ÜRX'APHAL BAT

(entre 1805 et 1808 )

1. Ürx'aphal bat badügü herrian trixterik,
Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,
Bere lagün maitiaz beit'izan ützirik:
Kuntsola ezazie, ziek adixkidik.

2. Oi! ene izatia dolorez betherik!
Mündian ez ahal da ni bezañ trixterik,
Ni bezala maitiak traditü dianik,
Habil Amodiua, hürrün ene ganik.

3. Traditü zütüdala deitazüt erraiten;
Bata bezañ bestia biak akort ginen,
Ene bihotza düzü zuri bethi egonen:
Kitatü behar zütüt lotsaz etxekuen.

4. Oi ene traidoria zer düzü erraiten?
Elhe faltsü erraitez etzireia asetzen?
Ene flakü izanez zira prebalitzen,
Hortarik ageri'zü nunko seme ziren.

5. Maitia nahi zütüt segreki mintzatü,
Arrazuak dereitzüt nahi esplikatü;
Bihotz oroz züntüdan osoki maithatü:
Kitatü behar zütüt, hiltzera nuazü.

6. Thunba bat nahi dizüt lürpian ezarri,
Ene khorpitz trixtia gorde mündiari,
Ene ixter begiak ditian liberti:
Akort izanen zira zü ere haieki.


MÜNDIAN MALERUSIK

(version manuscrite de 1827)

Chaçons nouveles pour etchahon de Barcus

1. Mundin hanits malerous arauz baciraye
Bena ez ni beçaignic ihour behinere;
Ene fons propiaren içan nahiz jabe,
Tristia eçari niz ihon lurric gabe.

2. Desertuco ihicic genten beldurrez
Precocionatcen (dira) ebiltera gordez;
Nic hourac imitatcen gachoa nigarrez
Ene bici tristiren conservi beharrez.

3. Hamar ourthe hontan bici niz esclabo,
Erdiac presouetan bestic sordeisago;
Jelosqueria baten sujetetic oro
Ni ere impatient guerthaturic guero.

4. Hoguei eta bi ourthic complitu egunin
Hartu nin emastia ene çori gaitcin,
Eraiten ahal beitut içan ceitala jin
Ene urkha bulharra gorderic alço pin.

5. Eçagutu nianin cer nian erossi,
Nahi ukhen nin bortças corregieraci;
Bere jabe puissantac hari althe jalki
Eta ni inocenta gaztelin etceki.

6. Ene absenciari aguertu aproba
Çougnen fidelki cian eraman dembora;
Harec eni doblatu bihotceco herra
Bai etare causatu galtceco malurra.

7. Ene izterbeguia bahin emaztia
Herresteraci gabe nic nian flakia;
Bestec eraman deric hic behar colpia
Bena cubera diroc orano hartcia.

8. Banta ahal ayteque non nahi compagnan
Hic eman escandalac echarri din suitan:
Galdu dela bi lechu eta bi guiçon galant
Bai etare thonatu hirour legnu charmant.

9. Ene esposa maitia eta flakia
Coki batec diçaçun nahas cencia,
Galeraci naiçu ni eta etchaltia
Malherous erendatu oro familia.

10. Ene espous maitia eguin deiçut falta,
Aguri da frutia ecin dirot ukha;
Bena çuc baçunu ukhen pacencia
Hori çatian aisa sendo ceitin gaitça.

11. Hamar ourthez deitaçu eman burian min,
Bostez egoneraci aldiz gastelin;
Secoursic eman gabe nahiz han hil nendin,
Halako emaztia norc sofri saihetcin?

12. Hamar ourthez duçula dioçu sofritu;
Ene osaba jauna causa içan duçu;
Nitan içan espaliz gin dena aguertu,
Behar beitçunuki(a)n gaztelin finitu.

13. Mousde Harichabalet jaun erretora
Etçunin etcekiten oguendant lioba,
Arauz sinhexi duçu icous ondon obra
Jauna eçariçoçu cihaurenekila.

14. Ene aita fidela aurhidic hareki,
Aberastu cirie ene malurreti,
Procesac eman eta defautac eraiki,
Arrusas etcaltiac ciec ere ebaxi.

15. Ene sorthe tristiri guiçon gastiac so,
Escont guei baducie ez eçar esclabo,
Emaztic ukheitecoz nic beçalaco,
Eguin citaye aphez edo jon soldado.

16. Emazten dohagna bethi virgina,
Jiten ezpaçaicie uzta ereigna;
Enian ichousiric haren echospena
Sonya ez ereitia datila hobena

17. Hanits minçatu nuçu enetsaien contre
Nahi bada gueçuric ez erran batere,
Bena ene oguenac badutut nik ere
Gincoua dakhigula guertha pharcaçale.

18. Barcosseco herrian ez cherka etçahon
Haren hatçaman nahiz çabilcenac ondon
Bere chantoren honcen ari da Iguelon
Hain olhalte ederric ezpeita Ciberon


DESERTUKO IHICIC

(d'après le manuscrit Péria. Musée Basque MS 64-9)

Version manuscrite de 1833 du poème

Mündian malerusik

1. Desertuco ihicic, Badabilça gordes
guiçonen arracontric, galditçan Beldurres
nic houra(c) imitatcen, gachoua nigarres
ene Bici tristiren, consservi beharres

2. Hamar bat ourthe hountan, Bicinis esclavo
erdiac presouetan, Bestiac gaiskigo
jeloskeriabaten, sujete(t)ic oro
nahi gabes içan, laidouen sorhayo

3. Hogueita Bi ourthiac complitu egunin
hartunin emastia, en(e) çori gaitcin
erraiten ahal Beitut, içan ceitala gin
ene urkha Builharra Beraren alçopin

4. eçaguttu nianin, cer nian erossi
nahi ukhen nin Bortças corregieraci
Bere jabe puissantac, hari althe jalki
eta ni inocenta - gastelin etcheki

5. ene abssenciari, aguertu aproba
couignen fidelkician eraman dembora
harec eni doblatu, Bihotceco herra
Bai etare causatu, galceco malurra

6. ene ister beguia, Bahin emastia
herrestatu gabe, ene flakia
Bestec eraman deric, hic behar colpia
Bena cubera diroc, orano hartcia

7. Hire scandalac, emandian suitan
ene lagun flakia, ingana eçan
galduduc bi lekhu, bi guiçon galant
Bay eta thonatu, hirour legnu charmant

8. ene lagun maitia, eta flakia
Livertibatec deiçu nahassi cencia
hares ni galeraci, eta etchaltia
malerous errendatu, oro familia

9. ene espus khechia, nic eguin ogenes
hori duçu çauria, estaitiana hers
herrezda sen(d)otcia, ahastera ustes
eta nabastarrien, algarri pharcatces

10. Hamar ourthes deitaçu eman burian min
hayetaric Bostes, etcheki gastelin
secoursic eguin gabe, nahis han hilnendi(n)
halako emastia nourc sofri sayhetcin

11. Hamar ourthes estuçu, nigati sofritu
ene ossaba jauna, causa içanduçu
nitan içan espalis, gindena aguertu
Behar Beitçunukian, gastelin finitu.

12. mousde haritçabalet, jaun erretora
etçunin etchekiten, oguendun lioba
araus sinhexiduçu, ikhous ondon obra
jauna eçariçoçu, cihaurenekila

13. Besten penitenciac, deitatcu eragui(n)
oguendunac etchen, ni aldis gastelin
nic deusnutinen jaten, lotcen ene ohin
ene desohouratcen, trankilitatin

14. ene çorthe tristiri guiçon gastiac so
escon guei baducie, ez eçar esclavo
emastic ukheitecos, nic Beçain khario
eguin citaye aphes, edo joun soldado

15. emasten dohaina, Bethi virgina
aguertcen etcayeno, usta ereina
enin eçaguturic, haren ekhospena
sonja ez ereitia, datila hobena

16. Justicia çuere justocirade
pussantac çaitçu chahu goithiac coupable
çoure jugamentiac, halako dirade
nihau etchekinaiçu, Borogaçale.

7. hanits minçatu nuçu, exayen contre
nahis estudan erran, gueçurric batere
Bena ene oguenac Badutut nicere
gincoua dakhigula agui pharcaçale

18. adio ene haurra(c) gacho oguen gabic
cien aita etamac, malerous eçaric
estitciela segui, amaren exemplic
cien prudentcietças, imita Jesus Christ

19. Barcocheco herrian ez tcerkha etchahon
haren hatçaman nahis, çabilçanac ondon
Bere khantoren houncen, arida iguelon
halako olhalteric, espeita ciberoun

fin du copie des chançons ci dessus mentcione topet dit etchahon

(au crayon) Legouvé parisecoa
liburu eguile handi
bat hunat yin
beharra atço
cembait bersu
harendaco.


Version de Mündian malerusik tirée du manuscrit des frères Chaho
et appartenant à M. de Souhy

Etchehounen khantiak

1. Mundin hanix malerous araus bacirie
Bena ez ni beçagnik ihour beharrere
Ene emastiaren nahiz içan jabe
Gachoua jarririk niz ihoun lurrik gabe.

2. Desertuko ihissik guiçonen beldurrez
Precaucionatcen dira gorde beharrez
Hourak nik imitatcen gachoua nigarrez
Ene bici tristiren konserbi beharrez.

3. Hamar ourthe hountan bici niz esclavo
Erdiak gastellian, bestiak gaiskigo
Jeloskeria baten sujettetik oro
Nahi gabez içan adarren sorhayo

4. Hoguey eta bi ourthik complitu egunin
Hartu nin emastia ene çori gaytcin
Errayten ahal beytut, içan çaytala jin
Ene urkha bulhurra, beraren alçopin.

5. Eçagutu ninian, nournian eroci
Nahi ukhen nin borchaz corregieraci
Bere jabe puissantak hari althe jalki
Eta ni inocenta gastellin etcheki.

6. Ene absenciari aguertu approba
Çougnen fidelki cian eraman dembora
Harek eni doblatu bihotceko herra
Bay eta ere causatu galtceko malhurra-

7. Ene isterbeguia bahu ene etçaya
Therrestatu gabe ene emaste flakia
Bestek eraman dic hik behar colpia
Bena cupera diok orano hartcia.

8. Hire libertinagik eraman din suita
Hire ganat gogatcez ene emaste flakia
Galdu duk bi etchalte bi guiçoun gallant
Bay eta ere thonatu hirour legnu charmant.

9. Ene lagun maytia eta flakia
Libertin batek deyçun nahassi buria
Galleraci nayçu ni eta etchaltia
Malerous errendatu oro familia.

10. Hamar ourthez deytaçut eman burian min
Hayetaric bostes etcheki gastellin
Secoursic eguin gabe nahiz han hil nendin
Halako emastia nourk sofri sayetcin.

11. Ene ayta crudella anaye desnaturatik
Aberastu cideye ene malhurretik
Processak eman eta ni condemneraci
Bayeta arte hortan bi etchalte ebatci.

12. Ene sorte tristiri guiçon gastik ço
Eskountguey bacirie es içan esclabo
Emastik ukheytekos nik beçain khario
Eguin citeye aphez edo joun soldado.

13.Mousde Harichabalet jaun erretora
Etçunin idereyten, oguendun çoure lloba
Arauz sinhesi duçu ikhous oundoun obra
Jauna beguira eçaçu cihaurenekilan.

14. Besten penitencia deytaçut eraguin
Ene etçaya echen, ni aldiz gastellin
Nik deus nutinen jaten, etçaten ene ohin
Oray aldiz nabilaçu gociarekin.

15. Adio haur maytiak, gacho oguen gabik
Aytak eta amak triste eçaririk
Estetçatciela jarrayki hayen exemplik
Cien prudencietzas imita Jesus-Christ.

16. Barkocheko lurretan ez cherka Etchehoun
Haren atçamayliak beytabiltza oundoun
Bere cantoren houncen arida igueloun
Halako olhalterik espeyta Ziberoun.


BI BERSET DOLORUSIK

1. Bi berset dolorusik nahi dizüt khantatü,
Plazer düzielarik, jente hunak, behatü.
Berrogeita lau urthez ni izan persegitü,
Nun etzaitadanian familia jelostü,
Oroz arnegatürik nahi nüzü phartitü.

2. Ene persegizalen lehen süjeta zer zen,
Eskrüpülariekin dereiziet erranen:
Aita batek taka hau zian bere haurraren,
Haren egiteik gabe ni amak sorthü ükhen,
Ezpeinitzeion aski jiten zeiztan primajen.

3. Ene gazte denboran ez lagünak bezala:
Hurak txostakan eta ni nigarrez ardüra.
Entzünik egüzaita aitak bildü zeitala
Bere hiru etxaltez ene desprimützera,
Hüllan ezarri nintzan fi-gaxto egitera

4. Hartü nin emaztia aitak desiratia,
Ustez ükhenen nian halaz haren bakia;
Bena egin zilakoz haren althe jartia,
Eginerazi zeitan funtsen partajatzia,
Presun jan erazteko amak ützi phartia.

5. Bost urthez presuntegin egon niz inozenki;
Emaztia xalanteki, harez nintzan jelosi.
Anaie batek zeitan bi lekhü ordeñüz ützi,
Ber denboran aurhidek hurak fraudaz ebatsi,
Haren ordeñü huna beitzien hautserazi.

6. Ni Ajenan bi urthez, libre nintzala ustez,
Bena aita orano ez ase mendekatzez;
Jaun horier galthatü ükhen otoritatez,
Presu begiratzeko librantxaik ükhen gabez,
Eta ere edüki hamar bat hilabetez.

7. Ni Ajenan libratü, etsaien artin sarthü,
Hunak galdürik, haurrak dohakabe baratü,
Eni hen ikhustiak odola alteratü;
Atzione triste bat süjet hartarik heltü,
Harzara jüstiziak ni berriz presu hartü.

8. Gaztelin nintzalarik biziaz etsitürik,
Promes bat egin neion sendo nahiz Jinkuari,
Kitatüren nütila hunak eta uhuriak,
Mündü huntako plazerak, haurrak ta emaztia,
Bai eta segitüren zelilako bidia.

9. Hamasei jakiletan zortzi falsü banütin,
Her behatü balira galtzia segür beinin.
Zelüko Jinko Jaunari promes neron egin,
Ezarten banündian jaun haiez libertatin,
Enintzala egonen ene etsaien artin.

10. Bost urthe igaran tit prozeskan tentatürik,
Bihotzez enialarik herria kitatürik;
Ene haur maleruser zerbeiten ützi nahiz,
Bena ezin izanez deüsez satifatürik,
Orai arren banua oroz arnegatürik.

11. Nik dütüdan xangriak ene eskandaleti,
Ezpeinintzan ebili Jinkuaren bideti:
Deliberatü ükhen dit juraitia pelegri,
Adio sekülakoz erranik herriari,
Haurrak deitzodalarik gomendatzen Jinkuari.

12. Zelüko Jinko Jauna, hau düzü mementua,
Kunplitzen betereizüt egin neizün botua,
Kuntre nian denboran ene lagün gaxtua
Zük hedatü zünian ene althe besua,
Bestela presuntegin hil behar nin, gaxua.

13. Pharkatzen dit etsaier eni sofri-erazler,
Hala nula beiteie Jinkuak egin berer,
Bena eztit pharkatüren eniak dütiener,
Nun eta eztütien errendatzen ene haurrer,
Berset horrez mintzo niz küñat eta aurhider.

14. Ene lehen aizua, hi, eskandal gaxtua,
Orai khentürik dükek ene ephantxügua:
Kita-ezak ingoiti ene espusa gaxua,
Badik bai hire ganik aski malerusgua,
Eztizoiala gal-eraz senharra ta Jinkua.

15. Adio ene lagüna urthuki nündüzüna,
Pharkatürik dükezü eni egin ogena.
Edükazü prüdenki alhargüntsen züzena,
Haur trixte hoier egin ahal diokezüna,
Beste mündian gitin oro hel algargana.

16. Musde Alkhat Barkoxe, zütan dizüt sinheste,
Zuri egiten deizüt ene photerez trite,
Ene haur maleruser aita jar zakhitze,
Trite haiez balia haien etsaien kuntre,
Zure karitatia Jinkuak orhit düke.

17. Ezpiritü saintia, orfelinen althia,
Zuri egiten deizüt haurrez gomendatzia;
Etziezü mankatüren haier trixte izatia,
Zük erakuts-izezü saintüki bizitzia,
Beste mündian dezen ükhen alagrantzia.

18. Abelen denborati eta süitan bethi,
Jinkuaren haitatiak ziren kürütxiareki;
Bena ezarten zütin konfidantziareki,
Mündiaren huñ petan zaudelarik ümilki,
Hitz hoiez haur maitiak orhit zitaie bethi.

19. Eztizüt nahi hunik ez eta uhurerik,
Mündü huntan gozatü, Jinkua bera baizik.
Adio arren ene hunak bai eta uhuriak,
Askazi, adixkide, haurrak eta bestiak,
Oro üzten zütiet, segitzeko Jinkua.

20. Ene alhaba bakhotxa, etxekan üsatü kondüta,
Küñater beria eman, haurrer Jinkuren kreinta;
Senharraren hun izan, zaharrak errespeta;
Plega hadi gazteti nahi gabe orota,
Gaizkiren beldür izan, Jinkua guri so beita.

21. Adio Barkoxtarrak, zahar eta gaztiak
Heben jente praubiari ürrikal zidienak;
Zien gomendietan, üzten tüt ene haurrak,
Ihuren sekursik gabe diren malerus hurak,
Jinkuak badakike ziek egin hunkiak.

22. Ene haurrak adio, seme alhabak oro,
Josafateko sorhun arrakuntra artino!
Ükhen izozie bethi Jesüsi amodio
Heben ükhena gatik aphür bat eskarnio,
Han sendotüren dira zien zauriak oro.


ETCHAHUNEN BIZITZIAREN KHANTORIA

(La chanson de sa vie)

1834

Monsieur le Procurur du Roy il y a queque temps que vous m'avois un honneur singulier en me faisant coumparetre a devant un parisien n'étant capable de vous satisfer alors je vous avois promis de vous donner l'histoire de ma vie par chaçons Basques avec la traduction francoise dont je tardé de vous tenir ma promesse jusque le momant, connessant indigne de coumparaitre davant vos yeux mais aujourdhy mon incapacité au coté ma necessité me força de jetter à vos pieds en vous demandant une grace en le dernier versset de mes tristes chanchons.

1. Mousde Clerice jauna Badiçu dembora
çoure salutatcera, gin guein ninçala
hitçaman ukhen neiçun dakiçun beçala
Ene bicitciaren, coblas eçartera
egun houna nitçayçu copiarekila

2. Etchahonen çorthia içanda ayphatu
mundian gutic dila haboro sofritu
ene persona tristic houracin causatu
aitetamer beyninçan haurreti huguntu
edertarçunes prauve, ninçalacos sorthu

3. ene lehen ourthia, nin carceratia
amac idor bihotça, bai eta thitia
ni khugnati marracas beinian gossia
amac ene nigarrez ez aldis anxia
nahis eguinliçadan gincouac deitcia

4. ene biden ourthian banoundouen chuti
desprimatus khechunin arrebabateki
eramaiten beitceitan oguia escuti
eta nihau tratatcen, ardura crudelki
ikhoussiric amari etceyola gaitci.

5. hirour guerren ourthecos, ninçan elhestatcen
noula tratatcen nundin, arrebac erraiten
bena hari gueçurrac, hobeki sinhesten
ardura beitceritan, nigar eraguiten
amac ichil artino, nindian cehatcen.

6. laurac coumplitu gabe, banian anayé
çaflerasten beinundin, arrebac herere
guero eguiten banin, nic hayer deusere
amac hayer pharcatcen faltac bethiere
eta ni erhacatcen, pietate gabe.

7. Bostac nutianecos, aitanin orducos
ene figura tristis, hassiric ondicos
etchenco bestic ere, ikhous aldi oros
hari ençun naussetças, eni injurios
mesperetchu gueibaten, ninçan heki gueros

8. Bethe nutinin seiac ama ene engrat
hari plaser eguiten, ni ari ahalas
eta harec ordari aurhider ophilac
apairietan ere hobe hayen pheçac
uduri ni haurretan, nundiala bastart

9. Bethe nutinin çaspi içan ninçan hassi
amaren cerbutchatcen, ahalas umilki
lanic cianin haurren, mania nic bethi
guero beste aurrhider, goust eguitegati
gaiski salcen nundian ene aitareki

10. çortci guerren ourthia nian escolaco
nic hanere çorthia, etchen beçalaco
etchen esclavo dena, beita campoun niatho
halacouen khidiac bethiere gaisto
hartacos nic han ere esprabia franco

11. Bederatçu guerrena nin nahin aphestu
nahis aita etamer, ephachuti khentu
bena ez laguncera, nic hourac gogatu
gincouac eman donna, nitan nul aguitu
ene suita tristic, beiterit marcatu

12. hamar guerren ourthia nian changrireki
aitac enundilacos, escola eraci
nahi beinundin ordin travaillaeraci
eta es nic indarric, haurrin hacis gaiski
ordin haren mendekic, içan ceistan hassi

13. hameca guerrenecos, nin aita pharcatcen
hari khaussitu nahis, indarra bortchatcen
harec errecoumpenssa, ceitana eguiten
eguisaitac beinundin, primu bere fontsen
ene desprimutcia, ceritan tcekhatcen

14. hamabi guerrenian, ni goicic lanian
oustes aita contriri, khaussitureninan
harec beste aurrhidic, usten aiserian
eta halere hayen obretças lorian
aldis nic jaten neron, arthouri dolian

15. hama hirour dena nin mithileki lanin
oustes aita pharcatces irabaciren nin
harec ceitan eskerrac pharcatunianin
ene odol agria, sobera errecin
ene ossagarria, galeraci beitcin

16. hamabost guerreneco, ni es deusetaco
egoitera ez ausat etez houn laneco
mithila, odrereki lanin bortchatceco
edo eta bestela, ene çaflatceco
halere nic hobena, houra enetaco

17. hamaseiden ourthia, nin desolatia
hilic ama handia, nic nian althia
guerosti etchenian, houn ene trempia
ene errekitia, nitças trufatcia
eta beste haurrena salda berhecia

18. hamaçaspi guerrenin ni usatu tregnin
ene etcheco contren, mesperetcien pin
nescatotiobat cian, aitac hartu ordin
eni doluceitala, eracasten beitcin
houra beinin maithatu, bien çori gaitcin

19. hamaçortci guerrena nianin coumplitu
ene bekhatia cen içan publicatu
eta ni ene aitas gincouac punitu
egusaita beinian, hares desgoustatu
ene desprimutcera ceritan gogatu

20. hemeretçu denian, primagen changriti
avançu eguin nian ene buris gainti
hirour etchalte beinin galdu aitagati
eta es amac ere, nahi primuraci
nic nahi eninaren, espusatces baici

21. hogueiac nutineco, nic khidiac galtho
noun ciradin solasac, hetat jouaiteco
eta nic aldis gousta, nihau egoiteco
ene phena changries, nigar eguiteco
ene gaste dembora ukhendut halaco

22. Hoguei eta bat denin, eguin nin khortia
amourioric gabe o gacho tristia
oustes erosten nian aitamen bakia
erossi ukhen nian ene thurmentia
nahi gabes kitatu ene sor lekhia

23. hogei eta bi denin escountus dolunin
orducos beinakian, cernian sayhexin
ene ossaba ere hilceritan ordin
lehen khentu primagen berris eman guein
ene aitaças baici, emaiten beitçutin

24. hogeita hirour denin gin ceristan hounac
ossabac hilceracoun, eman guei ceistanac
aitac beste haurreki erossi tcicanac
eneki procescaco, houn ciren çucenac
eta dobla eraci, nic nutian phenac

25. hoguei eta lau denin ama hil ceritan
eta aita venjatu aurrhideki bertan
justicias partaju, galthatu ceritan
nic nahi accoumoudus beria harceçan
bena harec nahigo, ni despendios jan

26. hoguei eta bost denin, banian bihots min
aita fraudas sarthuric, ordegnus ukhenin
hari buhurtu nahis, ni procescan ordin
egunac justician, eta gayac bidin
eta ene aiçouac emastiren ohin.

27. hogueita sei denian banin bost etcheco
ni galnendin nahian, ene beretcheco
lous falssubat ceitan gin scandaletaco
ecin pacenciatus nic emailia jo
eta sujet hares, hareraci presou

28. coumplitu nutianin, hoguei eta çaspi
emastis nundin aitac, delonça eraci
ene muble cabalic, aurridec edeki
ni nahis ene hounen, exayer edeki
cachota chilaturic, campoulat escapi

29. coumplitu nutianin hoguei eta çortci
exayac enen jaten, ni aldis ihessi
emastiren ossaba, nin othoieraci
etchaltic sal citçan, nençan libreraci
bena ni emastiac, ordin hareraci

30. hoguita bederatcic nutinin coumplitu
aitac ceitan haurreki procesa phoussatu
ene presous içanes, defautes jujatu
ene hirour etchaltic, ordian beretu
eta ez gastelilat eni sosbat heltu

31. hogueta hamarrenin, hileri cachotin
juge hayer gorderic, sabrekaldic burin
jaunliera ceritan, jabeki bat eguin
eta ez ikhoustera, ihour utci ordin
loxas eguincin crima jugec lecen jakin

32. Coumplitu nutianin, hoguita hamecac
emastic eguin ceitan, jaunareki bastart
eçarten beinudian, feit harec campoulat
condeneraci nundin, ordin jaunlierac
loxas puniras neçan, egin ceitan plagas

33. coumplitu nutianin hogueita hamabi
agenerat nundien prauveric igorri
khalignabat lephoti jandarmac thirari
ene çaignec es nahi khorpitça egari
heltunundien airin, ecines ebili

34. hogueta hamahirour dena nian triste
agenen beharnila hil beinian ouste
secoursic ecin ukhen, hanco jana countre
finirasten nundian, emastiac hanche
espaleit gincouc heltu, chaho atharratce

35. hoguita hamalaura, nian alaguera
ouste beinin agenen, libratcen ninçala
bena gaiski saldurik, emastic harçara
condusitu nundien, brigadas brigada
hanco borthan harturic, donaphaleguira

36. hoguita hamabostin, ni donaphaleguin
han hil beharniala, dudaric espeinin
hanco jaun jugetara, cen emastia gin
han perieras nencen her othoyac eguin
eta ni haren despit hec livratu ordin

37. hoguita hamesein, ninçan etchen sarthu
fonssa engajaturic, emastiac bathu
hirour milla liberas hounac devenitu
eta bost edo seies, çorrac emendatu
halere arragretic, es eni marcatu

38. hoguita hamaçaspin ni exayen artin
hayen nabastarrien ecin suportatin
colpatu ukhen cien gaibates ulhunpin
ene adiskidebat exava cen oustin
eta eni behartu, berris ihes eguin

39. hoguita hamaçortcin, gorde nin lekia
loxas naussilekhidan hartan justicia
eni deus eman gabe, cianac tritia
eguin ceitan exayer hareracitia
eta guero beraren, hen naussi sartcia

40. hogueita hemeretcin nic pauveco khortin
çaspi jakile falssu banutian khantin
hanco jaun juger erran, nic cer sofritunin
eta ene plentetças, hec casetac eguin
eta nihau eçari dolus libertatin

41. Berrogueden ourthian ninçan etchen sarthu
jakile falssu ginac, han etcheçain bathu
ene bortan sartceti, hayec defendatu
bost lekhutaco primu, içan cena sorthu
etchesbat eguin gabe, ostatin gabetu

42. Berreguei eta batin procesbat hassinin
fonssa edo saria bata nahi beinin
arbitrec ni troumpatu presentic espeinin
haiec ni sineraci certan espeinekin
eta hartce nianas, kitancha eraguin

43. Berroguita bidena nianin coumplitu
ene changriac ceistan sobera gagnitu
mundus mundu beininçan pelegri phartitu
ene phenac bihotcin, bost reino traucatu
erroumaco hirian, khomentian sarthu

44. Berroguita hirourin nunduçun khomentin
haurren nin arraincurac, erratcen beinundin
haren ecin sofritus, ni franciarat gin
passaporta deseguin anconaco hirin
eta presou eçari toscanaco lurrin

45. Berroguei eta laurin içan ninçan jalki
berrogueta hamabost guerren gasteluti
nimaseco hirian egonic hil exi
araues espeininçan sofrituric aski
gin ninçan bataliara, ene exayeki

46. Berrogue eta bostin seis proces hassinin
aita gincouc deithuric, haren houna beinin
eta ene haurreki sarthu ene hounin
hen amareki ere jarri unionin
estelaric etchaten senharraren ohin.

47. Berroguei eta sein nian thurmentia
ene lekhu galdiren, ecin chuchentia
eni venjatces jounic, ikousten hatia
igortiac eguiten eneti yatia
haren suportatceco, behar pacencia

48. coumplitu nutianin, berregueta çaspi
haurren cerbait gueinhatcen içan ninçan hassi
gueinhaçale laguna çortiac attaki
mousde maitiac houra, mousde etchatceki
defis jaun presidenta, gati libreraci

49. Berroguei eta çortcic oray dutut bethe
hontan seme bat garda sarthu nahi nuke
eta hartaco behar nic autoritate
erregueren beitcira çu procuradore
jauna çuc eguidaçu hartaco favore

Monsieur,
Je vous demande excuse le fautes que le hate ma fit faire, quant aux griefs que je les explique pour les sujet de ces coublets je ne rien ajouté plutot diminué et aux années accordées avec les soufences il a put être quelque changement c'est a dire 2 question ils pourront être arribés dans un an quoique je les ai mis an par an et je mis le 31e avant le 30. Si vous soucie de les faire copier vous faires observer.
Monsieur Monsieur j'avoé je né rien mis qu'il soit digne de votre attention ni soufert rien moins que je écrit.
Je vous salue avec le plus profond respec par votre estimabre perssonne.
Topet dit Etchahon.


AHAIDE DELEZIUS HUNTAN

1. Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü,
Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü:
Ihun sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
Hamar urtheren galeretan nahi ükhen naie sarthü.

2. Ebili nüzü kharriketan, ene bidaje handitan,
Amorioz nindaguelarik xarmagarriren huñetan,
Ixterbegiak zaudelarik eia nun sarthüren nintzan,
Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.

3. Zelietako Jinko Jauna, zützaz nüzü estonatzen
Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten;
Batak indarrik gabe, bestiak zentzü gabe, bethi praube agitzen
Mündü huntaik bestila baiko, han denak gira bardintzen.

4. Mündü huntan hanitx persuna bada malerus izanik,
Bena ez beren etxekuak nik bezañ krüdel ükhenik,
Ene amak bost lekhütako primü nündüzün sorthürik,
Igorten naie mündüz mündü deüs nütinak idokirik.

5. Jinkuak maradika beza Gaztelondo Topetia
Eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Batetan ezarri nilakoz, izan niz desprimütia,
Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.

6. Hazi behar nian phüntian traballatzen nintzan hasi,
Desprimü-eraz nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
Osagarria hari khausitü nahiz benin galerazi:
Orai agitzen zitadazüt segür hiltzia presuntegin.

7. Ene aitak destinatia ükhen nian espusatü,
Erranik nahi zeitadala primajia errendatü.
Ene maite (fidel) ezagütia nik horre gati kitatü,
Eta beste maiterik zian bat ene phena gei hartü.

8. Bi hilabetez egon niz presu ene emaztia gati,
Ta hura xalanteki etxen ni han nintzanez jelosi;
Ber denboran ene anaiek (defautez) prozesa jüja-erazi,
En'hunaren juitü nahiz eta ni kundenerazi.

9. En'anaie erüsatia, menjatü hitzaiket aski,
Ene lehen eritajia orotan fraudaz ebatsi;
Orai khorpitzeko xangriek behar nie eihar-erazi:
Behar diat presuntegian hil edo amuinan bizi.

10. Ene seme nik primütia, egin deitak traditzia,
En'anaiak zeitadanian kita-erazi Frantzia.
Adixkidez libreraz nentzan egin neian bilaiztia,
Eta hik eni hen ixilik egin kundeneraztia.

11. Musde Deffis jaun presidenta, eta Musd'Ündürein jauna,
Galdürik nintzan enialakoz semiak zian deseiña;
Zien leterak eraman baleizt Paueko jaun jüjen gana,
Libratzen zian bere aita, bizia zor zereiona.

12. Paueko jaun jüjek balie ene jüjatzen jakintü,
Nun etzien ene etxaltia frauderiaz akesitü
Enündia kundeneraziren, bena semik ni traditü
Eta ni kundenerazi nai nahiz hunaren juitü.

13. Oi jüstizia injüstua, igorri naizü herriti,
Eni ebatsi etxaltian den anaiaren ihesi!
Ene semik ez nahi hazi, nik hari eman huneti:
Behar diat presuntegian hil edo amuinan bizi.

14. Bi urthe igaran ditiat Españan pelegri gisa,
Hire ganik deüseren ezin ükhenez biziaren bilha;
Orai hiri sokhorri galthoz jin nük ezin ebilila,
Hik igorri ene etxerik erranik han deüs enila.

15. Bi hilabete igaran tiat sabaietan hotzez ikhara,
Ezpenündia nahi ützi ene sükhaltin sartzera,
Ez hik ez hire emaztiak ene ohian lotzera,
Jüstuago zia lo zedin hire küñata izorra!

16. Ene etxalte zabalian ezari ninak hireki,
Gai oroz barnen sar enendin, borthak dereitak esteki,
Ezpeitzeion phenaik egiten hunak ützirik zieki,
Ene amuinan igortiak, bi athorra xiloeki.

17. Adio erraiten dereizüt, ene phena-gei hartia,
Bena orai zü zütüdano, ene kontsolü güzia;
Athorra bat eman deitazü destrenpien erekeitia
Ikhara zinandialarik errenak jakin, trixtia.

18. Zortzi urtheren behar deizüt erran dolorez adio;
Haboro bizitzen ezpaniz, Josafatera artino.
Inkas bizitzen bagirade biak mündian haboro
Algarreki izanen gira Jinkuak pharti artino.

19. Semiari nereionin egin ene photeren üztia,
Beste haurrer niezün egin ene borthen zerratzia,
Eta zü ezari neskato etxen, malerus trixtia,
Aita amak so egizie zer den haurrer bilaiztia.

20. Adio erraiten deiziet ene haur dotherik gabik,
Ene süberte malerusak, trixtik, mündin ezarririk
Ene gisa har-itzazie, pazentziaz zien kürütxik
Eta salbamentia txerkha, hetzaz imita Jesüs Krixt.

21. Adio dereñat erraiten, ene alhaba barkhotxa;
Etxeki-ezan familian orai artinoko kundüta,
Küñat küñater eman beriak, haurrer Jinkuaren kreinta
Senharraren hun izan eta zaharraguak errespeta.

22. Etxahun, nausi famatia, galdü dük libertatia;
Orai hiri erriz ari dük oi hire ixterbegia;
Eta orai hir'ezin bestia, harekila trixtezia,
Behar amuinan hasi edo pelegri juan bestela.

23. Zelietako Jinko Jauna, zuri gomendatzen nüzü,
Ezi ene best'erresursak or'akabi ziztadatzü;
Libertate, hunak, uhurik galdürik agitzen nüzü,
Eta khorpitzaren gal lotsaz, mündüz mündü banuazü.

24. Izan nüzü Jundane Jakan, Loretan eta Erruman;
Jente hunetzaz beinündüzün zük hazi ene errundan.
Orai ere phartitzen beniz zure othoitzez ber gisan
Haietzaz bizi-eraz nezazü malerus nizan denboran.

25. Khantore hoiek huntü nütin Ünhürritzeko olhetan,
Errumarat juiten nizala erraiten beitüt hoietan;
Maleruski ni hil banendi bidaje lazgarri hortan,
Ziberuan khanta-itzazie, ene orhitzapenetan.


EIHARTXE ETA MIÑAU

1. Sed libera nos a malo sit nomen Domini;
Vamos a cantar un canto para divertir;
Jan dügünaz gerozti xahalki huneti
Eta edan ardua Juranzunekoti,
Chantons mes chers amis,
Je suis content pardi,
Trinquam d'aquest bun bi
Eta dezagün kanta khantore berri.

2. Jente hunak erranen deiziet mementin
Nik zer ikhusi düdan Pauerako bidin:
Eihartxe et Miñau aski aide gaitzin.
Nihaurek ikhusi tit Belereko hegin,
Hamarna lüs eskin,
Jokhatzen beitziadin
Zuñ lehen jun bidin,
Eihartx'huñez eta Miñau zamari handin.

3. Oren baten bürüko, Ganera ziradin,
Miñauren zamaria eñhez ezin bestin;
Eihartx'aldiz juaiten galopaz aintzinin,
Bagoz eskalanpuak handirik beitzütin.
Arueit handi zin,
Ganeko pabatin,
Sü jauzerazten zin:
Miñau gaizuak hamar lüs aisa galdü zin.

4. Gero zütien lanak, Pauera zirenin,
Hanko Proküradore ta jüjen aintzinin,
Eihartxe aisa mintzo diharia beitzin
Miñau ere bai triste, frank'arrazuekin.
Ais'obtenitü zin,
Tribünal zibilin,
Eihartxek bai ordin:
Miñau gaizuak prozesa ere galdü zin.

5. Pauko kuntrolür jaunak zer lana egin zin,
Eihartxeri bilhutaik lothü zeionin!
Berak ere pelüka, bertan lürrian zin,
Bi beharronduetan Eihartxe ilhagin!
Bertan phentsatü zin
Zer egin behar zin
Eihartxek bai ordin:
Papera kuntrola-erazi mementin

6. Etzatekin dolügarri kuntrolür jauna,
Behar ükhena gati kuntrolatü papera:
Behar ükhen diozü orano audela,
Berak abantzatü ehün libera,
Eihartxek ezpeitzin
Beharrüne handin
Paperaren ordin:
Amandalako edo persegitzeko phüntin.

7. Bena Eihartxe, nula gizun galant beita,
Satisfatü dizü kuntrolür jauna;
Kado bat egin diozü zerbütxü sarila,
Diharü ederretan ehün libera,
Abertitü bera,
Aurhide bezala,
Eztakhion fida:
Bilho thirakan aisa bürüzagi dela!

8. Pauko kuntrolür jaunak etzian phentsatzen
Eihartxeren phasta zertaz eginik zen.
Khalamü hariz ala hede larrüz den:
Buhame kasta dela dü opiniatzen;
Deio hitz emaiten
Zinez segürtatzen
Etzola lothüren;
Sobera lotsa dela basa gizunen.

9. Eihartxe phüntü hetan, inkiet ere zen
Hiru lan gaixtorik hasirik beitzen:
Emazte gaixto baten galant-eraziten,
Prima khexakor baten ema-eraziten,
Auher handi baten
Agüdo erazten,
Eniz estonatzen:
Hainbeste lan sobera da gizun baten.

10. Eihartxe behakhigü et'erragük bertan
Eia zertan hizan hiru lan hoietan.
Ari hiz izkibatzen huraren gañian,
Azkarki traballatzen bena auherretan.
Ütz-ezak oithian
Mihisia plegian
Gaizak dien lekhian,
Eta hihaur bizi nunbait bazter batetan.

11. Lui Nik baditit bost küñat braborik halere,
Sekurs handirik beraieki beitire.
Hek ere goraintziak igorten deiztade,
Phiper eta minagre oliorik gabe:
Nik haier deüsere
Ezpeitüt deüsere
Nihauenik ere:
Hatik desir nikezü ereiñak bil balitzade!

12. Elle Pauko kuntrolürrak eztik erran gezürrik
Basa gizuna zuñ den, harek badakik.
Iratin ta Arbotin hik badük lagünik,
Nuizpaiko paganuer plazak idokirik:
Ez, hire ereñik
Eztiagü beharrik
Khen-hakhit hebetik,
Eta gero hantik güti igor berririk.

13. Lui Enaiñ ez igorriren, hik ni, Iratirat,
Ez Holtzarterat, gütiago Arbotirat;
Ni sarri jinen beniz Eihartxialat,
Eztütün, ez hik, han manhatüren bestak.
Hitz-emaiten deñat:
Nik han matütiñak
Khantatüren tiñat.
Ezpeitü balio emaztek egin senbladak.

14. Lui Etzena izigarri balia, Jinkua,
Emazte erho horiek egin senblada?
Zaragolla hobenak haienak zirela?
Gizunentako aisa nausi zirela?
Kapiten arrasta
Gizonen bitalla
Aski franko zela!
Bena aurthenko huntan trunpatüren dira.

15. Lui Bas'arhantzia lilitzen arhantz'hunareki
Haren frütia huntzen da gaitz bethi.
Üzten hait mintza hadin zeküriareki
Pheti behera beita ingoiti Üharreki.
Esparantxareki,
Denborareki
Jinen zaital'eni
Emazte galant bat eginik phasta gaxtotik.

16. Elle Egün hun Jan Pierra zü ene senharra!
Jinkuak egün hunik hanitx deizüla!
Gaxki bizi beikira dakizün bezala,
Orai gitin iseia, gü kunbertitzera
Adora Jinkua,
Irabaz zelia,
Lüze da denbora
Beste mündian eternitatekua.

17. Lui Hunki jin ziradila, prima anderia,
Zük ikhasi ahal düzü zeküria:
Kit'ezazü Phetiri jin bada beharra,
Gure gobernadore hura aski beita;
Egin da bakia
Legiaren gisa,
Gizuna nausia!
Emaztek aski die haier behatzia.

18. Elle Nik badit abis hunik emazte lagünen!
Susmis izan ditian gizun brabuen,
Lotsa eta beldürti bai aldiz kokien,
Haien gobernatzia eztela emazten,
Flakia azkarren,
Praubia aberatsen,
Emaztia gizunen,
Bortxaz ere direla susmis izanen.

19. Lui Hik badün abis hunik emazte lagünen,
Nik ere badiñat gizun ezkuntzekuen:
Eztitin sober'ebil primer khort'egiten,
Gibeletik manduer bastaren ezarten;
Mando gaxtuaren
Üzter ostikuaren
Süstut ferradünen,
Bena lotsago izan prima handiaren.

20. Ni izan niz hebentxe taka agertzale.
Areta nik banüke bai nihaurk ere,
Ziek behazaliak imit'ez nezazie:
Josafaten badate heiagor'egile
Gü jüj'izan gabe,
Jesüs han dateke:
Gütiala bere!
Ordin batüzkegü aski nurk guriak ere.


OFIZIALENAK

1. Oi laborari gaxua,
Hihaurek jaten arthua
Ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua,
Halere hañ haie maite nula artzañak otsua.

2. Artzaña bada beztitzen,
Josliak tü gomendatzen
Zaragollen alderki bata oihal hobez ezar dezen.
Halere higatüren dizü aitzinia beno lehen.

3. Dendaria berant jiten
Arratsen goizik ützültzen;
Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen
Ezpeitü jaten diana hüllantzeko irabazten.

(Asteko denbora iragaiten mündiaren jüdikatzen).
(Artuan jaten dian gatza harek ez tü merexitzen).

4. Orai ürüliak oro
Idorrian nahiago.
Hanitx lan agertü beharrez, hari'oro txori lepho;
Hallikatzen balinbadüzü, zehian laur oropilo

5. Ehülia hari galtho,
Ükhenik ere han franko;
Undar harien ebatsi nahiz oihal'üzten zerratzeko,
Fornizaliri erraiteko hariak zütila gaxto.

6. Harri giliren adreta!
Harek badaki zer phentsa:
Mürria gaxki egin eta erdiruak lohiz thapa!
Etxia lürtatü denian, harrien gaxtuak falta.

7. Menüser, maiastüria
Oi lan güti egilia!
Dena gaxki egin eta zurak dü estaküria!
Phasta zela adarrondotsü eta beta bühürria.

8. Eskalanpu egiliak
Ebasten tü materiak.
Zazpira sos balio dina saltzen beitü hamabia:
Ostatin jan hen saria eta etxen gosez familia.

9. Biñer batek bestiari
Estakürü eman nahi.
Zuñi bere kopadüra hobe beitzaio üdüri:
Aihen gabe nahi datinak hura beza üsü berri.

10. Oi taharnari fidela!
Jüje ezpaliz igela!
Arrañak jakile har eta hek litzakie kundena,
Haien etxe lejitimua guri saltzen deikiela.

11. Errijent bat bada hiltzen,
Hark eztü prozesik üzten;
Huntarzünak beitütü harek heñ hun batetan ezarten:
Züntzürrin kuntrolatü eta phantzollin ipotekatzen.

12. Jaun aphezek etsortatzen
Karitate egin dezen.
Berek aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten;
Herriko praubik gosez eta haien ürhik erdollatzen.

13. Ilhaginak aberasten:
Arimak hañ untsa galtzen.
Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten?
Horiekila behar düke Jinkuak aizina ükhen.

14. Khinkillarien suñ hütsak
Borthaz bortha dabiltzanak!
Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!
Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!

15. Oihan zañak eta guardak
Kuntzentziazko gizunak!
Gerak bazaitze farzirazten, ihesiren tie postak;
Lagüner hareraziren tie bardin gaizo sinheskorrak.

16. Sarjanten golde nabarrak
Dirade gizun okerrak.
Haien egitekuetarik egiten tie Indiak:
Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.

17. Sarjant eta notariak
Oi! arnes nesesariak!
Haien elhe ülhün gezürrek nahasten gaiza txipiak:
Ezta lagün hobiagorik bertan hüsteko etxiak.

18. Oraiko arotz gaztik
Gizun galant dira güzik:
Zaharren eskoletarik ez balira ikhasirik,
Atxeirü güti ezar eta egin espantü handirik.

19. (Oraiko) Soñülaria
Ardüra dük egarria;
Soñü egiteko behar dük nuizetaik manhazalia,
Godaletaren hartzeko aldiz betbi prestik (dük) eskia.

20. Dantzariaren arhina!
Eztük ez bürian mina!
Zuñen adreki badabilan hara eta huna
Eta halere irus, ager beitük lan egina.


GAZTALONDO HANDIAN

1. Gaztalondo handian agitü niz arrotz,
Apaïdü bat egin düt ezpeitzen gorgotz.
Untsa barazkaltüren nintzala nintzan botz,
Khümitatzalia aberats nilakotz
Zopak nütin arthoz,
Salda ahül gatxotx
Godalia hur hotz,
Eta hetaik landa bi pattako erhotz

2. Zopa jan nianian ni alde orori so
Zer othe ükhenen nin pattako hekiko.
Etxeko anderiak ekharri zin artho,
Ezpeitzian ogirik apaidü hartako.
Zieta nin sakho,
Gathülia manddo,
Kullera zurezko,
Tahalla beltz ta xathar bat lunjeratako.

3. Etxeko anderia aberats zira zü,
Jenerus ere bai arrotza handi badüzü;
Bena nahi bazira izan uhuratü,
Eztüzü ez behar txipiez trüfatü,
Zük botella hartü,
Bester butillatü,
Haier ez eskentü,
Holako kunpañetan eniz oano heltü.

4. Bazkari' ürhentzian bi paper nik hartü,
Bazkaria beitzeitaden hitzeman phakü.
Zük etxekanderia, ordin ardu hartü,
Orori butillatü, eni ez eskentü.
Nik hura galthatü,
Nahiz ardu hartü,
Zük ez konprenitü;
Hartakoz laur berset hoik ükhen dütüzü.


HAUZEN BADA LABORARI

1. Hauzen bada laborari
Umen dozena y'et'erdi!
Arthoz, bihiz eta kabalez, Ziberuan bürüzagi!
Ben'etzaie erran beharrik, berek beitakie hori!

2. Hauzeko jenten üsantxa
Espantxa dienin arrotza:
Ogi ta gazna mahañilat, harek jo dineko bortha;
Han badakie bethi danik, nula karesa arrotza!

3. Hauzen bada jente larri;
Untsa haztik kausa hori!
Hartakoz etzeren Jinkuak eman nah'ükhen ardurik,
Lotsaz min eginen zirela bata bestiak algarri!


IDORROKI OLHA

1. Idorroki olha Ziberuan da;
Artzañ baliusik hara biltzen da.
Han gerthatü izan da Etxahun gaizua,
Lagüner diezü huntü bi kobla,
Üdüritürik ezi merexi ziela.

2. Kharrikiri-borda edo «Sans quartier»,
Ai! zer lagüna hura atzin lo egile!
Bezpera gaiti dua olh'aizulat ere,
Bihamenian jiten nahasterik gabe,
Ardien berheztera beitü herabe.

3. Kharrikiri-bordak astia igaran,
Bere pastetxa dizü bestek eginik jan;
Harek ekharri hurik ihurk eztü edan,
Ez eta ez egürrik ezarri süian,
Hargatik izan düzü bi egünez artzañ.

4. Kharrikiri-bordak zer zian egiten,
Ardiak zeitzenian bestek berhezten?
Juan eta salduan zietzün sartzen,
Berak aldiz olhalat laster egiten,
Haren lagün zena ordian laket zen.

5. Artzañ egon zenian herabereki,
Arhanka juan züzün zakiareki;
Arhan sobera janik tripa sorterazi,
Gero etzatekian ardier jarraiki,
Gai hartan hirur hogei zütian ments ützi.

6. Etxahunek diro erran Garayiri:
«Ardien berheztera habil ordin hi»!
Harek ez ezagützen berarenak kasi!
Berak behar ükhen tü berhez-erazi
Olha aizoko bati kobla hunt sari.

7. Etxahun gaizua hik aztüra bethi:
Bortian heltzekua lagün huneki!
Bazia hamar urthe edo hamabi!
Ehintzala bortian izan orai baizi,
Bena büilta baten haie aserazi.

8. Adio Lixagorri eta Idorroki!
Enaizi'ekhusiko haboro jagoiti.
Diborza egin dizüt emaztiareki,
Orai egin nahi diat borthia hireki
Otsuak janen deitzak ardik ene gati.


BELHAUDIKO BORTIAN

1. Belhaudiko bortian Organbidexk'olha,
Bere deskantsiala han ardiak alha,
Goizan tie igorten olha-pen behera,
Artzañ-hor gaixua gida eman eta,
Arratsen ützül ditin gomendatüik untsa.

2. Artzañ hurak zütien ardiek trunpatü:
Goiz batez juan eta arratsen ez sarthü
Merkhatzale ziradin hurak abiatü
Ilhiak zütiela behar engajatü
Eta jarraikile bat hunik akordatü.

3. Otsogorrin behera ardiek, lasterka,
Zalhe igaran zien Gaztanbid'ühaitza;
Besarkagiala baikoz baraxtü ürhatsa,
Bide handin bathürik Arhaneko tropa,
Han ziren artzañeki jarri mintzatzera

4. Artzañez mehatxüreki galthatü ardier
Nurat juaiten ziren ihesi nausier;
Haiek arrapostia ezta hanbat eijer,
«Berrien iruitera baguatza Pettarrer
Ahatzerik girela gure artzañ jauner».

5. Artzañ horiek zien ardier galthatü
Eia eztienez ihur bidian barathü;
«Ttiro, Elgoihen eta Odoronda tügü
Gure igaraitian erriz borogatü
Ustez otsuek behar zien gaur gützaz aihaltü.

6. Artzañek zeren erran errespetüreki
Eia eztienez bathü Filipe Arainti;
«Bai bathü ükhen dügü Pheti Üharteki,
Biek igaraitera beikütie ützi,
Ari beitzen ebia, nahi gabez busti!»

7. Artzaiñ hoiek diezü erran ardieri:
«Otsuek jan etzitzen, emazie gureki».
Ardien arrapostia «Mila plazerreki,
Ilhiak deitziegü emanen hümeki,
Nahi badeiküzie sueñ hun bat etxeki».

8. Artzañ hoiek ardier: «Hots Arhanera!
Han izanen zidie guriak bezala».
Ardiek arrapostia: «Zietzaz kuntent gira,
Artzañ auherrekila üsatürik gira,
Entzünik ziek ere hala ziradiela».

9. Organbidexkes horik jeiki zieneko,
Ardi horik Arhanen hanko karriker so;
Bertan ziren orori hasi berri galtho,
Arhanera heltü biharameneko,
Gaian ez eginik goizan bezañbat lo!»

10. Khantoren egiliak eztizü beldürrik
Ez bortian ez etxen gal dezan ardirik;
Batño bat beitzian arras ñaphürtürik
Beste artzañ bateki adixkidetürik,
Kuntentik diagozü hura kitatürik.


LHEILLE

1. Igaran Sen Bladiz, Ospitalesekin,
Hirur sos baizik enian ordian eneki;
Berriz agitzen baniz holako lagünekin,
Büria bethe gabe bertan bexuak goiti.

2. Eihartxe gañiala heltü nintzanin,
Iseia zunbait arte hartan egin nin;
Alde bata enia zela, bestia mementin,
Enintzala heltüren arras etsitü nin.

3. Etxerat nintzanian Añari oih'egin
Borta zabal lizadan barnilat sar nadin;
Eritarzün handi bat, hura dit khorpitzin,
Jaun bikariak behar dü hunat mementin jin

4. Añak Añetari lehiatüki:
«Lheille heben diñagü hiltzen sübitoki,
Ekharran khürütxia ohe adarretik
Zeña dezagün eta ezar Jinkuarekin».

5. Añetak Añari espiritüreki:
«Lheille eztün ez hilen oano horregatik;
Ama birjina din ikhusi broketaren xilotik,
Arren zeña dezagün Jinkuaren odoletik».


GALHARRAGAKO KHANTORIAK

1. Galharragan Pulluna, elhekarien ama,
Harek dian lana da etxez etxe ebiltia,
Jaun erretorari gero berrien eramaitia,
Nula gahüntatzen deron Phetiri Santzek thipiña.

2. Üthürralt badabilazü jentez orori ihesi,
Taharnan eta lanin amoriekin,
Bena haren emaztiak hala dizü merexi
Zeren adarrak egiten beteitzo, Phetiri Santzeki.

3. Galharragan da Erle, asto hazlen gehien,
Bosna libera hazten titzü belharrik (batere) eman gabe;
Nik eman nikiozü hamar haz balitza kapable,
Hanko janarekin eta bestetan handizale.

4. Galharragan da Antxen, zorrek hunen gehien,
Bena hark eztü hetarik batere phakatzen;
Bena halere hura die aisa errespetatzen
Zeren dien aisa nausi üzker handi egiten.

5. Adios Galharraga, Galharraga ahüla!
Hitan lakhetzen dena dük haizia eta elhürra;
Etziok ez berotüren Etxehuni südürra
Galharragako auherrek ekharririk egürra.


GAZTALONDOKO NESKATILAK

1. Bi berseten huntzera nüzü abiatzen,
Gaztalondo handiko neskatila gazten.
Hurak nahi dütienez dirade trüfatzen
Intertan gaxo hurak etxetan zahartzen.

2. Hamar etxekalhaba badirade aizo:
Nurk zer estakürü din dirade bethi so,
Algargana bil eta erri egin gero:
Ai zer denbora hori, eztait nuiz artino.

3. Gaztalondo handiko hiru etxekalhaba
Abiatü dirade Maidalenara.
Bideti ützülirik jun dira Landara,
Entzünik jun zeitzela xalantak hara.

4. Senthorale horiek egüna segreki,
Igaran ükhen die Muntorieseki;
Ützültzin jiten dira Soskori aldeti,
Maidalenan zirela koloratzia gati.

5. Persuna gaixo hoiek etxera zirenin
Uha eta eñhez ziren ezin bestin;
Flakatürik zirela plañitzen ziradin,
Ezi bidaje handin izan beitziradin.

6. Etxekuak arratsen trixtezera dira,
Alhaba arraruak eri dütiela,
Eztielakoz jaten üsatü bezala,
Landan jan beitzükien kustilla sobera.

7. Persuna gazte hoiek ohilat jun ondun,
Amek kasola bedera ardu zeien irun;
Haiek aldiz ez hartü, alegia ez hun!
Landakotik beitziren bia phitxer kholkun.

8. Muntoiko muthikuez nüzü estunatzen:
Nulaz dütien haitatzen emaztik Barkoxen;
Areta badakie eztiela hun haien,
Ezpadie haboro miñatze lanthatzen.

9. Muntoiko muthikuak, abisa zitaie:
Emazte geiak Landan haita itzazie;
Hurak kuntent dirade ardu edan gabe,
Mestüraz eta broiaz asia badie.

10. Barkoxeko emazten üsatü legia;
Zopak jan dütienin arduz godalia;
Ez Muntorin bezala hur erdi lohia
Bargera xilutara üharriz bildia.

11. Barkoxen nahi denak gaiaz paseiatü,
Zaragollak behar tü untsa butuatü:
Ezi ber süjeta izan zaikü heltü,
Emaztek diela gizun bat zehatü.

12. Gaztalondo handiko lür plano gizena!
Sentho ere beita han hazirik dena.
Haietarik hartzera ihur ezin deña,
Beldürrez haien haztik eman dizen phena.

13. Gaztalondo handiko segella senthua,
Eri lüzaz egonik iruski sendua!
Balinba zure gaitza etzüzün, gaixua,
Arauz gaierditako zerena gaxtua.

14. Gaiazko zerenak nik entzütia badit,
Eritzen dütiala neskatila gaztik;
Ta gero sendotzeko behar hilabetik,
Hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzik.

15. Neskatila gaztiak, abisa zitaie:
Gaierdi zerenatik begira zitaie;
Zunbait irus segreki libratürik ere,
Püblikatzen direnak haboro dirade.

16. Khantoren egilia düzü ezkuntzeko,
Emaztia nahi lüke lau kalitateko;
Gormanda, libertina, auher, mihi gaxto,
Uste düt Gaztalondon bat ükhen halako


SARRANTZEKO SENTHORALAK

1. Hasten nüzü khuntatzen,
Egiaz bai mintzatzen,
Nahi dinak sinhetsiren:
Bi senthoralek nündien estoneraziren,
Debozione txipi bat en'ustez beitzien,
Ezpenintzan trunpatzen.

2. Khanderallü egünin,
Ekhiaren jelkh'phüntin,
Jarri ginandin bidin:
Ondoz ondo igaran Eskiulako hegin,
Lehenek egürüki Ihasik'oihanin,
Hitzak hala beiküntin.

3. Aitzina gira juiten,
Dona Marin baratzen,
Orazione egiten;
Arrañ bat, han, ederra ezin heltin jaten,
Indarrak hartü ondun girela juanen,
Sarrantzen mez'entzünen.

4. Egüerditan Sarrantzen,
Hara eñherik heltzen,
Khumentiala sartzen;
Hanti bertan elkhitzen, meza erranik zen,
Bazkal ondun güntila othoitzik erranen,
Debozionik eginen.

5. Arrañ beharri zabala,
Hunki jin hizala,
Gure mahañiala;
Hir'ikhustiak emaiten deitadan plazerra,
Esparantxarekila janen haidala
Ene lagünekila.

6. Khantore horren egilik
Etzian egin besterik;
Ez othe egin erririk;
Etzirela harek eginik
Ez eta phentsatürik
Hartakoz eztit ogenik.


ORAIKO NESKATILAK

1. Gazte nintzanian, hogoi urthetan,
Ardüra nindabilan neskatilakan;
Eta orai aldiz, ostatietan,
Diharü güti moltsan behar ordietan,
Nehork enaie ikhusi nahi kunpañetan.

2. Ziberuan bada mithil eijerrik,
Ene semia düzü bat heietarik;
Neskatilakan ere ez dü parerik
Ez eta neskatilek eztoie eztarik,
Ez dait zer nahi dien orok hartarik.

3. Oraiko neskatilek ordenariozki,
Mithilak nahi tie ahalaz jaun handi,
Jenerus eta propi, plazent, elhestari,
Ostatietan kantari, plazetan dantzari,
Gaiaz eta egünaz, bethi paseiari!

4. Ezküntü direnian, gero beste khuntü,
Ordian behar die hanitx gañatü
Hanitx gañatü eta güti despendiatü
Taharnak ützi eta dantza kitatü,
Gaiaz eta egünaz bekhan paseiatü.


BI AMA ALHABA

1. Barkoxen badira
Bi ama alhaba;
Algarri segretien khuntatzen ardüra.
Hek uste gabe heltü, haier beha zena,
Etxahun xaharra,
Jinkuaren haurra.

2. Alhaba amari
Zen erraiten ari:
«Mündi'ari zitazüt bethi trüfaz eni,
Erraiten beteitade: toû pay qu'ey toû payrî»
Zer othe da hori? (bis)

3. Auxilik alhaba!
Hori dün mardalla!
Hitzaz oküpü ondun hil ziña senharra;
Hamar hilabeteren bürin, hi jin haurra
Harek egin obra,
Hirur hortzekila!

4. Hamar hilabete nin,
Sorthü nündüzünin!
Enila hura aita jarten niz beldürrin,
Aiei hau doloria eta ezin jakin
Züganik aita nur nin! (bis)

5. Hire egüzaita,
Zer gizun xarmanta!
Hareki bürüz bürü jan diñagü zopa;
Ordin danik badiñat bai nik bethi lotsa
Hunki zeitan kota (bis)


BI AHIZPAK

1. Kattalina entzün diñat egia segürki,
Maitia deitañala hik nahi ideki;
Segretik behar dütün bai ützi hareki;
Nahi ezpalinbatün olhuak eraiki.

2. Maider, enün ebilten ez ihuren ondun,
Ez eta huna jiler nahi ihesi jun;
Ust'ükhen balinbadün hirik diel'en'ondun,
Eztitzañala ützi ebiltera kanpun!

3. Ai ahizpa falsia! ai hi lotsagarri!
Ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari!
Sorthü hintzan axuri izateko ardi,
Bena beldür nün egin hizala ahari!


AHARGO ETA KANBILLU

1. Ahargo eta Kanbillu,
Ardüra da hetan lanhu;
Aspaldian ebili hiza dendariaren ondun?
Gantza loditzen hasi ziok, gaxua, sabel ondun.

2. Barkoxe Bürgübüria,
Aizuan Larragorria,
Amoros batek salhatü dizü kurrunkaz bere büria:
Zeren etzen leihoti jauzi gaizo asto bürü handia!

3. Amorosak behar lüke
Orduz jakin ez egin lo;
Bestela harek ükhenen dizü bere kuntia oso:
Hemeretzü kunka olho, etxerat eramaiteko.

4. Ebili niz Oloruen,
Olho erosten manduen;
Hüllantxiago merkexiago: olhua franko Barkoxen,
Olhua franko Barkoxen, hi bezalako astuen.


MARIA SOLT ETA KASTERO

1. Maria Solt eta Kastero,
Bi amoros zahar bero;
Hirur hogei hamarna urthetan hartü die amorio!
Kastero jelostü denian, Maria Solt ezari kanpo.

2. Maria Solt dua nigarrez,
Izorra dela beldürrez,
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü erranez:
Emazte zaharrik oküpü agitzen eztela arauez.

3. Maria Soltek arrapostü:
«Santa Elisabet badüzü;
Saintü zahar bate-ganik oküpü agitü düzü;
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü».

4. Kastero eztüzü saintü,
Sobera bürhauti düzü;
Elizalat juan eta taharnan egoiten dütü;
Kastero dena gatik saintü, Maria Solt antzü zira zü.


GAZTALONDOKO PRIMA

(1838)

1. Gaztalondoko prima anderia,
Zure senharrak erran badü egia,
Bost urthez eztiala hunki emaztia,
Haren obratik bada zük düzün frütia,
Aberti ezazü kumai haitatia
Xatharraren plazan eros dezan abitia.

2. Eretako barberaren zaldia,
Gaztalondon gaiaz ebiltzalia,
Hanko zerrallü petan itzalin gordia,
Eia nurat jüten zeian bürüzagia,
Espadeikük erraiten hik zerbait egia,
Primak izanen dik aitarik gabe frütia.

3. Ebili niz Gaztalondon esklabo
Nahiagorik egon establian lo;
Nausia zeitan juiten prima ganat gero,
Eta ni kanpun üzten haien etsaier so,
Hurak denak oro adar ezarteko,
Zeren ni nintzan egiliren lekhaio.

4. Primak bazin jaun barberarentako
Aiharitan kapu eta ollasko;
Senhar miserablia batian ohin lo,
Eta bestian aldiz kristelaren galtho;
Primak ordin hur xahakinak bero
Eta haiez ajüta eman gero.

5. Zure senharra adjüent egon zenin,
Balentia handirik zizün egin
Ezarten zitizün unestak gaztelin,
Ustez adar egiler fabore egin;
Orai berak badütü borontin,
Laket beitira xapel ziratiren pin.

6. Zamari gaixua jakile haigü hartzen:
Haurrak aita nur din deikük erranen;
Haren senharrak ditik aizuk aküsatzen,
Bena gük eztiagü jaun hura sinhesten,
Zeren eztie xapelik haiek jaunsten
Eta prima ez arrunter behatzen.

7. Jinkua, ümilen faboria,
Eta gük dügüna ürgüllia
Laborari hun bat züzün primaren gradia,
Bena goititü dizü sobera büria
Nahiz entzün izena anderia,
Galdü tizü hunak eta uhuria.

8. Primak dizü jaunetan sinhestia
Eta haiez ezin egin phartitzia;
Esküz eskü zelarik miserablia,
Harri batetan dizü egin lerratzia;
Hartzen badü aitaren estatia,
Notari dükezü jinen den frütia.

9. Berset hoiek dütinak konposatü
Emazte bat nahi likezü hartü;
Bena nahi likezü lükin ezpiritü,
Ejer, ümil, gazte, eta bertütetsü
Zure alhaba prima har liozü,
Zützaz beno kuntenago lükezü.


KHANTOREN KHANTATZEKO

(1829 )

1. Khantoren khantatzeko bada süjet berri,
Urdiñarben diela hüllan ükhen xagri;
Prima batek erosi funts bat berririk,
Kreanzier zaharrek abantzü ideki

2. Omize gañetik Urdiñarbera
Jaun gazte bat juan da espusatzera;
Xalanda zahar bat oposatzera,
Berak eraman dizü sakolan papera.

3. Espos horrek letera jaun erretorari:
Musde Behiagoitik hau deizü igorri;
Haren arrapostia huntan da ageri,
Zure espusatzia etzeitala sori.

4. Espos horrek behala, süjet zian bezala,
Jaun erretorak ziala traditü gisala,
Jakin balü zer eman zeion sakolala,
Urthukiren ziala ühaitzian behera.

5. Espos hori behaia zaldiz hiriz hiri
Arranjü egitera andre zaharreki;
Diharü franko bazizün sakolan iruski,
Prima kuntentatü, bena dihariak ützi.

6. Prima horrek bazizün ordian bihotz min,
Haren marraketarik aisa dügü jakin;
Bi hogei ezteliar jarririk mahañin,
Eta harek arratsen senharrik ez ohin.

7. Basila Olivero, entzün dit batzare
Zük badüzüla bost-pa sei amore;
Ni edireiten nüzü batere bat gabe,
Bat eman izadazüt khantoren jornale.


MONTEBIDORAT JUAILIAK

autre nouvele chanson sur qui vont à montevido

1. Bi versseten hountceco dembora dut hartcen
Uscal herri gucian, nahis khantaditcen
Montevidorat dira hanits aviatcen
Bere khartiel houna, beitie kitatcen
Eta gaistouagouan, fortuna tchekatcen.

2. Hauda uscaldunaren sistima tristia
Hurrunian beitie bere sinhestia
Oustez aisago eguin han aberastia
Deus estien lekian, cer aperentcia
Horida arrantcura larrerat jouitia.

3. Suget falssu elibat, gitençaitce hanti
Nahis gente eroztes, cerbait irabaci
Guero hayec laydatcen, herria askarki
Nahis ahal beçain bat eraman hebenti
Bere fortunac behar hec eguin simpleki.

4. Aita etamer deitce haurrac galerasten
Hastencaitcen phuntian, cerbaiten eguiten
Oustes fortunen tcherkha, dutie igorten
Beren etchen beharrac, beiteitce emaiten
Haurren gaiski eçartez, berac gaiski jarten.

5. Aytama hourac dira, eçarten nigarrez
Haurrac haboro ikhous, estitcen beldurrez
Trete hec hitc emaiten, khountu hartcera hez
Lehen etceiskitcenac, saleraci urhez
Saleracitcen deitce, ordian gueçurrez.

6. Haur gacho houracdira itchassouan sartcen
Bere galerasliac, guidataco hartcen
Mountevidora ordoun, guero hec kitatcen
Ordian hasten dira, bihots min eguiten
Ceren bere aitamac, kitatu çutien.

7. Goure ayta estia, çoure haurregaty
Odola ichourtera, çunikina utci
Guc dugun estatia, ounssa baceneki
Fi gasto eguiteco, baçunuke aski
Gu traditu gutien, traidore hegati

8. Goure ama trendia, guc utcia etchen
Goure abiatcian, bihots min eguiten
Egun goure plagniac, Baçuntu entçuten
Noula çoure utcia, dugun deithoratcen
Nahigo guntukeçu ikhoussi ehorsten

9. Ecin bicis guirade, jarriric esclavo
Etchen guntialarik, guc beharrac oro
Anayac guirade eçari soldado
Arreben estatia, aldis tristiago
Haren ayphatciaçait, hayen phartes laido.

(fait par Etchahon de Barcus le 2 août 1853 )


BI BERSETEN EGUITEZ

1. Bi berseten eguitez nahi dut khountatu
Apphecec noula tien coblaric troumpatu.
Khantore eguitez gutie manhatu,
Nahiz Montebidorat jouailic desgoutatu,
Eta prima hitzaman hobenari phaku.

2. Bersoulariac oro guinandian ari
Khantore composatcen, nahiz prima hori.
Appheçac beikuntian guero hen jujari
Goure berset hobenac hec beren eçari,
Eta hitzaman prima eraman gouri.

3. Jaun apphez abill hayec cer dire pphensatu?
Gouri hatzaman koblac besteri ceditu:
Intertan hec hatzaman ordian bi pphaku
Uscal herico lehen poeta famatu
Secula bersebat ecindina formatu.

4. Prima eraman duçun jaun apphez adreta
Eta çu famaturic eçari poeta,
Ciberouco haurequin ez koblakan jokha
Eci hourac estira cirequin gal lotxa,
Bacinandie ere biac Archipretra.

5. Etchahon Ciberouan, Athillo Laphourdin,
Buruçaguy direnac, khantore eguitin,
Espeikirade beldur apphecik jindadin
Eraman deikienic hartan Uscal herin,
Jokhaturen deregu hec plazer direnin.

6. Jaun apphez baten da hanitch itchoussi
Bassa kobla hountcia urguillia gati
Kantica eguitia liçate hen propi.
Hartaco baçunie espiritu aski
Ordian çunukie bai prima merechi.

7. Prima dian appheça estut icentatsen,
Noun dagouen erretor, ez noun sorturik den:
Bena bai Eliçalat douenian, erraiten,
Has dadin hobequi han ppheredicatsen,
Espeitu poeta denez eracousten.

8. Celhabe Bardoceco apphez arnegata,
Apphecec goure coblac çouri eman, eta
Jari içan cira coblarien aita
Bena janen çunin guicenago sopa
Hartu ukhen baçunin haiec dien plaça

9. Harriet çu cirade seminarin jabe,
Bena etcirade houn coblarien juge,
Jujatu beitutuçu çuc bersetac hobe
Chainkhu cirenac, arrimuric gabe,
Hen eguilic beitsiren çoure adiskide.

10. Berset hoiec eguin tut jaun apphecen countre,
Nahi bada debotac dutudan net maite:
Bena arropa houra dinac behar luque
Erhokeriac utsi, ukhen qualitate,
Mundiri eracoutsi ukeiten berthute.


BARKOXEKO ELIZA

(1859)

1. Egün Barkoxen beita
Libertitzeko besta,
Bi berset khantatzen dütüt, soniareki aldika,
Jaun erretorak emanik beitüt hoien süjeta.

2. Gure Jaun erretora
Dügü Jaun khorpitz gora!
Jinkuak ere egin zizün bihotzez ere hala,
Bortxa ikhusirik beita harez jente aphala.

3. Barkoxeko eliza
Da eder den bastiza!
Erretorak fitsatürik dügü han jaunen plaza,
Ezpeitiroie haren odrez praubek hantik entzün meza.

4. Praube bat izan düzü
Jaun haien plazan sarthü;
Bi jaun hara jin eta hura hen kunpañan baratü,
Erretora süjet harez hüllan desesperatü.

5. Meza zinian hasi,
Praubia zian ikhusi,
Bi jaun handi hen artian, bere arropa txarreki,
Hantik jalki-erazlia igorri sabre bateki.

6. Praubia zenian jalkhi
Bere afruntiareki,
Jun zeion zerbaiten galthoz, nahiz beztitü hobeki;
Hura baratzian gorde ezpeitzin nahi ikhusi.

7. Praube hura da izan
Zazpi erresumatan;
Egün oroz meza entzün bi mila elizatan;
Barkoxen bezala aphezek ez tratatürik izan.

8. Izan nüzü Loretan,
Jakan eta Erruman,
Aita Saintiren meza entzün kardinalen kunpañan:
Arropak txar nütian eta ihurk etzeitan deüs erran.

9. Gure erretor berria,
Ez juna üdüria;
Harek üsü bisitatzen (zin) eri miserablia,
Eta zük elizan ere ezin ikhus praubia,

10. Barkoxera jin zinenin,
Ükhen zünin «hunki jin»;
Ustez süjet bat arrarorik sarthü zintzeikün herrin,
Bena emanen deiküzü plazer(a) juiten zirenin.

11. Alemanak beitira
Españulak bezala,
Bere pekuen mendekus eta ürgüllüz gora,
Zük erakasten deiküzü kasta hartarik zirela.

12. Barkoxeko neskatilak
Eginez phastoral bat,
Ezin atsolbitüz dira higatürik oski zolak,
Eta haieri sogitera jin zirenak orobat.

13. Aktür hurak balira
Izan düke alhaba,
Haiek egin bekhatiak pharkhatü züntükin aisa,
Edo eman baleizie present zunbait pularda.

14. Barkoxeko aphezak
Oro dira manexak,
Ezkiniroia oithian ükhen Ziberutar artzañ bat,
Prauben eta aberatsen afable lizatin bat.

15. Barkoxen besta berri
Zen lehen besta handi,
Bena ideki derezü zük muda eder hori,
Desplazer egitia gatik hanko popüliari.

16. Uhure hura zergatik
Düzü Jinkuri ideki?
Ala mündin ebili zenin ebili beitzen praubeki,
Eta ez zük uhuratü handi ageri baizik.

17. Jinkua zelin bada
Zü elizan bezala,
Lekhü haitatüz ezarteko khargü dienen gora,
Gü taula petan girate, jente gradoz aphala!

18. Barkoxeko kunseilian
Dira phena handian,
Aphezen ezin ezariz kuntent diren alojian:
Musde Merzi ezar-izazü zük zure jauregian.

19. Barkoxeko gizun gaztik
Ziren projet hartürik,
Behar ziela prozesionin uhuratü Jesüs Krixt,
Eta ez zük abunitü her egitia gatik despit.

20. Gizun gazte hen plazan
Ezari züntin herrokan
Haur zentzü gabe elibat jaun anderen arropan!
Bere arropek amiratürik etzien pater bat erran.

21. Gure Jinkua eiki
Etzen aleman kastati;
Hartakoz uhure haren etzaizü izan aski,
Süjet harez etzelakoz sorthü zure askazi.

22. Gure Jaun erretora,
Nuiz dükegü plazera
Zure juiten ikhustekua ez ützül gein seküla,
Eztügü nigarrik eginen azken bi juner bezala.


MUSDE TIRAZ

(1860)

1. Musde Tiraz zük enaizü
Nahi ükhen kobesatü
Zeren dütüdan Barkoxeko aphezen khantorik huntü;
Haiez plañitu zirelakoz zihauk ükhenen dütüzü.

2. Eskiulan Musde Tiraz
Plañuz entzün ditit zützaz,
Bethi zerbait galthoz zirela arranda beitüzü eskaz,
Mila lüseki ezpeitirozü urthin zure büria haz.

3. Sei hilabete dü egin
Eskiulara zirela jin;
Gerozti sei barrika ardu edan tüzü ordenari,
Beste sei ükhen bazüntü bardin edan beitzüntükin.

4. Omizen egon zinandin
Mila lüs ttipi batekin;
Bena Eskiulan behar düzü zamaria ere hazi;
Beste mila lüs herriari behar düzü emanerazi.

5. Eskiulatarrak kuntzebi
Musde Tiraz dela handi!
Satifatzeko behar dila mila lüs emendü hori,
Zeren kapita zakia beita largatzen zahartziari.

6. Musde Tirazen Jinkua
Thipiñan handi kozina;
Haren ama birjina aldiz, ollaki salda gizena,
Horien ororen pusatzeko ardu eta likür huna.

7. Musde Tiraz behar düzü
Bikaritto bat galthatü,
Hari lanak eragin eta zihaurek untsa phausatü,
Zeren lan egitia zure partida handia düzü.

8. Sarrantzeko aphez saintik
Dira zü bezañ jakintsik;
Haiek emanik amust oroz Jesüs errezebitzen dit;
Egün oroz juan banendi ükheitek'esparantxa dit.

9. Eskiulan Musde Tiraz,
Barkoxen Musde Zenmartzo,
Hurak biak perfeit dirade, bai, herri aizuentako,
Bena Jinkuak lagün bitza haiek nik maitha artino.


MENDIKO HERRIAN

1. Mendiko herrian Jauregiberria
Han düzü laborari alhaba lilia;
Nik entzün düdanaz, eztakit egia,
Ezpeita hura ere phenarik gabia;
Haren doloria,
Arratsan ohian
Lagünik gabia
Eta begiratü nahi bere uhuria.

2. Ama mintzo nitzaizü alhaba gati
Zer erraiten dereizün bere gogoti:
Ezkuntü nahi dela eztia presiski,
Eztela debeiatzen zirozü zureki;
Bena hargati
Eztakizün gaitzi
Hark errana gati
Dotia behar dila bere linjareki.

3. Süjet hunen ama zuin beita present,
Koblatto bat dizüt haientako huntzen;
Eder eta saje zer gaiza emazten
Persuna huntan gañen zuin beitüt ikhusten;
Dohaiñ hurak zeren
Arraro diren
Mündian edireiten
Has gitian Jinkuaren erremestiatzen.

4. Khantor' egiliaren gajia zer den,
Kobla huntan dizüt esplikatzen:
Zirekila lotzia eztizüt galthatzen
Zeren ni beniz beldür emazten arropen;
Kotapek zeren
Benaie lehen
Usuki ükhen
Kolpütto batez nüzü zire ganik kuntent.


MUSDE DEFFIS

(1828)

1. Felizitatzen zütüt, Defis jaun jüjia,
Departamentüko süjeten lilia!
Irus estima nirozü, Jauna, ene büria,
Eman ahal banezazü merexi uhuria.

2. Üskal-Herri huntan balitz moda
Prozesen üztekua Defisen eskila,
Elio lüzaz prezia prauben arrazu txarra
Haier elio ez idek beraiek jan beharra.

3. Defisen tendrezia, maleruseki
Presuntegian diren kriminel haieki!
Kundenatzen tü eztiki, nahiz korrejierazi,
Nigarrez daguelarik her dolüz bihotzeti!

4. Defisen sortzepenaz nüzü orai mintzo:
Nik entzünik düdanaz da seme Tarbako
Hanko amek balütie sortzen haurrak holako
Intres lizate har gintzan orok emaztik hanko.

5. Jauna jüje zirade Donaphaleguiko,
Damürik ez president egün Paubeko.
Hanko jüjik balirade zure boronthateko,
Fite prest nündükezü etxerat ützültzeko.

6. Ümilitatia eder nubleziareki
Eta karitatia aberatsareki;
Dohañ horik arrarozki dirade alkharreki,
Bena Defisek badütü unestatiareki.

7. Musde Defis denian promenan juaiten,
Anderik süjet gütiz partzera agertzen;
Zunbaitek balekie inkantin dela saltzen
Dama franko balizate antxeraren phusatzen.

8. Paubera banuazü, gaxua, trixterik,
Nahigorik libratü Donaphaleguirik
Bena ezarten naizü, Defis, korajatürik,
Han edirenen nizala zützaz librerazirik.

9. Etxahun-Barkoxe, doha gabia,
Emaztia-gatik malerus jarria,
Zunbat ehio estima hik bahü uhuria
Ükhenik libertatia, esker Defis jüjia.

10. Hau da berset azkena egiten düdana
Zure felizitatzez, Musde Defis jauna,
Dakidalarik hartako inkapable nizala
Ene izpiritiaren eskasa dela kausa.


MUSDE LEGOUVE

(1823)

Musée Basque - Bayonne - MS 64 - 7 (Don Péria)
Monsieur Monsieur le procurur du roi les voilà le copie des chansons que je fites par monsieur Legouvé votre cher ami le 20 octobre 1833.

1. Celuco ginco maitia, eguidaçu laguncia
nahinuke versetes partu pouetetaco naussia
Eta hari coumparatceco, nic manca spiritia

2. parisen mousde Legouvé, obrac agueridirade
aita cela mundianceno, liburu famous eguile
eta semia verssoulari, uropan pareric gabe

3. pariseric hastingara, jaun houra heltu içanda
erregueren procuradoric, eguin batçarre ederra
eta plasereki hedatu, bere mahainin tahailla

4. mousde clerice jaunari, declaratcera da jarri
desiratcen lukila ençun çounbait uskaldun coblari
etchahunec nahi beitçukin ençun coumpagnan hits hori

5. mousde cleriçac ditaçu, lettera eskiribatu
donaphaleguin nahicila, sujet houra satifatu
ene coblac ençunençutin, nic han ukhen banu bathu

6. uscal herrico gentia gente jakite tcipia
espeitugu bortu hoyetan pariseco talentia
bena badugu anderetan, han estien verthutia

7. ençundut mousde Legouve, cirela emaste gabe
andere eder aberax bat, espousaeçaçu hebe
parisera ciratinian, eguinendeiçu ouhoure

8. uscal herrico anderic, dirade içaren paric
bilhouac hoilli, beguiac ordin eta agil hayen airic
ekhiac beçala brillatcen hayen mathelen coloric

9. jaun gastiac passeiari, çu Legouvé hala ari
Bena halaco anderebat, etchen baçunu gaiari
etcinateke tour de françan nahi haboro ebili

10. parisen bada andere, çounbait ounest beharrere
bena uscal herri hoyetan, oro halaco dirade
nahi bada jaun gaste propic, maitedutien hecere

11 .Mousde Legouve gastia sutilitatez bethia
khorte egüten baceneça, emplega spiritia
çuc aisa inganaciniro, herri hoyetan haitia

12. celietaco gincoua da ororen gagnecoua
souit deiçut emandiçaçun harec çoure goustecoa
haren goçatceco loria eta guero celucoua

13. mousde cleriça pharcatu, espaçutut satifatu
pariseco sabantenari aldis erranenderoçu
barcocheco ignorantenac, khantiac deitcola hountu

Monsieur Monsieur le procurur du roy je vous le lesser aux mains tierces pour vous faire confus de mon ignorence a presence de votre estimable personne.
Le 29 octobre 1813.
votre incapable serviteur
topet dit echahon


MUSDE HEGOBE

1. Hunki jin, Musde Hegobe!
Üskal Herrik dü uhure
Pariseco lehen süjet bat ikhus zitzagün zü hebe;
Zuri hunki jin egiteko gü baginande kapable!

2. Pariserik Zamatzera
Zure promenan jin zira.
Erregeren proküradorik egin batzarri ederra
Eta plazerreki hedatü here mahañin tahalla.

3. Musde Clerissa jaunari
Zirade galthoz ezarri
Nahi zünükiala entzün zunbait üskaldün koblari
Zure satisfatzeko deitzü Etxahun huna igorri.

4. Zure aita Zen Parisen
Nausi poeta ororen;
Eztüzü miraküllü gero, zük ükhenik ere talent,
Azi hunak frütia beitü, bera üdüri ekharten.

5. Üskal herriko jentia,
Jente jakite txipia!
Bortü hoietan eztizügü Pariseko talentia,
Bena anderetan badügü han eztien berthütia!

6. Parisen bada andere
Zunbait unest düda gabe;
Bena üskal herriko hoiek, oro halako dirade
Nahi bada jaun gazte propik maite dütien hek ere.

7. Üskal herriko anderik
Dirade izarren parik;
Kolorik gorri begik argi eta ajil haien airik;
Bethi ere hobe gozua bortü ondoko haragik.

8. Jaun gaztiak paseiari,
Hegobe zü hala ari;
Bena holako arruket bat balin bazünü gaiari,
Etzinateke «tour de Franzan» haboro nahi ebili.

9. Musde Hegobe gaztia,
Sütilitatez bethia:
Khorte egiten bazeneza oküpa izpiritia,
Üskal herriko anderetan zure lükezü haitia.

10. Musde Hegobe pharkatü,
Ezpazütüt satisfatü;
Parisera zirenin heltü, erraiten ahal derezü
Barkoxeko iñorantenak khantorik deitzüla huntü.


MUSDE CLERISSE

(1833)

Musée Basque - Bayonne - MS 64-8 (Don Péria)

Monsieur Monsieur le Procurur je vous les ai refet vos chançon perssumant dans lesquels j'avais mis certin vers trop indecen par votre honnorable perssone.

1. Mousde Clairisse çu herrin, cutugu lehen ouhourin
parisien baten khantiac, ukhendeistatçu eraguin
bena orai çouriac ere, nahi nitikeçu eguin.

2. Aita duçu hastingaco, juge peira houradaco
çoure legnia içanduçu, Bethiere ouhouresco
Bena çuc jauna esteroçu, errenoumia hertuco

3. Erreguec procuradore, icentaturic cirade
espeitceikegun icentatu, dignigoric ihourere
arrondissamentu hountaco, Belharico jounicere

4. Spiritiren ederra, umilitatia bada
Bena mousde clariçareki bi dohain hourac badira
minçatcen denian genteki aingurubat udurida

5. Ni balinbanins andere çounbat beçala capable
çourekila converssatcera, jauna enuke herabe
Bena estit amens phenssatcen herabedien hecere.

6. Hanits dama ikhoustendit, aberax eta ederric
aski partidu hounic gabes esconceco daudianic
Bena çoure hitça balie elitake egon hanits

7. versset haudiret bereber, donaphaleguico damer
çoure amourousterasteco içanditian menager
çu uduri partidu guti ginençayela estranger.

8. Irousdukeçu, madama, clerissa çoure eguina
Balibaleki, cerdin onssa, gincouac deron fortuna
Hari eskerren emaiteco, plegaliroçu belhaina.

9. Hoyec dutuçula khantic jauna nic çoure eçaric
Bena hartcen balinbaduçu ni niçano emasteric
hits deiçut ukhenen duçula hoyes ez bestelacoric.

Monsieur monsur la hate ma baucup de faute et rature et je ne pas pis du temps a les refere; comme vous le scavez j'étais alé le 24 du courant et a falu rester la jusque le 28 et quant aux chançons faites en ma propre je vous les en voyerez si tot possible ayant fait chez moy et qui que ce soit vous demandez de moy vous suffira de me marquer, je serez journelement votre servitur et je ne serez comment vous remercier vous m'avoir fait avoir du sieur Legouvé 20 f votre très humble servitur pour ma vie si je suis capable pour rien.

Je vous salue
topet dit etchahon.


ÜDOIEN PROZESAREN KHANTORIA

(1841-1842)

1. Bi berseten huntzera nüzü abiatzen
Donaphaleüko jaunik arraruenen;
Egün hurak beitira jinik Barkoxen,
Ahargo gañiala aidiaren hartzen;
Han denetik sortzen
Badire bizitzen,
Ez dire gizentzen,
Sanorik beitira etxerat ützüliren.

2. Jüstizia jin zira egün Barkoxera,
Hanko atenterek plazer beitzien hala;
Bena jüja izezü haien prozesa,
Bakia ükhen dezen Üdoien gogula,
Ahargo zabala,
Mendi komünala,
Oro dezan zerra,
Lürrez aserik hel dadin zelüko borthala.

3. Üdoien aizuez nüzü estunatzen,
Nulaz bere deseñian dien trublatzen;
Ützi ükhen balie, harek betzeitzen
Haien atendak oro phezuez zerratzen,
Ezarten betzeitzen
Bildürik arratsen
Kabaliak etxen,
Eta phakü hura haiek ez estimatzen.

4. Donaphaleü da egün florisan,
Zeren jüstizia abitatzen den han;
Han bada President bat eztenik izan
Ez halako süjetik kumarka hoietan;
Lagünak ber gisan
Ditizü akitan
Bere kargietan,
Holako erregelarik ezta jüstizietan.

5. Felizitatzen zütüt, Musde Vivie,
Donaphaleün zira aspaldin jüje;
Estatü horrek deizü hanitx uhure,
Haboro ükheiteko zirade kapable;
Aberats zirade,
Banitate gabe,
Jenteki afable,
Ordenariz jente handik holako ziradie.

6. Musde Vivie jaunak hartü zin espusa
Pariseko depütatü baten arreba;
Nahi balitz izan kargian gora,
Hura ban belüke, ai zer hegala!
Bena düzü hura
Sobera abilla
Beitaki segida:
Anbizione gabe dena dela irusa.

7. Musde Vivie Jauna balitz andrekari,
Aisa egin lirozü hanitx erri,
Filosomiaz beita ilüsi garri
Eta domenanta profetak üdüri;
Bena eztü nahi
Egin desplazerik
Bere Madamari
Ez eta laidorik zelüko Jaunari.

8. Felizitatzen zütüt, Musde Frederik,
Donaphaleün ezta defensür hoberik;
Zurekila dütüzü Barkoxeko tritik,
Zuri gomendatürik komünaren altik;
Zure ispiritik
Badira sendorik,
Bere phenetarik,
Üdoiek eztikezü zure axurkikarik.

9. Musde Basterrexa zer defensüra, zü!
Arrazu gaxtua (ere) zük huntü gei düzü;
Orai ere hala egin behar düzü,
Üdoien intresa maite badüzü;
Partidak bazaitzü
Jarri nahi khexü
Gorago mintza zü,
Emazte gaxtuak (ere) senharra hala goitzen dü.

10. Berset horik egin tit ahal bezala,
Enilakoz süjetek zien eskola;
Bena haiek badie bonür harekila,
Huntarzünak handirik, kargütik arranda,
Ni hütsik sakola,
Nahigorik lüis bat
Süjet haier beha,
Berriz (ere) egin neikie nik haier kobla.


SOHÜTAKO EZTEIETAN

(1841)

1. Barkoxerik horra niz egün Sohütara
Ene herritar diñen felizitatzera,
Ezagütürik ezi merexi ziela
Holako süjet nublek mahañin bi kobla.

2. Felizitatzen zütüt, kunpaña nublia
Eta zü berheziki, Madama Jülia;
Libertirazten düzü zük egün mündia
Eta irus ezarten alhaba lilia.

3. Madama zü zirade hun handi düzüna,
Zure mereximentik emanik fortüna.
Zure haurrer zirezü galdü aita huna,
Bena ez haien gida bizi deno ama.

4. Irus ezarri zira andere Adela!
Zurekila beitüzü espos bat ederra,
Unest eta sajia, zü ziren bezala:
Hura züzün Madamak nahi zin plazera.

5. Felizitatzen zütüt, esposa lilia;
Zure ama düzüna emazte handia;
Harek maite zilakoz haurren uhuria
Egün hartürik zira espusa nublia.

6. Dürollanten liñiaz nüzü orai mintzo:
Haiek die fedia erlijionientako;
Hirur jaun izan tüzü aita elizako,
Bat aphezküpü eta biga arxebixko.

7. Madamak diozü Dürollanti erran:
—«Sorthürik izan zira ni nizan khanberan;
Nik ere sorthü beitüt zunbait alhaba han,
Hetarik nahi deizüt espusa bat eman.»

8. Dürollantek diozü eman arrapostü;
—«Sohütako herrian laket izan nüzü;
Hortakotz nahi deizüt alhaba bat hartü
Ni sorthü jauregian ebil nadin üsü».

9. Muntauterik zirenin jin espusatzera,
Sohütako herrian handi zen plazerra.
Herria jin zereizün bidila partzera;
Tabal, müsika eta soldaduekila.

10. Jauna zure gradua düzü abokatü,
Zure izpiritia nahiz oküpatü;
Zü ziren jüstiziak bethi nahi dizü,
Zure abisen arau prozesak jüjatü.

11. Berthütia denian nubleziareki,
Hura düzü ürhia diamantareki,
Dürollantek batizü hurak bereki,
Zeren ezagün beita bihotza mihiti.

12. Adela, sarthü zira Dürollanten kastan
Ebiliren beitzira uhure handitan,
Haren askazi nublen jauregi orotan
Heben eta Muntauten zihaurienetan.

13. Jauna, uhurez zira zure ezteietan,
Üskal Herriko lehen süjeten kunpañan;
Eta estranjer ere zunbait badüzü han,
Arauz adixkide badüzü orotan

14. Adela, egün zira hanitx plazerretan,
Zure espusareki zure ezteietan;
Jinkuak hel zitzala egüngo jeietan
Oraiko (ber) lagünaren khantin zelietan.

15. Madama, hanitx jente badüzü mahañin,
Zük orori ederki egiten hunki jin;
Jinkuak ber batzarri deraizüla zelin
Zure heriotzeko orena jin denin.

16. Phartitziarekila deiziet erraiten
Ünione hunian bethi bizi ziten
Ene errespetiak deiziet eskentzen
Jin nintzan bidetik nüzü abiatzen.


MUSDE CHAHO

(1849)

KHANTORE BERRIC

1. Barcocheric Bayonara jouitez, hountcen dut bi cobla,
Nahiz hayez felicitatu mousde Chaho han den houra,
Haren ezpiritia banu, eguin beïnirio aïsa.

2. Haür naiçula, mousde Chaho, dutudana phenac oro;
Hounac, emaztia galdu-tit, eta ouhouria guero,
Hayen ebaslec, oguen gabe, etcheki beïnaye presou.

3. Eguin dit hanitch khantore, azken hountic aldiz çoure,
Nahiz imprima ditçaztatçun, jar nadin hayen salçale,
Bicia irabaz - deçadan, eçari gabe eskele.

4. Mousde Chaho Atharratce, adinez cirena gazte,
Bena ezta çaharric ere, dinic haboro, jakite,
Ez gente talent handietan, dinic haïnbeste berthute.

5. Abill, eïger, ezpiritous dena da ussin handious;
Bena, çu, dohain hayegati, etcirade fantesious,
Umil, afable cira eta, behardenian, corajous

6. Adina çaiçu goratcen, ezcountciaz ez okartcen,
Çoure ezpiritu ounestac beiteiçu luça-erazten,
Areta berhaiñ bacenakike, çuç, dama gazter minçatcen.

7. Çu cira guiçon gaztia, malerouseren eztia;
Çoure ezpiritiren famac harturic dena francia,
Deputatu icentatceco, cirena listan hartia.

8. Çuc duçu dembora bethi, praüber nahiz eguin hounki,
Aberats noublec beikutie gente chehia iretsi,
Her hounki eguin nahiz duçu, cargu hartcia ounhetsi.

9. Lehen ere cinatin çu, Chaho, içan deputatu;
Bena botçac gorde ceïtcien, hanti çuntien traditu,
Aphécéc eta gente noubléc beïtcien hori caüsatu.

10. Aphécéc etçutie, çu, nahi eguin deputatu;
Entçunic nahi deitceçula, hayen arrandac tchipitu,
Lotsa beitira oillo saldac behardeikien mancatu

11. Cargulant, noubliac ere, Chahoren countre dirade,
Gente chehiac jan beharra, hen gagec behar beytie,
Eta harec tchipiraciren, houra sinhesten badie.

12. Parisen tie carguti, deputatiac idoki,
Hayetan beïtcen hanitch handi, tchipien contreric elkhi,
Bonapartec igorri dutu, eguin beïtere ederki.

13. Oraï behar beïtutugu, deputatiac berritu,
Uscal-Herrico gentic oro, nahi çutiet othoïtu;
Cargulant, noubler ez rantierer, eztela behar fidatu.

14. Botçac eman-itçatcie, praubic dutiener maïte,
Eci hourac içanen-dira gente chehiaren althe,
Chaho députatu baledi, houra hen hala liçate.

15. Uscal Herrico gentia, impot injustos bethia,
Eguicie mousde Chahori, cien botcen emaïtia,
Harec eraguinen -daricu, goure phetchen tchipitcia.

16. Nahi-bada Bonaparte içan gente chehen althe,
Mousde Chaho mintco-datinin, hari beha laket-date,
Eztate houra handi, nouble, goure jale-hen ahalke.

17. Mousde Chaho behar duçu, aldi hountan carguin sarthu,
Bestela Uscal-Herri hounec, behardu dupe baratu
Behar beïtuke aberatsen injusticier pharatu.

18. Cargulant, noublic dirade, dienac sobera gage,
Gente cheche miserablia, aldiz hayen phacaçale,
Ezpaçutugu secours gueï; baï bethi içanen ere.

19. Gente chehéc behar dugu, gincouari gomendatu,
Eta Chahoren deputatu igaraïtia galthatu,
Bestela handier esclabo behar-dukegu baratu.

20. Berset hoyec citit-eguin, nahiz deputatu citin,
Çoureki nahi beïninçate Parisera ni ere gin
Ene hounen errenderaztia, Bonaparti çutçaz galtheguin.

Pierre Topet dit ETCHAHOUN
Bayonne Imprimerie de P. Lespès.


MUSDE RENAUD

(1850)

B. N. Paris, Z basque 69 et Yo 19

Chansons dédiées à Mr Renaud, représentant du peuple
Par Etchahon de Barcus

1. Barcochérik heltuniz, donegouanera
Mousde Renaud çouretçat, eguinik bi cobla:
Çoure fama handia, heltu beita hara,
Çu iduri sujetic, Francian estela
Hain urricaldianik, persouna beharra

2. Gente chehek cintugun, éguin deputatu
Beïkanakin hayen, houn cinatila çu
Çoure lagunètako, guntinak haïtatu,
Çu cinen sistimako, balira, guerthatu,
Espeitçatin Francian, hainbeste thurmentu

3. Felicitatcen deïçut fama, mousde Renaud,
Pariserik cirena, gin berri orano.
Bainan hourra gin çaitçu, lehen cihaü beno,
Hanko Jaünak baguintu, çu beiçain humano,
Esquiniroyala haz, haïnbeste tirano

4. Pariseko sembladan çuk duçu fierki,
Gente nekez bicien intresa etchéki:
Baïnan çoure lagunak ez counbertiaci;
Espeïtciren çoure berthutiareki,
Berak ountsa beïtira, pauvres achol guti.

5. Bici ciren gachoua, çoure travailluti,
Othoi bethi gincoua, Renaud dadin bici:
Eta deputatien, berritciareki,
Hura beçalacouer, eman botcak bethi,
Nahi baditucie, cergaz gutiraci.

6. Departamendu hountan, etcen Renaud baicik,
Hamar deputatuetan, pauvren hounik jalki:
Bainan houra estie, bercek gaistoraci,
Espalira noumbrian, hourak içan naüssi,
Goure cerga handiak, citukian jaïxi

7. Renaudren berthutiaz, niz oraï minçatcen
Persona aberaxak, nahiz segui detcen:
Nahits hountarçun badu, hanitx irabazten,
Eta halere houra sobreki bicitcen,
Guero soberatia beharren phartitcen.

8. Aberrax gora, eder, gaste, habil hardit,
Balacouetan hounest, guti ikhustendit:
Baïnan çu mousde Renaud, hala cirelarik
Ezteretçu eguiten, ihouri khorterik,
Aroüs nahi düçu, seguitu Jesus-Christ.

9. Mousde Renaud erretçu usatu beçala
Deputatu laguner, bil houndoun sembladai
Tabak eta ardouak, ditçaguien libra,
Eta comunetako, bazka et egurrak,
Beste mundian berak, esditian erra.

Barcus, le 30 octobre 1850.
Etchahon.

Bayonne - Imprimerie Foré et Lasserre Rue Orbe 15.


GOURE JAUN APHESCUPIA

Musée Basque - Bayonne - MS 64-14 - Don Manu de la Sota

1. Goure jaun aphescupia, diocesaco princia
çuc guidatcen deicuçuna, erlegione saintia
Indigneric eguindeçut, bi versseten houncia
Nahis hes felicitatu, çuc ukhen verthutia.

2. Sorthu cinen Rhodasen, seme aitama noublen
Han ouhoures eta hounes, lehenac ciradinen
Bena çu oro utciric, aphestera jouan cinen
Nahiz jesusen seguitu, eta apostolien.

3. çu cira aphescupu, içana icentatu
Jesus Christec bere hitca, çutan beitcian coumplitu
Haregatic bere hounac, çutianer quitatu
Ehunetacous haboro, beitceren prometatu.

4. Aphes cinen demboran, etçuçun erresouman
Chucenago çabilanic, hayec behar erreglan
Hits saintiac pheredica, eta espaçunin han
çoure khorpitça mortifica, egoites erretretan.

5. Aphes hounac dirade, avis hounic emaile
Munduco houn plazer eta, ouhoures cassu gabe
Caritatous esti prudent, umil, ounest eta sobre
Mounseignur verthute hoyes, çu doraturic cirade.

6. Içan bacina errouman, cinen beçala Bayonnan
Etchekiten çunialaric, hebenco counduta han
Cardinale cinatian aspaldico demboran
Eta benturas jarriric, aita saintiren caideran.

7. çoure bihotça bethi, duçu gincouareki
Nahis haren cerbutçatu, eta cerbutcheraci
Etcirade ocupatcen, çu deuses hares baici
Spiritu Saintiaren, suya beita çoureki.

8. Moun seignur ceren ciren duçuna hainbeste souein
Goure salva erasteco, çoure dioceseignen
Guida hounic dericuçu, herietat igorten
Hambat gaisto gouretaco, espatugu sinhesten.

9. aphescuputus guerosti, egoncira goureki
goure erlegionia, beituçu dobleraci
çuc eman tuçun avises, eta eman eraci
çoumbat arima estiçu, celian sareraci.

10. moun Seignur orai ere, çu ebilten cirade
gente gasten confirmatcen, hen jarerasten sage
ceren houra exatoki, hartcen balin badie
spiritu saintiaren, dohainac beitutie.

11. perssona comfirmatiac, beguira hartu graciac
houra gomendatcen deicie, cien aphescupiac
houra guidaturic beita, spiritu saintiac
nahi luke guidaguinçan, haren guisa guciac

12. mounseignur noula beita, oro çuc duçun buta
goure salveraci nahia, etcitiala floucha
gouretçat othoi eguiçu, eskitçan mundic troumpa
çoureki ikhousgutçatçun, celian çoure troupa.

13. ene sujet perfeita, diocesaco aita
handen caritatousena, çoure perssouna beita
hari gomendatces deiçut, houncen asken versseta
ni beçain malerous denic, mundu hountan espeita.

14. jabec fraudas bost etchalte, ditacie evaxi
hen changriac hoguei ourthes, herraturic etcheki
espeitut beste secoursic, gente hounena baici
hartacos cerbait nahi nuke çoure escu saintuti.


PHIXTAKO OLHA

1. Bi berset berririk nahi tüt khantatü,
Phixtako olhaz eta artzañez mintzatü;
Hamust egünez beitüt gaxura han hartü,
Berset horiez deiet egin nahi phakü,

2. Ünhürritze bortian da Phixtako olha,
Olhalte huna beita, bai eta ederra;
Bena artzañ auherra ez duala hara,
Ezpeitüke aizina egoiteko hala.

3. Phixtako olhaltia sorhoz aberats da
Bena harek diana, beitü hanitx baxa;
Kabalik han sar-eta lotsa dira mankha
Hartü behar dizie abisü handia.

4. Phixtago kabal-zaiñek badie bereki
Hamabost ehün arres ehün behieki,
Urde zahar salduak, bohorrak hümeki,
Ezpeitütie nahi artzañak lo ützi.

5. Phixtako ardi eta kabalen üsantxa,
Españako hegilat laster zuin lehenka;
Gero artzañ gaixuak onduan lasterka,
Egüna bezain lüze da haien kunbata.

6. Españako hegian egoitia gaitz da,
Iazarria denian bustirik bizkarra,
Eta Phixtesek egon behar die hala,
Beldürrez Españulek kabalik püñera.

7. Phixtako kabal zañak oro dira gazte,
Haboruak mixkandi, bena nausiak maite;
Hek bezala kabalik erabil balitze,
Bortietako olhak oro hun lirate.

8. Phixtako olha die jentek hun egiten,
Kabalik beitütie untsa erabilten;
Arrazu horrek deit eni erranazten
Artzañ hunak diala olha hun'egiten.

9. Aberats den artzaña ezagün da bethi
Bortilat juiten dian bere anhuati;
Phixtesek lan badie, bena untsa bizi,
Hamabost ogi deiet osorik ikhusi.

10. Ezta ez Phixta beno olhalte hoberik,
Ez eta ere han beno kabal'ederragorik,
Ez zazpi olha nausi aberatsagorik,
Nahiz baden ürgüillü haboro dianik.

11. Artzañ gaztik deitziet berset horik huntü,
Nahiz izan zitien maitez ezagütü;
Ezi nahi dianak gizuna haitatü
Olhan zer kondüta din behar dü galthatü.


COMPLAINTE HEGUILUS

1848

B. N. Paris - Yo 259

KHANTORE BERRIA

1. Bi versset tristeric hountcentut, sujeta beitut ikhousten,
Arroquiga heguiluceco jaun anderen, hilcen gagnen.
Beren barrio keheillan, assassinatu beitçutien,
Eta ihourc ez jakintu, hayen erhailia nourcen.

2. Sehan emaste galant hourac, hil beharcien goician,
Merkhatialat jouaiteco, ciren necessitatian,
Bai eta jouan utciric, dendaria bera etchian,
Eta beren erhailia, hec etçakien lekhian.

3. Merkhatuti giten ciradin, ez phençatcencielaric
Bourreva haiduruciela, etche khantian gorderic
Senharrari hauxeceren, helcian buria lehenic
Guero emaste gachouri, ihessi jouittencelaric.

4. Exayac hatçamancianin, oyhu eguincin emastic
Nourbaitec erho nahi beinaï, genevieva helakhit!
Genevieva ginceion, bena ez harez profeituric
Ceren orducos beitcian, eçari hil urhenturic.

5. Genevieva joun içancen aiçouen avertitcera,
Heguilucec erhociala, emastia erraitera.
Aiçouac laster jounciren, emaste gachouri helcera,
Bena hourac gin gabe joun, bien erhaile crudela.

6. Genevieva nouren odres, hits falssu hau errançunin,
Aiçouer eta justicia, heguilucila gincenin.
Senhar hil batec cirouala, erho ahal emastia
Guero beraren buria, emastia erhocinin.

7. Justiciac espeitceriçun, nahi eguin sinhestia,
Senhar hil batec cirouala, erho ahal emastia
Eguinceriçun bereki, presounteguilat erouitia,
Bena ez çuri eraguin, erranes khambiatcia.

8. Etçuçun ez cadet heguilus, emastiren erhaïlia
Sobera cicien algarren hec amourio handia
Bainan bai besteren odres, atcioneren eguilia
Bestela jakin gunukin nourçatian coupablia.

9. Dihariak eraguitendu, mundu hountan hanitsgaiski
Eta crimak foundierasten, mundu hountacogenteki;
Bi heriotce eguina, çuc hala tukeçu hayeki:
Bena loxa içancité, estiradin gincoureki.

10. Cain ere etcian gincouac, moundias punieraci
Bena bai haren quitatcian, ifernialat egotchi.
Areta harec etcian eguin heriotcebat baici;
Biga eguindukianac, cer behardu eguruki?

11. Heguilucen erhoraslia, orai çouri nis minçatcen
Nahi bada ecinçutugun, nic ez bestec icentatcen
Çuc eraguinduçun crima, beiteiçut nic clarki erraiten
Etçukiala tigriac, ez lehouac eguin ukhen.

12. Bi perssouna ukhendutuçu, inssolenki galeraci,
Çoure escuti etcienic heriotcia merechi
Eta hayen erhailiren arima cihaurenareki;
Bena coupabliagoua çucirate gincoureki.

13. Mundu hountaco justiciaz diradinac punituric
Beste mundialat badoutça, bere crimes garbitutic,
Bena ciec beitciraye jounen hayec theiu utciric
Berhartucie punitu, salvalcecos cien buric.

14. Nourc nahi erhodin heguilus, eta haren lagun houna
Nahis hayenaren edeki, edo haïer cinas haina
Bestec eguin bekhatiec, espeikitçakie gu dauna
Ditçagun hen faltac utci, eta gouric examina.

15. Heguiluci beraren hounac, bicia khentu balero
Hares coupable liçatinac, noula goça ahal liro
Eta haren bekhatia, gincouac noula pharcadiro
Igaran baleçaere, nigarres dembora oro.

16. Guiçon gastiac eguicie, versset hoyen khantatcia
Eta ez hoyen sujetaren lanjer handian jartia
Bere crimac beiterie eguiten barneti jatia
Galeraci beiterie, celialaco tritia.

17. Ginco jauna çuc bekhatores, hareçacu pietate
Escandalac eta beharrac, galcen beitu hanits gente
Kantore hoyen sujetec ere baçukien berthute
Içan balira aberax, eta fortuna hen althe.

Topet-Etchahoun
Bayonne, Imprimerie de P. Lespès.


AMODIO GATI

1854

1. Eni zeitanak behatzen dü entzünen
Iraxibauko semia nula hil den;
Etxandi Garindañek beitü eho Maulen
Merkhatütik etxerakuan biden gañen.

2. Luistto hori zen merkhatin deseñ hunin,
Bere etsaiareki nahin baken egin;
Aihaltü ziren algarreki Xaxienin
Eta etxerat abiatü destenorin.

3. Hiriti jalkhi zirenin hasi ziren
Ihur etxakin zer gatik aharratzen,
Bena Luisttoren botza bertan ixiltü zen
Hamahiru nabela kholpü beitzin ükhen.

4. Hilari entzün zeren hau erraiten:
Intsolenta, zer süjetez, naik ehaiten;
Arrapostia, ehait eho bai ehoren,
Haboro ene kuntre ehiz mintzatüren.

5. Gaia oro igaran zin ertzik eskin
Lehen igarailetarik sekurs nahin;
Bena hura hara zeneko zen hil phüntin,
Hari bortxaz erran ziozün nurk eho zin.

6. Hel zakhitzat, paseiari goiz jeikia,
Eta ikhus ene khorpitz blesatia;
Bestek egin beteitadie ehaitia,
Zük othoi, egin izadazüt señatzia.

7. Iraxibauko semia, kausa zer zen?
Nulaz hain etsai krüdela zure bazen?
Gizunak behar dizü ükhen hanitx ogen
Hainbesteretan lanthatzeko nabelaren.

8. Etxandi Garindañe nin khexü bethi,
Haren amoria benin nik askazi;
Nik hari erran ezkuntiak litzan ützi,
Hitz horregatik eho nizü hañ Krüdelki.

9. Posible deia, Etxandi, hi hañ handi,
Hik othian egin dian krima hori?
Bizia deronak idoki personari
Beria ere zor diala, orhit hadi.

10. Zazpi haurren aita baten kolore zen,
Emaztia zialarik bizi etxen,
Amore gatik ari zadin gizun hiltzen;
Satan etzen hareki gaxki libertitzen

11. Etxandiren anderia, orhit hadi
Nur gatik egin izan den hiltze hori,
Hire gatik hil izan dela hire kosi,
Arima nahi zeñalakoz salberazi.

12. Orai jüstizietan, krima handik
Kreditak dütienek pharkatürik
Eta praube jüstuak aldiz pünitürik,
Pilatüs üdüri beitira oraiko jüjik.

13. Berset horien egilia jüjen gati
Presuntegian egon da injüstoki
Eta galdü bost etxalte haiegati;
Zunbat jüsto den jüstizia phentsa horti!


I

HILTZERAKO KHANTORIA

1. Nahi balinbagira hil eta salbatü,
Arte huntan behar gira kunbertitü,
Bekhatü egiteko kostüma kitatü,
Leheneko eginetzaz nigarretan sarthü,
Berriz ez lerratü,
Ahalaz begiratü,
Untsa kobesatü,
Hiltziaz orhitü:
Denbora juanez geroz eztate profeitü.

2. Sortzen giren güziek zor dügü hiltzia,
Ezta lüze mündü huntako bizia;
Kita dezagün kita hebenko lekhia,
Garbiki etsamina gure kuntzentzia,
Beste mündian da
Gure jüstizia;
Azken setentzia,
Zer oren trixtia!
Eternitateko phenaren lüzia!

3. Phena hetaraz geroz ezta libratzerik,
Eternitatiak eztü finitzerik;
Zunbat arima gaxo han kondenatürik!
Seküla libratzeko ez esparantxarik!
Hetzaz orhitürik,
Gauden lotsatürik,
Etsenplü hartürik,
Arimak garbirik,
Nuiz nahi phartitzeko mündü huntarik.

4. Mündü huntako phenak eztira deusere;
Bestekuen althin itzalaren pare;
Urthiak miliuzka jinikan ere,
Miserikordiarik han ezta batere,
Zelüko errege,
Egizü fabore,
Orai zuri gaude,
Othoi altxa zite
Gure arima doloratien jabe.

5. Jaunak igorriren dü zelütik mezia,
Komesionia date heriua;
Hura jinez geroztik juan behar gira,
Gure jüjatzalia han prest izanen da:
Gure obra hunak
Bai eta gaxtuak
Haien arabera
Jüjatüren gira:
Memento lazgarriak ordian han dira.

6. Jauna zure graziak zuñ diren handiak
Eztaiteke erran handiegi dira;
Zelüko ekhia eta argizagia
Jauna gidatzen dütü zure photeriak;
Gü errebeliak
Gira zure ardiak,
Sendo zazü
Gure arima gaxuak,
Ez othoi abandona zure semiak!

7. Andere dena Maria, birjina garbia,
Zure lagüntzaren beharrian gira!
Ofensatü badügü zure semia,
Zure semia eta gure jaun handia,
Gitian ümilia,
Denboraz balia,
Eternitatiaz
Ohartzen bagira,
Pharadüsüko borthak zabaltüren dira.


JINKUAREN MANIAK

1. Bi berset berririk nahi dit khantatü,
Hamar manü horik nula begiratü;
Lehenik behar dügü Jinkua adoratü,
Eta lagün protsimua ahal oroz lagüntü.

2. Bigerren manian jüramentü güti,
Mihia nahi dianaren erraitera ez ützi;
Horren gañian ezta diferentzia txipi:
Zelilat igaran edo ifernilat iraitxi.

3. Obligatü gira hirurgerren manian,
Mezaren entzütera igante egünian;
Gero obra hunik egin ahal dügünian,
Gloriaren gozatzeko eternitatian.

4. Laugerren manian gure bürhasuak,
Gü gatik sofritü dien miserable gaixuak,
Behar deiegü errekonpentsatü haien sakrifizuak,
Halerik ere eztegü phakatüren hartzekua.

5. Bostgerren manian ihuren ez hiltzia,
(Ala) gaitza gogorra beita oi heriotzia;
Aski dügü Jesüs Jaunian etsemplü hartzia,
Gü gatik kharreiatü beitü khürütxia.

6. Seigerren manian begira xahütarzüna
Haren gañian tentazione hanitx izaten da
Bethi begira, maita berthütia,
Gloriaren gozatzeko eternitatia(n)

7. Zazpigerren manian deusik ez ebatsi,
Bererekin pasa, besten gaizak ützi;
Debriak phusatzen gütü egitera gaizki
Atzamaiteko sariak hedatürik bethi.

8. Zortzigerren manian hau egin behar da:
Jakile faltsütako ez zerbütxa seküla;
Protsimo lagünari desira nurk guria bezala;
Egün batez gaiza oroz khuntü eman behar da.

9. Bederatzügerren manian eztügü besterik:
Ez sekülan desira besten espusarik,
Ez besten odolian har behin ere pharterik,
Arima gaxuak ükhen eztezan thonarik.

10. Jinko jaunak eman tü hamar manü,
Manü hoien begiratziaz har dezagün kasü;
Gero deusetan ere ez beldürrik hartü,
Ama birjina saintiak lagüntüren gütü.

11. Jesüs Jaunak Moisi Zinaiko mendian;
Hamar manü horik izkiribatü zütian,
Orok ikhas gitzan eta begira mündian,
Beldürrik gabe agertzeko jüjamentian.

12. Bedatsian bazterrak berdatzen dirade,
Josafaten badate heiagora egile;
Han badate bai hanitx arima trixte,
Sekülan eternitatian kontsoliorik gabe.

13. Khantoriak egin tit gogula jin eta
Ene ustez ikhastia ororen komeni da;
Gure salbatzeko bidia hoitan da,
Eztakianik balinbada, ikhastia hun da.


FILIPEÑEKUAK

1. Khantore berri batzü nahi tit khantatü,
Süjeta ere zer den hetan deklaratü
Ürxaphal gaixo bati zer zaion agitü,
Lümarik ederrena betzaio faltatü.

2. Ürxaphal gaxo horren phena doloria!
Galdü dizü lagüna, kitatü herria,
Desertietan dizü bere egoitzia,
Ala nik ükhen düdan fortüna trixtia!

3. Üda lili ejerra, oi xarmagarria!
Tallaz perfeita eta bilho hollia!
Orai jiten nitzaitzü adio erraitera:
Itxasoz banuazü fortüna egitera.

4. Itxasoz juaiteko abisak ükhen tüzü,
Ideia sinple hori othoi ütz ezazü:
Orai artin bezala biziko gütüzü,
Bestela heriua deitazü kausatü.

5. Üda lili eijerra ez egin nigarrik,
Bardin ez ahal düzü orai profeitürik;
Ene lagünak dira bortitan sarthürik
Eta ni ezin pharti, maitia, züganik.

6. Etzitiala pharti ez bihar artino,
Zerbait arranjamentü egin artino;
Orano nahi züntüket mintzatü haboro,
Ameriketarat juan beno lehenago.

7. Errak amodiua, ni ganik nuiz hua?
Akabarazi gabe bihar abilua;
Eztizadala segi osoki gogua,
Xurit eztakhidan gazterik bilhua.

8. Amodiuak nizü aphal egotxi,
Ezpeitüt esperantxa seküla erremeti,
Intertenitü bai promes hunez bethi,
Engajatü nianian bestentako ützi.


ARENGARAIKO PRIMAREN KHANTORIA

1. Ahaire zahar huntan bi berset berririk,
Alagrantziareki khantatü nahi tit;
Bihotza libratürik phena orotarik,
Desir niana beitüt orai gogatürik.

2. Ihurk etzin erranen, ezpeitzin üdüri,
Gogatüren niala maitia jagoiti;
Mintzo nintzeion bethi ahalaz uneski,
Ene erranen gatik hura ezin kunberti.

3. Abis bat eman nahi dit muthil gaztiari,
Khorte egiteko deseiñ dianari,
Jarraiki dadin bethi pazentziareki,
Gogor üdüria gatik sekülan ez etsi.

4. Maitiaren gana zuazanin amorioz,
Bere florian bada ez izan lanjerus,
Neskatilak beitira ordian handius,
Bena gogatzen dira lüzin inganioz.

5. Goizan ipharra eta arratsen hegua
Hola balinbada kursian da denbora;
Barnatikegi ez har othoi amoriua;
Gazterik eztakizün xuri bilhua.

6. Ihizlariak eztizü atzaman erbia
Thiatü gabetatik lehenik kolpia
Gisa berian düzü oi ene zorthia,
Nik ere hala dizüt gogatü maitia.

7. —Zazpi urthe badizü ene khariua
Zütan ezarri nila ene amoriua;
Geroztik nindiagozün trixterik gogua
Beldürrez etzintzadan zü goga, gaxua.

8. —Zazpi urthez zitzaitzat onduan ebili
Ene tronpatü nahiz malezian bethi;
Orai egiten düzü aisa eni erri,
Begiraizü Jinkuak zü etzitzan püni.

9. —Zelüko Jinko Jaunak badü pietate,
Bere denbora dizü errota egile;
Ürgüllütsien bortxaz konberti erazle,
Feit horrez orhit zite, maitia zü ere.

10. —Ühaña ihizlari arrañ hurin deno,
Muthilak ere trende amoros direno;
Neskatilen onduan doloruski mintzo,
Desira kunplit eta haientzat akabo.

11. —Pikanki mintzo zira gizuner maitia,
Ez, sunja bazeneza düzün estatia;
Maite ezpalinbanü fidel izatia,
Elitzeikezü komeni hola mintzatzia.

12. —Persuna bat denian plazeraki galdürik
Erramarkaule düzü inkietatürik;
Ene erranari othoi ez egin kasurik,
Bestela eztükezü ni baizik galdürik.

13. —Kontsola zite, kontsola, oi ene maitia,
Eztate orai lüze gure jüntatzia;
Zaldiz igorrien deizüt zuri txerkaria,
Hartan gañen jinen zia zü eta frütia.

14. Zaldi xuri bat badit zure zerbütxüko,
Zük plazer düzünian hartan juaiteko;
Aita eta amari errezü adio,
Ene ustez ezpeitzira ützülien haboro.

15. Araneko süjeta, ororen lilia,
Neskatila gaztetan parerik gabia;
Hanitx plazer hartü düzü (düzün) haitatü lekhia
Barkoxen igaiteko zure zahartzia.

16. Khantoriak huntü nütian eskapilareki;
Süjeta den bezala ahal bezañ uneski;
Jinkuak deiziela bier algarreki
Mündian bizitze lüze ünioneki.

 

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera