CERURA NAYDUENAC

ARDEZAQUEAN, VIDE ERRAZA

 

D. JOSEPH MIQUELESTORENA, LESACACO APEZAC

ERACUSTEN DUENA.

 

BEAR DIRAN BAIMENAQUIN

IRUÑEAN: LONGÁS ECHEAN

 

 

 

 

ONGUI VICITZECO MODU LABUR ERRAZAC

Goizoroco Otoitza

Nere Jauna, eta Jaungoicoa, milla esquer sortu ninzanetic honara, zure escutic artu ditudan ondasun, ta favore guciac gatic. Zure icenean nere egun honetaco itz, asmo, gogo, ta lan on guciac. Indazu Jesusen Bihotceco amorea gatic, diranac ongui eguiteco gracia. (Nai duenac bere animaren, nai duenac gueiena zor dien Purgatorioco animen favoretan ofrecituco ditu.) Jesus maitea, ez dedilla egun honetan becatuaren loiric nere bihotcean sartu: hala escatzen dizut zure Bihotceco amorea gatic. Aita gurea, etc. ta Ave Maria, etc.

Guciz garbia ceran Jesusen Ama maitea, lagunzaquzquit egun hau garbiró pasatcen. Irur Ave Maria, etc.

Nerequin zabiltzan Aingueru Guardiacoa, nere iceneco, nere devocio Santu, eta Ceruan arquitcen ceraten guciac, izanzaitezte egun nere lagunzalle onac. Aita gurea, etc. ta Ave Maria, etc.

 

Goicetic arratseraño eguin behar diran cembat gauza.

Jan otordu, gucietan. Aita gurea, etc. ta Ave Maria, etc. Jesusen Bihotceco amore penen icenean.

Orduoroco Jesusen Ama Virginari Ave Maria, etc. Irabazten dira berroguei eguneco Indulgenciac. Ave Maria esan ondoan, esaten bada.

Jesus maitatcen dut zure Bihotza, eta esquez nago Virgiña Amari, lagun daquidan orain ta beti.

Beste berroguei egunecoac irabazten dira orduoro, eta noiznai esatearequin. Jesus maitea, zure Bihotzari non nai, ta nion baño gueiago A dareco Sacramentuan zor diodan amoreari eranzutea gatic, nai niquezu eman nere bihotz oso osoa.

Hal dezun egunean, enzunen dezu Meza bat. Ecin zoazquenean Elizara, enzunen dituzu gozoz, ta deseoz egun hartan munduan ematen diranac.

Egun oro esain dezu echecoequin, edo campoan bazabilza, bacarric, Ama Virginaren Rosario santua.

Cere beharri, beguiaz, cere mingain, ta bihotzaz iduquico duzu becatuz loitu ez ditecen egun gucian contu.

Arratsetan ecin baño len, ecusico dezu, certan, edo nola pasatu dezun eguna, arquitcen badezu cembait gaucetan utseguin duzula, escatuco diozu Jaungoicoari barcacioa, eta esaindezu Acto Contriciozcoa guisa onetan.

 

CONTRICIOA

Nere Jesu-Christo Jauna, Jaungoico, ta Guizon eguiazcoa, nere Criadore, ta Redentorea ceren ona zaran, eta maite zaitudan gauza gucien gañean, damu dutzu ofendituaz, nai ditut confesatu nere becatu guciac, eta utci diranac, beren ocasio, eta vide gaistoaquin, zure gracia, edo lagunzarequin batean.

Hau esan, edo eguin, ta ondoan escatuco diozu Virgiña Ama onari irur Ave Mariarequin, gaba pasatceco, deusetan utseguin bague, gorde zaitzala Jesusen Bihotcean, eta Bihotz honen amoreac gatic esain duzu, Aita guerea, etc. ta Ave Maria, etc.

 

Gañeraco demboran eguin behar diranac

Etzaitzu hasteric joain baruren bat, edo cerbait mortificacio eguin bague.

Confessatuco cera hasteoro amabostetic amabostera, ogueian, bein edo beranduenean illetic illera.

Ez dezazula jai igandeetan Meza nagusira joan bague utci. Ez dezazula vezperetara falta, ez ta Rosario Santu, edo beste edocein devociozco lan, edo obratara ere.

Egun hoitan iracurrico duzu cerbait, edo leituco libru onen batean: edo iracurtcen ezbadaquizu, iracurzalleren bati hori zure aitciñean, edo abrean eraguiñen diozu.

Eguizu hurteoro hurteko confessio generala.

Ocasio gaistoetatic igues eguiteco, etsaiaren, eta araguiaren tentacioac garaitceco, eta mundu eroa oiñ pean erabiltceco, ecarrico duzu noicean bein cere gogora, zure vicitza, ta egunac laburrac dirala, zure vicitzan eguiten duzun guciaz il bezain laster, eman behar dio zula, deus gordeco etzaion Jaungoicoari contu, estu eta arrigarria, eta contu hau ongui ematen ezbaduzu, beharco duzula, Jaungoicoa Joungoico den artean, egosten, ta erretcen egon infernuan.

 

 

Edertasun, ondasonac

lurra bere gauzaquin,

eriotzac uzten ditu

urraturic ortzaquin.

 

Contu andi, contu gogorr,

becatuen contua!

ni zu emateco nago,

ez non daquit, ez nola.

 

Contu hau pasatucoda

guchiren aitciñean

bigarren izugarria

munduaren aurrean.

 

Non zabilza, certaco da

ambat becatu itsusi?

Asco da bat, Infernuan

erretceco zu beti.

 

Zure begui loi ciquiñac

egoindira lerturic,

zure zain, ta zure ezurrac,

su ta gar biurturic.

 

Suzco lanzaz beharriac,

bihotza iltcez josiric,

sabela iduquico duzu

pozoi, ta azufre eguiñic.

 

Beti tiratuco dizu

Dragoiac mingañetic,

arrac erorico dira

buru gorputz gucitic.

 

Ango suac, ango garrac

edain dituzu beti:

milla sugue zapo dira

mai artaco janari.

 

Odol muñac iraquiten,

ezur zañac urturic,

aragui gucia egoinda

icatz egun ta erreric.

 

Otso tzarrac basa urdeac

an ortzac zorrozturic,

erabilli behar zaituzte

urratu, ta lerturic.

 

 

Confesatu baño len eguin behar diran gauzac.

Lembicicoa: becatuen contua ongui ateratcea. Bigarrena: becatuen gañean ciñezco damu, ta urriquimentua arcea, ceren diran Jaungoico guztiz mitagarri baten contra eguiñac, edo ceren escua ematen dioten, Jaungoicoari, Cerua quendu, ta infernuan beti erretcen iduquitceco horiec eguiten dituena. Irurgarrena: ez berriz beca tuetara itzultceco, eta becatuen ocasio gaistoetatic igues eguiteco, eguiazco asmo, edo propositu sendo bat arcea.

Confesatcera zoacenean ongui beguirazazu, certara zoacen, eta norequin izt eguitera. Aserretua daducazun Jaungoico andiarequin baqueac eguitera zoaz. Bere lecuan ta bere escu guciarequin daducan Confesore Jaunarequin itz eguitera zoaz. Itz eguiozu, bada, begui, ta bihotz humillaquin. Ez diezagozula deus ere gorde, gucia daquien Jaungoicoa beguira dago, osoro esaten bandituzu cere oben, edo culpac, ta biotza damuz, eta proposituz betea daducazula, guci guciac barcatceco, bere hume maite zu eguiteco, graciaz, edo dohaiez betetceco, becatuarequin galdu dituzun ondasun, edo merecimentu guciac itzultceco, eta seculan aserretu ez balitzaitzu bezain zurequin adisquide guelditceco. Baña cerbait, esan behar den gauza, gordetcen badiozu, leneco becatu gucien, eta eguiten duzun confesio gaistoco cate izugarri batequin loturic ucico zaitu, ta len baño zurequin asserreago gueldituco da.

Ongui arcen den absolucioac berequin dacartci, Christo Jaunac gugatic isuri zuen odolaren merecimentu guciac. Merecimentu horiequin, iturrian ongui beraturicaco oiala baño obequi garbitcen da, behar bezala confesatcen denaren anima confesatcera zoacenean eguizu contu, Christo Jauna iltcen Calvario Santura zoacela, an eman zuen odol gucia, edo odolaren valioa cere bihotcean arcera, ta dituzun animaco loi guciac quencera.

 

Confesorearen oñetaraco baño len, esan behar den otoitza.

Ah, nere Jaungoico ona, badaquizu, bai, cein gaistoa nazan ni, eta cein gogorra! Cere graciaren golpez bera zadazu arrizco bihotz hau, honetan sar dedin zure amorea, ta arditzadan beguitan eguin ditudan, eta eguin nitzaquean becatu guciac. Aita Eternoa, zure Seme maiteac eraman cituen neque doloreac gatic, barcatuac guerta bitez harren nere becatuac. Ezdie zagozula beguiratu nere gogorrari, beguira zaguzu dolorez nere culpac gatic erdiratua dagoen aren Bihotzari. Ez niri beguiratu bacarric, beguira zadazu nere culpac bere gañ artu dituen zure Semearequin batean. Honen escuetan utci ditut nere gauzac: Honen Bihotcean nai nuque sartu nere bihotza, itzuli liezadan nere bide bague, nere oben ta culpen damuz urturic, zure beguietara atera ledin, zuri damuric emain ezdizun guisan, edo estaduan. Hala guerta dedilla, ta irabaz dezadala nic, arcera noan absolucioarequin batean, zure bendicio santua, ta gracia.

 

Confesatu ta ondoan essan behar dena

Milla, ta milla esquer Jaungoico maitea, ceren lotua nenducaten becatuen cate izugarriac urratu, ta auts eguiñac utci dituzun! Ezdut nic indarric: ezdaquit nola zure misericordia, ta piedadea laudatu: lauda zaitzatela nere icenean Ceruan diran Aingueru, ta Santu guciac. Uste dut, zure laguntzarequin batean, ez nazala berriz becatuen cate gaisto etara itzulico. Ceruco Santuac gatic, cere Seme maite, eta onen Ama garbia gatic escatcen dizut, didazula nere asmo, edo proposito honetan beti irauteco behar dudan gracia gucia.

 

Comulgatu baño len eguin behar dena.

Comulgaceco zaudenean, beguiratuco duzu ongui, edo pensatuco, certara zuacen, eta nor gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator Jesus maitea, Jaungoico, eta Guizon eguiazcoa. Aitaren escuietic dagoena. Ceruaren, ta lurrearen jabea, zu eguin cinduena, bere escutic zaduzquiena, zu galdu etcindecen, Guizon eguincena, eta zure beguiratce, queñu, ta eguin, edo asmatu dituzun gauzaric chiquienen contu estu arrigarria artu behar dizuna: Jaun bat gucia daquiena, ondasunez betea, bazterric bagueco anditasuna duena, Ceruan diran Aingueru, ta Santuac beguiratce batequin icara daducat ciena; Jaun hau bada, da bocadu eguiñic zure gana datorrena. Arritua dago Eliza, nola Jaungoicoa eguincen Guizon, eta sartu Virgiña Ama garbiaren sabelean: Non borruisti Virginis uterum: gueiago arritu behar luque, ecusiric sartcen duzula zuc ambat becatuen sugue, ta sierpe iduqui dituen cere barren orretan.

Badaquizu nor ceran zu? Zu cera aren beguietan aur char bat, cere ezaguera edo adimentua itsutasen, ellumbez betea daducazuna, eta cere bihotza becatuz josi, eta loi eguiña. Ecusizazu, baldin, Centurion, edo soldaduen naguisi, guizon prestu, Evangelico ura ezpazan tribe Christo Jauna bere echean artcera, nola trebe izain zara zu Christo Jauna bera cere iche, edo barren ciquin orretan arceco? San Pedroc, ceren gaistoa cela ceritzan etcion utci nai oñac garbitcen; utcico diotzazu zuc beldurric bague, daquizun bezain gaistoa cerala, oñac, eta den gucia bere Jaungoico tasunarequin sartcen? Etzuen uste San Juan Bautistac, quencitzaquela Christo Jaunaren zapatetaco locarriac: Aingueruac berac ez tira behar bezain garbiac haren beguietara ateratceco; eta zu atrebitcen cera, ambat becatu iduqui dituen, cere barreneco lece izugarri orretan arcera Jaun andi ura bera? Halic onguiena garbitu, ta apaindu bague, etcenuque artuco cere eche charrean Erregue bat; ta Erregue gucien Erreguea or artececo, garbitu duzu ongui, ta apaindu virtutez cere biotceco iche char, ambat demboraz, becatuaren ciquinqueriac, ta pozoiez beteric egondu den ori?

Certara ore dator zuregana Erregue andi ori? Animaco eritasun eta beharren azpitic zu ateratcera: zuri cere zorrac barcatcera, zu bere adisquide, eta berequin bat eguitera, eta zuri bere graciaren vicitza ederra ematera.

Virgiña Amaren sabelera etorcearequin aditcera emanzuen Christo Jaunac: anitz nai ciola munduari: ta etorcearequin bein, ta ascotan cere biotcera, ez du ongui asco, edo claroqui aditcera ematen, nai zaituela zu berea eguin, eta ondasunez betea utci? Ustuzazu bihotza, ta garbitu ongui, ondasun oriequin betea gueldi dedin: escazagozu Espiritu Santuari, biguñ diezazula, bere doai, ta virtuteaquin, edertu diezazula, ta apaindu, orren Erregue andiari eman behar diozun zure bihotceco hostatua. Escazaiezu cere Aingueruari, ta Aldarean arquitcen dira guciai, Ceruco Santu, ta Santai, gucien gañean artcera zoacen Jesus onaren Ama maiteari, eracutsi diezazutela, cer eguin behar duzun Erregue andi ori zure icheratcen denean, eta daguitela berac, zuc eguin behar cenuquean, ta berac daquiten gucia.

 

Comulgatceracoan esan behar den otoitza.

Bihotz becatuen damuz erdiratu bat escatcen duzun, Jaungoico ona, indazo cerorrec, orretaraco behar dudan urriquimentu gucia. Ecin ecusi ditut, zu atsecabez bete zaituzten nere becatu ciquiñac: damu gueiena ematen didatenac dira, Aldareco Sacramentu Santuaren contra eguin ditudanac, nere comunio gaisto, edo provecho guchicoac, Elizan bazterretara beguira, edo gogoa Elizaz campoan neducala egoteac, eta zure Gorputz Santuac ambat aldiz uquitu dituzten nere mihi, ezpañaz ain contu guti iduquitceac, edo ambat aldiz behar ezdiran hitzaquin ciquintceac. Ceren Balthasar Babiloniaco Erregue arc bere main paratu cituen Jerusalengo Elizaco Calizac, galdu cituen bere Imperioco baster andiac, eta il zuten bere etsaiaren soldaduac: cer castigu mereci dut nic, ceren ambat alditz, nere mingaiñ ezpaña, anima, ta gorputza loitu ditudan? Bada Jerusalengo Calicetan Cecenen odola sartcen cen; eta nere Corputcean Christo Jaungoico, ta Guizon eguiazcoaren odola. Ah, Jesus ona, lotsaz, ta alquez beteric nator zure mai Santura! Zure Bihotcetic nainuque, nere gaitzac behar duten remedioa atera; loi pitsic ecin eraman duen, ta amorez erretcen dagoen zure Bihotzac garbi dezala nerea; eta daguiela beste ain beste nere mingañarequin, begui, ta beharriacquin, ta anima guciarequin; Bihotz gucitic, ta osoro maita zaitzadan. Ala guerta dedilla.

 

Comulgatu, ta ondoan eguin behar dena.

Christo Jauna cere barrenean artu bezain laster, eguiñen duzu contu, zu cerala Sagrario bat, beren Jauna adoratcen, ta maitatcen dauden Aingueruz ingurutua; ta zuc ere zurequin dagoen artean iduquico dituzu oriequin batean, beñere quendu bague cere beguiac, ta bihotza, Jaun andi orri beguira, eguiten dizun favorearen esquerrac ematen, eta dizun amoreari amorez erantzuten.

Ohartcen bacera, edo siñistea galdu ezpadazu, ezagutuco duzu, zure barrenean arquitcen dela bederatci illabetez bere sabelean Ama Virgiñac iduqui zuen, eta Belengo Portalean otzez, ta negarrez icara egonducen Jaungoico Aur eguiña. Cer atseguin ta contentu Ama Virginarena Jaungoico Guizon hau bere barrenean ceducan demboran, eta guero bere besoetan, gu becaturic ateratceco, jaioric ecusi zuenean! Eztut nic atseguin, ta contentuz beteric guelditu behar, ecusten dudanean nere barrenean, nere animaren besoetan etciñic Jaun andi hau bera? San Pedroc essaten bacion, bere aldean ecusi zuen batean, Christo Jaunari, quentcedilla, ain guizon gaistoaren aldetic, cer esan behar diot nic, nere barrenean sarturic ecusten dudanean?

Eldu da Christo Jauna ni gana, anitz, edo asco daquien, guztiz ona den, ta nai duena eguin dezaquean medicu bat bezala. Aguertuco diotzat nere beguietaco, nere beharri, mingaiñ, ta bihotzeco zauri guciac, sendatuac utciditzan daquien bidez, ta moduz; aguertuco diotzat nere oben, edo becatuen arrasto, ta ondoreac, gucietatic garbidiezadan nere barrena, edo anima. Escatuco diot, eracutsi diezadala, ezdaquidan, eta jaquin behar dudan gucia, eta diezquidala bera maitatceco behar ditudan indar guciac. Azquenean utcico diot bere escuan nere bihotza, ta naizan gucia, gueiaz daguien, jabeac bezala, naiduen gucia.

Christo Jaunaren Ama ecusi zuenean Santa Isabelec bere echean, nondic (esan zuen) nondic niri, edo cer nola, Jesusen Ama, ni escustera?

Obequi esan dezaquezu zuc arrituric gucia, ta amorez zoraturic, Jesus bera etortcen zaitzunean cere bihotcera: nondic niri onembat favore? Nondic niri mundu guciaren Jaun, ta Jabea? Nondic niri nigatic guizon eguin, ta iltcen Jaungoicoa? Esan dezaquet alaber, Jacob Patriarca Santuarequin, besarca iduquico zaitut nere bihotcean; etzaitut utcico graciaz, eta ondasunez bete nazazun artean. Arquitudut (esandezaquet anima Santuarequin) arquitudut, arquitu nai nuena; emen iduquico dut nerequin; ez diot utcico ni beñere bacarric uztera, edo ondasunez bete nazan artean.

 

Comulgatu ondoan eman bear diran esquerrac

Ni gana etorri zaran Ceruco Erreguea, gaur ta secula guciac izan zaitez nere bihotzaren Jaun, ta Jabe. Gaurguero zurea nai dut izan naizan guci gucia. Zurea den ezquero nere burua, betezazu Ceruco asmo, ta pensamentuz; ez dedilla nere gogotic galdu zure eriotzaren, ni gatic eramandituzun damu penen, eta niri didazun bazterric bagueco amorearen oroitza pena, behartu nazan oroitzapen honec zure Bihotzaren idurira nerea moldatcera, ta zure damuaren damuz, ta amorearen amorez beteric vicitcera. Cer emain dizut, nere Jaungoico ona, ni gana etorcearequin zuc eguin didazun favorea gatic? Mundu guciaren Erregue izanagatic ni; nic izanagatic Aingueru gucien virtutea, nere virtutea, ta escua laburrac izain liraque zure escu, ta anditasunaren aldean: Cer eguiñen dut bada zure beguietan aguer ditequean videren batez nere ezaguera zuri eracusteco? Sartuco naiz Ceruco atseguin, ta gusto guciac bildu dituen zure Bihotcean; honequin, ta nerearequin eguiñen dut bihotz bat, ta itzulico dizut artu dudan diña; eta nerearen amorea bacarric orretaraco asco ezden ezquero, maitatu nainuque Aita Eternoa zure Bihotzaren amore guciarequin; nai niozcaque Bihotz onequin zuc ematen diozcatzun esquer guciac eman; eta orain, ta beti laudatu behar duen bezala, ala batcen egon, vici nazan artean, ta secula gucian. Nere Jesus ona itz eguiozu zuc nere lecuan.

 

 

MEZA ENTZUTECO MODUA

 

Guizonac, eta Aingueruac eguiten dituzten gauza on guciaquin baño, Meza batequin honra gueiago ematen zaio Jaungoicoari. Ez da munduan Mezac adiña valio duen gauzaric. Meza da behar dugun gucia decarren iturria. Mezan eguiten diogu Aita Jaungoicoari ecin assan ditequean valizco presenta bat: nola bada uca diezaquegu ori escuetan dugula escatcen zaion gauzaric? Meza enzun ondoan beharsu guelditcen bagara, izainda, ceren ezdugun enzun behar bezala, edo ceren enzun dugun gogoa. Elizaz campoan bihotza Jaungoicoac daquien bezala daducagula, ta Jesusen Odol, vici, ta erihotzaz casoric eguin gabe Meza da Jesusen Gurutceco neque, ta eriotzharen, odol isurtceric ez dacarren berritce bat. Enzuten dutenac, egoindira Mezan, dena urratu, ta odolturic azqueneco asnaseetan Gurutcean cegoen Jesusi beguira baleude bezala, eta gogoan artcen dutela, nola egoin diran ordu artan han ceuden San Juan, ta Virgiña Amaren bihotza, ta beguiac. Honelaco asmoarequin Elizan sartcen dena, Mezan egoinda amore, ta nequezco Jesusen Passio santuco itsasotic ez gogoa, ta ez beguiric quentcenduela; sartuco da Jesusen Bihotceraño; ta Bihotz orretan icasico du, nola vici egun artan, ta eriotceco orduraño. Icasten duena eguiten badu, izaindu Cerutic emen behar duena, ta an seculaco Gloria.

 

Meza assi baño len essan behardena.

Badaquit, Jaungoico Ona, ez natorrela, behar nuquean bezala, Meza au entzutera: cerorrec lagundu behar didazu, eguiteco hau halic onguiena eguiten. Eguin nai nuque, siñistezco arguiz adimentua beteric, ta damuzco suan bihotza urcen daducadala. Aita, ta Seme, ta Espiritu Santua, zure icenean, eta nere, ta Purgatoriocoen oneraco izan dedilla enzutera noan, ta Jesus maitearen lecuan dagoen Apaiz Jaunaren escuz esqueintcen dizudan oraingo Meza ori.

 

Meza assitceracoan.

Ezagutcen dut, nere Jauna, ta Jabea, ni bezain gaizqui vicitudenac ez luqueala, ni nagoen lecuan egon behar; baña zuc utci nazun ezquero emen sartcen, Meza ematera doan Apaizaren otoitzaquin batean escatu behar dizut nere becatuen barcacioa. Aitorcen dut gogotic Ceruaren, ta lurraren, Ama Virginaren, San Miguel Aingueru, San Pedro, San Paulo, ta ceruan arquitcen dirán gucien beguietan, pecatore naizala, ta aguitz andia, baña gaur danic diot artu ditudala begui tan, ta nai ditudala seculaco utci arras diracac; ta bitarceco emanic zuri, nere Jaungoico maitea, Vigina vera gañeraco Ceruan diranaquin, escatcen dizut bihotz humil damuzco batequin, gueldi ditecela guciac barcatuac.

 

Apaiza Aldarera igaten denean.

Garbizazu, Jauna, nere becatuen loia, enzun dezadan bihotz garbi batequin assi den Meza. Bai arren nigatic, ta gañeraco Cerucoac gatic ezbada ere, Aldare orretan bere cutsua, edo reliquiac dituzten Santuac gatic.

 

Kyriac asten diranean.

Ez duzu, Jaungoico ona, cer beguiratu gure gaizqui eguin, edo becatuetara: beguira zagozu gugatic, edo gu zorretatic ateratcera Aldare orretan aguertuco den zure Seme maiteari: Seme orregatic escatcen dizut, barca ditzazula nere utseguiñac, nere oben, ta culpac, ta ezdezazula utci cere escutic, zure escuac eguintzuten nere anima urricaria hau.

 

Gloria in Excelsis easan bitartean

Atseguin, ta contentu Ceruan Jaungoicoac; eta Jaungoicoac nai duena eguiten dutenac lurrean, izan dezatela baque osoa. Aren escutic artu ditudan ondasun, ta gauzac gatic, nai diotzat eman conta hal baño laudacio, ta esquer gueiago. Dena bere escutic daducan Aitaren Seme bacar Jesus maitea; becatuen azpitic ateratcea gatic gu, Jaungoicoaren Bildots eguiñic Aldarera zatocen gure Salvatzallea, urricari zaquizquigu, ta atera gaitzatzu lembaitlen honembat loi gaisto, ta carga andiaren azpitic, ta eraman zure edertasuna Ceruan ecustera.

 

Otoitzetaco demboran.

Jesus maitea gatic, aren Amaren, ta egungo Santuaren icenean escatcen dizugu, Jaungoico Ona, ez dezazula ucatu Apaicac bere, ta gure oneraco escaten dizunic. Nic escatcen dizut nere becatuen damu, ta barcacioa, ta emen ta Ceruan zu bihotcetic maitatceco gracia.

 

Epistolaco demboran.

Cere Profeta, ta Apostoloai Escritura Santuan dagoena iracutsi cenien nere Jaungoicoa, lagun zaquizquit, horiec, ta zure lecuan niri Ceruco videa eracusteco dauden gucien essanac eguiten; bada zure laguncearequin batean eguiteco nago nigandic nai duzun gucia.

 

Evangelio coan.

Goititu naz, nere Jaungoicoa, Ceru; lurrai adi erazteco, behar baliz, emain nuquela zure Evangelio Santuco eguiac gatic nere vicia, dudan bihotceco odolarequin. Evangelioac eracusten didan videa baicic ezdut nai nic artu. Copetan, aoan, tu bularrean eguin ditudan Gurutceac aditcera ematen dutena diot gogo guciarequin: diot bada, cere Evangelio garbian eracusten didazuna baicic siñistu nai dudala, ez itcez adieraci, ta ez bihotcez maitatu. Badaquit, zure itzac, ta eguiac baño len galduco dirala Cerua, ta lurra.

 

Credocoan.

Jauna sinisten ditut zuc aguertu dituzun, ta Elizac eracusten dituen eguia guciac. Siñisten dut zu zarala Jaungoico bat, ta iru Persona, Aita, Seme, ta Espiritu Santua, Jaungoico asitcera izandu etzuen, ta beti iraun behar duzuna, nai duzun gucia eguin dezaquezuna, ta Ceru lurrac diran gauzaquin eguin dituzuna. Siñisten dut Aitaren Seme bacar gure Jesu-Christo Jauna; gauza gucietan Aita diñacoa; eguin cela gugatic guizon, edo gu, suzco lece arrigarrian erori lecuan, sar guindecen Ceruan. Orretaraco jaio cen bere Virgina Ama gandic, vicitu lurrean, ill Gurutcean, illen artetit atera irugarren egunean, ta igan Aitaren escoieco aldera, andic etortceco onai Cerua, ta gañeracoait irabaci zuten sentencia ematera. Siñisten dut Espiritu Santua dela Aita, ta Semea bezala Jaungoicoa, ta virtute, ta Ceruco doaien iturria: Eta gucia beingoan essatea gatic, siñistenditut ecin utseguin dezaquean Eliz Ama Santuac eracusten dituen eguia guciac. Indazu Jauna siñiste vici bat, ta siñiste arc escatcen duen bezala vicitceco gracia.

 

Ofertoriocoan.

Jauna, zor dizudan gaciari erantzutea gatic, ta beguitan artuditudan nere becatuen alderaco ematen dizut Apaizaren escuz, diran gauza guciac baño gueiago balio duen, ta gure zorrac bere gain artu cituen zure Semea. Seme onegatic barcatu behar dituzu nere zorrec, emen nerequin arquitcen diranen, edo zure gracian ceudela ill ciranen zor guciac, eta lembicicoric ni gandic cerbait uste duten, edo ichedan dezaqueen gucien zorrac.

 

Consagratu artean

Gu gana zatocen ezquero, gure Jesus maitea, garbizazu gure bihotza becatuen loi, ta ecutsi ciquiñetatic, bada ecin dagoque zuere beguietan gauza loi, ta lizunic. Amorez erretcen dagoen zure Bihotceco sutic eman behar diguzu cerbait, bero dedin gurea, ta maita zaitzagun gogotic. Asco zor dizut, Jesus maitea, bada gugatic, ez urtean bein, baicic egunoroco, ta egunean anitz aldiz, etorcen zara Mezacoan gugana, eta Gurutcean odola eman cenuen bezala, nai duzu cere aldetic gure zorren alderaco cere odola, cere gorputza, ta zarana eman cere Aitari. Non arquituco ditugu, zuri zor zaizquitzun esquerrac!

Jesusen, ta gure Aita, Cerua utci gabe, lurrean arquitcera doan zure Semearen Bihotzeco amoreac gatic, artuzazu harren Eliza gucia gatic, Elizaco Nagusiac gatic, gure aide adisquide, ta gure etsaia gatic ematera goazquitzun beraren gorputz, ta mundu guciac baño gueiago valio duen odol garbia. Ecarritzazu cere Elizara, Eliz onetan sartu baguez, galduriz dabiltzan guciac. Goratzatzu, edo jaso becaturic, becatuaren loiean dauntzanac. Ar dezatela elcar icusi nai ezdutenac. Atera bitez Purgatorioco sutic, an erretcen daudenac, ta lembicico lecuan Jesusen Bihotza, ta Ama Virgiña, gueiena maitatu dutenac; eta laguncequizquigu guri, izan gaitecen vici garaño behar dugunac.

Orain Apaizaren escuz zure escuetaraco da gure zorren pagatzalle zure Seme maitea; ta egunen batean aguertu bearco dut nic ere, zuri nere zorren contua ematera. Ah gaur denic iltcen balira nere asmo, lan, ta gogo gaisto guciac, nere behar ezdiran itzaquin! Gueroz izain ninzaque zure beguietan aguer litequean presenta. Gu gatic Aldarera zatocen Jesus maitea eguin gaitzatzu bat cerequin. Errezazu cere suz nere bihotza, ta utzazu gucia zure dirudiela gueroz izan ez dezan, zuc nai ez decun asmo, edo gogoric.

 

Hostia Santu goratcean,

Amorez Bihotza erretcen daducazun, munduco becatuac quentcen dituzun, Ceru lurrac ondasunez betetcen dituzun, ta Hostia horretan zauden Jesus maitea, indazu cere sutic zerbait, eta errezazu nere bihotza, esqueñi diozadan zureaquin batean zure Aitari: bitartean indazu eguin ditudan becatuen ciñezco damu, ta urriquimentu andi bat.

 

Caliza goratcean, ta ondotic

Guciac gatic issurri ciñan Jesusen odola, itzalizazu nere bihotza erretcen duen lurreco su ciquin gaistoa, ta garbi zadazu becatuaren loi, ta cutsuetatic, ta indazu, berriz loiean erori ez nadin, escua.

Niri escua emateagatic, besoac gurutcean zabaldu cenituen, infernuco miru gaistoac nere ondotic cebiltzanean, zure Bihotcean gorde nendin, cere bularra idequia utci cenidan, ta nere becatuen loiac quentceco, cenuen odol gucia eman cenuen Jesus maitea, orain berritcen da, nere onereco Meza Santu onetan ambat nequerequin eraman cenuen Passio Santua. Orduco neque, betico amore, ta oraingo favore berria gatic lagunzaquizquit nere vici gucico neque lanetan izan ditecen guciac zure beguietara aguer ditezqueanac.

 

Hostia Santuarequin Gurutceac eguitean.

Gurutcean goraturic munduari beguira egonduciñan Jesus maitea, beguira zagozu beharrean dagoen nere anima tristeari eta emaiozu behar duen atsequin, consuelo, ta gracia.

 

Pater noster essatean.

Cerorrec eracutsi cenigun Aita gureco otoitz, edo oracioan escatcen den gauzaric, uca ezdaquidan, nai diet, zure essanac eguitea gatic, Jesus maitea, barcatu zure icenean nere etsaiai eguin didaten gaizqui, edo vide gabe gucia; ta indazu ordañez nere culpen barcacioa.

 

Agnus Dei essatean.

Munduco becatuac quentceco cere odol gucia eman cenuen Bildots manso Jesus Ona, balia daquidala odol garbi hori, ta quen diezadala nere culpen loi gucia, ta utz nazala indarrez beteric nere pasio, ta aztura gaistoac garaitceco, ta nainuquean bezala eguin ditzadan nai duzun gauza on guciac eguiteco.

 

Comunioco demboram.

Gorputza Gurutcean ill ceneco, animarequin limboco guciac ecusi, ta atseguin, ta gustoz betetcera jaitsi ciñan Jesus maitea, atoz arren nere barren illun hau arguiz, ta graciaz betetcera, edo zouden Aldare orretatic, indazu Comunio Santu batean irabaz nezaquean gucia.

 

Azquen otoitz, edo Oracioetan.

Limbotic atera, ta berrogueigarren egunean Limbocoacquin Cerura igan ciñan Jesus gurea, eraman nazazu, deritzazunean, nequezco vizi honetatic, nequeric ez duen cere gloriara.

 

Azqueneco Evangelioan.

Cerura igatearequin triste gueldituciran zure Apostolo, ta gañeracoai Espiritu Consolagarria bidaldu cenien Jesus ona, eguizu datorquidala niri ere, bere graciaren consueloz betetcera; indarrac arturic, eta emengo nequeac garaitcen ditudala, sar nadin egunen batean; angoen lagun izatera, cere Ceruan. Amen.

 

 

CALVARIOCO ESTACIOAC

Calvarioco devocioa da Jesusengo Amac Jerusalendic assi, ta Semearen Sepulcroraño, iltcera ceramatenean, aren ondotic asco nequerequin cebillela eracutsia. Jesus Onari vide hartan guertaturicaco aren, señaletzat, dauden Gurutce bacoitcean belaunico esan behar da ango otoitz, edo ofrecimentua, Aita gurea, ta Ave Mariarequin. Jesusen Ama da munduco vide macurrac, eta josteta ciquiñac utciric vide au artu nai dutenen guia, edo guidari. Amabi garren Inocencio ceritzan Aita Santuac laudatua daduca, ta Indulgenciaz betea Calvarioco devocioa. Irabaci dituenac ascotan, behar du maiz ibilli emen Jesusen Amaren ondotic.

 

Calvarioco videa assitcean eguin behar den Otoitza.

Astera noan Calvarioco videan eman behar ditudan pausoac izan bitez, Jesus maitagarria, zuc Gurutce pisuarequin cembiltzala Jerusalendic Calvariora eman cenituenen icenean, ta Aita Santuac devocio hau eguiten dutenai beressi, edo señalatu diezten Indulgentiac irabatceco. Orretaraco escatcen dizut Bihotz gucitic, Elizaren behar, estutasun, edo necesidadeac gatic. Irabazten dudan gucia izan bedi nic gueiena zor dietedan, edo zuc nai duzun, ta Purgatorioan erretcen dadenen favorean.

 

Lembicico Gurutceco Otoitza

Azoteen ondoan ematen zaio Jesus onari ilceco Sentencia.

Gaizqui guillea bezala loturic Juez gaistoen echez eche erabilli cinduzten, ta azotez urratu ta ondoan, Pilatosec Gurutceco eriotz gogorrera sentenciatu cinduen nere Jesus maitea, lagunzaquizquit, eraman ditzadan zure icenean, izaten ditudan vide bague, charqueri, ta neque guciac, necatcearequin emen zurequin batean irabaz dezadan Ceruco atseguin, ta gloria. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

 

Bigarren Gurutceco Otoitza

Ematen zaio soñera Gurutcea.

Ni nere etsaien escuetara ez nadin, cere etsaien escuetara cere burua utci cenuen, ta ni becatuen petic ateratcea gatic nere becatuac eguin dizuten Gurutce pisu, edo sendorra cere gain artu cenuen Jesus ona, indazu cere gracia, edo escua, nere oben, ta culpac behar duten neque, ta castigüen gurutcea eraman dezadan gogo on, edo borondate osoarequin, nagoen guero Ceruan zurequin nequeric bague, ta atseguin, ta gustoz beteric secula gucian. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Irugarren Gurutceco Otoitza

Erortcen da Gurutcearen azpian.

Andia da nombait, nere bihotceco Jesus, nere oben, edo culpen Gurutcea, bada erori eraci du bazterric bagueco indarrac dituen Jaungoico guizon bat! Nola ote naducate culpa horiec orrelaco indarric ez dudan criatura char au! Indazu arren horien itsustasuna ezagutceco behar dudan arguia, ta lagun zaquizquit cere graciarequin, garbi dezadan negarrez, loitu didaten anima. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

 

Laugarren Gurutceco Otoitza

Batcen du bere Virgiña Ama.

Izanduden Semeric Onena galtcera zoacen Aingueruen Erreguin garbia, orra non datorren Gurutce pisu bat soñean duela zure Seme maitagarria. Ezbadezu nai odolturic dena, ta icerdiz, ta loiez betea ecustearequin erdira daquizun cere Bihotza, ez diozazula beguiratu; edo beguiratcen badiozu, izan bedi berari escatceco, nere nequeac ondo eramateco, didala gracia, ta guero betico gloria. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

 

Bostgarren Gurutceco Otoitza

Laguntcendio Gurutcea erameten Simon Cirineoc.

Calvariora baño len Gurutce pean asnasea, ta vicia galcenitzan beldurrac, ta Gurutcean ilcez josiric eraman ditequean nequeric andienean ecusteagatic zu, emancizuten lagun Simon ceritzan guizon bat. Ar nazazu, harren, ni ere vide gogor onetan cere laguntzac, sar nadin guero zurequin batean, Gurutce orretan irabaci behar didazun Ceruco glorian. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

 

Seigarren Gurutceco Otoitza

Garbitcen dio Veronicac icerdia.

Gurutce pisuarequin cembiltzanean, erortcen citacitzun odol, ta icerdia garbitceco, Veronicac ecarri cizun oialean, cere antza, ta imagiña utci cenion Jesus nequez betea; utzazu nere bihotcean ere zure neque gucien señalea, oroi nadin zuri zor dizudanaz, ta nagoen beti esquerrac ematen emen, ta Ceruan. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Zazpigarren Gurutceco Otoitza

Erortcen da bigarren aldian.

Simon Cirineoc laguntcen dizularic, Gurutcea ecin eramanez: berriz erortcen zaran, Jesus maitea; orduan artu cenituen ille tiraca, ta ostico ciquiñac gatic, indazu gracia, ar ditzadan nic zure icenean lurrean eguiten zaizquidan videbague guciac, nagoen guero zu ecusten, zaitudala atseguin, ta gustoz beteric Ceruan. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Zortcigarren Gurutceco Otoitza

Itz eguiten die Jerusalengo Alabai.

Flaquiaz, cargaz, ta nequez beteric cembiltzanean, necatua, ezbazeunde bezala, Jerusalengo Alabai jaquin behar zutena eracutsi cenien Jesus maitagarria, eracus zadazu, cer eguin behar dudan, Ceruco videan ez utseguiteco, ta vide honetan izan behar ditudan neque guciaquin iraun dezadan zure gracian eriotceco orduraño, ta indazu daramazun neque andiagatic, orrataraco, behar dudan laguntcea, ta escua. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria, etc.

 

Bederatcigarren Gurutceco Otoitza

Erortcen da irugarren aldian.

Becatuen azpitic atera, ta jaiqui nadin, irugarren aldian lurrera zaituen gurutcearequin zabi zan Jesus necatua, lagunzaquizquit lembait len, becatuen carga utciric, arin diezazudan Gurutce pisu ori, eguin dizuten nere culpen damu andi batequin, ta irabaz dezadan gaurguero zu bihotz gucitic maitatceco gracia. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Amargarren Gurutceco Otoitza

Quentcen diotzate soñecoac.

Soñecoric bague cere burua ecusi cenuenean izandu cenuen lotsa gatic escatcen dizut, Cerua izarrez, ta lurra lorez estalcen duzun, Jesus nere Jaungoicoa estal nazazula graciaren, ta virtuteen soñeco ederrarequin, jar nadin, egunen batean, Ceruco eztei garbietaco maian Aingueru, ta Santu gucien artean. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Amaicagarren Gurutceco Otoitza

Gurutcean itzatcendute Jesus.

Asma hal adiña nequerequin ecarri duzun gurutcean, itzaturic arquitcen zaran, Jesus Ona, nere becatuac eguin dizuten ohatce, edo oi gogorrgaatic, edo orretan daramazquitzun neque penac gatic, eguizu harren, gueldi dedilla nere bihotza, ta anima pena, ta neque horien damuzco iltcen zure Gurutcean jotsia; beste munduraño ez dut nai zurequin necatcea beste atseguiñic. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Amabigarren Gurutceco Otoitza

Iltcen da Jesus Gurutcean.

Oin, ta escuetaco zain ezurrac iltcez urraturic, Gorpuz gucia odol, ta nequez betea ceneducala, ta anima neque, edo dolorezco itsaso eguiñic, azqueneco asnasea ni gatic eman cenuen Jesus Ona, badaquit, cere neque gucien artean ez ninduzula cere gogotic utci. Ez dut nic zuri nondic eman zor dizudana; eman dezaquedana, ta gaurguero gogotic emain dizudana da, ni gatic eraman duzun nequearen damu andi bat. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Amairugarren Gurutceco Otoitza

Jesusen Amaren dolorezco bacartasuna.

Nere becatuac quendu cizuten cere seme bacarra illa ecusi cenuenean, norc nai daqui, Ama maitea, itsasoa bezain andia izandu cela zure Bihotceco illuntasun, ta sentimentua. Damuz nago ni ere, ceren ni gatic galdu duzun, guciac baño gueiago valio duen, ta ecin gueiagoraño maite duzun cere Semea. Cere Bihotceco neque andia gatic indazu harren, ez zure nequeric, ta ez zure Semearen eriotza becatu berriaquin, berritceco gracia. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Amalaugarren Gurutceco Otoitza

Jesu Christoren Sepultura Santua.

Cere Gorputcean eraman cenituen neque andi, ta eriotza gogorraren ondoan Gorputza bera gurutcean ill, ta illen sepulturara eraman cezatela uztearequin, guizon eguiazcoa ciñala eracutsi cenuen Jesus nere Jaungoico Ona, ni gatic eraman dituzun neque andi, ta eriotza gatic escatcen dizut, izan nadilla ni, comulgatcen nazan gucietan, zure Sepulcro garbia, utci nazazun orduan cere graciz, ta amorez betea, irabaz dezadan aisa seculaco gloria. Amen. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

Azqueneco Gurutceco Otoitza

Aguertcenzayo Magdalenari.

Necatua cembiltzanean, zure nequeen sentimentuz, ta bere pecatuen damuz beteric zure ondotic ibillicen Magdalenari piztu, edo resucitatu, ta bereala aguertu cintzaitzan Jesus maitagarria, nainuque ni ere emendic deitcen nazunean zure arpegui ederra Ceruan ecustea gatic, zure nequeac, eta Passio santua gogoan ditudala garbirocho vici. Au da, Jauna, nere bihotceco alheguin guztiarequin eguitea deseatcen dudana, zure naya, eta borondatea gauza guztietan. Indazu aharren orretaraco behar dudan gracia. Aita gurea, ta Ave Maria.

 

 

ACTO FEDECO, ESPERANTZACO, ETA CARIDADECOAC, CEÑAC EGUIN BEHAR DIRADAN URTEAN BEIN GUCHIENA

Acto Fedecoa.

Siñisten det dala Jaungoico eguiazco bat, eta iru Persona diferenteac, ceñac diraden Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua. Sinisten det Trinidade Santisimoco bigarren Persona eguinzana Guizon Maria Santisimaren entraña garbietan Espiritu Santuaren obraz, eta virtutez, guelditcen zala Señora Soberana au Virgiña, Semea eguin baño leen, eguitean, eta eguin ezquero. Sinistendet Jaun onec padecitu zuana, eta iltzana guc salvatceagatic; piztu zana illen artetic irurgarren egunean; igozana Ceruetara, eta etorrico dana viciac, eta illac juzgatcera: au da, onac premiatcera, eta egaitzac castigatcera. Sinistendet Aldareco Sacramentu Santuan dagoana Jesu-Christo gure Jauna, Jaungoico, eta Guizon eguiazcoa, Ceruan dagoan becela. Sinistendet Ama Eliza Santa Catolica Erromacoac sinisten duan guztia, eta fede onetan naidet vici, eta il.

 

Acto Esperantzacoa.

Daducat esperantza Jaungoicoagan, barcatuco diuztala nere pecatu guztiac eta emango didala bere gracia, eta Gloria, bere misericordia infinitoagatic, Jesu-Christo nere Jaunaren merecimentuac gatic, eta aren Ama Santisimaren erreguac gatic, eguiten badet nere partetic obligacio dedana, eta eguin dezaquedana, ceña dan penitencia eguiazcoa.

 

Acto Caridadecoac.

Amatcen det Jaungoicoa beste gauza guztiac baño gueiago eta naiago ditut galdu guztiac aren Divina Magestadea baño. Eta nai nuque amatu, munduco justo guztiac, eta Ceruco Bienaventuradu, eta Serafin guztiac amatcen duen becela. Eta possible baliz nai nuque amatu, beraren Ama, ta nere Señora Maria Santisimac amatcen duan becela. Ez amatua, ofenditua, ezatea aimbeste ofenditcen duenac, eta guztiac ez amatcea, aren Divina Magestadea, bere dana izanagatic, damudet nere bihotz guztitic, eta proponitcen det enmendatcea, aren gracia mediante dala.

 

FIN

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Atzera