BIDE-BARRIJAK
URKIAGA'TAR ESTEPAN
LAUAXETA
Bilbao 1931
EMETERIO VERDES ACHIRICA
CORREO, 9 y CRUZ, 5
ITZAURREA
"BIDE BARRIJAK"
Eusko-olerti Irakuskundea.
Atzerrian, nunbait, olerti-antzua nabaitzen da. Olerti iturria agortu edo olerkariak aitu diralako. Arrotz elertietan poesi zelaiak zeken eta elkor dakuskigu. Ez soroak larratz daudelako, noski, gun-muña zekendu zaiotelako baizik.
Ez dira gaurkoak, Nuñez de Arce'n alaka-ukorrak:
«La Virgen poesía
Huyendo de los hombres,
Se pierde en las profundas
Tinieblas de la noche.
ˇTodo se anubla, todo
Choca, todo está herido!
Pide estragos el arte
Su inspiración al vicio».
Antziñako olerkari gorenak ez dagerz. Alaka eta soilki, moteltxoak eta goitillunagoak sortzen zaizkiote. Ez len-ainbat ospe-iraunkor iritxiko dutenik, alegia.
Euskera, oraingoan, iñoiz baño oparotsuago, ordea. Izkera berriak auldu diranean, eusko ele zarra gaztaro emankorrera datorkigu. Altzo sakonetik irasiaz olerkari emaitzak emaro eskaintzen dizkigu.
Aizken emaitz gorena.
Esku-tartean daukazu, irakurle.
Adi-biotzez, eusko olerkariak emaitza daskaintzu. Poesi-neurtitzak, geyenetan, alako zerutar kutsuak ikutuak diralako goitarrak izaten dira. Begi aurrean dituzunak goyenetakoak bezela iritziko dituzu, laister.
Olerki egilea gaztea degu, oso. Ogeitalau urteak, doi-doi, beteak ditu oraindik Urkiaga'tar Estepan jaunak. !Iñoiz ikusigabea gaurdaño! Gaztaro asieran besteak zartzaroan eskeintzen digutena, jolas-eran «Lauaxeta'k» dopalkigu. Neurtitzok olerkari gaztearen gogo osoa daramate. Sare-mea izaki poesia bere ari goitar artean gogapen, irudi ta naipenak ez atzitzeko.
żOlerkaria nor dan ikasi nai zenuke? Bere amets garden zintzoei so-egiezu.
Tolesgeko olerkaria.
Urkiaga'ren neurtitzak altzotik zintzotasun lurrinkaia zabaltzen dute. Aldakorra da, noski, gogoa; igikorra berez, naimena. Olerkariaren lipar illunak, eta izatez adi-gaitzak diran biotz zadorrak igartzea neurtitz gardenen bidez jadetsi genezake, nai izanik.
Olerkiok, «Lauaxeta»'ren bizikera erdibitua darakusgute. Gaztetxoaren gogo-artega lañotsua! lenengoz, dager. Bizitz elburuak urdurí dakarzkio, adi-irudiak. Iñoizka maitasun izpiak bidea dargiote. Galen atzaparrak biotza urratzen, bereala ordea.
Ara gaztearen harnean burruka sortu. Guda onek amaika naigabe ta alegetasun olerkariari iritxi dizka. Guda ostean, maite miñez zauritua datza olerkaria. Ez onen edo aren maite miñez maitasun utsaren maite miñez baizik.
Iñoizka gogo begiak olerkariari lausotzen ote zaizkan nago. Agian, bidexurretatik jo arren ere, beti egi-bide bakarrera datorkigu. Eta zalantza aundirik gabe, geienetan.
Poesi batzuetan atsege, pozge daurkizute «Lauaxeta»; neketsu, aul-antzean, egoak tolestuta. Egoak, beti garden eta sotil iraungo diote olerkariari; gogo zintzoa bezin garbi.
Maitasun lei aiotsak.
Barneko maite lei au eusko elertiari onurakorra zaio. Olerki bikañak sortu azi dizkio. Oraindaño ez lakoak. Alegia, azalez eta gun-mamiz, maitasun gaiz beterik daudenak.
Maitasunak darabilki olerkaria, bide zoragarrietatik. Maitasun gaiok irudi arrigarriz, oi ez bezelako amets ereduz apaintzen ditu. Oraindaño eusko olerkiak jazteko asmatu ez diran amets irudi berriz, noski.
Maitasun-egiaz, biotz- ikutzez, azal-ederrez oparotsua, gazte onen, olerti emaitza.
«Erantzuna», «Jadetsi-eziña», «Mao gorria», «Abaua», «Gazte Gaxua», «Illuntzeko ixarra», «Gabeko irrintzia», «Iturri negarra», «Maitale Kutuna», eta abar żmaitasun aiotsak besterik ote dira? Edertasun zoragarriz kutsututakoak neretzat, beintzat. Alako atsege ta lausotasuna badaramate, noski, baña baita gogoa ikutu eta adia asetzen duan goitar indarra ere. Oldargi zorrotz eta biotz ikarak sortuak ba-dira!
«Olerti utsa».
«Bide berrijak» dasa idaztitxo onek. Bide berrietatik dabil aizken aldera, gure olerkari zorrotz au. Euskera, poesi bidez, eraberritu nai; osertz neurrigabeak darikizkio. Aberastu dedin ontasun ugariak dakarzkio.
Maite minkuntasun basoak lagata, adi zelaietara datorkigu olerkaria Ara bere goitar indarrak noruntz daramakin, «olerti-uts» aranetara.
France'n batez ere, poesi gaia, aldakuntza gogorra jaso bearrean dago. Olerkariak, buru-belarri, era berriak sumatzen ari dira, olertiak goratu eta edertzekotan. Bremond, Valery, Claudel eta Souza «poési pure», «olerti-uts» bidexurretatik jo ta, poesi osertza zabaltzearren leiatsu dabiltza.
Adi poesia, oldozkun olertia, olerti galurrenetzat daukate. Iturri garden, aran sotil, baso itzal, mendi zorrotz, maite min eta minkuntasunak beratutako gaiak goiargiarentzat egokienak dirala ez uste; beste alako gai sakon eta barnekoak, adikorrak alegia, olerkari kementsuenentzat berekikoenak zaizkiotelakoan egon ginezke, ertilari oiek dasatenez.
«Lauaxeta» oien kidekoa zaigu Aizken neurtitz salletan, eztabaidarik gabe poesi uts zalea dagerkigu. Gaztetasun biozkadari uko egiñik, adi jauregi barnetan itxi zaigu.
Oldozkun gorenak, asmo mee lurrungeak lagun, adimena nagusi, irudipena morroi dituala, olerti bide berritik jo digu. «Jaungoikotija», «Itxasora», «Itzarrik», «Artxanda-ganian», «Jaunagan atsedena» eta «Ezilkortasuna» poesi-uts esi barnean dagozenak dira.
Almena, oldozkun ortzean goruntz darabilki olerkariak. Adigai bereziak, irudi gorputzgeaz jantzita, apain neurtitzen ditu. Mindun biotz, ber-bera, lur ikutzeke gorenetara igo digu.
Ezilkortasun zirikada
Galurrera igotzeak ez ase olerkariaren lei illezkorra. Bizitz arazoak urduriturik dauka bere gogoa. Len, maitagaiak biotzea min; orain adi poesiak barnean garra piztu. Betikotasunak biotzean so-dagi. Biziki dasa:
«Gomuta ezilkortu nai dabe gixonak...
Urtiak baduazi, urratsik eztager,
Non galtzen dira-edo?
ˇAlbaneuke uler!
Gixon-uts nazan arren, eztot deuseztu nai;
Naikun oneik ez ete ezilkortasun gai?».
Olerkari bikañenak ezilkortasun aiotsak entzun izan dituzte. Gure gazte onek ere dei orren oiartsuna neurtitzetan dagerkigu.
Poesi goiargiak lagun bekio ezilkortasuna irixteko. Adi-ego egokiak ditu naikuna betetzeko.
Euskerari, bide latza, laguntzeko, «Lauaxeta»'k dagiana. ez da lan makala. Bere «Bide barrijak» goren, txalogarriak.
Olerti-uts zelaietatik juan bedi. Nekeak ez dezala auldu; ain da galgarria bide ori. Oraindañokoan bulartsu darraikio.
Ez bezaie, ordea, maitasun gaiei, minkuntasun asmo samurrei uko egin. Ain olerki politak egin dizkigu. ˇAin gogokoak ditut gaztaro asierako neurtitz oiek!
Adi-poesia eta maite-olerkiak ez-ezik beste gun ederra dituen elerkitxoak aurki lezazkike irakurleak.
Uzkurtz atsak ikututako biozdunak badira. Oñarritzat zinismen sendoa dutenak: edergarritzat, gaurdaño entzungeko, iduri mee-goitarrak.
Gaur, Urkiaga olerkariaren agerkundea dakusgu. Gaztea izanik ugaritsu datorkigu. Oparitsu badator, edertzale ordea. Banatutakoak dira, txorta onetan daskeñizkigun loreak. Mota askotakoak, baña guziak bereziak.
Biotzean aukeratutako kimu aratzak.
Aitzol'dar J.
Donostia'n .
ESKEINTZA
Basaratz'tar Bingene
Urkiaga'tar Joseba Mirena
guraso maitiai, bijotzez opalduten
dautset olerki-txorta au.
BIDE-BARRIJAK
GEXORIK NAGO
Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
gorputza aul daukot, gogua ariago.
Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
lanari el-ezin, soilik ametsari.
Barnera so-dagit: gabeko itzal-antzo,
lexa barru ontan ezin dagit zantzo.
Lar gozartu baitot bixitzaren guna:
ˇlegor dira lorak, il maitetasuna!
Len eder yatazan mendijen gallurrak,
zorijon-didarra egisten edurrak.
ˇOso nintzanian lurra zan ederra!
Espanak mosuba, bijotzak eskerra.
ˇEne gogo leuna, zatorz egotara!
Ume gexo legez zatzaz galdatara.
Bidazti ez beti. Ez ibilli aron.
Bijotz aul orrek, ez gurenai yaramon.
Zidor ori nora? Eztauko azkenik...
Itxi, arren, eta ez leyatu goirik.
Maitatu arratsa, landatu oroya,
ekiñai ezinik, bildu goiz-otoya.
Egun gitxi arren, nekatu naz oro.
ˇBixitza nork txastau leikian unoro!
Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
gorputza aul daukot, gogua ariago.
Lausoz lurra dakust.
Naya mee daruat:
ardatz-antzo yabilt, lasai, arat-onat.
Etzunik banago, daurkit atsegiña...
Pozik eztot gura, eztot maite-miña.
Enagixu laztan, ezta be mosutu,
atzera mosurik ezin daiket bildu.
Neketu ez nadin eztagit negarrik...
Eguzki galdatan, eztot nai-ixan deusik.
Luaren dei-leunai sarratu begijak.
Ederrak diran arren urrundu lilijak.
Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
gorputza aul daukot, gogua ariago.
Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
lanari el-ezin, soilik ametsari.
NEGUKO GABA
Errenteria'tar Gorgoni'ri bijotzez
Ara edur-zuriz, zuri, Oiz gorenak,
eta ixotzak jorik geldi lats gurenak.
Ibarretan edur zurijak
dagijez ixara barrijak.
Odeizko yantzijan dator negu latza:
betiko gorubaz edurren matatza
eunduten diñardu ortzijan.
Ameslari lerrak mendijan...
Orri-ikararik ez lertzun ta urkijetan,
Garrak dirdir-begi suteko tresnetan.
ˇAxe otzoi, ua basora,
ipuin zarrak betorz sutera!
Pertza albuan, dantzan, Muru'ko sorgiña,
egazka Anboto'ko andere ziztriña.
ˇLua betor umeen begira,
amets-zitala, ua mendira!
Gorbeyan murruka axe eta edurra:
ˇOi yakun samurra, suteko murmurra!
Artega su-motots bixijak,
yantzan mamu gorriz yantzijak.
Ipiñi egurrik naiko sukaldian;
sugarrak dirdira dagijan artian
eztago edurren bildurrik.
Ez ixan otzen ardurarik...
Egun obiaren deya da neguba;
itxaro barik ez makurtu buruba.
Gau-begitan dator eguna,
zoritxar altzuan, zoruna.
Asaben sutian piztu urrezko garra,
ta goguan, bixitz-arau dan indarra.
Aberrijan txadon donia,
AREITZ-suba dagon sutia.
Or, negu latzezko gau-ordu luzeetan
aintzezko itz-sakonak, idatzi zarretan,
daurkiz gogo ameslarijak.
Asaben eredu garbijak...
Poztu, ta bijotzak ez euki urduri;
gaste ule baltz gara, ez zar ule zuri.
Bijarkua itxi etorrijari,
eta yantzan ta abesten ari.
Bixitza onetan ametsa da oro,
zadorrik, arren, ez egixu nai idoro.
Larrosak tori arantzetan,
alde ona billau gauzetan...
Ara edur zuriz, Oiz gorenak,
eta ixotzak jorik geldi lats gurenak.
Itxarorik ez urrun jaurti,
billau bixitza onen neurri.
Piztu su-gorrija soña berotzeko,
ta zartzaro-leunak edurrez beteko
dauskubenerako buruba,
ˇpiztu, arren, maitasunsuba !
GURUTZE-ALDERA
Gurutz-ondora eldu gurarik
bidia billa nabil neketan.
Zidor gustijak arantzez dagoz,
sartuten yataz oñetan.
Nekezko bide esturik baño
orra eltzeko, Jauna, eztago?
Elorri punten bildurrez beti
gurutzatik at bai-nago.
Odolez daukot neure gorputza,
urratu nabe sasi zorrotzak.
Baña enabe orra zuzentzen
nekezko bide mingotsak
—Ezin Neugana eldu al-zara
samin arteko zidor aldetik?
Arantza orreik mintzen bazabez,
zatorz maitasun-bidetik!
AROTZAK
Uriguen'dar Joseba Mirena'ri
Arotzak lan-dagije, zar eta gastiak:
oya batak badagi, ilkutxa bestiak.
—Arren, oya bukatu nasai lo-dagidan
bijotzan poza yatan maitiaz batera.
Begijak apal-itxi luaro aldijan
eta irrija datorke espanen ganera.
Ezkon-barrijen oya, bai-da donetsija,
bertan zorunak dagi maitasun abija.
Arotzak lan-dagije, zar eta gastiak:
oya batak badagi, ilkutxa bestiak.
—Geldiro ilkutxa egin. Eder yat bixitza.
Itzalentzat bakarrik ixaten da ilkutxa.
Or ezin sartu naike maitasun irritsa,
eta gastaruaren lorazko gorputza.
Zerraldua ituna da itxaropen barik,
bertan ezta sortuten ametsen lorarik.
Arotzak lan-dagije, zar eta gastiak:
oya batak badagi, ilkutxa bestiak.
Ixilik gaba dator liluraz bilduta:
Ene arotz gastia, ekin biarrari.
Ain maite dodan oya itxi amaituta.
Arotz zar orrek barriz alde-egin lanari.
Zeure soñak deskatu gauko atsedena.
Goitik ixarrez dator ordurik leunena.
Arotzak lan-dagije, zar eta gastiak:
oya batak badagi, ilkutxa bestiak.
Egunak argi-dagi mendixka ganian:
Arotz agure orrek amaitu dau lana.
Zerraldo baltza daurkit etxeko atian...
Gastia barriz luak uatu dau dana.
Erdi egiñik datza oe ain kutuna.
Orain zertako dogu geure maitasuna?
ITAUNA
Maitatzen bazaitut, itaundu dautsozu
leyuan klisk-dagin illargi-izpijari.
Larrosa zuriko txindor kantubari
itza artu eziñik gaba igaro dozu.
Axiari itaundu dautsozu legunki:
berak baña jolas dagi zeure ulian.
Ete dakije ezer ixarren unian?
Mosu dagitzube gustijak kutunki...
Itaundu dautsozu zeru garbijari,
itxasoko uiñai ta ixadi orori.
Maitasun orretzaz baña, maite ori,
ˇez dautsozu itaundu zeure bijotzari!
ERANTZUNA
Illargi-mosu dabil edurtze zurijan:
urbil geure soin oneik maitasun zorijan,
itzal miak dagijez bide bakartijan.
Otzak ixoztu daroz maite-itzak abuan
eta dardar dixuri barriro kolkuan,
maitasun ondar oneik gorderik goguan.
—Maitatzen ete nozu, neskatil liraña?
lei gurenez ditauntsot: odei baltzez baña
ilun-iluntzen yako bekoki bikaña.
Itz leunez poztuteko neure gotilluna
begijetan neuskijo billau erantzuna.
Erantzun orrek dakar minduben zoruna
Ixil berak didatzi edurtze ganian;
goibelez illargija odeyen artian...
Nok digarke erantzunoi gaberdi baltzean?
MIREN NESKUTZA'REN BASELEXA
Gogo itunak dakijen menditxu ganian
Neskutz samurra datza gexuai begira.
Alayak, andik urrun badabiltz ludijan,
Baña begi mindubak ara eltzen dira.
Artzañak otsein yakoz, argontzi ixarrak.
Goxa jeiki ezkero an dabil kedatza.
Usaintzen dabe leunki ormako bedarrak.
Uso baten antzean baselexoi datza.
Orra duaz auldubak otoi-egitera,
baita gexo-eztenak mindu dituzanak.
Gustijak ditxaroe maitasun-arrera.
Ur ori maite dabe gixonen espanak.
Orra gastien eta zarren ibildeunak;
Batzubek dakartzubez arantzezko oroyak,
eta bestiak barriz itxaropen leunak.
Entzun ume-ametsak ta zarren otoyak.
Orra duaz gastiak lorazko bidetik
onetsi dagixuzan maitasun-mosubak.
Zeru goiko argija Zeure txadonetik
Ikusi gura leuke atsotxu mindubak.
Gogoen batzuk baña ezin eldu dira
eta negar artetik gedar dagitzube.
Oinditik jeiki zaite gabeko argira
Ta gexo oi bidera urten eijezube.
Erririk erri zuaz mindubak poztuten:
Zeu onduan zarala, erijotz ordubak
Itun diran bijotzak eztauz bildurtuten.
Begijak itxi, arren, tolestu eskubak.
Mendiko Neskutz ori, zeure magalpera
Negar gustijak duaz, oñaze gustijak.
Baña zuk goi-aldetik Erregin antzera.
Aurreratuten dozuz geure lei-larrijak.
Ortik asetzen dozu labalde legorra,
Baita euri eskean daguan andana.
Zeuganuntz dator egaz lugin oron lorra
Eta odeyak datorz, busti da oyana.
Ortik ikusten dozu ixurri zakarra
Seintxubak amakandik aldendu gurarik.
Euren ganera baña bator zeure eskarra
Eta lurran eztago ailako lorarik.
Gaba datorrenian mendijen ganera
Zeure kanpak dalayez bijotz samindubak
Txerrenak pozik duaz oben egitera
Baña zainduten gabez zeure aingerubak.
Bakarrik mendi-goyan, Neskutz maitatijak
Umetxu zerutarra dager eskubetan.
Origaitik ameak eta sein txikijak
Pozik sartuten dira baseleiz orretan.
Zenbat alatz dagixan soñak osaturik:
Itxubak or dakuste eguzki-diztira:
Garbijak or badagoz bakez zoraturik,
Negarrez ogendijak auzpeztuten dira.
Zenbat oroigai datzan errukiz lotuta!
Itxasontzi politak, jantzitxu zurijak.
Txauno-bidazti legez onaño elduta,
Txindirik eztaukonak, damotzuz lilijak.
Miren'en basatxauno mendijan jarrija.
Gotillunak dakije orrako zidorra
Tolesgientzat zara maitasun abija,
Obendijentzat barriz babes-maitekorra.
JADETSI-EZIÑA
Zeure mosubak diran laztanak!
eztizko lorak yatzuz espanak.
Larrosa orrein orri ganetan
ibilli nai dot, loreil onetan.
Laztantzen dodaz sasi-lilijak,
eta matsaren urrezko orrijak.
Mitxeletatxu baten antzean
artega nabil latxin ganian.
Zeure larrosa politak baña
ezin laztandu, neska liraña.
Eragozpenak banatzen gabez,
eta mosuba dil atsekabez...
Al ditubazan lora gaxuak
laztantzen ditu geure goguak:
ˇBaña dil, leitzen daben lorarik
bere bixitzan jadetsi barik!
MAO GORRIJA
Maitasunaren ikurkorra zan
zure leyoko maoa;
ikusten neban goiz-iluntzetan
poztuten yatan gogoa.
Igande goxe baten kantari
ebai zendun ma-egiñez;
eskeini zeuntson gaste bateri,
ikusi neban samiñez.
—Ederra baida mao gorrijau—
erantzun eutzun gastiak;
betiko orduban alkartu ziran
zuben bijotz maitaliak.
Eskeini zeuntson mao ederra...
ˇene neskatil polita!
ta bazenkian ernia zala
neure negarrez bustita.
ABAUA
Erladi urdurija, neure gogamenok
espan gorrijoi dagoz: arin dabiltz orok.
Urduri dabiltz neure gogai-erletxubak
zeure loretan batzen lora-irin gurija,
ˇEspan orrein lorakaz dagijen eztija!
Bijotzean bil-dodaz abau gozotsubak...
Maite gintzazanian
gordeten nendubazan bijotz barrenian.
Zeure ezetza ostera
mingots itunez jausi yatan bijotzera.
Gozo biarra neukon barruko miñean,
eta mustau nenduban abau ederrena.
Baña zer txastau neban eztijan ordean?
ˇEspan orrein lilijak ba euken edena!
ˇEgiz neure bijotza
iratu yatan oro!
ˇMaitasunan mingotsa
abau aren barruban bai neban idoro!
GASTE GEXUA
Mendi-ertzeko gastia arratsak dakar geldiro;
udazken ori barnera sartuten yako leunkiro.
Zugatzen orri zimelak lurrera datorz axian
eta ametsezko zerrija zabaltzen dabe bidian.
«Samiñez nator zeugana, maite zaitudan basua:
orbelen jauste mindubak diraust erijotz arua.
Abi utz orreik zeuriak, zeuria zarba zimela.
baña neure soin gaxua luzaro bixi daitela.
Gastia nazan ezkero oraindik eztot il-gura.
Bekoki onek dagerren maitasunezko lilura
ezin illundu dagike erijotzaren laztanak.
ˇAriñik duaz obira zerubak maite dauzanak!
Nik barriz nasai lo-dagit itxaruaren azpijan.
Itun dagozan bijotzak poztu egixuz ludijan
edo bixitzaz mindubai itzalez itxi begijak.
Ustege dagon batentzat eskei zugatzan, lokijak.
Mendiko magal ertzian daguan areitz zimela
aizkora kazka zorrotzaz lurrera jausi daitela,
baña iraun begi lerdentsu emaitz betezko zugatzak.
Bere orrijen itzalik ez bei apurtu ekatxak.
Mitxeletatxu sorgiñez eta larrosaz josita
orril-begijan baitago neure loragu polita.
Barne barnetik kantari, egun sentiko argira,
urrezko larratxorijak egaz dagije ortzira.
Enara batek bezela gastetasunak narua
eta eguak zabalik gorantza juat gogua.
ˇOraindik eztot il-gura, bixitzau yatan leguna!
Maite dau bijotz gaxuak ene aberri kutuna;
maitatzen ditu lagunak eta guraso tximurrak
baita zeu bere, ene neskutza, ta zeure begi samurrak.
Laguntza orrein eztija mustau nai dot il-artian.
Bildurrik gabe nor dua illobiko itzal bidian?
Atsegiñen mai alaira didar dagiste gustijak;
dastatu barik ostera itxiko dodaz jakijak?
Esku arteko usuilla edariz daukot beterik,
baña lorazko espanok eztodaz busti oraindik...
Jolas zaratak neugana dakarz axetxu zolijak,
maitati bere atiak zabaltzen daustaz ludijak.
Mosuba erdi egiñik itxi biarra, bai ituna!
Bijarkuak beti dakar geure zalian zoruna.
Oraindik bixi gura dot, ludija yatan ederra.
Itunak poztu egiten bua arin gexo ankerra!
Negarrak ondo dirudi aguren begi minduban,
baña mosuba ederren maite diranen abuan.
Zarrak il beitez, oroyak-arren eztogu ayolik,
itxaropenak galtziak eztauko barriz neurririk.
Negubai otzak yagokez, udabarrijai lilijak.
Obijan soilik apurtu larrosa bageko ontzijak».
Olan iñardun gastiak orbel betezko bidian;
azken orrija dardarka lurreratu zan axian...
Baso aldetik betiko juan zan mutil gexua
ta itxaro illaren antzean itun lotu zan basua.
Negarrak ez eben lotu gexo ankerran zaurija
ta lorak, arren, betiko apurtu zan lorontzija.
Barriz eldu zan mendira udabarrijan laztana
eta lilijen usañak alaitu eban oyana,
Baña ostroen dardarak eta txorijen txijuak
Iñor ez eben idoro alai egiten basuak.
ILUNTZEKO-IXARRA
Gaste zintzo batek itun so-dagijo
ortzi urdiñeko ixar argijari.
Ixarrak, minduben atsegin dan izpiz,
ma-dagijo mutil aren samiñari.
—Neure maite ederran malkua ete az?
I baxen samurra dok aren negarra.
Bere begijak so-egijelakuan
ain leunkiro mosu dagistak, ixarra?—
Eta zintzo ituna ixar ederrari
pozge so-egiten eguan unian,
neska leunak beste maitale bateri
alai ma-egijon bekoki ganian...
GABEKO IRRINTZIJA
Gau argitsuban bakarrik nago leyo idigijan;
ibai garbijan ixilik dabil iretargija.
Izpi zurbillak dizdiz dagije baso erdijan.
Ilargi orrek eztau itxartu artzain zolija.
Mendi baltzaren goyetan, muga bako bakiak
zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun-lua,
Gaba urrezko koroyaz dabil. Lora legunak
ameslari, goi-gora digorte usain-goxua.
Gabeko gentzan gorpuzki oneik loratu dira...
Jainko diztira oro da... Baso-ziar emaro
menditik yatort leunkiro abots baten intzira.
Dardarka zeru zabalan galtzen da naro-naro.
ˇBaso ixoztuban estalduta agon maitale orrek!
Ezeik abestu, ba abes orretan dagerk bijotza.
Eure barneko kezkak yagerzak irrintzi orrek,
ixildu egik samin latzezko maitasun-otsa.
ˇOi!, bijozkada leuna darijost eure irrintzijak.
Eure samiñaz batera dabesk neure samiña
Bijotz orotan bardiñak dozak maitasun nayak,
abesti orok yagertek geure kezka bardiña.
Irrintzi leuna galdu dok gauko zeru garbijan.
Eta ire samin orrek tolestu yozak eguak.
Gau oroz, baña, dardarka bere leyo idigijan
negar zotinka iraungo bai-yok neure goguak.
ITURRI-NEGARRA
Ur gardenari begira
iturri-ertzan lilija:
ur altzuan lili aren irudija.
Maitasun-ego miakaz
axiak ba deragijo
maite daun urari ma leunki dagijo.
Iturri leuna ostera
negarrez axiak daro.
Eta urretxindorrak urari emaro:
«Zergaitik negar yarijo?
Abar orlegi ganian
abeskide naukok oroldi bidian».
—Neure altzuan maitia,
euki-ta galdu ezkero,
zelan negarrik ez dagiket maitero?—
MAITALE KUTUNA
Iñoiz ikusi bako maitale kutuna
neure opa samurrok laztanduten dabe.
Begi gelgarriz dargist bijotzeko iluna,
eta bere larrosak usainduten nabe.
Zerutar egak ditu maitasun zaliak;
lurrera baxen sarri so-dagi ortzira.
Bere leuntasun ziar mosu sutsubenak
espan ganian, otoi bijurtuten dira.
Garbitasun usaña txakijan dixuri,
eta lo-dagonian ametsezko irrijak
aboko larrosetan dagerkoz urduri.
Aiztatzat alai dartu zelaiko lilijak.
Neskatil ori nor dan ez dazau bijotzak;
ˇbaña bera dan ona, bera dan liraña!
Begi oneik ez arren, bai-dakus ametsak.
Erean dazaukijot bekoki bikaña.
Sarri billauko neban bixitza bidian
ta edertzat aitortu beraren gorputza,
nok baña dasayoke begijen aurrian:
—Maite audana, ete az neure neskutza?
Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro,
berak axian bidez lilitxu gustijak
udabarri aldijan dalkartuz emaro.
Berak lotuko ditu maitasun lokijak.
Indar ixilkor batek batzen dauz goguak;
itzak loitzen ditubez maitasun gurenak.
Barre alayak ezik, barruko malkuak,
zale oneintzat dira antzikur gardenak.
Maitaliak ixanik alkartuko gara.
Jolas aldijan ezik otoyen orduban,
eguzkira ezpada, gabeko illazkara:
noiz'ak itxi Jainkuan izpizko eskuban.
Aldi alaitsu ori jadetsi artian
neure ezkongai bailiran neskatil danari
begiratzen dautsiet dagidan bidian.
Neska polit bakotxan zakust ameslari.
Bestiak zeure ederra goratuten dabe,
eurentzat gelgarrijak soin orren pitxijak.
Baña zeure zalian indartuten nabe
begi polit samurren leuntasun izpijak.
Zerutarrak baitira geure maitasunak,
eta leikide batek eztauz lausotuko.
Oraindik eztauz loitu gurari lixunak
eta gorputz irritsak eztauz banatuko.
Ikus eziña zara ezkongai neskutza!,
baña, arren, entzun neure maitasunan naya:
Edurra baxen garbi irauki gorputza,
ixan zaite zitoriz gotzon baten gaya.
Ixan zaite, ˇoi neure neskatil argija!
maitatzen dodan amatxu baxen leguna,
leituten dodan alaba baxen garbija.
Ori litzake neure gogoko zoruna.
Samurtasuna landu gogo orren altzuan,
urrumarako zara ba usoen antzera.
Ondo zaindu zaidazan oñaze orduban
olderik naiko dauko bijotzak ostera.
Espan orreintzat daukoz mosu samurrenak,
samin orreintzat barriz, maitasun eztija.
Eta txori politen abesti leunenak
zeugana eldu daiten luaro gurija.
ˇZeu maitatzeko nazan bijotz samurduna!
siaska ertzan datzan amatxu lakua.
ˇGorde zaidazan, barriz, jayo nintzan luna!
Euzko seme lerdena, bildur gabekua...
Zeugan pentsaten nabil Jaunaren bidian,
eta lokatz artian egaz dagit azkar.
Andra baten oroya naiko da lurrean
garbi iraun dagiguntzat etsai orok ziar.
ˇOi, neure bijotzeko ezkongai gardena!
beti, arren, aditu maitati ortzira.
ˇZeugan mosuba baxen kutun dot arrena!:
ˇAndrak ederren dira zerurantz begira!
ITUNA
Maite oi!, agur, ilda betiko
geure maitasun kutuna.
Bijotz orretan aspaldiz dauko
bere obi oso illuna
Maitetasun au udabarrijan
irrika sortu genduban.
Nork dasaguken negu aldian
ipingo gendula ilkutxan?
Ametsa dana ixan ete zan?
ˇOi, amets egin dabena
estaldutia, goguarentzat
samintasunik latzena!
Leyo idigitik ilargijari
so-dagijot gau baltzean.
Negarrez nago odoyai adi
gabaro gustiz leunean.
Zeuk zelan barriz abes-dagixu
gabeko aldi larrijan?
Abesti otsa bijotzak dantzu
zeure itzalezko txakijan.
Neska sorgiña, gau baltzenean
bildurrik bere eztaukozu
geure maitasun azurrotz ori
bijotzean ba darozu...?
TXAKURTXUBA
Goxeko galdatara
txakurrak etzunik.
Arri ganian datzaz
begijak itxirik.
Nasai-nasai dedate
bero lixunkoya.
Izpi garbijak dargi
euren gorputz loya.
Noxean bein gorantza
jaso dauz burubak.
Eulijak atzemon nai;
ˇtxakurren alperrak!
Kanpora durten pozik
neure txakurtxubak.
Jolas-egin gura dau
toto txikertxubak.
Txakur zekenakana
eltzen da saltuka,
ayek baña artzen dabe
amorruz orruka.
Tente ate aurrian
Oriño txikijak,
gora jaso daruaz
begitxu argijak.
Zerubari adika
ume bat bezela,
ikuspena dirudi
betesten dabela.
Eta txakur politak
oso ameslari,
ausi egiten dautso
zeruko oztiñari.
EZKONTZA-EGUNA
Ortzargi-altzotik jatsi ete zintzan lurrera?
ˇAin garbi zenduzan yantzijak, ain argi begija!
Bidian ixuri zenduban lurrinkai gurija...
Lurra ikutu barik zoyazan gotzonen antzera.
Maitasun zaliak sortzen ziran zeure soera.
Gozartu zenduban bixitza gustiko zorija.
Egaz larrosara juan zan txirrita zurija,
maitasunak zabal-egin eban lora ganera.
Neskutz, bil-zenduban mosu baten, zeure bixitza.
Eta betikorra bailitzan barneko irritza
loratu yatzuzan begijak ludiko pozagaz.
Lora ezilkorrak, maitasunak, zeure bidean
zabaltzen ebazan, laster baña igartu zirean,
atzetik etorren erijotz-axian otzagaz.
LUDI AMESKORRA
Soin onen sasi-pian negarrez bai'nago.
ˇZeure goi-eskar barik bixitza yat latza!
Naigabe-itun azpijan zauriturik natza,
Neukon etxia, zarrez, erori dalako.
Lentxu maite ninduben munduko gustijak,
Samiñaren katiaz lotuta ikustiaz
negar gazija neugan itxi ta aldendubaz,
«Lo-egik, —esan dauste—, zoritxar azpijan».
Pozez beteta igazi nai neban ludija,
atsekabiak baña lepo-ganen juaz,
«Mundu au ametsa,—esan daust—, zorakerija».
Geyegi atsekabez neu asetuteko
arantzaz josiriko amets ain gozuak.
ˇZeu, Jauna, naiko, alai neu erabilteko!
GOGUAREN ERESIJA
Goitia'tar Martin zanari
bere goguaren eresi au dopaltsot.
Jaunguak gogo batzuk zauriz joten ditu,
eta nekian euren gorputzak esitu.
Negar dagijen arren, kentzen dautse dana,
eta kurtze gogorra da Bere laztana.
Itunik beti duaz bide bakartijan,
oztaz euren goguak zaurizko soñean.
Errukirik ostera eztagertse Jaunak,
eta geyago joten dauz bere gezijak.
Eztitu osatuten euren oin mindubak,
iñork ez dantzuz euren ayots samindubak.
Euren ortuko lorak dapurtuz ekatxak,
gerizik eztagije euraen zugatzak.
Gogorki kentzen dautsez diru ta lagunak,
laket barik bai'daurkiz beti gau illunak.
Orok duste azturik Jaunak daukozala,
ˇbijotz orren bixitza ain dager zimela!
Samiñez jausten dira arantza ganera,
eta orok ditxijez legenar antzera.
Ordu aretan baña, Urtzi'ren mosubak
osatuten dauz euren zauri odoltsubak.
Berak legortuten dauz nekezko negarrak;
malko orrekaz piztuten dauz ortziko ixarrak.
Amayeran maitekor Urtzi'ren irrijak
zabalduten dautsoez zeruko atiak.
ˇOrok iges-eitian Urtzi maitasunak
pozez laztantzen ditu gogo ain itunak!
MOSUBA
Abesti leunak loratzen ziran
espan ganeko gentzean.
Bijotz samurra bildu zeustazun
maitasunezko leyean.
Orain ixilik abesa dago,
eta zerurantz begira
dizdir begijan malkuak dagi,
maitasun baten diztira.
—ˇAbes bigunen erregin ori!,
alai abestu egixu.
Orain maitale garialako,
samiñez negar dagixu?—.
Espan kutunak neureganatuz
mosuba damost amesti.
—Ta mosu onek,—samurki diraust—
ez dabes anei abesti?—.
LIED
Ortzargi-mosuz txautu
neurtitzik politenak.
Euren izpi artian loratu daitezan
neure maite samurran ametsik leunenak.
Pitxi gelgarriz josi
idustun dirdirtsuba.
Garo bikain ganian izpiz lotu daiten
aren maitasunezko malko laztantsuba.
Artixar malkoz busti
basotako lorea:
bere orri artian ostendu dagidan
neure neskutz lirañan ayer tolesgia.
Gabeko itzalez landu
berunezko illobija;
zerraldo orren altzuan esitu dagidan
ˇmaite nendubanaren maitasun aztija!
BIJOTZEAN
Lorategiko edur zurijan
irarri zendun neure irudija.
Axia eldu ta egal otzez
autsitu eban gustija.
Larrosa baten orri ganian
idatzi zendun ixen maitia:
udea eldu eta eguzkijak
igartu eban lorea.
Neure gorputza esku miakaz
marreztu zendun are ganian:
etorri ziran olatu urdiñak
atzindu eban unian.
Beti-betiko iraun dagijan
badakixu non sakon irarri?
ˇBijotz barruban, maite kutuna,
maitasun izkiz idatzi!
JAUNGOIKOTIJA
Agirre'tar Joseba Andoni'ri
Nuan Goiko Aitaren erruki-altzora:
begijok begoz beera ta bijotza gora.
Neugan bakia zala at-billau nenduban,
zoruna baña soilik daukogu barruban.
ˇZeruko poza billa bijotz onen lorrak!
Gustijak nai nebazan lagun iraunkorrak,
neu saltzalle nintzala Jaunan maitiari.
Zuur nintzayen griñai, goor eskar-otsari
Ez zindudan maite nai, Zeu maitatu ixanik
ezin nebalako bil beste maitasunik.
Obena egun yatan, gaba illargi bixi;
argijan itxu nintzan, gaban begi-zoli.
ˇBaña laket artian neban zeure miña!
Zeugaz bete ixateko nozu ta egiña...
Iñon atsedenik ez, urrun zeuregandik;
ˇez zintzan tokijetan Zeu billatu nairik!
Bijurtu zindudan ba ixadi aratza,
larretako bakian nasai lo nengijan,
ta begijok ebiltzan goxaldeko izpijan.
ˇGustijak baña soilik ziran zeure urratsa!
Zelan gabiltz ikusí ezin zaitugula
zeugana juateko argizko bidiak
gauza danak badira?
Udalen ta lorak.
Munduban argiz zagoz oropoz dozula.
Arnas deunak darabil loren urdurija.
Begijak goyan dozuz?
Ixar izpi oro.
Loretan lora zara, argitan argija.
Zagozan tokijetan zelan ez idoro?
Ez zindudan baña nai, Zeure argi miak
agertzen eustalako maite danen motza,
euretan barriz gogor neukozan begijak...
Argi orren barne, eder, soilik erijotza.
Erakutsi zindudan lurreko argijak,
iraunkorretan baña nazan igikorra!
Txar bidian zintzua, zeugan aldakorra.
Eta aldendu gurarik jo neban lañora:
gauza oron artetik ametsen altzora.
Gustijetan zengozan, oro zeure maite.
Ikusi ez zaidazan nora juan naite?
Toki bat zan bakarra:
Obenan kolkua.
Aren illun barrura ezin eldu zaite.
Argijak ikus ezin gaba ta lañua.
Nork ikertu leikian neure etxe zar-utza?
Mukurrak eze ziran, dana zan kiatsa.
Ara bere eldu zintzan.
ˇOrra min zorrotza!
Zeugan lotu gurarik gixonen bijotza
zeuk ipiñi zenduban poz arteko miña.
Gorako bide erreza barneko samiña.
Malkuak len garoez zeure eskarreraño,
munduko aintzak eta bide-labak baño.
Gaxo utza ni natzu, zakidaz erruki.
Oso arrakal nintzan, bijotz muina jausi.
Nok gurako koskola dana bada sasi?
Maite nebazan gauzak juan dira igesi.
Orain txiro nagotzu, baña zatorkidaz.
Malkoen barna zelan argitan zaurkidaz?
ˇPoz artian ostera ezin zeu idoro!
Gixon gustijen barnak baidirala zoro!
ˇEne Jauna, Jaun ona, erruki zakidaz!
Txiro arren, ez jaurti seme saltzalia:
arantzik ez betestu bere labakijan,
bai baña sortu daben garbaizko lorea.
Lenen zauriz josijak dozuz errukijan.
Aitaren maitasunak baitau kutunena
gexua dan semia, seme mindubena!
LILI-NEGARRA
Mungija'ko ibai ederra,
len gardena, oin ugerra.
Aren altzuan murgildu baita neska liraña.
Goxian goxik latsean,
lats garbijaren ganian
lora bat legez aurkitu eben neskutz bikaña.
Oyal garbitzen arrijan,
oñak erreka garbijan,
goxaldero zan gogai samurrak maite onduan.
Lugin baten irudija,
oron ixilik maitia,
oron ixilik sarturik eukon bere goguan.
Mungija'ko ibai zabala,
ibai ederra bai'dala!
Itxasorantza loraz darua urlo apala.
Lugin mutillak ertzetik
maitasun onez beterik
oroigarritzat eskeiñitako lora zurijak.
Lora bat ibai erdijan,
bitsezko otzara zurijan
neska leunari bialdu eutson lugin gastiak.
«Lili-gorri, lili-gorri,
ire marguak dirudi
espan-loretan maitiak loran daukon marrubi».
Mungija'ko ibai urdiña,
len gardena, oin zikiña.
Zeure altzuan neskak dakustez lora zurijak.
«Ator neure eskubetara,
neure esku garbijetara,
maitian ule kizkorren antza bere orrijak».
Lilijak irri egijan,
irribarre ibai erdijan.
Naro ebillan lora sorgiña urlo garbijan.
Ibai ertzeko munatik
lilija atzemon gurarik
neskatil arek luzatu eban esku liraña.
ˇAi ene! ˇordu txarrean!,
irrist eginik munean
erreka altzuan ito-egin zan neska bikaña.
Mungija'ko ibai zabala,
ibai ederra bai dala!
Mungija'ko ibai gardenak loraz urlo apala
LIPARRA
Zelai-orlegiko gentz-ziar emaro
odeixka zurijan itzala digaro.
Olan eltzen yaku erijotz antzija;
gozartu dagigun larrosen eztija.
Odeixka itzal ori baxen samurkiro
lora-ziar bebil geuria leunkiro.
Laztandu dagidan, ekarzu eskuba:
lora artian kutun ez yatzu mosuba?
Neure espanai adi, pozik barre-egixu.
Bijar maitatuko garan eztakixu...
Liparra gozartu, ilkorrak bai'gara;
axe-egatan dabil loren mosu-ikara.
Odeixka itzal ori dabil zelayetan:
—Zorijon aldijak zeben bijotzetan
ezilkortu, arren,—dirauskube zarrak.
ˇBai zera, bai zera, laztandu larrosak!
SEÑAI ABESTU
Barrena'tar Miren Arantzazu'ri
Senarra gexo ogean datza,
soña oñazez beterik.
Emazte onak diru gustija
eralgi arren, alperrik.
Zoritxarraren urrats ixillak
etxian dakus bakarrik.
Seintxubak baña negar dagi-ta
ixilduteko, ameak
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
Miñak minduta ayots garratzak
bijotza urratzen dautsoe.
Eri zitela..., orok igeska,
bakarrik itxi daroe.
Aren begijak gorri baitagoz
negar latza darijoe.
Neke gogorra. Gorpuba gelan
argi orijen erdijan.
Juale itunak danba dagije
eleiz torreko ganian.
Danba dagije, itunez bete,
sartzen dira bijotzean.
Seintxubak baña negar dagi-ta
ixilduteko, ameak
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
Sarats ondotik gixon altsubak
eruan dabe obira.
«Betiko agur, senar on ori,
geure bijotzak il dira! ».
Eta begijak atzian duaz
ilkutx baltzari begira.
Gixon gaiztuak kentzen dautsoez
etxeko gauza gustijak.
Senar onaren ogea zana,
atzitu dabe zikotxak.
Laster kanpora urten biarko
ango emazte garbijak.
Seintxubak baña negar dagi-ta,
ixilduteko, ameak,
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
Atzamar meetik kenduten dautse
zillarrezko elastuna.
Ezkondu ziran goiz ederreko
gomutagarri leguna.
Zapi zakarrez ate aurrera
erdu da txirotasuna.
«Agur betiko neure asaben
etxalde argi-zurija.
Jaso balebe asaba ayek
lurpian dauken buruba...
Baña itxi daigun ixil-ixilik
galdu dan etxe minduba».
Seintxubak baña negar dagi-ta,
ixilduteko, ameak,
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
«Igartu dira lora landarak,
igartu dira zugatzak,
Neure ortuban umotu dira
zoritxarraren ematxak.
Lengo maitasun igali leunak
lurrera ditu ekatxak.
Bijotz gogorra euki biar da
asaben etxia izteko».
Eta negarrez geldiro dua
urrun aldera betiko.
Ogija billa seintxu arentzat,
gose ankerra kentzeko.
Seintxubak baña negar dagi-ta,
ixilduteko, ameak.
Abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
BETIKORRA
Juale-otsak entzuten dozuz,
il-juale itunak.
Euren ziyua ez dazau baña
zeure barneko alaitasunak.
Nor il ete dan, itauntzen dozu?
ˇOi neure kutuna!
Il-kanpai orrein ziyo pozkia
geure bijotzen maitetasuna!
Zerraldo baltza ikusi dozu,
zerraldo aundija.
Zuriz yantziko mutil gastiak
urrun eroyen illan ontzija.
Zer daroyenentz, itauntzen dozu?
ˇOi neska axuna!
Zerraldo orretan illik daroye
geure bijotzen maitetasuna!
Obi itxija idoro dozu
aran itunean:
sasi zorrotzak eta bedarrak
illobi baldar ixen gabean.
Nor ete datzan, jakin nai dozu?
ˇOi neskutz kutuna!
or ixen bako obijan datza
ˇgeure bijotzen maitetasuna!
ABESTIJA
«Esku orrein laztanez,
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu».
Neskeak esku miaz
urari mosuba:
arri koxkor artian
ura loirik dua.
Ura kanta kantari,
neskea negarrez.
Urak esaten dautso
abostxu samurrez:
«Esku orrein laztanez,
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu».
Neskatxak itun dakus
ur garbija loirik.
Garbitasuna dau amets,
eta eztau pozik.
Abar puntatxu puntan
txindorra kantari,
eta abestuten dautso
neskatil leunari:
«Esku orrein laztanez,
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu».
—Abestuten daustazun
txindor kantarija;
zegaitik len ez esan
zeure abestija?
Zegaitik ur ertzean
txinta txintalari,
ez eutsozun abestu
loitu nindunari?
«Esku orrein laztanez,
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu»
MENDIJETARA
Urrun giz-otsetatik, menditara nua,
leyak ba loitzen dabe garbi dan gogua.
Bedarte-ziar nabil loratxu artian,
girin bako pitxijak irrika bidian.
Gorrotorik eztauke bedartxu oztiñak,
txori pijuak dira zugaitz atsegiñak...
Neure onduan dua latsa nausikiro,
ˇBijotzoi!, mustau daigun bake au geldiro!
Axiaz itz-dagije makal amestijak,
larrosakaz olgetan mitxelet zurijak,
Neketzaz eztakije zelaiko bedarrak,
euren malkuak dira oyane-altzuan;
lora polita derne iturri onduan.
Abar-leka samurrak dardar egitian
euri tantak dixuri oroldi ganian.
Loretan abirik ez dagi gorrotuak.
zerutzaz ames-dagi zelaiko goguak.
ˇPoz-eztiz egurasten, bai, atseginkorra!
axian ego-puntan dua geure lorra...
Mendijak alde baten, bestian zugatzak,
ˇonaño ezin eldu ludiko ekatxak!...
Oyu artega ordez, abarrots adija,
eta ur eskutatuben otoi-erasija.
Txori kantea dabil urduri sasijan,
zelan bixi naiteke negarrez mendijan?
Bedar miak diñoe, baita txori onak:
—Zegaitik ete dozak ain txarrak gixonak?—
Pozez danai begira sortzen yat lilura,
eta maitasun egoz banua zerura.
Gitxik dazaben gentzan nabil ameslari,
olan damotsat aintza Urtzi'n emoyari.
Urrun giz-otsetatik menditara nua,
leyak ba loitzen dabe garbi dan gogua.
BERE ILLOBIJAN
Urrundik nator lotan datzan illobira;
lo-dagi gotzon-eran, zerura begira.
Gurutz zuri ganian
adaskatxu gurija,
lili-mosu antzean
usainduten obija.
Arlaban-gain otoika: maitasun otoya
egak zabalik zeru-ziar doya.
ˇMaite ori!, zeruban, izpizko yantzijaz,
orointzen ete zara egiñitako itzagaz?
«Neure bijotz-dardara
ilta bere zeurekin ixango da beti».
Itz ori entzun neban samurki, samurki.
Txorijak abeslari ta adaska gorrijak
zabal daruaz bere odolezko orrijak.
ˇOi maitasun gelgaya! Larrosondo igerra
ta bijotza dirudin larrosa ederra.
Zatordidaz eskura
eruan zagidazan aintzezko zerura.
Neure odolak gudan gorrituko zaitu
eta nere altzuan atsedengo dozu.
ˇBijotz loratu ori,
zagoz neurekin beti!
Zeru eder aldian
min zara neu negarrez itun ikustian?
Ixildu da txorija, leun dabil axia,
eta larrosa altzotik tantada donia,
dardar... argizko dizdiz... ixarren antzera,
maite-malko bailitzan jausten da lurrera.
JAUNAGAN ATSEDENA
Zeugan lotu arte,
ene bijotza urduri dago...
Zuretzaz jardun neban, zuur eskar otsari;
zeure baitan nenbillan, an etzan neurririk.
Ara eltzeko ez nun burdi ta ontzirik,
nai bateri nenguan..., egiñak, nayari.
Goya zabal eguan larradi ganian
eta senti zindudan gauz oron bakian.
Dana ur-urrun zeunkazun: ixar, mendi ta lur;
ixate orren urrun, maitasun orren ur.
Banekijan zintzala, baña nun Jaun ori?
Argitan, eskutuba zeure egote ori.
Gustijetzaz azturik Zeugan jarri nintzan,
ikus nai zindudala gogoko ekintzan...
Griñetan ez zintzazan, ez atsegiñetan;
samiña idoro neban laket gustijetan.
Lorarik etzan iñon arantzatxu barik,
arantzetan eztago zeure maitasunik.
Munduko otsen barruban ezta zeure gentzik.
Sartu nintzan barnera: Gogo au artega;
Zeure egonak oso leundu eustan baña...
Nabaitu neban gentza... zerutar usaña.
Menak ixildu ziran, eldu zan goznarra,
argitu yatan soña, ludi au aldatu.
Toki orotan zintzan eskarrez loratsu;
zeuri orri dardara ta iluntzeko ixarra.
Zeure oinkada barik ezer iñon etzan.
Argi ta eder egin dozuzanak,
neurriz gauza gustijak daukozuz jakintzan.
Lurreko gurenetan dager zeure indarra,
txikijentzako bere badozuz laztanak...
Batzuk dagerte ala, bestiak eskarra.
Ispillu barri yakuz emeko gauz danak;
ikurrai soilik gagoz ikus zaituguzan.
Eta senti zindudan arren ludi ontan,
zeure maitasun ori urrun zan oraindik.
Oldozkor jarri nintzan idoro gurarik...
Bijotzari: —Badakik Urtzi jauna non dan?—
—Ixatez ludi barna, maitez gixon baitan—.
Sakona argitu yatan..., oro ulerkorra;
igar neban gixonen barruko zadorra.
Ulertu neban ondo umien begijak
eskar orrek maitekor egiten dauzala.
Abar ustelak, arren, zeuri yagotzunak
loraz orrillai barre egingo dautsola.
Baña urduri nenbillan, artega gogua;
izkutu batek dana jakin-nai narua.
Eta barru onetan zetan zaran ari
ulertu nairik, lotu nintzan ameslari.
—Argiz zagoz, orotan, soñak barriz laño,
zeurerik ezin entzun, oben otsak baño—.
Nok igarri ondarrau? Ete nago itxurik?
Neugan zagoz, ni barriz urrun zeuregandik.
Badakit baña zeutzat autu dozuzanak
bijotzeko urduriz, maite zagizala,
zerorrek azkon bixiz egiten dozula.
ˇAtseden neurrigian zeugan datzazanak!
Zeure ate orretan emoyak artzia
ots-egitia baño errezago dala:
Billatzea baxen leun zeuri egotia.
Zeugan maitatzen danik itxi biar eza;
Oro zeu zaralako, muin eta azala.
Yagotzuzan danentzat arru bako leza,
labangarri dan laba oben jarrallentzat,
itxubentzat argija, illuna argijentzat.
ˇZeure onari nagon, larritasun barik!
dana baita orrako argizko bidia.
Zeure laztanik gabe eztago lorarik,
esku orreikandik at eztabil gizonik.
Ludija dago zeure aintz-bidez betia.
ˇAtseden bijotz orrek, ez ixan urduri!
Jaunaren zabalean lei orok ixuri.
Betiko poza bertan, maitasun osua.
Arantz begira lotu, aron dan gogua.
ARTZAI ONA
Jaunan ardi galdubak,
otzez mindubak,
bazka barik mendijan,
gosez artalde dana,
artzai laztana
ilta zugaitz ganian.
Intzez datorz ardijak,
ardi zurijak.
Yoranez eltzen dira
ilta datzan artzañak
jaki bikañak
daukozan jaupontzira.
Geure artzai samurra.
Goyan edurra
ta ibarrean ixotza.
Oron jaki epela
ixan daitela
zeure maite-bijotza.
Zeure gorputz garbija
geure jakija
ixaten da nekian...
orren gozotasunak
oron itunak
ditzuliz eskerrean.
Jaunan ardi galdubak
otzez mindubak,
bazka barik mendijan,
Gosez artalde dana
artzai laztana
ilta zugaitz ganian.
ZAURIJA
Euna tarrat-nenduban, arantza batean,
neure maitasun billa juan nintzanian.
Josteko zeuri nintzan.
Joskillaen ekintzan
lorapian zengozan zurezko aurkijan.
Eunduten zendun arin zapitxu zurija,
orratza esku-mian, otzaran arija.
Gaste bat lotzen zendun zapiño garbijan:
txirula joten eta ardijak gordetan,
txakur mustur gorrija etzunik oñetan.
Neska polita zintzan
oskillaen ekintzan.
—Josiko dautzut pozik,—zeuk, berba samurrez—,
Belaunbiko nintzaizun, bijotza bildurrez,
Zeure atzamar miak bularran ganian
leunkiro sentitzian,
mutil politari so-nengijon dardaraz.
Oro nintzan azkuraz...
Laster uxatu zendun ain amets gozua.
ˇZeure bijotza dozun erruki bakua!
Yantzija josi barik,
leunki, bildur bagerik
zulatubaz bijotza
sakon sartu zeunstazun jostorratz zorrotza.
Eta neure soñeko tantatxu laztanak
gorri egin ebazan mutillan espanak.
MIREN'I OTOYA
Gabonillaren 8'gn.
Oben-zauri mingotsen
osakai bakarra!
Zeure maitasun orrek
dezeingu negarra.
Bijotz-ikaraz gagoz,
ˇoi geure Neskutza!
Esker dizdiz darozuz
gogo ta gorputza.
Espan zerutar orrein
leuna gozartzian,
itxarua sortzen da
oben itzalpian.
Geure samin artera
jatsiko Onespena.
ˇArren, Ama, jadetsi
lixun-azkespena!
Didar dagin bijotzak,
Miren errugia,
egin zaitu zeruko
maitasun atia.
Zeure garbitasuna
geuregan ixuri.
Soin ta gogoz diraugun
garbi eta zuri.
ˇAma on, bijotz-bera!,
gotzon atsegiña.
Begi orreik baitira
barneko urdiña.
Errugabe bakarra
neure bijotz illa
itun zeugana dator
bakuntasun billa.
Orok ezesten daben
bijotzan malkua
altzo orretan dimintzut:
ˇO, Miren gozua!
Jaunaren al-alatza
ixadi gustija,
Maite-alatza baña
Zeure Sorkundia.
SIASKAKUA
Goieaskoetxea'tar Joseba Mirena'ri
Galtzu ganian, lotan ixarra;
gixon gustijen ixar bakarra.
Ixar eder orren maitasun izpijak
beraganantz daroz minduben begijak.
Miren'en ixar, bitxi argija,
lo-aruan da ume zolija.
Maitasun-zale da kutuntxuba;
Ene bijotzoi, lei onez bua.
Leunki, urratu naz, leunki beragana,
ta espan-loretan damotsat laztana.
Maitati lotan dago seintxuba,
bere zereiña... amets goxua.
Neskutz zerutar baten emoya,
errukiz entzun neure otoya.
Belarri ondora samur itz dagitsat,
Josu'k baña eztau berbarik neuretzat.
Maitasun zalez datorrenari
erantzun ez-ta maitale-egarri?
ˇOi, lo aruan dago aurtxua,
bere zereiña... amets gozua!
—Gurutze ganian eskeita dagola,
tantaka emoten Jaungoikozko odola—.
Galtzu ganian lotan ixarra;
gixon gustijen ixar bakarra.
Maitati dago lotan aurtxua,
bere zereiña... amets gozua.
ARTXANDA GANIAN
(Maioresque cadunt altis de montibus umbrae)
Gabaren begijok, maitekorrak yataz,
legunduten nabe!
Euren sakonean betirauna dakust;
Bakia ertz-gabe.
ˇBijotz mindu orrek, tolestu eguak,
onduan zadorra!
Barnera bil adi, gaba, alde oneitan,
goyan artixarra.
ˇEne lei bixijok, orra gau sakona!
Bixitz-izkutuba,
eure iluntze ori ixango ete dok
orren gentzatsuba...?
Gaba ixilik dabil, argizko koroya
darabil buruban.
Gotzonen eguak dardara dagije
zeru oztintsuban.
Lugiñak etxerantz, idijak atzian,
begitan bakia:
zelai orlegijak damotsen bakia.
ˇOi arrats donia!
Baserriko kiak urdiñera digo
mendixka ganetik.
Itzalak bailiran gautxorijak datorz,
torrezar aldetik.
Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut,
arana ixil beyan.
Durundi ots orreik mendiz mendi duaz.
Otoyak zelayan...
Zugatzetan kezka barik ganduba da...
Ta neure goguak
goznarrari miñez ekiten baidautso:
ˇUler nai zadorrak!
Bitartian anei argi uri ortan
agertuten dira.
Alde oneitara bere elduten yaku
tximisten dirdira.
Uriko zaratak kezkatuten dabe
mendiko lillura.
Nora juan ete da txaide artetik
gentzazko lo-gura?
ˇUriko gau ori! Maltzurren laguna!
Baserri aldera
zetan eltzen zara, argi orrein kiñuz,
gaizkiñen antzera?
Zeure altzo orretan txerren danak duaz
lan okerretara...
Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar
dagijen dardara!
Lixuna txaidian ixil-ixil dabil
lora zimel billa.
Loari murrika etxe artietan
gastetxu zurbilla.
Gabaren eskubak ito dau lotsea.
ˇOr dabil obena!
Il dabe gaizkiñak oraindiño neskutz
datzan onoimena!
Lañozko maindira zurija baidager
uri zabalean.
Lausua ta kia toki gustijetan:
ˇBil nadin barnean!
ˇIluntze oztiña, gotillun nagotzu!
Lei bixiz bijotza.
Zer ete ditxarot? Samiñen bixitza?
Pozen erijotza?
Ona emen nago: Goxian so-dagit
sarkalde argira.
Arratsean barriz sorkaldera nago,
ixarren begira.
ˇAu geure bixitza, atseden eziña,
jadetsi eziña!
Ezin batu doguz elburu batean
amets ta egiña.
ˇOi gau zerutarra! zeure gai eztira
ludiko gixonak.
Otsetatik urrun loratuten dira,
zeure zorijonak.
Une eder onetan, arren, itxi urija,
itxi ots gaiztuak.
Lei bixiz barnia, urrunera nuan,
iges begist luak...
ˇArrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit.
Atseden bijotzak.
ˇEne!, orreik baxen izpi baketsubak
bekarz erijotzak!
Oztin begoz goyak, itzalez mendijak,
gogo au bakian.
Ta itxaro ixarrak argi dizdiz begi,
bijotzan barnian.
GOXALDEKO EDURRA
Atsegiña! leyuak zabal egitian
edur zuriz zelayak dizdiz ikustea!
Aldaturik dagergu ixadi amea:
garbitasun yantzijaz dago goxaldian.
ˇAnai oi!, leyora ator: Orra or alatza!
Ikusi zuritasun alatz amestija
Edurren gogo leuna bai dala garbija!
Gaiztakerige dago zelaiko matatza.
ˇBerak legez nok leukon garbirik gogua!
Dizdiz ori nok leukon bijotzan barruban!
Leyora ator, edurra atrapau eskuban:
bere mosuba otza, baña dan gozua!
Otzak goyan ebaita jausi dan lorea,
mitxileta antzera yatorku lurrera.
Ez eruan maitati espanen ganera
geure laztanak dira bere erijotzea.
Garbitasun mosuba artu dau edurrak.
Gotzonak soilik dira bere laztanen gai.
Lora ganetan datza garbi baxen alai:
Egotxu zerutarrak loitzen dautsoz lurrak.
Edurra!, soilik zatorz siaska ondora
eta lotan dagozan iltegijetara...
Umiak eta illak zeure izpi ixara
eztabe loitzen. ˇZatorz garbijen kolkora!
ˇOi edur zuri!, edur zuri!, edur zuri!
Ikasbide zayataz bixitza onetan.
Garbi dirauzu beti ekaitz gogorretan,
arri ganian bere beti zara guri...
Edur ikasbidia ez aiztu, anaya:
Oñazez ixan arren, zadiz tolesgia.
Garbitasun diztiraz bego zeure etxia,
eta zeure gogua beti gotzon-gaya.
EZILKORTASUNA
R. Añibarro'tar Bitor adizkidiari.
Neure egunen gezija ilkorrari dago,
ezilkortasun-otsa baitot maitiago.
Zertako erijotza?
Itun diranentzat
atseden-toki, baña ez bixitz-zaleentzat.
Gerokuari bildur, beti Ixan nai neuke.
Gauzak illeza barik ziyorik eztauke.
Egunak iges-eta ots-dagit barnetik:
ˇEz nagixu atara betiraun bidetik!
Neure zale orotan, Jainko edo Gixon,
mundu-oste danari nagokijo aron.
Jainko banintz ez neuke erijotz bildurra.
Aldijak ba soil desiz zeru eta lurra.
Urtziki gauza oro?
ˇEz, oro aldakor!
Gaur loraz daguana bijar baita legor.
Urtziki balitzakez, ixaki gustijak.
ˇZoritxarrena geuri!
Ezkara urtzikijak
aren maitasun-izpi edo mosu baño.
Ezilkortasun nairik Jaunguak eztauko,
betiraun osoena berbera dalako.
Ilkor danaren deyak, neure nayok barriz;
emen nabil deus ez-ta Jaungoiko egarriz.
Urtiak baduazi, urratsik eztager,
Non galtzen dira-edo?
ˇAlbaneukaz uler!
Gixon-utz nazan arren, eztot deuseztu nai:
Naikun oneik ez ete ezilkortasun-gai?
Ixatiari dagoz neure gurarijak,
ezilkortu albaneuz oldozkun gustijak.
ˇUne gozo batean lo-iraungo baneuke,
betiko ames oneik amets-egin arte!
Geruan ezer danentz zalantzetan nabil:
goguari min-yakon arrisku onduan
jolasetan ibilli, oso baita eder.
Zegaitik darabilgu zale au goguan?
Goi-atiak jo-dodaz;
dana dagir ixil.
Itxas orren zabalan ontzirik eztager.
Ezilkortasun-billa lor ta atsekabez
adimenan esanak idoro nai dabez...
ˇGauz oneitan baña soil gagoz bijotzari!
Pozikago baigagoz itxaropenari.
ˇOi, ziñismen arroña bedi gogaikija!
laño barik daguan ixarren argija.
Betirauna neuretzat argi-antzo baita.
Itzal-bildur naz, itzal erijotza da-ta.
Amayera bakarrik ete da geruan?
ˇGogai orreik ez begoz sano dan goguan!
Itun-beti, beti-itun onexek narabil.
Gero ezer eztala?
ˇArren, zagoz ixil!
ˇOna, betiraun nayez, Jainko gosez nabil!
Beragan biurtzeko ixate bidez, ez,
esi dagidan baño neure maitasunez.
An itxarrik dagiket amets ederrena,
ta alkarren baitan ikus, asija ta azkena.
Urtzi besarkatuko neuregan nai-bidez.
Gomuta ezilkortu nai dabe gixonak.
ˇZoruok, zuben opak eztira sakonak!
Ametsen ondartzetan uñen apar-tzale.
Ez dakusube gauzen ezerez utzena?
Munduban ezilkorrik ezer ez, ezer ez:
Iges duan Itzala soñen jarraitzale.
Gustijak dagoz gexo erijotza-miñez:
Iñok ez dazauan min bixijak jo-gaitu
eta gorputz atalak ditxiguz bidian.
Soña jauskorra eta gogua goi-zale,
aurka diran gauz oneik, nok osuan neurtu?
ˇLurra, lurra daukogu begijen ganian!
Edertasun-zirrintan digart betirauna,
Osuan baña nago, nai oneitan Jauna?
Geruan...? Joko auxe jokatu biarra.
Baña bixitz onetan geure betikorra
gertu geinke osoro onoimen bitartez.
Oraingo azi oneik geroko uztea,
irotasun artetik eztator lorea.
Gorrotoz barik nuan maitetasun-bidez.
Erain zidor orotan ezilkortasuna,
zauri bakotxan leunki mosu bat ixuri,
etsayaren burura jaurti maitasuna.
Arantzak min-zaitubez?
ˇArrika ez lorai!
Arriskuban ibilli gentzaz, ez urduri.
Lakijorik ez jarri iñon oldozkunai.
Egiten dozun ona gerokora dago,
ondo egiñak ezauz oker eruango.
Zalantzan zaran, arren, ezilkorra maite;
—zeozer geure baitan badogu betikor—.
Gerora adi beti, urduri, oldozkor,
alderik onenera eratzatu zaite.
ITZARRIK
Miñezko bideetan lor batek narabil,
iratzartu baitat lotan zan gogua,
ˇDan zizta gogo au itzarrik erabil!
Ezin maite daiket gatxurren jokua...
Egiñen uarkor darakust zuzena,
neurriz baña gixak eztau bixi-gura,
Gozartu nai leuke gauz oron lillura.
Baña itzarrik ago, ˇoi ene barrena!
Zergaitik diraustak lortuben bakura?
—Itzarrik, ta arrika lorai ete ago?
Esku orrek baiyok lepalpen geyago—.
Orixe ostera nai neban igesi!
Barna lotan dala gustija baita utzi.
ˇEne barna orrek, bixitza onetan
lo-egin, lo-egin!
Ekintza danetan
soña bedi alde ez baña gogorik.
Emaitz mota asko derne ametsetan:
Gogua lotan, nork urten al luditik?
Geure barna ixilik lotan dagonian
itzala ta gentza baitira etxian,
Barneko giriñak duaz baña atara
ondibian lapur:
Ostuten dauskube
loran zan mertxika, garan zan landara,
lorategi dana ondatuten dabe.
Bixitza onena lepalpen bakua,
orretarako lo daukagun gogua.
Argi barik guaz oro zapalduten
baña eztakigu zer dogun egiten.
Lotan nagusija?
ˇGalduba da jauntza!
Maitasun baratzan sartu da basauntza.
Miñezko bideetan lor batek narabil,
iratzartu baitat lotan zan gogua.
ˇSamiñaren miña!, orain ernai nabil;
begitatik juan yat betiko lua,
begizkun leyora baiyagert gogua.
Badua eskuba yuaten lekura,
eta laster duler laketen bakura.
Orain griñai barik goguari nago
soña guren bada gogua ariago.
Lo-eguan eta loitu neban oro:
Errota ebillan, etxia lausoro.
Lo-aldi orretan egin dodazanak
lepalduko daustaz gogoen Jaun danak?
Barnak zabaldu dau barruko leyua...
Oro argi dakust, soña dago ba ixil.
Miñezko bideetan lor batek narabil,
iratzartu baitat lotan zan gogua
ˇITXASORA!
Onaindia'tar Alberta'ri bijotzez
Soñutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain,
itxaso-barne nua zidor ezezaunen gain.
ˇOndartzan oro laga! —arriskubak darraigu—,
Lur-barri billatzale ametsa lagun dogu,
Liorreko lokatzok geure malkoz egiñak.
Arnas artzeko, billau
amaibako urdiñak.
Euren solas utzakaz gixonak lotzen gabez;
Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez.
ˇAurrera! Iparraldian edur-mendi ixoztubak,
eta ugarte otzetan lamiñen gaztelubak.
Eruango zaitubet:
—eunak arro axian—.
Itxaropena bai dot begi onein ganian.
Bide barrijak nai dauz abendaren kezkeak:
Lar lurrari egon da.
ˇZabaldu osertzeak!
Ekintza gurenentzat landa au dan zabala,
Izki-mota orontzat burdinori garbala
Geure itxaso gogorra, abendak maite zaitu!
Zeure altzora gatorz, lurra ba txiker yaku.
ˇIndar irakasle oi,
kendu odei ta laño!
Balerik eztogu nai gogai barrijak baño.
Argizkorrija dager, urrezko yantzi barriz.
Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz.
Ametsik ezkenduban legorretan egiten,
uraren barna baña goyak doguz ikusten.
ˇGeure itxaso gogorra!
Gogayen arraunlari
Agur egiten dautzu itxaro argijari.
Soñak esitzen dozuz, goguak ariago:
Geuregan legez, zeugan, beti kezka bat dago.
Sakon ori nok dazau?
ˇOso zara zadorra!
Ekaitz orrein orruba koldarren bildurkorra.
Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan;
imin dozu oldia euren begi barnetan.
Gudarijak dagixuz, berunezko bizkarrak,
tente diran erruak, burni diran iztarrak.
—Gixonjale leyentzat jaki ziltzagilliak...—
Itxaso aundi orrek, zabal, zeru-atiak.
Erijotza or dabil, or dabil maitasuna.
Erri gogor onentzat, zeugan etorkixuna.
Odiseu barri gara, lamiñik ezta baña,
Emen sortuba ezta Aprodite liraña.
Geure abenda-antzo pioneer gaste gara.
Altzuan beti dozu irri baten ikara.
Baña leoyen legez darresixu galparra.
ˇEuzkoen itxasua !
ˇOldia eta indarra!
ˇAurrera, aurrerantza!
Ontzi-puntan soñutzik.
Axe oron mosubai bijotzak zabaldurik.
Ibillaldi au ezta bixitzan amaituko;
Bein ontziratu danik barriz ezta itzuliko.
Miñak lurrean itxi, begoz itun diranak.
Itxaroz kezkatubak nai dabez geure lanak.
Zerubak argi dagoz, begoz pozez begijak.
Uñen ganian dabiltz geroko abestiak...
Barriro esi daigun ludijaren gerrija,
Ez bitsez, ez indarrez, gogayakaz baño.
Itxaruak berua euzkotarren ontzija,
Goguak nausi diran argitasun goiraño.
UARRA
«Bide-barrijak» amaitu doguz. Batzuk arrika egingo dauste, beste batzuk goralduko nabe. Eztot gixonakaitik egin, Aberrijagaitik baño. Olerkari nazala agertutiari enago, izkuntza onetan be gogai batzuk azaldu daikeguzala erakustiari bai, ostera. Or-an entzun eta ikasi dodazan gogai batzuk neure bijotzaren barnetik euzkeralduta, agertu dodaz.
Gastaroko neurtitzok eztira sakonak, eztira gurenak, gauza guren eta sakonik gastaruan eztalako egiten. Geruago Aberrijari yagokozan neurtitzak egingo dodaz. Euzkadi Amaren maitasunak jo naulako.
Maitasunak sortu-azoten dauz neurtitzik ederrenak, eta maitasun bidetan azkena barik, lenengua naz. Maitasuna, Aberrija ta Uskurtza ixan dira gairik ugarijenak olerkarijentzat, neuretzako be bardin. Ludiko gairik kutunenak onexek yataz, Jel-pian esituta.
Olerkarija barik Jeltzale benetakua nazala entzutiak, atseginduko nau. Euzkeraz idazten dot, Aberrijaren izkuntza dalako. Soluan atxurretan aberrija goralduko nebala, uste ba'neu, laster itxiko neuke lan au. Urtzi'k begi onakin ikusten daualako Aberrijak goralduten diñardubenen lana, kezka barik nabil.
Eta atsegin etxakonak, neure aurka itz-eginke, idazti eder bat argitaldu begi, bide ori dalako gixon argijena. Itz-egiteko bidian dagoz, euzkeraz idatzi dabenak, bestiak ez, lanaren neurrija, biar egin dabenak dakilako.
Agur, eta Aberrija maitatu, Jaungoikua'ren urrengo.
Egilliak
Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)