LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
per Dominum Bernardum Dechepare
Rectorem sancti michælis veteris.


Aduertant Impressor, & lectores quod z. nunquam
ponitur pro m. Neque t. ante i. pronunciatur pro .c. Et
vbi virgula ponitur sub .ç. hoc modo quod fit dum
præponitur vocalibus a.o.u. Tunc .c. ponunciabitur paulo
asperius quam .z. vt in ce.ci.


Erregueren aduocatu videzco eta nobleari
virthute eta hon guciez complituyari
bere iaun eta iabe Bernard Leheteri
bernard echeparecoac haren cerbitzari
chipiac gogo honez goraynci baque eta
ossagarri. Ceren bascoac baitira abil animos eta gentil
eta hetan içan baita eta baita sciencia gucietan lettratu
handiric miraz nago iauna nola batere ezten assayatu
bere lengoage propriaren fauoretan heuscaraz cerbait
obra eguitera eta scributan imeitera ceren ladin publica
mundu gucietara berce lengoagiac beçala hayn.
scribatzeco hon dela. Eta causa honegatic guelditzen da
abataturic eceyn reputacione vague eta berce nacione
oroc vste dute ecin deusere scriba dayteyela lengoage
hartan nola berce oroc baitute scribatzen beryan. Eta
ceren oray çuc iauna noble eta naturazcoac beçala
baytuçu estimatzen goratzen eta ohoratzen heuscara
çuri neure iaun eta iabia beçala igorten darauritzut
heuscarazco copla batzu ene ignoranciaren araura eguinac.
Ceren iauna hayec iqhussiric eta corregituric plazer
duçun beçala irudi baçautzu imprimi eraci diçaçun
eta çure escutic oroc dugun ioya ederra
Imprimituric heuscara orano içan eztena eta çure hatse
honetic dadin aitzinerat augmenta continua eta publica
mundu gucietara eta bascoec bercec beçala duten bere
lengoagian scribuz cerbait doctrina eta plazer
harceco solaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco
materia eta ginen direnec guero duten causa oboro
haren abançatzeco eta obligato guiren guciac geyncoari

A ij


othoyz eguitera dizun mundu honetan prosperoqui
vicia eta bercian parabiçuya. Amen.


Doctrina Christiana

Munduyan den guiçon oroc behar luque pensatu
Iangoycoac nola duyen batbedera formatu
Bere irudi propiara gure arima creatu
Memoriaz vorondatez endelguyaz goarnitu.

Eceyn iaunec eztu nahi muthil gaixtoa eduqui
Ez pagatu soldataric cerbiçatu gaberic
Iangoycua ari duçu hala hala gurequi
Gloriaric ez emanen hongui eguin gaberic

Muthilec gure cerbiçutan deramate vrthia
Soldata apphur bategatic harcen pena handia
Iangoycoac behar luque guc veçanbat valia
Cerbiçatu behar dugu emaytecoz gloria.

Oguiric eztacussat vilcen haci ereyn gaberic
Norc cer haci ereyn vilcen dici comunqui
Obra honac vqhenen du goalardona frangoqui
Bay etare beqhatuyac punicione segurqui.

Ceren ieyncoa egun oroz ongui ari bayçaygu
Guc ere hala behar dugu harçaz vnsa orhitu
Gure hatse eta fina hura dela pensatu
Goyz et arrax orhituqui haren icena laudatu.

Arraxian

Arraxian ecitian gomendadi ieyncoary
Eta othoy beguireçan peril gucietaric


Guero iraçar adinian orhit adi vertaric

Cenbait ere oracione erraytera deuotqui.

Goycian

Albadaguic ioan adi eliçara goycian
Ieyncoari han gomenda bere eche saynduyan
Han sarcian pensa eçac aycinian nor duyan
Norequila minço yçan han agoen artian.

Ilherrian

Hilez vnsa orhit adi ilherrian sarçian
Hi nolaco ciradela vici ciren artian
Hec veçala hil behar duc eta ez iaquin orduya
Othoy eguic ieyncoari deyen varcamenduya.

Batheyarria

Eliçara içanian so eguic bateyarrira
Pensa eçac han duyala recebitu fedia
Ieyncoaren gracia eta saluaçeco vidia
Hari eguin albaiteça lehen eçagucia.

Gorpuz saynduya

Vertan guero so albaitegui non den gorpuz sainduya
Pensa eçac hura dela hire saluaçalia
Adoreçac deuocionez eta galde gracia
Azquen finian eman diaçan recebice dignia.

Curucea

Crucifica iqhus eta orhit adi orduyan
Nola yçan redemitu haren odol saynduyaz
Harc eryo haritu dic hiri leyan vicia
Pensa ezac nola eman hari vere ordia.

Andredona Maria

Andere hona den leqhura ailcha içac veguiac


Mundu oro eztaquidic hura veçayn valia
Ieyncoaren hurranena hura diagoc glorian
Graciac oro vere escuyan nahi duyen orduyan.

O andere gloriosa eta ama eztia
çutan dago beqhatoren sperança gucia
Ni çugana nyatorqueçu beqhatore handia
Arimaren saluacera çu çaquiztan valia.

Saynduyer

Saynduyer ere eguin eçac heure eçagucia
Singularqui nortan vaytuc heure deuocionia
Ceyn saynduren vesta daten orhit egun verian
Eta noren ycenetan fundatu den eliça
Orhituqui othoy eguin daquizquian valia

Oracione igandeco

Misericordiaz bethe ciraden iaun eztia
Othoy ençun yaçadaçu neure oracionia
Bici niçan artian eta erioco phunduyan
çuc ydaçu othoy osso neure endelgamenduya
Alteratu gabetaric çure fede saynduyan
Gaucen vnsa eguiteco neure azquen finian.

Eta orduyan çuc ydaçu indar eta gratia
Beccatuyez vqheyteco vide dudan doluya
Perfectuqui eguiteco neure confessionia
Neure beqhatuyez oroz dudan varqhamenduya
Bay dignequi errecebi çure gorpuz saynduya
Bayetare vehar diren verce sagramenduyac.

Exay gayça ginen vayta tentacera orduyan


Nontic engana niroyen vere arte guciaz
Othoy iauna enguztaçu lagun çure saynduyac
Enexayac venci enaçan neure azquen finian.

Ene arima orduyan har othoy çure glorian
Nola vaita redemitu çure odol saynduyaz
Eta nic han dacussadan çure veguitartia
Eta saynduyequi lauda çure magestatia

Goyz etarrastz egiten duc buluz eta vezticia
Gorpuçaren cerbiçutan barazcari afaria
Arimaren saluaçeco ieyncoaren ohorian
Eçayala othoy neque gauça hoyen eguitia
Egun oroz ecin vada aste oroz igandian

Gure artian haur dacussat ixutarçum handia
Nola dugun cerbiçacen hanbat gure exaya
Iangoycua desconoci gure saluaçalia
Eta oroc eçagucen dela videgabia

Anhiz gendez miraz nago neure buruyaz lehenic
Nola gauden mundu hunequi hayn vorthizqui iossiric
Hanbat gende dacuscula hunec enganaturic
Oranocoac ygorritu oro buluzcorriric
Eta eztute guerocoec hantic escapaceric

Personoro hil denian hirur çathi egiten
Gorpuzori vstelcera lur hoçian egoyzten
Vnharçuna ahaidiec vertan dute particen


Arima gaixoa dabilela norat ahal daguien
Hayn viage vortician compaynia faltacen.

Orhituqui ygandian vehar dugu pensatu
Cenbatetan eguin dugun aste hartan beccatu
Orhit eta ieyncoari barqhamendu escatu
Atorra nola arimere aste oroz garbitu.

Bi pundutan diagoçu gure gauça gucia
Hongui eguin vadaçagu segur parabiçuya
Beqhatutan hil dadina bertan comdenatuya
Berce videric ecin date hobenari beguira.

Ehonere eztacusat bayn laxo den arçaynic
Oxoa hencen eztuyenic bere ardietaric
Gure arimaz cargo dugu iangoycuac emanic
Nola gobernacen dugun batbederac so begui
Condu hersi vehar dugu harçaz eman segurqui
Nori baitu vere odolaz carioqui erossi
Hala cinex eztaçana dauque enganaturic.

Contemplatu vehar dugu passione saynduya
Eta sendi vihocian haren pena handia
Nola çagoen curucian oro çauriz bethia
Huyn escuyac içaturic eta vuluzcorria

Ohoynequi vrcaturic nola gayzquiguilia
Eta arhancez coroaturic mundu ororen iabia
Haren gorpuz precioso eta delicatuya

B


Gayzqui escarniaturic cta çathicatuya.

Elas orduyan nola çagoen haren arima tristia
Haren ama maytia eta mundu ororen habia
Pena hetan ecusteaz bere seme maytia
Eta hilcen veguietan mundu ororen vicia.

Viocian diraustaçu guertuz ama eztia
çure orduco doloriac eta vihoz çauriac
Beguiez nola cenacusan çure iabe handia
Orotaric laryola odol preciatuya
Hec nigatic ciradela ari nuçu qhonduya.

Orhit adi nola duyan eguin anhiz beqhatu
Heyen causaz merexitu anhicetan hondatu
Bere misericordiaz nola huyen guardatu
Eta dolu vqhen vaduc vertan oro barqhatu
Eta aguian hic eguinen vertan verriz beqhatu.

Orhit adi iengoycoaren magestate handiaz
Ceruya lurra ychasoa daduçala escuyan
Saluacia damnacia eryoa eta vicia
Estendicen orotara haren potestatia
Eci escapa bari ehor dauguinian manuya.

Mundu honetan vadirogu batac bercia engana
Bana vercian eguiatic batbedera ioanen da
Nor nolaco içan guiren orduyan aguerico da
Eguin erran pensatuyac aguerico guciac.


Orhit adi ieyncoaren iusticia handiaz
Nola oroc vehar dugun eman qhondu hersia
Eguin oroz recebitu gure merexituya
Eryoa dauguinian vayta haren meçuya.

Ordu hartan afer date hari apellacia
Harc ehori eztemayo oren vaten epphia
Ecetare estimacen chipia ez handia
Batvederac egarrico orduyan vere haxia.

Orduyan cer eguinen dut gaixo beqhataria
Arartecoac faltaturen contra iuge handia
Abocacen eztaquique ehorc haren gortian
Oguen oro publicoqui aguerturen orduyan.

Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Behar orduyan eztuquegu guero aguian aizina
Anhiz iende enganatu doa luçamenduyaz
Seguraturic ehorc eztu egun vaten vicia.

Gu guirade egun oroz heryoaren azpian
Behar dugu prest eduqui gure gauça gucia
Gure gaucez ordenatu osso guiren artian
Guero eztugun eguiteco heçaz azquen finian
Arimaz asqui eguiteco vaduquegu orduyan.

Pensa othoy nola gauden bi bideren erdian
Salua bano damnaçeco perileco punduyan
Ehor fida eztadila othoy vanitatian


Saynduyac eçiraden sarthu vanitatez glorian.

Elas othoy hunat veha beqhatore gucia
Beqhatuyaz damnacen du iangoycuac munduya
Ceren hanbat veccatutan deramagu vicia
Eta guhaurc gure faltaz galcen gure buruya.

Arzayn oroc vilcen ditu Irdiac arraxaldian
Leqhu honerat eramayten eguraldi gaycian
Batbederac pensa veça arimaren gaynian
Nola saluaturen duen hura vere finian.

Beqhatorec yfernuyan dute pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pausu gabia
Seculacoz egon vehar hango sugar vician
çuhur denac hara eztohen eguin penitencia.

Harmac eryoarcn contra

Eryoa iauguiten da guti vste denian
Eta aguian ez emanen confessione epphia
Hirur gauça albaditu ehorc ere eguiaz
Nola ere hil vaytadi doha saluamenduyan.

Lehen eguia

O iaun hona aytorcen dut beqhatore niçala
Eta gaizqui eguitiaz oguen handi dudala
Nic vaycitut offensatu bide eztudan veçala
Dolu dicit eta damu çure contra eguinaz.

Bigarren eguia

O iaun hona gogo dicit oren present honetan
Goardaceco beqhaturic vici niçan artian


Othoy iauna çuc ydaçu indar eta gracia
Gogo honetan yrauteco neure vici gucian.

Heren eguia

O iaun hona gogo dicit gariçuma denian
Eguiazqui eguiteco neure confessionia
Vay etare compliceco didan penitencia
Othoy iauna çuc confirma ene vorondatia.

Eta hoyec eguiazqui ehorc hala ezpaditu
Albayliaqui duda gabe ecin dateyela salbu
Bere beqhatuyac oro vaditu ere confessatu
Eta hala çinhex beça nahi eztenac enganatu.

Apezeq ez apezpicuq ez etare aytasaynduc
Absoluacen halacoaren eceyn bothereric eztu
Iangoycua bethiere vihocera so diagoçu
Guhaurc vano segurago gure gogua diacuxu
Gogua gabe hura vaytan hiçac oro afer tuçu

Regla eçac egun oroz onsa heure etchia
Eure gauça gucietan emac diligencia
Eta eure trabayluya duyan penitencia
Iangoycua lauda eçac gauça ororen buruyan.

Honequila albayteça bethiere conuersa
Gaixtoequi ecin ayte gayzqui beci prouecha
Bercer eguin eztaçala nahi eçuqueyena
Ez etare falta ere hiaurc nahi duyana
Legue honi segui vedi salbu nahi duyena.


Hamar manamenduyac

Adoreçac iangoyco bat onhestz oroz gaynetic
Haren ycena ez iura causa gabe vanoqui
Ygandiac eta vestac sanctifica deuotqui
Ayta eta ama ohora içac vici yçan lucequi
Ehor erho eztaçala ez etare gaycetsi
Norc veria vayecila emazteric ez hunqui
Vercerena eztaçala ebaxi ez eduqui
Fama gayciq eztemala lagunari falsuqui
Bercen emazte alabac ez desira gayxtoqui
Eçetare vnhasuna lecot bedi iustoqui.

Manamenduyac hoyec dira iangoycuac emanic
Hoc veguira diçagula salua guiten hegatic.

Iudicio generala

Iudicio generalaz nola orhit eztira
Beccatutan vici dira bethi vere aysira
Egun hartan gal ezquiten aycinetic veguira
Han orduyan eztuquegu ehorc ere ayzina
Harçaz vnsa orhitcia çuhurcia handi da

Arma arma mundu oro iudicio handira
Ceru eta lur ororen creadore handia
Munduyaren iuyacera rigorosqui heldu da
Nola gauden apphaynduric bat bederac beguira.

Manamendu ygorten du mundu gucietaric
Gende oro bat daquion iosafaten vilduric
Ehonere ehorere escapatu gaberic.


Ceru eta lur gucia daude yqharaturic.

Eryoa manacen du eceyn falta gaberic
Hilac oro dacacela aycinera viciric
Hantic harat eztuquela vothereric iagoytic
Mundu oro iarriren da bi lecutan hersiric
Glorian ezpa yfernuyan ezta escapaceric.

Manacen du yfernuya andi eta vortizqui
Han direnac ygoriçan luçamendu gaberic
Arima eta gorpucetan nahi tuyela icussi
Eta emanen darayela cer vaytute mereci.

Gende honac onsa pensa iuge hunen gaynian
Nola duyen gucietan potestate handia
Eryoan yfernuyan ceru eta lurrian
Ceren dabil haren contra vada veqhatoria.

Gure artian haur dacussat ixutarçun handia
Nola dugun cerbiçacen hanbat gure exaya
Iangoycoa desconoci gure saluaçalia
Eta oroc eçaguçen dela videgabia.

Harren bier emanen du sentencia piçuya
Elgarrequi pena diten ifernuco garrian
Seculaco suyan eta eceyn pausu gabian
Oroc othoy onsa pensa cer den yrabacia.

Egundano ezta içan ez içanen iagoytic


Iudicio hayn handiric ez etare vorthizich
Sortu eta sorcecoac hilez guero pizturic
Oroc hara vehar dute escusatu gaberic.

Anhiz gauça vehar dira iudicio handian
Iugeac duyen potestate parte ororen gaynian
Demandantac erran deçan vere causa eguiaz
Bayetare defendentac bere defensionia
Porogatu datenian norc duqueyen çucena
Sentenciaz eman deçan iugiac nori veria.

Egun hartan iuge date mundu ororen iabia
Baytu ororen gaynian potestate handia
Acusari vera date eta conciencia
Beqhatu oro publicoqui aguerico orduyan.

Beqhatoren contra date orduyan mundu gucia
Ceren duten ofenditu hayen creaçalia
Ordu hartan ixil dauque triste veqhatoria
Orotaric cerraturic daude paussu guciac.

Iuge iauna iraturic egonen da gaynetic
Yrestera apphaynduric yfernuya azpitic
Exay gayça acusacen ezquerreco aldetic
Beccatuyac escuynetic minçaturen publiqui
Hire contra heben guituc ihaurorrec eguinic
Gayzquienic contra date conciença varnetic.

Estalceco ez içanen ehonere leqhuric


Aguercera norc eguinen ordu hartan vathiric
Mundu oro egonen da hayen contra Iarriric
Saynduac ere ordu hartan oro egonen ixilic
Iugeac ere ez ençunen ezeyn ere othoyc
Egun harçaz orhit guiten othoy hara gaberic.

Non dirate egun hartan hebengo iaun erreguiac
Duque conde marques çaldun eta verce iaun nobliac
Eta hayen armadaco guiçon sendoen valentiac
ordu hartan valiaco guti hayen potenciac.

Iurista eta theologo poeta eta doctoriac
Procurador aduocatu iuge eta notariac
Ordu hartan aguerico clarqui hayen maliciac
Eta guti valiaco cautela eta parleriac.

Aytasayndu cardenale apphez eta prelatuyac
Berez eta ardioroz eman vehar han conduya
Egun hartan handiena yçanen da erratuya
Eta vardin iuyaturen bandia eta chipia.

Afer date egun hartan hari apellacia
Ehonere eztaçagu iaunic vere gaynian
Malicia gayci çayca eta mayte eguia
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Egun hartan guero eztugun eguiteco handia.

Seynaliac ginen dira aicinetic tristeric
Elementac ebiliren oro tribulaturic

C


Iguzquia ilharguia odoletan ecinic
Ychasoa samurturic goyti eta veheyti
Hango arraynac icituric ebiliren ialguiric.

Eta lurra icigarri oro iqharaturic
çuhamuyec dacartela odolezco ycerdi
Tenpestatez igorciriz ayre oro samurric
Mendi eta harri oro elgar çaticaturic
Mundu oro iarriren da suyac arrasaturic.

Iuge iaunac manaturen vera iauguin gaberic
Gauça oro xahu deçan vehin suyac lehenic
Saxu eta quirax oro dohen mundu gucitic
Eta hala iarriren da lur gucia erreric.

Trompeta da minçaturen mundugucietaric
Hilac oro iayqui huna çuyen hobietaric
Arima eta gorpucetan oro vertan pizturic
Oroc hara vehar dugu escusatu gaberic.

Iustu oro yganen da hertan goyti ayrian
Eta egonen escoynetic iugearen aldean
Beccatoreac dolorezqui sugarrian lurrian
Hariqueta dançuteno sentencia gaynian.

Dagoenian gende oro aicinian vilduric
Iauguinen da rigorosqui saynduyequi cerutic
Iosafaten egonen da airian gora iarriric
Beccatorer eguinen du arrangura handiric


Haren hiçac eçarriren oro erdiraturic.

Hartu nahi çuyenian passione sayndua
Haren contra gin cenian armaturic gendia
Hiz hux batez icituric egocitu lurrian
Iuyacera dauguinian magestate handian
Nola eztu loxaturen ordu hartan munduya.

Erranen du beccatorer dolorezqui orduyan
Niçaz ecineten orhit bici cinetenian
Hanbat ongui nic eguinic çuyer çuyen mendian
Esquer honbat vqhen eztut çuyeganic vician.

Cer ere hon vaytuçuye oro dira eniac
Gorpuz eta hon guciac baietare arimac
çuyendaco eguin ditut lurra eta çeruyac
Yguzquia ilharguia eta fructu guciac.

Suyac vero hurac xahu hax harceco ayria
Aynguruyac çuyen goarda ararteco saynduyac
çuyegatic eçarri dut guero neure vicia
Hoyegatic orogatic cer da çuyen paguya.

Icussiric anhicetan beharrian pobria
Eri gosse egarria eta buluzcorria
Ene ycenian anhicetan galdeguinic limosna
çuyec vqhen baytuçuye heçaz guti ansia.

Bay erhoqui conplacitu ene contra exaya


Demonio haraguia bayetare munduya
Oray dela çuyendaco maradicionia
Ifernuco suya eta iagoytico nequia
Eta çuyen conpaynia demonio gucia.

Ezta anhiz luçaturen execucionia
Bertan date yrequiren lurra oren verian
Su harequi irexiren oro vere varnian
Haur yçanen veccatoren vndar yrabacia.

Elas nola yçanen den heben damu handia
Damu handi içigarri remedio gabia
Hanbat iende seculacoz damnaturen denian
O iaun huna çuc guiçaçu othoy hantic veguira.

Veretara içuliren ditu guero veguiac
Goacen oro elgarrequi ene adisquidiac
Bethi eta seculacoz gauden ene glorian
Desir oro conplituric alegria handian.

Hantic harat ezta içanen bi erretatu bayeci
Damnatuyac ifernuyan bethi dolorerequi
Saluatuyac ieyncoarequi bethi alegueraqui
Iangoycuac daguiela gure partia hoyequi.

Ceruya ezta ebiliren hantic harat iagoytic
Yguzquia egonen da orienten gueldiric
Ilharguia occidenten beguiz begui iarriric
Egun honec yraunen du eben eta iagoytic


Alabana ez içanen heben gauça viciric.

O iaun hona çu cirade gure creaçalia
Beccatore baguirere oro guira çuriac
Gure faltaz gal eztadin othoy çure eguina
Beccaturic garbizaçu othoy gure arimac.

Baldin erideyten vada gutan falta handia
Are duçu handiago çutan pietatia
çuretaric guiren othoy eguiguçu gracia
çure ama anderia daquigula valia.

Oracionia

Ave maria anderia gracia oroz bethia
Ieyncoaren ama virgen verac ordenatuya
Ceru eta lur ororen erreguina dignia
Beqhatoren aduocata eta confortaria.

Ni çugana niatorqueçu beccatore handia
Carioqui othoycera çu çaquiztan valia
Digne ezpaniz aypacera çure ycen saynduya
Ez gitera aycinera ceren bayniz saxuya.

Misericordiaz bethe ciren andere handia
Enaçaçula othoy yrayz eta ez menosprecia
çuc guibela badidaçu elas ama eztia
Ordu hartan diacusaçut galdu neure buruya.

Hanbat nuçu gauça orotan ni verthute gabia
Oren oroz beccatutan nabilena galduya


Eta bethi erratyua nola ardi yxuya
Mundu hunec haraguiac bethi enganatuya.

çu baicira gracia ororen ama eta yturburuya
Verthute eta hon gucien thesorera handia
Egundano beccatutan maculatu gabia
Verthutetan seguiçeco eguidaçu gracia.

çutan dago beccatoren remedio gucia
Sperança ossagarri eta saluamenduya
çuc guibela demaçuna nola vayta galduya
çure gomenduyan dena halaver da salbuya.

Ieyncoac çuri eman dici potestate handia
Haren ama ciren guero ama ere maytia
Ceru eta lur orotan duçun hanbat valia
Cer çuc galde baytaguiçu den conplitu gucia.

Eta çure escutic duten verce oroc gracia
Eta salua çuc deçaçun çuri gomendatuya
O andere excelente eceyn pare gabia
Saluatuyetaric niçan eguidaçu gracia.

çuri gomendacen nuçu hila eta vicia
Neure gorpuz eta arima eta dudan gucia
Othoy vehar orduyetan cu çaquiçat valia
Eta othoy çuc goberna ene vici gucia.

Eta yrabaz ieyncoaganic indar eta gracia


Beccatuyez eguiteco vnsa penitencia
Eta guero verthutetan deramadan vicia
Eta eguin gauça orotan haren vorondatia.

Beguira othoy mescabutic ene gorpuz pobria
Beccatutan hil eznadin eguidaçu gracia
Seculacos damnaturic enoyan galduya
Bana çure escutic dudan saluaceco vidia.

Eta guero dauguinian ene eryocia
Arimaren particeco oren ycigarria
Ordu hartan behar baytut eman condu hersia
Eguin oroz recebitu neure merexituya.

Eta ez iaquin lehen gaoyan non daten ostatuya
Ez etare çu ezpacira nor daquidan valia
Ordu hartan hel çaquiçat othoy ama eztia
Ararteco leyal eta neure ayutaria.

Othoy çure gomenduyan har arima tristia
Ordu hartan io ezteçan yfernuco vidia
çure seme iaunarequi eguidaçu baquia
Beccatuyac barqhaturic didan parabiçuya

Eta nic han dacusadan çure veguitartia
Eta saynduyequi lauda haren magestatia
çeren vnsa orhit citen niçaz ama eztia
Gogo honez erranen dut çuri aue maria.


Oracione haur derrana andredona maria
thoy gomendatu duçun bila eta vicia.

Amorosen gaztiguya

Bercec berceric gogoan eta nic andredona maria
Andre bona daquigula gucior othoy valia

Amorosac nahi nuque honat veha valite
Hon liçaten gaztiguric aguian enzun liroyte
Amore bat hautaceco conseylu bat nequeye
Balinetan seculacoz gogoan sar valequie.

Nihaurc ere vqhen dicit ceynbayt ere amore
Bana bantic eztut vqhen prouechuric batere
Anhiz pena arima gal hanera eta neuryere
Amoretan plazer baten mila dira dolore.

Amoretan othe date leyal denic batere
Hiz ederrez ezpa ioyaz mutha eztadin huraere
Hoben vste duyenori anhicetan traydore
Hobena date gayzenic arimaren berere

Beqhatuzco amoria bethi date traydore
Erioa dauguinian eguia çogueri date
Hartu duten plazer oro orduyan yragan date
Beccatuya gueldicen da penaçeco guero ere
Anhiz plazer vqhen badu anhiz vehar dolore.


Amore bat nahi nuque liadutanic eguia
Vici eta hilez guero hayn laquidan valia
Cerbiçatu nahi nuque halacoa vician
Heben labur vicia da iagoyticoz bercia.

Mundu oro iraganic ez eriden berceric
Ieyncoaren ama hona gracia oroz betheric
Haren amore içateco ezta ehor digneric
Vnsa cerbiça daçagun mayte guitu bertaric.

Amoriac vano dira harçaz berce guciac
Behar handien denian faltaturen berciac
Vste bano lehen guira hilcen beqhatoriac
Harc ayuta ezpaguiça nola guiren galduyac.

Andre hona har daçagun oroc gure amore
Berce oro vci eta eguin hari ohore
Hala eguin vadaçagu ohoratu guirate.
Bercegatic hura gabe oro galdu guirade.

Ieyncoaz landan mundu oroc eztu hanbat valia
Ceruya lurra ychassoa haren peco gucia
Orotara hedacen du vehar vada escuya
Bera handi içan arren preciacen chipia
Halacoa vci eta non duquegu bercia.

Berce amoreac baten veci eztirade perestu
Norc beria berciari eztu nahi partitu
Ama virgen gloriosa hanbat vada conplitu

D


Ororençat bera bayta leyal dela abastu.

Amorosec badaguite vehin bere nahia
Handiago giten çaye berce nahicaria
Eci vqhen behinere bere conplimenduya
Bethi peytu deramate bere mende gucia
Emazte eta guiçon oroc har amore maria
Eta orori vaytequegu berac conplimenduya.

Andre honac vqhen dici ederretan gracia
Ehorc hura gayxteriaz ecin leçan inbia
Bana vistaz hilcen çuyen nahicari saxuya
Figuraren eqhustiaz daquiqueçu eguia.

Ychassoan hur gucia ceruyetan içarra
Oyhanetan içalori lur gucian velharra
Egunari yguzquia gau belçari ilhuna
Lehen faltaturen dira eci hura gugana
Balinetan eguiazqui gu bagaude hargana.

Ceren bada erho guira gayxo beqhatariac
Andre leyal honegana goacen othoy guciac
Elas othoy aribira berce amore falsuyac
Harequila segur dugu vehar dugun gucia.

Elas amoros gaixoa hire enganatuya
Erhogoatan badaramac eure mende gucia
Ene andere graciosa ezpadaquic valia
Bay bician bay hilian bethi oha galduya.


Dembora duyan artian eguic ahal honguia
Eryoa dauguinian miraz duquec orduya
Orduyan ere nahi vaduc onsa ialgui daguia
Onsa hari gomendadi nic diossat eguia
Finian ere eztic vzten harc galcera veria
Orduyan ere vere escuyan dic gracia gucia.

Mundu honec anhiz gende enganatu darama
Iagoyticoz vici vstez haren sehi dabilça
Guti vste duyenian ehor vci darama
Erho ioqhatuya date hartan fida dadina.

Nihaur ere ebili niz anhicetan erhoric
Gaoaz eta egunaz ere hoçik eta veroric
Loa galdu pena asqui bana ez arimagatic
Oray oro nahi nuque liren ieyncoagatic.

Ni beçala anhiz duçu halacoric munduyan
Mende oro dohatenic bethi vanaglorian
Ohart guiten buruyari denbora den artian
Andre honac har guiçaque gomendutan aguian
Hanbat bada graciosa ama ororen gaynian
Gin dadinic eztu vzten hartu gabe gracian

Culpa gabe ehor ezta haur da segur eguia
Beqhatuyaz damnacen du iangoycoac munduya
Beqhaturic ezta yçan çutan andre handia
Ararteco çaquizcula digun varqhamenduya.


Beccatoren saluaceco ieyncoac eguin cinducen
Bere buruya eguin dici iuge iusticiaren
çu misericordiaren refugio cinaden
Nola berac iustician ecin salua liçaque
çure misericordiaz remedia litecen
Balinetan eguiazqui çugana gin valite.

Egundano ezta yçan ez içanen iagoytic
Beqhatore hayn andiric ezetare saxuric
Bere bidian iauguin vada çuri gomendaturic
Vqhen eztuyen barqhamendu çure amorecatic
Ez galdu da ez galduren çure gomenducoric
çuri gomendacen guira bilic eta viciric.

Berce emaztiac ama dira cenbayt haurto chipiren
Eta guero obororic puncela ecin dirate
çu anderia ama cira virginaric ieyncoaren
Eta gueroz erreguina ceru eta lurraren.

Ieyncoa iaun den gauça ororen çu cirade andere
Arrazoyn da mundu oroc daguien çuri ohore
Eci hala ari çaucu Ihesu christo vera ere
çuc beçanbat dignitate mundu oroc eztuque.

O anderia ecin date ehor çure vardinic
Gaynecoric çuc eztuçu ieynco veraz berceric
Ieynco ezten verce oro dago çure azpitic
Ieyncoaren ama cira mundu oroz gaynetic.


Mundu oroc eztu eguin çuc beçanbat hargatic
Orogatic bano oboro harc ere daydi çugatic
Bere ama ecin vci obeditu gaberic
Othoy gracia eguiguçu guiren çuyenetaric.

Vnsa çuc har banençaçu gomendutan gogotic
Ecin damna nayndeyela cinesten dut segurqui
Anhiz veguiratu duçu galduren cenetaric
Niri ere hel çaquiçat othoy galdu gaberic.

Ehonere gayzic ezta quc qhen eztiroçunic
Ez etare hontassunic çure escuyan eztenic
Denbora eta leqhu orotan ecyn duda gaberic
Graciac oro çure escuyan iangoycoac emanic.

Nahi duyena hala duque amac semiaganic
Seme honac anhiz daydi amaren amorecatic
Gure natura haritu du çutan amoraturic
Iangoycoa ezarri duçu gure anayeturic.

Haren eta gure ororen ama cira digneric
Amac eztu sofriceco semen artian guerlaric
Samurturic badacuxu gure gaizquiegatic
Ororen ama cira eta baque guiçacu bertaric.

Oray eguiten diraden gayzqui handiegatic
Ieyncoac ondatu çuqueyen lur gucia engoytic
Balinetan çu ezpacina ararteco gugatic
Oro soscengacen guitu çure othoyegatic


Gu gayxtoac içan arren ezten çutan faltaric
Fin honera hel guiçaçu guiren salbuyetaric.

Ama eztia nic badaguit çure contra faltaric
çuc gaztiga eta dreça naçaçu othoy bertaric
Elas norat ihes naydi çu neure ama vciric
Neuretaco eztaçagut çu nolaco amaric.

Emazten fauore:

Emaztiac ez gayz erran ene amorecatic
Guiçonec vci valiçate elaydite faltaric.

Anhiz guiçon ari bada andrez gayzqui errayten
Arhizqui eta desonesqui baytituzte aypacen
Yxilica egoytia ederrago liçate
Andrec guiçonequi beci huxic ecin daydite.

çuhur gutic andregatic gayzqui erran diroyte
Hayez hongui erraytea onestago liçate
Emazteac cerengatic gaiz erranen dirate
Handi eta chipi oro hayetaric guirade.

Balentia sinplea da andren gayz erraytea
Bat gayz erran nahi vadu oro vardin sarcea
Yxil ladin nahi nuque halaco den gucia
Damu gaycic emazteac hari eman dithia

Andren gayz errayle oroc bear luque pensatu


Bera eta verce oro nontic guinaden sorthu
Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu
Amagatic andre oro behar luque goratu

Guiçonaren prouechuco emaztia bethi da
Oro behin hayetaric sorcen guira mundura
Sorthu eta hil guinate harc haz ezpaguiniça
Haciz guero egun oroz behar haren ayuta.

Haren escuz ossoan behar soynera eta iatera
Eri denian andre gabe galdu guiçon egurra
Hil badadi hura nola nor doaque gaynera
Ordu oroz behar tugu ezta heben cer duda

Emazteric ezten lecuyan eztacusat plazeric
Ez guiçona ez echia behinere xahuric
Echian den gauça oro gayzqui erreglaturic
Parabiçuyan nahi enuque emazteric ezpaliz.

Emaztiac eztut ençun lehen guiçona iauquiric
Bana guiçonac emaztia bethiere lehenic
Gayxteria ialguiten da bethi guiçonetaric
Ceren bada daraucate emaztiari hoguenic.

Bertuteac vehar luque guiçonetan handiago
Emaztetan nic dacussat honguiz ere guehiago
Mila guiçon gazxtoric da emazte batendaco
Guiçon baten mila andre bere fedean dago.


Hec guiçoner veha valite eliçate bat honic
Eztirovte deuscay denic vci iauqui gaberic
Bana anhiz emazte da escapacen çayenic
Anderetan ceren bayta vertutea hobenic.

Nic eztançut emaztiac borchaturic guiçona
Bana vera çoraturic andriari darrayca
Cenbayt andre hel baledi oneriztez hargana
Ceyn guiçonec andriari emayten du oguena.

Ieyncoac emaztea mayte mundu oroz gaynetic
Cerutica iayxi cedin harçaz amoraturic
Emaztiac eçarri du gure anayeturic
Andre oro laudaceco haren amorecatic.

Irudi çayt emaztia dela gauça eztia
Donario gucietan guciz gauça emya
Gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia
Harçaz gayzqui erraytia vilania handia.

Munduyan ezta gauçaric hayn eder ez placentic
Nola emaztia guiçonaren petic buluzcorriric
Besso viac çabalduric dago errendaturic
Guiçonorrec daguiela harçaz nahi duyenic.

Io badeça dardoaz ere gorpuzaren erditic
Aynguruyac bano oboro ez larraque gayzquiric
Bana dardoa ematuric çauriere sendoturic
Bere graciaz ezarteyntu elgarrequi vaqueturic.


Nor da guiçon modorroa harçaz orhit eztena
Eta guero halacoa gayzerrayten duyena
Ezta guiçon naturazco hala eguiten duyena
Ceren eztu eçagucen hala hongui eguina.

Ezconduyen coplac

Iangoycoa edetaçu vercerena gogotic
Bera captiua da eta ni gathibu hargatic.

Ni gathibu naducana captiua da berceren
Ene dichac hala eguin du ny gathibu bigaren
Gogo honez icaneniz vicy baniz bataren
Bana borchaz bayecila ez iagoytic verciaren.

Bercerena har daçanac beretaco amore
Oborotan vqhenen du plazer bano dolore
Baçarriac veqhan eta veldurrequi dirate
Guti vste dutenian gayça bertan sor dayte.

Honestea bercerena erhogoa handi da
Plazer vaten vqhenen du anhiz malenconia
Beguyez icus ecin minça han dacusat nequia
Beryarequi daçanian enetaco aycia.

Perilequi bayecila ecin noaque hargana
Eta aguian, harc orduyan ezpaytuque aycina
Badu ere veldur date vertan doha harçara
Nic nahyen dudanian bercech bessoan daraça.

E


Alhor hartan hel badaquit ereytera hacia
Eta ene vada ere lastoa eta vihia
Ez bat ori ahal duquet ezetare vercia
Lan eguinaz esquer gayxto galdu yrabacia
Bercerenzat gueldicen da ene çucenbidia
Aguyan guero alabarequi ezconduco semya.

Amoria ehorc ere eztu nahi partitu
Nic eztaquit berciac vana ny ary niz beqhatu
Beriarequi eqhustiaz hayn hayn noha penatu
Hec dostetan ni nequetan orduyan errabiatu

Gelosiac eztiçaquet nic gayz erran seculan
Mayte nuyena nahi enuque ehorc hunqui liaçadan
Bercerenaz yçanuçu amoros leqhu batetan
Beriagana gelosturic desesperacer ninzan.

Amoria ecyn cençuz ecin dayte goberna
Anhicetan honesten du guti vehar duyena
Arnoac vano gayzquiago ordi diro persona
Sarri estaca berant lacha harc hazeman deçana.

Amoria ixu da eta eztaçagu çucena
Eztu vste berceric dela lecot mayte duyena
Suyac vano gayzquiago erra diro guiçona
Ychassoac ez yraungui erachequi dadina.

Amoros secretugui dena


Andre eder gentil batec vihoça deraut ebaxi
Harçaz orhit nadinian deusere ecin yrexi
Nic hura nola nahi nuque harc banença onhexi
Ecin venturatuz nago beldur daquion gayci.

Mirayl bat nic ahal banu hala luyen donoa
Neure gogoa neracuxon secretuqui han varna
Han veryan nic nacussen harena ere nigana
Huxic ecin eguin neçan behinere hargana.

Ene gayzqui penaceco hayn ederric sortu cen
Gaoaz eta egunaz ere gayzqui nici penacen
Harequila bat banadi vihoça zayt harricen
Neure penen erraytera are eniz ausarcen.

Ene gogoa balyaqui mayte vide nynduque
Ni erregue valin baninz erreguina liçate
Hura hala nahi valiz elgarrequi guinate
Haren baurrac eta eniac aurride osso lirate.

Valinetan nic vanerro hari neure vihoça
Eta guero valin balit respuesta bortiça
Dardoac vano lehen liro erdira ene vihoça
Duda gabe eror naynde han berian hilhoça

Artiçarrac bercetaric abantailla darama
Halaver da anderetan ni penacen nuyena
Hanbat da eder eta gentil harçaz erho narama
çori honian sortu date haren bessoan daçana.


Ene gogoa nola vayta çucen iarri hargana
Harenere iangoycoac dacarrela nygana
Ene pena sar daquion vihocian varrena
Gogo hunez eguin daçan desiracen dudana

Amorosen partizia.

Parti albanenguidio harc ezluque pareric
Alavana nic ezticit hayn hon deriçadanic.

Amore bat onhexi dut guciz soberatuqui
Ene arima eta vihoça iossi dira harequi
Haren yrudi ederrori veguietan ehoqui
Harçaz orhit nadinian vihoza doat ebaqui.

Nic hargana hanbat dicit amoryo handia
Harequila egoytiaz ezpaneynde enoya
Harganico particia ene eyhargarria
Berriz icus dirodano bethi malenconia.

Elas ene amoria nola nuçun penacen
çurequila ecin vathuz vihocian erracen
Ene gaizqui penaceco segur sorthu cinaden
Penac oro hon lirate çu bacina orhicen.

Minzaceco çurequila gau bat nahi niqueci
Hilabete conplituric hura luça valedi
Arranguren qhondaceco asti nuyen frangoqui
Eceynere veldur gabe egoyteco çurequi.


Oray porogacen dicit daquitenen errana
Ehorc vci eztaçala escuyetan duyena
Elas yzul albaneça yragan den denbora
Segur oray enyqueci dudan gogoan veharra

Denbora hartan ohi nicin nic çugatic dolore
Oray aldiz çure faltaz muthatu niz ny ere
Malenconya ecitela vaduqheçu amore
Bana ordu vacinduque cençaceco çuc ere.

Badaquiçu doloryan partayde nyz ny ere
Eta çure muthaceco ez oguenic batere
Neure gayzqui penaceco har cinçadan amore
Iagoiticoz vqhenen dut nic çugatic dolore.

Amoros gelosia

Beti penaz yçatia gayz da ene amore
Beti ere vehar duta nic çugatic dolore.

Amore bat vqhen dicit miragarri gentilic
Harequila ninçanian enuyen nic faltaric
Nic iagoytic ecyn nuque hura veçayn mayteric
Haren minez oray nago ecin hilez viciric.

Norc baytere amoria niri daraut muthatu
Nic eztaquit cer den vana estamendu verri du
Ohi nola aspaldian nahi eçayt minçatu
Cerq andere han tuduyen vehar dicit galdatu.


Secretuqui vehar dicit harequila minçatu
Ordu hartan iagoyticoz exay ezpa vaquetu
Nyri vnsa ezpadaguit vehar dicit pintatu
Ene buruya ciaydaçu harendaco abastu.

Amoria nor yçan da gure bion artian
Muthaturic vaçabilça ia aspaldi handian
Nic çugana daquidala faltatu eztut vician
Bioc behin secretuqui nonbait mynça guitian.

Ehonere eztacussat nihaur veçayn erhoric
Nic norgatic pena vaytut harc ene eztu axolic
çuhur banynz banynçande ny ere hura gaberic
Alabana ecin vci vehin ere gogotic.

Gende honac vihoça daut bethiere nygarrez
Neure amore chotiltua galdu dudan veldurrez
Gaoaz loric ecin daydit haren gogoan veharrez
Gogoan vehar handi dicit bethe nnyen adarrez.

Iangoycoa edetaçu amoria gogotic
Eta haren yrudia ene veguietaric
Harc nigana eztaduca vnsa leyaldateric
Ni ere elicaturenyz oray hura gaberic
Saroya da lohitu eta eztut haren veharric
Nahi badut vqhenen dut oray ere berriric.

Potaren galdacia


Andria ieyncoac drugaçula oray verdi guirade
Ni erregue balin banynz erreguina cinate
Pot bat othoy eguidaçu ezayçula herabe
Nic çugatic dudan penec hura merexi dute.

Eya borrat apartadi nor vste duc niçala
Horlaco bat eztuc vste nyc icussi dudala
Horrelaco hiz gaixtoric niry eztarradala
Vercer erran albaytiça enuc vste duyana

Andre gaixtoa bacinade nic eznaydi conduric
Ciren cirena baycira çuçaz pena dicit nic
Ene vstian eztut erran desonesta den gauçaric
Pot bat niri eguinagatic ecinduque laydoric,

Hire potac bacyaquyat berce gauça nahi dic
Anderia azti cira nihaurc erran gaberic
Bada vci albaynençac ny holacoz yxilic
Horreyn gayz ciraden guero eguinen dut verceric.

Vici nyçan egunetan vada ecitut vciren
Nic cer oray nahi vaytut heben duçu eguinen
Vste diat escuyarqui eciçala burlacen
Guiçon hunec oray nuya heben laydoz veteren
Eyagora nyc cer daydit çaude yxilic hanbaten

Etay lelo rybay lelo pota franco vercia vego
Andria minça albaycinde verce aldian emiago.


Amorez errequericia.

Benedica fortuna ala encontru hona
Oray beguietan dicit desiracen nuyena.

Ene mayte maytena eguidaçu çucena
Ioan duçuna eqhardaçu ezpa eman ordayna

Nic daquidan gauçaric eztaducat çureric
Loxaturic iarri nuçu ezpaytaquit cegatic.

Eztuçula veldurric eztuqueçu perylic
Gure aucian ezta yçanen çuhaur beci iuyeric.

Eztut eguyn gayzquiric vqheyteco perilic
Ez etare cerengatic vehar dudan auciric.

Vada neure maytia nic dioxut eguia

Arrobatu nuçu eta valia vequit neurya.

Ny enuçu ohoyna arrobaçer nyçana
Oray othoy enadila oguen gabe difama.

Enetaco ohoyn cira ohoyn ere handi cira
Nic veharren nuyen gauça daramaçu çurequila.

Ni enuçu iaquinxu clarqui erran eçaçu
Ehorc vnsa adi ciçan nahi valin baduçu.


Guiçonac duyen maytena bay etare hobena
Vihoceco pausuya du eta vere lo huna.

Oray loric ecin daydit vihocian ez pausuric
Hayec biac galdu ditut amoria nic çugatic.

Vnsa pensa vadeçaçu gayzqui arrobatu nuçu
çor handian çaude eta othoy vnsa eguydaçu.

Galdu valin badituçu ceren oguen derautaçu
Nic daquidan leqhutaric ni baytara eztituçu

Oray egun vatetan cenaudela pensetan
Hanbat çuçaz amoratu gueroz nuçu penatan.

Horla erraytia errax duçu erho bocen vadaquiçu
çure pena dioçunoc nonbayt handi videytuçu.

Hanbatere handi tuçu ecin erran nizaqueçu
Eguiara vaciniaqui vrricari nanguidiçu.

Penac handi vadituçu acheterric asqui duçu
Sarri sendoturen cira larruyori osso duçu.

çauri banynz larruyan vada acheter herrian
Ene mina sendo ezliro çuc bayeci vician.

çure yrudi ederrac eta mayna gentilac
Gayzquiago çauri nici eci dardo çorroçac.

F


Vihocian çauri nuçu eta gathibatu nuçu
Amoretan har naçaçu nic dudana çure duçu.

Amexetan aguerritan ni cugatic doloretan
Hiz bat honic erradaçu hil eznadin othoy bertan.

Cer nahi duçu darradan gauca horren gaynian.
Mi nolacoric asqui duçu berceric ere herrian.

Verce oroz gaynetic hanbat mayte citut nic
Mundu oro vzi niro çure amorecatic.

Albanerra eguya nyc dut pena handia
Secretuqui minça guiten bioc othoy maytia.

Amorosen disputa

Vztaçu hurtancera amore mayte
Oray particeco damu guinate.

Amoryac othoy parti guitecen
Gendiac diradela hassi beqhaicen
Laydoc hartu gabe gueldi guitecen
Gendec yrrigarri guerta ezquiten.

Elas amoria ene galduya
Iamas çurequila enaynde enoya
Biciric particia pena handia
Honeyn sarri vci nahi nuçuya.


Nihaurc ere guerthuz mayte bacitut
Onerizte gabez vzten eçitut
Vana ieyncoaren nuçu beldurtu
Sobera diguici eguyn beqhatu.

Orano amorea gazte guituçu
Ieyncuaz orhiceco leqhu diguçu
Are elgarrequi vehar diguçu
Oray particeco damu guituçu.

Beccatu honetan hilen baguina
Damnatu luqueçu ene arima
Ecitela engoytic nitan engana
Nyri phoroguric eztidaçula.

Cineste bat dicit gogoan honela
Nic nola daducat amore çugana
Ieyncoari ere eder çaycala
Hargatic gaycexi ezquiçaquela.

Horlaco lausenguz vci naçaçu
Nola erhoturic narabilaçu
Othoy ceniçauçu nyry euztaçu
Ene gogoa vnsa eztacusaçu.

Nola diostaçu horlaco hiça
Bethi daducaçu tema borthiça
Ioan daraudaçu lehen vihoça
Guero gathibatu neure gorpuça.


Horlaceco erançutez vci naçaçu
Gueldi vacinite nahi nyqueçu
Gure echian ohart vadaquizquigu
Bioc iagoyticos galdu guituçu.

Gendiac so daudia bethi gugana
Nihaurc secretuqui nator çugana
çuhaurc daquiqueçu noyz den ayzyna
Neque eçayçula gitia nigana.

Picher ebilia hauxi diohaçu
çuc ny laydo handiz vetheren nuçu
Othoy cenyçayçu nyri vztaçu
Niçaz axeguinic ecin duqueçu.

Amore maytia dioxut eguia
çutan diagoçu ene vicia
Nahiago dicit çure iqhustia
Eci neuretaco herri gucia.

Horlaco lausenguz vci naçaçu
Ichil vacinite nahi niqueçu
Ieyncoaz orhiceco ordu luqueçu
Berceric har eçaçu niri vztaçu.

Ieynco veldurturic iarri ciraya
Halaz despeditu nahi nuçuya
Hebetic ioan gabe ene buruya
Eguin vehar duçu ene nahia.


Oray nahi nuçuya heben vorchatu
Aldi honetan othoy vci naçaçu
Berce aldi batez ginen nyçayçu
Nahi duçunori orduyan daydiçu.

Haraycinacoric duçu errana
Vci daçanorrec escuyan duyena
Nahi duyenian eztuqueyela
Hiçac hari bira dugun eguyna.

Oray eguyn duçu nahi duçuna
Eman darautaçu ahalgueyçuna
Maradicacen dut neure fortuna
Ceren gin vaynendin egun çugana.

Amore ecitela othoy despara
Honat veguitartez yçul çaquiçat
Ni vaytan duqueçu adisquide bat
Valia diquecit senhar gayxto bat.

Ordu gayçarequi horrat zaquiçat

Oray vehar dnguya conquista verri
Eztey yraganez gomitu handy
Hanbat ecirade andere larri
Merexi duçuna narçaque sarri.

Amore gogorraren despita


Andre eder gentil batez hautatu çayt veguia
Herri orotan gauça oroz eztu vere paria
Othoyce bat baneguyon larradala eguia
Biderican liçatenez nynzan haren gracian

Respostuya eman deraut luçamendu gaberic
Cortesiaz hon deriçut nic çuri hayn segurqui
Berceric nitan eztuqueçu abisacen citut nic
Gazte çoroa nyçan arren enuqueçu hargatic.

çu gaztia bacirere adimendu hon duçu
Nic çugatic dudan pena othoy sendi eçaçu
çuretaco har naçaçu vici nahi vanuçu
Ni çugatic hil banadi cargu handi duqueçu.

Ohoria galcen dela plazerguitia gayz duçu
Niri horla erraytia çuri eman eztuçu
Gayxteria eguitia laydo dela daquiçu
Ny erhoa çu iaquynxu veha enaquidiçu.

çuhaur nahi bacirade ni segretu nuqueçu
Gure arteco amoria ehorc eciaquiqueçu
Secretuqui minçaceco othoy bide ydaçu
Enequila minçaciaz gayçiq ecin duqueçu.

Gayzqui eguin dadinian gendec sarri daquite
Ene gayzqui eguitiaz enec laydo luqueyte
çu eta ni elgarrequi vnsa ecin guynate
çaude yxilic çoaz horrat eta hobe baitate.


Hiz horreçaz erdiratu deraudaçu vihoça
Nic çugatic dudan pena hanbat ere handi da
çuçaz veraz ezpanadi oray vertan consola
Ene arima ialguiren da falta gabe canpora.

Arimaren ialguitia neque bandia duçu
Oray duçun penegatic çuria egonen duçu
Horrelaco vanitatez nyri segur vztaçu
Prouechuric eztuqueçu eta cinbex nazaçu.

çurequila gayzqui vaniz nola vici ninçande
Ene vihoz eta arima çurequila dirade
Vihoz eta arima gabe ehor ecin liçate
çu eta ni elgarrequi vnsa ahal guinate

Iauna guertuz hic daducat porfidia handia
Ixil endin nahi niquec ala ene fedia
Hiz gutitan adi ezac nahi vaduc eguia
Hiretaco eztiaducat guertuz neure buruya.

Hori horla liçatela nicin neure veldurra
Andriac hon deriçanari ezpadaqui mesura
Ni lehenic eta guero amoros oro galdu da
Nic çuri hon vadericut gayzci eztaquiçula

Egundano yçan daya ni bay dichatacoric
Ny amoriac enu mayte nic hura ecin gaycexi
Vste dicit narrayola ecin duquedanari
Ceren vada hon derizat hon ezteriztanari.


Iangoycoa mutha ezac othoy ene vihoça
Amoriaren harc veçala nic eztudan axola
Borchaz ere gayzqui bano hongui eguitia hobe da
Nihaurc ere vciren dut hon ezteriztadana.

Andre faltaz eniz hilen valinba ni lehena
Oroz exi vehar dicit non vaytate hobena
Hequi ecin medra nayte bay gal neure arima
Bategatic sarri niro diren oroz arnega.

Mossen Bernat echaparere cantuya

Mossen bernat iaquin vahu gauça nola ginen cen
Bearnora gabetaric egon ahal inçanden.

Heldu vehar duyen gauçan ezta escapaceric
Nic oguenic eznuyela honguiguitez verceric
Bidegabec haritu nu vide eznuyen leqhutic
Erregueri gayzqui saldu guertuz oguen gaberic.

Iaun erreguec meçu nenzan ioanenguion bertaric
Gaycez lagola ençun nuyen bana nic ez oguenic
Izterbeguier eneyen malician leqhuric
Ioan nendin enaguien oguen gabe ihesic.

Valinetan ioan ez aninz oguenduru ninçaten
Ene contra falseria bethi cinhexi çaten
Iustician ençun vaninz sarri ialgui ninçaten
Haren faltaz hassi nuçu iauguitiaz dolucen.


Vercen gayçaz cençacia çuhurcia handi da
Yzterbegui duyen oro nitan vedi gaztiga
Abantallan dabilela albayledi segura
Gayça apart egoyztea bethiere hobe da.

Ni gayxoa exayari nihaur giniz escura
Ene vnsa eguinac ere oray oro gayz dira
Haren menian ezpanengo nic nuqueyen çucena
Miraculu vanagui ere oray ene oguena.

Falsu testimoniotic ecin ehor veguira
Halaz condemnatu çuten ieyncoa ere hilcera
Beccatore guira eta mira eztaquigula
Balinetan vide gabe acusatu baguira
Paciença dugun eta ieyncoac guizan ayuta
Malician dabilena verac diro mendeca.

Iangoycua çu cirade eguiazco iugia
çure gortean vardin dira handi eta chipia
Norc vayt ere eguyn deraut malicia handia
Hayer hura othoy barqha niri valia eguia.

Iangoycoa çuc veguira exayaren menetic
Nic eniac badacusquit ene gayçaz vozturic
çure escuyaz dacusquidan heyec gaztigaturic
Ene gaynian eztaguiten vste duten yrriric.

Iangoycua eguin dicit çure contra beccatu
Hayez nahi enuçula othoy heben punitu

G


Erregueri daquidala nic ezticit faltatu
Ceren egon vehar dudan heben hanbat gatibu.

çuganaco huxeguinez nahi banuçu punitu
Erregue eta verce oro ene contra armatu
Gogo honez nahi dicit çure eguina laudatu
Eta exayac didan pena pacientqui haritu
Nahiz heben pena nadin arima den saluatu
Hayec cer merexi duten çuhaurorrec iqhustzu.

Penac oro giten dira ieyncoaren nahitic
Eta verac permiticen oro hobenagatic
Aguian hula ezpanango hil ninçanden engoytic
Ene exayac galdu vstian ene hona eguin dic.

Berac baçu hil dirade ni are nago viciric
Hongui eguin vste vaytut ohorezqui ialguiric
Gayça nola hona ere iauguinen da vertaric
Gayz eqhussi eztuyenac hona cer den eztaqui.

Hongui eguitez gayz sofrituz vehar dugu saluatu
Pena eta miseria nic enuyen dastatu
Oray daquit iangoycuac enu nahi damnatu
Heben ene penacera çaydanyan orhitu
Vrhe hunac vehar dici suyan vnsa purgatu.

Vere nahi ezpanindu eninduquen punitu
Aytac vere haur maytia gaztigatu ohi du
Bihi hunac gorde gabe vehar dici xahutu


Iangoycoac nizaz ere hala aguian eguin du.

Mossen bernat pensa ezac carcel hori gayz bada
Nonbayt ere yfernuya are gayçago dela
Heben hic vaduquec vana hayec ez norc consola
Penac heben fin dic sarri hayenac ez seculan.

Vatre minic heben eztuc lecot ialgui nahia
Han direnec bethi die suyan pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pausu gabia
Harçaz orhït adi eta duquec paciencia.

Vercen gaztigari inçan oray adi gaztiga
Pena honez orhit eta hangoa ezac cogita
Hebengoaz vercecoa albaheça escusa
Vnsa enplegatu duquec heben eure denbora.

Hor balego gaztigayro ihaurc verce gucia
Bada oray gaztiguezac aldiz eure burya
Quirysayluyari nola hiri hel eztaquia
Bercer argui eguin eta erracen dic buruya.

Hiri eguin vadaraye bidegabe handia
Ieyncoari gomendezac eure gauça gucia
Harc orori emanen dic bere merexituya
Gayzquiguiler pena handi pacienter gloria.

Eztaçala gayzeriztez damna heure buruya
desiratuz gayxtoari hel daquion gayzquia


Ieyncuari eguiten duc iniuria handia
Hura borrer eguiten duc iuge eure buruya.

Certan iuya hic vaytaçac eure yzterbeguia
Hartan condemnacen duquec yhaurc cure buruya
Eta hartan eztaquidic escusaric valia
Eracustac ehonere nor den oguen gabia.

Iangoycua oray dicit eguiteco handia
Hiri honetan eryocez hilcen duçu gendia
Gathibutan hil enadin guiçon oguen gabia
Ossoric othoy ialguiteco çuc ydaçu vidia
Izterbeguiac eztaguidan guibeletic irria
Oguenduru çuyan eta han galdu dic vicia.

Libertatia nola vayta gaucetaco hobena
Gathibutan egoytia hala pena gaycena
Ny veçala eztadila othoy ehor engana
Ez etare hiz orotan fida ere guiçona
Iangoycua çuc veguira niri ere çucena.

Amen.

Contrapas

Heuscara ialgui adi campora

Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.

Heuscara

Ialgui adi plaçara

Berce gendec vste çuten

Ecin scriba çayteyen

Oray dute phorogatu

Enganatu cirela.

Heuscara
Ialgui adi mundura

Lengoagetan ohi inçan
Estimatze gutitan
Oray aldiz hic behar duc
Ohoria orotan.

Heuscara
Habil mundu gucira

Berceac oroc içan dira
Bere goihen gradora
Oray hura iganen da
Berce ororen gaynera.

Heuscara

Bascoac oroc preciatzen
Heuscara ez iaquin harren
Oroc iccassiren dute
Oray cer den heuscara.

Heuscara

Oraydano egon bahiz
Imprimitu bagueric
Hi engoitic ebiliren
Mundu gucietaric.

Heuscara

Eceyn ere lengoageric
Ez francesa ez berceric
Oray ezta erideyten
Heuscararen pareric.

Heuscara
Ialgi adi dançara.


Sautrela

Heuscara da campora, eta goacen oro dançara

O heuscara lauda ezac garacico herria
Ceren hantic vqhen baytuc behar duyan thornuya
Lehenago hi baitinçan lengoagetan azquena
Oray aldiz içaneniz orotaco lehena.

Heuscaldunac mundu orotan preciatu ciraden
Bana hayen lengoagiaz berce oro burlatzen
Ceren eceyn scripturan erideiten ezpaitzen
Oray dute iccassiren nola gauça hona cen.

Heuscaldun den guiçon oroc alcha beça buruya
Eci huyen lengoagia içanen da floria
Prince eta iaun handiec oroc haren galdia
Scribatus halbalute iqhasteco desira.

Desir hura conplitu du garacico naturac
Eta haren adisquide oray bordelen denac
Lehen imprimiçalia heuscararen hura da
Basco oro obligatu iagoiticoz hargana.

Etay lelori bailelo leloa çaray leloa
Heuscara da campora eta goacen oro dançara.

DEBILE PRINCIPIUM MELIOR
FORTUNA SEQUATUR


Extraict des regestes de Parlement.

SVpplie humblement Françoys Morpain, maistre Imprimeur de ceste ville de Bourdeaulx, que pour imprimer vn petit tracte intitule, Linguæ vasconum primitie, luy a conuenu faire plusieurs fraiz & mises. A ceste cause plaise a la Court inhibitions estre faictes a tous les Imprimeurs libraires de ce Ressort de imprimer ou faire imprimer le dict Tracte, & a tous marchans de nen vendre dautre impression dans troys ans a peine de mil liures tourñ. & ferez iustice. Veue laquelle requeste la court faict les inhibitions requises par le dict Morpain a peine de mil liures tourñ. Faict a Bourdeaulx en Parlement le dernier iour Dapuril, mil cinq cens quarante cinq.

Collation est faicte,

De Pontac.

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera