MARECHALEN LIBURIA Escuaraz
à Bertrand Goyenetche fils
Fait à Saint Jean Pied de Port
le 25 mars 1830
[1]
1
Idiaren, sukharra
sendatceco cer eguin behar den
Idiac sukharra duenian eçagutuco duçue idiaren
inquetadura era guciz gorphutza ikharatcen çayenian. Copetan ere eztu su eta lamaric baiçen agueri eta particularqui
bi adarren artian.
Halaber berotcen çaizco beharriak eta ahua icerdia
caintoin guçietaric dariola.
Ecen dembora hartan ecin deusic yan deçaque.
Bainan nahi luque cembait gauça fresco milicatu,
mihiaren idortasuna dela causa.
[2] Buria ere hanitz pisua daduca eta beguiac
nigarretan tuela era muthurra limburriz garnitia hanitz lucia.
Façoin hartan sendi duçuenian idia sukharrez
atacatua dela egun hartan barur aracico dioçue eta guero biharamunian atheraco
dioçue odol guti bat buztanaren azpitic.
Ondoco borç egunetan entretenituco duçue gluteron
deitcen den belhar fresco hetaric urarequin iraquitu eta ur hartaric maiz
edatera emaiten dioçuela eta halaber continua edate hori sukharra yoan
arteraino berce batçuec atheratcen diotela odola beharri guibeletaric eta
copetatic.
[3] 2
Lantçar deitcen den eritasuna
edo ezperen idi marteilia
Idi marteilia deitcen den eritasuna eçagutcen da
noiz eta ikhusten beitugu idiaten iliac sagarreroyaren izpiac guisa laztuac
tuela, eta idia hanitz tristatua, beguiac ilhunac eta pisuac, lephua makhurtia,
ahotic guerlia dariola, bizcarra eztoca beçala gogortua, urhatsa jo anhitz
pisua apetitia galdua auxnarria edo ruminatcia ezarriagoa.
Eritasun hori hastean senda daiteque facilqui behar
den erremedioac emaiten çaizconian.
Bainan çahartuchez gueroztic / [4] escapatcen da
eritasun hortaric. Halere entseyatu
behar da eguin ahalaren eguitera.
Hartaracotz harçaçue Constantinopolitana eta meloin
erroac, bakhotchetic ahur bana eta hirur ahur gatz larri; eta guero hec
elkharrequin chehaturic, trempa çaçue laurden bat arnotan; eta eman arno
hartaric idiari edatera goiz guciez gathulu baten betia aldian eta continua
dioçoçue arno hartaric ossoqui, sendotu arteraino.
3
Idiaren bihotz-terra khentceco, cer eguin behar den.
Idiac bihotz terra duenian eçagutuco /[5] duçue idia
gombite iduriz dagoenian, non orduan berchala mustupila edo muthurra frotatuco
dioçue phorruz eta baratchuriz eta posible bada hetaric chehaturic, arnoarequin
hararacico dioçue golpean eta arratxean.
4
Idiac
colica duenian eçagutuco duçue idiaren pleinutan bai eta halaber haren estoc eta
gogortasunean, hasi lepotic eta isterretarainoco gucian.
Ordu
hartan habarrotx hanitx eguiten çayo sabelian; maiz etçan, maiz jaiquitcen da
eta ecin dago / [6] bere lekuan, icerdia churrupitan dariola, cainton
gucietaric.
Gaitz
horren sendoteceo batçuec emaiten diote baratxuriak eta phorruac chehaturic eta
arnouan iraquituric, arno hartaric edatera laurden erdi baten inguria aldi
bakotchian.
Berce
batçuec erremedio hori yuntatcen diote intzaur, oliva eta tipula arnotan
egosiric.
Hartaracotz
harçaçue ahur bana mirra eta erramou bihiac eta hec iraquitu ondoan
arnoarequin, iraci eta emoçue édatéra arno houra.
Berce
batçuec, idiari picatzen diote behatz azpiko haraguiac eta buztan / [7]
azpitic, odol guti bat ekhar deçantçat.
Colica
sue(r)te hori arribatcen da ordenariozqui u(n)haduraz primaderetan, ceren ecen
dembora hartan odol soberantciac hobequi errequeitatcen baitira; eta hala odola
atheratou ondoan cenbait pasaye eraquin dioçoçue ungui estaliric errefria
eztadin
5
Idiaren sabelminen erremedioa.
Colica
beçala eguiten da eritasun hura eta hala colicarentzat on diren erremedioac
balia daitezque sabelminetan; bai eta halaber drigas ere arnoarequin [8]edatera
emaiten diotela; eta guero biharamunian odola atheraco dioçue mihi azpitic, edo
suduretaric edo ezperen edan aracico dioçue erremedio huntaz ceina eguiten
baita lau untça turmentina eta gatz guti batequin, pirolac idiari iretxarazteco
eta baldin posible ez bada cintçurrian pasaraztea, urtuco tuçue arno beroan;
eta guero edana aracico adar batetaric.
Dembora
hartan idiac beroqui egon behar du barruqui bero batean (vulgar vult).
6
Idia charmadurez incantatua denian cer eguin behar
den.
Idia
charmatua denian, eçagutuco / [9] duçue tristeçia handian; bay eta guciz laster
bere accioneac eguin nahi tuenian, non orduan idia laburski hagatcen eta
mehatcen baita heticatua baliz beçala.
Hargatic
da nesesario prompqui erremedioac eguitea.
Hartaracotz
eçagutu duçuenian idia charmatua dela, emoçue lehen bai lehen ur hartaric
sudurretan barna ceina eguinen baituçue lehen bai lehen ahur bat erramou bihi
eta ahurbat yenebria bihi eta untça bat sofre lore, eta guero ur epeletan hogoi
eta lau orenez iraçi duçuenian balia çaitezte ur hartaz goiçetan eta arratsetan
sudurretan barna emaiteco./
[10] Hori eguin beçain sarri
preparatuco dioçue erremedio miragarri hau, ceina khenduco baititu charmac eta
escantadura guciac.
Hartaracotz
harçaçue laur untça Constantinopolitana, untça bat gatz larri; eta hec
chehaturic ungui iraquitu behar dute pinterdi bat uretan eta guero eman hur
hura idiari edatera.
Baldin
eta lehen colpetic ezpada idia erremetitia emanen dioçue cembait aldiz
erremedio hortaric eta hala ikhussico duçue, efetu miragarri ez solamente idien
charmen contra eracusten duen efetua, bainan oraino / [11] erranen darotçut
Constantinopolitana horrec berthute handiac dituela Sedacieus Arabiaco autor
famatu haren erranez.
Etcen
hain espresuqui seguratcen gaitu erraiten darotçunian khentcen tuela eta debecatzen
guciac nahiz alimalia, presunetan lur eta etchetan eguiten diren guciac.
Hartaracotz
dio asqui dela erran dugun Constantinopolitana hori bere lurretan eta etchetan
idukhitcia. Beraz hacia çaitezte
erremedio miragarri hortaz.
[12] 7
Idiaren
utchada edo sabeltasuna duenian inagutuco duçue haren
issurrietan, ceren etzen clar asqui baitire bat eta berçia eçagutcecotz; eta
hala ikhusten duçuenian sabeltasuna duela eztioçue dembora hartan yatera ez
edatera eman behar bizpahirur egunez, baiçen choilqui çembait mahatx bihi
pipita edo ezperen mahatx ostoac arnotan trempaturic har araçico dioçue idiari,
eta guero hirur egunen buruan presenta dioçue cembat belhar fresco, nahiz
plantagnac edo / [13] çamari bustana deitcen den belharra eta guardia ondotic
ere bere hura erramou ostoequi iraquituric eman beharco dioçue. Cer ere erremedio eman baitut
sabeltasunarentçat ceren etzen biac bat beçala eguiten baitire.
8
Idiac
erortceco mina duenian cer eguin behar den
Idiac
erortceco mina duenian eçagutuco duçue idia colpez erortcen denian eta guero
ahua makhurturic guerlia ta arrapoa ahotic dariola eta çangoac [14] bihurcen
beçala, eta finian bizpahirur orenen buruan deusic ezpalu beçala altchatcen
denian.
Halaco
eritasuna duten idiac ordenariosqui atacatuac dira bi hilabetetaric bi
hilabetetara.
Eritasun
horren sendatceco hararaci beharco dioçue laurden bar arnotan astoaren çangoco
heçurra, untça bana, limaturic eta ungui chehaturic eta guero continua hogoi
egunez goiz guciz emaiten dioçula adar batetaric, berce batçuec hanitz
baliatcen dire erran dugun / [5] constantinopolitana miragarri hortaz.
Hartaracotz
asqui dute arnouan edo urian iraquituric ur hartaric idiari goicetan eta
arraxetan emaitia.
9
Idiaren
gatarrari edo Cainnarrari cer eguin behar den
Gatarraren
erremedioric lasterrena mihiaren azpitic odola atheratcia da eta guero porruac,
arruta, apio, (salbina, eta morsus diabolus) elgarrequin urian iraquituric iraci
eta ur hartaric idiari edatera emaitia.
Eta
finian panyeru batian arno ligaz, ogui mamiz eta hautxarequin ahia eguinic
hortaz lepoa lotcea non bide hortaz laster / [16] khenduco baitioçue bere
gatharra.
10
Idiac odolez picha agiten duenian cer eguin behar
den
Idiac
odolez picha eguiten duenian heldu çayo comusqui accident hori hanitz berotua
eta bortizqui marfunditua denean eta guciz udan cembait belhar gaisto ihintzez
bustia yan duenian.
Gaitz
horren erremediatcecotz ezdu deusere idiac edo behar luque choilqui edari
huntaric baicen hartaracotz harçaçue hirur untça artho irin eta untça bat
trigada. Guero hec iraquit pinterdibat
arnotan eta finian yuntacen dioçuela / [17] safran guti bat.
Edari
hortaric emoçue edatera goiçetan eta arratxetan plantain ura olioarequin.
11
Idiac ecin picha eguinez dagoenian cer eguin behar
den.
Idia
penaz dagoenian ecin picharic eguinez atheraco dioçue odol gutibat bicicaco
lainetaric eta guero hirur goicez edan araz: eztia eta olioa arno churitan
nahassiric.
12
Idiac harria duenian cer eguin behar den./
[18] Noiz ere baitaquiçue idiac harria duela bicican edo chilcuan barna picaturic atherarcia da erremediric segurrena.
Bainan
halere ezpada posible nihoc atheratcia baliatuco çarete erremedio huntaz haren
oinacez apacegatcecotz.
Hartaracotz
harçaçue untça bat millu marin erro untça laurden bat especia itze eta haren erdia biphér; eta guero
guciac ungui chehatu direnian emoçue idiari arno ephel guti batequin edatera eta
continua cembait aldiz façoin berian emaitera./
13
[19] Idiac bere natura edo pitostoa
gogortua duenian cer eguin behar den.
Eritasun
hori guertatcen çayonean idiari asqui duçue malvarisca egostia burrarequin
batian, eta guero hartaz maiz pereca idiaren natura eta laster suflaracico dio
bere pithoa.
14
Idiac azpia hantua duenian cer eguin behar den.
Eçagutu
duçuenian idiaren / [20] mihi azpia hantua dela enseya çaitezte lehen bai lehen
mihi azpico çaineraric burdin bero batez cilhaturic edo lantceta çorrotz batez
odola atheratcia, da guero gantçu edo pereca dioçoçue çauri hura, olioa eta
gatza elkharrekin nahassiric eta continua umore gucia camporat joan artino.
Dembora
hartan idia entretenituco duçue belhar frescoz eta baldin appetitua ezpadu
ernatua laster, içan aracico dioçue erremedio huntaz.
Hartaracotz
harçaçue arroltce bat churingoa balxan, eta nahas ezti / [21] guti batequin
guero emoçue arnoarequin idiari edatera.
Hantic harat emoçue bere yatecotan cembait gatz bihi eta hala efetu onac
atheraco dire.
15
Idiac errainetaco mina duenian cer eguin behar
den.
Idiac
errainetaco mina duenian eçagutuco duçue haren plainutan eta guciz guibeleco
trainaz, ecin aitcina çangoac heda ditçazquenian; almaquez ere ecin segura
daiteque; ez eta hain [22] guti bustanna biribilca, non ordian dilindan
baitario, haren guernuac usain gaistoa du eta guibeleco traina osokhi pisatua;
eta baldin inflamacioneric guerthatcen bada dembora hartan idiaren picha
odolaren guisa gorri dohaco eta penarequin eguiten du.
Eta
hanitz badio, ez da içanen harentçat erremedioric.Bainan ezpada picha bura
aphur bat tindatua baicen gorri cara duela bere coloria esparantça da eritasun
hartaric sendatuco dela.
Hartaracotz
atheraco dioçue odola almaquetaric eta maiz eman idiari / [23]edatera porruac ur clarrian trempaturic.
16
Noiz
ere senti baituçue idia erori dela cembait gauça gogorren gainera eçagutuco
duçue baten colpe handian ecen ezta behinere falta colpe borthitza dela causa
constusione eta inflamacionea.
Hargatic
laboraria dembora hartan idiac mehatchatcen tuenian eztitu bere lekhutic
moviaracico eta colpia [24] duen lekhua maiz frescatuco dio ur hotcez eta guero gantçu edo péréca ungui chukhaturic, urin hurtuz edo
urdaiez.
Eritasun
horren seignaliac dire campoco aldetic gogor içatia aisiarat manaya deçaque;
eta pena handia du etçana denian bere lekhutic ecin altchatuz.
17
Idiaren oinace eta dolore suerte guehienentçat
erremedioa eta guciz nekhadurez heldu çayotenetan.
[25]Har
çaçue ahurbat liho aci eta berce ahur bat cammamilla eta hec ungui iraquit
ayeru batetan urian erabilcen duçue maiz makhilla batez, osokhi ahia eguin
arteraino eta guero heda çaçue cembait traputan eta hartaz lot non ere sendi
baituçue gogortasuna hanturaric edo oinace duen lekhuan.
18
Idia biriquetaric errencura denian cer eguin behar
den.
Biriqueraric
arrangura horiec gaitz dire idier khentcia hein movimendu handia dela causa.
Bainan
halere eguin daquioçue erremedio haü ceina baita lehenbicicoric manyatera ur
beroz garbitcia eta guero belhar frescos usain onetacoez ungui urrindatcia.
Dembora
hartan khendu behar tuçue barruquitic çamari edo behor urde eta berce acienda
guciac beldurrez ecen haren hatxac communica eztioçoten eritasun bera.
Hargatic
orduan utcico dioçue / [28] çembait asto aldian, ezen haren hatxac probetchu
eguiten diote biriquetaco arrancurer.
19
Idia estulez atacatua denian cer eguin behar den.
Idia marfundiz atacatua denian eta guciz estul handia duela, hartuco duçue aphur bat hissopa eta hura iraquit pinterdi bat huretan. Guero iraçi duçuenian, edan araz deçacoçue ur hura idiari.
Dembora
hartan emoçue yatera / [28] forru ostoac chehaturic ogui nostroarequin batian.
Berce batçuec emaiten diote idiari armoisaren ura amiron churiarequin batian, hissopa eguiten den guisa.
20
Idiac hertciac galtcen hassia
dituenian cer eguin behar den.
Idiac hertciac
desseguinac dituenian hartu behar duçue hirur untça turmentina eta hura haur
baten escuz sar idiari guibeleco aldetik ahalic eta barnena; edo ezperen
turmentinaren lekhuan balia çaitezte, gantz guessaz era urin hurruz...
21
Idiac hatxa laburra duenian cer façoinez sendatuco
den.
Noiz
ere sendi baituçue idiac hatxa laburra duela emoçue beharritan cilhaturic [30] Hellebore
noir deitcen den belharra gargandilla baliz beçala eta harc on handia
eguinen diote
22
Idiac almaquetan min duenian cer eguin behar den.
Eçagutu
duçuenian idiari almaquetan hoin-haciac eta doloriac dituela, har çaçue hirur
ahur alcivre eta hec iraquit minagretan; eta guero ungui chehatu tuçuenian lot
çaçue doloria den lekhuan eta laster sendatuco da. Berce batcuec atheratcen diote odola gainetaric.
Guero
porruac urian iraquitu eta/ [32] ur hartaric idi(ari) edanarazten, edo ezperen
idiaren guernu bera.
23
Idiaren lipua khentceco edo min gaistoa.
Lipiaren
erremedioric segurrena eta laisterrena da, picaturic atheratcia eta guero
bourra frescoz çauri hura goiz-guciez arratsez gantçutcia eta perecatcia...
24
Idiaren golardoa edo lepho hantuan cer eguin behar
den.
Idiac
golardoa duenian hanitz tu lepho gucia hantua, eta baldin sendi badioçu
abcestilduma edo materiaric duela, dembora hartan haparantciaz agueri den
lekhuan cilhatuco duçue, burdin gorri batez eta guero eman cilho hartan assunen
erro guti bat edo ezperen erran dugun Hellebororen / [34]erroa eta har çaçue
bethi artha erro horietaric sanyatceco.
Idiari
edan aracico dioçue urri belharrarequin iraquitu uretic nahiz goicetan eta
arratxetan; copetaric eta beharri guibeletaric odola atheratcia ere probetchu
handi eguinen diote.
25
[35] Idia
hantua denian nola sendotu behar den.
Ordenariosqui
idiac hantcen dire belhar sendoqui yanez eta guciz ihitzarequin direnian.
Eritasun
horren sendarazteco azqui da choilqui, adar bat alderen alde cilhatcia, eta
olioz gantçuturic edo perecaturic guibeleco aldetik, ayuta beçala idiari
emaitia. haise hanitz eguin deçaquen arteraino eta adarra / [36] han dueno
perecatuco dioçue sabela haga sendo batez.
26
Idiac cembait alimale chume iretxi duenian cer
eguin behar den.
Sendi
duçuenian idiac iretxi ahal duquela, cembait alimale, emoçue, lehen bai lehen,
behi esnia edatera, edo bercenaz eguiçue dicostionia pico melatuz arnoarequin
batian eta guero batian eman arno hartaric idiari edatera./
27
[37] Idiaren handitchuen sendatceco cer eguin behar den.
Har
çaçue ahur bat andre dena maria arrosaren tipula eta berce ahur bat
constantinopolitana eta hec ungui egos minagrian guero lot çaçue erremedio
hortaz hantua den lekhuan eta hola laster leher aracico dio here hantixua.
Lehertu
denian garbi çaçue çauri hura goicetan eta arratxetan guernuz eta pichaz
28
[38] Idiac çangoa hantua duenian
nola sendotu behar den.
Hartaracotz
har çaçue cembait ahur sauca osto eta hec ungui iraquit gantz guti batequin
batian eta guero egossi direnian lot çaçue cataplasma hortaz: eta hala laster
ikhussico duçue hantura contsomitua.
Eman
dugun cataplasma hori eguin daiteque hotzic eta frescoqui / [39] hartaracotz
har çaçue cembait ahur sauca osto eta hec ungui chehatu direnian emoçue urin
hurtua cataplasma eguiteco asqui den beçenbat.
29
Idiaren taloin eta aztaparretaco minen sendatceco
erremedioa.
Eritasun
sué(r)te hori idiari arribatcen çayo maicenic neguan; eta guciz horma eta
carroïnetan trabaillatcen denian non orduan baiciduri...... idiari aztaparra
lantceta chorroix batez sacrificatuco dioçue / [40] aphur bat barnascotho eta
guero erre dioçaçue pico hetan arinqui eta gantzu urin hurtuz senda arteraino.
30
Lehenbicico
gauça dena da aztapar hura fondamenaren ungui garbircia; eta guero lot goicetan
eta arraxetan urin hurtuz segoarequin nahasiric / [41] borz edo sei egunez
continuatu duçuenian, guero berce haren berce mainatuco dioçue, arnoz edo
minagrez ezti guti batequin nahasiric.
31
Idiac barrabilac hantuac dituenian cer eguin behar
den.
Har
çaçue clera guti bat eta hartaz minagriarequin eguiçue liga edo ahia, eta guero
gantzu eta pereca hantura duen lekhuan.
Idortcen denian gantçuce hori gantzutuco dioçue gantz guessaz goicetan
eta arraxetan./
[42]Berce
batçuec badiote photxo baten behassunaz edo minaz asqui dela gantçutcia beheala
hantura gucien eramaiteco.
32
Idiaren
adarra arrailatua denean cer eguin behar den.
Idiaren
adarra erdiratua duenean frotta içocie bere adarra minagre, gatz eta olio guti
batequin batian, eta guero gantzu edo pereca içocie urin hartaz arrachina guti
batequin eta continua gantcutce hori çazpi egunez.
[43] 33
ldiac
beguiac hantuac dituenean cer eguin behar den.
Beguiac
hantuac dituenian eguiçue ahia ogui nostrayaren irinez eta ezti guti batez eta
guero lot goicetan eta arratxetan.
Ordian nola eztia dela causa, uliec khecha baileçaquete debecatuco
dioçue accident hortaric baldin eta alcaquerenaz begui inguriac perecatcen
baitoçaçue.
[44] 34
Idiac
beguian churia duenian cer eguin behar den.
Noiz
ere eçagutcen baitioçue beguian churia duela, harçaçue sel armonia guti bat eta
nahas ezti pusca batequin guero hartaz lot çaçué goiz arratxetan beguiac.
Berce
batçuec baliatcen dire balea garrharen herrautxez.
35
[45]
Idi begui nigartuac nota sendatu behar diren.
Idiari
nigarra darionian eguiçue ahia, ogui nostroiren irinez eta hartaz lot goicetan
eta arraxetan, edo ezperen iraquit çaçue mairu arrosaren erroac; ura eta
eztiarequin batian.
Guero
hartaz maiz lot idiaren beguia.
Berce
batcuec baliatcen dire tuthiaren vitriolaz ur arrosatuarequin batian.
[46] 36
Idiaren
zaragarra edo hasteria khentceco.
Har
çaçue ahur bat chiminaco khedarre; ahur e(r)di bat sofre eta lau baratchuri
buru guero elgarrequin chehaturic frotta çaçue idia.
37
Hauche cerbitcatcen da beguietaco, axe, aire edo
colpendaco
Hartuco
duçue Parisco fruita bat hur corritutan, hirur sosen coupa Rocha churia, sos
baten Irisflorentça hori egossi gabe ungui nahassiric den gutienaz arratxe- /
[47] tan lotceracoan, bustico duçue beguiaren barnia bederatci arratxez
seguidan. Odolaren idortasunetic ezpada
ez du faltaco sendotcia.
38
Mandouac çamarra beguian duenian cer eguin behar
den.
Ikhusten
duçuenian mandoua samar gorri batequin beguia nigartua duela, asquico duçue
imintcia arroltce bat gorringoa khenduric gatcez erdicala suyan, eta güero
beltchatu denian lehertu gabe athera saçue campora eta untsa chehaturic piloun
batian, güero macian passaturic irina beco / [48] irin hura tuta batian imini
eta güero oufa batez beguira houtz bizpahirur goicez.
FINA.
FINA
Fait à
St Jean Pied-de-Port le 1er avril 1831
B.nd
G-che
"hau da behien eta idien corcoillo barbera gastia
pipatcen du ederqui arno edaten emaiten badacoté.Usatia flascoa aldera, baina
barber famatia etc.."
[49]
Chanson Basque
1
Philippe
iceneco lehen erreguea
Frantces
patriot honen oi buruçaguia,
Ministro
gaisto gucien aborriçaillea,
Franciaco
chartaren conserbaçaillea. (bis)
2
Charles
hamargarrenac bere ministroequin
Guciec
nahi guintusten esclabo eçarri,
Noblecia
oro aphessac heyeiquin
Gutas placer lutena nahi
çuten eguin. (bis)
3
Bainan
trompatu dira, yaincoa laudatu,
Lafayet
eta Lafita ciren abissatu,
Memento
beretican ciren abiatu,
Francian libertatia
nahis sostengatu. (bis)
[50-51 falta dira]
[52, hutsik]
39
[53] Idiaren larruduren sendatcecotz cer eguin
behar den.
Hartaracotz har çaçue calitz ungui ondoa eta idortuac, eta hec passa cetaché
batetaric guero herrauts hartas balia çaiteste ulcera eta larrudura gucien
sendatcecotz.
40
[54]
Suguiaren eta hor errabiatuen
ausiquien erremedioa.
Sendi duçuenian idiac poçoindatua(c) direla sugue edo hor errabiatuen aussiquias asqui duçue gantçúcea aussiquia den lekhuan olio escorpiona edo esperen har çaçue laur untça chabon çahar guero ur laurden bat minagretan, hartaz ardura garbi çaçue aussiquia diren lekuan. Façoin bera eguin deçaqueçue mirra arnoarequin bai eta halaber leissarrarequin eta finean cinarthodon potso arrosarequin arnotan edo minagretan iraquituric.
(D 37)
[55] Leissorren eta
mandoulien contra cer eguin behar den.
Leissorrec
eta mando uliec edo cembait berce uliec aussiquitcen tustenian asqui duçue
clera cerusa guti bat urean trempatcea eta guero aussiquiac egunean biguetan
lotcea.
(D
38)
Leissorrec
mando ouliec es hain guti ouli chehec es aussiquitceco erremedioa.
Hartaracotz asqui duçue malba osto pilica bat ungui chehatcea eta olio guti
batequin ligatcea eta guero idia hartaz goicetan eta arraxetan perecatcea.
(D 39)
[56] Barroquietaric
leissorren cassatecotz erremedioa.
Har
çaçue ahur bat erramou osto eta bihi iraquituric urean guero ur hartaric gantçu
saçue idia edo berce animaliac ceinaren bides cassatuco baitire barruquietaric
leissor, mando ulic eta berce suerteac.
Liburu huntan diren drogac eta belharren
esplicationeac.
Erran
darotçuet esplicatuco narosquitçuela hemen diren icen barbaro iduriac eta hala
banohatçue chehequi bat bederari adiarastera, clarqui cer diren misterio suerte
horiec. Hartaracotz yaquin / [57] çaçue
Lupin deitcen den droga hura dela illar çabal bat frantciaco partetic
providitcen dena garena. Nerprun duçu
berris oyan beltcetan aurquitcen dena, elhorri beltçaren fruitua, (diduriena, Vesse) da ilhar chume çabala frantciatic
écartcen darotçuéténa.
(D 40)
Barrouquietan funzigacionea edo urrindatcea
eguiteco.
Promes
emaiten darotçuet liburu huntan hastean eracutxiko narosquitcuela cer, façoines
eguin behar ciren fumigationeac eta hala norc ere / [58] senti baituçué
barrouquia airé gaistos corrompitua dela.
Lehembicicorik
garbituco duçué hango ongarri guciac campora eta guero hartuco duçue unza bat
isenzu, unza bat soffré lore eta unza arrochina guero hec elguarrequin
nahastecaturic emanen tutçue chaufeta bat brassetan eta qué hartas ingura çaçué
barrouqui goucia eta guero continua erran dugun urrindatce hori drogac fini
arteraino.
[59]
Fumigatione hori eguin duçuen beçain sarri hartuco duçué erramoniac maioranac,
camamilac eta guero heier su eman barrouquiaren erdian iducarasten tutçuela que
hura barrouquian barna cembait demboraz eta guero emoçue aire guti bat norteco
partetic edo esperen levantetic eta hala bidé hortaz içanen tutcue ciaun
establiac precocionetuac era halaber assindac: conservatuac eritasunic gabe.
Ordean ala ere orhoit çaitesté fumigationé hori eguin ondoan on litaquela
cembait berdura emaitea barrouqui betan barna sugueric edo berce alimalé
lissunic han eguin estadin hartaracotz asqui duçué bellarez beraura hura
eguitea edo ezperen leiçar ostoac ihaurguiarequin batean ematen batutçué eré
estarotçué probetchuric baicen eguinen eta gucis cembait baratchuri bouru
balsan dutenean.
[61] Pourga
baten compositionea.
Har çaçu sauca erro pillica bat, bi ahur beçala gaineco achala utz eta bigarren achal guicen hura eçar acieta batian bi cuillera urequin besperatic guero biharamounian, erro hec untsa tinca yussa ken guero emoçu yus hari bortz cuillera esne nahassiric eta iraciric epheldou eta edan, guero oren baten edan ur ephel eta salda ardura eta marrusqua sabela esquerreco aldetic ikhussico duçu effetu handia eguiten.
Haurrendaco asqui da cuillera bat gutiago gorphutz
arauca.
[62]
Cette livre apartien a M. Bertrand G.che fin de la ... /
Ainguiren
hatcemaiteco erremedioa.
Emaçu amia
ontsa dragaturic ez eman sisari gorriric batere bainan... bat belscara edo
beltça eta hoberenic buria eta bustana eta amia comply.
[63] GASTANBIDE Doctor Medicuac LABORARIER AVISUA
Badu
cembat ere dembora Lapourdico parte gucietaric aditcen dudala laborariac
arranguratcen direla idietan, eta ardietan arribatcen çaizcoten mortalitatez,
noun uste baitute içurria beçalaco eritasuna hequien aciendetarat hedatua dela,
Akhostarrec
sendituric accident horren berria beldurrez façoin / [64] berian heyen abreac
guertha citcesteen beldurrez orthoiztu naute adisquide batçuec cembaic fagore
eritasun horren contra eguitiaz; eta hala erresolitu dut horien satifacionea
gatic obra chume baten eguitia, ceinetan erakhurxico baitayet, idien eta ardien
eritasun principalen eçagutciaz combeni çaizcoten erremedio miragarriac.
Ordean
segura çaiztezte eztirela hemen diren gauçac / [65] pentsatuac, bainan bai
direla ilkiac lehenagoco Autor handi eta Oraingo moderno famatuetaric
Eta
nola hanitz nor bere nacionetan eta naçionentçat trabaillatu baitire,
Alamaniacoac alemanez, E(s)painiacoac espagnolez, eta berce nacionetacoac, norc
bere erresumetaco lengoayez, hala nola francian eguin baitute liburu bat Maison
Rustica franceses eta gu franciacoac içan arren Hescualdun guciec ez daquigu /
[66] ederraz eta particulazqui
laborariac comprenitceco beheala liburu miragarri hartan diren misterioac
hargatic intreprenitu dut obra chume bat escaraz emaiterat bat bederac yakhin
deçatentçat, cein errazchi den escuaraz comprenditcea lehenagoco eta etorren
sendimenduac.
[67] Liburu huntan diren drogen eta belharren
icenac yaquiteco çoin diren.
Gluteron Lapatina
Constantinopolitana
Melloin erruac
Gatz larría
Mirra
Trigada
Orvitan fina
Arruda Arrota
Turmentina
Genevra Orria
Nerprun bihia, elhorri beltça
[68] Plantagnac
Camari bustana,.. prella pi.
Apioa
Sabina churia
Morsus diabolus aramaizia errua
Hausina errua
Helleborren errua Ahounts corna
Urribelharra, Urzon belharra
Millu marin Mihoala
Ogui nostraya
Armoizaren ura, Artemisia
Amirun churia empesa
Hellebore noir Ahountscorna
beltza
Alcipre Alcipria
[69] Ségouarequin cihoua
potro baten behassunas
alcatrena
Sel armonia
Mairu arrossa
Tutrias eta vitriolas
Idiaren behassun bat
Calits
Olio escorpiones
Cinarthodon
Aloes mastic
Cerusa
Clera
Lupi et vesse et pulegium etc...
[70] Liburu huntan diren gaucen edo eritasunen causitceco tabla.
Gaztanbide doctor medicuac laborarier abisua..........(p. 61)
Idiaren sukharra sendatceco cer eguin behar den.......... (p.1)
Lantçar deicen den eritasuna.......... (p.3)
Idiaren bihotzterra.......... (p.4)
Idiaren colica.......... (p.5)
Idiaren sabelmine.......... (p.7)
Idia charmaduraz attacattua.......... (p.8)
Idiaren utchada.......... (p.12)
[71]Idiaren erorteco mina.......... (p.13)
Idiaren gatarraren.......... (p.15)
Idiac odolaz picha eguiten.......... (p.16)
Idia ecin picharic eguinez dagoenian.......... (p.17)
Idiac harria duenian cer eguin behar den.......... (p.18)
Idiac bere natura gogortua.......... (p.19)
Idiac mihi azpia hantua duenian.......... (p.19)
Idiac errainetaco mina duenian cer.......... (p.21)
Idiaren berce errainetaco mina.......... (p.23)
Idiaren oinace eta doloren.......... (p.24)
Idia biriquetaric errencura denia.......... (p.25)
Idia eztulez attacatua denian.......... (p.27)
Idiac hertciac galcen hassiac dituenian.......... (p.29)
[72]Idiac hatxa laburra duenian.......... (p.30)
Idiiac almaquetan min duenian.......... (p.32)
Idiac min gaistoa kentceco cer eguin.......... (p.32)
Idiaren golardoa sendatceco.......... (p.33)
Idia hantua denian sendatceco.......... (p.35)
Idiac cembait alimale chume iretxi duenian.......... (p.36)
Idiaren handitxuen sendatceco erremedioa.......... (p.37)
Idiac çangoa hantua duenian.......... (p.38)
Idiaren taloin eta aztaparretzaco minen.......... (p.39)
Idiaren aztaparra bertce façoinez colpatua.......... (p.40)
Idiac barrabilac hantuac dituenian.......... (p.41)
Idiaren adarra arrailatua sendatceco.......... (p.42)
Idiac beguiac hantuac dituenian.......... (p.43)
Idiac beguian churia duenian.......... (p.44)
Idi begui nigartua sendatceco.......... (p.45)
[73]Idiaren zaragarra edo hasteria..........(p.46)
Idien beguietaco aireren edo colpendaco..........(p.46)
Mandouac çamarra beguian duenia..........(p.47)
(Libertateco cantuac) ..........(p.49)
Idiaren larruduren sendatceco..........(p.53)
Idia suguiac eta hor errabiatuac aussiquia denian cer eguin behar den..(p.54)
Leissorren eta mando ulien contra cer eguin behar den.........(p.55)
Leissorrec mando uliec eta uli chehec ez aussiquitceco erremedioa...(p.55)
Barruquietaric leissorren kassatceco
erremedioa..........(p.56)
Liburu huntan diren droguen eta belharren esplicacionea.....(p.56)
Betsio honen iturria:
Monjongo Dassançaren Laborarien abissua (1692) eta honen bi aldaera ezezagun:
Jean pierre Chabalgoityk idatzia (XVIII.m.) eta Bertrand Goyenetcheren Marechalaren
liburia (1831). Aurkezpena, edizioa, oharrak eta hiztegia, ASJU XXXIII-1,
1999, 239-304.
Chabalgoity,
J. P.: Laborarien abissua (XVIII)
Dassança,
M.: Laborarien abissua (1692)