ESKUAL-HERRIKO GAZTERIARI

____________

 

1

 

Gogoetan nengoelarikan egun batez, zer perpaus hautatuko nuen gure gazteriari aiphatzeko, gogora zitzaitan, hei gehienik agrada ahal dakioketen gauza dela gerla: zeren jende gazteak, eta bereziki Eskualdunak bere baitharik emanak baitira gudura, eta gathazkara; eta nola gaztei eman behar baitzaie hekien disposizinoari dagokan emplegua; hargatik bada nik-ere hautatu dut hei hemen aiphatzeko gerla.

 

2

 

Ordea behar bada boztuko dira, ustez ezen gonbidatzen tudala Marteren suzko eta kharrezko joko, eta habarrots izigarrietara. Ez; zeren nihork gombidatu gabe berak baitira hartara asko emanak. Baina deitzen tut Minervaren dosteta ezti, eta kanta-alosien bidez enorantziaren kontra egiten den gerla ohorezkora, eta bat-bederak batere arriskurik gabe hainitz abantail eder ardiets detzakenera. Hau da gerla eder, eta miragarri hura, zeinetan jakintasunak nahi baitu gizona altxatu, eta abantaillatu : hala nola enorantziak nahi baitu aurthiki, eta ostikatu. Hautxe da bada nik aiphatzeko dudan gerla. Halatan beraz arrozoin lukete gure gaztek laster egiteko ene deihadar huntara: ezen ezta munduan gizonik jakitea desiratzen eztuenik, zeren guztiok generalki baitugu geure baitharikako gutizia bat jakiteko, eta hargatik naturalki pendurtazen gara jakintasunera, gure perfezinora bezala.

 

3

 

Deabruak-ere bada ikusirik, Gizonak handirozki desiratzen zuela jakitea, hemendik ekhin zitzaioen Eva gure lehenbiziko Ama hari, erraiten zioelarikan : Aperientur oculi vestri, eritis sicut Dij scientes bonum, et malum. Gen. 3. Izanen zarete Jainkoak bezala, ezagutzen tutzuelarikan ona, eta gaitza, zuen begiak idekiko, eta argituko dira. Jakintasuna eman zioen peitatzat, zeren deabru engainoz eta maliziaz betheak, ezagutzen baitzuen, yeusez-ere etzezakela hobekiago engana, zeren guztiok baitugu jakintasunarentzateko gutizia, eta desirkundea.

 

4

 

Ordea arrazoinekin, zerenetariak Gizonak munduan ardiets ahal dezaken aberastasunik, eta ohorerik handiena baita jakintasuna, zeren Jainkoak gizonari arrazoinamenduan eta gauzen ezagutzan eman baitio bere perfezinoa, non bide hunetaz berezi baitu abre mutuetarik, eta egin Aingiruen iduritako. Halatan beraz erran behar da jakintasuna dela Gizonaren perla, juiusa eta diamant preziatua, bai halaber adimenduko goibeldurak urmariarazten tuen iguzkia, Godart gizon handi hark dioen bezala.

 

Thesauros superat divitis Indiae,
Et, quas oceanus condit opes sinu
Veri perpetuis fulgide dotibus
Majestas sapientiae.

 

Erran baleza bezala Indietako aberastasun guztiak iragaiten eta xitzen tu jakintasunak, eta oraino itsaso ozeanoak ere bere golkhoan gorderik daduzkanak.

Nihil ergo solis lumine carius

Nihil ergo solis luce venustius

Cum sit venustas, atque candor

Gratia, flos, acies decoris

Erran baleza bezala: ezta jakintasunaren argia baino prezagarriagorik, ez ederragorik, guztia da edertasunaz, distiaduraz, garaziaz, lore, eta lili ederrez bethea, eta da ohorearen ithurburua. Halako moldez altxatzen eta igaiten da, non Enperadoren, eta Erregen tronuez gorago jarria baitago, Autor berac dioen bezala :

 

Regum namq, thronis celsior eminet,
Cum sit nobilitas unica Pricipum
Quorum tergeminis laudibus efferens
Nomen perpetuum facit.

 

Erregen jar-lekhuez, edo tronuez gorago dago jakintasuna, zeina baita Printzen noblezia berezia, eta berek-ere hanbat ohoratzen laudatzen, eta prezatzen dutena.

 

 

5

 

Hargatik hanbat Enperadorek, este Erregek bethiere erakutsi izatu dute amodio berezi bat jakintasunaren alderat, non noble sorthu arren, guztiarekin-ere iduritzen baitzitzaien, oraino zerbait bere presunetan eskas, eta falta zutela zientzien arropaz bezti zitezken artean : hargatik ongi trabailaturik, eta estudiaturik, entseiatu izatu dira jakintasunaren tronura igaitera hala egin izatu dute hautarik hainitzek, eta bereziki Carlo Magno Gure Enperadore handi hark eman zuen ezagutzera letrentzat zuen onherizkoa, eta borondate ona; haren atseginik handiena zen Filosofiaz, mahematikaz, eta poesiaz arrozoinatzea, eta ihardukitzea, eta oraino bertze-alde bazeakitzan hainitz hitzkuntza different-ere ; halako moldez non erran baititeke: bere jakintasuna baliatzen zitzaioela bere erresumako, eta bertze gainerako egiteko guztietan: ezen egundaino ezta izan Kapitainik hobekiago obeditua izan denik, eta bere joan-ethorriak dohatsukiago erabili tuenik, ez eta ere eztikiago, eta prudentkiago bere botherea, eta garaitia garaituen alderat erakutsi duenik, eta errespetu gehiagorekin onhetsia, eta maitatua izan denik. Ikusirik bada, eta ongi frogaturik jakintasunaren, eta letren efetuak, ezarri zituen Parisko unibersitatea, Paviakoa, Boloniakoa, eta bertze hainitz lekhutakoak.

 

6

 

Manera berean dio Lanpridiok, ap. teatr. Vitae humanae, Enperadore Alexandro Severoz mintzo delarik, zeina zelarikan harmagizon handi bat, eta harmetako eginbidetan, hain ongi zihoakona (dio) guztiarekin-ere zela zientzietara, eta letretara hagitz emana; zeren ezagutzen baitzuen jakintasunak, eta eskolak gidatzen tuen harmen efetuak zein miragarriak eta diferentak diren, eskola gabekoenetarik: hargatik bada artha handirekin bilharazten ohi zituela kausi ahal zitezken muthilkorik izpirituz agudoenak, eta gairik hoberenak, eskoletara, eta unibersitatera igortzeko, eta berak gastatzeko behar zuten guztia emaiten zereualarikan, eta hala letren bidez, harmez baino, eztutela loria gutiago ardietsi.

 

7

 

Baldin Severo Enperadoreak ongi ezagutu izan balitu Eskual Herriko gazten izpiritu habilak, eta adimendu haltoak, hanbat abantail, eta dohain bereziez dothaturikoak, eta ezarri eginbide berean erran dezaket ausartki, izatu ziratezkela unibertsitatetan eskola-nausi handi, eta mundu guztiari hainitz argitasun eman zioketenak. Eta oraikoek-ere balute halako esku-emaile bat, eta bere herrian balituzte eskolak, bertze jendakiek tuzten bezala, eztut dudarik, eman letzaketela bere izpirituko puntaren frogak.

 

8

 

Ordea hunelako laguntza faltaz hanbat adimendu eder, eta gai onak dohakabeki gelditzen dira mendi, eta arrokapean ehortziak, eskoletan enplegatuak izaiteko laguntzarik izan gabez, eta eginbide hautara igaieko biderik ez izanez.

 

9

 

Artha bera izatu izan dute hainitz bertze Enperadorek, eta Erregeek, eta nihor-ere ez hanbat nola LUIS Gure Errege handiak (zeinaren arima Jainkoak lorian duela), bere Erresumetan handirozki eta artha handirekin distirazi diote zientzia, eta letra suerte guztiei, bere denboran, halako gisaz non erran baitezaket ausartki, hau zela zerutik igorririkako Apollo.

Hemendik bada ikhus zazue, eta juja gure Eskualdun gazteak, zein aberatsa, eta ohorezkoa den jakintasuna, eta eskola, eta zein handiak diren letren merezimenduak: Pompa meritorum regale judicium. Merezimenduen handitasuna, Erregezko juzkua, dio Casidorok. Eta oraino handik beretik errazki ezagut dezakezue enorantziaren bisaia dohakabe goibelduraz, eta ilhuntasunez bethea ; zeren haren efektuak osoki kontrariokoak baitira : opositorum opposita est ratio. Filosofiako erregela hunen eredura.

Halarikan ere osoki satisfatuak geldi zaitezten amoreagatik, oraino nahi narokezue xeheroki erakutsi, hala bataren egiazko abantaillak, nola bertzearen engaino, eta lausengu itxurapenezkoak, ezagutzera emaiten darozkitzuedalarikan, zein diren hauk gerla hunetan darabiltzaten harmak.

 

10

 

Jakintasuna, eta enorantzia baiatzen dira bi harma diferentez ; Batak darabila nekhea, eta trabaillua. Bertzeak aisia, eta alferkeria ; jakintasunak edo zientziak gerla egiten dio enorantziari nekhearen, eta trabailluaren bidez, harma hautuz garaitzen du. Halaber enorantziak ere aisiaren, eta alferkeriaren bidez kontra egiten dio jakintasunari, trabatzen du, eta irabazten diotza hainitz izpiritu gai eder, eta batzuetan, munduan diren adimendurik haltoenak, eta gairik honberenak ; batzuek estudiatu zuketelarikan aisia, eta alferkeria dela kausa, estudiatu gabez, eta berteak estudiatu ondoan halaber aisiari, eta alferkeriari bere buruak emanez, eta ikhasi zutena ahantztera utziz. Orai ikhusten duzue beraz gazteak gerla hunetan bataren, eta bertzearen harmak zein diren ? Orai zuen baithan dago hautatzea, hauterizan zaudete, bietarik bat, hauta zazue, gerokondoan urrikirik eztukezuen bezala, ezen nolako hauteriza orai eginen baitukezue, hura bera zuen zahartzean hautatua kausituko dukezue.

Ordea nor ahal dateke adimenduaren kutsua duenik, jakintasuna hain gauza ederra, aberatsa, ohorezkoa, balenta, eta merezimenduzkoa utzirik, enorantzia erromes, laidagarri, herbal, eta hobenduria hauta dezakenik ? ez izaitekotzat zenbait erho zoro burutik jauzirik ? Badut uste hauterizan gainean guztiok akhort garela: zeren guztiok jakintasunaren gutizios baitgara.

 

11

 

Ordea halarikan ere zein gutiak diren ardiesteko entseiatu eta trabaillatu nahi dutenak ; batzuek gerokotz utzten dute, eta bertze batzuek bere fixotasunean fidatzen dira : ezta ez aski izpirituz agudo izaitea, eta adimendu haltoa duzula zeure buruari prometatzea, baldin zure partetik ongi enseiaturik estudioan enplegatzen ezbazara ; Estudioko trabailurik gabe ikhasiko duzula gogoan pasatzea, da enorantziaren goibeldurarekin argia ez ikhusi nahi izatea. Hargatik erran zuen Hesykiek enorantziak egiten duela Gizonaren adimenduan, Jondoni Pauloren begietan hareztek edo ezkatek egiten zutena, zeinek argia trabaturik, bista khentzen baitzioten, Ananiasek ukhiturik eror zekiozkon artean. Et confestim ceciderunt ab oculis ejus tanquam aquamae, et visum recepit. Hesych. ap. Lang. tit. de ignor. Act. Apost. c. 9. Hargatik izpiritu, eta adimendu letragabekoak, alferkeriak garaiturik enorant gelditzen direnak, gisa berean deit ditezke begi ezkataz betheak bezala, zeinak ez baitzaizte eroriko, ez argirik ikhusten utziko, non eztituzten gantzutzen estudioaren trabailluaz, zeren hunek xoilki khentzen baititu enorantziaren goibeldurak, eta agertzen zientziaren distiadurak, hau hunela egiten eztuzue erranen dut, gogo, eta borondate baduzuela estudiatzeko eta ikhasteko ; baina obratzea zaitzuela falta. Halakoakgatik erraiten du Isaias Profetak : Venerunt filii usque ad pertum, et virtus non est pariendi. Isai, 37. Ethorri ziren erditzeko puntadara, ordea eztiren erdi, obratugabe gelditu ziren. Hauk ere hartzen dute gogo, eta borondate estudiatzeko eta ethortzen direnean, egin behar duten orenera, gibelatzen dira, eta han anhu, eta ukho egiten dute, beharrenean faltatzen dute : zeren hartzen duten gogo, eta borondate hura ezbaita fina, ez zinezkoa, eta deliberatuki deliberatua. Hauk nahi lukete zientzian parte, ez ordea zientziaren ardiesteko iragan behar diren trabailluetan : pagamenduak alegeratzen tu, trabailluak tristatzen, eta izitzen ; trabaillutik heldu den irabazia nahi lukete nekerik gabe gozatu : nahi dute ikhan jakintsunen herronkara, ordea nekhatu gabe ; ez atseginik nahi dute utzi, eta ez penarik hartu, herabe dute bideari lotzera. Piger quasi ager pedibus. Isidor. Lib. 2. ethim . Maingu dira, eta oinak dituzte eri, gogoa herbal, eta flakho ; nahikundea franko badute, obratzea zaie xoilki falta: hau gerokotz utzten dute. Finean erain gabe, eta arbola loratu gabe nahi lukete fruitua bildu, halako gisaz non erran baititeke hautaz : Desideria occidunt pigrum. Prover. 21. Nahikunde, eta desirkunde xoiletan urtzen direla.

 

12

 

Ezta ordea hau xoilki heldu haur gaztetarik baina bai burasoetarik ere, zeinek asko orduz eta gehienean ezbaitiote uzten bere umei estudiatzera adin samurra dela kausa : zeren iduritzen baitzaie estudioak bide gabe eginen dioela hekien naturalezari edo hazbideari, erraiten dutelarik ezen, ongo hazirik, eta indarrak harturik denborarekin, estudiaraziko derauela, eta bitartean atsegin hartzera utzi behar direla, eta hala utzten tuzte brida laxorik, erranak ez aditu iduri gorrarena eginez, eta eginak ez ikhusi iduri eginez: eta hemendik gisa hunetan lotzen zaie aztura gaixtoaren erhasun langita bat, zeina hatsapenean, eta lehenbiziko abiaduran ezti, eta arin baita: Error in principio levis, in fine gravissimus. Baina gero ondoan akhabantzan hagitz pisu, eta garratz egitera ethortzen da. Sukhar hektikaren kontua du: lehenbizian badirudi jostetako gauza, yeus ere eztela, zeren disimulatzen, eta estaltzen baitu bere burua, baina gero ondoan eta gerorat ia gorphutzean nausitu denean, eta bere burua ezagutzera emaiten duenean, egiaz ezta erraz haren sendatzea, eta erremediatzea; zenbatenaz ere lehenbizian baitzen ezagutzeko gaitzago, eta erremediatzeko errazago, hanbatenaz gero gisa berean egiten da ezagutzeko errezago, ordea sendatzeko gaitzago : zeren ordukotzat erroak, eta zainak egin baitituzke, eta ordinariozki eritasun harekin hiltzen ohi dira hetikoak, lehenbizitik erremediatzeko erraz zen denboran ezagutu faltaz, eta denbora zeino erremedioak eman gabez.

 

13

 

Hau bera gerthatzen zaie hainitz burasori, erremedioa eman ahal dezaketenean etzaie iduritzen, arriskurik badela; eta ikhusten dutenean arriskua dela eta bere umea galtzera dohatela, erremediorik ezin kausi dezakete: nahi dut, egin dezaten eginahala, bitartean ordea berandu zaie ; zeren haurretikako haztura gaiztoa nausitu baita, eta eman baitu bere burua ezagutzera; halatan da beldur izaiteko nekez utziko dutela hartu duten plegua. Adolescens juxta viam suam, etiam cum senuerit, non recedet ab ea. Provern. 22. Spiritu Sainduak erraiten du, nor nola gobernatzen baita gaztean, hala komuntzki egiten ohi dela zahartzean ere; orduan hartzen duen bidea, plegua, eta usantza edukitzen du gerorat ere, ezta handik higitzen, ez aldaratzen, eta hari datxeko : halakotz zamaria ere gazte deino, hezten da: haragia berri deino gazitzen : zuhaitza ttipi deino birlandatzen. Finean gauza guztiek lehenbizian hartzen dute bere plegua, eta behin hartuz geroz, beraus eta nekez uzten dute. Quo semel est imbuta recens, servabit odoren testa diu. Horat. epist. 2. Dio Horaziok, eltzeak berrian hartzen duen usaina edo kutsua edukitzen duela. Hargatik da beraz burasoen eginbidea haurrak haurdanik haztura onetara gidatzea; eta baldin ttipitodanik hazten balituzte behar den maneran, gero handitzen lirenean onhetsia lukete berthutearen haztura. Filij tibi sunt, erudi illos, et curva illos a pueritia corum. Eccles. 7. Salomonek erraiten du, semeak ditutzunean, eskola zatzu haurretik, eduki ttipi direino azpitik, eta beldurtasunean, zeren behin adinean aitzinatuz geroz, eztitutzu errazkiago manukortuko, eskuperako, eta ez plegatuko.

 

14

 

Ordea abisu on eta miragarri hau hunela egin gabez : zer gerthatzen da ? hazi, eta handitu direnean, atseginetarik lekhora gaitz, eta buruz-gora zaie estudioaren nekhea, eta trabaillua; nahiago dutye ibili ohitu bezala yostetan, jokhoan; eta handik arlotekerian, eta gero gelditzen dira alferkeriaren azturan gogortuak, eta yeusetako gai eztiren bezala, nekheak, eta trabailluak iziturik biziotsu eginak : halakoez erraiten du iskiribu Sainduak ere : Statuet haerdos a sinistris. Matth. 25. Bitinak bezala direla halakoak, eta azkeneko egunean ezkerreko aldean Jainkoak ezarriko dituela ; Bitina, edo ahuntzumea gazte deino, on da jateko, samur, uxter eta sasoal da ; ordea gero, eta gero doha zailduz, gogortuz eta urrinduz : Estas ex haedo asperum facit hircum. Plaut. lib. 1. epigram. Adinak bitinatik egiten du akher urrinduna. Hau bera gertatzen da hainitz haur gaztetan ere, ttipi direino, maltso, manukor, eme, eta gozo dira : baina zeren burasoek bere gutizien eredura utzi tuzten ibiltzera, eta bere nahikunden egitera, adinarekin ethortzen dira muthiritzera, urgilutzera eta errebestera : halako gisaz non hekien baithan ezbaita kausitzen bizioaren urthumerik baizen ; Halatan erraiten du Job gizon saindu hark : Ossa ejus implebuntur vitijs adolescentiae ejus, et cum eo in pulvere dormient. Iob.20. Halakoen hezurrak betheko dira gaztetasuneko bizioez, eta harekin batean lurrean ere lo eginen dute, eztute behin ere utziko. Zeren Gregorio Sainduak dioen bezala : Tenent illum pravae consuctudines, quem semel ceperunt, atque quotidie duriores existunt, et cum eo in pulvere dormient, quia non nisi cum ejus vita finientur. Greg. lib. 15. Moral. cap. 15. Usantza gaitzak eta aztura gaixtoak jarraikitzen ohi dira heriotzeraino, eta lurrean barrena, sar-artearaino, eztute haraino uzten, eta ez komuntzki han ere. Habitus difficile mobilis a subjecto : zeren haztura gaitz baita erremediatzeko, hala nola baita hektika, zeina (lehen erran dudan bezala) heldu baita berotasun langita bat, denbora luzez, eta aphur bana emeki emeki hezurretan barrena sarthuz : hau da erhasun bat sendatzeko gaitza eta izaitekotz ere xoil luzaro erremedioak galdegiten tuena : zeren Khrisostomo Sainduak dioen bezala : Annosa pasio medicamendto momentaneo non curator. Chrisostom. 32. tom. 2. Arrazadura aspaldikoa edo narrio zaharkitua ezta pontu batetako mirikuntzaz eta behingo bisitaz erremediatzen, eta ez hain fite eta laster osasuna-ere leheneko estatura, eta izaitera bihurtzen ; eta hala haurretikako usantza eta haztura gaixtoa da bizio bat hagitz biguingarria ; bataz zeren den hain gaitza erremediatzeko, eta bertzeaz, zeren berekin baitakarke alferkeria bizio guztien aitzindaria, eta ithurria, eta enorantziaren harmak, Khrisostomo Sainduak dioen bezala : Omnium vitiorum, quasi magistra quaedam, atque origo otiositas. Chrisostom. tom. 36. tom. 2. Ezta hunek irakasten eztuen gaixtakeriarik, hau da bizio guztien ama, eta hatsapena : eta Spiritu sainduak-ere hargatik erraiten du Eklesiastikoaren ahotik : Multam malitiam docuit otiosiotas. Eccles. 33. Hainitz malizia irakatsi duela alferkeriak: ezta maliziarik, ez pentsamendu gaixtorik alferra baithan kausi eztitekenik. Asko da erraitea alferra dela, hartaz edo zein-nahi gaix-takeria sinets dezagun, dio Axular zuhurrak.

 

16

 

Hau da pozoadura bat pozoin guztien pozoadurak xitzen, eta iragaiten tuena, eta bere kutsu madarikatuaz hala gorputzetan, nola arimetan kalte gehiago eragiten duena; eta jentilek ere handirozki higuin izan dutena : Hargatik dio Plautok : Pestis est mortalibus ignavia: de republ. Ezta izurririk, ez eta ere pozoinik alferkeriak bezanbat kalte egiten duenik. Hau nausitzen dena baithan ezta gauza onik, zeren halakoaren gorphutza usteldua, eta urrindua baita, eta arima hila : Otium sine litteris est vivi hominis sepultura. Senec. epist. 28. Senecak erraiten du, letra gabeko bizitzea, eta yeusik eztakienaren aisia del agizon biziaren hobia, eta thonba. Halakoa hilaren, eta ehortzirik dagoenaren pare baita : zeren alferkeriak alferra bizirik dagoela ezartzen baitu ehortzia : ordea ahal dateke kureltasun bat borthitzagoa, eta izigarriagoa, nola baita presuna bizirik dagoela ehortztea? Hau da gauza bat den barbarorik salbaienak higuin duena, eta naturalezaren lege guztien kontrakoa. Xoilki erran diteke, hau dela alferkeriak bere haurrei, eta zerbitzariei emaiten derauen, emaitza, huzkuia, edo primeza. Nolako nausia, halako pagua.

 

17

 

Huni darraiko erromeskeria eta pobrezia, eskean ibiltzea, eta bai ohointza-ere. Pigritia est nutrix egestatis. Senec. lib. de benefic. Alferkeria da probeziaren unhidea, eta haz-ama, dio Senecak. Gauza bera dio halaber Izpiritu Sainduak-er. Omnis piger in egestate est. Proverb. 21. Nagia bethi da behar, eskas, eta erromes. Zeren esku laxoak, eta alferrak probetasuna baitakarke : Egestatem operata estmanus remissa, manus autem fortium divitas parat. Proverb. 10 Baina esku borthitzak, eta trabailariak aberastasunak biltzen tu. Otiosus Esau amisit primatus beneditionem, quia malut accipere, quam querere. Ambroa. epist. Ad Vercel. Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna, zeren nahiago izatu zuen hartu, ezen ez bilhatu.

 

18

 

Beraz dotor Saindu hunen arrozoinaren eredura badirudi alferkeriak berekin dakarken izurriaren kontrako kontrapozoina, eta erhasun pozoatuen erremedioa dela bilhatzea, entseiatzea, eta trabaillatzea, zeren Autor berak dioen bezala : Soli autem homini, tu rationale, quod accepit, exerceat, vitae cursus in labore praescribitur. Ambros. in praefat. in Levit. Jainkoak gizona alfer etzegoen amoreagatik, eta errezibitu duen adimendua emplega dezan gatik, eman dio trabaillua; Gizonak bere nekhe izerdiz ardiesten du behar duen guztia, eta hura ezten lekhuan ezta dohakabetasunik baizik. In omni opere bono erit abundantia, ubi autem verba sunt plurima, ibi frequenter egestas. Proverb. 14. Trabaillu onean izanen da frankia franko, baina hitz hainitz den lekhuan, maiz da eskasia, eta probetasuna. Job Sainduak hark ere dio : Homo mascitur ad laborem, et avis ad volatum. Iob. 5. Gizona sortzen da trabailluko, eta hegastina aireko, eta hegaldatzeko: hala nola bada naturalezaren autorak, manera berean Gizonari ere Jainkoak eman diotza adimendua, borondatea, eta memorioa trabaillatzeko: Trabaillua da zeinaren bidez Gizona egiten baita merezimendutsu, hala Jainkoaren aitzinean, nola munduarenean. Erraiten ohi da : Laboribus omnia Dij vendunt.

 

19

 

Egia handi hau klarki erakusten darokute munduko gauza guztiek, zeinek enplegatzen baitute bere denbora zertako ere eginak baitira, eta hartan: guztiek baituzte bere enpleguak, zeinek bere graduan, eta hartan denborarik galdu gabe enplegatzen dira, eta bere entseiuak egiten tuzte, hargatik erle (ezti egiten) trabaillatzen direnek, dio Pliniok, trabaillatzen eztiren alferrak, eta nagiak ezten kolpeka egozten tuzte bere kofauetarik, eta konpainiatik: Expellunt ab alvearibus pigras. Plin. Eta-hala Espiritu Sainduak igortzen gaitu animalia ttipitto batengana erraiten darokularikan : Vade ad formicam ò piger, et considera vias ejus, et disce sapientian, quae cum non habeat ducem, nec praeceptorem parat in aestate cibum sibi. (Prov. cap. 6. V. 6). Zoaz nagia xinhaurriagana, eta konsidera zatzu haren bideak, eta joan-ethorriak, eta ikhusiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat ethorkizunean, eta bethiere bizi, eta gobernatu; erakuslerik, eta gidaririk gabe berak bere buruz biltzen du udan neguaren iragaiteko behar duen mantenua, eta bazka.

 

Gloriam & honorem, imperiumque boni
& ignavi sibi aeque exoplant.

Sall.

 

20

 

Baldin Eskual Herriko gazteak ongi har balezate gogoan Espiritu Sainduaren abisu miragarri hau, eta ausnar egin balezate erlen eta xinaurrien exenpluen gainean ; daritzat, bere gaztetasuneko denbora ongi enplegaturik, entseia litezkela aitzinerat, ethorkizunean eta bethiere zahartasunaren dohatsuki iragaiteko behar lituzketen eginbiden egitera, eta bide hartaz esperantza nuke egietan athera nentzaketela ; halatan behar da trabaillatu, eta trabailluaren bidez merezitu ; ezen ikhus zazu, gure Jainko Jaunak Adam lehenbiziko gure aita hura lurreko parabisuan plazerez, eta atseginez betherikako hartan ezarri zuelarikan, guztiarekin ere nola manatu zuen trabailla zedila, eta begira zezala parabisu hura. Posuit cum in Paradiso voluptatis, tu operaretur, et custodiret illum. Genes. 2.

 

21

 

Ordea erranen duzu : Aita Adamek zuenaz geroztikan behar zuen guztia, zergatik, edo zertako trabaillatuko zentz ? zeren Filosofoen arteko errefina baita : Entia non sunt multiplicanda sine necessitate. Gauzak eztira multzutu, eta berretu behar mengoarik, eta premiarik gabe, eta hala badirudi yeusen behar etzenaz geroz, bazegokela geldirik.

 

22

 

Arrazoin hunen gainean Chisostomo Sainduak ihardesten du ederki : Nihil boni facere hoc ipsum est malum facere. Chisost. tm. 16. tm. 2. Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea ; aski da alfer izatea gaizkin izaieko, Catonek dioen bezala : Homines nihil agendo, male agere discunt. Ez yeus egiteaz beraz ikhasten da gaizki egiten. Zeren, otiositas est mater nugarum, noverca virtutem. Berbard. Lib. de consideratione. cap. 11. Alfertasuna baita aztura gaixtoen ama, eta berthuten ugazama, halatan bizio suerte guztiek laster egiten dute haren gauerizara, zeren ama baitute, baina berthuteak, eta obra onek ihes, zeren baitakite eztuketela harenganik begitarterik, eta ez ongi ethorririk. Halatan beraz bat bedera da obligatu nahiz ttipia, nahiz handia, nahiz probea, nahiz aberatsa nekhearen eta trabailluaren onhestera, eta besarkatzera, bide hunetaz alferkeriaren latxio, eta segada guztiei ihes egiteko ; eta bereziki haur gazteak, zeinak enplegu gabez, eta trabaillatu faltaz, errazkiago ethortzen baitira alferkeriaren lausengu higuin eta itxurapenezkoetan erortzera, eta handik biziotsu, eta gizon gaixto egitera : zeren alferkeriak bere bazka gaztetasunean kausitzen baitu, han hazten, gurentzen, eta bazkatzen da, hala nola suaren bazka baita olioa, manera berean alferkeriarena da gaztetasuna.

Hargatik, Lacedemoniarrek irabazi zutenean bere fronterako hiri etsai, eta mugakide bat, erran zuten Lacedemoniako aitzingidariek : Sublata est pubis nostrae palestra, non habebunt post hoc, quibus cum luctentur adversarios. Plutar. in Aphontem. Egin da gure jende gazteaz, hemendik harat eztute izanen ihardukitzeko paradarik, eta ez gathazkatzeko etsairik ere.

 

23

 

Ordea Lacedemoniar hek berek, etzuten desegin nahi izatu bertze hiri kontrast bat bethiere bere kontra, eta etsai izan zutena, erraiten zutelarikan, hiri hura zela: Iuventutis cotem. Gazteriaren zorrotz-harria ; zeren gaztek han bere indarrak, eta antzea frogatzen, zorrozten, eta alferkeriaren herdoilletik begiratzen baitzuten bere burua. Hunen arauaz ihardetsi zuen Kleomeres Sparziako hark ere, galdegin ziotenean, ea zergatik hala bere meneraz gero etzituen bere etsai Argiboak desegin ? dio : Tu habeamus, qui juventutem nostram exerceat. Eztitut desegin, dugun amoreak gatik nork gure jende gaztea zertako den froga dezan. Hargatik bada nik ere obra hau egin nahi izatu dut ; Iuventutis cotem : gure gazteriaren zorrotz-harritzat bezala : ustez ezen agian hemen bere indarrak, eta antzea frogaturik hainitz fagore eta laguntza munduari emaiten diotzatela, eta egun batez bere trabailluen pagua, eta errekonpentsa errezibitzen duketenean, niri ere eskerrak emanen darozkidatela.

 

24

 

Hauk nituen (ene haur gazte bihotzekoak) zuei erraiteko nituen gauzak. Eta baldin ene obra hunetan khausi badadi zuen progotxuko gauzarik ; gauza bat xoilki galdegiten darotzuet ene errekonpentsatzat (zeina zuen baithan ardietsiko dudala esperantza baitut) jakiteko, nork ere gutizia izanen baitukezue liburutto hunen ikhasteko, arren lehenik zeuen bihotzetan errezibi detzatzuen, orai aiphatzera daramatzadan bi mezu hauk, zeinak gizonaren ongi bizitzeko baitira hagitz progotxosak.

Pura mente colendus Deus. Caton.distich. lib. 1.

 

Hoc quicumque cupis carmen cognoscere lector,
Instrue praeceptis animum, nec disere cesses,
Nam sine doctrina vita est quasi mortis imago,
Commoda multa feres, sin autem spreveris illud
Non me scriptorem, sed te neglexeris ipse.

Caton. lib. iij. Exord.

 

Erran nahi du, zareten jainkotiar, eta estudiora emanak : lehenik galdegiten tutzuelarikan Jainkoaren laguntzak, zeinak nihor ezin heda baititeke zuhurtziako kadirara, zeren zuhurtziaren hatsapena baita Jainkoaren beldurtasuna : Intium sapientae timor Domini. Egiazki gizonen arteko jakintasun, eta zuhurtzia guztiek jainkozko zuhurtziaren ithurri ezin agortuzko hartarik dakharkete bere ethorkia gizonen usaiakotzat, handikan behar da jautsi ontasun guztien lehen hatsapena, zeren handik beretik heldu baitira gauza on, eta zuzen guztiak : halatan nihor ezin diteke dohatsu, non eztuen hartzen zuhurtziaren bidea, zeren zuhur izaitea baita dohatsutasunaren lehenbiziko partea.

 

25

 

Eta gero huni darraika estudioa; hautaz baliatzen zaretelarikan, ardietsiko tutzue zuen izpirituetako janhari hangitz ezti, eta zaporetsuak, bethiereko omena, egiazko loriaren garaitia, errekonpentsa beregainekoa, aberastasun, eta ohore franko, loria, eta laudorio bereziak. Ezta gauzarik hauk baino nobleagorik, ederragorik, ez eta ere maitagorriagorik. Hauk dira zeruko alosiaren iduria, edo imajiña ezagutzera emaiten darokun xirribika, edo suntsuna, bethi gure fagoratzeko, eta laguntzeko prest dagoena. Tutzuen beraz maite hala nola zeuen bizia ; eztadin izan munduan hain gauza gaitzik edo borthitzik, hauk zuen gogoan, eta izpirituan iraungi ahal detzakenik, aitzitik haukintzateko amodioa biz zuen bihotzetako diamant preziatua, herioak baizik yeusek ere ezin khen dezaken bezala.

 

26

 

Ordea baldin eskoletako harmen bidez nahi baduzue zuen bethiereko omena hedarazi, jakin zazue, zuen eginbidea dela, estudioan behar bezala enplegatzea, egiazko garaitiaren ardiesteko ; errekonpentsa berezi bat nahi baduzue ardietsi, letren haziak erain zatzue, zeren estudioko arbolatik bilduko baituzue bethiereko omenaren fruitua. Baldin gutizios bazarete loriaz aberasteko, eskoletako urre-meatzetan enplega, eta trabailla zaitezte. Baldin desiros bazarete ohorearen zelai eder, eta zabaletan pasaietan ibiltzera, har zazue estudioaren karrosa. Baldin nihor kausitzen bada zuen artean estimuaren egartsuaz sekeriatua dagoenik, laster egin beza eskolako ithurrira, handik atherako tu egiazko estimuaren usin hondargabeak, xirripa, eta hibai usintsuak. Nahi duzue laudorioen portura hedatu ? Sar zaitezte Autoren untzian, edo fragatan. Nahi diozue thiratu zuhurtziaren xedeari ? banda zazue Apoloren balezta. Baldin erreputazino onaren dorrea ezartzera gutiziatzen bazarete, fintka zatzue liburuetako zimenduak. Baldinetariak errepausuaren, eta soseguaren kopetara ikhaiteko gogoa baduzue, trabailluaren zurubiak hurbil zatzue. Baldin bethiereko aipamenaren itxura, edo figura nahi baduzue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak, eta pintzela. Nahi duzue khoroa eder bat ? orrazta zazue izpiritua Minervaren orrazeaz, adatsa izur, eta kroskoilla, pinta, eta ungentuz gantzu.

 

27

 

Ordea etzaiteztela izi ez flaka, bethi duzuen bihotza on, altxatzen duzuelarikan, eta atzartzen zuen adimendua, zareten bethi fermu, handik Jainkoaren loriakotzat, eta munduaren progotxukotzat jakintsunen, eta dotoren herronkan ezarriak izan zaiteztentzat; eta hau izanen da enetzat ahal dateken errekonpentsarik handiena, eta guztien gainetik neure bihotzean gehienik estimatuko dudana. Jainkoak hala nahi duela.

 

_______________________

 

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Leire Gallastegi

Atzera