CATECHISMEA,
CEIN ERRAN NAHI
BAITA, IESVS CHRISTEN
doctrinán haourrén iracasteco formá, non
Ministreac interrogatzen baitu, eta haourrac ihardesten.

FEDECO ARTICVLVEZ.

Ministrea.

CEIN da vicitze humanoaren fin principalá.

Haourra.

Iaincoaren eçagutzea.

M. Cergatic dioc hori?

H. Ceren harc creatu eta mundu hunetan eçarri vkan baiquaitu, glorifica deçagunçát. Eta segur raçoin da, gure vici gucia haren gloriatan emplega deçagun.

M. Eta cein da guiçonaren on subiranoa?

H. Erran dena bera.

M. Cergatic Iaincoaren eçagutzea on subirano deitzen duc?

H. Ceren hura gabetaric dohacabeago baita gure conditionea ecen ez abre brutalena.

M. Beraz gauça claroa duc, gure dohacabetassunic handiena dela, Iaincoac manu beçala ez vicitzea?

H. Eguia da.

M. Baina cein da Iaincoaren eguiazco eta bidezco eçagutzea?

H. Hari bere ohorea renda daquionçat eçagutzen dugunean.

M. Nola da haren eguiazqui ohoratzeco manera?

H. Gure confidança gucia hura baithan eçar deçagun, haren vorondateari garraitzala hura cerbitza deçagun, hura baithan saluamendua eta ontassun gucia bilhatzen dugularic: eta ontassun gucia harenganic heldu dela bay bihotzez bay ahoz eçagut deçagun.

Ministrea.

BADA gauça hauc bata bercearen ondoan, eta luçaquiago declara ahal ditecençat cein da hic erran dituán punctuetaric lehena?

H. Gure confidança gucia hura baithan eçar deçagun.

M. Nolatan hori eguin ahal daite?

H. Lehenic, bothere gucitaco eta perfectoqui on dela eçagut deçagun.

M. Eta asco da hori?

H. Ez.

M. Cergatic ez?

H. Ceren ezpaicara digne harc bere botherea gure aiutatan eracuts deçan, ez bere ontassunaz gu baithara vsat deçan.

M. Cer bada guehiago behar da?

H. Gutaric batbedera segur den, ecen harc on daritzala, eta Aita içan nahi çayola eta Saluadore.

M. Nondic hori daquiquegu?

H. Haren hitzetic, ceinetan declaratzen baitraucu bere misericordia Iesus Christez, eta seguratzen baiquaitu bere gureganaco amorioaz.

M. Beraz eguiazco confidançaren Iaincoa baithan eçarteco fundamenta eta lehen hatsea, duc Iainco Aitaren eçagutzea Iesus Christ Iaunean.

H. Hala da.

M. Orain eçagutze horren sommarioa cein den, hireganic labursqui ençun nahi niquec.

H. Hura da Christino guciéc eguiten duten fedearen confessionean: cein communzqui Apostoluén symboloa deitzen baita: ceren hura Christinotassunaren lehen hatsetic bethiere eduqui içan baita, eta ceren Apostulu berén ahotic, edo hayen scribatuetaric ilkia eta hartua baita.

M. Eya dançugun hartan erraiten dena.

H Sinhesten dut Iainco Aita bothere gucitaco ceruaren eta lurraren Creaçalea baithan. Eta Iesus Christ haren Seme bakoitz gure Iauna baithan: cein concebitu içan baita Spiritu sainduaganic. Sorthu Maria virginaganic: Pontio Pilateren azpian passionatu, crucificatu, hil eta ohortze: Iautsi içan da iffernuetara: Hereneco egunean resuscitatu içan da hiletaric: Igan içan da ceruètara: Iarria da Iainco Aita bothere-gucitacoaren escuinean: Handic ethorteco da vicien eta hilén iugeatzera.

Sinhesten dut Spiritu saindua baithan: Sinhesten dut Eliça saindu catholicoa: Sainduén communionea: Bekatuén barkamendua: Haraguiaren resurrectionea: Vicitze eternála. Amen.

Ministrea.

Punctu horietaric batbedera hobequi adi dadinçát, cembat partetara confessione hori partituren dugu?

H. Laur principaletara.

M. Eya dançugun nola.

H. Lehena Iainco Aitaz içanen da. Bigarrena, Iesus Christ haren Semeaz, eta harc guregatic eguin vkan duen redemptionearen historiaz. Hirurgarrena. Spiritu sainduaz. Laurgarrena, Eliçaz, eta Iaincoac hari eguin drauzcan gratiéz.

M. Iaincobat baicen ez içan eta, cergatic hirur aippatzen dituc, Aita, Semea, eta Spiritu saindua?

H. Ceren Iaincoaren essentia bakoitz batetan consideratu behar baititugu, Aita, lehen hatsea eta gauça gucien lehen causá beçala: guero Semea, cein baita haren Sapientia eternala: eta Spiritu saindua, cein baita haren verthutea eta puissançá, hura baithan bethi dagoelaric creatura gucietara hedatzen dela.

M. Horrez erran nahi duc ecen eztela inconuenientic batre, baldin diuinitate bakoitz batetan comprehenditzen baditugu hirur persona hauc distinctoqui, eta halacotz Iaincoa eztela partitzen.

H. Hala da eguia.

M. Erran eçac orain lehen partea.

H. Sinhesten dut Iainco Aita bothere gucitaco ceruaren eta lurraren Creaçalea baithan.

M. Cergatic deitzen duc Aita?

H. Lehenic Iesus Christen considerationez, cein baita haren Hitz eternala, harenganic dembora gucién aitzinetic engendratua, guero mundura igorri içanic haren Seme declaratu içan da. Baina ceren Iaincoa Iesus Christen Aita baita, handic daquigu gure-ere badela.

M. Nola aditzen duc bothere gucitacoa dela?

H. Ezta erran nahi botherea baduela, hura emplegatzen ezpalu beçala: baina erran nahi da ecen creatura guciac bere escuan eta suiectionean dituela: gauça guciac bere prouidentiáz dispausatzen dituela: mundua bere vorondateaz gobernatzen duela: eta cer-ere eguiten baita, nola placer baitu hala guidatzen duela.

M. Beraz, hire erranaren araura, Iaincoaren botherea ez eztiagoc behin-ere alfer, baina estimatzen duc hic ecen bethiere escua lanean duela: eta deus eztela eguiten harçaz baicen, edo haren congitez eta ordenançaz baicen.

H. Hala da eguia.

Ministrea.

Cergatic erraiten duc guero, ecen ceruaren eta lurraren Creaçale dela?

H. Ceren, nola bere obrez manifestatu içan baitzaicu: hala guc-ere hetan hura bilhatu behar baitugu. Ecen haren essentiá gure adimenduac ecin comprehendi deçaque. Baina mundua dugu mirailbat beçala, ceinetan contempla ahal baiteçaquegu eçagutezco mengoa dugun becembat.

M. Cerua eta lurra erraiten duanean, eztituc berce goitico creaturac-ere aditzen?

H. Bay-aitzitic: baina bi hitz hetan comprehenditzen dirade creatura guciac, ceren guciac baitirade ceruco edo lurreco.

M. Cergatic Iaincoa deitzen duc Creaçale solament, ikussiric ecen vnguiz-ere handiago dela creaturén entzea eta bere statuan conseruatzea, ecen ez hayén behin treteni creatzea?

H Creaçale erraiten dugunean-ere ezta erran nahi, ecen Iaincoac behin bere obrac hala creatu dituela non guehiagoric heçaz artharic eztuen, baina aditu behar da, lehen hatsean mundua nola eguin baitzuen, hala orain entretenitzen-ere duela bere statuan: hala non ceruac ez lurrac ez berce creaturac batec-ere ezpaitu içateric, ez ezpaitirade consistitzen haren verthutez baicen. Guehiago, gauça guciac bere escuan dituenaz gueroz, beraz hetaco gobernamendua eta guehientassuna-ere badu. Bada ceruaren eta lurraren creaçale den becembatean, aditu behar da, ecen hura bera dela bere çuhurtziáz, ontassunaz eta bothereaz naturaren cursu gucia guidatzen eta gobernatzen duena: vritea eta idortea, babaçuça eta tempestatea, dembora gaitza eta ederra, vrthe assea eta gossea, ossassuna eta eritassuna igorten dituena: somma, gauça guciac bere manuco ditu, heçaz placer duen beçala vsatzeco eta cerbitzatzeco.

M. Deabruéz eta gaichtoéz cer erranen dugu, hec-ere haren manuco dirade?

H. Hec bere Spirituaz gobernatzen ezpaditu-ere, hala bere bothereaz bridatuac beçala dadutza, non higui-ere ecin baititezque harc permittitzen drauen becembat baicen. Etare bere vorondatea eraguiten draue, hayen intentionea eta deliberationea hala ez içanagatic.

M. Gauça horren iaquitetic cer emendio heldu çaic?

H. Gucizco handia. Ecen gaizqui liçate guçaz, baldin deabruéc eta gaichtoéc Iaincoaren vorondatearen contra deusen eguiteco bothereric baluté. Eta are seculan gure bihotzetan paussuric ezguenduque, ceren bethiere hayén perilean baiquinande: baina frangoqui gure bihotzetan sossega eta aleguera ahal gaitezque, daquigunean ecen Iaincoac hala bridá herstua diadutela. non deus haren congitarequin baicen ecin baitaidite: eta principalqui ikussiric ecen bera gure beguirale eta defensor içanen dela promettatzen draucula.

Ministrea.

Gatocen orain bigarren partera.

H. Eta Iesus Christ haren Seme bakoitz gure Iauna baithan.

M. Sommarioqui cer horrec erran nahi du?

M. Ecen eguiazqui eçagutzen dugula, nola Iaincoaren Semea den gure Saluadorea: guero declaratzen du cer moldez harc damnationetaric deliuratu vkan gaituen, eta saluamendua irabaci vkan draucun.

M. Eta cer erran nahi da Iesus.

H. Iesus erran nahi da hambat nola Saluadorea, eta icen haur Aingueruaz eman içan çayon, Iaincoaren manamenduz.

M. Eta horrez badu abantaillic, guiçonez eman içan balitzayo baino guehiago?

H. Bay. Ecen Iaincoac hala dey ledin nahi vkan duenaz gueroz, eguiazqui halaco-ere den necessario da.

M. Eta Christ hitz hunec cer significatzen du?

H. Titulu hunez are hobequi declaratzen da haren officioa. Ecen erran nahi da vnctatu içan dela Aitáz Reguetan, Sacrificadoretan eta Prophetatan.

M. Nola daquic hori?

H. Ceren Scriptura sainduaren arauez, vnctioneac hirur gauça hautaco cerbitzatzen baitzuen: eta hirurac oro maiz Christi attribuitzen çaizquio.

M. Baina cer olio motaz vnctatu içan da?

H. Ez olio visiblez, lehenagoco Regueac, Sacrificadoreac eta Prophetác beçala, baina Spiritu sainduaren gratiaz, cein baita lehenago exteriorqui eguiten cen vnctionearen eguiá.

M. Ceric da hic dioán Resuma hori?

H. Spiritual: eta consistitzen da Iaincoaren Spirituan eta Hitzean, eta hautaric heldu dirade iustitiá eta vicitzea.

M. Eta Sacrificadoregoa ceric da?

H. Haur da Iaincoaren aitzinean presentatzeco officioa eta authoritatea, gratiaren obtenitzeco, eta haren gogaraco Sacrificioren offrendatzez haren hiraren appacegatzeco.

M. Iesus Christ nola dioc Propheta dela?

H. Ceren mundura iautsi içan denean, bere Iainco Aitaren mandatari eta embachadore eracutsi içan baita guiçonac baithara, haren vorondatea munduari bethequi declaraturic, prophetia eta reuelatione guciac acaba, eta compli litzançat.

Ministrea

Horretaric probetchuric batre ethorten çaic?

H. Gucia da gure probetchu handitan. Ecen Iesus Christec dohain hauc guciac recebitu vkan ditu, gu hetan participant eguin guençançat, guciéc haren complimendutic recebi gueneçançat.

M. Declara ieçadac hori claroquichiago.

H. Iesus Christec Spiritu saindua bere gratia guciequin perfectionetan recebitu vkan du: gutaric batbederari, Iaincoac beharra dugula dacussan neurriaren eta portionearen araura, gratia hetaric parti eta distribui leçagunçát. Eta manera hunetan, cer-ere on spiritual baitugu, gucia ithurri batetaric beçala, harenganic idoquiten eta vkaiten dugu.

M. Eta haren Resumá cer probetchatzen çaicu?

H. Cer probetchatzen? Iesus Christec gu gure conscientietaco libertatean eçarriric, abrastassun spiritualez eta dohainez bethe vkan baiquaitu, iustoqui eta sainduqui vici garençat: halaber bothere-ere eman draucu, gure arimén ardurazco etsayey deabruari, bekatuari, haraguiari eta munduari garaitzeco.

M Eta haren Sacrificadoregoa cer probetchatzen çaicu?

H. Lehenic, ceren hura baita gure Arartecoa, gu bere Aitarequin reconcilia gaitzançat: eta berçalde ceren haren moienez baitugu sartze Iaincoaren aitzinean confidançarequin gure buruèn presentatzeco, eta sacrificiotan offrendatzeco gutaric heldu den guciarequin. Eta halatán bere sacrificadoregoan, bere lagun eguiten gaitu.

M. Dugun orain Prophetiáz.

H. Propheta içateco officioa Iesus Iaunari eman içan çayonaz gueroz, berén guehien eta doctor licençat: fina da, gu bere Aitaren eta bere eguiaren eçagutze eguiazcora hala erekar gaitzan, non Iaincoaren discipulu domestico eguin baiquaitezque.

M. Hic erraiten duana duc ecen Christ icen hunec hirur officio comprehenditzen dituela, eta hec Iaincoac bere Semeari eman drautzala, hetaric heldu den probetchua bere fideley communica diecençat.

H. Hala da.

Ministrea.

Cergatic hura Iaincoaren Seme bakoitz deitzen duc ikussiric ecen Iaincoac guciac bere haour deitzen gaituela?

H. Iaincoaren haour içatea, eztugu naturaz, baina adoptionez eta gratiaz, ceren halacotan eduqueiten baiquaitu Iaincoac. Baina Iesus Iauna, cein baita bere Aitáren substantiac eternalqui engendratua, eta haren essentia bereco: çucen onez Seme bakoitz deitzen da: ecen ezta hura bera baicen naturalqui denic.

M. Hic erran nahi duc beraz, ecen ohore hori haren beraren dela, eta naturalqui hari berari appertenitzen çayola: baina guri dohainic eta gratiaz communicatzen çaicula, haren membro garen becembatean.

H. Hala da eguia. Eta halacotz communicatione hunen respectuz bercetan deitzen da anhitz anayeren arteco lehen sorthua.

M. Cer erran nahi du hunen ondoan heldu denac?

H. Declaratzen du nola Iaincoarem Semea Aitáz vnctatu içan den, gure Saluadore licençát, erran nahi baita, gure haragui humanoa harturic, eta gure redemptioneco behar ciraden gauça guciac complituric: hemen erraiten den beçala.

M. Cer aditzen duc hic bi hitz hauçaz, Concebitu içan dela Spiritu sainduaganic, eta Sorthu Maria virginaganic?

H. Ecen hura içan dela formatu Maria virginaren sabelean, haren sustantia propritic, Dauid-en haci licençat, aitzinetic erran içan cen beçala: baina haur eguin içan dela Spiritu sainduaren operatione miraculuzcoz, guiçonen compainiaric gabe.

M. Necessario cena gure haragui propriaz vezti ledin?

H. Bay: ceren behar baitzen Iaincoaren contra guiçonac eguin vkan çuen desobedientiá, natura humanoan repara ledin. Eta bercela ecin çatequeen gure Ararteco, bere Aitarequin gure iunctatzeco.

M. Hic dioc beraz, ecen behar cela Iesus Christ guiçon eguin ledin, gure personán baliz beçala Saluadorearen officioa compli leçançat.

H Bay, hala da: ecen ceren-ere falta baicara, hura gucia harenganic behar dugu. Eta bercela ecin eguin daite.

M. Baina cergatic hori eguin içan da Spiritu sainduaz, eta ez guiçonen operationez, naturaren cursuaren araura?

H. Ceren haci humanoa bere berez corrumpitua baita, behar cen conceptione hunetan Spiritu sainduac obra leçan corruptione orotaric Iesus Christen beguiratzeco, eta saindutassun oroz complitzeco.

M. Horrá nondic ikasten dugun, ecen berceac sanctificatzen dituena, macula orotaric chahu dela: eta bere amaren sabelean-danic puritate originalean Iaincoari consecratu içan cayola macularic batre gabe: leinu humano gucia suiet den corruptioneac hura baithan ikustecoric batre ezluencat.

H. Horrela aditzen dut nic.

Ministrea.

Nola da gure Iaun?

H. Nola Aitáz ordenatu içan baita, gu bere gobernamenduan gaituençat Iaincoaren Resuma eta Iaurgoá ceruan eta lurrean exerci deçançat: eta Aingueruen eta fidelén Buru dençat.

M. Cergatic haren sortzetic bertan, heriora ethorten aiz haren vicitzearen historia gucia vtziric?

H. Ceren ezpaita hemen mentioneric eguiten gure redemptionearen substantia propriaz baicen.

M. Cergatic eztuc simplequi erraiten hitz batez, hil içan dela: baina are Pontio Pilatez-ere mentione eguiten duc, ceinen azpian hil içan baita?

H. Hori ezta solament historia eguiazco eta segur dela iaquiteagatic, baina daquigunçát, ecen haren herioa condemnationerequin içan delá.

M. Declara eçac hori claroquiago.

H. Hil içan da guc iragan behar guenduen pená suffri leçançat, eta halatan hartaric deliura guençançat. Eta gu ceren baiquinaden hoguendun Iaincoaren iugemendu aitzinean gaizquiguile beçala, gure personá representa leçançát, lurreco iuge baten aitzinean comparitu nahi içan da, eta haren ahoz condemnatu, gu haren amorecatic ceruco iugearen aitzinean absolua era hoguen-gabe estima guentecençát.

M. Pilatéc bada innocent declaratzen dic, eta eztic gaizquiguile beçala condemnatzen.

H. Bata eta bercea eguia da: ecen innocent eta hoguen gabe declaratzen da iugearen ahoz, aditzera emaiteagatic ecen eztuela bere merecituacgatic suffritzen, baina gureacgatic: badaric-ere solemnequi condemnatzen da haren beraren sententiaz, agueri dençat ecen eguiazqui gure fiadore dela, condemnationea guregatic bere gain recebituric, gu hartaric idoqui guençançat.

M. Vngui dioc. Ecen baldin bera bekatore baliz ezluquec fiadore abastant, berceren bekatuén pagamendutan suffritzeco. Bada haren condemnationea gure absolutionetan licençát, gaichtoén contuco estimatu behar içan duc.

H. Hala aditzen dut.

Ministrea.

Ceren crucificatu içan den, ekarten du guehiago, ecen ez baldin nehorc berce herioz hil eraci vkan balu?

H. Bay: Apostoluac-ere eracusten duen beçala, dioenean ecen vrkatu içan dela çurean, gure maledictionea bere gain har leçançát, gu hartaric descarga guençançat. Ecen herio mota hura Iaincoaz maradicatua cen.

M. Nola, ezta Iesus Iaunaren desohoratzea, erraiten denean ecen maledictionearen suiet içan dela, eta are Iaincoaren aitzinean?

H. Ez: ecen maledictionea bere gain harturic, deseguin vkan du hura bere verthutez, gu bere benedictioneaz bethe guençançát: baina halacotz eztu benedicatu içatea behinere vtzi vkan.

M. Hots aitzina.

H. Ceren herioa baitzén maledictionebat guiçonaren gainean bekatuaren causaz, Iesus Christec hura iragan eta suffritu vkan du, eta suffrituz hari garaithu içan çayó. Eta eracusteco ecen haren herioa eguiazcoa cela, ohortze nahi içan da berce guiçonac beçala.

M. Baina eztic irudi victoria horretaric deus emendioric ethorten çaicula, ikussiric ecen halacotz gu ezgarela hil gabe azquencen.

H. Horrec eztu deus eguiten: ecen fidelén hiltzea ezta orain, vicitze hobe batetaratco iragaitebat baicen.

M. Beraz eztiagu guehiagoric herioaren beldur içan behar, gauça icigarribat baliz beçala, baina Iesus Christ gure Buru eta Capitain bakoitz gure aitzindari iarri içan çaicunari, gu ez galdu baina saluatu nahi gaituenari gogotic iarreiqui behar guiaizquioc.

H. Hala eguiteco dugu.

Ministrea.

Iffernuetara iautsi içan dela erraiten duanean, cer erran nahi da hura?

H. Ecen Iesus Christec eztuela solament suffritu vkan herio naturala, cein baita arimaren gorputzetic separatzea, baina are haren arima-ere herstura handitan ican,

dela: eta herstura hec S. Pierrisec herioaren dolore deitzen ditu.

M. Eta cergatic hori eguin içan da, eta cer moldez?

H. Ceren bekatorén icenean pagamenduaren eguitera Iaincoaren aitzinean presentatzen baitzén, behar cen herstura handi hura sendi leçan bere conscientián Iaincoaz abandonnatua içan baliz beçala: eta are Iaincoa haren contra asserre baliz beçala, abysme hartan cela oihu eguin vkan çuen, Ene Iaincoá, ene Iaincoa, cergatic abandonnatu nauc?

M. Iaincoa bada asserre cena haren contra?

H. Ez baina behar cen hala affligi ledin, Esaiasez aitzinetic erran içan cena compli ledinçát, Ecen Iaincoaren escuaz io içan dela gure bekatuacgatic, eta gure iniquitateac ekarri vkan dituela.

M. Baina bera eguiazco Iainco içan eta, nolatan herstura hartan ahal çatequen Iaincoaz abandonnatua içan baliz beça]a?

H. Aditu behar da ecen bere natura humanoaren araura herstura eta extremitate hartan içan dela: eta haur eguin ledinçát, haren diuinitatea cegoela dembora appur batetacotz gordea beçala, erran nahi dut, bere indarra eracusten etzuela.

M. Baina nolatan ahal date, Iesus Christ, cein baita munduaren saluamendua, halaco condemnationetan içan ahal den?

H. Ezta hartan içan, haren azpian egoiteco: ecen hala senditu vkan ditu erran diraden hersturác, non heçaz ezpaita garaithu içan: baina bataillatu içan da iffernuetaco puissançaren contra, hura hauts eta deseguin leçançát .

M. Horretaric agueri duc, cer differentia den, harc suffritu duén tormentaren, eta Iaincoac bere hirán punitzen dituenén tormentaren artean. Ceren hartan, appurbatetacotz içan dena, bércetan seculacotzbaita: eta hartan sendi eraciteco ezten colpebat beçala içan dena bercétan heriotara çaurtzeco ezpatabat beçala baita.

H. Hala da. Ecen ezta içan Iesus Christec bethiere Iaincoa baithan sperança vkan eztuen, halaco herstura handietan-ere: baina damnatzen diraden bekatoreác, desesperatzen eta despitatzen dirade Iaincoaren contra blasphemiorequin.

Ministrea

Erran diradenetaric eçagut ahal deçaquegu Iesus Christen heriotic cer probetchu dugun?

H. Bay. Eta lehenic badacussagu ecen haren herioa sacrificiobat dela, ceinez contentatu eta pagatu vkan baitu guregatic Iaincoaren iugemendua: eta hala appacegatu vkan du Iaincoaren hirá, eta gu harequin reconciliatu eta baquetu vkan gaitu. Guero badacussagu haren odola dela ikutzebat ceinez gure arimác macula orotaric chahutzen eta purgatzen baitirade: finalqui, badacussagu ecen haren herioaz gure bekatuac iraungui içan diradela, seculan Iaincoaren aitzinera eztatocençat: eta halatán gure contra cen obligationea iraungui içan da.

M. Deus berce probetchuric etzaicu ethorten?

H. Bay . Ecen herio haren verthutez, baldin Christen eguiazco membro bagara, gutan gure guiçon çaharra crucificatzen da, eta gure haraguia mortificatzen, guehiagoric guthicia gaichtoec gutan regna ezteçatençát.

M. Dugun orain hurrenengo articulua.

H. Hereneco egunean resuscitatu içan da hiletaric: harçaz eracutsi vkan du bere burua victorioso herioaren eta bekatuaren contra. Ecen bere resurrectioneaz iretsi vkan du herioa, çathitu vkan ditu deabruaren estecailluac, eta haren puissança gucia deseguin.

M. Resurrectione hori cembat moldez probetchatzen çaicu?

H. Hirurez. Lehenic, ceren harçaz complituqui iustitiá irabaci içan baitzaicu. Guero ceren harçaz baitugu bahi segurbat, ecen gu-ere resuscitaturen garela immortalitate gloriatacora. Finalqui, baldin hartan eguiaz communicatzen badugu oraindanic resuscitatzen gara vicitze berritara, Iaincoa bere vorondatearen araura cerbitza deçagunçát.

Ministrea.

Hots aitzina.

H. Igan içan da ceruètara.

M. Baina hala igan içan da non guehiagoric lurrean ezten?

H. Bay: ecen Aitác manatu cerauçan gucia, eta gure saluatzecotzat behar cen gucia eguin çuenaz gueroz: etzén mengoaric guehiagoric lurrean conuersa leçn.

M. Eta haren ceruetarat igaiteaz cer probetchu dugu

H. Handic probetchu doblea dugu. Ecen ceren Iesus Christ ceruan sarthu içan baita gure icenean, guregatic iautsi içan cen beçala, hara sartze eman vkan draucu, eta seguratzen gaitu, ecen lehen gure bekatuagatic ertsiric çaicun bortha orain irequiric daicula. Berçalde, Iaincoaren aitzinean guregatic comparitzen da, gure Ararteco eta Aduocat içateco.

M. Baina Iesus Christ, cerurat igaiteaz, hala mundutic retiratu içan da, non guehiagoric gurequin eztén?

H. Ez: ecen bercela erraiten du berac, seguratzen gaituenean ecen gurequin içanen dela munduaren finerano .

M. Eta gorputzeco presentiaz gurequin egoiten da?

H. Ez Ecen berce gauça da haren gorputz goiti cerurát igan içan denáz, eta haren verthute leku orotara hedatzen denaz.

M. Nola aditzen duc erraiten duanean ecen bere Aitaren escuinean iarria dela.

H. Hitz hauc erran nahi duté, ecen bere Aitac emán draucala ceruco eta lurreco iaurgoá, gauça guciac regi eta goberna ditzançat.

M. Baina cer aditzen duc hic Escuinaz, eta minço aicen iarte horrez?

H. Comparationebat da lurreco princietaric hartua, ceinéc bere loctenent ordenatzen dituztenac iar eraciten baitituzte bere escuinean, hayen icenean goberna deçatençat.

M. Beraz hic horrez eztuc aditzen S. Paulec erraiten duena baicen, erraiten duenean, ecen Eliçaren buru ordenatu içan dela eta principaltassun gucien garaira altchatu içan dela, eta içan gucien gaineco icembat recebitu vkan duela.

H. Hala da.

Ministrea.

Goacén aitzina.

H. Handic ethorteco da vicién eta hilén iugeatzera: erran nahi da, ecen behin aguerturen dela cerutic iugeatzera, igaiten ikussi içan den beçala.

M. Iudicioco eguna munduaren finerano ez içanen eta, nola dioc hic ecen batzu vici eta berceac hil diratela ikussiric ecen guiçon guciey ordenatu içan çayela behin hiltzea?

H. Questione horretara S. Paulec ihardesten du, dioenean ecen orduan vici diratenac, bertan muthaturen diratela: hayén corruptionea aboli dadinçát eta hayén gorputzac arramberri ditecençat incorruptible içateco.

M. Hic aditzen duc beraz, muthatze hura hiltzebat beçala hetan içanen dela, ceren hayén lehen naturá abolituren baitate, berce statu batetan resuscita ditecençát.

H. Horrela aditzen dut.

M. Gure conscientiéc recebitzen dute consolationeric batre, ceren Iesus Christ munduaren iugeatzera behin ethorteco den?

H. Bay gucizco consolatione handia. Ecen gu segur gara gure saluamendutan baicen eztela aguerturen.

M. Beraz azquen iudicioaren eztiagu beldur içan behar.

H. Ez, gure aduocataz eta gure gauçá defendatzeco hartu duenaz berce iugeren aitzinera behar eztugunaz gueroz.

Ministrea.

Gatocen orain hirurgarren partera.

H. Hura da Spiritu saindua baithan dugun sinhesteaz.

M. Sinheste horrec cer probetchu ekarten draucu?

H. Eçagut deçagunçát ecen nola Iaincoac bere Seme Iesus Christez redemitu eta saluatu vkan baiquaitu, hala bere Spiritu sainduaz-ere participant eguiten gaituela redemptione eta saluamendu hunetan.

M. Baina cer moldez?

H. Nola Iesus Christen odola baita gure purgationea eta ikutzea, hala Spiritu sainduac odol harçáz behar ditu gure conscientiác ihiztatu, chahu ditecençát.

M. Horrec claroquiago declaratu behar liquec.

H. Erran nahi dut, ecen Spiritu sainduac gutan habitatzen denean sendi eraciten draucula Iesus Christ gure Iaunaren verthutea. Ecen Iesus Christec eguin drauzquigun gratiác, Spiritu sainduaren illuminationez aditzen ditugu eta harc gure bihotzetan ciguilatzen ditu, eta gu gaitu regeneratzen eta creatura berri eguiten: halaco maneraz non haren moienez recebitzen baititugu Iesus Christ baithan presentatzen çaizquigun on eta gratia guciac.

Ministrea.

Cer dugu orain guehiagoric?

H. Laurgarren partea, non erraiten baita ecen sinhesten dugula Eliça catholicoa.

M. Cer da Eliça catholicoa?

H. Hura da, Iaincoac vicitze eternaleco ordenatu eta elegitu dituen fidelén compainiá.

M. Necessario da articulu hori sinhets deçagun?

H. Bay, baldin Iesus Christen herioa, eta oraindrano erran den gucia ezdeustu nahi ezpadugu. Ecen gucietaric heldu den probetchua, Eliçá da.

M. Hic dioc beraz, ecen oraindrano gure saluamenduaren fundamentaz eta causáz mentione eguin içan dela, Iaincoac Iesus Christen moienez amoriotan recebitu gaituen becembatean, eta confirmatzen duela gratia haur gutan bere Spiritu sainduaz: baina orain gauça hauen complimendua eta effectoa declaratzen dela, segurança handiagoren emaiteagatic.

H. Eguia da.

M. Cergatic deitzen duc Eliçá, Saindu?

H. Ceren Iaincoac elegitu dituenac iustificatzen eta purificatzen baititu saindutassunetara eta innocentiatara, hetan bere gloriá argui eraci deçançát. Eta hunez Paulec auisatzen gaitu dioscunean, ecen Christec redemitu duen Eliçá sanctificatu vkan duela, glorioso eta macula gabe dençat.

M. Cer erran nahi da, Catholicoa, edo vniuersala?

H. Hitz haur da guri aditzera emaiteco, ecen nola ezpaita fidelén burubat baicen, hala guciac gorputzbat eguin behar diradela, halaco maneraz non ezpaitirade anhitz Eliça, baina bat, mundu orotara hedatua.

M. Eta Sainduén communionea cer erran nahi da?

H. Hori eçarten da Eliçaco membroén artean den vnionearen hobequi declaratzeagatic. Halaber hunez aditzera emaiten çaicu, ecen Iaunac bere Eliçari eguiten drautzan vngui guciac diradela fideletaric batbederaren probetchutan eta saluamendutan, ceren guciéc

baitute communione elkarrequin.

Ministrea.

Baina hic Eliçari attribuitzen draucoan saindutassun hori perfecto da oraino?

H. Ez, mundu hunetan bataillatzen deno. Ecen bethi dirade imperfectionezco reliquiác, eta etzaizquio seculan edequiren, bere buru Iesus Christequin, ceinec sanctificatzen baitu, perfectoqui iuncta daiteno.

M. Eta Eliça haur ecin bercela eçagut ahal daite sinhestez baicen?

H. Iaincoaren Eliça visiblea-ere bada, eta haren eçagutzeco seignaleac eta merçác baditugu: baina hemen bereciqui eta specialqui minço da Iaincoac saluatzeco elegitu duen compainiáz, cein ecin perfectoqui beguiz ikus ahal baitaite.

M. Cer dugu guehiago?

H. Sinhesten dut bekatuén barkamendua.

M. Cer aditzen duc barkamenduaz?

H. Ecen Iaincoac bere gratiazco ontassunaz fideley faltác barkatzen eta quitatzen drauztela, haren iudicio aitzineán hec aippa-ere eztaquizquien, punitionetan.

M. Hortic concludi ahal ceçaqueagu ecen eztugula gure satisfactionez merecitzen Iaincoac barka dieçagun.

H. Hala da: ecen pagamendua Iesus Iaunac eguin vkan du, eta pená ekarri vkan du. Guçaz den becembatean recompensaric batre ecin ekar dirogu, baina Iaincoaren gratia eta liberalitate purez, gure falta guciéz barkamendu recebitu behar dugu.

M. Cergatic articulu hori Eliçaren ondoan eçarten duc?

H. Ceren nehorc ezpaitu bekatuen barkamenduric impetratzen, baldin lehen Iaincoaren populuarequin incorpora ezpadadi, eta perseueratzen ezpadu vnitatean eta communionean Christen gorputzarequin, eta halatan Eliçaco membro eguiazco den.

M. Beraz Eliçatic campoan ecin datec damnationeric eta herioric baicen.

H. Segura da hori: ecen fidelén communionetic separatzen diradenéc appart secta daguitençát, eztute saluatu içateco sperançaric vkaiteco, separationetan dirateno.

Ministrea.

Dançugun orain goiticoa.

H. Sinhesten dut haraguiaren resurrectionea, eta vicitze eternala.

M. Articulu haur fedearen confessionean cergatic eçarten da?

H. Eracuts daquiguncat ecen gure felicitatea eztela lurrean consistitzen. eta eçagutze hunez bi probetchu ditugu. Bata, ikas deçagunçat mundu hunetan herri arrotz batetan beçala iragaiten, hemendic ioan beharraz ardura pensatzen dugularic, eta gure affectionea lurreco gaucetan eçarten eztugularic. Bercea, Iaunac Iesus Christez eguin draucun gratiaren fructua eta irabacia bethequi senditzen ezpadugu-ere, ezgaitecen icit ez gogo gaichta, baina beguira gauden patientqui reuelationeco egunerano.

M. Resurrectione haur nola eguinen da?

H. Lehen hil diratenéc harturen dituqueizte harçara bere leheneco gorputz berac, baina berce qualitatetan: erran nahi dut, ecen guehiagoric eztiratela herioren ez corruptioneren suiet içanen, substantia hura bera içanen badere. Eta orduan oraino vici diratenac, resuscitaturen dituque Iaincoac miraculosqui, erran den muthatze laster harçaz.

M. Eta resurrectione haur ezta onén eta gaichtoén commun içanen?

H Bay, baina conditione diuersetan. Ecen batac resuscitaturen dirate saluamendutara eta alegrançatara: eta berceac damnationetara eta heriotara.

H. Cergatic bada mentione eguiten da vicitze eternalaz solament, eta ez iffernuaz?

H. Ceren sommario hunetan ezpaita mentioneric eguiten fidelen conscientién consolationetaco gauçaz baicen, Iaincoac bere cerbitzariey eguiten drauztén onez minço da solament. Eta ezta deus aippa gaichtoéz, ceren hec Iaunaren Resumán ikustecoric ezpaitute.

Ministrea.

Cein fundamenten gainean gure fedea fundatua den daquigunaz gueroz, handic concludi ahal deçaqueagu fedea cer den.

H. Eguia da. Bada, Fedea da Iaincoac guregana duen amorioaren eçagutze segurbat eta fermubat, bera bere Euangelioan declaratzen çaicunaren araura ecen gure Aita eta Saluadore dela Iesus Christen moienez.

M. Eta fede haur buruz ahal duquegu, ala Iaincoaganic recebitzen dugu?

H. Scripturác iracasten gaitu ecen fedea Spiritu sainduaren dohain singularbat dela, eta haur experientiaz-ere badacussagu.

M. Eta nola?

H. Ceren baitacussagu gure adimendua, fedeaz reuelatzen çaicun Iaincoaren sapientia spirituala comprehendi ahal deçaqueen baino flaccuago dela: eta gure bihotzac diffidentiatara, edo gure buruètaratco edo creaturetaratco confidança gaichtotara emanac diradela. Baina Spiritu sainduac illuminatzen gaitu, neholetan-ere bercela ecin adi guenetzaqueen gaucén aditzera: eta fortificatzen gaitu segurançatara, saluamendutaco promessac gure bihotzetan imprimituz eta ciguilatuz.

M. Fede hunetaric cer on ethorten çaicu, hura dugunean?

H. Harc iustificatzen gaitu Iaincoaren aitzinean vicitze eternala dugunçat.

M. Nola bada? ezta guiçona obra onéz iustificatzen, sainduqui eta Iaincoaren araura vicitzen dela?

H. Baldin norbeit erideiten baliz hain perfectoric, eguiaz iusto estima ahal leite: baina ceren guciac bekatore gaichoac baicara, gure dignitatea bercetan bilhatu behar dugu, Iaincoaren iugemenduari ihardestecotz.

Ministrea.

Baina gure obra guciac hain valio gutitaco dira, non Iaincoaren aitzinean gratiaric ecin mereci deçaten?

H. Lehenic gure natura eta ethorte propriz eguiten ditugun obra guciac, dirade vicioso, eta halacotz ecin dirate Iaincoaren gogaraco, baina aitzitic guciac ditu condemnatzen.

M. Hic dioc beraz Iaincoac bere gratián recebi gaitzaqueen baino lehen bekaturic baicen ecin diadigula, arbore gaichto batec fructu gaichtoric baicen ecin daidian beçala.

H. Hala da eguiá. Ecen gure obréc campotic apparentia ederra badute-ere, gaichto baicen ecin dirate, bihotza gaichto denaz gueroz, ceinetara beha baitago Iaincoa.

M. Hortic concluditzen duc hic, ccen gure merituz ecin goga deçaquegula Iaincoa guri vngui eguitera: baina gueurón contra tharritatzen baicen eztugula.

H. Horrela aditzen dut. Eta halacotz diot, ecen Iaincoac bere misericordia eta ontassun hutsaz, gure obrén considerationeric batre gabe, bere gratiaz recebitzen gaituela Iesus Christ Iaunean, haren iustitiá imputatzen draucularic gure baliz beçala, eta gure bekatuac imputatzen eztrauzquigularic.

M. Nola dioc beraz, guiçona fedez iustificatzen dela?

H. Ceren sinhetsiz eta bihotzeco eguiazco confidançaz Euangelioco promessac recebituz, sartzen baicara iustitia hunetaco possessionean.

M. Hic dioc ecen Iaincoac nola iustitia haur Euangelioan presentatzen baitraucu, hala haren recebitzeco moiena-ere fedeaz dela.

H. Hori eta bera.

Ministrea.

Baina Iaincoac behin recebitu gaituenaz gueroz, haren beraren gratiaz eguiten ditugun obrác etzaizquio placent?

H. Bay placent çaizquio, liberalqui bere ontassunagatic recebitzen dituen becembatean, eta ez hayén dignitateagatic

M. Eta nola? eztirade digne recebi ditzan, Spiritu sainduaganic proceditzen diradenaz gueroz?

H. Ez, ceren bethiere gure haraguiarenic cerbait imperfectione hequin nahasteca baita, eta harçaz maculatuac baitirade.

M. Nolatan bada, ezpa cer moienez Iaincoaren gogaraco ahal dirate?

H. Baldin fedez eguinac badirade, erran nahi dut, personá den segur bere conscientián, ecen Iaincoac eztituela bere seueritatean examinaturen, baina hayen imperfectionea eta maculác Iesus Christen puritateaz estaliren dituela, eta haren amorecatic perfect balirade beçala estimaturen dituela.

M. Baina halacotz erranen dugu ecen Christinoa, Iaincoac bere eçagutzera deithu duen ondoan, bere obréz iustificatzen dela, edo hecgatic mereci duela Iaincoac onhets deçan vicitze eternala demonçát?

H. Ez, baina aitzitic contrariora, ecen scribatua da vici denic eztela iustificaturen nehor-ere Iaincoaren aitzinean. Halacotz othoitz eguiteco draucagu, eztadin gurequin iugemendutan sar, ez contutara ethot.

M. Baina halacotz hic eztuc aditzen ecen fidelén obra onac alfer diradela.

H. Ez, ecen Iaincoac promettatzen du recompensaturen dituela, bay mundu hunetan bay bercean, largoqui: baina hura gucia eguiten du, ceren bere gratiagatic eta mertchedeagatic on baitarizcu, eta estaltzen eta ohortziten baititu gure bekatuac, heçaz memorioric-ere ez eguitecotán.

M. baina sinhets ahal deçaquegu iustifica gaitecençát, obra onic eguiten eztugula?

H. Hori impossible da. Ecen Iesus Christ baithan sinhestea da, haren halaco recebitzea nolaco presentatzen baitzaicu. Eta harc promettatzen draucu ez solament heriotic deliuraturen gaituela, eta bere Aitaren gratián eçarriren gaituela bere innocentiaren merituz: baina bere Spiritu sainduaz regeneraturen-ere bagaituela, sainduqui vici eraci gaitzançát

M. Beraz hambat falta duc, fedeac notchalencen gaituen non hura bera baita obra on gucién erroa eta fundamenta.

H. Hala da eguia. Eta halacotz Euangelioco doctrina gucia comprehenditzen da bi punctu hautan: Fedean eta Penitentián

Ministrea.

Cer da Penitentiá?

H. Penitentiá da, gaizquiaz desplacer vkaitea eta vnguiaren onhestea Iaincoaren beldurretic proceditzen dela eta guri gure haraguia mortifica eraciten draucula, Iaincoaren cerbitzuan Spiritu sainduaz guida eta goberna gaitecençát.

M. Hori duc Iaincoaren cerbitzuaz minço guinenean eguin içan cen diuisionearen bigarren punctua.

H. Bay: eta erran dugu ecen Iaincoaren cerbitzatzeco forma eguiazcoa eta legitimoa dela, haren vorondatea obedi deçagun.

M. Eta cergatic?

H. Ceren ezpaitu nahi gure fantasiaren araura cerbitza deçagun, baina bere vorondatearen araura.

M. Baina gure vicitzeco eta gobernatzeco cer regla eman vkan draucu?

H. Bere Leguea.

M. Eta harc cer contenitzen du?

H. Bi aldetara partitua da: batac ditu laur manamendu eta berceac sey: eta guciac hamar dirade.

M. Eta diuisione hori norc eguin du?

H. Iaincoac berac, ecen harc Moysesi eman vkan ceraucan bi taulatan scribatua, eta erran, ecen hura hamar hitzetan contenitzen licela.

M. Cein da lehen taularen argumentua?

H. Iaincoa nola ohoratu behar dugun.

M. Eta bigarren taularena?

H. Gure hurcoequin nola vici behar dugun, eta cer hæc çor drauegun.

Ministrea.

Errac lehen manamendua.

Behadi Israel, Nic nauc hire Iainco Iauna, hi Egypteco lurretic, sclabotassuneco etchetic idoqui audana. Eztuc niçaz berce Iaincoric vkanen ene aitzinean.

M. Declara eçac orain hori nola aditzeco den.

H. Hatsean prefaciobat beçala eguiten du Legue guciaren gainean. Ecen bere burua Eternal eta munduaren Creaçale deitzen duenean, manatzeco duen authoritatea eracusten du. Guero, haren doctrinán goço eriden deçagunçát, erraiten du gure Iainco dela. Ecen gure Iainco eta Saluadore denaz gueroz, raçoin da gu-ere haren populu eguiazco eta obedient eracuts gaitecen.

M. Baina Egypteco lurretic idoquiteaz minço denean etzayo specialqui Israeleco populuari minço?

H. Bay, gorputzaren arauez den becembatean: baina bekatuaren captiuitate spiritualetic eta deabruaren tyraniatic idoqui gaituen becembatean, guri gucioy-ere generalqui appertenitzen çaicu.

M. Eta bere Leguearen hatsean cergatic gauça horrez mentione eguiten du?

H. Cein itzaradoqui eta obligatu garen haren vorondate onari iarreiquitera, eta bercela baigunegui cein ingrat guinatequeen aditzera digunçát.

M. Eta lehen manamendu hunetan cer aditzen du sommarioqui?

H. Hari berari appertenitzen çayón ohorea, hari berari reserua eta renda dieçogun, bercetarat aldaratu gabe.

M. Eta cein da hari berari appertenitzen çayón ohorea?

H. Haren beraren adoratzea, inuocatzea, gure confidança guciaren hura baithan eçartea, eta halaco berce gauça haren Maiestate sainduari berari appertenitzen çaizcanac

M. Cergatic erraiten du, Ene aitzinean?

H. Ceren harc gucia ikusten baitu, eta hura baita guiçonén barneco pensamendu secretuen-ere iuge: aditzera emaiten eta declaratzen draucu, ecen eztuela nahi campotico confessionez hura Iainco eduqui deçagun solament, baina bihotz barneco affectione eguiazcoz-ere bay.

Ministrea.

Errac orain bigarren manamendua

H. Eztraucac eurorri eguinen imagina ebaquiric, ez eceinere figuraric, ceruan garayan diraden gaucenic, edo beherean lurrean, edo vretan lupean diradenenic. Eztituc hec adoraturen ez ohoraturen.

M. Defendatzen du choil imaginaric batre eguin eztadin?

H. Ez: baina defendatzen du imaginaric eguin eztadin Iaincoaren figuratzeco, edo adoratzeco.

M. Cergatic ezta sori Iaincoaren representatzea visiblequi?

H. Ceren ezpaita conformitateric batre Iaincoaren eta imaginaren artean: ecen Iaincoa Spiritu eternal, da eta incomprehensible, eta imaginá, material, corporal, corruptible eta visible.

M. Hic aditzen duc beraz, haren Maiestateari desohore eguitea dela, haren molde hartan imaginaz representatzea.

H. Eguia da.

M. Cer adoratione mota hemen condemnatzen da?

H. Norbeit imagina edo figura baten aitzinean presentatzen denean haren aitzinean othoitz eguitera, belhauricatzera edo gurtzera, edo cerbeit haren ohoretaco seynaleren eguitera, Iaincoa han eracusten balitzaicu beçala.

M. Eztiagu beraz aditu behar ecen imagina ebaquite, edo pintatze gucia generalqui defendatzen dela: baina solament Iaincoaren cerbitzatzeco edo gauça visibletan haren ohoratzeco, edo nola nahi den idolatriatan vsatzeco eguiten den imagina gucia.

H. Hala da.

M. Cer finetara harturen dugu manamendu haur.

H. Nola lehen manamenduan declaratzen baitu Iaincoac ecen bera dela berceric gabe adoratu behar dena: halaber orain eracusten draucu cein den eguiazqui adoratzeco formá, superstitione eta manera carnal gucietaric retira gaitecençát.

Ministrea.

Goacen aitzina.

H. Guero mehatchubat eçarten du dioela, Ecen ni nauc hire Iainco Iauna, Iainco borthitza, ielossia, aiten iniquitatea haourrén gainean visitatzen dudana, hirurgarren eta laurgarren generationerano niri gaitz dariztenetan.

M. Cergatic eguiten du mentione bere indarraz?

H. Aditzera eman deçançat ecen bere gloriaren maintenitzeco asco botheretsu dela.

M. Ielossiazco hitzaz cer erran nahi du?

H. Bere quideric edo lagunic ecin suffri deçaqueela. Ecen nola bere ontassun handiagatic bera guri eman içan baitzaicu, hala nahi du gu-ere ossoqui haren garén. Eta haur da gure arimén castetatea, hari consecratu eta dedicatu içatea. Berçalde, paillardiça spiritualbat da harenganic edocein superstitionetara aldaratzea.

M. Nola aditzeco da ecen aitén iniquitatea haourrén gainean punitzen duela?

H. Hobequi beldur eraciteagatic, erraiten du, ecen eztela hura offensatzen dutenez mendecaturen solament, baina hayen arraça-ere maradicaturen duela hayen ondoan.

M. Eta hori ezta Iaincoaren iustitiaren contra, batac berceacgatic punitzen dituenean?

H. Baldin leinu humanoaren conditionea considera badeçagu, questione hori hustu date. Ecen naturaz guciac gara maradicatuac, eta ecin Iaincoaz arrangura ahal gaitezque, garen beçala vtziten gaituenean. Eta nola bere gratiá eta amorioa eracusten baitu bere cerbitzarién gainean, hayén haourrac benedicatzen dituenean. Halaber haren hiraren eta mendequioaren seignalebat da gaichtoén gainean, hayén hacia maledictionetan vziten duenean.

M. Cer dio guehiago?

H. Emetassunez-ere incita gaitzançat, continuatzen du bere proposa eta dio. Ni nauc misericordia eguiten drauedana milla generationetarano niri on darizteney, eta ene manamenduac beguiratzen dituzteney.

M. Aditzen du ecen fidelaren obedientiác saluaturen duela haren arraça gucia, baldin gaichto bada-ere?

H. Ez: baina hambatetarano bere fideletara hedaturen duela bere ontassuna, non hayén amorecatic, hayén haourrey-ere bere burua eçagut eraciren baitraue: eta ez solament haraguiaren arauez prospera eraciren dituela: baina bere Spirituaz sanctificaturen-ere badituela, haren vorondatearen eguitera obedient diraten beçala.

M. Baina eztuc hori perpetual.

H. Eguia da. Ecen nola Iaunac reseruatzen baitu gaichtoen hourrey misericordiá eguiteco libertatea hala fidelén haourretan-ere badaduca placer dituenén elegitzeco edo iraizteco botherea. Badaric-ere hala guciey thornu emaiten draue, non nehorc eçagut ahal baiteçaque, ecen promes haur eztela vano ez enganiotaco.

M. Cergatic hemen eguitén du mentione milla generationez, eta mehatchuan ez hirurez edo laurez baicen?

H. Hori eguiten du aditzera emaiteagatic, ecen vnguiz-ere emetassunez eta misericordiaz vsatzera prestago dela ecen ez seueritatez edo gogortassunez: berac-ere testificatzen duen beçala, ecen vngui eguitera gogabera dela, eta asserretzera berantcor.

Ministrea.

Gatocen orain hirurgarren manamendura.

H. Eztuc eure Iainco Iaunaren icena vanoqui harturen.

M. Cer erran nahi du horrez?

H. Defendatzen draucu, ezteçagun Iaincoaren icenaz abusa, ez solament desperiuruz, baina ezeta cin arinetan eta alferretan-ere.

M. Eta, bada legitimoqui Iaincoaren icenaz iuratzeco moyenic?

H. Bay, iuramendu necessarioetan: hala nola eguiaren sustengatzeagatic, beharra denean, eta charitatearen eta eguiazco baquearen gure artean entetenitzeagatic.

M. Iaincoaren desohoretan eguiten diraden iuramenduac corregitu baicen eztu deus berceric nahi?

H. Batez erraiten draucunean, guciéz iracasten gaitu generalqui, ezteçagun Iaincoaren icena iagoitic aippa-ere beldurequin eta humilitaterequin baicen, glorifica deçagunçat. Ecen nola saindu baita eta digné, guc-ere haren icena hala aippatu behar dugu, non irudi-ere eztaquión nehori ecen menospreciatzen dugula edo haren ansiaric eztugula.

M. Nolatan hori eguin ahal deçaquegu?

H. Baldin Iaincoaz, ez haren obréz, pensa ezpadeçagu, edo minça ezpagaitez haren ohoretan eta laudoriotan baicen.

M. Hunen gainean cer dugu guehiagoric?

H. Mehatchubat eçarten du, ecen Iaunac eztuela innocentetan eta hoguen-gabetan eduquiren haren icena vanoqui harturen duena.

M. Bercetan declaratzen duenaren gainean generalqui ecen Leguea hautsren duten guciac punituren dituela, cer da hemen guehiago?

H. Mehatchu huneçaz declaratu nahi vkan du cembat estimatzen duen bere icenaren gloriá, erraiten duenean, ecen eztuela suffrituren nehorc hura menosprecia deçan, eta menospreciaçaleac punituren dituela: eta haur eguiten du hura reuerentiatanago eduqui deçagunçat.

Ministrea.

Dugun orain laurgarren manamendua.

H. Aicén orhoit Sabbath egunaz, hura sanctifica deçançat. Sey egunez trabaillaturen aiz, eta eguinen duc eure obra gucia. Baina çazpigarrena, hire Iainco Iaunaren Sabbathoa duc. Eztuc eguinen hartan obraric batre, ez hic, ez hire semec, ez hire alabac, ez hire muthillec, ez hire nescatoc, ez hire idic, ez hire astoc, ez hire borthez barnetic habitatzen den estrangerec. Ecen sey egunez eguin citic Iaincoac cerua eta lurra eta cerere hetan contenitzen baita: çazpigarrenean reposatu içan duc. Harren benedicatu vkan dic Sabbath eguna eta sanctificatu.

M. Manatzen gaitu sey egunez trabailla gaitecen, çazpigarrenean reposa gaitecençát?

H. Ez simplequi: baina sey egunez trabaillatzeco congit emaiten duenean, çazpigarrena reseruatzen du eta reposatzeco destinatzen.

M. Defendatzen draucu bada languite gucia asteco egunetaric batetan?

H. Manamendu hunec badu cerbait consideratione bereciric: ecen Sabbathoaren obseruationea Legueco ceremonia ancianoén partebat da: eta Iesus Christen ethorteaz abolitu içan da.

M. Erran nahi duc ecen manamendu haur Iuduéy appertenitzen çayela, eta Testamentu çaharreco demboracotzat emana dela?

H. Bay ceremonial den becembatean.

M. Eta nola, badu deus ceremonial eztenic?

H. Hirur gauçagatic eguin içan da.

M. Cein dirade hec?

H. Repos spiritualaren figuratzeco: Eliçaco politiaren entretenitzeco: eta cerbitzarién solageatzeco.

M. Eta Cer aditzen duc repos spiritualaz?

H. Gure obra proprietaric cessatzea, Iaunac gutan obra deçançat.

M. Nolatan hori eguiten da?

H. Gure haraguia mortificatuz, erran nahi dut, gure naturáz renuntiatuz, Iaincoac bere Spirituaz goberna gaitzançát.

M. Eta hori astean egun batez baicen ezta eguin behar?

H. Ardura eguin behar da. Ecen hatsen garenetic finerano continuatu behar dugu gure mende gucian.

M. Cergatic bada egun iaquin-bat horren figuratzeco assignatzen da?

H. Ezta necessario figuratzen duena gauça gucietan eguiarequin bardin dadin, baina asco da cerbait gauçatan elkar aithor eta irudi dutén.

M. Cergatic çazpigarrena hartacotzat lehen ordenatzen da ecen ez cembeit berce egunic?

H. Ceren çazpitaco contuac perfectione significatzen baitu Scripturán: eta halacotz da hura carazco perpetuitatearen denotatzeco. Halaber auisatzen gaitu, ecen gure repos spirituala eztela hatsen baicen mundu hunetan gareno, eta eztela complituren mundu hunetaric ilki gaitezqueno.

Ministrea.

Baina gure Iaunac hemen allegatzen duen raçoina cer erran nahi da, Ecen reposatu behar dugula, hura reposatu içan den beçala.

H. Sey egunez bere obra guciac creatu cituen ondoan bere obrén consideratzeco bereci vkan du çazpigarrena eta hartara incitago gaitzançat, bere exemplua allegatzen draucu. Ecen ezta deus hain desiratzecoric, nola haren irudira conforme içatea.

M. Egun oroz Iaincoaren obrác meditatu behar dirade, ala astean egun batez asco da?

H. Hori egun oroz eguin behar dena da: baina gure infirmitateagatic egun iaquin-bat da hartacotzat specialqui berecia Eta haur da nic erran dudan politiá.

M.Eta egun hartan cer politia nehorc eduqui behar du?

H. Orduan behar da populua bil dadin Iaincoaren eguián instruitu içatera, othoitza communén eguitera, eta cein bere fedeaz eta religioneaz testificatzera.

M. Nola aditzen duc, Iaunac manamendu haur cerbitzarién solageamenduagatic-ere eman duela?

H. Berceren suiectioneco diradeney cerbait paussu eman daquiençat. Eta haur politia communaren eduquiteco-ere on da. Ecen egun-bat paussatzeco assignaturic denean, goitico demborán costumatzen da batbedera trabailluan.

M. Orain dançugun nola manamendu haur guri appertenitzen çaicun.

H. Ceremoniáz den becembatean, hura abolitu eta iragan da. Ecen complimendua Iesus Christ baithan dugu.

M. Cer moldez?

H. Ceren haren herioaren verthutez crucificatzen baita gure guiçon çaharra, eta ceren haren resurrectioneaz resuscitatzen baicara vicitze berritara.

M. Cer da bada manamendu hunetaric guelditzen çaicuna

H. Iaincoaren hitzaren ençuteco, othoitza publicoén eguiteco eta Sacramenduén administratzeco Eliçan ordenatua den politiá beguira deçagun, eta fidelén artean den politia spirituala hauts ezteçagun.

M. Eta figuratzen çuen becembatean etzaicu deus probetchatzen?

H. Bay: ecen bere eguiari applicatu behar çayó. Eta hura date, baldin Christen membro eguinic, eta gutaric diraden obrác vtziric, Iaincoari gure buruac gobernatzera vtzi badietzacogu.

Ministrea.

Gatocen bigarren Taulara.

H. Haren hatsea da, Ohoraitzac eure aita eta ama

M. Cer aditzen duc hic ohoratzeaz?

H Haourrac diraden humil eta obediént bere aita-ametara, hæy ohore eta reuerentia ekarten drauelaric, aiutatzen dituztelaric, eta hayén manuco diradelaric itzeradoqui diraden beçala.

M. Hots aitzina.

H. Guero manamendu huni Iaincoac eratchequiten drauca promesbat, dioela, Hire egunac luça ditecençát, eure Iainco Iaunac emaiten drauán lurraren gainean.

M. Cer erran nahi da hori?

H. Ecen vicitze luce Iaincoac emanen drauela aita-amác bide beçala ohoratzen dituzteney.

M. Vicitze haur bambat miseriaz bethea denaren gainean: nola Iaincoac gratia specialez guiçonari promettatzen drauça ecen luçaqui vici eraciren duela?

H. Mundu hunetaco vicitzea hambat miseriatara suiet badere, fidelarentzat Iaincoaren benedictionebat da: eta berceric ezpaliz-ere, ceren Iaincoac hec hemen entretenituz, bere amorio paternala eracusten baitraue.

M. Eta berce aldera, erranen dugu ecen gazteric hiltzen dena, Iaincoaz maradicatua dela?

H. Ez: baina aitzitic guerthaturen da batzutan, Iaincoac maitén dituenac, sarrienic mundu hunetaric retiraturen baitituque.

M. Eta hori eguiten duenean, nola bere promessa beguiratzen du?

H. Iaincoac mundu hunetan promettatzen drauzquigun on guciac, conditionerequin recebitu behar ditugu gure ariméc on eta behar duten becembatean. Ecen gauça gutibat liçate baldin haur bethiere aitzinean ioaiten ezpaliz.

M. Eta cer içanen da aita-ametara desobedient içanen diradenez?

H. Hec eztitu Iaincoac solament azquen iudicioan punituren: baina hemen-ere mendecaturen da hayen gorputzetan, edo dela goiz hil eraciz, edo miserablequi vicitzera vtziz, edo cerbait berce moldez.

M. Promes hunetan, ezta Chanango lurraz specialqui minço?

H. Bay, Israeleco haourréz den becembatean: baina orain hitz haur generalquiago hartu behar da. Ecen cein-ere lekutan egoiten baicara, lurra harena denaz gueroz, gure babitationea-ere harc emaiten draucu.

M. Manu horretaric bada deus guehiago?

H. Aita-amez baicén, ez minço içanagatic aditu behar dirade superior guciac, raçoin-bat bera denaz gueroz.

M. Eta cer raçoin?

H. Ceren Iaincoac guehientassuna eman vkan baitraue. Ecen ezta aita-amen, ez princién, ez goitico superiorén authoritateric batre, Iaincoaren ordenançaz baicen.

Ministrea.

Errac seigarren manamendua.

H. Eztuc hilen.

M. Hiltzale içatea baicen eztu defendatzen?

H. Bay. Ecen Iaincoa bera minço denaz gueroz, eztraucu legue eçarten campotico obrén gainean solament, baina principalqui gure bihotzetaco affectionén gainean

M. Hic aditzen duc beraz, badela hiltze mota barnezcobat, Iaincoac manamendu hunetan defendatzen duenic.

H. Hala da. Ecen gaitzeriztea eta vorondate gaitza, bay eta nehori gaizqui eguiteco guthicia gucia, nehoren hiltze estimatzen da Iaincoaren aitzinean.

M. Eta asco da nehori gaitzerizteric edo affectione gaichtoric ez ekartea?

H. Ez: ecen Iaincoac gaitzeriztea condemnatzen duenean, aditzera emaiten draucu, manatzen gaituela elkar onhets deçagun, affectione onez eta hypocrisia gabe, batac bercearen ona procura deçagun.

M. Errac çazpigarren manamendua.

H. Eztuc paillardaturen

M. Declara eçac cer den horretaco sommarioa.

H. Paillardiça gucia dela gauça maradicatua Iaincoaren aitzinean. Eta halacotz, baldin haren hirá gure gainera erekarri nahi ezpadugu, hartaric beguiratu behar garela.

M. Eta manamendu hori ezta aitzinago hedatzen?

H. Bethiere consideratu behar dugu Leguea eçarten duenaren naturá, ecen hura, eztago behá campoco obretara solament, baina bihotzeco affectionaren esquez dago.

M. Cer dacarque bada guehiago?

H. Gure gorputzac eta arimác Spiritu temple diradenaz gueroz, bata eta bercea chahu eta pur beguira ditzagun: eta garen caste, ez eguinez solament, baina desirez, hitzez, eta gestuz: hala non, paillardiçari dagocan maneraz gutan deus maculaturic eztén.

Ministrea.

Gatocen çortzigarrenera.

H. Eztuc ebatsiren.

M. Manamendu horrec iustitiaz punitzen diraden ohoinqueriac defendatzen ditu, ala aitzinago hedatzen da?

H. Berceren onaren gureganatzeco moien gaichto gucia defendatzen draucu: edo dela bortchaz, edo enganioz, edo Iaincoari placent etzayón berce moldez.

M. Asco da eguinetic beguiratzea, ala vorondatea hemen-ere aditzen da?

H. Bethiere hunetara ethorri behar da, ceren leguea eçarten duena spiritual baita, ecen eztela simplequi ohoinqueria exterioraz minço solament, baina berceren damutan onhassun vkaiteco entrepresa, deliberatione, vorondate eta enseyu guciaz.

M. Cer bada eguiteco da manamendu hunen beguiratzecotz?

H. Gure eguimbidea eguin behar dugu eta procuratu nori berea beguira daquión.

M. Cein da bedratzigarren manamendua?

H. Eure hurcoaren contra testimoniage falsuric eztuc erranen.

M. Defendatzen draucu iudiciotan ez desperiuru içatea, ala neholere hurcoaren contra gueçurric ez erraitea?

H. Mota batez minço da, baina harçaz doctrina generalbat emaiten draucu, eta hura da, Ezteçagun falsuqui gure hurcoa gaitzerran, eta eztaquión gure gaitz erraiteaz bere onetan ez bere famán calteric ethor.

M. Cergatic bereciqui desperiuru publicoéz minço da?

H. Guc, gaitzerraiteco eta diffamatzeco vitio haur hastio handitanago dugunçát, aditzera emaiten draucularic ecen nor-ere bere hurcoaren falsuqui calumniatzen, edo diffamatzen costumatzen baita, errachqui iudiciotan desperiuratzera-ere ethorriren dela.

M. Defendatzen du nehoren contra gaizqui minçatzea, ala gaizqui pensatzea-ere bay?

H. Bay bata bay bercea, lehen erran diraden raçoinén araura. Ecen guiçonén aitzinean eguitea gaizqui dena, pensatzea-ere gaizqui da Iaincoaren aitzinean.

M. Dançugun bada sommarioqui horrec cer erran nahi duen.

H. Iracasten gaitu ezgarén gaizqui iugeatzera eta diffamatzera emanac, baina eguiác emaiten duen lekurano estimatione on gure hurcoaz vkaiten, eta gure hitzetan eta maneretan haren fama onaren beguiratzen enseya gaitecen.

Ministrea.

Gatocen orain azquen manamendura.

H. Eztuc guthiciaturen eure hurcoaren etchea: eztuc guthiciaturen eure hurcoaren emaztea, ez muthilla, ez nescatoa, ez idia, ez astoa, ez haren den gauçaric batre.

M. Legue gucia spiritual denaz gueroz, hic hambatetan erran duán beçala, eta berce manamenduac ez obra exteriorén solament, baina barneco affectionen-ere reglatzeco diradenaz gueroz, cer guehiago hemen erraiten da?

H. Berce manamenduetan Iaunac nahi vkan ditu gure affectioneac eta vorondateac reglatu eta dreçatu: hemen, legue eman nahi vkan draue gure pensamenduey, ceren hec berequin baituté cerbait guthicia eta desir, vorondate paussatze batetara heltzen ezpadirade-ere.

M. Aditzen duc hic bekatu dela, persona fidelari gogora ethor ahal lequidion tentationeric chipiena-ere, hartan gogoric eçar ezpadeça eta resisti badieço, eta batre consenti ezpadeça-ere?

H. Gauça segura da ecen pensamendu gaichto guciac, gure haraguiaren infirmitatetic heldu diradela, consentimenduric eçar ezpadeçagu-ere: baina nic erraiten dudana da, ecen manamendu haur minço dela, gogoric eguin gabe-ere nehoren bihotza quilicatzen eta incitatzen duten guthiciéz, arrest eguitera ethorten ezpadirade-ere.

M. Hic dioc beraz, ecen nola gogoan consentimendurequin arrestatzen eta deliberatzen diraden affectione gaichtoac oraindrano hunqui eta condemnatu içan baitirade, hala manamendu hunetan-ere Iaunac halaco perfectionebat gureganic nahi duela bayeta galdeguiten, non gure bihotzetan sar-ere eztadin, gaizquira incita deçaqueen guthiciaric batre.

H. Eguia da.

M. Legue guciaren sommariobat eguin ahal guineçaque orain?

H. Bay, aisitqui-ere, bi articulutara hura itzuliz: eta lehena da, Onhets deçagun Iaincoa, gure bihotz guciaz eta gure arima guciaz eta gure ahal guciéz. Bercea da, Onhets deçagun gure hurcoa, gure buruac beçala.

M. Nola da Iaincoaren eguiazqui onhestea?

H. Baldin hura onhets badeçagu Iainco beçala, erran nahi dut, baldin hura Iaunetan, Iabetan, Saluadoretan eta Aitatan eçagut eta eduqui badeçagu: eta onheste hunequin behar dirade beldurra, ohorea, confidançá eta obedientiá.

M. Cer erran nahi da gure bihotz guciaz, gure arima guciaz eta gure ahal guciez?

H. Erran nahi da, Onhets deçagun Iaincoa halaco zelo eta affectione batez, eta halaco gorthassun batez, non gutan eztén eceinere desiric, eceinere vorondateric, eceinere enseyuric, ez pensamenduric onherizte hunen contretacoric.

Eta bigarren articulua cer erran nahi da?

H. Hala nola hambat emanac baicara gure buruén onhestera, non affectione hunec goitico guciac iragaiten baititu, halaber gure hurcoaganatco charitateac-ere hala leku duen gure bihotzetan, non harc guida eta goberna baiquaitzaque, eta gure pensamenduén eta obrén regla baitate.

M. Nor aditzen duc hic gure hurcoaz?

H. Ez solament gure ahaideac eta adisquideac, edo gurequin familiaritate dutenac, baina eçagutzen-ere eztitugunac eta gure etsayac-ere.

M. Eta hec cer coniunctione duté gurequin?

H. Iaincoac gucién artean eçarri duen coniunctioneaz lothuac dirade gurequin: eta hura da halaco non nehoren malitiaz ecin aboli ez hauts baitaite.

M. Hic erran nahi duc beraz ecen baldin norbeitec gaitz badarizcu, hura haren propritic dela, baina halacotz, Iaincoaren ordenançaren arauez, bethi gure hurco dela, eta halacotan eduqui-ere behar dugula.

H. Hala da eguia.

M. Legueac eguiazqui Iaincoaren cerbitzatzeco formá eracusten duenaz gueroz, Christinoac eztu vici behar, harc manatzen duen beçala?

H. Bay: baina halaco infirmitatea da gutan guciotan, non nehorc ecin bere eguimbidea eguin baiteçaque perfectoqui.

M. Cergatic bada Iaunac, gure ahala iragaiten duen perfectionebat gureganic galdeguiten du?

H. Eztu deus galdeguiten, gu eguitera itzeradoqui ezgarenic. Goiticora, baldin Legnean manatzen çaicun formaren araura vicitzen cinez enseya bagaitez, perfectionezco eguimbidetic vrrun bagara-ere, Iaunac eztraucu escaz garena imputatzen ez contatzen.

M. Guiçon guciez minço aiz generalqui ala ez fideléz baicen?

H. Iaincoaren Spirituaz regeneratu eztén guiçonac, den puncturic chipiena ecin eguiten has-ere deçaque. Guehiago, Leguetic cembeit parte complitzen luenic erideiten baliz-ere, ecin halacotz quitto ahal liçate. Ecen Iaincoac maradicatu declaratzen ditu Leguean diraden gauça guciac complituren eztituztenac.

Ministrea.

Horretaric concluditzeco diagu, ecen bi guiçon mota diraden beçala, bi officio dituela Legueac.

H. Eguia da. Ecen eztu infideletan deus berceric eguiten, hec Iaincoaren aitzinean excusa gabe eguiten baititu baicen. Eta haur da S. Pauléc erraiten duena, Leguea herioaren eta damnationearen ministerio deitzen duenean. Baina fidelac baithara berce officio du.

M. Eta cein?

H. Lehenic, ceren Legueac iracasten drauenean nola bere obréz ecin iustifica daitezquen, humiliatuz disposatzen baititu bere saluamenduaren Iesus Christ baithan bilhatzera. Guero eguin ahal deçaqueten baino guehiago Legueac galdeguiten duenean, harçaz auisatzen ditu, Iaunari othoitz daguioten indar eta bothere eman diecén, eta bere buruac bethiere hoguendun eçagut eraciten drauzte, vrgulutsu eztitecençat. Berçalde, bridaturic beçala dadutza fidelac, Iaincoaren beldurrean eduqui ditzançát.

M. Erranen diagu beraz, ecen mundu hunetan gareno iagoitic Leguea complitzen ezpadugu-ere, eztela gauça mengoa gabea, ceren gureganic halaco perfectionebat galdeguiten duen. Ecen halatan iracasten guiaitic, cer chedetara ari behar dugun, gutaric batbedera bethi hartara, Iaincoac eguin draucan gratiaren arauez, heltzen enseya eta auança dadinçát.

H. Hala da eguia.

M. Eta eztugu iustitia guciaren regla perfecta Leguean?

H. Bay hambat perfecta, non ezpaitu Iaincoac gureganic deus berceric galdeguiten hari garreitzan baicen, baina harçaz berçalde cerere guiçonac eguiten baitu, hura gucia arbuiatzen eta iraizten du. Ecen ezta haren gogaraco sacrificioric obedientiá baicen.

M. Cer probetchu eguiten duté beraz Prophetéc eta Apostoluéc eguiten dituzten admonitione remonstrança, manamendu eta exhortatione guciéc?

H. Hec eztirade Leguearen eguiazco declaratione baicen cein ezpaitirade haren obedientiatic gure harçaragarri, baina hartara guidagarri.

M. Baina eztic nehoren vocatione particularez mentioneric eguiten.

H. Manatzen duenean nori berea renda daquión, handic errachqui concludi ahal deçaquegu, gure batbederaren vicitze motán, ceric dén gure eguimbidea. Eta badugu berçalde, erran den beçala, Scriptura gucian manamenduetaric batbederaren declarationea. Ecen Iaunac hemen sommarioqui eçarri duena, bercetan luçaquiago eta chehequiago tractatzen du, complituqui instruituac garençat.

Ministrea.

Iaincoaren ohoratzeco bigarren parteaz, obedientiáz, asco luçaqui minçatu garenaz gueroz, minça gaitecen orain hirurgarren parteaz.

H. Hirurgarrena, gure behar gucietan Iaincoaren inuocatzea dela erran dugu.

M. Aditzen duc ecen hura bera inuocatu behar dela?

H. Bay: ecen hori da haren Diuinitateari dagocan ohore propribat, eta horren galdez dago.

M. Eta hori horrela bada, cer moldez permettitzen çaicu gure aiutatan guiçonén requeritzea?

H. Bi gauça hautan, differentia handia da: ecen Iaincoa inuocatzen dugunean testificatzen dugu, ecen deus onic eztugula vste harenganic baicen, eta ezgarela bercetara retiratzen: badaric-ere guiçonén aiutá bilhatzen dugu harc berac permettitzen draucun becembatean, eta haæy gure aiutatzeco bothere eta moyen emaiten drauen becembatean.

M. Hic aditzen duc beraz ecen guiçonetaric aiuta galdatzea, eztela Iaincoa bera inuocatu behar dugunaren contra, ceren ezpaitugu gure confidançá hetan eçarten ez hetara buru eguiten, Iaincoac bere onén administraçale eta despenser gure aiutatan ordenatu dituen becembatean baicen.

H. Hala da. Eta cerere vngui hetaric ethorten baitzaicu, Iaincoaganic beraganic beçala recebitu behar dugu, nola eguiazqui harc igorten baitraucu hayen escuz.

M. Eta eztrauegu guiçoney esquerric eman behar eguiten drauzquiguten vnguiez eta placerez?

H. Bay: are berce raçoinic ezpaliz-ere ceren Iaincoac bere onetaric hayén escuz guri communicatzeco ohore hura eguiten drauen, ecen hala eguiten duenean, hetara-ere obligatzen gaitu eta nahi du hetara itzeradoqui garén.

M. Hortic possible da concludi ahal deçagun, ecen Aingueruric ez mundu hunetaric bercerat ioan diraden sainduetaric batre eztugula inuocatzeco.

H. Bay: Ecen Iaincoac saindu hiley gure aiutatzeco carguric nehonere eztraue eman. Aingueruez den becembatean, Iaincoa gure probetchutan heçaz cerbizatzen badere eztu nahi ordea hec inuoca ditzagun, ez hetara retira gaitecen.

M. Horlatan hic erran nahi duc ecen Iaincoac berac eçarri vkan duen ordenançaren araura eztén gucia, haren vorondatearen contra dela.

H. Hala da ecen Iaincoac berac emaiten draucunaz content ezpagara, seygnale segura da ecen infidel garela. Guehiago, baldin gure recursa haren manamenduaren araura Iaincoagana beragana vkan bidean, Saindu hiletara edo Aingueruètara retira bagaitez, edo cerbait confidança hetan eçar badeçagu, idolatriatan erorten gara, Iaincoac beretzat ber reseruatu duena hæy attribuitzen eta emaiten drauegun becembatean.

Ministrea.

Dançugun orain Iaincoari othoitz eguiteco maneraz. Asco da mihiz othoitz eguitea, ala spiritua eta bihotza-ere necessario dirade?

H. Ezta mihia bethi necessario, baina adimendua eta affectionea bethiere behar dirade.

M. Nolatan hori phorogaturen duc?

H. Iaincoa, nola Spiritu baita, spirituaren eta bihotzaren galdez dago, eta principalqui orationean, ceinez harequin communicatione baitugu. Eta halacotz da, ezpaitraue promettatzen hurbil içanen çayela eguiazqui inuocaturen duteney baicen: eta contrariora, maradicatzen ditu fictionez eta hypocrisiáz affectioneric gabe hari othoitz eguinen draucaten guciac.

M. Beraz mihi hutsez affectionea gabe erraiten diraden orationeac alfer dituc.

H. Eztirade alfer solament, baina Iaincoari desplacent-ere bazaizquio.

M. Bada othoitzeric eguitean nolaco affectionea behar dugu?

H. Lehenic behar da eçagut eta sendi deçagun gure miseriá eta paubreciá, guero sendimendu hunec engendra deçan gutan desplacerbat eta hersturabat: guehiago behar dugu, gure bihotzac othoitz eguitera irachequi eta enflamma ditzaqueen Iaincoaganic gratia impetratzeco desirbat.

M. Eta hori gure naturatic heldu da, hala Iaincoaren gratiatic?

H. Iaincoac berac gutan obra deçan behar da: ecen gu sorregui gara: baina Iaincoaren Spirituac erran ecin daitezqueen suspirioetara iucitatzen gaitu, eta formatzen du gure bihotzetan, Iaincoac berac gureganic orationean galdeguiten duen beçalaco affectionebat eta zelobat, S. Paulec erraiten duen beçala.

M. Eta horrez erran nahi duc ecen Iaincoaren Spirituaren beguira egon behar dugula, eta othoitz eguitera ezgarela solicitatu eta incitatu behar?

H. Ez: aitzitic contrarioa: ecén fideléc bere buruac othoitz eguitera hotz eta nagui eçagutzen dituztenean, behar da othoitz daguioten Iaunari, nahi dituen othoi, bere Spirituaz inflammatu eta behar beçala othoitz eguitera moldatu.

M. Baina hic eztuc aditzen othoitz eguitean mihia guciz alfer dela.

H. Ez: ecen anhitzetan mihiac aiutatzen du spiritua eta Iaincoaganic aldaratzetic beguiratzen. Eta berçalde, gure berce membro gucien gainetic mihia Iaincoaren ohoretan emplegatzeco eman içan çaicunaz gueroz, raçoin da haren ahal gucia gauça orotan hartara applica dadin: eta anhitzetan, bihotzeco affectione handiac vste gabean-ere mihia minça eraciten du.

M. Hori horrela denaz gueroz, cer emendio du nehorc berac aditzen eztuen lengoagez othoitz eguitea?

H. Hura ezta othoitz eguite, baina hypocrisia eta Iaincoaren desohoratze eta truffatzebat da.

Ministrea.

Iaincoari othoitz eguiten draucagunean, probetchaturen garén, ala ez, iaquin gabe venturán othoitz eguin behar dugu, ala segur behar gara içan gure othoitzác ençunen diradela.

H. Gure othoitza gucietan fundament haur behar dugu bethiere, ecen Iaincoac ençunen gaituela, eta galdeguiten dugun gucia beharra dugun lekurano emanen draucula: halacotz dio S.Paulec, ecen Iaincoaren eguiazqui inuocatzea fedetic heldu dela. Ecen baldin Iaincoaren ontassunaz eta gureganaco amorioaz segura ezpagaitez, ecin hura eguiazqui inuoca deçaquegu.

M. Cer içanen da bada dudán othoitz eguiten dutenéz dudatzen dutelaric Iaincoac ençunen dituenéz bay, ala ez?

H. Halaco othoitzác alfer dirade eta vano, ceren ezpaitirade eceinere promessen gainean fundatuac. Ecen sinhesterequin esca gaitecen manua dugu, bayeta promessa, ecen ençunen garela.

M. Baina daquigun, nondic ezpa nolatán ahal guenduqueen confidança hori, eta Iaincoaren aitzinean presentatzeco hardieçá, ikussiric ecen guciz indigne eta bekatore garela?

H. Lehenic baditugu promessac, eta gu indigne içanagatic, dudatu gabe, hetan fundatu eta fermatu behar gara. Guero berçalde, baldin Iaincoaren haour bagara, berac bulkatzen eta incitatzen gaitu bere Spirituaz, harengana gure eguiazco Aitagana beçala familiarqui retira gaitecen. Eta ceren bekatore gaicho eta lurreco chichari baicen ezpaicara, haren maiestate handiaren aitzinean comparitzera beldur ezgarençat, emaiten draucu Ararteco, Iesus Christ bere Seme gure Iauna, haren amorecatic sartze vkanic, eztaguigun dudaric ecen gratia eguinen çaicula.

M. Eta badaducac hic ecen eztugula Iaincoa inuocatu behar Iesus Christ Iaunaren icenean baicen?

H. Hala aditzen dut nic. Ecen hala dugu manu expressa promessarequin, ecen haren intercessionearen verthutez, gure othoitzác ençunen diradela.

M. Beraz ezguiaitic nehorc temerario ez arrogant estimatzeco baldin familiarqui Iaincoagana retiratzen bagara Iesus Christ Aduocat dugula eta hura aitzineco eçarten dugula, haren moienez Iaincoac gu-ere bere gogaraco eduqui eta ençun gaitzançat.

H. Ez: ecen molde hartan othoitz ari dena, Iesus Christen ahoz othoitz eguiten balu beçala da, ceren berac eman baitraucu libertate hura, eta berac interceditzen eta aduocatzen baitu guregatic.

Ministrea.

Minça gaitecen orain gure orationeac cer substantiataco eta nolaco behar diraden. Othoitz eguiten dugunean galdeguiteco dugu gogora ethorten çaicun gucia, ala badugu hunen gainean regla iaquinic?

H. Baldin gure fantasiari bagarreitza, gaizqui reglatuac içanen dirade gure orationeac. Ecen hambat gara itsu eta ignorant, non cer galdeguiteco dugun, ez cer behar dugun ecin iugea baiteçaquegu, eta hambat dirade gure desirac desordenatuac, non behar baita brida eduqui diecegun.

M. Cer remedio bada horren gainean?

H. Ezta berceric, Iaunac berac iracats gaitzan baicen, nola behar den hobequi dacussan beçala: eta behar dugu quasi escutic beçala guida gaitzan, eta gu hari iarreiqui gaquizquión.

M. Eta horren gainean cer instructione eman vkan draucu?

H. Scriptura gucia instructionez bethea da, baina chede iaquin-bat eta eguiazcobat guenduençát, eman vkan draucu Iaunac reglá eta formá, ceinetan baitirade laburqui, gure oratione gucietan galdeguitera permettitzen ezpa manatzen çaizquigun gauça guciac.

M. Dançugun bada hura.

H. Iesus Christ Iauna bere discipuluéc othoiztu cutenean, iracats litzan cer moldez othoitz eguin behar lutén. Ihardets ciecén, Othoitzeric eguinen duçuenean, albeitzinarrate hunela:

Gure Aita ceruetan aicena, Sanctifica bedi hire icena: Ethor bedi hire Resumá: Eguin bedi hire vorondatea, ceruan beçala lurrean ere. Gure eguneco oguia iguc egun: Eta barka ietzaguc gure bekatuac, nola guc ere offensatu gaituzteney barkatzen baitrauegu. Eta ezgaitzala sar eraci tentationetan baina deliura gaitzac gaitzetic. Ecen hirea duc Resumá, Puissançá, eta Gloriá secula seculacotz. Amen.

M. Hori hobequi adi deçagunçát, erradac horretan cembat articulu diraden.

H. Sey: eta lehen hirurac, gureganaco considerationeric batre gabe, Iaincoaren gloriara behá daude. Berceac guregatic dirade eta gure probetchura beha daude.

M. Eta nola: gure probetchutaco ezten gauçaric Iaincoari escatu behar gaitzaitza?

H. Gauça claroa da, harc bere ontassun handiagatic gauça guciac hala dispausatzen eta ordenatzen dituela, non deus ecin baitate haren icen sainduaren gloriatan, gure saluamenduagatic-ere eztén. Bada, haren icena sanctificatzen denean, hura gure sanctificationetara itzultzen du: eta haren Resumá ethorten denean, gu-ere hartan participant beçala gara. Baina gauça hauc desiratzen eta galdeguiten ditugunean, haren gloriara solament behatu behar dugu, eta ez gure probetchura.

M. Hire erranaren arauez lehen hirur requesta hauc gure probetchutan badituc, baina eztitiagu intentione hartara eguin ez desiratu behar: baina solament Iaincoa glorifica dadin desirequin.

H. Hala da. Eta berce hiruretan-ere Iaincoaren glorificatzera sur behar dugu, eta bethiereco gure desir guciac fin hartara beha egon behar dirade.

Ministrea.

Gatocen orain hitzén declarationera. Eta aitzinago ioan gabe, Cergatic hemen Iaincoa lehen gure Aita deitzen dugu ecen ez berce icenez?

H. Ceren, othoitzeric eguinen dugunean, gure conscientiac fermuqui seguratuac içan behar baitirade, Iaincoa deitzen da aitatassunezco icen eme eta placent hunez, frangoqui harengana ioaitera dudaric eztaguigunçát.

M. Venturatzeco gara bada Iaincoagana familiarqui retiratzera haourbat bere aitagana beçala?

H. Bay: etare galdeguiten duguna impetraturen dugulaco segurança handirequin. Ecen baldin guc, gaichto garelaric, ecin iraitz baditzaquegu gure haourrac gauça onen esquez daudenean: Cembatez gutiago iraitziren gaitu gu gure Iainco Aitac, cein baita ez solament on, baina ontassuna bera, eta ontassun gucia eguiten duena?

M. Eta icen horretaric ezteçaquegu phoroga ahal erran dena, ecen gure oratione guciac fundatuac içan behar diradela Iesus Christen intercessionean?

H. Bay eguiazqui: ceren Iaincoac ezpaiquaitu bere haourretan eçagutzen, Iesus Christen membro garen becembatean baicen.

M. Eta cergatic hic Iaincoa, gure Aita deitzen duc, eta ez eure ber, particularqui?

H. Fideletaric norc nahi den, Iaincoa bere Aita dei ahal deçaque particularqui. Baina Iesus Christec eman draucun othoitz eguiteco forma hunetan, gucién icenean othoitz eguiten iracasten gaitu, daquigunçát ecen eztugula othoitz eguitean gure buruez artha behar solament, baina gure hurcoetara-ere charitatez vsatu behar dugula, guciéc Aitabat dugunaz gueroz, eta elkarren haourride garenaz gueroz.

M. Cer erran nahi da, erraiten duanean, Ceruètan aicena?

H. Hambat nola erraiten banu, Gora, Botheretsu, Incomprehensible dela.

M. Nola hori eta cergatic?

H. Hura inuocatzen dugunean gure adimenduén goiti alchatzen ikas deçagunçat, ezteçagun deus carnalic edo lurrecoric hura baithan imagina, ez hura gure capacitatearen araura neurt, ez eztaquigun irudi hura gure vorondatera subiugatu behar dela, baina haren maiestate gloriosoa adora deçagun. Halaber, hura baithan confidança fermuagoa dugunçat, gauça gucién Iabe eta Gobernadore denaz gueroz.

Ministrea.

Declara ieçaguc orain lehen requestá.

H. Sanctifica bedi hire icena.

M. Cer aditzen duc haren icenaz?

H. Iaincoaren icenaz Scripturác aditzen du, haren icen eta aippamen guiçonén artean celebratzen dena: requesta hunetan bada guc dugu desiratzen eta othoitz eguiten, haren gloriá exalta dadin leku orotan eta gauça gucietan.

M. Eta nola, Iaincoaren gloriá hert edo emenda ahal daite?

H. Ez bere baithan: baina erran nahi da, haren gloriá, nola bide baita, hala manifesta eta eçagut-ere dadin, eta Iaincoac eguiten dituen obra guciac, nola eguiazqui baitirade glorioso, halaco guciéz eçagut-ere ditecen, alde gucietara guçaz glorifica eta lauda daiten beçala.

M. Eta bigarren requestán, cer aditzen duc Iaincoaren Resumaz?

H. Hura bi punctutan consistitzen da principalqui: bata da, bere Spirituaz guida eta goberna ditzan bere elegituac: bercea, haren obedientián vici eztiradenac eta reprobatuac abysma eta confundi ditzan, claroqui agueri dençat ecen eztela deus haren bothereari resisti ahal deçaqueonic.

M. Eta Resuma hori, cer moldez ethor dadin othoitz eguiten duc hic?

H. Fidelén eta Iaincoaren haourrén contua egunetic egunera augmenta eta multiplica dadin, eta complimendua duqueiteno, guerotic guerora bere gratietaric eta dohainetaric parti diecen, bere eguiá eçagut eta recebi eraci deçan: bere iustitiá manifestaturic, eta Satan bere resumaco ilhumbe guciarequin confundituric, iniquitate gucia deseguin eta aboli dadinçat.

M. Eta hori ezta ia eguiten?

H. Eguiten da parte, baina desiratzen dugu, haren Resuma haur ardura emenda eta auança dadin, bere perfectionera eta complimendura hel daiteno, eta perfectione hunetara heldu date azquen iudicioan: orduan Iaincoa exaltaturen da, eta creatura gucia haren botherearen eta handitassunaren menera humiliaturen: eta bera içanen da gucia gauça gucietan.

Ministrea.

Iaincoaren vorondatea eguin dadin erraiten duanean cer galdeguiten duc?

H. Creatura guciac harén obedientiara ethor ditecen, eta gauça gucia haren vorondate eta placer onaren araura eguin dadin.

M. Eta badaritzac hic, haren vorondatearen contra deus eguin ahal daitela?

H. Othoitza hunetan eztugu galdeguiten, Iaincoac cer bere baithan eguitera ordenatu baitu, hura eguin dadin: baina rebellione eta desobedientia guciac deseguinic, gucién vorondateac bere vorondatearen obedientiara erekar ditzan.

M. Eta othoitza hori eguiten dugunean eztugu gure vorondate propriéz renuntiatzen?

H. Bay: eta ez solament gure desir harén vorondatearen contra diradenac gutan deseguin ditzan, baina are adimendu eta bihotz berriric gutan forma deçan: halaco maneraz non gure buruz deus eztugun nahi, baina gure nahi eta vorondate guciac bere Spirituaz bere vorondate sainduaren araura conforme eguin eta goberna ditzan.

M. Cergatic erraiten duc, Ceruan beçala lurrean-ere.

H. Ceren haren creatura celestialac, cein baitirade haren Aingueruac, ezpaitabiltza berceren onduan, nondic contradictioneric batre gabe, hura obedi deçaqueten baicen, manera berean lurrean-ere eguin dadin desiratzen dugu, haren obedientia vorondatezco batetara ethor ditecen guiçon guciác.

Ministrea.

Gatocen orain bigarren partera. Eguneco escatzen aicen oguiaz cer aditzen duc?

H. Generalqui gure gorputzaren behar diraden gauça guciac: ez solament sabelera eta soinera behar duguna, baina vicitze hunetan baquez içateco cer-ere behar dugula Iaincoac baitacussa hura gucia galdeguiten dugu: gure oguia baquez ian ahal deçagun.

M. Eta nola escatzen atzayo Iaincoari eure hazcurria eman dieçán, ikussiric ecen berac gure escuezco trabailluz haren irabaztera manatzen gaituela?

H. Gure viciagatic trabaillatu eta nekatu behar bagara-ere, gure trabailluac, thornuac ez diligentiác ezgaitu vici, baina Iaincoaren benedictioneac berac, ceinec gure escuezco lana benedicatzen baitu. Eta guehiago, aditu behar dugu ecen ézgaituztek viandéc hatzen ez entretenitzen, hetaric nahi becembat dugula-ere, baina Iaincoaren verthuteac hayén moienez: ecen hec eztute bere berez verthuteric batre, baina Iaunac bere ontassunagatic gure hatzeco instrument beçala emplegatzen ditu.

M. Cer çucenez oguia deitzen dugu gure, hura eman daquigun esquez gaudenaz gueroz?

H. Ceren Iaincoaren ontassunagatic, gure eguiten baita mereci ezpadugu-ere. Eta hunez iracasten gara, ezteçagun berceren oguia gure desira, Iaincoaren ordenançaren arauez bidezqui eta legitimoqui irabaciric eta mendicaturic baicen.

M. Cergatic hitz hauc erraiten dituc, Egunecoa, eta Egun?

H. Bi hitz hauçaz iracasten gara contentamendu vkaitara: eta gure beharrac emaiten duen baino guehiago ez desiratzera.

M. Othoitza haur gucién commun denaz gueroz, nolatan abratsac, dembora lucetaco prouisionea dutelaric, eguneco oguiaren esquez daude?

H. Bay abratséc bay paubréc haur iaquin behar duté, ecen duten gucia, ecin deus valia ahal daquidiela, Iaincoac bere gratiaz vsatzeco eta hartaric goço hartzeco leku emaiten drauen becembat baicen. Bada anhitz dugularic-ere, eztugu deus, beharraren araura Iaunac emaiten duena baicen.

Ministrea.

Borzgarren partean cer galdeguiten dugu?

H. Iaincoac, othoi, gure bekatuac barka dietzagun.

M. Nehor bada munduan hain iustoric, non barkamendu escatze haur eguin behar eztuén?

H. Ezta nehor-ere: ecen Iesus Iaunac othoitz eguiteco forma haur eman draue bere Apostoluey bere Eliçarendaco. Eta norc-ere bere burua punctu hunetaric idoqui nahi bailuque, harc Christinoén compainiá renuntiatzen luque. Eta hunez Scripturác testificatzen draucu, ecen baldin perfectoénac-ere, punctu huts-bat bere buruaren iustificatzeco allegatu nahi balu, hura millatan hoguendun eriden leitela: beraz guciéc recours eta itzurtbide bakoitzbat baicen eztugu, cein baita haren misericordiá.

M. Bekatuén barkamendu haur, cer moldez eguiten çaicula aditzen duc hic?

H. Iesus Christen hitz beréc eracusten duten moldean. Ecen bekatuac diradela gu herio eternalera obligatuac gadutzaten çorrac, Iaincoac bere liberalitate purez hetaric deliura eta idoqui gaitzaqueno.

M. Beraz hic aditzen duc, ecen bekatuén barkamendua dohainic Iaincoaren misericordiaz eguiten çaicula.

H. Segura da hori: ecen gure bekaturic chipiena-ere guc eguin ahal gueneçaquen botherez ecin remedia leite: baina Iaincoaren misericordiatic eta ontassunetic gure barkamendu gucia ethorri behar da.

M. Eta Iaincoac bekatuac barkatzen drauzquigunean, cer emendio handic ethorten çaicu?

H. Moien harçaz haren gogaraco eguiten gara, iusto eta hoguen gabe baguine beçala, eta seguratzen gara haren gureganaco amorioaz: eta handic heldu çaicu saluamendua eta vicitze eternala.

M. Eta othoitz eguiten dugunean, Iaincoac hala barka dietzagun gure bekatuac, nola guc offensatu gaituzteney barkatzen baitrauegu: aditzen duc hic, ecen bercey barkatuz, barkamendu merecitzen dugula?

H. Ez. Ecen halatan barkamendua eliçate gratiaz ez dohainic, ez eliçate fundatua Iesus Christec bere herioaz eta passioneaz eguin duen pagamenduan. Baina bercec eguin drauzquigun faltác barkatzen ditugun becembatean, haren emetassunari eta benignitateari iarreiquiten guiaizquió, eta manera hunetan eracusten dugu ecen haren haour garela, eta seignale haur emaiten draucu gure certificatzeco eta seguratzeco. Baina berçaldera declaratzen draucu ecen gogorgoaz eta rigortassunez berceric haren iudicioan eztugula ceguey vste-ere dugun, baldin offensatu gaituzteney gogotic barkatzera facil eta gogabera ezpagara.

M. Beraz hic erran nahi duc ecen nehorçaz eguiten çaiztén faltác ahanz ecin ditzaqueiztenac, eztituela Iaincoac bere haourretan eçagutzen: eta gratia hunetan ecin participant diratequela.

H. Hala da eguia: eta iaquiteco du batbederac, ecen cer neurriz nehorc nehori neurturen baitrauca, hala rendaturen-ere çayola.

Ministrea.

Cer dugu orain declaratzeco?

H. Ezgaitzala sar eraci tentationetan: baina deliura gaitzac gaitzetic.

M. Eta horrez guciaz eztuc requestabat baicen eguiten?

H. Ez: ecen gueroco partea aitzinecoaren delaratione baicen ezta.

M. Cer da horren sommarioa?

H. Iaincoac, othoi, gaitzean trebucatzetic eta erortetic beguiratu nahi gaituen: eta ezteçan permetti deabruaz, ez gure haraguiaren guthicia guichto bethiere gare contra bataillatzen diradenéz garait gaitecen: baina hæy resistitzeco eta garaitzeco bothere eman nahi draucun, eta bethiere escu eduqui dieçagun, gaitz gucietaric beguiratzen eta ontassun orotara guidatzen gaituelaric.

M. Eta hori noiz eta nolatan eguiten da?

H. Iaincoac bere Spirituaz hala gobernatzen gaituenean, non vnguiari eta harenganaco eguimbideari baicarreizqueo, eta gaizquiari eta bekatuari ihes eguin baiteçaqueogu. Ecen Spiritu sainduaren verthutez deabruari, bekatuari eta gure haraguiari garaithu behar gaitzaizte.

M. Eta guciac dirade aiuta horren behar?

H. Bay: ecen bethiere deabrua keichu dabila gure inguruan, lehoin marrumaz dagoen baten ançora, nor nondic irets decaqueen bilha: eta gure ethortez hambat gara flaccu eta ezdeus, non guçaz nahi luena bertan eguin baileçaque, baldin Iaincoac victoria vkaitera fortifica ezpaguença.

M. Cer erran nahi da tentationea?

H. Leku hunetan tentationea erran nahi da deabruaren finecia eta enganioa, ceinéz vsatzen: baitu gure hatzamaiteco, erratchenic garenaren araura: eta baldin Iaincoaren aiutá ezpaliz nahi luena fitetz eguin lecaque gure gainean, ecen gure vorondatea, vnguira baino gaizquira emanagoa da.

M. Baina cergatic Iaincoari galdeguiten draucac hic, ezeçan sar eraci tentationetan, ikussiric ecen deabruaren officio propria dela hura?

H. Nola Iaincoac bere misericordiagatic bere fidelac beguiratzen baititu, eta ezpaitu permettitzen deabruac hec engana ditzan ezeta bekatuac garait: hala punitu nahi dituenac, eztitu abandonnatzen solament eta bere gratiá hetaric retiratzen, baina deabruari vtziten-ere badrauzquio, harc itsu ditzan eta adimendu reprobatutan bere tyranniaren azpian eduqui ditzan.

M. Certaco erraiten dugu azquenean, Ecen hirea duc Resumá, Puissançá, eta Gloriá, secula seculacotz?

H. Hatsean beçala finean-ere gure orhoit eraciteco, ecen gure orationeac Iainco Iaunean, eta haren botherean eta ontassunean fundatuagoac diradela ecen ez gutan, cein ezpaicara digne hari requestaric eguitera gure ahoaren irequiteco: eta ikas deçagunçat ecen gure othoitza guciac Iaincoaren laudatzez finitu behar ditugula.

Ministrea.

Othoitzeco forma hunetan den gauçaric baicen ezquaitzaitza Iaincoari escatu behar?

H. Othoitza eguitean berce formaz eta berce hitzez vsatzeco libertatean bagara-ere, othoitzeco forma hunetara bil eta erekar ecin daiten orationeric batre Iaincoaren gogaracoric ecin date.

M. Engoitic ordu duc gatocen Iaincoari rendatu behar draucagun ohorearen laurgarren partera.

H. Erran dugu hura dela Iaincoaren eguiazqui on guciaren Iabe eta emaile bihotzez eçagutzea eta ahoz aithortzea, glorifica deçagunçát.

M. Eta horretacotzat eztraucu reglaric eman?

H. Scripturán diraden laudorio eta esquer emaite guciac, reglatzat eta doctrinagarri eduqui behar ditugu.

M. Punctu hautaric ezta deus hunqui içan orationean?

H. Bay: ecen desiratzen dugunean sanctifica dadin haren icena, desiratzen dugu haren obra guciac diraden beçala glorioso eçagut ditecen. Halaco maneraz non, punitzen badu, eçagut dadin iusto: barkatzen badu, misericordioso: bere promessac complitzen baditu, eguiati. Eta labur erraitera, haren obretan ikusten dugun gauça guciéc haren glorificatzera incita gaitzaten: eta haur date bere ontassun oroz hari laudorio emaitea.

M. Erran dugun orotaric cer concludi ahal deçaquegu?

H. Eguiác berac iracasten gaituena, eta nic hatsean hunqui dudana, ecen vicitze eternala dela haur, Iainco eguiazcoaren eta Iesus Christ harc igorri duenaren eçagutzea: eçagutzea diot, bidezqui ohora eta cerbitza deçagunçát, ez solament Iaun eta Iabe beçala, baina Aita eta Saluadore beçala: eta gu-ere halaber, garen haren gloriataco haour, cerbitzari eta populu.

Ministrea.

Cer bidez ezpa nolatan nehor on handi horretara hel ahal daite?

H. Hunetacotzat vtzi vkan draucu bere Hitz saindua, cein baita ceruètaco Resumara gure sartzeco bortha beçala.

M. Eta non hartzen duc Hitz hori?

H. Scriptura sainduetan.

M. Gure probetchuric eguitecotz, Hitz horrez nola vsatu behar dugu?

H. Eguiazqui harçaz vsatzen duquegu, baldin bihotzeco segurança bethetan hura recebitzen badugu, eguia cerutic iausten dena beçala, gure buruac haren obedientiara submettitzen ditugularic: baldin hura affectionatuqui onhesten, ençuten eta imprimitzen badugu, gure vici gucian hartan manatzen çaicun beçala vicitzeco gogorequin: hunela harçaz vsat deçagun orduan, date gure saluamendutacotz: hunetacotzat fidelén ordenatu-ere den beçala.

M. Eta hori gucia gure botherean da?

H. Ezeta batre, baina haur gucia Iaincoac eguiten du gutan bere Spirituaz.

M. Bada iracasten çaicun doctrinaren ençutera eta ikastera eztugu diligentiaric eçarteco?

H. Bay aitzitic. Eta batbedera bere aldetic Iaincoac eman draucan maneraren araura enseyatzeco da: eta guciz fidelén congregationetaco predicationetara ioanez: ceren Hitz haur Christinoén congregationetan declaratzen baita.

M. Aditzen duc hic ecen eztela asco norc bere etchean Iaincoaren hitza iracur deçan, baldin guciac elkargana, doctrina ber baten ençutera biltzen ezpadirade?

H. Hala aditzen dut, Iaincoac hala moienac emaiten dituenean.

M. Eta hori phoroga ahal eçaque?

H. Asco phorogança dugu Iaunaren vorondateaz, ecen harc ordenança eta moien hura çarri vkan du bere Eliçán, ez bigagatic edo hiruregatic, baina generalqui guciacgatic, eta declaratu vkan du ecen hura dela Eliçaren edificatzeco eta entretenitzeco moien bakoitza. Daducagun bada guciéc regla haur, eta ezteçagula gure Magistruac baino guehiago iaquitera presumi.

M. Gauça beharra eta necessarioa da Pastorac diraden Elicetan?

H. Bay: eta nehor hæy beha daquién, eta hayén ahoetaric beldurrequin eta humilitaterequin Iaunaren doctriná recebi dadin. Bada, norc-ere hayén ençuteaz conturic ezpaitu eguiten, Christ bera menospreciatzen du eta bere burua fidelén compainiatic appartatzen.

M. Baina asco du nehorc behin instruitua den, ala bere vici gucian continuatu behar du?

H. Hatsea gauça gutibat da, nehorc bethi perseuera eta continua ezpadeça. Ecen finerano Christen discipulu içan behar dugu. Eta Ministreac ordenatu vkan ditu Eliçan haren icenean populuaren iracasteco eta instruitzeco.

Ministrea.

Etzaicu Iaincoa bere Hitzaz baicen communicatzen berce moienez?

H. Bere hitzaren predicationearequin bat eguiten ditu Sacramenduac-ere.

M. Cer da Sacramendua?

H. Sacramendua da, Iaincoaren gureganaco amorioaren testificatione exteriorbat, ceinec signo visiblez gauça spiritualac representatzen baitrauzquigu, Iaincoaren promessac gure bihotzetan hobequi imprimi ditecençát, eta gu segurago gaitecençát.

M. Signo visible batec hambat bothere ahal duque, non saluamenduco gauçán gure conscientiác certifica eta segura ahal ditzan?

H. Ez bere berez, baina ceren Iaincoaz hartacotzat ordenatu içan baita.

M. Iaincoaren promessén gure bihotzetan ciguilatzea Spiritu sainduari eman çayonaz gueroz, hic nola Sacramenduey attribuitzen drauec officio hura?

H. Differentia handia da batetic bercera, Ecen Iaincoaren Spiritua da eguiazqui gure bihotzac hunqui eta iratzar ahal ditzaqueena, gure adimenduac illuminatzen eta gure conscientiác seguratzen dituena, halaco maneraz non hauc gucioc remerciamendurequin eta laudoriorequin hari berari eçagutu behar baitzaizquio. Baina Iauna nola irudi baitzayo hala Sacramenduéz cerbitzatzen da instrument beheragoéz beçala, bere Spiritu sainduarén verthuteari deus edequi gabe.

M. Hic beraz Sacramenduén indarra eta verthutea eztuc estimatzen element exteriorean consistitzen dela: baina Iaincoaren Spiritutic gucia proceditzen dela.

H. Hala da: berac ordenatu dituen moienén araura, Iaincoac obratu placer duen beçala, bere puissançari deus edequi gabe.

M. Eman ahal deçaquec raçoinic cergatic Iaincoac hala eguiten duen?

H. Gure infimitatearen sulageamenduagatic. Ecen baldin gu natura spiritualez baguina Aingueruac beçala, spiritualqui Iaincoa eta haren gratiác contempla ahal guençaque: baina ceren gure gorputzéz inguratuac baicara, behar dugu gauça spiritualac eta celestialac representatu nahi drauzquigunean figuraz vsat dieçagun: ecen bercela ezliçate possible comprehendi ahal guençan. Eta berçalde gure probetchua da gure sendimendu guciac exercita ditecen haren promes sainduetan, hetan hobequi confirma gaitecençat.

Ministrea.

Iaincoac gure beharragatic Sacramenduac ordenatu drauzquigunaz gueroz, ezliçate arrogantia eta presumptione handieguia, heçaz nehor iragan ahal leitela pensatzea-ere?

H. Bay segur, hambat non norc-ere bere burua hetaric priuatzen baitu, aleguia hura iragan ahal, harc Iesus Christ eta haren gratiá menospreciatzen baititu, eta Spiritu saindua iraunguiten.

M. Baina cer gratiazco segurança eman ahal deçaquete Sacramenduéc, ikussiric ecen bay onéc bay gaichtoéc bardinzqui recebitzen dituztela?

H. Gaichtoéc eta sinheste gabéc Sacramenduetan presentatzen çayen gratiá heçaz den becembatean ezeztatzen badute-ere, ecin daidite ordea halacotz, Sacramenduéc fideletan bere indarra eta proprietatea eztuten.

M. Cer moldez bada eta noiz Sacramenduéc eguiazqui obratzen eta executatzen dute bere proprietatea?

H. Federequin recebitzen ditugunean, hetan Iesus Christen eta haren gratiaren bilha gabiltzalaric.

M. Cergatic dioc hetan Christ bilhatu behar dugula;

H. Aditzera emaiteagatic ecen ezgarela element visibletan guelditzeco, hetaric gure saluamendua vste baguindu beçala: eta eztugu imaginatu behar hetan barna dagoela cerbait gratia gorderic, baina aitzitic signoa recebitzen dugu aiutatan, chuchenqui Iesus Iaunagana gure saluamenduaren eta ontassun ororen vkaitera guida gaitecençát.

M. Sacramenduetan fedea necessario denaz gueroz, nola dioc hic ecen hec eman içan çaizquigula fedearen confirmationetan, gu Iaincoaren promessez segura gaitzatençat?

H. Ezta asco fedea gutan behin hassia den solament, baina haci eta entretenitu-ere behar du, guerotic guerora augmenta dadinçat. Bada, haren hatzeco fortificatzeco eta augmentatzeco, Iaunac emaiten drauzquigu Sacramenduac. Eta haur declaratzen draucu S.Paulec, dioscunean ecen heçazco vsagea dela, Iaincoaren promessac gure bihotzetan ciguila ditecençát.

M. Baina ezta infidel içateco seignalea Iaincoaren promessac bere berez berce aiutaric gabe asco fermu etzaizquigunean?

H. Hura, fedearen chipi eta flaccu içate seignalebat da, eta Iaincoaren haourrec-ere badute hura, baina halacotz fidel içatea eztuté galtzen, oraino fede chipitoa eta imperfecta badute-ere. Ecen mundu hunetan gareno, baditu gure haraguiac bere diffidentiazco reliquiác: halacotz bethiere fedean probetchatu eta auançatu behar gara.

Ministrea.

Cembat Sacramendu dira Christinoen Eliçan?

H.Eztirade biga baicen communic, eta Iesus Christez fidelén compainia guciarendaco ordenaturic.

M. Cein dira hec?

H. Baptismoa, eta Cena saindua.

M. Bi Sacramendu hauc certan duté elkar irudi eta certan ez?

H. Baptismoa dugu Iaincoaren Eliçara sartzebat beçala. Ecen harçaz testificatzen çaicu, nola estrangér guinadelaric, Iaincoac bere etcheco eta familiaco recebitzen gaituen. Cenáz testificatzen çaicu ecen Aita eguiazco anço Iaincoac gure arimey hacitze eta refectione eman nahi drauela.

M. Hobequi adi ditecençat, gaitecen bataz eta berceaz bereciqui minça. Eta lehenic, cer da Baptismoaren significationea?

H. Baptismoac ditu bi parte. Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.

Ministrea.

Cer comparatione du vrac gauça horiequin, horrela representa ahal ditzan?

H. Bekatuén barkamendua ikutze motabat beçala da, ceinez gure arimac bere maculetaric ikutzen baitirade, gure gorputzetaco satsutassunac vrez ikutzen diraden beçala.

M. Eta regenerationeaz cer dioc?

H. Ceren gure regenerationearen lehen hatsea baita, gure naturaren mortificationea: eta fina, Iaincoaren Spirituaz berrituac garén. Vra buru gainera emaiten çaicu herioaren seignaletan, baina halaco maneraz, non resurrectionea-ere figuratzen baitzaicu, vr egoizte hura moment batetacotz, eta ez itho gaitezqueen, formán eguiten çaicun becembatean.

M. Aditzen duc hic ecen vra dela gure arimén ikuzgarria?

H. Ez: ecen hori appertenitzen çayó solament Iesus Christen odol guregatic issuri içan denari, gu pur eta chahu Iaincoaren aitzineco eguin guençançat: eta haur complitzen da gutan gure conscientiac Spiritu sainduaz ihiztatzen diradenean: baina certificationea Sacramenduan dugu.

M. Aditzen duc hic ecen vra barneco ikutzearen figura baicen eztela?

H. Hala da figura, non figuratzen denaren eguia-ere harequin batean baita. Ecen Iaincoac eztraucu deus alfer promettatzen. Bada segura da, ecen bekatuén barkamendua presentatzen çaicula baptismoan eta recebitzen-ere badugula.

M. Gratia haur gucietan indifferentqui complitzen da?

H. Ez: ecen anhitzec bere gaichtatassunez ezeztatzen duté, baina halacotz proprietate eta natura hartaco içatea Sacramenduac eztu galtzen, haren verthutea eta indarra fideléc baicen ez senditzenagatic.

M. Regenerationeac nondic hartzen du bere verthutea?

H. Iesus Christen heriotic eta resurrectionetic. Ecen haren herioac du halaco verthutea, non gure Adam çaharra crucificatzen baita, eta gure natura vitiosoa ohortziten beçala baita, gutan regnatzeco guehiago bothereric eztuençat. Eta vicitzearen arramberritzea, resurrectionetic heldu da, Iaincoaren iustitiari garreitzançat.

M. Nolatan gratia hori applicatzen çaicu Baptismoan?

H. Han Iesus Christez veztituz eta haren Spiritua recebituz, baldin hartan presentatzen çaizquigun promessac refusatuz gure buruac indigne eguin ezpaditzagu.

Ministrea.

Guc gure aldetic cer eguin behar dugu, eguiazqui Baptismoaz vsatzecotz?

H. Eguiazqui Baptismoaz vsatzeco formá, fedean da eta penitentián: erran nahi dut, segur içan behar garela, ecen gure puritate spirituala Christen odolean dugula, gueuroc baithan senditzen dugularic, eta obraz gure hurcoey declaratzen drauegularic, ecen Christen Spiritua gutan habitatzen dela, gure guthicién mortificatzeco eta Iaincoaren vorondateari iarreiqui eraciteco.

M. Baptismoan gauça horiac necessario diradenaz gueroz, nolaz batheyatzen ditugu haour chipiac.

H. Ezta bethi necessario fedea eta penitentiá Baptismoan diraden: baina haur aditzen da solament adinetaco eta capable diradenéz. Bada, asco date haour chipietan baldin eçagutzetara eta adinetara datocenean, bere Baptismoaren fructuac eracuts baditzate.

M. Nolatan eracuts eçaque erraiten duan horretan inconuenientic eztela?

H. Gauça claroa da, Moysesec eta Propheta guciéc declaratzen duten beçala, ecen Circoncisionea-ere, penitentiazco Sacramendubat cela: bayeta fedezco Sacramendu, S. Paulec dioen beçala: guciagatic-ere badacussagu Iaincoac eztituela haourrac hartaric iraitzi vkan.

M. Baina haourrén Baptismora eta Circoncisionera recebitzea raçoin berbat da?

H. Raçoin-bat bera: ecen Iaincoac Israeleco populuari lehenago eguin cerautzan promes berac, dirade orain mundu orotara çabalduac eta publicatuac.

M. Baina asco da horretaric concluditzeco ecen signoaz vsatu behar dugula?

H. Gauçá vngui piçá eta considera deçanac, hala eridenen du. Ecen Iesus Christec ezgaitu Israeleco populuari eman içan çayón gratián participant eguin, hura orain gutan orduan cen baino ilhunago edo hertago deçançat: baina-aitzitic clarotuago eta frangatuago draucu hura.

M. Eta vste duc baldin Baptismoa haour chipiey emaiten ezpaguendraue, Iaincoaren gratiá hertu liçatela Iesus Christen ethorteaz?

H. Hori gauça claroa da. Ecen signoa edequi baledi (ceinec Iaincoaren misericordiaz testificatzeco, eta promessén confirmatzeco anhitz valio baitu) lehenagocoéc çutén consolatione handiaz gabe guinande.

M. Hic aditzen duc beraz, haour chipién Saluadore declaratzen ceneco promessa, Iaincoac Sacramendu exteriorez hayen gorputzetan ciguilatu nahi vkan duenaren gainean, ezliçatela raçoin Christen ethortearequin fideléc confirmatione eta segurança gutiago lutén, ikussiric ecen lehenagoco promes bera dela egungo egunean-ere, etare claroquiago hura testificatu içan çaicula eta eguinez confirmatu.

H. Eguia da hori. Are guehiago, gauça claroa denaz gueroz ecen Baptismoaren verthutea eta substantiá haourrey appertenitzen çayela, signoa baita eguiá ezpa verthutea baino gutiago, iniuria handia eguin lequidie haourrey, baldin hura denega balequie.

M. Cer conditionetara bada batheyatzeco ditugu haourrac?

H. Iaincoaren benedictione fidelén generationeari promettatu içan çayenaren heredero diradela seignaletan eta testimoniagetan: adinetara eta eçagutzetara datocenean, Baptismoaren eguiá eta verthutea, bere probetchua eguin deçaqueten beçala, eçagut deçatençát.

Ministrea.

Gatocen orain Cenara. Eta lehenic nahi niquec hireganic iaquin, ceric den haren significationea.

H. Iesus Christ gure Iaunac hura ordenatu vkan du, gu iracats eta segura guençançat, ecen haren gorputzaren eta odolaren communicationeaz gure arimác hatzen diradela, vicitze eternalaren sperançatan.

M. Cergatic Iaunac oguiaz bere gorputza, eta mahatsarnoaz bere odola representatzen draucu?

H. Aditzera eman dieçagunçat ecen oguiac vicitze mortal hunetan gure gorputzén hatzeco eta substantiatzeco duen proprietate bera duela haren gorputzac gure arimén spiritualqui hatzeco eta viuificatzeco. Halaber, nola mahatsarnoac-ere guiçona gorputzera den becembatean hatzen, fortificatzen eta alegueratzen baitu, hala haren odola-ere dela gure arimén verthutea, refectionea eta alegrançá.

M. Aditzen duc hic, ecen eguiazqui communicatzen eta participatzen dugula Iaunaren gorputzean eta odolean?

H. Nic hala aditzen dut. Ecen gure saluamenduco confidança gucia, harc bere Aitari rendatu vkan draucan obedientian consistitzen denaz gueroz, hura gure baliz beçala aboatzen çaicun becembatean, behar da hura possedi deçagun: ikussiric ecen haren onac eztiradela gure, baldin bera lehenic eman ezpadaquigu

M. Baina etzaicu guri eman bere burua heriotara eman vkan duenean, gu herioaren condemnationetic deliuraturic bere Aitari reconcilia guiençonçat?

H. Hori eguia da. Baina eztugu horrez asco, baldin hura orain recebi ezpadeçagu, haren herioaren eta passionearen fructua eta verthutea gueuroc baithan sendi deçagunçát.

M. Eta recebitzeco manera fedez da?

H. Bay: eta ez solament sinhetsiz ecen hura hil eta resuscitatu dela, gu herio eternaletic deliuraturic, vicitze eternala irabaz lieçagunçat: baina are sinhetsiz ecen hura gutan habitatzen dela, eta burua bere membroequin iunctatua den coniunctionez eta iunctaduráz iunctatua eta gurequin bat eguina dela, coniunctione hunen verthutez bere gratia orotan participant eguin gaitzançat.

Ministrea.

Eta communione hori ezta Cenán baicen eguiten?

H. Bay aitzetic: ecen Euangelioaren predicationeaz-ere Christ communicatzen çaicu, S. Paulec dioscun beçala, ecen haren gorputzeco membro garela, haren haraguitic eta haren heçurretaric: berac-ere erraiten draucu, ecen hura dela ogui vicia, cerutic gure arimén hatzeagatic iautsi içan dena: eta gu bat garela harequin, hura bere Aitarequin bat den beçala: eta berce hunelacoric asco.

M. Cer dugu berce gauçaric Sacramenduan, eta cer berce probetchuric ethorten çaicu?

H. Haur bay behinçát: erran den communione haur confirmatzen eta augmentatzen baitzaicu. Ecen eguiazqui Iesus Christ bay Baptismoan, bay Euangelioan communicatzen baçaicu-ere, eztugu ordea ossoqui recebitzen, baina partez.

M. Cer dugu bada sommarioqui oguiazco signoan?

H. Aditzera emaiten çaicu, ecen Iesus Christ gure Iaunaren gorputza, gu Iaincoarequin reconcilia guençançat, behin guregatic sacrificatu içan den beçala, orain-ere hura bera guri emaiten çaicula, certifica gaitecençat ecen reconciliatione hartan participant garela.

M. Cer dugu mahatsarnoazco signoan?

H. Christec, nola behin bere odola issuri vkan baitu gure bekatuén pagamendutan eta gure redemptionearen preciotan, hala hura orain-ere edatera emaiten çaicula, handic guri ethorteco çaicun fructua sendi deçagunçat.

M. Hire repostarén arauez, Iaunaren Cena sainduac haren herio eta passionera bidaltzen guiaitic, hartaco verthutean participa eta communica deçagunçát.

H. Hala da eguia. Ecen orduan eguin eta complitu içan da sacrificio bakoitza eta perpetuala gure redemptionetan. Eta ezta deus guehiagoric, harçaz gaudi gaitecen baicen.

M. Beraz Cená eztuc, Iainco Aitari bere Semearen gorputzaz oblatione eguin lequionçát, ordenatu içan.

M. Ez: ecen officio hura appertenitzen cayonic ezta hura bera baicen, ceren hura baita Sacrificadore eternala. Ecen ezgaitu manatzen haren gorputza offrenda deçagun, baina solament recebi deçagun.

Ministrea.

Cergatic bi signoz vsatzen dugu?

H. Hori Iaunac gure infirmitateagatic eguin vkan du, aditzera eta eçagutzera ligunçát, ecen eztela hura gure arimén vianda solament baina edari-ere badela hura baithan berean gure içate eta hacitze spiritual gucia bilha deçagunçat, eta ez bercetan.

M. Guciéc bardinzqui vsatu behar dugu copaco bigarren signo hunez?

H. Bay: Iesus Christen manamenduaren araura, ceinen contra neholetan-ere ioaitea ezpaita sori.

M. Cenán ala dugu simplequi erran diraden gaucén testimoniagea, ala eguiazqui eta realqui hartan emaiten çaizquigu hec?

H. Iesus Christ gure Iauna eguia bera denaren gainean, ezta dudaric, Cenán eguiten drauzquigun promessac complitzen-ere eztituen, eta figuratzen draucuna, verificatzen. Bada, nic eztut dudatzen, hitzez eta signoz testificatzen draucun beçala, eguinez-ere bere substantia proprian participant eguiten, ezgaituen, berequin vicitzeco vni eta bat eguin gaitzançát.

M. Baina hori nolatan eguin ahal daite, Iesus Christen gorputza ceruan, eta gu oraino iragaitzez beçala lur hunetan garenaz gueroz?

H. Hori eguiten du bere Spirituaren verthute miraculoso eta comprehendi ecin daitenaz, ceinec lekuz separatuac diraden gauçác bat eguiten baititu.

M. Beraz hic eztuc aditzen gorputza oguian barna dela, ez odola mahatsarnoan.

H. Ez: baina aitzitic contrariora, baldin signoén eguiáz Sacramenduan gauditu nahi bagara, goiti cerura gure bihotzac altchatu behar ditugu, non baita Iesus Christ bere Aitaren glorián, eta nondic ethorteco baita, beguira-ere gauden beçala, gure redemptionetan: eta alfer bilha ahal gueneçaque element corruptible hautan.

M. Beraz hic actitzen duc ecen Sacramendu hunetan bi gauça diradela: ogui eta mahatsarno material ikusten, hunquitzen eta goçatzen ditugunac: eta Iesus Christ Iauna, ceinez gure arimác interiorqui hatzen baitirade.

H. Eguia da: etare hambatetarano non gure gorputzén resurrectionea-ere hartan, quasi erresac emanic beçala, confirmatzen baitzaicu: hec vicitzeco signoan participant eguiten diraden becembatean.

Ministrea.

Cein da Sacramendu hunez eguiazqui vsatzeco forma?

H. S. Paulec erraiten draucuna: Hartara dathorren baino lehen guiçonac phoroga deçan bere burua.

M. Eta certan bere burua phorogatu behar du?

H. Examina deçan bere burua, eya Iesus Christen eguiazco membro denez.

M. Cer signoz hori eçagut ahal leçaque?

H. Baldin eguiazco fedea eta penitentiá baditu, baldin bere hurcoari eguiazco charitatez on badaritza, eta baldin bihotza gaitzerizte, rancore eta diuisione orotaric chahu badu.

M. Baina fedeac eta charitateac perfect içan behar duté?

H. Bata eta bercea behar dirade içan eguiazco eta ez hypocrisiazco, baina halaco perfectione baten vkaitea, non cer erran eztén, guiçonén artean mundu hunetan gareno ezta eridenen. Eta Cena-ere alfer ordenatu içan çatequeen, baldin guciz perfect diradenac baicen haren recebitzeco capable ezpalirade.

M. Beraz imperfect içanac ezguiaitic empachatzen hartara ioaitetic.

H. Baina contrariora, baldin imperfect ezpaguina, Cená ezlaquidigu deus probetcha: ecen gure imperfectionén eba infirmitatén aiutatan içan behar da hura.

M. Bi Sacramendu hauc eztaude berce finetara beha?

H. Bay: ecen gure professionearen eta Christinotassunaren merca-ere badirade: erran nahi dut, ecen heçaz protestatzen eta testificatzen dugula nola Iaincoaren populu eta Christino garén

M. Nolaco edo cer estimatzeco liçate Sacramendu hauçaz vsatu nahi ezluqueena?

H. Ezliçate Christinotan-ere eduquiteco, ecen eztu halaco eracutsi nahi bere burua, hala eguiten duenac, aitzitic Iesus Christ desaboatzen eta vkatzen beçala du.

M. Baina asco da bay bataren eta bay bercearen gure vici gucian behin recebitzea?

H. Baptismoa ezta behingo baicen ordenatu, eta ezta sori behin baicen recebi dadin. Baina Cenaz ezta hala.

M. Eta cer differentia da?

H. Baptismoaz Iaincoac adoptatzen eta recebitzen gaitu bere Eliçara. Eta recebitu gaituen ondoan Cenáz testificatzen eta declaratzen draucu, ecen bethiere haci nahi gaituala.

Ministrea.

Nori eman çayo Batheyatzea eta Cenaren administratzea?

H. Eliçán iracasteco cargu publicoa duteney. Ecen elkarri datchetza. hitzaren predicationea eta Sacramenduén administrationea.

M. Scripturaz hori eracuts ahal ecaque?

H. Bay errachqui-ere: ecen gure Iaunac batheyatzeco cargua, specialqui bere Apostoluey eman vkan cerauen, hitzaren predicatzecoa beçala: eta Cenaren administrationean, haren exempluari garreitzan manatu gaitu. Eta declaratzen draucute Euangelistéc, ecen Cenaren distribuitzean berac ministre publicoaren officioa eguin vkan duela.

M. Baina Sacramenduén dispensatzeco eta administratzeco cargua duten Ministréc, discretioneric batre gabe, recebitzeco dituzte hartacotzat presentatzen diraden guciac?

H. Baptismoaz den becembatean ceren haourrey baicen egungo egunean ezpaitzaye hura administratzen, hartan discretioneac eztu lekuric. Baina Cenán gogoatu behar du Ministreac ez emaitera, indigne dela nehorc claroqui eçagutzen duenari.

M. Ceren ez?

H. Ceren bercela emaitea, Sacramenduaren profanatzea eta desohoratzea baicen ezpailiçate.

M. Bada Iesus Christ Iaunac Iudas recebitu cián, gaichto eta indigne bacen-ere.

H. Ceren haren gaichtaqueria oraino estalia eta secretu baitzén, ecen Iesus Christ Iaunac baçaquian-ere, bercéc deus etzaquiten.

M. Cer icanen da bada hypocritez?

H. Ministreac indigne beçala ecin iraitz ditzaque hec: baina iguriqui behar du, Iaunac hayén gaichtaqueria campora deçaqueno.

M. Eta baldin cembeit indigneric eçagutzen badu, edo hala aduertitu içan bada?

H. Eztate hura asco halacoén iraizteco baldin phorogança sufficientic ezpada, eta Eliçaren iugemendua.

M. Beraz horrelacoén gainean behar dic den cerbait gobernamendu eta politia Eliçán.

H. Hala da: baldin Eliçá bide beçala reglatua bada: eta hartacotzat personage deputatuac eta ordenatuac behar dirade, hel ahal litezqueen scandaloén gainean veilla eta gogoa deçatençát: eta halacoéc, capable eta sufficient eridenen eztiradenac, eta Cena saindura Iaincoa desohoratu gabe, eta fidelac scandalizatu gabe ecin recebi daitezquenac, iraitz ditzaten.

Catechismearen fina.

 

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera