Jean
Pierre CHABALGOITY
(LABORARIEN
ABISUA: Eskuizkribua)
Barkoxe,
XVIII.m.
[1-10 or. Falta dira]
[11]
hori eguin beçain sarry har eçaçu laur ontça neprun bihy era beste laur ontça
constantinopolitana eta ontça bat neffar gaitz larritic eta hourac algarreky onxa
cheheka eta pintoubat houretan onxa herakituric doy hoztu denian emoqu idiary
hartaric edatera eta ezpada lehen aldian idia sendotcen continia eçaçu çombait
egunez suitan.
[12]
6
Idiac
sabeltarçuna dianian cer eguin behar den sendotceko
Eçaguturen
noiz dian eritarçun houra imoretan ordenariozky eta ordian eztiçoçula eman
jatera ez eta edatera, vigue edo hirour egunez çombait mahartce osto baicic eta
hourac ere ardouan trempaturic eta mirra gutibat ardouan trempaturic emoçu
idiary edatera.
Eta
guero hirour egunen [13] burian presenta içoçu plan-plaigtaigna edo camamila
edo çamari buztan deitcen den belharra.
Eta
ondoko egunetan gogoua eman içoçu edatera emaitian emoçu erramu ostouareky
trempaturic hoguey eta laur orenez edo bestela heraky eraciric erramu ostoueky
doy hoztu denian çombait egunez idiary edatera goizean barourric.
[14]
7
Idia
eçaguturen duçu bere maneria partikularretatic jesto eguinen du, ahoua okherturic,
çankhoac ere ahotic barouxa doukola, eta bigua edo hirour orenen burian, deus
ezpeilu beçala jaikiren da, eta ordenarizky eritarçuna ukheiten dicie by
hilabetetaric by [15] hilabetetara eritarçun haren sendotceko.
Har
eçaçu pintoubat ardou hobenetic eta astoaren çankoco azazkulutic eta idiaren
belarreko eçurretic limaturic ontça bat eta onxa chehekaturic trempakhin
hartaric idiary edatera hoguey egunez goiz oroz emaiten derioçularic barouric
ahotic behera idiary.
[16]
8
Noiz
ere sendy beituçu idia erory dela eta badiala inflamatione eta colpia den
lekhia, hour hotcez onxa frescatuko deroçu eta guero ourin hotcez bereka içoçu
edo ourdakhiz, eta gogortia bada ecin haboro houn dikeçu seignatcia bertan
sendotceko.
[17]
9
Har
eçaçu ahurbat ly-acy eta beste ahurbat camamilla eta hourac onxa heraky eracy
pincoubat houretan eta makhila batez lahas boulia beçala, eta guero oyhal
batetan eçar emplastu houra non ere baitu leherkura edo hankura edo orano
gogortarçuna sendy beitukeçu idiary.
[18]
10
Dirisketako
errankura hory gaitz da idiary eguiteko mobimentu handian kontuan heguiteko.
Bena
halere eguioçu lehenic hour beroz mangeteraren ukhuçtia eta guero belhar urin
hounez fretatcia eta ordian idoky itçaçu theguy hartaric: ourdiac, behor eta
beste cabale suertiac salbu asto çombat amorekatic eta harçara eman ezticen
eritarçun.
[19]
11
Har
eçaçu hirour ontça thurmentina eta eremedi houra: haur baten eskiaz idiary
guibeleko aldetic sar eracy içoçu ahalic barnena thurmentina houra.
Edo ezpaduçu thurmentinaric eguioçu gantz gueçaz edo ezpere ourin hourez houstu gabe hirour goitcez.
12
Har eçaçu ahurbat hisopa eta houra heraky eracy pinta [20] erdibat houretan eta guero iraz eta eman edatera eta ordian emoçu phorru osto ahurbat chehekaturic onxa eta garagar irinareky batian hourian trempaturic.
13
Idiac baxa labur denian cer eguin behar den
Eguioçu
beharrietan chilo eta guero helebore deitcen den belharra cherka eçaçu
gargandilla beilu beçala eta harec sendo eraciren du labursky.
[21]
14
Idiac alamaketan min dianian cer eguin behar den
Eçagutu
duçunian idiac alamaketan ornaua doloriac dutiala, har eçaçu hirour ontça alcipre
eta houra eraki eçaçu vignagrian eta guero onxa chehekaturic idiary eçar içoçu
doloria dian lekian.
Bestela
aldiz seigna eçaçu almaketako çaignetic eta guero phrorru ahurbat hourian onxa
herakituric hartaric emoçu pintou bat aldian idatera sendo arthio.
[22]
15
Idiac luppiaren contreko erremedioa nola sendotcen den idia eta cer eguin behar den
Lupiaren
erremediric hobena duçu phicatcia eta guero bourra freskez çaury haren
fretatcia eta goiz arrax oroz cambiatcia eta freskatcia.
16
Idiac golardoua edo lepphoua hanturic dianian cer
eguin behar den.
Idiac
golardoua dianian lepphoan dikeçu eta ouste baduçu badila matheriaric
chilaturen duçu bourdouigna gorri batez eta guero emoçu [23] chilo hartara
assun çain gutibat eta guero seignaturen duçu behari guibeletic edo bellarretic
eta içanen da sendoric.
17
Idiac
hanturic denian cer eguin behar den
Behar
duçu ukhen urruts tartabat besso baten ungurunia luce eta haren buria ly apur batez
unguratu eta plegatu eta onxa ollioz edo bestela ourin hotcez berekatu eta idiary guibeletu sar içoçu errain kurutchiala drano.
[24] Eta ez haboro eta guero passeya eracy eçaçu idia eta orano dembora berian barra batez bidec barraren by burietaric lothuric onxa sabella bereka içoçu.
18
Idiac çombait ainharba edo animal gaizto jaten
dianian cer eguin behar den
Idiari
emoçu lehen beno lehen behy ezne edatera edo ezpere eguiçu phiko malatuz ardouareky
egos eraciric, emoçu pintoubat aldian edatera sendo artio idia continia.
[25]
19
Idiaren hankuren sendotceko cer eguin behar den
Har
eçaçau ahurbat andere dana maria arrosaren thipoula edo lilia eta beste ahurbat
constantinopolitana eta hourac onxa egos eracy vignagrian eta guero eçar
emplastru houra oyhal edo larru batetan hankura dian lekhian eta laster
chilaturen cioçu eta leherturen çayonian chahat içoçu çaury houra ourinez edo
phichaz goiz eta arrax oroz sendo arthio.
[26]
20
Idiaren çankhoac hanturic dutienian cer eguin
behar den
Har
eçaçu çombait ahur sabiko osto eta hourac onxa heraky eracy ourinin, eta guero
eçar eçaçu oyhal edo larru batetan emplastu hory, era eçar içoçu idiary hankura
dian lekhian eta suitan houn dukeçu hotzcic ere emplastu houra.
21
Idiac aztapar edo achur hoingnin min dianian cer
eguin behar den.
[27]
Ordian idiaren aztaparra lantceta batez chehekatu behar cioçu aphur bat barna eta
guero erra içoçu phiko houra, ahal beçain arhizky eta guero ourinez onxa freta
sendo arthio çoimbait egunez.
22
Idiac achur hoigna colpa-colphaturic edo
amurraturic dianian cer eguin behar den.
Lehenic
behar diçu hoing harc onxa çhahatu fondamenila drano eta guero ourina
cyhouareky lahastekaruric [28] goiz arraxetan onxa fretatu bost edo sey egunez
eta orano continia içoçu ardouz edo vignagrez ezty gutibareky lahastekaturic
sendo arthio.
23
Idiac barrabillac hanturic dutinian cer eguin
behar den
Har
eçaçu clera gutibat eta houra vignagriareky nahas eta eguin emplastu edo
drogabat eta guero harez bereka içoçu hankura eta idortu denian bereka içoçu
berriz gantz gueçaz goiz [29] eta arraxetan edo orobat pp(o)txo baten
behassunaz edo ourde minez bereka içoçu laster sendoren cioçu.
24
Idiac adarra hausten dianian cer eguin behar den
Ordian
behar du vignagrez gatcez eta ollioz onxa freta içoçu adar lekhia eta guero
gantz ourinez eta errecignaz algarreky lahastekaturic, harez onxa freta içoçu sazpy
egunez goiz arrax oroz.
[30]
25
Idiec beguiac hanturic dutienian cer eguin behar
den
Eguiçu
emplastia garagar irinez eta ezty gutibateky era guero harez onxa bereka goiz
arraxetan.
Bena
noula eztia dela causa ulliec fatigua beliroye bereka içoçu beguy inguruniac
alcatrenaz edo ourinez ... goiz oroz.
26
Idiac beguietan chouria dienian cer eguin behar
den
[31]Har eçaçu sei armouniac gutibat eta ezty gutibat eta
guero lahas algarreky eta hartçaz onxa bereka edo bestela orobat gazna çaharraren
cizkaz edo herhauxaz acha lekotic.
27
Idiec beguietan nigar dienian cer eguin behar den
Eguiçu
emplastia garagararen irinaz eta harez bereka içoçu onxa goiz arraxetan, eta
bestela bassa arrosaren çaingua ardou chourian herakituric eta ezty eçariric
bereka içoçu.
[32]
28
Idiac thigna dianian cer eguin behar den
Har
eçaçu ahurbat khedarre eta ahur erdibat soffre lily eta laur baratchoury buru
eta hourac algarreky onxa chehekaturic freta içoçu idiary thigna dian lekhia hirour
goitzcez era egun hetan boustatcetic beguira.
29
Idiac aldura edo larrudura dianian cer eguin behar den
haren sendo erazteko
[33]Har
eçaçu calitz onxa hountietaric eta jorrietaric eta hourac cetabian onxa igaren
ondouan haren erhauxaz onxa fretatcia.
30
Idiac sugue oussoukien edo phoçou erabiatiaren
contra cer eguin behar den.
Bereka
içoçu oussouky houra ollio genebrez edo bestela har eçaçu laur ontça sablou
çaharretic [34] eta guero pintoubat vignagretan houra onxa hourt eracy eta
harez onxa chahat içoçu onxa oussoukia hirourretan.
31
Idiari golardoa dianian cer eguin behar den sendo
erazteko
Eritarçun
haren erremedioric lasterrena mihy petic seignatcia eta guero phorru ahurbat capis,
sabina, morsceaus, diabolios, algarreky herakituric eta guero iraciric [35]
edatera emoçu idiary hour hartaric.
Eta
guero ontcy batetan ardou hobenetic ly-acy maris, hauxareky nahassiric, eguiçu
emplastia eta guero harez onxa bereka lephoua.
32
Idiari azazkuliac erorten çaitçonian cer eguin
behar den sendotceko
Har eçaçu thurmentina ezko hollity eta ezty ontça bedera eta hourac algarreky [36] hour eracy dutuçunean fitez eçar içoçu idiary aztaparrian.
33
Idiac odolez phicha eguiten dianian cer eguin
behar den sendo erazteko
Ordian
idiac eztiçu deusere edan behar, bena har eçaçu hirour ontça artho irin, eta
triagua eta pintou erdibat ardoutan heraky eracy eta hartara emoçu soffre
bilhobat eta edary hartaric emoçu idiary [37] edatera hirour egunez goiz
araxetan eta sendo arthio continia içoçu.
34
Idiac ecin phicha eguiten dienian cer eguin behar
den
Idiac
phenatcen dira ebiltian ecin phicha eguiten dienian, seignaturen duçu mihiko çaignetic
eta guero hirour goizcez edan eraz içoçu ardou chourian lahastecaturic ollio
hounetic eta ezty gutibat suyan ephelturic amoderatuky.
[38]
35
Idiac harria dianian cer eguin behar den
Noiz
eta ere eçagutu beituçu idiac harria diala phicatcia da eta idokitia hobena eta
segurena, bena ezpada posible amenx emoçu erremedio haur, har eçaçu by ontça
millu marin eta erro ontça laur dinbat especia itce eta haren erdia piper eta
guero hourac onxa chehekaturic [39] emoçu idiari edatera ardou ephelian eta
continia çombait egunez aitcinna.
36
Idiac bereitidura dianian eta gogorturic denian
cer eguin behar den
Asky
duçu malbaren egostia burriareky lahasiric eta hartaric edatera emoçu çortcy egunez
eta natura ere bereka içoçu hour hartaric çombait goitcez.
[40]
37
Eçagutu
duçunian idiac mihy ondoua hanturic diala, demboraric galdu gabe chila içoçu
mihy peko çainnegty, burduigna gorry batez edo bestela lancetta çorrotz batez
eta idokoçu odol aphurbat eta guero çaury houra freta içoçu [41] ollio hounez
eta gatcez algarreky lahastekaturic eta continia içoçu.
Amorekatic
camporat jouan dakhion hour houra eta thempora hartan jatera emoçu idiary
belhar fresk, eta ezpadu apetituric emoçu arrautcebat, ezty guty bateky hour
epphelin edatera eta hantic aitcina emoçu çombait gayez byhy jatera edo ascary
mestura prestetic alchatutic.
[42]
38
Eçaguturen
duçu plaignu eguitetic eta partikulazky traigna eratciren deriço çankhoac
çointan ecin heda beitiçatke edo hedaturic badutu ecin bil beitiçatke
alphée-etaric ere ecin balia daite eta buztana ere ecin çotula ez eta byribilka
eta haren guerrentcia ere jossia date eta guibeleko traina ere [43] ossoky
desguissatia e... enkas eta inflamationeric badu phuntu eta casu hartan eta
orano picha odolla udury eta dena ere guty eta grado hartan hanitz iraiten badu
eztate harez hounic.
Besta ezpadu garridura baici idoki içoçu odol gutibat seignatcen duçularic almaketaric eta phorru ahuruta bat hour chahu batetan tremparuric eta hour hartaric, çortcy egunez emoçu idiary edatera barouric.
[44]
Lehenic
cinex seigna odola aphur boutilabat ardou beltç godeletbat binagre ascoz
ahurtabat nefar gan ahurbat baratchouri chehekaturic ahurbat cherment haux eta ahurbat
kherra de egossiric iraskina ahotibehera eman.
Lihachi
chachuta bat egosiric minen gagnen hezi hancura agery bada.
[45]
39
Borda edo theguy eta cabalen egon lekhien parfumatcia ayre edo khoçu gaiztouen contre.
Noiz
ere sendy beituçu cabaletan ayre gaizto edo theyutarçun hetaric hartuko duçu
gaitz haren contre houn diren eremedioac çoin beitirade ontçabat intxentçu eta
beste ontçabat soffre eta by ontça errecigna [46] eta hourac algarreky lahassy
dutuçunian eçar içeçu chofeta batetan inkhaz aphurbat suyareky eta khe hartçaz
verritan borda edo theguia ungura eta continia drogac akaba hartio parfumatcia,
Eta
houra eguin beçain sarry har eçagu ahurbat eramolia eta erramu mayorana eta
camamila.
Betsio honen iturria:
Monjongo Dassançaren Laborarien abissua (1692) eta honen bi aldaera
ezezagun: Jean pierre Chabalgoityk idatzia (XVIII.m.) eta Bertrand
Goyenetcheren Marechalaren liburia (1831). Aurkezpena, edizioa, oharrak
eta hiztegia, ASJU XXXIII-1, 1999, 239-304.
Dassança,
M.: Laborarien abissua (1692)
Goyenetche,
B.: Marechalen liburia eskuaraz (1831)