AITA MANUEL DE

LARRAMENDIREN CARTA, LIBRU

ONÈN EGUILLEARI BIDALDUA.

Aita nerea, badaquit, eta hori aspaldicho da, arazo andietan zabiltzalá, arguitarátzeco libru bat, Jesúsen biotzaréquico devocioari dagocaná. Jaquiñ ez ecen, iracurri ere badet òarrez, ta árretaz zure escuscribatua: eta icusiaz, ta erabilliaz, are gueiago ezagutu det lan onén anditasuna. Gáyari banagóca bátetic, eta béstetic hizcúntzari, baderitzat, guezurtátzen dituzulá Erdáldunen, ta Euscáldunen ustéqueta charrac, ta deseguiten, ta ay-enátzen gucien lausóac, ta llilluraménduac.

Oná non dezún gáya, munduan dan contúzena izátez, ta egóquiz erabilli bear dána: baña ceiñ ere dan goi, mee, ondatsú, alá oi dárabilzu, aiñ aisa, ta itobaguéz, beste escu-árteco beargai errázen bat baliz bézala. Ez alzaitú antústeac amildúco. Eztezú hau ceréz; Jaincóaren doayá dezu, noiz, ta nori nai duen emáten dioná. Etzinioque aiñ argui, ta garbi saill oni equingó, Jaincoac emán ezpacizún Jesúsen biotzaréquico dezún jayerá hori, ain viciá, ta sutua. Arc eracústen dizquitzu gay aundi onén sayéts guztiac, arc egóqui santuac, arc ecarrai ezti ezti, gozó gozóac, arc guizónentzat devocio oni dariozcan Cerucó ondasúnen iturburuac. Hitzetatic aguiri dezu, nola dicecán zure biotzari, ta eztárausquiola mingañari, barrúmbeari diraquiena, ta gañez dariona besteric. Oyez gañera etzaitú izútzen nequeàc, mimberácor, ta alpér chárrac izútzen dituén bézala: ta orregátican, áyec ezbézala, garáitzen dezu, láutzen, ta menderátzen.

Béstenaz banagóca zure hizcúntzari, len ere baño obequiago dácust aldé óyetaco Euscáldunen itsumendéa, ceñeán darasatén, éztala gure Eusquéra, gauzá andi, mee, goi diranác adirazteco. Oná bertán gucien guezurtámena, zure librua Eusquéraz ain garbiró moldatuan. Esán biezat norc nai, cembat zor diotén zure Eusquéra onéc, beste hor dabilzán hizcúndeen náspillai? Esán beguit, ceñetán Jesusen biotzaréquico devocióaren gáya obetó, ederquiágo, gozoroágo berecia dagoán, zuzenduá, ta apainduá? Gáyac berác eztia du, ta alderdi gucietatic eztia dário; eta arrezáz hitzeguiteco eztá munduan gure Eusquéra bézain hizcúntza itsáscorrago, eztiágo, gozoágoric: ta eguia onén icusbidea zure libru hau izango da. Bañan lembicico sáyoac onelacoac diranean, esan biezatet guerócoac nolacóac izangó diradén, icusiáz, equiñáz, landuéz, ateráco diránac?

Escriturac nombait diona da, áurchoac ogui esqué ceuden, ta etzán norc puscá ciezatén: ta oraiñ ere auxè berá esán dezáquegu Euscalerrientzat; bada Jaincóaren hitzarén oguiá chiquitú bágueaz, sequereác igártuac bézala, goseác hilcer daude ascó ta ascó. Cer bada? eztabilza gure Eleizetan Predicárioz franco? Eztarásate surmurrez, ta deadarréz Cerucó jaquimbidea? Eguia da, badabilza, ta badarásate. Ordea cer da ansi, enzúnle guéyenac erausi hurá aditzen ezpadute? Sinistérazo nai digute, aditzen dala Gaztelania, are icasi ez dútenen ártean. Ez tá hori eguia: alpérren eráusiac, eta aitzáquiac dirade: hitz banácaren bátzuec adituágatic, aiceác dáramatzi bésteac, eta Jaincóaren hitzarén oguiá guelditzen da Euscáldunentzat, cheatu báguez provechuric gábea. Baña eguia baliz ere, ez ta lotsagarri, hitzeguin bear digutela Euscáldunac Euscalerrietan, ez gucioc daquigún hizcúnzan, ez bularraréquin bateán edósqui guenduen, ta lembicico guiñequién hizcúnzan; báicican Gaztelauen hizcúnza arrotzeán?

Siñis nazazu, ereille gaistóetan dago azaró chárra, eta guero uztá soillá, ta utsá. Alabañan guchic daqui bere jayeterrico Eusqueraren erdiá, eta alpérrac diradén bézala, éztute icasi nai gueiago, ta éztie nai béren burúai atsecabéric emán. Baña onetatic cer guertatzen dá? Daquiten pisca arequin, hitz molcho, escúmen baten diña eztán arequin, nola eciñ adierázo dituztén beren esacariac, badarásate púlpituan hitzera naasi bat, beiñ Eusquéra, beiñ Erdéra, beiñ Latiñera, guciá leudatuá, ciquinduá, baraustuá: ceñean dirudién, igo diralá gaiñ artará enzúle gucien burla eguitera; ta arritú oi naz, nolá ascó ta ascó, búlzaca ordú gaistoán áyentzat, bótatze-eztituztén andicán berá. Are gogai carriena da, charlari óyec icústea, ta aditzea, nolá daudén isecáz, ta musinca Eusquéraz ederqui daquiénen jolasari, beiñ Nafarroaco minzoa dela, gueró Bizcaico verbá donguea, bátean ausaz ere Goyerricó hizqueta dezulá, béstean noasquiro Beterricoa; achurlárien, ta necazarien hitzera dála hura, basérritarra dirudizúla, ta millá onelacó astaqueria. Eztute icen obeágoric mereci. Ayenatú bear guinituque, guré hizcúntza ederrá gáltzen digúten hizjario motél charr óyec. Oraindic eztazáute, Euscáldunac Eusquéra duelá gauzaric ónena, ta honragarriena; bada aridichecalá, beti aguertúco du beré burua, dan bézala. Españar uts utsá, anciñacoen, ta are lembicicoen etórquia, ta ondocoá, ta beragátic nastebáguea, garbiena, fiñena, ta nobleena: daquielà, nondic, ta noizdanic datorrén: ceña dan Euscaldun-ézac, itsuca baicic, eztaquitena, ez eta jaquingo ere.

 

Beste bàtzuec dituzu, guré Eusquéran nai ezluquéenac beste hizcúndeetatic hizcho bàtere: eta onén bidez epáiten, ta ciatzen bézala dira jolaseàn. Bèderaco erguelqueria! Etzaiteala zu malmeti. Eusquérari erachi zàizca Gaztelaniatic, Latiñetic, edó beste hiz cúndeetatic hitz ascó; baña adituàz, ta oituàz, Eusquèracoac bèzaiñ ongui, aditzen dirànac: eta óyec utzi bear eztitúgu: ta bearbada noiz edo berriz obèco da, onelàcoac usàtzea, Eusquèracoac baño: batezere Eliz-gauzetan, ta gurè àrimen salvacióari dagoztèn eguicarietan. Làjatuco ditugu erbèsteco hitz horiec, nai badegú, gurè Eusquèrarenac, piscabana usatuàz, ta erabilliaz, escúcoi, ta jaquiñac eguingo diradènean. Ongui eguin dezú, Nafarroaco hitzen bàtzuec ecàrtzea, egóquiac dirànean, eta besteric eztànean; Cerren lembician, ta batbatetàn aditzen ezpadirá, aurqui aditúco dira, ta guèyenac, dagóaneco, aditzen ere badirà: ta alà Eusquèra bidè batèz edèrtzen ta ugaritzen da.

Etzaitzàtela tóntotzarren eràusiac ozpindú, ta icaratú: ez tiràde gendàrtecoac, ez contuzcoac; hitzera onà, ta beardanèzcoa cein dan, eztezú àyetan aurquitúco, èzta billatú bear ere. Baztèrretan, ta itsú, motèl, jaquiñèzen àrtean dàrausquiote, baña eztira gai, ecer ere danic, aguèrtzeco, ta arguitarátzeco. Cer degú, astóren batèc, edo bestèc esanagàtic, èztala onelaco hitzà emengoa, edo èztuela aditzen? Nafarroan hirri, Bizcayan barré, Provincian farrá eguiten zàyela onelacó, ta alacó hitzen bàtzuei? Suertéz ere neurri ederrà guénduque hizquetaraco, besteric ezpaguendú. Guizon zuhúr, cintzó, ménac eta jaquintsuac guré alde ditugúnean, éztiegu béste gendalla horiei jaramón bear, ez eta ayen esàn mesánaz ajolaric artú.

Equin bada equin, Aita nerea, Eusquérari, ta Eusquéraz ichequi Jaincoaren darabilzún lan oni. Uste dezún bàño on gueiàgo eguingó diozu Euscalerriari; ceñeàn hizcúntzaren naasiàz, ta aditú bàgueaz ozta jaquiñ oi da bear dàna; ta hiztúnen erguelqueriaz; ta aroiqueriaz ozta aditzen dègu naspilla, ta Igitucoen marmarizà besteric. Camporatzen ditut neronéc aditú ditadàn bàtzuec, argui, ta garbi minzó dirànac, ta Eusquerari beren on etsiari bèzala darraizcànac. Erein dezú Jesúsen biotzarèquico jayerà Euscalerrietan; ernéco da, zoritúco da, ta bilducó dezú, iñón ere nerequico bildú dan uztaric edèrrena, ta ïoriena. Secàñetan viciagàtic, Euscàldunac eztirà secàñac, erribèrac bay, lubèra gozóac, beti guiró oneàn dàudenac, Eusquèraz contúz, ta modúz egózten zàyen Jaincòaren hitzà àrtzeco, gordètzeco, acitzeco, ta eunetàn ambát emanaràzteco.

Ateràzazu bèraz zure libru hori, eta len baño len bana ezazu Euscalerrietan; batèzere non eta Jesúsen ballerá sàntuac jasó dituzún, ta lenàgo jasoac ceuden. Iracurrico dute ala Eleizetan, nolà echèetan, eta Eusqueraz utsic daquitenac, ta Gaztelania arràstaca bàicican eztaquitenac ere, naico dute beiñ baño gueyàgotan aditu, icasi, ta gogoàn sartú, hitzèz predicatú ciniena, ta oraingótz bearbada azturic daucatena. Onelà Biotz maitagarri haren landatu dezun amodioa, ta jayerà, gueituaz, andituàz, ta sutuàc joango da. Alà biz, ta alà izango da, guizónen biotzac beré escuan dauzcàn Jaun harc, betètzen baditú bere bildurrez, berè amodioz, berè gracia eguillez, ta ugariz. Nai daquiola bada oraiñ ta beti. Agur, Aita nerea, ta gogoango al nazu zure otoitzetan. Loiolan Marchoaren 15. egunean 1747 urtean.

 

 

Zure servitzaria biotzetic,

JHS.

Manuel de Larramendi.

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Atzera