LEHENAGOKO

 

                                                       

ESKUALDUNAK

 

 

ZER ZIREN

 

 

 

 

 

 

 

 

PREFAZIOA

 

 

 

 

 

Irakurtzale maitea,

 

 

Huna liburu bat atseginekin eta probetxurekin irakurt dezakezuna. Diot irakurturen duzula behar bada atseginekin, zeren huntan zure izpirituak edirenen baitu ongi lakhet dena, bai gure begieri, bai gure gostuari, erran nahi dut gauzaz khanbiatzea.

Egiaz lekhu bat, herri bat ederra zauku, nahi bezenbat aberats izanik ere, ez bada dena alhor, dena mahasti, phentze, etc; bainan balin badire han horietarik guzietarik: landa, mihatze, sorropila, othar, xara; oihan, patar, erreka, ordoki, haran, mendixka eta mendiak.

Bai, toki baten edertasuna horiek orok egiten dute. Gisa berean, bazkari edo aphairu on bat eman nahi duenak, behar ditu egin arazi anhitz jateko suerte, gostu bera izanen ez dutenak; bainan direnak izanen batzu eztiak, bertzeak biziak, zenbait gaziak, bai eta bertze zenbait saminak edo pikantak.

 

Berdin liburu hau leithuko duenak arraposki eta behar den khasua eginez, huntan hantzemanen ditu uste ez zituen gauza frango, pullitak, hunkigarriak edo bitxiak, irriegingarriak, bederen batere elgar ez iduriak.

Hemen irakurtzaile batek baino gehiagok galdeginen dautate heia khondatzen ditudan ixtorioak egiak direnez.

Kasu egin dezatela orok galde horren errepostuari. Bai, ene liburuko ixtorio guziak, bainan guziak, funtsera joan eta, egiak dire. Bakharrik ditut izenak khanbiatu edo ditut gizon bakhar baten bizkarraren gainean eman bertze askori gerthatu gauzak. Zenbait aldiz ere ditut gerthakari heiek pixka bat antholatu.

Norbaitek balinbadu zerbaitez dudarik, jin bedi enegana: nik erranen dakot noiz, non eta nori gerthatu izan den holako edo halako gauza.

Bertze norbaitek daut erranen zer xedetara egin dudan liburu hau edo ager arazi denboran huntako kapituluak[1].

Hari diot ihardetsiko aski duela ene liburu guziaren ikhustea edo kurritzea.

Lehenagoko Eskualdunak ezagut araziz, ez dut bertzerik xerkhatzen baizik ene denborakoak izan diten heien atzinekoak bezala.

Laborari etxeaz eta laborariez naiz lehenik mintzatu, zeren uroski orai artean Eskualdunetarik gutiz gehienak laborariak izan baitire, eta laborantza baitzaut, hala den bezala, apheztasunaz kanpo, estatuetan ederrena, eta oro khonda hoberena, nahiz ez den aberatsena.

Ez da bethi, ez eta nihoiz, orok badakigu, aberatstasuna herekin dakharkeena gizonari zorion egiazkoa. Beraz, gauza guziak ongi phisatuz, entseia gaiten egia horren ongi konprenditzera, eta ez dugu laborantza utziko laster aberasteko esperantzan.

Orokatik ere nehork ez du ukhatuko, ahal direla laborariak jeneralean, bertze asko ez bezala, Jainkotiarrak, Erlijionearen alde direnak, bai eta gizonetan zuzenenak, leialenak, hitz batez berthutosenak.

Ene liburuan erran dut nola heiek ere zeihar daitezken bide onetik, eta zer ondorio dituzten heien hutsek, naturalki edo Jainkoaren gaztiguz.

Hirur azken kapituluak zertako izan diren eginak dire naski zenbait espantituko.

Bizkitartean nehork ez du zeren estona: hetarik bat mintzo bada azti batez eta haren filuskeriez edo tronperiez, denbora berean han erakusten da zer khasu egin behar den hura iduriez, bai eta heiek emaiten dituzten gaitzen sendatzeko erremedioez.

Kapitulu hark baditu oraino konseilurik zuhurrenak, zoinen segitzea on izanen baita zozoki ez enganatua izaiteko.

Bertze bat dut aditzen, dioelarik: Zertako mintzo da pilotaz, dantza jauziez eta dantza khordaz? Ba othe zen arrazoin seriosik gauza horietaz mintzatzeko?

Bai, naski baziren, eta ongi segi ni, ixtant batez. Pilota izan da egundainotik Eskual-herriko muthil gazteak gehienik beiratu izan dituena errortzetik asko bizio eta desarrimuetan.

Dantza jauziek eta dantza khordak ezagut arazten daukute, deusek baino gehiago, 13. kapituluan erran dutan bezala, zenbat handia zen gure arbasoen modestia eta delikatasuna, oraino pagano zirelarik, edo ebanjelioko argia errezebitu aitzinean, bai eta heiek izanen zuten higuintza eta arbuioa egundo gure dantza tzarrentzat eta bertze itsuskerientzat.

 

 

Azkenik dute beharbada uste izanen jende batzuek imixil edo zentzu eskas aire bat bederen banuela egin dudanean azken kapitulua, orai duela hirur edo lau ehun urthe gure herrietan izan ziren sorginez.

Ixo, ixo, ez zaut batere iduri burua xilo nuela kapitulu hori egitean, ez bertzeak iskribatzean.

Alde batetik, nehori ez du kalterik egiten egiaren jakiteak, baliz ere egia hura hirur, lau mendez xaharra.

Bertze alde batetik, on da, eta arras on, jakin dezagun, eta orhoit gaiten, denbora guzietan, ongia eta gaizkia gudukatu direla, nola onak gaixtoen kontra bethi ikhusi baitira.

Kapitulu hunek, bertzek bezala, izpirituak argi ditzazke, eta huni esker konprendi daiteke, zerbait bederen, gure egunetan erraiten diren gauza batzuez, zoinak deitzen ohi baitire frantzesez magnétisme, spiritisme, hypnotisme, eta heiekin magnétiseur, medium, hypnotiseur, etc.

 Orai duela hirur hogoi urtheren ingurua autor handi eta justoki famatu batek zion[2] norbaitek ez duela, bai eta ez bada, ukhan behar anhitz liburu jakinsun izaiteko; bainan aski dituela hetarik zenbait ongi hautatuak.

Nik bertze gisa edo sentsu batean erranen dut Eskualdun batek bere etxean behar luzkeela bederen bost, sei, edo zazpi, zortzi liburu eskuaraz: Testament zaharreko liburua, ez hatik testament zaharra bera, den bezala, non ez den notatua eta behar den bezala aprobatua, gero behar ditu ukhan Jesus-Kristoren Imitazionea, Meditazione-ttipia, egun liburu baliosa deitzen dena, Aita Arbelbide, Hasparneko misionesten superioraren liburua Bokazioneaz, Aita Bazilio benediktanoaren Sainduen biziak, etc. Liburu hok oro dire osoki edifikagarriak, eta arras gai direnak Jainkozko gauzetan finkatzeko.

 

Hauien ondotik nahi ninduzke ikhusi oraino etxe bakhotxean, guziz, trebe edo arras makhur diren buru batzuen xuxentzeko, framazonez mintzo den liburu ttipia eta presenteko liburu hau, Lehenagoko Eskualdunak zer ziren.

Ez dezaket akhaba prefazio hau, eskerrak bihurtu gabe hemen, bihotzaren erditik, gure Eskual herriko aphez guziz argitu, izpiritu zorrotz eta xuxenena duen bati, nahiz ez dudan deusik erranen haren berthute eta kalitate ederrenez. Eskuara, gure lenguaia ederra, osoki maite duelakotz eta hura luzaz kontserba dadientzat gure artean, nahi izan du, Jaun errespetagarri harrek, liburutto hau emana izan dadin publikoaren eskuetarat, hala nola jadanik ager arazi baitu goraxago aiphatu liburuxka, Framazonak.

Uste gabez, utzi badut lerratzerat, liburu huntako kapitulu zonbaitetan zerbait huts Eliza Ama sainduaren erakuspenen arabera ez denik, lehenik, nihaurek ditut heiek kondenatzen, eta prest naiz Autoritateak eneganik galdeginen dituen sumizione guzien egitera.

 

 

 

 

 


Eskual-Herriko usaiak zer ziren

orai duela hirur hogoi urthe

I

Karakoetxea

Baxe-Nabarreko herri ederrenetarik batean bazen laborari etxe handi bat, Karakoetxea deitzen zutena, zeren baitzen egiazki izen hori ongi zohakona, zenaz geroz urrundanik ageri, toki aski gora batean.

Etxe haren aitzinean zen baratze bat biziki ederra. Haren segidan ziren bi landa handi, urthe guziez ikhusten zirenak, aldizka, bat ogiz eta bertzea arthoz estaliak.

Etxe gibelean hedatzen zen urrun phentze bat hanitz gizena, hirur, lau aldiz urthe bakhox pikha zaitekena.

Heguako phartean, eskuinetarik, ageri zen xara bat xarmanta eta ipharreko aldean, otharra, hedadura handitakoa, nahiz othez, nahiz iratzez bethea.

Urrunxago ziren bi mahasti, sagardegi bat, eta heien lakoa, mahats arno xuriaren eta gorriaren, bai eta sagar arno eztiaren egiteko.

Gero ziren gaztenategia, hariztegia, ameztegia, bai eta ardien borda.

Borda hartan zituen arthatzen, artzainak, urthe guziez, axuriak edo bildotxak, anxuak, ahariak, ardiak, bere marroekin, ahuntz mulzo bat, bere akherrarekin.

Karakoetxearen aldean zen lehengo etxe zaharra bordariarendako, bizitegi batekin.

Aiphatu denbora hartako etxetier edo bordaria zen Leon, Aines, bere emaztearekin, eta aita-amak bezalako, hirur seme, bi alaba, hazkar eta prestuekin.

Etxe zaharrean zauzkaten orduan kabala guziak: idi, behi, ergi, miga, eta aratxeak.

Establia ere han zen behorraren, zaldiaren, mandoaren eta astotto batendako.

Establiaren aldian zen oraino bortha aitzineko hazinden tokia, eta haren gainean oilategia, orduan bethi ongi poblatua zena, xitoz, oilaskoz, oilandaz, gaphoinez, oilo multzo batez, bere oilar handi, gorri ederrarekin. Gisa berean establiaren ondoan ziren antzarategia, ahatetegia; heien gainean pulinden lekhua, eta finean, oro baino gorago, urxotegia. Barrukiaren eta establiaren gainean zen sabaia, erran nahi dut belhartegia eta sorhotegia.

Karakoetxeak bazuen bere eihera, bainan eiherek askotan abantail edo mozkin guti dute etxeari ematen, ez badiote kalte gehiago egiten, ardura galdegiten dituzten gastuez, urak egiten dituen desarrimenduen xuxentzeko, nazen erreparatzeko, zalhien berritzeko, artho eta ogi harrien khanbiatzeko.

Karakoetxearen lehen auzoa zen Hegiederrea. Handik bazabilan, egun guziez jornalean, atso zahar bat, azkarra, fierra, zankharra, zoina deitzen baitzen Xobadin.

Erreboluzionea hasi zenean, jadanik neskatoko handia egina zen, eta bazazkien denbora triste hartako mila gauza izigarri eta hunkigarrien khondatzen, arratsetan supasterrean, ardatz bat hari zuelarik iruten.

Arras moda zaharrean beztitua zabilan. Bi hanketan ezartzen zituen, zaien azpitik, lehenagoko sakela handi, bakhotxak lakha bat artho jasaiten zutenak.

Atso hari behatzen bazakoten bizkarrari eta gerriari behera, ez zuen guti iduri Baigorri Oronotzeko3 Irisarri Ospitaleko 4edo bertze laborari etxe batzuetako gibel zabal batzueri, hain zelakotz, etxe horiek bezala, gibeletik, largoa, zabala.

Burukoa zabilan, ez beheiti, ez à côté, edo sahetserat, bainan joan den mendean Eskual herriko emaztek zabilaten bezala, zoinek, buruko buztana dilingan uzteko ordean, doblatzen baitzuten buru gaineraino, halako maneraz non buru kaskoko ile gris edo xuriak ageri baitzazkoten.

Xobadin, ixuraz biziki borthitza zen; bainan errealki presuna zuzena, fede handikoa eta Erlijioneari zinez estekatua zela bazakiten, ezagutzen zuten guziek.

Egun guzia kanpo lanetan, eta arratsetan iruten ariz zeraman Xobadinek bere bizia.

Karakoetxeko bigarren auzoa zen Ithurraldea; hola deithua, zeren baitzuen hurbil ithurri bat net ona, arras freskoa. Lurpez, teiletan ekhartzen zuten ur hura Karakoetxeraino. Ithurraldean bazen dendari bat Kattalin deitzen zena. Ez zen Xobadin bezain zaharra; bainan nihork ez dezake, hiruetan hogoi urthe iraganez geroz, erran gazte dela.

Kattalinek kopeta ximurtua zuen; hortzak ere zituen gehienak galduak; bizkitartean zalhu eta lerdenki zabilan. Bere buruko xuriarekin, eta bere kolore freskoekin, hura ikhuseta, orok zioten atxo xahar pollit bat zela.

Hori baino hobeago zena harendako, Kattalin zen osoki Jainkotiarra, debota, karitatez bethea, sekulan nihorez gaizki mintzatuko ez zena, orori zerbitzu bihurtzera bethi prest zena.

Hitz batez, guziek errespetatzen eta maite zuten Kattalin, eta atseginekin zuten errezebitzen beren borthetan eta ezagutzen zuten etxe guzietan.

 

 

 

 


II

Karakoetxeko familia eta hango sehiak

 

Karakoetxeko auzokoez mintzatu onduan, arrazoin gehiagoz behar naiz mintzatu Karakoetxeko jendez-berez.

Lehenik dut erranen hango artzain zahar Josepek bazituela hirur hogoi eta hemezortzi urthe, eta han baitzen zortzi urthetan jina, ikhusi zituen, hirurhogoi eta hamar urthe hetan, etxeko zahar guziak hiltzen, eta gazte guziak sortzen, bai eta Tristant, nagusia bera ere.

Josepi guziek zu erraten zakoten eta hark orari hi, to, eta no. Margarita, etxeko neskatoa, gazteagoa zen, nahiz harrek ere bazituen berrogoi eta zortzi urthe, eta hogoi eta sei han zela.

Errana da: Gathu zaharra eta sehi zaharra etxean maiz poxolu direla.

Erran hori ez zen Josepentzat baino gehiago Margaritarendako, ezen familiakoa izan baliz bezala zakoten, hari ere behatzen, zeren gisa hartan baitzituen bethi hartu etxeko intresak.

Margaritak zituen egiten egun guzietako lan arruntenak: ur kharreatzea, hazinda beltzeri jatera ematea, xurikiten egitea, etc.

Bazkal ondoan kanpo lanetan arrarazten zuten eta denbora xarretan eta arratsetan, iruten. Behar dut ere erran irule handi bat zela.

Piarres muthila, hogoi eta bost urthetako gizon gazte on hazkar bat zen, ongi irri egitea maite zuena, guziz aiphatu dendariaren eta atsoaren gostuz.

Erran behar dut hatik Xobadinek ez zakola sekulan barkhatzen Piarresi, eta azken hau behar zela ixildu, zenbait hirritu egin ondoan, irri zuri bat zakotelarik ezpainetan ikhusten.

Karakoetxeko familiak bazituen lau presuna.

Etxeko alaba, Maria, zen hemezortzi urtheko neskatxa propi bat, seriosa, modesta eta egiazki gisakoa.

Jadanik bazakien, ez dut erranen bere buruaren maitharazten, bainan hori baino hobe dena, orotaz errespetarazten.

Bere gradoari zohakon bezala, erran nahi dut etxeko alaba handi gisa, bethi ongi emana zen; bainan nihork ez zezaken erran haren aphaindurak izariz goragokoak zirela, edo zela hura urgulusa bat.

Egundaino nihork ez zuen ikhusi haren buruko ilerik.

Egia da ez zela oraino jina egungo moda apho ergel bat, zoinaren segitzeko emakume imixil batzuek atxikarazten baitute bere kaskoaren gainean, bost iskilinbez, bere gisako mokanes izpi, izpi bat, ez dakit nolako eta zenbat papiloten erdian.

Joannes-Baptista, etxeko primua, gizon gazten modela zen, othoitzeko eta laneko zuen gostuaz, nola arinkeria guzietarik urrun egoiteko zuen arthaz.

Ilhabete guziez, edo maizago, bai eta urtheko besta buruetan hurbiltzen zen sakramenduetarat, nehork erran gabe.

Geaxane, etxeko anderea, bethi etxean zagon, bere lanetan, non ez zohan zonbait aldiz plazarat zerbaiten erostera.

Bazakien ederki jenden errezebitzen; bainan ez zakon laket auzoetarat juatea berriketa, edo solasean alferki oren osoen iragaitea.

Igandetan, elizarakoan, edo elizatik etxerakoan, ikhusten zen erregina baten pare, ongi aphaindua, urhe kurutze handi bat papoan, bere esposeko erhaztuna erhian, mantalet eder baten barnean, ondoan zuela bere alaba Maria, hura ere mantalinaz modeski estalia.

Inguruetako probe guziek bazakiten Andere Geaxane zein zen karitatosa, eta hari ziren gogotik beren behar orduetan adrezatzen.

Eskalerik jiten bazen haren borthara, ez zakon, Andere Geaxaneri, aski ematea ardit bat edo bi artho buru ttipi; bainan emanen zuen jateko puska bat.

Eguerdi iria bazen, ez zituen igorriko pobreak heier eman gabe azieta bat salda, bertze zerbaitekin, nola baitzuen ere pobre eskale bereri gabazko atherbea ofritzen.

Hitz batez, Andere Geaxanek zituen goseak asetzen, buluziak beztitzen, eriak soleatzen, beharrak laguntzen.

Morde Tristan, etxeko jauna, zen gizon bat zentzu oso eta arrazoin handitakoa, bai eta zuzena, leiala.

Erraten zuten bezala, denbora hartan, Tristanten hitzak balio zuen paper markatua.

Haren kartiereko bertze gizonek ez zuten heren makhurren xuxentzeko bakezko juge beharrik. Tristant zen heien egiazko jujea eta zuzenki baketzailea.

Orok ere zuten laudatzen haren bihotz ona, jenerosa. Hartakotz, belhar edo ogi sartzetan, edo bertze behar orduetan, aise zituen hatzematen, zenbait baso arnoetan truk, esku kolpe bat emanen zakotenak.

Konparatu ahal izan badugu Andere Geaxane erregina bati, berdin aise edo hobekiago erran dezakegu Tristantek zuela errege ttipi bat iduri.

Ikhustekoa zen besta egunetan, bere makila ozkatu, ferratu, gorria eskuan, nola zohan majestateekin.

Xapel luzea zuen buruan; haren bilo lokhaina zen legun leguna, gaztean belx, gero gris eta azkenean xuri xuria.

Bizarra zuen arras pikatua, eta ez egungo modan, akherrek bezalako mustaxa batekin.

Abitu luzea, aztaleraino, zuen ekhartzen bestetan, edo jaketa largoa5 bere hegal zabal eta sakela handiekin.

Barneko gorri gorri batek, bere botoin urhestatuez zerratua, bainan idekia gainean, uzten zuen papoan agertzera athorra, xeheki lisatua , eta elhurra bezain xuria zena.

Haren galtza motxak, edo zarabilak , ziren balus finez eginak, eta bi bula zilharrezkoz estekatuak iztazainen   gainean.

Bertze bi bula largoagokoak ematen zituen zapeten gainean.

Galzerdi pare gris, perlatu batek zazkoten estaltzen denbora hartako jauneri zango sagarrak, eta baldin zango sagar heiek baziren meheak, atabala xiriak bezala, etxeko andrek bazakiten heien lodi eta eder ezartzen, istupattoa emanez galzerdien barnean, behar zen bezenbat.

Orduko arropa horien ororen gainean emanez gerriko zetha zinta fin, largoa eta gorria, jakinen duzu, irakurtzale maitea, zoin ederrak, zoin elegantak ziren bere beztimendekin lebengo gure etxeko Jaunak.

Denbora hartan Karakoetxean bazen aphez bat, Espainian sorthua, Zuharamurdin; bainan zoinaren aita Frantsesa baitzen, Karakoetxe hartako bereko seme.

Beraz Tristanten lehen kusia zen; bainan Tristantek Karakoetxe bazuen sinatzen, gure aphezak, bere herriko lenguaiarat itzulirik izen hori, Garakoitz zuen izkiribatzen.

Salamankako eskola famatuan estudiatu zituen filosofía eta teolojia. Hiri sabant hartan egon ere bide zen luzaz.

Hartakotz zen naski nekez mintzo bere herriko eskuaraz beraz, eta ariago gureaz.

Nola espainolerat aise lerratzen baitzen, eta maiz eta ardura baitzuen ahoan Con que, Con que, kartierreko jende maliziosek Morde Konke zuten izendatzen.

Izengoiti hori ez zakoten batik berari erranen; aitzitik orok zuten errespetatzen, zeren orok maite baitzuten.

1823an, Ferdinand VII.a, Espainiako erregea, zutenean framazonek, momento batenzat bere tronutik khendu, Morde Garakoitz haren phartekoa baitzen beroki, ezin sofrituz Español batzuen gaixtakeria, jin zen Franziarat, bere aita zenaren etxe ondorat.

Angulemako printze frantsesak, ehun mila gizonekin, Espainiarat juanik, berriz eman zuen Ferdinand tronuan; bainan hargatik Morde Garakoitzek ez zuen nahi izan itzuli Zugaramurdirat, eta Frantzian gelditu zen.

... Egunaren pharterik handiena.iragan ondoan ganberan, istudiatzen, iskribatzen, bere ofizioaren erraten eta bertze othoitzen egiten, gogotik zagon Morde Garakoitz supasterrean, afal ondoan Karakoetxeko bere ahaiden, bai eta ere auzuetako jende on eta prestuen ondoan.

Ez zen atsegin xumea jende horien guzientzat haren abotik aditzea istoriorik ederrenak, erakuspenik hoberenak eta solidoenak, konseilurik zuhurrenak, etsortarik sarkorrenak edo hunkigarrienak.

Morde Garakoitzek frogatzen zuen aiseki aphez ona etxe batean dela egiazki benedizionezko gizon bat.

Karakoetxeko primu Joannes Batistak eta Maria, etxeko alabak, osaba zakoten erraten, Bretoniako modan, nahiz bazakiten zela bakharrik heien kusia bigarren gradoan. Atseginekin zuten beraz ikhusten Morde Garakoitz supasterreko solasetan pharte hartzen, eta guk ere berdin irakurtuko ditugu haren ahotik atheratuko diren hitz zuhur eta doktrinaz betheak.

 

 

 


III

 

Lehenagoko Eskualdunen zuhurtasuna beren janean

Bethidanik Eskualdunak arrunki bizi izan dire.

Jadanik adin bat dutenek, ez ahal dute ahantzi zer orthunzak egiten zituzten beren haur denboran.

Gosalzeko edo haskariteko, komuzki artho ela xingar zuten, sori zenetan.

Balin bazen familian haurride mulxoa, guziak emanen ziren zartain baten inguruan, eta han bustiko zuten artho zerra xiortua, bai eta handik hartuko beren xingar tranxa arras ttipia.

Orzirale, larunbatetan, artho eta esne zuten ukhaiten.

Haurrek ez zakiten orduan galdegiten ez xokolatik, ez kafe-esnerik, ez eta esne sukrestaturik, non ez ziren eri.

Amen mainak erientzat ziren beraz bakharrik. Nor ez da orhoit aditurik erraten, bere adineko zenbait haurreri: «Nahiago nukek eri banitz gauza onetarik jateko?»

Haurrek haur elhe, bainan hola mintzo ziren, ez baitziren orai bezala gastatuak.

Bazkaria, haskaria bezain arrunta zen.

Haragi salda ez zen ikhusten etxetan besta-buruetan baizik, eta ez orduan ere bethi.

Kozinattoa, aza, ilhar eta lur sagarrekin egina zen orduko gehienen haragi zopa.

Gero salsa batetarik, edo jaki puska bat, zertarik nahi, arthoarekin, eta azkenean ogi ahamen bat, ahoaren garbitzeko: horra denbora hartako aphairu prinzipala.

Hola egiten zen, Eskualdun gehienen familietan, heiek izanik ere aise suerte batean.

Bai, orduko amek, zenbait aldiz aberatsek berek, bazakiten arroltze fritu baten bi, lau zatitan ezartzen, bi, lau haurrentzat.

Gasna ere hain mehe pikatzen zuten non haurrek erraiten baitzuten irriz amari: «Ama, gasna hunek argia pasatzerat uzten du, eta zu ikhusten zitut hau ezarririk ere begien aitzinean.»

Esnea giristinoa zela, erran nahi baita ongi bataiatua, zuten oraino irriz haurrek erraiten.

Zenbait aldiz amak behar ere zuen hau aditu: «Ama, egun behi beltxa (pearra) ongi deitzia izan da»; edo: «Ama! ur hunek esne guti du» eta ez esne hunek ur guti du.

Janaren araberakoa zen edaria, erran nahi dut ithurriko ur garbia eta freskoa zela maizenik orduko jenden arnoa.

Neguan balinbazen mineta, eta udan pitarra, sagar xiortuz egina, nihork ez zuen ametsik egiten bertze edaririk ukhan zezakela, non ez zen Eliza-besta edo bertze zenbait egun handi.

Pobreak egundainotik bizi izan dire, bazter guzietan, ahal duten bezala, eta pobrez behar dire aditu jende nekatzaileak.

Ezagutu dut hetarik bat, egun guziez peonzan zabilana. Diru guti zezaken aldara, aise da asmatzeko, bere jornal mehetarik, eta ez bide zuten harren haurridek ere harrek baino gehiago bazterrerat ematen.

Gure gizonak molsa hutsa bazuen ardura, bederen bethi zuen bere umor ona beiratzen.

Goiz batez, askaldu behar zuela, hartako orena ethorria baizen, hor abiatzen da, armairuak idekiz, zerbaiten xerkha, bainan ez du deus ere hatzematen, salbu artho erdi baten heina. Hartarik zerra bat pikatzen du eta gero badoha baratzera, arrosa baten bilha. Uda zen.

Beraz paratzen zauzu bortha aitzinean, here artho hutsa eta hotza esku batean, eta arrosa hertzean.

Handik iragaiten ziren ezagunetarik batek dio erraten: «Zer ari haiz Manex?

Manexek errapostua: Haskaiten ari naiz.

Ezagunak: Zer duk haskaiteko?

Manexek: Huna zer dudan. Denhora berean du arthoa ausikitzen eta arrosa usaindatzen...

Manexen herritik bi legua urrun den bertze herritto batetako Jaun Erretor ona deithua izan zen gizon adinetako eri batengana. Jaun Erretorak, bere ministerio saindua bethe eta, erran zion eriari, ikhusiz zoin ahul zen: «Behar zinuke xokolet prisa bat hartu.»

Eriaren arrapostua hau izan zen «Jaun Erretora! ez dut egundaino xokoletik jastatu, ez dakit beraz zer den, eta gure etxean ez dugu xokoletik.»

Jaun Erretorak igorri zakon prisa bat, eta hark ez bazuen sendatu gure eria, bederen erran ahal zuen Jaun Erretorari, biharamunean, xokoleta gauza ona zakola, eta behin bederen xokoleta harturik, juan zen mundu huntarik bertzera.

Oraino behar dut kondatu hirurgarren istorio bat, bertze lehen biak bezain egia.

Orai duela hirur hogoi urthe pasaturik, mendien artean anhitz kartier dituen herri batetako, nik ezagutu dudan Jaun Bikario bati erran zakoten urrun eri batek galdegiten zuela. Pensatuz gure Bikarioak ikustera zohan eria probea zaitekela, hartu zituen sakelan bi xokolet prisa.

Eman zituenean ohean eri zenari arimako sokhorrioak, nahi izan zuen ukhan zitzan ere gorphutzeko soleimenduak.

Beraz, eriaren emazteari eman zuen aiphatu xokolet prisa hetarik bat, eman zezon bere gizonari.

Emazte gaizoak, xokoleta emateko plazan xixatto batean urarekin, hor eman zauzun, xardina bat bezala, brasaren gainean.

Aphezak berak erakutsi behar izan zuen xokoleta nola egin beharzen...

Uroski egungo Eskualdunak gehixago ikhasiak gare eta eriek badituzkete zoinu edo artha bederen komunenak.

Orai aiphatu dugun denbora hartako pobrek ez zuten beren azken eritasunean berean phorru salda baizik.

Ez da guzia. Nola Eskual-herriko emazteri ez baitzitzeien iduri phorru saldan urinik eman zaitekela; hura bulta batez egosaraz eta olio gordein tinta, bat zuten aurthikitzen bethi zenbait ogi zopen gainerat, heiek trenpatu, baino lehen.

Horra, beraz, pobre erien orduko oilo salda. Lehenagoko Eskualdunak hoin meheki bizi gatik, konserbatzen zituzten bai beren osagarria, bai beren zalhutasuna, bai beren indarrak.

Zenbatak ere ez ziren heltzen adin handi batetaraino? Ez zen orduan batere arraro, non nahi ikhustea Eskual-herrietan, partikularzki mendietakoetan, lau hogoi eta zenbait urtheko presunak, bai eta lauetan hogoi eta hamar, hamalau, hamasei eta ehunetakoak berak.

Nihaurek ezagutu ditut, herri batean, bi emazte ehun urthe pasatuak zituztenak, bai eta ezagutu dut bertze batean ehun eta zortzi urthetako etxeko jaun bat, eta iduri zaut ikhusten dudala egun guziez bere azieta aza kozinaren husten, neguko denbora ederretan iguzkitara zagola.

Haren arreba ere ikhusi dut josten ari zela ehun eta lau urthetan.

Ez du anhitz, anhiz urthe, hil izan dela lau hogoi eta hamabi urthetan Eskualdun errespetagarri, eta pasatzean errateko, bere herrian zen gizon ederrenetarik bat.

Bada, giristino onen modela zen; gizon harrek luzaz egin izan zituen, urthe guziez, hi garizuma: bat guziek bezala, Bazko aitzinekoa, eta bertzea abendoa, Eguberriko bestarat preparatzeko.

Bizkitartean, herriz ere diot, bizi izan da lauetan hogoi eta hamabi urthetaraino.

Erran ditudan gauza hok guziek behar lauzkute konprendiarazi osagarriaren eta biziaren luzaz heiratzeko jan arrunta dela hoberena, harekin delarik erematen bizi erreglatu bat, eta dituelarik bakhotxak konserbatzen habituda onak.

Egungo egunean haragi frango iretsi nahi dutenak, gizenduko dire ederki, ez da dudarik, buxerian pikatuak izan behar balira bezala; bainan ez dute hortako gutiago sendituren asko eritasun eta infirmitate, hala nola odol kolpe, errumatisma, etc., etc.

Gehiago dut erran behar; erortzen bazeie bizkarrera, gizon lodi eta hain moldedun heier, sukhar malin bat, edo bertze gaitz serios bat, ikhusiko ditutzue krask hiltzen, edo dute, errana den bezala, laster leher eginen, eta gizenenek, leher eta zapart...

Konsiderazione hok akhabatuko ditut erranez zer irakurtzen dugun asko sainduen bizian.

San Romualdok, gazterik mundua utziz geroztik, bethi mehe egin zuen komentuan, eta hargatik bizi izan zen ehun eta hogoi urthe.

 

Jondoni Paulo ermitauak, bere azken hirur hogoi eta hamar urthetan, ez zuen jaten, egun guziez, bele batek ekhartzen zakon ophil baten erdia baizik, eta xoilki zuelarik edaten ithu- rri batetako uretik, halere bizi izan zen, hura ere, ehun eta hamalau urthetaraino.

San Simeon Stylita, hola izendatua, zeren ereman baitzituen berrogoi urthe kolona bezalako dorhe baten punta goran, hil izan zen ehun eta bederatzi urthetan.

Bertze Stylita batek ehun eta zazpi urthe bazituen hil zenean.

San Antonio handia, ehun eta bost urthetan, oraino arras azkar zen; bista ona zuen, eta bere hortz eta hagin guziak herekin zituen.

Ez naiteke mintza San Makario, San Paphnuzio, San Hilarion eta bertze ehun holako, luzaz bizi izan diren solitario sainduez. Bada guziek erran zezaketen hetarik batek egun batez erran zuena.

Norbaitek galdegin zion egun hartan heia zer jan zuen bere lagunekin.

Solitarioaren arrapostua hau izan zen:

«Egun jan ditugu ilhar biribil xaharrak belharrekin egosirik.»

Eta atzo zer jan zinuten?

«Atzo jan gintuen belharrak ilhar biribil xaharrekin egosiak.»

Eta herenegun?

«Herenegun ilhar biribil xaharrak belharrekin egosiak.»

Berriz ere diot, nahi badugu osagarri onean bizi luzaz, jan eta edan de.zagun xuhurki, edo izariz.

 

 


IV

 

Eskualdunen xinpletasuna heren beztimendetan

 

Mintzatu ondoan lehengo Eskualdunen arruntki bere buruen hazteko moldeaz, erran behar dut zerbait heien xinpleziaz beren beztimendetan.

On da jakin dezagun guziek beztimenda heien pharte bat edo anhitz berek egiten zituztela, familiako linja guzia bezala.

Lehenago, etxe bakotxean ereiten zuten lihoz, urthe guziez, landa puska hat, hango lurra ongi onthuz, ongi aphainduz.

Lihoari behatzen ziren lan guziak, salbu ereitea, emaztek eginak ziren. Emaztek zuten beraz lihoa garbitzen, atheratzen, urtharazten, karbatzen, orraztatzen, iruten.

Deus ez zen pullitagorik ikusteko, udaren hastean, liho landa bat baino, lili zenean, erdia berde eta erdia blu.

Liho landa, artha handirekin zen garbitua, lan hartan usatuak zirenez.

Gero, lihoa jiten zenean phondura, edo bihia eginik hasten hazen horitzen eta idortzen, atheratzen zuten lurretik, eta hedatzen phentze batean, gabazko izar ihitzak bai eta euriak trenpa zezaten. Hori deitzen zen lihoaren urtharaztea.

Behar zuten gero hura labe herotu batean ezarri karbatzeko. Karbariak hasten ziren beren lan erhautsezko eta arrabotsezkoan hameka orenak irian, eta ariko ziren argiraino, jendeak zagozkatelarik atzarriak bere azantz eta errepikaz.

Lihoa karbatu eta, behar zen orraztatu. Lan hau egitean, ematen ziren behex, lehenik kapita, marhea edo kalainka egiteko, istupa, artzainarentzat xamar, neskatuarentzat taulier, muthilentzat galtza edo pantalon egiteko.

Liho arruntenetik zituzten egiten, kotoinez bilbatuz, eta belx thindatuz, arropa horiek berak etxeko haurrentzat.

Primu onak, etxeko seme aberatsak, hola beztiturik, espartinak soinean, eta zinta gorri lenazkoa gerruntzean, fierki agertzen ziren igandetan, goizmezan, arratsaldetan plazan, pilota partidaren egiteko, edo hari beha egoiteko, bai eta hola zituzten ikhusten Donibaneko eta Hasparneko merkhatuetan, Garruzeko eta Heletako ferietan.

Berdin etxeko andre onak, herrietako anderegai aiphatuenak, berek irunak ziuzten zaia gris, edo erdia xuria eta erdia ximusez marratu batzuekin, joan ziren elizara, neguan espalakoineki, zango has,  eta udan unthuts, hil-herrietaraino.

Han sarthu baino lehen, ezarriko zituzten galtzerdiak eta zapetak elizatik atheratzean, lekhu berean heien khentzeko, eta jin bezala etxerat bihurtzeko.

Ez zuten orduko emaztek sekulan erranen zahartzean ikhusiko zituztela, heien gradoko gazte batzu hamabortz, hamasei liberako botinak soinean, takoin gora batzuekin, beren baithan diotela: «Nor gira gu»; nahiz badakiten arras ongi, bai eta bertzek ere, zor dituztela zapelainari, botina heiek, nola ere zor baidituzte botigetan eta naski sekulan ez pagaturen beren buruko-zetak, beren arropa erho eta farfailak.

Xobadin samur gorria paratuko zen ikhusi balitu bere denboran oraiko emazte batzuen aire sobera handi eta preziatua, eta gogotik khantaturen zuen lehenagoko khantu zahar ardura khantatzen zuena:

 

Papilotekin,

Xerra, doblekin,

Zaia luzekin,

Manthar  zarrekin!

 

 

Ez zen orai duela hirur hogoi urthe, xinplezia bakharrik jende komunekoetan; bertze herronkakoez  ere zen berdin segitua.

Orduan notarien, barberen, bai eta medikuen beren emazteak buruko mokanesarekin zabiltzan, eta ez bonet edo xapeletan.

Jaun hek berak kaxketarekin eta kamisola labur batekin ikhusten ziren.

Udako beroetan, pantalon nankin hori batzu soinean, gero zapeta eta galzerdi xuriak heiekin, merke eta beren aisean, halako jaun elegantak ziren!!!

Gure egunetan nahiago dute asko jende xumek beren izate guzia ekharri soinean, arropetan, ezen ez zerbait aldaratu urthe guziez, gero zer gertha ere.

Lehenagoko zaharrek arrazoin handiz erraten zuten on dela konserbatzea udare edo mandaritto bat, egarritzen denean ahoaren freskatzeko.

Hortakotzat orduko emazte batzuek ezartzen zituzten, berek egin zintura baten barnean, lerro lerro, hamar liberako eta hogoi liberako urheak.

Zinturatto hura ez zuten gerruntzetik khentzen ez gabaz ez egunaz.

Komuzki bost liberako zilharrak ematen ziren galzerdi luze batean, edo, mulzoan, Laphurdin kaikoa eta Baxenabarren kotxua deitzen den zurezko eta behi deizteko untzi batean.

Ah! oraiko neskaxek guziz, jakin bezate beren urhezko izkilinbez, taulier zethez, beren kasakez, beren botina gorez fier badire, heien aitzinekoek arrazoin hobeagoz fierrago zirela, berek iruten ariz, emeki-emeki egiten zituzten oihal phezez.

Ezkontzaz joaten zirenean etxetik kanpora, ikhustekoa zen armario eder eta handi baten barnean, heien linja, heien athorra oihalak, mihiseak, tafailak, zerbietak eta bertze gauzak.

Emaztetto heiek ez zuketen deusetan ere nahiko heien senharrek ez heien haurrek ekhar zitzaten kolorezko athorrak; bainan heientzat zituzten gogotik phikatzen, urthe guziez, aiphatu bere gazte denboran egin pheza fin eta xuri xuriak.

Goraxago, heien beztimendez mintzatzean, errateko utzi dut nola joan den mendean eta mende hunen hastean, hek egiten zituzten soin batzu ederrak, eta bederen hain azkarrak, non baitziren kasik finik gabekoak.

Diot zirela ederrak, bederen denbora hartako, ezen nor ez da orhoit zoin ziren brilantak, phartegorri, pharteblu, berde, xuri, beix eta bertze zer nahi kolore.

Azkarrak ere ziren, eta, erran dutan bezala, kasik ezin higatuak.

Xobadinek bazabilan berea hesta buru guziez, hirur hogoi urthe hartan, eta iduri zuen, orduan egina zela, hain zen ongi konserbatua.

Ez dakigu ala zurdaz, edo zertaz eta non egiten zen estofa kalamandra izena zuena.

Hainbertze hatz edo plegu handirekin josten zituzten zaia kalamandrak, non egin baitzezaketen sei, zortzi aldiz gorphutzaren ingurua.

Sekulan berriz itzultzen bada krinolinen eta kalamandren moda, ez da dudarik etxetako borthak beharko direla largatu; bainan orduan krinolina azpitik eta zaia kalamandra gainetik, ala fede, emazte bakotxa izanen da, Persako erregina edo Xinako inperatriza baten pare.

Irriak utzirik bazterrerat, mintza gaiten serioski.

Ez da arraro aditzea aita familiako batzu erraten ez diotela deus ere gisaz, aski irabaz beren emazten eta alaben tualetarendako.

Ehun aldiz arrazoin lukete gisa hortan mintzatzea, berek ez balituzte utzi hainbertze gostatzen diren moda ergel eta bitxi etxean sartzera.

Bertze orduz, ezagutu ditugun gizon batzuek hartuko zuten aihotza, aizkora, edo puda, aphaindura batzuen phusketan emateko.

Irakurtzen dugu istorioan nola Prusiako errege batek7, egun batez ikhusi zituen bere alaba printzesak, bai eta erregina bera, net ederki eta eleganki moldatuak perruker batez. Errege hori kolera handi batean sarthu zen; eho arazi zuen makila batez perrukier gizagaixoa, eta bere aitzinean phika arazi zezteien, arras, ileak bere alaba printzeseri.

Erregina, belhauniko eta ahuspez emana haren aitzinean, utzi zuen erraten zakoelarik: Zu uzten zaitut oraikoan, ez baita konbeni Prusiako erregina batek ukhan dezan kaskoa murriztua. Errege hura borthitzegi izan bazen, egungo aita batzu sobera uli eta sobera pello pharatzen dire.

Irakurtzen dugu oraino, Frantzian izan den errege handienetarik eta hoberenetarik bat8, haurra zelarik, uzten zutela zango has ibiltzera, Biarnes haren adineko lagunekin, Pabeko eta Coarrazeko inguruetan.

Errege hura atxiki balute, ttipia zelarik, buata baten barnean, kotoinez edo uataz inguraturik, ez zen gerlari kuraiez bethe eta akhiduren eta nekhen beldurrik ez zuen bat bilhakatuko. Lehenagoko beztimendez mintzatu ondoan, behar dut hitz bat erran orduko egoitzez eta mublez.

Gure aitzinekoen etxeek itxura ttipia zuten; bainan bazen heien barnean gauza; goraxago erran dudan bezala, galzerdi blu luzeak eta kaikoak urhe eta zilharrez betherik zauzketen armairu zolha edo bertze zonbait zokhoetan. Erraten ere zuten orduan holako etxean bazela oilo beltz, urhe errule bat, bai, egun guziez urhezko arroltzea egiten zuena. Kasik bethi etxe heiek ziren hetan zauden jendenak.

Gure aitaso-aniasoek zuten arrazoinekin erraten hobe dela lastozko etxola bat berea, ezinez jauregi bat bertzena.

Hek ez ziren khexuz biziko baldin ukhan balituzte teilatuko teila bezenbat bost liberako zor beren etxen gainean.

Egundainotik Eskualdunek maithatu izan dute garbitasuna; bainan khasu guti zuten egiten lehen edergailuez, bai eta moda berriko muble alfer edo iraupen guti duten batzuez.

Asko etxetako saloinetan eta sukhaldetan jarri behar ziren estranjerek, hartu behar zituzten, gure aitasoen aitasoek egin kadera zurezko batzu, zoinak belx beixa baitziren, eta dir-dir egiten baitzuten. Beraz, ez baziren guri eta goxo, bederen garbiak ziren.

Jainkoak agian luzaz idukiko du gure artean gure arbasoek zuten gostua, lehenik garbitasunarentzat eta gero xinpleziarentzat.

 

 

 


V

Zer ziren lehenago familia laborariak, bai eta

hetako aita-amak beren haurren alderat

 

Buruilaren azken egunetan, ez dakit segur zoin urthez, joan behar izan zen Kattalin, bere ahizpa Baxe-Nabarreko herri batean zagonaren ikhustera, eta han aste bat josten artzera.

Ahizpa harrek eta haren familia guziak atsegin handia zuten hura beren etxerat zenean ethortzen, nola zonbait egun maiteki atxiki eta, atsekabe baitzeien ikhustea phartitzen.

Uda bero eta eder baten ondotik, urthe hartan fruitu guziak goixtiar bide ziren, bai eta ere mahats biltzeak arras goizik egin zituzten. Komuzki Kattalinek mahats biltzetan egiten zuen Baxe-Nabarreko piaia. Josten arizanik bere ahizpa, bere iloba eta bertze ahaidendako, othoiztua izan zen juaitera hirur edo lau etxetarat, eta juan ahal zen hetarat, bakharrik hetako jende laborari onak ezagutzen zituelakotz.

Handik itzuli zenean, bazituen mila gauza khondatzeko, Karakoetxeko sukhaldean, berak ikhusiak edo bederen entzunez ikhasiak.

Beraz, hasi zen erraiten herri hartan eta bertze auzokoetan, badirela anhitz etxe on, zoinen izenak, bederen zonbaitenak, baitire: Goien-Etxea edo Etxe-Goihenia, Etxeberria, Etxehandia, Etxebeheria, Etxezaharria, Etxexuria, Elizaldia, elizondua, Uhaldia edo Ur-Aldia, Otsaldia edo Otso-Aldia, etc.

Horietako jende gutiz gehienak dire laboraran modelak. Bada bakhotxean haur multzo bat: bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamarretaraino, oro propiak, azkarrak, prestuak, Erlijioneko urhatser jarraikiak edo arras Jainkotiarrak.

Loria da heien ikhustea, goizetik arrats, beren aita-amekin, kanpo lanetan, landetan, phentzetan, otharretan, larretan, nola ari diren balioski, zalhuki, alegeraki.

Ez dute nahi sehirik batere, ez eta jornalaririk, salbu zenbait bakhar. Egun bat edo biga berantxago izanen bada ere, etxekoz-etxeko egiten dituzte lurren iraultzeak eta arhatzeak, ogi eta artho ereiteak, ongarristatzeak, jorratzeak; belhar ebakitzeak, idorrarazteak, barnean emaiteak; ogi epheiteak, sartzeak, joiteak, aphaintzeak; mahats biltzeak, lehertzeak, sagar arno egiteak; iratze eta othe phikatzeak, kharreatzeak, metatzeak, etc.

 

Aita eta ama uros heiek, beren haur maite guziekin dire haskaiten, bazkaiten, afaiten. Heiekin dute, orok betan, arratseko othoitza egiten, arrosarioa erraiten.

Ilhabetean behin bederen, edo maizago, badabiltza kofesatzen, eta dira ere usu mahain saindurat, hurbiltzen. Aise dute hola here artean bakea, bathasuna, deskantsua.

Jan arruntez haziz, beren larrua xinpleki estaliz, alferki deus ez xahutuz, egun guziez edo ardura zerbait aldaratuz, ez dute etxea gainbehera ikhusten dohala peko zolara.

Aitzitik heien izaitea baidoha emendatuz eta emeki emeki goratuz, antsiarik gabe dute ethorkizunari behatzen. Kattalin gelditu zenean mintzatzetik, Mariak zuen erran bere aldian, deusek ez duela gehiago iduri komentu saindu batzuetako bizi moldeari nola gisa hortan laborariek deramaten biziak.

Xobadinek ere dio.- Mariak arrazoin du, mila aldiz, eta nik ere ikhusten dut komentuetan eta laborari etxetan diren jenden artean, anhitz elgar egite edo elgar iduri izate: hetarik bat da, batzuek eta bertzek, autoritatearentzat duten errespetua. Debalde laiteke deusik gehiago erraitea gauza hortaz komentuetako habitanten gainean; bainan zer da ederragorik, laudagarriagorik, miretsgarriagorik, nola haurrek burhasoendako duten sumizionea, humiltasuna, obedientzia; bai eta familia bereko haurretan, gaztenek zaharrenendako duten amodiozko errespetu hura?

Kattalinek.- Jende onak, utz nezazue khondatzera zer ikhusi dudan oixtian aiphatu etxetan, eta partikularzki batean. Badire han bederatzi haur, nihaurek, lerro, lerro ikhusi eta khondatu ditudanak. Anderegea da lehenbizikoa. Hark bertze zortzi haurrider du erraiten hi eta no; bainan hari zortziek dakote ihardesten zu. Bigarren haurra da etxeko semea. Haren ondoko zazpietarik ez du adituko zu baizik, nahiz hark, bere aldetik, duen erranen zazpieri, anderegeak zortzieri bezala, hi eta no. Lege bera da segitua bertze gain behera heldu diren zazpieri. Bederatzigarrenak, neska baita, ez dezake beraz bertzetarik adi hi eta no baizik.

Usaia hori anhitz ederra iduritu zaut, eta desiratzeko da bethi edo luzaz iraun dezan.

Leonek.- Bazen lehen, bederen zenbait etxetan, usaia bat ez gutiago errespetagarria; hura zen haurrek beiratu behar zuten ixiltasuna bere aita-amen bai eta bere aitabitxi eta amabitxiren aitzinean, askotan xutik egon behar zutelarik.

Net ongi orhoit naiz nola etxe batean haurrak bazirenez ere ez zirela ageri aitatto heiekilan zenean. Kanpoan bazen, irri oihu eta arrabotsa frango egiten zuten. Agertzen zena aitatto borthan, ixil ixila ziren guziak gelditzen; aitatto heldu duk! aitatto hor dun!

 

Aitatto, sukhaldean sarthu eta, juanen zen su xokhora; haurrak, suphasterretik urrun, xutik, tint bat erran gabe egonen ziren.

Aitatto hura, gizon adinetako errespetagarri bat zen. Galtza motxak edo zarabilak soinean zabilan, artzain galtxoinekin. Izana zen, oinez, Jondonaakin9 bere gazte denboran. Urthe guziez, uztailaren 25eko ondoko igandean, hura eta haren adin bereko lau edo bost lagun ikhusiko ziren, meza nagusi aitzinean, hilberrietako khurutzera egiten den prosesionean, eta gero meza nagusian, arrain beharriz garniturikako pelerina ttipi batzu sorbalden gainean. Frogatzen zuten, beren gisan, lehengo eskualdunen fedea ez zela, oraiko askoena bezala, fede ahul edo arin bat, bainan zela hura fede salida, azkarra.

Tristantek dio.- Oraino haurrez mintzatzeko, mila aldiz errana izan da haurrak direla altxatzen diren bezalakoak, eta heien edukazioneko fundamenta edo zimendua dela, Jainkoaren beldurtasunarekin, beren aita-amen beldurtasuna, edo heien larderia.

Jeneralean, egungo burhasoak dira agertzen beren haurren alderat sobera flako, eta erran daiteke direla heier buruz egiazko uliak edo oilo-bustiak. Ez dira gehiago haurrak beldur aita- amendako, aita-amak dire beldur haurrendako.

Baditake batik bertze orduz zonbait aita eta ama ziren, behar bada, sobera borthizkoak, eta baditut bi ixtorio khondatzeko horren gainean. Ezagutu dut ama, emazte aphal aphal, xar xar bat, zituena bi alaba eta bi seme, bakhotxa bat eta erdi hura baino handiagoak.

Dudarik gabe haurren aita gizon larria izan zen. Hiltzen goizik, uzten zuelarik alharguntsa aiphatzen dudan emaztea, gorphutzez ttipia, bainan kuraiez, borondatez egiazki handia.Iduri zaut ikhusten dudala berrogoi eta hameka urtheren buruan.

Beraz, igande arratsalde batez, alaba gaztena sarthu zen etxean, ilhuna baino lehen, bainan amak nahi, eta hark erran zakon baino berantago.

Hemezortzi urthe zituen neskatxa hark, handia eta azkarra zen haritz-ondo bat bezala.

Amak utzi zuen, jin zenean, bere arropen khanbiatzera edo arrunten hartzera; bainan gero, lotzen zakolarik esku ezkerraz besotik, eta eskuinaz odakolarik jats gider bat, eman zaizkon bereak bizkarrean behera, behatzen zuelarik hari petik gora, ezen, berriz diot, alaba, ama baino phuskaz handiago zen.

«Gure ama, ona delarik, holakoa da», zuen erraiten neskatxa harrek zoinbait egunen buruan. Hanbat gaixtoago ene ahizpari eta eni, bai eta gure bi aneieri, ez baditugu egiten amak erranak, eta hak erran bezala.

Komuzki burhaso borthitzek haur humilak dituzte. Ene bigarren ixtorioa ez da lehena baino gutiagoa. Aita batez eta haren semeaz da mintzo. Azken hau ezagutu dut, eta haurra nintzalarik joaiten nintzan, elizan egiten zuen katiximarat. Kantonamenduko erretor zen. Gorphutz labur eta llodi batekin, erakusten zuen bazuela anhitz izpiritu, anhitz talendu, anhitz jakitate, bai eta karaktera bat bere aitak bezain handia.

Bera utziko dut erraitera zer gerthatu zitzaion hemeretzi, hogoi urthe zituelarik. Geroztik, hogoi eta hamar bat urtheren buruan, lakhet zuen oraino khondatzea bere ixtorio hau:

«Akizeko semanario handian nintzen, teolojiaren ixtudiatzen ari han, Baionako seminarios ez baitzen oraino idekia.

«Egun batez, ukhaiten dut letra bat etxetik, eta, ene ixtudioez buru guzia hartua, ez naiz presatzen aitari ihardestera.

«Joan ziren naski lau, bost, sei egun, aste bat, nik erreposturik egin gabe.

«Azkenean, goiz batez, galdegiten du aitak amari athorra xuri bat, erranez: Banoha Akizerat, gure semearen ikhusterat. Zinta gorria duela gerrian, eskualdun makhila ferratua eskuan, abiatzen da etxetik.

«Badoha gure herritik Donaphaulurat; handik Bidaxunerat; Bidaxunetik Peirohoraderat eta gero jiten da Akizerat. Egun guzia oinez emanik bidean, heldu zen doi-doia, ilhuna baino lehenxago, Semenariora.

Han sartzen zelarik, nihaur izan nintzan lehena urrundik ikhusi nuena, paseeta bainindabilan hango arbola handi eta ederren azpian. Hura ikhustearekin, bihotzak farrasta bat egin zautan eta erran nuen ene buruari: «Zer gaizkiak behar ditudana aitarenganik aditu, zeren ez dudan haren guthunari erreposturik egin?»

«Beldurra sabelean, edo barneak pil-pil zautala egiten hurbildu nintzan harenganat erraiten nakolarik: «Nola zira, Aita?» Eman zautan errepostutzat tira-ahaleko behar ondoko bat, erranez: «Aitaren letrak ez zuena semearena merezi? ... » Orai erranen deat, galdegin dautakanaz geroz nola nizan, arras ongi naizela. Hire ama ere ongi duk. Ongi unhaturik, jin nuk egun hunat, hire ikhustera eta hiri letzione horren emaitera.»

Goraxago erran dut haurren edukazione on baten zimendua zer izan behar den. Orai erranen dut edukazionea bera izan dadila fermuki eztia, edo eztiki fermuia.

Gaur geldituko gare huntan joaiteko oherat deskantsatzera.

 

 

 

 

 

 


VI

Artho xuritzea

 

 

Urriaren hastean, arrats Batez, bildu ziren Karakoetxera auzo eta inguruetako anhitz jende artho xuritzera, urthe guziez bezala.

Leon etxetierra; Aines haren emaztea, beren seme alabekin; Kattalin dendaria, Xobadin zaharra, etxeko sehiekin, lehenetarik ziren kausitu,  lan hartan hasteko.

Morde Tristant berriz kanpo zen zenbait egun hartan. Andere Geaxane sukhaldeko lanek han atxikitzen zuten.

Primua, aitari guthun edo letra baten izkribatzen ari zelakotz, ez zaiteken juan berehala artho xuritzalen artera.

Maria, etxeko alaba, bethi bezala, amaren aldean zagon. Karakoetxeko ezkaratz handian baziren lau artho meta eder eta gora, bai eta bostgarren bat bertzeak baino aphalago, buru ttipi-ttipi batzuez egina.

Erran behar dut Karakoetxeko Jaunak gostu handia zuela laborantzako, eta urthe guziez ekharrarazten zituela, bere landetan, ogi suerte guziak: hala nola bizarrik gabeko Hongriakoa, Naplesekoa, Odessakoa10 bai eta bizarrarekilakoa, Afrikakoa, Egiptokoa, Russian Taganrogokoa.

Gisa berean, bazuen artho mota guzietarik, orduan han ikhusten zen bezala.

Gure langileak eman ziren beraz bost multzoetan. Hasi orduko, hetarik batek du erraten, buru handi eta luze bat duelarik erakusten: «Huna artho larrienetik eta gorenetik.»

Bigarren batek alxatzen du botza erranez: «Hark eta haren lagunek aitzinean zuten meta zela artho gorri eta aphal kalitate hoberenetik, irin anhitz eta zahi guti emaiten duelakoz.»

Hirurgarren batek bere aldian du erraten, haren eta bere lagunen mulzoa zela artho xuritik. Artho xuria zako gorria baino hobeago. Udan luzazago da fresko egoiten. Talo onen egiteko ere da parerik gabea.

Hor laugarren batek du iduri dela osoki espantitua, ikhusiz egundaino hatzeman ez zuen bezalako artho xuri bihi xabal batetarik. Erraten dakote Ameriketako arthotik dela, eta biziki ona.

Huna bortzgarren bat, zoinak baitu erakusten buru txar ttipi, ttipi hat, diolarik: «Hau, artho ñañotik da segur, eta hunen bihia ona daiteke xito, oilo eta ahaten hazteko.»

«Bai eta ere jendendako», du norbaitek ihardesten.

Jakin zazue artho horren irinaz egin daitekela, bertzenenaz bezala, bullia suerte arras on bat, zoinak baitu izena, Italianoz polenta, Frantsesez gaude, kaskoinez eskautun edo tourniol, eta eskuaraz ahia.

Holaxe, gure artho xuritzaleak lanean hasi eta, kondatu zituzten, lehenik, herriko eta herriz-kanpoko herri guziak, hala zirenak eta hala ez zirenak.

Gero izan ziren, komuzki kausitzen diren bezala, irri gozo, irri farra, irri karkaila frango egin-arazi zituztenak, bainan hatik arras inozenki.

Horien guzien buruan, hor kantatu zituzten bost-bai-sei kantika, lehenagoko ederrenetarik: lehena Ama Birjinaren ohoretan Kanta zagun guziek ahalik gorena, etc.

 

Bertze bat edo biga eman zituzten lau azken finen gainean: «Zuen heriotzeaz ... Gizona, non duk zuhurtzia ... Zer dire gure egunak? ... » etc.

Azkenian: «Oi! mirakulu guziz ... O Jesusen bihotz samur», etc…

 

Kantika horien ondotik norbaitek nahi izan zuen hasi kantu profano baten emaiten; bainan, lehenbiziko phertsutik ageri baitzen kantu hura ez zela soberarik ona, Kattalin dendariak othoiztu zuen kantaria, ezti-eztiki, har zezan bertze kantu bat garbia eta modesta.

Kantariak, abisu zuhur hori segitu behar bidean, zoroki eta fierki dako errepostua ematen ez duela ez hari ez bertzeri hobenik egiten.

Kattalin ixildu zen, ez baitzuen mokoka edo aharran hasi nahi; bainan Xobadinek, haren phartea hartzen duelarik, du botza altxatzen: «Janeta! holako phertsuek nihori ez dine onik egiten; bainan niholere ezin sofrituak ditun kantatzen badire haurren eta gazten aitzinean, ezin anhiz kaltekor dituzken hauientzat».

Janetak, atrebituki: «Beha, beha! ez nuen uste hemen zela Hegiederreko mutxurdina».

Xobadinek: «Janeta! mutxurdina nun eta egiazkoa, ez dutenaz geroz egundaino izan ez esposik, ez gizonik. Ez dinat nik hemeretzi urthetan haurrik bulharstatu, ez eta gero hazi.»

Hitz hok aditu zituzten artho xuritzaletarik bat abiatu zen gora-gora erraten: Atxe! atxe!!! Aie! aie!!! Bigarren batek dio: Zer tiro ukhaldia! Hirurgarren batek: Kolpe handia egin ahal duke edo bederen lehengo zauria erreberritu.

Zauri hura hain izan bide zen bizia, samina, non hura ukhan zuena, edo kolpatua izan zena, bortha ondo ondoan ordu artean jarria, itzali baitzen berehala, eta burua aphalik, haia, haia, juan bere etxera, argizari xuriz.

Orduan bultatto bat langile guziak hitzik erran gabe egonik, norbait abiatu zen berri xahar luze eta eder baten khondatzen.

Harren akhabatu orduko bere istorioa, artho guziak xuritu zituzten, eta hameka orenak eta erdiak erlojean jo zuen.

Memento hartan zen agertu Andere Geaxane, turxun xuri bat aitzinean, erraitera langile guzieri sukhalderat phasa zitela.

Instant batez oro harat juan ziren, eta bethe zituzten kasik etxeko kadera guziak, bai eta bi hanka luze eta handi, mahi aitzinean zauzketenak.

Aines, etxetiarsak, eman zuen lakha bat bere azpian; Kattalin dendariak, gaitzurua; Xobadinek hartu zuen saski largo, largo bat, eta hura ahoz behera emanik, haren gainean jarri zen.

Zenbait emaztetto kokoriko ziren paratu, eta gizon gaste batzu, lurrean zabal zabala.

Naski kanpoan izotza ari zela, Andere Geaxanek egin arazi zuen su bat gaitza, guziak urrunetik ere bero ziten. Beraz, ikhus zaitekeen suteian astoketa bat egur bederen, eta gero abar haxe bat, eta, horien ororen gainean, zakhu baten bethe artho burutxa.

Leon etxetiarrak, beldurrez su ximiniari eta etxeari lot zadin, abiatu zen Andere Geaxaneri zerbaiten erraten; bainan etxeko andereak laster zioen adiarazi deskantsuz Leon egoiten ahal zela; aitzineko astean, hamabost sosetan, ogi eta gasna, zenbait sagar mamula, arno kolpu bat eta athorra xuri batean truk, ximinoa iduri eta errorarazi zuen khedarra bezain beltza zen muttil gazte batek garbitua zela ximinea guzia, zolatik eta puntaraino.

Horiek oro hola direla, Andere Geaxane hasi zen, kanibet marraza bat eskuan, ogi zathi handi eta gasna puska baten bakhotxari ematen.

Margarita, neskatoak, zuen bi ahur handi gaztena erosi eman bat-bederari.

Maria, etxeko alabak, zituen hala hala eman orori sagar antxote, erneta zuri on eta irindu batzuetarik.

Joannes-Baptista, primua, bazabilan, batetik bestera, bi pintetako botoila amo xuriz bethea eta baso bat eskuan.

Emazte gehienek sagar amoa zuten preferatu, eta batek edo biek galdegin zuten bakharrik pitarra edo bineta.

Horrela asexe zirenean, nabiz gauherdi zen abantzu, gehienak solasean hasi ziren gora gora.

Naski arno xuriak burua jo ahal zuen zenbaiti, eta bertze batzueri, estomaka bero arazirik, mihia zalhuarazi.

Ez dut erraiten zirela motheldu.

Nola Piarres eta Xobadin elgarri hurbil baitziren, abiatu ziren hitzka samurrak bezala, bainan aditzaile guziek bazakilen Piarres zoin zen prestua eta Xobadin, arima zuzena.

Piarresek zuen, gazte on guziek bezala, maite irri egitea, eta hartakotz zuen hirritatzen Xobadin.

Malzurki dio beraz errailen: «Horrixe da moldean duzuna, Xobadin, orraztatu oixtian Janeta gaizoa.»

Xobadinek: «To! Piarres! iduri zautak ez dutala merezi zuen baino gaizkiago tratatu». Sukhalde guzia irri karkailaz hasi zen hori aditzean.

Ainesek: «Holaxe behar dire hezi, ene arabera, beren buruak, aphaldu behar bidean, sobera goratzen dituztenak.»

Xobadinek: «Preseski, bainan bertze alde Piarresek ez daki heldu nizala, Karakoetxerat, artho xuritzefat, hirur hogoi eta bost urthe huntan, eta ez dutala egundaino hemen, ez aditu, ez ikhusi, behar ez den gauzarik.»

«Beraz nagusiaren eta etxeko anderearen eskasean, nik edo norbaitek behar zuen Jainko legearen eta ordenaran phartea hartu.»

Kattalinek: «Arras ongi duzu egin gaizkiaren kontra altxatzea.»

«Presuna gazte batzuek ohorearekin galtzen dute ahalgea; azken gauza hau bederen behar lukete berekin beiratu. Nik diot, artho xuritzetan erraiten eta egiten diren bekhatu mortalek, iduriz, dutela arthoa bera phozoindatzen.»

«Zenbait aldiz, aditzen dutanean norbait eritu dela bat-batean, edo hil dela supituki, ene baithan diot bekhatu mortal heiek arimeri heriotzea eman ondoan, ematen ere dutela gorphutzeri; bai artho phozoindatu hetarik janez, eritzen eta hiltzen ahal dire zenbait.»

Leonek: «Behar bada kestionea sobera urrun deramazu Kattalin?»

Kattalinek: «Ez dut erraiten gauzak hola direla, bainan hola daitezkela. Nork frogatuko daut kontrarioa?.»

Leonek: «Naski arrazoin duzu.»

Kattalinek: «Orogatik ere, ongi egileari behar du bat bederak bere ezagutza zerbait gisaz erakutsi; bizkitartean, hori egieko plazan, balin badu hura afrontatzen, ez da bakharrik esker gabea, bainan oraino munstro bat izenik ez duena.

«Askotan edo maiz giza hortan gare jokhatzen Jainkoaren alderat.»

«Ez da beraz estonatzeko, hain tristeki ofentsatzen dugun Jainko Jaun hark berak gastigatzen bagitu zenbait aldiz mundu huntarik beretik. »

Kattalinek hitz hok erran zitueneko, gauherdik jo zuen, eta bakhotxa juan zen laster bere etxera.

 

 

 

 

 


VII

 

Zaragozako Setioa- Erlande Oihanzaina

 

 

Azaroko arrats batez ikhusi zuten Karakoetxerat ethortzen han jadanik ongi ezagutua zen gizon bat. Hura zen Erlande oihanzaina. Sarthu zen zapeta lodi pare bat ongi ixtilez zikhinduak soinean, deskartzela bat sahetsean, ihiziko harma zahar eta beltz bat bizkarrean.

Harma hura ez ahal zen egundaino garbitua izana.

Horren gatik Erlandek biziki harma ona zela zion. Hala ez bazen ere, aspaldian berekilan bazabilan.

Erlandek bazuen orduko hogoi eta hamar bat urthe oihan zaingoan bazabilala eta hirur hogoi urthe iraganak zituen.

Napoleon lehenaren soldado izana zen. Hortakotz bazakien bederen bi arditen frantsesa eta bertze hainbertzeren española.

Haren auzoek ez baitzakiten hitz bat eskuaraz baizik, heien artean zenean, iduri zakon doktor sabant bat zela.

Egin baitzituen kasik Espainiako kanpaina guziak, bazazkien gogoz hetako ixtorioa.

Erranen zautzun paterra bezala, eta iduriz kasik hatsik hartu gabe, non izan ziren orduko bataila handiak: Bailen, Medina, Burgos, Espinosa, Somo-Sierra, Coruña, Tudela, Vitoria eta bertze berrogoi eta hamar holako.

Kondatzen zuen nola soldado frantsesak hiltzen zituzten bederazka hatzematen zituzten toki guzietan.

Bainan denbora hartako gerthakarririk izigarriena izan zen Zaragozan sartzea.

Frantsesek setiatu zutenean hiri hori, berrogoi eta hemezortzi egunez, Zaragozako Ama-Birjinak eman zuen José Palafox, hango gobernadoreari, eta hango habitanter, Frantseseri ihardokitzeko kuraje aski, nahiz ez zen hiria batere murruz edo ranparrez inguratua.

Azken asaltua emana izan zenean, Erlande, Harispe jeneralaren muthila baitzen, bere nagusiari hurbil egon behar izan zen.

Hirian sarthu zirenean, Frantsesek behar izan zuten setiatu karrika bakotxa, bai eta ere etxe bakotxa.

Emazte Españolek berek erakutsi zuten orduan jendeak zer izan daitezken desesperazionean eta errabian direnean jokhatzen.

Beraz, Zaragozako emazte heiek beren etxe gainetarik eta leihoetarik, aurthikitzen zituzten gure soldadoen gainerat harri handi, trunko phisu, zur phezak, heien lehertzeko, bai eta bertz ur irakituak, zarthainen bethe olio sutan, eta burdin gorriak, heien egosteko, erretzeko.

Gure soldado anhitz eta anhitz hola hil izan ziren; bainan bizirik gelditu zirenak, furian, borthak aizkora ukhaldika hautsiz sartzen ziren etxetan, masakratzen zituztelarik hatzeman jende guziak, gazteak eta zaharrak, tripak eginez, buruak ebakiz, emazteri bulhar ditiak pikhatuz.

Erlanderen amak aditzen zituenean ixtorio horiek, gorri gorria samurtzen zen eta erraten zuen goraki: «Muthikoa, ago ixilik. Nik ez diat holako itsuskeriarik aditu nahi.»

 

Erranen zuen oraino bere semeari, ama adin handiko errespetagarri harrek: «Soldado frantses xinplek ez bazuten hoben handirik, hek han harat eraman arazi zituztenak mila aldiz hobendun zituian, eta guziz Napoleon, gerla injustu haren deklaratzailea.

Zer erran oraino elizak eta komentuak arroatu11, anhitz fraide eta aphez masakratu zituztenez, guziz Tarragonan?

Ez duk estonatzeko, zuen oraino erraten Erlanderi bere amak, Jainkoak Espainian ehortzi baditu denhora hartan lau ehun mila Frantses, ama gaixoen haurrak!

Erlande ixiltzen zen amari penarik ez emaiteko. Hori bederen onik gelditu zitzaion.

Erran nahi dut, erreboluzioneko gizonekin eta framazonekin ibiliz geroz, izpiritua trebes zuela edo fede eta sinheste gabe zela.

Iduri zuen anhitz bere ahaide, sotana seminario handian ekharri zuen bat, zoina ez baitzen Bazko egunean berean elizarat juaten, nahiz hark ere bazuen, Erlandek bezala, ama bat osoki prestua, sainda hutsa.

Fedea zeruko dohain bat da. Norbaitek balin badu zorigaiza haren galtzeko, hirriskatzen du gabe egoitea bere bizi guzian.

Gauza hunek behar luke laztu eta ikhararazi bat bedera. Erlandek ez bide zuen beraz gehiago batere sinhesterik.

Ez zuen hatik nebori erranen bere phentsatzeko molde tristea, non ez zen sobera edana.

Xorta bat izariz gora iretsiz geroz, bertze asko gizonek bezala, iduri zuen phikal okherra: ez zen ixiltzen erasian artzetik, eta erran behar zituen gogoetan zagozkan inpietate eta gaixtakeria guziak.

 

Erran dut goraxago oihan-zain zabilala. Ihizin ere bazuen gostu handia.

Uztail-agorriletan, hiltzen zituen zenbait kaila, ogi landa hegi batian buruilean epher zango gorriak; urrian, urxo-palonba, ezkurrez papo betheak, bai eta anhitz biligarro.

 

Neguko hotz handietan, fier zen zenbait aldiz ekhartzen bazituen bi, hirur, lau pekada moko luze; edo bost, sei pekaxina, pekadak iduriak, bainan ttipiagokoak, izenak adiarazten duen bezala.

Primaderan eta udan haizatuko zituen lo zauden erbiak, bainan, ez baitzuen xakur ihiztaririk erbi hamarretarik bederatziak espakatuko zitzaizkon.

Erlande egun guziko joan zenean ihizirat, ez zuen ahantziko hartzea bere xahakottoa, ongi betherik, eta arratseko zuen bethi hustuko.

Ez bazohan kanporat egun erdi batentzat baizik, hartuko zuen kalabaza ttipitto bat; hura ere etxerat itzuli baino lehen zuen zintzurrari behera jauts araziko.

Edan ondo onak edo txarrak zituen Eriandek, nolakoa izan zen haren ihiziko zorthea.

Deskartzela hutsa zuenean etxean sartzean, orok behar zuten utzi ixil-ixila, beren onetan.

Erraten bazuen Ixteeni12, bere emazteari, egun hartan deus ez zuela hartu, eta debaldetan zituela igorri haizeari behera zortzi sosen bolbora eta bost sosen perdiuna, alegia hura ez aditu ongi, ihardetsiko zakon Ixteenik ezti-eztiki, ura berotua zuela zangoen trenpatzeko, akhitua zelakotz; baatxuri salda ere prest presta zuela, bere zopekin eta gophor bat esne artho boskaz betherik su ondoan zakola.

Afaldu eta, net ongi eginen duzu juaten bazare phausatzeko oherat, zaion oraino erranen.

Ixteenik bazakien esperientziaz hobeago dela emazte batentzat bere senharraren eztiki tratatzea, eta, khexu bada, haren apazeatzea ezin ez eta harekin aharran artzea, gero pan- pakoen ukhaiteko.

Imitatzen zuen, beraz, San Agustinen ama, Santa Monika, zoina gisa hortan jokhatuz Patrizio, bere gizonaren alderat, konbertitu baitzuen eta bathaiarazirik heriotze on bat egin arazi baitzion.

Gizonaren kolera eztitzen da zonbait elhe on eta legunez, nola hiltzen baita su bat, ferreta edo pegar bat ur aurthikiz haren gainerat.

Gure Erlande sarthu zenean Karakoetxean, laster ohartu ziren ez zela bere soseguan edo fleitean.

Egiaz, jar eta berehala abiatu zen erasian, bai Elizako pratika batzuen, bai aphezen kontra.

Xobadin, ez baitzen nehoren beldur, haren sinhestea atakatzen bazuten, jaikitzen da bere kaderatik, arras khexu, eta dio erraten: Erlande, hi holako ama giristinoaren semea, zer arrangura duk Erlijionearen kontra?

Erlandek, ez guti trublaturik, du ihardesten, Erlijionea dela oro misterio, eta ez dituela hark nahi sinhetsi, konprenditzen dituen gauzak baizik.

Xobadinek: Hori duk atheraldia gizona? Nola ez haiz ohartzen, Erlijionean bezala, Erlijionez kanpo ere, non nahi, eta zertan nahi, mila misterio badirela?

Erran dezadak, Erlande, hire kalabaza hutsa baita, nola haren barnean zenak daukan burua jo eta mihia motheldu.

Holaxe gerthatzen zauk zonbait aldiz, eta ez dakik nola. Aithortzak hori ere dela hiretzat eta bertzentzat misterio bat.

Beha ezak suian den zarthainari, Margaritak haren barnean eman dik burra phuska bat eta bi arroltze pare. Burra guri eta urtharazi dik suiak, denbora berean arroltzeak zituelarik gogor arazten. Errak, hik nola su berak izan dituen denbora berean bi efetu diferentak.

Aithorturen duk, beraz, badirela misterioak non nahi; baduk bat hire estomaka berotuan, bertze bat hire buru hantuian, hirurgarren bat hire mihi lodituan, eta laugarren bat zarthainaren barnean, burraren eta arroltzen erdian.

Erlande, lehertua Xobadinen arrazoinamenduaz edo haren filosofiaz, xutitzen da ixil ixila, hartzen ditu bizkarrean bere deskartzela eta bere harmattoa, eta «Jainkoak digutzila gau on bat» erranik badoha, burua aphal edo lurrera so etxerat.

Ez zuen salhatu Karakoetxean zer gerthatu zakon; bainan oraixtian erran dudan bezala, Ixteenik eman bide zion afaiterat, eta gero oherat joan zen.

Piarres, bethi bezala aire faltsu batekin itzultzen da Xobadinen alderat eta erraten dako: Juan da Erlande lasterka zuk igorririk; bainan zer egin zinezakeat, nik erraten banauzu, Erlande hak erraten zuena atzo auzo batean, beharbada ez dela Jainkorik?

Xobadinek: Ago ixilik, Piarres. Hik erran baheza ez dela Jainkorik, suko itxindi bat har eta, laste huts araz hezakeat sukhalde hau.

Piarresek: Emeki, emeki, Xobadin, ez dautzut lan hori emanen. Badakit oraixtiko arroltze hetarik bakotxa athera izan zela oilo batetarik, nola oilo hura athera izan baitzen bertze arroltze batetarik, eta azken arroltze hau bertze oilo batetarik.

Holaxe iraganez arroltzetik oilorat, oilotik arroltzerat, helduko gare azkenean lehen arroltzea edo lehen oiloa egin zuenaraino, zoina izan baita Jainkoa.

Kattalinek: Nik behatzen dutanean untzitegi, harmairu eder horier, ikhusiz plat, azieta eta bertze baxerak, lerro, lerro, ordenarik ederrenean, berehala asmaizen dut, Andere Geaxanek, Mariak edo bertze presuna izpiritu dun batek, eman dituela ordena eder hortan.

Berdin egunaz lurreko gauzen eta gabaz zeruko izarren ordena miresgarria ikhusiz, aise zauku phentsatzea, izpiritu infinitu batek, edo Jainkoak, duela itsasoa bere mugetan atxikitzen, gure kanpoak hark berak dituela, urthe guziez, sasoin beretan, berde arazten, liliz ederrarazten, uztaz eta fruituz aberastarazten, bai eta gero elhurrez estaltzen, izotzaz zuriarazten, hormaz gogorarazten.

Gabazko izarrek sei mila urthe huntan, altxatuz eta itzaliz, bethi beren orenetan, eta ibiliz armada bat bezala ordenarik ederrenean, ezagutarazten daukute heiek egin eta gidatzen dituen Jainko hura.

Ez da eztonatzeko froga horiek guziak eta bertze frango begien aitzinean eta izpirituan izanez, erraiten badugu gizon sabant, zentzu oso, eta talendu handitako batek zioena: Senditzen dut nere baithan badela Jainko bat, eta ez dut senditzen ez dela bat.

Morde Garakoitzek: Salamankan nuelarik egiten ene filosofia, profesorrak zaukun erraten egia horren gainean, bere lekzionea ematean: Jaunak, Jaun Goikoaz dugun idea edo lehen ezagutza da anticipationem mentis, gure arimaren lehen lehenbiziko okupazionea; animae dotem a primordio, gure arimak hastetik izan duen dotea edo primantza, cognitionem ex animae impulso, gure arimak pusako batez bezala ematen daukun ezagutza; persuasionem naturae insitam, sinheste bat ezarria edo xartatua bezala gure baithan.

 

Orai duela zonbait urthe hil izan den Artxaphezpiku handi batek zion bere aldian13: «Ez du gure arrazoinak hatzeman, ez gure izpirituak pentsatu Jainkoa; bainan bethidanik izan dugu hartaz zerbait ezagutza ... »

«Niholere ez naite orhoit zoin egunez hasi nintzan Jainkoaz zerbait jakiten ..... Zenbat nahi urrun iraganik ere ene orhoitza penetan, ikhusten dut bethidanik haren idea banuela, edo ene baithan zela.»

Piarresek: Jainkorik ez dela erraten dulen erho gaixtoak, ateak, deitzen omen dira; bainan ez da gauza segurra hetarik badela munduan. Horrek erran nahi du sobera arrazoin tzar eta triste badutela Jainkorik ez dadin izan nahi ukhaiteko.

Morde Garakoitzek: Hortakotz errege profetak dio: Erhoak erran du bere bihotzean: Ez da Jainkorik Dixit insipiens in corde suo: Non est Deus, (Ps.52).

Morde Tristantek: Oraixtian errana izan den bezala, ez da segurra badirela gizonak Jainkorik ez dela sinhesten dutenak; bainan sobera segurra da asko eta asko gizon bizi direla Jainkorik ez baliz bezala, eta beraz ez dute biziki gehiago baliago Jainkoa ukhatzen dutenek baino.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


VIII

Ardiek nola erraten dituzten Ama

Birjinaren litaniak

 

Omia saindu ondoan, afal ondo-batez, arratseko othoitza eta arrosarioa familian orok erran eta, Karakoetxeko supasterra inguratua zen etxeko jendez, sehiez, bai eta jadanik aiphatu ditugun auzoetako bi presunez eta bertze batzuez.

Josepe zen ari, lena puska batetarik, bere moldean, hari egiten, gero hura berak trikotatuz, galxoin pare bat egin behar zuela.

Artzain galxoinak, orok badakigu, lena lodiz trikotatuak dire, eta lukhainkak egitean, bertzen bethetzeko ibiltzen den tresnatto haren forma bera dute.

Gure artzainak, gure itzainak, gure laborariak, iratze phuska bat ezar beren eskalapoinen barnean, beren galxoinez aztal-beharriak estar, eta bero-beroa, gozo-gozoki dira neguko hotzetan.

Josepe gogotik ari zen beraz lena iruten beretako. Piarres, muthila, artho bihitzen eman zuten.

Margaritak bazituen hamarbat ardatz kotxeatzeko.

Maria, etxeko alaba, hailgeta zen ari, gortzeiru eder batzu sahetsean.

Andere Geaxane bazabilan, hara hunat, sukhaldeko lanen egiten.

Morde Tristant, suphaster zokhoan, ezkerretarik, ez zen gutienik okupatua, batean hauskoekin suaren buhatzen, bertzean phalarekin hautsaren bi aldetarat khentzen; itxindien higitzen, brasaren kitzikatzen, eta nik dakita bertze zer egiten?

Eskuineko zokhoa hutsik zagon Morde Garakoitz jin artino. Jaun hura juana zen bere ganberarat, othoitzaren eta arrosarioaren ondoan letra baten akabatzera; bainan hura akabaturik hor sukhaldean sartzen da eta Joannes-Baptistak idekitzen du bere sabetsean zuen liburu bat, duelarik erraten artzain zaharrari: Phentsu dut, Josepe, atseginekin adituko duzula oixtian irakurtu ditudan bi ixtorio eder eta hunkigarri, San Josepe Kupertinokoaren bizian.

Josepek: Joannes-Baptista, nik ez dut ezagutzen San Josepe bat baizik: Maria Ama Birjinaren espos saindua. Ene patroin handia hura da. Hari daizkot egun guziez ene othoitzak igortzen.

Joannes-Baptistak: San Josepe, zure patronal bertze alde, badire oraino bertze hogoi eta bat edo hogoi eta bi San Josepe.

Hetarik bat da San Josepe Kupertinokoa, Italian sorthu zen 1603an, Grotela deitzen zen herri ttipi batean, burhaso pobre bainan giristino on batzuetarik.

Asko traba bentzutu ondoan, sarthu zen Fransiskanoek han zuten komentuan.

Fraide egin aitzinean, eta haur haurretik, saindu bat zen, eta nihork ez lezake erran ez phentsa nola eta zonbat denbora laburrez aintzinatu zen zeruko bidean.

Maite zituen jende xumeak, eta heien nahigabetan pharte zuen bethi hartzen.

Udako arratsalde batez, kasik bat batean ihaurtziri eta ximistak zituela egiten, harri erauntsi izigarri bat erori zen Grotelako herriaren gainerat.

Arthalde batek ez zuen izan denborarik aski atherbean emaiteko, eta anhitz eta anhitz hazinda ziren gelditu hilak bezala, zabal zabala lurrean, harriak atzeman zituen tokian.

Gure saindua hunkitua artzain gaixoen desolamenduaz, hainbertze eta hainbertze ardi eta ahari galdurik, hasi zen heien hunkitzen joanez batetik bertzera, erraiten zeielarik: Jainkoaren izenean, ilkhi hadi.

Holaxe xuti arazi zituen bat bertzearen ondotik.

Bizkitartean ardi hat ez zen aski presatu jaikitzerat, eta jaiki ondoan era balantzan ahal zabilan. Sainduak berriz hunkitu zuen, bixi bixia, zakoelarik erraten: Jainkoaren izenean, ago bada xutik.

Pentsa dezagun zoin izan ziren handiak artzainen estonamendua eta heien bozkarioa.

Kattalinek: Ikhusten duzu, Josepe, ixitorio hori zuretzat zen berezia.

Josepek: Atseginekin aditu dut, eta ez zaut iduri sekulan ahantziko dudala. Egundaino harriak ez daut hil arazi ez ardi, ez aharirik; bainan eritasunak zenbat aldiz ez dauzkit hetarik juan !!!... Damurik ez dut ukhan nik orduan ene hazinda hilen phiztale bat. Ez nituen izanen, izan ditudan bezalako bihotz minak.

Joannes-Baptistak: Saindu handi hark egin izan du bertze mirakulu bat ez gutiagokoa, nahiz ez duen lehenbiziko hau iduri.

 

Egun guziez fraide sainduak biltzen zituen, Santa Barbararen kapera ttipi batetara, inguru hetako edo hurbileko laborari, artzain eta nekatzaileak, othoitzaren egiteko, eta partikularzki Ama Birjinaren litanien errateko.

Beraz, ogi ebakitzeko sasoinean, arratsalde aphal batez, Aita Josepe saindua joan zen, egun guziez bezala, kaperarat; bainan jende guzia uztaren egiten okupatua zelakotz, bakharrik zen han aurkhitu.

Tristatu bide zen aphur bat, nahiz jendeak ez ziren batere kondenatzeko, egonik ere orduan beren landetan.

Kanporat atheratu eta, eman zen landetako eta phentzetako alderat so, eta ikhustearekin ardi eta ahari multzo batzu, trankilki phazketan alha zaudenak, oihuz abiatu zeien erraten zaietelarik: Nihaur kausitzen niz kaperan, zatozte enekin Jainko Jaunaren eta Ama Birjinaren laudatzera.

Hazinda heiek, urrunetik aditu balute bezala sainduaren botza jauzteka abiatu ziren kaperako alderat, hek zaintzen zituzten artzain gazten oihu eta zaharo ukhaldien gatik, hesiak eta bertze zerrakiak saltroka pasatzen zituztela.

Memento batez fraide saindua zuten hazindatto heiek inguratu eta heien erdian zituen hasi litaniak.

Kyrie eleison .... Errepostua: Bee!

Christe eleison ... Bee!

Sancta Maria ... Bee!

Holaxe erranik litaniak eta bertze othoitzak, San Josepek eman zuen bere benedizionea bestia maite heieri, eta hok itzuli ziren, jin ziren bezala, beren tokietarat.

Kattalinek: Horra ixtorio batzu ederrak.

Piarresek: Segurki hala dire; bainan federik ez duten gizonek erran lezakete herri xahar batzu direla, zenbait aphezek edo fraide zaharrek asmatuak.

Morde Garakoitzek: Bizkitartean khondatuak izan diren gauza horiek dira egiazki gerthatuak, eta ez norbaitez phentsatuak. Ez dakizue, beharbada, San Josepe Kupertinokoa emana izan dela sainduen herronkan egundaino izan den Aita Saindurik sabantenaz, Benoato XIVaz.

Aita Sainduetan gutiz gehienka gizon handiak eta sainduak izan dire, bai ere zenbait anhitz Jakintsunak.

Azken hotarik ziren Joannes XXIIna, frantsesa14, eta aiphatu Benoito XIVna, Italianoa, Boloniakoa.

Leon XIIIna, Eliza orai hain zuhurki eta fermuki gobernatzen duena behar da ezarri bertze bi horien herronkan.

Ez da guzia, San Josepe Kupertinokoak egin mirakuilu horiek, eta bertze anhitz holako, Elizaz izan ziren ezagutuak Voltaire sobera famatuaren, Diderot, d'Alembert, Helvétius eta bertze gizon sinheste gabeko batzuen mendean eta denboran.

Orok badakigu Eliza ama sainduak zer etsamina luzea eta zorrotza egiten duen Jainkoaren zerbitzarien berthuten gainean, sainduak direla deklaratu aitzinean, bai eta saindueri behatzen diren gerthakari edo hek egin dituzten mirakuluen gainean.

Morde Tristantek: Miresgarri da fede gabeko gizonek zer gisaz edo zer arrazoinamenduz ukhatu nahi dituzten mirakuluak.

Morde Garakoitzek: Errazu, ene kusia, tristagarri eta pastikagarri dela heien mintzatzeko moldea.

Joannes-Baptistak: Heietarik batzuen arabera, mirakuluak inposible dira.

Morde Garakoitzek: Heiek berek hatik, bederen anhitzek, erranen dautzute Jainkoak kreatu izan dituela zerua, lurra eta gauza guziak. Beraz, mirakulurik handienak egin dituenak egin ahal dizazke ttipiagokoak.

Morde Tristantek: Bertze zenbaitek diote serioski: Mirakuluak balira, Jainkoak egin legeak kanbiatuak laitezkela, eta, beraz, Jainkoa bera kanbiakor laitekela.

Morde Garakoitzek: Badira gizon batzu beren ustez biziki argituak direnak, eta hatik askotan erranen dituzte gauza batzu zentzu komunik ez dutenak.

Jakin behar dute heiek, Jainkoak eternitate guzitik ikhusi dituela hark establitu legen arabera gerthatu behar ziren gauzak, bai eta lege hetaz kanpo, bainan haren nahiz, gerthatuko zirenak. Ez da, beraz, Jainkoa kanbiakor ez eta demendrena kanbiatzen.

Joannes-Baptistak: Bertze konsiderazione bat egin daiteke errexki, phentsatuz Jainkoak eman izan dituen legek mundu material hunen gobernatzeko ez dutela deusere gisaz haren borondatea amarratzen ez arrastatzen. Bertze hitzez errateko, Jainkoa, aiphatu lege heiek baino gorago gelditu da eta deusek ez dezake limita haren puxantzia.

Morde Garakoitzek: Salamankako eskoletan erakusten zaukuten san Agustinen denboran ere bazirela mirakuiuak ukatzen zituztenak, erranez mirakuluak balin badira, mundua dabilaten legen kontra direla.

Elizako Doktor handiak zuen ihardesten mirakuluak direla, ez Jainko Kreatzaileak establitu legen, bainan bakharrik gure ignorantziaren eta gure esperientziaren kontra.

Morde Tristantek: Nik diot deusek ez duela hobekiago sinhetsarazten mirakuluan izan direla eta oraino frango badela, mirakulu heiek berek baino.

Mirakuluek konbertitu izan dute bertze orduz mundua; eta orain o egun guziez, erran behar bada mirakuluak ikhusiz, eta graziak hunkituz, konbertitzen dire, nihork ez deusek ordu artean bere baithan sar-araz ez zezaketen bekhatoreak. Morde Tristantek akhabatzean erreflekzione serios hau, hameka orenek jo zuten; kanpoko jendeak joan ziren beren etxetarat, eta Karakoetxekoak oherat.

 

 

 


IX

Irakurtzaleak eta irakurtzaleak

 

 

 

Karakoetxeko supasterrean, Eguberri aitzineko arrats batez, bazen jende parrasta hat: irule, koxeatzale, hailgatzale ordenariokoak eta heiekin bertze batzu.

Josepe zaharra ari zen bere espalakoin herrien gantzolatzen.

Piarres, hala hala, aizkora gider baten marruxketaz 15 aphaintzen.

Leonek bazituen behi xilintxa batzu bi usteier edo kolierrer eraxikitzeko.

Kaminoko Martin, aldiz, hasia zen amak galdegin zazkon lau garlandaren egiten.

Azkenik hor sartzen da Erlande oihantzaina, prozeberbal bat eskuan, erranez egin zuela bi haritz-ondo gazte pikatu zituen gizon baten kontra.

Erlande askitto edana zela ageri zen, eta laster pentsatu zuten, haren lehenbiziko elheak aditu zituztenek, hein edo heinka xarrean zela, eta bere gisa mintza zaitekela gau hartan.

Jende horien guzien erdian, Mariak, etxeko alaba, komuzki ixilik zagoenak, hasi bide zuen suia, eta anhitz emazte den tokian hauskatzaileak edo buhatzaileak ez baitire eskas, hor su hura, edo konbertsazionea, laster phiztu zuten.

Beraz, Mariak dio: Goizean, abendoko garthen lehen eguna zelakotz, nahi izan dut zortzi orenetako meza entzun, eta gero juan naiz Migelen botigara, zenbait gauza behar bainituen han erosi.

Kattalinek: Iduritu zaut ikhusi zaitudala juaiten ni josten ari nintzan leihoaren azpitik.

Mariak: Baditake ikhusi nuzun; bainan ez ahal zare, ni bezala, norbaiti ohartu.

Kattalinek: Andere Maria, nor dukezu othe zuk ikhusi? Mariak: Botigan sarthu baino lehen, ikhusi dut Florantxa ari zela irakurtzen, burua itzuli gabe, seriosik handienean.

Ene gogoarekin egin dut naski zenbait sainduren bizi miresgarri bat leitzen ahal zuela; bainan nik bortha idekitzean, xilintxa inharrosi dutaneko, hor frast! ezarri du bere liburua kontuarreko tiruar batean.

Alegia deus ez ikhusi, egin dazkot ene konplimenduak eta gero hasi gare tratuan.

Ainesek: Ez ahal dazkotzu hartu nola nahiko gauzak? Mariak: Hartu dut lehenik jipoi16 baten gaia, eta gero hirur untza zeta hari, arras horia, aitarentzat toxa baten egiteko, bai eta bertze hainbertze zeta blu, moltsa baten egiteko anaiarentzat. Azkenik galdegin ditut bi perla pilixta, gorriak eta xuriak, toxaren eta moltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria rnoltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria khondatu dutanean, Florantxak tiruarra ideki behar izan du, eta aise dut ikhusi liburuaren titulua, frantzesez Mystéres de Paris, eskuaraz Pariseko Misterioak.

Xobadinek: itsura ere pullita ahal da liburu hura.

Joannes-Baptistak: Hain pullita non kondenatua baita Elizaz.

Tristantek: Hobekiago egin zukeen irakhurtzea bertze liburu hat, izena duena Pariseko urinak. Hau ez da debekatua, eta nahiz borthitzegia den presuna gaztentzat, ona da bederen gizon argitu eta ongi pentsatzen dutenentzat.

Morde Garakoitzek: Azken liburu hunen autor, justuki famatuak, utzi dauku bertze bat guziek probexuski irakurt dezakeguna; hura da Erromaren usain ona17: Le Parfum de Rome.

Joannes-Baplistak: Azken liburu han atseginekin leithu dut, agertu izan denean; bainan deusetan truk ez nuke nahi leithu kondenatuak diren liburuetarik. Hek dira liburu gaixtoak eta tzarrak.

Piarresek: Nik jakin nahi nuke zer deitzen ditutzuen liburu gaixtoak eta zoin diren ere liburu tzarrak.

Joannes-Baptistak: Piarres! liburu gaixtoak dira, liburu heretikoak, edo inpioak, hitz batez, gure Erlijione sainduaren kontra direnak.

Morde Garakoitzek: Holako liburuak irakurtzen, prestatzen edo atxikitzen dituztenak hobendun egiten dire bekhatu handi batez; (ongi kontu gauza huni) eror daitezke ere eskumikazionearen azpian.

Joannes-Baptistak: Liburu tzarrak dire laster izpiritua, kontzientzia eta bihotza zikhintzen dituztenak. Halako liburuak ere ez daitezke ez irakurt, ez nehori presta, ez eta etxean atxik.

Berriz diot, Jainkoari esker, ez ditut egundaino leithu, ez behinere leithuko holako liburu, gazeta edo iskribuak.

Piarresek: Joannes-Baptista, zorigaizki ez dire jende gazte guziak zu bezain delikatuak. Zer! Badira, irakurtzalesa batzu18, zoinek erranen baitautzute, sanfretik handienean, gisa hortako liburuen irakurtzeak deusik ez dakotela egiten.

Morde Garakoitzek: Gauza hori egia balitz ere, arras gezurra den bezala, guziek jakin behar dugu nehori, giristino xinplen artean, ez dela zilhegi Elizak debekatu liburu baten leitzea. Aphezek berek ez dezakete holako libururik irakurt, non ez duten Erromatik, zenbait arrazoin on dutelakotz, permisione berezi bat izaten.

Joannes-Baplistak: Oseba jaunak arrazoinekin erran du ez direla egiaz mintzatzen liburu debekatuen irakurtzale edo irakurtzalesa heiek, diotenean ez dutela kalterik batere senditzen.

Hori hala balitz, miserable heiek ez lukete guti iduri, ixtorioan ikhusten dugun errege famatu bati19. Nahi izan zuenean errege harek bere burua phozoinaz hil arazi, phozoinak ez zuen haren baithan egin arras bere efetua, zeren malhurus hark aspaldian hartarik hartzen zuelakotz, jadanik baitzen phozoin datua, edo phozoinean kostumatua.

Iduri dute oraino, gizon gazte eta neskatxa heiek, gaitz mortal batez hartuak diren eri batzueri.

Galdegiten badiozute nola diren, ihardetisiko dautzute ez dutela dremendenik sofritzen; eta azken hatsetan dire !!!

Aiphatzen ditugun irakurtzale eta irakurtzalesa heiek ere, biziak eta sendoak iduri dutelarik, egiazki arimako, izpirituko, kontzientziako ela bihotzeko bizia galdua dute.

Arima hila da ez badu berekin grazia.

Izpiritua hila da, ez badaki gehiago egia gezurretik bereten.

Kontzientzia hila da, ongia eta gaizkia berdin baditu hartzen.

Bihotza hila da, baldin berthutea bezenbat edo gehiago maite badu bizioa.

Erlande, ordu artean ixilik zagoenak, nahi izan zuen orduan erran beretarik bat.

Beraz dio: Jaunak erran duzue oixtian, Elizak dituela kondenatzen bi liburu suerte. Eni iduri zaut phondu horren gainean, bertzetan bezala, behar lukeela Elizak utzi gizoneri libertate osoa.

Morde Garakoitzek: Adixkidea, solas hori xutik ez dauke zango baten beraren gainean ere. Adi nezazu ongi, othoi, plazer baduzu. Egungo asko gobernamendu zeruetan gora aixatuak dira, zeren emaiten dituzten zer nahi libertate suerte, bai eta gaizkiaren beraren egiteko libertatea.

Bizkitartean nehor ez da orai artean hetaz errenkuratu, zeren debekatu duten bethi jendeak phozoindatuak izan diten gizon gaixto batzuez. Gehiago erran dezaket...

Gobernamenduek ez dituzte farmazierrak uzten nori eta nola nahi phozoin batzuen emaitera.

Aitzitik, farmazien hok bortxatuak dire, prekozione suerte guzien hartzera, saldu behar dituztenean erhauts, edari eta pomada suerte batzu jenden inprudenki hil edo leher arazteko gai litezkenak.

Bada, asko phozoinek gure gorphutzari heriotzea ematen badute, ez da gutiago egia, jadanik erran dugun bezala, liburu gaixtoek eta tzarrek dituztela arimak hil arazten.

Beraz, mila aldiz laudagarri da, Elizak, arimen kontserbatzeko egiten badu lurreko gobernamenduek egiten dutena gorphutzen beiratzeko, bai eta gaztigatzen baditu, pena izpiritualez, arimen phozoindatzaileak, justiziak garrazki punitzen dituen bezala gizoneri phozoin emaileak.

Martinek: Aditu zituztet mintzatzen farmaziez eta farmazianoez; bainan iduri zaut ez dela behar sobera fidatu liburu batzueri farmaziako edo farmazianoen erremedio batzueri baino gehiago.

Joannes-Baptistak: Martinek arrazoin du. Bainan behar bada ez daki nola Ozimandiaz deitzen zen Egiptoko errege batek fondatu zuenean hango lehen biblioteca deitu zuela: Arimako erremedioen tresorra. Egungo asko liburuteien aitzinean behar laiteke ezarri izkribu hau: Arimako mila phozoinen botiga.

Zer lastima ez da ikhustea Eskual-Herriko biblioteketan beretan, Errepublikako gobernamenduak igorri asko eta asko liburu arras tzarrak, eta hartakotz Elizak kondenatuak. Estonatzeko da nola, liburu heien tituluiak xoilki ikhusi eta, ez dituzten jin ziren bideaz gibelerat igorri, edo, ez bazitezken gibelerat igor, zertako ez dituzten, zerbait gisaz kukutzen edo gordetzen.

Esperantza dugun bezala, egun hobeagorik jiten bada Frantziarendako, surat, surat, beharko dire aurthiki eta han erre liburu hek. Arte huntan, herriko gizon errespetagarri eta autoritate suerte guziak, elgarretara bildurik, har ditzaztela izariak, liburu madarikatu heiek nehortaz irakurtuak ez diten izan.

Eskualdunen artean holako gauza baten ikhustea ezin konprenditua eta ezin jasan daitekena da.

Herri bakotxean ahal da bederen gizon bat dakiena holako eta holako autoraren obrak kondenatuak izan direla Erroman, eta beraz ez dela zilhegi heien leitzea.

Badire autor hotarik zenbait, zoinen iskribu guziak, bainan guziak, kondenazionearen azpian direnak.

Ez ditut izendatuko biga baizik, biak gure denborakoak; hek dire: Alexandre Dumas eta Georges Sand.

Azken hau emazte filosofa eta tzar bat zen. Berriz ere diot, ez duela deus egin irakurt dezakegunik.

Izpiritu edo talendu handia zuen; bainan, debruak bezala, gaizkiko. Ongi gaztea nintzen erraten zutenean, Madama Georges Sand separatu zela bere senharrarenganik.

Erraten ere zuten denbora hartan, emazte izateaz dolu ukhan balu bezala, bazabilala, bederen zenbait aldiz, gizon gisa bezti. Ez dakit pantalonekin, xenilarekin, xapel luzearekin ibiltzen zenean, ekharzen ere zituen fabore eta mustatxa postixak.

 

Xobadinek: Bertzenaz, izate hitsa zen agertuko! Ezen bizarrik gabeko gizonak ez du guti iduri arraxinazko gandera bati eta haren argiari.

Piarresek: Nola emazte bizar dunak iduri baitu gure landetako kardua edo sasiko lapharral!...

Joannes-Baptistak: Orakatik ere, jakiten dutanean egin dutela, nola herriki Akademia batean, emakume haren obren laudorioa, bai eta dutanean ikhusten gazeta edo liburu batean haren hitzetarik zenbait, xotina heldu zaut berehala, eta senditzen dut ene baithan phizten ez dakit nolako kolera, haren eta hura mintza arazi nahi dutenen kontra.

Leonek: Orai artean ez zarete mintzatu liburu debekatuez baizik; bainan, nik nahi nuke jakin zer behar den phentsatu berrikari edo gazeta batzuez, zoinen fama ez baila aiphatu liburuenena baino hobeagoa.

Morde Garakoitzek: Liburu debekatuez erran diren gauzak erran daitezke, eta erran behar dire, gazeta hetaz. Onak ez badira, ez daiteke heier abona, ez hek eros numeroka, nehork ez ditu behar irakurtu, prestatu, etxean atxiki edo kontserbatu.

Martinek: Badire, ordean, gizon batzu diotenak ezkila edo zainu bat baizik aditzen ez duenak, ez duela aditzen soinu bat baizik; bi soinuen entzuteko behar direla bi zainu entzun.

Bertze hitzez, diote nahi dutela kestione guzietan jakin zoin arrazoin diren alde, eta zoin diren kontra.

Morde Garakoitzek: Kestione tratatuak gazeta hetan balira gauza dudazkoen gainean, deus ez laiteke erratekorik.

Errana den bezala, In dubiis libertas; bainan nehori ez zaio zilhegi, Erlijioneko zimenduen izkribuz atakatzea, ez eta izkribu gaixto heien irakurtzea.

Erlijioneak emanak ditu, mila miliunetan, bere frogak, dela dibinoa edo zerutikakoa, eta zorigaitz beraz norbait altxatu nahi bada Jainkoaren eta zeruaren kontra.

Morde Tristanek: Kusia jaunak eman arrozoin horien ondotik erran dezakegu oraino Leonek aiphatu dituen gizon heiek, gauza suerte guziak irakurtzeko estakuruan, leitzen dutela on baino hala ez den anhitz gehiago. Ez da estonatzeko heien izpiritua, kasik bethi, bada gezurrerat edo faltsutasunerat itzulia, eta arrarozki egiaren alderat. Heien izpiritua sekulan ez da xuxen, bainan bai bethi trebes, makhur gelditzen.

Zenbaitena bi plegutan dago, hartzen duela batean ongiaren aldea, bertzean gaizkiarena. Gutiz gehienek ez dute arrazoinamendu onik, justurik, ez Erlijionearen, ez gobernatzen gaituzten gizonen, ez eta zozietatea dabilan moldearen gainean.

 

Leonek: Erabili ditutzuen solas horietarik guzietarik net aiseki athera dezakegun egia hau da: gure aitzinekoek ongi arrazoin zutela gazeta edo berrikari guzien bazterrerat uztea, denhora zutenean bakharrik leitzeko familian, zenbait liburu on, hala nola Testament zaharra, sainduen bizia, JesusKristoren imitazionea, gizonaren lau azken finak, etc.

Igande arratsetan leithuko zuten, supasterrean, almanaka gezurtia, jakiteko heia zer anonzatzen zuen heldu zen asteko, ala izanen zen iguzkia, ala uria.

 Almanaka, orduan, orai bezala, hain maiz tronpatzen zen, non gaizoak, egin arazten baitzuen irri farra, irri gozo onik.

Martinek: Lehenago ez zen ikhusten jaunik baizik gazeta eskuan. Bizkitartean, zortzian behin haren leitzea, on dela, iduri zaut, bai eta abantailos, jakiteko erresurnako eta herri-inguruetako harat-hunatak eta herriak, bai eta bihiaren kabalen eta asko gauzen prezioa merkatuetan.

Bainan, egun guziez berrikari bat eskuan ikhusten diren ofiziale eta nekhatzale hatzuek, iduri dute gezurketa dabiltzala, edo, lanean ez ari nahiz ez dakitela nola denbora pasa.

Xobadinek: Martin ez da sobera berrear irakurtzalen adiskide, eta nik ere erran nahi dut ez dezazketala begien bistan sofri neskato gazeta irakurtzalesak eta gutiago oraino hetarik zenbait itsusi, izilka eta gordeka roman deitzen omen diren liburuak leitzen dituztenak. Gizon gazte guziek jakin behar lukete halako neskatxak hobeago direla hartzeko baino uzteko.

Piarresek (irriz): Zer arrazoinen gatik bada hori, Xobadin, ez ahal zaitu nihork konprenditzen.

Xobadinek: Aie! zer haurra hizana, Piarres! Ezagutzen duk gure auzoko emakume gazte bat. Mintzo nuk Filipinaz. Habil goizetan haren etxerat. lkhusiko dituk, berant juanik ere, bazter guziak xahutzekoak, haurrik ttipienak arras zikhinak, bertzeak beztitzekoak.

Juan den astean goiz batez senharra jin zakonean lanetik haskariterat phorru edo baratxuri salda egitekoa zian, bai eta zarthaina suan ezartzekoa.

Eguerdietan ere maiz kozina erostekoa dik, eta phentsa zak zoin goxo diren ahoan ilharrak eta azak gordeinak direnean.

Hik ez dakik ongi, Piarres, ama familiako edo emazte menaiuko batek baduela lanik aski goizetan eltzearen edo marmitaren erosarazten, bere etxearen eta bere haurren garbita- sunaren egiten; gero behar dik ari galtzerdi zilhoen bethesten, arropa urratuen josten, hitz batez zahar aphaintzen.

Horiek oro egiteko dituelarik ikhusten dutanean Filipina gazeta eskuan, leitzen, eman nezokek gibeletik su.

Piarresek: Guardia emazu holako lanik egin!

Xobadinek: Ago deskantsuz, Piarres, hik ez nik, ez ditiuk erraten ditugunak oro egiten.

Etxerat juan baino lehen, behar deat eman kontseilu on bat.

Lagun bat hartzeko deliberatzen dukanean, har ezak norbait, hi bezala arrunki bizitzen dakiena eta kanpo lanetan hi bezala artzeko on dena. Jakin ezak ere, abisu zuhur eta on hauien beren ematen hire adixkideeri, ez dezaten erhoki edo zoroki egin, orai duela zenbait denbora, herriko gizon gazte batek egin duena.

Harrek hartu dik, bere iduri ergeltsa hat, zakielakotz brodatzen, piano jotzen, musikatzen, bai eta gazeta eta roman leitzen...

Hobe zukean harendako hartu balu dakiena pear bat uren ekhartzen, xurikiten egiten, ogia eta arthoa orhatu eta labearen berotzen, azkenik bokhetaren egiten.

Errak, errak, gora gora, Piarres, guzieri uzteko bederen gazeta eta roman irakurtzalesak.

Piarresi, gisa hortan mintzatu ondoan, Xobadinek erran zuen konpainia guziari: Jainkoak digutzila gau on bat! Etxerat noha, ordu baitu.

Guziek harrek bezala egin zuten, eta Karakoetxeko sukhalde handia eta ederra hustu zen.

 

 

 

 


X

Santa Riktruda, eskualdun, eta haren familia

guzia saindua da.

 

 

Karakoetxeko supasterrean ardura jende berak ziren. Hortakotz ez dire zeren izenda.

Gau hartan azkenik Xobadin zen ethorri, eta hura sukhaldean sarthu orduko, arratseko othoitza eta arrosarioa akhabaturik, bakotxa bere lanean hasia zen.

Gau ona orori desiratu eta, atheratzen zuelarik Xobadinek liho xorroin bat sakelatik, itzultzen da muthilaren alderat eta erraten dako: «To, Piarres, jo ezak liho xorroin hori, badik idor aire bat».

Piarresek irriz dako ihardesten: Ardura egiten dautzut lan hori; bainan nola saristatu gogo nuzun erran behar dautazu.

Xobadinek: Ago ixilik haurra, hiltzen naizenean utziko deat athorra oihal bat.

Piarresek: Bisaia! Ez duket berehala zure athorra oihala, ezen behingo atso zare zu segur Xobadin. Orokatik ere bizi zaite luzaz, guziek hori desiratzen dugu.

Mariak: Batere dudarik gabe.

Denbora berean Joannes-Baptista sartzen da sukhaldean bere usaiako liburua edo sainduen bizia besapean.

Konpainiari agur egin ondoan, galdegiten du heia atseginekin duten adituko egun guziez egiten den irakurtzea.

Kattalinek du ihardesten deus ez duela lakhetago nola sainduen ixtorioaren irakurtzea edo irakurtzen aditzea.

Morde Garakoitzek du, bere aldetik, adiarazten deus ez dela abantailosago nehorentazt, Eskritura Sainduaren irakurtzeaz kanpo, sainduen bizien leitzea baino, Karako-Etxean arrats guziez egiten den bezala.

Partikularzki haurrak loriatzen dira ixtorio heien aditzen, eta dira ere ekharriak bethi, beren adin gaztean ikhusten eta aditzen dituzten gauza guzien egitera edo bederen urrunetik imitatzera.

Nork ez daki nola egun batez Santa Teresa, oraino arras haur ttipia zelarik, eta Rodrigue, haren anaia, hura ere adinik tendreenean, athera ziren etxetik eta eman bideari, joan behar zirela erranez lege gabeko jenden herrirat, han martir hil eta xuxen xuxena zerurat heltzeko?

Kreatura gazte eta inozent heiek urhats horietan abiatu ziren, zeren irakurtzen aditu baitzuten, edo berek irakurtu, anhitz martiren bizia eta heriotzea.

Beraz, heien osaba batek bidean hatzemanik, eztiki eta baliakatuz, itzularazi zituen etxerat.

Gure bi haurrek orduan beren baratzean egin zituzten hi etxolatto, bederen han bere bizia iraganen zutela, ermittauek bezala, othoitzean eta meditazionean, ez zezaketenaz geroz odola ixur here Jainkoarendako.

Morde Garakoitzek akhabatu zuen Santa Teresaren biziko ixtorio hori erranez: «Haur gazte baten bihotza ezko guritu baten pare da, eta ezko hark bezala, har ditzazke zer nahi marka, seinale edo inpresione.»

Morde Tristantek: Hortakotz, kusia jauna, haurrek ez lukete, ez aditu, ez ikhusi behar deus onik baizik.

Joannes-Baptistak: Arrazoin beraz, aita ama prudenten haurrak dire komuzki haur onak. Nik egun irakurtu dudan familia saindu baten ixtorioak net ongi frogatzen du egia hori.

Kattalinek: Atseginekin ginezake, Xobadinek eta nik, ixtorio hura entzun zure ahotik, bainan mintza zaizkigu eskuaraz; badakizu guk frantses arras guti dakigula.

Joannes-Baptistak: Borxatua naiz goraskodanik hastea ene ixtorioa.

Dagobert, Frantziako errege batek, formatu zuen erresuma ttipi bat, Karibert deitzen zen bere anaiarendako; bainan Karibert hil zenean, nahi izan zuen, erresuma hartako probin- tzia gehienak berriz beretu, nahi Kariberek utzi zituen hirur seme.

Eskualdunak altxatu ziren aita galdu zuten hirur printze hauien alde, eta orduan zuen igorri Dagobert erregeak, gure arbasoen kontra, armada bat ikharagarria, edo berdin ongi erra- teko, hamar armada ttipi, bakotxa bere jeneralarekin.

Hamar tropa heien guzien jeneralen jenerala deitzen zen Xadoing.

Jeneral hetarik hat bentzutua izan zen Xuberoan, edo bertzenaz, sabantek uste dutenaz, Salbatoreren eta Mableren artean.

Arimbert jenerala Eskualdunek han hil zuten. Xadoing puxantak bazituen bere azpiko anhitz duke, konte eta markes, eta hetarik bat zen Adalbaud, Douai deitzen den hiri batetako dukea. Gazte, gaztea zen, kalitate ederrenak zituena, merezimendu handitakoa, eta horiek baino gehiago dena, giristino ona, khartsua, pietatez bethea, hitz batez saindua.

Gure herrirat jin eta ikhusi zueneko Riktruda, Eskualduna, hura bezala familia handi batetakoa, berthute giristinozko guziez beztitua, edo osoki sainda, nahi izan zuen haren eskua galdatu.

Elgarrekin esposatu eta ukhan zituzten lau haur, osoki heiek iduriak, edo sainduak.

Elizako, Martyrologe izena duen liburuan, edo sainduen herronkan ezarriak izan dire seiak: San Adalbaud, aita; Santa Riktruda, ama. San Mauronte, semea, eta Santa Glothesenda, Santa Aldesenda, Santa Isoie edo Eusebia, hirur alabak.

Familia handi hori uros bizi zen, aisa da konprenditzeko, noiz eta ere Adalbaud Dukeak jin behar izan baitzuen, bere hiritik, gure herrietako alderat.

Piaia hartan hil zuten, ez dakigu non, ez eta nork hil zuen. Guk dakiguna da Santa Riktruda, gazterik alharguntsa gelditu zela, lau haur arras ttipirekin. Ez zuen nahi izan, deus ere gisaz, bertze esposik hartu, nahiz erregeren gortheko zenbait jaun puxantek galdegin zuten.

Gure saindaren kontseilari eta gidaria San Amand aphezpikua zen. Aphezpiku harrek egin zituen bi misione Xuberoan, bai eta ere naski Baxe-Nabarren, lehena 633an eta higarrena 663an. San Amand izan da beraz Xuberotarren apostolua, nola, bi ehun eta berrogoi bat urthe berantago, izan baita San Leon, Laphurtarrena.

San Amandez bertze alde baziren bertze saindu batzu laguntzen zutenak Santa Riktruda bere abisuez: hetarik bat zen San Riquier, abadea, edo izen hori bera ekharri izan duen komentu batetako superiora.

Santa Riktrudak saindu hari zion bathaiarazi Mauronto bere semea.

Egun batez San Riquier jin ondoan bere bisitaren egitera alharguntsa sainduari, eta harekin jainkozko gauzez mintzatu ondoan, abiatu zen bere komenturat itzuli behar zuela, eta bere zaldirat iragan zen.

Santa Riktruda, Mauronto ttipia besoetan, athera zen bere jauregitik, sainduaren laguntzeko zenbait urhatsetan, oraino hola egiten den bezala, norbait nahi denean ohoratu. Gazteluko bertze jendeak ere jin ziren bortha aitzinerat.

Separatzeko azken hitzetan zirelarik, ama sainda harrek nahi izan zuen haren seme inozentak ukhan zezan San Riquieren benedizionea, bai eta harenganik musutto bat.

Hortakotz eman zuen haur maitea bere eskuetarik sainduarenetarat.

Zaldiak senditu zueneko karga berri, batere phisua ez zen hau, abiatu zen, bainan poseitua, bat batean izan baliz bezala, zalapartan, jo harat, jo hunat, jauzi handi batzu eginez eta bere hortzak erakutsiz, norbaiten ausikitzeko bezala.

Ixtorio hau khondatu duten autorrek erran dute, eta hek errana aise sinhesteko da, ifernuko izpiritu gaixtoek ikhusiz zer gerla San Riquiek egiten zeien, eta berdin San Maurontok zer egin behar zakoten, entseiatu zirela heien bien xahu araztera.

Santa Riktrudak, ikharan bere ume maitea fundi zakion, ez zuen gehiago zaldiari behatzen ere.

Haren etxeko hortha aitzinean zaudenak ere heia gorazlhasi ziren.

San Riquiek egiten du hirrisku hortan othoitz bat khartsua, eta hoirra non kausitzen den Mauronto haurra lurrean, dremenden minik gabe.

Ixtorioak erraten du haurra zalditik jautsi zela xori oraino ez aski lumatu hat, bere hegalak dardarikatuz, emeki, emeki, lurrean pausatzen den bezala.

San Riquieren zaldia apazegatu zen bat batean, eta abade saindua ereman zuen bere monazteriora.

Bere ustez izpiritu handia eta azkarra duten gizon batzuek erranen dute haurrak ez bazuen minhartu, hori izan zela, bakharrik errekontru uros bat, edo haren orduko zorthe dohatsu hat, finean, bertze hitzez, hala beharra.

Arima jainkotiarrek nahiago dute sinthesi san Riquieren eta santa Riktrudaren othoitzer esker izan zela beiratua minhartzetik Mauronto ttipia.

Iduri zaut gisa huntan mintzatzeko moldeak balio duela hertzea, zoinaren arabera, Jainkoaren plazan behar bailitazke eman errekontrua, zorthea, hala beharra eta bertze holako elhe sentsurik ez duten batzu. Guk zentzurik balin badugu, erranen dugu bethi: «Jainkoak nahi izan edo ordenatu du holako eta halako gauza edo bederen utzi ditu gertha ziten, debeka zitzazkelarik.»

Morde Garakoitzek: Sainduen bizian, theologalek erakusten daukuten bezala, behar dire bi gauza suerte ikhusi: batzu naturalak, nahiz daitezken behar arras extraordinarioak; bertze batzu egiazki surnaturalak, erran nahiz da Jainkoak heien fagoretan, edo heien medioz egiten dituen mirakuluzkoak.

Maria, etxeko alabak: Ene nahia litake orai aditzea ixtorio horren akhabantza.

Kattalinek: Desira hera dutala erratera juan nintzan.

Joannes-Baptistak: Ez da gaitz zuen bien nabiaren konplitzea.

Jadanik erran dut nola Adalbaud hil zuten gure herrietarat egiten zuen piaia batean. Haren bizia, osoki edifikagarria eta berthute giristinozko guziez edertua izan zelakotz, jadanik erran dutan bezala, saindu deklaratua izan zen.

Santa Riktruda, haren esposa, eskualduna, jadanik badakigu, bere haurrak alxatu zituenean, sarthu zen Marchiennes izena zuen toki hatetako monasterioan.

Hango abadesa edo superiora egina izan zen, eta grado horrekin sainduki bizi eta sainduki hil zen.

Santa Clothesenda, bere ama bezala, eta haren ondotik, komentu berean abadesazat hautatua izan zen eta kargu hartan ere zen hil.

Santa Eusebia berdin sarthu zen Hamaiko komentuan, eta han sainduki bizi eta hil zen.

Santa Aldesenda, arras gaztea zelarik, juan zen zerurat.

San Mauronto, hirur sainda hauien anaiak, abade gisa zuhurki eta sainduki gobernatu zuen hil artino Breuleko monasterioa. Hil izan zen hirur hogoi eta zortzi urthean.

Horra, beraz, familia bat zoinaren menbro guziak sainduak eta saindak izan baitire.

Ez da sainduen ixtorioan familia hori bakharra izan dena sainduz eta saindaz egina.

San Basilio, Elizako doktor handiaren aita eta ama ziren san Basilio zaharra era santa Emilia. Haren izaba zen santa Makrina, zaharra; haren arreba, santa Makrina gaztea, eta haren anaiak, san Gregorio Nizekoa eta san Piarres Sebastekoa: zazpi saindu edo sainda familia berean.

San Gregorio Nazianzekoaren ama zen santa Nonna; haren arreba zen santa Gorgonia eta haren anaia, san Zezareo.

San Ambrosioren anaia zen san Satyra, eta haren arreba santa Marcellina.

Santa Symphorosaren anaia zen san Amantius; haren senharra zen san Jetulius; haren zazpi semeak: Krescence, Julien, Nemese, Primitivus, Justin, Strateus eta Eugéne, oro martirak.

Santa Felicite martiraren zazpi seme martirak ziren: Janvier, Felix, Philippe, Sylvain, Alexandre, Vitul eta Martial.

Morde Garakoitzek: Etsenplu horietarik eta bertze mila holakoetarik ageri da, gutiz gehienetan, aita, ama egiazko giristinoen haurrak, beren burhasoak bezala, onak heldu direla.

Hemen erran behar dut, lehen bederatzi mendetan, aphezpiku bakotxak bere diozesan ezartzen zituela sainduen herronkan, Jainkoaren zerbitzari handienak edo edifikaga- rrienak.

San Udalrich, Bavieran Augsbourg deitzen den hiri batetako aphezpikua, lehena izan zen 993an Joannes XVIen Aita Sainduaz, kanonisatua.

 

72

 

Geroztik hunat, aphezpikuek ez dute kanonisatzeko podorerik. Aita Sainduek beretzat erresalbatu dute podore hori.

Juan den mendearen erditsuan Benoato XIVen Aita Saindu sabant handiak, egin izan ditu erregelarik xehenak, zuhurrenak eta zorrotzenak sainduen kanonisatzearen gainean, eta erregela heien arabera egiten da saindu edo sainda baten prozedura, erran nahi da heien biziaren, berthuten eta mirakuluen etsamina.

Kanonisatzearen aitzinean dugu ikhusten beatifikazionea.

Beatifikazionea da Aita Sainduak ematen duen dekret bat, zoinaren arabera ohora baititake zenbait eliza eta diozesetan, edo fraide eta serora batzuen ordenetako komentuetan, giristi- nozko berthute guziak handizki bere bizian pratikatu dituen Jainkoaren zerbitzari bat, eta hil ondoan egin izan dituenak zenbait mirakulu, Elizaz ezagutuak.

Beatifikatua izan den baten besta egin daiteke, erran dugun bezala, toki batzuetan, meza erranez, eta haren ofizioa kantatuz, etc.

 

Kanonisatzea da jujarnendu bat, herdin Aita-Sainduak, aiphatu prozeduraren ondotik, ematen duena, ex-cathedra, erran nahi da Eliza guziari, deklaratuz halako edo holakoa, mundu huntan sainduki bizi izan dena, eta mirakuluez bere saindutasuna frogatu duena, zeruan dela, eta heraz Eliza Katoliko guzian ohoratua izan behar dela.

Sainduen biziak leithuz eta heien etsenplu miresgarriak maiz eta ardura begien aitzinean ezarriz, hek khartsuki othoizten ditugularik, gu ere segur saindutuko gare.

Santa Ritiruda Eskualduna zela atseginekin ikhasirik, nola haren familiako menbro guziak zirela saindu eta saindak, bai eta Morde Garakoitzen erreflekzione zuhurrak aditu ondoan, Karakoetxerat gau hartan ethorriak zirenak joan ziren, hakotxa bere etxerat.

 

 

 


XI

Graziosa eta Manana

 

 

Orai artean erran dugun bezala, Karakoetxeko sukhaldean egiten zen, Parise, Frantziako kapital handian eta bertze hirietan egiten dena.

Parisen madarna aberats eta izpiritu handitako batzuek, idekitzen dituzte bere saloinak heien gradoko jaun eta andere adiskideeri, heiekin Frantziako, Europako eta mundu guziko berrien khondatzeko eta hetaz hitzkatzeko.

Askotan, gizon jakintsun edo sabantak ere mintzatzen dire saloin hetan beren jakitatez, nola andereak mila moda egun guzietakoez.

Hirietan ere badire bertze bilkhura batzu, zerkloak deithuak direnak. Espainian tertuliak deitzen dituzte.

Karakhoetxeko sukhaldea edo supasterra zen, jadanik aditzerat eman dugun bezala, auzoko jende on guzien saloin, zerklo edo tertulia.

lhautirian, ortzegun gizen batez. 1832an, kausitzen zen han bertze gauetan baino gizon eta emazte gehiago, ez xoilki jinak besta egiterat, ariz kartetan, musean, florean, trukean, hogoi eta hamekan eta bertze jokoetan, bainan oraino jinak ziren ongi ethorri erraterat Morde Tristanti, zoina bezperan sartua baitzen etxean, dotzena bat egun kanpoan egonik. Egun hek iragan bide zituen, Morde Tristantek, Baxe-Nabarreko hiri ttipitto batean, bere haur laguneko adiskide zahar, Jaun Erretor baten etxean.

Aiphatu jende heien guzien agur eta konplimenduak on hartu ondoan, irriz erran zeien piaia anhitz luzea eginik zagoela, eta sakolak ixtorioz zituela betheak, orori gau hartan husteko edo gauzarik pollitenak heieri khondatzeko.

Bainan, dio Morde Tristantek, ene piaiaz mintzatzen hasi nahi naiz, harateko bidea nola egin dudan erranez.

Beraz, joan den astelehenean zortzi, abiatu nintzen bidean, argira oren bat, ilhargi xuritara, Piarres lekaiotzat nuelarik hartzen

Goiz hartan berean enekin athera ziren etxetik gure etxeko anderea eta alaba, eta lothu, heiek ere bideari, Amikuzeko herri batean ahaide batzuen ikhustera joateko.

Leon zuten, oinez, lagun edo gidari.

Kakoletetan dabiltzanak hilinbi halanba, eztiki, hilki edo maltsoki joan dire.

Gure rnandoaren urhatsa eta zaldiarena ez ziren beraz berdin.

Hortakotz oren laurdentto batez elgarrekin juan ondoan, utzi behar izan nintuen, ezin bertzez, kakoletetan zirenak.

Ene zaldia eta Piarres ardura trostan joan ziren egun hartan, eta bizkitartean, ilhun zainuak jotzen ari ziren gu heldu ginenean ene adiskide min, Jaun Erretoraren etxerat.

Elgarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik eta luzaz solasean egonik, etzatera igorri ninduen Jaun Erretorak, erraten zautalarik biharamunean hura goizik joanen zela Elizarat, usaia zuen bezala, bainan, ni, berant egon nindadila ohean, nuelakotz pausatzearen beharra.

Hola konbeniturik, iragan nintzan ganberarat, eta ene Erretorak oraino ofizioa erratekoa bide baitzuen, hartan hasi zen.

Biharamunean, ni ganberatik atheratu orduko, ene xokoleta prest presta zagon su aitzinean.

Hura hartzen nuelarik, jateko salan, jin zitzautan gelaria, aspaldian ezagutzen nuena, nehonereko berri guzien kondatzera, Baxe-Nabarreko eskuaran edo hango mintza-airean, ezen gelari hura Baxe-Nabarreko da.

Hasi zitzautan, beraz, Jaun Erretoraz mintzatzen, zioelarik, zela bethi khar handi batez bethea, pazienki gauza kiretsenen jasailea, xumeen , handien bezala, arraiki errezebitzalea, eta guziz erromeseri laguntza emailea, eta pobreri amoina egilea.

Horien guzien gatik, Jaun Erretorak ez dizi eskas ferrnutasuna; eta sendiarazten dizi dela bere gidatzen dien herriaren lehen buruzagia. Ez zu dudarik hola dela, izpiritualeko gauzak tenporalekoak baino lehen direnaz geroz. Ene alderat ere ez duzu eskularru xuriak soinean paratzen, nahiz badien hogoi eta bost urthe haren zerbitzian nizela.

Ez dizi nahi deithia izan nadin ez andere gelaria, ez eta Jaun Erretoraren gobernante, bainan xoilki Jaun Erretoraren neskatua, eta haren arabera hala omen nuzu, urthe guziez soldata emaiten dautan phundutik.

Ez, nihork ez ziadazu erran behar haren aitzinean, gobernanta; bertzenaz erranen dizi ez dutala gobernatzeko ene buria baizik, ez eta deusik ere, salbu suphasterreko eltze edo duphina eta furneuko frikoak edo salsak.

Ez dizi nahi entzun erran dezaten ere eni anderia; eta soizu, bethi torxuna aitzinean eta ardura jatsa askian nabilazu; ez zit beraz anderia nizala biziki iduri.

Graziosa baita ene izena, ez dizit bertzerik haren ahotik aditzen: Graziosa, zuazi harat; Graziosa, jin zite hunat.

Ez ziakozu ere untsa izenda nezaten andre gelaria, eta arrazoin dizi, ezin gelaria duzu gela edo ganbera bat, egun guziez garbitu eta ordre hunean ezartzen diena.

Nik egin behar tizit bi lan horiek, ez xoilki Jaun Erretoraren gelan edo ganberan, bainan etxeko pharte guzietan, sototik hasi eta selhaururaino .

Morde Tristant, zauutan erran oraino ene aldean xutik zagoelarik, badakizu Jaun Erretor etxe bakotxean badela oilategi bat, eta hura behar ere.

Segurki, nion eman errepostua, eta zuena ongi ahal da poblatua.

Askitto. Batzin hirur edo lau dotzena buru gixenak; guziak beharrez hiltzeko hun direnak.

Hau zuri erran nahiz hasi nuzu oiluez mintzatzen.

Ba omen tutzu ni bezalako zerbitzari zenbait erraiten dutenak, Jaun Erretorarekin diren lehenbiziko urthian: Jaun Erretoraren oiluak; bigarren urthian dizie erraiten: Gure oiluak; hirurgarren urthian aldiz erranen dizie: Ene oiluak.

Hek ez luzketzu ontsa gure Jaun Erretorarekin.

Haren etxeko xori, oilo, ahate eta gauza guziak harenak direla fite erran lezakezu.

Azken hitz hok Graziosak erraten zituelarik eni, Jaun Erretora salan huzen, eta mokoa pikatu zakon, erranez borthan norbaitek galdegiten zuela.

Ixil, ixila eta haia haia joan zen eta ez gehiago agertu salarat.

 Nik, goiz guzia, bai eta arratsaldea solasean pasatu nintuen ene Jaun Erretor onarekin.

Gisa berean iragan ditut handik ondoko bost edo sei egunak, alegeraki eta deskantsuan.

 

Jaun Erretorak, haurra zelarik eta bere denbora guzian bezala, maite du irri egitea eta egin araztea.

Hargatik nehork uste baino seriosago da. Behin baino gehiagotan daut erran, bethi suspiretan eta bihotz minekin: Eskualdunen fedea ere ttipitzen ari da eta Erlijionearekin joan dire fidelitatea edo leialtasuna bera ere.

Zenbat faltsokeria eta tzarkeria, lehenago kasik ezagutuak ez zirenak, ez dire egun gure artean ikhusten!.

Haren kontsolatzeko erraten nakon: Beha ezazu, Jaun Erretora, Eskual-herriz kanpoko tokietarat, hango jendeak zer diren. Heien aldean oraino zerbait bagira.

Hori hala da, zautan ihardesten; bainan bertzen zorigaitzak ez dezake egin gure zoriona; bertze hitzez, ez gai- tezke onak izan preseski bertze asko eta asko hala ez direlakotz.

Morde Garakoitzek: Jaun Erretoraren arrazoinamendua xuxena zen.

Morde Tristantek: Ene aldian, galdegin izan dakot zer egin behar luketen Eskualdunek bere aitzinekoen idurikoak izateko.

Aski lukete, daut eman errepostua, bere aitzinekoen imitatzea. Behar lituzkete, beraz, utzi bazterrerat irakurtze lanjeros, gaixto eta tzarrak; Erlijioneko urhatser jarraiki; arratseko othoitza familian egin, sakramenduetarat hurbildu, elizako ofizioetan aurkhitu.

Morde Garakoitzek: Ene kusia, Jaun Erretorak oraino egia zuen erraten: Eskualdunek behar eta aski lukete lehengo usantza beren hartzea, lehen bezala on izateko.

Morde Tristantek: Ene adiskideak goiz guzia elizan zeraman. Sakristiarat eramaten zakoten xokoleta, eta hura hartu eta kofesatzen artzen zen hamar, hameka orenak artino. Orduan zuen egiten katixima haur multzo bati.

 

 

 

 

 

 

Ni haren meza entzun eta joan nintzan haskariterat etxerat. Graziosa, haren izenak erran nahi duen bezala, han zen, graziaz eta borondatez bethea, eta elheketako talendu arraro hatekin, enhoatzetik ene beiratzeko.

Goiz batez daut erraten: Egun behar dizit zuri irri egin arazi ixtorio bat kondatuz20. Gure Jaun Mera Louis-Philiperen gizonetarik duzu. Errege hunen bandera, badakizu ez dela xuria, bainan dela gorri, xuri, blu. Hura segitzen dutenen ideiak berdin tutzu anhitz koloretakoak; erran nahi dizit nola baldin badute ideia bat xuria edo huna, xuxena, badituztela bertze biga makhurrak, faltsoak edo gorriak, bluiak. Gure mera ere huna egiten dizie; bainan badizi txar aire bat, eta huntarik ezagutuko duzu. Juan den ortzegunean zortzi, Jaun Erretorak ukhan zizin meriatik paper bat, zointan baitzakoten erraten baziela obligazionea, bertze hiriko gizonek bezala, bide publikoetan eginen ziren lanetan pharte hartzeko, eta komitu hori Jaun Bikarioarentzat ere zela. Batre ez zakizut franze- sik; bainan iduri ziadazu hori deitzen dela, faire des prestations.

Jaun Erretorari, pensatzen ahal duzu, ez ziakozun komitu pollit hori batre eder iduritu. Eni ez zizin hatik deusik erran; bainan adi zazu ontsa. Juan den igandian, goizeko mezan, ira- gan duzu predikatzeko alkhira, eta hasi duzu erraiten populari: Giristino maiteak, heldu den astezkenian ez duzie haurrik emanen mundura, edo ez da behar nehor sorthu; ez zarete ere ez ezkonduko, ez erituko, ez hilen... Jaun Bikarioak eta nik juan behar baitugu bide egitera...

Aisa duzu phentsatzeko zer irriak jendek egin zituzten ixilik elizan eta gora, gora, elizatik atheratu eta kanpoan.

Jaun Mera egon zuzun bere lekhian buria aphal eta zehe bat sudurrekin.

 

 

 

 

Etxerat joatian zizin erran bere lagun bati izerdi hotz hat jautsi zitzakola gisa hortan entzun zienian Jaun Erretora rnintzatzen.

Erlandek: Nik ez dakit nola ez duzuen ikhusten lege hat egiten dela orotaz berdin beiratua izateko, eta beraz orar behar dela aplikatu, mera harrek aplikatu zuen bezala.

Jaunak eta andereak, biziki eder zaut igualtasuna edo egalitatea.

Xobadinek: To, Erlande, erran behar deat eni ere izen hori, egalitatea, hain eder zautala, non hori aditzean iduritzen baitzaut aditzen dutala bertz baten, harrika baten edo bertze zoin nahi untzi huts baten soinua.

Nahi diat, hik bezala lege bat egina izan dadin guzientzat; bainan, neholere ez dezakeie guziek molde berean beira legea.

Ez die, nik dakidala, behinere deithu bide egiterat ministro bat, jeneral bat, prefet bat, ez hertze mila kargudun, zeren gizon horiek egun guziez erresuma guziaren, departamendu edo hiri baten zerbitzuan baitire; arrazoin berez, edo titulu berean, Jaun Erretorak eta Jaun Bikarioak izan dituk, orai artean, dispentsatuak, justu zen bezala, lan publiko horietan aur- khitzetik.

Eriande ixildu zen, ez baitzuen deus onik erraiteko, eta Morde Tristant berriz abiatu zen Graziosarenganik ikhasi zituen gauzen kondatzen.

Beraz gau hartan Karakoetxean ziren jendeak ez ziren guti loriatu erratera nohan ixtorioaren aditzen.

Graziosaren arabera, dio Morde Tristantek, otsaileko ilhabetean, egun eder bat egiten zuen batez, Jaun Erretora ari zen, arratsaldeko lau orenak irian, bere ofizioaren erraten, eta horra non, bat batean, bortha joiten duten bietan borthizki, oihu eginez.

Fite Jaun Erretora galdegiten dute, abantzu hila hatzeman duten presuna batengana.

Jaun Erretorak hesten du berehala here brebiaroa, ematen du hura besapean, bai eta harturik kana eskuan, abiatzen da, denborarik galdu gabe, haren obligazionea zen bezala, manda- tariaren ondotik. Ez zakien norengana eta nora joan zen; bainan laster ohartzen da jende multzo bati, eta dakote erraten Manana dela azken hatsetan.

Manana, hiri guzian bazakiten nor eta zer zen.

Jaun Erretorak dio, dudarik gabe bere buruari:

Manana ere Jainkoaren kreatura bat da; baditake ene ministerioaren beharra duken memento huntan. Harenganat hurbiltzean, aditzen du norbair erraiten: Manana hila da. Bigarren batek dio: Ez, oraino bizi da Manana. Bizi bada, du erraten hirurgarren batek, ongi aphal da Manana. Jaun Erretora hurbiltzen eta gurtzen da, oihu egiten duelarik: Manana, bizi zizea?

Mananak du ematen rrepostua: Ma... eta bizi nahi.

Mundu huntan hirur gauza aise dire ezagutzeko: Amodioa ageri da begitik; hazteria, hatzetik eta jende edana hatsetik.

Jende oste hura harritua eta tristatua baitzen, Jaun Erretorak nahi izan zuen trankilisatu eta alegeratu.

Etzana zenari zakon erran: Manana? nahi duzia aguardint xortaño bat?

Manana! abia zite xingilika...

Manana! nahi duzia hasi hattikunka?

Jaun Erretorak, itzultzen zelarik han ziren emaztekien alderat, erran zeien: Manana ez da prest egun kofesatzeko, eta ez du anunzioaren edo oliaduren beharrik.

Har ezazue airean hemendik, ahal duzuen bezala eta irets araz dezazkotzue bi pitxer edo lau xarro ur fresko. Gero utziko duzue lo egitera bihar goizartio.

 

Adio, Manana, zion erran ahapetik. Freska zite, tripa ustela!

Erlandek elhe hori aditzean du erraten: Zer aphez batek errateko hitza!

Xobadinek: Errak, Erlande, aphez bati ez othe zako haizu gauza baten bere izenaz izendatzea? Xakur bati ez dakoia erran behar xakurra, gatu bathi gathuia?

Kattalinek: Erlandek hobeki hatzemanen zuen Jaun Erretorak egin halako Mananari prediku bat edo bederen etsorta hat.

Joannes-Baptistak: Predikua edo etsorta ez zen gaizki eroriko. Ez dugu ahantzi behar Ebanjelioak erraten duena: Ez direla aurthikitzen perlak hazinda beltzen aitzinera21; ez ernaiten gauza sainduak xakhurreri.

Morde Garakoitzek: Erlanderen arabera, Jaun Erretora sobera gordeinki mintzatu zen Mananari, hari erranez: Tripa uztela; bainan irakurtzen dugu sainduen bizian nola san

Polikarpok, egun batez, hatzeman zuen Erroman Marzion here- tikoa, aspaldian ezagutzen zuena.

Marzionek, ikhusiz san Polikarpo ez zakola mintzatzen, bainan alegia ez ikhusiarena zakola egiten, atrebituki hurbildu zen harenganat eta erran zakon: Ez nauzuia bada ezagutzen?

Sainduak ihardetsi zion: Bai, ezagutzen haut Satanen lehen seme edo primutzat.

 Errespostu hori erran zakon burua itzuli gabe, eta bere bidean aitzina joan zen.

San Ignazio handia, aiphatu san Polikarporen adiskidea, eta hura bezala, Jondoni Joanni Apostoluaren dizipulua, ez da beldur Antiochetik preso Erromarat eraman zuten hamar sol- dado gaixtoak deitzea basa alimaleak, bai eta frantzesez leopards izena duten, bestia krudelak.

Adio, Manana, zion erran ahapetik. Freska zite, tripa ustela!

Erlandek elhe hori aditzean du erraten: Zer aphez batek errateko hitza!

Xobadinek: Errak, Erlande, aphez bati ez othe zako haizu gauza baten bere izenaz izendatzea? Xakur bati ez dakoia erran behar xakurra, gatu bathi gathuia?

Kattalinek: Erlandek hobeki hatzemanen zuen Jaun Erretorak egin halako Mananari prediku bat edo bederen etsorta hat.

Joannes-Baptistak: Predikua edo etsorta ez zen gaizki eroriko. Ez dugu ahantzi behar Ebanjelioak erraten duena: Ez direla aurthikitzen perlak hazinda beltzen aitzinera21; ez ernaiten gauza sainduak xakhurreri.

Morde Garakoitzek: Erlanderen arabera, Jaun Erretora sobera gordeinki mintzatu zen Mananari, hari erranez: Tripa uztela; bainan irakurtzen dugu sainduen bizian nola san

Polikarpok, egun batez, hatzeman zuen Erroman Marzion here- tikoa, aspaldian ezagutzen zuena.

Marzionek, ikhusiz san Polikarpo ez zakola mintzatzen, bainan alegia ez ikhusiarena zakola egiten, atrebituki hurbildu zen harenganat eta erran zakon: Ez nauzuia bada ezagutzen?

Sainduak ihardetsi zion: Bai, ezagutzen haut Satanen lehen seme edo primutzat.

Errespostu hori erran zakon burua itzuli gabe, eta bere bidean aitzina joan zen.

San Ignazio handia, aiphatu san Polikarporen adiskidea, eta hura bezala, Jondoni Joanni Apostoluaren dizipulua, ez da beldur Antiochetik preso Erromarat eraman zuten hamar sol- dado gaixtoak deitzea basa alimaleak, bai eta frantzesez leopards izena duten, bestia krudelak.

Bertze Elizako Aita batek deitzen ditu bekhatorosak zozc etemalak, des sots éternels.

Beraz Sainduek ez eta Elizako Doktorrek ez dituzte zenbail aldiz guphidetsi therminorik gordeinenak.

Egungo egunean dira hatzematen izpiritu faitsu, hauntu eta bethi trebes phensatzen duten batzu, zoinen arabera aphezek, bai eta aphezpikuek berek, behar bailituzkete hartu balusezko eskularruak egiaren erraiteko, edo behar bailukete egia hura sukrestatu, eztiz pherekatu.

Erlande, aditu orduko Morde Garakoitzen erreflekzione horiek, jaikitzen da, hartzen du here makila, eta da abiatzen borthako alderat, dioelarik:

Gau on bat desiratzen dautzuet, jaun eta andereak!

 Mariak dio ihardesten: Bai guk ere zuri, Erlande. Xobadinek dio bere aldetik, hura itzali denean: Haize hotza dela, to hiretzat, eta irria zaio bilkhura guziari bat batean jiten.

Piarresek: Ez dakit, Xobadin, Erlandek zer egin lezaukezun, balaki zer erran duzun, eta hatzeman bazinitza kanpo hortan nonbait, kilua gerrian.

Xobadinek: Orai zahartua nuk, Piarres; bainan, hargatik ez nik oraino gizon herbail batek izitzen. Orai artean entzun ditik gaizkiak, ene ahotik, zeren duen izpiritua ifrentzuaz itzulia. Bazakiat hari mintzatzea dela bertze askori mintzatzea bezala: Morde Mediku, debalde prediku, bainan halako gizonek ez die uste izan behar aski dutela mintzatzea bertze guzieri hek bezala pensarazteko.

Ez, ez on die jakin dezaten hek batere ez direla guretzat doktorrak, bainan direla, ongi deitzen dituzten bezala, gure herrietako oilarrak, Kukuruku! dioie, gora, gora, eta gero deus funts onik.

Piarresek: Engoitik guziek badakigu Erlandek bethi baduela hagin handi bat aphezen kontra.

Leonek: Atzo azkenik zioen aphezek sobera maite dutela dirua.

Martinek: Erlande mintzo bazen aphez guziez jeneralean, deus ez da hark erran duen hori baino gutiago egia denik.

Gure Erretorak ere ez du merezi deus gisaz erreproxu hori. Batetik arras arruntki bizi da; bertzetik soberatzen zakon dirua bethi jende erromesen edo deus ez dutenen galtzarrera doha. Jokha nio zer nahi, hiltzen denean ez duela uzten bere sepulturaren saria, nahiz etxeko seme ona sorthu zen, eta erretortuz geroz, soma ederrik eskuetarat jiten zazkon.

Joannes-Baptistak: Ez da bakharra hola dena. Hamar mila aphezen artean, ez dira behar bada biga hatzemanen, Erlandek uste duen bezala diruari estekatuak direnak!

Aisa da gauza horren frogatzea.

 Lehenbizikorik beha dezagun gure herrieri; heia jende behar guzien iheslekhua ez denez Jaun Erretor etxea, edo Jaun Erretora bera.

Bigarrenekorik ikhus dezagun zenbat obra on egin izan den Frantzian azken berrogoi urthe huntan.

Obra horietan bederen hamarretarik zortziak, Jaun Erretorez eta bertze aphezez eginak izan dire, arima onen laguntzarekin.

Aphezek dituzte obra hek fondatu, eta aphezek dituzte sustengatzen, askotan berak direlarik eskasian erraten.

Joan den mendearen akabantzan, erreboluzioneak zituen elizak, komentuak, arroatu, edo heien onthasunak ebatsi; semanario handi eta ttipiak, nola kolejio eta eskola on guziak hetsi; hitz batez, Erlijioneak, mila eta lau ehun urthez egin eta establitu zituen gauza on guziak hauts eta erhauts bilhakarazi.

Geroztik, gure mende huntan, aphezek dute gehienik Frantzia athera, emeki emeki, estatu triste hartarik.

Aphezek dituzte milaka elizak erreberritu edo berri-berritarik eginarazi.

Aphezek dítuzte formatu asko fraiden eta seroren kongregazione herriak, haurren giristinozki eta behar den moldean altxatzeko, erien arthatzeko eta zerbitzatzeko.

Aphezek dituzte ideki non nahi eskolak, ospitaleak haur edo iaio sorthu berriendako ohakoak dituzten etxeak : jende zahar eta ezinduentzat pausatzeko egointzak.

Luzegi ez izateko, aphezak dira entseiatu eta dira entseiatzen ekhartzerat gaitz guzien erremedioak.

Beraz urrikari izan dezagun, aphezak miretsi behar bidean, heier nik ez dakit nola, aiher direnak.

Joannes-Baptista ixiltzearekin, Andere Geaxane jaikitzen la eta du erraten: Jende onak, hamar orenak eta erdiak nonbait han dira; ordu da joan gaiten pausatzera.

Hitz hok aditzean, bat bedera ilki zen bere kaderatik eta abiatu etxerat, gau ona guzieri desiratzen zuelarik.

 

 


XII

 

Martin-Gazte zenaren ahokia

 

Martxoaren hastean, arrats Batez, bertze arratsetan bezala, bildu zen auzoetarik jende multzo bat Karakoetxeko sukhalde ederrerat.

Naturalki solasak hasten ziren egunaz gerthatu gauzen gainean, eta nola egun hartan ehortzia izan baitzen orok ezagutzen eta estimatzen zuten Martin-Gazte, gau hartako bilkhura hasi zen mintzatzen haren sepulturaz.

Batek zioen ez zuela aspaldian ikhusi goiz hartan bezalako ahokirik.

Bertze batek zuen adiarazi anhitz luzea zela egiazki ahoki hura. Bertze norbaitek dio oraino, kasik eliza bethea iduritu zakoia jendeak hil-herrietarat atheratu aitzinean. Leonek bere aldian du erraiten: Eta zer diozue Dies ira kantatzean ofrendaras joan izan den jende osteaz?

Mariak: Nihaurrek kondatu ditut hirur-hogoi eta hirur meza kantatu, ela ehun eta berrogoi meza ixil.

Ainesek: Legatak ere pullitak omen ziren; ehun libera elizarendako, bertze ehun jende beharrendako, bertze ehun ospitalearentzat, eta berrogoi eta hamar konfrarioentzat.

Joannes-Baptistak: Horiek oro ongi juan dire; bainan nik ikhus ez dezaketana da elizatik atheratu eta hilaren etxean emaiten den aphairua.

Ez naiz inintzo herriz kanpotik jiten diren ahaide eta adiskidez; bainan mintzo naiz herriko berekoez eta ardura auzo- auzokoez.

Xobadinek: Ez ahal zinen beraz han zu, Joannes-Baptista?

Joannes-Baptistak: Ez segurki, ez nintzan, han. Moda hori ez dezaket niholere jasan.

Leonek: Ez da pollitenetarik. Gurekin jin bazina Poxulurat, ikhusiko zinuen etxe guzia bethea gizonez eta emaztez, eta segur galdeginen zinuen zure buruari non behar ziren kokatu jende hek guziak. Ezkaralzaren erdian ziren hirur mahain handi; bainan, hetaz kanpo, non nahi ikhusiko zinituen, guziz emaztekiak; eskalerretan, orgen gainean, bai eta zonbait barrukian berean.

Joannes-Baptista: Zer bazkari zinuten nahi nuke jakin, Leon.

Leonek: Joannes-Baptista, badakizu ortziralea zela, eta beraz mehe eguna.

Joannes-Baptistak: Hala da, ez nintzan gauza horri ohartzen.

Leonek: Eman daukute lehenik bakotxari azieta baten bethe kozina, ilhar, aza, lursagar, phorru eta phastenagrez egina. Gero baginuen ilhar saltsa, ausarki; bacen ondotik, mar- luza, españolen eskuaran bakallaua deitzen dena.

Hirurgarren plata zen, mahi bakotxean, bahea bezain zabaleko arrolze rnoleta bat, minagreko bipherrekin.

Baginituen, ahoaren garbitzeko, bi desert onak, gasna eta intzaurrak.

Horiekin guziekin bazen arnoa, edo bederen omenez eta famaz arnoa zena. Orai galdegiten dautzut ez ginuenez aski, edo zer behar ginukeen gehiago.

Joannes-Baptistak: Arrazoin duzu, Leon, estomakarik largoena bethe daiteke ilharrez eta aiphatu bertze gauzez.

Horiekin guziekin balin bazen ordena ona eta ixiltasuna, ez nituzke naski sosera kondenatu behar sepultura eguneko, gisa hortan egiten diren bazkariak.

Leonek: Hortarik hunki nezazu, Joannes-Baptista. Non nahi eta bethi eder badire bi gauza horiek, ordena eta ixiltasuna, konbeni laitezke guziz norbait ehorztera igorri duen etxean, eta bederen egun hartan.

Ez bide dire zorigaizki gauzak hola pasatzen. Nik erranen dut egun ikhusi dudana.

Elizatik itzuli gare Poxolurat lerro-lerro, othoitzean gehienak, eta zenbait elheketa, bainan ahapetik.

Mahian ere eman gare gisa berean.

Doludunek soinean atxiki dituzte, gizonek beren kapak, eta emaztek beren mantaletak. Bertze emazteki guziak ere beren mantajinez kukutuak ziren mahaian, nola gizonek baitzauzketen beren bonetak kopetan behera harnasko sarthuak.

Molde hortan, oro burutik behera estaliak, sarkhor eta hunkigarri zen gure ikhustea.

Bakotxak jan du bere zopa deus handirik erran gabe, bian gero, koipetto bat edan eta, barneak bietan berotuak izatearekin, mihiak ere dire zalhutu.

Lehenik solasak hasi  dire emeki, gero goraxago, eta azkenian anhitz eta sobera gora.

Egia da guziek nahi zutela laudatu Martin-Gazte zena. Batek du erraten bethi izan dela gizon zuzena.

Bigarren batek zela arras leiala, bre hitzaren jabe zena.

Hirurgarren batentzat zen gizon langilea, behinere alfer ikhusten ez zutena. Bertze laugarren batek ez dezake aski erran zoin zen arruntki bizi, zoin zen zuhurra, eta nola zituen hartako bethi beren orenetan zorrak pagatzen, nola ere baitzen bethi bere intreser jarraikitzen, etc.

Bostgarren batek dio Martin-Gaztek laudorio horiek guziak merezi dituela, bainan zela lehenik herriko gizonik alegerena, ederki eta inozenki irri egin-araziko zuena.

Gazte gaztedanik bethi omore onekoa zela, zuten orok ezagutu

Napoleon lehenaren denboran soldado zen, orduko gizon gazte gehienak bezala. Egun batez guardiako zuten ezarri Bordelen, ez dakit zoin karriketan edo zoin postetan. Bazabilan harat, hunat, bere harma besoan, noiz eta ere norbait hurbiltzen baitzaio, galdegiten dakola heia zonbat orenak diren.

Martin Gaztek dako ihardesten sanfretik handienean: Hogoi eta hamar orenak dire.

Il est trente uures, Messié!!

Gure Bordelesa zin zinez samurtzen da, dioelarik egundainotik soldado frantsesak errespetuz betheak izan direla guzien alderat.

Martin-Gaztek ez baitzuen penarik emaitea xerkhatzen, bainan bakharrik irri egin araztea, dio orduan erraiten aire maltzur batekin, Katedraleko erlojak jo dituela hamar oren, Jondoni Mikaelekoak ere hamar eta Santa Eulaliako ezkilak bertze hamar. Beraz hamar, hamar eta hamar direla segurki non nahi hogoi eta hamar. Trente uures, Messié!!

Lehenik samurtu zen jauna, ikhusiz ez zuela bere aitzinean gizon gazte bat gaixtoa, bainan bai bere eta bertzen alegeraaztea maite zuena, aitzina joan zen bere bidean, burua aphalduz, irriz eta erranez trente uures, trente uures, hogoi eta hamar orenak.

Ixtorio hori aditu zutenak, ahantzirik non ziren, edo hobira lagandu zutenaren etxean zirela, karkailaka entzun ziuzten.

Gero, gizon bilo xuri bat, bere baso arnoa hustu eta da xutitzen, erraiten duelarik baduela harrek ere bertze ixtorio bat erraiteko.

Aspaldi du Martin-Gazte eta ni oraino gazteak ginelarik, behin meza nagusian kausitu ginen, igande batez, bat bertzearen aldean. Ebanjelio ondoan Jaun Erretora igan zen predika alkhira, mintzatzeko gormandizaz eta guziz hordikeriaz.

Bethi orhoituko naiz nola predikaria, goraki, beroki, saminki mintzo zelarik, ene aldeko lagun Martin-Gaztek egin zuen jestu bat bizi-bizia, eta abiatu zen hitsipitsi, hatsepatsa bere buruarekin elheketa.

Beharrira galdegin nakon heia zer zaasan ahapetik. Ago ixilik, zautan ihardetsi, elizan gaituk.

Ixildu nintzan bortxaz; bainan elizatik atheratu eta, hil-herrian berean, berriz galdegin nion nori mintzo zen, eta zer erraten zuen elizan.

Martin-Gazteren errepostua hau izan zen: «Orhoit hadi, Bettiri, Jaun Erretorak erraten zuela preseski orduan berean: Edaten hasten zaretenean, bestiak baino soriesagoak, zarete.

«Beha zazue zuen kabaler, zuen idi eta behier. Errekara joan arazten ditutzuenean edanarazteko, ase direnean, gelditzen dire. Zuek aldiz, ez dakizue izariz gelditzen.

«Nik orduan hari errepostua, ahapetik: Guk ere badakigu, gure idiek eta behiek bezala, hek edaten dutenetik izariz baratzen. Bai, aise zauku izaria hartzea eta soberakina uztea erre- kako uretik, ez ordean hasten garenean barrikako jus gorritik.»

Hitz hauk aditzean, irri farra handi bat egin zen ezkaratz guzian, eta adio beraz tristezia eta dolua.

Ixiltasuna berriz egin zenean jende oste haren artean, harrabots horien ondotik, Bettirik adi arazi zuen, Martin- Gazteren laudorioetan, ez zuela hura sekulan ikhusten elheketa elizan.

Ardura ere omen zuen erraiten here haur, etxeko eta sehier, ez dela eliza solaseko tokia bainan bai othoitzekoa.

Bettiri jartzearekin, hor xutitzen da Sancho, dioelarik: Nik erratera nohanak, iduriko du lehenik Bettirik ez dautzuela arras egia erran, guk galdu dugun adiskide onaren gainean; bainan preseski nahi ditut finkatu Bettiriren hitzak.

Huna zer gerthatu zakon Martin-Gazteri igande arratsalde batez. Aste guzia ogi joiten korrea ukhaldika arizan eta osoki unhatua zen. Juan nahi izan zuen hatik, bere usaiaren arabera, bai meza nagusirat, bai bezperetarat. Bainan naturaleza garhaitua, nahi eta ez lokhartu zen arras, bezperen hastean, bai eta lo zagon oraino Magnifíkatean.

Bere adineko auzo bat zitzaion hurbildu, eta inharrosten zuelairik zakon erran:

Martin-Gazte, Magnifikata duk; jende guzia xutik zagok, hi ere ilkhi adi hortik.

Martin-Gaztek, bere begiak zituelarik thorratzen, errepostu hau zuen egin: Utz nezak geldirik; ni oraino Dixitean nuk...

Haren inguruetako bertze gizon eta muthil gazteak aise ziren irriz abiatu, eta horrek zakon pena eman, oixtian erran duzuen bezala, ixiltasuna eta seriostasuna nahi baitzituen bethi ikhusi elizan.

Azken hitz hauien ondotik ere arrabots, irri eta elhe izan da Poxoluko ezkaratzean; eta naski abal bezain laster dolua juan arazteko, hirurgarren gizon bat xutitzen da oraino, hura ere ixtorio berri baten khondatzeko. Hark ere dio bere aldian: orai duela lau edo bost urthe, igande goiz batez, Martin-Gazte zena atheratu zen etxetik bizarra erdi egintxea, bizar nabala muthitskoa zuelakotz.

Norbaitek, gisa hortan ikhusiz, erran zion: Nork phikatu dautzu bizarra?

Martin-Gaztek: Pikhatua dena, pikhatua duk nitaz, eta pikhatua ez dena, ez duk phikatua nehortaz.

Brabo! dute oraino adiarazten bazkaria akhabatu eta, sobera deskantsuan zaudenek.

Ez ziren ixtorio guziak azken huntan behar akhabatu; bainan itxuraz anhitz errespetagarria zen laugarren batek galdatzen du haizu izanen zakonez, hari ere, ongi dazkien bi gauzattoren erratea. Ez duzue hatik uste izan behar zuen alegaratzea bilhatzen dudala, deie adiarazten Xobatek. Kheinu egin dakote mintza zadila, eta huna zer erraten duen.

Martin-Gazte zena, erran duzuen bezala, ardura alegera zen, eta ororentzat maithagarri; bainan ez zen haren aitzinean behar kolpatu Jainkoaren legea, guziz phondu arras deuatu batzuen gainean, nahiz hitzez, nahiz kantuz, nahiz bertze gisaz. Aspaldi du, marxoko egun eder batez, goizetik joan zelarik landa begi batetarik, preseski landa haren jabearen mintzatzera, ikhusi zituen, ogi jorratzale, neskato eta emazte andana bat, eta hetarik bat edo biga, bertzeak baino atrebituagoak eta tzarragoak, hasi zizaizkon hirritatzen.

Lehenik, ez zeien khasu handirik egin, naski uste baitzuen laster geldituko zirela; bainan ohartu zen aitzina ari gogo zutela.

Hetarik bat ere zen abiatu zenbait phersu arinen khantatzen, ustez dudarik gabe, Martin-Gazte hasiko zela, bere phartetik, heier kobla emaiten.

Ez baitzuten ongi jorratzaile heiek ezagutu ordu artean Martin-Gazte, orduan nor eta zer zen jakin zuten.

 

Gora gora zeien erran emakumeak zoin diren higuingarri, non ez duten erakusten modestia handi bat, beren solasetan, kantuetan, beren beztimendetan, beren maneretan; bai eta direla gai Jainkoaren madarizionen etxe baten gainerat jauts arazteko. Badakizue, bederen gehienek, nola, orai duela bi urthe, uztailaren lehen egunetan, landa huntan berean, harri erauntsi batek, ixtant batez uzta guzia zuen funditu, erhautsi eta osoki gal arazi. Zuen khantu tzarrek eta zuen ahapaldi zikhinek, berriz diot, Jainkoaren zigorrak hunat eta inguru hautarat ekhar araz dezazkete. Gure emakume hitsek, eta sobera ausartek, buruak aphaldu zituzten eta guziak ixildu ziren.

Martin-Gaztek landaren nagusiari ere adiarazi zion langilek behar luketela bethi ukhan etxeko norbait berekin, ez bakharrik lanean hobeki eta denborarik galdu gabe arrarazteko, bainan guziz behar ez diren solasen eta egintzen debekatzeko.

Ixtoria hau zueneko akhabatu, galdegin zakoten Xobati bertzea, eta ez zuen nahi izan othoiztua bietan.

Huna nola khondatu zuen bigarren gerthatu gauza. Harri uharra landa haren gainerat erori zen urthetik bertzean, joan zelarik nagusi beraren mintzatzera, phentze batzuetan gaindi, aditu zituen behar ez ziren solas batzu, bai eta ohartu zen ongi ez ziren josteta batzueri. Bi hitzez, sekho sekhoa, edo idor idorra, erran zuen, hain gaizki mintzo eta jokhatzen ziren gazte zoroer, agian Jainkoak ez zituela mundu huntarik beretik gaztigatuko, ez hek, ez eta phentzearen jabea; bainan beldur izateko zela haren othoitza ez zadin izan zeruaz entzuna.

Martin-Gaztek arrazoin zuen; handik lau ilhabete gabe, belhar langilen bekhatu mortalez, iduriz zikindua eta phozoindatua izan zen, hartarik janez, eritu ziren eta hil barrukil be- reko idi pare bat, hirur behi betroin esnedun, ergi gorri bat eta miga gazte bat kolore berekoa.

Behor eder batek zorthe bera izan zuen bere behokairekin. Etxerik azkarrenak, harriz joak badire urthe batez, bertze urthean ez bada uztaren erdia baizik, eta gero balin bada kaba- letan gaitza edo heien hiltzea, erran daiteke abian dela etxe hura errekari behera, eta, Jainkoaren koleraren azpian lehertua; jo dezakela laster peko zola.

Martin Gazte zenak, bere fede handiarekin eta bere zentzu osoarekin, ez bazezakeien sofri landetan eta phentzetan erraiten edo egiten diren behar ezdenkeriak, ez zituen gutiago arbuiatzen eztei batzuetan ikhusten eta aditzen direnak.

Ez du oraino urthe bat erraiten nakoia holako etxea saltzera zohala. Ez naiz estonatzen, zautan ihardetsi Martin-Gaztek. Nahiz ez nizan profeta, ez profeta baten semea, aspaldi erran nuen hori gerthaturen zela.

Huna zertako mintzatu nizan gisa hortan. Etxe hartako jaun eta anderea esposatu zirenean, komitatu ninduten ezteietarat; bainan dolutu zitzautan ongi han aurkiturik, ez baitziren batere eztei hetan gauzak pasatu giristino gisa.

Bazen han orduan bozkario, alegrantzia, irri eta kantu; bainan geroztik ikhusi da bertze molderik. Hasteko, senhar emazteak ez ahal dire bizi bakean edo batasunean.

Gero bi haur segurik badituzte eritsuak; hirurgarren bat da osoki bandila; laugarren batek ez dakote emaiten, bere herrebestasunaz, atsekaberik baizen. Nik dakita bertze zer asko eta asko nahi gabe ez den gerthatu familia hartan?

Hok guziak, behar bada, dira espos egunean egin hutsek merezitu zituzten zeruko zigorrak edo gaztiguak.

Xobat mintzatzetik gelditzearekin, Poxolua hustu da, orduko guziak aseak baitziren. Zenbait ez dira goizegi juan bere etxetarat.

Joannes-Baptistak: Oseba jauna, zer diozu orai Eskual-herriko ahokiez, edo hil bat ehortzi eta haren etxean egiten den bazkariaz, anhitz irri eta arrabotsekin?

Morde Garakoitzek: Ene iloba, oraino gazte zare; bainan denborarekin ezagutuko duzu gizonek, nahiz bestiek ez bezala, arrazoina eta zentzua baduten, sobera maiz bestiak iduri dutela.

Egiaz hala da. Arthalde batetako azinda bat hartzen bada hiltzeko, edo oilotegiko buru bat edo biga, badire hiltzen bertze guziak aitzina ariko dire jaten deskantsuz. Gauza beratsu gerthatzen da gizonen artean...

Ahal duenak erran dezala nondik heldu den gauza hori; ni segurik ez naiz gai horren errateko, edo ez dut aski izpiritu eta jakitate konprenditzeko eta konprendiarazteko, nola adimendua duen jende bat izan daiten adimendurik ez duten izaiten pare.

Ahoki batzuetan kausitzen diren gizon batzuek erakustera ematen dute ez dutela fede izpirik, eta direla aiphatu bestia hek iduriak, bai eta hek baino ariagoak.

Hilaren ondotik elizan sarthuko dire, edo ez dire sarthuko; sar ditetzen edo kanpoan egon diten, berdintsu balio du...

Hil-herrirat joatean ere, ez ditutzu othoitzean ikhusiko, bainan bai solasean ari direla elgarrekin.

Halako hamar mila gizon eta emazte ikhustea baino ahoki batean, hobe da ikhustea bost arima jainkotiar, othoitzean ari direnak deboki.

Hemen behar dautzuet erran zer irakurtu dudan bertze orduz liburu batean, naski Salamankan nintzelarik.

Behin jaun aberats bat juan izan zen fraide batzuen komentu batetara, othoitzak eskatzeko herriki galdu zuen ahaide baten fagoretan.

Bere galdea egitean, eman zuen, moltsa batean, soma handi bat urhetan, komentuko buruzagiari.

Berehala ezkila joiten du superior hunek. Fraideak heldu dire elizarat, eta kantatzen dute bakharrik Requiescat in pace, Amen, eta atheratzen dire berehala kanporat.

 

Gure jauna estonatzen da nola, eman duen somaren truk, ez duten erran bi hitz baizik, eta erraiten dako superiorari beha dezan ongi moitsaren barneari. Superiorak izkribatzen ditu paperxka baten gainean hitz hok: Requiescat in pace, Amen, eta emaiten ditu balantza baten platean; bertze platean du ezartzen jaunak eman soma.

Jaun hunek miresten du, eta egiazki miretsgarri zen, nola fraiden othoitza zuen paper ttipia phisuago zen, hark eman soma baino.

Ordu artean bezala, edo geroago eta gehiago, sinheste izan zuen komentuetan bizi direnen orazionetan.

Morde Tristantek: Sasoin kontrako fruituek komuzki gauza guti dule balio. Bizkitartean atseginekin aditu dut Martin Gazte zenaren hilean zirenek hartaz egin dituzten laudorioak.

Morde Garakoitzek: Ene kusia, haren ixtorioak kondatu dituztenek orhoit arazi nute gure liburu sainduek dioten hitz batez Defunctus adhuc loquitur22.

Martin-Gazte aski ezagutu dut, eta bethi iduritu zaut zela egiazko Eskualduna. Bada, orok badakigu net ongi:

1.gorik, Eskualduna egundainotik izan da Erlijione sainduari bihotzez atxikia;

2.gorik, Eskualdun egiazkoak fedearekin ditu erakusten badituela egiazko berthuteak;

3.gorik, Eskualdun, egiazkoaren ahotik ez da atheratzen ez solasik, edo elherik nihor ahalga edo gorri dezaketenik;

4.gorik, Eskualdun egiazkoa, Jainkoari lehenik eta gero gizoner bethi leial da egoiten;

5.gorik, Eskualdun egiazkoa, bere hitzetan, bere agintzetan ez da nola nahi kanbiatzen;

6.gorik, Eskualdun egiazkoak lana maite du, eta behinere ez du utziko biharamunerat egun egin dezakena;

7.gorik, Eskualdun egiazkoari arruntki bizitzea lakhet zako, baitaki luzaz bizitzeko segretuetarik bat hura dela;

8.gorik, Eskualdun egiazkoak gastu alferrik ez du egiten, ez janean, ez beztimendetan, ez eta etxeko hatu edo mubletan;

9.gorik, Eskualdun egiazkoak bertzen ohorea ez lezake deusetan kolpa. Ez da ere bertzen egitekoetan behar gabe sartzen;

10.gorik, Eskualdun egiazkoa bethi ekharria da bertzeri atsegin egitera, eta guziz erromesen laguntzera;

11.gorik, Eskualdun egiazkoari ez zako aski bera ona izatea; nahi du, hartaz denaz bezenbatean, bertzeak ere onak izan diten,

12.gorik, Eskualdun egiazko bati, denean holakoa, aise lakhet zaio, Martin-Gazte zenari bezala, irri egitea eta egin-araztea.

 

Morde Garakoitzek: Aspaldi errana da, seinalerik hoberena ezagutzeko jende edo populu bat ona denez, aski dela ikhustea edo jakitea heia maite duen irri egitea.

Jende bat oraino ona denean, josteta ariko da haurrak bezala.

Oxala! Egungo egunean ikhus baladi Eskualdunen artean lehenago gure arbasoek zuten bozkarioa! Ez dakigu gehiago, hek bezala, irri egiten eta egin-arazten.

Ez dugu ere aspaldian aditzen, lehen bezala, gabaz, ilhargi xuritara, norbait joan dela bidean xaramela soinuz, edo hixtuz, kantuz.

Nehork kasik ez dazki gehiago gure aitzinekoek emaiten zituzten kantu zaharrak, eta guziz kantika ederrak.

Joannes-Baptistak: Aita, oseba jaunaren eta zure phentsatzeko moldea onhesten du gaurko bilkhura guziak; bainan naski ordu da bakotxa juan dadin bere etxerat, bai eta harat geroz oherat. Hitz hok aditu eta, etxea hustu zen.

 

 

 

 


XIII

Pilota, dantza jauziak, ttantta Maña eta

dantza khorda.

 

Udako igande arrats iri batez, Karakoetxean khautsitzen ziren, beren usaiaren arabera, auzoko jadanik anhitz aldiz izendatu ditugun presunak.

Ilhun zainuek jo baino lehenxago, hor ikhusten dute Piarres heldu zela izerdi uharretan, eta su brasa bezain gorri.

Kattalinek dako errailen sobera berotu dela pilotan; bai edo dantza jauzietan, dio Xobadinek.

Piarresek du ihardesten: Biek duzue phentsatu ene erhokeria doblea.

Xobadinek: Hi, Piarres, hogoi eta bost urthetan, haur bat hiz, eta naski ere hala hiz izanen berrogoi eta hamarretan.

Xuhur xuhurra bahiz, berehala hartuko duk kaphutxinen athorra bat.

Piarresek: Zer diozu, Xobadin, aspaldi ikhasia naiz kaphutxinek ez dutela athorrarik soinean erabiltzen.

Xobadinek: Arrazoin duk; kaphutxinek, franziskanoek eta benediktanoek ez die, bere ilezko arropa, dorphen azpian, oihalezko edo kalamuzko athorrarik.

Beraz ez die, guk bezala, athorra sanjatzerik. Bainan preseski, izerdi direnean, hortakotz die bethi iresten basotto bat arno, eta hori deitzen duk, adi ezak ongi, kaphutxinen athorra. Baso arno harrek, izerdia, berriz gorphutzean sartzera uzteko ordean, arras jauzarazten edo atherarazten dik. Gero, kaphutxinen lenazko beztimentak edo tunikak dik hura iresten. Guk, emaztekiek, arno trago baten orde hartzen diuk tisana bero xorta bat, edo bederen ur eta sukre ephel, baino beroago den gathuli baten bethe.

Piarresek: Badakizue nik ez dutala uzten konseilu on bat segitu gabe, guziz emana zautanean ene ama zena iduri duen Xobadinez. Nahi dut ere egin orai hark erran baino hobekiago. Lehenik hartuko dut aiphatu kaphutxinen athorra, eta ixtant baten buruan khanbiatuko ditut bizkarrean ditudanak.

Piarresek erran bezala egin zuen. Arno on batetarik eman zakoten, maite baitzuten; soine- koak ere utzi zituen eta, arropa idorrak emanik, itzuli zen bertze jendetara.

Ikhusi zuteneko heldu zela gisa hortan, berriz heien artera, hor hasi zitzaizkon handik eta hemendik hirritatzen.

Batek dako erraiten bere burua duela xahutuko bethikotz, sobera ariz pilotan, guziz pleka.

Piarresek du ihardesten pilota dela jokoetan ederrena, partikularzki pilotariak direnean ari luzean edo errabotera, lehen Perkain Aldudekoa eta Azantza Kanbokoa bezala.

Bi jokhari famatu horiek, bai eta anhitz geroago, Darritchon Gaskoina, Hazpandarrak, Mathieu Borotra, Ahetztarrak; eta heiek iduri bertze frangok, bil arazi dituzte, ehun aldiz, Baxe-Nabarreko eta Laphurdiko plazarik handienetara, mila Eskualdun heien balentrier loriaturik so egoiteko.

Halako pilotariak pharatzen direnean plaza batean, laster plaza hartako jendeak bi armadetan bezala emaiten dire, batzu batzuen alde, bertzeak bertzen.

Orduan adituko da bat erraiten: Bost libera partidara! Haren phartekoa ez den bertze batek dako ihardetsiko: Hamar libera! -Hogoi libera! Berrogoi libera!-Ehun, berehun!

Jende hek guziak, arranoak bezala, daude beha pilotari eta pilotarier; khintze, bakhotxean ikhusten da pilota jo harat, jo hunat; batean eztiki, lorean, bertzean tiroko bala bat bezala, hixtuz, furian.

Pilotariak ere daude zenbait aldiz trankilki bere lekhuan; bertze zenbait aldiz badohazi lasterka, pilotaron ondotik edo haren aintzintzeko. Hetarik zenbait badire erbiak bezain emeak eta zalhuak; bertze batzu plegatuko dire sugeak bezala. Holaxe erematen dituzte khintzeak edo phonduak, eta azkenean, irabazten dutenen alde, hasten dire behazaileak eskuz zaflaka, ahoz espantuka.

Españolik balin bada plazan, eta heien nazionekoek badute irabazten, aditzen dire oihuz, gehienak, beren mokanesak inharrosiz eskuan, beren bonetak edo xapelak altxatuz airean. Nik dakita bertze zer egiten duten oraino bere alegrantziaren seinaletzeko?

Akhabatu denean partida, plaza askitto laster husten da, zeren bakhotxak senditzen baitu, pilotako khintzek, xaxek eta jokoek estomaka zola hutsik utzi dakotela, eta partidaren ondo- tik on izanen dela bazkaritea. Ez da bertze solasik jateko denboran, baizik pilotaz eta pilotariez.

Hetarik bat da parerik gabekoa botatzeko: bertze bat errefelatzeko, hirurgarren bat pasorik handienen egiteko, eskularruaz pilota igorriz kasik hedoietaraino gora, eta urrun, abantzu oren laurden baten bidean.

Joannes-Baptistak: Pilota partida horiek egiten, badire Phazko edo Mendekoste biharamunean, edo elizal phesta hirurgarrenean, ez da heien kontra deus handirik erraiteko, bainan egin nahi badituzte astelehun gorrian, edo asteko lan egun batez, ez daitezke aski kondena, zeren batetik lana utz arazten baitute langiler, eta bertzetik dirua xahuarazten alferki jokari heier herer, bai eta hek baino gehiago ez duten asko bertze batzuer.

Morde Garakoitzek: Hamar aldiz kondenagarriagoak dire partida horiek egiten direnean igandetan, ofizioetako denboran, zeren gisa hortan galtzen baitute, emeki emeki, bai jokhariek, bai behatzailek beren fedea, duten erlijionea, eta hola baitzeie ezeztatzen bihotzetan Jainkoaren beldurtasuna bera.

Ah! guardia eman bezate ostaler eta bertze gizon triste batzuek, partidak egin arazten dituztenean, jendeak elizatik urrunduz: Jainkoak gaztiga dezazke mundu huntarik beretik, eta segur dira gaztigatuak izanen bertze munduan.

Orai artean erran ditudan gauzak pilotaron alde, behar dire aditu guziz partida luzara egiten direnez.

Hemen erran behar dut oraino pleka artzean ere muthil gazteak direla ernatzen, zalhutzen, abiltzen.

Bizkitartean plekako jokoan aise litake bere osagarriaren galtzea; bainan aski du bakhotxak lehenik izariz artzea, eta gero izertzen bada, bat batean ez hoztea.

Xobadinek: Pilota duk joko bat Eskualdun guziek hil artino maite dutena; bainan zer erran eta zer phentsa gure Jaun Erretor xahar batek, koiera saindu batean, madarikatzen zuen dantzaz.

Piarresek: Ixo! Xobadin, ez ahal duzu konprenditu ongi Jaun Erretor xahar zen hura; ezen ez da ez Erretorik, ez doktorik, ez theologalik, dantza jauziak madarika detzazkenik.

Xobadinek: Zer diok, haurra, zer diok?

Piarresek: Zer diotan? Egia diot.

Xobadinek: Ago ixilik, rnuthikoa. Xahu hiz aiphatu ditukan Jaun Erretor horiekin guziekin.

Piarresek: Ez dut beldurrik, jaun hek bethi egiaz mintzo dire, eta badakite guk baino hobeki zer den haizu eta zer den debekatua.

Arrazoin dute kondenatzea dantza jeneralean, bainan berenaz" dantza ez da bekhatu: hura da bozkariozko edo alegrantziazko hirur seinaleretarik bat, eta handiena.

Egiaz, bozkariotan bagira, egiten dugu lehenik irri; gero bozkarioa bada handia, khantuz gare hasten; azkenik, gaindi egiten badu gure alegrantziak, emanen gare dantzan.

Kattalinek: Naski Piarresek arrazoin du; bainan San Franzes Salesekoak erraten onien zuen dantzek iduri dutela onddoak. Doktor sainduaren arabera, hoberenek deusik ez dute balio

Tristantek: Iduri zaut konparantza hori dela pullita bezain justua. Guziek badakigu onddo on eta finenetarik ere izariz behar dela jan, kaltekor direlakotz, guziz barne flakoa dutenentzat.

Bertze alde, onddo batzu, itxuraz hautak, egiazko phozoinak dire; gauza bera behar da erran dantzez. Inozentenak lanjeros dire bethi gaztentzat, eta berenaz onak ez badire, segur kal- tekor guzientzat. Bi gauza hauien finkatzeko ez dut nahi ekharri Elizako Aiten eta Doktor Sainduen lekhukotasuna, bainan bai bakharrik iragan mendetako eta gure denhorako bereko dantza- riena.

Denboran dantzari izan direnek, adin erhoa juan eta, zentzu osoa jin zeienean, goraki dute aithortzen hek eman dituzten eskandalak, eta egin dituzten hutsak, oro izan direla heien dantzen ondorioak, edo segidak.

Bainan ongi egin nukeen lehenago erratea ez direla behar dantzen herronkan ezarri franzesez Sauts Basques, Eskualdun jauziak eta guk gaizki dantza jauziak deitzen ditugunak. Ez, eskualdun jauziak ez dira dantzak, izen horri emanez komuzki emaiten dakogun sentsua. Hobeki deithuren dire, berriz diot, Eskualdunen jauziak.

Horietan ez da gaizkirik, ez gaizkiaren egiteko hirriskurik. Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta formatzen dutelarik zerklo bat, konpas handi batekin egina bezain ederra.

Nork ez du gero miretsiko zer aire seriosarekin, irririk egin gabe, zer modestiarekin, begiak aphalduz, ikhusten diren gizon gazte heiek, bai eta heiekin gizon ezkonduak, eta zenbait aldiz zaharrak berak, iduritzen zakoletakotz naski direla oraino hogoi eta lau urthetan. Ene ikhusteko moldea horixe da; bainan, ongi jakin nahi nuke heia ene kusia jaunak nik bezala duen gauza hori prezatzen. Gaur, ohartzen naiz, ixil ixila dago orai artean.

Morde Garakoitzek: Ixilik nindagon, iduritzen baitzitzautan, erabiltzen direnean kestione batzu, aphez batek, hobe duela ixiltzea. Bizkitartean orhoitzen naiz erakusten zaukutela, Salamankako eskoletan, gauza bat ikhus daitekela bi gisetara: teologal gisa eta filosofo bezala. Ez dakit teologal batek zenbat phondu belx ideren lezazken eskualdun jauzietan, bainan segur naiz filosofoak ez lezakela hetan hatzeman deus laudagarririk eta onetsgarririk baizik, eta beraz, ene kusia, ene jujatzeko moldea zurea bezalakoa da.

Bai, zuk bezala erranen dut eskualdun jauziak dantzentzat behar balire hartu, gure arbasoek, orai duela hirur nula urthe, nahiz ez zuten egiazko erlijionea ezagutzen, gu ez bezalakoak zirela, beren jostatzeko moldetan. Oxala! baginu heien modestia heien delikatasuna, heiek bizioarentzat zuten arbuioa!

Joannes-Baptistak: Deusek ez du hobekiago frogatuko, oseba jauna, zuk orai erraten daukuzuna nola dantza jauziek berek, konparatzen baditugu bertze lekhu guzietako dantzeri. Ez da hotarik bat, heien aldean ezarri eta ageriko ez zaukuna edo sobera harroa, edo erho itsusia, edo arras tzarra.

Ez dakit zoin hirur herronka horietan ezar, bere gisako, segurki onak ez diren dantza batzu zoinen izenak baitire franzesez le ludion, la pyrrhique, le menuet de la Reine, etc.

Bainan osoki eta sobera harroak dire bertze batzu deithuak: la carole, la cordace, la bourrée d'Auvergne, le brande breton, la farendole provençale, la gigue saxonne, la carmagnole révolutionnaire, la mazurka polonaise, etc.

Dantza tzarrak dira, kontra dantza guziak, bai eta oraino franzesez deitzen ditugunak les valses, le galop, la polka, la gavote allemande, etc.

Azkenik, erho itsusiak zauzkit anhitz dantza español, hala nola el bolero, el saltarelo, el zapateado, el jaleo, el fandango, la jota, la malagueña, la gachucha, etc.

Piarresek: Bisaia! Ez nuen sekulan erranen bazela munduan hainbertze dantza suerte harro, erho eta tzar. Nik ez dut behinere ikhasi eskualdun jauziak baizik. Hek bai, badazkit kasik suerte guziak: direla Muxikoak, direla Laphurtarrak, edo Milafrankarrak, Ainhoarrak, Azkaindarrak, Orzaiztarrak eta bertzeak.

Egia da jauzi horiek orok badutela elgarren egite handia; ezen phiko berak dituzte guziek, nahiz ez diren heldu ordena berean. Orotan adi zinezakete beraz erdizka... hirur.. jo... laue- tan... atxik... eskuin... ezker..

Leonek: Piarresek orhoit arazten nu ene oseba zenaz, zoina ematen baitzen gure kartierreko gizon gaztekin, hek hasten zirenean dantza jauzietan.

Ene muthilak, zeien erraiten, gu bezalako Eskualdunek ez die, bizi direno, utzi behar bi josteta igandetan: pilota eta eskualdun jauziak. Beraz, bezperak ondoan, ar zaitezte errabo- tean, edo luzean, bainan guti pleka; eta gero, plazatik atheratu baino lehen, eman behar ditutzue, jozak eta emak, behin edo bietan, gure eskualdun jauziak.

Hek eman eta joanen zarete xuxen xuxena etxerat, eta ongi afaldu eta oherat.

Ainesek: Leon bere osabaz bezala, ni ere orhoitzen naiz gure ttantta Mañaz. Hain zen bihotz onekoa, non ikhusten bazuen norbait triste, samur edo khexu, abiatuko baitzen, alegerarazteko, samurgoaren phasarazteko, khantuz, bai eta alegia dantzan, phiko bat edo biga eginez. Haren khantua hau zen dantzan artzean:

 

Laurenxena!

Tra-la-la-la!

Laurenxena!

Huna non nizana!

Ah! heldu naiz urrunetik

Tra-la-la-la,

Ah! heldu naiz urrunetik

Baxe-Nabarretik

(Berriz haste .... !)

Zenbait aldiz ere bertze khantu hau zuen adiarazten.

Giten dantzan, Mariaño

Zu eta ni eta Piarraño

Hupala ! Berriz !....

 

Egun batez, gure aitak galdetu zion heia, haren gazte denboran, dantza horiek egiten ziren nahas, mahas, muthilekin... Ez, ez, zuen bizi bizia ihardetsi izeba Mañak, Intxauzpeko in- tzaur handiaren pean, edo Agerreko gaztena ondoen eta haritzen azpian ez ziren ikhusten auzoetako neskatxa gazteak baizen. Guk ez ginuen beharrik, ez arraita, ez xirula, ez tuntuna: guhaurek khantu eta guhaurek jauzi, hain pulliki, hain arinki, kasik lurra hunki gabe, harat, hunat ginabiltzan!...

Xobadinek: Ura zaut heldu ahora zuek hola mintzatzen aditzean gure gazte denborako dantza modest eta inozentez.

Beraz nahi dautzuet erran, nik ere zer ikhusi nuen, lehenbiziko aldikotzat, orai duela berrogoi eta hamahost urthe, Besta- Berri batez, bezperak ondoan. Iduri zaut oraino begien bistan dudala plazaren erdian, gure herriko etxeko jaun handienetarik bat, dantza khordaren buruzagi.

Hein bat ederki pharatzen zen, atxikitzen zuela, ezkerreko eskuan, zabaro edo xiri luze baten puntan, bi sosen xingola gorriz eginikako floka bat.

Eskuinaz tiratzen zuen etxeko seme eta etxeko alaba onek egiten zuten khorda luze luzea. Bainan, ez duzue behar uste izan gazte heiek eskuz-esku zabiltzala; ez, jaun eta andere gazte bakhotxaren artean, bazen, hetarik baten sakelako mokanesa.

Ez niz sobera orhoit garbiak othe ziren mokanes heiek, ala urdin aire hat batzuten: nik dakitana da eskuak zikhindurik ere guti edo gehiago, bihotzak garbi beiratzen zituztela.

Bada, salboi uraz eskuak laster ikhuz ditazke, bainan bihotzaren garbitzeko behar da bertze lanik egin, edo bertze salboinik enpleatu.

Denhora hartan ardura artzain nindabilan; eta orhoit niz ene antxu, ardi, aharietarik bat phasatzen bazen atheka batetarik edo sasi zilhotik, bigarren bat phasaturen zen toki beretik, gero hirurgarrena, laugarrena berdin. Hogoi, berrogoi, ehun, berehun juanen ziren lerro lerro. Gure dantza khordako gaztek hazienda xuri hek zituzten iduri.

 

 

 

 

Joannes-Baptistak: Xobadinek ez daki nola ixtorio zaharreko jende famatu batzu gerlan zirenean ari, elgarren kontra, heien armada batek bertzea bentzutzen bazuen, bentzutzalek ezartzen zituzten beren lantzak eta bertze harmak khurutzatuz bentzutuak izan zirenak heien azpitik phasarazteko23.

Orobat, dantza-khordaren buruan ziren jaun eta andere gaztea, emailen ziren bat bertzearen parrean, aiphatu mokanesa tiran zauketela biek, eta haren azpitik phasatzen ikhusten zituz- tela gizon gazteak jauzteka eta neskatxak, arin, lasterka.

Piarresek: lkhusten dut, zuk ere Xobadin, gazte zinenean dantza ez zinuela hastio.

Xobadinek: Ez zautak lakhet ene buruaz mintzatzea, erraiteko maite nuen dantza bai ala ez; bainan nor nahi segurta dezakeat gure denborako danizak zirela modestak, inozentak, eta oraikoak direla osoki tzarrak, sordesak.

Piarresek: Ez ditutzu bederen kondenatzen ama batzu joan direnak bere alaba maiten zaintzera, alaba hauk direnean komitatuak gabazko bala deitzen diren dantza batzuetara.

Xobadinek: Ago ixia, Piarres, ama imixil edo ergel heiek hobeki egin lezakeie joan balite berak eta joan araz balitzate bere alabak afaldu eta oherat.

Piarresek: Bainan zuk ahal dakizu, Xobadin, amatto heiek badituztela arrazoin onak bere alaben bala hetara laguntzeko. Arrazoin hetarik handiena eta premiatsuena da behar dituztela heiek ezkontarazi, zerbait gisaz, niholere ahal badute, haur gaixoak ez diten geldi bethiko mutxurdin etxean.

Xobadinek: Piarres, ama heiek aski likeie ongi orhoitzea hadirela bi ezkontza suerte, batzu Jainkoaren araberakoak, zoinak ez baititazke lauda baizik eta bertze batzu debruak nahi bezalakoak.

Azken ezkontza hotarik ditie egiten baletan, komnedietan, teatretan elgar ikhus eta elgar hartzen dutenek, eta hola ezkontzen direnek, ardura die ikhusten eta senditzen, mundu huntan berean purgatorio gorria! Urosak oraino ez badute bertzean ifernua!

Martinek: Eta zer diozu, Xobadin, plazaz plaza dabiltzan zenbait neskatoko dantzariez?

Xobadinek: Zer diotan hetaz, Martin? Hek iduri dute, ene arabera, sukhaldeko bortha gibelean atxikitzen ditugun edo souilardan dilingan dauden ziriko piltzarrak.

Ainesek: Hala, hala da. Hobeki ez zinezakeen erran. Leonek: Ba, bainan zer phentsa eta zer erran hek baino hobendunago direnez?

Juan den eliza hestaz, orok badakigu, ikhusi izan da emazte ezkondu bat, dantzan, herriko plaza bethean, gauherditik eta oren bat arteraino, guziek zakitelarik duela senharra Ameriketan eta haurrak zituela ohean.

Xobadinek: Gerthatu gauza pullit horrek aski jendea mintzarazi du, orai duela zenbait ilhabete, eta ni orduan orhoitu nintzan ongi gaztea nintzalarik zer ikhusi nuen, Baxe- Nabarreko herri ttipi batean.

Harat joana nintzan oseba baten etxera, haren familian edo ene kusiekin aste baten phasatzera. Bada han, zonbait egun hartan, bere buruaz mintzarazten ahal zuen bertze herri batetako presuna gazte batek.

Ez dut izendatuko ez herri hura, ez erranen zoin etxetako alaba zen hain niakhur zabilana. Ez ditut bizkitartean ahantziak izen heiek. Beraz, udako gau batez, bederatzi orenak ondoan, oihu, erasia eta harrabots frango aditu zen gure oseba zena zagon herrian. Ilhargi eder bat zuen egiten.

Ene kusiekin bortha aitzinera nintzen atheratu, eta laster ginuen ikhusi agertzen hogoi eta hirur edo lau urtheko presuna gazte bat. Umea hazten zuen astaña baten gainean eman arazi zuten, ez bururako alderat so, bainan bai buruaz kontrako pharterat. Herriko neskatxa onhest guziez inguratua zen, eta hetarik biek zakoten bi besoetarik, ez batere beldurrez eror zadin, bainan itzul ez zadin aitzineko alderat. Orduan, asmatzen ahal duzuen bezala, bazen irri farra onik.

Adituko zinuten, hau hi hi hi hi, hura ha ha ha ha. Haurrak joan ziren aitzin aintzinean, jauzteka, hixtuz eta karrasiaz; muthil gazteak entzuten zituzten egin ahala irhintzinaz; gizonak zauden leihoetarik burlaz edo trufaz, batzuek ziotelarik: Horra astaña bat astañaren gainean.

Ama batzu ziren nahi zuketenak oraino garrazkiago gaztiga zezaten presuna hits hura:

«Pulunpa zazue, zioten, pulunpa ur handian, lephoaraino, bai eta burua uraren barnean emanez.» Ama hetarik eztienek zuten azkenean galdatu segi zezaten herriz kanporat, mehatxatuz ez zadin bere onetan ager sekulan gehiago inguru hetan.

Azken konseilu hau izan zen segitua; eta aiphatu presuna hobenduna urrun eraman zuten eta igorri ez dakit norat.

Morde Garakoitzek: Ordu lukete akhabatzea gaurko gure solasek. Bizkitartean, hemendik barraiatu baino lehen, bakhotxa bere eskualde, behar duzue oraino ixtorio español bat aditu.

Kattalinek: Mintza zazkigu, Jaun Apheza; atseginekin adituren zaitugu.

Morde Garakoitzek: Espainian nindagonean, ikhasi dut nola, Sevillako kalonje batek proposatu zuen bere kalonje laguner hango katedrale handian establitzea dantzatto bat, modesta, pollita, Sevillako haurrik prestuenek eta inozentenek eginen zutena, igandetan eta bestetan.

Gure kalonjeak ongi ezagutzen zuen Sevillan eta Andaluzia guzian jendek duten gostua dantzako; ezen han haurrak xutik joan eta biharamunean hasten ahal dire dantzan, nola zaharrak ez baitire baratzen hartan artzetik hiltzeko bezperaraino. Bai, Sevillan eta Sevillako probintzian, ttipiak eta handiak, gazteak eta zaharrak, jaunak eta andereak, gizonak eta emazteak, oro dantzan ari dire, noiz nahi eta non nahi.

Gure kalonje hura era arras bere probintziakoa ahal zen, ontsa zakonaz geroz dantzaren ezartzea elizan berean. Bertze kalonjeak ez ziren batere hargatik haren sendimendukoak, eta samurtu zazkon finki erranez naski eskandala emaitea xerkhatzen zuela.

Ez dut eskandalarik eman nahi, eta ez dut segur batere emanen. Ba ahal dakizue dantza ez dela berenaz bekhatu: lekhuko David erregea, zoina arizan baitzen, ahal zuen bezenbat, Arka sainduaren aitzinean.

Alferretan zen hola mintzatu; ez kalonje heiek ez Sevillako arxaphezpikua, ez ziren guztizios ikhusteko dantza elizan.

Españolek burua gogorra dutela guziek badakigu. Sevillako kalonjeak hartzen ditu dotzena bat haur, eta hek ongi eskolaturik badoha, itsasoz, Erromarat. Harat ethorri denean, galdetzen du, edo galdeginarazten, Aita Sainduaren audientzia bat, beretako eta bere lagun gaztendako. Elizaren buruzagiak, ikhusiz hura bere aitzinean haur gazte hetaz inguratua, eta jakitean zer motiboz jinak ziren hain urrunetik, ez zen guti espantitu, eta gutiago zuen erakustera eman atsegin zuela egin zezakoten galde bat hain bitxia. Zer, dio Aita Sainduak, dantza elizan!

Español kalonjeak, batere bere sanfreta galdu gabe, du galdetzen haizu izan zakion bederen haurren dantzaraztea, han orduan berean, memento batez.

Aita Sainduak konsentitzen du azken galde huni, ez fagore guziak errefusatzeko ...

Kalonjearen kheinu baten ondotik, Sevillako haurrek hasten dute eta ematen beren dantza.

Aita Saindua xarmatua, loriatua, xoratua dago heier beha, eta naski phentsatzen du zeruan aingeruek balute dantzarik egiteko, haur maite heiena egin lezaketela.

-Zoazi, dio erraiten, kalonjeari; errazu Sevillan Elizaren buruzagiak, Erromako Aita Sainduak, uzten zituela katedralean dantzatto horren, gisa hortan emanaraztea.

Horra, geroztik hunat Sevillako katedralean ikhusi den dantzaren ixtorioa.

Orai ongi eginen dugu phautsatzera joaitea.

Guziak joan ziren hitz horren gainean Karakoetxetik beren etxetarat.

 

 

 

 

 

 


XIV

 

Xitaxaina, aztia

 

 

Uztailaren hastean, arrats batez, 1828an, Karakoetxeko bortha aitzinean bazauden freskurara, bero izigarri baten ondotik, neguan hango sukhaldean jadanik ikhusi ditugun presuna onak.

 

Solasean  trankilki an ziren, noiz eta ohartzen baitire heietarat heldu zela Xalbat, guziek ongi ezagutzen zuten, Kattalinen iloba bat. Bezperan itzulia zen Laphurdirat, Baxe-Nabarren dotzena bat egun iraganik.

Xalbat zelakotz elheketari bat ezin gehiago pullita, aspaldi zuten deithu Xalbat abokata. Izen goithi horrek urrun da baitzuen ahalgarazten, aitzitik atseginekin zuen hura bethi aditzen. Abokat hitzak zion naski kilikatzen beharria. Ez zen beraz nekhe haren mintzaraztea.

Agur egin zueneko arrats hortako bilkhurari, jar arazi zuten zurezko kadera zurezko kadera beltx dir-dir-dir egiten zuen baten gainean. Kadera zurezkoak omen dira hoberenak partikularki udako beroetan.

-Ongi etorri zarela, aspaldiko Xalbat-Abokata, zion erran Maria, etxeko alabak; khonda ezaguzu Baxe-Nabarren gaindi egin duzun piaia. Xalbatek berriz diot, ez zuen bietan othoiztua izan behar elheketa hasteko.

Xalbatek: Aise dautzuet erranen zer ikhusiiik nagon piaia eder hortan.

Jadanik badakizue Eskual herrian den etxeko andere handienetarik baten laguntzen izan naizela Xitaxaina deitzen den azti famatuaren baithan. Asko jende joan dire azti horrengana, jakin nahiz ethorkizunean zer behar den gerthatu; bertze batzu dire joaten haren gana bere eritasunetarik sendatzeko esperantzan. Aztiak baditu batzuek eta bertzeak enganatzen, bere sakelak ditu bederen ederki frango diruz bethetzen. Sarrixago dautzuet gauza hori hobekiago frogatuko.

Joannes-Baptistak: Zoin aldetarik sarthu zarete, Xalbat, Baxe-Nabarren?

Xalbatek: Ez dakizu naski lehenik Donibane Garazirat joan nahi zuela gure etxeko andere eriak. Hararaino juan dira, hura eta haren zerbitzaria, rnando eder baten gainean kakolete- tan, eta Xalbat, rnintzo zaitzuena, heien lekhaio zen. Joan gare, kasik bethi, ur handiaren begiz begi, eta Bidarrai da beraz gure bidean, guk ideren dugun lehenbiziko herria Baxe- Nabarren.

Bidarrai bere gisako herri bat iduritu zaut, bere mendi, harri, harroka eta harrobiekin; bainan, han hatzeman ditut asko eta asko kontrabandist zangarrekin, frango jende fede hoberenekoak eta giristino egiazkoak.

Bidarraitik Donibanera, bada oraino bide, eta ez segurki errege-bidea24.

Gure eria unhatua, minberatua, egiazki ezindua zen hara orduko. Donibanen gelditu behar izan du beraz phautsatzen hirur egunez.

Denbora hartaz baliatu naiz, Baxe-Nabarre, guti ezagutzen nuenaren kurritzeko bazter guzietarat joanez, eskuin eta ezker, uzten nuelarik cria here zerbitzariarekin.

Lehenbiziko egunean joan nahi izan dut Baigorri herri ede- rraren ikhustera.

Guk, Laphurtarrek, bisitatu ditugunean Azkaine, Senpere eta Urruiíe, uste dugu halako herririk nehon ez dela, eta guziz Baxe-Nabarren.

Gauza hori ez da egia, eta ongi enganatzen gare. Donibanetik atheratu eta, heguako phartean Lasa eta Azkarate toki hoxkoak iduri badute, Ainhauze eta irulegi aski lekhu goriak dira ene arabera.

Irulegitik lekhoral da Baigorri; berriz diot, herri handi eta ederra, bere anhitz kartierrekin. Hotarik prinzipalenak dira Plazakoa, ur handiaren ezkerretarik, eta eliza ondokoa, uraren eskuinean. Bazterxago ageri da Oronotzea, Harispe Marexalaren sor-etxea, nola elizaren parean ikhusten baita Etxauzeko jaure- gia, ibaia edo ura artean dutela hark eta elizak.

Etxauzeko jauregiari beha nindagolarik, orhoitu naiz hango seme batez, zoina izan baita Bertrand d'Etxauz, lehenik Baionako aphezpikua eta gero Tours deitzen den hiriko arxa- phezpikua.

Baigorrin segur zare hatzemaitea bi gauza: inhurri onak, non nahi eta arno hoberenetarik anhitz etxetan.

Baigorriko eta Irulegiko amoek zor guti dute, edo baterez, Bordelekoari.

Bigarren egunean izan naiz Arnegin, Frantziako azken herrixkan.

Bazkaldu naiz Bentan, Espainiako aldean, nafar ardo ona nuelarik, bai eta kafea azkenean, here ttomwekin. Bazkari on bat egin dut eta merke: oro, hogoi eta hamar sos pagatu, ez gehiago.

Arnegirat joatean, eta handik itzultzean, han hemenka non nahi, hatzematen dire kontrabandistak, bederazka, birazka, hirur lau elgarrekin edo gehiago rnultzoan, batzu zaku bat gatz bizkarrean, bertzeak sukrez eta kafez kargatuak.

Kontrabanda zaut azken, azken ofizioa, nahiz hura den asko haur, neskatxa, muthil gazte eta bertze presuna Arnegitarrena.

Zer bihotzmina ez zen enetzat ikhustea kontrabandist heiek lasterka, bere kargak bizkarrean, guardak heien ondotik; batzu eta bertzeak jo harat, jo hunat, jauzi han, jauzi hemen, itzal zilhoketan eta erreketan, berriz ager lekhu gora eta mendi patar, bizkarretan! akhituak, hatshantuak, izertuak, haisberapetan, baita emazte batzu nigarretan eta auhenetan!!! eta zenbait, burho eta madarizioneak ezpainetan.

Hirurgarren egunean bi paseeta egin ditut. Goizean ikhusiko ninduzuen joaten goizik Donibanetik Eiheralarrerat, Espainiako karrikari gora eta gero hartuz ezker.

Eiheralarren ez bada deus handirik aiphatzeko, bederen hango jendea osoki errelijionekoa edo jainkotiarra da, eta hunek bertze gauza eta abantail guziak balio dituela, orok dugu erranen. Eiheralarre utziz mendiren zolhan eta ur handiaren errekan, joan naiz Zarorat. Herri ttipi hortan badire zonbait laborari etxe aspaldidanik faniatuak, eta hetarik biga edo hirur dira ageri mendixka pollit batzuen gainean.

Zarotik Donibaneko zitadelara ez da arras hirur oren laurdenen bidea, eta zitadelatik hiriko plazarat jeusten da ixtant batez, zitadelako karrikari behera.

Eguerdiko ostatuan nintzen, eta eria alegera hatzeman nuen, bideak eman zakon akhidura kasik joan zakola.

Bazkal ondoan, berriz bideari lothu nintzen, bainituen kurritzeko Izpura, Madalena, Donazaharre, Aphate eta Lakharre jauregiraraino. Izpuran, harrobietarik harri atheratzaile batzuez kanpo, jende gehienak baratze zainak eta laborariak dire. Biphil aire bat dadute; bainan, funtsera joan eta, onak zauzkit.

Bide handiaren hegian da Irunberria, lehen Eskual-herriko aitoren-seme etxe handienetarik bat.

Madalena, toki ordoki bat da, eta han gizon eta emazte mottel guti dela dut aspaldi aditzea. Izpuratik, Madalenan gaindi Donibane-zaharreko elizaraino, bide handia da, ezin gehiago xuxena.

Iduri da khordelarekin trazatua. Bi aldelarik badire arbola handi eta ederrak, zoinen azpian eta sorhopilaren gainean, goxo baita udan itzalean egoitea. Ez daiteke utz Donazaharre Morde Etxeberriren egoitza ederra urrunetik bederen ikhusi gabe. Jaun orotaz errespetatua eta ohoratua den hori deputatutzat hautatua izanez geroz, Garaziko jende handien eta ttipien, aberatsen bezala beharren, ihes lekhua haren jauregia da.

Agian han ditugu ikhusiren luzaz egungo nagusi onen odolekoak edo ondokoak!

Donibane zaharreko kartier bat da Aphate, bide handiaren eskuinean, Lakharrarat joatean. Aphate Ospitalea, Irisarri Ospitalea bezala, lehenago, aspaldi, Jerusalemeko zaldunen edo xibalierrena zen. Aphatetik ez da urrun Lakarra, eta nekhe laiteke hatzemaitea toki airosago bat azken herri hau baino.

Lakharra Jauregiko Aitoren-seme edo baronak aiphatuak dire gure ixtorioan. Mende hunen hastean, Morde Marexal Harizpez erosia izan da jauregi hau, eta han dugu ikhusi gizon handi hori, zoinetaz errana izan baita baduela ohorezko khurutze baino hogoi aldiz gerlan errezebitu kolpen seinale gehiago.

Lakharrako jauregian, Morde Marexal Harizpe aspaldian da, Eskualdunen laguntzeko eta sokhorritzeko, Probidentziaren egiazko gizona.

 

Han ere ikhusi dugu MadaMa veuve Dutey, haren arreba errespetagarria, zoinak ongi eta eztiki juan arazten baitu etxe guzia. Jainkoak bereganat deithu omen du geroztik lau hogoi eta hameka urthetan.

Izendatu herri horiek guziak kurriturik, ilhuna baino lehen itzulia nintzan Donibanerat. Egia da zaldiz nintzala, eta ene zaldi gazteak trostan edo galopan baizik ez zuela onik.

Biharamunean joan behar nintzan, berriz jadanik kurritu toki horietarik batetara, ez dut erranen zointarat, Donibanetik aski urruntto, eta bide handitik oren erdi batean, eskuinetarik, egoiten da guk bilhatzen ginuen gizona. Ez dakit nola behar dudan izendatu hura.

Batzuen arabera da mediku bat sabanta; bertze batzuentzat, barber abil bat.

Auritze, Auritz-Berri, Luzaide eta Ahezkoako zazpi herrietarik heldu zaizkon erientzat da saindu bat edo santu handia; Laphurtar zonbaitentzat ere da Saindua, nola Baxenabartarren dako baita saindia eta xuberotarrendako sainthia. Bere herriko jendentzat, eta partikularzki auzokoentzat, ez da bertzerik baizen filus eta jenden enganatzaile bat, bertzeri sakelak huts araziz berenen bethetzailea. Frantsesez deitzen dire halako gizonak des grippe-sous, escrocs ou fripons.

Anhitzek, hartaz mintzatzean, ez dakote bertze izenik emaiten baizen aztia, eta beraz diote aztia etxean da, aztia kanporat atheratu da, egun aztiak diru ederrik hunkitzen du.

Gure eria haren etxean sarthu zeneko, inguru hetan ez omen zen bertze solasik gutaz baizik.

Bortha aitzinerat heltzean, naski leihoetarik ikhusi baiginituzten, gure errezebitzera prest zirela hatzeman ginituen: muthila zaldiaren bridatik atxikhitzeko, neskatoa paketen hartzeko, etxeko anderea bera gure eriaren kakoietetarik jeusten laguntzeko.

Sar arazi ginituzten saloin ttipi eta propi batean. Hango erretaulak ez ziren hatik Sainduenak.

Iduri zaut ikhusten ditudala oraino hetarik lau, urtheko lau sasoinen imaiekin. Negua seinalatzen zuena atso zahar bat zen, arropaz kargatua eta osoki kukutua sudurreraino.

Khurutze-fika batek, Ama Birjinaren, San Josephen eta bertze saindu batzuen potretek edertuko zuten saloin hura hobekiago, ene gostura...

Aztiaren emaztea hasi zen eriari katixima xehe baten egiten mila galde hari adrezatuz.

Galdea: Urrundik jinak zireztea?

Errepostua: Frango urrundik, Laphurditik ethorriak gare. Galdea: Zer da zure arrangura, andere eria?

Errepostua: Bihotzeko min batek xahutzen nu.

Galdea: Gazterik duzu min hori; ezen ez abal ditutzu oraino berrogoi eta hamar urthe?

Errepostua: Ez dut berrogoi eta bat baizik.

Galdea: Noiz ditutzu sofrantxarik handienak?

Errepostua. Noiz nahi; bainan partikularzki denbora khanbioetan, ilhargi berria dugunean, bai eta ere ilhargi bethean.

Galdea: Oinhazeak non senditzen ditutzu?

Errepostua: Gehienik ezkerreko bulharrean, edo bihotzean, eta zonbait aldiz, besapetik behera hankaraino.

Galdea: Estomakan ez duzu ordian deus senditzen?

Errepostua: Barkha zadazu, anderea; badut ardura dolore bat sabelaren erdian, xilkhoan, eta orduan heldu zaut, zintzurrari gora, ahora, ur mehe mehe bat gure herrian deitzen duguna gomina.

Galdea: Baduzketzu bi gaitz: bihotzekoa eta emasabela. Jaunak horiek ezagutuko tizi.

Jina zira naski zonbait egunendako?

Errepostua: Bai, erremedioak egin artino.

Andereak: Untsa duzu; erranen dakozit gure jaunari ahal bezain fite ikhusi nahi zinukeela. Hori erratean athera zen sarthu ginen borthatik; bainan, bultatto baten buruan, bertze bor- thatik, erran nahi dut saloinaren kontrako ganberatik jin zaukun gure gizon, mediku, edo azti farnatua.

Baduzke hirur hogoi eta hamar urtheren ingurua. Ez du batere iduri ez mediku, ez barber, ez azti, ez sorgin bati; bainan dakot dela, bere begi zuriekin eta bere begitharte faltsoarekin, filusa edo jenden ederki enganatzale bat.

Bere kara hitsarekin, bista laburra ahal du, mihia ere lodia edo aski rnothela.

Haren manera guziak dira phisuak, ilhunak iduri du, hitz batez, Morde Tutulu.

Haren emaztearen potreta bertzelakoa liteke egiteko. Emazte hau presuna bat da propia, hardita, letranta, karesanta.

Damurik du, naski bere senharrak emanik, debrusa aire bat; ezen kapable da norbaiti erran arazteko phentsatzen dituen eta ez dituen ehun gauza, hura laudatuz, lausengatuz, balakatuz, leun-leuna hura ferekatuz... Erraten dautzuet hots herriz, debrusa bat duela iduri. Bere senharra baino phuskaz gazteago da, eta erran dautate xitazainak bazituela berrogoi eta gehiago urthe haren emaztea izan behar zen auzo batetako alaba sorthu zenean. Zonbait aldiz, sobera ardura, elgar hartzen dute bi izaitek, zeren batek baitu urhe eta zilhar ausarki nor naiz ni uste izateko, dakielarik ere bilduak dituela hek arras gaizki.

Bertzeak ez du gutiago prezatzen bere burua, nahiz duen bakharrik dotetzat bere gaztetasuna.

Azken hunek arrazoin du baldin baditu izpirituko bihotzeko eta gorphutzeko bertze dohainak berekin. Ez dakit ongi zer ziren xitaxainaren eta haren lagunaren sendinienduak gauza horien gaincan.

Nik dakitana da hetarik athera den jenerazionea ez dela iniretsgarria, ezen badute alaba bat uxkinaxoa bezain hitsa, eta bi seme murru xoriak iduriak, edo hek bezain itsusiak eta ton- toak.

Orogatik ere, hertze katixima bat, arras lehena iduria behar zakon egin medikuak eriari, jadanik hunek saloinean eman arrapostuak aditu ez balitu bezala. Badakikegu hemendik harat nola ezagutzen zituen xitaxainak harenganat joaten ziren jenden eritasunak. Utz dezagun bera mintzatzera.

Xitaxainak: Urrunetik jina zirenaz geroz, ez da mirakulu akhitua zirela iduri baduzu.

Eriak: Alainal, jauna !

Xitaxainak: Zure kopetako zain batetarik eta zure begithartetik ageri da bihotzean duzula zure gaitza.

Eriak: Hala da jauna, senda zazu ene bihotzeko mina. Xitaxainak: Bihotzeko erromatisma duzu, harat, hunat, kurril dabilana; maizenik geldituz ezkerreko bulharrean, zenbait aldiz beso azpian behera jausteko hankaraino.

Eriak: Hala, hala da, jauna.

Xitaxainak: Ez zitela lotsa, oraino gazte zira; zuk ez dukezu berrogoi, berrogoi eta bat urthe baino gehiago.

Eriak: Han berean zare, jauna.

Xitaxainak: Zure oinhazeak emendatzen dire denbora khanbioetan, ilhargi berria edo ilhargi bethea denean.

Eriak: Preseski, preseski, jauna.

Xitaxainak: Zure mihiak eta zure hortzen hobietako gorridura betxaranak seinalatzen dute badukezula bertze eritasun bat. Ez duzia zenbait aldiz xilkhoan dolore bat.

Eriak: Ba, jauna.

Xitaxainak: Ernasabela! Ez zauzia heldu zintzurrian gora, ur mehe bat ahora, deitzen duguna gormina?

Eriak: Ba, jauna, ba.

Xitaxainak: Emasabela, emasabela. Ez duzia zenbait aldiz senditzen estomaka hantua, sobera ilhar janik, edo talo eta esnez asia bazine bezala?

Eriak: Ah! Jauna, hortarik hunki nezazu: segurki duzu

phentsatu.

Xitaxainak: Noiz artio zira jina?

Eriak: Ah jauna! Sendatuartino25.

Xitaxainak: Bihar beretik hasiko zira erremedioetan. Non zira alojatua?

Eriak: Jauna, oraino nihon ez. Ez dakit norat juan. Xitaxainak: Auzoko etxetto hortan, ama-alaba batzu dire; han ongi izanen zare.

Xalbatek segitu zuen, ikhusi eta aditu zituen gauzen ixtorioa, erranez: xitaxainak hasi-arazi zuen, biharainunetik beretik, eria erremedioetan, bihotzeko minaren kontra.

Bost edo sei egunez, bakharrik ziozkan har arazi zenbait edari edo tisana, zoinek ez baitzakoten egin ez onik ez kalterik.

Zazpigarren egunean eman zakon erremedio bat haren arabera, izan behar zena salbagarria; bainan egiazki mortala zena izan gure eriarendako; ezen hunek hartarik hartu zueneko, hasi zen zalapartan nehon ezin egonez. Hiltzera zohala, laster ezagutu zuen eta aphezaren galdez zen abiatu.

Kofesatu ondoan, errezebitu zituen oliadurak, bainan ez zakoten eman ahal izan Viatiko saindua goitika aurthikhitzen zituelakotz hartzen zituen guziak. Elizak bere haurrer ematen dituen sokhorri horiek harturik joan izan zen Jainkoaren aitzinerat. Begiak hetsi zituenean mundu huntako argiari, ez nuen denborarik galdu haitzezko khutxa baten manatzeko. Haren barnean ginuen eman lehenik gaitzuru bat gisu berri, gero hila, eta oraino bertze bi edo hirur lakha gisu bizi hilaren gainean. Kakoletetan jin zena bide batez, itzuli zen, gorphutz, karrotto batean, bertze bideaz, Suhuskunen eta Irissarrin gaindi, Heletan hartuz ezker, Luhuson phasatzeko Laphurdiko pharterat.

Ez dut deusik erranen gure etxean sartzeaz, nigar marraska eta heiagorarik saminenen erdian! Nahiz bezperatik igorria ginuen espres bat berri tristearen jakin arazteko iduri zuten familiako guziek ordu artean deusik ez zutela jakin.

Orai galdeginen dautazue heia nola xitaxainak igorri zuen bada gure etxeko anderea mundu huntarik bestera.

Ez da dudarik hori egin zuela, uste gabez, jenden sendatzaile eta geroko herrien jakinsun zela erraiten zuen mediku edo aztiak; bainan huna esplikamendu xume bat heriotze horren gainean. Gure mendietan, bai eta maiz sasietan bada landare bat Digitale pourprée deitzen dena. Hartarik atheratzen dira bi gauza farmazianoek egiten dituzten preparioen arabera; erremedio bat, sirop de digitale, bihotzeko minaren kontra, eta jenden lehereginarazteko phozoin borthitz bat, la strychnine. Xitaxainak balin bazuen bakharrik landare hura urean eros arazi, ez da dudarik bazuela medikuek deitzen dutena un narcotico acre, gai dena kolika borthitz baten emaiteko jenderik azkarrener eta flakoak leherrarazteko.

Berriz diot, ez dakitala zer gisetarat har arazi zion bere erremedioa gure etxeko andereari; bainan badakit ongi ezagutu dudan muthil gazte batek, zer edari iretsi zuen medikutzat bere burua phasarazi nahi zuenaren ordenantzaz.

Muthil gazte harrek erran zakoenean xitaxainari zer arrankura zuen, hauxe egin behar zuela aditu zuen:

Xitaxainak: Berriki irun hari hastari bat hartuko duzu.

Muthil gazteak: Ba, jauna.

Xitaxainak: Hautsarekin egosaraziko duzu hari hastari hura.

Muthil gazteak: Ba, jauna.

Xitaxainak: Gero, ehe hura hoztu edo epheldu denean edanen duzu hartarik, aldian gophor baten bethe.

Uroski hamasei urthetan muthiko harrek barnea azkar zuen, eta ez ahal zen biziki eritu.

Joannes-Baptistak: Askotan ez dakigu zerk behar gituen gehienik espantitu, ala batzuen faltsokeriak, ala bertze batzuen xinpleziak edo zentzu eskasak.

Xalbatek: Huna bertze ixtorio bat, Joannes-Baptista, zuk erran duzun horren finkatzeko. Gerthatua da, ez xitaxaina bainan hura iduri bat entzunez. Basa rnediku hari ere joan zen norbait erratera ukhaiten zuela zainetako gaitz suerte bat, eta ekharria zela zer nahi erremedioen egitera. Orok adi bezate ongi doktor haren ordenantza. Ezin sinhetsgarria da.

Hartuko duzu edo har araziko sathor bat bizirik; bai eta bizirik eman beharko duzu labe gorri edo bertze su handi batean. Erre, xiphuldu, kixkaildu, hauts eta erhauts bilhakatu de- nean, aurthikiko duzu kazola baten bethe ur garbira eta edanen duzu, barurik, ur beltztu hartarik, aldian gathuli baten heina.

Mariak: Dudarik gabe atsegin bat da batzuentzat enganatua izatea.

Xalbatek: Erran daiteke -Behar hada nahiko duzue entzun hirurgarren basa mediku, luzaz gure herrietan bizi izanik, adin handi batean hil izan denaren ixtorioa.

Leonek: Bai, Xalbat, khonda zaguzu ixtorio hura; ixtorio guziak eder dira, zure ahotik direnean aditzen.

Xalbatek: Joannes-Handia zuen mediku basa harek izena. Español-Eskualduna zen. Gazte gaztea zelarik, Imneko farma- zien batekin muthil ezarfi zuten, eta nola naturalki izpiritutsua baitzen, ikhasi hide zuen zenbait erreinedioren egiten holako eta halako eritasunen kontra. 1808tik hasirik, soldado hartua izan zen, eta orduko Español on guziak bezala, gudukatu zen Napoleon lehenaren kontra. Gero, ez dakit noiz, phasatu zen Frantziarat.

Laboraria baitzen eta azkarra, bazabilan laaki0 aitzurren, larretan phozoin egiten, oihanetan haritz landatzen, gaztena gazten xerthatzen eta hertze holako lanetan.

Aski ardura uzten araz ahal zazkoten lan horiek erremedio egiteko, erien ikhusteko, heien minen eta zaurien lotzeko. Anhitz eta anhitz jendek bazuten haren baithan fidantzia oso hat; eta hortakotz zenbait mediku hartaz jelos baitziren, deithu zuten tribunalera, behin baino gehiagotan, ez dut erranen ala zen Baionakora ala Donaphaleukora. Aldi batez, zonbait egun lehenago kondenatu zuen juje batek, segretuan deithu zuen bere emaztea senda zezakon. Ez zuen hatik nehork jakin zer ondorio izan zuten, andere eriari buruz, hark egin tratanienduak eta hari ernan erremedioek.

Bertze aldi batez jin zizakon emazte bat, lephoan zuen trunpiloa26 urtharaz zezakon. Gure mediku Joannes-Handia abiatu zen, bere federik hoberenean hantura hura behar zuela joan arazi eta ezeztatu, eta hain abilki jokhatu zen, non emazte gaizoa, uste gabez itho baitzuen, eta hila eskuetan gelditu baitzitzakon.

Joannes-Handia harritu zen, bai eta gorde, beldurrez preso har zezaten, bainan utzi zuten libro, baitzakiten dremenden maleziarik gabe eman zuela heriotzea.

Tristantek: Asko jender iduri zakote medikuek badituztela gaitz suerte guzien erremedioak, bai eta norbait hiltzen denean, diote hil dela zeren medikuek ez baitute ezagutu haren eritasuna.

Ainesek: Uste ahal dute zoroki, gaitz baten ezagutzea eta haren sendatzea gauza bat bera dela.

Kattalinek: Eritasun eta gaitz guziak azkenean mortalak dire; bertzenaz nehork ez luke hiltzerik.

Xobadinek: Neke daiteke asmatzea nola batzuek duten sinheste gehiago deus ez dakiten jende batzuetan, ezin ez hamabost, hamasei urthez liburuetan ixtudiatu ondoan, beren egun guzietako esperientzia duten gizonetan.

Ainesek: Gauza bera erran daiteke oraino, farmaziako erremedioak baino lehen, zer nahi bertze erremedio bitxi oixtiko xitaxainarenak bezalakoak, nahiago dituztenez.

Xalbatek: Heldu zaut gogora memento huntan, ez hemen bainan nonbait gerthatu gauza bat, eta aditu behar duzue hura.

Gizon batek zuen zango guzia hartua erreziphel batez, eta beraz gorri gorria, sutan. Hor, auzoko emazte bat jiten zaio ikhustera eta dio erraiten emanen dioela, nahi badu, erremedio bat sendatzeko.

Mina zuenak du ihardesten ez duela xerkhatzen sendatzea baizik. Emaztea badoha orduan pinta erdi baten minagreren erostera, bai eta ekhartzen du libera laurden bat bolbora. Elgarrekin nahasirik bi gauza horiek, eta emanik zabal zabala oihal batean, zangoa dio estaltzen mina zuenari.

Dohakabe hunek ordu artino mina bazuen frango senditu, orduan hasi zen oinhazerik borthitzenen pairatzen.

Alferretan zion erran, emazteak, hamar aldiz pazientzia har zezala: heia goraz deithu zuen bere medikua, zoinak berehala ur ephelez eta gero, malba hostoak eros araz eta, malba urez garbitu baitzion zangoa, bai eta inguratu liho hazi irinezko kataplasma handi batez, zioelarik khanbia zezakotela oren guziez biharamunera artino.

Ainesek: Kataplasmaz denaz bezenbatean, aditzea dut artho irinezko edo artho orhezkoa biziki on dela, nola ogi mamiz esnearekin egina dena.

Mariak: Gure medikuaren arabera, horiek on dira liho hazi irinik ez denean etxean; bainan kataplasma guzien erregea, edo hetan den hoberena da liho hazi irin freskoz egina.

Ainesek: Medikuek bezala, zerbait dakitenek, irri egiten dute tirantak deitzen ditugun basa pomada batzuez, zoinek, pharte bilgor, pharte ezko, pharte arraxina eta bertze holako gauzez eginikakoek, zaurien sendatzeko ez baitute berthuterik emazte gaizo elheketari batzuen imajinazione herotuan baizik.

Ez da bakharrik emazte erhoska batzuen izpiritua berotzen erremedio egiteko eta emaiteko; bainan badire gizonak ere zoinen zentzuttoa ez baita gutiago nahasten iduri zeenean alimalen eritasun batzu direla bakharrik airetikakoak, erran nahi baita holako edo halako presunak emanak.

Joannes-Baptistak: Ni bezala orhoit ahal zarete nola, orai duela bost bat sei urthe, gure auzoko etxetarik batean, bortha aintzineko hazinda bat eri zuten. Gabaz, edozoin orenetan, bai ere egunaz, noiz nahi, kurrinkan aditzen zuten, batere gose ez zelarik. Ardura aintzineko zangoak bakharrik bermatuz,  gibelekoak herrestan zabilan.

Nahiz ongi jaten zuen asuna eta bertze zer nahi belhar bazka bai eta oalea ausarki, errainak eroriak omen zituen; eta haren gaitza zen airetikakoa edo nolako edo halakosak egun batez emana.

Debaldetan adi arazi ginuen gure auzoer anitz aldiz, hazindaren eritasuna izan zaitekela, Leonek erran duen bezala, bere baitharik jina. Deusik ez zuten nahi izan sinhetsi baizik heien hazindak airetikakoa zuela.

Phentsarnendu hori buruan, jin arazi zuten Mittikiletik Piarrettipi, gizon famatua sorginkeriez eritzen direnen sendatzeko.

Ethorri zen beraz Mittikileko Piarrettipi. Iduri zaut oraino begien aitzinean dudala gizon aphal adinetako hura, bere lakhain xuri-xuriarekin, luneta handi pare bat sudurraren gainean, Moïsen denborako liburu beltz eta zahar bat eskuan, bi tortxa phuska hori phizturik, bai eta ur benedikatu edo pearreko ur zortha bat gophor baten barnean bere aitzinean zuela Piarrettipik ur hartarik aurthikitzen zuen hazindategiko alderat, mila jestu edo grimasekin. Denbora berean etxeko jendeak deboki othoitzean zauden, noiz eta ere han phasatzera heldu baita, Gilen orotaz irri eta trufa egitea maite duena.

Gilenek aise phentsatzen du zer ari diren jende gaizo heiek, eta Piarrettipi, urdandegiko bortharen aitzinean baitzagon, bere orazionen eta bere ximinokerien egiten, hartzen du besotik eta minik egin gabe, du emaiten barnean eta dako hortha hesten. Gero, mandoaren ferraraztera joan baitzen, badoha bere bidean aitzina. Aise da asmatzeko orduan han bazela othoitz baino irri gehiago. Piarrettipi atheratu zuten urdandegitik eta joan zen etxerat, bainan hazinda beltza sendatu gabe.

Hargatik aitzina hazi zuten bai eta askitto gizentarazi ihautiri hasteraino. Orduan hil eta, garizuma orduko, odolgiak, lukhainkak, saheskiak eta arteki baten pharte bat janak omen ziuzten. Onak bide ziren, eta hetarik janik nehor ez abal zen eritu.

Xalbatek: Berantzen hasia da; bizkitartean nahi nukezue oraino khondatu azken ixtorio bat xitaxainaren etxe ondoan ikhasi dudana. Han iragan nuen asteko goiz batez, ikhusi nintuen bi gizon, gaztena baten aspian samur aire batekin mintzo zirela.

Hurbildu nintzan hetara, egun on erraiten nakotela, eta galdegin nioten heia zerbait nahi gabe gerthatu othe zeien.

Hetarik batek daut berehala ihardesten: Iduri duzu, gu bezala, estranjera zirela, eta beharbada badukezu, zuk ere zerbait egiteko Murde Xitaxainarekin.

Hun duzu beraz jakitia, guri zer gerthatu zaukun, orai diela bost edo sei aste.

Lahibarreko gitzu. Mendibetik gorago den kartier bateko. Aurthen batziu mila miliunka sagu eta garratoinak. Hetaz desolatiak gitzu zeren zilhatzen, funditzen baitiuzte hatzeman guziak: ardio, ogi, gasna, bihi, arropa, oihal, hots, zer nahi.

Hetarik baduzu, nun nahi eleemenia. Urosak gitutzu ez baidauzkiute jaten gathiak berak, ezin pollit lukezu sagiek eta garraitoinek gathien jatia.

Beraz Xitaxainari gitzu hortako mintzatu, konjura zitzan alimaletto hek, sekula sekularenekotz, eta hitzeman ziauzun aztiak, oro khasatuko zitiela, nahi baginien egin behar ziren despendioak.

Galdegin ginakozun zenbat behar zien. «Lehenik beharko dizit zortzi ilhabeteko pittika baten saria», ziaukuzun ihardetsi.

 -    Jauna, pittika ukhanen duzu erosi gabe: batziu pittikak etxetan.

 - «Gero beharko duzie altzeiru finezko ganibet baten prezioa, gisa bereko haixtur pare berri berri batena. Ganibeta izanen duzu pittikaren sangratzeko, edo hiltzeko, eta aldiz haixtu- rrak haren larriaren ligetaka phikatzeko.»

«Pittikaren odola grilaraziko dizit phagozko ikhatzaren gainean. Ziek inguratuko tutzie haren larru xingolaka phikatiez zien etxiak, baratziak, landak, phentziak.»

 

 

 

Nik beharko titzit oraino erre arazi lau tortxa pare, ezko birjinaz eginak, bai eta beharko dizit orazio ederrik irakhurtu ene liburu handian zien alderdiko pharterat itzuliz.

«Horiek oro gostatuko tutzu, khondiak athera titzit, berrogoi eta hamazazpi libera eta hamabost sos.»

Berroia! Lahibarre guzian ez ahal duzu hainbertze dihuru, ginakozun adiarazi. Bainan hatik, hango etxe guziak kurrituz, borthaz bortha, bildu ginizin suma hura eta ekharri pittikarekin.

Geroztik egon gitutzu beha zortzi egun, bi, hirur, lau, bost aste, eta ikhusiz sekula baino gehiago badugula bai sagu eta bai garratoin, jin gitzu egun berriz haren mintzatzera.

Gure berriak khondatu dazkogunian, galdegin daukuzu heia zer koloretakoak diren gure sagu eta garratoinak, eta nola ihardetsi baitakogu gorhastak direla, ah! diakuzu ordian ai- thortu, ez diela bothererik sagu eta garratoin beltxen gainean baizik, eta ez gorrien eta gorhasten gainean.27

... brien bisaia! Hori lehenago erran balauku, edo bederen orai gure dihuriak gibelerat eman nahi halitu!!!

Segur gitzu deusik ez dugula ukhanen... brien. Azti xar hori, ohoin bat dela orai ezaguizen diziu, bainan berantxeino. Arrazoin dizie erraiten dutenek aztia dela fripun bat, eta haren mintzatzerat joaten direnak direla astoak edo zozoak. Gure Jaun Erretora sinhetsi baginu, ez ginitzun hola tronpatuak izanen!!... bru Aztia!...

Gure herrirat jin baladi, baluketzu tentatiak litezkenak haren urkhatzeko phago ondo batetarik dilingan.

Ez ginezakezu hatik hori egin, guziak jende hunak eta prestiak baigira; bainan balikezi trenpa aldi bat ur handian; bai han pulunpa ginezakezu gogotik lephoraino... brien gizon ohoina!!...

 

 

Mariak: Oseba jauna, gaur elgarretarik barreatu baino lehen, atsegin ginuke aditzea zure ahotik heia zer behar dugun aztiez phentsatu.

Morde Garakoitzek: Huna, ene haurra, zenbait prinzipio bakhotxak bethi gogoan iduki behar dituenak, denean kestione aztiez.

1ik. Aztiaren izena emaiten dakogutegun ehun gizonetarik, ez du beharbada bost egiazko; dire aztiak bainan dira, bertzen sakelak hustuz, beren bethetzen dakitenak.

2ik. Aztia egiazkoa da debruarekin pakto edo kontratu bat bezala egin ondoan, hartaz lagundua delarik egin nahi dituena, gauza batzu ifernuko etsai hura gabe egin ahal ez lezazkenak.

3ik. Aztiak debruarekin egiten duen paktoa deitzen da pakto espresa, debruari hitzematen dakonean norbaitek harrek erranak eginen dituela, baldin laguntzen badu gauza estraordi- nario batzuen obratzen.

4ik. aztien mintzaizera edo konsultatzera joan direnek egiten dute, hek ere, aztien arartekotasunaz, debruarekin, bertze pakto suerte bat, pacte indirect ou équivalent, khasik lehenbizikoaren malezia duena.

5ik. Bathaioan hitzeman dugu ukho eginen dugula debruari; beraz deus ere gisaz ez gare joan behar hari buruz, ez guhor, ez aztiak aitzineko ezarriz.

6ik. Jainkoak igortzen badaizku eritasun edo gaitz natural batzu, debruak ez gaitu segur hetarik sendatuko.

7ik. Beraz Jainkoari berari behar dugu galdegin eman edo itzul dietzagun khendu daukun osagarria.

8ik. Bethi izan gaiten aski zentzudun uzteko bazterrerat, ez bakharrik aztiak edo aztientzat hartzen direnak, bainan oraino mediku eta erremedio basa batzu, heier preferatuz bethi egi- azko bertze ixtudioak egin dituzten medikuak, bai eta ere, hek manatu ondoan, farmazienek egiten eta saltzen dituzten erremedioak.

Tristantek:Kasik ohartu gabe iragan zauku denbora.Ordu da bihar artino joan gaiten bakhotxa zoin gure etxetarat.

 

 

 

 

 


XV

Sorginez

 

 

1826an martxoko arrats batez, Karako-Etxeko sukhaldea kasik bethea zen. Han ziren, usaiako jendez kanpo, bertze zenbait bakhan heldu zirenak.

Azken hotarik bat zen Anna, arrosario egilea eta medaila marxanta.

Anna hor hasten da khondatzen nola bezperan sarthua zen etxean, hogoi egun iraganik misionea emaiten zen herri handi eta eder batean. Kontent zen saldu zuela egun guziez frango arrosario, khurutzefika, habitu eta medaila.

Herri hartako jende guziak progoxat dire misioneaz, dio Annak; bainan joan den igandean hamahost, bezperetarik atheratzean, erraiten zuten irriz Pikasarri misionestak utzi zituela guziak zehe bat sudurrekin eta mokoa ziphuan, segurki hura gizon abila zela, bere eiherarat ura ekharrarazteko etc...

Zortzi egun aitzinetik, hitzeman zuen igande hartan min- tzatuko zela sorginez.

Goizik eta goizik jendea zen osteka bildu elizarat. Bakhotxa joan zen lorian sorginen gainean predikuaren aditzeko, eta bezperak hasI baino lehen, eliza zen bethea, galkhatua. Galeriek bazuten jasan zezaketen bezenbat gizon eta behereak bazuen atxik ahala emazte.

Benedicamus ondoan Morde Pikasarri, predikari famatua, ikhusiz elizan bere aitzinean, halako ostea ageri zen bere baithan bozkarioz ez zaukela.

Erraiten ere ahal zuen bere buruari: Egun, xipak saretan bezala hatzeman ditut jende hok oro; ez hatik beren kaltetan, bainan guzien onetan.

Hasten du beraz bere predikua solanelki erranez: «Aitaren eta Semearen eta Izpiritu sainduaren izenean halabiz.

«Giristino maiteak: Nor da sorgina? Ez da sorgina, zuek uste duzuen bezala, gizon xahartu, okhitu, lau hogoi eta gehiago urthez kargatua eta kunkurtua, makhilarekin dabilan hura.

«Ez da sorgina adin handitako atxo begi gorri, tabakoa hartzen duelakotz, bere erhiak eta gaineko ezpain begia sobera garbi ez dituena. Ez da sorgina izen goiti hori ekhartzen duena.

«Nor da heraz sorgina? «Nor den sorgina! Giristino maiteak, nor den sorgina! Hura da bekhatu mortaleko estatuan dena. Egiazki sorginkeria da, bekhatu mortala, eta nahi nitzaitzue mintzatu bekhatu mortalaz.»

 

Hortarik hasirik, Pikasarri misionesta ez zen ixildu, abantzu oren bat eta erdiz, adiaraztetik egiarik handienak, sarkhorrenak, lenguaia klar, bizi, borthitz eta ederrenean.

Jautsi zenean predika lekhutik, izerdi uharretan zen, gorri gorria, egina, eta su phindarrak aurthikitzeko heinean; bainan haren botza ez zen den gutienik erkhastua.

Ah! mintzatzaile ederra da Morde Pikasarri, eta, gehiago dena, zer aphez khartsua, zer saindu mortifikatua ez da hura!

 

Horiek oro hola direla, igande hartan eta geroztik erabili ditut izpirituan phentsaketa dudazko batzu zer othe diren sorginak, badenez bederen hetarik; hetaz erraiten diren gauzak egiak direnez, etc.

Batzuek diote ez dela izan behar sorginetan sinhesterik, bertze batzuek, hitz gutiz, ez dela sorginik; hirurgarren jende suerte batzu, hala, hala, sorginen beldur dire, gabaz, argirik gabe, urhats batez egin nahi izaiteranokoan. Sorginik ez dela, sorginak badirela; holako eta halako lanak egiten dituztela; jendek zer nahi badaasate hetaz.

Morde Pikasarrik ez du erran ez dela sorginik, ez eta badela hetarik. Erran dauziet oixtian utzi ginituela guziak, igande hartan, muthurrak urean, nahi giniina phentsa ginezan.

Beraz, nik segurik, ez dakit oraino zer behar dutan sinhetsi sorginez; bainan dakot hetarik izan dela eta izan daitezkela bazterretan.

Joannes-Baptistak: Batere dudarik ez da izan dela lehen, eta badela oraino hetarik munduan.

Leonek: Joannes-Baptista, baditake egia diozun; bainan egia horrek galdegiten lituzke frogak.

Joannes-Baptistak: Leon, frogak nahi ditut eman, eta ez zaut hori biziki gostako.

Leonek: Zer nahi paria nezake, nik bezala, atseginekin zaituztela entzunen hemen diren guziek.

Joannes-Baptistak: Lehenbizikorik diot; sorgina izen horrek berak frogatzen du sorginak izan direla, eta oraino baditazkela.

Izan edo izaite gabeko izenik ez da; edo izena denean bada bethi izana edo izatea.

Leonek: Arrazoinamendu hori ez da baliorik gabekoa, eta naski nehork ez lezake eror-araz bertze arrazoinamendu batez; bainan Morde Garakoitzek baduke oraino bertze frogarik.

Morde Garakoitzek: Bai, baditut hetarik frango, eta huna hirur edo lau premiatsuenak.

Lehenbizikorik, Eskritura sainduan aiphatuak dire. Bigarrenekorik, teologiak baditu heien gainean bere erakhuspenak.

Hemen erran behar dut guk sorginak deitzen ditugunak deithu izan direla bertze orduz Pythonisse, Devin, etc. edo deitzen direla oraino Magnétiseurs, Medium, Spirites, Hypno- tiseurs, franc-maçons; azken hotarik bederen zenbait hala dira28.

Hirurgarrenekorik, Rituel deitzen den Elizako liburuak baditu bere othoitzak sorginkerien kontra.

Laugarrenekorik, mende guzietako eta jende guzien ixtorioak hetaz mintzo dire.

Azken erran huni nahi dut eman zenbait hedadura edo zenbait xehetasun.

Gutiak dire gure artean dakitenak, nola hamaseigarren mendean eta hamazazpigarrenean, Euskal herri guzia, bai frantzesa, bai española, izan zen desolatua, trublatua, ezin gehiago sorginez eta sorginkeriez.

Leonek: Mende heiek ez bide ziren argituak, oraiko gure mende hau den bezala.

Tristantek: Ez da dudarik mende heiek ez zituztela gureak dituen ezagutzak, burdinezko biden, telegrafaren, fotografaren, telefonaren, eta bertze holako gauza batzuen gainean; bainan orduan, Ixtorioa, Filosofia eta Teologia ixtudiatuak ziren orai bezain ongi, edo hobekiago, eta orduko gizonek bazuten oraikoek bezenbat zentzu, oraikoek bezenbat zer nahi balio suerte.

Morde Garakoitzek: Ene kusia, mila aldiz arrazoin duzu. Eni aski izanen zaut hetarik zenbaiten izendatzea. Hasteko  Charles bostgarrena29 eta geroago Henri IVna Frantziako erregea, biak gizon handi batzu ziren. Bada, egin zituzten bakhotxak bere denboran egin ahal guziak, beren erresumetarik khentzeko sorginak eta sorginkeriak. Gero, bi monarka famatu horien denborako anhitz aphezpiku handi behar nituzke aiphatu! Kontentatuko naiz bakharrik hiruren aiphatzeaz, luzegi ez izaiteko. 1. Tostat, Avilako aphezpikua; 2. Sandoval, Irunekoa edo Pamplonakoa; 3. Bertrand d'Etxauz, lehenik Baionako aphezpiku eta gero Tours deitzen den hiriko arxapezpiku izan zena. Morde Bertrand d'Etxauz, Baigorri Etxauzeko semea zen.

Aphezpiku heiek bezala phentsatzen zuten, sorginen gainean, san Tomasen ondotik, Suarez handiak, Salamankako doktor famatuek30. Sendimendu bereko ziren oraino Jakes Sprenger, dominicano inkisitorea, egin zuen libuiruan, Malleus Malleficarum, eta Alfonso de Castro, franziskanoa, Komposteliako arxaphezpiku izendatua hil izan zena, bere diozesara joan, baino lehen, bainan liburu bat eginik Justa Hoereticorum. Aphezpiku eta teologal horien ondotik, behar ditut aiphatu zenbait legeko gizon, zoinak ez baitziren deus ez zakitenak, edo nola nahiko gizonak.

Joannes Bodin, Pariseko abokat batek31, utzi izan du liburu bat sorginkerien eta debrukerien gainean32.

Nicolas Remi, kriminaleko prokuradorea33 zoinak jujatu baitzituen lau urthez34 bederatzi ehun presuna baino gehiago, zoinak akusatuak baitziren sorginkeriaz.

Prokuradore hark iskribatu zuen liburu bat, titulu hunekin: Debruaren adoratzea, sorginek egiten duten bezala35.

Henri Roquei, jujeak36 izkiribatu zituen diskurs batzu sorginen gainean 1595an.

 

D'Espaignet presidenta eta Piarres de Lancre, konseilera37 igorriak izan ziren Henri IV Erregeaz, Laphurdiko gure herrietarat. Morde de Lancre, deitzen denak, utzi du iskribu bat zointan ikhusten baitugu nola jokhatu ziren, bi legeko gizon heiek, sorginen kontra Eskual herrian. Estonagarri da nola autoritate horien guzien ondotik, izan daitezken gizonak aski ignorant eta aski arin direnak erraiteko ez dela sorginik, ez sorginkeriarik; hetaz erraiten diren gauzak direla phentsatuak suphasterrean, haurren iziarazteko, bainan ez direla hek gerthatu zenbait izpiritu eri edo imajinazione beroetan baizik.

Baditake gauza hetarik zenbait ez diren gerthatu nihon ez behinere; urrun da hargatik gehienak berri xaharrak baitire edo norbaitek asmatuak jenden enganatzeko.

Piarresek: Ala fede! Gaur ez naiz guti loriatu behar zuen entzuten. Othoi, has zaitezte mintzatzen akhelarrez.

Xobadinek: Ez ahal hiz harat abian, Piarres? Piarresek: Naski ez, sobera maite baitut lo egitea; bainan kurios niz jakitea non den akhelarre, eta han zer ikhusten den.

Lehenik erran behar dautazue zer erran nahi duen hitz horrek akhelarre.

Mariak: Akhelarre ez da gaitz konprenditzeko: Akherra eta larrea guziek badakigu zer diren. Badakigu ere akherrak ardura larretan direla.

Ainesek: Ni segurik ez naiz oixtian baino jakinsunago, ez baduzue bertze esplikazionerik emaiten.

Joannes-Baptistak: Eskritura sainduan, debrua deithan da bestia, eta, agertzen denean gizoner bethi edo ardurenik hartzen ahal du zenbait bestiaren forrna: hala nola sugearena edo bertze batena.

Ez da dudarik, bortxaz edo Jainkoaren manuz, hartzen duela Satanek alimale baten itxura, edo bederen haren menbroetarik zenbait: haren zangoak, haren buztana, etc. Lehenago sorginer agertzen zenean, maizenik akherraren iduria zuen hartzen.

Hortik gure haur denboran zaukuten erraiten irri egiteko, Españolen gostuz, eta heien eskuaran:

 

Donostiatik Errenteriara.

Hor ekharri dute akherra.

Bai, ageri zen alegre zirela:

Atta Santua han zutela:

Batek adora, bertzeak adora.

 ..... egin zaioten ahora.

 

Ba ziren bi akhelarre edo sorginen bi bilkhura suerte; bilkhura ttipiak edo partikularrak, eta bilkhura handiak edo jeneralak.

 

Akhelarre ttipiak egiten ziren astean hirur edo lau aldiz; akhelarre handiak, urtheko besta buruetan: Eguberritan, Bazkotan, Mendekostetan eta Jondoni Joannes-Baptistaren sortzeko bestan.

Laphurdiko akhelarre handi eta ttipi gehienak egiten ahal ziren Larruneko mendian, Larresoroko mendi aphalagoan, Uztaritzeko eta Senpereko otharretan, Donibane Lohizunen, Santa Barbararen bixkar hartan; Ziburun, Bordagaineko kartierrenean; Unudean, Zubernoan Ondarraltsun, Hendaiako kanton batean.

Leonek: Nahi nuke jakin zer egiten zuten akhelarre hetan.

Morde Tristantek: Nik erranen dauzkitzuet bilkhura pullit hetako ixtorioak. Ongi ixtudiatuak ditut liburuetan. Kusi aphezak, orhoituz Salamankako eskoletan zer ikhasi izan duen lehen sorginez, abisatuko nu, uste gabez, hala ez den, zerbait erraten badut.

Morde Garakoitzek: Zuk erran bezala eginen dut, kusia, ene teologal kalitatean.

Morde Tristantek: Beraz debrua engertzen zen akher baten forrnan, edo erdia gizon eta erdia akher, ikharagarriko aire edo behatze batekin.

Jarririk pharatzen zen tronu beltz batean bere gisako pabillon edo baldekin baten azpian. Haren gorphutzak molde gaitz bat zuen, eta haren begithartea zen ezin gehiago itsusia. Haren begi handiak biribil biribilak, gorri-gorriak ziren; haren bizarra zen zikhina eta akherrarena bezalakoa; haren burutik eta kopetatik atheratzen ziren bi, lau, anhitz adar. Haren erhiak berdin luze ziren eta bazituzten arranoek bezalako azazkal edo aztapar zorrotz batzu. Goraxago ikhusi dugun bezala, sorgin guziek adoratzen zuten ikharan eta ahuspez emanik edo etzanez bizkarraren gainean eta gora gora beren zangoak altxatuz, Satanek nahi bazuen adoratua izan azken molde bitxi eta itsusi huntan.

Gero hasiko zuen Satanek bere meza, bere gisan. Badakigu jadanik debrua dela Jainkoaren ziminoa edo eskarnatzailea.

Haren mezako ornamental ziren bethi zuri eta gorri. Aztaparretan zaukan ostia; ardura beltza zen edo zuen bere gisako forma bat.

Gauza afrusa phentsatzea eta erraitea, bainan erran behar dudana da, gure elizetarik ebatsi ostiak erabiltzen zirela zenbait aldiz ceremonia sakrileiezko hetan.

Huna zer gerthatu zen Donibane Lohizuneko elizan, martxoaren 19an 1619an.

 

Dotzena bat emazte eman ziren mahaín sainduan komuniatzeko.

Piarres Lissardy, aphezak, kofesatzen ari zen tokitik ikhusi zuen nola hetarik batek ostia saindua ahoan errezebitu eta bere sakelako mokanesean gordetzen zuen. Bere kofesionaletik saltro bat bezala egin zuen emazte kriminel haren alderat, eta eraman arazi zuen sakristiarat.

Hiri guzian laster jakin zuten zer gerthatu zen; Donibandarrak, oste handian bildurik plazara, han emazte dohakabea bizirik erre zuten berehala.

Ez bide ziren hatik Donibanen orduan bezala bethi sorgintsak hatzemanak, jujatuak, kondenatuak, eta zalhu igorriak mundu huntarik bertzera...

Satan, bere meza eman ondoan, kofesatzen ariko zen; bainan haren penitentek ez zituzten deklaratu behar egiten zituzten gaizkiak, bakharrik ziren akusaizen eginik holako ongia, edo beldur izanik egiteko halako eta holako bekhatuak edo krimak.

Satanek, penitentziatzat, emaiten zeien manua egiteko holako denboran eta holako tokian holako gaizkia, eta gero esku ezkerraz zeien emanen absoluzionea.

Gauza sainduak hola eskamiatu ondoan, egiten zuten sorginek beren aphairua edo alegiazko aphairu bat, zoina ez baitzen bertze heien gauzak bezala, baizik ziminokeria bat.

Phesta akhabatuko zen dantza batez, bainan nolako dantza!! Atso zahar, neskatxa gazte, gizon eta emazte, bai eta haurrak berak, oro nahas mahas, ariko ziren dantzan, jozak eta emak, egiten zituztela mila jauzi, mila saltro, mila kabriola, bai hura zen egiazko sorgin dantza edo debru dantza.

Akhelarren egiten eta ikhusten ziren bertze asko gauza, ez dira on, ez khondatzeko, ez ikhasteko.

Kattalinek: Ongi jakin nahi nuke nik heia akhelarre hetan bazen anhitz sorgin eta sorgintsa.

Morde Tristantek: Zure satisfatzeko aski izanen zaut zenbait ixtorioren khondatzea. Ixtorio hauk dira Frantzian Bordeleko eta Espainian Estellako eta Logroñoko tribunaletan jujatuak izan ziren sorgin eta sorgintsena.

1576an, gau batez, Maria C..., Uztaritzeko sorgintsa famatua, lagundua izan zen A... deitzen zen zapatain sorginaz Etxenikeko otharrera, non baitzen gau hartan akhelarre. Maria C... harritu zen han ikhusteaz bere lagunetarik khonda ahala.

 

Bertze aldi batez, Hendaiako kartier batean, Ondarraltsun, ikhusi ziren hetarik dotzena bat miletaraino. Logroñoko tribunalean, hamabi Zugaramurditarrek deklaratu zuten, gau batez debruak jin arazi zituela Frantziako alderat, eta espantitu zirela ikhusi zuten sorgin osteaz, aireak berak iduri zuela goibeldua zela heien nonbre handiaz.

Margarita X... Saratarrak, bere aldetik zioen, Bazkoko, Mendekosteko eta Eguberriko akhelarretan, ikhusi zuela hainbertze jende, non iduritzen baitzakon bazela zeruan izar bezenbat.

 

Sorgin eta sorgintsa oste hetan baziren jende grado guzietakoetarik, gizon aberatsak, kargudunak, nobleak, armadetako eta marinelen buruzagiak, madama eta etxeko andere handiak. Horietarik zenbait ziren izenik ederrenen ekhartzaileak.

Ikhusiz zer konpainian ziren, iduritzen zakoten sorgingoa zela gauza bat handia eta ohoragarria. Egungo framazon eta framazontsek ez dute bertzerik phentsatzen framazonkeriaz.

Ez dut aiphatu orai artean, ez gero aiphatuko, sorgin Laphurtar heien izenetarik batere, penarik ez emaiteko oraino izen heiek ekhartzen dituztener: Bakharrik naiz menturatuko erraitera Españolenak: Zugaramurdi eta bertze herrietakoenak.

Kattalinek: Aiphatu ditutzue anhitz aldiz sorginekin sorgintsak; ongi jakin nahi nuke zoin diren hetarik nonbre handienean, ala sorginak, ala sorgintsak.

Joannes-Baptistak: Azken hotarik bazen denhora hartan, Eskual-herrian anhitz gehiago, eta gauza horren esplikazionea hau da: 1. emaztekiaren burua, oneko eta gaixtoko, gizonarena baino sinheskorrago da; 2. emaztekia tzarkeriarat emaiten denean, biziki gizonkia baino urrunago joan da.

Mariak: Gure anaiak naski arrazoin du; bainan erran horrek zenbait froga ditu galdetzen.

 

Joannes-Baptistak: Arreba, atseginekin emanen ditinat frogatzat zenbaiten [i]zenak, edo erdi izenak eta nik bezala ezagutuko duzue debruak ez dituela nahi nola nahiko zerbitzariak, bainan hautatzen dituela adinik ederrenekoak.

Maria Oi..., Azkaingoak, 16 urthe zituen.

Margarita.... Sarakoa, ere 16 urthetan zen.

Maria I..., haren lagunak, bazituen 17.

Maria Na  ... bertze Saratarrak, 16.

Juana Ar ... Urruñekoak, 17.

Jeanneta Da ... Ziburukoak, 19.

Maria de Lar ... Ziburukoak, 28.

Maria Lis ... Sarakoak, 16

Maria Cas ... Hendaiakoak, 28

Maria Az  ... Hendaiakoak, 19

Kattalin Ar... Azkaindarrak, 15.

Neskabeltza, Hendaiakoa, Kattalin Ba... Ustaritzekoa, Kattalin Lan ... berdin Uztariztarra, Maria Ma... Miarriztarra38 eta Maria X ... Uztaritzekoa oro neskatxa gazteak ziren. Azken hau ahal zen bere denborako sorgintsa famatuetarik bat.

Haren etxea deitzen zen Uztaritzen Ya... Phentsa beza ahal duenak.

Maria Yaureteguy eta Yuana Telletchea, Zugaramurdikoak zirenek, Saubadin Z... Bordeleko presondegian hil zenak, C... bere haurrak akhelarrerat eramaten zituenak, D                ...Uztaritzekoak eta bertze askok gaztetasuna iragana edo phasatua zuten, gehienek bederen, tribunaletako paperen arabera.

Morde Tristantek: Estonagarri bada hainbertze neskatxa gazte ikhustea, bere gaztetasunetik hasirik debruari bethiko emaiten, ez da gutiago espantagarri jakitea nola debrua nahi zen guziz jabetu haur gaztez, eta zer entseguak egiten zituen hortako berak, eta egin arazten haren azpiko eman zirenez.

D'Espagnet eta de Lancre, jadanik aiphatu ditugun Bordeleko tribunal handiak39 igorri gizon heiek, lau ilhabetez, ekhainetik urriraraino 1609an khondatu zituzten bi mila haur baino gehiago, akhelarrerat eramanak izan zirenak, edo sorginez edo sorgintsez, hala nola Urruñako errientaz, Marisans, Tartaseko hiritik jina eta Urruñen zagoenaz, A... Uztaritzeko zapetain batez.

Anhitz tokitan, Berhan40 Urruñen, Ziburun, eta bertzetan, haurrak eliza barnean zauzkaten gabaz, beldurrez hartuak eta eramanak izan ziten akhelarrerat.

Bortxaz eramaten zituzten haur heiek, ez baitzituzten gogotik egin nahi sorginek edo sorgintsek manatuak, segur ziren izanen zirela, joak, zafratuak, azotatuak, uspelduak, kolpatuak, afruski. Hola tratatu ondoan, thorratuko zituzten hatik heien minak bere gisako ur berde batez.

Urruñeko anhitz ama pleinitu ziren saminki heien semeak eta alabak, gabaz norapait eraman eta borthizki joiten zituztela.

Berhan, Espainiako fronteran, gisa berean eramaiten zituzten, muthiko ttipi andana bat, orotara berrogoi, akhelarrerat, eta gero, zeren jadanik han ikhusi gauzak khondatu zituzten, gau batez, Maria Juanxo eta haren ahizpak anhitz gaizki tratatu zituzten; bainan handik ondoko egun batez, eskola aitzinean gaindi iragaiten zirelarik bi sorgintsak, muthikotto heiek guziak kanporat atheratu eta mendekatu zitzaizkoten zenbait aldiz Españolek mendekatzen dakiten bezala.

Jakin behar duzue, haurrak lehenbiziko aldian akhelarrerat eramanak zirenean, debruak adar ukhaldi batez, emaiten zeiela bere seinalea. Gero, ikhusten bazuen harentzat izanen zirela haur hek, emanen zeien bertze seinale bat, zoina baitzen, ezkerreko begian aphotzarraren aztapar figura bat.

Sorginak finkatzen baziren beren malezian, beren gaixtakerietan, Satanek ezarriko zeien bere potreta ezkerreko sorbaldan, edo bulharretan edo estomakaren erdian. Azken seinale hau ukhan zutenek gehiago ez zuten sensibletasunik debru potreta zen tokian, eta iskilinba bat sar zitakeen han, sorginak deus senditu gabe.

Sorginen herronkan errezebitua izan nahi zuenak behar zuen lehenik arnegatu Jainkoari, Jesus-Kristori, Ama Birjinari eta bere bathaioari.

Kattalinek: Morde Tristant, ixo, ixo, othoi! Gauza horiek lazten naute osoki. Kasik ezin sinhetsia da jende baten gaixtakeria, behin makhur abiatzen denean.

Luzaz egon naiz ezin konprendituz zertako bathaiatu aitzinean aitabitxiren eta amabitxiren ahoz, eta gero guhaurek, lehenbiziko komunioneko egunean solanelki, hitzeman ginuen, ukho egitea debruari, haren ponpa eta obreri. Izpiritu sainduaz gidatua den Elizak arrazoin du promes horien egin araztea bere haurreri, debruak bereri horien kontrakoak egin arazten dituenaz geroz, erran nahi baita, hari, arima eta gorphutz, bethikotz emaiten diren sorgin dohakaber.

Ainesek: Oixtian erran duzue nola debrua, eta zer moldetan, agertzen den akhelarre deitzen diren bilkhura madarikatu hetan, bainan badire gure artean gauza hori nekez sinhetsiko dutenak.

Joannes-Baptistak: Errazu, Aines, izan direla gure mendean gizonak zoineri debruak berak sinhets arazi baitakote hura ez dela izaite egiazko bat41. Gero hatik, berak, frangotan agertuz, frogatu du dela, ez xoilki izaite erreal bat, bainan oraino gezurti bat, eta gezurraren aita.

1848an Erroman, oraino Jainkoaren beldurtasuna zuen gizon bat joan zen ikharan eta nigarretan, Metsofanti kardinalarenganat, erraiten zakolarik debrua agertu zela hari eta haren framazon laguneri.

Kardinale famatuak, trankilisatzeko etsortatu zuen gehiago ez joaitera framazonen bilkhuretara42.

Huna bertze debruaren agertze bat. Orai duela hogoi eta zenbait urthe, Eskual-herritik phasatuz joan zen Madrilerat Aita Jeandel, fraide dominikanoen buruzagi jenerala. Espainiatik itzultzean, Lyonen gelditu zen fraide saindu hura zenbait egun, eta othoiztu zuten predika zezan hiri handi hartako eliza batean.

Mintzatu zen khurutzearen seinaleaz, erraten zuelarik khurutzearen seinaleak badituela anhitz indar. Lehenbizikorik ditu debruak khasatzen; bigarrenekorik, tentazioneak hentzuten; hirurgarrenekorik Jainkoaren benedikzioneak gure gainerat deitzen. Aita Jeandelen predikua entzun zuen haren adiskide zaharra zen jaun batek, galdegin zakon heia sinhesten zituen berak bertzer predikatzen zituen gauzak.

«Batere dudarik gabe, zuen ihardetsi Aita Jeandelek: ez dut sekulan erraiten ene predikuetan nihaurek sinhesten ditudan egiak baizik.

«Hori hala bada, jin behar zare gure arratseko bilkhura batetara. Han debrua agertzen zauku, eta ikhusiko dugu nola khasatuko duzun khurutzearen seinaleaz.»

Aita Jeandel preparatu zen framazonen bilkhurarat joaitera, othoitz, barur eta bertze penitentzia batzu eginez, eta Lyoneko komentuetan egin araziz.

Bere adiskidearekin joan zenean, ez fraide arropan, bainan jaun gisa, bazuen khurutzefika handi bat gordea papoan, bere kaparen azpian. Framazonen tenploan bazen gau hartan mila argi, zoinekin ageri baitziren tenplo madarikatu hartako doradura eta bertze edergailu aberatsenak. Bultatto bat framazonak egonik Satanen aiduru, solasean, eta ez segurki othoitzean, debrua agertzen da eta dio erraiten fraideari bere adiskideak: horra non den. Aita Jeandelek egiten du, Satanen alderat itzuliz, bere khurutzefikarekin khurutzearen seinale handi bat, eta bat batean argi guziak dira hiltzen. Debrua joaiten da zalhu, bai eta haren zerbitzari framazonak, edo egungo sorginak deithuren ditudanak.

Ez bide zuten hauiek beren tenploa nahi bezain laster hustu.

Mirakuluak aski balira gizonen konbertitzeko, orduan behar ziren bere baithan sarthu hango framazon guziak, bainan hortako behar da Jainkoaren grazia berezi bat.

Piarresek: Bortxaz ere behar dugu sinhetsi, hemendik harat, debrua agertzen zela akhelarren, bai eta ere behar ditugu sinhetsi hark egin arazten zituen sorginkeriak. Nahi banuzue utzi khondatzerat zenbait ixtorio, hitz laburrez, nik bezala phentsatuko duzue.

Xobadinek: Mintza hadi, Piarres, atseginekin entzunen ditiuk hire ixtorioak:

Piarresek: Maria Ch... jadanik aiphatu sorgintsa Uztariztarrak, erran zuen tribunalaren aitzinean debrua aldi batez agertu zela Haitzeko eihera berriaren ondoan, Me... deitzen zenari eta Ar... zapetainari. Bier eman zeien erhauts bat, Heroritze Sorhaintzeneko abere edo kabala guzien hil arazteko.

Sara Ch... neko andereak ardietsi zuen debruarenganik permisionea, edo baimena, auzoko baratze batetara erhauts hartarik aurthikitzeko; harekin, tipulak salbu, baratzeko belhar eta bertze gauza guziak sunisi arazi zituen.

Gero aurthiki zuen oraino erhauts beretik phentze batetara, eta leher egin zuten hameka ahari phentze hartan alhatu zirenek. Maria Zozaia, Renteriako sorgintsa zaharrak, erhauts berarekin xahu arazi zituen uzta edo errekolta osoak... Uztaritzen, Landalde eri zelarik, A... zapetain sorgina, joan zitzakon ikhustera, eta eriaren zapetak eskuetan ibili ondoan, eman zuen heien barnean erhauts batetarik. Landalde sendatu eta zapeta hek soinean ezarri zituenean haren zangoak bat batean hantu ziren, eta denbora laburrik barnean gizona hil zen. Mendiondoko gizon batek utzi zuen elizan galerietarik bere boneta erortzera, emazte batek altxatu eta eman zakonean, buruan ezartzearekin, ikhara bat jauzi zitzaikon.

Uztaritzen, Joannes Duhart, 56 urthetan, elizatik atheratzen zelarik, bere etsai Maria Ch... sorgintsak, hunkitu zuen besoan, eta beso hura hila gelditu zen.

1610an Logroñoko jujen aitzinean, hamabi lekhukok erran zuten debruak emaiten duela sorginer podoreik aski itsasoan untzien gal arazteko; maiz hori gerthatu zela, eta partikularzki gerlako español untzi bat Donibane Lohizunen galdu zenean.

Leonek: Ixtorio horiek aspaldikoak edo xaharrak direla, ez dituzte zenbaitek sinhetsi nahiko.

Joannes-Baptistak: Leon, hori baditake, bainan nik erranen ditut biga, zure eta ene denborakoak, nahiz ez giren biak ere zaharrak.

Hautarik bat gerthatua da gure Eskual herriko hirur edo lau hiri ttipietarik batean.

Jaun gazte aberats batek nahi izan zuen, bertze askok bezala, mañetisatua izan.

Goraxago errana izan da mañetiseria dela egungo sorginkerietarik bat, nola mañetisorra baita oraiko egiazko sorgina.

Bada gure jaun gazte eskualduna, mañetizatua izan eta, eritu zen, eta haren ahaidek egin zituzten bere zazpi egin ahalak, bainan debaldetan, hura sendarazteko. Inguru hotako me- diku guziek, erranez ez zutela ezagutzen haren gaitza, utzi zuten mundu huntarik bertzera joaitera. Bertze orduz erranen zen zenbait sorginkeriaren ondorioz hil zela, eta egia erranen zuten.

Bertze ixtorioan aiphatuko ditudan presunak, beharbada oraino bizi dira, zenbait bederen. Beraz Frantzian, Roueneko diozesan gerthatu izan dira nik orai erran gogo ditudan gauzak.

Diozesa hartako herri ttipi batean bazen elizari hurbil ostatu bat zoinetako arrabotsak entzuten baitzituzten elizan, ofizioetako denboran.

Jaun Erretorak uste izan zuen, arrazoinekin, haren egitekoa zela mintzatzea ostatuetan egiten edo erraiten diren gauza batzuen kontra. Auzoko ostalerrak beretzat zuen hartu prediku guzia eta erran zuen bere baithan: Zaude, Jaun Erretora, dolutuko zautzu hola mintzaturik.

Huna nola mendekatu zen. Jaun Erretorak bazituen bi edo hirur haur, zoineri erakusten baitzuen latina, gero semenariora igortzeko.

Denbora berean fama hedatu zen ostalerrak ikhusi zuela anhitz aldiz Thaurel artzaina, zoina sorgintzat baitzen orolaz ezagutua. Laster herri guzian, eta herritik kanpo, jendea min- tzatzen hasi zen Jaun Erretoraren etxean iragaiten ziren gauza izen gabekoez. Sototik has eta selhaururaraino, aditzen ziren arrabots batzu, nahiz nehor ez deus ez zen ageri. Auzoetako erretorak, bai eta Parisetik beretik jende errespetagarriak heldu ziren gauzez lekhuko izaterat.

Egun batez ikhusi zituzten saloineko leihotik baratzerat joaiten, airean, xoriak bezala, mahi ttipi43, kadera, eskubila eta bertze gauzak.

Bertze egun batez jin zen, Thaurel sorgina, barkhamendu galdegiteko bezala Jaun Erretorari. Belhaunikatu zen haren aitzinean, eta eskuak nahi zazkon hartu, bainan Jaun Erretorak bere khanaz aparta-arazi zuen erraiten zakoiarik: Ez nezazula hunki, Thaurel, ez nezazula hunki.

Huntan akhabatzeko ene ixtorioa, Roueneko Arxaphezpikuak igorri behar izan zuen erretor hura herri hartarik bertze batetara.

Leonek: Gauza horiek ezin ukhatuak dire, eta beraz sinhestera bortxatzen gaituzte. Nik egia dela uste dut, nola sinhesten baitut Donibaneko eta Ziburuko andreak beren bortha aitzinean iruten arizan eta gabazko hameka orenak artino, sorgintsak ez zirenak joan ziren oherat, bainan sorgintsak bazohazin Santa Barbararen bixkar hartarat, edo, Ziburun, Bordegainerat. Gau batez, akhelarre guzia jautsi zen Donibaneko hil herrietarat, eta khurutze guziak izan ziren hautsiak, salbu bat edo biga.

Horien guzien sinhestea errex da; ez ordean sorginak eta sorgintsak joan zirela akhelarrera etxetik atheratuz ximiniari gora, eta gero airean, edo zaldiz bezala, akher batzuen gainean, bai eta emazteak khiluen eta jats giderren gainean, ixtaklok44.

Joannes-Baptistak: Adi zazu oraino, Léon, Don Prudenzio Sandoval, Iruñeko aphezpikuak45 hitzeman zuen Zugarramurdiko sorgintsa zahar preso zakoten bati, utziko zutela libro, baldin, famaren arabera, bazakien airean joaiten. Atso sorgintsa zaharrak galdegin zuen harto zakoten pomada. Hartaz thorratu zituen ukharaiak, ukhondoak, beso azpiak eta hankak. Gero dorhe gora gora batetarik oihu egin zuen: Hor hiza? - Bai, hemen nun, zuen ihardetsi, guziek entzun zuten botz batek.

Orduan abiatu zen, sorgintsa, dorheari behera joaiten eskuz eta zangoz jokhatuz, sugaindila bat bezala46 eta jautsi zenean dorhearen erditara, ikhusi zuten joaiten airean, belatxa bat iduri zuela, urrun arras itzal artino.

Tribunaleko jujek berriz hura hatzeman arazteko hitzeman zuten diru soma bat, eta artzain batzuek irabazi bide zuten soma hura, ezen airatu dorhetik hirur lekua urrun, phausatzen zelarik, landa bat zuen erdian, artzainek hatzeman zuten eta gero ekharri jujen aitzinerat, bi egunen buruan. Galdegin zakotenian sorgintsari zertako ez zen joan urrunago, ihardetsi zuen: Ene nagusiak ez nu eraman harabaino baizik.

Mariak: Leonek eta guk jakin behar dugu debruak egin eta egin araz ditzazkela holako konprendi ez detzazkegun asko gauza.

Joannes-Baptistak: Ez dugu ere zeren estona ikhusten baditugu Frantzian Bordeleko tribunal handia eta Espainian Estellakoa eta Logroñokoa, jazartzen borthizki sorginen kontra.

1596an Bonifazio de Lasse, Laphurdiko juje handiak47 bizirik erre arazi zituen, Uztaritzeko plazan, Maria Ch... berrogoi sorgin eta sorgintsa, bere lagunekin.

1610an azaroaren 16an eta 17an, Logroñoko tribunalak ere kondenatu zituen berrogoi eta hamabi hetarik.

Hogoi eta bederatzi Zugarramurdiko ziren. Sei bizirik erre zituzten, bertze jadanik hilak ziren bosten hezurrekin, hok atherarik hil herrietarik.

Denbora hartan oraino, Maria Zozaia, Renteriakoa, lau hogoi urthetan, heriotzera kondenatua izan zen Logroñon.

Bettiri D... Milafrankakoak, hura ere hirur hogoi urthetan, zorthe bera izan zuen Bordelen, bere emaztearekin eta bere alaba batekin.

Gauza berak ikhusi ziren, Azkainen, Ziburun eta bertze herri batzuetan.

Bastidan48 bi gizon aharran ari zirela hatzeman zituzten. Batek bertzeari erraiten zuen hamar sos zor zituela akhelarren ez izanik.

- Bertzeak ihardesten zuen ez zuela emanen zortzi baizik. Biak erre zituzten. Orai duela hirur ehun urthe, sorginak estekatzen zituzten egurren eta abarren artean, eta gero laster ziren su lamen erdian hiltzen. Sorgintser hala hala, manthar sofrestatu bat zakoten emaiten soinean eta aski zen hura su gar batez hunkitzea.

Gure arbasoek hola zituzten defendatzen Erlijionea, familia eta zozietatea.

Morde Tristantek: Ordu da joan gaiten deskantsatzera. Piarresek: Hanbat gaixteago, Xobadin, sorginentzat beldur dena.

Xohadinek: Heien beldurra gatik, Piarres, nik segurki ongi lo eginen diat.

Jaun Andereak, Jainkoak digutzila gau on.

Halaber, Xobadin.

 

 

 

 


AURKIBIDEA

 

 

 

Lehenagoko eskualdunak zer ziren

Prefazioa

I Kapitulua:....................................................................... Karakoetxea eta haren auzoak.

II Kapitulua.:......................................................... Karakoetxeko familia eta hango sehiak.

III Kapitulua: ......................................  Lehenagoko eskualdunen zuhurtasuna bere janean.

IV Kapitulua:.................................................. Eskualdunen xinplezia beren beztimendetan.

V Kapitulua:............................................................... Zer ziren lehenago familia laborariak

VI Kapitulua:............................................................................................. Artho xuritzea.

VII Kapitulua:..................................................... Zaragozako Setioa - Erlande oihanzaina.

VIII Kapitulua:................................... Ardiek nola erraiten dituzten Ama Birjinaren litaniak.

IX Kapitulua:......................................................................... Irakurtzale eta irakurtzaleak.

X Kapitulua:................................. Santa Riktruda, eskualduna eta haren familia saindua da.

XI Kapitulua:................................................................................... Graziosa eta Mañaña.

XII Kapitulua:....................................................................... Martin gazte zenaren ahokia.

XIII Kapitulua:..................................................... Pilota, dantza jauziak eta dantza khorda.

XIV Kapitulua:......................................................................................... Xitaxaina-aztia.

XV Kapitulua:.................................................................................................... Sorginez.

 

 

 

Atzera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                                                          

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



[1] Gehienak agertu dire Eskualduna izena duen berrikarian

[2] Le comte de Maistre.

3 Oronotzeko: Immense maison de laboureurs où naquit le maréchal Harispe.

4 Ospitaleko: Ainsi nommée parce qu'elle fut bâtie par les chevaliers hospitaliers de St-Jean de Jérusalem, dits plus tard chevaliers de Rhodes et chevaliers de Malte. C'est aussi une très grande maison dont le toit est à deux versants.

5 (á grandes basques)

7  Frederik Guillaume Iº.

8 Henri IV

9 à Saint-Jacques de compostell.

10 Tousselles, blé de Hongrie, la richelle blanche de Naples, le blé d´Odessa

11 (400,000)

12 Ixteeni: Etiennette

13 Mgr de Salinis, archevêque d´Auch

14 de Cahors.

15 C'est un petit rabot en fer qui peut tenir dans le creux de la main.

16 Cest une espèce de corselet, sans baleines.

17 On sera tenté sans doute d´accuser l'auteur de ces entretiens de faire des anachronismes, ici et ailleurs, dans vingt autres endroits. Il  répond en faisant remarquer que s'il a en vue de peindre les coutumes des Basques d´autrefois, il veut aussi faire un peu la critique de leurs moeurs d´aujourd´hui. 

18 Des lectrices

19 Mithridate, roi de Pon

20 Historio hautan eta bertzetan, izenak badire phentsatuak, gauzak dire gerthatuak.

21 Margaritas ante porcos

 

22 Hila oraino mintzo da.

23 Ce qui arriva aux Romains aux Fourches Caudines.

24 Qui eût dit, il y a 60 ans, que le chemin de fer pass rait par là.

25 Ici, on ne prétend nullement  décrire une maladie quelconque, mais soulement reproduire le langage des femmes du peuple.

26 Goître 

27 Ceci est vrai à la lettre.

28 Lire attentivement le livre du Pére Franco. S. J. sur I'Hypnotisme, surtout les pages 250 et suiv.; chez       Victor Palmé, Paris, 1888

29 Charles-Quint enperadorea

30 Salamanticens

31 Avocat au parlament de Paris

32 Traité demonoemani 1550-1596

33 Procureur criminel en Lorraine

34 1581-1585

35 demonoelatrie

36 Grand juge dans la Franche-comté

37 l´un président et l'autre conseiller au parlement de Bordeaux.

38 De Biarrits.

39 Parlement de Bordeaux

40 Espagne

41 Le chef-d'auvre de Satan, dans notre siècle, ç´a été de faire croire aux hommes qu'il n'existe pas. (Pére Ventura)

42 Deithu dut kardinale hura famatua, zeren baitzazkien hirur-hogoi eta hemezortzi lenguaia, arras ongi. Bazakien ere gure Eskuara, guk bezala edo hobekiago.

43 Guéridon

44 Voir la Mystique divine distinguée des contre- façons diaboliques, par M. l'abbé Ribet, prêtre de Saint-Sulpice, directeur du Grand Séminaire de Lyon, 3" vol., pages 375 et suivantes. (Paris, chez Pussielgue Fréres).

 

45 L'évêque de Pampelune

46 Comme un lézard gris

47 Lieutenant criminel du Labourd, siégeant à Ustaritz

48 A Labastide-Clairence