MONGONGO DASSANÇA
Laborarien abissua
1692
A Monsieur GAZTANBIDE Medicuari
Dedicacionea
Jauna,
entreprenitu dut obra chume bat ezcoaraz imprimatcera, Laborarien fagoretan; era
nola azco critica mende huntan baita, ezdut dudatcen ezden cenbait içanen
cerbait erraiteco dutenic obra chume hunen gainean. Bainan, jauna, heyen bistara eman baino lehen, heldu nitçaçu har
deçaçun hanbat pena, Laborarien amorea gatic, obra hunen examinatceco, eta
baldin iduritcen baçaitçu mereci duella imprima dadin, çure approbacionea
emaiteaz, ecen badaquite Lapurdin eta berce ingurutaco ezcualdun gucietan, gure
frogac ederrac direla causa ossoqui sinhexia çarela, eta egonen naiz hala çure
sendimenduaren beguira erraiten dudala bethiere naicela,
MONGONGO
DASSANÇA chimista.
Ikhussi
eta iracurri dut amplequi Monjongo Dassança chimistac ezcuaraz eguin duen
liburua eta hala desiratceco liteke lehen bait lehen imprimaraz deçan, laborariac
balia daitecentçat hango erremedio miragarriez; ecen hain justuqui traditua da
Maison Justiaco eta berce asco auctor handiren sendimendua, iduritcen baitçait
obligatua naicela ene approbacionearen emaiterat, hala nola emaiten baitut
Donibane ciburun, oxaillaren 14 eta 1692.
GASTANBIDE
docteur, Maison Justiaco.
Badu
cenbait ere dembora laborariac Laphurdico pharte gucietaric aditu ditudala
erremarcatcen Idietan, eta behietan, eta ardietan, arribatcen çaizcoten mortalitatez,
non uste baidute issurritea beçalaco eritarçuna hequien assindetan hedatua
dela. Aktarrec sendituric accident
horren berria, beldurrez façoin berian yeien aberiac guertha daitecen,
othoisten naute adisquide batçuec cembait fagore eritarçun horren contra
eguiteaz, eta hala resolitu dut hayen satifacionea gatic obra chume baten
eguitera, ceinetan eracutxico baiteret Idien, eta behien, eta ardien eritarçun
principalen eçagutça, eta heyer comeni çaizcoten erremedio miragarriac. Orduyan segura çaiteste ez direla hemen gauçac nic pensatuac bainan bai ikhiac lehenagoco
auctor handi eta oraico moderno famatuyetaric.
Eta nola hanitx norc bere nacionentçat trabaillatu baidire alemaniacoac
alemanez, espainiacoac espaignolez, hala nola francian eguin baitute Maison
rusticaz franssesen, eta gu franciacoac içan arren ezcualdun guciec ez daquigu
erdaraz eta particularqui laborariec comprenitceco berehala liburu miragarry
hartan diren misterioac, hargatic entreprenitu dut obra chume hau ezcoaraz
emaiterat bat bederac yaquin deçatentçat cein erreitx den ezcoaraz comprenitcea
lehenagoco eta oraico auctorren sendimenduac.
Hartaracotx bada erranen
daroçuet Idiac eta berce aciendac guicen beçain ungui hanitx eritarçunetarat
suyetatcen direla eta nola lucieguy bailitaque gucien causaren erraitea,
contentatuco naiz choilqui principalenen eracustiaz. Handic harat Jaquinsun içanen çarete berce gaineracotan, cer
eguin beharco duçun seguidan clarqui aguerico den guissa. Orai bada mintçatcecotx gauça principal
horietaz, erranen darotçut ez dela mundu huntan aireric edo haxic harto gabe
bicitcen, eta nola aire honac eta garbiac ossasuna conserbatcen baidu, hala
gaiztoac ere cassarasten tu eritarçun eta heriotce dorpheac, ez solamente
guiçonen baithan, bainan oraino munduco alimale gucietan, eta nola Idiac
munduco nombrecoac baitire bai eta ezbada sentitu behar dute aire onac eguiten
dioten ontassuna.
1.
Unhaduraz printaderetan. Ceren ecen denbora hartan odol sobranioa hobequi
errequeitcen baitira eta hala odola atheratu ondoan cenbait passaia eraguinen
dioçue ungui eztaliric errefria ez dadin.....
2.
Idiaren edo behiaren sabelminen khentceco erremedioa. Colica beçala heldu da eritarçun hura eta
hala colicarentçat on diren erremedioac balia daitezque sabel minetan bai eta
haber brigas eta orbietan: finaz ere arnuarequin edatera emaiten diotela eta
guero biharamunean odola atheraco dioçue mihi azpitic edo sudurretaric edo
ezperen edan aracico dioçue erremedio huntaric. Hartaracotx harçaçue arruta, eta camamilla, ahur bana, eta hec
unguy iraquituric pinta erdibat arnotan, guero iraci duçuenean emoçue bi colpez
Idiari edo behiari edatera; berce batçuec baliatcen dire erremedio huntaz ceina
eguiten baita laur untxa turmentina gatx gutibatequin pillotac Idiari irex
araztia, hurtuco tuçue arno beroan eta guero edan araz adar batez denbora
hartan Idiac beroqui egon behar du barruqui bero batean...
3. Idia charmadurez inquetatua
denean cer eguin behar den. Idia edo
behia, charmatua denean eçagutuco duçue Idiaren trublecia handia eta guciz bere
accioneac eguin nahi tubenean non orduan laburzqui largatcen eta mehatcen baita
heticatua balitx beçala. Hargatic du
necessario prunqui erremedioac eguitea; hartaracotx eçagutu duçuenean Idia
charmatua dela, emoçue lehen bait lehen hur huntaric sudurretan ceina eguinen
bai duçue ahur bat erramu bihi, eta ahur bat geniebra bihi, era untça bat sofre
eta guero trempa hur ephelean hogoi eta laur orenez; iraci duçuenian balia
çaitezte hortaz, goicetan eta arraxaldetan, sudurretan barna emaiteco hori,
eguin beçain sarri; preparatuco dioçue erremedio miragarry hortaz ceinac
khenduco baititu charmac eta oçatura guciac.
Hartaracotx har çaçue laur nerprun bihi eta berce laur untça constantinopolitana,
untxa bat gatx larri; hec ungui cheatuturic iraquitu behar dute pinterdibat
huretan eta guero hur hura eman Idiari edatera adar cilhatu batez; baldin eta
lehen colpetic ez bada Idia erremediatcen, emanen dioçue cenbait aldiz
erremedio hartaric eta hala iccussico duçue effetu miragarria ez solamente
Idien gainian charmen contra eracusten duen effetua, bainan oraino erranen
daroçuet constantinopolitano horrec bertute handiac dituella, Peccacius,
arabiaco auctor famatu haren erranez; ecen hain espressuqui seguratcen guitu
erraiten darocunean khentcen tuella eta debecatcen charma suerte guciac, nahiz
allimaletan, nahiz presunetan, lur eta etchetan eguiten diren guciac. Hartaracotx dio asqui dela erran dugun constantinopolitana
hori bere lurretan edo etchetan iduquitcia; beraz balia çaiteste erremedio
miragarry hortaz.
4.
Idiaren uchada eta sabeltassuna cer façoinez sendatu behar diren. Idiac uchad edo sabeltassuna duenian,
ezagutuco duçue haren issurietan ceren ez cen clar asqui. Agueri dire bat eta bercia eçagutceco. Eta hala iccusten duçunean sabeltassuna
duella, eztioçue dembora hartan yatera eman behar ez edatera bizpahirur egunez,
choilqui cenbait mahax osto lipita edo ezperen mahax ostoac arnuan trempaturic;
haritx calitchac eta mirra gutibat trempatua har araci dioçue Idiari edo
behiari, eta guero hirur egunen buruan presenta diçoçue cenbait belhar fresco
nahiz planturic edo çamari bustana deitcen den belharra eta guardia ondotic ere
emaitetic; edatera emaiten çayonean ere, bere hura erramu ostuequin iraquituric
eman beharco dioçue. Cer ere erremedio
eman baitut sabeltasunarentçat baliatuco, çarete uchadarentçat, ceren ezen biac
bat beçala eguiten baitire
5.
Idiac edo behiac erorteco mina duenian cer eguin behar den. Idiac erorteco mina duenian eçagutuco dioçue
Idia colpez erori denean eta guero ahua macurturic goitica eta çarrapoa ahotic
dariola eta çango bat bihurcen beçala çaizcola eta finean bizpahirur orenen
buruan deusic ez balu beçala altchatcen denean. Hartaco eritarçuna duten Idiac ordinariozqui attaquatuac dire bi
hilabetetaric bi hilabetetara.
Eritarçun horren sendatceco, Idiari har araci behar dioçue, laur den bat
arnotan, astoaren çangoco azazcala, eta Idi copetaco heçurra, untça bana, linaturic
eta unguy chehaturic eta guero continua hogoi egunez goiz guciez emaiten
dioçuela adar batetaric. Berce batçuec
hanitx baliatcen dira erran dugun constantinopolitana miragarri hortaz. Hartaracotx asqui duçue arnuan edo hurean
iraquituric hur hartaric Idiari edo behiari goicetan eta arraxetan emaitia.
6.
Idiaren edo behiaren gatharra nola sendatu beharden. Gattarraren erremedioric lasterrena da
mihiaren azpitic odola atheratcia; eta guero porrua, arruta, capiua, salboina,
morsus, diabolus, elgarrequin hurian hiraquituric, iraci eta hur hartaric
Idiari edo behiari edatera emaitia, eta fincan padera batean arno liga ogui
mamiz eta hauxarequin abia eguinic hartaz lephoa lotcea non bide hortaz lazter
khenduco baitioçue gattarra...
7. Idiac odolez picha eguiten duenean cer eguin behar den. Heldu çayo communsqui accident hori hanitx berotua eta borthisqui malfonditua denian eta guciz udan cenbait belhar gaisto ihitcez bustia yan ondoan; gaitx horren erremediatceco ez du deus ere Idiac edan behar, choilqui edari huntaric baicen: hartaracotx har eçaçue hirur untxa artho irin, eta untça bat triaga, guero hec iraquituric pinterdibat arnotan eta finean yuntatcen dioçue saffran gutti bat; edari hartaric emoçue edatera Idiari goicetan eta arraxetan plantain hura olioarequin.
8. Idia
ecin picharic eguinez dagonian cer eguin behar den. Idia penaz dagonean ecin picharic eguinez
atheraco dioçue odol gutti bat bichicaco çainetaric, eta guero hirur goicez
emanen edatera estia eta olioa arno churian nahassiric.
9.
Idiac harria duenean cer eguin behar den. Noiz ere baitaquiçue segurqui Idiac harria
duela bichican edo chilcuan, barna piccaturic atheratcia da erremedio
lasterrena eta segurrena; bainan batere ezpada possible nihorc atheratcia,
baliatuco çarete erremedio huntaz, haren oinhacen passarasteco; hartaracotx har
eçaçue bi untça milla marin erro, untça laurden bat especia itce, eta haren
erdia bipher eta guero guciac, ungui chehatu direnian, emoçue Idiari arno ephel
guti batequin edatera, eta continua cenbait aldiz sasoin berean emaitia...
10.
Idiac bere natura edo pitchoa gogortua duenian cer eguin behar den. Eritarçun hori guerthatcen çayonian, azqui
duçue malvariscac egostea buruarequin batean eta guero hartaz maiz phereca
Idiaren natura eta hala laster sufflaracico dio bere pitchoa...
11.
Idiac edo behiac mihia azpia hantua duenean cer eguin behar den;
eçagutu duçuenian idiac mihi azpia hantua duella ensea çaitezte lehen bait
lehen mihi azpico çainetaric burdin bero batez chilhaturic edo lanceta çorrotx
batez odola atheratcera eta guero gantçu edo phereca dioçoçue çauri hura olio
eta gatça elkharrequin nahassiric, eta continua umore guciac camporat arthean.
Dembora hartan, bazcatuco duçue idia belhar frescos; eta baldin apetitua ez
badu ernatua, laster jan aracico dioçue erremedio huntaz: harataracotx har
eçaçue arroltce baten churingoa eta gorringoa balsan ezti guti batequin guero
emoçue idiari edo behiari arnuarequin edatera; hantic harat emoçue bere
yatecotan cenbait gatx bihi eta effetu ona atheratuco du.
12. Idiac eta
behiec errainetaco mina dutenian cer eguin behar den. Idiac errainetaco mina duenian, eçagutuco
duçue haren plainuetan eta guciz guibelleco tranaz ecin aitcina çangua heda
deçaquenean; almaquez ere ecin segura daiteque ez eta han guti bustana
biribilca non orduyan dilindan baitario; haren guernuac ussain gaiztoa du, eta
guibeleco craina ossoqui picatua, eta baldin inflamacioneric gerthatcen bada
dembora hartan, idiaren picha odolaren guissa dohaco, eta dena ere guti eta
penarequin eguiten du; eta hanitx irauten badio ez da harentçat erremedioric;
bainan ez bada picha hura aphur bat tindatua baicen, gorricara duella bere
colorea, esperantça da eritarçun hartaric sendaturen dela. Hartaracotx atheraco dioçue odola
almequetaric, eta maiz emanen idiari porruac ur clairian trempaturic eta hur
hartaric.
13.
Idiaren berce errainetaco mina nola sendatu behar den eta particularqui
erorcetic heldu çayonean. Noiz ere
sentitcen baituçue idia erori dela cenbait gauça gogorren gainera eçagutu
baduçue haren colpe handiac, ecen ez da behinere falta colpe borthitça dela
caussa imflamacionea, hargatic 1aborariac dembora hartan idiac metchatcen
dituenian ez ditu bere lecutic moviaracico, eta colpia duen lekhua maiz
frescatuco dio hur hotcez, eta guero gantçu edo perea unguy chucaturic urin
hurtuz; edo urdaiz; eritarçun horren seinaleac dire campoco aldetic gogor
içaitea era barrabillac laburturic barnerat erretiratcia, ecin bere isterra ez
alderdia aisiarat manaya deçaque, era pena handia du etçana denian bere lecutic
ecin altchatuz.
14. Idiaren
oinhace eta dolore suerte guehienentçat erremedioa, guciz nekhaduraz heldu
denian. Har eçaçu ahur
bat liho haci era berce ahur bar camamila, eta hec ungui iraquit panjeru batean
urian erabilcen duçuela maiz maquila batez ungui ahia eguin artean eta guero
heda çaçue cenbait traputan eta hartaz lot non ere sendi baituçue gogortasunic,
hanturaric, edo oinhace duen lecuan.
15.
Idiac biriquetaric errengura dienian cer eguin behar den. Biriquetaricaco errengura horiec gaitx dire
idier eta behier khentceco, heyen movimendu handia dela causa; bainan eguin
daquiocote erremedio hunbat ceina baita lehenbicicoric manyatera ur beros
garbitcia eta guero belhar ussain onnezcoez urrindatcia. Dembora hartan khendu behar tuçue buruquitic
çamari, behor, urde, eta berce acienda guciac beldurez haren haxaz communica
eztiotçaten gaitx bera; hargatic, orduyan utcico duçue astoa aldian, ecen haren
haxa probetchoz da biriquetaco errencurentçat,...
16.
Idiac edo behiac herciac galcen hassiac dituenean cer eguin behar den. Idiac herciac desseguinac dituenean,
harturen duçue hirur untça turmentina eta hura haur baten ezcuaz idiari
gibeleco aldetic sar dioçoçue ahalic eta barnena edo ezperen turmentinaren
lecuan balia çaitezque ganz guessaz edo urin hurtuz.
17.
Idia edo behia hestulaz attacatua denean cer eguin behar den. Idia marfondiz attacatua denean eta guciz
hestulla handia duella, hartuco duçue aphurbat hissopa eta hura hiraquit
pinterdibat huretan guero iraci duçuenian edanaraz hur hura idiari. Dembora hartan emoçue yaterat forru ostuac
chehaturic ogui nertroyarequin batean, berce batçuec emaiten diote idiari
umaiçaren hura amiron churiarequin batean hissopaz eguin den guissa...
18.
Idiac edo behiac noiz ere sendi baituçue hatxa labur diela, emoçue
beharrietan cilhaturic hellebore noir deitcen
den belharra, gargandila balu beçala, eta harc hun eguinen dio...
19.
Idia edo behiac almaquetan min duenian cer eguin behar den. Eçagutu duçuenian idiac almaquetan oinhace
duella, har eçaçue hirur ahur alcipre eta hec hiraquit minagrean eta guero
ungui chehatu tutçuenian lot çaçue dolorea duen lecuan eta laster sendatuco da;
berce batçuec atheratcen diote odola almequetaco çainetaric: guero, porruac
hurian iraquituric, hur hartaric edanarasten diote, edo ezperen idiaren guernu
bera.
20.
Idiari edo behiari lipia khentceco cer eguin behar den. Lipiaren erremedio segurrena eta lasterrena,
atheratcia da: eta guero burra frescoz çauri hura goiz arraxetan pherecatcia.
21.
Idiac edo behiac, golardoa duenean edo lephoa hantua duenean cer eguin behar
den. Idiac golardoa
duenian hanitx, da lepho gucia hantua; eta baldin senti badioçute abces bilduma
edo materiaric duela, dembora hartan apparanciaz aguerian den lekhuan
cillhatuco dioçue burdin gorribatez eta guero eman cilho hartan assunen erro
gutibat edo esperen erran den hellebororen errua har çaçue bethi; erro horien
sanyatceco, idiari edan aracico dioçue urribelharrarequin iraquituricaco
huretic, nahiz goicetan eta arraxetan; copetetaric eta beharri guibeletaric
odola atheratcias ere probetcbu handia eguinen du...
22.
Idia hantua denean nola sendatu behar den. Ordinariozqui idiac hantcen dire belhar
sendoeguiac yanez, eta guciz ihitçarequin direnean. Eritarçun horren sendatceco, asqui da choilqui adar bat alderen alde
cilhaturic eta hura olioz pherecaturic guibelleco aldetic ayuta beçala idiari
edo behiari emaitia; hirur edo laur erhi ondarcian barna guero passaya çaçue,
idia haice hanitx eguin deçaquen arteraino era adarra han dueno pherecatuco
diçue sabela haya sendo batez.
23.
Idiac edo behiac ceinbait animale chume irexi duenean cer eguin behar den. Sendi duçuenian idiac irexi ahal duquela
animale cenbait, emoçue lehen bait lehen esnia edatera edo ezperen eguiçue
decotionea picco melatuz arnoarequin batean, eta guero eman arno hartaric
idiari edo behiari edatera.
24.
Idiaren handitchuen sendatceco cer eguin behar den. Har çaçue andredena mariaren arrosaren
tipulla, eta berce ahur bat constantinopolitana, eta hec unguy egos minagrean,
guero lot çaçue erremedio hartaz hantura duen lekhuan; eta hala laster leher
aracico dio bere anditchia. Lehertu
denean, garbi çaçue çauri hura goicetan eta arraxaldetan guernu, eta pichaz...
25.
Idiac çangua hantua duenian nola sendatu behar den.
Hartaracotx har çaçue cenbait ahour osto sauca eta hec unguy iraquit gantx guti
batequin batean, eta guero egossi direnean lot çaçue unxa cathaplasma hortaz,
eta hala laster iccusico duçue hantura consimitua. Cataplasma hori eguin
daiteque hoxic eta frescoqui; hartaracotx har çaçue ceinbait ahur sauca osto
eta ungui hec cheatu dírenian emoçue urin hurtua, cataplasma eguiteco asqui den
beçala.
26.
Idiaren latoin eta aztaparretaco minen sendatceco erremedioa. Eritarçun suerte hori arribatcen çayo idiari
maicenic neguian era guciz horman trabaillatcen denian, non orduan baitiduri.
Idiari aztaparra lanceta çorrotx batez picca dioçoçue aphur bat barnazco eta
guero erre dioçoçue picco hetan, arinqui, gantçu urin hurtuz, senda
arteraino...
27. Idiaren berce façoinez aztaparra colpatua denean nola sendatu bebar den. Lehenbicicoric gauça eguin behar dena da aztapar hura fundameneraino unguy garbitcia, eta guero lot goicetan era arraxetan urin hurtuz ezcoarequin nahassiric bors edo sei egunez continatu duçuenean, guero, berce haren berce egunez, mainatuco duçue arnoz edo minagrez ezti guri batequin nahassiric.
28.
Idiac barrabillac hancuac dituenean cer eguin behar den. Har çaçue clera guti bat eta hartaz
vinagrearequin eguiçue liga edo ahia; eta guero gantçu edo phereca hantura duen lekhian. Idorcen
denian, lokharri hori lothuco dioçue gansguissaz, berce batçuec diote photço
baten minaz azqui dela perecatcia, berchala hantura gucien eramateco.
29.
Idiaren adarra arrailatua denean cer eguin behar den. Idiac adarra erdiratua duenean, frota dioçoçue
adarra minagrez gatx eta olio guti batequin, batean; eta guero phereca çoçue
urin hurtuz arrachina guti batequin, nahassiric, eta continua pherecatce hori
çazpi çorci egunez.
30. Idiac beguiac hantuac dituenean cer eguin behar
den. Beguiac hantuac
dituenean, eguiçue ahia ogui natrayaren irinez eta esti guti batequin eta guero
hartaz lot goicetan eta arraxetan; orduan nola estia dela causa uliec khecha
baileçaquete, debecatuco duçue acciden hortaric baldin alastrenaz, begui
inguruac pherecatcen baitiotçute.
31.
Idiac beguian churia duenean cer eguin behar den. Noiz eta ere eçagutcen baitoçue beguian
churia duella, hartaracotx lot eçaçue goiz arraxetan beguia; berce batçuec
baliatcen dire balea gaznaren erhautxaz...
32. Idi
begui nigartiac nola behar diren sendatu. Idiari nigarra darionian eguiçue ahia ogui natrayaren irinez eta
hartaz lot goicetan eta arraxetan, edo ezperen hiraquit çaçue mairi arrosen
erruac, hura eta estiarequin batian; guero hartaz maiz lot idiaren beguia. Berce batçuec baliatcen dire thutiaz,
vitriolaz, hur arrossatuarequin batean...
33. Idiari çaragarra khentceco, har eçaçu ahur bat khedarra, ahur erdi bat laffre
eta laur baratchuri buru; guero hec elgarrequin chehatu direnean, frota çaçue
idia bizpahirur aldiz edo ezperen har eçaçue idiaren behassunbat eta hartan
barna emoçue bi unxa sofre lore; guero ungui nahassi dituçuenean, gantçu eta
phereca çaçue idia hirur goicez eta arraxez, eta finean antçara edo ganz
greçaz.
34.
Idiaren ulcera edo lasduren sendatceco erremedioa. Hartaracotx har eçaçue kalitx ungui ontuac
eta idortuac eta hec passa sethabexi batian; guero erraux hortaz balia çaitezte
ulcera eta larrudura gucien sendatceco...
35.
Suguearen aussiquien eta photço errabiatuaren erremedioa. Senti duçuenian idiac poçoinstatuac direla,
asqui duçu pherecatcia aussiquia den lekhuan olio escorpionaz; edo esperen har
eçaçue lau untça salboin çahar, guero hurt laur den bat minagretan, hartaz maiz
garbi eçaçue aussiquiac diren lekhuan.
Façoin bera eguin deçaqueçue mirra arnoarequin hiraquituric, bai eta
halaber leiçarrarequin eta finean ceinarhurdon edo pateo arrosarequin, arnuan
edo minagrean hiraquituric...
36.
Idiari açazquala erorcen çayonean cer eguin behar den. Har eçaçue turmentina ezco horia eta estia,
bacoitchetic untça bana, eta hec elgarrequin hurtu direnian asqui duçue
pherecatcia idiaren hoina hamabors egunez eta guero arnoz eztiarequin
nahassiric edo ezperen lot eçaçue idia cataplasma hortas, façoin huntan,
hartaracotx har eçaçue aloez matic eta alun, untça bana, eta ungui cheatu
direnian, eguiçue cataplasma arrolce churingoarequin batean...
37.
Idia leiçorren eta mandulien aussiquien contra cer eguin behar den. Leiçorrec manduli edo cenbait berce uliec
aussiquitcen tustenian asqui duçue claira edo cerussa guti bat hurian
trempatcia eta laga hartaz eguinican bietan guero idia hartaz goicetan eta
arraxetan lotcia...
38.
Idia leiçorrec manduliec ez ulitchec ez aussiquitceco erremedioa. Hartaracotx azqui duçue malba osto pusca bat
ungui chehatcia eta olio guti batequin liga beçala eguitea; eta guero idia hartaz
goicetan eta arraxetan pherecatcia...
39.
Leihotaric eta athetaric leiçorren cassatceco erremedioa. Har çaçue ahur bar erramu osto edo bihi eta hiraquit
hurian; guero hur hartaz phereca çaçue idia, guero berce alimale guciac
ceinaren bidez casatuco baitire heyetaric leiçor manduli eta berce ulli suerte
guciac...
40.
Ardien çaragarraren khentceco erremedioa. Ardien çaragarra içan arren apparantciaz eritarçun chumea yaquin
çaçue hura dela caussa, ethorcen çayotela asco berce eritarçun gaisto, nola
baidire piccotac, içurriac, eta berce accident handiac eta hala bat bederac
behar lituque artha handirequin hastetic eritarçun horri erremedioac eman. Hartaracotx erranen daroçuet auctor handi
batequin: asqui duçue ardiac mosten tuçuenian erremedio huntaz gançutcia edo
pherecatcia: har eçaçue beraz olio liga, arno churiaren liga, eta cenbait lipin
chehaturic, guero hirurac ongui trempatu direnian elkharrequin batian, phereca
çatçue çuen ardiac immincione hortas ephelduric. Ordean hori eguin eta hantic bi egunen buruan garbitu beharco
tutçue hur gaciz edo itxasoco hurez eta hala iccussico duçue nola debecatuco
tutçuen eritarçunetaric, ez solamente çarragarraric içaitetic bainan oraino
eritarçun borthitcetaric: bide hortaz illea legunago, eta dulciago, eta emiago,
ethorcen baiçayote...
Heyetan
fumingacionea edo urrindatcia eguiteco promes emaiten derauçuet liburu hunen
hastian eracuxico nauzquitçuela cer façoinez eguin behar ciren fumengacioneac eta hala norc ere sendi
baituçue heya aire gaiztoz corrompituac dela: lehenbicicoric garbituco duçue
hango hasquerietaric eta guero hartuco duçue unza bat issensu, unza bat soffre,
eta bi untza arrachina; guero hec elcarrequin nahassiric emanen ditucie
choffeta bat brassarequin eta khe hartaz ingura çaçue barruquia gucia eta
continua, guero erran den urrindatce hori droga finitu arteraino. Fumingacione hori eguinen duçuen beçain
sarri hartuco duçue erramunia, erramiac, mayoranac, camamilla, eta pulegium,
eta guero hec su emanic, barruquiaren erdian iduc arazten duçuella khe hura,
dela cenbait dembora; eta guero emaçue aire gutti bat norte phartetic edo
ezperen levantetic eta bide hortaz içanen tutçue çuen establiac hanitx
precocionatuac eta haciendac conserbatuac dela eritarçunetaric orduan. Halere orhoit çaireste fumengacione hori
orduyan on citaquela cenbait berdura emaitia barruquietan barna sugueric
edo berce alimale liçunic han egon ez dadin; hartaracotx asqui içanen da
cucusso belharrez bradura hura eguitea edo esperen leçar hostoz ihaurquitcen
baituçue ere ez derautçue probetchuric baicen eguinen eta guciz cenbait
baratchuri buru alsan dutenian.
Liburu
huntan diren droga eta belharren ezplicationea erran derautçuet ezplicatuco
narozquitçula hemen diren icen barboro iduriac eta hala banohaçue chehequiago
bat bederari erraitera clarqui cer diren misterio suerte horiec; hartaracotx
yaquin eçaçue: 1. lupin deitcen den droga hura dela
ilhar çabal bat franciaco phartetic probeditcen garena; 2. neprun duçu berriz oihan belcetan causitcen den elhorri belçaren
frutua beçala, bacha arana iduri duena; 3. uesse
da ilhar chume çabala franciatic ekharcen dena; 4. fabiena da belhar bat ossoqui alciprea iduri duena baratce curiosetan
causitcen dena; 5. lotteron da belhar
bat fresco baratcetaco murrailetan caussitcen dena, ceina piccatu eta esnia
baitario; 6. issopa da halaber belhar
bar beberina iduri duena eta ordinariozqui baratcetan aurquitcen dena eta
ussain handi batequin bide eta larrain gucietan frangoqui causitcen dena; 7. marrubiom duçu ossoqui erremenda iduri
duena eta ordinariozqui murrailla çaharren contra causitcen dena; 8. hellebore noir duçu belhar bat mendietan causitcen dena; 9. çamari bustana deitcen den belharra causitcen
dena erriperetan; 10. mirra da droga
bat droguistec saltcen dutena; 11. sel
harmonia duçu gatx bat droguistec saltcen dutena; 12. allòez halaber duçu droga bat droguistec saltcen dutena; 13. vitriola façoin berean droguistec
saltcen dutena; 14. litarqui orobat,
gurussa guissa bera, eta nihorc baldin penetan baçarete ecin içanez erran
ditugun belhar eta droga horiec, guidatuco çarete gure etchera behar duçuenaren
içaiteco eta hala promez emaiten derautçuet probeditua içanen naicela çuen
cerbitçatceco erran tudan gauça guciez, hala nola azco aldiz erran dudan
constantinopolitana miragarriaz.
Unhaduric primaderetan 1
Idiaren sabelminen khenteco 2
Idia charmadurez 3
Idiaren uchada edo sabeltassuna 4
Idiaren erorteco mina 5
Idiaren gattarra 6
Idiac odolez picha 7
Idiac picharic ecin eguinez 8
Idiac harria duenian 9
Idiac bere natura gogortua 10
Idiac mihi azpia hantua 11
Idiac errainetaco mina 11
Idiac berce errainetaco mina erorcetic 12
Idiaren oinhacen eta doloren 13
Idiac biriquetaco arrangurac 14
Idiac herciac galtcen hassiac 15
Idia estulaz atacatua 16
Idiac haxa labur diela 17
Idiac almequetan min duenian 18
Idiari lipia khentceco 19
Idiac golardoa duenian 20
Idia hantua denean 21
Idiac cenbait animale chume irexi
duenian 22
Idiac handitchuac 23
Idiac çangoac hantuac 24
Idiaren aztaparren 25
Idiac berce façoinez aztaparra colpatua
duenean 26
Idiac barrabillac hantuac 27
Idiac adarra arraillatua 28
Idiac beguiac hantuac dituenian 29
Idiac beguian churia duella 30
Idi begui nigartiac 31
Idiari çaragarra khentceco 32
Idiaren ulcera edo lazduren 33
Suguearen aussiquien 34
Idiari azaxcalla erorcen 35
Idia leiçorren eta mandullien aussiquien
contra 36
Idia leiçorrec, manduliec ez ulitchec ez
aussiquitceco 37
Leiotaric eta athetaric leiçorren
cassatceco 38
Ardien çaragarra khentceco erremedioa 39
Bertsio honen iturria: J.-B. Daranatz, Un vétérinaire
basque du XVII siècle, RIEV II, 585-600
Chabalgoity,
J. P.: Laborarien abissua (XVIII)
Goyenetche,
B.: Marechalen liburia eskuaraz (1831)