[1]
 


ESPAÑIACO

uritar

constitucionalen

cartilla

civilla.

___________________________________

Leguean jarriric
berdiñac bacerate,
guipúzcoarrac ez uste
mempecoa ceratenic…
osasuna dezute…

[3]
 


GALDEAC TA

ERANZUBAC, CEÑETAN

Españiaco Uritarrai eracusten zayen beren gobernu-legue edo Constitucioac aguintcen dien bearric edo obligacioric aundienac, eta adieraci eguiaric aurreneco edo principalenac, Constitucio au, ta Españiar gucien arguia, edo ilustracioa, ta batez ere gende mearena chit maite dituan batec moldatuac.
 
 

Tolosan moldizquidatua:
 
 

Juan Manuel la Lamaren echean

1820 garren urtean.


 
 

[5]
 


aurreneco buru edo

Capitulua.

G. ¿Cer esan naidú Uritar Españiaco gobernu-legueari emanac, edo Constitucionalac?

E. Guizon bere-jave, edo librea, azcar errutzu ta viotz aundicoa, prestua ecarguiña, ta bere etsayaquin ere zucen edo justoa: Despotismoa esaten zayen gobernu locarrigaveen izua: zucen-bidegave besteai aguintcen disten edo Tiranoen azotea; guizonaren escubide edo derechoa viotzean dituena; ta prest dagoana premian escudatu edo defenditceco.

G. ¿Nundic sortu dira locarri ta bidegaveco gobernu edo despotismoa: ta aimbeste urtetan Españiar errucarriac macurtu, ta azpian eduqui dituan ustarri pisu lotsagarria?

[7] E. Españar gueienen ez jaquiñetic: guizonen escubide edo derecho berezcoac ez barrundu edo esaminatzetic: ez jaquitetic cer escubide ceucaten bere gobernu oneraco eguin bear ziran leguetan: ez ezagutceti cer lecu beste guizonaquin batera iduqui bear zuten elcartasun urico edo sociedadean.

G. ¿Cer dá alcartasun uricoa; edo sociedade civilla?

E. Dá guizonac alcarrequin erri edo erreinu bateen vicitcea erabaquitcen duteneti eguiten duten batzarre edo gorputza, itzac ematen ditustela edo eguin alcarren artean ongui-izate edo Convencio batzuec, ceñen bidez lotutcen ta obligatcen diran batac bestea laguntcera.

G. ¿Cerc beartu ditu guizonac alcarrequin vicitcera edo elcartasun sociedade oyec eguitera?

E. Beren buruen gorde naiac: au dá beren ondasun, izate, ta ví- [9] cia indarraren contra gorde, escudatu, edo defenditceco premiac.

G. ¿Cein dá elcartasun edo sociedadearen bidez urrindatu, ta bota naidan indarra?

E. Beste elcarrequin edo sociedadean vici diran guizon batzuena, dala aldean, dala urruti: ceinzuec beren cutici, ta aundi-nayac daramaizqui asco aldiz besteac menderatcera, ta dutenaren jave eguin nai izatera.

G. ¿Nola eguin, erastu edo formatu dira guizonen elcartasun edo sociedade oriec?

E. Guizonac esagutcen dutelaric, elcarren laguntasunean vicico badira, nai ta ez bear dituztela legueac bata bestearequin vicitceco, ta batac bestea beren estutasunetan legue oyen bidez laguntceco: legue berdiñaquin juzgatcen dituztela beren artean igaroricaco itz, baldinde edo Convencioac asturic oquertzen diranac, ta oyec [11] eguindaco calteac: au dá elcartasun erazcoac eguiteco bide zucen leguezco bacarra.

G. ¿Beraz badira elcartasun edo sociedade zucenbideric ez dutenac ta arrazoi-leguearequin ongui ez datocenac?

E. Bai, badira ez zucenac, ez justoac ez diranac: ta á la baldin guizonac beren elcartasunean eyen arteco bat beren oneraco burutzat autu edo escogituba dute; ta onec, besteac beren oneraco eman cioten escubide aguintea bereganatcen badu, jatorriz ta berez gucien buru balitz becela: besteac aguintcen, ta gobernatcen baditu buruac ta gogoac ematen dion becela; onen aguinte au da legue-arrazoyarequin ez datorrena, ta elcartasun edo sociedade au zucen justoa ez dana.

G. ¿Ta nola deitcen zayo elcarrequin vici diran gucien escubide derechoac, ta elcartasun edo socieda- [13] deac berac bereganatce oni?

E. Gobernu bidegave edo tirania: ta ori eguiten duten aguintari buruai Bidagueac edo Tiranoac.

G. ¿Cergatic deitcen zayo onela, besteren ta elcartasun sociedadearen escubide derechoac berac eguite oni?

E. Cergatic bide-gavetasunic lotsagarrienarequin lapurcen ditusten ta beretu, guizonari berez ta izatez datozquion escubide derecho guciac.

G. ¿Cer dá bada guizona bereac, ta izate berezco edo naturalean?

E. Bere buruaren jabea dan izate bat, locarrigabe edo libre jayoa, besteren mendean ez dagoana, ta besteri ecer zor ez diona, guraso izatea eman diotenai baicic, ceñai bacarric zor die jatorriz obediencia, ta beguiruze on edo errespetoa, bere buruaren jabe izan artean.

G. ¿Cer dá berezco escubide edo [15] derecho naturala?

E. Guizonac bere izatez duan escua cerbait bere indar edo jaquinduriarequin irabasteco edo eguiteco; ta eguin edo irabaci duana gordetceco.

G. ¿Guizonaren escubide edo derecho oyen artean ceinzuec dira aurrenecoac, ta maitagarrienac?

E. Es besterena izatea; baicican bere buruaren jave, edo libertadea: bere anzecoaquin berdiña izatea, edo igualdadea; berari dagoquionaren javetasun, edo propiedadea; bere seguranza, ta memperatu nai dutenai arpegui eguiteco escuba.

G. ¿Certan dago bere javetasun edo libertadea?

E. Escuba izatean bacoitzac, iñorc galeraci gave, eguiteco bere oneraco ondoen dagoquiona, besteri artatic calteric ez badatorquio.

G. ¿Certan dago berdin izatea, edo igualdadea?

[17] [E.] Iñorc gure gañean aguinte edo derecho berezcoric ez izatean: bada guizon gucioc guere izate edo naturalezaz berdiñac guera; ta beti esca dezaquegu, ta irichi doai au, bestec quentzen badigu.

G. ¿Certan dago bere ondasun izateen javetasun edo propriedadea?

E. Dituan ondasun, izate, escubide edo derecho guciaczaz berac nai duena eguitean.

G. ¿Ta seguridadea certan dago?

E. Escuba izatean bere, ta bereen edo familiacoen indarraquin bere on dasun, vici, ta izateac escudatu, ta gordean ipintceco, iñorc eragotci gave.

G. ¿Certan dago menderatu nai duanari arpegui eguiteco escu edo facultadea?

E. Berac ecin iñor bere mendean ipiñi dezaquean becela, besteac ere bera menderatceco escuric ez izatean: ta ala bestec azpiratu nai badu, ez bacarric dauca escuba [19] ari arpegui eguiteco, baicic dago beartuba indar eguitera, ta albadu indarra indarrarequin botatcera.

G. ¿Usten ditu guizonac iñoiz berez dituan escubide, edo bere izateari darraiquion derecho oyec?

E. Bai besteaquin baera elcarren laguntasun edo sociedadean vicitcea erabaquitcen duanean, ta orduan sartcen dá Uritar guztien escubide derechoetan.

G. ¿Cer dá Uritarren escubide edo derecho civilla?

E. Guizonac batac besteaquin elcartasunean vicitzeco igaro citusten itzac: edo beren artean, gucien oneraco, batac bestea laguntzeco, ta gordetzeco, eguin cituzten nola izate, baldinde, edo convencioac.

G. ¿Galtcen ditu iñoiz guizonac bere izateac ematen diozcan escubide berezco, edo derecho natural oyec?

E. Eguia esatera ez ditu iñoiz be- [21] ren izate, edo esencian galtcen, ceren berezcoac ditu, ta guizonaren izateari dagozquio itsasiac becela; baño ecin asco aldiz berac naico luquean vecela escubide oyezaz balia diteque; ta alde onetatic galtcen ditu beren eguiera edo egercicioan.

G. ¿Ta nola elcarrequin izateac, edo sociedadeac escubide derecho oyec gordetcen diozca?

E. Gobernu legue, edo Constitucio bat eguiñaz, ceñean gobernu on bateraco bear diran gauzac erabaquitcen diran; ta elcartasun edo sociedadean ondoen izateco legueac.

G. ¿Ta nola deitzen zayo escubide edo derecho oni?

E. Uritarren escubide, edo derecho civilla; Patriaco leguea; guciaquingo escubide edo derecho publicoa.

G. ¿ Ta guizonac derecho onetan arquitcen ditu berez dagozquion, ta bere izate edo naturalezac ematen diozcan escubide guciac?

[23] E. Bay arquitzen ditu: ceren elcartasun edo sociedadean jarri ciranean beren artean igaroricaco itzac, ta batac bestea lagunduric, al zuten onduen vicitceco eguin zuten baldinde pacto edo convencioac gordetcen diozca, bere buruaren jave izatea edo libertadea; beste, berarequin vici diranaquin berdiña izatea, edo igualdadea; bere dituanen javetasun, edo propriedadea, seguridadea, ta gaitz eguin nai dionari arpegui eguitea..

G. ¿Nola gordetcen ta seguratcen diozca?

E. Lendavicicoa, Uritar guciay escuba emanaz edocein gauza eguiteco, ez besteen, ez nacioaren caltean ez danean. Bigarrena, escubide berdiñac guciai emanaz, da esatea, legue berdiñac gucientzat ipiñiaz, ala castigatceco, nola amparatceco; ta guciac leguearen aurrean berdiñac eguiñaz. Irugarrena, bacoitzari escuba emanaz nai [25] duana eguiteco bide onetic dituan ondasun izate, ta bere icerdiarequin edo jaquinduriarequin irabaci duan guciaz. Laugarrena, gucien indarrac elcartzen dituala; bata bestearequingo elcartasun edo gucien indarraren unio onetatic gucien ona sortu dedin, ta bacoitzaren seguranza aundiagoa: ta aizquenic, gucien indar elcartu onequin, (onetaraco elcartasun edo sociedadeac eguiñic dauzcan legueaquin, gucien indar au zucentcen edo gobernatcen dala) menderatu nai gaituzten guciai arpegui eguiten diegula, irrindatu oyen indarra guere indar elcartuarequin, ajolatu edo escarmentatu oquertcen diranac; ta eguindaco baldinde edo convenio, ta igaro guenituan itzac ausiric, guizonen escubide derecho oyen contra dijoacen guciac, ala guere artecoac, nola campocoac.
 
 

[27]
 


bigarren buru edo

Capitulua.

G. ¿Cer da Leguea?

E. Erri guciac gandic Legueac eguiteco escubidea artu duten guizonac, gucien vorondateen javeac vecela, gucien icenean cerbait aguintzea edo debecatzea bere batzarre edo Cortetan; ceren Uritar guciac dute escubide berdiña Legueac eguitecoan aditzeco, edo bere, edo beren icenean onetaraco biraltzen dituztenen bidez. Ta ala ongui barrundu edo examinaturic, leguea ezta besteric, Uritar guciac beren buruai ipiñi dioten aguinte bear bat baicic, beren paque oneraco, ta gauzac gucientzat zucen juan ditean.

G. ¿Cembait guisa edo moducoac dira legue oriec?

E. Bi era edo moducoac: batzuec dira legue-cimenduac, edo funda- [29] mentalac; ceren aguintea eduqui bear dutenai iracusten dien, ceinzuec diran beren escubideac, nola besteac aguindu ta gobernatu bear dituzten, ta ce cimenduren gañean; ta legue oyec eguiten dute Constitucioa. Besteac dira eman-legue, edo distribuciocoac; ceren Uritar bacoitzari dagoquion escubide derechoa emateco eguiñac diran; ta legue oyec dacazquien liburuai deitzen zaye Código, ordenanza, ta erreglamenduac.

G. ¿Cerda Códigoa?

E. Liburu batzuec, ceñetan dauden justicia zucen eguiteco legueac, ala artu emanetan, ala ondasunean, nola oben edo gaizqui eguiñetan.

G. [¿]Cer dira ordenanza, erreglamenduac?

E. Ichaso ta lurreco Erregue-guizon, edo Soldaduac aguintceco ta gobernatzeco, Erriac artaraco autu edo escogitu cituzten guizo- [31] nac eguindaco legueac, baita ere mercataritza edo comercioa, Urigaro edo navegacioa, ta ala nacioac, nola Uritar bacoitzac dauzcaten lantegui, biar-lecu, edo oficina ta establecimenduac guidatzeco eguiñac.

G. ¿Beraz elcarrequin edo sociedadean vici diran guizonen artean ere badira bacar legue edo privilegioac, desberdintasun edo distincioac?

E. Ez dira; ta ecin izan ere ditezque, nacioac berac ematen ez paditu; baño nola beste gorputz bat eguiten duten guiza-altra edo Corporacio oriec, nola beste uritar guciac baicic beste bear lanic dituzten ala ere bear dituzte aguinte ta leguebesteric: baño beti, beste Uritar guciac vecela, nacioac gucienzat ipiñiric dauzcan legueen mendean daudela: ceren elcarrequin edo sociedadean vici diranen artean ezdira sartu bear desberdintasun dis- [33] tincioric, gucien ondo izate eguiazcoac aguitz escatcen dituanac besteric.

G. ¿Ceñec dauca escuba legue bacar desberdin oyec eguiteco, ta beste aldaera edo mudanzaren batzuec gobernu-leguetan?

E. Erriac beren icenean viraldu dituzten guizonac, beren batzarre edo juntetan: Erriac escubidea emanten diela legue berriac eguiteco, edo leen eguiñac aldatzeco gucien on ongui adituac ala escatzen badu.

G. ¿Ceinzuec dirá Errien icenean autu diran guizon edo Diputaduac?

E. Erriac beren Parroquietaco batzarre edo juntetan icentatu ta beren arteti autu edo escogitu citusten guizonac, beste Erreinu gucico Parroquiac era berean autu, ta biraltcen dituztenaquin nacio gucico batzarre bat eguin dezaten: Ceñari Españian Corteac deitzen zayo; Corte oyetan aguertu ta er- [35] representa ditzaten icentatu, ta biraldu ditustenen escubide derechoac.

G. ¿Ce honore daucate, ce sillu edo Caractere Erriac viraldu ditusten, ta Errien lecuban dauden Diputadu oriec?

E. Al ditequean donetsu edo sagraduena, ausi ecin ditequean ta errespetagarriena: bada viraldu ditustenen escubide goieneco edo Soberania aguerzen ta errepresentatcen dute.

G. ¿Beraz escubide goieneco edo Soberania elcarrequin edo sociedadean vici diran Uritar gucietan dago, ta Uritar guciac dira Soberanoac?

E. Ez: ez dira Uritar guciac Soberanoac, eztago ere aguinte goieneco edo Soberania au Uritar gucietan; baicican guciac batean elcarturic, ta unituric eguiten duten gorputz edo sociedadean; ta Uritar bacoitza ezta gorputz edo sociedade onen zati edo porcio bat [37] baicic.

G. ¿Bada norbait aguinte goieneco, edo Soberania onetara escubide edo derechoa duanic?

E. Ezda iñor, ez bacarric, ez besteaquin batera; ezta ere guizonen reunioric edo batzarreric, baldin aurrez Erri guciac vorondate au aguertcen ezpadute edo bere, edo beren icenean onetaraco escubidearequin biraldu ditustenen videz.

G. ¿Ta guciac aguinte goieneco onetaraco, legueac agintcen duan becela autu edo escogitu dutenari, naiz izan dedilla guizon bacarra, naiz asco, nola deitcen zayo?

E. Gucien gañeco edo Soberanoa: ta onen icendamendu, edo nombramendua, ta escubideac erabaquitzen dituan, ta dacazquian legue erreglamenduari Constitucioa.

G. ¿Cer da Constitucioa?

E. Erri Provinciac artaraco icentatu ta biraldu dituzten guizonac erabaqui dituzten legueac dacaz- [39] quian liburu bat: ceñean dauden gucien gañeco edo Soberanuaren escubide, erregalia, altasun, ta bearrac; baita ere bere escubideen mugac, ta eranzunquizuna: auda cer eguin dezaquean ta cer ez, ta nola erantzun bear duan nacioac bere escuetan ipiñi duan escubide onezaz[.] Constitucio onetan daude ere legueac eguiteco, eguiñac egecuta-eracitzeco, ta juzgatceco escubideac; ta iru escubide oyec eguiten dute gobernua.

G. ¿Cembait gobernu era, edo modu dira?

E. Iru aurreneco edo principalac: Baten gobernua, edo Monarquicoa: aundi-ascorequingoa, edo aristocraticoa; guciac-quingoa, edo democraticoa; ta beste asco iru oyetatic sortzen diranac, ta iru oyetatican batera urreratzen diranac, batzuec gueyago besteac gu- [41] chiago: edo elcarrequin vici diran gorputz edo sociedade bacar asco bata besteaquin aditzen diranean, guciac gai ascotan gorputz bat eguiteco, ta oyei deitcen zaye gobernu elcartubac edo federatiboac.

G. ¿Cer dá gobernu-batequingo edo Monarquicoa?

E. Legue ipiñiac gorde, edo eguin-erazotzeco escubidea guizon bacar baten escuetan ipiñi duana: ta guizon oni esaten zayo Monarca, Erregue, edo Emperadorea: ta eguiazqui itz-eguitera da nacioco aurreneco guizona.

G. ¿Cer da gobernu aundi ascorequingoa, edo Aristocraticoa?

E. Besteac guiatzeco, ta gobernatzeco escu, ta aguinte gucia aundien escuetan ipiñi duana; besteac ez dituzten becelaco legue, fuero, escubide desberdiñac aundi oyec berentzat arturic, gende mearen caltean.

G. ¿Certan dago gucien gobernu, [43] edo Democraticoa?

E. Escubide goyeneco edo Soberania Erriac autu, ta icentatu dituan guizonetan egotean: baño cerbait aguindu edo erabaqui bear danean, ez bacarric oyec, baicican guciac, gende meac berac escuba dualaric artan aditzeco, ta bere iritzia emateco; ta orregatic deitzen zayo gucien gobernua, libre edo popularra.

G. ¿Ceinda iru oyetatic gobernuric onena?

E. Batequingoa edo Monarquicoa; guizon bacar baten escubide oni bear becelaco muga, edo locarriac ipintzen bazaizca, Locabetasun edo Despotismoan eman ez dezan.

G. ¿Beraz badira gobernu locarrigabe edo Despoticoac?

E. Bai; baño ez dira guizonac autu, ta ipiñiac; baicican baten, edo gueyagoen gucia aguindu nayac sortu dituanac, guizonac elcarren [45] laguntasunean vicitzeco eguin cituzten legueai beguiratu gabe, Constitucioac buru aguintarien escubideai marcatzen dien muga igarotzen dutela, ta ausi, gucia aguindu nai au bere neurrian eduquitzeco locarri ipiñiac.

G. ¿Ceñec du escubidea, ta eragotzi bear ditu gaitz oyec?

E. Edocein guizonec du escuba, Constitucioa ausiric icusten duanean, Erreinuco batzarre edo Corteai gaztigatzera, oyec bilduric daudenean: ta oyen dembora ez danean, beren ordez urrengo Cortetaraño guelditzen diran guizon icentatu, edo Diputacio guelditzen danari; ta bide onetatican Constitucioa osoro gorde-erazo.
 
 

irugarren buru edo

Capitulua.

G. ¿Cer esan nai du legueac eguiteco escubideac?

[47] E. Guciac gordetzera beartuac dauden legueac, nacio guciaren icenean erabaqui, ta ipintzeco escuba.

G. ¿Ceñec dauca escu ori?

E[.] Ez edoceñec, ez ta ere edoceiñ demboratan: baicic Constitucioac aguintzen duan becela, Erriac autu ta icentatzen dituzten guizon edo Diputaduac, batzarre edo Cortetan bilduric daudenean.

G. ¿Ceri esaten zayo gorde, edo egecuta-eracitzeco escubidea?

E. Legueac gorde-eraci, ta oyec aguintzen dutena eguin-erazotzeco escubari: ceña Corteac onetaraco nacioaren icenean icentatu, ta ipintzen duten.

G. ¿Ceñec lan, edo bear ori eguiten du?

E[.] Gucien aguinte edo escubide goyeneco Soberanía dutenac, naiz egon dedilla aguinte goyeneco soberania au ascoren escubetan, naiz batenetan. Gure Españian Erregueri Constitucioac ematen dio lan au; ta orain guere Fernando aun- [49] di zazpigarrenac eguin beardu, escu au eman dion nacioaren icenean, ta onec bere Cortetan eguiten dituan legueen azpian.

G. ¿Cerda juzgatzeco escubidea?

E. Justicia eguiten duana; edo guizonen arteraco eguindaco zucenbide, justicia legueac eguite, edo egecucioan ipintzen dituana, baño beti legueac aguintzen duten becela, ta egecuta-eracitzeco escubac dituan buru edo Soberanoaren mendean.

G. ¿Eguin dezaque iñoiz nai duana gucien buru edo Soberanoac?

E. Ez, ceren beti eguin beardu legueac aguintzen duten becela, beti leguearen azpian gobernatcen duala, iñoiz leguearen gañean jarri gabe: beti aguindu beardu Constitucioaren icenean, ez iñoiz berean.

G. ¿Cer eguin beardu bada gucien buru edo Soberano onec guertaera estuetan?

E. Erabaqui estu bitarte ayetan gau- [51] zac Constitucioac aguintcen duanarequin ondoen datorren erara; baño ez dirade aguinte oyec legue osoac izango, nacioaren icenean legueac eguiteco escuba dutenac, beren baiezcoa emanic indarra eman arte.

G. ¿Nola escubide edo potestade oyei beguiratu bear diegu?

E. Nacio guciac ipiñiac becela legueac eguiteco; ta gorde edo egecuta-eracitzeco: ta ala deitzen zaye, legueac eguiteco escubidea; aguinte goieneco, edo Soberanua, ta juzgatzeco escuba.

G. ¿Nundic sortzen dira escubide oriec, ta ceñen mendean daude?

E. Lendabicicoa, edo legueac eguiteco escuba, nacio guciagandic; bigarrena, edo aguinte goieneco Soberanua, lendabicicoa-gandic; ta irugarrena edo juzgatzecoa, beste biac-gandic.

G. ¿Ta iru escubide edo autoridade oyetaco bacoitzac ecin eman [53] dioten escubaz gaizqui usa dezaque?

E. Bai, bear ezpaluquete ere: ta eragozteco, Erriac esan beardiote lendabicicoari ematen dioten escubide edo poderetan, ce escu edo facultade ematen dioten: onec berriz marcatu bear diozca bigarrenari bere escubideen mugac. Certaraño eltzen dan bere escuba: bigarrenac berebat irugarrenari, ta onec bere mendecoai; irurac Constitucioa beren ispillu moldetzat artzen dutela; ta beren mendecoac, justicia eguiteco ta gobernu oneraco eguiñic dauden legue, erreglamendu ta ordenanzac.

G. ¿Beraz escubidedun, edo potestade oriec, dirudianez, beste euraquin elcartasun edo sociedadean vici diranac ez dituzten vecelaco escu ta distincioac dituzte?

E. Bai: baño nola oyen ta beste Uritarren artean aurquitzen dan desberdintasun edo distincio au bateti nacio guciaren ondo izateac es- [55] catcen duan, ta besteti Uritarren ontasun, virtute, ta merecimenduari ematen zayen honra, ta saria diran, orregatic ez da arrazoyaren contracoa.

G. ¿Ta Uritar guciac daucate onore, sari edo distincio oyetara escubide berdiña?

E. Bai, ceren Uritarren azcartasun arreta jaquinduria, ta nacioari eguindaco lan edo servicioen sariac diran.

G. ¿Ta Constitucioac nola fermutcen ta seguratzen ditu Uritarren escubide derechoac[?]

E. Uritar guciac bere aurrean berdiñac eguiñaz; ta guciai ichoden-bide edo esperanza berdiñac emanaz.

G. ¿Ta nola berdin izate edo igualdade oni iraun-erazten zayo elcartasun edo sociedadean?

E. Gaiztaqueri berdiñai pena berdiñac emanaz: emanquizun edo contribucioac berdiñac izanaz, batari aimbe besteari escatcen zayola be- [57] re dituan ondasunen neurrian: Uritar guciac iracurza edo distincioric batere gabe Estaduco Cargac eramatera beartuaz; ta orobat guciai ala Uritarren artean, nola Erregue guizon edo soldaduen artean escubide berdiña emanaz, goyende edo empleoetaraco, jaquinduria virtute merecimenduen iracurza, edo distincioa baicic, beste iracurza distincioric ez dutela.

[G.] ¿Cein da nacioco Estadu ori, ceñaren cargac eramatera Uritar gucioc gauden beartuac?

[E.] Nacioco Estadu onegati aditzen dira Erregue bere aldameneco neque lagun edo Ministro, ta mendecoaquin, ceñac diran Consejubac, Tribunalac, Escutuari edo Secretariac, beguiranza edo administracioac, zucende, edo direcioac guciaquingo lengarista edo Capitania generalac, Eronde edo gobernacioac, Uritzaigo edo Corregimenduac, ta ichaso ta lurreco Er- [ 59] regue guizon edo soldaduac; ceñac eguiten duten nacioetan Estadua deitcen zayon gorputz bat.

G. ¿Certara daude beartuac nacioco gorputz Estadu au eguiten duten guciac?

E. Bacoitzac bere zai edo contura dauden bearrac ondo eguitera, beren utseguite gucien erantzuten dutela, beren naiustes ecer eguin ez dezaten, baicican gucia legueac dioten vecela.

G.¿Ta ce neurri bacoitza bere zai edo cargura dauden gauzac ondo eguitera beartceco?

E. Moldizquiraco escubide, edo imprentaco libertadea, auda edocein Uritarrec besteen eguite edo accioetan bere iritzia emateco, edo criticatzeco escuba izatea, beardan neurri moldetsia, veguirunce onarequin danean; ta eranzun-quizun estuba bere gañean duala iñorgatic ez danic moldizquiratzen edo escribitcen badu, edo dana ere [61] gaitzera arrazoi gabe beteaz, gueituaz, edo beste moduz belstucen badu: neurri oyequin edoceñec besteen eguiñac erizmatu edo critica ditzaque: ceren guere eguiteac besteac jaquin ta mundu guciaren aotan ibilli, ta degun icen ona galduco degunen beldurrac eduquico gaitu frenu-batequin becela guere bearrean, ta escubide onequin beartutcen ditugu guizonac onac izatera.

G. ¿Ta ceinzuec dira Estaduco guizonen nacio gucia-ganaco bear edo obligacioac?

E. Esan diranaz gañera guisa gucietaco iracaslecu edo escolac ipintcea gasteen asiera jaquinsu oneraco: mercataritzari, ta equiñ-arteai vicia ta beroa ematea: gaiztaqueriaraco bideac epaquitcea; gaistoac ta oyen gaizqui eguiñac ez ajola edo escarmendu gabe ustea: ta ernai beti egotea, persona guciac, oyen izate ondasunac, ta nacio gu- [63] cia bere erri lur guciaquin ondo gordea egon dedin.

G. ¿Ta ceinzuec dira Uritarren estaduarequingo bearrac?

E. Servitzea, escudatu edo defenditzea; leguearen mendean beti vicitzea; legue oyec aguertu ta gorde-eracitzen dizquigutenac errespetatcen ditugula; ceña eguiten degun bere aguinduac gordeaz: bereagatic guere izate ondasun ta vicia bera premian emanaz: elcartasun edo sociedadeac aguintcen dituan gauzac ondo eguiñaz: besteen izate escubide derechoac errespetatuaz: itz batean Uritar onac becela guere nacio Patria maite izanaz; Aita ona, senar ona, seme ona, anai ona, adisquide ona, ta cristau ona izanaz: ala eguiñic beste munduco betico zori ona irichico degu; ta elcartasun edo sociedadeac escudatu edo defendituco gaitu gucian, ta gorde ondo beste elcartasun edo sociedaderen baten men- [65] dean erori ez gaitean.

G. ¿Nundic sortcen dira, ta nora jotzen dute guizonac elcarrequin edo sociedadean vicitzeco ipiñi ditusten cimendu oyec gucioc?

E. Egui-cimendu oyec gucioc sortcen dira bi iturritic becela, guizon gucien cillegui-legue edo morala eguiten duten eguia nagusi oyetatic: aurrenecoa, ez dezazula besterentzat nai ceretzat nai ez dezunic: bigarrena, guciai eguin bear diezu guciac ceuri eguitea nai dezuna. Au dá guere ontasun virtute gucien asiera, ta aizquena becela aguintcen diguna guere Religio Santa, Católica, Apostólica, Erromacoac, bacarric eguiazcoac; ceña gordetzera beartu gniñan juramenduz, Constitucioa ondo gordetceco juramendu eguin guenduanean, ceñac debecatcen digun beste edocein Religio, ceren au bacarraic dá Estaduaren, ta Españiaco Uritar Constitucionalen Religioa.

aizquena.

 


[0]
 


Cartilla

civil

del ciudadano

Español

constitucional


 




____________________
 
 

Jamas creas Guipúzcoano
que vivir bajo la ley,
la Constitucion y Rey
es mengua del Ciudadano.
 
 

[2]
 


CARTILLA CIVIL

del

Ciudadano Español

Constitucional.

Para instruccion del pueblo por un ciudadano amante de la

constitucion y demas de

la ilustracion del pueblo.
 
 

impreso en Tolosa:

En la Imprenta de D. Juan Manuel de la Lama.
 
 

Año de 1820.


 








[4]
 


capitulo Iº

P. ¿Que quiere decir ciudadano Español constitucional?

R. Un hombre libre, valiente, generoso y justo hasta con sus emenigos: terror del despotismo, azote de los tiranos, amante y defensor de los derechos del hombre.

P. ¿Cual ha sido la causa del despotismo del gobierno y del vergonzoso yugo con que por muchos años han sido abrumados los Españoles?

[6] R. La ignorancia en que han estado la mayor parte de los hombres del conocimiento de sus derechos, y de la parte que tienen en las instituciones sociales asi como del lugar que tienen en la sociedad civil.

P. ¿Que es sociedad civil?

R. Es una congregacion de hombres que se reunen y forman una convencion, por la cual se obligan á socorrerse mutuamente en sus necesidades.

P. ¿Que es lo que obliga á los hombres á formar las sociedades?

R. La conservacion individual; esto es la defensa de lsus propiedades [8] y de su vida contra la fuerza.

P. ¿Que fuerza es la que se quiere evitar?

R. La de otra sociedad vecina ó lejana, cuya ambicion quiera apoderarse de la que ella posee.

P. ¿Como se forman las sociedades?

R. Cnviniendo los hombres en la necesidad de acordar estatutos para establecerse en sociedad sin perjudicarse unos á otros, antes bien socorrerse á favor de las leyes en sus necesidades; juzgar por estas á los que se aparten y las quebranten, que este es el modo legal y justo de formar las socie- [10] dades.

P. ¿Segun eso hay sociedades ilegitimanente formadas?

R. Si las hay, y son aquellas en que habiendo elegido sus individuos un Gefe por conveniencia, este se apropió esta prerogativa para si, dictando leyes á su antojo, y governando á los hombres por su capricho.

P. ¿Como se llama este apoderamien- [12] to de las sociedades?

R. Tirania, y al Gefe que lo hace tirano.

P. ¿Porque se llaman asi tales apoderamientos?

R. Porque por ellos se apoderan, y contrarian todos los derechos que tiene el hombre por naturaleza.

P. ¿Que es pues el hombre en el estado natural?

R. Es un ser que nació libre, y sin mas consideracion, que la que debe tener á sus padres que le dierón el ser, respetandoles y obedeciendoles hasta que le den por emancipado ó libre.

P. ¿Que es derecho natural?

[14] R. La facultad que tiene el hombre por naturaleza para adquirir y conservar lo que adquiera por su fuerza ó industria.

P. ¿Cuales son estos derechos?

R. Son la libertad, la igualdad, la propiedad, la seguridad y la resistencia á la opresion.

P. ¿En que consiste la libertad?

R. En poder hacer el hombre libremente todo lo que mejor le convenga para su bien estar sin perjuicio de los demas hombres.

P. ¿En que consiste la igualdad?

[16] R. En que nadie pueda alegar que tiene derecho sober él, por ser igual á los demas hombres, y por consiguiente siempre puede reclamar esta prerogativa.

P. ¿En que consiste la propiedad?

R. En el derecho que tiene de gozar y disponer arbitrariamente de todos sus bienes y derechos.

P. ¿En que la seguridad?

R. En que pueda libremente concurrir con su fuerza y la de su familia á defender y asegurar sus propiedades.

P. ¿En que el derecho de resistir la opresion?

R. En que asi como no tiene derecho para oprimir á otro, y ninguno le tiene para oprimirle, puede [18] y debe oponer su fuerza á la opresion.

P. ¿Cede el hombre á estos derechos naturales?

R. Si, cuando se reune en sociedad, y entonces adquiere todos los del derecho civil.

P. ¿Que es derecho civil?

R. Aquel pacto social que hace el hombre con sus semejantes para su conservacion individual y utilidad comun.

P. ¿Pierde el hombre sus derechos naturales?

R. Los pierde en cuanto al eger- [20] cicio libre, pero no en cuanto á su esencia.

P. ¿Como se los conserva la sociedad?

R. Formando una Constitucion que contenga los estatutos y leyes á propósito para la sociedad.

P. ¿Como se llama este derecho?

R. Civil, patrio ó público.

P. ¿Goza el hombre en el de las mismas prerogativas que en el natural?

[22] R. Si las goza, porque el pacto social le asegura el goce de la libertad, la igualdad, la propiedad, la seguridad, y la resistencia á la opresion.

P. ¿Como se le asegura?

R. Dejandole libertad para que pueda hacer todo lo que no sea nocivo á otro, ni por consiguiente á la masa general de los ciudadanos, estableciendo la igualdad de derechos que consiste en que las leyes sean las mismas [24] para todos, ya castiguen, ya protejan al individuo; conservandole su propriedad que es el derecho de gozar libremente, y de disponer á su arbitrio de sus bienes, rentas, y de los frutos de sus trabajos é industria; haciendo que resulte la seguridad del concurso de las fuerzas de todos para asegurar los derechos de cada uno; con cuya fuerza dirigida por los establecimientos sociales, se resiste y rechaza la opresion, y escarmienta á los que quebrantan el pacto social, y los demas derechos referidos del hombre social.
 
 

[26]
 


capitulo ii.

P. ¿Que es la ley?

R. Ley es una expresion de la voluntad general acordada por la potestad legislativa á quien el pueblo dió sus facultades para acordarla y sancionarla en las Córtes, porque todos los ciudadanos tienen un derecho igual para concurrir por si ó sus representantes apoderados al efecto á la formacion de la ley, porque esta es el precepto, que el mismo se impone para mantener el orden y la tranquilidad pública.

P. ¿Cuantas especies hay de leyes?

R. Dos, unas son fundamentales, [28] porque son la norma para las potestades y forman la Constitucion; y otras distributivas que son para adjudicar el derecho: y los tratados que las contienen, se llaman códigos, ordenanzas y reglamentos.

P. ¿Que son códigos?

R. Son los cuerpos de derecho que contienen las leyes para administrar justicia en todos los casos civiles y criminales.

P. ¿Que son ordenanzas ó reglamentos?

R. Son los tratados que constituyen las leyes que han de regir ó gobernar á los militares, á [30] los marinos y sus dependencias; al comercio, á la navegacion, y á las oficinas ó establecimientos particulares.

P. ¿Segun eso hay en la sociedad privilegios ó distinciones?

R. No los hay, ni los puede haber sin que sean acordados por la nacion misma; sino que estas corporaciones tienen obligaciones diversas de las generales, y por tanto necesitan preceptos separados, ademas de estar sujetos á las leyes comunes, como todos los demas Ciudadanos. En la sociedad no debe haber mas distinciones que las [32] que estan fundadas en la utilidad comun.

P. ¿Quien tiene derecho para acordar estas y otras variaciones?

R. Las Asambleas ó Congresos en que se reunen los Diputados de los pueblos para constituir ó reformar lo constituido.

P. ¿Quienes son estos Diputados?

R. Son aquellos individuos de la sociedad que los pueblos eligen en sus respectivas Parroquias ó Concejos, para que formen una junta nacional ó Congreso, que en España se llaman Córtes: con el objeto de que representen los de- [34] rechos respectivos á los que les han nombrado.

P. ¿Que caracter tienen estos representantes del pueblo?

R. El mas sagrado é inviolable, porque representan la Soberanía de cada uno de los individuos, que les han delegado su poder y sus facultades.

P. ¿Segun eso la Soberanía reside en todos los individuos de la sociedad?

R. No reside; porque cada uno es un fragmento de aquel ente moral, que se llama Soberanía, la cual esencialmente reside en la universalidad de los individuos, que comdonen el cuerpo social.

[36] P. ¿Hay algun individuo, que tenga derecho á la Soberanía?

R. Ninguno, ni aun ninguna reunion de hombres, si antes no precede una declaracion de la universalidad de los individuos por sí, ó sus representantes.

P. ¿Como se llama el individuo ó cuerpo elegido para egercer la Soberanía?

R. Soberano, y al reglamento en que está prescrito su nombramiento y facultades, Constitucion.

P. ¿Que es Constitucion?

R. Es el cuerpo de Leyes acordadas y sancionadas por la Dipu- [38] tacion general, el cual contiene los derechos, regalias, obligaciones, facultades, límites y responsabilidad del poder Soberano; y al mismo tiempo están en él determinadas las potestades legislativa, egecutiva y judicial, cuya reunion forma lo que se llama gobierno.

P. ¿Cuantas formas hay de gobierno?

R. Tres principales que son Monárquico, Aristocrático, y Democrático; y muchos mistos de estos tres, ó compuestos de varias [40] corporaciones sociales, que se conocen con el nombre de federatibos.

P. ¿Que es Gobierno Monárquico?

R. Aquel en que el poder egecutivo está en un hombre solo, al cual se le llama Monarca, Rey ó Emperador, este es propiamente el primer hombre del estado.

P. ¿Que es gobierno Aristocrático?

R. El que forman los poderes reunidos con fueros, privilegios, y facultades esclusivas en perjuicio del comun.

P. ¿En que consiste el gobierno [42] Democrático?

R. En que la Soberanía está en los Diputados de los pueblos; pero los mismos pueblos tienen influencia en las deliberaciones, por eso se llama Gobierno libre ó popular.

P. ¿Cual de los tres es el mejor?

R. El Monárquico, con las restricciones competentes para que no degenere en despótico.

P. ¿Luego hai gobierno despótico?

R. Si; pero este no es elegido por los hombres, sino que se forma [44] por el menosprecio de las leyes é infracciones de la Constitucion.

P. ¿Quien puede y debe ebitar estos males?

R. Todo hombre tiene derecho para reclamar las infracciones de la Constitucion, y la observancia de sus leyes, á las Córtes y á su Diputacion permanente.
 
 

capitulo iii.
P. ¿Que se entiende por potestad legislativa?

[46] R. La que tiene la facultad de hacer leyes, esto es, acordarlas y sancionarlas en nombre del pueblo.

P. ¿Quien la egerce?

R. Los Diputados del pueblo congregados formando lo que llaman estados generales y en España Córtes.

P. ¿Que se llama potestad egecutiva?

R. La que se nombra ó confirma por las Córtes, para que haga egecutar las leyes en nombre del pueblo.

P. ¿Qien la egerce?

R. El individuo ó cuerpo Soberano.

[48] P. ¿Que es potestad judicial?

R. La que administra la justicia, ó pone en egecucion las leyes de los códigos en nombre del Soberano, y subordinada á las leyes y al mismo Soberano, que las manda egecutar.

P. ¿Puede en algun caso ser árbitro el Soberano?

R. No, porque siempre ha de gobernar debajo de las leyes, no sobre ellas: en nombre de la Constitucion, no en el suyo.

P. ¿Pues que hará el Soberano en los casos urgentes?

R. Dar decretos, que sean como le- [50] yes provisionales y conformes á la Constitucion, hasta que las sancione la potestad legislativa en nombre del pueblo.

P. ¿Como deben ser consideradas las potestades?

R. Como autoridades elegidas por el pueblo para hacer leyes y para egecutarlas; y así se llaman autoridad legislativa, autoridad Soberana, y autoridad judicial.

P. ¿De quien dependen y proceden?

R. La primera del pueblo, la segunda de la primera, y la tercera de las dos.

P. ¿Y cada una de estas tres no [52] podrá abusar del poder que recibio?

R. Sí, puede aunque no debe; y para impedirlo es menester que los pueblos á la primera la espliquen en sus poderes la facultad que le dan; esta por consiguiente deberá circunscribir á la segunda á ciertos límites, la segunda á la tercera, y esta á sus dependientes, modelandose todas tres á la Constitucion, y sus dependientes á los Códigos y ordenanzas.

P. ¿Segun eso parece que estas potestades tienen una distincion en la sociedad?

R. Sí, la tienen, porque sus distinciones están fundadas en la utilidad comun, y asi no ofenden á [54] la equidad; y en esto consisten los honores y premios que se conceden á la virtud y al mérito.

P. ¿Tienen todos los Ciudadanos derecho á estas distinciones?

R. Sí; porque son el pago de la aplicacion, de la sabiduría, y de los servicios de cualquiera Ciudadano.

P. ¿Como afianza la Constitucion los derechos civiles del hombre?

R. Haciendo que todos los individuos del cuerpo social sean iguales á sus miras.

P. ¿Como se mantiene esta igualdad?

R. Haciendo que los mismos delitos sean castigados con las mismas penas; que toda contribucion [56] sea repartida con proporcion á las facultades; que todos los Ciudadanos sin distincion ninguna estén sugetos á todas las cargas del estado; que asimismo sean admitidos á todos los empleos civiles y militares sin mas distincion que la de sus virtudes, mérito, y talento.

P. ¿Que quereis decir por estado á cuyas cargas todos los Ciudadanos estamos sugetos?

R. Estado es el cuerpo que forman el Rey, sus Ministros y dependencias: como son los Consejos, los Tribunales, las Secretarias, Administraciones, Direcciones, Capitanias generales, Gober- [58] naciones, Corregimientos, cuerpos militares, y de marina.

P. ¿A que están obligados todos los individuos que componen el Estado?

R. A cumplir los deberes respectibos á su ocupacion, siendo responsables de las arbitrariedades que egerzan.

P. ¿Que medios para obligarlos al cumplimiento esacto de sus respectivos encargos?

R. La libertad de la imprenta, esto es la libertad para que todos los Ciudadanos puedan criticar las acciones de todos con la moderacion, decoro y responsabilidad de- [60] bidas; porque asi se obliga á los hombres á ser buenos, conteniendolos por el freno de la opinion; esto, unido á la responsabilidad establecida por las leyes, hace que cada uno se contenga en sus límites.

P. ¿Que deberes tiene el Estado respecto á la Nacion?

R. Ademas de los que quedan dichos, el de establecer escuelas de todas clases para la educacion de la juventud; el de fomentar las artes y el comercio; el de prevenir ó precaver los delitos, y no dejar los vicios impunes; y el de velar incesantemente por la conservacion de los individuos, de [62] sus propiedadees y del territorio.

P. ¿Cuales son los deberes del Ciudadano respecto al Estado?

R. Servirle, defenderle, vivir sometido á las leyes y respetar los órganos de ellas; esto lo cumple obedeciendo sus decretos; sacrificando por él sus intereses y su vida; cumpliendo con los preceptos que impone la sociedad; respetando las propiedades, y siendo en una palabra buen Patricio, buen Padre, buen esposo, buen hijo, buen hermano, buen amigo y buen cristiano, y de este modo lograra la felicidad eterna, y la sociedad le proporcionará la independencia de las demas Naciones.

[64] P. ¿A que se reducen todos los principios que quedan establecidos en la sociedad?

R. A dos maximas sencillas de moral universal: primera, no quieras para nadie lo que no quieras para tí: Segunda, debes hacer á todos lo que quieres que todos hagan por tí: esto es lo que nos manda por principio y fin de todas las virtudes nuestra Santa Religion Católica, Apostólica, Romana, única verdadera, la que juramos al jurar la Constitucion, que nos prohibe el mezclarnos con otra, porque ella sola es la Religion del estado, y del Ciudadano Español Constitucional.
 
 

fin.

 








Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.

Atzera