LAINO
ETA IZAR

LEHENENGO
IKUSGAIA
(linterna-plaka): ortzian izar eder bat, azpian hodei gorrizta duela.
IPURTARGIAK:
Hor-hemenka, inguruko sasi-larretan.
NEXKA-MUTIKO
TALDEA: zapia jasotzerakoan, margo-izpi ahulez erdi argitu eta nabarmenduak,
zortzi bat nexka eta beste hainbeste mutiko, artzain eta artzain-andre
jantzian.
ORKESTAZ ETA
ABESTIZ: zapia jasotzeaz bat orkestak laguntzen diela ekin bekiote
neska-mutikoek "Artizarra zeruan" abesteari:
Neska-mutiko
taldeak.- Artizarra zeruan
agertzen
denean,
ipurtargia
ere,
izar da
lurrean.
0, zein
eder, goikoa
bagenu
mendean:
hodei
gorrizta horretan
bilgenezakean!..!
Ipurtargia
har dezagun, (Bi aldiz.)
besterik ezean.
ORKESTA HUTSAK jarrai bekio.
DANTZA-ANTXEAN
hurbil bitez nexka-mutikoak inguru sasietara.
IPURTARGIAK
ATZITUZ betoz berriro erdira, eresiaren ariora argiok darabilzkitelarik.
II
ORTOTS
LARRIA (acordes-trueno), orkestak.
ARGITU BEDI
ANTZEZTOKIA, tximistaz bezala, bat batean.
MAITAGARRI
BAT ager bedi, atzetik, bekokian izar urdina duela. Betor aurrera, txikiek,
agurka, bide-eginez, eskuargiak luzatzen dizkiotela.
Maitagarriak- . Gabon, maiteok. Zuen hots gozo horrek erakarri nau
basotik. Harrigarria! Gaur den egunean, euskal-kanta zaharrik dakiten umeak!...
Nortzuk zaituztet, ba, aingeru eder horiek?
Mutiko batek
.- (Aldamenekoa ukalondoaz jotzen duela.)-Esaiok hik.
Beste mutiko batek.- (Lehengoari.)- Hi ni baino haundiagoa haiz!
Nexka
batek.- (Aldamenekoari.)- Hau ez dun herrikoa...
Beste nexka
batek.- Enee, ez! Horrelako andre apainik!...
Maitagarriak.-
Ez zarete ausartzen? Ez beldur izan. Maitagarri bat nauzue: ez dizuet ezer
txarrik egingo... Ea! Hik, txikien horrek, esango didak: nortzuk zarete?
Guziek.-
(Barre-purrustaka.)- Eneee! Pottolooo!!
Pottolok.- (Urrats bat aurrera.)- Andrea: euskaldun
jatorren haurrak gaituzu. Hargatik dakigu euskaraz; hargatik ere, euskal kanta
eder askoak...
Maitagarriak.-
Ederki, Pottolo maxail-gorri! Txolo Pottolori, eta txalo bere lagunei!... Baina
orain, esaidazue: abesti zahar gozo horiek nork asmatuak diren ba al dakizue?
Nexka batek.- Gure herriko Manttoni zaharrak, andrea!
(Mutilek,
barre-algara haundia)
Mutiko
batek.- Tuntun alaena!... Ez, andrea, ez: Elizako organista jaunak!
(Nexken
barre-algara haundiagoa)
Maitagarriak.-
Ez duzue asmatu; ez nexkek eta ez mutilok. Hik bai ote dakik,
Pottolo, hain jakintsu haizen horrek?
Pottolok.- (Buruari hazka, lotsatu askirik).- Nik, ...egia esan,... horrenbeste ez
dakit, andrea...
Maitagarriak.-
Ez? Eseri, ba, guziok, eta nik esango dizuet ipuin bat..., ederragoa!
(Txiki
guziak eser bitez lurrean.)
lkusten al
dituzue zeruan izar eder hura, eta, behean, laino gorrixta bat?... Horiexen
ipuina esan nahi dizuet, ba: "Laino" eta "Izar"en ipuina,
alegia.
Behin bai omen ziren, orain milaka urte, zuek
bezelakoxe anai-arrebatxo bi... Gau eta egun mendirik-mendi zebiltzan. Hara! Bertan agertu...
BIGARREN
ARGI-IRUDIA
(Linterna):“Laino" eta "Izar”mendiz medi.
Nexka-mutikoek.-
Ooooiii!!(Esku-argiak ikusgaiari zuzenduz)
Maitagarriak.-
Mutikoak “Laino" zuen izena: nexkak, "Izar".Atariz-atari naiz
baserri, naiz torre-etxe elkarrekin kantatzea zuten bizimodua. Hamaika sagar
eder, hamaika lukainka gorri, eta txerriki gozo, eta oilanda zuri, eta gazta
guri... sartzen zituzten haiek zorro haundi batean!
(Nexka-mutikoei
begiak biribiltzen zaizkie.)
Bainan...
ORKESTAK,
ukaldi labur bat (acorde preliminar.)
entzun,
entzun, "Laino" eta "Izar" kantari.
"NIK BADUT MAITEÑO BAT”urrutian, bik abestua,
behetik ORKESTAK laguntzen diela.
BIGARRENEAN,
NEXKA-MUTIKO GUZlEK abes bezate, abestiaren ariora esku-argiak
darabiltzatelarik.
ISILUNEA.
Berriro guziak maitagarriarengana adi.
Behinola...
jauregi eder baten ateetan zirelarik
HIRUGARREN
ARGI-IRUDIA
(Linterna):Jauregi-aurrean
Nexka-mutikoek.- Oooiii!! (Lehen bezala).
Maitagarriak.-
Bertan erregina gazte eder bat gaixorik zegoela jakin zuten... Oso gaixorik
ezen, etsai zital batek begizkoa eginik baitzegoen.Orduan -adiskide
baininduten- badatozkit basora galdezka, ea erregina inola senda al zitekeen...
Nik, baietz: baina, hartarako, "Lezebeltz"eko dragoi izugarria...
Pottolok.-
(Lurretik jaikiz) - Andrea: Gure aitak "herensugea" esaten du, eta ez
"dragoia"...
Nexka-mutikoek.- Txissst!!!...
Maitagarriak.-
(Barre algaraz)- Bai? Ondo zegok, Pottolo "Herensuge" esan dezagun ba...
Izan ere, oraingo umeok badakizue gauzez!
Lezebeltzeko
herensugea, ba, hil behar zutela esan nien: eta haren behazuna erreginari
janarazi.
"Laino"k
berehala, baietz: berak hilko zuela!
LAUGARREN
ARGI-IRUDIA
(Linterna):
Zilarrezko
aizkorez
Eman diot,
bada, zilarrezko aizkora zorrotz bat, eta han abiatu da beldur haundirik gabe,
Lezebeltzerako bidean barrena, "Izar" lagun zuela.
Ni eta beste
maitagarri asko, haiek ohartu gabe, atzetik jarraika gindoazkien.
Honetan,
heldu gara Lezebeltzera.
BOSGARREN
ARGI-IRUDIA:
Lezebeltz.
Nexka-mutikoek.- Ooooiiii!!... (Lehenetan bezala)
Maitagarriak.
- Dragoia.. (ai! "herensugea"... Barkatu, Pottolo) esnatu-berria zen.
Irten zaigu bidera... Ai, ai, ene! Hango iskanbila larria, hango borroka
gaitza!!! Gogoratu hutsak zorarazi behar nauela uste ... !
ERESI NAHASI
ANTZEKORA jo lezake orkestak, azpitik maitagarriak liskarra edestu-bitartean.
TXIKIAK
URDURI eta gero eta adiago.
Sartu zaio
arin "Laino"... Jo herensugea aizkoraz, eta jas! Larru lakarrean irrista...
Altxa da erdika pizti zital ura, sabel nardagarri gainean, ta...-Jainkoa bezak
lagun, maite!- erpe zorrotzaz atzitu dio iztarra, eta goitik behera urratu...
Baina, mutilari... bost axola!... Amorru haundiagoz han doakio
berriro...
Zango giharren gainean luzatu du gorpuztxoa, luzatu, luzaatu... ! Gorputz
gainetik, besoak goitu ditu, aizkorari itsatsita... Eta, halako batean....
dzast! Haizeari txistu eragiten ziola, horra amildu bat-batean aizkora,
herensugeari kaskezurra hautsi, eta zilarra lurpean ezkutatu arteraino!
SEIGARREN
ARGI-IRUDIA:
“Laino”garaile.
Eta, horra
non duzuen herensugea burutik lurrari josita, isats kozkorduna azken larriez
astintzen!
Nexka-mutikoek.-
(Poz haundiz lurretik jaikiz) - Gora "Laino"! Gora, gora, goraaa!!...
EZPATA-DANTZA
mutilek, erdian, nexkak inguruan, esku-argiak gorantz, dituztela.
INGURUTXOA,
herehala, guziek elkarrekin.
ORKESTAK lagunduta.
BAT-BATEAN, ORKESTAK ostots bat.
ZAZPIGARREN
ARGI-IRUDIA:
"Laino" hilda, "Izar" negarrez.
TXIKIAK
GELDI.
HIL-ERESI
LABURRA. (hil-eresi hori egin daiteke, "Nik badut maiteño bat”en bigarren
zatia zerbait ukitu eta "tono menor" delakora bihurtuz.)
Maitagarriak.-
Negar..., negar...; negar!!!... Negar egizue, nire txikiok! Hil baita
"Laino..., hil baita!!..., hil!!! Zauri izugarri hartatik odolez hustuta!
...
TXIKIEN
ITUNA eta negarra
Maitagarriak.
Zatozte, maitagarri adiskideak: zatozte, "Laino" ederraren gorputza
zuekin dakartzutela...
ARGITASUN
BIZI bat-batekoa.
LAU MAITAGARRI
sar atzetik, bekokian izar urdin bana, "Laino" hilda, dakartela.
IZAR betor
gorputzaren atzetik, atsekabez,
BESTE LAU
MAITAGARRI, guzien atzetik, eskuan lore eder batzuk dituztela.
Zatozkit zu
ere, Izar gaixo bihotz-erdibitua!...
Eta zuek, nire
lagunak, gorputza estal ezazue lorez.
GUZlEK1KO
TALDEA: etzanik "Laino", "Izar" aldamenean belauniko,
inguruan nexkamutikoak.
SAGAR-DANTZA
dantzatuz, maitagarriak - esalea ez besteak -iraul bitzate loreak gorputzaren
gainean.
GUZlEK
GELDIRIK osatu bezate talde ikusgarria.
Laguntxoak:
gure ipuina amai dezagun...
Erregina
sendatu zen, guk herensugearen behazuna emanda. Baina "Laino" eta
"Izar" eder haietaz ez dakizue zer gertatu zen. 'lzar"ek ez
zituen besoak "Laino"ren lepotik askatu nahi... Orduan, betiko
elkarrekin egon ahal zitezen, zerura jaso genituen, bata laino gorrizta
bihurtuz, eta bestea artizar eder.. Hortxe daude harrezkero, euskal-ilunabar
ederrenak apaintzen.
Orain ikusi, nire maite txikiok... Lainoa eta artizarra itzaltzen ari dira...
Gaua badator... Gure mendietan "Laino" eta lzar"en hots zahar
ezti haiek ahuldu egin dira, eta ia ahaztu... Sasian bildu dituzuen ipurtargiok
bihur bitez izartxo zuen eskuetan, eta gure gaua ez da izango beltz: gau
oskarbi, gau izartsu, goiz eder baten aurrelari, bai, izango da.
(Entzuleari
zuzendu biezazkio hurrengo hitzok).
Euskaldunok
euskaldunagotu zaitezte, eta zuen kanta zaharrekin batera iraun beza euskara
zaharragoak egunen azkeneraino!...
ORKESTAK: Lehenbizi "Nik badut maiteño
bat”oroitaraziz. Gero
"Artizarra zeruan"
ABESTU
nexka-mutikoek hurrengo neurtitzok, maitagarriek, ahopeka, lagun dituztela.
Artizarra
zeruan
aurki da
ezkutatu.
Etxera sar
gaitean:
denak zain
ditugu.
Nondik
zatoz, enetxo,
amak esan
digu:
ipurtargiak
jaso
eta izartxo
biurtu!
Ipuin bat, zein polita!
amatxo dakigu...
ORKESTAK jarrai bekio, bakarrik.
Agur, euskotar onok:
Euskadi maitatu!
ORKESTAK jarrai beza, oihala, geldi-geldi eraitsi
bitartean.
![]()
Bertsio
elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/