat eramaiten.
Jakin etzuen, ez,
Zer zukien
Sari ukhenen.
Sut ondoan ezartez,
Onghi beroturik
Alderdi batetik,
Bai eta bestetik,
Sughea du pitzerazten.
Beroa duelarik senditzen
Hil hotz sughek
Buria du alchatzen;
Haren huiztuak
Etchea bethatzen.
Sughea khechuturik,
Inguru bat eghinik,
Bere honkieghiliari
Bizia eman dionari
Beghitartiala jauzi
Zaiko bai nahi.
Debru eskergabia,
Hori da bai ene saria?
Nekezaleak du erraiten,
Igurikak, haut nik hilen.
Bere khechian,
Ordu berian,
Aizkora harturik,
Hartaz sughea jorik,
Bi colpuz hirur sughe ditu eghiten.
Buria, khorpitza eta buztana
Jauziz, lothu nahiz elgargana,
Berehala dirade hasten;
Bainan eztira ez josten.
Hon da honghile izatia;
Norenzat? hor da hor puntia.
Bethi danik eskergabiak
Izan tu urhenze tcharrak.
IHIZIAK IZURRIAZ ERI.
42
Min tzar bat, izigarria,
Zeru-khechuk igorria,
Lurreko gaiztokerien zehatzeko,
Izurria (bere izenaz deitzeko)
Aberaxzale Iferniaren,
Ihizier gherla ari zen eghiten.
Hilzen etziren ez guziak;
Bainan oro ziren honkitiak
Bat etzen agheririk
Bizi nahi zuenik;
Etzen ez, jaki honik
Haiek gutiziaturik.
Oxoak, hacheriak etziren
Janhari beha nihon egoiten;
Urzo-aphalak hegaletan
Elgar ganik hurrun zoatzan.
Adio amodioak
Eta boztarioak.
Lehoak konseilua bildurik
Erran zeion: egun uste dut nik,
Adichkide maitiak,
Min hau honat zeruak
Utzi duela jitera
Gure oghenen ikhuztera.
Gaichtoena gutan denik hil dadila
Zeruaren emarazteko behala.
Heldu bada gu guziak
Ordin ghirate sendotiak.
Zaharrek diote, izurri demboran,
Besterenzat norbait hil dela batzutan.
Ezkitiren gu beraz engana,
Soghin dezagun bihotzin barna.
Gossiaren nik ja hilzeko
Chikiro hanitz dizit erho.
Eni zer oghen eghin zeiten!
Oghenik batere.
Zembait alditan ere
Arzain araghi ari izan niz jaten.
Behar bada arren
Besterenzat ni niz hilen.
Bena, nik uste dut, behala
Bakoitchak behar lukiela
Bere bihotza ikhertu,
Nik eghin dudan bezala.
Bakoitchak nahi izan behar du
Chuchenki hil dadila
Oghenxuenik nor dena.
—Jauna, dio hacheriak,
Erreghe honeghi zira;
Zure erreligioniak
Eghiten zitu chuchen sobera.
Zer! ahari jatea,
Gente gaichto eta astotik,
Oghen handia deia?
Ez, ez, eghin zinuzten, jauna
Ohorerik handiena
Haien karraskatzian
Zure hortzen artian.
Arzaiñak aldiz, ahal diot erran,
Gaizki handienak merechi zutian,
Zeren beitzen gente hoietarik
Ihizietan botere duenetarik.
Hola zen hacheria minzatu.
Lauzenkariek zuten laidatu.
Loxak etzutien utzi hartzaren,
Tigroaren eta ghehienen
Oghen handien ikhertzera.
Bakoitcharen erranera,
Aharrari guziak,
Baita ere tchakurrak
Ziren saintuñoak.
Astoa jin zen bere thornian
Eta erran zian:
Orhoit niz aphez-sorho batetik
Urhaxez urhax nindoelarik,
Gossiak, belhar freskak,
Eta arauz debru arimak
Nahierazirik,
Sorho hartako belharetik
Mihitaño bat muztu nuela nik.
Enuen dretchorik hortako,
Eghiaren hemen erraiteko.
Hitz hoietan guziak astoari
Oghen emaiten dirade ari.
Oxoak elhestan ikhassirik
Animale madarikatutik,
Ilhe menx, hasteridun hortarik
Min guziak ziretzela jiten,
Hasten da erraiten;
Eta gheroz hilari
Behar zutela igori.
Astoaren oghenñiak
Merechitu zituen urkabiak.
Oi, besteren
Belhararen
Jatea, zer gaizki handia!
Hilziak berak gaichtokeria
Ziokan phaka doidoia.
Astoari onghi
Zioten erakutxi.
Azkhar edo flaku hizaten bezala
Jakinzak, adichkidia,
Hau duk gure izatia,
Khortian churi edo beltz eghinen hutela.
ARATHOIN MUNDIA UTZI DUENA.
43
Goichtiarrek bere kondu zaharretan
Diote arathoin bat, hemenko lanetan
Akhiturik,
Olanda gazna batetan
Sarturik,
Hurruntu zela lurko heroxetarik.
Barnaichka zen karbea
Inguru guzian hedatua.
Gure ermita berriak
Han zituen janhariak.
Eghin zuen azkenian
Hainbeste, zankoez
Eta hortzez,
Zoin, egun gutiren barnian,
Han ukan beitzutian
Bizia
Eta atherbia.
Zer behar da ghehiago?
Lodi zen
Eta ghizen,
Zerentako
Gainkoak bere honak beititu igorten
Diener Jeinkotiartzen.
Egun batez Jeinkotiararen etchera
Arathoin-populu mezu eghiliak,
Amoinatto baten galthatzera,
Jin ziren. Ziradiren joailiak
Arrotz-lurretara
Sokorri tcherkara,
Gathu armadatik beghiratzeko.
Arathoin hiriko
Atheak
Ziren zerratuak.
Bidian jarri ziren
Bolsak hutsik,
Zeren herria beitzen
Hanitz praubeturik.
Guti zuten galdeghiten;
Lau edo bortz egunen barnen
Segur zielakoz sokorriak
Ziatiela juntatiak.
—Ene adichkidiak, deiote ermitak,
Lurreko gauzetan eztitut nik lanak.
Zertan mundiaz ahatzerik den gaichoak
Sokorri ahal zestakete?
Zer eghin ahal dezake,
Othoitze baizik Jeinkoari
Eman dezeizien sokorri?
Uste dut haren gogo-minak
Sendoturen tiela ziren gaitzak.
Hitz hoiek erranik,
Bere athea hersirik,
Saindu berria barnat joan zen.
Zure iduriala nortaz niz minzatzen,
Arathoin bekaiztiaz baniz aiphatzen?
—Aphezaz?
—Ez, bena bai kapuchiaz;
Sinhexi nahi dut aphezak
Emaile direla guziak.
ILHAINXA ETA ERRESIÑOLA.
44
Ilhainxak,
Ohoin handiak,
Loxeria bazterretan iauririk,
Herriko haurñoer oïhu eghinerazirik,
Bere aztaparrez atzaman zuen
Erresiñol bat,
Udariko tchoria.
Hau biziaren galthatzen
Zaio gaichoa hasten,
Zerenzat
Ezpeita janharia
Ihizi soiñu eghilia.
—Othoi, enzun zazu zuk nere kantia:
Terearen erranen deizut nik istoria,
Haren ere bai jaloskeria.
—Zer, Terea? ilhainxen janharia deia?
—Ez, erreghe zuzun;
Haren su garraz errerik
Behin izan nunduzun.
Nik
Kantaturen deizut kantore ederrena
Eghinen beiteizu plazer handiena;
Ene kantiak guzier
Eghiten dizu plazer eder.
—Zer, barur denari hire botz eigerraz
Minzatzen hiza bai zinzinzki?
Galthatzen deio ilhainxak borthizki.
—Erregher minzo nuzu, eghiazki.
—Erreghez izaten bahiz atzamanik,
Kanta itzok, kanta hire istoriak,
Erri eghinen dik jaun ilhainxak.
Eztik beharririk
Sabel gossiak.
ZIA ETA KHUIA.
45
Jeinkoaren eghinak
Onghi dirade sorthiak.
Ibili gabe lur biribilian
Lasterka eghia honen bilhan,
Proba edireiten dut khuian.
Hiritar batek ikhussirik
Khuia hori zoin zen handia.
Hanitz zuelarik zanko mehia
Erran zuen: zer kaskotik
Igaran zaio, zer guzi eghiliari?
Eghiazki, khuia honen
Gaizki eghin dik ezartez hemen.
Nik, ene fedia,
Ezarri nikia
Tchilinchau haritz hoien
Adar batetarik.
Bai, holachet onxa zukia ezarririk;
Chuchenki beita erraiten:
Nolako arbolia
Halako fruitia.
Garo, zer damua
Hire ez izatez deithua
Gure aphezak alchatzen duenaren
Konseilluara;
Ordian gauza guziak
Zitukia eghinak
Hobekiago.
Ene tchinkerra beno handiago
Ezten zi hau
Zertako tchilinchau
Eztu ezarri toki hontan?
Enganio handitan
Izan duk Jaun Gainkoa;
Soghin ghehiago
Eta garoari iduriago
Ziok handi dela enganioa.
Gogo horrek gure ghizonari
Emaiten zerolarik zer ari,
Eztiote loik eghin ghizonek
Nik bezain izpiritu dutenek,
Du erraiten.
Behala da joaiten
Haritz pe batera
Loghitera.
Zi bat gaineti da erorten;
Loghiliaren sudurra joiten.
Garok iratzaririk,
Eskua ahorpeghira eramanik,
Bidarreko bizarretik
Zia du idokiten.
Sudur zapatiak
Kambirazi zeitzon hitzak.
A! a! erraiten du,
Ene sudurrak odol ichortzen du!!
Zer lizate beraz
Zi hau, benturaz,
Izan baliz khuia
Zuhain hortarik eroria?
Gainkoak eztik nahi izan,
Arrazoin handi beitzian;
Badakiat oraï zeren.
Gainkoa gauza guzietan
Zuelarik laidatzen,
Garo etcherat joan zen.
TCHIMINOA ETA GATHUA.
46
Beiñat eta Raton, bata tchimino
Bestia gathu, ber jaurheghiko
Ekoiliarak, ber nausiaren
Ihiziak ziren;
Bai ere gaizki eghilen
Handienak.
Etchean baziren gauzak
Gastatiak,
Aizoer etzaitien eman oghena,
Beiñat beitzen ohoinen hobena;
Ratonek aldiz bere aldetik
Etzion eghin sagu amexik,
Gaznari zelakoz amexez.
Egun batez
Su-chokoan, gure ohoinek haux pian
Erratzen dituzte gazteinak ikhusten.
Haien ebaxtian
Lan hon bat zuten eghinen.
Ikhusten beitzuten probetchu doblia:
Bere hona eta besteren damia.
Beiñatek Ratoni dio: behar duk hik,
Anaie, eghin oraï lan eder bat;
Gazteina hoiek jalk itzak sutik.
Jeinkoak jinerazi banundu lurrerat
Haux-petik
Gazteina idokizale, gazteiner
Eman niok joku eder.
Behala ordian Ratonek eskuez
Poilliki ighiturik su-hauxa,
Bere erhien millikatzez,
Ebaxten du, bat, bi, hirur gazteina.
Beiñatek ditu guziak iresten.
Neskato bat da barnerat jiten:
Adio ene jaunak.
Ratonen gogoak
Ez umen ziren botzak.
Hola hola hanitz alditan,
Tchipienak besterenzat lanetan
Ari ghira.
Probechiak noren dira?
Handienen,
Ez tchipienen.
ZAPATAINA ETA DIRUDUNA.
47
Zapatain bat goizetik araxera
Kantarrapikotxez ari zen.
Haren ikhustez
Eta enzutez
Handi zen plazera,
Botza beitziren erabilten
Ederki goiti behera.
Zuhurrak baino irusago zen.
Haren aizoak, diruz josiak
Kantu, ez loik etzuen eghiten,
Dirudun ghizon bat beitzen.
Behin ere arghi hastiak
Lo bazeion igorten,
Zapatainaren kantiak
Zuen iratzarerazten.
Gure dirudunak zuen galthatzen
Zeren merkatian loa etzen salzen,
Edaria eta janharia bezalak.
Kantazalia bere jaureghiala
Du jinerazten
Eta galthatzen:
Errazu, ori,
Jaun Gregori,
Urthean zembat duzu irabazten?
—Urthean! dio zapatainak,
Nik eztit hola kontatzen
Ez eguna egun gainen ezarten;
Aski dit, ene fedia,
Urthe buriaren atzamaitia:
Egun bakoitchak ditazut emaiten
Bere oghia.
—Erradazu beraz,
Zer duzun egunaz
Irabazten?
—Behin ghehichago,
Ghero gutichago.
Min handia, jauna, min handia
(Hori ezpaliz gure irabazia
Lukezu ederki sorthia)
Min handia bai, urthe egunak
Zeren diren laurdenkatiak.
Phestek ghitizie lehertzen
Batek bester oghen dizie eghiten;
Eta bethi gure aphezak
Saindu berri zembaitez
Kargatzen tizu goiz mezak.
Dirudunak erri eghitez
Zapatainaren hitz hoiez
Erraiten do: nahi zitut egun
Aberatx eghin. Ehun
Lus hoiek hart zatzu,
Behar orduko beghira zatzu.
Zapatainak uste uken zien
Lurrak ehun urthez eman zien
Diru guzia zuela ikhusten.
Bere etcherat da joaiten.
Ezkaratz pian ditu gordatzen
Dirua eta boztarioak.
Adio kantiak:
Guri phena emailiaren
Irabaztian
Botza galdu ziren;
Etchetik loa zeion joan,
Etcheliar jin zeitzon phenak,
Aiherrak eta loxeriak.
Diru beghiratzen cgunaz
Ari zen, eta gauaz
Herotxik gathuek bazuten eghiten,
Dirua zeioten ebasten.
Ghizon gaichoak azkenian
Iratzartzen etzenaren etchera
Joan behar uken zian
Erraitera:
Emadatzu ene kantuak eta loak,
Eta hart zatzu zure lusak.
GHIZON ZAHARRA ETA HIRUR MUTHIL GAZTIAK.
48
Ghizon zahar bat lantatzen,
Lautan-hogoi urthetan ari zen.
—Onxa orano etche eghitia;
Baina adin hortan lantatzia
Zer erzokeria handia!
Zioten hirur muthil gaztek,
Haren aizo lehenek.
Jeinkoa! zer lan hortarik
Izanen duzu probetchurik?
Aitassoak beno
Zaharrago
Behar-zunuke izan.
Zeren (behar-dugu erran)
Beraz zure bizia
Gherozko lanez da kargatia?
Etzitela orhoit arren
Leheneko lanez baizik;
Utzatzu (onghi duzu eghinen)
Esparancha luziak
Eta gogo handiak:
Hoiek dituzu guriak.
—Eztira ere zienak,
Eraiten de ghizon chaharrak,
Gauza berant jinak
Llaburdu bizia;
Zerentako hilzia
Ziren egunez,
Bai eta ere enez,
Bardin beita tchostatzen.
Ziren orena eta enia
Ber thokian dirade egoiten.
Zoin gutarik zeru-arghiez
Azkenik da gozaturen?
Ehor mement batez
Segur deia izaten?
Ene haurren semeñoek
Zor ditazkete itzal hoiek:
Eztuzieia ghizon zuhurra
Besteren
Plazeren
Utzi nahi lan ghitera?
Lan honek plazer deit egun eghiten.
Bihar, zembait aldiz, ni niz gozaturen
Ene lanaz, eta ahal diot arguia
Hanitz aldiz ikhus ziren
Hil-herri zilo gainen.
Zaharrak erran zien eghia:
Hirur muthil hoietarik bata
Itho zen zoelarik Ameriketa;
Bestiak gherlan, aitzindaria
Izan nahiz, galdu zien bizia;
Hirur gharena erori zen
Zahain batetarik
Empheltatzen ari zelarik.
Zaharrak nigarrez izkiribatu zuen,
Haien kurutze gainean,
Nik hemen dudana erran.
ERZO BAT ETA ZUHUR BAT.
49
Erzo batek harrikalduka
Lasterkatzen zuen zuhur bat.
Honek itzulirik ghibelerat
Erran zeion: adichkidia,
Gauza eder duk eghiten;
Harzak lus hau; ghehiagoren
Irabazteko aski behiz akitzen.
Phena guziek irabazia
Umen die merechitia.
Igaraiten den ghizon hori so eghik;
Phakatzeko dirua badik.
Igor itzok hire dohainak,
Segur ditukek phakatiak.
Irabaziaz killikaturik,
Beste jaunari gure erhoa
Ber ghizan eghitera badoa.
Diruz etzen aldi hontan
Hura phakatia izan.
Muthil batek bertan jinik,
Gure ghizona atzamanik,
Onghi du azkamatzen,
Baita ere zaflatzen.
Erreghen ondoan holako erzoak
Badira, zure kostuz erri
Eghinerazle nausiari.
Hen ichilerazteko mathelak
Diretzia hauxiren?
Aski azkar menturaz
Etzinate izanen;
Igor itzatzu beraz
Mendeka ahal daitienari.
BI ADICHKIDIAK.
50
Bi adichkide Monomotapan
Bizi ziren;
Bataren gauza orotan
Bestia ere nausi zen.
Herri hartako adichkidiak
Balio, umen tu, gurekoak.
Gau batez bakoitcha lo zelarik,
Ilhum piaz probetchatzia gatik,
Adichkide bata ohetik jauzirik,
Lasterrez lagunaren etchera
Badoa, muthilen jaikiraztera.
Loak etche hartako atheak
Berekatu zituen.
Oheko adichkidia espantaturik,
Bere bolsa harturik,
Bertan da armatzen
Eta laguna ganat jinik
Derio erraiten:
Etzira hambat ibilten
Lo dutenian gendek eghiten;
Eta uste dizit ghizon zirela,
Hobeki igaraiteko loko dembora.
Jokian galdu zinukia
Zure diru guzia?
Ori ene bolsa.
Aharra zembait izan baduzu,
Onxa;
Hotx, ezpatarekin nuzu.
Ezta, derio adichkidiak
Gauza hoietarik bata ez bestia;
Hortako ori ene eskerrak.
Bena lo ninzalarik
Iduritu zitzaizt pichka bat tristia.
Eghia zela uste ukenik
Lasterrez honat jin nuzu;
Madarikatu amex batek
Ekarri nizu.
Adichkide hetarik zoinek
Hobeki zuen maithatzen?
Irakurzalia, zer zaik iduritzen?
Gauzak balio dik jakitia.
Eghiazko adichkidia
Ala gauza eztia!
Zure beharren ikhertzera
Badoa zure bihotz erdira;
Etzitu zu uzten
Beharraren erraitera.
Amexak, ez deusak dizu loxerazten,
Adichkidia han denian zerbaiten.
CHOIX DE FABLES
DE
LA FONTAINE,
TRADUITES EN VERS BASQUES,
PAR
J.-B. ARCHU,
Instituteur.
LA RÉOLE,
Imprimerie de Pasquier, p. du Turon.
1848.
Epitre Dédicatoire.
A MONSIEUR
L'ABBÉ DASSANCE,
VICAIRE-GÉNÉRAL DE MONTPELLIER
Et Chanoine honoraire de Paris
Monsieur L'Abbé,
L'amour que vous professez pour les lettres, et notamment pour tout ce qui est écrit en langue basque, m'engage à vous dédier la traduction, en idiome euskarien, d'un choix de fables de l'un des plus beaux génies de la France.
Le naturel, la simplicité, les graces et l'originalité animent les tableaux de La Fontaine. Si je ne les ai pas défigurés en les copiant, j'espère qu'ils pourront vous plaire.
Votre suffrage, Monsieur l'Abbé, me garantira l'approbation de nos compatriotes, et celle des philologues curieux de scruter les secrets d'un idiome digne, par son antiquité et par sa conservation mystérieuse, de l'attention des savants.
Je suis avec respect,
Monsieur l'Abbé,
Votre très humble et très
obéissant serviteur.
J.-B. ARCHU.
USKAL HERRIARI.
Igorten dautzut, herri maitia,
Ghezurtto batzu, hau da eghia,
Zure haurren tchostatzeko,
Menturaz hen skolatzeko.
Tchostatzia,
Skolatzia
Hanitz alditan
Ber thokietan
Egoten dia.
Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.