ORORENTZAT
IRAKURTZAILE MAITEAK:
Egun emaiten dut Framazonez
mintzo den liburuxkaren bigarren edizionea.
Bigarren edizione hau
segitua izanen da Frantziako gure hirur Errepubliken ixtorioaz.
Orai duela ehun urtheko
Erreboluzionea eta Errepublika mila eta mila itsuskeriaz betheak izan
baitziren, orduko ixtorioa, bortxaz ere, seriosa da, ez erraiteko ikharagarria.
1848ko Errepublika, erhoska
bat zen, hortakotz da haren ixtorioa bitxia, edo irri egingarria. Bainan, irriz
ere, egiak erran daitezke, eta segur erranen ditugu.
Orai dugun hirurgarren
Errepublika hau, 1848koa bezala, da erdia mentsa, edo erdia imizila, duelarik
hatik egite gehiago errepublika zaharrarekin. Ez bada hura bezain kokintsa,
hura bezaingaixtagintsa, badu duenaren beharra, erranen dugun
bezala. Ez da hunen ixtorioa akhabatua,
bizi denaz geroz oraino. Leher egiten
duenean, agian ahal bezain laster, erranen dire huntaz orai erran ez daitezkenak.
Ene
liburuxka berri hau nork behar du erosi?
Hau erosiko dute untza bat izpiritu buruan, untza erdi bat zentzu
kaskoan, eta hamabi sos sakelan izanen dituzten Eskualdun guziek.
Norbaitek
galdeginen daut oraino heya beren ixtudioak eginak dituztenek probetxurekin
irakurtuko duten liburutto hau. Ene
errepostua izanen da: Batere dudarik gabe.
Ixtorioa edo bertze gauzak ikhasi nahi dituenak, lehenik hasi behar du liburu labur eta ttipi batetarik. Gero ixtudiatuko ditu liburu luzeagoak edo arras luzeak. Azkenik berriz ikhusiko ditu lebenbiziko labur eta ttipiak.
Hau da
ixtudioak akhabatuak dituztenendako. Ez da dudarik, batere ez edo guti
eskoletan ibili direnek, abantail gehiagorekin irakurtuko dutela ene liburu
ttipia. Egia
hunek ez du froga beharrik.
Gazte denborako orhoitzapen bat heldu zaut gogorat eta hura erran behar
dut hemen.
Beraz Baxe-Nabarreko herri batzuetan, haur bat bathaiatua izan behar
zenean, aberatsa bazen, haren Amabitxia ikhusten zen mántalet baten azpian
zohala, ederki, bai eta Aitabitxik bazuen phezako arropa finekin, zethazko
gerriko gorria. Hek ikhusiz elizatik
etxerat bihurtzen, bilduko ziren herriko muttil ttipi eta neskatxa haur guziak
heyen inguruetarat.
Alta-bitxik, besainka, aurthikiko zuen ahur bat sos, bi arditeko eta
ardit, lehenago Frantziako erregek, hogoi eta berrogoi sosekoak botatzen edo
botarazten zituzten bezala, beren khoronatzeko egunean.
Haurrak, hori ikhustean, eroriko ziren lurrerat trumilka eta musurika,
batzueri laster sudurretik odola zariotela, eta guziek hirriskatzen zutela
ukharai edo beso bat hautsia izaitea.
Baldin Aitabitxi hura zuhurskoa bazen eta ez bazuen deus aurthikitzen,
haur saihera guzia hasiko zen oihuz, patarrakaz, karrasiaz: "Sosik ez...
sosik ez... sosik ez...... Ene
liburuttoa Eskualdunek ez badute erosten, adituko dute, hek ere: "Sosik
ez...sosik ez...sosik ez". Ez
deiet hatik erranen: "Izpiriturik ez... izpiriturik ez, zentzurik ez,
zentzurik ez".
Irakurtzaile maitea, adi zazu azken hitz bat gure lenguayaren
gainean. Arrazoinekin erraiten
dute Latina dela lenguaya bat net ederra, eta gehiago dena, arras zalhua, kasik
nondik nahi has ditazkenaz geroz frasak latinean.
Italianoa
eta Frantsesa omen dira arraita baten soinu xarmagarriari konpara daitezkenak;
nola baita Española tinbala ederraren parekoa.
Bada,
Eskuarak ez du zorrik edozoin lenguaya horieri. Hain zalhua da non erran
baititake iduri duela alimalexka pullit, bizkarrean hezurrik ez duten batzueri,
zoinak dobla, plega baititazke nahi bezala, eta itzularaz norat nahi.
Lenguaya
guti da Eskuara baino gehiago gai denik koblatzeko edo poesiako. Orok badakigu Poesia dela khantuzko edo
koblazko lenguaya, hitz neurtuzkoa.
Eskuara, erran nahi da, gure aitaamen besoetan lehen lehenik ikhasi
dugun mintzaire eztia eta ederra maite duenak, gogotik erosiko du liburu hau
eta hunen irakurtzetik atherako ditu gazeta edo berriketari phurtzil frantsesezko batzuetarik athera ez lezazken
abantail frango.
Zer
izan da Frantziako Erreboluzionea?
Frantziako erreboluzioneaz aditu behar da, yuan den mendearen azken
urthetan eta mende hunen hastean, gure aitzinekoek ikhusi izan zituzten
nahasdurak, krimak, batzuek bertzen kontrako gerlak, edo gerla zibilak, mazakre
eta ibayaka odol ixurtze eta gainerako izigarrikeriak.
Erreboluzionea
da lehenbizikorik Yainkoaren kontrako errebolta, hura ukhatzerainokoan, haren
izen saindua ez aiphatu nahi izaiterainokoan eta Yainko Seme Gizon eginaren
imayak khentzerainokoan eskoletarik, ospitaletarik, yustiziako tokietarik, etc.
Bigarrenekorik,
Erreboluzionea da Elizaren kontrako errebolta, Aita Sainduaz, Aphezpikuez eta
Aphezez trufatuz edo heyen erakuspenez khasu guti eginez, nola Erlisione
sainduari ahal bezenbat kalte erakharriz.
Hirurgarrenekorik,
Erreboluzionea da errebolta autoritate zibil suerte guzien kontra; Erregeak,
Enperadoreak aurthikiz bere tronuetarik, eta ahal bada hek hilez, asasinatuz;
ez xoilki heyek, bainan oraino bertze buruzagi lesitimo suerte guziak.
Horiek
oro hala dire, eta gauzak ongi phisatuz eta ongi izendatuz, Erreboluzionearen lorifikatzea da prinzipio on
guzien ukhatzea, kasik fedearen beraren arnegatzea eta munstrokeria bat izenik
gabekoa onhestea. Frantziako
Erreboluzione handia izan da Yainkoak nazioner eman dituen gaztigu
handienetarik bat.
Bada
Yainkoaren kolera erortzen denean nazione hobendun baten gainerat, nork erran
dezake zonbat desmazia, zonbat atsegabe yinen zazkon nazione hari, lehertzeko,
ez hatik haren ezeztatzeko. Yainkoak ez
du deus bere obretarik ezestatzen
Gaztigu
horietarik badire hirur, iduri dutenak bertzeren orozgainekoak, eta hek dire
Jerusalemeko hiriaren setioa eta haren destrukzionea, Frantziako Erreboluzione
handia eta gure azken gerla, Prusiaren kontra.
Ez dut
deusik erranen azken gerla hunen gainean.
Ixtorioa dakitenek konpara dezaketela
1870ko gerla, lehen, edozoin mendetan, izan diren gerleri. Bentzutuak izatea izan garen bezala merezl
ginuen, ez da dudarik, gure inpietatea eta gure tzarkeriak zirela kausa, bai
eta zeren ginuen Pio IXen Aita Saindua bere etsayer largatu.
Yuduek
ere aspaldi merezitu zituzten Yainkoaren yustiziaren zigorradak, haren
miserikordiaz eta onthasunez abusu egin zutelakotz, eta guziz jesus dibino
khurutzearen gainean hil araziz.
Hartako,
Salbatzailea zerurat iragan eta berrogoi urtheren buruan, Jerusaleme izan zen
setiatua lehenik, eta gero destruitua Erromanoez. Miliun bat eta ehun mila presuna hil ziren hiri hobendun eta
dohakabe hartan, gisa guzietarat: goseteaz, eritasunez, batzu bertzen kontrako
gudu krudelez. Azkenean hiria hartu,
sutan eman eta, soldadoek furian hil-arazi zituzten gainerakoak harmez. Bada Erreboluzionean ikhusi izan dire, ez
hiri batean bakharrik, bainan Frantzia guzian, aiphatu izigarrikeria heyek
iduriak, edo heyek bezain handiak.
Hemen
ene irakurtzailek galdeginen dautate zer gaizki egin izan zen bada Frantzian
hoin garrazki Yainkoak hura gaztigatzeko.
Sobera aise izanen zaut galde horren arrapostuaren emaitea.
1rik
Protestanten heresia eta jansenistena munduan agertuz geroztik, izpirituak
ekharriak ziren altxatzerat Eliza-ama-sainduaren kontra;
2rik Frantziako errege batek, Luis XVak, bizitze infame bat eraman zuen, eta haren lizunkeriak eta eskandalak ez ziren guti segituak izan asko noblez edo aitoren-semez;
3rik Bizioan pulunpatzen ziren gizon heyek, aise galdu zutenfedea, eta, iragan mendean, inpietatea modan bezala ezarria izanzen erresuma guzian, filosofoak deltzen ziren gizon sobera famatu batzuez.
Hetarik
lehena izan zen segitzea aiphatu filosofo heyen doktrina faltsoak eta
gezurrezkoak, zela kestione bai Erlisioneaz, bai zozietateaz, bai
gobernamenduez. Filosofo horietarik biga ditut bakharrik izendatu nahi: bat Monteskiu
eta bertzea Joannes-Jakes Rousseau.
berekin
golkhoan ekhartzen duela.
Joannes-Jakes Rousseauk, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat ez
gutiago egiaren kontrakoa, eta osoki
zoroa. Iskribatu zuen beraz liburu
batean, filosofo hunek, gizonak bizi izanik, lehen denboretan, basa bestiak
bezala, elgarretarat bildu zirela, zorion gehiagorekin bizitzeko mundu huntan,
eta hortakotz establitu zituztela lege batzu guziek begiratu behar zituztenak (Contrat social).
Bainan filosofo beraren arabera, nola lege horiek sobera maiz bazterrerat utziak baitire, gizonek urra, hauts eta barrea detzazkete, egin zituzten bezala.
Erakuspen faltsu, gezurti eta erho horietaz zituzten hantuak beren izpirituak eta
fartzituak beren buruak, hastean
aiphatuko ditudan hamabi ehun gizon Versaillarat bildu ziren gehienek; eta
horiek eraman nahiz azken kontsekentzietaraino, ezarri zuten Frantzia azpikoz
gora.
Azkenik
erranen dut Framazonek, erran nahi dut Yainkoaren,
gizonen eta zozietatearen etsayek, egin dutela gehienik
Erreboluzionea!
FRANTZIAKO
ERREBOLUZIONEAREN
HAREN
ERREPUBLIKAREN
ISTORIOA
LABURZKI
bai eta
ZONBAIT
HITZ BIGARREN
ERREPUBLIKAZ;
NOLA
ORAIKO
HIRURGARREN
HUNTAZ,
azken
egun huntaraino.
len KAPITULUA
Ereboluzionea egina zen izpirituetan anhitz urthe agertu baino lehen
Parisen eta Frantzia guzian. -Versaillarat bildu ziren hamabi ehun deputatu berotuak, suminduak
erregetasunaren kontra. -Hamabi ehun, hamabi aldiz sobera. -Heyen artean bazen
gizon thalendu eta balio handitakorik. -Askok beren buruak zituzten desohoratu.
-Errege ona zen, bainan flakoa, Errege inozent harek behar zuen pagatu haren
aitzineko hobendunentzat. -Yainkoaren yustiziak hori galdegiten du. -Deputatuak
bildu ziren Mayatzaren 4an 1789an. -Hirur gradotakoak zlren. -Ekhainaren 23an
Errege mintzatu zen. -Haren ondotik Mirabeau tzarra. -Erhoki ziren pharatu
deputatuak Frantziari buruz, Elizari buruz, gauza guziak erreberritzeko
estakuruan . -Konstituzione zibila. -Haren bitzikeria bat.
Yadanik,
gure prefazioan, aditzera eman dugu nola iragan mendetako gizon sobera aiphatu
batzu zirela kausa, Erreboluzlonea egina zen izpirituetan anhitz urthe agertu
baino lehen Parisen eta Frantziako bertze bazterretan.
Egun
bakharrik ikhusiren dugu, lehen kapitulu huntan, Versaillarat bildu ziren
hamabi ehun deputatuek nola zituzten preseski beren izpirituak gaizki itzuliak,
biziki berotuak, osoki eta inyustoki suminduak erregetasunaren, orduko
zozietatearen eta Elizaren edo Erlisionearen kontra.
Ohart
gaiten berehala deputatuen hamabi ehun nombre horri.
Hamabi
ehun, hamabi aldiz bederen sobera zen, ezik, ehun gízonek ere aski lan ukhanen
zuten elgar aditzeko.
Ez da
beraz estonatzeko zenbait abusu khentzeko ordean gauza guziak ezarri bazituzten
zangoz gora edo buruz behera; zer diot?
Gauza onak berak zituzten hautsi erhautsi, funditu, ezeztatu, hori
geroxago ikhusiko dugun bezala.
Bazen
bada deputatu heyen artean gizon balio handitakorik, batzu beren thalenduez,
bertze batzu beren yakitatez, zenbait edo anhitz, ederki mintzatzeko zituzten
lenguaya eta manera miretsgarriez.
Damurik
behar zituzten kasik orok, gutiago edo gehiago, eta askok arras, beren izenak
desohoratu. Berriz diot deputatu heyek
bazutela aiherkunde edo higuintza itsu bat erregetasunari buruz.
Orduko
erregea zen Luis XVIna, erregetan hoberena, hogoi urthetan Frantziako tronuaren
gainera iragan zena.
Nehork ez zezaken hatzeman haren baithan estakuru bat baizik: onegia
zelakotz zen sobera flakoa.
Horrek
egin zuen haren beraren, haren familiaren eta Frantziaren zorigaitza.
Egia
da, gauzer behatuz goragodanik, ikhusiko dugula erregetasuna izan zela hanitz
hobendun Henri IV (laugarrenaren) presunan, Luis XIV (hamalaugarrenarenean),
eta guziz Luis XV (hamabortzgarrenarenean).
Orotarik tristena azken hau izan zen.
Errege inozent batek behar zituen beraz pagatu haren aitzinekoek egin
hutsak eta krimak. Yainkoak bere yustiziaren apazegatzeko, biktima nota
gabeak ditu hautatzen; hala nahi izan du haren Seme dibinoak, saindutasuna bera
zenak, salba zezan mundu hobenez bethe hau; Frantzia bera ere, Yainkoaren
nazione hautetsia, behar zen izan gaztigatua, guziz bere inpietatea zela kausa,
gero, bere odolean garbiturik, sekula baino ederrago ager zadin
Elizaren begietan.
Orokatik ere, Luis XVInak bil arazi zituen Versaillarat, Mayatzaren 4an, 1789an, aiphatu hamabi ehun deputatu heyek, zoinak baltzlren, ordu artean bezala, hirur gradoetakoak: Eliza gizonetarik, erran nahi baIta Aphezpiku eta Aphezetarik, Aitoren seme edo Nobletarik eta populu komun, edo yende xehearen gizonetarik. Erregea juan zen bera heyen arterat Ekhainaren 23an eta mintzatu zaioten aita on bat bere haurrer mintzatzen den bezala, erranez desiratzen zuela, bere bihotz guziaz, zenbait abusu khendu ondoan, lege zuhurrenak egin zitzaten. "Nik ez dut bilhatzen deusik, zuen adiarazi Erregek, nola ene suyeten eta Frantzia guziaren zoriona". Errege on eta mayestatearekin gisa hortan mintzatu zena, miresteko ordean, Mirabeau deitzen zen deputatu, izpirituz mintzatzeko thalenduz, bai eta bizio tzarrenez bethea zenak adiarazi zituen hitz gaixto eta kondenagarri hok: "Aditu ditutzuen solazek (Erregearen ahotlk), salba lezakete erresuma, baldin tiranoen presentak ez balire bethi lanyeros".
Hantik
ixtant baten buruan, aditzearekin gortheko kargudun bat[1]
erraiten Erregeren nahia zela, hura juan zen bezala, deputatuak ere, memento
berean barrea ziten, Mirabeau hark berak, ihurtziaren pareko botz batekin, oihu
egin zioen: "Zuazi erratera
zure nagusiari (Erregeari), populuaren borondatez garela hunat bilduak, eta
baionetek bakharrik gaituztela hemendik barrearaziko".
Deputatuak orduan ziren Erreboluzionearen aitzinean edo buruzagi bezala abiatu, eta ez ziren behar baratu bide erditan. Erregea inyustoki mesprezatzen zuten bezala, behar zuten berdin zoroki tratatu Frantzia. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kayerak, zoinetan baitziren heyek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Botu hetaz khasu guti eginez, yokhatu ziren Frantzia ederra salbayen herri bat izan balitz bezala.
Bertzenaz,
iduri izan zuten mediku bati, zoinak nahi bailuzke tratatzen duen eriari
menbroak phikatu, zeren dituen menbro hetan zenbait min eta minxka.
Deputatu
heyek konparatzekoak ziren azkenik bere etxe handi eta ederra erre lezaken
gizon bati, zeren dituen etxe hartan zenbait pharte erreberritzeko, edo han
zenbait erreparazione egiteko.
Deputatu
zoro heyek Frantzlako probintzia zaharrez khasu guti eginez, erresuma zatikatu
zuten 83 departemendutan; ixtorioan ez da bizkitartean batere ageri
khanbiamendu hori yendek galdegiten zutela.
Geroxago
khenduak izan ziren Frantziako 17 unibersitateak, 400 koleyioak, bai eta eskola
ttipi on guziak.
Hemen
erran dezaket oraino nola, Versaillarat bildu ziren gizon heyek gora gora zuten
erraiten Frantzia guzian erreforma ezarri nahi zutela. Erreformatzea eta deformatzea biga dira. Erreformatzea, da makhur baten xuxentzea eta deformatzea aldiz,
formaren geroago eta gehiago makhurtzea.
Gure gizon hauk izan dire egiazki, ez gauzen xuxentzaleak, bainan gauza
heyen behinere baino trebes emaileak.
Gisa
hortan berean ziren pharatu Elizari buruz, hartzen zazkotelarik lau miliarren
onthasunak, hesten zituztelarik
Frantziako
hirur mila komentu, handi eta ttipi, fraidenak eta serorenak, hek hutsaraziz
eta gero deklaratuz ez zuela nihork egin behar gehiago boturik, zeren botuak
libertatearen kontra baitire heyen arabera.
Debalde
da erraitea Versaillako bilzarreak ez zuela dremenden podorerik izigarrikeria
horien egiteko; ez zezazkeen ere Frantziako 13 diozesak ezar 8tan.
Aita
Sainduaren baimena gabe, ez daiteke Elizan egin holako khanbiamendurik; bainan
gure deputatuek ez zuten deus ere xerkhatzen nola Erlisionearen kontra
herrarik itsuena erakustea.
Konstituzione
zibila deithurik, Eliza gizonen kontra egin zuten legean, bazen artikulu bat
kuriosa, zoinaren arabera behar baitzlren Aphezpikuak eta Erretorak bozkatuz hautatu. Bozkatzea gauza pulit
bat dugu oraino.
Berrogoi
gizon prestuen botzek baino andar gehiago izanen dute berrogoi eta bat gizon
txar eta kanailenek.
Bertzenaz
behar litazke botzak, ez khondatu bainan phizatu.
Bainan
urrun da hain zuhurki nahi baikare yokhatu, nahiago dugu phoroatu Plo IXen Aita
saindu handiak erraten zuena: Bozkatze yeneralak, gezur yeneralak. Hok guziak hola direlarik, Erreboluzioneko
deputatu heyek egin zuten eta aiphatu dutan legeaa ikhusten zen herriko gizonek
behar zutela hautatu beren Erretorra.
Ixtorioak
khondatzen du Tolosan Jaun batek, gau batez, utzi zuela teatrea edo
komediako sala, erranez juan behar
zuela bertze toki batetarat jaun Erretoraren hautatzerat, edo hari bere
botzaren emaiterat.
2en KAPITULUA
Balmesen errana. -Yende tzar eta, bere faltaz,
herromes ziren batzuen herra aitoren semen kontra. -Zer den holako gizoner
doktrina faltsoen erakustea. -Tigre eta tigresak baino krudelago dire izpiritu
gaizki itzuliak eta bihotz galduak. -Nola tratatu zítuzten Morde de Vauguyon,
de Bezenval, de Calonne, de Belzunze de Guillin-Dumontel, de Barras, etc, etc.
-Anhitz Aitoren semen yauregiak izan ziren arroatuak, erreak, destruituak. -Zer
egin zakoten de Forbin Janson deitzen zenari. -Zer, Reveillon bertze bati. -Zer egin zuten haren sotoetan. -San Lazaroren komentuan ere yokhatu ziren gisa bercan. -Gaixtaginek, berak arnoz ase eta,
barrikak zilhatu eta huts-arazi zituzten. -Emazteak izan ziren hatzemanak
ithoak arnoan...
Gure
denborako Balmes Español handiak arrazoinekin erran du filosofoak, batzu
bertzen kontra disputan ari direnean, heyen disputak laster yeusten direla plazetarat eta karriketarat, erran nahi baita yende
xehea phasatzen dela fite hitzetarik obretara.
Preseski
hori ikhusi izan da, orai duela mende bat, gure Frantzia maitean.
Bai, orduan yende xeheak, edo, hobeki erraiteko, haren artean, bethi bezala, khausitzen ziren izaite gaixto eta bere faltaz herromeskerian erori batzuek, nehork ezin erranezko furia bat bazuten noblen eta aberatsen kontra.
Halako gizoner doktrina tzarren erakustea da, denbora guzietan, othe idorrer edo lasto meta batzuer su emaitea.
Phindar batez egin daiteke laster gar bat ikharagarria, eta Erreboluzioneko gizonek phlndar hori behin bainotan eman zuten anhitz eta anhitz tokitan.
Hemen
erran behar dut oraino ez dela basa bestiarik, tigre ez tigresarik, gizon
izpiritu gaizki itzuli eta bihotz galdu batzu baino krudelagorik.
Frantziako izenik handienak eta ederrenak ekhartzen zituztenak ziren gehienik hirriskutan denbora triste hartan.
Hala
zituzten Morde de Vauguyon, de Bezenval, de Calone eta mila bertze holako
gaizki tratatu, zeren ziren
aitoren-semeak. Morde de Belzunze,
zoinen aitzinekoak Eskual-herritik atheratzen baitziren, Caen deitzen den hiri
batean zen erreximendu baten buruzagi edo kapitain.
Nahi
izan zuelakotz ordena ona edo diziplina bere soldaduer begirarazi, populuaz
izan zen hartua, masakratua, yana![2].
Geroxago,
Morde Guillin Dumontek, untzietako kapitain zaharrak, Lyoneko alderdian, izan
zuen zorthe bertsua.
Hura
ere phuskatu zuten eta gaixtaginetarik zenbait hatzemanak izan ziren,
yandarmez, ostatu batean, haren beso baten yaten ari zirela[3].
Morde
de Barras, berdin zathikatu zuten, bere emaztearen bistan, eta azken hau laster
hil izan zen orduko izialduraren segidaz[4].
Morde de Montesson tiroka hil zuten, bere aitzinean ikhusi zuen ondoan, nola haren Aitaizunari zintzurrak egin zazkoten .
De
Barthilly izena zuen kontesa batek arnegatu behar izan zuen bere nobleziako
titulu guzier, aizkora buruaren gainean atxikitzen zakotelarik eta bere bi
alabak zituelarik oinetan flakatuak[5].
De
Listenais deitzen zen prinzesak
sakrifizio bera egin behar
izan zuen, atxikitzen zakotelarik burdin
sarde bat lephoan.
Morde
de Montessu eta haren esposari, hirur orenez pistoleta zintzurrean atxiki
ondoan, beren karrosatik atheratu zituzten ziphu handi batetara aurthikitzeko[6].
Anhitz
liburu egin litazke, behar balire khondatu gisa hortako orduan ikhusi ziren
bertze gauza izenik ez dutenak.
Zenbait
ilhabete laburrez khonda ahal baino gehiago AitorenSemen yauregi edo gaztelu
izan ziren arroatuak, erreak, edo destruituak.
Morde
de Forbin-Janson deitzen zenari bakharrik gaixtaginek egin zakoten hirur ehun
mila liberaren hoben baino gehiago, destruituz haren eiherak, haren yauregiko
teilatua, yauregi hartako mubleak, kapera, etc., eta ebatsiz nahi zituztenak[7].
Sar
gaiten orai probintzietarik Parisera.
Bazen orduan Parisen, San Antonioren karrikan, paper thindatu egile bat,
Langile xinple izanik, emeki, emeki, bere abileziaz eta bere entseguez, fabrika
handi baten buruan pharatu zen, zituelarik bere azpiko hirur ehun eta berrogoi
eta hamar langile.
Komuzki
pobretasunetik aberatstasunerat phasatzen direnak bezala, bazituen hartaz sobera yelos zirenak, eta beraz,
haren etsayak. Hetarik
batek asmatzen du gezur bat haren kontra.
Reveillon mintzatu omen da gaizki Pariseko edo bere
kartierreko populuaz.
Kalomnia
hori, ahotik ahora, ximista bezain fite phasatzen da, eta yende tzar, zertarat
nahi prest zirenak, biltzen dire, oste handian, Reveillonen etxearen
aintzinerat, ebiakoitz batez, San Mark egunean, 1789an.
Lehenik
hogoi eta hamar gizonek ihardokitzen dute kanaila multzo hari; bainan gero hok
nagusitzen dire, borthak dituzte bortxatzen eta dira etxean sartzen. Orduan dituzte muble guziak hausten,
xehatzen, arropak xintxirrikatzen eta
oro su batean erretzen. Linya guzia zuten ebatsi, bai eta hatzeman
zituzten diru guziak eta zilharreria guzia.
Reveillon
aski uros izan zen halere, ahal zuen bezala, bere adiskidetan gordetuz, bere biziaren
kontserbatzeko.
Haren
soto eta kabak hustu zituzten, bai eta zenbaitek, arnoz ase eta, berniza
likurtzat hartuz, iretsi zuten. Batzu
hatzemanak izan ziren hordi-hilak; bertze batzuek, hala nola berniza edan
zutenek egiazki eta errealki, leher eta zapart egin zuten zer nahi tormenten
erdian. Gerthakari
hits hok lkhusi ziren aphirilaren 25an, 26an, eta 27an, 1789an[8].
Uztallaren hamabian eta hamahiruaren arteko gauean, San Lazaro deitzen
den komentuan ere borthak hautsiak aizkora ukhaldika eta phusketan emanak izan
ziren, bai eta biblioteka, harmarioak, leihoak berak, guziz Fisikako kabinet
balios eta preziatua.
Hango kabetan nahi zuten arnoa edan ondoan, barrikak,
ideki eta hutsarazi zituzten.
Biharamunean kaba arnoz bethea zen, eta han ziren, erdi edo arras
ithoak, hogoi eta hamar bat presuna, zoinen artean baitzen hila haur ukhaiteko
esperantzetan khausitzen zen emazte bat, eta zena yadanik bederatzigarren
ilhabetean.
3en
KAPITULUA
Klubak. -Zer ziren hek. -Hetan
hartzen ziren zer nahi den gaizki egiteko xederik beltzenak. -Orleaneko dukea.
-Zer egiten zuen gorthearen kontra. -Zer izan zen haren zorthea. -Klubetako
gizonek gaizki handia egiten zuten beren gazetez eta liburuxka
batzuez[9].
-Klubarik famatuena zen Yakobinena. -Harek zarabilan biltzarre deputatuena nahi
zuen bezala. -Klubek zituzten izpiritu guziak erreelatzen beren gezurrez. -Zer
gerthatu zen Baxe-Nabarreko herri xume batean. -2.200 dekretu egin zituen
biltzarreak, bai eta gehiago.
Hirurgarren kapitulu huntan mintzatu nahi naiz orain duela ehun urtheko
klubez eta Eskual-herriko gerthakari batez.
Ene Irakurtzale maitek galdeginen darotate berehala zer den Kluba.
Anglesa
da hitz hori, eta Anglesa dakienak daki.
Bertze
orduz enperadore handi batek erraten zuen Anglesa dela antzaren lenguaya.
Erakuts
lezagukete beraz antzarek, gure liburu Bokabularioek bezala, kluba dela gabazko
gizonen bilkhura bat, gauza publikoez mintzatzeko.
Angletarren
baditake kluba hori den; bainan Frantzian, orai duela ehun urthe, klubak
konpara zaitezken, diru faltsu egiteko, lur pean, hautatzen diren kaberneri,
edo bertze ohoin zilho batzueri, non hartzen baitire xederik beltzenak, egiten
planik tzarrenak, mila gaizki egiteko, non nahi ebasteko, nor nahi hiltzeko,
asasinatzeko, zer nahi den gaixtakeria egiteko.
Egiaz
klubetarik athera ziren orduan, eta hedatu bazter guzietarat, urhe eta zilhar
faltsoak onentzat barreatzen diren bezala, matsimarik galkorrenak, doktrinarik
faltsoenak, krimarik ikharagarrienen egiteko deseinurik gaitzenak.
Yadanik
ikhusi dugu zer egiten zen orduan, Frantzia guzian, Aitoren semen, handien,
buryesen edo aberatsen kontra.
Hemen
behar dut ere erran oraino, nola Orleaneko duke, Erregeren odoleko zen eta sobera ixtorioan aiphatua den batek, bere pharteko
gizonekin egiten zituen, gau eta egun, izilik bere egin ahalak
gorthearen kontra.
Erregea
nahi zukeen bere tronutik aurthiki, bera haren plazan emaiteko, bainan ikhusiko
dugu geroago nola bera iduri batzuek zakoten burua phikatu.
Ez
dezagun ahantz behinere, ixtorio hau irakurtzean, klubetarat gabaz zohazinak,
Orleanistak eta bertze Erreboluzioneko gizonak oro, edo zirela Framazonak, edo
debruzko gizon hauyen inspirazioneak segitzen zituztenak. Inspirazlone Heyek emanak ziren egun guziez gazetetan eta liburu ttipi xar batzuetan[10].
Kluba
hetarik aiphatuena izan da Yakobinena[11].
Harat
biltzen ziren, gau inharak bezala, deputatu eta bertze Erreboluzioneko gizonik
tzarrenak, lanyerosenak. Jakobinen Kluban deliberatu gauzak behar zituen egin
gero, biharamunean, deputatuen biltzarreak; erran nahi baita bortxatuak zirela
deputatuak egitera legerik injustuenak, dekretik tiranoenak, zeren baitziren mehatxatuak, memento guziez, klubak
hortako harat igortzen zituen gizon eta emazte kanaila eta atrebituez. Klubak ez ziren gutiago hobendun, beren
gezurrez, beren berri faltsoez, zituztenean egun guziez yendeak tronpatzen,
izpirituak asaldatzen, hitz batez, opinione yenerala erreelarazten.
Bethidanik
yende xeheari izpirituaren itzultzea, phiztea, sumintzea, gauza erretxa izan da, hari zer nahi sinhets araziz.
Erreboluzioneko
gizonek hori ongi bazakiten; hortakotz noiz nahi hedatzen zituzten erranik
zoroenak eta xutik ez zaudenak.
Batean
zioten nonbait eta nonbaiteko ohoin, brigant multzo batek, ogi landa osoak,
oraino pherde zirelarik, phikatu zituztela.
Erregek,
gortheak, gobernamenduak, aitoren semek horiek bazazkitela; bainan ez zirela
biziki kexatzen heyek, zutelakotz ausarki yatekoa, eta edatekoa, yende xehea
gosez eta miseriaz hilik ere berdin zakotela.
Bertze aldi batez yinen zen berria hogoi mila, hogoi eta hamar mila
gaixtagin heldu zirela holako hirirat.
Naturalki hiri hartako gizonek harmak hartuko zituzten, bilduko ziren
plazarat, patruillak ezarriko zituzten kantoin zokho guzietan.
Bi,
hirur, sei, hamar oren egonik hiri barnean etsaien aiduru, atherako ziren beren
harmekin hiriz kanporat, yo harat, yo hunat, miatuko zituzten xeheki oihanak,
xarak, urruneko etxeak, sabai edo belhartegiak eta ardi bordak.
Gaixtaginak toki horietarik guzietarik urrun baitziren phentsatzeko den
bezala, gure gizonak itzuliko ziren bere etxetarat, gosetuak, unhatuak, bai eta
hein bat ahalkatuak, zeren beren buruak enganatzera utzi zituzten.
Yadanik erran dut, berririk bitzienak laster kurritzen zirela. Hek ziren
askotan bide gehienik egiten zutenak.
Gezurrak handiago eta sinhets-arazteko aiseago, nik ez dakit nola heldu
den hori.
Baxe-Nabarreko herri xume batean, behar bada irri egin arazteko,
norbaitek eman zuen gauza bat arras egiatzat, eta huna hura zer zen. Naski bazakien kanaila harrek Versaillako
deputatuen biltzarrea ari zela, egun guziez, zanpa-zanpa, yadanik bigarren
kapituluan erran dugun bezala, dekretu eta lege egiten. Yakin behar dugu biltzarre famatu harrek, bi
urthe eta erdirik barnean egin zituela bi mila eta bi ehun dekretu edo lege
baino gehiago. Aisa da asmatzeko lege
edo dekretu hetarik gehienak egin orduko ahantziak zirela. Egun nehor ez da hetaz orhoit.
Beraz
aiphatu herri ttipian yende guziek yakiten dute badela lege berri bat osoki
populuaren kontra egina dena.
Zer den
nehork ez daki; bainan gauza segurra dena da elizan behar dela izan
publikatua. Lege batek ez duenaz geroz
indarrik publikatua izan aitzinean eta hura izan behar zenaz geroz publikatua
elizan, Jaun Erretoraz, gauza klara da bakhotxak behar dituela egin bere zazpi
egin ahalak, haren elizan sartzerat ez uzteko.
Gizoner
litake guardiaren egitea, hil herrietan edo kalostra azpian; bainan herri
hartakoak edo bide ziren sinhets-gogorrak, edo beldurtiak. Ez dakigu ongi zertako maltso edo trankil
egon ziren.
Heyen
eskasean, hor abiatzen dire emazteak harmen hartzen; ez hatik kartuxen
erretzeko, tiroka artzeko, ez ahal zuten bolborarekin deus nahi. Ordu artean ez baitzuten yakin kargatzen
beren khiluak baizik, eta hek ixtupaz edo lihoz, ez zuten ez pistoletik ez eta
ihiziko harmarik beretarik eskuratu. Bat hetarik zen bere
etxetik atheratu gerren handi batekin; bertze bat, burdin sardearekin,
hirurgarren bat aihotzarekin...
Gisa hortan, kuralez betheak,
emaztetto heyek eman ziren goizean goiziki, lerro lerro, elizako athen
atzinean. Jaun Erretora, egun guziez bezala, yin denean mezaren
emaitera, ez
da guti espantitzen ikhusteaz
emaztezko guardia bitxi hori.
Hetarik
batek, nik ongi ezagutu dutanak, haurra nintzalarik, eta hura orduko atxotua,
Juana zuen izena[12]. Juana
pharatzen da, bere lagunekin, jaun Erretoraren aitzinean eta orok galdegiten
dakote dekretu berria.
Jaun Erretorak ihardesten du
hark ez duela dekretu ez berririk ez zaharrik, ez dakiela ere zertaz zazkon
mintzo.
Emazte fier heyek diote:
"Jaun Erretorra, hustu behar dituzu zure sakelak, orai, hemen, gure
aitzinean". Jaun Erretorrak sakelak hustu zituen, bainan ez zen haren
sakeletan dekretik ez legerik.
"Jaun Erretora, zapetak
khent kitzu". Zapetak khendu
zituen jaun Erretorak, bainan ez bide zen heyen barnean Jaun Erretoraren
zangoak baizik.
“Jaun
Erretora, galtzerdiak ere athera behar dituzu". Jaun Erretorak atheratzen ditu bere galtzerdiak, eta haren
zangoak ageri dira garbi garbiak, xuri-xuriak, delikatu-delikatuak, ez ordean
dekretu demuntre hura...
Guardiako
emaztekiak azkenian, ikhusiz jaun Erretora untuhuts eta marhantatzeko hirriskuan, eztitu ziren eta hasi
konprenditzen naski anhitz aldi aiphatu dugun dekretua ez zela khausitzen heyen
imasinazionean baizik. Geroxago aiphatu
Juana harrek, berrogoi eta hamar urtheren buruan, ahalgez gorrituz eta burua
aphalduz, bortxaz, khondatzen zuen nola hark eta hura iduri zuten bertze
batzuek izan zuten aski xinplezia edo aski imixilkeria holako gauzen sinhesteko
eta egiteko.
Ez zen
orduan hortaz sobera espantitzeko, ikhusten zenaz geroz Frantzia guzia, erran
behar bada, edo bederen pharterik handiena, adimenduaz gabetua bezala.
4en
KAPITULUA
Uztaliaren 14an zelebratzen da besta nazionala.
-Nola den hura anontzatua aitzinetik eta besta goizean. -Herri ttipletan
ezkilak yoiten dituzte egun hartan. -Leihoetarik dilingan daude banderak. -Bada
ere arrabots karriketan. -Ostatuak dire betheak egun hartan. -Gutiek dakite
besta hark zer orhoitzapen dakharken berekin. -Hirur urthe aitzinetik framazonek
anontzatu zuten Bastilla hartua eta barreatua izanen zela Uztailaren 14an
1789an. -Zer zen Bastilla. -Zoin ziren orduan han ziren presunerrak.
-Uztailaren 12an hasi zen mobimendua eta 14an 60.000 gizon ikhusten ziren
karriketan. -Harmak hartzen zituzten, hetarik zen tokietan. -Gauza guti egin
zitaken tiroka hogoi eta hamar pia lodi ziren murruen kontra. -Azkenean nola
hartua izan zen Bastilla. -Gero zer itsuskeriak egin zituzten. -De Launay, de
Flesselles, de Foulon, de Berthier, de Sauvigny, etc. -Bai Erreboluzionea zen
egiazki Debruzkoa, Frantsesak salbayak baino ariagoak ziren orduan.
Errepublikan sarthuz geroztik, urthe guziez, Uztailaren 14an zelebratzen
dugu besta nazionala delakoa.
Anhitz egun aitzinetik, anontzatua da besta hori, eta bere egunean
ethortzen zaukunean, goizetik aditzen dire, hirietan, kanoi ukhaldiak edo
petarrak.
Herri ttipietan, baldin Jaun Merek maiteago badute Errepublika
Erlisionea baino gehiago, elizako ezkilak dituzte balantza handian edo
errepikaz yo araziko.
Gero dire ikhusten bandera hirur koloretakoak hedaturik leihoetan, eta
handik dilingan. Karriketan bada oihu,
harrabots, hixtu eta khantu. Marseillesa da khanturtan gehienik aditzen dena.
Ostatuak
dire betheak, galkhatuak, yende yale eta edalez, edo yadanik sobera yan eta
edan ondoan kokorreraino aseak direnez.
Hok diote gora gora: Biba
Errepublika, bai eta biba barrika! Ala
fede biak maite ahal dituzte, eta naski azken
hau bederen lehena bezenbat.
Hitz
batez askok eta askok dituzte buruak berotuak, tripak betheak...
Gutiak
edo arras gutiak dire dakitenak Uztailaren hamalaueko besta horrek zer
orhoitzapen duen, urthe guziez, berekin ekhartzen. Hemen erranen ditugu egun hartako gerthakarietarik zenbait. Ez dezagun ahantz orai ehun urthe ikhusi
zirela hek Parisen eta haren inguruetan.
Framazonek, hirur urthe aitzinetik, anontzatu zuten
Uztailaren 14an 1789an zela izanen hartua eta barreatua Bastille deitzen zuten,
eta Pariseko hiriaren erdian zen, presundegia,
zoina baitzen gaztelu
handi, gora, zortzi dorhekilako bat.
Orduan
hango presunerak ziren Aitoren-Seme erho bat, bertze Aitoren-Seme diru
xahutzale bat, Erregeren eta erresumaren kontra izilik yokhatzen zen yaun bat[13]
eta lau monera faltsu egile.
Zitadela
bat bezain azkarki egina zen, haren murruek bazutenaz geroz hogoi eta hamar pia
largo, nota baitzituzten ere berrogoi pia gora. Haren defendatzalileak ziren 82 soldado zahar, lehenago gerletan
kolpatuak izan zirenak. Heyekin ziren
oraino Suisako 32 bertze soldado.
Bazuen
lau ehun urthe hurbil izan zela egina, ez yende xehearendako, bainan bai
printze, Aitoren-Seme handi eta bertze gizon puxant Erregeren eta
gobernamenduaren kontra alxatzen zirenentzat.
Beraz
ez zuen populu xeheak arrazoinik Bastillaren destruitzeko.
Bizkitartean,
1789an, Uztailaren hamabitik hasirik, Parise mobimendu handitan zen, eta
hamalauean hirur-hogoi mila gizon, oihu patarrakaz, Bastilla, Bastilla ziotela, abiatu, ziren gaztelu famatu hartaras zeramaten karrlken
kurritzen. Ez zuten harmarik; bainan
non ere sendi baitzituzten eta harat yuan izan ziren xerkha. Gobernamenduaren yauregi batean bakharrik[14]
hatzeman zituzten zenbait kanoi eta ereman, ziren lekhutik.
Horiekin
guziekin gauza guti egin zezaketen hogoi eta hamar pia lodiko murruen kontra.
Bastilla
barnean zirenek nahi ukhan balute tiratu haren aitzinean zen yende oste edo
multzoaren gainera, milaka eta milaka izanen ziren hilak.
Lau
hogoi eta biga hil eta bertze hainbertze kolpatu khondatuak izan ziren, eta bok
erorarazi ahal zituzten Bastillan zirenek, ikhusi zutenean gazteluaren kontra
zen lasto eta belhartegi bat sutan[15].
Guduak
iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko
bortz orenak artino. Denbora haren
buruan, de Launay, Bastillako gobernadoreak, aurthiki zuen murruen gainetik paper
bat, zointan hitzemaiten baitzuen borthak idekiko zituela, nahi bazakoten
hitzeman hura eta harekin zirenak, utziko zituztela atheratzera bizirik eta
gerlarien ohorekin.
Elie,
Erreginaren erreximenduko ofiziale batek, Hulin guardia frantseseko saryantak
eta Cholat, arno tratulariak, populuaren izenean agindu zuten kondizione horiek
betheak izanen zirela.
Bertzela
behar ziren gauzak ikhusi!!!...
Borthak
ideki zireneko, Paristarrak, furian, bestia errabiatuak bezala, edo ez yakinez
zer agintzak eginak izan ziren, edo heyetaz trufatuz, bost ofiziereri eta hirur soldadoer burua phikatu
zakoten eta bertze bati eskua. Gero
kanaila osteak ibili zituen karriketan buru heyek eta esku hura, pika edo
lantza batzuen puntan.
De
Launay, gisa guzietara gaizki eta krudelki tratatzen baitzuten, oihu heyagoraz
zioen akhaba zezatela.
Zalapartan
zango batez yo zuelakotz gizon bat sabelean, huni eman zakoten sabre bat burua
ebak zezan Gobernadore dohakabeari.
Sobera muthitsa bide zen sabrea,
nola haren erabiltzailea baitzen zozozkoa.
Desnotek,
entseatu ondoan sabre muthitsarekin lephoaren ebakitzea, athera zuen sakelatik kanibet edo nabala gider beltx bat zuena, eta
buxeriako haragi bat hezurren artetik phikatzen den bezala, emeki emeki,
phikatu zuen de Launay aiphatu dugunari burua.
Gero eman zuten hura ere, bertzeak bezala, lantza baten puntan. Egun berean, Morde de Flesselles, Pariseko
merak, de Launay baino hobendunago ez zenak, haren zorthe bera izan zuen. Zortzi egun berantago, Morde de Fouton,
kontrolur yeneral ohi bat, urkhatu zuten, hirur hogoi eta hamabost urthetan,
gabazko lanterna baten khordaz eta lanternaren lekhuan.
Hori
zen egiten orduan nobleri, eta moda zen erraitea eta khantatzea: Aitoren-Semeak lanternara.
Morde
de Foulonen suhia, Morde Berthier de Savigny, bere Aita-inharrea bezala hobenik
gabea zena, mazakratua da; bihotza atheratzen dakote, etc...
Bertze
anhitz eta anhitz Frantziako hiri, Besanlon, Cherbourg, Strasbourg, Troyes,
Maubcuge deitzen direnetan, lkhusi ziren egun hetan, nahasdura eta
gerthakaririk tristenak.
Orai galdeginen dut ene irakurtzaleri heya besta nazionalaren egiteko ez zaiteken hauta bertze egun bat, holako orhoitzapen itsusi eta izigarriak berekin ez zuzkeena.
Arrazoinekin
erran du autor banda batek[16]
Erreboluzionea dela bere funtsez edo berenaz debruzkoa, eta orok badakigu
debruak bethi nahi dituela hedatu bi gauza: gezurra eta gaizkia.
Preseski,
orai duela ehun urtheko, eta orai ere erreboluzionea maite duten gizonek mila
gezur eta mila promes faltso dute ahoari debruek bezala, eta dute egiten oraino
ahal bezenbat gaizki munduan.
Estonagarri da nola ez ditugun begiak idekitzen gauza horri, eta nola
ditugun uzten gure buruak zoroki enganatzerat!
Ez da
iguzkiaren azpian yenderik Frantsesak baino aiphatuagoak direnik, beren argiez
eta yakitatez, beren bihotz onaz eta beren karitatez edo amoinez. Bizkitartean iragan mendearen akhabantzan
agertu ziren Afrikako beltzen, Ameriketako salbayen eta Ozeaniako lehen elgar
yaten zutenen pare.
5en
KAPITULUA
Bastilla izan zenean barreatua Parisen, Erregeren
tronua zen ere izan uzkailia Versaillan. -Batere arrazoinik gabe, Erregeri eta
guziz Erreginari aiher ziren. -Egun guziez kalomniatzen zituzten. -Yenden
izpirituak asaldatuak zauzkaten, ez zela gehiago ogirik erranez. -Estakuru
hortan bildu ziren, Urriaren bostean, gizon eta emazte oste handi bat, eta yuan
Versaillarat. -Madalena Chabrik yoiten zuen atabala. -Gizonen buruzagia zen
Jourdan (buru phikatzailea). Emaztekiena zen Teroigne, ematzar bat.
-Tropa itsusia, gabaz yuan zen Versaillarat, eta sarthu argi hastean hango
palazioan. -Varikourt eta Deshuttes hil zituzten. -Heyen buruak pika batzuen
puntan ekharri zituzten, Erregeren eta haren familiaren aitzinean hok Pariserat
itzultzerat bortxatu zituztenean.
Laugarren
kapituluan ikhusi dugu nortaz, noiz eta nola aurthikia izan zen Bastilla. Erran daiteke orduan berean uzkaili zutela,
kolpe berez, munduan zen tronurik ederrena.
Erreboluzioneko gizonek net ongi bazakiten azken lan hau eginik zaudela Versaillan, lehenbizikoa egitean Parisen.
Tronu
uzkailia ez zadin berriz altxa bainan, kontrara, hura ahal bezain laster arras
hausteko, eman zuten gaixtoki, beren buruer, Luis XVIna galdu behar zutela, zer
nahi gisaz, edozoin moldez; bai eta Erregina, batere arrazoinik gabe, Errege
baino oraino gehiago arbuyatzen zutena.
Egun
oroz kalomnia berriak zituzten asmatzen, eta bazterretarat hedatzen, framazonek, Orleanistek eta bertzek, guziz Autrixianoaren
kontra (Erreginaren kontra).
Yenden
izpirituak ere asaldatuak zauzkaten, erranez ez zela gehiago ogirik: gosetea
yadanik Pariseko borthetan zutela, non ez zen gorthea ekhar-arazten
Versaillatik Pariscra. Zonbaitek
bazuten ere xede kriminelena eta beltzena, ahal bazuten, Erregeren eta
Erreginaren hiltzeko. Phentsamendu
horrekin, bildu zen, Urriaren
bostaren eta seiaren arteko
gauean, gizon eta emazte oste handi bat elgarretara oihuz gora gora erranez: Ogia, ogia; guazen ogiketa Versaillarat.
Neskatxa
gazte bat, Madaleina Chabri izena zuena, bainan Luison deitzen zutena, juaten
da soldado guardia bat zen lekhura eta han harturik tanbur bat, Marimuthiko
hura da abiatzen tanbur yoiten. Laster
inguratu zuten sei edo zazpi mila ematzar, bera iduri batzuek, eta zenbait ehun
gizon hits eta gaixtoenek.
Luison
unhatu baitzen naski lastersko tanbur yoiten, Maillard deitzen zen uxer bat,
Bastilla hartua izan zenean bere burua ezagutarazi zuena, eman zen Luisonen
plazan.
Denik era gisanago zen gizon bat eta ez neskatoko bat izan
zadin kanaila multzo haren buruan.
Beraz
zer ikhusgarria Maillard tanbur soinuz aintzin aintzinean, eta haren ondotik
sei edo zazpi mila emazte zantzaila, philzarra zariotela, anhitzak zango-has,
edo galtzerdirik gabe, zenbait unthuts, asko motho edo kofia tzar eta zikhin
batzuekin, ileak desordrean; oro busti-pelatuak eta gerriraraino ixtilez
estaliak.
Heyen artean baziren zenbait goseak; asko
sobera edanak; guziek zuten begitartean pintatua gaizkia, bizioa, krima. Emakume saihera harrek bazuen bere
buruzagia; nola gizonek baltzuten berea.
Bi
aitzindari horiek nahi ditut pixka bat bederen ezagutarazi.
Emaztena
deitzen zen Téroigne de Méricourt.
Erreboluzionearen hastean bazukeen hogoi eta hamar urthe hurbil. Presuna handi bat zen, ederra izana; bainan
bere libertinkeriaren seinaleak begithartean ekhartzen zituena.
Parisen
zenean yende altxatze bat, ikhusiko zen ororen erdian Téroigne, pika edo lantza
bat eskuan. 1792an, Agorrilaren hamarrean, Erregeren palazioa[17]
hartua izan eta gaixtaginez, neskatxa zahar eta tzar harrek masakraaraziko du
Suleau, bertze bost gizonekln. Gero
Autrixiako enperadorearen lurretarat yuan zen yenden nahastera eta erreboltan
eman-araztera: bainan hartu zuten preso eta luzaz hala egon zen.
Presondegitik
atheratu zenean, Autrixiatik Pariserat itzuli eta, leheneko urhats makhurretan
eta lagun berekin abiatu zen; bainan fitesko
burua galdu bide zuen. Hitz
batez haren ixtorio tristea akhabatzeko, erhoen barnean eman zuten; erho egonik
hogoi bat urtheren ingurua, erho hil zen...
Saihera
bereko gizonen aintzindaria zen Jourdan deitzen zena, zoinak ongi merezitu
baitzuen izengoititzat: Buru ebakitzailea[18].
Lehenik
ofizioz buxera zen. Gero soldado sarthu
nahi izan zuen; bainan soldado unhatu baitzen laster, desertur zela yakin
zuten. Deserturrak, bertzeren gauzak
bereganatzen zituelakotz, hirriskatzen baitzuen yustiziaz itzalean ezarria
izaitea, ihesari eman zen, eta leihorra bera utzirik, itsasoko untzi batean,
lekhu segurragoan izanen zela, sarthu zen; bainan Aljerianoek untzi hartaz
yabetu ondoan, gure gizona, gathibo egin zuten eta esklabo bezala saldu.
Afrikatik
zerbait ere gisaz eskapaturik, yin zen Pariserat, han bizitzeko ahal zuen
bezala, erdia ohointzaz.
Erreboluzionea
hasi zenean, Jourdan naturalki prest presta zen zer nahi den obren
egiteko. Berehala erakhutsi zuen ezin
erranezko herra eta errabia bat Erregeren, Erreginaren, Aphezen, Noblen eta
buryesen kontra. Haren atsegin handia
bide zen aberatsen etxen arroatzea, erretzea eta hek berak masakratzea.
Avignoneko
probinziarat igorria izan zen, bera iduri bandil krudel batzuekin, zoinek
formatzen baitzuten bere gisako armada bat.
Armada hartako Patrix, bere yenerala, hil arazi zuen eta bera haren
plazan eman zen.
Avignon
aiphatu dudan hirian, bildu zituen elgarretara[19]
hirur hogoi eta bi presuna, zoinetarik hamahirur emaztekiak baitziren. Oro hil zituzten, haren manuz, burdin
phalanga ukhaldika.
Ene
lumak ez ditu nahi iskribatu tigre haren gisa hortako bertze masakreak.
Biloak,
arropak, eskuak eta guziz bere bizar luzea odolez thindatua zabilan, eta uria
ari zenean, bizar hura zerbaitez estaltzen zuen beldurrez urak garbi zezakon.
Azkenean
izan zuen bere krimen saria. Justizia zen.
Hirur hogoi eta bi egun Robespierre haren nagusia baino lehen, gillotinatu
zuten.
Holako
lanak yadanik eginik, edo egin behar zituen Jourdan, zuten beraz hautatu
aintzindaritzat Versaillarat yuan ziren gizon kiskil eta gaixtoek.
Lafayette,
Parisen guardia nazionaleko yeneralak, yakin zuenean zer hirriskutan izaitera
zohan gorthea, yuan zen haren beiratzerat, bere azpikoer harmak harrarazirik.
Parisetik
eta Versaillaraino bada lau orenen bidea[20].
Lafayette, gaua galdurik, hara orduko unhatua baitzen, bai eta haren gizonak
ere, yuan ziren oro phausatzera.
Parisetik yin kanailek ez zuten bertzerik xerkhatzen. Argia baino lehen, lau orenak irian, sarthu
ziren, izilka, palazloko baratzetan, eta hurbildu athetaraino. Han bararazi nahi izan zituzten Sulsako
soldadoetarik biga izan ziren hilak (Varikourt eta Deshuttes) eta bertze batzu
afruski kolpatuak (Miomandre, Repaire eta Lhulier)[21].
Lehenbiziko bi biktima heyek, ez zuten bertze oihurik egin hiltzean,
baizik hau: Salba zazue Erregina!
Doi-doietarik eskapatu zen Erregina, erdia beztitua, bere ganberatik,
eta han sarthu zirenek haren ohea zuten zilhatu puñal ukhaldika.
Brigant eta brigantsa oste haren aitzinera jin zen bakharrik Errege,
bere begitharte on, ezti eta mayestatez bethearekin, eta haren hiltzeko nahia
zuten gaixtaginetarik bat ez zen menturatu haren hunkitzera.
Luison, yadanik ezagutzen
dugun neskatxa hura hurbildu zenean haren ganat, bere lagun zalamandrinen
izenean mintzatzeko, flakatu zen , eta bere baitharat itzuli zenean, bakharrik
zuen galdegin Erregeren eskuari musu bat emaitea.
Luis XVInak buru eginik bi orenez bederen kanaila eta kanailasa oste
hari, aditu zuen galdegiten zutela itzul zadin, bere familiarekln,
Pariserat. Ordutik
galdu zuen, erran daiteke, ez xoilki erregetasuna,
bainan libertatea bera.
Sarthu
ziren beraz karrosan, kapitalerat yuateko, Errege, Erregina, heyen bi haur
gazteak eta Madama Elisabeth, Frantziako aingerua deitzen zutena. Ez ahal zen ikhusi, nihoiz ez nihon, orduan
Frantzia ederrean ikhusi zena. Errege,
Aita on bat, bere familiarekin, preso bezala eramana, bere suyetik gaixto eta
tzarrenez.
Ixtorioa
ez laiteke konprendi ahal zenbait aldiz ez baginaki harrek khondatzen dituen
gauzak gerthatu direla, edo Jainkoaren manuz, edo Jainkoaren baiamenarekin edo
permisionearekin.
Bertze
hitzez erraiteko, Probidentziaren plana eta lana
ikhusten ez duenak ixtorioan
itsu handi bat da.
Erregeren
karrosaren aitzinean zaramatzaten, piket batzuen puntan, Jourdanek phikatu
zituen bi soldadoen buruak.
Emazte
atrebitu eta galdu heyek ere zioten gora gora, Parisen ez zutela gehiago goserik
lkhusiko, berekilan zituztenaz geroz bolanyera[22],
bolanyersa[23] eta muthil ttipia[24].
Bailli, Pariseko merak, eskaini zazkon
Erregeri borthetan hiriko gakhoak,
zilharrezko plat batean, erranez: "Parise egun dohatsu da ikhusteaz bere
erregea egoitera heldu zakola".
Baditake
Bailli modest eta sabantak, guti ahal zuen phentsatzen orduan lehenik Erregek
eta gero berak burua ebakia izanen zutela.
6en
KAPITULUA
Bazuen 130 urtheren
ingurua, gorthea Parisetik kanpo zela harat itzuli zenean. -Hango palazioan[25]
asko gauza andeatuak ziren, eta beste zenbaitek arras huts egiten zuten.
-Pariseko palazioan, egiazki, Errege gathibo zen. -Konseilatu zakoten eskapa
zadila. -Nekez eta bortxaz hartu zuen xede hori. -179lan, Ekainaren 2lan
zenbait zerbitzari leyalekin, entseatu zen ihesi yuatera. -Pariseko karriketan
erreelaturik, oren baten gibelapena. -Gero Parisetik kanpo, timoya karrosakoa
hautsirik, bertze gibelapen bat. -Errege ezagutua da[26]
4 eta arrastatua[27]. -Tristekl
itzultzen da Pariserat, afrentua frango ukhaiten duelarik bidean. -Bazen 200
mila Paristar baino gehiago Erregeren familia sarthu zenean gathibo Parisen.
Azken
kapituluan ikhusi dugu Errege, bere familiarekin, nola yuan zen Versaillatik
Pariserat. Bazuen 130 urtheren ingurua
gorthea kasik bethi Versaillan zagola, eta arras arrarozki Parisen edo hango les Tuileries deitzen den palazioan agertzen zen. Hortakotz azken egoitza huntan anhitz gauza andeatuak ziren eta
zenbaitek falta ere egiten zuten.
Han,
egiazki, Errege gathibo zen, bai eta haren familiako guziak, abantzu bi urthe
bazuen hala zaudela, gero eta gehiago herstuak.
Askotan
konseilatu zakoten Erregeri eskapa zadin kapitaletik, eta yuan zadin bere
erresumako armada, yeneral leyal eta on batek gidatzen zuen batetara.
Ez zuen xede hori berehala hartu, ez
baitzen preseski kurayea haren kalitaterik bat. Bazukeen ere bere baithan phentsamendua edo beldurkundea,
Yainkoaren deseinuen konpli-tzeko hartua izanen zela.
Orogatik
ere, karrosa berri bat egin arazi zuen, eta, zenbait zerbitzari eta adiskide
leyalekin elgar aditurik, ekhainaren hogoi eta bateko gaua, 1791an, izan zen
hautatua ihes egiteko.
Adiskide
eta zerbitzari hetarik zenbait behar ditut izendatu, hala nola Morde de Fersen,
urrun urrundanik Frantziarat eta Pariserat yina[28],
Erregeren eskapatzerat laguntzeko.
Haren
ondotik behar dire izendatuak izan: Morde de Maleden, de Valory, de Moustier,
Madama de Neuville, Madama Brunier eta guziz, Madama de Tourzel, printze
ttipiaren eta printzesaren gobernanta.
Erregek
eta harekilako guziek beren izenak khanbiatu zituzten. Madama de Tourzel zen Rusiako barona bat, de
Korff deitzen zena. Madama Elisabeth
haren zerbitzaria, Rosalie izena zuena; printze ttipia, anyere gisa beztiturik,
eta haren arreba, Maria-Theresa-Charlotta, deitzen ziren Aglae (Printzea) eta
Amelia (Printzesa); Erregina haur heyen gobernanta zen, eta Madama Rochet zuen
izena, nola Errege deitzen baitzen Morde Durand.
Luis
XVIenaren xedea zen yuateko de Bouillé yeneralak gidatzen zuen armadara,
iguzkiko phartean, Frantziaren bazterrean, Montmedy deitzen den hirira. Parisetik hara, bada hirur-hogoi eta hamar
lekhua baino gehiago. Egun, burdinazko
bideri esker, aise eta fite laiteke bide horren kurritzea; bainan orai duela
ehun urthe, bertze molderik zen ikhusten.
Piaya horren ixtorioaren ongi irakurtzeko, behar da orhoitu gure Errege
eta haren familia urrikalgarria Yainkoak zituela hautatu, yadanik, anhitz aldiz
eta hemen berean geroxago erran eta erranen dudan bezala, bere yustiziaren
apazegatzeko biktimatzat. Zer biktimak behar ziren izan!!
Beraz
asko uste eta nahigabek seinalatu zuten Erregeren ihes yuaite hura.
Lehenbizikorik,
Parisen berean, gauaren erdian, izan zuen ezin esplika daiteken oren baten
gibelapena. Parisetik abiatu eta,
bidean, karrosako timboya eta bertze zerbait hautsirik, izan zuen bigarren
gibelapen handi bat.
Gero,
nahigaberik handiena, eta ondoriorik tristenak ekharri behar zituena, izan zen
de Bouillé yeneralak Erregeren bidera igorri zituen kabalierrek eta soldadoek
ez aski denbora igurikitzea haren
karrosa, eta fitegi phentsatzea utzi zukeela Monarkak bere playa egiteko, edo
bertze nonbaitik yuan izan zaitekela.
Châlons
izena duen hiri batetako ostaler batek ezagutu zuen Errege, haren begithartea
konparatuz zilhar sei liberako batean zen potretari. Ostaler hura ona zelakotz,
ixilik egon zen, eta gogotik piayant handi eta pietate egingarria utzi zuen yuan zadin aitzina bere bidean.
Bertze
hiri batean, santa Menehulean[29]
berriz izan zen zorigaizki ezagutua, Drouet deitzen zuten hogoi eta zortzi
urtheko gizon gazte batez.
Drouet,
orduko Frantzesik gehienak bezala, ausikia zen Erreboluzioneko, ez uliaz,
bainan bai sugeaz. Miserable harrek,
zaldiz galopan, aintzindu zuen Erregeren karrosa, Varennes deitzen den hiri
ttipira orduko; bai eta altxarazi haren kontra hango eta inguruetan ziren
bertze herrietako yendeak.
Alferretan
Erregeak eta Erreginak othoiztu zituzten yende heyek utz zitzatela aitzina
yuaiterat. Bortxatuak izan ziren
tristeki gibelerat yiterat.
Net
aise da bethidanik populuari izpiritua norat nahi itzul-araztea.
Denbora
hartan, kasik Frantzia guzia, osoki sumindua zakoten Erregeren eta Erreginaren kontra. Heyen karrosarat hurbiltzen zireneri debekatua zen deus
errespetuzko eta ohorezko seinalerik heyer emaitea.
Bizkitartean,
Morde de Dampierre, Santa Menehule-ondoko Aitoren-Seme batek, nahi izan zuen
gaixtaginen debeku hori hautsi, Erregeri mintzatuz, dudarik gabe hari erraiteko
zer atsegabeekin zuen ikhusten haren Mayestatea nola zaramaten gathibo bat
bezala Pariserat.
Morde
Dampierrek, bere Monarka uztean, hartu zakon eskua hari musu bat emaiteko;
bainan ordu berean izan zen masakratua eta phusketan emana Erregeren beraren
bistan.
Bertzela
ziren yokhatu yendeak Ferte-sous-jouarre deitzen den hiri ttipi batean, zeren
heyen buruzagiak baitziren onak.
Hango
mera, Morde Regnard izena zuenak, prepara-arazi zuen, bere etxean, bazkari bat
Erregeren familiaren eta haren segidako guzientzat.
Madama
Regnard bera pharatu zen torxoin xuria aitzinean, estranyer handi eta mila
aldiz errespetagarriak ziren heyen zerbitzatzen.
Erreginak
aise ezagutu baitzuen bere airetik, eztiki zakon erran: "Madama, zu zare hemengo etxeko-anderea". "Barkha dezadazu , zuen ihardetsi
Madama Regnardek; "ene Erregina, gure etxean zu sarthuz geroztik, ez naiz
zure zerbitzaria baizik".
Aphairua
akhabatu eta, karrosarat iragaiteko phonduan, Erreginak nahi izan zuen Printze
ttipiak erremesia zezan Madama Regnard.
Haur
izarra bezain ederra zen harrek, bethi erakustera uzten zuen izpiritu prunt eta handiarekin, erran zuen beraz etxeko-andereari:
"Madama, Mama Erreginak eskerrak dauzkitzu bihurtzen guretzat izan
ditutzun borondatez, eta nik ere berdin dauzkitzut emaiten, zeren anhitz
atsegin egin baituzu Mamari[30].
Ordu da
ikhus dezagun zer egin zuten Paristarrek, yakin zutenean Errege yuan zela
ihesi. Zenbait ziren espantitu, dudarik
gabe zentzu guti zutenetarik. Bertze
batzu ziren kolera furian, sarthu.
Yende xehearen artean zenbait seinalatu ziren, bethi bezala, beren
grosierkeriez. Hetarik
asko yin ziren Tuilerietako palaziorat.
Batek, Erregeren potreta khendurik bere lekhutik, eman
zuen borthan dilingan.
Emazte
bat yarri zen Erreginaren ohearen gainean eta han hasi gerezi saltzen, gerezi
sasoina baitzen. Neskatxa gazte bati
eman zakoten Erreginaren kofia bat, erraiten zakotelarik ezar zezan buruan;
kiskilsa harrek ostikatu zuen bere zangoen azpian. Deputatuen biltzarreak igorri zituen bere menbroetarik hirur
Erregeren eta haren famillaren bilha; hek ziren Morde de Latour-Maubourg[31],
Barnave eta Pethion. Lehena, noble
gehienak bezala, errespetuz bethea izan zen Errege eta Erregina, hain dolu
egingarriak zirenen alderat. Bigarrena,
Barnave, Grenobleko deputatu gaztea, protestante, eta ordu hartan Erregeren
etsala, hunkitua izan zen haren zortheaz eta haren familiarenaz. Laudagarri den molde batean pharatu zen
heyer buruz, Pethion bertze gisaz yokhatzen zen denboran.
Ixtorioko
egiak nahi du errana izan dadin hirur deputatu heyek, Erregeren, Erreginaren
eta Madama Elisabethen othoitzak entzunez, ongi zaindu zituztela Morde de
Moustier, de Valory, eta de Maleden, bai eta hek debekatu, hamar aldiz, bidean
eta Parisen sartzean, gaixtaginez masakratuak izaitetik.
Yadanik
erran dugu, Errege athera zen bere familiarekin Ekhainaren 2lan eta harat
itzuli behar zuen, khondatu dugun bezala, 25an, beraz lau egunen buruan.
Kapitalean
sartzean, haren karrosa inguratua izan zen 150 mila edo 200 mila presunez, eta
eman zuen, hiriko borthetarik Tuilerietako palazioraino, lau oren baino
gehiago.
Nola
bero bat ezin gehiago handia egiten baitzuen, Erreginak, karrosako erridauak
altxaturik, adiarazi zuen bere amabotza, erraiten zuelarik yende oste handi
hari haren bi haur gaixoak, aire eskasez, hatsa galtzeko heinean zirela.
Hola
sarthu ziren beraz tristeki, gathibo handi eta maithagarri heyek bere
palazioan, arratsaldeko bost orenetan.
Printze ttipia, unhatua ezin gehiago, besoetan hartu zuen Morde Hue,
bere zerbitzari batek, eta heldu Madama Tourzel, bi haurren gobernantaren
eskuetarat.
Deputatuen biltzarrean, yakobinen klubako gizonek, erran nahi da Robespierre eta haren lagunek, galdegin zuten Errege izan zadin yuyamenduan emana denborarik galdu gabe.
Beren
phartetik, Danton, Camille Desmoulins eta heyek iduriek nahi zuketen
Errepublika ezar zezaten Frantzian berehala.
Biltzarreak
deklaratu zuen bakharrik Errege khendua zela bere kargutik denbora batentzat.
Handik
laster, berriz ezarri zutenean bere karguan (ez dut erraiten tronuan), ez
zakoten utzi erregezko autoritatearen itzala baizik.
7en KAPITULUA
Erreboluzioneko bigarren biltzarrea, Lege egilen
biltzarrea deitzen zena[32]
bildu zen Urriaren lan 179lan. -Biltzarre horri eratxikitzen diren
orhoitzapenik premiatsuenak dire Ekhainaren hogoieko, Agorrilaren hamarreko eta
Buruilaren bi, hirur, lau eta bosteko gerthakariak.
-Pariseko gaixtaginak aixatu zlren, estakuru
huntan, baizik Erregek ez zuela nahi sinatu dekretu bat aphezen kontra zena.
-Funtsera yuan eta, Errege eta Erregina hil nahi zituzten. –Agorrilaren 10ko
erreboluzioneak, beste estakuru batean, gauza bera zuen xerkhatzen . -Orduan
ezarri zuten preso Errege, bere familiarekin. -Buruilako bi, hirur, lau eta
bostean izan ziren masakre handiak Parisen[33].
Askotan
aiphatu dugun deputatuen biltzarrea, bera konstituzionekoa deithu zena,
barreatu behar zen buruilaren azken egunean 179lan. Iraun zuen bi urthe eta lau ilhabete.
Bilkhura
hartako gizonik gehienak, beren doktrina faltso eta zoroekin, izpiritu bero eta
erhoska batzu zirela zuten maiz eta sobera frogatu.
Ordu
zen lekhu egin zezaten bertze bilkhura batetako gizoner, nahiz azken hok ere,
zorigaizki, heyek iduriak izan behar ziren.
Bigarren
biltzarre huni eratxikitzen dire, oroz gainetik, hirur orhoitzapen, zoinak
deitzen baitire ixtorioan Ekhainaren
hogoia, Agorrlaren hamarra, Buruilaren bia, hirura, laua eta bosta.
Aise konprenditzen dute ene anhitz irakhurtzalek
erraitera nohala zer gerthatu zen Parisen lhenbiziko aiphatu bi egun hetan; eta
gero buruilaren hastean nola hil zituzten hango presudegietan zazkoten Arxapezpiku, Aphezpiku, aphez,
fraide eta bertze anhitz mila Franses.
Beraz,
Ekhainaren hogoian, framazonek eta bertze erreboluzioneko buruzagiek igorri
zituzten zortzi mila gizonen ingurua, lehenik deputatuen biltzarrera, alegia
petizione bat han presentatu beharrez.
Biltzarre
harrek utzi zituen bere salan sartzera, salbu hetarik bat, zoinak ekhartzen
baitzuen lantza edo pika baten puntan aratxe bihotz bat, erranez zela hura
Aitoren-Seme batena. Gizon
tzarrenetarikako oste handi hau yuan zen gero, lege-egilen salatik,
Tuilerietako yauregira, traba guziak hautsiz, borthak bortxatuz. Heyek xerkhatzen zutena zen, yadanik
Versaillan bezala, Erregeren eta Erreginaren hiltzea. Luis XVIen onaren aitzinerat yuateko zuten estakurua zen Erregeri
erran behar zakotela aproba zitzan biltzarrearen dekretu batzu, zoinetarik bat
egina baitzen preseski aphez on eta fidelen kontra.
Dekretu
heyek ez ziten izan segituak, Erregek zuen erraten latinez Veto (debekatzen dut beiratuak edo etsekutatuak izan diten lege gaixto
horiek) eta Erregeren baia gabe dekretuek ez zezaketen ukhan indarrik.
Santerre,
biera egilea, eta Saint-Huruge, marquis edo noble triste deboxatu bat zituztela buruzagitzat, Paristar
erreboltatuak sarthu ziren beraz Tullerietan oihuka: "Eror dadila Morde
Veto; eror dadila ere Madama Veto[34]"
(Errege eta Erregina). Errege, oihu
tzar horiek aditzen zituelarik, bera pharatu zen gaixtagin heyen guzien
aitzinean, eta bakharrik buru egin zeyen lau orenez.
Madama Elisabetek, nahi izan zuenean Monarka bere anayaren hirrisku beretan aurkhitu, Erregeren aldean pharatu zeneko, gizon bat, printzesa Erreginarentzat hartuz, abiatu zen bere lantzaz phasatu behar zuela.
Uroski
norbaitek oihu egin zakon: "Ez da hori Erregina! madama Elisabeth duzu
zure aitzinean".
Legendre
deltzen zen buxer bat, hurbildu zen Erregeren gana, eta zer nahi inyurio suerte
erran zazkon bekhoz-bekho. Erregek ez
zuen galdu, ez bere pazientzia, ez bere begitharteko arraitasuna. Bertze gizon itsusi batek ere oihu egin zuen
Erregeri aproba zitzala aiphatu dekretuak; bainan Erregek zuen ihardetsi, digneki
eta fermuki, ez zela ez orena, ez tokia dekretu heyen aprobatzeko. Hirurgarren batek proposatu zuen Erregeri
baso bat arno edan zezan populuaren bistan eta haren osagarriari.
Erregek,
sakrifizio guzietarat prest zenak, konsentitu zuenean edatera, nola ez baitzen
han basorik, hartu zuen botoila, eta bere ezpainak busti zituen edariaz,
erakhusterat emaiteko ez zela beldur phozoinda zezaten. Egia da, ikhusi dugun bezala yadanik, sobera
ardura izan zituela phozoindatuak arima
eta bihotza.
Paristar
miserable hetarik zenbait yuan nahi izan ziren Erregina bere bi haurrekin zagon
ganberara. Bisita hits hau ukhaitera
zohatzila ohartu zirenean, zerbitzariek fite ezarri zituzten, trebes, zenbait
mahi, hetarik baten gainean printze ttipia yarririk, eta Erregiria, Printzesa
bere alabarekin, barneko aldean.
Gaixtaginek
ez zuten bertze gaizkirik egin Erreginari eta bi haurreri, xoilki hetarik batek
printze ttipiari ezarri zakon bonet handi gorri bat buruan. Haur gaixoa, sei urthetan, gosetua eta
unhatua, bero handi batez egon zen lau oren, yan eta edan gabe!!
Printzesa
nigarrez ikhusi zuten. Maria Antuaneta,
Erreginak, ezagutzerat eman zuen, Maria Teresa inperatrizaren alaba zela.
Yin
ziren bezala yuan ziren zazpi edo zortzi mila Pariseko suyet tzar heyek,
zenbait pleinituz bere kolpea huts egin zutela egun hartan; bainan ziotelarik
laster itzuliko zirela egin gogo zutenaren egitera; hura zen Erregeren
bethikotz tronutik khentzea eta ahal bazuten haren beraren hiltzea!!...
Xede
kriminel hori buruan, sobera fidel egon ziren eman zuten hitzari. Ekhainaren hogoiean hasirik, heyen pharteko
gazeta egile batzuek, egun guziez zituzten izkribatzen artikulurik beltzenak
Erregeren eta Erreginaren kontra.
Guzien gainetik zen seinalatzen Marat munstroa.
Tuilerietako
yauregian bazakiten ongi zer preparatzen zuten Erreboluzioneko gizonek
Erregeren kontra. Agorrilean,
bederatziaren eta hamarraren arteko gauaren erditan, aditu zen Parisen kanoi
ukhaldi bat lehenik, eta gero hirrisku handitan adi arazten zen eskila[35].
Bertze arrabots frango ere izan zen karriketan, argia hasi artean. Iguzkia yeikitzen abiatu zenean, Madama
Elisabetek begiak altxa arazi ziozkan Erreginari zeruetako hedoi hori hori,
ederki doratuak zireneri. Helas! ekhiak
azken aldikotz zuen argitu behar Luis ha aseigarrenaren erregetasuna! Dudan egonik luzaz Errege, behar zuen bai
ala ez ihardoki harmekin haren etsai oste handi hari, ezagutu zuen ez zezakela
khonda Suisako zenbait ehun soldadoen gainean baizik. Tristeki bainan arrazoinekin, debekatu zaioten azken hauyer berer deusik egitea alferki
haren fagoretan.
Gero
laster, ikhusi zituenean yauregian sartzen, milaka eta milaka, Pariseko eta
heyekin Frantzia guziko gaixtaginak, yuan zen, bere familiarekin, deputatuen
biltzarrerat.
Errege
yuan ondoan ere, Suisak beren postetan zauden, partikulazki
eskalerretakoak. Gaixtaginek, azken
hotarik lau edo bost, beren ganat tiratu zituzten, krakoekin, eta hil berehala
puñal ukhaldika.
Bertze
Suisek, ikhusiz zer sorthe krudel eta izigarria ukhan zuten heyen lagunek, eta
phentsatuz heyena berdin izanen zela, memento berean beren harmak deskargatu
zituzten gizon hiltzaile heyen gainerat, bai eta garbitu, memento batez,
yauregia, haren baratze eta basakurteak.
Suisak
izan balire nonbrean ihes yohan zirenen
segitzeko, biktorios gelditzen ziren, bainan Paristarrek, kontsideratuz zoin
guti ziren, berriz yauregiko alderat itzuli ziren; han sarthu eta buxeria bat
egin zuten kasik Suisa guziez. Egun
guzia eta gaua, iraun zuten sarraskiek edo masakreek. Errege eta haren familia, hirur egun egon ziren biltzarrearen salan, edo haren ondoan zen komentu zahar
batean. Gero, biltzarreak
hitzeman ondoan Luxembourg deitzen den palaziorat yuanen zirela, igorri
zituzten preso, Tenploa izena zuen lehenagoko Xebalierren komentuko dorhe
batetara.
Irakhurtzaile
maitea, orhoit zaite Frantziako Erregea, eta erregetan amultsuena, izan zela
gisa hortan tratatua bere suyetez; bai eta Erregina handi eta on bat eta
heyekin zazpi urtheko printze xarmanta; haren arreba, hamahirur urthetako
printzesa eztia, eta azkenik heyen izaba, sainda huts bat zena. Zuhorrek asmatu behar ditutzu mila eta mila
xehetasun, nik hemen khonda ez detzazketanak.
Urthe
bereko hirurgarren orhoitzapen edo gerthakari izigarriez ez dut erranen zenbait
hitz baizik, gaitz edo penible baita gauza batzuen iskribatzea eta heyen
irakhurtzea.
Frantzian
eta Frantziatik kanpo, yakin zutenean Luis XVIna preso zela bere familiarekin,
mundua espantitu, harritu zen, eta aise asmatu zuten Erreboluzioneko gizonak
yuanen zirela gauzen azken kontsekentzietaraino.
Gure
erresumaren auzoetako monarkek, bederen zenbaitek, nahi zuten salbatu Luis
XVIna, eta atheratu hura bere etsaien aztaparretarik. Xede hortan igorri zuten Frantziako alderat armada bat,
zointan baitziren Frantziako asko Aitoren-
Seme
estranyererat yuatera bortxatuak izan zitenak.
Parisen
yakin
zutenean, Brunzvikeko printzea, bere Prusianoekin, sarthu zela hiri batean[36]
eta zela sartzekotan bertze batean[37]
lotsatzeko orde, gaixtoak kolera furian eman ziren, eta hartu zuten xede bat
beltzenetarik, Erregeri fidel zaudenen hiltzeko.
Danton,
lehoin bati konpara zaitekena, yustiziako ministroa zen. Bera iduri bi edo hirur ehun gizon
gaixtoekin, bethe arazi zituen Pariseko presundegiak eta presundegi bilhakatuak
izan ziren elizak eta komentuak, bai Aphezpiku, bai aphez, fraide, Aitoren-Seme
eta bertze askoez.
Gero,
dudarik gabe mundu guziaren eta mende guzien lazteko, ikhararazteko, lau egunez
eta lau gauez hek guziak hil zituzten, sabre, lantza, puñal ukhaldika eta tiroka.
Karmen
komentuan eta heyen elizan imolatu zituzten gisa hortan Arxaphezpiku bat[38],
bi Aphezpiku, biak anayak[39],
zortzi bikario yeneral, hamazazpi semanario eta komentuetako superior, hogoi
erretor, hamasei bikario, eta bertze aumonier, doktor eta kargu gabeak, orotara
197 aphez.
Izigarrikeria horiek berak ikhusi ziren Parisen bertze
sei edo zazpi tokitan[40].
De Lamballe, printzesa gaztea, Erreginaren adiskideak, izan zuen burua ebakia,
nahiz 200 mila libera eman zituzten haren libratzeko, eta buru ebakia eremana
izan zen pika baten puntan Erregina zagon presondegiko leihoen azpira. Bertze andere gazte batek[41]
bere aitaren libratzeko, behar izan zuen iretsi baso bat yende odol, edo baso
bat arno, odolez zikhindua.
Parisen
izan ziren hola bost edo sei mila bizia galdu zutenak.
Bertze
hiri batzuetan ere izan ziren masakre horietarik[42].
8en
KAPITULUA
Erreboluzioneko
hirurgarren biltzarrea deitzen zen Konbenzione nazionala. -Egundaino izan den
biltzarrerik munstroena. -Buruilaren 21an Errepublikaren proklamatzea.
-Erregerentzat, Tenploko presondegla
khanbiatu zuten kaxot 'batetara. -Mila laido eta afruntu itsusiren ondotik,
hasi zuten Abendoaren llan, Erregeren auzia. -Haren abokatak ziren Malesherbes,
Tronchet eta Deséze. -Abendoaren 26an Luis XVIna agertu zen, bigarren aldikotz,
deputatuen aitzinean. -Luzaz eta ederki, Deséze, Erregeren abokata, mintzatu
ondoan, akhabatu zuen bere diskursa, erranez deputatueri: "Yaunak,
alferretan bilhatzen ditut zuen artean yuyeak, ez dut akusatzailerik baizik
edirelten". -Kondenatu zuten Luis XVIna gillotinarat, eta yuan zen Errege
inozenta, Urtharrilaren 2lan, aphez Irlandes batek preparaturik heriotzerat.
Erreboluzioneko
hirurgarren biltzarrea deitzen da ixtorioan Konbenzione nazionala[43]. Yadanik yuyatu izan ditugu alse lehenbiziko
blak, edo bere obra tristekin agertu izan dire gure begien aitzinean egiazki
zer ziren. Egun hasiko gare orai
aiphatu hirurgarren hunen ezagutzen, eta laster dugu ikhusiko, mundu hau hasiz
geroztik ez zela aurkhitu lurrean holako bilkhurarik, ezen hau kasik osoki zen
gizon munstro batzuez egina. Munstro
hetarik hiruren izenak ditut bakharrik orai iskribatuko; ene luma sobera
zikhint laiteke, hastetik oro izenda banintza.
Danton
izan zen, yadanik dakigun bezala, Buruileko bost edo sei mila presuna
masakratuak izan ziren hil-araztale prinzipala.
Joannes
Paulo Marat, bigarrenak, galdegiten zituen lau ehun mila gizon buru, dudarik
gabe errepublikaren fundamentetan emaiteko, nola heyen odola zimenduetarat
aurthikitzeko.
Maximiliano
Robespierrek erraiten zuen Erreboluzionea hastean hamabost urthe zituzten guzek
behar zuketela peritu, zeren heyek, Frantzia zaharra ezagutu zutenek, ez
baitzezaketen maitha Frantzia berria, Frantzia errepublikanoa.
Hirurgarren
biltzarre huntako zazpi ehun eta berrogoi eta bederatzi gizonak bildu ziren
elgarretarat Buruilaren 2lan, 1792an eta deklaratu zuten, egun berean, handik
harat, erregetasunaren orde, errepublika izanen zela Frantzian.
Ez zen
huntan behar baratu biltzarre nazional hau.
Konstituzioneko biltzarreak[44],
uzkaili zuen Frantziako tronua, munduan zen tronurik ederrena. Lege egiteko biltzarreak[45],
hautsi zuen gero tronu hura bere khoronarekin eta zeptroarekin; Konbenzioneko
biltzarreak, bertzek hain gaizki hasi lana, nahi izan zuen akhabatu, Errege,
Erregina, zortzi urtheko printzea asasinatuz, bai eta ere Madama Elisabeth,
sainda bat zena.
La
Fontaine fabula egile edo berri-xahar khondatzailea, bizi izan balitz, ez Luis
XIVen denboran bainan yuan den mendearen akhabantzan, huna zer berri-xahar asmatuko
zuen, eta hau egia izanen zen.
Behin
batez, nunbaiteko edo anhitz tokitako bestia krudelak, ehunka eta ehunka bildu
ziren elgarretarat: hek ziren lehoinak, tigreak, hartzak, otsoak eta
bertzeak. Bestia heyek, gose
errabiatuak zirenak, nahiz beren biktimak hil, phuskatu eta yan gogo
zituztelarik, alegia bizirik utzi gogo, hetaz krudelki trufatu ziren, zonbait
mementoz.
Irakhurtzailea,
emazkitzu, lehoinen, tigren, otsoen eta hartzen plazan, hirurgarren biltzarre
huntako deputatuak, eta heyen hortzen eta aztaparren erdian, Errege eta haren
familia ona eta inozenta: horra Erreboluzionea zer izan den edo hark zer egin
duen, hasi eta laugarren urthean. Yadanik utzi dugu Errege Tenploan, bere familiarekin. Tenploa izan zen laster
khanbiatua presondegi edo kaxot batetara.
Hango leihoetan ezarri zituzten, Erregeren beraren bistan, burdin
barrak, eta gero, heien barneko aldetik, taulazko traba suerte batzu, airea eta
argia ez ziten kasik batere sar egoitza triste hartan. Han, airea eta argia bezala, eskas ziren
gauzarik beharrenak.
Erregeri
ez zakoten emaiten hitzemana izan zayonetik kasik deus ere, eta haren
zerbitzari fidelek, eten sakeletarik, pagatzen zituzten Erregeri ekhartzen eta
hark paga ez zezazkeen khonduak.
Printze
ttipiaren oheko mihiseak anhitz lekhutan zilhatuak ziren. Haren beztitzeko, Angleterrako
enbaxadorearen emazteak[46]
igorri zituen bere haurren arropetarik zenbait.
Erregina
bortxatua zen, ahal zuen bezala, bere philden xuxentzera edo aphaintzera.
Mila
laido eta afruntu itsusiren ondotik, hasi zuen biltzarreak, abendoaren llan,
Erregeren kontra, izenik ez duen auzia.
Malesherbes,
Tronchet eta Desèze, haren hirur defendatzailek, ez zuten ukhan behar zuten
denbora ongi preparatzeko; bainan, gehiago denbora ukhan balute ere, debalde
izanen zen.
"Erregek
ez du merezi hiltzea; bainan hil behar da, hilen dugu", zuten erran
Erreboluzioneko gizonik gaixtoenek.
Abendoaren
26an beraz, Eguberri biharamunean, Luis XVIna agertu zen, bigarren aldikotz,
deputatuen aitzinean, bere hirur abokatekin.
Abokat
hotarik gaztenak, Desèze deitzen zenak, aise erakutsi zuen eta frogatu
Erregeren inozentzia.
Luzaz
eta ezin gehiago ederki mintzatu ondoan, bere diskurtsa akhabatzen zuelarik,
behatu zuen erreposki deputatu guzier, eta zeyen erran hitz hok, ethorkizunak
ahanzten ez dituenak: "jaunak, debaldetan dire kurritzen ene begiak zuen
gainean, nahiz hatzeman zenbait yuye, ez dute akusatzailerik baizik edireten
zuen artean".
Erran
zeyen oraino: "jaunak, baratzen naiz ixtorioaren aitzinean. Hark yuyatuko du zuen yuyamendua, eta haren
arrasta izanen da mende guziena......
Urtharrilaren
16an 1793an kondenatu zuten Luis XVIna hiltzera.
Sententzia
hori ontsala eman izan behar zen deputatu guzien bederen hiruretarik biez;
bainan zonbait botz bakhar izan zirelakotz gehiago, Erregeren kontra, aitzina
yuan ziren bere bide galduan, gizon infame eta krudel heyek. Hemen erran behar dut gure Eskual-herriaren
ohoretan, ez zela gure deputatuetarik bat izan Errege hiltzera kondenatu
zuenik.
Bakharrik
Garat, Uztariztarrak, konte Garat ezagutu dugunaren aitak, orduan yustiziako
ministro zenak, ereman zakon Erregeri presondegira arrasta lo tristea.
Hortakotz
gure herrietako familia onen begietan Garaten arraza agertu da geroztik nota
hits batekin, eta hori dakote sendiarazi edo erakustera eman asko aldiz.
Ilhabetearen
20an, biltzarreak eman zuen dekretu berri bat Errege izan zadin biharamunean
berean igorria suplizlorat.
Aditu
zuen Monarka yustu eta on harrek arrasta, trankilki, estonatu edo trublatu
gabe. Bakharrik zituen hirur gauza
galdatu, lehena, sei aste hartan ikhusi ez zuen bere familiaren ikhustea;
bigarrena, kofesor bat, bere hautukoa; hirurgarrena, hirur egun hiltzerat
preparatzeko.
Lehen
bi gauzak izan ziren onhetsiak, bainan ez hirurgarrena.
Luis
XVIna egon zen zazpi oren laurden Erreginarekln, bere arrébarekln eta bere bi
haurrekln.
Erreginak
eta Madama Elisabethek erakutsi zuten kuraye handi bat, ikhusten baitzuten
Erregeren dolorezko denbora, edo pasione luzea akhabatzera zohala; bainan azken
adioetan Printzesa Maria-Teresa-Charlotta flakatu zen eta printze ttipia, haren
anaya, eman zen bihotza erdirarazten zuten heyagora eta nigar-marrasketan.
Erregek
utzi zituen, ahal zuen bezala, mundu huntan gehiago ikhusi behar ez zituen
presuna maite heyek.
Bederatzi
orenak eta erdia ziren deithu zuenean aphez kofesorra.
Madama
Elisabethek erran zakon, Du Bac deitzen zen karrikan, 483ko numeroan, bazela
aphez bat katolikoa, Irlandesa, Morde Edgeworth de Firmont, eta konstituzioneko
yuramentua egin ez zuena. Errege
kofesatu zen aphez hari eta egon harekin gauherdi eta oren erdiraino.
Orduan
eman zen ohe batean, eta han, yustuen loak harturik, egon zen lo, goizeko bost
orenetan, bertzek iatzar arteraino.
Morde
Edgeworth de Firmont aphezak, erran zuen meza sei orenetan, eta eman zakon,
Erregeri, Biatiko saindua, zoinak errezebitu baitzuen pietate eta kharsutasun
handienarekin bere Yainkoa.
Bederatzi
orenetan yin zen Santerre Tenplora, erraten zuelarik Erregeri orduan zela
tenora handik atheratzeko.
"Guazen",
zuen ihardetsi, fermuki eta digneki, Erregek, tronuaren gainean izan balitz
bezala.
Karrosan
bere aldean zuen aphez kofesorra, eta harekln yuan zen, bide guzian,
othoitzean eta eternitateaz mintzatuz.
Haren segitzeko igorriak izan ziren bi gizon triste yandarmek, bazuten
manua puñal ukhaldika hiltzeko Errege, baldin haren adiskideak, edo haren suyet
fidelak entseyatzen baziren haren libratzerat.
Erregeren
egun hartan libratzea, egin ez zaiteken lan bat zen, ehun mila gizon zirenaz
geroz harmekin kurritzen, biltzarrearen manuz, Pariseko karriketan.
Yende
guzia harritua eta tristezian urthua egon zen egun hartan; magasinak edo
botigak hetsiak egon ziren, egun hartan, goizetik hasi eta arratseraino.
Karrosa
tristea heldu zenean Erreboluzioneko Plazara, hamar orenen ingurua zen.
Khen
arazi zakoten Erregeri bai koleta, bai xenila edo gaineko arropa.
Besoen
estekatzen abiatu zazkoten, eta lehenik Errege errefusatu zen humiliazione
hortarat, bainan laster sumetitzeko, bere kofesorrak adi arazi zazkonean hitz
hok: "Errege, uzten baduzu zure burua estekatzerat, Salbatzaile dibinoa
hortan ere imitatuko duzu bertze gauzetan bezala".
Gero
aitzinatu zen zenbait urhats plaza bethetzen zuten gizonen alderat, eraiten
zeyelarik goraki: "Hobenik gabe noha hiltzera; barkhatzen dut ene
etsaieri; agian ene odola ez da eroriko...... Santerren manuz, atabalek estali
zuten Erregeren botza...
Burua
ematera zohalarik, aphezak oihu egin zion: "San Luisen semea, iragan zaite
zerurat".
Hamar
orenak eta hogoi eta bi minuta ziren Erreboluzionearen krima handia konplitu
zenean. Krima horrek laztu zuen lehenik
Parise eta gero Frantzia guzia.
Charles
Sanson, burreua bera, egon zen, bizi zeno, orhoitzapen ikharagarri
horrekin. Urthe guziez, urtharrilaren
2lan, eman-arazten zuen meza bat Erregeren arimaren fagoretan, eta hura
entzuten, bere familia eta ahalde guziekin.
Hura
hil izan zenean 1805an, Henri Sanson haren semearen phartez, bethi meza emana
zen, eta gauza horrek iraun du 1839 artino.
Urthe
hartan akhabatu bide da Sansonen arraza.
9en
KAPITULUA
Erreginak behar zuen, Erregek bezala, burua ebakia
izan, gaixtaginen manuz. -Chaveau-Lagarde eta Tronçon-Ducoudray, haren bi
abokatek, alferretan zuten defendatu bere yuyen aitzinean. -Kurayerekin yuan
zen heriotzerat. -Hogoitxineko urhezkoen gostuz, aphez katoliko bat
presondegirat hel-arazi zuten Erreginaren hiltzerat preparatzeko. -Aphez hura
zen Morde Magnier, zoina, Erreboluzione ondoan, erretor izan baitzen Pariseko
eliza batean. -Madama Elisabeth ere igorria izan zen supliziorat mayatzaren
2lan, 1794an, bertze anhitz anderekin. -Luis XVIIna, Frantziako errege izan
behar zena, Simon zapetainak emeki-emeki hil arazi zuen, eta printzea yuan zen
zerurat ekhainaren San, 1795an.
Erregek
bezala, behar zuen Erreginak ere akhabatu bere bizia, burua ebakia izanez;
krima berri hori egin zuten, arte hartan atxikirik ama dohakabea bere haurrekin
presondegian.
Luis
XVIna asasinatu zutenean, erran dutan bezala, Maria Antoanetek hartu zituen
doluzko arropak eta berak aphaindu behar zituen urratzen edo zilhatzen
zazkonean.
Alde
batetik, berenaz azkarra edo fierra den, eta bertzetik hobenik ez duen arima
baten kuraye guzia erakhutsi zuen, nahiz hura alegia yuyatu behar egin zutenen
aitzinean, nahiz gillotinatzerat, orga tonberoan, eraman zuten orenean.
Bi
abokatek, Chaveau-Lagarde eta Tronion-Ducoudray deitzen zirenek, alferretan
zuten frogatu haren inozentzia, eta adi-arazi ez zuela beraz merezi hiltzea.
Erreginak
ez zuen nahi izan kofesatu yuramentua eginik zagoen Girard, aphez xizmatikoari;
bainan andere Fauchek igorri zakon presondegira, anhitz hogoxineko urhe pagatuz
haren zaintzalecri, Morde Magnier, yuramentua egin nahi izan ez zuena, eta
geroago, Frantziako Elizari bakea emana izan zenean, Pariseko eliza batean
erretor izan behar zena.
Madama Elisabeth yuan zen supliziorat handik bertze urthean, mayatzaren
2lan, 1794an, bertze anhitz andere handirekin.
Azken hauk gillotinatu baitzituzten lehenik, beren burua eman baino
lehen marraza izigarriaren azpian, agur handi bat egin zuten, orok, Madama
Elisabeth printzesaren aintzinean pasatzean.
Luis XVIIna izan behar zena, eman zuten Erreboluzioneko gizon munstroek,
Simon deitzen zen zapetain tzar eta tigrearen pareko zenaren eskuetan.
Errege bizi izan zeno, berak instruitu zuen bere seme printze ttipia;
hura hil eta, berriz diot, zapetain gaixto bat izan zen kargatua haren
altxatzeaz, edo hobeklago erraiteko haren hil arazteaz.
Ez da
tratamendu gaixtorik printze inozentak yasan ez zuenik.
Batean haur maitea lo zagolarik iratzar araziko zuen Simonek, erraiten zakolarik: “Yaiki hadi, otso umea...” Bertze aldi batez emanen zakon uhal batez, zapetainek zapeta belhaunaren gainean dakoten uhalaz...
Gizon
krudel harrek aurthikitzen zakon, burutik behera, larru phusken hezatzeko
aldean zakon untzia, bere ur zikhinarekin...
Printze
ttipi, aingerua bezain inozenta zena, bortxatua zen oraino kantatzerat batere
onak ez ziren kantu batzu.
Simonek
eta haren emazteak uzten ere zuten haur printzea orraztatu gabe eta
zikhinkerian. Ez da estonatzeko hola
laster haurra peritzen abiatu bazen.
Naski fitetzago akhaba zadin, eman zuten bere presondeglko zolan
aurkhltzen zen ganbera batean, non ez baitzuen ez airerik, ez argirik.
Han
zakoten zokho batean, bethi kasik bakharrik, ohe aski pobre eta sobera garbia
ez zen batean.
Haren
gaitza handitu eta sendatzeko esperantza guti uzten zuenean, deithu zuten
Desault mediku famatu bat, Luis XVIna bere tronuaren gainean zelarik, printze
ttipia ezagutu zuena.
Morde
Desault hasi zen anhitz dolurekin, estatu hartan ikhusten zuen printzea sendatu
nahiz; bainan bera hil zen supituki bezala, 51 urthetan, Yainkoak daki nola,
eta sei egunen buruan bakarrik, Ekhainaren 5an, 1795an, yuan zen Luis X-VIIna
zerurat.
10en
KAPITULUA
Denbora ikharagarri hartako zenbait martirez.
-Compiegnako 14 karmelitak. -Auverñiako 50 laborarisak. -Pariseko 45 legeko
gizonak. -Bertze 33 Tolosakoak. -Frantziako probintzia gehienek izan zituzten,
bakhotxak bere titanoa: Nantesen ikhusi zen Carrier; Bordelen, Talien; etc.
-Gerla zibila. -Lyon altxatzen da. -10.000 presuna han hil-arazten dituzte,
8.000 Toulonen. -Vendeako gizonek hartzen dituzte harmak; nola. -Zer harma, zer
gerla!! -Vendeenen buruzagiak. -Bretoniako gerlariak gabaz yokhatzen ziren.
-Vendeenen gerla ez zen izan briganten gerla, bainan bai yiganteena! -17 Gudu
handi edo bataila, 700 gudu ttipi. -75.000 Vendeenek ihardokitzen dute miliun
bat errepublikanoeri.
Denbora
ikharagarri hartako martir guzien aiphatzea, ezin eginezko lana laiteke:
zenbaitez naiz bakharrik mintzatuko.
Compiègne
deitzen den hirian, hartu zituzten preso hamalau Carmelita, eta kondenatu
buruaren galtzerat. Yainkoaren
zerbitzari serora heyek yuan ziren heriotzea errezebitu behar zuten tokirat,
edo gillotinarat, kantatzen zutelarik orok elgarrekin hetarik batek egin zuen
kantika bat, himno profano, Marseillesaren airean.
Auverñiako
berrogoi eta hamar laborarisa ere yuan ziren supliziorat, guziek zutelarik
kantatzen betan kantika bat frantsesez ongi ezagutua dena:
je mets ma confiance,
Vierge, en votre secours;
Servez-moi de défense,
Prenez soin de mes jours.
Kantua
flakatuz zohan, buruak pika arabera; bainan ez zen arras gelditu azken burua
ebaki zutenean baizik.
Parisen
berrogoi eta bost eta Frantzia Tolosan hogoi eta hamahirur gizonek[47],
hobenik gabe, berdin burua ebakia izan zuten.
Ez dugu
zeren hain urrun yuan orduko martiren miresteko: hurbilago, gure aldetan eta
gure eskual-herrietan beretan hatzemanen ditugu hetarik egiazki miragarriak
direnak[48]. Frantziako probinziarik gehienek izan
zituzten bere tirano krudelak, gurean Pinet izan zen bezala.
Bordelek
ukhan zuen burreotzat Talien, zoina ez baita oraino hiri hartan ahantzia.
Maignet,
Orange deitzen den hirian eta inguruetan, agertu zen egiazko odol ixurtzailea
nola Schneider, Alzazan, hura iduri.
Horiek oro baino gehiago eta afruskiago seinalatu zen Joseph Lebon,
Arras izena duen hirian eta auzoko herrietan.
Nantesen Carriek hil arazi zituen, batzuek diote hogoi eta bi mila,
bertze batzuek hogoi eta hamar mila, zoinen artean baitziren bost ehun haur
hamalau urthez pekoak.
Biktima
horiek oro imolatuak izan ziren edo itho araziz Loire deitzen den ibaya
handian, edo heyer burua ebakiz gillotinaz, edo hilez bertze nola nahi moldez.
Ordu da
mintza nadin orai, denbora hartako gerla zibiletan hil izan ziren mila eta mila
yende handi, xume, gizon, emazte eta haurrez berez.
Errege
Luis XVInak burua pikatua izan zuela hedatu zenean Frantzian, Frantses onhest
guziak harritu, laztu ziren, eta kurayosenek harmak hartu zituzten, gaixtaginer
bihurtzeko.
Frantziako
bigarren hiriak, Lyonek, eman zuen etsenplua, eta Toulonek egin zuen hark
bezala, altxatuz, hura ere, errepublikako munstroen kontra.
Pariseko
biltzarreak, igorri zituen bere menbroetarik bi hiri horietarat, zer nahi
poderez beztituak.
Lyonerat
yuan zirenetarik bat zen Couthon, paralitikoa, bainan denbora berean arima
gaixtoa eta krudela.
Bertzeak
ez zuen gehiago balio. Hura zen
Collot-d'Herbois, komediant ohi bat, zoina Lyondarrek hixtuka trufatu
baitzuten, teatrean, zenbait urthe lehenago.
Dekretua
eman zuen Pariseko biltzarreak Lyone izanen zela ezeztatua. Izendatu ditudan bi komisario horiek behar
zuten dekretua etsekutatu.
Erho
gaixto eta errabiatu heyek aurthiki arazi zituzten beraz lurrerat hogoi mila
etxe, handienetarik; gero, ikhusiz naski bertze guzien barreatzea ez zela hain
aise izanen, utzi zuten lan hasi hori eta eman ziren Lyondarrer krudelki
yatzartzen. Adin guzietako yendeak,
zaharrak eta gazteak, kondizione guzietakoak, handiak bezala ttipiak, eramanak
ziren hiriz kanporat, toki plano edo zelhai batetara. Han, milaka, kanoi mitraillaz lehenik, hiltzen zituzten eta gero
sabre kolpeka phuskatuz, xehatuz. Hamar
mila Lyondarrek hola galdu zuten bizia.
Toulonen
ere bertze zortzi mila presuna izan ziren hilak, kanoi tiroka edo itsasoan
ithoz. Gerla zibilaren harat hunatak
eta sarraskiak behar laitezke irakhurtu partikularzki Vendeenen eta Bretonen
orduko ixtorioan.
Batzuek
eta bertzeak bizi izan ziren erreboluzioneraino trankilki eta xinpleki, gure
erlisione sainduari yarraikiz, eta gutiz gehienak laborantzan ariz, bihotz onez
ikhusten zituztelarik herrietako aitoren-seme anhitzen nagusiak.
Gerla
hasi zenean, ez zuten ihiziko zenbait harma beltz eta zahar baizik. Askok ez zuten harmatzat, burdin sarde,
aihotz, gerren edo lantza herdoildurik baizik.
Huna nola yokhatzen ziren hobeagorik ukhaiteko.
Yohan
ziren bataila batetarat kofesaturik, Yesusen Bihotz Sakratuaren abitu gorria
ageri zutela papoan. Bere Erretorez
lagunduak ziren, hauyen benedizonearen ukhaiteko hastean.
Lehenbiziko
etsayen fusillada edo guzien tiroak, errezebituko zituzten lurrean etzanik,
zabal zabala, ez hilak, ez kolpatuak izaiteko.
Gero altxatuko ziren bat batean eta abiatuko, lasterka, kurayez,
lehoinen pare, errepublikanoen alderat.
Azken hok ihesari emaiten zuten, beren harmak aurthikiz fiteago
yuateko. Vendeenak yabetuko ziren harma
aurthikiez, eta geroztik heyentzat izanen ziren.
Kanoiyez
yabetzeko, berdin egiten zuten; kanoi hetarik famatuena izan da Maria-Yuana (Marie-Jeanne) izena zuena. Hau izan zen asko aldiz, batzuez eta bertzez, hartua eta gero
galdua.
Yustu
da hemen eman ditzadan Vendeenek, zituzten buruzagietarik zenbaiten bederen
izenak; hek dire Catelineau, de Charette, Stofflet, d´Elbée, Bonchamp, Laforêt,
d´Autichamp, de Lescure, Henri de Larochejaquelain eta Talmont printzea.
Buruzagi
horien pixka bat bederen ezagutarazteko, aski zaut izanen erraitea zer zioen
hetarik batek[49] bere
soldadoer:
“Aitzina
yohan baniz, segi nezazue; gibelerat ihes badut egiten, hilen nauzue; eta
hiltzen banute, nitaz mendeku egin behar duzue”.
Azkenik,
Talmont printzea preso hartu zutenean errepublikanoek eta ereman Laval deitzen
den hirirat, bere gazteluko bortha prinzipalaren aitzinerat, fierki zuen erran
bere etsayer: "Zuen kontra gudukatu naiz hirur hogoi eta zortzi aldiz, ene
Erregea zerbitzatu nahi bainuen. Orai yakinen dut hiltzen.
Burheoa, yakinzak, hik, hire lanaren egiten”.
Erreboluzioneko gizonek deitzen zuten Vendeenen gerla bandilen gerla;
bainan Napoleon handiak, gerla eta gerlariak ongi ezagutzen zituenak, bertzelako
phensamendurik zuen hartaz, adiarazten zuenean hura zela Yiganten gerla[50].
Enperadoreak arrazoin zuela aise da konprenditzeko, ikhusten dugunean
Vendeen heyek, bederatzi ehun (900) herri, handi eta ttipietarik, altxatu eta,
hartu zituztela 200 hiri, edo gerlako plaza; nola pharte hartu baitzuten
hamazazpi (17) gudu edo bataila handitan, eta zazpi ehun (700) ttipiagokoetan. 75.000
Vendeenek buru egiten zuten 300.000 tropako soldadoer eta 700.000 guardia
nazionalekoer.
11en
KAPITULUA
Erreboluzioneko gizonek, batzuek bertzeri yustizia
egin zuten, elgar igorriz gillotinarat. -Lehenik yuan ziren Girondis deitzen
zirenak (1793an). -Heyen azken orenak. -Gero bertze saihera baten aldia yin zen
1794an, martxoaren llan. -Deitzen ziren Clootz, Gobel, Chaumettel Hebert,
orotara dotzena bat. -Azken hunen ixtorioa hitz gutiz. -Danton, Camille
Desmoulins, Lacroix, Philipeaux eta bertzeak yuan ziren heriotzerat Aphirilaren
5an 1794an. -Robespierre hil zen, milaka eta milaka bertzeak hil arazi zituen
moldean. -Tonberoan zeramatelarik, emazte batek kolerarik handienean erran
zakon: "Habil, miserablea, ifernurat, ama guzien maledizionekin".
-Harekin hil ziren 66 hura iduriak. -Horiek gerthatu ziren uztailaren 27an
1794an.
Kapitulu
huntan ikhusiren dugu Erreboluzioneko munstroek yustizia batzuek bertzeri egin
zutela. Erran nahi dut, Yainkoaren
nahiz, edo Yainkoak utziz, elgar igorri zutela heriotzerat edo gillotinarat:
hori zuten preseski merezi, orok, mundu huntarik beretik.
Gizon
gaixto famatu heyek anhitz multzo edo bilkhuretan separatuak ziren, guziak
hatik elgarretara yuntatzen zirelarik, zenean kestíone phasarazteaz edo lege
tzar, edo dekretu inyustu bat.
Hori
gerthatu zen biltzarrea yokhatu zenean nahiz Erregeren, nahiz haren familiaren
kontra.
Multzo
hetan menbro gehienik zuena , zen Girondins deitzen zirenena. Yadanik tristeki seinalatu ziren Errege
kondenatuz heriotzerat.
Bazen
heyen artean thalendu handitako gizonik, hala nola Vergniaud; bainan zer balio
dute thalenduek, ez badute gizonek fedea?
Vergniaud
aiphatu dutan harrek erran zuen diskurs batean: "Erreboluzioneak iretsiren
ditu bere haurrak, lehenago Saturne, yainko falsoak, bere semeak iresten zituen
bezala". Erreboluzionea Girondins hetarik beretarik hasi behar zen obra horren egiten.
Errege
hil zuten Urtharrilaren 2lan, 1793an, eta handik ondoko mayatzaren 3lan, Girondins zirelakoak eman zituzten
preso, gutiz gehienak, edo eskapatu ahal ez zirenak. Gero, ondoko Urriaren 3lan, heyen buruak ebaki zituzten.
Aditu
zutenean bere hiltzeko arrasta, errana da zenbait kofesatu zirela, juramento
debekatua eginik zagoen aphez bati[51]
Hiltzeko orenean edozoin aphezi kofesa daiteke.
Bertze
batzuek, dio ixtorioak, egin zuten hiltzeko gau bezperan komedia bat, zointan
baitzuten erakusten Girondins heyen ifernurat yaustea.
Yuan
omen ziren oro supliziorat, kantatuz Marseillesa, eta oihu eginez: "Biba
Errepublika!".
Hobekiago
eginen zuten erraitea ixilik, agoniako othoitzak. 1794an Martxoaren llan,
bigarren saihera batetako gizonek eman zituzten beren buruak gillotinako
marrazari.
Hek
ziren Clootz, Prusianoa, Gobel, Hébert, Chaumette, etc., orotarat dotzena
bat. Azken bi hok ezagutuak ziren heyen
buruzagitzat.
Hébert
hura, gazterik yuan zen Pariserat, dudarik ez da goizdanik egiteko bere
aprendizkoak gaixtakerian.
Ohoin
filus bat zen egina Erreboluzionea yin orduko.
1792an,
Buruileko masakretan, pharte handia hartu zuen. Hitz batez, zertarat-nahi gaizkiren egiteko prest zen.
Bizkitartean Paristar tzarrek gogotik irakurtzen zuten haren berrikari
infamea.
Akhabatzean haren ixtorio tristea, erranen dut hil zela kurayerik gabe,
ezagutza bera galdu zuenaz geroz, edo zenaz trenpu xartu audientzietako
denboretan, eta burua estekatu zakoten baino lehen taula ikharagarriari marraza
eror aitzinean.
Chaumette, zapetain baten semea zen.
Haren aitak eman arazi ondoan eskola poxi bat, yuan zen itsasoz, haurra
zelarik, ez dakigu noraraino. Bakharrik ixtorioak du erakusten zapetain seme
mariñel hura, Parisen zela Erreboluzionea hastean, bertze asko, hura iduriak bezala.
Heyen artean behar zen seinalatu bere gaixtakeriez, eta Parisen egin
zutenean (bertze kapituluan erranen dut nola) besta bitzi, tzar, pagano, inpio
bat, Chaumette bide zen aphez handi; bainan ederkiegi pharatu ahal zen Pariseko
katedrale handian, eta ibili prosesionean, karriketan, Robespierreren gostuko.
Azken hunek ez baitzezakeen sofri nihork har zezan deus nagusi airerik
haren bistan, ororen buruzagi bera nahi zelakotz izan, Robespierrek, diot,
igorri zuen bere lagunekin, mundu huntarik bertzerat.
Dantonek,
zenbait egun berantxago, zorthe bera behar zuen izan, dotzena bat bere
adiskideekin, zoinak baitziren Camille Desmoulins, Lacroix, Philipeaux,
Westerman, etc., etc.
Danton,
hauyen guzien buruzagia, hogoi eta hamabi urthetako abokat bat zen, tailaz gora
zena, sorbaldez arras largoa, indar handitakoa, hitz batez, gizon arraila
alimale itsusi bat, alimalen beren gustu eta phendurekin eta hetako
krudelenetarik bezala zena. 1792an, Buruileko
masakretan, nihork ez zuen hark bezenbat pharte hartu. Yainkoaren aitzinean agertzean bazuen beraz
ihardesteko lau edo bost mila aphezpiku, aphez eta bertze gizon, hobenik
gabekoen biziaz. Danton yuan zen
gillotinari bere buruaren emaiterat, erranez laster heldu zela Robespierren
aldia.
Arrazoin zuen Dantonek.
Bizkitartean Robespierrek iraun zuen oraíno lau ilhabeteren ingurua.
Huna
hitz laburrez Robespierre, behar bada Erreboluzioneko gaixtaginik handienaren
ixtorioa. Arras izena duen hirian
sorthu eta han berean abokat egin zen.
Errana
izan da ukhan zuela bederen zerbait idea kapuxinen komentu batean
sartzeko. Duda daiteke egiazko
bokazionea izan othe zuen behinere; bainan gauza segura da, behin makhur
abiatuz geroztik, gaizkian urrun yuan zela.
Ahalgerik
gabe, edo sanfretik handienarekin,
erraiten zuen 1789an hamabost urthe baino gehiago zutenek behar zuketela bizia
galdu, Errepublika fondatzekotz, zeren bertzenaz nekhez maithatuko baltzuten
Frantziako ordena berria.
Erori
zenean bere lagunekin, Uztailaren 27an, 1794an, baziren bi gauza phentsatuak berriki
Parisen: gillotina bat kolpe bakhotx hogoi eta hamar bururen ebakitzekoa, eta
kanal bat hainbertze yenderen odola eramanen zuena ur handirat[52].
Robespierre
hil zen bertzeak milaka eta milaka hil-arazi zituen moldean. Yuan zen supliziorat bere mathela hezurra
dilingan, batzuen arabera berak hautsirik pistolet kolpe batez; bertzek
diotenaz, Meda yandarmak hola kolpaturik.
Orogatik ere, tonberoan zeramatelarik, emazte batek, kolerarik
handienean oihu egin zakon eta erran bekhoz bekho: "Habil, habil, miserablea,
hiltzerat, mila aldiz merezltu dukan bezala, eta yauts hadi ifernurat, ama
guzien maledizionekin".
Robespierrekin
hil ziren, gisa berean, hirur hogoi eta sei, hura iduri zutenak.
Gorago
erran dut, eta orai ene irakurtzailek ikhusten dute, Yainkoaren yustiziak
hatzeman zituela mundu huntarik beretik Erreboluzioneko gaixtaginak.
Zonbaitek
akhabatu zuten bizia beren eskutik[53].
Lau edo bostek, ez ukhanez ez kanibetik ez pistoletik, sarthu zuten, bat
bertzearen ondotik, haixtur pare bat bihotzean.
Marat itsusia,
hil zuen bere mainhuan, puñal ukhaldi batez, neskatxa batek[54]
... Pethion, ihes zabilarik , goseak naski hil arazi zuen. Haren gorphutza hatzemana izan zen oihan
zilho batean, erdia yana, otsoez edo azeriez, etc., etc.
12en
KAPITULUA
Erreboluzioneko gizonek, erran nahi baita yuduek
eta framazonek, gure Erlisione saindua persekutatuz gisa guzietarat, erakutsi
zuten zer herra duten Jesus-Kristo Yaunaren eta Giristinotasunarendako.
-Katedraletako eta elizetako sainduen imayak hautsi zituzten. -Elizak berak
hetsi, eta hetsirik atxiki hamar urthez hurbil. -Elizaren onthasunez yabetu
ziren bederen 4 miliarrez. -Monasterio eta komentu guziak hartu zituzten.
-Heyen habitantak izan ziren hilak, preso emanak, desterratuak. -Egiazko
Yainkoaren plazan Frantzesek adoratu zituzten Yainkosa triste batzu. -Pio Vlna
83 urthetako Aita saindua, ekharri zuten Erromatik eta hil arazi Valencen.
-Fier ziren inpioak Frantzian ehortzi zutela azken Aita saindua...
Ordu da
ikhus dezagun zer moldetan izan den tratatua gure Erlisione saindua anhitz
aldiz aiphatu ditugun Erreboluzioneko gizon gaixtoez.
Molde
hortan da ageri preseski hobekienik yuduen eta framazonen herra Yesus-Kristo
Yaunaren eta giristinotasunaren alderat.
Aphezpikuak
eta aphezak zituzten hil, kasatu, desterratzerat bortxatu, Espainiarat,
Angletarrerat, Suisarat, Italiarat eta Ameriketaraino.
Frantziako
katedraletan eta elizetan hautsi, phorroskatu zituzten, errabiarekin, Ama
Biryinaren eta Sainduen imayak, bai eta, su emanez, erre, zurezkoak
zirenak. Katedrale heyek, elizak eta
kapera guziak hetsi zituzten, eta hetsiak atxiki hamar bat urthez.
Hirur
mila monasterio, handi eta ttipi, bai eta bertze fraiden eta seroren komentuak
zituzten hustu, eta heyen habitantek izan zuten aphez fidelen zorthe bera, erran
nahi dut, heriotzea, presondegia, desterrua.
Bertze
nonbait errana izan den bezala, Elizaren lau miliarren onthasunez yabetu zen Erreboluzionea, bai eta zortzi
ehun milionen zilharreriaz.
Beraz
Frantziatik khendua izan zen Erlisionea; bainan ez uroski Frantsesen
bihotzetarik.
Alferretan
entseatu ziren egiazko Yainkoaren orde, edo haren plazan, adoraraztea kreatura
hits batzu, erranez hek zirela errepresentatzen zutenak gizonaren arrazoina,
heyen arabera bakharrik adoratu behar laiteken dibinitatea.
Orduko
Frantsesek net ongi konprenditu zuten ez dezakela gizonak adora bere burua, edo
bere arrazoina; hori laitekela krima bat ikharagarria, Idolatria deitzen dena.
Ez da
aise erraitea nola, konparazione Parisen, eta hango katedrale handian, ahuspez
emanik orduko biltzarrean ziren gizon guziak[55]
adoratu zuten komediantsa eta dantzarisa bat[56].
Hura
ezarri zuten Tabernakle sakratua baino gorago, xuriz bezti, kapa blu arin
batekin, zango has eta, motho edo bonet gorri bat buruan...
Ez dugu
zeren estona yakiteaz holako itsuskeria eta infamekeriak ikhusten zirela
Parisen.
Nihauri
erraiten zautan, orai duela hogoi eta hamabost urtheren ingurua, emazte
Eskualdun, bere buruko xuria beheiti zabilan batek:
"Yauna,
ni hemen ene saskia aitzinean ikhusten nauzuna, ibili naiz, Erreboluzioneko
denboran, Besta-Berriz bezala aphaindua, edo xuriz bezti, gure herriko
Yainkosaren ondotik. Gure Yainkosa hura
holako etxeko alaba zen......
Ez
dezagun hatik uste izan Eskualduntsa guziak gisa hortan ibili zirela idola
bizi baten laguntzen.
Preseski
aiphatzen dudan Yainkosa haren lehenbiziko auzoan baziren bi edo hirur ahizpa,
zoinek baitzioten gora gora eta fermuki:
"Bihotza
errayekin[57] daukute
bulharretarik atheratuko, gure fedea arnegaturen dugun baino lehen".
Frantziaren
buruan ziren orduko framazonek eta fede gabeko gizonek uste zuten behin
bethikotz khendu zutela gure herritik Erlisionea, eta gisa berean khentzeko
mudu guzitik, aski puxant zirelakotz memento hartan Europan, ekharri zuten (ez
dut erraiten yin arazi) lau hogoi eta hirur urthetako Aita-Saindu bat, Valence
deitzen den hiri batetarat, eta han, egun guziez kontrariatuz eta laidostatuz,
laster hil-arazi zuten Aita Saindu hura.
Hemen yustu da erran dezadan Frantsesek izan zutela Pio VIen alderat amodio eta errespetu gehiago, heyen orduko buruzagiek, Aita-Saindu beraren alderat erakutsi zuten baino malezia beltz, herra eta aiherkunde.
Frantzian
sarthu zenean Pio VIna, Valencerat heltzeko behar izan zuen zenbait tokitako
ostatuetan gelditu; bada han, neskato gisa beztiturik eta turxoina aitzinean,
Frantziako Madamarik handienek humilki eta gogotik Aita-Saindua zerbitzatu
zuten.
Erran
dutan bezala, Pio VIna hil izan zen Frantzian, Agorrilaren 29an, 1799an, lau
hogoi eta hirur urthe eta 8 ilhabete eta bi egun zituelarik.
Erreboluzioneko
oraino bizi ziren gizonak kontent eta alegera pharatu ziren, erranez Frantzian
ehortzi zutela azken Aita-Saindua.
Gizon
dohakabe hek ez zakiten edo ez zuten uste, Pio VIen ondotik izanen zirela Pio
VIIna, Leon XIIna, Pio VIIIna, Gregorio XVIna, eta orai uroski dugun Leon
XIIIna.
len
KAPITULUA
Bigarren errepublika, 1848koa, izan zen mentsa edo
erhoska. -Sorthu zen Otsailaren 24an. -Yende on guziak lotsatu ziren. -Errege
Angletarrerat yuan zen, eta han hil. -Asko Frantzesek, erregerik ez zela
Frantzian yakin zutenean, uste izan zuten berak errege zirela. -Hetarik
anhitzak elgarretarat biltzen ziren. -Biltzarre hek deitzen ziren klubak. -Denbora hartako Frantsesik gehienek iduri zuten burua galdua
zutela. -Akize eta Baionaren artean Morde Segalaz, bai eta bi Aita-seme
Eskualdun. -Pariseko Erretor batek, bere ganberako leihotik egiten ditu exorcisme deitzen diren othoitz batzuk itzuliz ikhusten zituen gizonen alderat.
Orai
artean erran dut eta frogatu zer gaixtagintsa izan zen lehenbiziko
errepublika. Berdin aise izanen zaut
cre frogatzea bigarrena, 1848koa, izan zela egiazki mentsa edo erhoska.
Nehor
ez zen estonatu lastersko bere burua xahutu bazuen. Lau urthe eta erdi eta hamahirur egun zituelarik, hil ahal zen,
bizkar hezurra hautsia izanik.
Sorthu zen, yende xahar guziak ongi orhoit gare, Otsailaren 24an,
1848an. Biharamunean telegrafa
zaharrek (telegrafa berririk ez zen oraino),
hedatu zuten herri handia,
Frantzia guzian, azken probintzietaraino. Preseski haize hegoz zen egun hartan. Zerua goibel zagon, zeren ekhia lanhoek
ardura kukutzen baitzuten.
Yende
on guziak lotsatu, harritu eta sesitu ziren yakin zutenean Errege kasatu zutela
Parisetik, eta bortxatu yoaterat kabriolet baten barnean, zamar batez estalia,
itsas hegiraraino handik Angleterrarat phasatzeko. Errege hura Luis-Filipe zen.
Yainkoak bere lorian daukala!!! Izan zuen Angletarren
heriotzerat ongi preparatzeko denbora, era segurki prepario haren beharra
bazuen.
Bai errege hura halaxe hulaxekoa zen; hargatik, gizon seriosek, zen
bezala atxikiko zuten. Kanailak ziren bakharrik bozkariatu haren yuateaz. Bethi hola gerthatzen da: deusik galtzeko ez
duenari lakhet zaio buruzagiz eta gobernamenduz khanbiatzea.
Zer diot? Erregerik
gehiago ez zela Frantzian ikhusi zutenek, uste izan zuten berak
errege zirela, era beraz bakhotxa deithua
zela bere gisan Frantziaren gobernatzerat. Gauza ederra laiteke
orok mana eta nehork ez
obedí. Hori
zen bizkitartean askok orduan phentsatzen zutena.
Arrats guziez biltzen ziren elgarretarat,
betarik zenbait politikaz mintzatzeko, eta aise da asmatzeko zer
gizonak ahal zíren, klub deítzen zituzten biltzarre hetako marxant ttipi,
zapetain, hargin, masturi, arotz, peontzan ari zirenak eta bertzeak.
Ni denbora hartan nindagon tokian, gau batez, klubista gizon bat xutitu
zen bertzen erdian, zioelarik: "Yaunak, ene arabera, Errepublikak behar
ditu, ahal bezain laster, erorarazi berrogoi mila Frantsesen
buruak".
Berehala
bertze bat altxatzen da, dioelarik hark are: "Ni ere sendimendu hortako
naiz, kondizionekin berrogoi mila buru hetarik lehen lehenik eroriko dena
izanen dela Yauntto horren berarena...".
Hitz hauk aditzearekin, bravo zuten orok oihu egin, eta irri farra, esku
zafla frango eta frango izan zen klub guzian...
Berrogoi mila buru galdatzailea, beldurrez naski berea gau hartan gal
zezan, zalhu itzali zen, nehori erran gabe: "Yainkoak digutzila gau
on".
Ez xoilki gabaz, bainan egunaz aditzen eta ikhusten ziren bigarren
errepublika hunen erhokeriak.
1848an
Urriaren hastean, kausitzen nintzan, Akizeren eta Baionaren artean, Adour
deitzen den ibaya handiaren erdian, bapurrak zabilan xalupa handiaren
barnean. Han bazen anhitz gizon eta
emazte; bainan, kasik orok, hain iduri zuten zentzua galdua zutela, non erran
bainakon ene aldeko lagunari: “Hau da gauza espanta eta tristegarria, erran
lezakete Frantsesik gehienak burutik yuanak direla...”
“Hala
da”, zautan ihardetsi ene lagun Yaunak; “bainan horra Morde Segalaz, Donapaleun
kolesioko superiora, aphez saindu, sabant eta errespetagarria. Ikhus zazu nola
dagon belhauniko, guzien bistan, ahalgerik gabe, bere ofizioaren erraiten”.
"Beha
zazu oraino Aita-Seme, bi Eskualdun aberats horier. Egun guziez mezaren entzuteko usaya baitute, eta egun hori egin
ez dezaketelakotz, irakhurtu dituzte mezako othoitzak, eskuaraz, eta orai ari
dire arrosarioaren erraiten".
Ongi
eginen dute bere othoitzen erraitea, Frantses guzientzat, errepublikak bere
erhokeriaz khotsa ez ditzan, sukhardunek izurritea edo hezkabea dutenek, heyer
hurbiltzen direnak khotsatzen dituzten bezala.
Bigarren
errepublikako erhokeriak ageri ziren partikularzki, aditzen gintuenean gizon
gazteak bidetan egunaz, eta karrlketan gabaz oihu patarrakaz, khantatzen:
"Harmak har ditzagun":
Aux armes, citoyens! etc.
Aldi
batez Pariseko erretor batek aditu zuen khantu hori (la Marsellaise) eta
anhitz arrabots; behatu zuen bere ganberako leihotik, haren etxe aitzinean zen
plaza batetarat. Han, ikhusiz Parisiano
multzo handi bat, yo harat, yo hunat zabiltzala; eta zutela iduri gure
mendietan airean ikhusten ditugun belatxer edo letsuner, ongi nahasiak,
karrankaz daudenean Erretor horrek erran zuen bere buruari, dudarik gabe anhitz
mila debruz poseituak zirela Parisiano hek.
Beraz,
soinean eman zuen bere superliza, hartu estola, ideki liburua Rituala eta
aurthiki hisopaz, plazako alderat, ur benedikatua. Parisiano hek apazegatu bide ziren.
2en
KAPITULUA
Libertateko Arbola gure herrikoa nola landatu zuten.
-Non, nor eta nola izan ziren haren bilha. -Muthil gaztetarik zenbaitek egin
zuten zortzi pia barna zuen zilhoa. -Arbola ekharri zutenean, karrika zen
hustu, bortha eta leihoak zituzten laster hetsi. -Landatu baino lehen,
zuharraren puntan ezarri zuten bandera trikolora. -Biharamunean, igandea
baitzen, Yaun Erretorak benedikatu zuen arbola. -Egin ere zuen prediku bat.
-Zer predikua. -Gure Aitabitxi zenaren erreprotxuak Yaun Erretorari, zertako ez
zuen madarikatu Errepublika eta haren sinbola. -Yaun Erretoraren errepostua.
Irakurtzale
maitea, 1848ko errepublikaren orhoitzapenik pullitena zaut: Libertateko arbolaren landatzearena...
Huna gure herrikoaren ixtorioa.
Ebiakoitz batez, ilhuntzean, bildu ziren elgarretarat, berrogol bat
muthil gazte azkar eta aski fanfarronetarik, eta hartu zuten xedea gau hartan
berean landatzeko Libertatearen
arbola.
Hetarik
zenbait aizkorekin ziren, etxeko yaun batek hitzeman zaioten zuhar edo zur xuri
ondo baten phikatzeko.
Bertze
zonbaitek bazituzten pudak, zuharraren adarren ebakitzeko. Hamar batek zauzkaten eskuetan phikotxak,
aitzurrak, phalak, zuharra errezebitu behar zuen zilhoaren egiteko.
Azken
hok hasi ziren berehala lanean, zortzi pia barna lurraren zilhatzeko, erranez
zur xuriaren tokia prest izanen zela segur hura heyen bertze lagunek ekharri
orduko. Ekharzaleak, andana handian,
abiatu ziren, bere aldetik, mendiari gora, sokekin, khordekin, bilhurrekin,
arbolaren, hura amarraturik, bizkarrez ekhartzeko. Zenbaitek zioten estekatuko zutela beren zinta gorriez.
Gau
hartan izpiritu guziak xoratuak ziren, eta buruak airean; phentsatuz zer behar
othe zen ikhusi, nehork ez zuen oherat yuateko gutiziarik.
Emazteak
ari ziren iruten, oraino baitzen moda, heyentzat lan hortan artzeko. Egun
beldur dira goizegi beren bulharrak xukha: horra zertako ez den gehiago etxetan
ez khilurik, ez ardatzik, ez kotxearik.
Bizkitartean
denbora yohan zen. Bederatzi orenak,
bederatziak eta erdiak yoak ziren.
Nehor ez deus ez zen ageri, eta nola aski hotz ari baitzen, yende guziak
suphazterrean zauden. Hamar orenak
yoiteko hinkan, hor aditzen dire, bat batean, lehenik irhintzinak, gero
hixtuak, bai eta oihu eta khantu, eta azkenik deus, ixiltasunik handiena berriz
hasi zen.
Su
ondoa utzirik eman ziren batzu borthetan, bertzea, leihoetan; bainan laster
behar izan zuten sarthu barnean, ezen gure muthil gaztek phentsatuz izanen
zirela kurios batzu beren sudurrak atheratuko zituztenak, hartu zituzten izari
batzu, ezin gehiago onak, heyen kukuarazteko, nahi bazuten eta ez bazuten.
Bai, muthiko hetarik bost edo seyek, papoa eta sakelak harriz betherik, abiatu ziren aurthikitzen, firrindikan karri kari behara, bai eta pin, pan, borthetarat eta leihoetarat. Laster, laster karrika hustu zen, bai eta bortha leihoak zerratu zituzten!!
Holaxe
heldu zen, zuhar edo zur xuri luzea, xutik eman behar zuten tokirat.
Punta
puntan ezarri zakoten, arbola baliosari,
bandera trikolora, edo hirur koloretakoa, xuri, gorri eta blu.
Lan
eder hori egin orduko, gure muthil gazteak ziren unhatuak, hiratuak, ethenduak;
guziz hetarik kharreatzaileak ziren gorri-gorria eginak eta izerdi uharretan.
Azken
hok pleini ziren hezurrak zituztela minberatuak, nahiz eman zuten bere
sorbalden gainean batzuek boneta, bertzek marapulisa. Orok, edatearen beharra
bazuten, eta zenbait afaitekoak ere baitziren, ostatuan gogotik sarthu
ziren. Gauerdi zen hurbil hek handik
athera eta beren etxetarat yuan orduko.
Biharamunean,
igandea baitzen, erran dudan bezala, yaun Erretora komitatu zuten, bezperak
ondoan, arbola landatuaren benedikatzerat.
Beraz
lau orenetako irian, gure elizatik atherarik yende oste handi bat, yuan zen
plazarat, arbola errespetagarriaren inguruetan. Yaun Erretora ethorri zen, bi bikarioak bere sahetsetan, estola
bat ederrarekin, lehenagoko bonet tuturrutuya buruan; uroski haizerik ez
baitzen!
Gure
herriko aphez zaharrak ere yin ziren serioski eta debozione handirekin. Ez naiz orhoit khantorek zer khantu adi
arazten zuten. Uste dut Veni Creator eman zuten , zeren errepublika berriak baitzuen egiazki-zeruko argien
beharra.
Yaun
Erretorari galdegin zakoten goizian prediku bat zirkonstantziakoa.
Grazia
onez hitzeman zuen mintzatuko zela, eta igan zen hortakotz, mahi aphaltto baten
gainerat, nondik aise ikhus baitzetzazken yende guziak, eta heyek ere hura aise
adi baitzezaketen.
Ez
dakit hasi zen ala Testament zaharretik ala Testament berritik. Nik ongi dakitana da haren predikuak ez
zuela ez bururik ez zangorik, edo muthurrik ez buztanik. Ondoko egunetan, bera irriz zagon orduan
erran zituen gauzez.
Predikuaren
ondotik, izan zen arbola benedikatua; haren alderako pharterat itzuliz zuen
segurik hustu hisopa yaun Erretorak eta erran: Benedictio tibi in nomine,
etc. Arrats hartan berean, yin
baitzen yaun Erretora gure etxerat, aitabitxi zenak, samur samurra, erran zakon
lan ederra eginik zagola; benedikatzeko orde errepublika, edo haren sinbola
bitzia, hobekiago eginen zuela biak madarikatu balitu.
"Ixo,
ixo, Laurentx", zuen ihardetsi yaun Erretorak, "ez dakizu naski
aphezek ez dakitela yenden eta gauzen benedikatzen baizen; ez dutela hek
sekulan nihor ez deus madarikatzen.
Bainan zaude deskantsuz, etxeko yauna: errepublika erhoki, edo gaixtoki
pharatzen bada Yainkoak berak segur du madarikatuko zerutik ......
3en
KAPITULUA
Libertateko Arbolaren ixtorioa, landatua izan eta ondoko egunetan.-Nor
ziren gure herriko ihiztariak. -Marxoko egun batez yuaten dira egunguziko
ihizirat. -Heyen xakhurrek zer egiten duten Arbola maiteari, bai etabertze
xakhur suerte guziek. -Medikuaren Madamaren karlina. -Katixa bis-kotx
tratulariak eta Marie-Maite okhintsak zer solas dabilaten xakhur
hetaz.-Marie-Maitek erran bezala Katixari, Arbola eihartu zen, bai Errepublika
ere hil zen.
Orai
behar dut khondatu, hirurgarren kapitulu huntan, zer gerthatu zen ondoko
egunetan aiphatu arbolaz kestione.Gure herriko yaun Yuyeak, yaun Uxerrak eta
yaun Notariak biziki maite zuten ihizirat yuatea, guziz elhurra edo horma izana
gatik, uririk egiten ez zuen neguko egunetan, nola primaderako eta larrazkeneko
denbora ezti edo epheletan.
Beraz,
Marxoaren hastean, libertateko arbola landatu eta lastersko, deliberatu zuten
yuateko biharamunean oihanez oihan, otharrez othar, egun guziko.
Bakhotxak bazuen bere ihiziko zakhurra.
Zer diot? Yaun Notariak berak
bazituen hetarik hirur, arras onak, abilak, famatuak. Goizean goizik, edo argiko, atheratzen dira plazarat gure hirur
ihiztariak bai eta heyen bost xakhurrak.
Alimaletto
hauyek behatzen dute arbola libertatekoari, estonatuak balira bezala haren han
ikhusteaz. Badabiltza haren ondoan
inguru inguru, hau, hau, hau, hau, egiten dutela, eta gero azkenean,
bostek, bat bestearen ondotik, gibeleko zango bat altxaturik, hor ongi
ihiztatzen dautzute Arbola preziagarria!!
Hirur yaunak, heyer beha irriz egonik, eman ziren bidean mendiko
alderat. Hetarik batek hixtu bat
adi-arazi eta, bost xakhurrak ere abiatu ziren bere nagusien ondotik.
Bestia maite hek behar zuten ibili, egun guzia, zalhuki, erbi loak
hartuen iratzartzen, heyen lasterkatzen eta ahal bazuten lephotik har eta
ithotzen.
Ez dakit egun hartan ihztariek ekharri othe zuten igorri zituzten
perdiunen eta bolboraren balioa.
Zenbait aldiz sartzen ziren ihizitik deskartzelak betherik, eta zenbait
aldiz hutsik, noiz nola.
Aiphatu xakhur ihizikoez kanpo, heyen lan bera ere zeremonia berekin egiten
zuten Libertateko arbolaron kontra gure herriko etxe-xakhur, artzain xakhur
hora handi, xakhur alano eta xakhur xarlango guziek.
Merezi
du partikularrean izenda dezadan Morde Medikuaren Madamaren karlina, erdi belx
eta erdi gorria. Madama, presuna arras
debota, yohan zen egun guziez zortzi orenetako mezaren entzuterat, bere karlina
zuela ondotik; bainan, plazarat heltzean, hunek utziko zuen bere etxeko-andrea
yuatea
bakharrik;
egiten zuen behako bat, urrundanik, zur xuri banderadunari, gero hurbilduko zen
ihausika, eta ihiztatuko zuen hura, bere arrazako guziek bezala. Azkenik lurra usaindatuko zuen, busti zuen
tokian, eta yoanen zen til, til, til, til elizarat, Madamaren kaderaren ondoan
lo egiteko, Madamak bere arrosarioa akhabatu artino.
Gauza horiek
oro ikhusten zituzten, egun guzia plazan zauden Katixa, biskotxa saltzaileak,
eta Marie-Maite okhintsak. Ortzegun
batez, orhoit naiz nola lehenak erran zakon bigarrenari: "Marie-Maite,
zur-xuri hau arras idortua balitz ere, berriz phitz litake, hoin ongi eta hoin
ardura ihiztatua izanez".
"Zer dioxu Katixa, zer dioxu!" dako ihardesten okhintsak. "Xakhur handi eta ttipi demonio horiek
eihararaziko dixie, ez bada yadanik idortua; bai eta errorik egin badu, apho
bisaia!; erro hek erreak izanen ditutxu".
"Egonen gare beha, Marie-Maite... "Bai,
Katixa, egonen gituxu beha, eta bizi denak ikhusiko dixi".
Beraz egon ziren beha: Martxoa, Aphirila, Mayatza eta Ekhaina igan ziren
arbolak ez ardaxka bat, ez hosto bat egin gabe. Uztailean ageri zen net idortua zela. Zuhar hura zen beraz bigarren errepublikaren sinbola egiazkoa, ez
zuenaz geroz errepublika hark anhitz denboraren bizirik.
ERDIA IRRI EGINGARRIA ETA
ERDIA SERIOSA
len
KAPITULUA
Léon Gambetta izan da anhitz Errepublikanoentzat
idola bitxi bat, aski luzaz. -Zer zen, nola bizi zen, azkenean nola hil zuen
ematzar batek. -Gambetta lodiaren kozinerrak bazuen urthean hamar mila libera.
-Holako gizona izan da glorifikatua hil ondoan. -Bayonan, Miarritzen eta
Donibane Lohizunen emaiten dute karrika batzueri Gambettaren izena, karrika
hetan bada urrin bat: Gambetta urrina da hura. -Boulanger, bertze asko
Frantsesen idola. -Boulanger yenerala, deusez yeneral, etc.
Orai
duela hogoi urthe, eta geroztik, Frantzian, errepublikaren pharteko direnak
mintzo ziren, egun oroz, ahoa bethez, heyen arabera gizon handi batez. Hura zen Léon Gambetta, abokata bere
profesiones, eta, errana izan den bezala, Yudu arrazatik bere ethorkiaz.
Nihork
ez dezake ukha thalendu handiak zituela; bainan usaiarik tristena egiten zuenaz
geroz thalendu hetaz, gure erlisione sainduari errabiarekin yatzarriz, bizi
infame bat eremanez, Frantsesek ez balute zentzuttoa gáldu, ez zuten gizon hits
hartarik eginen, bitxiki, anhitz urthez, beren idola handia.
Ihautirian
zeri gizenduak hiltzen ditugu nabala marraza
emanez lephora. Ez zuen hala hil
behar Gambetta lodiak;
bainan
harekin gaizki bizi zen emakume tzarrak tiro bat tiratu omen zakon triparat,
pistolet batez, eta hola ukhan zuen Gambettak heriotzeko kolpea. Tripa hura ongi bethetzen ahal zuen eta
mainatzen, Gambettak; bere kozinera, Trompette deitzen zena, pagatzen zuenaz
geroz urthean hamar mila libera!!!
Holako
gizona izan da glorifikatua errepublikanoez, bizi zelarik eta hil ondoan.
Gambetta,
erran dugun moldean yuan zenean mundu huntarik bertzerat, eta bere Yuyearen
aitzinerat, hedatu zen berri hori Frantziako lau kantoinetarat. Eskual-Herri aldean berean, nahiz gizon ez
handi, bainan triste haren izena mende eta mendetan kontserbatu, Bayonan,
Miarritzen, eta Donibane Lohizunen, khendurik karrika batzueri beren aspaldiko
izenak, berriz bathaiatu zituzten deithuz karrika Gambetta, Rue Gambetta.
Ala
fede! zer zoriona eta zer ohorea ez da hirur hiri horientzat, ukhaitea bakhotxak
karrika bat izen glorios horrekin!!! Maiz yohan naiz Bayonarat; zenbait aldiz Miarritzerat, bakhan
Donibanerat. Bada karrika hetarik
igaitean, iduritzen zaut ene soineko arropa guzietarik atheratzen dela ez dakit
zer bafada, nola duda baitut uste gabe sarthu othe ditudan ene oinetakoak
zenbait salsetan!!
Ostalertsari galdetzen diot eskubila bat eta fite naiz ohartzen karrika
hetako erhautsak berak baduela Gambetta urrin bat. Urrin hura da preseski nik hemen izendatuko ez dudan
gauza baten berarena. Karrika hetarik
igaitean, bakhotxak bere sudurra tapa dezala!!
Huna gure errepublika hunen bertze haurkeria bat: Mila zortzi ehun eta lau hogoi eta bederatzian, anhitz Frantses ibili dira bertze idola baten ondotik. Hura zen Boulanger yenerala. Bakharrik ditut erranen hartaz bi gauza. Lehena, yenerala hedoietan gora aixatu dutenek, hura iduri dutela. Bigarrena, deusez giristino dena, dela ere izanen deusez gizon eta aiseago deusez yeneral.
Karta
yoko batean badire erregeak. Ez dut
uste hatik baden, ez karta españoletan, ez karta frantsesetan yeneralik. Balitz ere, nork nahi luke izan kartetako
yeneral baten pare? Gizagaixo Boulanger
yenerala! ezar bezate karta yoko batean, han ongi izanen da!!! Banuke oraino mila gauza irri egingarri
khondatzeko gure errepublika pullitaren gainean; bainan lehen kapitulu hau aski
luzea da.
2en
KAPITULUA
Hirurgarren errepublika hunen imixilkeria agertu
da guziz 1889ko elekizionetan. -Bozkatzeko aitzinean, gerla zibila ikhusi da
herrietan eta etxetan beretan. -Botzen emaiteko egunean, zer egin duten
ostalerrek eta ostalersek. -Gure herrian Peyo, bi litrako botoila eskuan.
-Mariño, haren emazteak, kafea agiten du bertz handian. -Elektorrak asetzen dire arnoz, aguardintez, kafez. -Badohatzi gero botzen emaiterat,
balantzan, gorri gorria, su phindarrak aurthikitzeko phonduan. -Hori othe da
errepublikano izatea?
Gure
hirurgarren errepublika hunen imizilkeria agertu da oraino 1889an izan diren
elekzionetan. Nahi
naiz mintzatu gure herrian ikhusi diren gauzez.
Beraz, bozkatzeko aitzinean, anhitz egunez, zoinetan izan baita kasik
gerla gorria herririk ttipienetan, bai eta etxetan beretan, aitak semen kontra,
semeak aiten kontra, xuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauk xurien kontra
ikhusi dire.
Beraz orduan ostalerrak eta ostalerrak arnoa nahi zutener turrustan zuten emaiten,
baldin hitzemaiten bazuten halakoarentzat bozkatuko zutela.
Iduri zaut oraino ikhusten dudala gure herriko Peyo, bere xano beltxa
buruan, bi pintako botoila bat eskuan, erraiten:
“To, edan zak, Piarres... Har zak arno kolpe bat,
Manex; ase hadi, Bettirl... On dakikala, Istebe...”
Eta Mariño, Peyoren emaztea, bere besoetako mahongak altxaturik
ukondoetaraino, turxon urdin bat aitzinean, halakoa aferatua zen kafearen
egiten, ez bertz hori ttipian, bainan bai bi giderretako bertz gorri handian.
Gero ikhusiko zinituzten, bakhotxak bere gostu, zonbait gizon arnoa edan
eta edan; bertze batzu aguardintez baso, ez ttipiak, bainan handiak ongi bethe
eta gero heyen iresten, berrogoyen tripak! hek zintzurretik behera igortzen;
bai eta bertze anhitz, arnoa eta aguardinta bano kafea lakhetago zakotela, lau,
bost, zazpi, bederatzi kafe prisetaraino hartzen, naski hertzeak beltz-beltza
egin arteraino!!!
Ostatutik yohan ziren, gure herriko gizonak, bere arno hatsa hedatzen
zutela bidean. Zenbait zohazin arrailak
balantzan; bertze batzu khaldan kasik su phindarrak atheratzen zeztela sudur
puntatik eta begitarte guzitik.
Orai erran zadazu, irakhurtzale maitea, hori dea bada bozkatzea? hori
dea errepublikano izatea? hori dea Frantses izatea? hori dea guziz Eskualdun
izatea?
Phu!... phu!... phu!... Orhoitzen nizanean gauza horietaz guzietaz,
oraino iduri zaut zango puntetarik goitikak aurthiki behar ditudala.
Funtsean dela manera, ikhusi dugu egungo yuduen eta framazonen debru
errepublika hunek iduri duela baratzeko xenila batzu, zoinek zikhintzen eta
gastatzen baitituzte hunkitzen dituzten aza hosto eta bertze gauza guziak.
Eta
Errepublikaz denaz bezenbatean, nik diot ez direla segurki, ontsa urrun da,
errepublikano guziak ohoinak, faltsuzakhurrak; bainan diot gizon ohoin,
traidore, bandil eta edale guziek erraiten dutela errepublikanoak direla.
Gauza
segurra da errepublikanorik hoberenak direla fruitu itxuraz eder, bainan harrak
yoak direnen pare.
Egiaz
errepublikano bat da, askotan, kanpoz gizon konplia; bainan ongi etsaminatzen
bada, bere hitzetan da guti sinhetsgarria, bere agintzetan guti leyala;
bertzerenaren hartzeko maiz prest dena, bai eta bertze holako frango estakuru
handi eta ttipi dituena.
3en
KAPITULUA
Hirurgarren errepublika hau ergela baino da
gaixtoagoa. -Fedearekin nahi dauku khendu zentzua. -Konparazione, mila gazetek
erran dute, elekzionetako denboran, aphezek egon behar dutela beren elizetan
edo sakristian. -Ez da gauza hori bezala errana izan errienteri, egon ditela,
hek ere, bere eskoletan... -Egungo egunean yuduek eta Framazonek dabilate
Frantzia. -Hek dituzte egin eta phasarazi legerik itsusienak, ezkontzako
sakramenduaren kontra, eskola giristinoen kontra, seminaristen kontra, etc.
-Yuduak eta Framazonak dire egun gobernamenduko plaza guzietan, khendurik
handik Eliza gizonak. -Bizkitartean, azken hauyek ere yakin dute Frantziaren
gobernatzen. -Aski da izendatzea Suger, Richelieu, Mazarin, Fleury, etc.
Oraiko
errepublika ez da xoilki ergela; ergela baino da gaixtoagoa.
Erran
daiteke fedea khentzean, daukula ere khentzen zentzua, bai eta emaiten
gaixtakeria.
Irakhurtzale
maitea, ikhus zazu zeronek, ez othe dudan mila aldiz arrazoin. Zenbait gazeta handi eta ttipiek ez dute
erran, mila aldiz seriosik handienarekln, elekzioneko denboran, Aphezak
dagotzila beren elizan edo sakristian?
Bainan
hau da gauzaren bitxia!!!
Erran
batzu badira, ahoetan erabiliaren bortxaz, gezurrak izanik ere, egiatzat
hartzen baitituzte
Aphezak ez direla behar okupatu elekzionez; zertako ez? Aphezak ez direa Frantsesak, eta Frantsesetan argituenetarik? Zer itsuskeria ez da beraz izan anhitz yaun erretoreri, elekzionez bertzeak bezala okupatu direlako estakurian , pagaren khentzea, ebastea?
Zertako
ere ez da errana izan, gisa berian, Errienteri, heyek ere egon zitela
eskoletan, ibili gabe, herriz herri, etxez etxe, borthaz bortha, beren buruak
mendratuz, aphalduz, zenbaitek desohoratuz, nahi izan dituztelakotz beren
herrietako Erretorak belztu, kalomniatu?
Heyek
zuten, heyek, merezi bere pagaren galtzea, eta ez yaun Erretorek.
Egungo
egunean yuduek eta framazonek asmatu legerik tzarrenak phasatuko dira ura
zubiaren azpitik bezala. Hori ikhusi
izan dugu, Yainkoak berak establitu ezkontzako sakramenduaren kontra egina den
lege afrusa publikatu dutenean.
Gero
berriz zoin tristagarri ez da izan ikhustea egiten bertze lege bat
Semenarloetan diren aphez-gayen kontra?
Yaun gazte heyek beharko dute utzi Teolosiaren ixtudioa, harmekin
etsersisaren egiteko, eta yuanen dira othoitzeko lekhu batetarik soldado
kaserna batetarat.
Bertze
orduz, Frantzia guzia, eta partikulazki Eskual-Herria, altxatuko ziren bat
batean, gizon bat bezala, holako munstro-
kerien
kontra, eta ez zuten gaixtoek pharrik phasatuko. Egungo gizon onak direlakoek ez dakite egiten zonbait
hats-beherapen baizik.
Bai,
hauyek aurthikiko dituzte zonbait suspira, eta framazonek eta yuduek eginen
dute irri!!!
Hemen
zenbaitek erranen dautate lege bat egiten dela guzientzat. Nehork ez dezake sustenga gauza hori
serioski, non ez den arras mentsa, edo non ez duen izpiritua osoki makhurra,
osoki gaixtoa.
Yainkoaren
legea egina izan da guzientzat, eta guziek behar dute hura begiratu; bainan
gizonen legek ez dute egundaino izan, ez behinere izanen hedadura, ez indar
hori.
Alegia
Frantses guzientzat, bainan bakharrik fraiden eta semenaristen kontra egina den
legeaz bezenbatean! Nork ez du ikhusten
anhitzak direla lege hartaz kanpo?; hala nola sorthu direnak menbro bat edo
bertze gabe, edo diretakotz sobera flako, sobera eritsu, hitz batez, gorphutzez
ez aski sano.
Bertze
alde, Yainko Yaunak berak, zoinak gobernatzen baititu mundu huntan yende eta
gauza guziak, bethi emaiten du gizoneri, zertarat deitzen baititu eta hartako
yaidura, gostua, izpiritua eta indarrak.
Beraz eginen dituzte batzuek ixtudioak, eta dira izanen aphez, mediku,
notari, etc., eta bertze batzu, sorthuak gorphutz lanetako, ikhusiko dire
laborari, edozoin ofizlale, ala hargin, ala arotz, ala marasturu etc., bakhotxa
bere hautuaren arabera.
Berdin,
harma, sabrea, baioneta ibili nahi dituenak, soldado nahiko du izan. Bainan nork ez du konprendituko aise,
aphez-gai
batetarik komuzki soldado txarra eginen dela; nola soldado beharra, aphez
egiten bada, aphez hitsa baiditake?
Orok
konprendi dezagun ongi egungo yudu eta framazon gaixto batzuek nahi badute
phasatu beren nibela gizon guzien gainean, gauzen gainean bezala, hori dela
aments bat ezin gehiago zoroa, ezin gehiago kaltekorra laitekena ororentzat,
baldin egin ahal balitake.
Bertze
gauza bat, erreboluzioneko gizonek, gure mendean egiten dutena da kargu
guzietarik khentzea Eliza gizonak, berak heyen orde edo plazan emaiteko.
Bizkitartean
Eliza gizonak deitzen ditugunen artean izan da frango eta frango ongi Frantzia
gobernatu, eta Frantziaren ohorea eta zoriona egin dutenak.
Aski
izanen zaut aiphatzea Suger, zoina baitzen fraide benediktanoa; Georges
d'Amboise, kardinalea; Duprat, arxaphezpikua; Richelieu, aphezpikua,
kardinalea; Mazarin, berdin kardinalea; Fleury, oraino aphezpiku
kardinalea. Arrazoinekin laudatzen ditu
ixtorioak gizon handi eta famatu horiek; eta ez ahal dire heyen herronkan
emanak izanen egungo ministro framazonak, zoinen artean asko abokat txar edo
negoziant afera zikhin edo frodazko batzuen egile izanik, agertzen baitire
tirano gaixto, beren azpikoen alderat, heyek gobernatuz nola nahi, ala ongi ala
inyustoki.
Frantziak
behar du laster xahutu holako gizonen eskuetan; bainan diote heyek, Frantzia
peri bedi nahi badu, hori berdin zauku, baldin Errepublika bizi bada.
Nik
aldiz diot: "Yainkoak kontserba beza Frantzia, bainan framazonen eta
yuduen errepublikak lehen bai lehen, lehert eta zapart egin dezala!!! Amen".
Burho
hori ez omen da bekhatu. Gure yaun
Erretorari segurik ez zako hala.
Ez ala
fede eta eni ere!!
4en
KAPITULUA
Norbaitek, bere Aita-amen edo aitzinekoen gaitzez
kanpo, badituzke nondik nahi eta noren-ganik ukhan eritasunak. -Gure
hirurgarren errepublika hunek iduri du emazte eder bati, zoina baidaukate,
bertze bi tzarrek lephotik herstua eta ithoa bezala. -Hek dira Yudukeria eta
Framazonkeria: lehenak khentzen dako Frantziari bere izaitea, edo fortuna;
bigarrenak, bere fedea, Erlisionea.
Yadanik
aditzerat eman dut haur batek badituzkela bere amaren eritasunak edo
estakuruak, bai eta bere amaxorenak.
Hartakotz,
diot berriz, gure hirurgarren errepublika hunek iduri duela lehenik haren
1848ko ama, bere imizilkeriez, eta gero beraren amaxo 1793koa, egin dituen
gaixtakeriez.
Ez da
guzia, norbaitek, bere aitzinekoen eritasunez kanpo badituzke, nor nahik edo
zer nahik emanikako bertze gaitzak.
Egun konparatuko dut, eta naski arrazoinekin, gure errepublika hau, edo
orobat dena, Frantzia maitea, hirurgarren errepublika huntan, emazte eder bati,
zoina bertze bi emazte, osoki tzarrek eta gaixtagintsek, baidaukate lephotik
herstua, eta ithoa bezala; zangoen azpian ostikatzen ere dute, ustez, eta ongi
nahiz hari bizia ereman.
Bi
emakume zalamandrin kokintsa heyek dira bat Yudukeria eta bertzea
Framazonkeria.
Lehenak
dio Frantziari behar dakola khendu odola, erran nahi
baita, bere izaite guzia, urhe, zilhar eta iguzkiko funts eta
onthasun guziak. Lan hortan ari bide da
Yudukeria aspaldiskoan, guziz hogoi bat urthe huntan.
Guziek
badakigu ez dela izan bethidanik yuduak bezalakorik yende baten, herri baten,
populu baten, nazione baten sangratzeko, azken xortaraino.
Orai
duela berrogoi urthe, Frantziak zuen Europan eta mundu guzian zen monerarik
ederrena, kasik dena bost liberako zilharretan. Non da orai moneda eder hura?
Yuduek erran dezakete non den.
Guk paper gehiago ikhusten dugu diru baino. Egia da hatik oraino segurik, paperrak diru metalea balio
duela.
Yuduen
eskuetan dire lehenagoko monasterio edo komentu handi, eder eta famatu zenbait,
bai eta anhitz aspaldiko aitoren-semeen yauregiak, bere inguruetako landa,
phentze, mahasti, oihan eta bertze bazter ederrekin. Yauregi hetan ikhusten omen dira orai, egundaino lehen han
ikhusten ez ziren doradurak, pinturak, tapizadurak, hitz batez, zer nahi aberastasun
eta edergailukeria.
Gure
hirietan ere, konparazione Bayonan berean, yuduenak dire hango hotel eta
etxerik ederrenak eta handienak; Miarritzeren pharterik hoberena yuduena da.
Yuduek
mundu huntan berean nahi dute egin bere parabisua, beldur baitira ez dela izanen bertzean heyentzat, baizik
ifernua. Bai, Frantzian eta bertze
erresuma guzietan, yuduak dire gozatzen onthasunik superrenez,
gaztelurik aiphatuenez.
Yuduak
dire, berriz diot, beren fagoretan, non nahi izan diten,
sangratzailerik abilenak, uxaran, itxain, edo odol edale goseenak. Hetarik zenbaitek erran ahal dute eros
lezaketela Frantzia guzia, nahi balute, han yokharazi ondoan lehenik, ez
bolbora, bainan bolborak baino indar gehiago duen dinamita. Erraiten ere ahal dute yadanik
Frantziaren erdia berea dutela.
Erran
dut eta frogatu nola dakon lehenak odola edaten, xukhatzen edo bertze hitzez
dakola emeki emeki bere fortuna guzia hartzen.
Framazonkeriak, aldiz, ez dako gutiago hatsa ttipitzen, duenean egun
guziez haren fedea gutitzen.
Funtsera
yuanez, yuduak eta framazonak, obra gaixto beraren egiten ari dira, erran nahi
dut, Frantziaren aphaltzen, mendratzen, azkenean, ahal badute, erhausteko,
ezeztatzeko.
Hemen
erran behar dut batzuek eta bertzek malezia eta aiherkunde berak dituztela
yende on eta Yainkotiarren kontra: Yuduek, zeren duten bethi bihotzaren zolan
herrarik handiena Salbatzaile Dibinoaren eta haren dizipuluen eretzerat eta
framazonak berdin direlakotz debruzko gizonak, edo egiazki eta errealki
debruarenak, debruen xede eta sendimendu berekin Yainkozko gizonen alderat.
Bertze
alde, ordu da erran dezadan yudu guziak, edo gehienak, direla framazonak, eta
framazon ezagutuak. Kriminel handi
heyek, zenbat molde ez dute gaizkiaren egiteko...
Kasik
gazeta tzar guziak, edo oro, yuduen eta framazonenak dire eta heyen medioz dituzte
hel arazten Frantziako herririk xumenetaraino, bai eta ere Eskualdunetaraino,
beren doktrina galgarrak, izpirituen phozoinarazteko, bihotzen uste arazteko.
Framazonek
sinhets arazi dute bazterretan erlisione guziak berdin direla egiak, edo berdin
dudazkoak; beraz gure erlisione saindua dela opinionezko egiteko bat.
Makhurkiago
ez ditake arrazoina. Egundaino nehork
ez du serioski erran plomuzko edo ezteinuzko bost liberakoak balio duela
zilharrezkoa. Bertzela dugu
arrazoinatzen diogunean monera faltsoak balin badira, monera egiazkoa ere
badela, ez laitekela bertzenaz monera faltsorik. Erraiten dugu oraino, arras ongi, monera egiazkoa dela bakharrik
bailo duena.
Framazonek
diote oraino, ezkontzaz bada kestione, esposak elgarrez badire desgustatzen, elgarretarik
aparta daitezkela sekulako. Hori
deitzen da frantsesez divorce, eta nik diot diborza lege bat balin bada, ez
dela ona giristinoentzat, bainan izaitekotz dela basa urde eta urdesentzat,
nola bortuko bertze bestientzat.
Erraiten
daukute oraino framazonek behin batez otso batek bildots gazte bat yan zuela,
gose baitzen eta bildotsa baino azkarragoa zelakotz. Berdin egin daitekela gizonen artean. Hetarik azkarrenaren legea dela hoberena.
Heyek
berek erakhusten daukute bozkatzerat yohan garenean, hogoi eta hemeretzi gizon
onhesten botzek baino gehiago dutela balio berrogoi kanailenek.
Huna
azkenean heyen matsima ederrenetarik bat: "Errege edo enperadore batez ez
denean kontent populua, aski du heyek hiltzea, tiro edo puñal ukhaldi
batez". Gero heyen plazan ezarriko
dituzte urkhatzea merezi luketen, bainan urkha bilhurrak balio ez dituzten
gizon batzu.
Ez da
estonatzeko yuduek eta framazonek, ikhusiz Frantzia bere izpirituko eta
gorphutzeko indarrez kasik gabetua, egin arazten badazkote, azken urthe hautan,
mila imizilkeria eta beharrezdenkeria.
5en
KAPITULUA
(laugarrenaren
segida).
Gerlako untzietarik eta armadetarik khenduak izan
dira aumonierrak. -Kalonjeri eta bertze zenbait aphezeri ez zakote gehiago
emaiten pagarik. -Itsuskiago izan dire oraino gabetuak beren tratamenduaz
erretor batzu, estakururik arinenez, eta, heyen yustifikatzeko arrazoinak aditu
ere gabe. -Fraideak beren komentuetarik kasatuak izan dire. -Bizkitartean
yuduak, non nahi utziko dituzte aberasterat giristinoen gostuz. -Prosesioneak
debekatuak dira, eta ihautiriko idi gizena, bai eta maskak, libro kurritzerat.
-Ehorzte zibilak, mera framazona ahokiaren puntan libro... -Katixima ez daiteke
erakuts eskola publikoetan. -Khurutzeak khenduak izan dire eskola hetarik. -Ez
da estonatzeko hainbertze haur kriminel ikhusten badira. -Bost muthikok hil
dute beren adineko lagun bat. -Bertze etsenplu batzu. -Neskatxen ixtorioak ez
dira ederragoak.
Nork ez
daki gerlako untzietarik, bai eta armadetarik khenduak izan direla aumonierak,
gure soldado, Frantziaren haurrak, hil diten, itsasoan edo leihorrean, aphezik
gabe, erran nahi baita erlisioneko laguntza eta kontsolazionerik gabe, heyen
amek naski nigar eta heiagora gehiago egin dezaten, phentsatuz gizonen gatik
heyen seme maiteak hil direla, nahiz giristinoak ziren, pagano batzuen pare;
zer diot, bestiak bezala, non ez diren lagunduak beren aingeru begiralez, edo
bertze zeruko aingeruez?
Kalonje
eta asko bertze aphezeri khendua izan zaiote paga, hura merezi ez balute
bezala, elizaren eta zozietatearen zerbitzuan bere bizia iragan duten gizon
errespetagarriek; bainan oraiko errepublika pullitari berdin zako heyek miseria
gorrian hil diten bai ala ez!!
Itsuskiago
oraino asko yaun erretor beren tratamenduaz gabetuak izan dire, baizik ere mintzatu direla errepublikaren kontra, guziz
elekzionetako denboretan.
Hori
hala balitz ere, lehenik behar laiteke frogatu egina izan den hutsa eta gero
eman gaztigua.
Yainkoari
esker, oraino Frantzian, bertze tokitan bezala, norbait akusatua dena, kondenatu
baino lehen presondegirat yuaiterat edo amanda baten pagatzerat, aditzen dute,
eta yustifikatzen da, ahal badu segurik.
Gu egun
gobernatzen gaituzten gizonek ez dituzte beiratzen yustiziako legeak berak,
gure yaun erretoren eretzerat.
Fraideak
kasatuak izan dire beren komenduetarik eta aurdikiak, nahi bazuten eta ez,
karrikaren erdirat. Heyen krima guzia
zen fraide izaitea. Mundu guziko
yuduak, aldiz, geldi daitezke Frantziako edozoin hiri edo herritan, eta han
utziko dituzte trankilki aberasterat, giristinoen gostuz, heyer dirua prestatuz
ehuneko galdeginez hamar, hogoi, hogoi eta hamar libera, bai eta berrogoi eta
bamar ere[58].
Besta-Berriko
prosesione eder eta anhitz maiteak debekatu dituzte asko hiritan mera framazon
batzuek, karrikak piayanter hutsik uzteko estakuruan. Bizkitartean mera heyek berek
utziko
dituzte bertze prosesione suerte batzu egiterat trankilki, hala nola, urthe
guziez, ortzegun gizenez, idi gizena paseatzen da xingola flokaz
aphaindua, eta haren ondotik yende oste handi bat badabila.
Ihautiriko
maskak ere ibil daitezke nahi duten bezala, ala zaldiz, ala oinez, bethez
karrikak eta plazak. Aise ukhaiten dute
meraren baimena.
Azkenik
erranen dut zenbait urthe huntan ikhusten direla bertze prosesione batzu
itsusiagoak: hek dire gizon triste, inpio, framazon, elizako sakramendurik gabe
hil eta, ez aphezik, ez khurutzerik, erhosterakoan, nahi ez dutenak.
Lehen
halakoak bazeramatzaten gabaz, ixilik, oihan zokho batean egina zen zilhorat,
oraino xakhur, ahari, mando, idi edo bertze kabala hil bat eremaiten duten bezala.
Aiphatu
mera framazoneri ederrago zayote berak pharatzea ahokiaren puntan, bere exarpa
edo zintura hirur koloretakoarekin. Horra egungo errepublikaren
gaixtakerietarik bat, zoina baita, denbora berean, nik ongi erran ez dezaketan eskarnioa grimasa, ziminokeria.
Izenik
ez duen munstrokeria hau da: katiximaren erakusterat ez haizu izaitea haur
gazteri, Franziako eskoletan.
Eskola
hetan beretan ez da ikhusten Salbatzaile Dibinoaren imayarik, ez sainduenik:
Marianaren, edo andere Errepublikaren potreta da bakharrik ikhus daitekena
han. Yuduek eta framazonek, bethi gure
erlisione sainduaren etsai handi direnek, hola nahi izan dute; bai eta Frantzia
guzia da sumetitu heyek egin arazi lege horri!!!
Zer diot? Lege infame eta madarikatua phasatu zenean,aurthiki zituzten khurutzefikak orga tonberoetarat, eramaitekonork daki
norat!!!
Zenbait
gizon izan ziren errabian hautsi zituztenak kurutzefika hek, eta bertze
batzuek, egiazki eta errealki ifernuko debruez poseituak zirenek, botatu
zituzten ez dut erranen norat... Bakhotxak aise pentsaturen
du!!!
Gisa hortan khurutzefikez gabetuak izan diren eskoletan ez daiteke
gehiago Yainkoaz beraz mintza. Haurrak
altxatuak dire beraz Yainkorik ez balitz bezala, eta harren lege saindua utziz
bazterrerat.
Ez da beraz estonatzeko egungo egunean ikhusten bada hainbertze haur
kriminel Frantzian, eta gizon argituak khexahasi badira heyen eskoletan
altxatzeko moldeaz.
Edo molde hori laster khanbiatua izanen da edo dire ikhusiren gure artean
salbayek berek egiten ez dituzten itsuskeriak eta izigarrikeriak. Huna itsuskeria eta
izigarrlkeria hetarik zonbait.
Frantziako
hiri batean (Boulogne-sur-mer) bost muthiko, yadanik arras tzar eta ustelduek,
hil arazi dute beren adineko lagun bat (Albert Dumège).
Hetarik
hamabi urthe zituena, izan da kondenatua bost urthez zerratua izaiterat haurrak
korreitzen diren etxe batean; bigarren batek, hamar zituenak, izan du gaztigu
bera bi
urtherendako.
Bortze
hirurak, bederatzi, zortzi eta sei urthetakoak, eman ditu yustiziak beren
Aita-Amen eskuetan.
Hamabi
urtheko bertze muthiko bat, preso eman duteneko, urkhatzen da, bere gerrikoaz;
hamar urtheko batek bere burua aurthikitzen du zubi batetarik ur handirat eta
han da ithotzen.
Muthikoez
mintzatu eta, nahi banu neskatxez ere mintzatu, azken hauyen ixtorioak laitezke
berdin tristeak edo tristeagoak.
Horra
Yuduek eta Framazonek Frantzian ezar arazi dituzten eskoietako edukazionearen
zenbait fruitu.
6en KAPITULUA
Egin ditazke yende baten bi potret suerte: bat
haren kanpoarena edo itxurarena, bertzea haren barnearena edo karaterarena.
-Zer itxura dute Yuduek, ala Portugalekoek, ala Prusiakoek, Poloniakoek,
Autrixiakoek, Frantziakoek, eta guziz Afrikan Aljeriakoek eta Tunisiakoek? -Zer
dira mundu guziko Yuduak barnez? -Yuduek badituzte hirur estakuru eta seinale
bat. -Bakhan dire Yuduak konbertitzen.
Erretorika
egin nuenean, helas aspaldi du! ikhasi nuen pintre batek ez badezake egin
norbaiten potret suerte bat baizik, haren kanpo edo itxurarena, autor
eskribanoak eginen dituela biga bere lumarekin.
Egiaz,
iskribatuko du norbait hura dela ontsa egina, lerdena, ederra, edo dela istupa
amoka bezala moldatua, tapaloa gabazko
huntza iduria, etc. Hori deitzen da frantsesez Prosopographie. Autor hura nahi bada mintzatu norbait
haren izpiritu handiaz edo eskasaz, hark duen memorio on edo ingrataz,
yuyamendu xuxen edo makhurraz, ezagutzen dakoten bihotz onaz edo gaixtoaz,
haren karatera eztiaz edo borthitzaz, hori bertze potret suerte bat da,
Erretorikan deitzen ginuena Ethopée.
Egun nik egin behar ditut bi potret horiek, Yuduez mintzatzean. Ontsala behar nintuzke aiphatu mundu guziko
Yuduak. Bisaya, bisaya, zer lana
nukeena!! Aiphatuko
ditut bakharrik zenbait, hasten naizelarik Portugalekoez.
Portugaleko
yuduak omen dira gizon aski propi batzu, nahiz ongi belxaranak diren. Mathela lodi eta molde on batetakoak ahal
dituzte eta sudur punta biribil biribila.
Yudu
hauyen aitzinekoak ethorri ziren Portugalerat, berek diotenaz, orai duela bi
mila urthe baino gehiago. Ez zuten beraz hek pharterik izan gure Salbatzaile Dibinoa heriotzerat
kondenatzearen gainean. Hobe segur
heyen ondokoentzat! Gutiago
dute notha handi hori kopetan, edo estakuru bat giristinoen begietan!!
Batere
ez bailiteke naski aise Portugaleko Yudueri erraiten duten gauza horren
frogatzea, utz ditzagun deskantsuan, eta guazin Alemaniako Yuduetarat. Ez dugu hirur egun
baino gehiago beharko Lisbonetik, Berlinerat yuateko. Laster eginen da piaya burdinezko bidean, eta loria da
hetan ibiltzea. Beha, beha dezagun ongi
Prusiako yudu eta yudusa kankaila eta kunkur dabiltzan heyeri. Ikhus, ikhus
heyen begi ñañaz betheak edo krasatua eta gorriak...
Begi gorriak, sorgin begiak! Halere bertzenaz Autrixiako eta Alemaniako Yuduak askitto dira garbiak. Aljeriakoak eta Tunisiakoak iguzkiaren azpian daitezken zikhinenak dire, partikularzki tabako harzaleak badira, pekada sudurretik dariotela!
Bai, Aljeriako eta Tunisiako Yuduak eta Yudusak dira egiazki okhastagarriak , nahiz sakelak dituzten urhez
betheak.
Lehen Frantziako Yuduak ziren oraiko Aljeriakoak eta Tunisiakoak
bezala. Egungo yudu Frantsesek,
Polonesek, Alemanesek elgar iduri dute, zeren guziak aberats okhituak baitira.
Bethidanik izan dire bi gauza miretsgarriak: bat nola Yuduek elgar iduri
izan duten; eta bertzea nola giristinoek, heyek, non nahi aise ezagutu
dituzten. Orai duela berrogoi eta
hamabortz urthe, ene haur denboran, ikhusten genituen, Santo Izpiritutik
atheratu eta, borthaz bortha, philtzar-tzar, luma eta burdin zahar erosten
zabiltzan Yuduak eta heyen emazteak; sakelako mokanesak harturik, edo arropa
kantail batekin, eginen ginituen urde beharriak bezelako batzu, eta yauzteka
pharatuko ginen Yudu eta Yudusa heyen aitzinean oihu eginez:
"Raka, raka! raka!".
Hek koleran laster; guk, irriz laster!
Zer orhoitzapena! Orduan zalhu
ginen, orai maltso gabiltza!!
Orokatik ere, Yudua bethi Yudu da, eta Yuduak baditu berekin hirur
estakuru eta seinale bat. Khasu ongi
huni.
Estakuru
hetarik lehena da Yesu-Kristo gure Yaunaren eta haren erlisione sainduaren
kontra duen herra ezin asea.
Herra
errabiazko hori asko eta asko aldiz erakutsi dute Yuduek, partikularzki Phazko
irian, gure misterio handi eta sainduak sakrileiozki profanatuz, giristinoak,
hala nola Aita Joseph, kapuxina, orai duela berrogoi eta bederatzi urthe,
martirisatuz, bai eta anhitz haur ttipi eta inozentak khurutzefikatuz.
Haur
hetarik aiphatuena izan zen San Simon, bi urthe eta erdi zituen muthil gaztea.
Trente deitzen den hirian, hil edo khurutzefikatu zuten Yuduek afruski 1475an.
Izan
dire bertze berrogoi eta biga edo hirur, hola tratatuak Yuduez!!
Alferretan
ukhatuko dituzte gauza hok Yuduek; badire bi liburu khenduko ez dituztenak
mundutik: hek dira bat Elizako ixtorioa, eta bertzea Martir sainduen lista[59].
Yuduen
bigarren estakurua da urhe eta zilharrer sobera estekatuak izaitea. Egun guziez erraiten dugu: "Gizon hau
abariziosa da Yudu bat bezala; dirua hainbertze maite du, non iduri baitu Yudu
bat".
Eskritura
Sainduan errana da Israeldarrek adoratu zutela desertuan urhezko aratxe
bat. Moisek yakin zuenean idolatriazko
akto hori, erhautsarazi zuen urhezko aratxea eta aurthiki Israeldarrek edaten
zuten urerat.
Erran
ditake yuduek, naski edan zutelakotz urhestatu ur hartarik, badutela geroztik,
guziek, bainan guziek, urhearen gosea eta egarria.
Ez da
beraz sobera estonatu behar, dirua prestatzen badute galdeginez hamar, hogoi,
berrogoi eta hamar ehuneko[60].
Erroman,
Europako hiri handietan, Santo Izpiritun bezala, Yuduak atxiki dituzte, lehen,
bertze yendetarik behex, beren kartierrean; uste izaiteko da ifernuan ere apart
izanen direla. Han betheko ahal dute
departamendu edo probinzia bat, handiskoa izanen dena!
Gutiak
dire heyen artean, batere balinbada ere, konprenditzen dutenak Testament
Zaharreko liburu batean irakurt dezaketena[61]:
"Norbaitek fitegi bere fortuna egiten badu, nekez dukela bere kontzientzia
garbi". Bada Yuduak galopan
aberasten dire!
Orai duela ehun urtheren ingurua, Rothschild, guzien buruzagia, komis
xinple bat omen zen. Egun
haren familia on da, diotenaz, hirur milliarrez
(3.000.000.000). Egundaino ez da behar bada izan ez erregerik, ez monarkarik
halako izatea ukhan duenik. Orai segurik ez da hain aberatsik.
Komondo,
bertze Yudu batek, omen ditu 1.000.000.000 libera. Nehork ez daki Ephrusik, Miresek, Dreyfusek, Millaud deithua
denak eta bertzek zer izatea duten. Ni
arras haurra nintzelarik, bazen Bayonan Yudu etxe bat deitzen zutena Hogoi eta zortzi sosenia. "Norat
yohan zare gauza horren erostera?" "Yohan naiz Hogoi eta zortzi sosenera[62]". "Nori erosi duzu hori?" "Hau
erosi dut Hogoi eta zortzi sosenean[63].
Yudu
hek bere fortuna hasi omen zuten hogoi eta zortzi sosetarik, eta gero altxatu
nork daki zoin gora!!
Yuduen
hirurgarren estakurua, eta ttipla ez dena, da falso edo traidore izaitea.
Yudua
tratulari bada, ez da estonatu behar, bertze tratulariak bezala, izan dadin
filusa eta gezurtia; bainan denean traidorekeria bat handia egiteko, badakite
traidorek nor den irutan kargatuko holakoaren edo halakoaren enganatzeaz. Faltsokeria deusik ez da Yuduarentzat,
baldin dirua hunkitzen badu; Yudu guziek behar lukete ontsala Yudas izena...
Hemen
erranen dut egin nezakela liburu handi bat, zoinetan froga bainezake Yuduak
traidore direla ez xoilki gure etsayak direlakotz, bainan eta
guziz dutelakotz urhe eta diru gose eta egarri bat, deusek ezin asea.
Bi
disposizione horiekin khausitzen dira Yuduak mundu guziko banka eta industria
konpainia prinzipalen buruan. Bertze
bankek eta konpainiek badakite ez dutela indarrik aski heyer ihardokitzeko, eta
heyetaz zangoen azpian ostikatuak eta lehertuak ez izaiteko.
Orai
behar dut erran hitz bat Yuduen seinaleaz.
Kainek hil zuenean Abel, bere anaia inozenta, izan zuen Yainkoaganik
seinale bat, zoinak ezagutarazten baitzituen bi gauza: Bat, hura
zela lehenbiziko gizon hiltzalea; bigarrena, nehork ez zuela hatik hura hil
behar, Yainkoak ez baitzuen hori nahi.
Yuduek
ere badute beren seinalea, harek ezagutarazten ditu ongi, guziz direla
Yesus-Kristoren hiltzaleak, nola ere baitire ezin konbertituak, edo reprobatuak
munduaren akhabantzaraino.
Arraro
da ikhustea Yudu bat konbertitzen. Bizkitartean Yondoni Bixintxo Ferriekoak[64]
hamalaugarren mendearen akhabantzan, konbertitu ahal zituen 25 mila hetarik.
Gure
mende huntan giristinoen fedea besarkatu duten Yudu famatuenak
izan dire: Liberman, bi anaia Ratisbonne, bertze bi anaia Leman, oraino bizi
direnak.
Baratzen naiz, ordu baitu. Yadanik erran dut nagusi direla Yuduak,
Frantziaren cidiaz!!!
7en
KAPITULUA
Gauza bat erran daiteke anhitz gisetarat. -Berdin
framazonkeria ongi ezagutarazteko, behar dire eman hartaz zonbait definizione.
-Orai artean framazonek bazuten Yainko bat, nahi zuten bezala izendatzen
zutena; orai Yainko hura bera ukhatzen dute. -Orai duela lau hogoo urtheren
ingurua, baziren framazonak Mableko hirian. -Zer khondatzen zuen denbora hartan
zerbitzari egona zen presuna adinetako batek. -Bayonan ere
framazonak biltzen ziren han den karrika hertsi eta zikhin batean den etxe
batetarat. -Zer ikhusi den deputatu framazonen bilkhuran, behin bainotan,
Yainkoaren izena aditu dutenean. -Orokatik ere, arbola bere fruituetarik ageri
den bezala, framazonkeria ageri da bere obretarik. -Zer khondatzen dute
autorrek hartaz, partikulazki Brescianik. -Naturalistek zer duten erraiten.
-Afríkako desertuetan diren zur ernayak bezain handiko suge ikharagarri
batzuez. -Bada suge baten plazan, bi suge handiek dakote egungo zozietatea,
Yudukeriak eta Framazonkeriak.
Gauza batez nahi denean norbeit mintzatu, nesesario da ezagutaraz dezan lehenik gauza hura, baldin ez bada ezagutua. Erran behar du beraz zer den hura, edo eman haren definizionea.
Bada,
losikako erreglen arabera, definizione batek, ona izaiteko, berekin ukhan behar
ditu lau edo bortz kalitate. Hetarik
lehenbiziko biak dire: klartasuna eta laburtasuna. Definizionea izan dadila beraz klarra eta laburra.
Aise da
haren erraitea, ez ordean egitea!!
Orokatik
ere, erranen dut, laburzki ez bada, bederen klarki, zer den framazonkeria. Iduri zaut gauza hori erran behar dutala
anhitz gisetarat:
1nik
Framazonkeria da zozietate bat egina munduan diren gizonik
faltsoenez, gaixtoenez, tzarrenez.
2nik
Hura da oraino bilkhura suerte bat gizonik lanjerosenez formatua, monarka,
errege edo enperadore ororen, nola buruzagl eta gobernamendu lesitimo guzien
kontra dena.
3nik
Framazonkeria da, azkenik, biltzarre bat ifernuko debruek, mundu guzian, bere
iduriko egin dituzten gizon kriminel batzu, zoinak baitire bethi Yainkoaren
kontra, Elizaren kontra, zozietatearen kontra.
Arbola bere fruituetarik
ageri den bezala, Framazonkeria da bere obretarik. Framazonen obrak behar
ditugu beraz ixtudiatu, framazonkeria ongi ezagutzekotz. Orai arterainoko framazonek bazuten bederen
bere gisako Yainko bat, munduko etxe-egile handia deitzen zutena[65].
Harek
egin izan duen etxea da mundu hau guzia, erran nahi baita, zerua, bere iguzki,
ilhargi, eta izar guziekin, eta lurra itsasoarekin.
Gauza
horien guzien Kreatzaile Dibinoa deithu dute beraz orai artino, framazonek,
arxitekta handia, deitzeko orde Yainkoa.
Orai arras ukhatzen dute lehen bere izenaz deithu nahi ez zutena.
Hori
behar zen gerthatu framazoneri.
Hemen
orhoitzen naiz zer khondatzen zuen presuna adinetako batek, bizi zen herri eder
batean.
Adi
zazue ongi presuna hark khondatzen zuena:
"Ene
gazte denboran, zerbitzuan nindagolarik Mableko etxe batean, ikhusten nitzun,
aski ardura, gure yaunaren ganberarat biltzen hiriko bertze yaun multxo bat,
eta han egoiten zitzun luzaz, ahapetik eta segretian mintzo zirelarik.
Erraiten
dizie emaztekiak kurios direla, uste nikezi neska-
to gaztiak oraino kuriosago
direla. Ni segurik hala ninduzun.
"Beraz
egun batez, yauntto hek sarthu zireneko ganberan, eta bortha untsa zerratu
zuten ondoan, eman ninduzun, barrandan, eta gakho xilotik beha, eta ez ninduzun
guti estonatu ordian ikhusi nintuen gauzez.
"Ohartu
ninduzun gure nagusiak baziela bere altzinean, larru xuri xurizko dantal edo
taulierra. Beste batek bazaukan ezkerreko eskian, hargin phalotea; hirurgarren
batek konpas bat, hark ere ezkerreko eskian; laugarrenak atxikitzen zizin
erregla bat esku batez eta eskuairea[66]
bertze eskiaz. Azken batek bazizin
geroztik gure herriko errientari ikhusi dakotan bola bat[67]. Han arizan zitzun luzaz ez dezakezit zer
yestu egiten, zer mezu elgarri beharrira adi-arazten...
"Sino
eta eskarnio horiek iduritu zitzadatzun eni, gauzak bere izenez erraiteko,
astokeria handi batzu, eta ez deus bertzerik.
"Sehi
bainintzan, eta ez bainien ene plaza nahi galdu, ixil-ixila egon ninduzun.
"Ez
nakizin ordian zer phentsa; bainan geroztik yakin dizit framazonak zirela, eta
heyen erlisionea gurearen ximinokeria bat dela".
Orduan
Mableko framazonak biltzen ziren bezala, hetarik baten etxerat, Bayonakoak
elgarretarat yuntatzen ziren, gisa berean, Bayona handian zen kharrikarik
hertsi hertsienaren eta zikhin zikhinenaren etxe batetarat.
Ez da
beraz estonatu behar framazonak gisa hortan yokhatuz, lehenik Yainkoaren izen
saindua ez badute nahi izan aiphatu, eta gero Yainkoa bera badute ukhatzen.
Tristeago
da oraino phentsatzea zer ikhusi izan den zenbait aldiz gure deputatu gorri,
framazonen artean. Aditu dutenean
Yainkoaren izena, edo Probidentziarena, oihuka dira hasi, beren hortzak
karraskatuz, haguna zariotela ahotik, xak hur errabiatuer bezala, eta
zalapartan abian zirela, berek ez zakiten norat.
Yainkoaren
etsayak dira, denbora berean Eliza sainduarenak. Hartakotz dakote, hogoi urthe huntan, haren buruzagia, Aita
Saindua, preso bere palazioan, hari khendu ondoan Probidentziak eman zakon
erresuma ttipia.
Framazonek,
Frantzian, phasarazi dituzte, hamar aldiz erran dugun bezala, legerik tzarrenak
ezkontzaren kontra[68],
aphezgai ixtudianten eta fraide gazten kontra.
Zer
erranen dut oraino, hain itsuski etsekutatzen dituzten eskoletako lege
batzuez? Bai, framazonek khenduko
dituzte eskolak frereri eta seroreri, eta heyek emanen laiko batzuen eskuetan,
zoinek altxatuko baitituzte gure haurrak paganoek berek altxatzen zituzten
baino gaizkiago. Hortik gerhatzen da
egun Frantzian, nihoiz eta nihon gerthatu ez dena: aste guziez berrikariek edo
gazetek daukute yakin arazten, bi sensuetako haur gazte batzuek dituztela
halako eta holako tokian, bere buruak destruitu, bere nahitarat ithoz,
urkhatuz, edo pistolet kolpe bat bereri tiratuz.
Eskola
inpioak fagoraten dituzten mera framazon batzuek dituzte oraino debekatuko,
katolikoen dretxo guzien kontra, urthe guziez egiten ziren prosesione maiteak
eta Bestaberrikoa
bera...
Framazonak
ez dira gutiago etsayak hek iduriak ez direnen eretzerat, bai eta hek berak
iduri dutenentzat. Hemen behar ninduzke
khondatu mila ixtorio.
Lehenak
erraiten dauku framazon batzuek, neskatxa gaztez abusatu eta, heyek,
pozoindatuz, hil arazi dituztela emeki emeki..
Zenbaitek,
autor beraren arabera, norbait hil edo asasinatu baino lehen, ekharri dute
bekhatu mortal baten egiterat, gero haren ifernurat xuxen xuxena igortzeko..
Zer
furia ez dute framazonek beren buruen kontra ere, geroago eta gehiago gaixtagin
bilhakatzea xerkatzen dutenean! ikhusi izan dira hetarik, dio oraino
Brescianik, bilhatzen San Ligorioren Theolosia Moralean, hek ezagutzen ez
zituzten bekhatu mortalak, preseski heyen egiteko!!!
Orai
aise da konprenditzeko nola diren framazonak zozietate guziaren etsayak. Hek egin eta egin arazi dituzte Europan eta
Ameriketan, bederen ehun urthe huntan, khonda ahal erreboluzione, eta hek hil
arazi dituzte milaka eta milaka gizonak, gerla zibil hetan, berak lekhu segurrean
zaudelarik.
Hek
dituzte lephoraino sar-arazi, erresumak eta errepublikak sekula pagatu ez
dituzten zorretan.
Hek
dakote populua lehertua zergen azpian.
Hek direla kausa edo heyen doktrina falsoak segituz, agonian dagotzi
Laborantza, Industria eta Komerzioa.
Huntan
akhabatzen dut kapitulu hau.
Naturalistek erakhusten daukute Afrikako desertuetan badirela zur emalak
bezain handiko sugeak.
Hetarik
baten gana inprudentki edo uste gabez, hurbiltzen bada bestia ezti edo inozent
bat, hala nola basa ahuntz bat, mustroak yauzi eginen du haren gainerat; hura
hartuko du eta inguratuko du bere gorphutz luzeaz egiten dituen erhaztun
ikharagarriez. Tinkatuz,
herstuz, eta bere hats phozoindatuaz laster du bere biktlma ithotzen, hiltzen.
Sugeak ez du hura phuskatuko, bainan kraskaka hautsiko ditu haren hezur
handi eta ttipiak, eta basa ahuntzaren gorphutza, hezatuz edo trenpatuz bere
ahoko elder zikhinaz, ezarriko du luze luzea, philtzar bat bezala, eta azkenean
iretsiko hola osorik, bere larru eta ilearekin... Mustroak
behar du denbora gisa hortan bere phazkaren iresteko eta, iretsi ondoan, haren
diseitzeko. Zenbait egunez, erdi lo
bezala omen dago eta preseski orduan dute kalitzen edo hiltzen Afrikako
salbaiek, haren larruaren ukhalteko eta hura ongi khario saltzeko.
Konparantza
hortan behar litezke ontsala suge baten orde, bi suge; ezen Yudukeriak lehenik
eta gero Framazonkeriak dakote, biek, Frantzia maitea inguratua, tinkatua,
phozoindatua, ithotzeko phonduan!!!
Esperantza
izan behar dugu sugea bezalatsu akhabatuko direla, Yudukeria eta Framazonkeria,
noiz eta baitute uste izanen direla puxantenik eta orduan berean!!
Amen! Halabiz.
8en
KAPITULUA
Gauza bat ikhus ditake asko gisetarat, haren
gainean egin ahal daite konparantza bat baino gehiago. -Uxaranek odola edaten
daukuten bezala, Yuduek xukatzen dute Frantziaren fortuna. -Afrikako suee
munstroek beren biktima duten bezala ithotzen, phozoindatzen, hiltzen
framazonek dute egungo zoz letateari egiten. -Alimaletto batzu dire hatzemaiten
artetan, nola otsoak zephoetan. -Yuduek dakote egungo zozietatea beren artetan,
eta framazonek beren zephoetan. -Estonatzeko da nola egungo Aitoren-semeak
aurkhitzen diren Yuduen egunazko eta gabazko bestetan. -Fedearekin yuan da
lehengo fiertasuna. -Dirudunak dira egungo Yainkoak edo idolak. -Gure
Amerikanoek, diren bezala ere, balio dute Yuduek baino gehiago. -Framazonak
dire egiazko debruzko gizonak. -Debruek bezala dute egiten gaizkia, maizenik
izilka, zenbait aldiz agerian. -Medikua, barbera framazonak badira, behar dira
bakharrik entzun mediku edo barber bezala. -Ez ditzagun irakhurt heyen gazetak
eta ez giten yuan heyen botigetarat.
Gauza
bat ikhus dalte asko gisetarat, eta hari beha egon ditake hanitz tokitarik:
hortakotz haren beraren galnean egiten ahal da konparantza bat baino gehiago.
Goraxago erran dut Yuduak ari direla, Frantzian, eta non nahi, iduri
dutelarik uxaranak eta banpirak, egungo zozietateari bere odol guziaren edaten,
xukatzen, edo dakotela emeki emeki izaite edo fortuna guzia hartzen.
Gisa
berean erran dut framazonek dutela zozietate berari hatsa khentzen, beren lege
infame eta tiranozkoez, hura herstuz eta hola ithoz.
Bai eta
dute, bere doktrina tzarrenez hura phozoindatzen, hiltzen, Afrikako suge
mustroek egiten duten molde berean, hatzemaiten dituzten biktima inozenter.
Egun
nahi dut erran ene haur denboran, urthe guziez, atabala soinuz, nola kridatzen
zuten, gure herrian holako tokitik eta halakoraino, ezarriren zituztela zephoak
bestia gaixto batzuen hatzemaiteko.
Denbora
hartan hedatzen ere zituzten arteak halako ihizi suerte batzuen hartzeko.
Egungo
egunean, ez dira zenbait alimaletto hatzemanak; bainan zozietate guzia da
hartua Yuduen artetan edo saretan eta framazonen zephoetan.
Beraz
azken kapitulu huntan erran nahi dut zer egin behar dugun, gure etsai handiak
diren batzuen eta bertzen bentzutzeko.
Hasteko
Yuduak behar litazke bere gisa utzi, lehen uzten ziren bezala.
Nik
konprendi ez dezaketan gauza da, ardura ikhusten dena Frantziako izenik
handienak eta ederrenak ekhartzen
dituzten yaun eta andereak, nola diren yuntatzen Yudueri, konparazione,
azken hok, bere gaztelu eder eta aberatsetan emaiten dituzten egunazko
bazkarietan, arratsetako bilkuretan
gabazko baletan.
Deusetan
ez ziren lbiilko besoz-beso, Yudusekin, lehenagoko nobleak ala dukeak, ala
konteak, markisak, baronak eta bertzeak; eta ez zituzten ere ikhusiko nahas
mahas valsatzen,
Yuduekin, orduko dukesak, kontesak eta barontsak.
Denbora
hartako Aitoren-semek, deus ez baitzuten malleatzen Yudueri, ez zuten sekulan
sofrituko errana izan zadin hetaz, zituztela heyek potkatu Yuduen botak, edo
musuz estali heyen zapetak, milikatu heyer aztalak, besarkatu belhaunak.
Fedearekin
yuan da lehenagoko fiertasuna, karatera, noblezia, dignitatea.
Dirudunak
dira egungo Yainkoak, izanik ere Yuduak.
Guk
yende xehe edo xumetarik atheratzen garenak, guardia eman dezagun egitetik
noble eta buryes, aberats izanik, egiten dutena miserableki, yuaten direnean,
xapela eskuan,
Yuduen
oinetarat, heyen ez humilki, bainan zozoki othoizterat.
Gure
beharrak khonda ditzagun lehenago Bathayoko seinalea bederen berekin ekhartzen
duten gizoneri. Egun baditugu gure herrietan Amerikanoak, nahi badute gu lagun
gaitzaketenak. Badakit, hemen erranen
dautate zenbait Amerikanoek badutela yudu aire bat. Nahi dut Amerikano heyek baduten ez bakharrik yudu airea, bainan
oraino yudu khantua bera.
Halarik ere, nik diot, Amerikanorik sorjesenek Yudurik hoberenek baino
gehiago balio dutela.
Utz ditzagun beraz, bere gisa, Yuduak Yuduekin, uzten ditugun bezala
xakhurrak xakhurrekin, edo faltsoak faltsoekin, traidoreak traidoreekin.
Hola
gare beiratuko Yuduen arte eta saretarik.
Ez zauku hain alse izanen ez hatzemanak izaitea Framazonen zephoetan.
Yadanik
erran dut, bi motibok dabiltzala gehienik yuduak:jesus-Kristoren eta haren
Erlisione sainduaren etsaitasunak, eta lurreko onthasunen gose edo
egarriak. Framazonek badute, hek
Satanen beraren herra, koiera, errabia, Yainkoaren kontra, Salbatzaile
Dibinoaren kontra, Eliza sainduaren kontra, errege eta monarka lesitimo guzien
kontra, gobernamendu on edozoinen kontra, zozietate osoaren kontra. Bai, framazonak dire egiazki eta errealki
debruzko gizonak.
Debruek bezala dute egiten gaizkia, preseski debruzko gizonak direlakotz; debruek bezala, ez behin, bietan, zonbait aldiz; bainan bethl eta bethi; debruek bezala, zenbait aldiz agerian, eta ardurenik izilka, ilhunbetan, gau inharak iduri dutela...
Norbaitek
deraut orai erranen: "Nola ezagutuko ditugu framazonak?". Aise da alse keyen ezagutzea: uzta hur-ondoa
ageri da hur handietarik; urritza, hur ttipietarik; arbola guziak beren
fruituetarik; berdin berdina framazonak, beren obra madarikatuetarik.
Deputatuen
biltzarrean eginak izan badira legenik inpioenak, tzarrenak, erraiten ahal duzu
lege hek proposatu, egin eta phasarazi dituztela framazonek.
Deputatu
halakoak izendatu nahi dituzten elektorrak, elekzionetako denboran, segur dira
edo framazonak edo heyen esklaboak, zerbitzariak, mandatariak. Denean erreboluzione bat, nazione batean,
Europan edo Ameriketan; nahasdura bat hiri batean, errebolta edo greba bat langilen artean, erraiten ahal da horietan guzietan arl direla
esku-petik framazonak.
Holako lanen egiteko dituzte biltzen, urthe guziez, mundu guzian, framazonek, 150 edo 200 miliun libera diru; beraz dituzte asasinaraziko begletan dituzten gizonak, bai eta egin araziko egun guziez, han edo hemen, krimarik beltzenak.
Mundu
hau duketenean, framazonek, osoki tzartu, zikhindu, itsus eta afrus bilhakatu,
Yainkoak beharko du igorri bere koleraren suya, lur hunen garbitzeko, gauza
guzien purifikatzeko, gero ororen erreberritzeko.
Gerthakari
handi horiek ikhusiko dira munduaren akhabantzan; nork daki, behar bada, guk
uste baino lehenago.
Arte
huntan yende on guziek behar dute elgar sustengatu, bederen Yuduek Yuduak,
tzarrek tzarrak sustengatzen dituzten bezala.
Ez da
hirriskurik Yudu bat yuanen dela, bertze yudu baten botiga utzirik, giristino
baten botigarat.
Berdin
framazonen, inpioen eta tzarren fagore guziak dire izanen heyek iduriendako.
Yende
onak dire aldiz zoroki bertze gisaz yokhatuko.
Ahal duenak konprendi dezala gauza hori. Framazonak, ez bertze gaixtaginak, ez dira sekulan abonatuko
giristino onen gazeter. Yende onak,
hala hala, edo onentzat dauzkatenak bere buruak, nahiago duzkete irakurtu
gazeta tzarrak onak baino.
Kanpainako
yende xinplea da askotan pharatuko barber edo mediku baten alde, erranez izanen
duela barberaren eta medikuaren beharra.
Barbera
eta medikua Yin arazten dire heyen beharra denean. Hek ordenatu erremedioak egin behar dire, eta yaun heyek pagatu
lehen bal lehen; bainan gero utzi bere gisa, ez badira erlisionearen aldeko
gizonak. Bertze gizon aberats batzuez
mintzatzean, dute erraiten zenbaitek: "Holako yaun aberats horrek ez du
Phazkorik egiten, ez dabila ere guti baizik elizan, bainan langile anhitz bizi
arazten du, eta langilearentzat ona da.
Zu ere izan zaite haren alderat langile on eta fidel bat; bainan guardia
emazu saltzetik zure arima, zure kontzientzia, elekzionetako denboretan, emanez
zure botza Yainkoaren eta Elizaren etsaler.
Orhoit zaite, zure bizia, zure osagarria, zure izaite guzia direla
bakharrik zeruko Yaunaren eskuetan.
Akhabatzen
dut, erranez bakhotxa, xuhur xuhur bada, bizi dadila sainduki, othoitz eginez,
erlisioneko urhatser yarraikiz, guziz fede bizi bat kontserbatuz.
Printzipo
horiek guztak ahantz ditzazkegu, bainan Yainkoa ez da ahantzkor. Hura da bakharrik pairakor. Zertako laitake presa, duenaz geroz
eternitatea bere eskuko?
IRAKURTZAILE MAITEA:
Esperantza dugu liburu ttipi
edo labur hau irakurtu dutenek, huntarik athera dituztela hanitz gauza,
berentzat eta bertzerentzat, ezin gehiago abantailosak, gu bizi garen denbora
hits eta triste huntako.
Bai eta agian, egungo
egunean hain necesario diren erakuspen hok helduko direla emeki emeki
Eskual-herriko azken etxetaraino.
[1] Le marquis de Brézé
[2] Gabourd
[3] Taine
[4] Gabourd et Taine
[5] Gabourd et Taine
[6] Gabourd et TAINE
[7] Taine
[8] Gabourd et autres
[9] Par des brochures
[10] Brochures
[11] Club de Jacobins
[12] Ce que j´écris ici est vrai à la lettre
[13] Un conspirateur
[14] Hôtel des Invalides
[15] Taine, gabourd et autres
[16] Joseph de Maistre
[17] Les Tuileries
[18] Jourdan Coupe-tête
[19] Au palais de la Glacière
[20] 19 kilomètres
[21] Gabourd et Taine
[22] Le Roi
[23] La Reine
[24] Le petit prince
[25] Aux Tuileries
[26] A Sainte-Menehould
[27] A Varennes
[28] Il était Suédois
[29] Sainte- Menehould
[30] Beauchesne
[31] Marquis
[32] Assamblée Legislative
[33] Aux Carmes, à Saint-Firmin, à la Salpêtriere, à
l´Abbaye, etc.
[34] A bas Monsieur Veto, à bas Madme Veto.
[35] Le tocsin
[36] A Longwy
[37] A Verdun
[38] Mgr Dulau, archêveque d´Arles
[39] Les deux Larochefoucauld, évêques de Beauvais et de Saintes.
[40] A l´Abbaye, à Saint-Firmin, à la Force, à la
Salpêtrière, à la Conciergerie, au Châtelet, aux Bernardins...
[41] Mlle de Sombreuil.
[42] A Reims, à Orléans, à Versailles, à
Lyon, à Meaux, à Gisors, etc.
[43] La Convention nationale
[44] L´Assemblée Constituante
[45] L´Assemblée Législative
[46] L´Ambasadrice d´Angleterre
[47] Membres du parlement
[48] Liburu hunen 13en plaman erran dugun bezala
[49] Henri de Larochejaquelain
[50] Gerre de géants, non de brigands.
[51] L´abbé Girard
[52] A la seine
[53] Suicide
[54] Charlotte Corday
[55] Toute la Convention nationale
[56] Mlle. Maillart, danseuse de l´Opera
[57] Le coeur avec les poumons
[58] Drumont, France Juive.
[59] Le Martyrologe
[60] Drumont
[61] Dans le livre des Proverbes
[62] Chez 28 sous
[63] Chez 28 sous
[64] Saint Vincent Ferrier
[65] Le Grand architecte de l´Univers.
[66] L´équerre
[67] Un globe terrestre
[68] Loi du divorce