CERURA
NAI DUENAC
AR DEZAQUEN
VIDE ERRAZA

DON JOSEPH Miquelestorenac aguertua,

BEHAR BEZALA.
Iruñean: Martin Joseph Rada-ren Echean

ONGUI VICITCECO MODU labur-errazac

Goiz oroco otoitza

NERE JAUNA, TA Jangoicoa, milla esquer, sortu ninzanetic onara, zure
escutic artu ditudan ondasun, ta favore guciac gatic. Zure icenean nere
egun onetaco hitz, asmo, gogo, ta lan on guciac. Indazu Jesusen Bihotz-eco
amorea gatic diranac ongui eguiteco gracia. (Nai duenac bere animaren, nai
duenac gueiena zor dien Purgatoriocoen favoretan ofrecituco ditu
.)
Jesus maitea, ez dedilla egun onetan becatuaren loiric nere bihotz-ean
sartu: ala escatzen dizut zure Bihotz-eco amorea gatic. Aita gurea, ta
Ave Maria, etc.

Guztiz garbia zaran, Jesusen Ama maitea, lagun zaquizquit egun hau garbiró
passatcen. Iru Ave Maria, etc.

Nerequin zabilzan Aingueru guardiacoa, nere iceneco, nere devocioco Santu,
ea Ceruan arquitcen zarazten guciac, izan zaitezte egun nere lagunzalle
onac. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

GOICETIC ARRATSERAÑO eguin behar diran, cembaIt gauza.

Jan otordu, gucietan. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.
Jesus-en Bihotz-eco amore penen icenean.

Ordu-oro Jesus-en Ama Virginari Ave Maria, etc. Irabazten dira berroguei
eguneco indulgenciac. Ave Maria essan ondoan, essaten ba-da.

Jesus, maitatzen dut zure Bihotza, eta esquez nago Virgiña Amari, lagun
daquidan orain, ta beti.

Beste berroguei egunecoac irabazten dira ordu oro, eta noiz-nai essatea-requin.
Jesus maitea, zure Bihotzari non nai, ta nion baño gueiago Aldareco
Sacramentuan zor diodan, amoreari eranzutea gatic, nai niquezu eman nere
bihotz oso osoa.

Al dezun, egunean, enzunen duzu Meza bat. Ecin bazoazque Elizara, enzungo
dituzu gozoz, ta deseoz egun artan munduan ematen diranac.

Egun oro essain duzu ichecoequin, edo campoan bazabilza, bacarric, Ama
Virginaren Rosario santua.

Cere Bearri-beguiez, cere mingain, ta bihotzaz iduquico duzu, becatuz
loitu ez ditecen, egun gucian contu.

Arratsean etzin baño, len ecusico duzu, certan, edo nola passatu dezun
eguna: arquitcen ba-duzu, cembait gaucetan utseguin dezula, escatuco diozu
Jaincoari barcacioa, eta essain dezu Acto Contriciozcoa guisa onetan.

CONTRICIOA

NERE Jesu-Christo Jauna, Jainco, ta Guizon eguiazcoa, nere Criadore, ta
Redentorea ceren ona zaran, ta maite zaitudan gauza gucien gañean, damu
dut zu ofendituaz: nai ditut confessatu nere becatu guciac, beren ocasio,
ta vide gasto-equin, zure gracia, edo lagunza-requin batean.

Au essan, edo eguin ondoan, escatuco diozu Virgiña Amari iru Ave
Maria
-requin, gaua passatceco, deusetan utseguin bague, gorde zaitzala
Jesusen Bihotz-ean: ta bihotz- onen amoreac gatic essain duzu, Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

GAÑERACO DEMBORAN eguin behar diranac

Etzaitzu hasteric joain, baruren bat, edo cerbait mortificacio eguin bague.
Confessatuco zara haste oro, amabost-etic amabost-era, ogueiean, bein, edo
beranduenean illetic illera.

Ez dezazula jai-igandeetan Meza nagusira joan bague utzi. Ez dezazula
vezperetara falta, ez ta Rosario santu, edo veste edocein devociozco lan,
edo obretara ere.

Egun oitan iracurrico dezu cerbait, edo leituco libru onen batean.
Iracurcen ez pa-da-quizu, iracur-zalleren bati ori zure aitciñean
eraguiñen diozu.

Eguizu urteoro urteko Confessio generala.

Ocasio gaisto etatic igues eguiteco, etsayaren, ta araguiaren tentacioac
garaiceco, ta mundu eroa oiñ pean erabilceco, ecarrico duzu noicean bein
cere gogora, zure vicitza, ta egunac laburrac dirala: zure vicitzan eguiten
dezun guciaz, il bezain laster, eman behar diozula, deus gordeco etzaion
Jaincoari contu esta, eta arrigarria, ta contu au ongui ematen

Ez-pa-dezu, beharco duzula, Jaincoa Jainco den artean, edo beti egosten, ta
erretcen egon infernuan.

Edertasun, ondasunac
lurra bere gauzequin,
eriotzac uzten ditu
urraturic ortzequin.

Contu andi, contu gogor,
becatuen contua,
ni zu emateco nago,
ez non daquit, ez nola.

Contu hau passatucoda
gutiren aitziñean;
bigarren izugarria
munduaren aurrean.

Non zabilza, certaco da
ambat becatu itsusi?
Asco da bat, Infernuan
erretzeco zu beti.

Zure begui loi ciquiñac
Egoin dira lerturic,
zure zain, eta zure ezurrac,
su, ta gar biurturic.

Suzco lanzez belarriac,
bihotza ilcez josiric,
sabela iduquico dezu
pozoi, ta azufre eguiñic.

Beti tiratuco dizu
Dragoiac mingañ-etic:
arrac erorico dira
buru-gorputz gucitic.

Ango suac, ango garrac
edain dituzu beti:
milla sugue, zapo dira
mai artaco janari.

Odol muñac iraquiten,
ezur zañac urturic,
aragui gucia egoin da
icatz eguin, ta erreric.

Otso tzarrac, bas-urdeac
an ortzac zorrozturic,
erabillcor zaituzte
urratu, ta lerturic.

CONFESSATU BAÑO LEN eguin behar diran gauzac.

Lembicicoa: becatuen contua ongui ateratzea. Bigarrena becatuen gañean
ciñezco damu, ta urriquimentua artzea, ceren diran Jainco guztiz
mitagarri baten contra eguiñac, edo ceren escua ematen dioten,
Jaincoari, Cerua quendu, ta Infernuan beti erretzen iduquitzeco, oriec
eguiten dituena. Irugarrena: ez berriz becatuetara itzulceco, ta
becatuen ocasio gaistoetatic igues eguiteco, eguiazco asmo, edo propositu
sendo bat artzea.

Confessatcera zoacenean ongui beguira zazu, certara zoacen, ta nórequin hitz
eguitera. Asserretua daducazun, Jainco andiarequin baqueac eguitera zoaz.

Bere lecuan, ta bere escu gucia-requin daducan Confessore Jaunarequin hitz
eguitera zoaz. Hitz eguiozu, bada, begui-bihotz humillequin. Ez
diezagozula deus ere gorde; gucia daquien Jaincoa beguira dago, osoro
erraten ba-dituzu cere obenac, eta bihotza damuz, ta proposituz
betea daducazula, guci guciac barcatceco, bere hume maite zu eguiteco,
graciaz, edo doayez betetceco, becatuarequin galdu dituzun ondassun, edo
merecimentu guciac itzultceco, ta seculan aserretu ez palitzaitzu bezain,
zurequin adisquide guelditceco. Baña erran behar den gauzaríc,
gordetcen badiozu, leneco becatu guciequin, ta eguiten duzun confessio
gaistoaren cate izugarri batequin loturic utzico zaitu, ta len baño
esserreago gueldituco da zurequin.

Ongui artzen den absolucioac berequin dacartzi, Christo Jaunac gu-gatic issuri
Zuen, odola-ren merecimentuac. Merecimentu oriequin, iturrian ongui
beraturicaco oiala baño, obequi garbitcen da, behar bezala confessatcen
denaren anima. Confessatzera zoacenean, eguizu contu, Christo Jauna ill cen
Calvario Santura zoacela, an eman zuen odol gucia, edo odolaren valioa cere
bihotz-ean artzera, ta dituzun, animaco loi guciac quencera.

CONFESOREAREN OÑETAra baño len, erran behar den, otoitza.

Ah, nere Jainco maitea, badaquizu, bai, cein gaistoa nazan ni, ta cein
gogorra! Cere graciaren golpez bera zadazu arrizco bihotz hau, onetan sar
dedin zure amorea, ta ar ditzadan beguitan eguin ditudan, ta eguin
nitzaqueen becatu guciac. Aita Eternoa, zure Seme maiteac eraman cituen
neque-doloreac gatic, barcatuac guerta bitez arren nere becatuac. Ez diezagozula
beguiratu nere biotz gogorrari, beguira zagozu dolorez, nere culpac gatic,
erdiratua dagoen, Jesus ona-renari. Ez niri beguiratu bacarric, beguira zadazu
nere culpac bere gañ artu dituen zure Seme arequin batean. Onèn escuetan
utci ditut nere gauzac. Onen Bihotz-ean nai nuque sartu nere bihotza,
itzuli liezadan nere vide-vagueen, nere oben, ta culpa damuz urturic, zure
beguietara atera ledin, zuri damuric emain ez-dizun guisan, edo estaduan.
Ala guerta dedilla, ta irabaz dezadala nic, artcera noan absolucioa-requin
batean, zure bendicio santua, ta gracia.

Confesatu ondoan erran behar dena

Milla, ta milla esquer Jainco maitea, ceren, lotua nen ducaten, becatuen
cate izugarriac urratu, ta auts-eguiñac utzi dituzun: Ez dut nic indarric:
ez daquit nola zure Misericordia, ta Piedadea laudatu: lauda zaitzatela nere
icenean Ceruan diran Aingueru, ta Santu guciac. Uste dut, zure
laguntza-requin batean, ez nazala berriz becatuen cate gaistoetara
itzulico. Ceruco Santuac gatic, cere Seme maite, ta onen Ama garbia gatic
escatcen dizut, didazula nere asmo, edo propositu onetan beti irauteco
behar dudan gracia gucia.

COMULGATU BAñO LEN EGUIN behar dena.

Comulgaceco zaudenean, beguiratuco duzu ongui, edo pensatuco, certara
zoacen, ta nor gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator Jesus maitea,
Jainco, ta Guizon eguiazcoa, Aitaren escoietic dagoena. Ceruaren, ta
lurraren jabea, zu eguin cinduena, bere escutic zaduzcana, zu galdu
etcindecen, Guizon eguincena, ta zure beguiratce, queñu, ta zuc eguin, edo
asmatu dituzun gauzaric chiquienen contu estu arrigarria artu behar dizuna:
Jaun bat gucia daquiena, ondasunez betea, bazterric bagueco anditasuna
duena, Ceruan diran Aingueru, ta Santuac beguiratce batequin icara daduzcana;
Jaun au bada, da, bocadu eguiñic zure gana datorrena. Arritua dago
Eliza, nola Jaincoa eguin cen Guizon, ta sartu cen Virgiñ Ama garbiaren
sabelean: Non borruisti Virginis uterum : gueiago arritu behar luque,
ecusiric sartcen duzula zuc ambat becaturen sugue, ta sierpe iduqui dituen
cere barren orretan.

Badaquizu nor zaran zu? Zu zara aren beguietan aur char bat, cere ezaguera,

edo adimentua itsutasunez, ta illumbez betea daducazuna, ta cere bihotza
becatuz josai, ta loi eguiña. Ecusi zazu, baldin Centurion, edo Soldaduen
nagusi guizon prestu Evangelico ura ez-pacen trebe Christo Jauna bere
echean artcera, nola trebe izain zaran zu Christo Jauna bera cere iche, edo
barren ciquin orretan artceco? San Pedroc, ceren, gaistoa cela, ceritzan,
etcion utci nai oñac garbitcen; utcico diotzazu zuc beldurric bague,
daquizun bezain gaistoa cerala, oñac, eta den gucia bere Jainco-tasunarequin
cere barrenean sartcen? Etzuen uste San Juan Bautistac, quen citzaquela
Christo Jaunaren zapatetaco locarriac: Aingueruac berac ez dira behar
bezain garbiac aren beguietara ateratceco, ta zu atrebitcen cera, ambat
becatu iduqui dituen, cere barreneco lece izugarri orretan artcera Jaun andi
ura bera? Alic onguiena garbitu, ta apaindu bague, etcenuque artuco cere
eche charrean Erregue bat; ta Erregue gucien Erreguea or artececo, garbitu
duzu ongui, ta apaindu virtutez, cere bihotceco iche char, ambat demboraz,
becatuaren ciquinqueriz ta pozoiez beteric egondu den ori?

Certara ore dator zure gana Erregue andi ori? Animaco eritasun ta beharren
azpitic zu ateratcera; zuri cere zorrac barcatcera, zu bere adisquide, ta
bere quin bat eguitera, ta zuri bere graciaren vicitz ederra ematera.

Virgiñ Amaren sabelera etorcea-requin aditcera eman zuen Christo Jaunac,
anitz nai ciola munduar; ta etorcea requin bein, ta ascotan zure bihotcera,
ez du ongui asco, edo claroqui aditcera ematen, nai zaituela zu berea
eguin, ta ondasunez betea utci? Ustu zazu bihotza, ta garbitu ongui,
ondasun oriequin betea gueldi dedin: esca zagozu Espiritu Santuari, bigun
diezazula, bere doay, ta virtute-equin, edertu diezazula, ta apaindu, orren
Erregue andiari eman behar diozun, zure bihotceco hostatua. Esca zaiezu cere
Aingueruari, ta Aldarean arquitzen diran guciei, bai ta Ceruco Santu, ta Santai, ta
gucien gañean, artcera zoacen, Jesus onaren Ama maiteari ere, eracutsi
diezazutela, cer eguin behar dezun Erregue andi ori zure icheratcen denean,
ta daguitela berac, zuc eguin behar cenuquena, ta berac daquiten gucia.

COMULGATZERACOAN ERran behar den, otoitza.

BIhotz becatuen damuz erdiratu bat escatcen duzun, Jaungoico ona, indazu
cerorrec, orretaraco behar dudan urriquimentu gucia. Ecin ecusi ditut, zu
atsecabez bete zaituzten, nere becatu ciquiñac damu guciena ematen
didatenac dira, Aldareco Sacramentu Santuaren contra eguin ditudanac, nere
comunio gaisto edo probechu guchicoac, Elizan bazter etara beguira, edo
gogoa, Elizaz campoan neducala egoteac, eta zure Gorpuz Santuac ambat aldiz
uquitu dituzten nere mihi-ezpañez ain contu guti iduquit-zeac, edo ambat
aldiz behar ez diràn hitzaquin ciquintceac. Ceren Balthasar Babiloniaco
Erregue arc bere main paratu cituen Jerusalengo Elizaco Calizac, galdu
cituen bere Imperioco baster andiac, eta il zuten bere etsaiaren soldaduac:
cer castigu mereci dut nic, ceren ambat alditz, nere mingaiñ-ezpañac, anima,
ta gorputza loitu ditudan? Bada Jerusalengo Calicetan Cecenen odola sartcen
cen; eta nere Gorputcean Christo Jainco, ta Guizon eguiazcoaren odola.
Ah, Jesus ona, lotsaz, ta alquez beteric nator zure mai Santura! zure
Bihotzetic nai nuque, nere gaitzac behar duten, erremedioa atera. Loi pitsic
ecin eraman duen, ta amorez erretcen dagoen zure Bihotzac garbi dezala
nerea; ta daguiela beste ain beste nere mihiarequin, begui, ta
beharriequin, ta anima guciarequin, bihotz gucitic, eta osoro maita
zaitzadan. Alaguerta dedilla.

COMULGATCEAN, TA COmulgatu-ondoan eguin behar dena.

Comunioco maiera urbiltcen zaranean urbilduco zara, beguiac lurrean dituzula, ta humiltasunez, ta errespetuz beteric. Apezac Hosti Santua aguertcen duenean, errain dezu arequin batean, hirur aldiz: Ez naiz ni, Jauna, ez, zu artceco diña: asqui da zuc hitz bat erratea nere anima sendatceco.

Artuco dezu goero, nor artcen duen ezagutcen duenac bezala begui bilduequin, ta gogo bihotzac bera gan daduzcatzula.

Artu orduco joain zara baztercho batera, edo cere toquira; ta, ezaguturic, zu zarala Sagrario bat., beren Jauna adoratzen, ta maitatcen dauden, Aingueruz ingurutua, zurequin dagoen artean iduquico dituzu oriequin batean, beñere quendu bague, cere beguiac, eta bihotza, Jaun andi orri beguira, ta egoin zara, zurequin dagoeño, eguiten dizun favorea gatic esquerrac ematen, ta dizun amoreari amorez erantzuten.

Oarcen ba zara, edo siñistea galdu ez paduzu, ezagutuco duzu, zure
barrenean arquitcen dela, bederatci illabetez bere sabelean Ama Virgiñac
iduqui zuen, ta Belengo Portalean otcez, ta negarrez-icara egondu cen,
Jainco Aur -eguiña. Cer atseguin, ta contentua Ama Virginarena, Jangoico
Guizon hau bere barrenean ceducan demboran, eta guero bere besoetan, gu
becatutic ateratceco jaioric ecusi zuenean! Ez dut nic atseguin, ta
contentuz beteric guelditu behar, ecusten dudanean nere barrenean, ta nere
animaren beso-etan etciñic Jaun andihau bera? San Pedroc erraten bacion,
bere aldean ecusi zuen batean, Christo Jaunari, quen cedilla, ain guizon
gaistoaren aldetic, cer essan behar diot nic, nere barrenean sarturic
ecusten dudanean?

Eldu da Christo Jauna ni gana, anitz, daquien, guztiz ona den, ta
nai duena eguin dezaquen Medicu bat bezala. Aguertuco diozcat nere
begui-etaco, nere beharrico, mingain, ta bihotceco zauri guciac, sendatuac
utzi ditzan, daquien videz, ta moduz. Aguertuco diozcat nere oben, edo
becatuen arrasto, ta ondoreac, gucietatic garbi diezadan nere barrena, edo
anima. Escatuco diot, eracutsi diezadala, ez daquidan, ta jaquin behar
dudan gucia, ta diezquidala, bera maitatceco behar ditudan indar guciac.
Azquenean utcico diot bere escuan nere bihotza, ta nazan gucia, guciaz
daguien, jabeac bezala, nai duena.

Christo Jaunaren Ama ecusi zuenean Santa Isabelec bere echean, nondic (essan
zuen) nondic niri, edo cer nola, Jesus en Ama, ni escustera? Obequi essan dezaquezu zuc arrituric gucia, ta amorez zoraturic, Jesus bera etortcen zaitzunean cere bihotcera: nondic niri onenbat favore? Nondic niri mundu guciaren Jaun, ta Jabea? Nondic niri ni gatic guizon eguin, ta il cen Jaincoa? Essan dezaquet alaber, Jacob Patriarca Santuarequin; besarca
iduquico zaitut nere bihotcean; etzaitut utcico graciz, ta ondasunez bete
nazazun artean. Arquitu dut
(essan dezaquet anima Santa-requin) arquitu
nai nuena; emen iduquico dut nerequin; ez diot utcico, ni beñere
bacarric uztera, edo ondasunez bete nazan artean.

COMULGATU ONDOREN eman bear diran esquerrac

Ni gana etorri zaran Ceruco Erreguea, gaur ta secula gucian izan zaitez
nere bihotzaren Jaun ta Jabe Gaurguero zurea nai dut izan nazan guci
gucia. Zurea den ezquero nere burua, bete zazu Ceruco asmoz, ta pensamentuz;
ez dedilla nere gogotic galdu zure eriotzaren, ni gatic eraman dituzun damu-penen, ta niri didazun bazterric bagueco amorearen ooitzapena, behartu nazan oroitzapen onec zure Bihotzaren idurira nerea moldatcèra, ta zure damuaren damuz, ta amorearen amorez beteric vicitcera. Cer emain dizut,
nere Jaungoico ona, ni gana etorcea-requin zuc eguin didazun favorea gatic? Mundu guciaren Erregue izana gatic, ni, nic izana gatic Aingueru gucien virtutea; nere virtutea, ta escua laburrac izain liraque zure escu, ta anditasunaren aldean: cer eguiñen dut bada zure beguietan aguer ditequen
videren batez nere ezaguera zuri eracusteco? Sartuco naz Ceruco atseguin,
ta gusto guciac bildu dituen zure Bihotz-ean; onequin, ta nerea-requin
eguiñen dut bihotz bat, eta itzulico dizut artu dudan diña; ta, nerearen
amorea bacarric orretaraco asco ezden ezquero, maitatu nai nuque Aita
Eternoan, zure Bihotza-ren amore gucia requin; nai niotzaque Bihotz onequin zuc
ematen diotzcatzun esquer guciac eman; ta orain, ta beti laudatu behar duen
bezala, alabatcen egon, vici nazan artean, ta secula gucian. Nere Jesus
ona, hitzeguiozu zuc nere lecuan.

MEZA
ENTZUTECO
MODUA

GUizonac, eta Aingueruac eguiten dituzten gauza on guciaquin baño, Meza
batequin honra gueiago ematen zaio Jaincoari. Ez da munduan Mezac adiña
valio duen gauzaric. Meza da behar dugun gucia decarren iturria. Mezan
eguiten diogu Aita Jaincoari ecin arran ditequeen valiozco present bat:
nola bada ùca dezaque, ori escuetan dugula escatcen zaion gauzaric? Meza
enzùn ondoan bearsu guelditcen bagara, izain da, ceren ezdugun enzun behar
bezala, edo ceren enzun dugun gogoa Elizaz campoan, ta bihotza Jaincoac
daquien lecuan daducagula, ta Jesus-en odolaz viciaz, ta eriotzaz casoric
eguin gabe. Meza da Jesus-en Gurutceco neque, ta eriotzaren, odol isurtceric
ez dacarren, berritce bat. Enzuten dutenac, egoin dira Mezan, dena urratu, ta
odolturic Gurutcean cegoen Jesusi beguira baleude bezala, ta gogoan artcen dutela, nola egoin ciran hordu artan, an ceuden, San Juan, ta Virgiña Amaren bihotzac, eta beguiac. Onelaco asmoarequin Elizan sartcen dena, Mezan egoin da amore, ta nequezco Jesus-en Passio santuco itsasotic gogoa, ta beguiac quendu gabe sartuco da Jesus-en Bihotz-eraño: ta Bihotz orretan icasico du, nola vici egun artan, ta eriotceco orduraño. Icasten duena eguiten badu, izain du Cerutic, emen behar duena, ta an seculaco gloria.

Meza assi baño len erran behar dena.

Badaquit, Jainco ona, ez natorrela, behar nuquean bezala, Meza au
enzutera: cerorrec lagundu behar didazu, eguiteco hau alic onguiena
eguiten. Eguin nai nuque, fedez adimentua beteric, eta damuzco
suan bihotza urtcen daducadala. Aita, Semea, ta Espiritu Santua, zure
icenean, eta nere, ta Purgatoriocoen oneraco izan dedilla enzutera noan, ta
Jesus maitearen lecuan dagoen, Apaiz Jaunaren escuz esqueintcen dizudan,
oraingo Meza ori.

Meza Assitzeracoan.

Ezagutcen dut, nere Jauna, ta Jabea, ni bezain gaizqui vicitu denac ez
luquela, ni nagoen lecuan egon behar; baña zuc utci nazun ezquero emen
sartcen, Meza ematera doan Apaizaren otoitz-equin batean escatu behar ditut
nere becatuen barcacioa. Aitorcen dut, Ama Virginaren, S. Miguel Aingueru, San Pedro, San Paulo, ta Ceruan arquitcen diran gucien beguietan, pecatore nazala, ta aguitz andia; bada gaur danic diot, artu ditudala beguitan, ta nai ditudala seculaco utci diranac;
era bitarceco emanic zuri, Jainco maitea, Vigina bera-ta gañeraco
Ceruan diranac escatcen dizut bihotz humill damuzco batequin, gueldi
ditecela guciac barcatuac.

Apayza Aldarera igaten denean.

Garbi zazu Jauna, nere becatuen loya, enzun dezadan bihotz garbi batequin,
assi den, Meza. Bai arren ni-gatic, eta gañeraco Cerucoac gatic ez-pa dere,
Aldare orretan bere cutsua, edo reliquiac dituzten Santuac gatic.

Kyriec asten diranean.

Ez duzu, Jangoico ona, cer beguiratu gure gaizqui eguin edo beca-tuetara:
beguira zagozu gu gatic, edo gu zorretatic ateratcera Aldare orretan
aguertuco den zure Seme maiteari: Seme orre gatic escatcen dizut, barca
ditzazula nere utseguiñac, nere oben, ta culpac, eta ez dezazula utci cere
escutic, zure escuac eguin zuten, nere anima urricari hau.

Gloria in Excelsis erran bitartean

Atseguin ta contentu Ceruan Jaincoac, eta Jaincoac nai duena eguiten
dutenac lurrean izan dezatela baque osoa. Aren escutic artu ditudan
ondasun, ta gauzac gatic, nai diozcat eman conta hal baño laudario, ta
esquer gueiago. Dena bere escutic daducan, Aitaren Seme bacar, Jesus maitea,
becatuen azpitic ateratcea gatic gu, Jauncoaren Bildots eguiñic Aldarera
zatocen gure Salvatzallea, urricaldu zaquizquigu, ta atera gaitzatzu
lembaitlen onembat loi gaisto, ta carga andiaren azpitic, eta eraman zure
edertasuna Ceruan ecustera.

Otoitz-etaco demboran.

Jesus maitea-gatic, aren Amaren, ta egungo Santuaren icenean escatcen
dizugu, Jainco ona, ez dezazula ucatu Apaizac bere, ta gure oneraco
escatcen dizunic. Nic escatcen dizut nere becatuen damu, ta barcacioa, ta
emen, ta Ceruan zu bihotcetic maitatceco gracia.

Epistolaco demboran.

Cere Profetei, ta Apostolei Escritura Santan dagoena eracutsi cenien, nere
Jaincoa, lagun zaquizquit, orien, ta zure lecuan niri Ceruco videa
eracusteco dauden gucien erranac eguiten; bada zure lagunza-requin batean
eguiteco nago ni gandic nai duzun gucia.

Evangeliocoan.

Goititu naz nere Jaungoicoa, Ceru lurrei adirazteco, behar baliz, emain
nuquela zure Evangelio Santuco eguiac gatic nere vicia, dudan bihotzeco
odolarequin. Evangelioac eracusten didan videa baicic ez dut nai nic artu.
Copetan, aoan, bularrean eguin ditudan gurutzeac aditcera ematen dutena
diot gogo guciarequin: diot bada, cere Evangelio garbian eracusten didazuna
baicic siñistu nai ez dudala, ez dudala nai hitcez adiraci, edo bihotcez maitatu.
Badaquit, zure hitzac, eta eguiac baño len galduco dirala Cerua, ta lurra.

Credocoan.

Jauna, sinisten dituz zuc aguertu dituzun, ta Elizac eracusten dituen, egui
guciac. Siñisten dut zu zarala Jainco bat, eta iru Persona, Aita, Semea,
ta Espiritu Santua.Siñisten dut, zu zarala Jainco asieraric izandu etzuena, ta beti iraun behar
duzuna, nai duzun gucia eguin dezaquezuna, ta Cerulurac diran gaucequin
eguin dituzuna. Siñisten dut, Aitaren Seme bacar gure Jesu-Cristo Jauna,
gauza gucietan Aita diñacoa; eguin cela gugatic guizon, edo gu, suzco lece
arrigarrian erori lecuan, sar guindecen Ceruan. Orretaraco jaio cen bere
Virgina Ama gandic, vicitu cen lurrean, ill cen gurutcean, illen artetit atera
irugarren egunean, ta igan cen Aitaren escoieco aldera, andic etortceco onai
Cerua, ta gañeracoei irabaci zuten sentencia ematera. Siñisten dut
Espiritu Santua dela Aita, ta Semea bezala, Jaincoa, ta virtuteen, ta
Ceruco doaien iturria. Gucia beingoan essatea gatic, siñistenditut, ecin
utseguin dezaquean, Eliz Ama Santac eracusten dituen, eguia guciac. Indazu,
Jauna, siñiste vici bat, ta siñiste onec escatcen duen bezala vicitceco
gracia.

Ofertoriocoan.

Jauna, zor dizudan guciari erantzutea gatic, eta beguitan artu ditudan, nere
becatuen alde ematen dizut Apaizaren escuz, diran gauza, guciac, baño,
gueiago valio duen ta gure zorrac bere gain artu dituen zure Semea. Seme
one gatic barcatu behar dituzu nereac ez-eic, emen nerequin arquitcen diranen,
ta Purgatorian daudenen zor guciac; eta ez dezazula eman bague utci, ni gandic cerbait uste dutenai, behar duten gauzaric.

Consagratu artean

Gu gana zatocen ezquero, gure Jesus maitea, garbi zazu gure bihotza becatuen
loi ta cutsutic; bada ez dago ongui zure beguietan gauza lizunic. Amorez erretcen dagoen zure Bihotzeco sutic eman behar diguzu cerbait, bero dedin gurea, ta maita zaitzagun gogotic. Asco zor dizut, Jesus maitea, bada gu gatic, urtean bein ez-ecic, egun oro, ta egunean anitz aldiz ere, etorcen zara Mezacoan gu gana; ta etorcen zara, gurutcean eman cenuen, odola gure zorren alde cere Aitari esqueincera. Non arquituco ditugu, zuri zor
zaizquitzun esquerrac?

Jesus-en, ta gure Aita, Cerua utci gabe, lurrera dator zure
Semea. Ba-da quizu, Seme onec, mundu guciac baño, gueiago valio duela. Badaquit nic ere, ez dela hau adiña, estimatcen dezun gauzaric. Onembat estimatcen dezun, cere Semea eman nai dizut Eliza guciaren, Elizaco Nagusien, nere Aide, adisquide, ta etsai gucien icenean. Seme bera gatic ecazquitzu cere Elizara, Elizan sartu baguez, galduric da-biltzan guciac. Gora izquitzu, edo jaso becatutic, becatuaren loiean
dautzanac. Ar bezate elcar, elcara icusi nai ez dutenac. Atera bi elcartez Purgatorioco
sutic, an erretcen daudenac, eta lembicico lecuan Jesus-en Bihotza, ta Ama
Virgina, gueiena maitatu dutenac. Lagun zaquizquigu guri, izan gaitecen
vici garaño behar dugunac.

Orain Apaizaren escuz zure escuetaraco da gure zorren pagatzalle, zure Seme
Maitea. Egunen batean aguertu beharco dut nic ere, zuri nere zorren
contu ematera. Ah gaur danic iltcen balira nere asmo, lan, ta gogo gaisto
guciac, nere, behar ezdiran, hitcequin! Gueroz izain ninzaque, zure beguietan
aguer nindequean, presenta. Gu gatic Aldarera zatocen Jesus maitea, eguin
gaitzatzu bat cerequin. Erre zazu cere suz nere bihotza, ta utzazu gucia
zurea dirudiela, izan ez dezan, zuc nai ez duzun asmo edo gogoric.

Hosti Santua goratcean.

AMorez Bihotza erretcen daducazun, munduco becatuac quentcen ditutzun, Cerulurrac ondasunez betetcen dituzun, ta Hosti orretan zauden, Jesus maitea,
indazu cere sutic cerbait; eta erre zazu nere bihotza, esqueñi diozadan
zurea-requin batean zure Aitari. Bitartean indazu eguin ditudan becatuen
ciñezco damu, ta urriquimentu andi bat.

Caliza goratcean, ta ondotic.

GUciac gatic issuri ciñan Jesus-en, odola, itzali zazu, nere bihotza erretcen
Duen, lurreco su ciquin gaistoa, ta garbi zadazu becatuaren loi, ta
Cutsuetatic; eta indazu, berriz loiean erori ez nadin, escua.
Niri escua ematea gatic, besoac gurutcean zabaldu cenituen; infernuco miru
gaistoac nere ondotic cebiltzañean, zure Bihotz-ean gorde nendin, cere
bularra idiquia utci cenidan, ta nere becatuen, loiac quentceco, cenuen odol
gucia eman cenuen, Jesus, hau bein eguitea, guti baliz becala orain berritcen da gucia; bada berritcen da, hal bezala, Meza Santuan, ambat nequerequin eraman cenuen Passioa. Orduco nequeagatic, betico amorea gatic, eta oraingo favore berria gatic, lagun zaquitquit nere vici gucico neque-lanetan, izan ditecen guciac zure beguietara aguer ditezqueanac.

Hostia Santu-arequin Gurutceac eguitean.

GUrutcean goraturic munduari beguira egondu-ciñan, Jesus maitea, beguira
zagozu bearrean dagoen nere anima tristeari, ta emaiozu behar duen
atseguin, consuelo, ta gracia.

Pater noster essatean.

CErorrec eracutsi cenigun, Ayta gureco otoitz edo oracioan escatcen den
gauzaric, uca ezdaquidan, nai diet, zure essanac egutea-gatic, Jesus
maitea, barcatu zure icenean nere etsaiei eguin didaten gaizqui edo videgabe gucia; ta indazu ordañez nere culpen barcacioa.

Agnus Dei essatean.

MUnduco becatuac quenceco cere odol gucia eman cenuen, Bildots manso, Jesus
ona, valia daquidala odol garbi ori; quen diezadala nere culpen loi
gucia, ta utz nazala indarrez beteric nere passio, ta aztura gaistoac
garaitceco, ta naì nuquean bezala, nere gauza guciac eguiteco.

Comunioco demboran.

GOrputza gurutcean ill ceneco, animarequin limboco guciac ecustera, ta
atseguin ta gustoz betetcera jaitsi ciñan Jesus maitea, atoz arren nere
barren illun hau arguiz, ta graciz betetcera, edo zauden Aldare orretatic,
indazu Comunio Santu batean irabaz nezaquean gucia.

Azquen Otoitz, edo Oracio-an.

LImbotic atera, ta berroguei garren egunean Limboco equin Cerura igan ciñan,
Jesus gurea, eraman nazazu, deritzazunean, nequezco vizi onetatic,
nequeric ez duen cere gloriara.

Azqueneco Evangelioan.

CErura zu igatea-requin triste guelditu ciran zure Apostolo, ta gañeracoai
Espiritu Consolagarria bidaldu cenien Jesus ona, eguizu, datorquidala niri
ere, bere graciaren consueloz betetcera; indarrac arturic, eta emengo
nequeac garaitcen ditudala, sar nadin egunen batean, angoen lagun izatera,
zure Ceruan. Amen.

 

CALVARIOCO ESTACIOAC

CAlvarioco devocioa, Jesus-en amac, Jerusalendic assi ta Semearen obí edo Sepulcroraño, eguin zuen videa-requin eracutsia da. Jesus onari vide artan guertaturiacoaren señalezat, dauden Gurutce bacoitcean belaunico essan behar da ango otoitz, edo ofrecimentua, Ayta gurea, ta Ave Maria-requin. Jesus-en Ama da, munduco vide macurrac, eta josteta ciquiñac utciric, vide au artu nai dutenen guia, edo guidaria. Amabi-garren Inocencio ceritzan Aita Santuac laudatua daduca, ta Indulgenciz
betea Calvarioco devocioa. Irabacico dituenac ascotan behar du maiz ibilli
emen Jesus-en Ama-ren ondotic.

CALVARIOCO VIDEA ASSI-tcean aguin beharden otoitza

AStera noan Calvarioco videan eman behar ditudan pausuac izan bitez, Jesus maita-garria, zuc Gurutce, pisua-requin cembiltzala, Jerusalendic Calvariora
eman cenituenen icenean, ta Aita Santuac devocio hau eguiten dutenai
bereci, edo señalatu diezten Indulgenciac irabazteco. Irabazten dudan gucia izan bedi nic gueiena zor diedan, edo zuc nai dezun, ta Purgatorioan erretcen daudenen favore.

LEMBICICO GURUTCE-co otoitza

Azoteen ondoan ematen zaio Jesus onari ilceco Sentencia.

GAizqui-guille bat bezala loturic Juecez Juez ibili ciñan, ta azotez urratua utci cinduzten, Jesus maitea, Pilatosec eman cizun, ta gugatic onzat artu cenuen Gurutcean illceco sentenci gogorra gatic, lagun zaquitquit eramaten, izaten, ditudan bidebague, charqueri, ta neque guciac, nere necatcea-requin irabaz dezadan Ceruco atseguin, ta gloria. Amen. Ayta gurea, ta Ave Maria, etc.

BI-GARREN GURUTCEco otoitza

Ematen zaio soñera Gurutcea.

NI nere etzsaien escuetara ez nadin, cere etsayen escuetara zaran, ta ni becatutic ateratcea gatic Gurutce pisu, ta sendor ori soñean daramazun, Jesus ona, indazu cere
gracia, ta escua, nere obenac, eta culpac behar duten neque-castiguen
gurutcea eraman dezadan gogo on, edo vorondate ossoarequin, nagoen guero
zurequin batean, nequeric bague, ta atseguin gustoz beteric secula
gucian. Amen. Ayta gurea, ta Ave Maria.

IRUGARREN GURUTcea

Erortcen da Gurutcearen azpian.

ANdia da nombait, nere bihotceco Jesus, nere obenen, ta culpen Gurutcea;

bada ecin jasoz, izanic zu, Jainco guizon indarsua, eroria zautza orren azpian. Lagundu nai niquezu, Jesus maitea, zautzan lecutic jaiquitcen. Ba-daquit nola; arincen dudala zure gurutcea, ta uzten ditudala becatu guciac. Indazu eguin ditudanen damu andi bat, eta berriric ez eguiteco, gracia. Hala guerta dedilla. Ayta gurea, ta Ave Maria.

LAU-GARRREN GURUtcea

Patcen du Jesusec Ama.

IZandu den semeric onena galtcera zoacen, Ama Virgiña, orra
non datorren gurutce pisu bat soñean duela, zurea: ecusi nai ezbadezu odolturic dena, ta icerdiz, ta loiez betea; nai ez-pa dezu, ura horrela ecusteac erdira
dezan zure Bihotza, ez da zer beguiratu; edo, beguiratcen badiozu,
izan bedi, berari escatceco, nere nequeac ongui eramateco, ta cerua irabazteco behar dudan gracia. Amen. Ayta gurea, ta Ave Maria.

BOSTGARREN GURUtcea

Laguntcen dio Gurutcea eramaten Simon Cirineoc.

CAlvariora baño len Gurutce-pean vicia gal cenezan beldurrez,
ta lembait len Gurutcean ilcèz josiric ecusteagatic
zu, eman cizuten, lagun eguiteco, Simon ceritzan, guizon bat. Zori oneco guizona ori: ta zori onecoa ni-ere, artcen ba-ninduzu orrequin batean! Ar nazazu arren orain cere laguntzat, sar nadin guero zurequin batean, Gurutce orretan irabaci behar didazun, Ceruco glorian. Amen. Ayta gurea, ta Ave Maria

SEIGARREN GURUTCE-co otoitza

Garbitcen dio Veronicac icerdia.

GUrutce pisua-requin cembiltzanean, erortcen citzaitzun odol, ta icerdia
garbitceco, Veronicac ecarri cizun oialean, cere antza, ta imagiña utci
cenuen. Jesus neguez betea, utzazu nere biotcean zure neque gucien
señalea, oroi nadin zuri zor dizudanaz, ta nagoen beti esquerrac zuri ematen
emen, ta Ceruan. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

ZAZPI-GARREN GURU tcea.

Erortcen da Bigarren aldian.

SImon Cirineoc laguntcen dizula ere, Gurutcea ecin eramanez, berriz erori
zaran, Jesus maitea; orduan artu cenituen ille-tiraca, ta ostico ciquiñac
gatic, indazu gracia, ar ditzadan nic zure icenean, lurrean eguiten
zaizquidan videbague guciac; nagoen guero zu ecusten zaitudala, atseguin,
ta gustoz beteric Ceruan. Am. Aita gurea, ta Ave Maria .

ZORTCIGARREN GURU-tcea

Hitz eguiten die Jerusalengo Alabai.

FLaquiaz, cargaz, ta nequez beteric cembilzala, necatua ez-baceunde
bezala, Jerusalengo Alabaí-jaquin behar zutena eracutsi cenien, Jesus
maita-garria, eracus zadazu, cer eguin behar dudan, Ceruco videan ez
uts-eguiteco, ta vide onetan izan bear ditudan neque guciequin iraun
dezadan zure gracian, eriorceco orduraño: indazu, daramazun neque
andia gatic, orrataraco behar dudan laguntza, ta escua. Amen. Aita gurea,
ta Ave Maria, etc.

BEDERATCI GARRENGUrutceco Otoitza

Erortcen da irugarren aldian.

BEcatuen azpitic atera, ta jaiqui nadin, irugarren aldian lurrera zaituen
gurutcea requin zabilzan, Jesus necatua, lagun zaquizquít lembait len,
becatuen carga utciric, arin dieza-zudan Gurutce pisu ori, eguin dizuten
nere culpen damu andi batequin, ta irabaz dezadan, gaurguero zu bihotz
guciz maitatceco gracia. Aita gurea, eta Ave Maria.

AMARGARREN GURUtceco otoitza.

Quentzen diotzate soñecoac.

SOñecoric bague cere burua ecusi cenuenean izandu cenuen lotsa gatic,
escatcen dizut, Jesus maitea, Cerua izarrez, ta lurra lorez estalzen duzun bezala,
estal nazazula graciaren, ta virtuteen soñeco ederra-requin, jar nadin, egunen batean, Ceruco eztei garbietaco maian Aingueru, ta Santu gucien artean. Aita gurea, ta Ave Maria.

AMAICA GARREN GUrutceco otoitza.

Gurutcean ilzatcen dute Jesus.

ASma-al adiña neque requin ecarri duzun gurutcean itzatutic arquitcen
zaran, Jesus Ona, nere becatuac eguin dizuten ohatce edo oi gogorra-gatic,
edo orretan dara mazquitzun nequepenac gatic, eguizu arren, gueldi dedilla
nere bihotza, ta anima pena, ta neque orien damuzco iltcez zure Gurutcean
jotsia; beste munduraño ez dut nai zurequin necatcea beste atseguiñic. Aita
gurea, ta Ave Maria.

AMABIGARREN GURUtceco otoitza

Iltcen da Jesus Gurutcean.

OIñ escuetaco zaiñac iltcez urratuac, Gorpuza odolez, ta oñacez betea, ta anima nequezco itsaso eguiñic, azqueneco asnaseraño iduqui cenituen Jesus Ona, badaquít, cere neque
gucien artean ez ninduzula cere gogotic utci. Ez dut nit zuri non-dic eman
zor dizudana; eman dezaquedana, ta gaurguero gogotic emain dizudana da, ni
gatic eraman dezun nequearen damu andi bat. Aita gurea, ta Ave Maria.

AMAIRUGARREN GUrutceco otoitza

Jesus-en Amaren Dolorezco bacartasuna.

NEre becatuac quendu cizuten, cere Seme bacarra illic ecusi cenuenean, norc-nai daqui, ama maitea, itsasoa bezain andia izandu cela zure Bihotz-eco illuntasuna, ta sentimentua. Damuz nago ni ere, ceren ni gatic galdu dezun, guciac baño gueiago valio duen, ta ecin gueiagoraño maite cenuen cere semea. Cere Bihotz-eco neque andia gatic indazu arren, zure nequeac, eta Semearen eriotza becatu berriequin, berritu gabe vicitceco gracia. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

AMALAUGARREN Gurutceco otoitza

Jesu Christoren Sepultura Santa.

Badaquit, Jesus maitea, Gorputcean eraman cenituen, nequeac neque andi-gogorrac cirala: ba-daquit, ill ondoan ta illen sepulturara eraman cinduztela; ta badaquit, Jaincoa ezecic guizon eguiazcoa zarala. Ni gatic eraman dituzun neque andi, ta eriotz gogorra gatic escatcen dizut, izan nadilla ni, comulgatcen nazan gucietan, zure Sepulcro garbia; ta utzi
nazazula cere graciz, ta amorez betea, irabaz dezadan aisa seculaco gloria. Amen.
Aita gurea, ta Ave Maria.

AZQUENECO GURUtceco otoitza

Aguercen zaio Madalenari.

NEcatua cembilzanean, Jeusus maitea, zurequin cebillen, zure nequeen sentimentuz beteric, Santa Maria Madalena; ta viztu, edo resucitatu orduco billatu cenuen, lengo damu sentimentuen alde atseguin andi bat ematera: nai nuquenic ere, emendic deitcen nazunean zure arpegui ederra Ceruan ecustea gatic, zure nequeac, eta Passio santa gogoan ditudala damuz, ta sentimentu onez beteric vici. Indazu onetaraco behar dudana, ta zuc nai dezun gucia eguiteco gracia. Ayta gurea, etc.

JESUSEN
BIHOT-ZAREN
BEDERATZ-URRUNA

Bederatz-urren hau assi oi da Corpus Christi egunean, acaba dedin Jesus-en Bihotza-renean. Anizec eguin oi dute illoro ere, assitcen dutela illaren azqueneco ostegunean, acabatzeco ill berriaren lembicico ostiralean.

Bederatz-urrena eguiten den egunetan eguin behar dira, beste egunetan baño, cembait obra on gueiago. Lembicicoa izan diteque ongui confessatu, ta comulgatcea. Bigarrena, bost aldiz edo diteque-enetan, joatea Jesus Sacramentatua Elizan ecustera: an dion amorea cembat estimatcen duen, ta gaizqui comulgatcen diranac eman derozten sentimentuen penez dagoela, aditcera ematera.

Iru-garrena, bere mihi, begui, beharri, ta gañeraco sendituac cuidadoz gordetcea; ta osasunac laguntcen ba-dio, edo uzten ba-diote eguitecoac baruren bat, edo beste ateratcea, edo edocein videz gorputza cerbait necatcea.

Lau-garrena, iracurtcen , edo leitcen, eta Jesus-en Bihotz-eco neque amoretan pensatcen, cerbait dembora passatcea.

BEDERATZ-URRENA-REN
Asitcea

AL ba-dedi, eguin behar da bederatz-urren hau, edo Sacramentu Santua-ren, edo Jesus-en Bihotza-ren Estanparen baten aitcinean, edo abrean Lembicico otoitz, edo oracioa asitcen da, ciñatu, taNere Jesu-Christo Jauna, etc erran, ta ondoan.

EGUN-ORO LEMBICICO Lecuan essan behar den otoitza

Gure Jesus maitea, zure Bihotza-ri Trinidade guciac eman ciozcan graciazco ondasunac gatic, iguzu zurea dirudien bihotz garbi bana, bederatz-urren onetan escatu behar dizugun, ta conveni zaicula zuc daquizun guciare-quin.

LEMBICICO EGUNEAN baicic erran behar ez den otoitza

Gure biotceco Jesus ona, gure oztasun, ta utseguiteac gu gandic quentceco cere Biotz-ean duzun ansia, ta deseo andia gatic, bero zazu cere amorearen suan gure bihotza, ta lagun zaguzu, gure damu, ta sentimentua-requin zure Biotz-eco sentimentu, ta nequeac arintcen, ta ez arren ucatu bederatci urren onetan escatcen dugun gauzaric. Ala guerta dedilla.

Orain erran behar dira iru Aita gure, &c. Jesusen Bihotza-ren iru señaleac aditcera ematen duten amore, ta penen icenean.

EGUN GUCIETAN AITA
Eternoari eguin behar zaion otoitza.

Aita Eternoa, bitarteco emanic, ecin gueiagoraño nai dizun zure Seme maitearen Bihotza, escatcen dizugu, argui ditzatzula, zu ezagutu, ta maitatceco, itsuturic vici diranac; artean, ta beti nai cinduzquegu gucien icenean ezagutu guc, eta gogotic maitatu. Iduqui zatzu cere gracian bataiaturic dauden guciac, eta ecarri graciaren arguira, argui onetatic urrun dabiltzanac. Ez dezala arren batec ere Jesus ona ezagutu bague, ta maitatu bague gaurguero utci. Guciac gatic il cen ezquero, guciac sar ditecela bera gatic Ceruan. Beraren Bihotz-ean sarturic utci nai genituque gure Aide, ta adisquide, guc zor diegun, ta guri ongui, edo gaizqui nai diguten guciac; guciac ar dezaten zure gandic emen gracia, ta beste munduan gloria. Ala guerta dedilla.

Emen escatzen da, Jesus-en Bihotza bitarteco arturic, erditsi nai den gucia.

Gero erraten da.

Aña. Improperium expectavit Cor meum, & miseriam, & sustinui, qui simul contristaretur, & non fuit, & qui consolaretur, & non inveni.

V. Discite à me, quia mitis sum, humilis Corde.

R. Et invenietis requiem animabus vestris.

OREMUS

Domine Jesu, qui inefabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis beneficio aperire dignatus es, concede propitius ut gratiis coelestibus, ex hoc dulcissimo fonte manantibus, corda nostra ditari, ac recreari mereantur. Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

EMEN, TA COMUNIOCO

egunetan beintzat, erran behar
den, ta anitz valio duen

Otoitza.

Jesus-en Anima, virtutez bete nazazu.
Jesus-en
Bihotza, amorez erre nazazu.
Jesus-en
Gorputza, salva nazazu.
Jesus-en
Odola, amorez zora nazazu
Jesus-en
Biohtz-eco ura, garbi nazazu.
Jesus-en
Passioa, indarsu eguin nazazu.
Nere
Jesus ona, adi nazazu.
Zure
Llaguetan zure Biotza-ren erdian gorde nazazu.
Ez nadilla ni ortic beñere atera.
Ez nadilla ni etsaien
Escuetan erori.
Nere eriotceco orduan deitu nazazu.
Zure gana eraman nazazu.
Zure Santu equin alaba zaitzadan beti secula gucian.

BIGARREN EGUNECO BIGA-
rren otoitza.

Jaincoac gu gana etortceco, ta bere gana eramateco ate, ta videtzat artu zaituen, Jesus-en Bihotza, egon zaitez beti idiquia, ta zabaldua, noiznai sar gaitecen zure Aita gana, zu maitatceco behar dugun graciaren esque. Iguzu zure penen pena andi bat, eta orain escatcen dizugun gucia. Ala guerta dedilla.

IR-UGARREN EGUNECO BI-
garren otoitza.

Ur garbizco iturri Jesus-en Bihotz andia, egarriz itotcen gaude, edo zure virtute, ta deviciozco urez asse naiez. Nai guenuque dembora berean, Aldare Santuan mundu guciac eguin dizquitzun videbague, edo injurien damu andi bat, baita orain escatcen dizugun gucia ere. Ala guerta dedilla.

LAURGARREN EGUNECOA.

Jesus-en Bihotz garbi, virtute, ta Santidadezco ispillu ederra: nai genuque, zuri beguira gaudela, hitz, asmo, lan, ta gogo gucietan zure irudico bihotz batequin guelditu, baita artu ere, gu gatic anitzetan, ta nion baño gueiaco Aldareco sacramentu Santuan artu dituzun videbague gucien damu andi bat, egun onetan escatcen dugun gucia-requin. Ala guerta dedilla.

BOST-GARREN EGUNECOA.

Gure gauza, ta lan onai azqueneco izatea, edo edertasuna ematen diezun, ta Bihotz bera duzun, Jesus on maitagarria, uzten ditugu guciac zure escuetan, molda ditzatzun, ta utzi zure Aitaren beguietara atera ditezquean becala; ta escatcen dizugu, diguzula zure escua, munducoen escutic artu dituzun videbaguen damu, ta sentimentu andi bat artceco, orain escatcen dizugun favorea-requin batean. Ala guerta dedilla.

EIGARREN EGUNECOA

Behar duguna Jaincoari escatceco Eliz eder bat cere Bihotz-ean utci diguzun Jesus, amorez betea: milla esquer zuri Eliza onetan arquitcen dugun atseguin, contentu, ta dicha gatic. Ortic atera bague, nai guenituque gure egunac acabatu; nai genituque, or vici garala, gueren damua-requin zure damua, ta penac arindu, ta zure escutic behar ditugun gauza guciac artu. Ala guerta dedilla.

ZAZPI-GARREN EGUNECOA

Zure icenean, ta zure Bihotz-eco amoreac gatic escatcen zayon gauzaric utcatcen ez daquien Aytaren Seme Jainco Guizon eguiazcoa, zu bitarteco emanic, eta zure Aldareco videbagueen damu, ta sentimentuz beteric, escatcera goaz, erditsi nai duguna. Lagun zaquizquigu, uca ez diezagun beñere, escatcen dugun gauzaric. Ala guerta dedilla.

ZORTZI-GARREN EGU-
necoa.

Gure amorez urtcen zauden, Jesus-en Bihotz ederra, nai guenuque gueldi litecen gure, ta gucien bihotzac su orretan urtuac, amorez erantzuteco zure amoreari. Ez arren hau ucatu, ez eta orain escatcen dugun gauzaric ere. Ala guerta dedilla.

AZQUEN EGUNECOA.

Gure becatuen arantza gurutceac nequez bete zaituzten, Jesus maitea, bete behar dituzu zure Bihotz-eco amoreac gatic graciaz, ta Ceruco ondasunez gure bihotz gogor gaistoac. Eman behar diguzu dembora berean, gure becatu itsusiac zuri eman dizuten tristuraren damu, ta tristura andi bat. Eta ez arren ucatu bederatz urren onetan escatu dizugun gauzaric. Ala guerta dedilla.

JESUS-EN BIHOTZ MAI-
teari.

Gure gusto, gure atseguin
gure Jesus maitea;
Cere Bihotz-eco suan
Erre zazu gurea.

Gure obenac, gure loiac
Lenic quendu behar dira:
Ura zara, quen itzacu;
Galdu gara bestela.
Ba-daquigu, zaudela
Gure amorez betea.
Cere Bihotz-eco suan
Erre zazu gurea.

Etceuden bacarric loiac
Gure bihotz gaistoan;
Busti ta ur eguiña dago
Becatuen cutsuan
Gar[]

[97 eta 98. orrialdeak falta dira]

lantz erdiratzallea.
Damuz autsi ba-ledi
Nere barren tristea!
Cere Bihotz-eco suan, &c.

Arantza zorrotzac baicic
Ez dezu nere escutic:
Nere culpen arantz-equin
Dena zaude odolturic.
Ah ni baldin ba-nengo
Negar damuz assea!
Cere Bihotc-eco suan, &c.

Gure culpac eguin dute
Gurutce sendor ori:
Ezartcen diote culpac
Zure Bihotz-onari.
Culpa gaisto, ta oben gogor
Oben-culpa nerea!
Cere Bihotc-eco suan, &c.

Cer nai duzu? Certan zaude,
Jesus ona Aldarean?
Charqueriac artcen dago
Amorezco lecuan.
Charquerien pena nai du,
Nai du gure amorea.
Cere Bihotc-eco suan, &c.

Ez dut behar maitatu
Jesus zure Bihotza?
Artu behar ez dut nic
Zure nequeen damua?
Esque nator, zabal zazu
Sar nadir or Atea.
Cere Bihotc-eco suan
Erre zazu gurea.

ARQUI VIDEA

Goitz-oroco otoitza

Pag. 3.

Goiz-etic arrasterañoco gauzac

Pag. 5.

Contricioa.

Pag. 7.

Hasteco, illeco, ta urteco gauzac

Pag. 9.

Confessatu baño lenagocoac

Pag. 13.

Confessatcecoan essan behar den otoitza

Pag. 17.

Confessatu-ondocoa

Pag. 19.

Comulgatu baño len-agocoa

Pag. 20.

Orduco otoitza

Pag. 26.

Comulgatu ondoan eguin behardena.

Pag. 29.

Orduco esquerrac

Pag. 34.

Meza enzuteco modua

Pag. 37.

Calvarioco estacioac.

Pag. 61.

Jesus-en Bihotzaren Bederatzi urrena

Pag. 79.

FIN

 

 

Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai Lasaga.

 

Atzera