SORTZEZ-GARBIAREN GABA

(Maragall'en olerkia)

Gaur-gabeko zeruan urdintasuna!
Betirauna ikusten dala bai dirudi.
Illargi ta izarrak ziar, betirauna.
Odeiak bapere
lausoturik gabe.

Illargi ta izarrak gabaren donean
osertze barikan ortzi urdiñean
ainbeste distiraz argi egitean,
lilluratuten yat bertantxe gogoa.
Bai-da gaurko gaba, gau Jainkotikoa!
Bai-da gaurko gaba
gau zerutikoa!

Berak dirdiratzen daun ozkarbi ziar
Sortzez garbi ori jasten da zerutik.
Izar bakotza izpi geiagoz bizturik
lotazilleko gau-betean jasten da.
Ixil da ludia,
leundu da aixia.

Zaratage dator... Oi gaban urdiña!
Oi gaban bikaiña!

(J. B. D., 1928-II, 26 or.).

 

FLAY AWAY

(Tennyson)

Egun-antzian.
Txoritxuak zer diño abian?
—Egaz egiten itxi egistak;
itxistan, ama —diño txoriak.
—Txori ori, itxoian apur batean
eure egotxuak azi artean.
Olantxe apur baten txoria
bere abian
geldi egonik, egazka doya
egun-antzian.

Seiñ txikerrak zer diño oean?
Txoriak legez seiñak: Jagiten
itxistan, eta egaz egiten.
—Seiñtxu orek lo, apur batean,
gorputz orixe azi artean.
Lo-lo badago pitin bat geyau
bere oean,
seiñtxu txikerrak be egaz egingo dau.

(Euzkadi, 1928, irailla, 15)

 

EXTASE
(Victor Hugo)

Gau izartsu baten olatu ondoan
bakarrik nengoan...
Zeru ta itxasoa oso garbi ta lau.
Begiok beituten eben au ludi au
baño urrunago.
Mendi, arro eta beresi aundiak,
eta izaki gustiak
zurrumurru itzelez, itxas olatuai,
maitetsu itaunduten eutsela irudian.

Eta urregorizko izartxu garbiak,
zeruko gustiak,
suzko burestunak dardar biurtuaz,
yaurri ezingoak,
burutako bitsa nakurtuz: «Jainkoa,
Yainko Yaunaltsu
yautzue au», alai esaten eutsien.

(Euzkadi, 1927, irailla, 26).

 

LEUNTASUNA

(Paul Verlaine)

Leuntasuna eurrez leuntasun ganian;
Maite, gentzatu zeure lei sutsua,
maitasun mosu-aldian
arrebazko maite-ezti lei bakua
erara yatorko maitale onari;
urrumaka egin laztan gentzatsuak,
samurtsu adi ta begizkun gozuak.

Besarka gogor biurrak
ez dira aldin mosu garbi ta samurrak,
guzurrez arren, aldin direan bezela.

Baña maitasun sutsuak
zeure biotz ori kiskaltzen dauela,
zeuk diñostazu, maitia,
barruan esita oru dagiela,
ez entzun ostera bere ots bizia...

Zeure bekokia neure bekokian,
eta zure eskuak neurien ganian,
biar agurtzeko ziña egistazu...

Ta eguna dirdiz agertu artian
alkarrekin negar dagigun samurtsu.

(Euzkadi, 1929, epailla, 14).

 

IZAYA
(Charles Baudelaire)

Olgetan itxas-gizonak sarri
eizatzen dabez izai altsubak.
Ontzi-lagunok egazka nasai
egazten dabez itxas arrubak.

Zauriz josita ontziratzian
(ortze-bakaldun ziran txorijak)
arraun apurtu batzun antzera
narraz daruez egal andijak.

Gero egadun bidazti onek
oso galtzen dau edertasuna.
Onek pikuba erreten dautso,
arek antzestu egazka aztuna.

Gezi-ekatxen bildurrik eztaun
txorijan antza, olerkarijak.
Samin artian egaz egiten
eztautse utziten egal andijak.

(Euzkadi, 1929, urrilla, 26).

 

LILI-GORRI

(Francis Jammes'ena)

Oroldiko lili-gori zimela,
neurtitz oneik, erle zurmur bezela,
oyeski abestu dagitzuela.

Nire begizkuna zeure ganian
erori daitela gaban antzian,
urrezko izarrez lo dagizunian.

Oles samur onek zeuganantz egaz,
abes dagitzula eres bigunaz,
larrean dabesan iñontz-abotsaz.

Naí ba'dozu biotz au jolasteko
biurtu daitela zeure uleko
lore odoltsuan, beti-betiko.

Negar dagidanen neska argia,
alaitasunezko oyu bizia
iduri zaizula neure adia.

Eta zerraldoko itzal estuak
estaltzen naunian, neure malkuak
dizdir dagiala zeure begian... !

Zeu ikusirik ba ain dizdirkora,
dagerzun gazteko betiraunkora
goratu dagien neure eriotzan.

(Euzkadi, 1929, XII, 10).

 

LORONTZI AUSIA

(Sully-Prudhomme)

Irusta au il doian lorontzia,
aizeki-kaskak karraskatu eban;
ostaz ikutuz egin zan ausia,
eta ots batek agertu ez eban.

Leyar leunari aginka egiñik
mallatutxuak baña egunero,
oso geldiro eta eten barik
eskier beti biratu dau oro.

Tantaka bere urak itzuririk
legortu ein da loratxu polita
iñok somatu ez arren oraindik;
ez ikuturik, ba-dago ausita!

Maite dagian eskuak sarriro
biotza urratuz dagio zauria,
berez mallatu dua nausikiro
eta dil bere maitasun-lilia.

Ikutu barik beti oso dager;
barruko zauri meek baña aunditu
ta ixillik negar dagiala duler;
ausia da-ta, ez, arren, unkitu.

(Euzkadi, 1930, I, 28).

 

GREEN

(Paul Verlaine )

Lorak, igaliak eta abar-otsa
zeure opari-gai dira,
eta zeugaitik pilpira
dagian neure biotza.

Esku me orekaz apurtu barik,
zeure begien laztana,
biurtu, arren, neugana.
Ona natorkizu garoz beterik,
goxeko aize samurrez
bekokian leitu yatan iñotzez.

Itxi egiozu neure miñari
atseden dagian zeure oñetan
ordu baketsu maitian
emaro amets dagian.
Itxi, arren, zeure altzo oretan
eratzan dagidan neure burua;
zeure azken-mosuz dardar oraindik
maitasun-ekatxak bertan esturik
lo itxi nagizu bakian
atseden dagizun aldi guztian.

(Euzkadi, 1930, otsailla, 14).

 

IRU NESKATILLAK

(Maurice Maeterlinck)

Iru neska il-egin dituez
biotzan daukena ikusi nai-gurez.

Bata zorionez beterik eguan,
odola jario yagokon altzuan,
txistuka iru suge iru urte-aruan.

Leuntasuna ganez beste biotzian,
odola jario yagokon ganian,
iru artxok bazka-dagie iru urtian.

Zoritxarra eurrez irugarrenian,
odola jario yagokon zaurian:
iru gotzon ernai iru urte-aldian.

Iru neskatilla il-egin dituez
biotzan daukena ikusi nai-gurez.

(Euzkadi, 1930, otsailla, 19).

 

ERDU

(Théodore de Banville)

Erdu; ginbaila imiñi buruan;
egun lankora agertu orduan
guazen, goxa dakusgun mendian.
Eta maitatzen dozuzan
liliak batu daiguzan.

Bolbol daguan iturri ertzian
kulunka dardar otzikera-lekak.
Ara ta ona larrian
artzai abesti samurrak,
alai egiñik baratz loratuak.

Zeu, arren, dardar eguak,
alai yatortzuz aiziak.

Barre-irri egin dozulako pozik
etori datoz usaiñez beterik
mertxika lurrinkatuak
eta sagardi oso loratuak

(Euzkadi, 1930, otsailla, 20)

 

GOIZPARKIAK

(Paul Verlaine )

Neure Jaungoiko Jauna, zadiz onetsija
aldi bijur-txarrotan kistar nozulako.
Baña sar egistazu jasapen bixija
leyala nayakitzun txakur on bat antzo.

Banedi ardijan atz duan axurija!
Artzañak ez dau lanik zintzo dualako.
Ondo daki nori zor artilla, bixija;
areri dago ernai noiz-nai artuteko.

Arrain nagixu, «Ikurran Semiari» nagon:
edo asto apala neuregana digon:
txarrija banintzake murgildu nagijan.

Notiñak baño obeto abere-piztijak.
Otsein ixaten jatzuz oraingo aldijan:
egin biarra zintzo dagije guztijak.

(Euzkadi, 1931, epailla, 4)

 

EURIA DAGI

(Paul Verlaine)

Urian legez euria dagi
neure biotzian.
Nundik sartzen yat itun aldia
goguan erdian?

Tella ganetan tak-tak euriak,
baita be lurrean;
bere negarrak poza dariost
biotz itunean.

Nire biotza negarrez dago.
Zergaitik zotiñak?
Salkeri batek ez dautsoz sartu
ezpata samiñak...

Nekez dagist samin ziyoa
jakin-ez-eiteak;
maitasun-erra barik darona
biotz errugeak!

(Euzkadi, 1930, epailla, 14)

 

BEATRICE'N AGURRA

(Dante Alighieri)

Nire maiteak agur egitean
mingain oro dardaraz
ixildurik daroaz;
begirik adi ez dakus aurrean.
Ain zogi dagir, ain eme liraiñaz!
Maitekor juan dua
eta geituten da bere dedua.
Apaltasunez daroa yantzia,
eta dirudi alatz gelgarria
goiko zerutik lurrera jatsia.
Dastatu ez dabenak
ulertu ezin dagiken eztia
damotso begitatik
biotz erdira so-dagionari,
jagoken maite gogo guztiari!
Maitasunez beterik
espanetatik arnasa guria
ugari dariola
goguari: «Inka egik»,
dirudi diñotsola.

(Euzkadi, 1930, epailla, 27)

 

ODOL-ITURRIJA

(Charles Baudelaire)

Sarri odola dustet
ixuriten yatala;
nabaituten dot iturri antzera
lotu be barik jario daula.
Alperrik zauri billa
somatu darot neure soiñ zurbilla.

Uritik nabaitzen da
moltzo aundi batian,
txaidiak odol-iturri ditzuliz;
orok leituten dauz bere zalian,
eta izadi guztija
agertuten yat odolez gorija.

Alperrik edan dodaz
irezkai edendubak
neure samiña ixildu gurian.
Begijak piztu dagistaz ardubak,
piztu neure begiak
baita zoroztu bere belarriak.

Atsegin legunetan
ba'naurki ixiltasuna!
Jostoratzeko oyea da baña,
oya zorotza, neure maitasuna;
bertatik darijola.
andre ankerrak nedate odola...

(Euzkadi, 1930, urrilla, 12)

 

IKASLEAREN ERIOTZA

(J. Verdaguer)

Montserrat gaur negarrez,
oso urtu bearrez.
Abestutzian il da,
il da lorik ikasletxua!
Birjiñoi, abestutzera
zoaz usotegitxura.
Abesten eutzunari
nok ez egingo intziri?
Kutxa zuri barruan
zein gelgarri daguan!
Zitoria dirudi,
oraindik ebai-barri.
Jo oi eban bioliña
ezker-aldian dauka;
bioliña batean,
uztaya eskumean;
lurperatzen daroye
bere abeskideak.
Urretxindora txintaz
—txintaz dago urrean...
Ikasleak ikastean
ixildu entzuteko,
il-eresia abesten
«Abesten datorkioz...»
Abesti lenengoa
zerutik jatsikoaz
bigarren abestian
ango negar-adiak.
Alperrik artezliak
kiñuz bizkortzen dauz;
negarrak ibai dira,
eta intzirak itxaso.
Padar bat abeslari,
beste danak negarrez.
Mutila gotzonakin»
ikusi! doa kantari.
Zeru-gora jo daben
txori ego arina,
ak goyan abestean
iryiko bioliña.

(Euzkadi, 1930, lotazilla, 23).

 

GORESPENA

(Charles Baudelaire)

Aintzira lañotsuak egaz igarorik
mendi eta oyana gustien gañetik,
aldatu goi zabalak eta ixar argijak.
Ozertza ziar egaz igaro axijak.

Olantxe joan doa, bai, neure gogua,
eta igerlari ona, digaro itxasua.
Neurri bako zabala digaro pozkiro
eta atsegiñez bete doa nausikiro.

Beko ustelin ziar igon zeruraño!
Txautu zaitezan, igon, zeru goi-goraño!
Ta edari bai'litzan gogo gelgarrija
edan egizu, arren, zeruko argija.

Zoriontsuba bai da, iguiñen ganetik,
bizitza au mingarri dagiskun luditik
eta negar artetik zeruko laztana,
ega indartsubaz egan lortu dagiana-

Dontsuba larratxori antzera ortzijan
lei-lotzen dabillena goxalde argijan.
Eta zalantza barik igaroz ludija
ulertu al dabena lili-berbetija.

(Euzkadi, 1930, azilla, 9).

 

MINGARRIA

(Francis Jammes)

Mingarria txekortxu ari oitutia,
gura zein gura ez, il-tokira eroian.

Erriko orma-zar baltzak mizkatuten joian,
orma-zar baltzetatik jausten zan euria.

Ene Jauna!, on antza dagersku txekorak,
lagun izaten ditu sasizko zidorak.

Esan egiozu, Urtzi on eta gurena,
danentzat an izango dala azkespena.

Egun baten zeruan zidarrez beterik,
ez dabela eroango iltera txekorik.

Orain baño obeak izango garala,
lorez adarrak eder eingo dautzuzala.

Ene Jauna!, txekorak miñik il-aurrean
ez dagila nabaitu burnia sartzean.

(Euzkadi, 1931, epailla, 6).

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera