EUSCAL-ERRIJETACO
OLGUEETA TA DANTZEEN
NEURRIZCO-GATZ-OZPINDUBA

AITA PRAI BARTOLOME
SANTA TERESA,
MARQUINACO CARMEN
ORTOZECO
PREDICADORIAC PRESTAUBA.

IRUÑEAN. JOAQUIN DOMINGO
Nausijaren, eta Gaztiaren
Liburuguillaan.
Biar dan ondo izatiagaz.
1816 urtian.


JESU-CRISTO
GUEURE JAUN
CURUTZIAN JOSIJARI

¿Nori, Jauna, ceuri, baino besteri esquini neguijo nic, cartilla, edo liburu chiqui onetan lagunai opa deutsedan prutu guichija? Ecer badauca onic, ceuria da esquina guztietati. Bestia neuria. Curutze orretan ceure Gorputz biguna, ederra, garbija, ta Jaungoicozcua arantzaz, ta ultzez zulotuta, colpez zaurituta, azotez eratzita, autsez, ta luurrez ezainduta, biaztunez, ta ozpinez mingochtuta, odoltuta, illunduta, minduta, eseguita, burlaz, ta desondraz estalduta, oinac, ta besuac burdina zorrotzez josita, gueu gaiti illten zacustazanian bateti; ta besteti, itsutasun zorigaistico bategaz, ta ez-jaquin lainotsu bategaz etsaijac beretuta daucazala zoro zororic, ceure Odol Santubaren balijuagaz erosi, ta garbitutaco arimac ibiliera, ta olgueeta sarritaco nasaijetan, eureen luurrezco gorputz ustelcorrai nai, ta gusto laarrregui emotia gaiti; Ceuc ondo daquizun ustiagaz, ta neure arimaco, ta vijotceco gogoric zintzuenagaz, ceure escu jotsijeetara bialduten dot, Jesus Curutzecua, ibiliera, ta olgueta santubeen Neurria euqui leguizaneen Gatza, ta ezin leguizaneen Ozpina. Zeuc dakuszu, nire naija eguijazcua, ta arteza dana. Baita nire eguina ezer ezdana bere. Emon eguijozu bada, Jesus Maitia, Neurrizco Gatz-Ozpin oni ceure amodijuaren su vitzija, ixio, ta erre daguizan luurrezco gorputzetaco pecatubeen autsac, ta sortu daguijan gueure arimeetan ceure vildur santuba, ta gracija. Parcatu, Jauna, niri, Ceuri verba eguiten azartuba.

Olgueetia, ibiltia, demporia iragotia, aisia artutia, ta divertidutia dira, Cristinaubeen goguan, eguitadeetan, ta auan chito sarri davilzanac, ta oitura onai, edo galdubai ascotan izatia emoten deutseénac. Au gaiti aimbeste gauza esaten dira eureén gainian Escritura Sagraduban, Theologijaco, ta eracuste oneco liburubetan. Eureen izenagaz batiatuten dira, bai gorputz cansaubari atseen eraguiteco, bai buru necatuba arinduteco, ta bai osasun jausija sendotuteco, dagozan olgueta modu inocentiac. Ta bai, pecatuba, nasaitasuna, libertadia, desonestidadia, ta oitura impamiac beti oinian euquiteco, ta gueitubaz eruateco, arimeen arerijuac asmau dituban olgueeta galdubac bere. Icenac ez dirian leguez eureenez pecatuzcuac, ta dagozan leguez olgueeta batzuc ez chaarrac, pecatu ez diaranac, guztiac onzat emon gura lituquee mundubac, diabrubac, eta araguijac.

Alan olgueetiaren izenagaz, ta estalguijagaz eguiten dira, Cristandade guztia desondreetan daueen gachac, ta ainchinaco gentilac bere lotsaz baino, eguiten ez citubeen pecatubac. Oneen contra ixildu bagaric diadar eguiten davee Eleisiaren guiza aldi guztietaco Gurasuac, eta Eracuslaac. Baita Espiritu Santubac bere lecu ascotan, aitu gura dauenarentzat

Olgueeta guztien artian lecuric zabalena ta cer pensau gueijeen daucana, da dantzia. Lenago, edo gueruago, modu batera, edo bestera, guichiago, edo gueijago dantzetan ezdan olguetiac, ezdauca gatzic, ezdauca gustoric. Orregaiti aimbeste gauza esan dira, ta escribidu dira, Moisen demporati ona dantziaren gainian. Batzuc lau ormaren artian sartuta, dantziac berezco izatian daucazan asmo utsai jarraituta, escribidu eveenac. Ta bestiac, guizonaren naturaleza jausijari beguiratuta, Evangelijoco espiritubagaz naasteco dantzia eguiten daveen moduban, esaminauta, eureen gainian verba eguin daueenac. Areec esan dauee: dantzia berez ezdala pecatu. Ta bestiac: dantzia berez pecatu izan ez arren, eguiten dan moduban, ta naturaleza jausijac guizon, ta emacume naaste eguin leijan moduban, pecatu dala, edo pecatuco ocasino urrecua dala.

Menturaz ezda Cristandade guztian dantza desonestubagoric, ta lotsa guichiagocoric eguiten egun arguiz, euscal errijetan baino. Jazo leiteque au, gueure eusqueran casic ezer bere escribiduta ezdagualaco dantza galduben gainian. Bada izanic euscal errijetaco gentia cristinautasun andicua euren tratu, artu emon ta eguitade guztietan, dira chito nasaijac euren olganzaco dantzeetan.

Au gaiti pensau dot, azartu biar dodala naasteco dantzeen bereno madadicatuba azaldeetara, euscal errijetaco Cristinau itsubac, contuban jausi ditezan eureen uts eguite andi onetan. Ta ene ondoric beste batec argui gueijagogaz, pluma obiaguagaz, ta zelo Santubaguagaz amaitu daguijan sail au. Escatuten duseet guztiai: au iracurri, noberari ezbajuaco leguez, naasteco dantzai beguiratu, tan dantzarijac ondo ondo esaminau artian, ez naijela simplezat euqui.

1. CAPITULUBA

 

Olguetiaren gainian

§. I. Nos bait zetan, edo atan olguetia, naturaleciac escatuten davena, da.
§. II. Errazoezco olguetiac ezdau eragozten Jangoicoa servidutia.
§. III. Cristinauba Jangoicuagan aleguere izatia, gauza ona da.

§. I.

Nos bait zetan, edo atan olguetia, naturaleciac escatuten davena,da

Uts eguite atreviduba, to pena andija mereciduten dauena, da, cristinaubari Jangoicuac imini deutsan, baino legue astunagua, ta carga andijagua ipintia. Jangoicuaren leguia, ta ordenia arteza, arguija, ta santuba da. Cristinau guztiac icasi, ta gorde biar daveena, da. Baina ez, guichituta, mudauta, noberac gura daven moduban; ez bada Jaungoicuac, ta Elesia Ama Santiaren Espiriubac eracusten daven moduban. Jaungoicuac condeneetan davena, guizonac onzat emon ezin leguijee. Ez da, Jaungoicuac onzat emoten davena bere, guizonac condenan. Maldicinoe baten azpijan eragotzita dauca Jaungoicuac, gauza ona chaarra dala, ta gauza charra ona dala, eracustia. Propeta paltsuen lecuban conteetan ditu Jangoicuac, ta zamai andijaquin castiguetan ditu, eureen burutacinoiagaz leguia eguinda, Jangoicuaren esana balitz leguez, prediqueetan daveenac.

Au gaiti olguetiaren gainian verba eguiten danian, alderatu biar dira uts egiteco esquina bijac, beste edocein gauzatan leguez. Bata laarreguija, ta bestia guichijeguija. Batzuc zabalduten dituvee olgeetaac pecatuzcuetaraguino. Ta beste batzuc laburtuten ditubee gach bagacuac bere. Olgueeta asco dirian leguez pecatuzcuac, cristinaubac inos bere eguin biar ezditubanac; beste asco dagoz inocentiac, arimara gachic ezdacarreenac, ta naturaleciac escatuten ditu banac, errazoiaren legueti urten bagaric.

Olgueetia da, noberaren cer eguin nausijai, ta obligacinoiai ichita, goguac escatuten deutsan beste gauza baten, demporia iragotia. Ta au, nosic beinaco batzubetan naturaleciac escatuten daveena, da. Ezdago ezerbere munduban, inos ichi bagaric jarduteco, guizonac artuco leuquian cereguinic. Asmau vedi, naijeen dan gauzia, gueijeen gusteetan jacona, ta berari ichi bagaric beti vici biar badau, laster cansaucoda. Codicijoso batec gueijen nai davena, da diruba conteetia, ta poltsaan gordeetia. Baina, jagui bagaric beti jardum biar baleu, diruba conteetan, ta gordeetan; egun guichi barru gurataco litzaateque, biarra mudeetan. Guleru batec janian, ta edanian, dauca bere poz, ta gusto guztia. Baina, beti jaaten, ta edaaten egon biar baleu, laster aspertuco litzaateque. Jocolari batec jocuan dauca bere gogua. Baina, urte osuan egon biar baleu jocuari ichi bagaric, gainia etorrico lichaquio, jocuari isteco.

Beste ain beste dauquee, ta gogo betia emoten dabee, inos ichi bagaric equin ezquero, estudijuac, lanac, oracinoiac, errazubac, biarrac, luac, soinubac, dantziac, ta beste gauza guztiac. Ez beste gauza gaiti, ez bada, gueure genijuac, condecinoiac, edo naturaleciac beti sen baten, biar baten, edo gauza baten, gobait eguin bagaric, iraun ecindavelaco. Orregaiti cein arimaco, ta cein gorputzeco lanetan, arei ichita, nosbait atseetia, ta soseguetia, gueure izatiac, edo naturaleciac escatuten daven gaucia da

§. II.

Errazuazco olgueetiac, ezdau eragozten Jaungoioua servidutia.

Batzuc uste davee, olgueeta guztiac diriala libre cristinaubarenzat. Beste batzuc, ain dira condicinoe latcecuac, estubac, iraacijac, eta sicubac, ece, uste davee, olgueeta guztiac diriala chaarrac; ta, beti vijotz sicu, illum bategaz ezdavillenac, ezin Jaungoicua servidu leijala. Oneec, icusten badabee Praile bat, edo Monja bat, edo Sacerdote bat, nos bait barre eguiten, edo puscabat olgueetan galduba da. Iia ez dauca (oneen erechijan) ez erliginoric, ez Jaungoicoaren bildurric, ibiltia, ta olgueetia baino.

Bitzubac ust eguiten davee. Bada ez olgueeta guztiac dira onac; ez guztiac dira chaarrac, edo pecatuzcuac. Errazuazco olgueetiac, ta diversinojac ezdau eragozten Jaungoicua servidutia. Juicijozco Eracusla guztiac autor davee eguija au. Santo Tomas, Eleisiaren Eracusliac San Juan Evangelistiaren jazuagaz, ta Casianogaz esaten dau: Lanian diarduban gorputzac, nos bait atseen biar daven leguez; alan arimiac bere nos bait sosegau, atseen, edo arindu biar davela bere nequia, guero gogo obiagaz ostera equiteco bere cereguinai. San Prancisco Salesec beste ain beste esaten dau. Ta ecarten ditu exempluzat San Carlos Milangua, San Ignacio Loijolacua, ta Santa Isabel Ungaijaco Erreguina; ceintzuc nosbait jocuan, edo beste guaza inocenteetan divertituten cirian, Jaungoicuaren adisquide, ta Santu izatia atzeratu bagaric. Inos bere ez olgueetia, ta inor olgueetan ez icusi gura izatia, diñue Santo Tomasec, ta San Pranciscoc, dala vijotz gogorraren, baso usainecuaren, ta galdubaren, señalia. Beti tiraan daguan arija, laster etetenda. Beti postaan davilen zaldija, laster amaitutenda. Ta beti gauza bati ichi bagaric darraicon gogua, buruba, ta gorputza bere, laster galduten dira eurenez. Au ezaututa, Erliginoe Santubeen Burubac, eta Gurasuac, Santu izatiari ichi bagaric, eureen erregueleetan, ta ordenetan ipini eveen, batzuc gueijago, ta beste batzuc guichiago, Religiosuac, eta Religiosaac atseetaco, ta eureen neque egunianguac arinduteco demporia.

¿Esango dogu, Santu andi areec ez eveela euqui Ceruco arguija? ¿Edo, ez eveela ezautu Evangelijoco Espirituba? ¿Edo, ez citubeela ichi medijo segurubac eureen erliginoetan, gura davena, Santu izateco? Ezin esan guinai uts eguite andi baten beian.

Ezda olgueetia, edo diversinoia artu biar opicijoz, ta gogoz popuertraco lana, edo cereguina balitz leguez; ez bada gorputzari, ta entendimentubari atseen eraguiteco, ta gogo barrijagaz, ta animo gueijagogaz bere eguiquizunari jarraituteco. Gurariz, ta gogoz artuten badira olgueetaac, eurenez onac izan arren, olgueetaco borondate laarreguija gaiti, ezdira izango onac. Ta guichiago, edo gueijago eragotzico davee Jaungoicua servidutia. Baina alaco olgueetaco apicinoia, edo gurari laarreguija ezda errazuazcua arimaraco, Evangelijo Santubac eragotzita daucalaco. Errazuazco olgueetiac, esaten da bada, ezdabela eragozten Jaungoicua servidutia. Ez, aldia bateti, edo besteti erreguelati campora daguan olgueetia gasti.

§. III.

Cristinauba aleguere izatia ez da berez gauza chaarra

¡Ojala, mundutarrac ezautuco balevee eguija onen indar guztia! ¡Ojala, topauco balevee, daguan lecuban alegrija eguijazcua! ¡Ojala, pozu chistarretaco ur berdiai, ta mingochai ichita, juango balira vizitzaco iturri gozoco ur garbijac, ta pozgarrijaz edaatera! ¡Egitoco quipula garratzai larga, ta Ceruco Mana gozua gusteetara! Orduban ezautuco leuquee cristinaubac, ce gozua, ce alegueria, ta ce atseguinezcua dan gueure vizitzia.

Ez da gueure Jaungoicua ez zitala, ez urrija, ez prestubeza, ez tristia; ez bada arteza, zuzena, zabala, ugarija, vijotz nasaicua, ta alegueria, biar dan moduban, aitu ezquero. Ezdau Jaungoicuac condeneetan aleguere izatia, ta umore ona euquitia. Conciencija garbijac beragaz dacar, ezdaquit celaco contentu bat, poz bat, alegrija bat, ta esan ezinleijan, viotzeco nasaitasun bat, eta libertade bat. Espiritu Santubac lecu ascotan encargueetan deutscu Jaungoicuaren bildur Santuba; baina ezdau onec gueure vijotzetati quenduten alegrija eguijazcua. ¿Ceinbat lecutan Escritura Sagradubac esaten deutscu, poztu gaitezala, consolau gaitezala, ta alegrau gaitezala? ¿Cein bat bidar Eleisa Ama Santiac combideetan gaitu, aleguere egotera? Ezdogu Santubeen vizitzetan iracurten, munda bildur jacon tristeza larriric, ta vijotz illunic. Bai, arpeguijan aguiri jacuen alegrija, ta poza. Beste ascoren artian ene Ama Santa Teresa bat da asco, mundu guztiari aleguere izaten eracusteco. Batec irago euquezan trabajuric andijenac, ta luceenac irago cituban Santa Teresac, bai persecucinoiac, gorputzeco gaisoac, ta alaac, bai cereguin estubac, ta andijac, bai penitencijac, ta bai conciencijaco dudaac, quezcaac, eta penaac. Baina bein pusca baten baino, ez eban Santia inoc icutsi triste.

Sarri iragoten cituban Santa Teresac gau osuac oracinoian negarrez celdaan, edo coru baztar baten Jesus maitiaren aurrian, inoc ezecusala. Baina andi jaguiten zan, inos pena bat irago ez baleu leguez arpegui alegueriagaz. Sarri evilen, cilicijoz, ta alambre zorrotzez bere gorputz virginia lotu ta. Baina Teresaren vijotzian, arpeguijan, ta verbeetan ez eguan secula tristeza illunic. Alegrija gracijosa bat da Santa Teresaren marca aguirija. Au berau errenta orde ichi eutseen escribiduta Santiac bere Monjai, ta cristinau guztiai. Esaten dau: aleguere izatia dala devocinoiaren, ta vijotz onaren señalia... Poz artuten davela bere monjaac aleguere icusijagaz... Vizi ditezala espiritu alegueriagaz... Guztiequin tratau daguijeela, ta verba eguin daguijeela modu oneco alegrijagaz... Maria de San Josef, Sevilaco Priorari queseetan jacon Santa Teresa, villancicuac bialdu ez eutsazalaco. Bada naidot nic, esaten deutsa, ceuben artian olgueetia, ta alegreetia modu onagaz. Luurrezco vijotz tristiac, eta illunac ez dauca ain presta era ona, Jaungoicuari lecu zabala, nasaija, ta amodijozcua emoteco. Vijotz arguija, samurra, ta alegueria, pirmia, ta sendua izan ezquero, presta era obacua da milla vidar. Jaungoicua serviduteco. Ez da emen ezer esaten, pecatu eguinac arimara dacarren tristecia, ta penia gaiti. Ta ain guichi, pecatubac, eta pecatuzco gauzaac munduco zoruai emon oideutseen contentuba, edo alegrija gaiti. Pecatu eguinac dacarren penia, Jaungoicua gaiti bada, arimia alegrau, ta poztuten davena, da. Ta pecatubac dacarren poza, ta pusca bateco alegrija, eguijazco tristecia, penia, ta larrija, baino besteric ezda. Pecatarijac aleguere iruri arren, vijotza tristia, ta illuna dauca. Aleguere izatia gauza ona da: baina Jaungoicuagan, ta Jaungoicuagaz, ez pecatubagan, ta pecatubagaz.

Alegrija eguijazcua gura davenac, topau biardau, daguan lecuban; Jaungoicuagan, Ceruco ondasunetan, ta virtute santubetan. Beti izangoda eguiija, nos bait modu onian olgueetia, guere naturaleciac escatuten davena dala; ta vijotz triste illuna baino, arguija, ta alegueria berez, Jaungoicua, serviduteco, presta era obacua dala.

II. CAPITULUBA

§. I. Jaungoicua opendidu bagaric, celan olgau leitequian olgueetiaren beraren parteti.
§. II. Jaungoicua opendidu bagaric, celan olgau leitequian demporiaren parteti.

§. I.

Jaungoicua opendidu bagaric, celan divertidu leitequian olgueetiaren parteti

Pecatu ezdan moduban, celan olgau leitequian esatera orduco, jaquin biar da: Cristinau bacochac daucan leguez, aparteco echuria, aparteco guenijua, ta aparteco penseeta moduba; alan dauqueela gueijeenac aparteco gogua, bata gauza batian, ta bestia bestian divertiduteco, ta olgueetaco. Batzuc simpleza bategaz olgueetan dira, comedija baten, edo cecenetan baisen ondo. Cesar Augusto, Mundu guztiaren Aguintarija umiaquin donez, ala parezca olgueetan zan. Vianto, Lidiaco Erreguia, ugarasijuac artuten. Domiciano eulijac ilten. Artagerjes Erreguina, gorubetan. Alan beste ascoc, ezer bere ezdirian gauzac, artuten dituvee diversinoetzat. Onaco aparteco bacocharen gogoco olgueetac gaiti, ezin erreguela seguru bat imini legui. Izan leitequez onac, baita arin onac bere.

Juicijo on baten erreguela pera ecarri leguizan, ta casic gueijenac nai oiditubeen olgueetaac dira: Jocua, Eitza, Pasiua, Soinuba, ta dantzia. Ta eurac examinau biar dira, celan ez dirian charrac.

Jocua da olgueeta bat berez, inoc bere condeneetan ezdavena. Guraari laarreguijagaz, ta gogotasun vitzijagaz jocatuten bada, beti izango da paltia Jaungoicuaren veguijetan guichiago, edo gueijago. Bacocha bere laneetan cansauta daguanian, pusca baten jocuan olgueetia, berez pecatu dala, ezdau inoc esaten. Baina bagoz legue batzuc, jocuaren gainian gorde biar dirianac, ona izango bada.

1. Suerteco jocuac eragotzita dagoz legue guztietan, descuido utsecuac dirialaco. 2. Jococo diversisinoia artu biarda, demporia iragoteco, ez ango irabacija gaiti. 3. Jococo ornidute, edo tantu bacochian errial bat baino gueijaco jocatutia, eragotzita dago Espainaco legueetan aberatseentzat, ta guztientzat. Ta erriala bera escuban dala, ez guero pagueetacuan. Joco aldi bacochian ogueta amar ducat, baino gueijago jocatu ezinleguiz. Alan aguindutendau Carlos III. guere Errege Jaunac, leenagoco guere Erregue Jaun guztien jocuaren contraco leguiac onzat emonaz. Legue oneen contra jocuan irabazten dana, atzera biurtu biarda conciencijan, maisuric jaquituneenac dinuenez Santo Tomassegaz. 4. Suerteco jocuaz gainera beste jocu modu asco eragotzita dagoz Sercerdote jaunai, ta Eleisa guizonai. 5. Engañuzco jocuac beti dira chaarrac. 6. Eragotzitaco lecuban jocuan eguitia, jocua ona izan arren, ezda ondo. Nai davenac, jocuan eguiteco, echia, edo lecuba gau, ta egun prest euquitia, pecatuzat condeneetan davee Eracuslaac San Carlos Milanguagaz, inori pecatu eraguiteco, ocasinoia dalaco.

Esan dirian gauzeetán paltau bagaric, jocuan olgueetia ez da berez gauza chaarra. Erri batzubetan egotendira pelota lecubac, ta bolaalecubac, gentia divertiduteco. Au gauza chaarra ezda.

Eitza, ta arraincatzia dira olgueeta inocentiac, ta ascotan provechucuac. Echeco cereguineen, edo osasunaren caltian ezbada, libre dan demporan eitzian, ta arrainac artuten olgueetia, ezin inoc condenau legui.

Pasiua berez ez ona, ta ez chaarra da. Ascotan izango da ona. Buru necatuba arinduteco, edo osasuneraco pasietia gauza ona da, ta ascotan biarrecua. Baina inoc ucatu ezin legui, pasiuaren achaquijagaz gauza chaar asco eguiten diriana. Gurasuac, eta ugazabaac ez davee lò egon biar, seme alavaac, ta otseguiuac pasiora duazanian.

Soinuba da beste olgueeta bat berez inocentia. Edoceinec soinuba jolegui, pecatu eguin bagaric. Ainguerubac bere jo eveen Jesus jaijo zanian. Ceruban bere jotendavee. Eleiseetan bere jotenda. Soinuba joteco, erramientac bardinac izan ezarren, soinu guztiac dira bardinac, orain toqueetan danez. Cein organuba, cein biolina, cein guitarria, cein tambolina, cein trompia, cein sartain zaar bat, (baseerrijetaco viguireetan useetan dan leguez) guztiequin jotenda soinuba. Soinuba bada ona, ta oneracua, joiquijac bere onac dira. Soinuba bada pecaturacua, joiquijac, eta jotia bere pecatuzcuac dira orduban. Jobedi bada soinuba, gentia alegueretaco, baina ez pecaturaco.

Soinubari oidarraico dantzia. Soinubagaz, ta dantziagaz eguitenda piestia, sarauba, viguiria...

Dantziaren gauza asco escribidu dira. Dantziari bere izate utsian, edo, oinaquin soinubari celan jarraituten jacon bano, beguiratuten ezjacola, mila abonu esan leguiz bere pabore, ezertan paltau bagaric. Ta, jazo oidan, ta jazoten dan moduban, beguiratu ezquero, mila maldecinoe ezarten jacoz errazoiagaz. Eguiija da: Dantza galdubac noc zaintu asco dauqueez. Dantza zaliac azala lodija dauquee. Erremientaric zorrotzeenac dira motzac, pecatuzco dantzaac quenduteco. Tiroric zucenenac ez dira itura elduten. Colperic indartsubeenac airian gueratuten dira. Au buruban sartuta euquiarren, Euscal errijetan daguan baino, ez jaquite guichiago egon dein pecatuzco dantzeen gainian, ta Cristinaubac vitci ditezan jaquinaren gainera, pensau dot, eguiija batzuc arguitara ateratia.

Ta Dinot: I. Dantzan eguitia berez ezdala pecatu. Berez pecatu balitz, beti izango litzaateque.

II. Persona batec bacarrian, nai guizonezcuac, ta nai emacumiac dantzan eguitia, berez ezdala pecatu. David Erreguiac bere eguin evan Arca Santubaren aurrian. III. Guizonezcuac alcarregaz, emacume bagaric dantzan eguitia, gauza chaarragoric esan, edo, eguiten ezdaveela, ezdala pecatu. IV. Emacumiac alcarregaz guizonezco bagaric, ta canta, edo soinu indecente bagaric dantzan, edo pandanguan olgueetia, ez dala pecatu. Aaronen arreba Mariac bere eguin eban beste emacumeequin, soinuba jota, Faraonen escu gogorretati Isrrael librau zanian. Esan dirian modubetan dantzan eguitia, ta olgueetia, ezdau juicijozcoc condeneetan. Piloteac bere eguin euquian, caridadia galdu bagaric; ta cristinau guztiac bere eguin leguijee. Catigu dagozan emacumiai eragozten jacue dantzan bacarric eguitia, seiña galduteco, dauqueen arriscuba gaiti.

Beste guizon, ta emacumeen artian naaste eguiten dirian dantzaac, cer icusi asco dauquee.

Jazo leiteque, nos edo nos, pecatu ez izatia. Baina esan legui alaco dantzaac gaiti, Ene Ama Santa Teresac eun guzurren arteco eguiija giati esaten evana: ezda erraz, cinaan, eun guzurren artian eguiija bat aparteetan. Bada ezda asco errazago izango, guizon, ta emacumeen naasteco dantzeen artian pecatu bagaco bat aparteetan. Ezin ipini legui ordu bacocheraco, lecu bacocheraco, lagun bacocharentzat, ta dantza naastau bacocharentzat erreguela bat, nos dan pecatu mortala, nos dan veniala, edo nos ezdan pecatu, esateco. Esanda gueratuten da, celan olgau leitequian, Jaungoicua opendidu bagaric, olgueetiaren beraren parteti.

§. II.

Jaungoicua opendidu bagaric, celan olgau leitequian, demporiaren parteti.

Ibiltia, edo olgueetia, berez izan ezarren chaarra, edo pecatuzcua, izan leiteque demporiaren parteti. Ta au modu bitara, edo dempora gueijegui olgueetan iragoten dalaco; edo eragotzitaco demporaan olgueetan dalaco. Dempora laarreguijan irauten badau olgueetiac, izango da pecatu, edo mortala, edo veniala. Gauza guztiac dauquee eureen demporia, dino Espiritu Santubac. Ta olgueetiac bere euqui biardau bere errazuazco tercijua. Cristinaubeen estadubac, eta condicinoiac ez dira bardinac. Opicijuac, eta cereguinac bere ez. Osasuna, ta guenijua bere ez. Ta orregaiti ezin señalau legui guztientzat erreguela bat, olgueeta laarreguijagaz, nos, eta cetaraguiño pecatu eguiten dan, esateco. Beti izango da eguiija, Jaungoicuac ezgaitubala mundura ecarri, alperrerijan, ta olgueetan vizitzia iragoteco; ez bada, bacochac bere estaduban, ta opicijuan biarra eguiteco, beti izango da eguiija, errazoe zuzeneti aurreraco olgueetia, edo errazoiac, ta estadubac escatuten daven, baino dempora gueijago olgueetan iragotia, pecatu dala, veniala beti, ta ascotan mortala. Beti izango da eguiija, alperrerijac, ta olgueeta utsac dacazala asmo chaarrac, ta burutacinoe gaistuac. Beti izango da eguiija, Caballeruac, aciendia governeetaco, errijai exemplu ona emoteco, ta arimaac santututeco; Señoraac, echeco gauzai cobru emoteco, seme alavei, ta otseguinai dotrinia, ta Jaungoicua serviduten eracusteco, ta eureen arimai obeto cuidado eguiteco; Sacerdote Jaunac, liburu onac iracurteco, Jaungoicuaren Verbia eracusteco, Sacramentu Santubac Jesucristoren izenian eguiteco, ta cristinaubeen conciencijetaco duduac erabaguiten, tercijo baten jaquiteco; nequezarijac, opicialiac, Prailiac, monjaac... Dinot: eureen estaduco cereguinai cobru emoteco, biar daveen demporia, iragoten badavee oneec guztioc olgueetan, eguingo dabeela pecatu. ¡Oh, ceasco dirian, ta ce guichi compesetan dirian onetarico pecatubac! ¡Oh, ce guichi estimetan dan dempora santuba!

Olgueetia berez izan arren ona, izan leiteque chaarra, eragotzitaco demporaan dalaco. Aguirico olgueetac, eta diversinoe publicuac eragotzita dagoz Domeeca, ta jai osuetan, meza nausitaco, sermoetaco, visperetaco, procesinoeco, ta Altaraco Sacramentuban Jesus aguirijan daguan arteco demporeetan. Olgueetia, edo diversinoia inocentia izan arren, eragotzitaco demporaan bada, malecijaz jaztenda. Erri guztiaren oneraco Eleisaan cereguin Santubac eguiten dirian artian, ezdau Eleisa Ama Santiac parcatuten aguirico olgueetaric. Dinot: aguirico olgueetaric. Ez, ezcutubetacuac, echezulo, edo tabernetacuac ontzat emoten ditubalaco, ezbada, oneec erremedijau ezinda, areec eragozten ditubalaco. Ezda á, olgueetaco demporia; ezbada templu Santuban Jaungoicua alaveetaco demporia. Ta templura juan ezindanac, bere echian, edo egon lecuban Jaungoicuari gracijaac emoteco, ta misericordijac escatuteco demporia. Iracurri bitez Eleisiaren batzaarretaco erreguelaac. Inocencio XI. garren, Aita Santu Erromacuaren, ta Cristindadeco Erregue Jaun ascoren ordenaac, ta guztietan icusicoda, ce gauza chaarra, ta Jangoicuaren gorrotocua dan, alaco demporaan olgueetia.

Beste ain beste esaten da, nai Eleisiaren Burubac cristinaubai, nai Juezac bere aguindupecuai, nai ugazabaac otseguinai, nai gurasuac umiai eragotzita dauqueen demporaan, olgueetia gaiti. Bada oneec guztioc dauquee escubidia, bacochac bere lecuban, aguinduteco; ta aguinduban dagozanac, obeidu biar deutsee errazuazco ordeneetan. Ninivetarrac eguin eveen leguez. Evangelijo Santubac aguinduten deutscuna, arina, viguna, erraza, ta alegueria da, Jaungoicua ameetan davenarentzat. Gorde bedi legue Santuba, serbidu bedi Jesus, amau bedi Jesus, ta gauza guztiac biurtuco dira gueure oneraco, gueure consueloraco, ta alegrija eguijazcoraco.

III. CAPITULUBA

AMAIJA

Placeetan gizon, ta emacume naaste eguiten dirian dantzaac, avemarijetan tambolina isilduta, amaituten dirianac, Euscal-errijetan usetan dirian moduban, pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac dira.

§. I. Plazaco piestaraco gentia celan presteetan dan.
§. II. Plazaco piestia celan eguiten dan.
§. III. Escritura Sagradubac, ta Eleisiaren Gurasuac naasteco dantzaac gaiti dinuena.
§. IV. Teologija Sagradubaren Eracuslaac, ta Errazoiac eurac gaiti dinuena.

§. I.

Plaza-piestaraco gentia celan presteetan dan.

Ezda asco aobetian esatia: plazaco naasteco dantzaac avemarijetan gueratuten dirianac, tambolina isilduia, useetan dirian moduban, edo eguiten dirian moduban, pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac diriala, errazoiagaz proveetan ezbada. Onetaraco popuerzacua da examinetia: celan useetan dirian, edo eguiten dirian, ta, Espiritu Santubac, Eleisiaren gurasuac, Eracuslaac, ta errazoiac eurac gaiti cer dinuen; ta despeidaan dantzarijen errazoiac ce entzute mereciduten daveen. Au eguinagaz urtengo dau berecautan leguez goijan iminidan amaijac, edo conclusnoiac, nire erichijan. Errazoe arguijagua, ta jaquiturija altubagua dauqueenac ezautuco davee, ondo ataria dan, edo ez. Amaijari duda guztia, edo, aituten oiditubeen, achaquijaac quenduteco, esatenda: Plazaan arguitan tambolinagaz eguiten dirian naasteco dantzaac, Avemarijetan tambolina isilduta, gueratuten dirianac, Vizcaijan, ta Euscal errijetan useetan, ta eguiten dirian moduban, diriala eurenez pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac. Bardin esaten da beste modu baten: Dantzan eguitia berez pecatu izan ez arren, Euscal errijetaco piesteetan eguiten dan moduban, pecatu dala. Nai beste modu baten: Jazo oidanez, pecatu mortalaren beian dauqueela Cristinaubac obligacinoia, esan dirian dantzeetati apartetaco. Edo beste baten: aldaijan guztian, esan dan piesta dantzara juateco, vorondate presta, ta gogua ezauberaz daucanac, ta juan ezin dalaco peniagaz gueratuten danac, ocasinoe atan sartutia consentiduten davenian, eguiten davela pecatu. Despeida, edo conclusinoe oneec guztioc batera joten davee, edoceinec dacusen leguez. Gogoratu daigun bada, celan gentia presteetan dan Euscalerrijetan piestaraco, ta guero celan eguiten dirian.

Onetaraco zurtu belaarrijac, arguitu beguijac, ta ezautu ceuben pecaturic gueijenen erne lecuba. Plazaco dantzara duazanac, luxurijaren suba garretan euquiteco gueiric presteenac batuten ditubee eureetara. Edadia, Edana, Jantzija, Nasaitasuna, ta Estaduba.

I. Edadia. Plazaan tanbolinagaz dantzan eguiten daveenac, bai Guizonac, ta bai emacumiac, amazortzi urteti berrogueta amarrecuac dira. Egon leitequez gaztiaguac, ta zaarraguac bere; baina guichi. Plazaco piestia darabilleenac, dira, esan dan edadecuac. Mundu guztiac daqui, edade atan ce cereguin, ta lan andija dan, ixioquija subari urreratu bagaric bere, luxurijaren tentacinoiac goitutia. ¿Ete dira dantzaari oneec Sanson baino senduago? ¿David baino Santubago? Salomon baino jaquitunago? Areec ocasinoe chiquijaguan jausi cirian.

II. Edana. Piestara duazanac, piestia erdiz erdi daneco, trago bat edanda dagoz, bai guizonezcuac, ta bai emacumiac. Ez dinot, ordituta dagozala; ezbada ardaua edaateco eria guztiac, edo gueijeenac euqui daveela. Gueijenac, edo guztiac guichi, edo asco edan daveela. Ta areetati ascoc biar leuqueen baino, gueijago bere bai. Eurac esan oidaveen leguez: ija pusca bat ardauac alegueretuta. Mundu guztiac daqui bada; ardao pusca bat edanac, ta endemas cerbait gueijago edanac, errazoia illundu, gogua alegueretu, odola berotu, ta luxurijaren suba viztu eraguiten davena. Ta endamas guichitan edaaten davenari.

II. Edana. Piestara, duazanac, piestia erdiz erdi daneco, trago bat edanda dagoz, bai guizonezcuac, ta bai emacumiac. Ez dinot, ordituta dagozala; ezbada ardaua edaateco eria guztiac, edo gueijeenac euqui daveela. Gueijeenac, edo guztiac guichi, edo asco edan daveela. Ta areetati ascoc biar leuqueen baino, gueijago bere bai. Eurac esan oidaveen leguez, ija puscabat ardauac alegueretuta. Mundu guztiac daqui bada, ardao pusca bat, edanac, ta endamas cerbait gueijago edanac, errazoia illundu, gogua alegueretu, odola berotu, ta luxurijaren suba viztu eraguiten davena. Ta endamas guichitan edaaten davenari.

III. Jantzija. Plazaco piestara eruaten dan jantzija, da ain bat ederreena, ta edertuen iminija. Ainbat onduen buruti, biatzera apainduta, moduztauta, garbituta, orraztuta, aldaquijanac larrosia, cabelinia, ispliguba, edo beste bedar usain gozoco bat buruban, paparrian, edo escuban daveela, juaten dira plaza piestara, bai guizonac, ta bai mutillac, bai andraac, ta bai nescaac.

Dinot, nescaac, ezcondubagaco emacumiac gaiti, nescatillaac ez esatiarren. Bada nescatilliaren izenac, guztiac ondo daquijeen leguez, beragaz dauca errespetua, modestija, onestidadia, ta lotsoorra izatia. Ta modu atan piestaric piestara, ta dantzaric dantza guizon escu artian liquinduta, dabilzan emacume ezcondu bagacuac, ez dauqueen leguez, ez lotsaric, ez modestijaric, ez onestidaderic, ezin emon leguijue eguiijazco errazoian Nescatilliaren izen ondrauba, ezbada nesquiaren izena. Ez jaco beliari usua esaten, ezbada belia.

Dinot bada, piestara duazan guztiac, diriala ainbat onduen apaindubac; guztiac bacochari, ta bacochac guztiai ondo beguiratu daguijuen, erechi daquijuen, ta amau daguijezan. Au autor ezdaven dantzaariric ezdago piestaan, eguija esan gura davenian. ¿Ta ezda gauza jaquina, plazaco apaindurijac, ta gorputza ondo prestaubac luxurijari sarri dei eguiten deutsana, ta su gueijago emoten deutsana?

Ezda orain ezer esaten araco, edo bularrac berarijaz jasota, edo armatuta, edo paparra aguirijan, edo besuac bilosic, edo bilosic, baino ezasco obeto, daroiezan nesca, edo andraac gaiti. Dirianac diriala, coru loijagocuac dira oneec.

IV. Nasai-tasuna. Dantziari, ta piestiari jarraituten deutseenac, beste mandamentubac bere ardura guichigaz austen ditubeenac. Conciencija nasaicuac. Beguiratu errazoe onetan. Orraco plazaco piestetara utseguiten ezdaveenac, dinot, diriala pecatubaren bildur guichi dauqueenac. Bidao bat, edo juramentu bat alperric eguitia; meza bat ondo entzuten ez jaquitia; erdi entzunian, edo ondo entzun bagaric gueratutia; Jaijegun Santubetan jocuan, tavernaan, dantzan, edo errietaan egunic gueijena, ta gau zati bat iragotia; umiai aziera galduba emotia; gurasuac gaiti gura daveena umiac eguitia; justicijari, ta Cura jaunai lotsaric ez artutia; inori ezer ezparcatutia; edocein gaiti deungaro esatia; urtian bien, edo birritan, ta orduban celan bait, baño ez compeseetia; sarrijago compeseetan dirianai, Eleisaco cer eguin Santubetara juaten dirianai, ta, eurac leguez, nasai ez dirianai, barre, ta burla eguitia; Jaungoicuaren verbia, edo sermoeetan esaten dana, chanzatzat, ta barregueitzat artutia; verbeetan, ta eguitadeetan, elduten dirian lecu guztian, verdetasuna; ta indecencija eracustia... Nasaitasun au guztiau, dinot, edo, obeto esateco, pecatutequi au guztiau ez escrupulutzat, ez compesaquizuntzat bere artuten ez ditubeenac, dira, plazaan piestia eguiten daveenac.

V. Estaduba. Juaten dirianetati, gueijeenac dira libriac. Ezin ucatu legui, arriscu gueijago dauqueena edade ataco persona libriac, bai guizonezcuac, ta bai emacumiac, arimaco, ta gorputzeco onestidadia galduteco. Eguija da, guizon ezcondu batzuc bere bagoz, zaartuta, buruba urdinduta euqui arren, gaztiac baisen berdiac. Areec bere inundi albadaguijee, piestaan izango dira. Ta parian iragoten dan nesca bati, gueijago ezin badavee, maquiliaren puntiagaz bada bere, zabalduco deutsee luxurijaren atsa, sarritan icusten dan leguez. Emacume ezcondubac bere bagoz, inoren upaco ardaua edaaten daveenac, ascoren carinuari vijotzian lecu emoten deutseenac, ta zaartzan, besteric ezinda, ezcontza guintziari emoten deutseenac. Areec bere, oina jaso albadaguijee, an izango dira piestaan vegui zolijaquin. Verbeeta onetan ecer gueituta ezdaguana, piesta zale guztiac daquijee. Ta eguija esateco lecuban, au, ta gueijago eurac autor davee.

Emeti ateraten da contuba, ume condo batzuc apartau ezquero, beste plazara piestia eguitera batuten dan gentia, dala, luxurijazco gauza loijai inos gogua illundu ezdeutseenac. Castidadia galduteco tentacinoe bat Jaungoicua gaiti bacarric goitutia, cerdan, ondo ezdaquijeenac. Desonestidadeco escolaan atzijac, ta ibilijac; edo ataraco presteetan dirianac, bai ezcondubac, ta bai alargunac, bai mutillac, ta bai nescaac, ta bai beste estaducoric badago bere.

Eguijazco examina onetati ezaututenda arguiro: Piestara duazanac, diriala, luxrijaren suric gueijeen dauqueenac edadiaren parteti. Luxurijazco gauceetara gogua gueijen convideetan dáveenac apaindurijaren parteti: Castidadia galdubac penaric guichien emoten deutseenac, conciencija nasaijaren parteti: Ta condecinoa verdecuac estadubaren parteti.

Begoz bada orain puscabaten plazaan tambolinagaz, esandan moduco eun, berreun, laudeun, edo gueijago guizon, ta ermacume, sartueraan trago bat artuten, edo alcarri carinozco ezauberia emoten, beste plazaco dantziari, ta piestiari berez leguez, darraicozan gauza batzuc gogoratuten ditugun artian.

Piesta zaleentzat ezdago piesta eguna, baino priesacuagoric. Orduban dira, goix parteti eche viarrac gaztiac eguitia. Egun ataco, ta ascotan vijamoneco ganadu jaatecua echera batutia. Painueluac javoneetia, almidootutia; oineraco, ta gorputceraco jantijari puntubac artutia, caeleetia... Guztia da priesia piesta eguna, arrasteguijan piestara juatia gaiti. Ta gueijenian (ta endamas baseerijetan) aguinduten deutsee gurasuac, eta ugazabac gaztiai piestara, jai osua izan arren, onaco, ta alaco cer eguinac eguinda, andi aurrera, gura badavee. Piesta zaliac egun atan, mezatan Eleisaan egon arren, mezaric entzun ezdaveela, sinistu guinai, juzgu gaistoric eguin bagaric, gogua beste ardureetan euqui daveelaco. Itandu bequijue ondo, ta eurac esango davee.

Asco juaten dira piestara, gurasuac nai ez daveela. Beste asco, Aita, edo Ama eurai bidaoca dagozala. Beste asco, echecuac (endamas Aitac) ezdaquijeela, ixilic eguindaco jantijagaz. Nundi, eta celan oidirian piestaraco jantzijac, eta galaac emacume ascoren soinian, sobre daqui mundubac. Bada gauza jaquina da, guraso, ta ume ascoren arteco baque chaarrac, asarriac, bidauac, ta, eurac esan oidaveen legueez, impernucuen vitzitzia echian diriala piesta madaricatubac gaiti. Gurasuac umiai naidaveen piesteetan, ta naidaveen lagunaquin, gau, ta egun ibilten isteen ezdeutseelaco. Ta gura leuqueen soina, eguiten ezdeutseelaco. Ezdira gauza onec aaztubiar, piestaco dantceen gainian verbe eguiteco.

Beste asco juatendira gurasuen vorondatiagaz, ta echian eguindaco jantzijagaz. Baina alaco gurasuac, eurac bere piestaric piestara ibili zirianac, edo oraindino dabiltzanac. Desonestidadeco escolaan atzijac, ondo eldu bagacuac, zaartuta bere berdiac. Ta gurasuac celacuac, umiac alacuac. Aita verdiaren semia verdia. Ama loijaren alavia loija. Alaco guraso galdubac, aguineetati ura darjola, itanduco deutsa arratsian alaviari ¿ya dantzara ceinec eruan daven? Loba barriric echera ezbadacarree, beste desonestidade guztia umiac erabili arren adisquide chaarrequin, ez jaco alaco gurasuari coloreric mudauco. Umiac pecatu mortalian egon arren, ez deutsee ardura, plaziagazcua, ta mundubagazcua eguin ezquero. Dinodan guztia, eguiija dana, ezaututeco, inoc dudaric badauca, contu imini begui, ta icusico dau: Seme alabai, ta oseguinai piestetara, ta naasteco dantzeetara juateco libertadia ardura bagaric emoten deutseen gurasuac, ta ugazabaac, edocein lagun artetan esaten ditubeela verba desonestubac, ta lotsarizco errazoiac; ta eguiten ditubeela, arei darraicuezan azalquerija verdiac. Ezda beste testigantzaric biar, areec cer izan dirian, ezaututeco.

Aparteco arduria euqui dot beti, piesta, ta dantza zaliai dotrinia itanduteco. Ta ez davee sinistuco, provau ez daveenac, ce palta andija dauqueen. Ezdaquijee gueijeenac, salvetaco biar daveena. (Dei eguiten jaco emen Cura Jauneen, ta Conpesore Jaunen Zelo Santubari). Au gaiti bigarren, irugarren, laugarren, bostgarren, seigarren, ta zotzigarren Jaungoicuaren Aguindubetan pecatu mortaltzat, edo illgarritzat Eleisaco jaquitunac eracusten ditubeen, ta eurai jagocuezan gauza asco, chochaquerijac, ta simplezaac diriala, uste davee piesta zale ascoc. Ezdauqueez compesaquizuntzat bere. ¡Oh, ez jaquinaren sail madaricatubac! Plazaco piestiari Erri-oneetan berez leguez darraicozan gauza oneen ondoric, icusi daigun, celan eguiten dan plazaan piestia.

§. II.

Plazaco piestia celan eguiten dan.

Avemarijeetan tambilina ixilduta, gueratuteco piestia da, emen examineetan dana. ¡Oh! Au piesta santuba da: esango davee dantza zalliac. Ta pensau legui cerbait, gueijago ez daquijanac. Baina Vizcaico, ta Provinciaco piesteetan aut, ta utsa bat dira. Bideetaco echiac, celaijac, ta sasi onduac ateraten davee placiaren paltia. Ta nesca baten trompiac, edo soinubac tambolinarena. Ezpabere, esan daguijeela: ¿Tambolina avemarijeetan isildu arren, ceinbat juaten dirian echera, gavac demporaac emon bagaric? Gueijeenaz bere, inoc casuric eguin ez deutsan nesca epel bat, edo mutil macal bat. Beste guichi: ¿Ta nos palta dira piesta egunian plazaan, gavac ordubac emonda bere, gizonac, eta emacumiac? ¿Nun dauqueez echiac, ta noraguino juan biar davee, avemarijetan tambolina ixildu arren? ¡Ah! Au edoceinec daqui. Estalgui chaarra da, piestia ontzat emoteco, avemarijeetan tambolina ixilduten dala, esatia, Vizcaijan, ta Provincian. Justicijac bere au erremedijau ezin legui. Echeetan bai asarre andijac, ta pecatu mortalera elduten dirian ocasinoiac, ta escandalubac, ascotan, auzuac igarten deutseen tercijuan, gurasuen, ta umeen artian, piestati berandu echera juan dirialaco.

Gomuta onegaz guazan plazaco piestiari beguiratutera. Ez gente pilluari mordo baten. Ezbada gauza oneraco, edo chaarreraco jazoten dan moduban. Teologija Sagradubac guizonaren vorondatezco eguitade bacochari beguiratuten deutsan moduban. Beguiratu daijegun bacochari banaan, edo binaan, edo irunaan, dagozan moduban, ta daviltzan moduban. ¿Ya cer eguiten daveen? ¿ya cer esaten daveen? ¿ta cer icutsico dogu plazaco gente pilluaren artian? Dinot arima arimati; lotsa nasala escribiduten. Baina aguirico pecatubac dira, ta esan biar dira. An icusten da, edade arriscucuac, ardauac, apaindurijac, conciencija nasijac, ta oitura desonestubac daucan luxurija osua. Icusten da: dantzia ez davilen demporaan, nesca bat, bi, edo iru mutil bategaz, bigaz, edo irugaz alcarri escubac solbardaan, edo... iminita, verbeetan, ta maitequerijeetan dagozala. ¿Baina cer verba? Arimiari ondo gura deutsanac, alboti bere entzun biar ezditubanac. ¿Ta ce maitequerija? Escubaquin, veguijaquin, ta arpeguico geriagaz guztia luxurijaren suba darijona. Icusten an: dantzia asi dedinian, nescaac armatuta dagozala, avijan goseric daguan chorija amaren janarijaren zain leguez, nos noc dantzara eruango ete dituban, goguan dauqueen leunquerija, ondo eracusten daveela. Erri batzubetan nescaac asten davee, ta cumpliduten davee mutilez, edo guizonez dantzia. Itchusijago, ta lotsa galducuago baino ezda. Icusten da: dantzaraco esque juacozan andriari, edo nesquiari, eguiten deutsazala milla acinoe, ta menio indecente, daroianac, bai escuti oratuten deutsanian, ta bai dantzarijari entregueetan deutsanian, nesquiaren, edo andriaren aurrian saltoca, chico ezi bagaco, edo baso asto batzuc dirurijeela. Ta ceimbat indecencija gueijago eguiten deutseen, ain bat dago nesquia pozagoric labanquerijaren, ta liquinquerijaren vitsa darijola.

Modu onetan plazaan dantzia cumplidutenda. Dantzia cnmplduta laster, tambolinac esatendau: Nai davenac nai davena eguin daguijala, naastia, arin aringuia, arrebatua, ta pandangua joten ditubanian. Ya dagoz dantza atan guizonezcoric, edu emacume, edo mutilic, edo nesca. Guztiac, esan dan leguez, onestidadia galduteco ondo prestauta, escuz escu alcarri oratuta, naaste mutil biren erdijan nesca bat dala, noren seme, edo alaba dirian, asco gomuta ezdaveela.

Tambolinac dino: gura davenac, gura davena eguiteco, orduba dala. Ta egiija esateco, eguzquijari beguira bertan pecatu eguingo ezbadavee, beste desonestidade guztia lotsa bagaric airian darabilee dantza atan. Naaste atan entzuten dan, ta icusten dan guztia, da luxurijaren suba, ta queia. Batian dantza lucian arin aringa gorputzaquin alcar joten. Bestian pandanguan nos arpeguijaquin, nos besuaquin, nos sabeleequin, nos albuaquin alcar ez joco, bai joco nesca, ta mutil, menio desonestubac, ta lotsarizcuac gueratu bagaric eguiten deutseezala alcarri. Ta bestian cazubelaan, erlia leguez, mordo baten guizon, ta andra naaste. Ni esaten azartuten ez nasan ezaintasunac, alcarri eguiten deutseezala. Nescaac eurac bere, alacuac izan arren, ascotan coloriac gorrituta urteten daveela, andiscotiac dirialaco mordo ataco pecatubac gente arteraco. Dantza atan esaten dirian, ta entzuten dirian verba banacaac desonestubac. Beguiracuniac, eta alcarren geraac desonestubac. Mosu eguiteco, ta oratuteco meniuac, ta oratutiac desonestubac. Gorputzaquin alcar jotiac desonestubac. Oinaquin magal jotiac desonestubac. Escu estututiac desonestubac... Ta au guztiau dantza bacochian gueratu bagaric nescaac mutilai, ta mutilac nescai.

Ceimbat gavaren urrago, aimbat ezainago, nasaijago, ta zatarrago dantza bacocha. Dantzati urteten davee sarritan nescaac, eureen iruneco zapijac ascatuta, ta burucuac oquertuta, icusi bagaric sinistu ezin leguijan moduban. Ascotan dantza arinian, oin bijac laban eguinda, plaziaren erdijan jausita, gueratuten dira andrazcuac, inoc beguiratu biar ezdeutseen moduban, escuti dautsanac, colpez jaso artian; ta gente guztia arixe beguira chaloca. Dantzaan sartuten ezdirianac, edo dira, lutubac dauqueezanac; ta areec bere gogoz an dagoz. Edo dira, zaar ibilli ezin dirianac. Oneen condecinoia esanda gueratuda. Aguraac badira, ordituta asco. Atsuac badira, ta endamas seme alabaac an dauqueezanac, azerija ollua jaaten baino, pozagoric dagoz plaza baztar bateti, edo bentana zulo bateti dantziari beguira arrastegui guztian cansau bagaric. Edo dira, seina eguiteco andi dagozanac. Oneec bere vorondatez dantzaan dagoz. Baita bazuc gorputzez bere ocotzeraguinoco sabelagaz Justicijaren lotsa arin onian, ta naturaleciaren desondraan. Edo dira, dantzara inoc eruan ezditubanac. Oneec embidijaz, ta zeloz murmuretan, ta ernegueetan dagoz, inoc aintzat artu ezditubalaco. Ezdavee bein bacarric topau nescaac dirubagaz, dantzara noc eruan. Edo dira, adisquide maite bategaz bacarrian astirochubago egon gura daveenac, bestiac dantzan daviltzan artian. Oneec bere ija ezautubac dira, cer dirian. Beste guztiac dantzan daviltz.

Dantziaren despeidaan, edo amaijan ascotan, edo gueijeenian, mutila dua, dantzan erabili daven nesquiagaz, ta dagoz alcarregaz beste dantzara artian, endamas bere devocinoecua bada, prutia, edo erroscaac artuta. Areec dantzaan berotuta, carinua alcarri eracutsita, dantzara eruan daveelaco, nesquiac mutilari esquer ona carinoz emonda, bacarrian cer esango daveen, ta cer iragoco daveen, pensau begui, alaco ordubeen barri obeto daquijanac. Avemarijeetan gueratu dedilla tambolina. Ez, gueratu oidalaco piesta egunic erdijeetan, ta guichijagotan bere. Baina izan dedilla alan. Bada despeidaco gentiaren urteneria da guztien aazcarrija. Guztiac dacuseela, ta dantzubeela, eguiten dira urtenera ziquin atan nesqueen, ta mutileen artian, noc nori asco ez daquijala naastian, tocamentu loijac, oratute loijac, mosuca loijac, escuca loijac, pecaturaco convit erabaguijac, ta beste luxurijaren asmuac topau dituban, ta esan leguizan verdequerija altubac, clarubac, ta zatarrac. Nesca batac egiten dau garraasi bat. Bestiac silijo bat. Bestia asarratuta, asten da lotsagalduco diadarca. Bestiac bardin eguiten deutsa bidao bat, oratu deutsan mutilari, edo guizonari, orducua ija guztizcua dalaco. Alan duaz plazati echeruz aldi baten naastian, ta morduan ajuica, diadarca, barreca, ta oratuca, luxurijaren pestia, ta atsa darijuela, bacocha bere laguna gana, ta bidera batu artian. Echia urrinago dauqueenac, urteten davee, oidanez, leenago plazati. Urraago dauqueenac, berandubago. Baina gavac ordubac emonda bere, ez dira palta, ez plazaan, ta ez bideetan nescaac, eta mutilac. Piestati echeruz nequez dua inor bacarric, ordirenbat ezbada. Gueijenian nesca bat, ta mutil bat alcarri escuti, edo samati oratuta. Edo nescabat mutil biren erdijan; edo mutil bat nesca biren erdijan, alcarri dautseela, esandan moduban. Ta gueijeenac, aurrecuac ondorenguai, ta ondoric duazanac, aurrerago duazanai, burla desonestubac alcarri eguiten. Nesca bat, mutil bat albuan ezdavela, piestati echera nequez. Areec bidian illunian (bada avemarijeetan tambolina ixildu zanian, plazati urten eveen leenenaz) edo legua bat bidian, edo legua erdijan, edo gueijaguan echeetara artian cer eguin aldaguijeen, amar urteco umiac bere baquijee.

Cale barruco dantzarijac ez dira segurubago gueratuten eureen tambolin egunetan, bestiac baino. Ta onen errazoia emongo da zortzigarren errespuestaan, emen esaten danaz gainera, itsuba, ta gorra ez daguanac, aituteco, ta ezauteco tercijuan.

Ara emen, celan eguiten dirian placeetaco piestaac. Ecer bere ezdot esan, gueituta. Bai asco guichituta, zatarquerija desonestu guztiac paperian ez imintiarren. Gueure errijeetaco piesta bat, edo bi asi, ta amaitu contuz icusi ditubanac, ta euscal errijeetaco gentiaren, ta echeen barri daquijanac, ez deuts ucatuco, esan dodan verba bat. Piestetan sarri gogoz ibili dana, bada, esango dau: dauqueen baino, echura obia emon deutseedala. Ta ez dira emen contuban sartuten, dantzia emon jacuelaco, edo emon ez jacuelaco, Copradijeetaco, ta albo-errijeetaco gentiac atera oidituban ocasinoiac, gorrotuac, vengantzaac, burrucac, maquilacaac, ta guizon illtiac bere bai, izan arren casic piesta guztietan guichiago, edo gueijago. Ichi daguijeegun bada tertcijo onetan Plazaco Dantzai. Ta icusi daigun, Espiritu Santubac, ta Eleisiaren Gurasuac cer dinuen naasteco dantzaac gaiti.

§. III.

Escritura Sagradubac, eta Eleisiaren Gurasuac naasteco dantzaac gaiti dinuena.

Lecu ascotan esaten deuscu Escritura Sagradubac, ce condicinoetacuac dirian naasteco dantzaac. Ez da nire gogua, guztiac ez, ece guichiago bere emen imintia. Testamentu zaarreco, ta barrico liburu guztietan dagoz sentencija, edo esan era batzuc, pedia daucan cristinaubari, icara eraguin leguijueenac. Iracurri bediz Job, Isaias, Daniel, Salomon, Evangelijua, ta San Paulo, ta eurac quenduco deutsee, salvau gura davenari, ocasinoe galdu areetan ta arei darraicuezan pecatu impameetan sartuteco gogua. Esan bat, edo bi gogoratuco ditut, gueure placeetaco dantceen sarija ondo autor daveenac. Dino Espiritu Santubac lecu baten: Ganadu aldriac leguez, urteten davee pecatarijeen umiac soinubagaz; dantzan, ta saltoca daviltz soinubaren otsian; eureen egunac iragoten ditubee aleguere, ta pozic, ta istante baten jausten dira impernura. Et in puncto ad inferna descendunt. Beste lecubaten dino: Emacume dantzaarijaganic apartau zaite, bere artiagaz, ta encantubagaz galdu ez zaguizan. Ne forte pereas in efficacia illius. Beste batzuc iracurten davee: Cantaarijaganic. San Ciprianoren erichijan bijac, emacume dantzarija, ta cantaarija bardinac dira, guizonac galduteco. Beste lecubaten dino Espiritu Santubac: Siongo alabao ibili ziriala, eureen burubac jasota, samaac armatuta, apainduta veguiracune maiteetan escubaquin chaloca, ta oinaquin dantzan. Alan ibili dirialaco, Jaungoicuac quenduco deutseezala siongo alabai eureen apaindurijaac, mutilduco deutseezala eureen burubac; ta emongo deutseela buruco apaindurijaren lecuban calva gorrija, loreen lecuban calva gorrija, loreen lecuban atsa, ta cinteen lecuban cordelac, ta cilicijua. Escritura Sagraduco lecu oneetan (beste jazo, ta esan ascori ichita) gueure piesteetaco dantza madaricatubac Jaungoicuaren gorrotua, ta zamaija eureen gainian dauqueena, edoceinec dacuts.

Naasteco dantza impameen gainian Eleisiaren Gurasuac, ta Santubac dacarreezan errazoe asarriac, esatez amaitu ezin leguiz. San Juan Crisostomoc esaten dau: Dantza nasaija daguan lecuban, dago diabruba. Ez eutscuzan Jaungoicuac oinac emon, dantzan eguiteco; ezbada modestijaz pausu eguiteco. Piesta orreetan diabrubac dantzan eguiten dau; ta demoninuen aguacillac engaineetan ditubee guizonac... Oraingo dantzeetan ezjaco samia ebaten San Juan Boutistari; baina illten dira cristinaubeen arimac. San Efrenec dino: Ez dedilla inor engainau. Inoc bere ezin servidu leguizala ugazaba bi. Inoc bere ezin leguijala, Jaungoicua serbidu, ta diabrubagaz dantzaan eguin... Dantzia daguan lecuban, dagozala oquerrerija guztiac. An daguala emacume galdu lecuba, Aingueruben tristecia, ta diabrubeen poza, ta piestia. Goxian Eleisan, ta arrats aldian dantzan diardubana, goxian Jaungoicuagaz, ta arrats aldian diabrubagaz daguala. San Ambrosioc, San Ciprianoc, ta Tertulianoc gueijago escribidu eveen piesta galdubeen, ta naasteco dantceen contra. Gueure errijetaco piesteetan, ta dantzeetan icusten da, areec condeneetan ditubeen pecatubac, ta oquerrerijac. San Ambrosioc dino: juicijua, ta modestija daucanac, ezdavela dantzan eguiten... Adulterijuaren alabia dala, dantzan eguiten davena... San Ciprianoc dino: ¿Ce zoraquerijac artu ete ditu cristinaubac... demoninuac asmautaco dantza loijac, onac diriala esateco? Santo Tomasec dino San Agustinegaz: Domequeetan, ta jai egunetan dantzan eguitia, pecatu andijagua dala, soluan nabasen, edo echian gorubetan eguitia baino. Obeto gordeco eveela, (edo pecatu guichiagogaz) Judegubac zapatuba nabasen, edo gorubetan eguinagaz, dantzan eguinagaz baino.

San Basilioc dino naasteco dantceetan daviltzan emacumiac gaiti: ¿Ceintzuc gaiti negar eguingo ete dot? ¿Ala ezcondu bagacuac gaiti, ala ezcondubac gaiti? Ezcondu bagacuac virginidadia galduta, viurtuten dira echeetara. Ta ezcondubac ezdeutsee castidadia gordeetan Senarrai. Bada dantzan daviltzan emacumeetati, banacaren batzuc gueratuten badira gorputz osuagaz: (pornicau bagaric) areec bere arimaco castidadia galduta, loituten dira. Santu onen erichijan; ¿nos contauco ete cituban Eleisa Ama Santiac, edo nos iminico etelituque virgineen artian, Erri oneetaco piesteetan, ta naasteco danceetan ibili dirian emacume libriac, guero santa andi eguingo balira bere? Bada, dinuanez, inoc ezautu ezin leguizan banacaac, baino ez da gueratuten gorputz osuagaz. Ta areec bere arimaco castidadia galduten davee dantceetan. San Antoninoc dino: Dantzarijac diabrubari bidia presteetan deutseela, diabrubagaz impernuban aguertuco diriala... Soloco coco saltocarijac laboria galduten daven leguez, emacume dantzarijac arimaac galduten ditubeela... Dantziac impernuco pozuti urten davela... Impernuco labati quee atsitubac urteten daven leguez, naasteco dantzeetati luxurijaren subac urteten davela... Guizon, ta emacumeen naasteco dantzia demoninuac darabilela, arimac, galduteco... San Carlos Millango Obispo andijac, ta guiza aldi oneetaco Eleisiaren Arguijac liburu oso bat escribidu evan dantza naastecuen contra emeretci capitulugaz, ta amairu conclusinoe, edo amaigaz. An eracusten dau Santubac Eleisaco Gurasuen, jaquituneen, ta errazoiaren goitute osuagaz, esan dirian naasteco dantzai jarraitutia pecatu mortala dana. Ta dino: Naasteco dantzaan oidan nasaitasunari, ta ocasinoiari veguiratu ezquero, ez dauca, inoc cetan pensau, estubac gariala, naasteco dantziari jarraitutia pecatu mortala dala, eracusten dogunian.

Au da Eleisiaren Gurasuen verbetia naasteco dantza galdubeen contra. Ez cirian Guraso santu, ta Ceruco dotriniaren Eracusla Jaquitun areec, gueroco Escolau batzuc leguez, dantzaac per se, ta per accidens, secundum se, ta per abusum, in genere suo, ta per malitiam erabaguiten ibili. Ezbada beguiratu eutseen guizon, ta emacumeen arteco naasteco dantziari, guiza aldi guztietan jazo dan moduban, jazoten dan moduban, ta jazoco dan moduban, (eguiten bada) Adanen seme alabaac vitzi dirian artian. Au ondo ezaututa, ondo sinistuta, Jaungoicuaren Mandatari areec eureen liburubeetan esanda ichi eveen cristinau guztienzat naasteco dantzaac gaiti. ordiquerija, gorrotua, murmuracinoia, sobervija, Batio-ucatutia, sacrilegijua, luxurija, pornicacinoia, ta beste pecatu ezainac gaiti esan eveen baixen deungaro. Guizon, ta emacumen naasteco dantziari esaten deutsee Eleisaco Santubac verbaan verbaan: Impernuco pozuba, Babilonijaco labia, Errijetaco pestia, pecatu guztien erne lecuba, luxurijaren escolia castidadiaren galdugarrija, diabrubaren chirrintolia, satanasaren saria, demoninuen jocua, piestia, sortia, Jesucristoren desondragarrija, cristinaubeen lotsagarrija, Bautizmoco promeseen ucagarrija, Ainguerubeen tristecia, Virgineen ondamendija, adulterijoguina, lapurguina, gorrotoguina, zeloguina...

Au esaten davee Santubac naasteco dantzaac gaiti. ¿Cer esango eveen, gueure placeetaco dantza desondraubac asi, ta amaitu, echian urteten daneti, ta sartu artian, icusi balitubee? ¿Nos absolviduco eveen guraso bat, edo ume bat, berarijaz olguetia gaiti dantza madaricatu orreetan davilena, ta ibilteco ustia daucana? Eurai itandu. Eleisa Ama Santiaren Batzaarretaco neurgarrijac, ta Cristandadeco Aguintatari Jaunen ordenaac bere bardin condeneetan ditubee naasteco dantzaac. Baina. ¿Ce Cristandadeco? Erromaco gentileenac iracurten dira dantza galdubeen contra, Errijeetaco, ta pamelijetaco baquia, ta matrimoniuac galduten ditubeelaco. Esandanagaz aaztu bagaric, icusi daigun, teologija Sagradubaren Eracuslaac, ta errazoiac eurac gaiti dinuana.

§. IV.

Theologubac, ta Errazoiac naasteco dantzaac gaiti dinuana.

Ezda nire gogua, sail au luzatutia. Ezbada aimbat laburren, ta arguiruen imintia. Liburu andijac escribidu leguiz, asco cansau bagaric, leenagoco guiza aldeijetacuac esandaveena, batuten asi ezquero. Eleisiaren Gurasuac gorrotoz beguiratu badeutsee naasteco dantzai, areen ondorengo Teologu, edo Moralistaric juicijozcuenac ez deutsee obeto beguiratuten. Dinot: Juicijozcuenac. Bada beste gauzaric escribidu daveenac, inoc iracurten ez ditu, eureen inocencijari, ta penseeta modubari barreeguiteco baino. Bat, edo biren esanac nic iminico ditut, ta beste batzuc icentau.

Leleengo lecuba errazoiagaz euqui biardau Benedicto XIV. ez estutzat, ez nasaizat iracurla batec bere ezdaucanac. Onec dino, beste Santu, ta Eracusla asco icentauta: Guizon, ta emacumeen arteco dantza naastaubac, eurenez pecatu izan ez arren, eguiten dirian moduban, pecatu diriala. Cura Jaunai, ta compesore jaunai jagocuela, guizon, ta emacume guztiai ondo aituten emotia: Ce ocasinoe andija, ta peligruba daguan naasteco dantceetan: ta, pecatu eguiteco peligru andira, duazala, ara duazanac. Belarmino Cardenal, Jesuita Veneragarrijac dino: Adulterijua, ta pornicacinoia pecatu badira, ezdaquijala berac, guizon, ta emacume naaste dantzan ibiltia, celan pecatu izango ezdan; dantziac atara convideetan davela ta... Zuc, dino Cardenal Jaunac, gaztetasunaren subari ezarten deutsazu ardauaren suba, juan, ta etorri, egon, ta ibili, ta cantau eguiten dozu nescaaquin: ¿ta ez dot nic zu gaiti gauza chaarric pensauco?

Aita Paulo Seineri, Italijaco Misinoe jaquitunac, ta Zelotsubac, leenagoco Eracusleen esan era guztiac bardinduta, ta alcartuta, eracusten dau: Dantzia berez pecatu izan ezarren, eguitendan moduban, naasteco dantzia luxurijaren viztugarrija, ta berogarrija dala; ta chito errazto iragoten dala pecatu izatera. Casuistaac bere ez daveela au ucatu. Ez bada, naasteco dantzaan pecatu eguiteco daguan ocasinoia gaiti, guztiac eracutsi daveela Eleisaco Santubaquin, dantzaac pecatu mortalecuac diriana. Aita Baltasar francolinoc dino: Eguzquijaren urten erati sartu eraraguinoco jaquitun guztiac condeneetan ditubeela naasteco dantzaac Jaungoicuaren contraco pecatu anditzat. Dotrina au berau eracusten davee, bacochac bere lecuban, ta bere sailari jagocan moduban: Natal Alexandro, Juan Pontas, Lamet, Gerson, Salviano, Juan Nider, Colet, Reiffest, Ferraris, Geneto, Marchant, Comp. Salm., El R. P. Fr. Diego de Cadiz, Mansi, Pouget, R. P. Fr. Francisco Antonio de Palacios, D. Juan Antonio de Moguel... Empin esan daigun erabatera San Carlos Milango Obispo Jaunagaz: neque vero hodie quisquam est paulo prudentior, qui choaeas non detestetur. Edo, esan daigun Bendicto XIV.: Eleisaco erregueleen, Santubeen, ta Eracusleen dotriniari ichita, libertadia, ta nasaitasuna gura daveenac, verba eguiten daveela naasteco dantzeen pavore. Infelices Abogados del libertinage esaten deutsee alacuai Benedicto XIV. Ezdago, Jaungoicuaren leguia eracusteco, uste onagaz plumia escuban artu davenic, ez casuistaric, ez Provabilistaric, celan eguiten dirian entzun ezquero, gueure placeetaco dantza naastaubac, pecatu mortalaren beeco ocasinoetzat emoten ezditubanic. ¿Baina cer eguingo davee guichiago, dotrinia daquijeenac, ta juicijua dauqueenac, berarijaz gentia engaineetara ezbaduaz, pecatu eraguiteco? ¿Ezdau Evangelijoco eracutsijaren errazoe aguirijac au esaten? Icusi daigun.

ERRAZOIA

Errazoe au ezaututeco, ez daiguzan contuban sartu, gueure placeetaco dantzaac diriala medijo zucen, errijeetan, Copradijeetan, ta pamelijetan jagui oidirian ocasinoiac, burrucac ta lutzaroco gorrotuac; vengueetaco atajadiaren zain urrengo piesta egunera, edo erromedija egunera artian egotiac; gurasuen, ta umeen arteco bidauac, baque chaarra, ta gaineco eguneetan alcarri verbaric eguin gura eza... Ezdaigun contuban sartu, piesta eguna, jaijeguna bada, egun guztia diabruba, munduba, ta araguija serbiduten iragotia; Jaungoicuagaz bere ez acordeetia; ta, verbeeta onian, mezaric bere ez entzutia. Ezdaigun contuban sartu, piestia, ta dantzia dala medijo baseerri echeetan eguiten dirian castu alperricacuac, vanidadezcuac, ta neurri bagacuac. Baquidaz Vizcaijan, eurac zinuenez, piesta egun bacocheco castuba eun ducategaz eguiten ezdabeen baseerri echiac. Ta urte ascotan alan. Ezdaiguzan contuban sartu, plazaraco ta piestaraco eguiten dirian lapurretac, ta andi ateraten dirian ordiquerijac, joco charrac, ta beste maldadiac. Alderatu daiguzan oneec guztioc buruti simplezatzat, ta chochaquerijatzat, errijetaco dantza egun guztietan, bat ichi bagaric, jazo arren.

Ta esan daigun: Castidadiaren contra diriala pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac. Ezgaitezan aaztu, Erri oneetaco placeetaco dantzaac celan eguiten dirian. Gogoratu daigun, Escritura Sagradubac, Eleisaco Santubac, ta Jaquitunac eurac gaiti dinuena. Iracurri daiguzan, Eleisiac condenauta daucazan, luxurijari su emoten deutseen, ta aren ocasinoiac parcatuten ditubeen esanera galdubac, Proposicinoe condenaubac. Alexandro VII. 40, ta 41. Inozencio XI. 1, 51, 57, 58, 60, 62 ta 63. Alexandro VIII. 2.... Nasaitu daigun dotrina au, aldaigun guztia, dantza zaliai gusto emoteco. Ta, Eracuslaric oneenac, ta gueijeenac esan arren, vorondatez, ta ezauberaz izan ezquero, ezdaguala seigarren aguindu Santubaren contra, beste aguindu ascotan leguez, gauza guichiric, edo pecatu venialic. Imini daigun dudaan gauza au. Ta esan daigun: Castidadiaren contra pensamentu, verba, gurari, edo eguitade loi bati pusca baten vijotzian ezauberaz, ta naiz lecu emon deutsanac, guichiia, ta ecer eza dala, berac uste izan arren, ezdavela jaquingo erijotzaco ordu artian, ala pecatu mortala, ala veniala eguin daven. Evangelijoco eracutsiti asco urten bagaric, Eracuslaric gueijeenac esango deutseela: Pecatu mortala dala, alan castidadiaren contraco gauza loijari ezauberaz vijotzian lecu emotia. Baina onei guztioi erabatera ichita, guazan gueure sailaren itura zucen zucen, ta esan daigun.

Cristinaubeen dotrinaan castidadiaren contraco pecatu mortala da, premina bagaric verba desonestubac esatia, gustoz barre eguinda entzutia oratute, edo tocamentu desonestubac eguitia, inoc eguin daguijozan istia, escuca loijac eguitia, ta noberari eguiten bestiai istia; endamas guizonezcuac emacumiai. ta emacumiac guizonezcuai. Baita pecatu mortala da, alaco gauza loijac esateco, eguiteco, entzuteco, icusteco, erasoteco, ta eraguiteco ocasinoera, ta peligrura bere guraz vorondatez, ta ezauberaz premina bagaric juatia, ta alaco lecuban egotia bere.

Baita da eguiija, plazaco piestara, ta dantzara duazanac, (guztiz itsubac, eta gorrac, edo umiac ezbadira) ondo daquijeela bigarren juate aldico: juaten dirian guztian, edo piestaruz, edo piestaan, edo piestia amaituta, edo obeto esateco, leleengoti azquenera luxurija guztiaren testigu izatera duazana. Ondo daquijeela: Castidadiaren contraco pecatu mortalac, verba loijac, eta zatarrac; escuca ezainac, eta desonestubac gorputzaquin alcar jote lotsarizcuac; chancheetan venetan pecatu eguiteco convit clarubac; mosuca ziquinac, ta errazoe indecentiac, ta itchusijac; ondo daquijeela, dinot, bai guizonac, ta bai andraac, bai mutilac, ta bai nescaac, duazan guztian, luxurijaren sutegui, ta ats ziquin au guztiau, ta gueijago icusico daveena, entzungo daveena, ta sentiduco daveena. Ondo daquijeela (beticua dalaco) eurai bere sarritan, edo gueijeenian, edo beti esan deutseezana, ta eguin deutseezana pecatu zatar, loi areec guztiac. Baita: ez guichitan, ezbada gueijeenian, ta gueijeenac beti, eurac bere esan ditubeela, ta eguin ditubeela loiquerija areec; ta besteen esanagaz, ta eguinagaz barre eguinda alegrau diriala. Ezin inoc ucatu legui, dantza zaliac au ondo daquijeena.

Baita eguija da, guizonac, eta emacumiac, mutilac, ta nescaac eceren bere premina bagaric, ez cleituban, ez aciendaan, ez osasunian oneraric, edo provechuric ez dauqueela, eureen guraz, ta naiz, veguijai, belaarrijai, ta gorputzari gusto emotia gaiti, eureen-burubac eracustia gaiti, ta esandan, saltsa ziquin pecatuzcuan ibiltia gaiti, duazala dantzara. Duazala, luxurijazco pecatu mortalac esaten dirian, entzuten dirian, penseetan dirian, icusten dirian, eguiten dirian, ta eraguiten dirian ocasinoe jaquinera. Ta, esanac, eguinac, ta eraguina ontzat omoten ditubeen lecura, edo bidera.

¿Ta au onan izan ezquero, esango dau, Evangelijua sinuistuten davenec, edo Eleisa Ama Santiaren semec, alaco dantza galdubeetara bere guraz juatia, ezdala pecatu? ¿Iracurri dau inoc cristandadeco liburutan, alaco ocasinoe jaquinera premina bagaric bere naiz juatia, ezdala pecatu mortala? Esandaigun bada: Euscal errijetan, esandan moduban, ta jazoten dan moduban, ta jazoten dan moduban, plazaan tambolinagaz eguiten dirian naasteco dantzaac, avemarijeetan tambolina ixildu arren, pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac diriala. Necesidade, ta premina bagaric, ondo daquijeela, juaten dirialaco, castidadiaren contraco pecatu mortalac aguirijan beti eguiten dirian olgueetara, ta dantzara.

Esandaigun gueijago: Ez daucala compesorec Eleisaco dotriniaren erreguela, edo neurgarriric, ez Eracusleen esanic, alaco dantceetara duazanac, leen juana garbatu, ta ostera ez juateco asmua artu artian, pecatubeetati ascatu, edo absolvidu leguizala, esaten deutsanic. Ezdago onaco eracutsiric Eleisa Ama Santaan. Ezin compesorec pecatubeetari librau legui, alan pecatu dan ocasinoe jaquinera, bere guraz doiana, ocasinoiari isteco verbia emon artian.

Ara emen cerbait arguituta, asieraan imini neban amaija, edo Conclusinoia. Plazaco dantzaac celan eguiten dirian esanagaz: Espiritu Santubari, ta Eleisiaren Gurasuai entzunagaz: Ta gueure sinistuquizunen Eracuslac, ta Errazoiac eurac gaiti dinuenagaz. Bitati bat. Edo provau, dantza plazaco orreec, esandan moduban, eguiten ezdiriala: ta, Escritura Sagradubaren, Eleisaco Gurasuen, ta Eracusleen liburubetati ateradirian esanac, guzurrac diriala: ta; imini dan Errazoiac bere zatijeetan uts uniac daucazala, ta ondo amaituten ezdavela. Edo autortu, ta compesau: esandirian dantzaac, pecatu mortaleco ocasinoe urrecuac diriala; ta oni darraicona.

IV. CAPITULUBA

 

Erromedijen, Biguiren, ta Saraubeen gainian

§. I. ¿Cer dirian Erromedijac?
§. II. ¿Cer dirian Biguiraac?
§. III. ¿Cer dirian Saraubac?

§. I.

¿Cer dirian Erromedijac?

Dantza zaleen urten erai, edo argumentubai erantzutera orduco, pensau dot, erabagui biar ditudala, cer dirian Erromedijac, Biguiraac, ta Saraubac. Oneen ondoric eranzungo jacue erabatera guztien erraparubai.

Erromedija gaiti ezda emen beste gauzaric aituten; ezbada promesaren, Santubaren, edo Santiaren achequijagaz ervestera juanda, errico, ta ervesteco guizon, emacume naaste vidian, ta erromedijaco lecuban eguiten daveen piestia, ta dantzia. Erricuentzaco da piesta eguna, ta ervestecuentzaco Erromedija eguna. Erromedija batzuc eguiten dira Errijetaco Eleiseetara. Baina gueijeenac basoco, edo mendiren bateco Ermitara. Nic incentau bagaric, daqui gentiac ondo, onetarico Ermita asco dagozana Vizcaijan, ta Provincijan. Ta urrin Errijetati legua ascuan gentia juan oidana erromedijara piesta egunian. Ermiteetaco Erromedijac nos asi zirian, cegaiti asi zirian, ta dagozan tercijora celan etorri dirian, esatia, sail luciagua da, ta orain paltaric eguiten ezdavena.

Esaten da bada: Tambolinagaz piestia, ta naasteco dantzia eguitendan erromedijara, dantzan naaste eguitera, olgueetara, ta ibiltera juatia, inocenteen bat ezbada, pecatu mortala dala besteentzat. I. Plazaco dantceen contra esan dirian errazoiac gaiti. II. Erromedijeetaco piestaac vide luciagocuac dirialaco. Juan, edo etorri, ta ascotan juan, ta etorri gavaz eguiten dirialaco. III. Alaco erromedijeetaco dantceetara, ta piestara genteric nasaijeena, ta galdubeena juan oidalaco. IV Guizonezcuac, ta emacumiac naaste lotsa bagaric, escandaluba emoten daveela, videetan bere irago oidirialaco. Au gaiti, plazaco dantza naastauba ocasinoe urrecua bada, esan dan leguez, erromedijeetacua deungaagua da. Inoc eguingo baleu promesa ez jaquinian, erromedija egunian santuba, edo santia visiteeco, uste dot, egun atan, esan dan moduco piesta, ta dantza nasaija an eguitia, asco dala, promesa beste egun bateraco isteeco, ocasinoera ez juatia gaiti. Erromedijara juanda, an ibilteco achequijatzat, eguin badau promesa, gazte ascoc, gurasuac engaineetaco, eguin oiditubeen leguez, uste dot, ezdala promes valijocua, ta ezdaguala cobru emonquizunic. Ezda Santuba, edo Santia ondreetan alaco piesta, ta dantzeetan, ezbada diabruba. Ezda emen ecer esaten, erromedija eguna domeequia, edo jaiosua bada, egun à videetan, ta vertan guizon, ta emacume naaste dantzan chilibituen, pandereten, trompeen, edo nesqueen soinubagaz iragotia gaiti. Bada au, irugarren Aguindubaren contra berez pecatu mortala dana, edoceinec daqui, edo jaquin biar dau.

§. II.

¿Cer dirian Biguiraac?

Biguiraac dira beste olgueeta batzuc baseerri echeetan mutilac, eta nescaac gavaz eguiten ditubeenac. Olgueeta oneec guztiz dira ezainac, ta galdubac. Eguija da, ija eeche guichitan eguiten dira. Ta auzuac ondo derichuela, baten bere ez. Onetarico Biguiraac izaten dira Baseerrijeetan, edo ezpatetiaren, edo gorubetiaren, artozuritutiaren, edo gazteen aparimerijenda batan ondoric. Auzo eraco, ta urrinagoco nescaac, eta mutilac batuten dira Biguiria eguiten dan echera gavaz, ta naaste eguiten davee lotsa bagaric, naidaveen guztia. Ez oida ezcaratceo suba baino beste arguiric, ta bera bere ez beti ixiota. Gente guztia dago, edo davil nastian. Batian campora urten, bestian barrura sartu. Bestian ezcaratz baztar baten illunian; bestian dantzan, edo pandanguan, edo beste asmo chaarragoren bat eguiten. Biguireetan eguiten dira gauza batzuc ain loijac, eta desonestubac, eze, turcubac eurac bere lotsatuco litzatequez, icusico balitubee.

Umia nintzanian, Biguira baten edo bitan neuc icusi, ta entzun nituban ziquinquerijaac ez ezcaratz, baztar baten, edo apartian isilic, ezbada oguetaz lagun asco nesca, ta mutil egozan ezcaratz betian claru guztien aurrian, ezin esan legui, ce ezainac cirian. Ume condua nintzan, baina ondo daucat goguan, noc cer esan evan, ta cer eguin evan, ta celan guztiac olgueetan cirian. Ezdira bada predicadoreen pulpitoco esanagaz inocenteen vegijac arguituten; ezbada ceubeen echeetaco verba, ta eguite deungueequin. Biguiriaren demporia da gava. Gavaz juan, gavaz ibili, ta gavaz etorri. Emacume ezconduric inos bere ez, edo chito nequez. Guizon ezconduric bere ez, berdescaren batzuc ezbada. Mutilac, eta nescaac dira, illuna baino beste testiguric ezdauqueela, cein, baino, cein nasaijago, to lotsa galducuago, Biguiria eguiten daveenac. Biguiraan eguiten dira olgueeta modu asco dantziaz, ta pandanguaz ostian. Oneen icenac ondo daquijeez baseerritarrac, nic esan bagaric bere. Baina guztiac dira desonestubac, ta chito ezainac.

Biguiria gaiti esaten da bada: I. Bere echian Biguiria eguiten inori isteen deutsanac, eguiten davela pecatu mortala, echian lecu emon deutseelaco. II. Besteen pecatubac bere echeco Burubaren conciencijara duazala. III. Biguiraan alan dantzan, pandanguan, ta asmo loijeetan dabiltzanac, eguiten daveela pecatu mortala. Ataraco gauzaac entzuteco, icusteco, eguiteco... ocasinoe aguirian, ta jaquinian eureen guraz sartuten dirialaco. Ta ezda asco esatia: guedil nenguan lecuti artuta, dantzara biguiraan eruan nindubeen, emacume ascoc esan oidaveen leguez, eureen burubac garbituteco. Lotsa guichico mutil, edo guizon batec atera legui, colpez artuta, dantzara, edo pandangora biguiraan, bere lecuban gueldi daguan emacumia, edo nescatillia. Baina, gura badau, laster librauco da naaste atati. Bada derrigorrian, ta berac nai ezdavela, ez dantzan, ta ez pandanguan eguingo dau inoc agaz. Onaco achaquijaac ezdeutsaz inos sinistuten emacumiari, juicijua daucanac. Eurac naidaveelaco, dira eureen dantzaac, ta pecatubac. ¿Ce guichi eguingo leuqueen alaco nescaac dantzan... Morrosco bategaz? ¿Cegaiti? Morroscuagaz olgau gura ezdaveelaco. Nai ezbalebee, bestec bere eraguingo ez leusquijue. IV. Alan Biguiraco olgueeta desonestuban daviltzanac, inoc absolvidu ezin leguiz, eguinac garbatu, ta ez eguiteco asmua, edo proposituba artu artian. Ta ain guichi, bere echian biguiria eguiten davena.

Ezpatetara, gorubetara, edo beste gau biar batera juatia, ta an, esandan moduban, biguiraan ibiltia, gauza bi dira. Bata emacume, ta nescatilla ondrau ascoc eguiten davee, bestia eguin bagaric. Ascoc auzo eraco artu emonai cobru emoten deutsee, biguiraco naaste loiric eureen echeetan eguiten ichi bagaric; ta inoren echera duazanian eguin bagaric. Bestiac bere eguin leguijee, nai izan ezquero.

§. III.

¿Saraubac cer dirian?

Sarauba, esatenda emen, dala, andi eche baten guizon, eta emacume naaste gavaz eguiten daveen dantzia, ta olgueetia, echeco, ta campoco, eureetarico edocein barruban sartuten diriala. Onetarico saraubac, eta Biguiraac alcarren lagunac dira. Biguirara auzo eracuac duazan leguez; saraura bere auzo eracuac duaz. Biguiria gavaz eguiten dan leguez, sarauba bere bai. Biguirara gaztiac duazan leguez gueijeenian; Saraura bere bai. Nequezarijeen sarauba da Biguiria. Ta andiquijeen Biguiria da Sarauba. Icenac mudeetan dira. Olgueetia ta desonestidadia bijeetan davil airian. Ezdago Jaungoicuaren aurrian Donic, ez Doinaric, ezbada eguite onac, edo chaarrac. Baseerrico mutilac, eta nescaac eche baten sartuta, gavaz olgueeta loijeetan ibiltia pecatu bada; andi echeetaco Jaunac, eta Seinorac, Zaldunac, eta Damaac gavian alcarregana batuta, dantza, ta olgueeta nasaijeetan naaste ibiltia bere, pecatu da. Itanduco baleustee: ¿Cein dirian chaarrago, Biguiria, ala Sarauba? Esango neuque: Biguiria zatarrago, ta itchusijago; Baina sarauba chaarrago, ta gachtsubago, edo malecijotsubago. Biguiraan colpe baten emoten jacue veguijai, ta belaarrijai castidadiaren contraco lotsaari andijagua: Baina sarauban emoten jacue araguijari, ta luxurijari su gorijagua. Bijeetan: bai biguiraan, ta bai sarauban dauca luxurijac mai presta janari ugarijagaz. Baina sarauban obeto guisauba, ta gozuagua. Ta au errazoe asco gaiti.

I. Sarauco gentiaren jantzi armatuba gaiti. Bada gente apainduba, ta ondo baino obeto apainduba juatenda andiquijeen Biguirara. Ezdinot ecer, araco bularrac, idunac, ta besuac aguirijan, edo guztiz aguirijan baino, araguijaren sugarrijago, Andiquijeen Biguirara daruezan andra, edo nesca loijac gaiti. Ezbada dinot, Caballero, edo Zaldun, Señora, edo Dama, dana dala, juaten dala, ondo apainduta Biguirara. II. Andiquijeen aziera biguna, ta leuna gaiti. III. Eureen malecija aurreratuba, ta gacheraco jaquiturija goixtarra gaiti. IV. Eureen gorputz atseenac, ta guichi domaubac gaiti. V. Eureen Biguireetaco musica, ta canta indecente, ta odolberozailiac gaiti, ceintzuc dirian luxurijaren azoguia, ta araguijaren sugarria. Saraubari darraicozan condecinoe oneec, airian darabilee olgueeta galdu areetan luxurijaren suba, ta desonestidadia. Ta oraindino gueijago, Tertulianoc dinuan leguez, eureen Saraubetaco luxurija inos oztu ezdaquijuen, neguban bere jantzita euquiten ditubee Andiquijac eureen Biguira, edo Saraulecubac. Bada, baseerrijeetaco Biguiraac badira pecatu mortalecuac, esandirian errazoiac gaiti. Andiecheetaco Saraubac malecija gueijago, luxurija sutsubago, ta pecatu gueijago dauqueenac, dira. Alan: pecatu mortala da, esandan leguez, Sarauba eguiteco, salia, edo echia gentiari emotia. Pecatu mortaleraco vidia inori emoten jacolaco. Pecatu mortaleco ocasinoe urrecua da alaco sarauco dantza nastia, ta olgueeta indecentia. Baita, bere naiz alaco dantza naastau loijan ibiltia bere. Ta, eguina garbatuta, ostera ez eguiteco, asmua artu artian, ez Caballeruac, ez Seinoraac, ez Zaldunac, ez Damaac ezdagoz prest compeseetaco; ezin inoc absolvidu leguiz. Iracurri bedi, erraza da ta, leen izentau dan Aita Cadizen carta juicijozcua. Noverac obeto ezbadaqui, an icusico dau: cer dirian Saraubac, ta Saraudunac.

Emeti ateraten dan contuba, da, plazaco naasteco, Erromedijetaco, Biguireetaco, ta saraubeetaco, esan dirian, dantzai jarraitutia, pecatu mortala, edo illgarrija dala. Onen errazoia da, esan dirian olgueetaac, pecatu mortaleco ocasino urrecuac izatia. Plazaco, erromedijaco, biguiraco, ta sarauco dantzaan, guizon, ta emacume naaste eguiten danian, beti dagoz verba loijac, escuca desonestubac, eguitade torpiac, menio lotsarizuac, ta luxurijaren azalqueria zainac. Onaco Eleisa Ama Santiac pecatu mortaltzat eracusita daucazan gauza desonestubac, edo castidadiaren contracuac, esan, entzun, icusi, ta, edo noberari, edo albocuari, naidavela, edo nai ezdavela, eguiten sentidu bagaric, ez da olgueeta impernuco areetati echian sartuten inor amarreti irutan: Begaz Plazaco, erromedijaco, biguiraco, ta Sarauco dantza naastaubac, castidadiaren contraco pecatu mortala dirian gauza desonestubac, esateco, entzuteco, ta sentiduteco ocasinoe urrecuac dira. Pecatu mortalaren beian eragotzita dagozan castidadiaren contraco gauzaac, esateco, edo eguiteco, edo entzuteco, edo eraguiteco ocasinoe urrecora bere guraz juatia, olgueetia gaiti, ta gorputzari gusto emotia gaiti beste premina, edo necesidade andiren bat bagaric; beti da pecatu mortala. Begaz esandan dantza loi, ta naastaubetara, premina andi bat bagaric eureen gustoz olgueetia gaiti duazanac, eguiten davee pecatu mortala. Bitati bat. Edo esan: noberaren naizco, ta vorondatezco escuca, mosuca, oratute, ta verba desonestubac mutil, ta nesca, zaar, ta gazteen artian eguitia, edo eguiten istia, ezdala pecatu mortala. Edo autortu; icentau dirian olgueeta desonestubeetara bere guraz premina bagaric juatia, pecatu mortala dala. Leleengua esaten ezda cristinauric azartuten. Bada sinistu bigarrena. Ta euqui plazaco, Erromedijaco, Biguiraco, ta Sarauco dantza desonestu orreec pecatu mortaltzat, edo pecatu mortaleco ocasinoe urrecotzat.

Esandan ibilteetara, olgueetia gaiti, gorputzari gusto emotia gaiti, duazanac, nai davee pecatuco ocasinoe urrecua: Pecatuco ocasinoe urrecua nai davenac, nai dau pecatu peligruba: Pecatu peligruba nai davenac, nai dau pecatuba: Pecatuba nai davenac, ez dauca pecatubaren gorrotoric, ez damuric: Pecatubaren gorrotoric, eta damuric ezdaucana, inoc pecatuti absolvidu, edo librau ezin legui. Begaz esandan plazaco, erromedijaco, biguiraco, ta sarauco dantzeetara, ta olgueeta loijeetara eureen gustoz, ibiltia gaiti, olgueetia gaiti, ta gorputzari gusto emotia gaiti, jaquinaz duazanac, leen juana garbatu, ta ostera ez juateco verbia emon artian, inoc pecatuti ascatu, edo absolvidu ezin leguiz.

Zurtu, compesore jaunac, ta contu, ceubeen arimac, ta dantzarijeenac impernura eruan ezdaguizuzan. Errazoe onec, ustedot, ezdauca uts uneric Evangelijo Santuco eracutsijan. Esan dot leen: amarreti iru bidar ezdiriala echian sartuten, pecatu mortala dan gauza ezainen bat irago bagaric, ene errazoia proveetaco, asco dalaco. Baina oidanez, ta izan leitequianez, (itsubac, ta gorrac ezbadira) juaten dirian bacochian, ez bein, ta birritan, ezbada zortzi, edo amar bidar bere jazoten jacuez, esan dirian desonestidadiac, ta pecatubac. Ta au eurac autor davee, juicijo onera elduten dirianian, edo Jaungoicuac vijotzian icututen deutseenian, ondo compeseetaco.

Errazoe onen errespuestaric ezin topau izan dot nic, neure conciencijaren deijac ixilduteco, sarri gura izan arren. Icusidot, eldunasan Euscal errijeetan, ta ez guichitan, gogo bat, nasaitasun bat, ta ezdaquit celaco empeinu bat, esan dirian olgueeta lotsarizcuetan, ta pecatuzcuetan, cristinaubac piesta eguneetan, ta gauric gueijeenian ibilteco, ta daviltzala chito ezain. Neure estadubaren cer eguin nausi-bategaz aaztu bagaric, ezin apartau izan nas, compesinoe asco entzuteti. Emen zan nire lana, ta conciencija isildu ezina. Nai neuquian, ta ascotan, (ta dinot cerubaren aurrian) dantza-zaliac absolvidutia, ostera ez eguiteco verbia escatu, edo emon eraguin bagaric. Asi nintzan, dantza zaliac esamineetan, baita Eleisiaren Eracuslaac, dantceen gainian cer dinuen iracurten bere. Ta ceinbat gueijago iracurrijago, ta ceinbat gueijago esaminaubago condecinoe, ta edade guztietaco persona dantzazaliac; aimbat topau dot ezainago, itchusijago, ta desonestubago dala, liburubac esaten daveena baino, naasteco dantzetan eguiten dana. Sinistuten dot, olgueeta madaricatu orreequin daucala satanasac itsututa Euscalerrijetaco genteric gueijeena. Sinistuten dot, Erri oneetan condeneetan dirianeetati, gueijeenac condeneetan diriala, olgueeta pecatuzco orreec diriala medijo.

Cerbait gaiti eracutsi eveen Alexandro Alex, jaquitun andijac, ta Guilermo Rodonacuac, (ta dacarreez San Carlos Milanguac, Lametec, ta beste ascoc) batac emacumia, ta bestiac guizonezcua exemplutzat artuta, dotrina bat, dantza zale gustiac goguan euqui daiqueena, eureen arimai ondo gura badeutsee. Itandu jacuen jaquitun andi arei: ¿ia emacume bat, edo guizonezco bat goguaz contrara, juan baino, ez juan naijago leuquiala, gurasuac, edo errespetozco personaren batec erregututen deutsalaco, nos, edo noscoren baten, banacaren baten naasteco dantzara juaten danac, ta dantzaan aimbat onestidaderic oneenagaz davilenac, eguiten daven pecatu mortala, ala veniala? Au itandu jacuen jaquitun Andi arei. Ta erantzun eveen: Ez ziriala eurac azartuten erabaguiten, ez pecatu mortala eguiten eveela; ta ezda eguiten ez eveela bere. Descuidoco baten baino ezdalaco, dantziari gorroto deutsala, ta goguaz contrara dalaco, ta aimbat moduric oneenagaz ibili dalaco, esan legui, dinuee, ezdavela pecatu mortalic eguin alan naasteco dantzara juan dan guizonac, edo emacumiac. Baina besteequin naasteco dantzaan sartu dalaco, ocasinoian bere buruba imini davelaco, besteen dantzia bera sartubagaz ontzat emondavelaco, ta bera dala medijo, bestiac pecatu eguin euqueelaco, ez dot pecatu mortaleti libreetan alaco emacumia, dino Alexandro Alexec. Ta ezda guizona bere, dino Guillermo Rodonacuac.

Nequezco baten, edo nosic beinaco descuidoren baten (raro) goguaz contrara edocein naasteco dantzatan sartuta, aimbat moduric oneenagaz ibilidan guizona, nai emacumia, libreetan ezbadavee pecatu mortaleti, Icentau dirian Eracusla pamaubac, ta beste ascoc: ¿Celan librauco ditubee, plazaco, erromedijaco, biguiraco, ta sarauco dantza desonestura eureen guraz, poz arren armatuta, aguineetati ura darijuela, duazan guizonac, eta emacumiac? ¿Mutilac, eta Nescaac? Ecelan bere ez. Inundi bere ez. Inoc bere ez. Dantza areec, ta olgueeta areec cer dirian daquijanec, inos bere ez.

Ezda naasteco dantza areetan pecatu bat bacarric eguiten. Ezbada asco escandaluco malecijagaz. Erijotzaco ordu artian ezdozu jaquingo, zu ibili zarian dantza, ta piesta orreetan, zu zariala medijo, bestiac ceimbat pecatu mortal eguin ditubeen, zuc igarri ez arren, ta aintzat euqui ez arren. ¿Cer desiau dozu ceuc? ¿Cer pensau dozu? ¿Cer amau dozu? ¿Cergaz vijotza poztuta, barre eguinda, gozatu dozu? ¿Cer consentidu dozu, ta eguindozu sarritan dantza, ta olgueeta galdu orreetan, bestiai entzunda, ta icusita? ¿Esan deutseezu bestiai, ceimbat pensamentu, gurari, ta desio pecatuzcori lecu emon deutsazun vijotzian, inoren eguinac icusita, ta esanac entzunda? ¿Conteetan deutsazuz inori, dantza orreetan, biguira orreetan, Sarau orreetan... eraguin deutsubeezan pecatubac? Bada zu zariala medijo, bestiac eguin ditubeenac bere, zuc ezdituzu jaquingo erijotzaco ordu artian. Orduban bai. Orduban jaquingo dozu, ciembat pecatu, ta ceintzuc eguin citubeen piesta, erromedija, biguira, ta sarau orreetan, zuri icusita, zuri entzunda, zuc ataraco vidia, ta escandaluba emonda. Orduban, erijotza erremedijo bagacuan jaquingo dozu, ceimbat arima diabrubaren sareperatu dituzun ceure dantza loijeetaco ibiltiagaz. Auda, zuc dantzara juanda, emondozun escandaluba. Onan galdu dituzu laguneen arimac. Au daquizula juan zara. Premina bagaric juan zara Olgueetia gaiti, ta ceure gorputzari gusto emotia gaiti, juan zara. Bada besteen pecatubetan bere parte zara. Au gaiti beste bagaric, dino San Carlos, Milango Obispo Juanac Santo Tomas, ta beste Eracuslaquin, pecatu mortala eguiten daveela, alaco dantceetara duazanac. Esan daigun bada ostera bere Santu Andijagaz beragaz: Ezgaizala inoc euqui estutzat, olgueeta madaricatu orreec pecatu mortalecotzat condeneetan ditugunian. edo Benedicto XiV: Pecatuba, libertadia, ta nasaitasuna nai daveen desdichaubac verba eguiten daveela, naasteco dantceen pavore. Ta icusi daigun, ce indar dauqueen dantza zaleen urteneraac, edo argumentubac.

V. CAPITULUBA

Dantceen pavoreco errazoiac, ta erantzunac.

§. I. Dantzaac ain deungaac balira, quendu eguingo litzaatequez.
§. II. Santo Tomasec dino: Dantzan eguitia ezdala pecatu.
§. III. San Prancisco Salesec Philoteari ez eutsan guztiz eragotzi dantzan eguitia.
§. IV. Abadiac, ta Prailiac bere juaten dira piesteetara, ta Saraubetan dantzan bere eguiten davee butzuc. Ain chaarrac balira, ez leuquee eguingo.
§. V. Piestetara, ta dantceetara juan arren, ez dot nic pecaturic eguiten.
§. VI. Dantceetan ez, ece Eleisaan bere pecatu eguin legui, nai davenac. Ara bere ez juan.
§. VII. Gaztiac cetan, edo atan olgau biar davee.
§. VIII. Obada alcarregaz plazaan, edo biguiraan, edo Sarauban olgueetia, ezcutubeetan gauza chaarraguac eguitia baino.

§. I.

Dantzaac ain deungaac balira, quendu eguingo litzatequez

Ezda heregeric aguertu mundura, eguijaren coloriagaz bere guzurrac jantzita, inocente ez jaquin asco engaineetaco, asmua artu ez davenic. Beste aimbeste jazoten da cristinaubeen arteco ecandu pecatuzco, ta oitura galdu ascogaz. Ta au berau, orain aita dogun sailaren gainian. Asco dagoz munduban, dantceetaco nasaitasuna, libertadia, ta luxurija zaintu, ta jaso gura daveenac, diabrubeen irabatzija guichitu ez dedin. Au jadijsteco, guzurrai emoten deutsee eguiijaren coloria. Burla eguiten deutsee pulpitoco Evengelijoco esanai. Trateetan ditubee simpletzat Compesoreric eldubeenac, ta errazoezcuenac. Conteetan ditubee chochaquerijazat pecatu mortal aguirijac. Pinteetan ditubee milla guzur, ta ipoin naastaugaz, Santubac, ta Santaac icentauta, castidadia aaztu eraguiten daveen, ta pecatuz josita dagotzan, olgueeta zorigaistocuac, biarrecuac, inocentiac, ta onac balira leguez. Ta engaineetan davee, oneraco baino, gacheraco prestaago daguan, gente guichi jaquin guztia condeneetaco bidera. Oneec badira Peluca dunac, edo Coroe dunac. ¡Oh! Ce predicadoriac diabrubarentzat. Ezdira eureen sermoiac irabatzi guichigaz gueratuco. Ara emen aitatuta, ecandu, ta oitura galdu asco beti oinian euquiteco sustraija. Qui habet aures audienti, audiat. Emen imini ditudan, ta esaminau gura ditudan dantza zaleen argumentubac, neuri ascotan, ta chito sarritan guizonac, eta emacumiac, zaarrac, eta gaztiac, ta areetati asco, salbeetaco duina dotrina ezdaquijenac, compesonarijuan iminijac dira. Oneetati leleengo argumentuba, edo urten eria da, esatia:

Dantzaac ain deungaac balira, quendu eguingo lituqueez guztiz: Ezdira guztiz quenduten: Begaz ezdira deungaac, edo pecatuzcuac.

Esandan baisen pecatuzcuac izan arren, ez dira quenduten. Ta echuria daucanez, guztiz quenduco bere ezdira.

Au obeto aituteco, gogoratu biardogu naasteco dantceen asi eria, ta celan cristinau errijeetara etorri zirian. San Ciprianoc, ta San Isidoroc esaten davee: Guizonac, eta emacumiac engaineetaco, bere sarian sartuteco, ta impernura eruateco, demoniuac asmau citubala dantzaac. San Ambrosioc dino: Munduco jaquitunen erichijan ordiquerijac, ta zoraquerijac ecarri ditubala dantzaac. Beste batzuc, seinalleetan deutsee dantzai erne lecuba. Ta esaten davee: Danen tribu, edo Castati datozala dantzaac. Oneec dinue: Danen castucuac ziriala, araco, urragorrizco idiscua emacumeen cirzilubaquin eguinda, Isrraeltarrai mendijan Jaungoictzat adorau eraguin eutseenac; ta Jaungoico eguijazcua ucatuta, dantzan eraguin eutseenac. Dan gaiti Espiritu Santubac esanda, dauca: Suguia leguez, edo sierpia leguez izango dala bere castia. Fiat Dan, sicut colober in via, et sicut cerastes in semita. Danen casta galdubari ezarri eutsan Jaungoicuac maldecinoia: Suguiac leguez, edo sierpiac leguez, pausu eguiteco, ta ibilteco. Bada munduban bada guiza castaric, suguia leguez davilenic, dantzaarijac dira. Dantzaarijac daviltz, suguia leguez, edo sierpia leguez, giraca, ta oquerca, buru zitala (Aurescuduna) an sartu, ta emen atera, batian ezcutau, ta bestian aguertu, ain laster onduan, cein guerrijan daravilela. Dantziaren giraac bere guztiac dira ezquerreracuac, ceindan, pausu eguiteco, ta ibilteco, alde madaricatuba Escritura Sagraduban. Danen casta gaistoti datorrelaco, emoten jaco dantziari oneetaco verbeeta ascotan bere erico icena. Bada Eusqueeraz, Erdeeraz, Prances, Italiano, Teutonico, ta beste ascotan, dinueenez, dantzia, dantza, danse, danser... esaten jaco olgueeta indecente ari. Nai dala Danen casta galduta, nai dala demoninua, nai dala ordiquerija, nai dala zoraquerija, dantzaac asmau ditubana, Guraso ondraubac dagqueez dantzarijac.

¿Baina celan etorri dira cristinau errijeetara dantza madaricatu orreec? ¿Celan? Etorri cirian bada Gentileetati cristinaubeetara. Ta guero gurasuetati umeetara. Gauza jaquina da, gentilac edocein izate artuten eveena Jaungoicotzat. Ta emoten eutseezan Jaungoico paltsuai eureen icenac. Jaungoico paltso areec ondreetaco, eguiten zitubeen eureen egunetan piestaac, dantzaac, ta beste olgueeta itchusi lotsarizcuac, Jaungoicuaren Ciudadeco Liburuban San Agustinec dinuan leguez. Oneec dira, araco ardaozco; odolezco, ta luxurija utsezco gentilen olgueeta loijac, ta guizatasunaren desondragarrijac, zeintzubetan guizonac, piestia eguiteco, pelietan cirian Artzaquin, Otsoaquin, ta Tigreequin, alcar ill artian.

Apostolu Santubac Evangelijua prediqueetara zabaldu cirianian, Israaelgo, ta Judeaco Erreinu chiqui bijac ichita, beste mundu guztia zan gentileena. Olgueeta odoltsubaquin, luxurijotsubaquin, ta ardaotsubaquin Jaungoico paltso asco, Marte, Jupiter, Baco, Venus, ta beste milla gauza loi Jaungoicotzat adoreetan citubeenena. Marte guerraguina ondreetaco: guizonac pelietan cirian alcar ill artian ezpataca alcarregaz; edo otsuaquin, ta artzaquin, batzubac ill artian. Baco ardao guina ondreetaco: guizonac, eta emacumiac maats mordotz, ta pampanuz jantzita, ordituta ibilten cirian dantzan naaste plazaric plaza, caleric cale. Venus loija ondreetaco: Guizon, ta emacume ordituta, biloxic ibilten cirian naaste, guztien aguirijan dantzan, ta edocein gauza loi eguiten. Ta onan beste Jaungoico paltso eguneetan. Au zan gentileen sinistutia, ta erliginoia. Onan topau eveen Apostolu Santubac munduba.

Apostulubac, gentil asco viurtu, edo écarri arren Evangelijoco sinistute, ta legue garbira, ta zucenera, gueratuten cirian cristinau barrijac getileen artian. Esateco moduban: Erri baten beegozan berreun, edo irureun cristsnau barri; beste bost eun, edo seireun gentilac cirian. Evangelijo Santura viurtu ez cirianac. Ereen Jaungoico paltso eguneetan, leenago leguez, olgueeta ardaotsubac, loijac, ta odoltsubac euqueezanac. Au eracusten deuscubee mundu guztico jazuac. Ta au berau iracurten dogu gueure Españacuetan. Evangelijo Santubac, ta Eleisa Ama Santiaren Ordenaac eragozten cutseen cristinau barrijai, gentileen diversinoetara juatia. Ta aguindu eutseen devocinoe Santu bategaz, ta espiritu egijazcuagaz ondrau eguijeezala Jesucristo, gueure Jaunaren, Ama Virgina guztiz Santiaren, Apostolu Santubeen, ta Martirijeen egunac, Cerubari gracijac emonagaz, ta caridadezco, ta onestidadezco alegrija santa bategaz, gentileen itsutasuneetati, ta pecatubeetati Jesucristoc librau zitubaco. Au onan Eleisiac aguinduta, egon arren; Cristinau barri guztiac ez cirian Santubac. Gusteetan jacuezan sabelaren, ta araguijaren eraco olgueetac. Ta icusteen citubeen leguez Cristinaubarrijac, eureen senidiac, auzuac, ta erritar gentilac Jaungoico paltso eguneetan olgueetan nasai, eurac bere asi cirian, euren santu eguneetan Eleissan Santubac ondrauta, Eleisacua eguinda guero, plazaan gentileen olgueetac eguiten. Onaco gueure santu egunetaco olgueetac, gurasuetati umeetara, guiza alderic guiza aldira eldu dira gueure demporaraguino. Ara emen gueure errijeetaco zeceneen, ezpata dantzeen, desapijozco burruqueen, maquilaqueen, ezpataqueen, comedijeen dantzeen, ta convidau teguijeen sartu eria, edo etorri eria cristandadera.

Au gaiti esaten deutsee Eleisiaren Gurasuac verbaoro gueure Errijeetaco Cecenai, dantzai, ta comedijai: Gentilidadiaren zatijac, reliquijac, edo ondoquinac, Idolatrijac, Jaungoicoucazalliac. Guerra guinac bere gueitu ditubee Comedijac, dantzaac, ta olgueeta pecatuzcuac. Soldau aldraac sartuten cirian ezpata odoltsubaquin errijeetan, ta cirian leguez, gueijeenac gente guztiz nasaija, eureen gusto guztiac escatuten citubeen gau, ta egun. Areetati naijeen eveena zan Comedija, Sarauba, naasteco dantzia, ceindan luxurijaren Ama. Onan etorri da, ta zabaldu da cristinau errijeetan, diabrubac gentileen artian erein evan azi impamiaren prutu madaricatuba dantza desonestu orreetan.

Icusi ezquero, ce asi era ondrauba dauqueen naasteco dantzaac, ta celan zabaldu dirian cristandadian, esan biar da: ¿Cegaiti quenduten ezdirian? Esaten da bada: I. Eleisiaren batzarrac, Eracusla Santubac, ta Cristandadeco Erregue Jaun ascoren (baita Gentileenac bere batzuc) ordenaac, eguin daveela aleguina, errijeetati dantza galdubac quenduteco. Iracurri bediz San Carlos, Milango Obispo Jauna, Francisco Geneto, Obispo Jauna, ta beste, casic edocein penseeta oneco Eracusla, ta eurac esango davee: ceimbat aleguin eguindan guiza aldi guztietan, dantza naastaubac condeneetaco. II. Ez obispoc, ez Curac, ez Erreguec, ez Juecec ez deutsa inori aguinduten, ez piestara Juateco, ez naasteco dantzaan sartuteco. Ez da inor carcelara eruaten, ez multeetan, dantzan eguin ezdavelaco. Eleisiaren Burubac, ta Erregue Jaunac asco estimauco leuquee, cristinaubac Jaungoicuaren vildur santuba gaiti, ta egun aretaco castu alperricacuac gaiti, dantza orreetati, ta arimac galduteco piesta orreetati alde eguitia. III. Erregue Jaunac, ta Legueguinac ichi leguijue errijetaco gentiari, piestaac, ta dantzaac eguiten, pecatu diriana, eurac jaquin arren, eurac pecaturic eguin bagaric, dino Santo Tomasec. Gauza bat da, pecatu eguiteco aguindutia; ta beste bat da, guztia erremedijau, ezin danian, pecatu eguiten istia. Pecatu eguiteco aguindutia, guztientzat, ta beti da pecatu. Pecatu eguiten istia, gueijago ezin danian, ezda pecatu. Munducuac ezin erremedijau leguijeez pecatu guztiac. Orregaiti Erregue Jaunac, ta Legueguinac, daquijeela, pecatu ascori jazoten isteen deutsee.

Moisec emon eutseen libertadia Judegubai, leleengo emaztiari ichita, beste bategaz ezconduteco. Baita campotarrai logrerijan aurraz cerbait presteetaco bere. Legueguinac parcatu leguijee, emacume galdubac eureen tratu chaarrian vitzi izateco eche jaquina, ta aguirija. Baita comedijac eguiteco licencia emon bere, opicijo impamia, ta pecatuzcua izan arren. Alaco gauzaac pecatu diriana jaquin arren, jazoten isteen deutsee. Legueguinac, eurac pecatu eguin bagaric. Baquijee cristandadeco Aguintari Jaunac, lecuban lecuban dagozana nasaijac, Jaungoicuaren bildur bagacuac, Ceruba galdubac, edo irabatzijac penaric emoten ez deutseenac, odolaren, ta arguijaren artian loituta vitzi gura daveenac; ta asco izan arren ceruraco deitubac, guichi izango diriala ceruracuac.

Au berau jazoten da bada gueure errijeetaco piesta, ta dantza naastaubaquin. Ezdira quenduten: ta ezdira obaago, quenduten ezdirialaco. Ezpabere, esan eguidazu: ¿Noc guztiz quendu leguiz, edo quenduco ditu gueure placeetaco dantza lotsagarrijac? ¿Edo noc dauca obligacinoia quenduteco, ain chaarrac izan arren? Obispo Jaunac, Cura Jaunac, Predicadoriac, ta Compesoriac, ascoc aleguina eguindavee, ta eguiten davee quenduteco, baina ezin quendu ditubee. Erregue Jaunac, ta Legueguinac eracutsi davee eureen vorondatia, ta gueijago cereguin ezdauquee, Santo Tomasegaz esan dirian errazoiac gaiti. Urijeetaco Alcate Jaunac, ta Errijetaco Piel Jaunac nai balebee bere, quendu ezin leguijeez, Urijac, edo errijac nai ezdavela, sarritan icusidogun leguez. ¿Noc ditu bada guztiz quendutecuac? ¿Nai dozu, Jaungoicua etorri daquizun dantza zale bacochari esatera: dantza orreec pecatuzcuac diriala, ta ez juateco? ¿Edo naidozu, Cerubac gorroto deutseen seinale batzuc emon daguizuzan? Iracurri eguizuz bada Benedicto XIV. Marcancio, Seineri, Looner, Valero, ta beste edocein Eracusla, dantceen gainian pusca bat sustraiz verba eguiten daveenac. Areetan icusico dozu, ceimbat castigu icaragarri eguin dituban Cerubac guiza aldi ascotan, ta casic Erreinu guztietan, pecatuzco dantza, ta olgueeta madaricatu orretati cristinaubac aparteetaco. ¿Ta quendu ditu guztiz? Ez por cierto. Castigubaren trumoe aldija irago dedinian, nasaijac, ta desonestubac leengo pecatubeetara.

¿Noc ditu bada guztiz quendutecuac? Ciudadiac, Urijac, eta Errijac quendu leguijez eureen luurrecuac, gura balebee. Ezdau cristandadeco Legueguinec ez Uriric, ez Ciudaderic, ez Erriric castigueetan, bere luurreco dantza nastecuac quendu ditubalaco. Erege batec, edo ateista batec castigau legui, Prancesac eguin daveen leguez. Baina ez parte oneco Aguintaric. Alan, errico gentiac gura balebee, quendu leguijeez guztiz eureen erricuac, eta luur barrucuac. Quendu biar ditubeen, edo, ez, eurac jaquingo davee. ¿Baina nos gura izandavee Uri bateco, edo Erri bateco auzo, edo vecino guztiac, eureen errico dantza naastaubac, eta pecatuzcuac guztiz quendutia? Auzo batzuc beti. Beste batzuc inos bere ez. Batzuc esaten badabee: ezdala eguin biar pecatuzco dantza, edo piesta nasairic; beste batzuc dinue: leen bere eguiten ciriala, ta orain bere eguin biar diriala. Jaguiten da auzi bat erricuen eureen artian. Juanen dira Juez nausijagua gana, ta esaten dau ac errico baquia gaiti: Useetan dana, eguin dedilla. Ara emen, dantza zaleen gau, ta egun piesta galduco, edo dantza nasaijeetaco, eurac esan oidaveen, libertadia, edo licencija. Sarritan au jazo da gueure errijeetan. Ta gueratu dira dantza desonestubac leengo tercijuan, Aguintarijac erruric ezdauqueela.

Emeti ezaututen da, cegaiti quenduten ezdirian naasteco dantzaac, pecatuzcuac izan arren. Deungaac dira, ta quenduten ezdira. Ta quendu ez arren, ezda pecatu chiquijagua, daquijala, dantza areetara juatia. Quendu ezac ezditu guichituten, ez chiquituten naaste impame ataco pecatubac.

Alperric ba bada esatia: ¿cetaco dantzaac guztiz quenduten ezdira, ain deungaac badira? Ez dira quenduten, ta echuria daucanez, quenduco bere ez dira guztiz. Ta orregaiti bapere obaac ezdira. Beste, modu baten quendu leguiz guztiz. Ta chito errazto. ¿Celan? Juan ezagaz, Inor juaten ezbada, quenduta dagoz. Ascorentzat quenduta dagoz. Bestiac bere juan ezagaz quendu leguijez. Ta au esaten jacue cristinaubai, eguin biar daveela, pecatu mortalaren beian.

§. II.

Santo Tomasec dino: Dantzan eguitia berez ez dala pecatu

Bigarren lecuban Santo Tomas, Eleisiaren Eracusla Andia dacarree testigutzat dantzarijac, eureen olgueeta nasaijac oinian euquiteco. Santu Gloriosua aotan artuta, coipaatu, ta leundu gura lituquee dantza desonestubac, leen dirian baino gueijago. Santo Tomasec, ta beste juicijua dauqueen guztiac, esaten davee, dantzan eguitia berez pecatu ezdana. ¿Ta cer daucagu onegaz? ¿Placeetaco, erromedijeetaco, biguireetaco, ta Saraubeetaco dantza, leen icentaubac pecatu ezdiriala? Au ez. Errezago da, Ceruba luurragaz batuten, oneec bijot bat eguiten baino. Santo Tomasec dino: canta onestubagaz, soinu onestubagaz, ta eguitade indecente bagaric, ta beste onestidadia ezaindu leguijan gauza bagaric; persona eldubac, ta modestijazcuac aparteco motivo andi bategaz, dantzan eguitia, ezdala pecatu. Baina sartuten bada, edo naasteetan bada indecencijazco gauzaric danzaan, gauza jaquina dala, pecatu dana. Au, ta gueijago escatuten dau Santubac, dantzia pecatu ez izateco, et si quae hujus modi esanagaz. Beguiratu bequjjo bada verbeeta oni, ta orraco placeetaco, erromedijeetaco, biguireetaco, ta saraubeetaco dantza ederroi bere bai leleengoti azquenera. Ta betor nai davena; ya alcarregaz bat eguin aldaguizan, icusten. Bat eguin albadiz Cristo, ta diabruba, gracija, ta pecatuba, gava, ta eguna, onestidadia, ta desonestidadia, castidadia, ta luxurija: Santo Tomasen esana bere bat eguingo dau, esan dirian dantceequin. Dantzan eguitia berez pecatu ezda; baina eguiten dan, ta useetandan moduban eguitia, pecatu mortaleco ocasinoe urrecua da. Orregaiti Santo Tomasec esatendau ainbeste lecutan, ta beti: alaco ocasinoera juatia pecatu dala. Dantzia pecatu eguiteco ocasinoia bada, dantzara juatia pecatu dala... Domeecan dantzan eguitia, soluan nabasen eguitia baino, pecatu andijagua dala...

Eguin bedi bada dantzan, eguin biar bada. Loitu bediz gorputzac, ta condenau bitez arimac, dantzaarijac alan gura badavee. Baina ez bedi secula aotan artu Santo Tomas, Escoleetaco Aingueruba, ta virginidadiaren mirarizco Ispilluba, gueure Errijeetaco dantza nasaijac, ta desonestubac ontzat emoteco.

§. III.

III. San Prancisco Salesec Philoteari ez eutsan guztiz eragotzi dantzan eguitia.

Irugarren lecuban dinue dantza zaliac: San Prancisco Salesec ez eutsala Philoteari guztiz eragotzi dantzan eguitia. Ezin esan guinai, Santubac emongo eutsala libertadia, pecatu eguiteco. Begaz ezda pecatu, dantzan eguitia San Prancisco Salesen erichijan. Auda, Santu andi à ganic dantzaarijac ateraten daveen contuba. Ta onan javonau gura lituquee dantza impamiac, Santubac eracutsijac, ta ontzat emonac balira leguez. Onei esaten jacue: itsututa ezbadagoz, iracurri daguijeela Santuba bera. Berac dino: «Dantzan eguitia berez pecatu ezdala... Dantzaric oneenac bere utsa balijo daveela... Eguiten dirian moduban, gauza chaarren, ta pecatubaren entero urrecuac diriala; ta orregaiti arriscu, ta peligru andicuac diriala... Dantzara duazanac alcarren propijan vanidadez duazala. Vanidade atati urteten daveela maitequerija charrac, ta peligruzco carinuac. Basoco suga, ta pristija venenotsubac oinduari verenua ezarten deutseen leguez; dantzarijac albocuari belaarrijan esaten deutsazan verba desonestubac, veguiracune maitiac, ta escucaloijac, sartuten deutseela vijotzian pecatubaren verenua. ¿Noc ezdaqui, orduban vijotza prestauta daguana, pecatuban jausteco, pecatubari obeiduteco, ta verenuagaz ilteco?

«Dantzan eguizu bada guichi, ta guichitan, Philotea... ta orduban ondo prestauta. ¿Baina celan prestauta? Modestijaz, juicijoz, ta intencinoe onagaz.»

Au guztiau da San Prancisco Salesena. Ta oraindino gueijago Santu andijac, ta garbijac dantziac gach eguin ezdagijon. ¿Baina cer gueijago? Pensau gauza batzuc. ¿Baina cer pensau? Ara beraren verbaac: «Pensau eguizu leleengo: Zu dantzan cenbizan artian, ceimbat arima impernuban erreetan egongo cirian, dantzan, ta dantzia zala medijo eguin zituben pecatubac gaiti. Pensau eguizu bigarrenian: Ceimbat Praile, ta cristinau on egozan orduban Jaungoicua alaveetan. ¡Oh, ce obeto eguin daveen areec, zuc baino! Pensau eguizu irugarrenian: Zuc dantzan eguin dozun artian, ceimbat illda beste mundura juan dirian. Ceimbat ospitaleetan padeciduten egon dirian... ¡Ah, tristiac! ¿Ez zara erruquituten areequin? ¿Derichazu, ezdozula negar eguingo, areec leguez, egunen baten beste batzuc dantzan daviltzanian? Pensau eguizu laugarrenian: Jesusec, Ama virginiac, Ainguerubac, ta Santubac icusi zaitubeela, dantzan. Duda bagaric lastima izan deutsubee, icusita zure vijotza ain gogoz, ta zur alaco zoraquerijan, ta tontaquerijan. Pensau eguizu bostgarrenian: ¡Ai nire tristia! Dantzan ibili nasaneco demporia juanjat. Erijotzia leen baino urrago daucat... Bere dantzara dei egiten deust onec. Orduco soinuba izango da nire zuzpiruba. Ta orduco dantziaren azqueneco giria vitzitzati eternidadera. Oneec imini deutsudaz, pensau daizuzan. Baina, (Jaungoicuaren vildurric badago zugan) berac ecarrico deutsuz beste pensauquizun batzuc ataraco.» Ara emen San Prancisco Salesec Philoteari emon eutsan, dantzan eguiteco, licencija. Zoraquerijac, tontaquerijac, necedadiac, arriscu andicuac, peligru andicuac, beti gauza chaarreracuac, vanidadezcuac, vijotzaren verenozco illgarrijac, ta oneenac bere, bapere valijo ez daveenac, diriala dantzaac, dino Santubac. Modestijaz, errespetoz, juicijotz, intencinoe onagaz, ta moribuagaz guichitan, ta guichi dantzan eguiteco, esaten deutsa San Prancisco Salesec Philoteari. Ta eguiten daven banacaan, esan dirian bost gauzaac, ta gueijago penseetaco, dantzeetaco verenuac ill ezdaguijan. Au dino Santu Andijac, icentau dan capituluban, ta aren urreenguan. Ta oraindino puscabat estuchubago laugarren parteco seigarren capituluban, nun condeneetan dituban Santubac pecatuzat, emen esan dirian baino echura arinagoco, ta chiquijagoco paltaac bere. Eguin bequijo bada ondria Eleisiaren Santu, ta Obispo Andijari. Ta ez bedi aotan artu, dantza pecatuzcuac ontzat emoteco.

§. IV.

IV. Abadiac, eta Prailiac bere juaten dira piestara... Chaarrac balira ez litzaatequez juango.

Laugarren lecuban dinue dantzaarijac: Abadiac, eta Prailiac bere juaten diriala dantcetara; Saraubetan dantzan bere eguiten daveela batzuc; chaarrac balira, Sacerdote Jaunac ez leuqueela eguingo...

Erantzuten jacue: Abade bat, nai Praile bat juan leitequiala (edo juan biar davela) piesta egunian, piesta eguiten dan lecura, edo sermoia eguitera, edo mecia esatera, edo meciari lagundutera, edo beste jagocan, biar bat eguitera. Ta, baita egun atan gueratu bere estadubari jagocan echian, ta lagunaquin. Abade batec, edo Praile batec piesta egunian au eguiten davelaco, inor escandalizetan bada; Parisijuen escandaluba da. Ta ezdau mereciduten casuric eguitia.

Ezdogu ori gaiti esaten, dinue dantzarijac. Ezbada, Abadiac, eta Prailiac piestara juan da, gente artian sartuta, gueu leguez, olgueetan bertan, ta arutz, ta onutz icusten ditugulaco. Oni erantzuten jaco: Ezdiriala guztiac izango. Ezda guichiago, ta guichiago bere. Batzuc eguiten daveena, ez dala guztiac gaiti esan biar. Judasec Jesus saldu evalaco, ezda esaten Apostolubac saldu eveela; ezbada Apostolu batec saldu evala; edo Judasec saldu evala. Bigarrenian erantzuten jacue: Abadiac, eta Prailiac bere pecatu eguin leguijeela. Abadentzat, ta Prailentzat bere baguala impernuba, guisqui eguiten badabee, ta escandaluba emoten badabee, beste edocein pecatarirentzat leguez. Abitubac soinian jancijac, ta sotania iminita, coroia edeguijac salvauco baguinduz, ondo guengoquez Prailioc, eta Abadioc. Baina ez. Gueure estadu santuco, ta altuco cer eguinac gordiac salvau biarco gaitu ceruco gracijagaz.

Irugarrenian erantzuten jacue: Esandirian dantzaac, ta piestac, bestenzat libre balira bere, Abadentzat, ta Prailentzat pecatu diriala. Ezda errez sinistuten, Sacerdote Jaunac, ta religiosuac, eureen estadu santubagaz aaztuta (gentiac esaten daven leguez, ta sarritan arpeguijan ezarten deutscun leguez) saraubeetan dantzan eguiten daveela. Ta ezda, orraco, esandirian, piestetara, ta erromedijeetara juanda, guizon, ta emacumen artian, nesca, ta mutilen artian naastian sartuta, olgueetan ibilten diriana bere. Emen egon leiteque engainu andija Eleiza guizonen cleitu onaren caltian. Dantza zaliac lagunac gura ditubee. Ta ceimbat estadu altubagocuac, aimbat naijago, eureen dantza loijac noc jaso euquiteco. Au gaiti esatendira chito guaza asco sacerdote Jaunac, ta religiosuac gaiti. Auguin davena... onan ibili dana... an iza eizana... Onaco guzurrac laster sinistuten dira Eleisa guizonen contra. Ta lasterrago zabalduten dira. Norbait inos icusi badavee, gauza guichi baten descuideetan, aoric aora gueitubaz zabalduten da bertati. Ezda bada sinistuten, Abade teguija, ta Praile teguija juaten diriala piestetara, edo eguiten daveela dantzan, gentiac esan gura leusquegun moduban. Ezda guichiago bere Euscal errijetan, ez Espaina guztian.

¿Bada, sinistuco dau inoc, Sacerdote bat, (ta oraindino ezainago Religioso bat) bere estadu altubaren, Santubaren, ta garbijaren lotsarijan, ta ordiaco Sacramentubaren desondraan ibilico dala piestetan, ta dantzeetan? ¿Ez eguitia, eze icustia bere Eleisiac eurai pena andijaquin eragotzita daucan olgueeta impameetan? ¿Jaungoicuac bere echia zaintuteco esleidu dituban guizonac? ¿Pecatarijagaz Jaungoicuaren arteco Baqueguinac? ¿Jesus gueure Salvadore maitia, ta garbija Ceruti eratsita, egunian egunian escubetan daravileenac? Altara gainian guztioen osasuna gaiti, Aita Beticuari Bildots Garbija esquintzen deutseenac? ¿Sacerdote Jaunac? ¿Oneec ibilico diriala, piesteetan, erromedijeetan, ta saraubeetan nesca artian, ta mutil artian erdi-comico eguinda olgueetan? Ezda errez sinistuten.

Baina badago Abaderic, edo Praileric, ain diabrubac itsuturic, edo ez jaquinic, esaten jaco: trago mingocha arimiari emoten deutsala, doian bacochian. Eracuslen esanian, pecatu mortala eguiten davela, doian bachian, juatia bera gaiti, ta alaco piesta desonestuba berarijaz icustia gaiti. Naasteco dantzaac berarijaz icustia, ta arei beguira egotia bere, eragotzita dago aparteco leguiagaz, Eleisa-guizonai, pecatu mortalaren beian, dinue Eracuslac. ¿Sinistuco ete dau au alaco Eleisa-guizonac, descuiduan inor bada, onan dana? Jazo leiteque, guztiz itsututa egotia, edo chito guichi jaquina izatia.

Bada Eleisaco Concilijo, ta Eracusla guztien dotrinia da. Elesiaren bostgarren guizaalditi asita, andi Trentoco Concilijora guino asco icenteetan ditu Benedicto XIV. Eleisa-guizonai naasteco dantceetara juatia, ta icustia bere, pena andijeen beian eragozten deutseenac. Eleisiaren neurgarri, edo Canon, ta Congregacinoe sagraducuaren ordena asco bere icenteetan ditu Aita Santubac berac; ceintzubetan eragozten jacuen Eleisa-guizonai, ez bacarric alaco lecubetan dantzan eguitia, ez bada baita besteen naasteco dantzia berarijaz icustia bere, pecatu mortalaren beeco aguindutzat. Natal Alexandroc dino: pecatu mortala eguiten daveela Eleisa-guizonac, alaco olgueeta naastauti aparteetan ezdirianian. Bederatzi Concilijoren esanac imiten ditu Eracusliac berac, nun aguiridan Eleisiaren Aguinduba arguiro. San Antoninoc pecatu mortalaren beian eragozten deutseez Eleisa guizonai alaco dantzaac, dino Benedicto XIV. Baita San Carlos Milango Obispo Jaunac bere. San Prancisco Salesec eragotzi eutsezan: Eleisaco opicijuac ez eguitiaren beian. Antoinec beste aimbeste dino San Buenabenturagaz. Santo Tomasec beste aimbeste dino. ¿Baina cetaraco da cansetia? Eguija topau gura davenac, iracurri beguiz Benedicto XIV. Sinodo Diocesana, ta Instrucinoiac, erdera, ta latin guztien escubetan davizanac. An topauco da, ezetara bere ezdala libreetan pecatu mortaleti, berarijaz pistetara, ta dantcetara olgueetan doian Abadia, ez Prailia.

Ta esaten badau inoc, leen ez arren, orain usetan dala. Ta ézdala pecatu Abadiac, eta Prailiac alan ibiltia. Trentoco Concilijuan declarauta, ta aguinduta dauca: Abadiac, eta Prailiac piestetara, ta dantcetara ez juateco; leenago Elisiac, ta Concilijuac aguindu dituben ordenac gordetaco; ta, usadijuaren, edo oituriaren achaquijac ezdaguijeela balijo legue onen contra... Ta Obispo Jaunai aguinduten deutsee Concilijuac pecatu mortalaren beian, dino Benedicto XIV. castigau daguijezala, leguiac aguinduten daven moduban, piesta, edo dantzetara juaten dirian Eleisa guizonac. Ezdago usadijoric, ezdago, achaquijaric, ezdago urteeraric Eleisa guizonac berarijaz dantza, ta piestetara juateco. Atiac guztiac ichita dagoz. Ezdago Sinodalic, Eleisa guizonai alaco escandaluba parcatuten deutseenic. Alan icusten dogu, gorde bere eguiten diriala legue Santu oneec Eleisa guizonen exemplu andijagaz. Descuiduan ezjaquin tristeenbat nos bait descuidau bada. Orduban dantzazaliac santipicau gura lituquee eureen nasaitasunac, Abadiac, ta Prailiac bere eguiten daveela, esanda.

¿Ta izangoda au achequija ona dantzarijentzat, eurac juateco, ta ibilteco, oidaviltzan moduban? Ez. Alperric esango davee. Ezdeutsee balijo. Ez ditubee edertuco, ta guichituco au esanagaz eureen dantcetaco pecatu loijac. Baina gusto emon daijeegun onei. Ta esandaigun, gura badabee: Abaderic, ta Praileric gueijeenac juaten gariala piesteetara, erromedijeetara, saraubeetara, ta naasteco dantceetara. ¿Cer daucagu onegaz? Nic lapurretan eguiten dodalaco; bidauac, ta maldecinoiac ezarten ditudalaco; logreruba nasalaco, edo pecatuban comulgueetan nasalaco: ¿esango cenduque: gauza oneec eguitia ezdala pecatu? ¿Esango cenduque: Abadiac, eta Prailiac bere eguiten ditubeela, ta ceuc bere eguin zinaizala? Bada beste aimbeste. Abadiac, ta Prailiac piestetara, ta dantceetara juango balira bere; zubec eguitia, esandan moduban, pecatu da. Abadeena. ta Praileena andijagua (juaten badira); baita zubeena bere condeneetaco duina. Jazo lelteque, alaco Praileric, edo Abaderic bada, zeubeen dantceetaco, ta piesteetaco pecatubeetati zubei absolvidutzatco bat, edo ascatutzaco bat compesinoian errezto eguitia: ta, pecatuco ocasinoe jaquin orretan zubei ibilten istia. Baita jazo leiteque, (ta erremedijo bagaric jazoco da, penitencia, eguijazcua eguiten ezbada), areec, eta zubec, compesore, ta penitente guztioc alcarregaz impernuco dantzara juatia bere. Au da, alaco guztiai Espiritu Santubac esaten deutseena: Ducunt in bonis dies suos, et in puncto ad inferna descendunt. Esandaneti aituco dozu: ez deutsula balijo, Abadiac eta Prailiac bere juaten diriala esanac, ceubec dantza naastaubeetan ibilteco.

§.V.

V. Piesteetara, ta dantceetara juan arren, ezdot nic pecaturic eguiten.

Bostgarren lecuban piesta zaliac, edo dantzaarijac aguertuten dira beste urtenera bategaz, ta esaten davee: Piesteetara, ta dantzeetara juan arren, ezdaveela pecaturic eguiten. ¡Ai au gauza ederra da! ¡Dichosuac, eta zorijonecuac alaco semiac eta alabaac! ¡Oh, dantzaric dantza, piestaric piesta, erromedijaric erromedija, biguiraric biguira, ta sarauric sarau nesca, ta mutil, andra, ta guizon naaste gau, ta egun, oizabiltzan moduban, ibilita, pecaturic eguiten ez dozun, bedeincatuboc! ¡Lastimia, nortzuc zarian ez jaquitia! Duda bagaric Eleisiac Altareetan iminico lituque, ango leengo Santubai alde eraguinda, balequi nortzuc dirian alaco gorputzezco Ainguerubac, sutan sartuta, erreetan ezdirianac; batsatzan ibilita, loituten ezdirianac; piquiagaz lò eguinda, garbi jaguiten dirianac. ¡Lastimia! Orraco dantzari Santu orreec, Piestazale bedeincatu orreec, ocasinoeric sutsubeenetan eureen gustoz ibilita, pecaturic eguiten ezdaveen orreec, gure ao lotsa galducuetati aimbeste picaerdija entzun biarra. ¡Oh, ce guichi jaquinac cirian San Anton bat, San Geronimo bat, San Agustin bat, Arsenio bat, Paulo bat, Benito bat, Madalena bat, Pelagia bat, Tais bat, ta beste milla onaco! Ez jaquinac, dinot, dantzarijen burlaz. Bada areec, ocasinoeti igues eguinda, gorputzac ondo, ta sarri zurrauta, lua, ta jana laburtuta, veguijac, ta sentidubac contu andi bategaz erabilita bere, nequez goitu zitubeen araguijaren tentacinoiac. Ta dantzarijac, ocasinoeric vitzijenian, ta sutsubeenian eureen guraz aimbat onduen apainduta, janda, edanda, gau, ta egun naaste ibilita, ezdavee pecaturic eguiten.

¿Cetaraguino diabrubac itsutu ete legui cristinauba? Esaten jacue bada onei: Itsututa vitzi diriala. Gorputza, ta odola euquitia asco dala. Adanen semia, edo alabia izatia asco dala: alaco ocasinoian bere guraz sartuta, pecatu eguin bagaric ez irauteco. Ta, bere naiz, premina bagaric ocasinoe jaquinera juatia bera, dala pecatu. Baina piesta zaleen conciencijaac oitura chaarren tintiagaz zetacatuta dagozan leguez, Sacrilegijo bat, adulterijo bat, edo Aitagarri, ta Amagarri bat osotu artian, beste castidadiaren contraco desonestidade nasaija ezdauquee pecatutzat. Ta lotsarizco zatarquerija guztia eguin, ta eraguinda, guero, esaten davee: ezdaveela, dantceetan pecaturic eguiten. Onei jazoten jacue, guela estu baten lutzaro oian daguan gaisuarena. Guela guztia atsituta dago. Campoti sartuten dirianac, ezin egon dira atsa arren. Ta oian daguanac, esaten dau: ez davela atsic sentiduten. Piesta zalen arimac milla pecatu mortal entzun, esan, icusi, pensau, naitu, eguin, ta eraguin ditubee dantza, ta piesta orreetan eureen guraz. Beste guztiac urrineti bere sentiduten davee eureen pecatubeen atsta. Ta eurac uste davee, Ainguerubac baixen garbi dagozala. Ez daveela pecaturic eguiten.

Onei esaten jacue ostera bere; ezdaquijeela dotrinaric. Ezdauqueezala, pecatu mortalac pecatu mortaltzat. Ezda ascoc, venialtzat bere. Ezin alan esaminaric leguijeela. Aituten ezditubeen, ta aintzat ezdauqueezan pecatubeen damuric artu ezin leguijeela. Sarri compesau arren, beinbere ondo compesetan ezdiriala. Ta ondo compesau bere ezin leitequezala, arian da, dotrinia icasi, pecatu mortalac ainzat artu, areequin garbatu, ta pecatuco ocasinoe urrecuai isteeco asmo sendua artu artian. Compesau beguijee oneec guztioc, bai zaarrac, bai gaztiac, bai guizonac, ta bai emacumiac orraco piesteetaco, erromedijeetaco, biguireetaco, ta saraubeetaco dantceetan, ta ibilteetan, cer entzun daveen, cer icusi daveen, cer esan daveen, cer desiau daveen, cer eguin daveen, bestiai cer eraguin deutseen, cer eratso deutseen, ce gogogaz, ce vorondategaz, ce carinogaz, ce arpegui eragaz; ta ceimbat bidar eguin, ta eraguin, esan, ta eratso, entzun, ta icusi, pensau, ta desiau, lecu emon, ta nai izan daveen eureen vijotzian. Ta aguertuco da eureen conciencija. ¿Baina celacua? ¡Ah! Eurac bere lotsatuten ditubana. Orraitino naico davee dantza zaliac, ta piestarijac, presco prescoric, ta merque merque sinistu daijegun, orraco piestetan, erromedijeetan, biguireetan, ta saraubeetan, daviltzan moduban, ibili arren, ezdaveela pecaturic eguiten. ¡Eh! Zeubeen lagunai ori burloori. Gueijago ez esatiarren.

§. VI.

VI. Dantceetan ez eze Eleisaan bere pecatu eguin legui, naidavenac. Ara bere ez juan.

Piesta zaleen seigarren argumentuba, edo urteeria da: Eleisaan bere naidavenac, pecatu eguin leguijala. Bada naasteco dantzara juan biar ezbada, pecatuco ocasinoia dalaco. Eleisia bere pecatu eguiteco ocasinoia izan leiteque. Ta ara bere ez da juan biarco. Edo piesteetara bere bai, pecatuco ocasinoia izan arren. Dantzaraco libertadia gura leuquee, Eleisaan bere pecatu eguin leguijala, esanagaz.

Onei erantzuten jacue bapere pena bagaric: Eleisaan bere pecatu eguin leguijala. Baijetz. Luciperrec ceruban bere eguin evala pecatu. Ta guizonac, nai emacumiac Eleisaan bere eguin leguijala, echian bere bai, soluan bere bai, altaraan bere bai, edo cein lecutan vitzi dan artian. Baita illten daguanian bere gura badau, eguingo dau pecatu. ¿Ta cer daucagu onegaz? ¿Au eguiija izan arren, lecu guztiac dira bardinac, pecatu eguiteco? Nun nai gaixotu leitequee. ¿Baina, sequera dunagaz lò eguiten davena, ala campo eche osasuntsu baten vitzi dana, leenago, ta sarrijago? Nun nai ill leiteque. ¿Baina, gaixo deunga bat sartu dan errijan, ala osasun onecuan dago, illteco peligru gueijago? Nun nai guizona galdu leiteque. Baina, lapurrez beteta daguan portuti doianac, ala bere eche onian daguanac, dauca galduteco arriscu gueijago? Nun nai jausi leiteque. Baina, calzada lauban, ala aldapa labanian, lasterrago? Oneen erespuestia ceubec daquizu.

Beste aimbeste, ta milla bidar gueijago dira bada Eleisia, ta naasteco dantcia, edo piestia, pecatu eguiteco. Eleisia, Jaungoicua ezaututeco, alabeetaco, ta ameetaco, lecuba da. Naasteco dantzia, diabruba, munduba, ta araguija serbiduteco, lecuba, ta opicijua da. Eleisia, pecaturic eguin bagaric vitzi izateco; descuiduan eguiten bada, erremedijeetaco; arimac onduteco, ta cerura eruateco, lecuba da. Piestia, ta dantzia, pecatubac gueituteco, arimac condeneetaco, ta impernuba beteteco, lecuba da. Eleisia Jaungoicuaren, Ainguerubeen, ta Santubeen lecu estimauba, ta santuba da. Naasteco dantzia diabrubac, ta pecatarijac olgueetaco, Jaungoicua ucatuteco, santubac desondreetaco, ta Ceruba tristetuteco, toqui apartecua, ta billatuba da. Eleisia arimac Cerura igoteco esquelaria da. Dantzia, arimac impernura jasteco, vidia da. Eleisaan bere pecatu eguin legui. Bai. Baina, Eleisaan euneti bic pecatu eguiten badabee; dantzati, ta piestati euneti iru echera juaten ez dira, pecatu eguin edo eraguin bagaric. Ezda bada, cetan esan: Eleisaan bere pecatu eguin legui, dantza loijeetera juateco.

§. VII.

VII. Gaztiac, cetan, edo atan olgau biar davee.

Zazpigarren lecuban dinue dantzaarijac: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela. Verbeeta onec utseguite bi daucaz. Bata da: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveena. Ezda au eguiija. Eguiija da, nos bait olgueetia naturaleciac escatutén davena. Baita, cetan, edo atan olgau leitequiana bere, bai zaarrac, ta bai gaztiac, bai Prailiac, ta Monjaac bere. Au esanda gueratu da leen. Baina olgau biar dana; edo, gaztiac, olgau biar daveena, ez deuscu inoc eracusten. Ezdogu iracurten Jesucristo olgau zanic. Ez da Ama Virginia olgau zanic bere. Ezda San Juan Bautista olgau zanic bere. Santubac ez cirian, dantzariac uste daveen moduban olgau. Ta inos olgau batzirian alan, ez Santu zirianian. Contuban jausi zirianeti aurrera, negar mingoch asco eguin eveen, alan olgau cirialaco. Madalena bat, Maria egiciaca bat, San Agustin bat, San Andres Corsino bat, San Abertano bat, ta beste asco dira onen testigubac. Bautismo Santubac ez guenduban aguindu olgueetia. Ezbada, mundubaren, araguijaren ta diabrubaren contra beti pelietia. Ezdeuscu Evangelijuac aguinduten, olgueetaco. Ezbada, gau, ta egun contuban egoteco, arerijuac artu ez gaizan. Gueratu bagaric, oracinoia eguiteco, tentacinoian jausi ez gaitezan. Pecatuco ocasinoeti, ta peligruti igues eguiteco, bertan galdu ez gaitezan. Gorputzari gurarijac ucatuteco... Penitencija eguiteco... Curutziari jarraituteco... Au da aguinduba. Au da, biar dana. Ez olgueetia. Gentiac cetan, edo atan olgau biardau; edo, gentia cetan, edo atan olgau bagaric egongo ezda, penseetia, Erregue, Aguintari, edo Legueguin batentzat ondo da. Cristinau bacocharentzat, ta arimia salveetaco, ez olgueetia, ta penitencija eguitia oba da.

Bigarren uts eguitia da: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela, ta, piestaac, erromedijac, biguiraac, ta saraubac ontzat, emotia. Oneen contuban: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar davee; ta, olgau biar daveen ezquero, olgau leitequeez pecatu eguiten. Olgau biardaveen ezquero, ezda pecatu izango, nescaac, ta mutilac gau, ta egun naaste dantzan, nai daveen moduban ibiltia. Olgau biar daveen ezquero, ezda pecatu izango, leen esan dan desonestidade guztia esatia, eguitia, entzutia, icustia, goguan erabiltia, ta nai izatia. Gaztiac olgau biar davee; ta, olgau biar daveen ezquero, ezda pecatu izango, pecatu eguiten olgueetia. Guc au esatia, nai-leuquee Dantzazaliac. Nai leuquee, gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela, ta, licencija emon daquijuen, piestaric piesta, erromedijaric erromedija, biguiraric biguira, sarauric sarau, ta dantzaric dantza nesca, ta mutil, guizon, ta andra naaste alemanijeen guisaan luxurijotsu ibilteco. Edo, verba baten esateco, nai leuquee, licencija emon daquijuen, Jaungoicuaren legue santuba austeco. Edo, esan daquijen: Pecatu eguitia ezdala pecatu. ¡Oh, madaricatubac, dino Spiritu Santubac, gauza onari chaarra, ta chaarrari ona esaten deutseenac.

Entzun dot, ta ez bein bacarric, (menturaz guzurra) Compesore batzuc emoten deutseela licencija gentiari, icentau dirian olgueetara juateco, ondo ibili zaite esanda.Au eguiija bada. Ezin aitu dot nic, celan dan ondo ibilte au. Bada, ondo ibiltia bada mundubaren, ta araguijaren erara; eurac eguiten davee, compesorec aguindu bagaric, chito ondo, ta aimbat onduen. Ta ez dauca inoc cetan buruba cansau, Dantza zaliai piestaan... ondo ibilteco esaten. Ondo ibiltia bada, Jaungoicua opendidu bagaric, esan dirian dantceetan, ta piesteetan. Oraindino guichiago aituten dot. Dinot bene benetan: Ezdodala aituten, celan dan ondo ibilte au. Leenago esango neuque: ondo ibilteco esanda, alaco ocasinoe desonestura juateco, licencija cristinaubai emoten deutsanac: edo, ezdaquijala, cer dirian olgueeta areec; edo, ezdaquijals Morala derichon dotriniaren asieraric: edo, (guichien sinistu biardana), dala, lagun dantzarijai pecatu eguitia, pecatu ezdala, esaten deutseena. Ezda bada, cetan esan: gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela, olgueeta pecatuzcuac oinian euquiteco.

§. VIII.

VIII. Oba da alcarregaz Plazaan, edo Sarauban, edo Biguiraan olgueetia, ezcutubeeran gauza chaarraguac eguitia baino

Azquenian dinue dantza zaliac: Oba dala, piestara plazara, edo Biguirara, edo saraura juanda, an guztien artian olgueetia, ezcutubeetan gauza chaarraguac eguitia baino. Oneec autor davee, piestaac, eta erromedijac, eta biguiraac, eta saraubac chaarrac diriana. Ezaututen davee, olgueeta areetan arimac osasun onic ez dauqueena. Baina bildur dira, pecatuzco olgueeta arei ichita, arimac gaixotubago eguin ez ditezan. Orregaiti dinue, oba dala, ara juanda, an ibiltia. Onei erantzuten jacue. I. Bata bere ez diriala onac. Bijac diriala chaarrac. Bata bere ez diriala eguin biar. Pecatu mortal andijaguari ichita, mortal chiquijagua eguin davelaco, ezda, inor salvauco. Zaldi bat oostutia, baino guizon bat illtia, pecatu andijagua da. ¿Ta oostu legui zaldija, pecatu chiquijagua dalaco? Basuan oostutia, baino Eleisaan oostutia, pecatu andijagua da. ¿Ta basuan lapurretan eguitia, ezda pecatu? Libriagaz pecatu eguitia, baino ezcondubagaz eguitia, chaarrago da. ¿Ta libriagaz eguitia, ondo da? ¿Guizonic ill ezarren, zaldija oostu davena; Eleisan ez arren, lapurretan eguin davena; ezcondubai baquian ichi arren, libriagaz pecatu eguin davena, erremedijeetan ezbada, nora juango da? Beste aimbeste esaten da bada olgueeta galdu orreec gaiti, ta ezcutubeetaco gauza chaarraguac gaiti. (Badago eurac baino chaarragoric). Bitzubac dira chaarrac. Ta bata bere eguin biar ez dira. II. Esaten jacue: engainauta dagozala. Ezdira ezcutubeetaco gauza chaarraguac erremedijeetan, plazaco dantza naastaura juanagaz, ez biguiria eguinagaz, ez saraubagaz. Dantzara juanac dacarz gueijeenian ezcutubeetaco, ta aguirico gauza chaar ta chaarrago guztiac. Naasteco dantzia da pecatu guztien erne lecuba, ta toquija. An icasten dira oquerrerija guztiac. An batuten dira adisquide chaarrac. An iraastenda luxurijaren gaixua. An ezaututen dira vijotzeco carinuac, ta maitequerijaac. An eguiten dira isil mandatubac, ta batutenda araguijaren gosia. An icasten dira, inor engaineetaco arte asmotsubac. An topeetan dira guztiraco lagun jaquitunac. Ta, an eguin ezindana, eguiten da guero ezcutubeetan.

Au ezaututeco, ez da jaquiturija andiric biar. Errijeetaco gentiari pusca bat veguiratutia, da asco. Piestaco, ta naasteco dantzati alde eguiten daveen cristinaubac. Bai. Ocasinoe areetan sartu ez oidirianac, cer esan guichi emoten davee errijan. Sentimentu guichi gurasuai. Ta cer eguin guichi Justicijari. Beguiratu bequijue, orraco plazaco dantceetan, biguireetan, ta saraubeetan oinic iminten ezdaveen cristinanbai bai zaarrai, ta bai gaztiai, bai guizonezcuai, ta bai emacumiai. Ta icusico da, edocein lagun artetan eracusten daveela eureen egoneriagaz, ibiliteriagaz, verbeetiagaz, ta geriagaz eldutasuna, atsetasuna, juicijua, lotsa ona, ta cristinau usaina. Ez zaarrac bacarric au, ezbada baita mutil gaztiac, ta nescatilla gaztiac, edadiaren loracuac, ta munduraco ezer galduta, ez dauqueenac bere. Edoceinec Errijeetan erraparau daiquien, eguiija da au.

Baita eguiija da, dantza naastauti urteten daveela edo dantza zaliac diriala gueijenian ezcutubeetaco, ta aguirico oquerrijaguinac, ta gaisquinac. Ezpabere, betoz guztioc esaminara. Esan beit. ¿Nortzuc dira, eureen ibili-eraan, ta egon-eraan jaguitasuna, arrotasuna, buruerichija, dotorerija, ta besteen desprecijua eracusten daueenac? Piesta zaliac. ¿Nortzuc dira, eureen verbeeta, ta meniuetan azalquerija, verdequerija, errazoe eltzacaac, ez icen desonestubac, ta lotsarizco maitequerijaac edonun esan, ta eguiten ditubeenac? Dantza zaliac. ¿Nortzuc dira, eureen jantzijan vanidadia, modia, indecencija, ta luxurijaren convitgarrija daravileenac; ta auzuai, cer esan, ta cer pensau, emoten deutseenac? Piestaric piesta, ta sarauric sarau daviltzanac. ¿Nortzuc dira, eureen lagun arteco tratu, ta artu emon popuertzacuetan guzurra, embusterija, esquer chaarra, deungaro esatia, inoren vitzitzaac jaquitia, areec conteetia, sospecha, ta juzcu gaistuac zabaldutia, ta gente guztia aotan erabiltia, jaijotzaco ecandutzat, ta cereguintzat artuta, dauqueenac? Biguiraric biguira, erromedijaric erromedija, ta dantzaric dantza ibili dirianac, ta davilzanac. ¿Nortzuc dira, eureen echeetan dotrinaric ezdaquijeenac; senar emazteen artian baque chaarra, alcar jotiac, alcarreganic aparteetiac, celuac, alcar icusi ezinac, ta escandaluba zabalduten daveenac? ¿Nortzuc dira, gaisqui azitaco umiac, lotsa galducuac; gurasuai carinoric ez deutseenac; deungaro erantzuten deutseenac; nai daveenian, baino obeiduten ezdeutseenac; beti jantzi barrijaren esque dagozanac; dendaraco, ta beste tratu chaarretaraco, ta impameetaraco, patricaraan, edo muxilleetan laboria, edo aldaguijeena echeti oostuta, alcaboetiai emoten deutseenac; echeraco, ta gurasuentzaco gozo gaistua dauqueenac, ta plazeetara, ta campora aguertuteco uzija ixiua dauqueenac? Piesteetan, erromedijeetan, saraubeetan, ta biguireetan ezcontzaac asi zitubeen gurasuac, ta umiac. ¿Nortzuc dira, Errijetan cer esana, ta cer eguina emoten daveenac? ¿Adisquide galdubac dauqueezanac? ¿Sospechaco echeetan sartu urtena dauqueenac? Murmurau eraguiten daveen lagunaquin, ezcutubeetan, sasi arteetan, edo solo baztarreetan daviltzanac? ¿Justicia aurrera, ta Cura Jauneen aurrera alcar eruaten daviltzanac? Nortzuc dira, seinaren Aitaric topau ezinda daviltzanac? ¿Esan beeban ezbeeban, edo emon beeban ezbeebango ezcontzaco verba bat gaiti auzitan daviltzanac? ¿Justicia aurreti derrigorrian leguez, ezconduten dirianac? ¿Nortzuc dira, jocalarijac, eche galtzailiac, castalarijac, desapijoguinac, lapurrac, ta euren echeen, ta Errijeen pestiac? Piestara, biguirara, erromedijara, saraura, ta tambolin dantzara, al izan ezquero, inos paltau ezdaveenac.

¿Nortzuc dira eureen conciencija nacaicuac? ¿Jaungoicuagaz guichien gomutatuten dirianac? ¿Sacramentu santubac errecibidutera nequezeen elduten dirianac? ¿Jaungoicuaren verbia guichien entzuten daveenac? ¿Compesinoiari, Sermoiari, Eleisa Santubaren oitura onai, eureen gustoco ezdirian Cura Jaunai, Sacerdotiai, ta justicijari burlaric gueijeen eguiten deutseenac? ¿Nortzuc dira, gueure cristandadeco gauza, ta eguiija Santubac barre eguiteco, ta eraguiteco, baino aotan artuten ezditubeenac? ¿Eurac leguez, piestaric piesta, ta dantzaric dantza ezdavilen guztiari, beti guerria armauta dauqueenac? ¿Nai Sacerdotia dala, nai Caballerua dala, nai Compesoria dala, nai ezconduba dala, nai libria dala, eureen olgueeta nasaijeen, ta pecatuzcuen contra ezer esan, edo eracusten davenari, aldaguijuezan guzur, ta embusterija mingarrijac pena bagaric ezarten deutseezanac? ¿Nortzuc dira, Eleisaan nequezeen sartu, ta andi lasterreen urteten daveenac? ¿Auzo bategaz, edo bestegaz egarrija, gorrotua, embidija, ta icusi ezina, edo asarria nequez paltau oijacuenac? ¿Nortzuc dira, an beecuen icen madaricatuba sarrijeen auan darabileenac? ¿Nortzuc dira... ¿Baina nortzuc izango dira oneec guztioc? Orraco piesta artian, sarau artian, biguira artian, erromedija artian, ta dantza artian sortu, azi, ta vitzi dirian gurasuac, ta umiac. Orreec dira gueijeenoc mundu guztiaren vistaan. Orreec dira Errijeetaco pestiac. Orreec dira, Jaungoicuaren legueric gueijeena osticopian daravileenac. Orreec dira, pecatu eguitia, pecatutzat ezdauqueenac. Orrec dira, nos pacatu eguiten daveen, ta nos ezdaveen, ezdaquijeenac. Orrec dira, Cristinaubeen sinistutia, ta Gentileen eguitadiac dauqueezanac. Orreec dira, umetati echeco, ta auzoco sarau, ta biguireetan icusi, ta icasi zitubeen piquerdija, ta oquerrerija desonestubac; pusca bat azichubago eguinda, plazaco, ta erromedijaco piesteetan barriro, entzun, ta esan, ta icusi ditubeenac, guero ezcutubeetan eguiten ditubeenac. Orreec dira, gurasuen exemplu chaarrac malecija, ta piestaraco gurarija emon eutseenac. Piestaraco gurarijac lapurretaac, maina gaistuac, alcaboeterijaac, ta carino loijac, vijotzian imini eutseezanac. Piestaan, ta dantzan naaste ibilijac. Jaungoicua aaztueraguin eutseenac, ta diabrubaren crijadu, ta crijada eguin zitubanac. Orreec dira, Piestazaliac dira aguirico, ta ezcutuco pecatu guinac, ta pecatu eraguinguinac. Cerbait gaiti, gentilac eurac bere, Catonec, ta beste ascoc quendu gura izan zitubeen Erromati naasteco dantzaac. Errijeetan, ta Echeetan gorde zedin naturaleciaren modu, ta guiza usain pusca bat.

Engainatuta vitzi dira bada; edo engainau eguin gura gaitubee, icentau dirian olgueeta nasaijaquin, ezcutubeetaco gauza chaarrac erremedijeetan diriala, esaten deutscubeenian. Ezdira erremedijeetan. Dantziaren, ta piestiaren umiac dira ezcutubeetaco pecatubac. Baina guichituten balira bere, pecatu da, alaco dantceetan ibiltia, leen esandan leguez. Ta ara emen zortzigarren urteeriaren errespuestia.

AMAIJA

 

UTS - EGUITEEN EZAUBERIA

Fol. 12 lin. 17. condenan. lease condenau. Fol. 20. lin. 1 . traco. lease: tzaco. Fol. 36. lin. 15. cinaan. lease: cinuan. Fol. 61. lin. 16. Tambilina. lease: Tambolina. Fol. 140. lin. 10. dagqueez. lease: dauqueez. Fol. 169. lin. 9. Auguin. lease. Au eguin. Fol. 203. lin. 10. nacaicuac. lease. nasaicuac.

 

 

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera