EL DOCTOR

PERU ABARCA

CATEDRÁTICO DE LA LENGUA VASCONGADA
EN LA UNIVERSIDAD DE BASARTE
ó
DIÁLOGOS ENTRE UN RÚSTICO SOLITARIO BASCONGADO Y UN BARBERO CALLEJERO LLAMADO MAISU JUAN

OBRA ESCRITA POR EL PRESBÍTERO

D. JUAN ANTONIO DE MOGUEL

DURANGO

IMP. Y LIB. DE JULIAN DE ELIZALDE

Artecalle, número 57,

1881


DIALOGO PRIMERO

ENTRE EL INCULTO BASCONGADO Y BARBERO MAISU JUAN Y EL CULTO CASERO PERU.

Se dá principio al diálogo en una venta, donde se encontraron casualmente.

PERU. Jangoicuac egun onac emon daijozala.

MAISU JUAN. Bai zuri bere adisquidia.

P. ¿Berori baisen jaun apaindu batec oñac imini ardan-eche onetan? Toqui au guizon baldres, zantar, aciera charrecuentzat obia da, berori langüentzat baño. Ez naz ni Jauna; abarcac oñetan, chapel bat buruban, guerrestuba gorputzian; au da nire apaindurija guztija: baña echagun, icen onaren zalia nasan aldeti, ez oi nas sartu ardanteguijetan nora ecian, premiñaz, ta ecin bestez baño, ez jacolaco echagun beguiratu bati ondo eguiten buruba bat eguitia guizon ospetsu, burrucari, ondatzalle, alper, ta baldanacaz. Ez nau orainguiño inoc icusi ardauac igarota, gach eguinda, zabuca oñac locaturik, ez miña motelduta, ez beguijac lausotuta, asco leguez euren osasun, ondasun ta arimen caltian. Bein baño gueijagotan izan nas neure errico Buru, edo Piel, ta darda gañian erabilli daruadaz ardao saltzallak belutu, edo ondo gautu artian dauqueezanian eche barruban nequezaliac, edo ate edeguijaz ardaua salduten badabe debecauta daguan orduban. Ez deust ecec gorroto ta igûin gueijago emoten nequezale edan-sarri, ta ardao zaleeguijac baño.¿Cer esan nei bada berori emen icusita? Aserratuco ezpalichaquio jaquin gura neuque nor dan, ta cec ecarri daben ona.

M. J. Adisquidia; imini eguizu chapela buruban, ta esango deutsut nor nasan. Nas bada oraiñago igaro dozun errico Barberua, ta deitu nabee gaiso bategana. Pagau deuste visitaco errial cidarra; baña ain dollorrac izan dira, cein da ez deusten atera trago bat: alan sartu nas emen cuartillu bat atera, eta cerbait jaatera, bada urrin eguiten jat neure echia baruric biurtuteco.

P. Nic uste neban bene benetaco andiquiren bategaz verba eguiten nebala; agaiti nenguan chapela buruti quenduta lotsa nintzala verba eguiten. Jaquin baneu lenengoti Barberu char bat baño etziniala, ez nintzan Jaunca zugaz egongo, ez da bere buru utsian. ¿Eta Barberu errucarri bat, ta inoren gachaz vici dana; gaisoric ezpadabil cer jan ez daucana, ain arro ta apaindu? Aimbeste soñoco bichidunez, eta ori astegun buru zurijan videz zabiltzala?

M. J. Adisquidia, eguizu verba modu obian: zuc ezdaquizu cer dan Barberu izatia: lengo Barberu chaarrac ibilli oi cirian deshonretan euren opicijo onrauba; batuten cirian tabernetan ta nun nai; guichi estudijau, ta guero ill edo vici, erreceta bat eguin, boticaco asco artu eraguin, erremienta charrac euqui, ta barriqueta batzuc nequezaliai esanda, trago galantac ezarrita, Medicu jaquitun batec baño pama gueijago euqui eruen. Baña gaur Medicuben pare gara. Asco aurreratu da Cirugijan. Ni egon nas Madrilgo ospitalian urte bijan. Asco icusi dot; ta asco dacusanac, asco icasi darua. Ostera bere dirautsut; ¿cer dala uste dozu Barberuba?

P. Barberuba barberu ta mozolua mozolo. ¿Mozolua baño nun dago egazti edertuago janciric? Baña ezdau inos mozolo izateti urten. Soñoco apaindubac ez deutsa gaisuari osasuna emongo. Biajon daguijala nire errico Barberubac? Bere videco jancija da chano gorri bat ta bere ganian chapel esquerga berroguei urte euquico ditubana. Eztabil zu leguez basatzaric basatza oñetaco meiacaz, ta bai zaldi, berac beste urte ditubanian. Eguija da, nun nai topetan dabela bazcari ta aparija. Guztijac asco gura deutsee bere lautasuna gaiti, ta jaten dau edocein gauza baserrijetan. Autor deutsut, ardao zalechuba dala, buruba ta barruba berotu daruazala larregui, ta ori éria dan guztijan. Baña catubagaz zutinic zucen egon ecin danian, topetan ditubala zanac, ta escutur sendó ta icara baguiaz ateraten deutsala edertó odola gaisuari. Au celan dan ez daquit, alan dala bai.

M. J. Orra nic dinodana, orrelango Barberu perdularijo molde bagaac galduten deutseela pama guztija Barberutziari. Eta ¿ce culpa dauquee beste gure opicijocuac zure errico Barberuba baldresa, ardaora emona, ta astaqui bat bada? Aztuco jacon gaztetan icasi eban apurra.

P. Eztau berac orrelangoric uste, ta ori esango baceunsquijo berari, enzungo cenduquez enzuteco onac. ¿Ezdozu inos enzun bacocha bere zoruac vici dabela? Ac uste dau eztaguala bera leguezco Barberuric Bizcai guztijan: bein banaan ateraco deutsuz eguin dituban osaquintza mirariraño jó eraguitecuac. Zuc barriz dinozu, astaqui bat izango dala dongaro jazten dalaco, nequezaliacaz bat eguiten dalaco, ta liburu zaarrac austu ta baztertuta euquico ditubalaco. Ac esango leusquezu soñoco bichidunac, ta janz-barrijac eztacarrela jaquiturijaric, ta bai liburubetaraco naguitasuna. Enzun neutsan egun baten esaten nequezale ascoren aurrian, ta bere eusquera chaarrian, Jangoicuac librau zaguizala Barberu modaco, Dotore char, apaindu, ta barrichubetati. Cortejante batzuc dituzu; igaro ten jaquee demporia certzuc moda dirian conteetan. Pigurerija guztijac gura ditube, Jauncho eguin gura dabee, ta andiquijac baño apaindubago ibilten jatzuz. ¿Ce curaciño eguingo dabee Barberu delicau oneec? Ibillico dira gaisuen artian odolac manchau eztaguizan bildurrez sangrija bat eguin biar danian. Alan cinuan, ta icusi bacenduz orrelan jancita esango eutsuzan enzun guraco etzenduzanac. A vici dau bere zoruac ta zu ceuriac: eta guc ¿nori sinistu? ¿Ari, edo zuri?

M. J. Aren auaz, ta buruban, desbergüenza gogorrac esaten deustazuz.

P. ¿Ce verba da desberguencia? Nic eztaquit. Esan guraco dozu lotsabagaquerija. Eguizu bada verba eusqueraz. Ezteutsut nic lotsaric galdu, ez galduco bere; baña bai eguija garbijac esan, ta minduten bazara, zeuria izango da erruba. Ezdozu igon biar zarian baño gueijagora. Barberubaren icenac esan gura dau neure ustez Bizarguillia; alan esaten deutsagu guc. Zuc dinozu apeitau bizar eguitia gaiti; esango bacendu apaindu, apeitau ordian, ederto esango cenduque; cerren zubec apainduten dituzun gure arpeguijac uraz, ta guero bizarra quendubaz. Zuc emoten deutsazu labañiaren icena gure arpeguijac apaindu ta garbituteco erremientiari, ta obeto icentauco cenduque garbitzalle, edo apainquiñaren verbiaz. Euscaldunac bagara, ¿cetaraco verba eguin ez gueure asaben verbacuntzan? ¿Cetaraco esan barberuba, labania, ta onelango icen arrotz, zantar, ta erbestecuai artubac?

M. J. Aguiri dozu, adisquidia, baserrijan aci zariala: eztozula inos Bizcai ta basoarteti urten. Barberu edo bizarguillia baño gueijago naz. Iru titulu emon eusteezan Madrilen, ta orretaraco igaro nituban iru esamina crubel tribunale lotsa andico baten. Nas bada Barberuba, Sangradoria ta Cirujauba.

P. Ori baño gueijago ezpadacardazu, ni nas Arotza, Arguiña, Itzaña, Achurlarija, Baso-azterlarija, ta errazago icasten dira zure biarguinzac niriac baño.

M. J. Guzurra dinozu. Asto andi bat zara. Asico bacina zu norbait apeitetan, arpegui guztija ichico ceunsquijo odolez beteta. Artuco bacendu nire lanzetia, eguingo ceunsquio gaisuari zulo andi bat, edo bai ebagui zana: ¿eta cer izango litzate azur ausijac compondu biar bacenduz, edo osatu golpe andi bat artu ta heridu dana?

P. Maisuba, ¿eta cer eguingo cenduque zuc burdi bat banatu, burpillac locatu ta ascora bat emongo balichaquezu? Etzenduque jaquingo ciri bat eguiten, ta galdubago largaco cenduque burdi gaisotuba. Asico bacina guero burtardatza eguiten, apurtuco cenduque dana leundu biarrian ta ebaguico cenduque biar bada ceure oña edo berna azurra. ¡Noc icusi ceinquezan coltzaguintza, arrijac landuten, soloco biarretan! Zu bialdu biar cenduqueez basuen azterrenac ateraten, ta ebaten guero ceimbat burdi icatz daguan arlo, edo saill andi baten. Bizar eguiten icasten dabee mutillac laster. Badira baserritar bizar eguiten jarduten dabeenac ta zuc baisen escu bigun samurrac baleuquez, ta ez laija, achur, ta ascora quirtenacaz azaldubac, etzeunsquijue irabacico temaric noc obeto eguin. Odola ateratia, escutur icara baguia ta begui zolijac ditubenentzat, ez da orren gauza gacha. Amabost egungarreneco icasico leuque edocein andrac, ta zuc baisen ondó edo obetó iminico lituquee chaplatachuhac, ta eraatsi zaurichuban locaarrijac ascatuco ez dirian guisaan iñoren escu baga. Barriz; ¿noc igarri zubei daquizuzan edo ez, osatuten zaurijac, ezagututen bedar onac? Zuc esan biar etzenduban ondo acija bacengoz, esan deustazuna aurquez aurque, edo neure musu garbijetan; guzurra dinodala, asto andi bat nasala. Asco nequezaleri esan baceuntsa, etzenduban urtengo emendi beste barberu, edo zauri-osaguillaren baten premiña baga. Baña ni naz guizon baquetsuba, eruapen andicua, dongaro enzun arren, ez daquidana dongaric eguiten; verba baten, Jangoicuaren bildurrecua. Gorde zaite bada aurreracuan orrelan verba eguiteti.

M. J. Ez eguizu bada zuc bere ain dongaro esan nire opicijocuac gaiti.

P. Ez dinot nic dongaroric zure biarguintzia gaiti: guizon biarrac zaree celan bait: bizarra quendu baga ecin egon gueindez; atera biar da odola gach ascotan, baña neure ustez, ez aimbestetan, celan ateraten dan; eta nic aguindu biar baneu, odola ateratia gaiti ez leuquee zubec leguezcuac diru berezcoric eruan biarco, edo beintzac ez odolaterateric eguin Osaguille nausi, Medicuben icena emoten jaqueenac gaisua icusi, ta oneec aguindu artian.

M. J. ¿Cegaiti ez?

P. Cerren bestelango gaiso icustetan baño aloguer, edo biar sari gueijago emoten bajatzu odola ateratiarren, bildur izateco da diru guriac aci edo gueitu ezdeguizan odola aterateco preminac.

M. J. ¿Orren arima galducuac eguiten gaituzu, cein da sangrijac emongo ditugun diru gueijago irabazterren? ¿Cer daqui medicubac guc baño gueijago nos biar dan sangrija?

P. Beintzat ez dau ichutuco au diru gosiac odola aterateco aguindubaz. Besteti; ¿cegaitic orrembeste arrotu zeure buruba uste izateco ac beste badaquizula? Daquidana da, urte gueijago iragoten ditubela icasten gaiso osatutiac dacazan cereguiñac, ta guzurra ezpada, enzun dot, euren mendian egon biar dozubela zuc ta zu languac; ta ecin odolic atera ceinqueela euren baidurija baga. Bacochac gorde biar dau bere toquija, ta ez aguertu eraguin soñocoz, edo aoz eztana. ¿Ez dozu inos enzun esaquera asco esanguraco au; Marija bichiguina, suba da oguiguiña? Eta beste oneec; Zulo bacochari laacua: Aziac beria quirtena, ez dau guizonac izan biar urtena. Zure aita ta asabac vici cirian arrotasun baga; artua beeuqueen, pocic jaten ebeela; abarcac cirian euren oñetacuac, ta ortocic ibilten bere ez cirian lotsatuten. ¿Eta celan aci cendubezan zu? ¿Celan cinuazan escolara?

M. J. Ori orrelan da. Baña nic igon badot opicijo honrau batera, cetaco deshonrau biar dot erropa zantarracaz janciric?

P. Zagoz issillic. Bizcaitarra zarian aldeti eguinda daucazu idalguija; ez baña Bizarguin, Odolateratzalle, ta zauri-osatzallia zarianeti. Esquerrac emon eguijozuz nequezaleen oneguitasunari, ceintzuc esaten deutsuben Maisu Jauna, ta berori. Ni nas iru echaguntzaren jaube; buruba larregui urratu baga, badaucat cer jan, ta cegaz janci, ta ez dot oraindino Jaunaren icenic enzun neure umeen aoti bere, ta gura bere ez dot. Badaquizu barriz celan jazten nasan. ¿Cer ete daucazu gueijago? Vici zara iñoren gachaz, iñori miñ emonaz, iñori odola ateriaz. Uts edo bete emoten dituzu osagarri icenecuac. Illtera badua, achaquija, esesinoe, ta aquiaculia auan. ¡Ai leenago dei eguin baleuste! ¡Ai nire esanac eguin balira! ¡Ai aua gorde baleu! Orain ecer ecin nei; datorrela Abadia Elessacuacaz. Or compon eguinda, biar alper edo caltegarri baten sarija artuta, zuaz zeure echera, ló eguiten dozu atsacaba guichigaz Osatuten bada celan edo alan, zorijonian dei eguin jatan; atera dot eriotziaren autzetati, au dinozu arcuntza guztietan, ta zoro zoro zanzubez nequezale gaisuac. Alan jazoten da nic ezagutu ditudan zure biarguintzacuacaz: zure barri garbiric ezdaquit.

M. J. ¿Cetaraco da ni bardin imintia zuc ezagutu dituzun Barberu chaar ta baldresacaz? Errebañu baten ardi batzuc dagoz mardo ta guicenac, ta bestiac macal ta argalchac? Aec ezequijen Anatomijaric, nic bai; aec ez eben Ospitaletan oñic imini; nic eguin ditut urte bi. ¿Cetaco erasoten deustazu lengua?

P. ¿Eta ce Anatomija daquije, nungo Gaisoteguijetan egon dira andracume azur imintzalla, barriqueta ta verba laban baga azur locatu, ta destoquitubac zucenduten daquijezanac? Zubec languac baño osasun bedarren ezaguera gueijago dauquee onelangoren batzuc. ¿Cer da Anatomija dontsu ta icen ospe andico ori? Verbia banzugu; baña cer dan, ez.

M. J. Zuc ecin aitu cinaiz nic esan neiquezan gauza asco Anatomija expliquetaco. Gure opiciocuac ebaten ditube gorputz illac, ta bein banaan icusten ditugu barruban daucazan zati andi ta chiquin guztiac. Badaquizu guero cer nun daguan; nun min daben gaisuac; cec on leijon.

P. ¡O guizon gogorrac! ¿Illai bere parquetan ezdeutsazube! ¡O ciquin zantarrac! Ori epailla baten cereguiña da.

M. J. ¿Cer da epallia?

P. Epallia da zuc carnaceruba esango ceunsquijona. ¿Icusi dozu inos onelanguac cer eguiten dabeen idi ta belarluciac illten ditubenian? Alcandora besuac jaso, ta gañibet zantar bat aldian dabeela dabilz abere illen zatijac ateraten. Baña ichi daiogun oni gueroraco, ta neuc aztertuco dot zure jaquiturija andija, ta icusico dogu zarian edo ez ill-epalla edo anatomico ona. ¿Cer da baña vicijentzat cerbait ateraco bacendu illac ebateti?

M. J. Adisquidia banua ni emendi neure echera. Ez naz etorri ona trago bat ezartera baño, ta ez zure desbergüenza ta burlac enzutera.

P. Ez arren: emoten deutsut verbia ezdeutsudala aitatuco atsacaba emongo deutsudan gauzaric. Alan eguin daiguzan baque osuac, emoidazu escu ori, ta adisquide garialaco ezaugarritzat eguin daigun alboroquia, ta au neure diruti.

M. J. Ez dirudi orrec ondo. Zuc ateraco bacendu ardaua zeure costura, urrengo baten esango cenduque barberu ta cirujaubac diriala dollor, prestubez, cicotz batzuc, iñoren lepotic ondo edaten dabeela. Nic pagauco dot ardaua, ta pagau eguizu zuc bazcari arin bat.

P. Aurra bada, izan dedilla alan.

M. J. Nesca (dice el Cirujano á una criada de la ventera) atera eguin azumbre bat ardao, ta esaijon ugazaba andriari ipiñi daigula cerbait bazcaitaco.

LA MOZA. Ez nas ni nesquia, nescatilla utsa baño. Icasi eguizu beste verbeeta bat.

M. J. ¿Au cer da? Guztiac nire contra? Ozta eguin ditut baquiac guizon onegaz, ta esesten deust nesca batec. ¿Cer don bada nescatillia nesquia baño onradago?

LA MOZA. ¿Cer dan? Nescatilliac urten lei nora nai bere ule trenza ederragaz; baña ez nesquiac. Aituco dozu onembestegaz.

M. J. Ez nequijan orrembeste, ta parcatu eguidazu opendidu bazaitut, ta atera eguizu ardaua.

P. Ezdaigun edan cerbait jan artian. Nescatilla, ecarri eguiguzuz topinian icusi ditudan arbi, aza, ta oquelia erretillu baten. Ez eguizu ecarri saldaric, ta bai catillu bat, ardaua guero edateco.

M. J. Adisquidia, ¿cer da erretilluba? Platerian ateraten dira aza ta oquelia.

P. Erretilluba da euscaldunen platera. Ecarrico deuscuben erretillubac euco ditu guichienez berroguei urte, ta iraungo dau beste aimbeste urtian. Zure bestelango plateroc austen dira egunian bein lurrezcuac badira, ta bestelanguac, edo urtu oi ditu subac, edo ausita saldu edo trucau biar izaten dira. Zurezco collara bat ecarten badeuscube, ezta guichi izango. Barriz alperrac dira nic eche batzubetan icusi ditudan oratzalle, zubec tenedoren icena emoten deutseezunac. ¿Cetaco emon euscuzan Jangoicuac amar atzac edo atzamarrac? Ascoz gozuago dira aza ta oquela zati escuz ebagui, atzacaz ta oguiz batu, ta jaten dirianac. Ondo izango da zamau lodi bategaz estalduten badeuscube mai ardao cetacaz ciquinduba. Euscaldunac bagara benetan, vici biar dogu gueure aasabac eracatsi deuscubezan ecandubacaz. Serbilleta oraingüen ordian eztaucazu imini baño aus zapi, edo marrats bat loitu etzaitian. Ecarri daigubela galleta baten ura, ardauari ezarri gura badeutsazu, bada niri ur-ardauac eguingo leusquet sabeleco miña. Nic biti bat; edo ardao utsa, edo gueijenian ur utsa.

M. J. Errazoia daucazu: ezdira alcar ondo componduten ardaua ta ura. Urte asco da uric edan eztodala saldaan ezpada.

P. Nescatilla, inguira zaite, sabel-zorrija eguin jacu, ta edan guria aimbeste verbaren ondoren. Dulabre ta ecertacuac dirian otseiñac, arin eguin biar ditube gauza guztijac. Ecarri eiguzu ecarrico dozuna.

(Viene la moza con la comida despues de haber colocado la mesa mal ó asquerosamente cubierta y dice ella):

LA MOZA. Egon zaree luzaro barriquetan milla verba alper eguiten, ta guero beinguan ito biarra. Ona emen lapico galanta, ta pichar bete ardao: ase zaitece.

P. Adisquidia, etzazaudaz zeure icenez, ta baquetu garian ezquero, jaquin gura neuque celan derichun.

M. J. Niri esaten deuste Don Juan Jauna, baña zuc esaidazu naozun leguez: ta zeuc ¿ce icen dozu?

P. Niri esaten deuste Peru batzuc, bestiac Perico: ezdot nic, umeetati bere, Jaunaren icenic enzuten, ta guichiago Donenic. Icen ederra dozu. Done Juan, edo San Juan gauza bat dira. Donianiac esaten jaquee San Juanetaco egunai. Beraz zuc bere Doniane barri batzuc ecarrico dituzu, subac eguin, donian bedarrac erre, ta egun gozatsu bat igaro eraguiteco. Nic esango deutsut emendic aurrera Maisu Juan, ta zuc niri Peru, ta alan aituco dogu alcar, ichiric ezjagocuzan Donoc Abade, ta bene benetan Andiquijac dirianai.

M. J. Ondo dinozu, ta eguija esango badeutsut igarten neban ezjaotala niri zuri baño guejago, ez Jaunic, ez Donic. Asco da verbaric, ta equin dajogun aurrian daucagun oni.

Empieza á comer Maisu Juan y dícele Peru:

P. Maisuba, bedeincatu daigun maija; nire echian ta baserricoen artian beti jan aurreti alan eguin oi da, baita jan ostian bere esquerrac emon Jangoicuari, ceñen escubetati jatorcuzan on guztiac.

M. J. Ni baño obiac zaree, ezdot nic mairic inos bedeincatu.

P. ¿Cer dinozu? ¿Nun aci zara? Bedeincatu eguizu bada gaur esan eztaiguben cristinau gaistuac gariala.

M. J. Baña ezdaquit celan eguin; ta eguizu zeuc.

P. Zagoz issillic. ¿Cer esango litzate enzungo balitz baserritar batec bedeincatuten dabela maija, ez jaquinarren Barberu ain apaindu, ta Madrilen urtiac eguin ditubanac? Escolauba zara; erabilli ta iracurri dituzu liburu asco, ta celan icasi ez dozu?

M. J. Peru, ez naizu lotsatu ta errezau eguizu cer edo cer aguin artian, ta eranzungo dot nic bere aldodana igarrico ezdeuscuben moduban noc bedeincatuten daben maija.

P. Aurra bada: Asten nas, «Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu Santubaren icenian:» Neure Jauna ta Jaincua, gure ichadote guztia zugan dago, ta emoten dozu bere demporan jaateco biar doguna. Zeure escuba zabaldu, ta guztioc bedeincatu gaguizuz. Aita guria Cerubetan zagozana... (Reza.)

M. J. Ezdaquit nic eusqueraz Aita gureric, ta eranzungo dot erdera.

P. Maisu Juan: ¿etzara ori esaten lotsa? ¿Nos aztu jatzuz chiquitan guraso, edo Escola Maisubac iracatsi eutsuzan escaari Elesiac artuta daucazanac, ta Cristo berberac iracatsi eban Aita gueuria? Ezconduba zara? Boozu umeric?

M. J. Ezconduba nas, ta baditut iru ume; baña Amac dauca dotrinia iracasteco arduria. Ezda ori nire opicijua. Ez eban Jesu Cristoc eusqueraric verba eguin.

P. Ederto: ezda zure erdera mordolluan bere: baña norc nai jaquin biar dau Aita guria bere Amaren sabeleti icasi eban verbeetan. Zuri jaotzu Amari baño guejago umiai gauza on guztiac iracastia. Baña ezda orain verba eguiteco demporia ta gaquijozan aurrera: Doe guztien emolia ta gure Jauna; zure escuti guc artu ta jan biar dogun guztia, zuc bedeincatu eguizu, Jesu Cristo zeure Semia gaiti, ta bere icenian. Aita, Seme, ta Espiritu Santubac guztioc bedeincatu gaguizala, ta Ceruco bere maira betico eruan gaizala. Alan izan deilla.

M. J. Peru, ¿nun icasi dituzu erretalla luce orreec?

P. ¿Erretallac esango cenduque Elesaco erregu ta mai bedeincatutecuac gaiti? Obeto eguingo cenduban quendu bacendu buruco querizgarri, zuben auan sombrelluba derichona, guc quenduten dogun leguez buru-chapela. Eguija da zuben capela barregarri, ta asmo barricooc ez diriala gauza, ez euriti, ez eguzquiti guizona gordeetaco. Asco da: jan daigun.

M. J. ¿Ce oquela plaga da au? Zalago dago zoruba bera baño. Azooc balzac ta queetsubac jaraozac. Arbijac gogor egosi bagaac.

P. Maisuba, ondo milica, ta buperia zagoz. ¿Uste cenduban ipinico euscubezala eperrac, ollandac, ollagorrac, ta andiquijen maijetaco janari gozuac? Oquelatzat ipini jacu aquetirenaren aragui gacituba. Idi guicen, ta cecin eguitecuac eruaten ditugu olaguizon, ta aberatsen echeetara, diru ederrac artuteco, ta gulangüen echeetaraco gordeten ditugu chaalchu, idisco, bei zar edo aquetirenac. Gose onarentzat ezdago jaaqui dongaric. Aberatsen maijetan echaquee ain gogoz equiten gueeli guizen, ta egaztijai, celan baserri echeetan arbi, aquetiren, ta aza lurruna darijuenai. Ogui zurija aentzat baño, gozuago da guretzat arto erregutada galanta. Talo ondo eguiña auspian, moroquilla, eznia, gaztañac, ta sagarrac daucazan nequezalia, dontsuago da andiqui guztiac baño. Miliquerijen artian ezda aragui sendoric eguiten. Beguiratu baserri mutill, ta guizon gaztiai, cein mardo, ta mamintsubac dauqueezan matralla alde ta zancuac. Cimentu onac daucazan echia, irauncorrago da argalac daucazana baño. Icusi eguizuz andiqui ascoren alabac loraz ta bichiz beteta. Ichurgatu, ta zurbilduta, gauza ez batzuc, argal, erquin, aise apur batec oeraten ditubala, oñac cerbait ezcotu, edo bustiten bajaquez, estulga ito biar dabeela. Barriz gure nescatilla, euri ta aterri, eguraldi on edo char, ortocic, edo abarca zulatubacaz dabiltzanac, ¿cein desbardinac besteetatic? Achurren, laijetan, irabatuten, landara jorraan ta biargueiric gogorrenetan, guizonen albó ibilli arren, eztarue ain erraz estulic atera; ez osaguille edo medicu atzian ibilli. Barijecubelan oquelia jaateco gach andija biarco dabee. Jatsico dira meza enzutera jai egunetan indrisca, ta eurra bada bere; ta ain sendo ta indartsubac dira, cein da urun zacu, edo zorro andi bat buruban dabeela, artuco lituquee besape bijetan andiquicume bi, vide lucian eruateco. ¿Ezda alan? Maisu Juan, ¿cetaco zabiltz bada arpegui chár, igüina ta muquertasuna aguertuten erretillu onetan bota deuscubezan lapicocuai? Jaizu arin.

M. J. Jan biar cer edo cer besteric ezdaguanian. Baña bildur naz errebesau ezdaidan, edo aise dongas bete ez nadin.

P. Jan daigunian erdiraño, emongo deutsut edaaten ardaua.

M. J. Ecin egon neinde artietan edan baga. Artu ditut celan alan atscada bi aza, aquetiren onen atal bat; ta iruntsico badot, edan biar dot. Ecartzu laster trago bat.

P. Eutsi bada neure escuti.

M. J. ¿Au cer da, Peru? Ardao oni ezarri deutsee ura; motela dago, indarric ez dauca. Bestelango bazcarija. Artu daijogun contu maija serbietan dabillen nescatilliari. ¿Ce icen dau?

P. Praisca dericho: baña orrelangoric aitatuten badozu emen, izango da atralaca, ta baralla andiren bat. Nescatilliac esango deutsa ugazaba-andriari; asico da aguiraca, chilijoca, ta verbaric onen esango deutsuna, izango da guzurra dinozu. Ta cer daquit nic Pielari dei eguinda barregarrizco gauzaren bat emen icusi ez daigun? Maisu Juan, obe izango da isillic egotia, ta ez ecer aitatutia. Guizon sacatu ta eruapen andicoac ezteutsa calteric ecarrico burubari; baña irritu, aserracor, sutsu ta miñarinecuac euqui lei guerora damuquizuna.

M. J. Asco da zuc esatia, Peru; obeto daquizu oneetaco barri, ta bazaut aserratuten bagara, escatuco deuscula pagu andiren bat bazcari char onegaiti; ta neurdin ezdeutsagu ura quenduco ardauari, ta ezdot uste beste zaraguijetaco ardaua egongo dala purubagua. ¿Cer daantzut?... Canteetan... Gagozan isillic cer dinuan... Peru, artu dozu goguan coplachuba?

P. Bai.

M. J. ¿Celan da?

P. Ona.

Aita semiac edanda dagoz
Ama alabac jocuan;
Ostera bere egongo dira
Soñoco zaarrac cacuan.

M. J. ¿Nor ete da cantoria?

P. Nic ezdaquit; itanduco deutsagu nescatilliari, ta esango deuscu.

M. J. Praisca, ¿nor da alango cantore ederra?

PRAISCA. Aita seme batzuc juan dira sabaira, aita catu andijaz ta semia bere bai cerbaitacuan. Ló eguiteco asmoz igon dabee, baña emon deutsa aguriac cantiari. Soñulari eder bat dozu ardaoz basa basa eguinda bere.

M. J. Peru, esaidazu arren ostera versua, ta ateraco ditut papera ta tinteruba beti aldian darabildazan leguez, escribiduco dot aztu eztaquidan

P. Enzuizu bada ondo. Repite el verso expuesto, y lo escribe el Maisu Juan y dice

M. J. Verso asco iracurri ditut neure aldijan erdaldunen liburubetan; baña ez verba guichitan gauza gueijago esan gura dabenic. Ai ostera cantauco baleu! Ai! Asi da... Gagozan issillic. Peru, artu goguan... Cantau ditu verso bi: ¿cer dino?

P. Ona cer dinuan.

Egun baten gaba eguinda
Ninoian neure echera
Larrapastadatzar bat eguinda
Jó neban beeco videra.
Jaso nenduben danau mancauta
Bizcar azurra ausiric,
Miñaren miñaz catu guztia
Beinguan niri igaroric.

M. J. ¿Cetan parau ete zan Piestia? ¿Noc osatu eban? Verso oneec guejagüen esque dagoz. Banua eurac escribietara.(Los escribe; y entre tanto oye que prosigue en cantar el borracho.) Contu goguan artutiaz. ¿Cer esan dau?

P. Ona cer dinuan.

Ecarri eusten egun-sentijan
Maisu Juan Barberuba,
Gurago neban neure albuan
Euqui Gaisquin Diabruba.

M. J. ¿Ce diabru? ¿Nungua da agure ordi cantore au?

P. Nic eztaquit, baña bai zeu aitatuten zaitubana. ta Diabruba baño gaisto gogorragotzat zaucazana. Zeure erricua da, ta zeure egoquiren bat. Aurra, artu eguizu lumia, ta daucazun ur balz orregaz eratsi eiguzu zapi zuri orretan esan daben laucua besteen onduan. Onac ta chaarrac, atsacabia ta atseguiña emoten dabeenac artu biar dira aserre baga. Echatzu issilduco jazo jacon guztia bere soñuban esan baga. Ara,... badarraijo. Dino bada.

Borreru arec birau nenduban
Albo bateti bestera,
Egon biar dau onec, cinuan,
Beguira gaur bazterrera.
Asi zan guero erremientac
Bere ciscuti ateraten,
Otso bijotzaz barre eguinda
An egozanai esaten.
Cangrenatzar bat jajoco jacó
Ondo ezpadogu sageetan;
Ezdira ez onlango heridac
Bedarchubacaz osetan.
Jaurtigui neutsan osticadiaz
Ezarri neban lurrera
Sartu eztedin Maisu Juane
Nire echian ostera.

M. J. Badaquit orain nor dan agure cantore au. Da ordi pusiga eche guztija ondatu dabena; zoorrez beteric dago: tabernaric taberna dabill. Nosian bein darue banatuta, catubagaz duala, golpiac artuta. Alperric illgo da nigaiti: ez nauca ostera atrapauric. Nic ezdaquit celan osatu zan cantau daben trancian: araguijac senduac ditu. Juan banaquijo daguan lecura, iracatsico deutsat celan verba eguin; eztaucat aaztuta egui-eustana.

P. Obeco dozu jan, ta baquian ichi alango ordi galtzalla bati; ezpabere, orain adoreric beso ta oñetan euqui ezarren, orrelanguac, edo bere semiac emon leiquezu maquillaca galanta, ta buruba ausita ichi. Ara oraindino soñubetan, ta eztira alperric igarotecuac bere laucuac.

Maisu borreru juan zanian
Ecarri eusteen bertati
Andrachu on ta erruquior bat
Auzoco erri bateti.
Azur ta zauri guzti guztiac
Cituban contuz icusi;
Arpegui sona baquetsubagaz
Esan eustan onlan neuri.
Chomin gaisua, ordu onian
Bota dozu Barberuba,
Icusi gura ezpacenduban
Lurrian bertan impreinuba.
Pasmo bedarrac biarco dira
Eragozteco pasmua,
Orma bedarrac gozatuteco
Banatu jatzun albua.
Egun guichijan zara icusico
Indar galantac arturic,
Eta zure azur banatubetan
Incaren apur bagaric.
Esan ta eguin, aste barruban
Urten neban neuc echeti
Gerri cerdenaz maquilla baga
Jan gosiagaz besteti.

P. Maisuba, ¿bantzuzuz dinuazanac?

M. J. Bai, Peru, ta nago icaratuta, celan guizon ordi batec atera leiquezan alango bersuac, ta cantau ain claru. Nic uste neban, eztarri gustia euqui biar ebala catigatuta, ta berso gauzaric ecin gomutau lichaquiola.

P. Alan dirudi, baña ezda alan jazoten: icusi ditut nic beguijac lausotu, oñac locatu, guerrija macurtu, ezpanac bisustu, chapela oquertu, ta verbia moteldu ta zutinic egon ecin dirian guizon catutu ta ardaoz satstubac, eztarri garbi ta laztasun baguiaz soñuba joteco. Celan dan ez daquit, bai baña alan dala. Iñosco azcorren dagoz orretaraco, ta itanduten badeutsezu Aita guria, uts eguingo deutsube amar bider. Asco da soñuric, amaitu daigun picharondoco ardaua, ta Jangoicuari esquerrac emonda, guazan oera; ni logura naz; ez dot ez eunezco, ez miesazco izararic biar, ez artulezco burcoric. Marragueruben izara latzen artian atserengo dot goisartian. Eznabee iratzartuco ez ardi, ez imichen ciricac.

M. J. Gurago dot nic orrelango oera etzun baño, sutonduan egon eguna arguitu artian.

P. Agur bada, Maisuba, gois artian; gau on bat igaro eguizu, ta dei eguiquedazu, ez ollarraren goisseco soñuban, ta bai eguna cerbait arguituta. Egun on bat alcarregaz igaro badogu, obiaguac igaroco dituzu. Eruango zaitut egun batzubetaco neure echera. An ta videetan eracutsico deutsudaz gauza asco, ta esango dozu nos edo nos Baserritar batec iracatsi deutsuzala, erri barrubetacuac iracatsi ez eutsubezanac.

M. J. Esquerric asco, Peru; zuaz, ló eguizu orain, ta neure contura goisian zuri dei eguitia. Agur. Igaro eguizu guizaajo orrec zuc bere gau on bat.

DIÁLOGO SEGUNDO

ENTRE LOS MISMOS MAISU JUAN Y PERU.

Interlocutores la ventera y su criada.

M. J. Asco da loric; arguituda eguna; anchina jó eban ollaarrac goiseco soñuba. Jagui zaite; almorzau daigun cerbait; ostatuba pagau, ta guazan emendi, nora etorrico ez nazan ostera buruba galduten ezpajat. ¿Ce aparija baarcua! ¡Celango gauba! ¡Celango desbergüenzac enzun biarra guizon onrau batec?

P. Banua jaaztera; baña icharan biar deustazu pusca baten goiseco erregu onac Jangoicuari eguin arteraño. Nic, egunoro gosaritu, bascaldu ta apalduten dodan baisen ciur, eguin daruadaz goiseco escaarijac, ta bardin gabaz oera baño leenago neure emazte, ta umiac lagunduten deusteela. Maisu Juan, neure adisquidia; aserratuco ezpacinchataz, esango neusquezu ez deutsudala icusi cristinauba zarianen usain ta igargarriric? Ozta ozta, indarrez, gogo otzaz, ecin bestez ondo irichiz, ta nagui nagui ciniala, erdi lagundu ceunstan maico erregubac eguiten: eta autortu ceunstan, neu lotsatuteco bestian, ez bacarric etzendubala maico jaana bedeincatuten, ta jan ostian Jangoicuari esquerrac emoten, baita bere etzenquijala celan eguin. ¿Eta dinozu guero iracurlari ederra zariala? ¿Celango liburubac iracurri daruazuz? Gomutau zaite on guztija Jangoicua gandic jatorcula. Ez nas ni escolauba; baña badaquit, nic erein arren galgarauba soluan, ezarri arren simaurra ugari, jorratu, ta zalguia escuz atera arren, ez jatala gariric elduco, neu ló naguan artian eurijacaz gozatu, ta lur barruban celan ez daquidala erne erazo ta azten ezpadau. Beraz zor deutsaguz esquerrac Jangoicuari gure vicitziari iraun eraguiteco emoten deusculaco cer jan. ¿Eta derichazu gaisuac osatu gura badituzu, ez deutsazula escatu biar Jangoicuari lagundu daguizula?

M. J. Peru, sermoe ederra predicadore batentzat bere. ¿Nos enzunda ardantegui baten onelango conversacinoric? ¿Cer esango leuquee ventera, ta bere servitzarijac balenzube niri diraustazuna? Heregeren bat nasala.

P. Dana dala; baña adisquide asco gura jacon bati esan biar jaco nun nai, ta nos nai ondo jagocana. Bacarrian dirautsut, eta ez neure buruba arrotu guraz. ¿Icusico bacendu nic gachen bat daucadala, neuc ez dazaudala, ta ezagututa, jaramonic eguiten ez deutsadala, ichico ceunsquet ecer aitatu baga? Ez asco gura baceunst, edo benetan maite baninduzu. Aitu eguizu onembestegaz cer esan gura deutsudan. Banequi gach irichico ez deutsula, itanduco neusquezu iuaten zarian Meza nagusira Jangoicuaren verbia enzuten, edo egoten zarian bizarguintzan biar ez dan orduban zeure, ta besteen animen caltian. Itanduco neusquezuz beste gauzachu batzuc; baña mimberatu ez ditecen zure belaarrijac, largaco deutsut onetan gueijago aitatu baga.

M. J. Peru, ondo eguingo dozu, badaquit cer eguin biar litsatian, eguiten ezpadot bere. Almorzau daigun orain.

P. Laster nas, ta artietan issio eguizu suba, eta berotu zaite.

M. J. Belutuco jacu orretan, ta dei eguitera nuaco Praiscari.

P. Ichi eguijezu baquian eurenez jaqui ditecen artian. Zuc zeuriari aurrera; sabelac emoten deutsu ardura gueijago arimaco gauzac baño. Obeto eguingo cenduban zeuc bere ló eguin bacendu, gaba alperric igarota, ardi ta imicha chachar batzuc gora bera. Aragui mimbera ta guperac vide daucazuz. ¡Celango mutilla zu arratoetzarrez beteric dagozan toqui edo gueleetan ló eguiteco! Orra nun danzudazan oin otsac; jaguida Praisca; esan eiozu imini daguijala urdai zati bat erreren burduntzijan. ta arto edo ogui erregutadac coipatsutubaz, euquico dogu gosari ecin obia: miazcauco dituzu atzac gozuaren gozoz. Andiqui echeetan artu daruen edaari arró ta bistsubac baño mamin gueijago iraatsico deutsu. ¿Cer eguin ete zan bartco soñulari ardaoz berotubaz? Ez da bere arnasaric bere ona elduten. Sabaico lasto ganian etzunda egongo da oraindiño.

M. J. Arren jaguico ez alda datzan toquiti.

P. Ez arren biraoric iñori egotzi, Maisu Juan: errucarrija da, ta ez biraogarrija guizon adina galduten dabena. ¿Noc jaramon biar deutsee ordi baten esan eta soñubai? Erruqui gueijago emoten deust niri, gorroto baño, cerren dabillen bere osasun, eche, ta icen onaren caltian. Cristinaubac gara, ta ecin zucendu baditugu oquer duazanac, edolan bere escatu daijogun Jangoicuari arguitu daguijala bere ichumendi ain ondagarrija. Orra or Praisca...

M. J. Nesca imini eguin coipatsuba; urdai zati bategaz; ondo etorrico jacoz lucainca adar bi.

Prais. Ez naz ni nesquia, nescatilla garbija baño; icasi eiquezu urrenguan obeto verba eguiten. Zuc zeure soñoco bichidunoc baño, nic gueijago estimetan dot buruco ule trenza guerriraño elduten jatana, ta zapi baga nun nai erabilli daiquedana. Botaco cenduquedaz plaguiaren echera, gauza ascori beguiratuco ezpaneutsee. Len bere esan neutsun au.

M. J. Ez zaite aserratu, Praisca, ta imini eguizu coipatsuba.

PRAIS. Ez daucat guiltzic; echeco-andriac gorde daruaz.

M. J. ¿Cer? eta eguiten dozu egun bat bere compiantza apur bat ez deutsuben echian? Beragaiti ostu biar deutsazu aldozun jaaqui guztia, ta soldatia artuta juan zaquijoz echeti.

P. ¿Orrec dira cristinau baten aotic urtengo dabeen verbaac? ¿Ostuteco putzac emon? ¿Guraco cenduque, Maisu Juan, echeco ¿eure otseiñác eguin daguizun orrelangoric? ¿Ce ugazaba-andrac gorde ez daruaz guilzpian oquela, urdai, ta bestelango gauza asco? Oguija lotu edo catigatu biar ez jaquee otseiñai. Ugazaba-andria cicotz cequena bada onetan, calte gueijago izango dau. Biar eguiten dabenac, jan biar dau. Praisca, ez enzuteric emon onen esanai: izan zaite escu garbicua. Niri sinistu gura badeustazu, urten eguizu bai emendi. Ardao-echeetan sartuten dira agura baldresac, mutil gaisto lotsabagaac, ta ez dozu enzungo emen verba garbi, ta zucenic, ta bai birao, ta zantarquerijac. Ule trenza ori ain maite badozu, igues eguizu garbitasunaren lapurren arteti.

PRAIS. Ondo dinozu, guizon ona: emen barallia, diadarra, auzquia ta nasaitasuna baño besteric ez dago. Nic ez deutsat uric ezarten ardauari; baña bai atso arima bagaco chár onec; ta issillic badaruat, lagunduten deutsat lapurretan. Edatera datosan guizonac esesten deusté neuc erruba baneuca leguez; ardaua macala daguala, neurri laburra emoten jaqueela, lapurrac gariaia, ¿ta cer ez? Barriz issildu gura ditut aitatuten deustezan icen lotsagarri damu emoten deusteenac; beintzat urtia eguin daidanian, artuco dot iguesa.

P. ¿Ce urte, ta urte oste? urten eguizu aimbat lasterren onelango echeti, nun Jangoicuaren usainic eztaguan.

M. J. Zagoz issillic; emenche dator ventera, ta echeco andra principala, ta enzuten badeutsube conversacinua, galdubac gara. Pausu otsa da; orra or ichura ederreco prendia.

FRAISCA. Gorra dago; diadar andi baga eztaanzu ecer, ta eguizu verba ardura baga.

M. J. Ondo dago bada. Peru, ¿cer derichu escatuco deuscula pagutzat?

P. Arpeguijan aguertu oi da ascotan nor celangua dan. Beguira eguijozu ondo buruti biatzetara atso oni. Baditu guichienez laroguei urte: becoqui guztia chimur chimur eguinda bere mamin, ta guzti: begui bijac ezquelac, ta gorritubac, piztaz ta becarrez betiac; betseina catubaren guisacua: betuliac erdi zuri, ta erdi murritubac: betazpiac baltzitubac; ortzac anchina juanac, oi utsac aguiri ditubala; suurra azpiti auts gorriz betia, musquil baltza darijola; gañeti zubituba: lepua macurra, ta gita artuba. Bacarric miña dau chito ezco ta zolija, nescatilliac dinuanaz. Eztaucagu cer icharan abegui onic; gure lapicoco arbi, aza, ta oquela zantarra urre biurtuco jaco bere auan, ta diruba ezpadozu ugari, ez daquit celan ibillico garian. Alan bere urten daigun ezta-baideetati, ta itandu eguijozu, cembat escatuten daben gure apari, gosari, ardao, ta oia gaiti.

M. J. Ondo: ¿baña ce icen dau? Nescatilla, esaizu.

PRAISCA. Maisu Jauna, Andra Madalena dericho.

M. J. Icen ederra; bere iceneco Santiaren devotia bada, ezta cequena izango. Probau daigun. Andra Magdalena, esan beigu, ¿ceimbat da gure contu guztia?

LA VIEJA. Ichaizu contubac atera daidazan... Atera ditut, ta guizon honraubac zareen aldeti, ezda izango escudo bi baño gueijago; beste batzuc bacinee, gueijago pagau biarco ceunsqueet.

M. J. Andra Magdalena, ez gara bi baño gueijago; gau bacar bat igaro dogu; eztogu ez ollandaric, ez eperric jan, ezda pichar erdi bat baño edan. ¿Cer esan dau?... ¿Escudo bi pagau biarco dogula?... ¿Gorra dago?... ¿Peru, issillic zagoz?... ¿Barre eguiten dozu?... Atera eguizuz contubac, ta nic paperian sumauco ditut.

P. Ondo dago. Lau onza aquetirenec, lau lauco.

Zortzi arbi buruc, amabi zurico, edo iru lauco.

Azatan coipe ta guzti, bost lauco.

Urdai apur apur, urtu zana, lau lauco. Ogui baltzetan, zortzi lauco.

Pichar erdi ardao, amar lauco bits ta guzti, eucan ura sartu baga.

Nire oe anchinaco Eremutar, ta Padarrac gogor ta igüingarrijagoric euqui ez ebeena, sei lauco, ardi, ta imicha bacocheco laumarai esquetan ezpadau.

Goiseco coipatsuba zortzi lauco; ez naz ni gueijagogaz gomutetan. Maisu Juan, jó eraguijezu batera lauco guztijai, ta esaijozu cer celan dan, ta beguiratu daijola arimiari.

M. J. ¡Ah zorua! ¿Oni arimia aitatu? Oin bategaz sepulturan jaraoc, ta bestiaz impreiñuban.

P. Zeuc daucazu erruba: etorri ezpaciña aimbeste soñoco bichidun ta apaindurijaz, ez eban aimbeste escatuco.

M. J. Peru, soñocuac eztabee ecer jan, ez edan.

P. ¿Cer da ansi, edo ardura? Zulango apainduben zain dagoz onlanguac, ta arnasia bere zorco dozu.

M. J. Leenago impreiñuco guztijac eruango lajauquet atso sorguin au, nic escatu dabena, pagau baño.

P. Eguizu eguingo dozuna, ta esaidazu ceimbatera joten daben gabac, ta gois dontsubac?

M. J. Paperian batu ditut laucuac, ta igoten dabee berrogueta zortzi laucora, ta oneec eguiten dabee bost errial, ta bost lauco ta erdi. Impreiñuco atsuac, sei errialera elduten eztaben contubari, igon eraguingo deutsala escudo biraño? Ez gaur, ni bici banaz. Magdalena, contubac atera ditugu ciatz, ta joten dau gure castubac bost errial, ta bost cuarto ta erdiraño; ona emen sei errial, ta iru lauco gueratuten dirianac, isten ditugu Fraiscarentzat burucorratzetaraco. Aguindu ta agur. Peru, guazan.

LA VIEJA. Picaro bergantioc, ¿sei errialegaz paguba niri eguin? ¿Zuben contu arinetara ni etorri? Suba, ta embarazuba ¿nun dira? ¿Noc pagauco ditu nire echiaren errentac? Pagau eidazuz issil issillic neure escudo bijac; ezpabere jaquingo dot cer eguin. ¿Nos jan dozube echian alango lapicocoric? Urdaija, coipia, gueeli ederra, ariquija, arbi, ta azaac; ardaua inun ez obia, ta edan ala.

P. ¿Ez neutsun nic esan cer jazoco jacun? ¿Cer eguin orain?

M. J. ¿Cer eguin? Ichi eguidazu neuri escrupulubetan sartu baga, ta neuc emoten deutsut verbia urtengo dogula lauzuri bere pagau baga. Fraisca, ecatzu goiseco urdaijaren azala. Cetaco dodan laster jaquingo dozu. Baña ez: bota eguizu zeuc atso lapur onec igaro biar daben vidian; labanduta joco dau beia; mancauco da; etorrico dira nire biarrera, ta guero eguingo ditut contubac ederto.

PRAIS.. Ez nic orrelangoric, eguizu zeuc gura badozu.

Toma Maisu Juan la corteza ó pellejo de tocino; cae la vieja en tierra, se maltrata y exclama.

LA VIEJA. Ai, ai! ill nas; atera dot besua, ebagui jat buruba; odola darijat arpeguiti beera. Praisca, Praisca, eldu zaquidaz; galduba nas betico. Nire dicha baguia! Guizon onac, jaso naguizu, ta ezarri oera. Dacardela barberuba.

M. J. Esta cer ecarri barberuric; neu nas barberuric asco. Zorijonian zuretzat urten ezdogunian echeti. Lenengo eguin biar dana da sangrija bat: guero curau buruco epaija, ta azquenian zucendu beso ateria.

LA VENTERA. Ai orrelanguac eguingo baceunstaz! Parcatuco neusquezuz guztiz escudo bijac, ta ipinico lichaquezu gaur bere bazcari ederra duaric.

P. Impreiñalen asmo, ta guizona. Maisu Juan, atso gaisuagaz eguingo cenduban orrelangua?

M. J. Zagoz issillic; atso sorguin lapur batec ez eban guichiago mereci. Fraisca, berotu eguizu laster ura, ecarri eguizu guero terreña bat; presta eguizuz venda, ta sangrija chaplataac, ta contu issillic euquitiaz celan izan dan. Ama-ama gaisua; ecartzu beso caltebagaco ori; ezteutsut miñic emongo, lanceta barri ta zorrotza daucat: zure zaanac aguirijan dagoz.

LA VENT.ª Ai, neure guizon ona! Eguizu laster sangrija eguingo dozuna, cerren nire buruba miñez ebaten daucat, ta besua ez guichijago.

M. J. Ecartzu bada beso ori; ez deutsut miñ andiric eguingo.

LA VENT.ª Larregui daucat miñic. Alan bere zabilz contuz.

M. J. Larga niri; bada pulsubac ezteust icararic eguiten. Ardura gueijago emoten deustee beso ateriac, ta buruco mallatu, tontor, ta epaijac... Orra sangrija eguinda. Ecartzu orain, amandre, beste beso ori, icusi daigun ce caltiac eguin dirian... Ai, ai! Galdu jatzu betico; azur ateria baño izan ezpalitz, neuc iminico neutsun bere toquijan. Ecin neurtuco dozu onezquero ardaoric, ez erabilli escu onegaz guiltzic? Azur ausija, ¿noc osatu? Jangoicuac bacarric. Iminico deutsugu coipe, ta malmazco emplastú bat, miñac guichitu daquizuzan.

VENT. ª ¡Ce atseguiña laroguei urte urrian dituban andracumiarentzat! Ez nequijan orain artian gacha cer zan; eztot neure oe aurrian barberuric icusi.

M. J. Ama-ama, ¿cer gura zeunquian? Ill, gachic igaro baga?

VENT. ª Bai neure guizon ona; alan uste neban. Eguizu bada eguingo dozuna.

M. J. Atseguiñez; baña animo; ecin osatuco deutsut buru zaurituba miñ andi baga. Ibilli biar dabee jostorratzac, vinagriac, ta bai lancetiac bere.

VENT. ª ¡Ai nire galduba! Josi gura deustazuz araguijac, erre guero vinagre ta gatzaz, ta epai barrijac eguin? Illgo nozu tormentuz beteric?

M. J. Proba zaite; quendu eguizu buruco zapi ori. Fraisca, urreratu eguizu cruselu ori; garbitu daijogun lenengo arpegui odolduba: ecartzu jostorratz bat bere arijaz.

VENT. ª Maisuba, icara jabiltaz azurrac, icerdi larri batec urteten deust gorputz guztiti; beguijac lausotuten asi jataz; ill biot.

M. J. Ez, amandre; aldi gaisto chaarren bat gueijen eguingo jatzu, ta obago zuretzat; cerren guichiago sentiduco dozun miña. Fraisca, ¿sartu dozu arija orraatzian?

PRAIS. Bai; eutsi.

M. J. Ama-ama, animo, escatu eguijozu paciencija Jaincuari, nic bere eguingo dot curutziaren señalia, ondo urtendaidan curacino gogor ta gach onec. Asten nas...

VENT.ª Oi, oi!... galdu nozu neure vicico... chut, chut... Ichi eguidazu arren ill nadin orrelango borreruquerija baga.

M. J. Or compon bada. Eguin dot aleguiña, ta ez esan nire erruba izan dala. Nescatilla ona daucazu Fraiscagan: gu bagoaz, zu, ta ni quitu. Agur amandre gaisua: guera zaitez Jangoicuaz...

Salen de casa Maisu Juan y Peru.

P. Maisu Juan; ez neban sinistuco munduban eguala guizon zu baisen gogorric. Beeco gaisquiñic asmatzalleenac bere ez eben gueijago asmauco. Ceuc mancau dozu atso gaissua, ta isten dozu alaz beteric eriotza gogor baten atzamarretan. Calte oneec eguitia asco ezpalitz leguez, urteten dozu apari ta gosarija gaitic ecer emon baga. Nic beintzat bialduco deutsat eguin dodan zoorra; eztot iñoren gauzaric gura.

M. J. Peru; ezta illgo atsua, malpecau, ez. Lapurreta guichiago eguingo dau emendi aurrera.

P. Contu ederra. Oraindino damuco dozu eguin dozuna. Jaquiten badeutsu atsuac, osatuten bada, icusico dituzu elorrijocuac; ta dongago dana, ni bere sartuco nozu oquerren baten, erruric euqui baga. Badaqui Praiscac celan galdu dozun bere ugazaba andria.

M. J. Nescatilla issilla dirudi; ezteutsa ecer esango.

P. ¿Andreen issiltasunaz coipetuten zara? ¿Eztaquizu gu baño urcuago eguiten jacola bere ugazaba-andria, au celan alangua izan arren? Bere buruba garbitutia gaitic, ta iñoc erruric ezarri eztaguijon, esango deutsa dana. ¿Eta guero? ¿Etzara eceren bildur?

M. J. Badaquit cer esan gura deustazun: emongo dabela querellaren bat nire contra; etorrico jatazala escribau ta aguacilen batzuc, eguingo ditubela procesotzarrac, ta ezarrico costubac nire lepora, ta menturaz sartuco nabeela preso.

P. Bai, igarri deutsazu cetan daguan nire bildurra. Atsuari eguin deutsazun asmoric, ecin eguingo deutsezu alango guizonai.

M. J. Ah zorua! ¿Celan probau niri neuc bota eraguin nebala? Nescatilla servitzari baten testigancia ezta asco. Alango testiguba, ezta testigu legueco ta abonauba.

P. Zuc alan dinozu orain. Besteric ezpada bere, asco izango da zure lepora ezarteco luma biar eguiñen nequesarijac.

M. J. ¿Ce diabru? ¿Probanza oso baga niri ezarri escribau, ta justicijaco beste ministruen ibilli ta procesuac?

P. Ez barriz. Zeuc icusico dozu. Nundi edo andi ateraco ditube, ta nescatilliaren esanac, zure caltian izango dira. Besteti, atso gaissuac ondatuco ditu daucazan lauco apurrac; lapico ona ta olluaz eguiña biarco dau. Ecarrico dabe zure ordian beste osaguilleren bat... Badaquizu gach luciac asco daruala. Eta baldin gomutetan bajaco nescatilliari esatia artu naguijela ni arguitasun gueijagoraco, ¿cer eguin? Eztot nic arimia galduco ez zugaiti, ez beste gaiti.

M. J. ¿Etorquizunac emoten deutsu orrembeste bildur? Guazan ceure echera, igaro daigun umore galanta; datorrena datorrela; neuc emongo deutseet arpegui justiciaco opiciale diru zaliai; asco jaquiñac badira, ni ez guichiago.

P. Zu laco bat beeratu dabee nos bait, ta zure janci bichidunoc ez ditube atzeratuco biarric ez eguiteco; zure lotsa, ta itzalac ez ditu beinguan icaratuco. Eguizu nai dozuna, ta guazan aurrera.

M. J. ¿Ce soñu da danzudana? ¿Peru, ez danzuzu zuc?

P. Bai, elessacuac eraguitera duaz nor baiti.

M. J. Campae otsa dozu barriz. Atsuari daruaque Abadia. Ilten bada juan zan nire querellia.

P. Zuc eztozu inos verba on bat esango; etzara zu cristinauba. ¿Eztaquizu ez jacola iñori gachic opa biar gueure calteguilla ta arerijua bada bere? Barriz zu zara atsuari gach eguin deutsazuna; zuc aurrera beti zeure saill gaistuari. Zeu ondo bazagoz, or compon bestiac. Jangoicuaren cigorrac jarraituco deutsu, guizonena austen badozu bere. Atsuaren odolac diadar eguingo dau.

M. J. Gura dabena eguin daguijala, ta ez eguidazu gueijago aitatu atso venteriaren conturic. Emendi aurrera, urten ezquero tabernati verba eguin biar dogu gauza obagüen ganian. Gauza batec icaratuten nau zugan, cein ederto eusquera verba eguiten dozun, escolaric euqui baga. Nic ecin dot iracurlante andija izanda bere. Bati baño gueijagori enzun deutsat, baserritarretan daguala eusquera garbija; gaztelan izan garianoc, ta uri barrubetacuac erdera ascogaz nastetan dogula eusqueria. Zuri enzuten deutsudazan icen, neuc eztaquidazanac, iminico ditut paperian, eusquera ondo verba eguiteco. Gure errico curiari enzun deutsat buruba ausita bere ecin dabela sermoe bat eusquera ondo imini. Nic eracutsico deutsadaz zuri icasten deutsudazanac?

P. Maisu Juan, nic eztaquit beste eusqueraric neure guraso, ta auzocuei enzunda icasi deutseedana baño, ta eguizu onduen derichazuna. Ausiabar asco artu gura dozu buruban artutiaz, ta lumiaz iraastiaz eusquera icenac. Nic eruango zaitut lecu ascotara, ta enzungo dituzu zuc eztaquizuzan eusquera icen asco. Belarluce baten irrinza estuba danzut; ilten dago epaillia... Urrian dago echia; guazan laster, ta icusico dogu zarian edo ez chaarri-azterlari, edo len zeuc esan dozun leguez, anatomico ona. Nic eracutsico deutsudaz abere lau oñeco zantar onen zati andi ta chicar guztiac, ta icusico dogu daquizuzan euren Icenac. Nic enzun dot charri (parcatu, au da bere icena) charri barruba dacusanac, dacusala guizonaren barruba. Beraz zuc bata badaquizu, jaquingo bere dozu bestia.

M. J. Adisquidia, estuban iminten dozu nire jaquiturija: icusi ditut guizon illac edeguiten, baita bere bein banaan conteetan; ez baña charrijen anatomija. Nic esplicauco deutsut guizonarena. Itanduten dogu lenengo, ¿cer da anatomija? Eranzuten dogu, dala arte bat iracasten dabena disequetan corputzaren partiac, ezagututeco norenac dirian, ta cembategaz componduten dan corputza. Anatomijac daucaz lau genero, Osteologija, edo azur ta cartilagüen ganian tratetan dabena; Splanchnologija, edo errajen ganian iracasten dabena: Myologija, ceñec eracusten daben, cer dirian musculubac, ceimbat, ta cetaraco; Angeologija; ta au da eracusteco cer dirian vasuac, ceimbat, ta ce usutaraco.

P. Barriqueta asco, gauza on guichi. Nic ezteutsut ecer aitu belarrijetara eldu bajataz bere verba zantar, buruban artu ecin neiquezanac. Eta ¿cetaco da anatomija ori?

M. J. Da emoteco Jangoicuari esquerrac icusiric fabrica ain ederra; ezagututeco campoco ta barruco gachac; eguiteco pronosticuac euren gañian, ta azquenic cureetaco.

P. Echatzu zuri inos burura etorri ez Jangoicoric, ez esquer emoteric corputz illaren azterquetan. Ezteutseezu igarrico barruco gachai; or oi zabiltzee zeuben jaquiturija ustiaz, gaisuac cer daben igarri ecinic; batari miña atera eraguin, ugarric, cetacaric, edo corticaric ete daucan; bestiari escuturra escatu, atz bigaz oratu, ta igarteco zanac iguituten ete dirian macal, bizcor, bardin, eta desbardin ¿ta zuben pronostico, edo etorquizunen barri emotiac celanguac oi dira? Batac illgo dala, bestiac ez dala: onec, gacha beriala ebaguico jacala; bestiac, luzatuco jacaa. Zuc esango dozu odola atera biar jacola zanen arin, ta vizcor ebiltia gaitic; zure lagunac esango dau ilgo dabela odola ateratiac, macal dabilcola escuturreco tintina. Orra zure anatomija icen andicuac dacazan mesediac. Emoten deutsezubez gaisuai edaari samin, mincoch, atsitu, ta errai guztiac irabildutecuac, gacha ezagutu baga abespeluan, urten daguijanac urten daguijala; illten bada, or compon; urteten badau osasunaz, zabiltzee bazterretan zabalduten, nic bai eguin dodala osaquetia urlija guizonegaz, iñor osatuten ezpalitz leguez odol aterate, ta edaari atsitu baga.

M. J. Peru, ezta zure bururaco gure jaquiturija. Anatomija ondo icasteco biar da buru andi ta irátzarrija. Enzun naguizu. Corputz humanua da mundu chicar bat edo microscosmua. Gorputz au da arbola bat leguez, ceñec daucazan troncua, ta adarrac? Troncuac daucaz iru cabidade ceintzuc dirian buruba, bularra, ta beeco sabela; ta adarrac dira besuac, ta beernaac. Orain ausico neusquezu buruba asico bañinchatzu bein banaan expliquetan certzuc dagozan buruco cabidade edo barruban: batzuc dira bere beriac; oneei derichee pelicraneua, ta craneua; bestiac comunac corputz guztiari, celan dirian cuticulia, cutisa, ta guizentasuna. Eztot asi baño eguin.

P. Asco ta larregui da; gordeizuz zeuben arteraco verba ezain orreec, ta eguizu eusquera.

M. J. Adisquidia; eusqueriaz ecin explicau leitez.

P. Lauoñecua bere arbola edo abe vici bat da, zuc esan dozuna eguija bada. Daucaz buruba, bularra, ta sabel beecua: ta oneetan dagoz toqui, gauza asco barrubetan dauqueezanac. Oneec izango dira zure cabidade dontsubac. Lauoñeco batec buruban, ta corputz lecu ascotan daucaz azala, azalchubat, ta guicentasuna, ta mintzac; ta oneec dira neure ustez zure cutisa, cuticulia, ta membranac. Nire verbeetia lenengoti aitu ta ulertuten da; barriz zuria diabrubac berac bere aituco eztau. Azala bera dago beste azalchu meiago baten barruban, ta azalchu mé azal lodijaguari eraatsita daguana, da mintz chito mé ta etenerraza. Buru azur biribilla da beste azur batzuben batzacuntzia, ceintzuc eguiten dabeen utsune, edo onci bat, ta garunteguija. Buru azur oni dago iraatsita bera estalduteco minz mé mé bat. Maisuba, barriqueta luce, gogaitcarri baga ta verba errazacaz, adierazo deutsut eusqueraz cer daguan buruban: alan azaldauco neusquezuz beste gauza asco eusquera garbijan, beguijacaz icusi aldeitequezan zan, azur, edo mamin gauzeetan. Guazan laster icustera charri illa, ta nic esango deutsudaz icenac, anatomijaren icena inos enzun ezpadot bere, ezpada zure ao beroti.

M. J. Ecin esan cinait atseguin andijago emongo deustan gauzaric. Icaratuco ditut neure opicijocuac, esan daijuedanian topau dodala baserritar abarcadun bat, neuc baño anatomija gueijago daquijana...

Llegan al lugar de la matanza del marrano.

P. Badacutsu emen belarlucia illda, sutan igarota, edeguita. ¡O anatomico andi Maisu Juan! emen aguirico da verba arruai ichita, cein jaquituna zarian. Eracutsi, ta icentau eguidazuz gueure amaren sabeleti dacargun verbeetan lauoñeco zantar onen zati guztiac.

M. J. Peru, ecin nei, ta icentau eguidazuz zeuc.

P. Ona bada. Belarluciari aguirijan, ta viciric daguanian icusten jacozan zati, edo gauzaac dira oneec?

Buruba,
Belaarrijac,
Beguijac,
Betuliac,
Betartia,
Musturrac,
Surzuluac,
Iduna,
Samia,
Zuurdaac,
Azal, edo narruba,
Lau oñac,
Allia,
Ciilla,
Aua,
Conzaluac,
Aguiñac, ta ortzac,
Matralla-aguiñac?
Eta ao barruban:;
Oijac, sabaija, miña.
Buru barruban;
Azur nausi zortzi azurregaz bat eguiña; azala, azalchu, edo mintza, ta garunac
Eztarrija,
Corcamistia, ta oni dautsazanac,
Birijac,
Andaerraijac,
Biotza,
Estegorrija,
Urdalla,
Este-meiac,
Este lodijac,
Estartecua,
Lopia ó lopetua,
Guibela,
Odola,
Zaanac,
Biaztuna,
Baria,
Baresaria,
Gunzurrunac,
Ganza,
Sagubac,
Gantzazala,
Churinguia,
Solomuac,
Solomochubac,
Saiasquijac,
Papadia,
Bizcarra
Arbijac, edo mollegia
Urdai guicena,
Urdaiunsaquija,
Azur asco, ta euren icenacaz,
Pusiguia, edo garnu-oncija,

¿Naozu gueijago? Aztuten jatan corotza, aztuteco obia bada bere.

M. J. Ezneban sinistuco baserritar batec jaquin leijala aimbeste icen, ta eusqueria zala ain aberatsa bere verbeetan. Nic ecin artu neiz buruz icen guzti orreec illabetian bere. Iminico ditut paperian, eracusteco beste nire opicijocuai.

P. Ordu onian; ta esango deutsudaz bein banaan. Charrijac berac, ain ezaña izanic daucaz icen asco. Batzuc esaten deutsee, lauoñecua; bestiac belarlucia, beste batzuc ganau zurdaduna; lecu ascotan ganadubaltza; ez ain ondo, bada asco dira zurijac bere; badira urdia esaten deutseenac. Lau oñecuac batzuc dira ordotsat, bestiac aardijac; edo arrac, ta emiac. Gurasotzat artuten dirianai, edo aitatuteco, deituten jaquee apua, ta parcaciñua escatu baga, ecin emon deutsee nequezale prestubac onelango icenic. Inos erosi gura badozu lauoñeco echian aztecoric, beguiratu ondo belarri, ta bizcarrari. Belaarri luce, apal, ta macalac ditubana, ta bizcargora, edo jasua dabena, guicendu, ta acico da tint. Maisuba, oná etorri garian ezquero, zabaldu biar da ciscuba, ta emon cerbait, epailla ta batu dirianac ardaua edan dajén. Pichar bete biarco dabee guichienez, ta cerbait gueijago guztioc edango badogu. Alan oi da; ta zuc ain apainduba egon ezquero, eztozu prestubez dollór, cicotz, cequen, ta ciscu-estutzat zeure buruba aguertu biar.

M. J. Ondo dinozu, ta errazoia da neuc ecartia convita. Baña eurac bere prigidu daigubela guibela, edo erre cunzurrunac, ta solomo zati bat.

P. Ecin iñori aitatu guinaijo orrelangoric, eurac aurreratuten ezpadira; esango leuquee lotsabaga, ta dongaro acijac gariala; belutuco bere lichaquegu echeraco.

M. J. Orra lauoñeco bati emoten jacon paguba urte betian erregaluban euquita.

P. Ondo dinozu, ta orain jatort gogora gaztetan icasi neban asco esan gura daben ipuin au.

Eldu zan corta batera azeri bat, ta topau eban án belarluce, edo charri guicen ta mardua. Esa-eutsan onec, ¿Cer darabilc emen lapur cital orrec? Iri guztioc deubee gorroto. Eizaan dabiltzanac, eruaten ditubazalaco eurac ill gura jituben eperrac. Gurago juec ilaco bat, sei eper baño eguiten ditubazan caltiac gaiti. Echeetan ecin icusi abee, olluac atrapetan ditubazalaco. Chacurrac urrinetic igarten jeutseec, botaten duan atsaz, urrian abillela. Asco ostu, ta beti argal, beste lapurrac leguez. Ase ollaquiz, bildotsquiz, ta eperquiz, ta beti aragui chaarra eguiten duala. Illten baabe bere, ezabe ecertaco gura. ¿Ezdacusc barriz nire vicitza ona? jan ta ló, ta nos bait urten ibiltera. Jatort nescatillia zucubaz, arta garaubaz, ta castañacaz. Sabelpian ta lepo ganian niri igorzten oi dabill, ta bere poza da, nic ondo jaatia, guicen eguitia; ta egun baten jan gura ezpadot, illunduten jaco biotza, ta dino negarrez leguez; jangarzutu da gure lauoñecua, ta jabilt eregau ta palaguetan jan eraguiteco. Esaeutsan azerijac, ¡ah tontotzarra! Ló eguic; guicendu adi. Maite jitubec ire odoloste, lucainca, guibel, bare, solomo, ta duan guztia. Ire urdai gozatubac urte guztian egon biarco joc egozten, cunzurrun ta solomuac sutan erreten. Jatorranian epallia, ta iru edo lau guizonec oratuta, sartuten deubanian ganibeta samati erraijetaraño, irrinzaca aguanian oñi ecin eraguinda, esango doc. ¡O azeri zorionecua! eta ceinbat dontsubagua asan ni bano! Orra cetara jó dabeen nire jan, ló, vicitza onac.

DIÁLOGO TERCERO

ENTRE LOS MISMOS MAISU JUAN Y PERU.

P. Eldu gara bada gabiltzan gabiltzan, ó adisquidia, neure echaguntzara ta jaquin eguizu derichola Landeta, landa eder baten dagualaco. Ezta guizon aldi daquigunian, eche onetara ezcondu mutil arrotz, edo beste echetacoric; belaunic belaun guizon echeco semeetati eldu da nigana; agaiti aldatu ezta niganaño neure icen ondocotzat eche onen icena; alan derist Peru Landeta-co. Belutu jacu vidian, baña oraindiño etzirian nire emazte, ume ta otseiñac oera juango. Eztauqué nire usteric gaur gabeco. Zurturic gueratuco dira nire umiac zu zacusezanian, etorri ez oi dalaco oná zu baisen guizon apainduric; iguesco dabee zoconduetara cuijac leguez

M. J. Peru, atia jó baño leenago esaidazu arren cer da cuija?

P. Zubec conejua esaten deutsazuna, ta esaten jacó cuija, cui cuica, edo cucuisca leguez dabiltzalaco emen urten, an sartu, burubac orain aguertu ta guero ezcutetan.

M. J. Peru, chacur zaunquia da, ta andijarena. ¿Oratuten badeust?

P. Ez bildur izan; bacarric etorri banintz, ez eban zaunca aserre usaiñecoric eguingo, ta bai urten videra pozcariaz alliari eraguin ta parlanzuban neugaz ibilteco; eguingo cituban pozezco incirijac. Etzaitu usiguico neugaz zacusazanian, igarrico deutsulaco zatozala baquez, ta ez ecer eruatera. Chacurrari dagoca zaunca eguitia, ta eche ur ta inguruban ibiltia. Ogui pusca bate gaiti; ¿celango onirichi ta asco-guria artuten ezteutsa bere ugazabari? Maquillaca banatu arren ugazabac, inciri illetazcuac eguingo ditu, ez baña jarqui ta aguinic eracutsi. Tó, tó bat esan orduco, enzuten dau, ta igarten dau ardi, aunz, idi edo beiren bat dabillela soluan, ta ateraten ditu arin onian. Urtic bat esaten bajaco, alde eguingo dau maijaren alboti goseric andijena badauca bere; alperric izango da gosesto salobria. Ipiñi gura zaitut gauza ascoren jaquitun echian sartu orduco. Daucat Jangoicuac emonda emazte otzan, baquetsu, euli bati bere gachic eguingo ez leusquiona. Azten ditu umiac lotsa onian, mancau baga, ondo esanaz, ta Jangoicuaren bildurra iracatsijaz. Zorionez umiac eurac bere esanecuac dira jatorriz leguez; eztaquije erremuscada, becoqui illun, ta mustur astinquetaric eguiten. Eztozu enzungo nire echian biraoric, ez baralla, ozpe, atralaca, ta isquibiduric; bai verba onac, elessaco gauzaac, ta baque beticua. Daucadaz seme bi ta beste aimbeste alaba. Gari ta artuac daucadaz guiltz baga gambara zabalian; bada daucaguzan otseinac bere, aci ditugu gueure umiac baguenduz leguez, alcar maite dogula. Iñoren basori orri bat quenduten ez jacó, bai zaindu ondo gueuriac. Orregaitiño Jangoicuac emoten deuscu gaucia ugari; topin ona beti izaten da; ilten dogu lauoñeco guicena, idi lodi cecin ederra dabena. Euren demporetan izaten da jan al baño gueijago castaña ta sagar. Urte guztian, esateraco, daucagu eznia ta aurreratuten ditugu dirubac lagunduteco guero umiai, aututen dabeen vicieran. Dacustaz nic iru ta lau echaguntzaren jaube dirianac, zoorrez beteta, bururic jaso ecinda, gosia emoten deutseela euren ume ta oguitucuai. ¡O zorigaistoco ardanteguiac! Eta ¡ceimbat calte eguiten dozuben! Bizcairic gueijenac erriojara darua dabena ta eztabena.

M. J. Peru, zorionecua zu! Erregue bera ezta zu baño obeto vici. Guazan laster barrura; jó eizu atia.

P. Dran, dran.

ECHEC. ¿Nor da?

P. Umiac, zeuben aita, edeguidazu atia.

ECHEC. Bai bai, pocic. ¡Jesus! ¿nor da au?

P. Umiac ez iguesic eguin; guizon ona ta adisquide barri bat da, ezteutsube gachic eguingo. Mun eguidazube escuban besteetan leguez, ta guero denda, ta iguitu zaitece apari ta oe garbi on bat iminteco lagun oni. Maisu Juan, guazan escaratzera, oñac bustico jatzuzan, ta aldatu eguizuz. Eztozu emen ediroco oñetaco zorrotzic, bai abarca, edo zapata zapal edo motzac.

M. J. Peru, zu bere jausi zará nos edo nos zeure eusqueran. Zapatiaren icena erdaldunena da.

P. Nic eztaquit erdaldunen barriric, baña bai zapatiaren icena euscalerrijetacua dala. Zapatia esaten jacó oñetaco zoru sendodunari; zapala dalaco, edo zapalduteco cerbait, chito adjutuba. Zapua bere esaten deutsagu piztija atsitu zapalari. Ausse badaquit, ez ecer gueijago.

M. J. Issillic nago errazoe orreec enzunda. Ecin atrapau cinaiz zeure eusqueran. Ecarri eraguizuz bada zeure zapata batzuc, ceintzuc euquico dituzun gordeta jaiegunetan meza nagusira juateco.

P. Bai alan jazoten da aspaldico urteetan; nequezale guztiac bere badauquez euren zapatac zutoechubetan, ta calcerdijac cacuan eseguita. Sartu dira capela querizgarrijac, ta egal biribil ta lucedunac. Nic enzun neutsan aita asaba bati, anchina andiquijac bere ebiltzala abarcacaz, chapel batubaz, ceintzuc obago dirian buruba ta belarrijac berotuteco querizgarri zuc sombrellubaren icena emoten deutseezunac baño. Jaguico balira lurpetic anchinaco asabac, ez leuquee sinistuco vizcaitar, ta euren ondorenguac diriala gaurco jaun, andiqui ta andiquigurac. Mutillac beti erabillen buruba mutilduric, ta emendi etorqueen euren icena. Guizonac azten eben ulia lepoti beera ezarteco, ta aguertuco bacirian guizon artian. Nescatillac erabillezan uliac aguirijan euren garbitasunaren igargarritzat. Nesca zantar jausi, ta garbitasuna galdubac, zapijacaz estalduta burubac, lotsaturic, atzeratu ditezan bestiac dongaro eguitetic. Andra ezcondubac estaldu eruezan burubac, batzuc orain leguez, ta echanderac gira ascogaz. Aztu dira asco gaurco eguneraco anchinaco gure mutil, nescatilla, guizon, ta andreen jaanci irauncorrac. Nor nor dan ¿noc ezagutu? Len ozta ezagututen zan matsardaua. Sagasti asco cirian, ta errico ardao edo sagardauaz igaroten cirian vizcaitar ta beste euscaldunac. Diruba gueratuten zan bertan. Eztago icusi baño ceimbat tolara topetan dirian eche zaarretan, ecertaco eztirianac gaur. Maisu Juan, ¿cer derichu? ¿Cer diraustazu? ¿Nortzuc vici cirian obeto? ¿Aen lautasuna obia etzan, gure egunetaco bichitasunac baño? Galdu gaitube arrotz ta erdaldunac, ta chimino eguinic jarraitu gura deutseegu aen asmuei. Nire alabac jazten dira lau lau, astegunetan biar eguitiari dagocan leguez, ta jai egunari emoten jacola beria. Daucadazan alabac dira bicochac, edo batera jaijuac, ta etzara onegaz zurtuco zu, daquizulaco izan oi diriala nosbait irucochac bere. Seme bata escolauba da, liburu-zalia; badaqui erdera, ta eusqueratuten deuscuz, gaba igaroteco, iracurri dituban ipuinac, baña ipuin onac, garbi, ta iñoren calte bagacuac. Egoten gachacoz auac zabalic enzuten, ume chicarrac Peru ta Marijaren ipuin gatz bagaac enzun daruezan garraz. Lengo egun baten berac buruz icasita, esaeuscun ipuin chito eder abade batec imini ebana verba neurtu ta soñutubaz.

M. J. Aguindu eguijozu arren, esan daigula apaldu baño leenago.

P. Chominchu, esaizu lengo eguneco ipuin abadiac atera, ta iracatsi eutsuna. Ez bildurtu; echecotzat euqui eguizu emen dacutsun guizon au.

CHOM. Aita, asco da zuc aguindutia ta ona bera.

Sagu bi celai baten
Egozan gauzac esaten,
Bata zan basocua,
Bestia echecua.
Dirautsa ác oni;
Gurozu neugaz etorri?
Bai ordu onian
Adisquide usainian.
Baña emen campuetan
Zelai basuetan
Cer dogu guc jango?
Ezdeustazu emongo
Ona dan gauzaric
Ez coipe, ez eztiric.
Basoco sagubac
Daucaz palagubac
Echecuari esateco:
¿Ni baño nor obeto
Vici da lurrian?
Ez dot neure vician
Izan nic bildurric,
Ez ez catiguric.
Nago neure basuan
Atseren osuan;
Ez dot arerijoric,
Ez ta galdu loric.
Darraico echecua
Basoco jatecua
Icusteco guriaz
Jan barri gosiaz.
Maija imini zan;
¿Cer icusi etzan?
Bazcari ugarija
Eder ta garbija.
Sagar eta urrac,
Mispilla ta inchaurrac,
Ocaran, ta madari,
Ta sabel gaisuari
Emon al guztia.
¡O bazcari andija!
Dirautsa echecuac,
Jaaqui icustecuac,
Niretzat baña otzac,
Argalac eta motzac,
¡O neure anaija!
Zuri neure maija
Jatort emotia,
Ta esquertsu izatia
Darua bada echera,
Eta emen emotera
Andiqui janarijac,
Aberats ta ugarijac.
Coipia eta eztija,
Gaztae ta urdaija;
Ase zaite emén,
Eztozu alan jan len.
Eztago basuan
Ez zuben cobauan
Onlango apariric.
Musturrac coipeturic,
Bizarrac miazquetan,
Eztarria garbietan,
Ause bai bazcaria!
Arto eta garija
Jan ala gambaretan;
Gabaz oramaijetan
Icusten cer daguan.
Ta gura bogu juan
Geroago lotara,
oe utsetara,
Eztago ez ichiric
Guretzat maratillaric,
Ate incirricatuba
Da vide adjutuba.
Oneec cituban esaten
Goi ta be erabilten
Echeco sagubac:
Ta orra nun catubac
Deutseen jarraituten,
Ta atzamarrac ezarten.
Echecuac igues eban,
Basocuac ecieban
Topau zurculuric;
Beebillen estuturic
Chillijoca gaisua
Guztija igarua:
Nequez da ezcutetan
Tresna zuluetan.
Dirautsa lagunari;
¿Cetaco nacartzu ni
Lecu oneetara?
Nua neure echera;
Egon zaite zu emen,
Bizarrac coipetuten.
Ez, dino echecuac
Gueitubaz erregubac,
Zagoz aldi baten
Oraindino, bai arren.
Daquit catuben barri,
Igues dodalace sarri;
Egon zaite jaten zu,
Ni izango nachatzu
Ateen jaolia,
Ta catu beguiralia.
Alan jardunacaz
ta verba labanacaz,
Saguchu basocua
Barriro badua
Billetan jaaquija,
Eta zelatarija
Beragaz batera.
Baña juaque atera
Guiltzera andria;
An da esturia.
Lapico barruban
Basocua eguan
Guztia sarturic,
Sabela beteric.
Nai dau igues eguin,
Baña ecin dau ez arin;
Oñac coipaturic
Vidiac labanduric,
Da bildur ta icara
Juan ez dedin ara
Eche guiltzeria.
¡O ce icaria!
Dago ezcutuban
Lapico barruban;
Ezta azarturen,
Arnasa artuten.
Bere zorionez
Ez juaco ara ez.
Jatorco laguna
Sagu eche jauna;
Eta onec aserrez,
Cegaiti, dino, igues
Eztozu beinguan?
¿Cegaiti lapicuan
Zara gueratu zu?
¿Celan eztaquizu
Iguesa artuten,
Buruba gordeten?
Basotar gaissuac
Dino, ¡Ce gozuac
Emengo jaaquijac
Eta edaarijac!
¡O adisquidia!
¡Ah bai ce goria
Dan zure jaana!
¡Ai baso laztana!
¡Ai campo maitia!
¡Cein zaran obia!
Estozu ez caturic,
Ez nesca guiltzeraric
Dator coipe billa;
Guichiarren ni illa
Iza-ez naz coipetan.
Ez ta basuetan
Onlango arriscuric.
Laguna, niri ez deiric
Gueijago iños eguin.
Ezta au ez ipuin
Guzurrez asmauba
Bai eguijaztuba.

Biotza quezcaturic
Eta arriscuz beteric
Daguan atseguiña
Ezta cindo-piña

M. J. Chominchu, ez juat inos enzun ipuin ain ederric. ¿Celan baña imini dabee verso ain lucian? Ce plagac iracasten deutsee eusqueraz coplaac eguiten? Asto bat naz ni. Ordi sats eguiñac bere ateraten jitubec versuac, eta ecin najaic bat vicitziaren beian. Eta ¿cer esan euban abadiac canta ori iracatsita?

CHOM. Ez inos aztuteco. Goguan banerabillen, vicico nintzala ondo; bada vicitza onac ecarrela bijotzeco baquia, ta donguiac, atsacabia ta icaria. Basoco sagubac esan eutsan eguija echecuari; bijac ebiltzan lapurretan, iñoren gauciari imurchi eguiten. Lapurrac beti vici dira bildurrian: egun gozo bat ez darue; iñori ecer quendu deutsanac, dauca barruban iraatsita aranza gogorra; lurrian ta cerucuen aldeti da gorrotauba ostuten dabillena, ta beste edocein calte eguiten dabena. Eztago baque irauncorric ezpadago Jangoicuaren bildurric; baña bildur, donga eguiteti atzeratuten gaitubana. Au esan euscun guri abade onac, ipuina iracatsi onduan. Lenenguan olguetan guinian asco saguchuben verbeeta ta jazoerac enzunda; ez guenquijan cetara zucenduten zan ipuina; baña igarri eraguin euscunian cetaraco zan, ta cer atera biar guenduban, gueratu zan barria.

P. Maisu Juan; badaquit erdiz erdi artuten zaitubala ipuin onen esanguriac. ¿Gomutetan jatzu, cer eguin ceuntsan atso gaissuari? ¿Ceimbat calte eguin? ¿Celan zoorra aztuerazo? Nic esaten neutsun ondo etzala; etzeustan jaramonic eguin, ta uste cenduban nintzala ni guizon coldar, arima bildurti ta gatz bagaco bat. Gurago neuque gauza asco baño gueijago, artuco bacendu gogoz ipuin eder au.

M. J. Galdu deustazube aita semioc apaitaco gogo guztija. Eztot nic zubec leguezco misionistaric enzun. Aen diadar guztiac baño gueijago zaurituten dabee nire bijotza zuben verbeeta piestaz leguez esanac. Agur nire gaurco lua. Echera nuanian, garbitu biar dot neure arimia quezca guztietaric.

P. Nescatillac, inguira; imini eguizube maija. Badaquizu, Maisu Juan, celangua oi dan baserri echeco janlecuba: chisilluban zamauba zabaldu, subaren ondoan egon, lapicua éraz, ta urrian euqui; ¿nun, Erregueen jauréguijetan bere, mai egoqui ta adjutubagoric? Uste baguian leguez artu ditugu. Jaquin izan baleu Marija nire emaztiac etorteco ciniala zu, ipinico eutsun apari galanta. Gaur igaroco gara celan alan. Urdai cielgati ta lucainca-solomuacaz eguingo dogu coipatsu; gura badozu ogui erregutacaz, gura badozu arto berozcuacaz. Zeure auqueran euquico dozu. Erreten dagoz castañac; egosten dago beiseguijaren ezne chito mamintsu ta coipatsuba; lapicuan dagoz urdai ta cecinaz eguinico azaac; erreten sagar mueta asco, berazac, gazaminac, urtebetiac, domenchac, curcubietac, gorrigarratzac, abapurubac. Burduncijan dacutsuz ollanda ta usacumiac. Eztogu echeti urten eceren billa; usuac azten ditugu emen, ez gueuc jaateco, ezpada eruateco artuemona daucagun andiqui edo abadeen echera; ta bai nor edo nor baletor gueurera uste uste baguian. Usacume ill barri ta aragui berodunac ez dabee samurtuteco gorde biar egunen bat edo beste, eper, ollagor, ta ollaar irenac leguez; ill, lumatu, ta gardostu ezquero sutan luma apurretati garbituteco, eztauquee burduncijan sartutia baño, samur ta coipatsubac egoteco. Usteco dozu biar bada, eztogula euquico ardaoric. Badaucagu, ta cer jazuan, edo cer etorrijan beti euqui daruagu gordeeta, ez gueuc edaateco, baña bai emoteco iñor badator. Jazoten da nos bait etortia andiquiren bat edo beste mendi albocuetara, basaurde, eper, edo ollagorren eizara, ta jaquinic nasala guizon prestu ta biotz onecua, datoz cerbait artutera lotsa ta atzeracuntza baga, ta eguiten deutseegu abegui, gera, ta arrera chito ona; ta nos bait jazoten jaquee eguraldi euritsu, ta truju gogorrac artuta, etortia ona gaba igarotera, ta gueratuten dira zurturic, iminten jaqueelaco apari ez chaarra ta oe garbija, ta esan darue, ezebela euren echeetan obeto apalduco. Agaiti nacusenian errira juanda jai egunetan, alcarren leijan esesten ta equiten deustee bazcaritara eruateco, ta nauquee euracaz maijan. Eztau echeric galduten onelango prestutasunac.

M. J. Eguija dinozu, Peru; baldin bizcaico baserri eche guztiac balebitz ain zucen, celan zuria, ta nequezale guztiac balira zu baisen beguiratubac, urrezco vidiac icusico liraatez. Zure echeau Jangoicuaren gracijaz beteric dago. Nauca zurtuta zure seme alaben lotsa onac ta moduztasunac. Maite dituzu, ta maite zaitube.

P. Bai, Maisu Juan; emoten deutsadaz Jangoicuari esquerrac, iraatsi jaqueezalaco euren bijotzetan nire ta nire emaztiaren verba onac. Datorrenian ona Jangoicuaren deicoren bat, icusteco ta poztutecua da, celan, bata baño bestiac aurrerago diriala, daruaquen arto zatija edo catillucada saldia, ta nos bait zelatau ditut, ta icusi artua emon, ta escuban mun eguiten escale gaissuari; baita bere erregututa ecarten sutondora, otza dan aldijetan, berotu ditezan, ta liortu daijezan abarca bustijac. Cer gueijago esango deutsut? Alaba bijen artian gazteenac eztaucaz amazortzi urte baño gueijago, ta ez bacarric susmau, baita bere ciur jaquin deutsat, gordeten dabela sarri bere gosaarija, emoteco ezcutuban, bere burubari quenduta, Jangoicuaren deico lenen datorconari, esaten deutseela, ez iñori ecer adierazoteco. Baru baruric dago alangüetan egubardiraño, ta eztago orregaitiño atzerena biarric gogorrenetan. Bere amac dino, topau dabela belaunbico gabac ordubac emonda, burubari lua quenduta, bazterchu baten. Ezteuscu inos chit bat eranzun, ezdogu icusi aserratuta ez bere nausiaguaz, ez bere nebaacaz. Baña esan biar deutsut egun baten jazo jacona. Etorri zan ona, neu echian ez nenguala mutil lotsa gaistoco bat. Oles eguiebanian, urten eutsan atera esan deutsudan alaba onec. Bere ichura ederrac icusita beste baga, zoraerazo eutsan mutillari, ta zabaldu cituban besuac laztanen bat eguiteco; nescatilla onec atzeratu eban gorputza, baña bai prestau bere besua emoteco belarondoco ain sendo ta zolija, cein da icariaz, ta uste bagaco escu ezartiaz, jausi zan beera; ichi eutsan atia nescatilliac, cirautsala; juaadi lotsabaga ori etorri asan videetati. Asi zan biraoca, ta araoca mutilla, ta igues eban mandaturic ichi baga. Etorri nintzanian echera esan eustan bere amac cer jazo zan: ta dei eguinda emon neutsazan esquerrac neure alaba onari aserratu zalaco, aserratu biar dabenian nescatilla batec. Onetan bardina da nire beste alabia; ez leijo, esateraco, arpeguira beguiratu guizon bati: mutilloc bere ez ditu inoc icusico nescatilla atzian, ez euracaz verba bacarric eguiten. Egunac dacaz echera. Esan daruaquet nic; mutillac, aurrerena da Jangoicuaren bildurra; baña zeuben munduco on izatiari beguiratuta bere, gorde biar zaree nescatilletaric. Catuba sagubaren zain leguez dagoz bat baño gueijago, nundi ta celan atrapau aldaijen mutillen bat. Verba zoro batzuc erasotia asco dabee, buruba aguertuteco esan ta banatubaz bazterretan, ezconduteco itunduta dagozala urlija mutillegaz. Eta enzun dira gauza gaistuaguac eurac ganic; ibilli eurac besteren bategaz gura dabeen guisaan, ta seindun gueratuten badira, esarri erruba erruric ezeucanari. Neure mutill onac; igues eguizu gaurco nescatilletati. Jangoicuac euquico dau zubentzat, berac aututen dabena. Etzaite inos ezcondu nescatilla nasai, baldan ta mutilzalegaz aberatsa bada bere. Zuben amac ta nic euquico dogu zuben arduria, ta vide zucenez, garbiz ta Jangoicuaren vorondatia dan leguez, ezconduten bazaree, zorionecuac zubec. Eztaucat eche bat baño. Bizcaico porubac emoten deust escubidia aututeco zuben artian gura dodana neure oinordecotzat. Guztiac bardin diriala, artuco dot semeen artian lénen jaijua. Zubec buru dongacuac bacinee, autuco neuque alaba nagusija. Ezta ondo gurasuac lotuta euquitia euren escubac. Seme nagusijac balequi, ta balezau gura ta ez izango dala ondasunen jaube, eguin lei otuten jacona; echeco caltian dan ezcontzaren bat jaramon baga gurasuai, edo onei euren bai-etz noraezecua escatuta, negarrez largaten ditubala. Bildurric ezpaleuque galduco dabeela echaguntzia, buruco miñ, ta atsacabe asco emon leijue gurasuai; baña oneec dauqueenian escubide ta auqueria emoteco gura dabenari seme-alaben artian, ecarri eraguingo deutsee lotsia, ta gordeco dira dongaro vici izateti. Beti da ondo berez semeren batec eruatia echia, arrotz ta beste iceneco bat jaubetu baga. Baña guraso onac, bat ondo baño obeto ipintearren, eztau aztu biar guztien gurasua dala. Aituco dozu onembestegaz cer esan gura dodan.

M. J. Peru, ezta mundu guztijan topauco zuc beste cenzun ta argui daben nequezaleric. Apaldu daigun orain, ta apal ostian igaroco dogu demporia alegrija onian.

P. Ondo dinozu; baña icharan eguizu pusca baten, itaune bat edo beste eguin daguijedan artian. Mutillac, ¿bota deutseezu jaatecua idijai? ¿Oinazpijac garbitu jaqueez? ¿Beijac sartu dituzube langa arteco ciscubetan?

M. J. Esaidazu, Peru, ce ganadu daucazun echian.

P. Daucaguz buztar-idi bi, bata belleguija, bestia zurija. Lau beei; bi buztartutecuac premina danian, edo idijac biar asco eguinda aricatu dirianian, nais gaisotu; beste bijac umiac aazteco necatu baga. Daucaguz bigae bat, bigancha bi. Badaucaguz oneez ostian zortzi basa-bei, ta basaidisco galant bat, ta isten dot esan baga daucaguzala cecin-idi bi; bata echeraco, ta bestia salduteco.

M. J. ¿Ceri esaten deutsazu chaala, ta ceri urrucia? Enzun ditut icen oneec, baña ezdaquit cer esan gura dabeen.

P. Chaala esaten jacó edocein beicumeri, dala arra, dala emia; baña urrucia emiai, ta bardin ardi bildotsetan.

M. J. ¿Cer da bei antzituba?

P. Chala quenduten jacona.

M. J. Eztaucazu ganadu lanadunic?

P. Bai; daucaguz laroguei guiberri; iruroguei ardi, aari bi, ta zortzi aunz. Aztuten jatan aitatutia bizartsuba, edo bere icenian aquer bat. Ardijacaz ezta asco ateraten: ostuten deuscubez batzuc erri-lapurrac, ta ez guichi basa-lapurrac. Euri asco, ta otz andijac dirianian, ilten dira bein banaan. Auntzac dira gogorraguac, euri ta otzari obetó jarquiten jacozanac, simaurtijac, eznetsubac, ta atia idigui ezquero, laster topauco dabee cer jan. Baña dira caltegarrijac, ondo zainduten ezpadira. Zutinduten dira landara gazteen orri samurra jaateco. Eztago eurentzat esi ondo eguiñic. Echian daucadazanac eztabe gueure irabacijetati urteten, ta jagoten ditugu aleguinez. Baagoz inguruban usa edo erri-basuac, baña aristijac batzuc, bestiac artaadijac, ta ecin leje oneetan calteric. Baso-lapur, edo azerijac eztira azartuten auntzetara, ardijetara leguez; baña bai bildots ta anchumeetara.

M. J. ¿Cer? Acerijac azartuten dira bildots ta anchumeetara?

P. Celan bere dirian; baita ardijetara bere badira azeri zar, aci ta bein ardi araguija sabelera dabeenac; ta icustecua da, damubaz bere, celan dendatuten dirian celatetaco, vidiac ebaguiteco, samapeti oratu ta itoteco. Zati bat janda, darue emparauba dandarras euren abija, edo leza zuluetara. Eta guztiz dira gaistuac umiac dauqueezan aldi edo egunetan. Ecin aturau leite euracaz. Ezpagueunca chacur urrineti igarten deutsana piztija asco jaquin, ta malmutz onen urebiltia, ta usaatuten ditubana billatu ta jarraitubaz, ecin euquico guenduque ez ardi ez olloric. Maisu Juan, asco da gaurco verbeeta jaquinguracoric. Apaldu daigun ondo, edo emoten jacuna, ta guero bero aldi bat artuta guazan oera, ta bijar jarraituco deutsagu artu dogun lanari. Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, ta beste lecuchu batzubetara, ta eracutsico deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco dituzun gauza asco.

M. J. Ondo derist, ta asco da gaurco conversacino contuzcoric.

P. Maisu Juan; esaidazu cer gura dozun; zeuc, emaztiac eta neuc bacarric apaldutia, edo echeco guztioc aldabatera? Gurian ezta lenengo, ta bigarren mairic; otseiñac bere gueugaz iminten ditugu mai baten, ta jaaten dabee gueuc jaten dogun guztija. Andi-eche, ta andiquiguracuenetan, otseinac jaten dabee bacarturic, ta ez ugazabac dabeen guztiti. Emen guztijoc bardinduten gara.

M. J. Damu asco emongo leusquet guztioc ez jaatia batera.

P. ¿Noc maija bedeincatuco dau?

M. J. Nic ez, ta zeuc gura dozunac.

P. Ondo; bada Chominchu, escolauba zara, badaquizu, ta eguizu zeuc.

CHOM. Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu Santubaren icenian...

Se hace la bendicion de la mesa.

P. Marija, jarri zaite zu maijan sutondotic urrindu baga. Ortisse ateraco dozu saldia, ta ecarrico dozu guero banaan daguana. Maisuba, eztago emen salda garbi, gueli ta olluaz eguinic. Igaro biarco dozu gaur celan al dan.

M. J. Ezta ardura. Uste dozu neure echian bere beti artuten dodala salda garbija, ta jan gueeli gacitu baguia? Cein guichi! Eta eguija esateco obia da lapico gacico salda urdai, ta cecin galantacaz eguina, gueeli argalcha, ta chacharracaz eguiña baño.

P. Ondo dinozu, epalla ta araguiteguija euren ganera artu daruenac, bein baño gueijagotan illdaruez gabaz, edo issillic basa-bei argal, edo idi necatubaren necatuz azurra ta azala baño eztauqueenac, errico zucentzalliac amar begui ezpadauquez, edo itzaltsu ta asco jaquiñac ezpadira. Erri-idijen orde sartu daruez mustur balz, begui cetacadun, edo Asturijacuac, ceintzuben oquelia dan ispi lucecua ta zaalagua, ezpadira oneetan cortatu, luzaro egon ta guicenduten

M. J. Peru, eztago zuc eztaquizun gauzaric. Dacuscun bada ce salda daucazun. ¡Cein eder ta gozua! ¿Cetaraco ete dira piper ta azapraez gorriturico saldaac onelangua euqui ezquero? Lotsatuten nozu onembeste aparigaz. ¿Noc esango leuqué Landetaco baserrijan imini jatala, uste uste baguian sartuta ollanda ta usacumezco erria; ta emen dacustan beste jaaqui? ¿Noc sinistu, ateraco ceusteezala iru ardao mueta; chacolina, clareta ta naparra? Emoidazu, Peru, chacolin trago bat... Brindo zure ta familija guzti onen osasuneraco.

P. On daguizula, Maisu Juan. Esnintzate ondo acija izango, nic bere eranzungo ezpaneutsa zure eguitada prestubari. Neure lagun ona, zure osasuna gaiti: urte ascotan izan daigula alcarregaz gaur leguezco apari bat. Echatzu ateric ichico beintzat eche onetan

M. J. Nire dichia, certan edo atan serbidu al bacenguidaz. Eche onetacoric gaisotuten bada, ez beste barberuric billatu. Ordu bi videc ez nau icaratuco gabaz ta edurretan balitz bere.

P. Jangoicuac daigula osasuna; baña iñor gaisotuten bada zu vici zariala, ez gara beste baten atzian ibillico. Bedeincatu dogun leguez maija jan aurrian, emon daijoguzan esquerrac Jangoicuari. Artuco dogu beroaldi bat guztioc, esango dogu errosarijua, ta juango gara bacocha bere guelara. Nic esnaatuco zaitut goisian adiuntzaz urteteco gauzaac icustera.

M. J. Milla esquer, Peru, ta agur gois artian; agur gente ona.

P. Agur bada, Maisu Juan.

DIÁLOGO CUARTO

CONTINÚA PERU EN INSTRUIR Á MAISU JUAN.

P. Egun on, Maisu Juan. ¿Ondo ló eguin dozu?

M. J. ¿Nor da or?

P. Neu; jaguiteco orduba da.

M. J. ¿Ce ordu da bada?

P. Guesi baten zortzirac.

M. J. Ez nire gorputzeco erlojuban. Ló gozo gozuan nenguan, ta ló batec iraun deust etzun nintzaneti oná. Orainche bere ecin edegui ditut neure beguijac. ¿Celan urten oe onetati?

P. ¿Cer dauca oe orrec?

M. J. Eztauca erreguec ez bigunagoric, ez obagoric. Sartu nintzanian eguin neban luma artian toqui eder bat; eztot gira bat eguin gau guztian.

P. Amar orduco lua eguin dozu beraz, bada etzun cinian bart amarretarunz.

M. J. ¿Nundi daquizu emen ce ordu dan erlojuric ezpadago, enzuten bere ezpada elessacua?

P. Baserrijetan daucaguz igargarri asco egunez ta gabaz, ta zuzenago gabilz gu ordubetan, erri barrubetacoac baño.

M. J. Beraz jagui biar dot. ¡O ce nagui nasan! Bentaco imicha guztijac bere ez nenduben iratzartuco. ¡O ce beste gaba, atzocua ta gaurcoa! Ce eguraldi modu dago?

P. Chito ederra; eztago odeiric, bai eguzqui ederra; lei apur bat jausi da, baña ez esatecoric, ez calte eguin leiquianic?

M. J. ¿Nos jagui cinian bada zeu?

P. Goisabar, edo egun usaiñagaz batera; ta belu nerichon beste egunetacuen aldian. ¿Noc egon biar dau eguzquijaren pecuan leguez oetic urteco? Olluac carcarassaz astiaz batian, jaguiten nas beluben dala. Ollarraren azquenengo soñubaz inguiratuten dira nire mutillac, ta jaguiten dira gaberdirunz gueure bei, idi edo chaalai beguiratutera, guero oera biurtuco badira bere. Eztaquigu emen alperrerija cer dan; ez eguna gau eguiten, errijetan ascoc leguez. ¿Etzinian bart etzun nire pentzudaan, edo nic iratzartuco cendudazalaco uste osuan? ¿Ez guinian alan itundu?

M. J. Bai Peru; baña badaquizu ez dala bardin gabeco jaguiguria, ta goissecua.

P. Daucagu gaur cer ibilli, ta cer icusi asco, ta alan inguira zaite.

M. J. Ecartzuz bada neure erropoc, ta parcatu satisfacinoia. Besua aterateco bere nagui nas.

P. Maisu Juan; gauza bat esan biar deutsut. Olara biar dogu, ta bazuaz zeure soñoco bichidun ta ederracaz, urtengo dozu sartu cinialaco damubaz. Ango ormaac quedarratuta dagoz queiaren queiaz. Jarten bazara guizateguijan, ciquinduco dituzu pracaac, ta eztozu gauza garbiric ateraco. Obeco dozu jaztia neure soñoco batzucaz: iñoc etzazauz oneetan, ta Maisu Juan izango zara guero, baserricotzac bazauquez bere olaguizon ta beste zacusezanac?

M. J. Ondo dinozu, ta ezta zuri gomutauco ez jatzun gauza onic.

P. Aldatu biar dozu buruti biatzetara; lenengo alcandoria, bigarren jaqué zuri bat, ta gañetic guerrestuba. Praca odolestubac, abarca ta dagocazan calcerdi marragazcuac ta buruban chapela. Zure asabac baño gueijago etzara, ta alan aguertuco zara bazterretan emen zagozan egunetan.

M. J. Ecartzu bada alcandoria.

P. Bai, ta ara emen prest presta, eguin barrija, ta inoc lenago imini baguia.

P. Chut, chut; latza dago, guilli guilli eguiten deust. ¿Cezazcua da? ¿Perrestupezcoa, edo quirru samurrez eguinico euneti ateria? Zambrotuco deustaz neure aragui guztiac, edo beintzat bai egun ascotaraco gorritu ta suminduric ichi.

P. ¡Guizonaren milica, ta buperia! ¿Cer gura cenduque? ¿Miesa utsez eguiña? Eta ¿iru edo lau lisiba, edo bogadaan igarua? Aragui mimberac dituzu. ¡Ce guizon galanta asco nequezalec jazten dituban muetacuac erabilteco mormosieta baga!

M. J. Ecartzuz bada jaqué zuri alcandoriaren gañecua, ta guero guerrestuba.

P. Eutsiz; beintzat oneec ezteutsube eratzico araguiric.

M. J. Ecartzuz abarca, ta oneen mantaac; baña zeuc janci biarco deustazuz, cerren eztaquit nic celan iminten dirian.

P. Urten eguizu bada nos edo noz oe orretati; ecartzuz berna, ta oiñoc... Zutindu zaite orain, ta eutsi chapela. ¡Cein ondo dirudizun! Guazan orain escaratzera; nire emaztiac prestauta euquico dau oraingo coipatsuba, ta egosita bei ceguijaren ezne ederra.

M. J. ¡Ai Peru! Labanduta joco dot escallerati beera. Abarca oneec leun ta labanac dagoz, ta ¿cer izango da campora urten da arcoscuen gañian ibilli biar badot? Oiñazpijac erarcico jataz.

P. Ez leuque guizonac izan biar zu languac. Escallera malleetati jasteco oratu eguijozu alboco aga escu ordeco oni, ta larrapastada bat emon arren etzara jausico beeraño. Eta oraindino bildur bazara, oratu eguidazu neuri beste escu orregaz. Aurra, guazan. ¡Cein ederto zuazan! Egun bigarreneco esango dozu, oñetaco orreec obiaguac diriala zuben zapata asmo barricuac baño. Jatsi gara jausi baga. Erdu sutondora. Ona emen Marija guria gure zain maija iminita. Artu eguizu aulqui au, ta jarri zaite.

M. J. Eztaucat bada almorzutaco gogo andiric; bada bart larregui apaldu guenduban, ta erreguelduac jatortaz.

P. ¿Cer dira erreguelduac? Aupatsac esan guraco dozu.

M. J. ¿Nic daquit bada celan derichen baserritarren artian?

P. Jan eguizu cer edo cer; bada gosetuco zara ibillijaz, uste dozun baño gueijago.

M. J. Jan daigun bada. ¿Nun dira zure seme alaba, ta otseiñac?

P. Batzuc juan cirian solora, ta bestiac basora iraurquiñac batutera: laster etorrico dira gosarija artutera, guero biurtuteco euren biarretara eguberdiraño. Arratsian icusico dituzu, ta guazan orain urrengo olara, noraño daucagun ordu beteco vidia. Eutsi bada maquilla bat larrapastauta jausi etzaitian, ta baserri chacurren batec usigui etzaizan. Maquilliac bildurtuten ditu; bestelan badaquije atzeti bestela baitacuan oratuten, ta osatuteco, biarco cenduque bere ulia; bada esaeria da; chacurrac eguiñico zaurija, osatuten dala chacurraren uliaz.

M. J. Peru, ¿errepranac bere badaquizuz?

P. ¿Cer da erreprana?

M. J. Erreprana, erreprana; edo beste icen batez, adagijua.

P. Len bestian gueratuten nas.

M. J. ¿Cer esango deutsut bada, ezpadaquit celan esan eusqueraz?

P. Esaizu bada edolan bere bat, ta nic esango deutsut celan derichon.

M. J. Orainche esan dozu bat, ta ona neuc anchina enzun nebana: Errementarijaren echian, zotza burduntzi. Eztaquit gueijago eusqueraz, erderaz batzuc bai.

P. Orri esaten jaco eusqueraz esaeria, edo esacuntzia; gogait eraguin artian aitatuco neusquezuz orrelango esaerac. Urten daigun echeti, ta gura badozu esango deutsudaz batzuc batzuc.

M. J. Guazan bada; baña vidia erraz igaroteco, asi zaite beriala esaten.

P. Ona bada, ta zeuc esango deustazu nos asco dan.

1 Azeri zaarrac allia luce, bera leguezcuac bestiac uste.

2 Marija bichiguina, suba da oguiguiña.

M. J. ¿Cer dinozu? Esaizu ostera.

P. Marija bichiguiña, suba da oguiguiña.

M. J. Baantzut cer dinozun; baña ¿cer esan gura dau orrec?

P. Esan gura dau, oguija eztala ona bichi asco euqui arren, suba chaarra badauca. Au da, guizon edo andria bichiz edo soñoco apainduz azaleti aguertu arren, buru chaarrecua ta alperra bada, eztala guizon ta andra ona izango.

M. J. Eguija dinozu. Zuaz aurrera.

3 Jan sarrija, jan gartzu.

4 Gois jaguija, gois gosé; belu jaguija loz asé.

5 Zór zaarra, zór chaarra.

6 Zulo bacochari, laacua.

M. J. ¡Ce eguija ederrac! Aurrera Peru; nic baño buru obia dozu.

P. 7 Zaijetan ciogui, urunetan ero.

M. J. Eztot aituten eusquera ori: ez cer dan ciogui, ez cer ero.

P. Esan gura dau, zai apur bat galdu eztedin bildur ta icara; ta uruna ondatuba gaiti arduraric ez.

M. J. Badaquit orain cetara doian esaera ori.

P. 8 Ezdacusan beguijac, gachic ez.

9 Aciac, beria quirtena, ta arichac bere ericua ospala.

10 Erroijaren arrautciac, usacumeric ez.

11 Auntzac ichi baleijo, aquerrac ichi leijo.

12 Suba daguan lecuti, queia.

13 Otsuac otsuari gachic ez, ta lapurrari lapurrac laztan.

14 Cruselu onduan, goruric ez.

15 Irarguico arrija, pozuba.

16 Ardao gozuac lau begui, ta oñic ez.

17 Astuaren arrancia, min baguia.

18 Ontzari ez beguiratu lumara.

19 Zu beti ero; otz ezdana bero.

20 Chacur gosiac, oguija ames.

21 Zoruen eztija, gozua guztija.

22 Marija guria gorubetan, biar ez dan ordubetan.

23 Errementarija senarra, Jaincuac obia diñaala.

24 Auzoco beijac, errua luce.

25 Otsein barrijac galbaiaz ura, zaarrari edarriaz bere lecuric emon ez gura.

26 Aceri zaarrari ulia juan, baña antza ez.

27. Churi biren eznia perza bete.

28 Ollo gosia beti soñulari.

29 Lecuban lecuban malua, gurian andijagua.

30 Gois-gorri laster euri.

31 Arrats-gorri, goisian eguzqui.

32 Abadiaren lapicua, chiquina, baña gozua.

33 Icatzquiñaren lapicotua, andija baña erua.

34 Arzañac aserratu, gaztaiac aguertu.

35. Jan edanaren gozua; contuemonaren gaistua.

36 Eche utsa, atralaca utsa.

37 Guztia gura izatia, guztia galdutia.

38 Igazco chacurra, aurtenguaren urcatzalle.

39 Aldats goriá, aldats beriá.

40. Ondarrua ta Motricu, idijac idija arquitu.

41 Lecuban lecuban ardijac, baltzen artian zurijac.

42 Dollorra, beti prestubez gogorra.

43 Eguzquija nora, zapijac ara.

44 Ce languintza zamarguin, bizarrac bizarra eraguin.

45 Amuarrañac begui bi, sei escalluc amabi.

46 Ara bertan ecer ez, azaac bai coiperic ez.

47. Otz larreguija, zarren illgarrija, ta gazteen zaargarrija.

48 Guzurra esan neban mendijan, neu baño leenago zan errijan.

49 Topinac galdariari, ipur balz.

50 Daucanac gabon, eztaucanari emon.

51 Urdaija, jan da garbaija.

52 Soldaduba, amaren seme galduba.

53 Eztaquit, emen urtia badaguit.

54 Gabeco biarra, eguneraco lotsaari.

55 Eguija, ascoren erregarrija.

56 Ibiltari gabian, logura goissian.

57. Etorquizuneco oliac, biarric ez.

58 Etorrico jatzu, adisquidia, gomburubaren erreseria.

59 Baneuca, bazeuncaque; zeuc bazeunca oba zeunque.

60 Badaucazu zeugaz, jango dozu neugaz.

61 Bacocha bere zoruac vici.

62 Batalaco beste, auntzaren odoloste.

63. Catubac daruan sardiniari, oratu eguijoc.

64. Alaba bi, ta iru semé, adi on umé.

65. Usuac juan, sariac eda.

M. J. ¿Cer esan gura dau orrec?

P. Ez dala belubaren zain egon biar, gauzaren bat eguiteco. Eztala osasuna guztiz juan artian egon biar, osaguilliari dei eguin baga. Adiuntzaz ta era onez, edo asierati gachari videra urten biar jacola: ezpabere berandu datozala osacarrijac.

M. J. Ori esaten deutseet nic beti gaisso-echeetan, ta eztago noc buruban sartu daijuen. Echat aztuco esaera eder ori. Asco da Peru esacuntzaric.

P. Ondo dinozu; eldu gara olara, ta euco dogu cer icusi, ta ceri verba eguin.

M. J. Jesus, ¿ce gente modu da au? Impreinuba dirudi. ¡Ce suba, ta gaarrac! ¡Ce erremienta, ta toqui tristiac! Guizonen ichuraric eztauquee emen dacustazanoc. Ezteuscube agur bat bere eguiten. Eztauquee arpeguijan balcitu bagaco gauzaric.

P. Maisu Juan; ¿cer uste cenduban emen ediro? ¿Guizon ederto apaindubac? Beguiratu eguijezu ondo buruti biatzetara: eztabe aguiri ez begui, ez betuleric baltzaren baltzaz: ederrac dirá maurubac oneen aldian. Capela igartu ta erdiquin bat buruban, zapi quedartu bat becoqui erdiraño icerdija artu, ta subaren berotasuna arinduteco. Obrera uts, idunian lotuba; ezta cer escatu jaqueric, ez calcerdi, ez abarca, ezta pracaric bere. Oera etzuteco ta jaguiteco eztauquee nequeric cer artu.

M. J. Ori da bada: eta ¿nunguac dira guizon oneec?

P. Bizcaitar garbijac, odolian zuri ecer zor ezteutsubenac.

M. J. ¿Ceimbat opiciale dira, ta cer aloguer emoten jaquee?

P. Dira lau biarguiñ; Ijelia, Urtzalla bi, ta Gatzamallia. Aloguera aimbestecua da; baña bai ondo irabacija. Ijeliac darua biarsari, edo aloguer gueijago, ta onec izan daruaz egunecuaz ostian, escupeco edo atseguin sarijac.

Burdiña asco eguin bada, ondo irabazten da; bestelan guichi. Gatzamalle gaissuac darua nequeric gogor ta gogaitgarrijena, ta irabazteric laburrena.

M. J. ¿Celan ori cristau errijan?

P. ¿Eztozu enzun inos praile-echeetan jazoten dana? Praile gaztechu edo sartubarrijac darue nequeric gogorrena. Ezta oneentzat bigungarriric: sendo sendó, osoz osó daruez aguindu guztijac. Alan biar da, jaquin daguijen cetara juan dirian. Lenengo urtian bigunegui balerabillez, ta euren burubetan icusi baga pisu guztija, guerora esango leuquee guzurtaubac gueratu ciriala, ogui biguna eracutsi ta emonaz birzaiz eguinico balz ta jangacha. Alan bada gatzamalliac bere, izanic sartu barrijac, icasten dabee neque andijen, ta irabaci laburraren videz, cer icharaten deutseen, ta gueroco obiaguaren penzudaan egonaz, igaro erraza eguiten jaquee, daruen biar gogor ta necatsuba. Celan alan, dinue euren artian, igaroco ditut iru urte, icasico dot biar eguiten; guero sartuco naz urtzalla; eguingo nas guizon oguija irabazteco duin, ta alan gueroco nequiai emongo deutseet arpegui, irabazte obiaz, ta gogorraguac icusita nagualaco. Lur argaleco munteguijan aci dirian landara gaztiac, iragoten badira lur coipatsuco basora, ezta esatecua ceimbat irabaci daruen; ta cein marduac guero aci: ez ala lur gozatsuti badaruez lur agorrera.

M. J. ¿Cer esan gura dabee icen oneec Ijelia, Urtzallia ta Gatzamallia?

P. Ijeliac esan gura dau ijeztu, edo irunduten dabela burdiñia. ¿Icusi dituzu sarri gorulac, celan amulu edo quirru goruban biribilduba ijezten, edo iruten dabeen, moltsoti ari meia eguiteco? Bada Ola-ijeliac burdiña biribildu ta moltsotuta daguana, dacar miatubaz; ta esan guinai iruten dabela. Beraz ondo ipinija dauca Ijeliaren icena. Esaten da barriz Urtzallia, cerren urtu eraguiten daben mia suteguijan. Icentetan da gatzamallia, onec jaon, edo zaindu biar dabelaco lapicua, ta oni gatza ezarri edo emon. Au da beste iruren morroe edo otseiña leguez, aguinduten jacon guztija eguiteco, ta Ijelia guztien jaola, iracasla ta buruba.

M. J. Eta ¿ce biar eguin biar dau bacochac?

P. Urtzalliac bete biar dau suteguija miaz; ezarri biar dan icatza, ta eguin biar dan guztija, agoia aterateco prestau artian. Auspuac gueratu ta atala gorituten imini, ta ecin esan beste cereguin ditu suteguijan. Lagunduten deutsee agoia su azpiti ateraten ijela ta gatzamalliac, bacochac bere burdinaga edo palanquiaz. Ateraten dabee suteguiti aguirira, ez icerdi tanta, ta bero asco botabaga. Botaten dabee beera, ta chiriquiña edo burdin cato bat iraatsiric, darue gabipera. An ezarten deutsee atala oracarri ta quirtentzat. Gabija ibilli dedin emoten deutsa ura ijeliac uraguiaz. Asten da durundija, orma ta lur berari icara eraguiten deutsana. Darua agoia urtzalliac mallutzarpeti gabi-igunaren azpira. An asten da beste soñu, belarri atara ez eguiñac, zurtuten ditubana. Ijeliac bere uraguiaz darabill gabija miats edo sarri, celan gura daben; ta ondo dan ura gueitu edo guichitubaz, beguira dagoca urtzalliari, ta iracasten deutsa cer eguin, nos aurreratu, nos atzeratu, ta nos albotu burdin oratzar edo agoia. An dira su chipristin urrinera duazanac: an ascatu ta bota eraguitia gueratu jacozan loijac, cepa ta chatarrac. Alan igunpian ta mallupian apainduten dau agoia urtzalliac; gogortu ta chiquituten dau, ta erdibitu biar danian, iminten deutsa gatzamalliac achurra, ta gabi-mallubac emoten deutsan joaldi edo colpiaz erdibituten da; zati bata gueratuten da atal edo quirten eraatsiajaz, cein daruen barriro suteguira; ta aric aurreraco biar edo lanac gueratuten dira ijeliarentzat, ceñi jagocan ijestea edo irutia burdiñia, ecarri artian burdin-barra izatera, emoten deutsala vitartian gatzamalliari uraguia, gabija erabilli daguijan, berac aguinduten deutsan arintasun edo guelditasunaz. Amaitu dabenian urtzalla agoia zaindu dabenac, esan dogun biarguintzia, dua lotara gura dabenian; eta artuten dau bigarren urtzalliac beste agoe ta eguiquizunen arazo, ta arduria.

Gatzamalliac chiquindu, edo jó biar dau agoe guztietaraco mia malluca chicar bategaz, batian belaunico daguala, bestean alboquerara etzunda, celan otuten jacon. Oni jagoca mandatubac eguitia nora nai; ta icusgarrija da vide aguiri ta caleetati ciar igaroten bere obrera erdi gorritu, erdi balcitubaz zaraguichu bat escu, edo lepuan dabeela, ardaua olaguizonai eruateco. Ecanduta dagozan beguijac, ez dira orregaitino mimberatuten. Oneec bai bene benetan irabazten dabeela jan biar dabeen oguija euren becoquico, ta corputz guztico icerdijaz. ¿Cer dinozu, Maisu Juan?

M. J. ¿Cer esan neiquezu? Ni baño buru obiagua zan, ola ta biarguintza au asmau ebana. Eta ¿ce on jatorco bizcaiari ola oneetaric?

P. ¿Ori itanduco cenduque? ¿Cer eguingo nausquijue nic neure basuetaco abe vicijai, olaric ezpalego? ¿Badacutsuz aimbezte baso ain ederto jantzijac? Igaroco baciña Bizcai guztico beresi ta mendijetara, etzenduque esango aimbeste egur ebagui leitequiala. Guizon bacocheco, ¿ceimbat milla arich, arte, pago, castaña? Bada azcoriac inausten ditu, ta subac daruaz eurrez leguez. Dirianac, eche-sucaldetan biar dirian apur batzubez ostian, burdiñatuten dira esateraco, ta sartuten dabee cidar, ta urre asco. ¿Ceimbat irabazten eztabee icatzquiñac? ¿Ceimbat itzañac icatzac olara eruaten, errenterijetatic mia ecarten, burdiñia bera eraasten? Eta ¿ceimbat ola-guizonac eurac? Eta ¿ceimbat emparetan jaquee ola-jaunai gauzaac zucen badabilz? Ezta Bizcaijan arraa bete lur alperric galduten; besteric ezpada, toquiric agorrenian billatuten da iraurquina, ta eguiten da simaur edo satsa lurraren ongarritzat. Coipe bagaco lapicuac eztau aragui mamintsu ta mardoric eguingo, ezda simaur bagaco lurrac bere gari ta arto ugariric.

M. J. ¿Nun ló eguiten dabee, ta nos olaguizon oneec? Dacustanaz gau ta egun dabill olia.

P. Ijeliac badaucaz une luciac agoe aldi bacochian, ta emoten jaco astija ló aldijac eguiteco, ez zazpi ta zortzi ordu, baña bai ordu binaan leguez. Urtzalle batac agoia zainduten daben artian, guichi gora bera lau orduban, dua bestia lotara. Gatzamalle gaissuac, aurreratuta badauca bere mia jotia, aimbestian dabill; baña celan agoia aterateco uneetan lagandu biar deutsan urtzalliari, jó biar badau mia, ta zaindu lapicua, lua arina jabilco. Erdu neugaz oneen oetoquija ta oia icustera. Eztozu icusico ez uarcaric, ez etzun-toqui jaso, ta adardunic. Lurraren gañian lastamarraga bat estalqui zantarragaz, ta burco ez obia. ¿Cer derichu?

M. J. Dacustanaz capuchino ta cartujo batec baño vicitza gogorragua dacusee oneec.

P. Bai eguijaz: alan bere ez daquit nic cer dan bacocha bere burubaren jaube izatia, ta catebagaco vicitzia. Ez litzatequez guizon oneec egongo illa betian sartuta praile-eche baten gauza asco gaiti, ta gogorragotzat euquico leuquee illa beteco vicitza ezcutucua, emen negu guztico ló chaarra ta biar gogorra baño. Gurago dau otsuac baso vicitzia, jaatecua nequez billatu biarra, eche-chacur catiaz lotubaren eregu ta ogui biguna baño.

M. J. Baña celan ló eguin leije emengo gabi-ots, auspuen illeta soñu, ta subaren argui zabaldute, ta nosian beingo illundutiaz? Ate quisquet baten otsac esnaatu narua ni, ló zorro gogorrenian banago bere.

P. Maisuba, ¿ezdaquizu guizona guztira eguiten dala? ¿Ezdozu enzun errotarijari ezdeutsala lua galerazoten errota-soñu jarraitubac, ta iratzartuten dala soñuba gueratuten bada? Gabijaren ots, ormaac icara iminten ditubanac, ez deutsa guilliric eguiten olaguizon lotan dagozanen belarrijai. Eta eurac iratzartuten dira ao chistubaz, soñuba joten dabenian biarrian daguanac.

M. J. Eta ¿ce jaten dabee?

P. Icatzguiñac baño lapico obia. Beteten dabee sabela ogui beratu ta ondo coipetuz, otuten jaqueenian, ta ezdozu zuc iños jan gauza gozuagoric. Escu atz ta ezpanac bere miazcauco cenduquez gozuaren gozoz. Nun illten da oleetan baño sesinguei, edo idi guicendubagoric? Andiquijac eurac datoz nos bat olara beste cereguin baga, oneen lapicuan oguija beratu ta coipetuta jatera; eta esan darue euren echeetan sesin ta urdai ederracaz lapicua eguinarren, ecin dabeela ain gauza gozoric jan; ta neuregango dator au, suteguico icatz ondo erriaz gar baga iraquiten dabelaco emengo lapicuac gueldi gueldi gañecic eguin baga. Guizateguijan dauquee mai iminerraza. Saldia aututen dá catillubaz, araguija chiquindu ta aoratuten da atzamar Jangoicuac emonicuacaz; ura edaten da galletiaz, ta au da lau lau vici izatia ta asmo baga.

M. J. Eta Peru, jango cenduque orreecaz mai baten?

P. Bai, ta igüin baga: ez neuque cocadaric eguingo, ez errebesau guraric eracutsico oneen obrera baltz ta escu cetacatubac icusi arren; eta derichat euren janguriac gueituco leuquiala neuria.

M. J. Eta ¿eztabee ardaoric edaten?

P. Ez egunoro ta guichiago bere. Asteazquenian dauquee edanaldi bat ola-jaunaren lepora, ta nos edo nos zu ta ni orain leguez. etorrita cerbat emoten deutseenian euren icenian edateco.

M. J. Ori niri esatia, da, ichi biar dogula cerbait edan daijen.

P. Bai, gura ezpadogu esan daijen atzeti biotz cimel, edo chimurtubac daucaguzala, ta dollorraren icenic eztau enzun gura guizon prestu batec.

M. J. ¿Ceimbat emango deutsegu?

P. Guichienez amasei laucoco bana, edo errialbico bat bijoen artian, ta au emon ezquero, aguindu eguijezu gura dozun guztija.

M. J. Emon eguijezu bada bijoc gaiti, ta guero alcar aituco gara.

P. Ordu onian. Ijelia, eutsi au gure icenian sabel liortu orreec busti daizubezan.

IGEL. Esquerric asco; urte ascotan eguin daizubela beste onembeste. Aguindu guri gura dozuben guztija.

P. Nire lagun onec gura leuque agoia atera, apaindu ta iruten icusi. ¿Nos prest egongo da?

IJEL. Bere beriala; urreratu dedilla ciarzulora. Nua vidia edeguitera urten biar daben cepa-guejari

M. J. Jesus, ¿au cer da? Emendi dua burdiña urtu guztia.

P. Ez Maisu Juan: au da miaren errauts ta loiquerija. Onelan garbituten da burdiñia. Au astunago dan leguez gueratuten da ora bat eguinda suteguijan, ta urten dau gañeztu jacon loiquerijac cein gueratuco dan cepatuta.

M. J. ¡Oneec dira icustecuac! Aimbeste urte Bizcaijan eguin ta ¿oneec icusi baga egongo nintzan?

P. Auspuac guelditu ditube: orainche icusico dituzu bein banaan, nic len adierazo deutsudazan gauza guztijac. Ez da bardin enzutia ta icustia. Begui ichi edegui bateco icustia gueijago da icasteco, verba luceen jarduna ta equiña baño.

M. J. Atseguin ta arreta andi bategaz jarraituco deutseet biarguintza miragarri oneei neure beguijacaz. ¡Ai guizon gaisso ta errucarrijac! Igues eguiten dot nic urrinera iraun ecinic agoetzar aren chipristina ta berotasuna. Ara celan dabiltzan burruca oratzarragaz zucendau ecinic, ta bere albo albuan... Oneec dira otsac: lurra bere badabil colpe bacochian... Peru, eguin eguiña: zuc esan ceunstana, ta icusi dodana. Badaruat cer esan. ¡O egun ederto igarua! Esaiozu orain ijeliari eracutsi daiguzala eche baltz onetaco toqui, erremienta ta icusquizun guztijac.

P. Ijelia; eracutsi eijozuz guizon oni emengo zurculu, tresna, erremienta ta icusquizunac, ta esan eijozuz gueldiró ta banaan euren icen guztijac?

El tirador muestra á Maisu Juan todos los instrumentos, máquinas, etc.

M. J. Guizon ona, esaidazuz opicialen icenac, ta alan beste gauza guztijenac, bada gura ditut eruan paperian escribiduta.

IGEL. Ona bada gueutati asi ta beste guztijac.

Olia.
Biarguinac lau.
Ijelia.
Urtzalla bi.
Gatzamallia.
Auspuac.
Auspo-ardatza
Escamelac.
Chimbua.
Ujaiquija, edo uaguia.
Cañuba edo aisevidia
Toberia.
Suteguija.
Beelarrija.
Aisa-arrija.
Aga-arrija.
Ciarzulua.
Estolda-aldia.
Guzur-asquia.
Onda-asquia.
Tiquinoia o erruedia
Auspo-pujoia.
Pujo-macurra.
Ardatz-nausija.
Tiquinoe nausija.
Zutoiac edo cepuac.
Cepo-amia.
Mazucarijac.
Gabija.
Gabiguna.
Boguia.
Aldabarrac.
Burcuac.
Jungudia.
Dendala.
Dendal-arrija.
Chimela.
Macubac.
Cateiac.
Guiltzac.
Curutziac.
Cepa-amia.
Cepotilluba.
Nardaquia.
Bergamalluba.
Bandijua.
Chacurzulua.
Cirijac.
Urculia.
Usteijac.
Arrogo echia.
Arragoia.
Achurra.
Epailia.
Durmiendia.
Bandijua.

Biarguinen erremientac.

Orricaac.
Chiriquiña.
Palanquia edo burdinagaac.
Mallubac.
Porroia.
Caicuba.
Galbaia.
Zaraac.
Paria.

Burdingaija.
Icatza.
Idurija.
Mia.

Jancija.
Obreria
Capelia
Capel zapija

Guizateguija.
Issilluba.

Sucalde tresnaac.
Topiña.
Topin-estalquija.
Catillubac.
Erretilluba.
Burdun zalija.
Bitsadera.
Galletia.

Toquijac.
Auspoteguija.
Icazguelaac.
Gabiteguija.
Miateguija.

Agoia.
Atala, edo agoequirtena.
Bertaaguia.
Belaiquija.
Burutia.
Chatarraac.
Tochuba.
Galdabatecuac.
Burdin-barria.

M. J. Noc asmau ete cituban aimbeste icen, ta tresna?

P. Biarrac, ta demporiac.

M. J. Emengua icusita dago, ta guazan, Peru, gura badozu zeure echera.

P. Ondo dinozu, bada eztago urrin egubardija; baña esquerrac emonaz, eguin daijegun agur gozo bana guizon onei.

M. J. Bai, esan eztaguijen dongaro acijac gariala. Aurra bada esan daijuegun aldabatera... Agur guizonac, esquerric asco eguin deuscuzuben arrera ona gaiti; aguindu guri aldaigun edocein gauzatan.

LOS OFICIALES. Zeubei esquerrac emon deuscuzun diruba gaiti. Ondo ibilli, osteraco artian.

P. Asco da goiseraco cer iguinic: guazan echera ecertan gueratu baga, ta jan ostian urtengo dogu beste gauza batzuc icustera.

DIÁLOGO QUINTO

ENTRE LOS MISMOS MAISU JUAN Y PERU.

P. Eldu gara echera, ta neure ustian izan dozu gois eder ta atseguintsu bat olaan icusi dituzun gauzaacaz. Jan daigun gogoz, ta eguberdi ostian ló apur bat eguinda, atara eguiña bazagoz, euqui eraguingo deutsut arrastegui edo egubarte ez chaarragua. Emen da arratsaldian lino ezpatetia, ta icasico dituzu ez daquizuzan gauza asco biarguintza gogaitcarri onen gañian. Zu alcandora eder, samur edo bigun zalia zara: baña jaquinda euqui eguiquezu, ceimbat arazo ta arazquerijaz ecarten dan bedar bat euna eguiteraño. Nire alaba batac, bera da gazteena, daucaz eunteguijac; daqui eunguintzan, ta echeti urten baga, ecer erosi baga, aciereiteti dacargu alcandora ederrac eguitera. Ichi daigun baña arratsalderaco icusquizun au, ta erdu maira... Zuaz orain gorputzari atseren apur bat emotera, ta jaguico zara oeti derichunian.

M. J. Etzun naz oera sabela bazcari ederragaz ondo iminita: aguertu jatan lua; baña nic eztaquit cer otsac izan dirian, igues dau luac nire beguijetati, ta asmau ecinic cer dan, ernegau, ta jagui nas.

P. ¡Ah chorua! Ezpatarijen otsac dituzu.

M. J. ¿Cer da lino ezpateta ori?

P. Nic esango deutsudaz gauzaac sustrai ta ondo ondoti. Ereiten dogu lina-acija lur ondo guijau, ta azaro onecuan. Lurrac biar dau guiro ona, ez ibilli senian, ta abespeluban, ta nos nai erein. Lino mueta bi dagoz, batari dericho agorra, ta bestiari lina beria; á ugarijagua, au obiagua ta lasterragua. Eldu dedinian, atera biar da escuz, ez ebagui iguitaijaz: aterata eguiten dira escutaac, ta oneec lotu. Gero dator garrameetia. Garramauta, gabicotu biar da, ta gabico eguinac sartuten dira uretan, samurtu ditecen, ta bota daijen loitasuna. Ur gueldituban iminten badira gabicuac, ezta esatecua, cein atsituba gueratuten dan ura. Ondo samurtu dirianian, eruaten dira zelai batera, ta an zabaldu, ta banaturic, liortu biar dabee. Liortu ta ostera gabicotuten dira. Gabico oneec daruez trimin trimin eguitera erruqui baga zur-mallu edo mazubaz. Beso senduac biar dira mallubaz banatuteco, ta vitartian andracume batec darabill gabicua biraac emoten. Arazo necagarri onen ondoren astotuten ditube astosapinian; emen samurtuten da tint bedar gogor au. Gero darue charranchetara ganac aterateco. Onelan arquituco dabee ezpatarijac gaur. Ezpata oñian edo onduan iminten dabee lino astozapinduba, ta esesten deutsee zurezpatiaz: trisca trisca eguinda, nosian bein escu ta belaunagaz samurtuten dabee igortzijac emonaz, ta guero isten ditube otzaran cucustuta.

M. J. ¿Cer gueijago eguiten deutsee?

P. Cucusturic dagozan lino guijaubac, daruez barriro charranchara, ta an erbatzac juacoz, ta gueratuten da bateti quirru garbija, besteti amuluba, ta amulu onec daucaz perreztupia ta gana. Oneec iruteco biar dira goruburuban apaindu, ta ardatzian batu arija eguinaz batera. Eztira onetan amaituten lan guztijac. Arijac biar dau matasatu ichorosquijan. Ichorosquiti atera ta daruez matasac austietara ur gori, ta egur-autsian. Sartuten ditube guero lisiba arratzian, ta emen garbituten dira asco. Lisibatuta sartuten ditube caco edo agueetan, ta iruntz edo euritan zuritu ditezan, zabalduten dira bedar ganian.

M. J. ¿Ez dira onembestegaz amaituten lanac?

P. Ez, Maisu Juan; ari zurituba, ta matasatuba sartuten dabee arilteguijan. Emen dira lan barrijac arija eteten jaqueenian, edo arija catigatu ta nastuten danian. Neque gogorren videz eguiten dira arillac eunteguira eruateco. ¿Ceimbat lor emoten ezteutsee andracumiac euren burubai? Baña ez dira buruauste, ta lorric chicarrenac, eunla gaisuarentzat gueratuten dirianac, ta guztiz, ari eten erraza badaruaque. Gogait eguingo ezpacendu icusi eraguingo neusquezuz eunla batec biar dituban tramanculu, tresna ta erremientac euna ejoteco.

M. J. ¿Gogait eguin nic, Peru? Ez, ez: icastia da irabaztia, ta jaquitun urtetia.

P. Dei eguingo deutsat neure alaba eunliari eracutsi, ta esan daizuzan euren icenac. Popachu, ator ona, eracutsi eijozan oni eure biarguintzaco tresnaac.

HIJA. Bai aita, atseguiñez. Biartoquijan daucadaz, ta erdu bijoc ara. Ona emen eunteguijac.

Au da goisubilla; beragocuau, beesubilla. Aitatuco deutsudaz guztijac.

Au, garranguia.
Oneec, izunzac.
Bestioc, gambelaac.
Aec, erraiarijac.
A, urculia.
Beste á, anezquia.
Ause, anezca-zotza.
Beeco orreec, oinolac.
Oneechec, ipurtolac.
Emen dacusuzanac, oinugalac.
Onaco au, chirringuia.
Areec, mazurcac.
Beste aec, orracijac.

Ona emen beste batzuc, ta dira:

Iraztasquia,edo arilteguija.
Iraztramaac.
Buztarrijac.
Arillac.

P. ¿Noc esan lei, icusi baga, ceimbat neque ta arazo artu biar dirian aciereiteti alcandora bat janci artian? Amaitu daguijanian eunliac bere cereguin gogaitcarri ta necatsuba, sartuten da josla, edo jostuna lan barrijetan. Onec biar ditu artacijac, orraatza, arija, ta icuste argalecua bada, betaurreco ondo datorcozanac, ta alcandora dontsuba josita bere, barriro biar dau bogada edo lisibara, samurrago ta zuritubago gueratu dedin. Agaiti esaten da; linuaren atsacabiac, amai gabiac?

M. J. Ni baño buru obacua zan asmau citubana aimbeste erremienta. Guazan icustera celan ezpatatuten dituben... Agur nescatillac; arratsalde ona euqui daizubela. Jangoicuac bedeinca zuben biar eguiteco gogua, ta besuetaco sendotasuna.

LAS ESP. Ez da guretzat biarguintza atseguingarrijagoric: alcarren leijan, miña verba eguiteco ascatuta daucagula, olgantzaan egotia, neque gogorra ez da: gogorragüetara eguinda gagoz, bacarrago ta guichiago jan da. Gura dogunian canteetan dogu gueure soñuban. Batec equiten deutsa zorcicuari, ta guero bestiac eranzutiari. ¿Gura dozu enzun? Ona bada.

Ezpatarijen cantia lino guijetaco aldijetan

Cantadu daguiguzan
Linuaren penac
Ezpata oneen otsian
Izanic latzenac;
Alcar ondo artuta,
Soñuba neurturic,
Gorputzeco nequia
Isteco arinduric.

Estrivillo

Gara nescatillac,
Euscaldun ez illac,
Ez da iñor lurrian
Gure biar ezdanic;
Ez atso, ez agura
Acandora baric.

Achurlarija dua
Botaten lurrera
Lino aci elduba,
Eta estaldurera
Chorijac etorrita
Jan eztaguijezan,
Ta guero ecer baga,
Geratu ez ditezan.

Elduten dan orduban
Bedar ain biarra,
Escubacaz oi dogu
Gueldichu atara,
Eguiteco escudac
An bertan soluan,
Largateco arduraz
Etzunic albuan.

Escutadac dituguz
Gero orraztuten
Ondo garramaduta;
Ta aric eruaten
Gabico eguitera,
Beratu ditezan
Pozu baten euquita
Egun batzubetan.

Ura iminten dabé
Dan dana loituric,
Bazter guztietara
Atsa zabalduric:
Baña icusten dira
Ugarassijuac,
Burubac ateraric
Emoten soñubac.

Atsa darijuela
Dagóz gabicuac
Pozuti aterata;
Eta gu lacuac
Escubetan artuta,
Igüin bagaric,
Ditube zelajetan
Isten zabalduric.

Liortuta daruez
Gero mazupera,
Erruquija aztuta
An banatutera;
Lan au eguin oi dabe
Eguzqui galdatan;
Lina jailla gaissuac
Icerdi lamatan.

Ez da onembestegaz
Nequia-amaituten;
Bedar ain banatuba
Dabe astotuten.
Asto sapin batian
Isteco samurric,
Gogorra eguana,
Ondo bigunduric.

Charranchia derichon
Orraci ascatuban,
Icusten da ostera
Ondo catiguban;
Lino agorra bada
Jacoz ateraten
Ganac, eruateco
Guero-ezpatatuten.

Emen sartuten dira
Gure lan barrijac,
Soñubaz emoteco
Pena latzgarrijac
Astosapin, ta mazu
Azpijan juari
Eguiten gariala
Guztioc cantari.

Tris trasca dirautsagu
Erruqui bagaric,
Isten ez deutsagula
Guc azur osoric,
Ispi char ta erbatzac
Jacoz ateraten,
Eta largaten deuscu
Guroguna eguiten.

Onelan iru bat ordu
Egonic olguetan
Soñu, algara, eta
Barre gozuetan,
Lino jaubia dator
Guri deitutera;
Erdube ori ichita,
Cerbait artutera.

Laster, ta atzera baga
Gara gu jaguiten;
Ez dogu ez erbatzic
Soñian ichiten:
Garbi garbi eguinic
Guaz mai batera,
An gogo galantagaz
Gauza asco jarera.

Guaz guero ostera
Geure biarrera,
Ta lan au amaituta,
Barriro apaitara;
Largaten ditugula
Bertan cucusturic
Eta charrancharaco
Edertó guijauric

Charrancharijac ditu
Charranchan iminten,
Cucutsac quendu eta
Erbatz baga isten,
Quirruba alde batian
Besteti amuluba,
Au ganduba eta
Perreztupetuba.

Gorulac guero dabee
Eguiten arija,
Matasaraco biar
Da ichorosquija;
Lisiba ta iruntzac
Dabee garbituten,
Eta ariltoquijan
Dira arilduten.

Tramanculuba dauca
Eunla andriac,
Emen artu daruaz
Arazo nequiac,
Eguiteco euna
Besteen biarrequin;
Corputz, escu ta oñacaz
Biar deutsa equin.

Joslaac artuten dabee
Eun ateria.
An da artacijacaz
Zucen ebatia.
Alcandoria dago
Guztija eguinic,
Ari eta orraatzaz
Lotu ta josiric.

Euscaldun nescatillac
Nequiac arturic,
Eztabe onetaco
Guizonen biarric;
Eurac dira erella,
Lino guijarijac
Eunla era jostun
Ta gorularijac.

M. J. Eztaquit topauco dan inun andracume euscaldunac baño senduagoric.

P. Nic bere ezdaquit, Maisu Juan. Dira sona, dulabre, ta ascotacuac. ¿Noc sinistu lei, guizonen premiña baga artu daiqueezala linuac dacazan, ta enzun dituzun arazo ta lor guztijac? Soluetan dacuscuz achurretan, laijetan, saraquetan, jorraan, ta edocein biar eguiten. Badaquije idijac buztartuten, itzaintzia eguiten, itaurreco dabiltzala nos nai. Lau nescatilla baserrijan acijac, zucenduco leuquee echaguntza andi bat, guizonen premiña baga ecertaraco.

M. J. Aitatu dituzun ezquero baserrico biarrac, aitatu ta eracutsi eguidazuz orreetaraco dauquezan tresna edo erremientac.

P. Bai atseguinez, ta eracutsiaz bertan esango deutsudaz euren icenac, ta dira:

Aria bere guija catiaz ta arescubaz.
Nabasaija bere idunaz.
Iruortza.
Nabarra.
Aassia.
Achurra.
Achurculuba.
Aztajorraija.
Galjorraija.
Laijac.
Escubaria.
Iguitaija.
Ota-achurra.
Corta-achurra.
Podaña.
Ascoria.
Aijotia.
Sardia edo simaur batzallia.
Naarra cantenchubacaz.
Burdija.

Ona barriz burdijaren zure Anatomija, ta nire azterquetia.

Iduna.
Perticac.
Echia.
Cirijac.
Aquerra.
Ardatza.
Laacuac, iru.
Ugalac.
Burtpillac.
Buztarrija.
Edia, edo locaarrijac.
Azconarra.
Edergarrijac.
Colzaac.
Garachuba.
Burtezpatia.
Arasac.
Biurrac.
Aculuba.
Itzaina

M. J. Nequez irabazten dau achurlarijac bere oguija.

P. Ondo dinozu: baña guri zor deuscu mundu guztijac, irautia ill baga. Gure nequiacaz dator garija, dator artua, datoz baba, irar, indirar, garagar, olo ta jancai guztijac. Achurrac dacaz maastijac, ta oneen ardaua. Achurrac dacar linua, edo jaazteco duin duina. Nequezarijac guizenduten ditu idijac, oquela ona jaateco; ta enzun neutsan nic guizon jaquintsu bati, Jangoicuac eguieban lenengo guizonari, emon eutsala lurra landuteco aguinduba, onec pecatu eguieban baño leenago, lurra samur ta biar-erraza bazan bere; ta pecatu eguiebanian gogortu, arantzatu ta lártu jacola lur berez bigun ta samurra zana; baña len ta guero izan zala Adan achurlarija ta baserricua. Guerora asmau ebeela guizonac erri batubac eguitia. Eztaquit nic noscuac dirian bizarguin ta gaiso-osatzallac. Guizon jaquitunac guzurra esaezpeeban achurlaritzia da artez artez Jangoicuac emonico lana, lenengo guizonagandi datorrena.

M. J. Ori orrelan izanic, ezda izango lurrian opicijo onraubagoric?

P. Eguija dinozu, bada ecin iñor izan ceitequian, ez izango da lenengo gurasua baño odol garbijagocoric, ta bera izan zan achurlarija.

M. J. Eta, ¿asco necatu biar da eguin arteraño oguija?

P. Chito asco, ta alan jaana ta jancijac dacaz burucomin, arazo, lor ta atsacabe asco.

M. J. ¿Certzuc dira?

P. Erein orduco garija oraingo euscaldunen lurrian, onec saratu biar dau; nabasaijaz igaro ta lajacaz ondiatuten da. Zoijac chicartu biar dira achurraz; ariac, nabasai, iruortz ta nabarrac igaro biar dabee soluan galgarauba ondo gorde dedin, ta eruan ezdaguijen currilloe, belá ta beste chori garau zaliac ¿Ceimbat simaur ezarri biar ez jaco? Eta simaurra eguiteco, ¿cembat buruauste? Batu biar dira basuan iraurquinac, orri igarrac ta ota-sostrac: eruan oneec echera; bota cortaan; eraguin nosian bein. Gero garija erne onduan, biar da jorratu, escu-etendu, zalguia ta bedar chár guztija aterateco. Neque ta lór andi oneec igarota, dator garija elduteco aldi ain biotztuba. Prestau oi dira iguitaijac, itzinduten ezpadira burubac erri batzubetan leguez. Bero anditan ebaten dira ta eguin azauac; oneec lotu, ta muquirijuac eguin; oneec zabaldu, ta igartu ditezan. Arazo oneei darraico galjaite necagarrija icerdi bitzetan, alcarren leijan, ta soñuba neurtubaz gorputza mancauteraño.

Azao juac, edo lastotu dana alderatu biar da escubariaz garija ganic. Au gueratuten da aotzez, ta galburu utsituz nastauba. Andracumiac artzaatu darue, isteco galgarauba cerbait garbituta, ta güenian garbi garbi eguiteco arcosco, lur apur, olo garau, auts ta loigarri guztietati, galbaatu biar da ardura andi bategaz. Gari garbitu ustecua, zorroturic, darue bolu edo errotara; ta ¿noc esan ceimbat cereguin daucan errotari gaissuac uruna eguin artian? Errotiac, ¿ceimbat tresna ta erremienta? Eijo onduan, bere laca edo mendia errotarijac artuta, darue urunzorrua echera. Neque barrijac oguiguiñentzat. Eralgui biar da bae zarratuban; alderaguin birzaijari; au garbitu biar da, zai utsa isteraño. Eguin oi dira batzubetan iru ogui mueta: bata garbija; bestia tremesa, ta zantarrena ta chacurrentzat obia, birzaizcua. Ogui oneec eguiteco, ¿ceimbat lór? Chanchaduria aurrez eguinda ezarri biar jaco ogui oriari. ¿Ceimbat gorputzeco gorabera, ta escu eraguite oria eguiten? Oguijac ichuratu, ta jagui biar dau bere tercijuan, ta onetan utseguiten bada, larregui edo guichijeguijaz, ez dau ogui onac urtengo. Darue labara, ta labazaina ezpada zuurra ta aituba, edo subac igaroco dau gania balcitu ta barruba erre baga, edo danac urtengo dau ezcotu ta errearinac.

M. J. Echataz niri inos burura etorri neque orreec. Jan dot oguija ecegaz gomutau baga.

P. Alan jazoten jaquee chito ascori, goguan artu baga nequezari gaissuen lan ta lorrac, ceintzuben icerdijaz daruen vicitza olgura ta gozo andicua.

M. J. ¿Badaucazu cer eracutsi gueijago eche barruban?

P. Bai: Mutil gaztia nintzanian icasi neban arotzija, neure anaija nagusijaguac echaguntza au eruango ebalaco ustiaz. Ill jatan anaija á; ta gurasuac ichi nenduben euren oinordecotzat ta eche jaube. Nosian bein eguraldi chaarrac eragozten deustazanian baso ta solo biarrac, jardun daruat mai, aulqui ta ezgauza batzuc eguiten; ta daucadaz neure lanteguija ta biar dirian erremientac.

M. J. ¿Ce erremienta biar da arotzijaraco?

P. Enzuzuz: ascoria, azuelia, ceijua, laatrua, guimbaleta, escoplua, zurmalluba, biar-maija, barrenia, gubija, cipilluba, garlopia ta cerria.

M. J. Asco da gaurco eracusteric, baña bijar goissian eruan biar nozu basuac eracustera, ta arbolen icenac esatera.

P. Ondo dago ori; baña ¿alperric igaroco dogu neguco gau lucia? Gure vicitziari ez jatorco alpertasunic. Autu eguizu bada ceren ganian verba eguingo dogun. Ezdeutsut nic debecau, ez galerazoco ondo dan gauzaric. Abagadune chito erazcua da illunceti ta apal orduraño sutondoco inguruban verba eguiteco, iñori ecetan icutu baga. Nire echian ez da enzuten dongaroric lagunaren vicieriaren gañian. ¿Cec sartu biar gaitu iñoren gauceetan? Bacochac jazten dau aldaben alcandoria, ta nic neuria. Iñoren beguijan badacuscu edocein samar; gueureetan abe andi bat bere ez... Olesa ta ate jotia da: ¿nor ete dogu? Chomin, urteizu atera. Verbarua da, ta bat baño gueijago dira.

CHOM. Aita, Juanis Prancesa da, ta lagun bat dacar beragaz nic eztazaudana; baña abarqueen ichuriari beguiratuta, uste dot dala zure ezagun quiputzen bat.

P. Datozala aurrera... ¡O azpaldico neure Joanis! ¿Bici zara? Ondo etorrija izan zaitiala. ¿Nor dozu lagun ori?... ¡O Chorgori! Emoidazu apa laztan bat. ¿Zu bere emendi? Erdu bata ta bestiori escaratzera. Emen daucat egun oneetan adisquide barri bat, ta dirianoc igaroco dogu gau ederra.

M. J. Peru, erdu ona mandatuchu bat esan daizudan issillic?... ¿Ce guizon modugaz tratetan dozu? ¿Celan echian artu prances, ta quiputz bat? Noc daqui, daucazun guztija ostu, ta emen gau chaarren bat emongo ete deuscuben? Ez neban uste orren compijauba cinianic.

P. ¡Ah Maisu Juan! Burutacino, ta zaijo donga orreec quendu eguizuz. Bijoc dira neure ezagunac. Prancesa sarri egon oi da emen, ta da zu ta ni baño christinau obia.

M. J. Prancesa ta ¿christinau ona? Sartu eijozu ori zoro bati.

P. Eguingo neusquezu tema edocein gauza, Jangoicuaren gauceetan zu ta ni baño jaquitunago dala.

M. J. ¿Ara ez daquijala Aita gueuria bere?

P. ¿Ara zu baño gueijago dala? Enzungo baceuntsaz guc leguez celan Jangoicuac munduba bere gauza guztijacaz eguieban; ceimbat egunian; cetati lenengo guizona, eta alan beste gauza asco, esango cenduque, abade izateco beste badaquijala.

M. J. Peru, nic sinistuco badeutsut, neuc enzun biar deutsadaz. Baña beinic bein itandu biar deutsagu dotrina pusca bat, ta guazan orain euracaz ezcaratzera.

P. Ondo, baña ez arren verba minduco dabenic esan, ez batari ez bestiari. Iñor ezda lotsatu biar, ta guichiago mimberatuco nintzate, neuri esango baceunstaz amar verba astun ta garratz, oneei bat baño. Nic ezdaquit oneen eusqueria aituco dozun.

M. J. ¿Cer? Eusqueria izan, ta nic ¿aitu ez?

P. Guazan bada eurac gana, bada juan dira escaratzera.

M. J. Icharaizu pusca baten, ta esaidazu, ¿Cetara etorten da prancesa?

P. Luebaguiña ta otaepallia da. Urteten dau illunzeetan ibai onduetara, ta artu daruaz igarabijac chito erraz. Gueijago esango deutsut. Oneetan dirian azerijac, dacaz nai dituban toquira, ta burdin laquirijo bat iminiric, artuten ditu. Berreun baño gueijago artu ditu urte bete barru, ta batzuc emenche gueure ataijan.

M. J. Peru, ez neban uste guzurric esaten cenquijanic. Icusita sinistu; ta icusita bere usteco neuque beguitacinoren bat dala. Alacoric bada, encantubac daucaz ta pamerijalac, ta laster atrapauco dabe, inquisicinoera eruateco.

P. Ez dauca oneec orrelango artuemonic gaisquiñacaz.

M. J. Gurago neuque orrelango bat icusi, orain artian icusi eraguin deustazuzanac baño. Vide onez bada albidade ori, mereci leuque sari andi bat. Guazan bada beriala eurac gana...

(Pasan á la cocina; y Maisu Juan saluda al basco francés y al guipuzcoano.)

M. J. Agur adisquidiac; ondo etorrijac izan zaitiala. Alegretan nas euquitia zubec ezagututeco portuna au. Peruc esan deustanaz, bere adisquidiac zaré; beraz adisquide on bat daucagu zubec eta nic.

B. Y Q. Esquer andiac: ta ondo arquitua izan zaiteala emem Eseri zaite, amildu gabe.

M. J. ¿Cer esan dozube? ¿Cer da eseri zaite amildu gabe?

P. Maisu Juan, laster catigatu zara oneen eusqueran. Oraindino enzungo dituzu gachaguac. Esan gura deutsube, jarri zaitiala jausi baga, labandu edo larrapastadaren bat emonda.

M. J. Peru, eta zuc ¿aituco deutseezu? Eta ¿nic ez?

P. Ni eguinda nago oneei enzutera, ta zuri baisen ondo aituco deutseet. Aitu ecin dituzunac, nic azaldau ta adierazoco deutsudaz.

M. J. Aurra bada, itandu eguijozu Pater nosterra eusqueraz, ta au aituten ezpadeutsat, alperric buruba cansauco dot. Ez aljaquee aserratuco.

P. Ez orren bildurric izan. Ontzat eruango dabee itandutia edocein gauza. Baña ¿nori gura dozu esan eraguin daijodan?

M. J. Lenengo, prances azeri artzalle oni, ta guero quiputzari.

P. Joanis, adisquide onec enzun gura leusquezu aita guria, ta atseguin au emon eguijozu. Enzun gura dau zuben eusqueria. Ezdaqui onec bizcaicua baño, ta bera bere celan alan.

B. Ori baño nai ezpadu, othoiz laburra da. Ona bada.

1 Gure Aita Ceruetan zarena

Erabil bidi sainduqui zure icena,

2 Ethor bedi zure erresuma,

3 Eguin bedi zure borondatea, Ceruan bezala bezala lurrean ere.

4 Iguzu egun gure eguneco oguia,

5 Eta barcadetzagutzu gure zorrac, guc guregana zordun direnei barcatzen derauztegun bezala,

6 Eta ez gaitzatzula utz tentamentutan erorcera,

7 Aitzitic, beguira gaitzatzu gaitzetic. Alabiz.

P. Maisu Juan, enzun ta aitu deutsazu?

M. J. Berba banaca bat bai, ecer ez gueijago. Orren arin esatia, ji jaca verbaac aitatutia, ez da niretzat. Eusquera apurren bat badaqui, ta beste nic aituten ez dodan lenguageren bategaz nastetan dau, ta niri sinistu eraguin gura ceunsquede, eusquera verba eguiten dabela. Ez naz orretan engañauco. Esan daguijala Abe Marija.

P. Joanis, esaizu Agur Marija zuc esan daruazun leguez.

B. Agur Marija, graciaz bethea, Jauna da zurequin. Benedicatua zara emazten artean, eta benedicatua da zure sabeleco fruitua Jesus.

Maria Saindua, Jaincoaren ama, eguizu othoiz gu becatorentzat orai eta guere heriotzeco orenean. Alabiz

M. J. Len bestian gueratuten nas; igarrico bere ez neutsan Abe Marija zanic, jaquin ezpaneu cer esatera joian. Aserratuten ezpajaco esan eguijozu esan daijala credua.

P. Echaco aserratuco ceuc gogait eguiten ezpadozu... Joanis, esan eguizu sinisvidia.

B. Bai; oná.

1 Sinhesten det Jainco Aita bothere gucia duena baithan, ceruaren eta lurraren creatzallea:

2 Eta Jesu Crhisto aren seme bakar gure jauna baithan.

3 Cein concebitu baitzen Ispiritu Sainduaren bertutez: Sortu cen Maria Virjinia ganic:

4 Pairatu zuen Poncio Pilatusen manuaren azpian: gurutzeficatu zuten; hil cen, eta ehorci zuten.

5 Jautsi cen Ifernuetara; irurgarren egunean jeiqui cen viciric hilen artetic.

6 Igan cen ceruetara; jarria dago Jainco Aita bothere guztia duenaren escuinean.

7 Andic ethorrico da vicien ta hilen juiatzera.

8 Sinisthen dut Ispiritu Saindua baitan.

9 Eliza Catholica Saindua. Sainduen partaliertasunean.

10 Becatuen barkamentuan:

11 Haraguiaren phiztea.

12 Bethiere iraunen duen bicitzean. Alabiz.

M. J. Eta, Peru, zuc aituten dituzula verba salsa ta gach orreec?

P. Baita nire emazte ta umiac bere.

M. J. ¿Celan ori, ituaren itoz, ta arin esan biarraz, ta arnasa ots batzuben artian badino guztia?

P. Alan uste dozu zuc: baña eguingo baciña soñu onetara, ta aitu verbaac, etzenduque orrelangoric esango. Neuc bere lenengo etorri zanian ezneutsan zeuc baño gueijago enzuten; bana orain chito ederto derist.

M. J. Eun urtian bere ecin icasi nei verbeta enredau ori. Eraso eguijozuz orain oracino ta Credo, bestiac esan ditubanac, quiputz orri, ia clarubago verba eguiten daben.

P. Chorgori, emon eguijozu zuc bere atzeguin bizcaitar uts oni escatuten dabenian.

Q. Bai pocic, ta ¿cer eguingo ez det nic zugatic? Ez vide du aitu Prances onen eusquera. Aituco ote du nerea? Ona bada, ta esan zaozu adi nazala arreta apur batequin, ta gueldicho itzac ebaquico ditudala.

Aita gurea Ceruetan zaudena

Santificatu bidi zure icena;

Betor gugana zure Reinua:

Eguin bidi zure borondatea. nola ceruan, ala lurrean.

Egun iguzu gure eguneango oguia;

Barcaizquigutzu gure zoorrac, guc gueren zordunai barcatzen dieztegun becela, ta ez utzi tentacioan erorten; baña bai gorde gaitzetic. Alabiz.

Agur Maria graciaz betea:

Jauna da zurequin; bedeicatua zera andre gucien artean, ta bedicatua da zure sabeleco frutua Jesus.

Santa Maria Jangoicoaren Ama, erregu ezazu gu becatarioc gatic orain ta guere eriotzaco orduan. Alabiz

M. J. Ichan daguijala pusca baten. Oni obeto edo gueijago aitu deutsat, ta obeto irichi deust prances euscaldun icenecuac baño. Baña batac ta bestiac esan dabee agur Marija. Gauza barregarri, ta verbeta zantarra Ama Virjiniari agur eguitia. Esan biar da Ave Marija.

P. ¿Ori esango cenduque iracurlante, ta euscalduna izanda? Agurra da eusquera garbi ta ederra, esaten dana sarrera ta juaeran. Agur jauna, Agur andria esaten jaquee lotsiaren calte baga andiquijai bere. Badaquigu cer dan agur gozua norbait topeetian. Ave ori cer dan ezdaquigu baserrico ta beste nequezaliac; eta biar bada zeuc bere ez.

M. J. Issildu nozu onetan: baña ¿ce verba plaga da Alabiz? ¿Cetaco esaten eztabee Amen?

P. Eusquera ez dalaco icen au, ta á bai. Amen esanda, eusquera ez verba eguiñaz ostian, jaquin biar da cer esan gura daben verba onec ta esan ezquero Alabiz, edo alan izan dedilla, edo alan da, cer dagocan esan danari, guztia dago eguinda.

M. J. Ondo dago Peru, baña esan daigula credua quiputz orrec?

P. Esan deutsat, ta esatera dua. Enzun eijozu.

Q. Sinisten det Aita Jangoico guciz poderosoan; ceruaren ta lurraren eguitzallea. Eta bere Seme bacar Jesu Christogan, cein sortua izandu zan Espiritu Santuaren bertutez ta graciaz. Jaio zan Maria Virgina gandic. Padecitu zuen Poncio Pilatosen aguintearen bean. Izandu zan gurucificatua, ill ta obitua. Jetsi zan infernuetara: irugarren egunean piztu zan illen artetic. Igo zuen ceruetara, an dago eseriric Aita Jangoico guciz poderosoaren escuitic. Andic etorrico da viciac eta illac juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Ama Santa guciaquicoa. Santuen partelitasuna: becatuen barcacioa, araguiaren piztze berria ta beti iraungo duen bicitza. Ala da.

M. J. Itandu eguijozu, cegaiti Ave Marija ta Aita guria esatez amaitu ditubanian esan daben alabiz, edo ala izan dedilla, ta creduaren ondoren Ala da?

P. Etzaitut lotsatu gura ori oni itandubaz. Neuc esango deutsut. Agur Maria ta Aita guria esaten dirianian escatuten jacoz gauza asco Jangoicuari, ta onen ondoren dator ederto esatia alan izan dedilla. Baña sinistu biar ditugun gauzaac dirian leguez, Jangoicua Elessiari aguerturico eguija utsic emon ecin leijenac, ez da esan biar ala izan dedilla, ezpada alan da.

M. J. ¿Ce guizon modu nas ni? Baserritar ta prances luebaguin batec bere dotrina gueijago daquije nic baño.

P. ¿Badaquizu nundi datorren ori? Jaijegunac datozanian, igaroten dozuz goissac bizarguintzan meza arin bat enzunda, ta meza nagusi guichitan izango zara. Escolauba zarialaco sinistiaz, usteco dau zure Elessa-jaola abadiac, jaquituna zariala, ta ecer itandu baga, edo ceimbat Jangoico dira itanduta beste baga, emoten deutsu chartelchuba. Zuc onegaz arduraric artu ez daruazu, aztu jatzu gazte-urteetan icasija, ta onlan zagoz ain atzeria.

M. J. Eguija esan biar deutsut; ez neuque osóz esango eusqueraz credua, ta daquidana bere erdi erdera ta erdi eusquera: alan eracutsi eusten chicarretan. Enzun dot prances ta quiputz credua; esaizu zeuc bizcaicua.

P. Ona bada eusquera garbi zalia zan gueure eleis-abade batec eracutsi euscuna:

Sinistuten dot guztia daiquian Aita Jangoicuagan, cerubaren ta lurraren Eguillia. Eta bere Seme bacar Jesu Christogan, cein sortu zan Espiritu Santubaren eguiñez ta gracijaz.

Jaijo zan Marija Virginia gandic. Padecidu eban Poncio Pilatosen aguindubaren beian. Izan zan curutzian josija, illa ta lurbetuba. Jatsi zan inpernubetara; irugarren egunian biztu zan illen arteric. Igoeban cerubetara; an dago jarriric Aita Jangoico guztia daiquianaren alde escumatati. Aric etorrico da vici ta illai epaija emotera. Sinistuten dot Espiritu Santubagan.

Eleissa Ama santa Guztientzacua.

Santuben Partiltasuna.

Pecatuben parcacinua.

Araguijaren biztuera barrija.

Eta beti iraungo daben bicitzia. Alan da.

M. J. Ederto esan dozu. Ezdozu esan neuc aituten ez dodan verbaric?

P. Ori da bada guri abade iracasliac esaten euscuna. Sinisten dot, au adietan errazagua zala ascozaz, bestelango nastau ta eusquera gaistocua baño. Euscaldun utsac ecin aitu eiqueezala verba oneec; Poderosua, Criadoria, concebidu, poderiaren beian, erresucitau, Catholiquia comuninua, erresurreccinua, seculacua... Verba eraatsi ta gach oneec biar ebeela azaldaqueta luce bat, ta guztiaz bere ecin ondo ulertuco citubela euscaldun utsac. Agure ta atsuac esaten euscuben credo barrija icasten guendubala: baña chito ondo ericheen guc esaten guendubanian gueuc icasija, ta autor eben guztia adietan ebeela: baña ez euqueela bururic icasteco.

M. J. Peru, beti ondo verba eguiten dozu, ta Jangoicuac gorde daguizuzala buru ta miñ orreec. Alperric izango da ni verba eguiten astia luebaguin orregaz; ta alan esan eguijozu presta dedilla azerijac ataira eracarri, eta artutera neuc dacustala. ¿Ce icen emoten deutsazu? ¿Cer da Joanis?

P. Joanis esaten deutsee prances euscaldunac Juan edo Juanico esaten deutsagunari. celan Petri Pedrori, ta Estebe Estebani. Quiputzari esan deutsat Chorgori Gregorijo esateco.

M. J. Eta ¿ce opicijo dau quiputz orrec?

Q. Ni arzaia naiz, adisquidea, ecer bear badidazu. Gaztanguiña ere bai. Nabil batetic ta bestera ardi ta auntzac erosten, ta negu gogorren batec illtzen ezpadizquidaz, ongui irabazten det artille, bildots ta gaztaia salduarequin. Jaana, nola alacoa: loa nai adiña, gorputzac neque guchi. Cer edo cer bear da: languillaric ez da, lór gabe. Aicerietatic arcumeac zaitzeac, ematen dit cer eguin. Gabaz ere oi dabiltza eizaan bezala. Icasi bear det nic ere nola arrapatzen diran piztia caltegarri oec. Otsoric ez da zorionez nere egotoquietan.

P. Joannis, eguizu bada azeri janaria.

B. Ecardazu urdai zati bat. Nerequin ditut beste gauza batzuec, ta naasi guciac ipinita, burni trampa paratuta, arranoac aragui quiratstura bezala, elduco dira nola ezdaquitela, aiceri urruti daudenac, ta erorico dira. Zatozte bada nerequin eche aurrera; ta goiceco catibu arquituco degu azeri zaarren bat.

(Prepara su menjunge: arma la trampa.)

M. J. Guazan orain apaitara, guero lotara, egun sentijan jaagui ta icusteco jausi dan edo ez azerija.

(Se acuestan.)

P. Maisu Juan. Ló eguizu gois artian.

M. J. Ecin loric eguingo dot azerija buruban artuta...

P. Jaguiteco orduba da.

M. J. Banua laster... ecartzuz pracaac, eztaucat astiric gueijago jazteco. Guazan laster... Jausi da, jausi da azerija. Caderati lotuta dago. Eta ¡cein esquerguia dan! ¡Ce arpegui errechinauba daucan!. Ez dago cer icusi gueijago, au icusi ezquero. Ez dago prancesac asmauco ez dabeenic; azerijac eurac baño azerijaguac dira. ¿Ce encantu imini ete dau zoraerazoteco, ta urrinetic ona eracarteco? Emon eijozu cerbait, eracutsi daigun cegaz eguiten dan unturia.

P. Eztau eracutsico; asco da icustia. Guazan eche barrura.

DIÁLOGO SEXTO

MAISU JUAN, PERU, EL FRANCÉS, EL GUIPUZCOANO, UN CURA Y EL ALGUACIL.

P. Esquini neutsun, Maisu Juan, gaur goissian eruango cendudazala basuac eracustera, ta euretan abe vici edo arbola chito asco, esateco euren icenac. Baña zeure azeri artzeiaz aztu zara. Muquer muquer ta abegui charragaz beguiratu ceuntseen lenengo sarreran prances euscaldun ta quiputzari. Ez dozu uste izan biar bizcaiti campora ez daguala gauza onic; arrotz ta erbestecuac macal, baldan, baldres, motz, oquer, cital, astó ta dongaac diriala. Erricoijeguija danac, begui ichubac euquico ditu; beintzat bai erdi gueundu ta leusotubac. ¿Celan guero zucen gauzaac icusi? ¿Celan epai uts baguia emon? Bereini zoratu oi jaquee alde onetati. Icusico dozu zuc erri cascar, basoti, otsotoquitzat ontzat euquico dozuna, ta dinozu, ¿celan vici leitez erri onetan? Eta erri atacuai deriche, ez dala bera baño adjutubagoric era guztietara. Esango deutsube ez daguala inun iturrí obagoric; aise osasuntsuba dauqueela, gari ederrac artuten ditubela, ta euren bizarguin celan alangua gaiti esango dabee España guztian jaquitunagoric ez daguala. Bacocha bere zoruac vici dau; alan da esaeria, ta alan izatia. Baña igaro jatzu zuri leengo zoraasuna, ta ezagutu dozu, zuc dongatzat, lapur-usainecotzat, sorguintzat ta guzurtitzat ceuncan luebaguin prances au, dala guizon cinzó, eguijazti, on ta cristinau garbi bat. Quiputz arzain ta gaztaeguinau bere ez dala edocelangua ta bai ondo vicija, ta baldresquerija baguia; ta bata ta bestia onac diriala adisquidetzat. ¿Gura dozu bada gueure gossarija alcarregaz artuta, urten daigun lauroc basuetara? Zuc uste dozun baño jaquitunaguac dirá, necazari batzuc jaquin aldaiqueezan gauceetan.

M. J. Bai, Peru, bazaut uts eguin nebala dongaró susmaubaz oneec gaiti. Ez eguijezu esan, cer bildur neucan nic lén eurac gaiti.

P. Guazan bada cerbait jaatera, urten daigun aimbat lasterren, ta biar bada esango dozu zorionian etorri ciriala oneec eche onetara.

(Almuerzan, salen dc casa.)

P. Adisquidiac, ez dogu verba alperric eguin biar, ezpada onen bat ecarri daiquiana.

M. J. Joanis, parcatu, baña jaquin gura neuque, ce erritacua zarian Prancijan.

B. Ni nas baigorritarra; erri tippi batecoa.

M. J. ¿Etzara guerraan ibilli igaro dirian urteetan? Baigorricuac ots eguiten ebeen, ta euqueezan gaistotzat.

B. Guerla cer dan ez dut jaquin. Ihes eguin nuen andic, ta ebildu naz Españaco iri euscaldunetan nola ala ezcutuz edo agueriz. Beldur icigarrietan irago nituen asco egun. Maiz bihillatua izandu nintzan prances icena gatic. Behein baño guehiagotan eguin nuen ló basoan bizcaitarren beldurrez. Pranciara ez nuen joan nai, guerlara eramana izan ez nindin. Zorionez bucatu zan guerla gaizto ura, ez daquit nola viciaz irten nintzan Francian ta Españan, Baigorri ta Bizcaian, nor nai ardiac ta haunzac, arcume ta haunzchumeac, onac eta gaiztoac. Baciren Baigorrin ecin bestez, edo indar utsez ta porchaz guerlara cijoacenac ¿Nai duzu enzun urte char aietaco Baigorritarren canta soñuequin lagundua? Ona emen.

Guerlara ethorri guinean
Gure vicien perillean,
Gure aguintariac prances,
Alons, chasseurs, avancez;
Guc euscara eranzutea,
Diabriac eraman bacincez.

Viva Nafarroaco
Volontarioac,
Asamblean dezuiez
Contrarioac;
Eguin zaizue guerla
Biotzez ta gogotic;
Gu ere elduen guera
Zuen ondorendic.

Asto bizcarmendi
Mendi famosó,
Españarra an dago
Beti sendo sendo;
Francesa joaiten bada
Gueldi, eta mansó,
Coco ezur andiac
Etorrico francó.

Otsondoco mendian
Nor vici, nor vici.
Ustez Asamblearen;
Joan ciren ihesí,
Mutuia izan eta
Itz bat ez bihurtu
Urdachuri aldeco
Bihorrac izutu.

Eguberri eguna
Eguna bai tristé;
Ez guenduen guc beintzat
Alacoric usté;
Mezaren enzuteco
Libertade gabé,
Fusilac arturican
Centinelan daudé.

Onla itz eguiten zutenac, etziren ez biotz gogorren jabeac. Naiagoco zuten beren echeetan lanzan ari, ecen ez guerlaan Españarren odola issurtzen. Nola nai, orain adisquide guera. ¿Nai dezu zuc izan nerequin?

M. J. Bai pocic bere.

B. Aizazuz bada adisquiden gañeco erracuneac?

Adiskidea saharric
contua berriric.
Adiskidea gauza tipian bihar da porogatu: andian empleatu.
Adiskide eguin, ez bear duanean
baña bai behar duaneco.
Adiskideaz eguin urreaz bezala,
Iguerri gabe ar ez tezala.
Adiskide gabe vici den aberatsa,
Picatuetan lo eguiten datza

M. J. ¡Au ce contu da! ¡Ni nas asto andi bat. Orra celango conseju onac emoten dituban euscaldun luebaguin ta francesac, ta ce esacune ederretan! Esaizuz arren, Joanis, orrelango beste esaera batzuc; lenenguan baño gueijago aituten deutsut.

B. Niri ere Bizcaira ethorri nintzen lenbicico egunetan, zuri bezala gosta citzaiten emengo euscara aditzea. Orain berriz nerea bezala aditzen det. Ona bada zuc nai dituzun berste erracuntzac.

Echeco sua estalzazu,

Baña echeco autsa ezarzozu.

Gaitza hunqui ator

Bacar bahator.

Guizon bizarpeituti, eta emazte bizartsuti,

Ihes eguic, nola Ró suti.

Gois gorriac dacarke euri,

Arrats gorriac, eguraldi.

Goiz otsadar, arrats iturri.

Arri erabilliac

Ez ditu bilduco oroldiac.

¿Jaunen artean cein da latz-gogorrena? Tipi izatetic jauntzera eldu dena.

Jocalariaren lasterra; gora ta bera,

Goratzea egui erdiraño;

Beheratzea ondarreraño.

Erle joan naia, ez ezti, ez bresca.

Campoan uso, echean belá.

Egurra daguienac lecu gaitzean,

Ecarri beharco du soñean.

Arstoa osinian,

Irriz irri itotzean.

¿Nai duzu gueiago gauza onetan? Chit asco daquizquit onlaco erracunetan.

M. J. Enzungo nituque pocic ezpagueunca beste cereguinic. Baña asco dira esanac igarteco ascoz gueijago daquizula. Or dator nor bait escopeta ta chacurraz. Abaderen bat dirudi; gois jagui da oraingo emen danian...

(Se les acerca el clérigo y dícele Maisu Juan.)

Jauna, guelditu gura badau pusca baten gugaz emen, enzungo ditu enzutecuac. Ona emen iru euscaldun modu, prancesa, quiputza, ta bizcaitarra, alcar ederto aituten dabeenac. Zurtuta isten nabee aimbeste gauza jaquitiaz. Asco jaquin lei berorrec, baña ez ditu eusqueraco contubetan atrapauco.

AB. ¿Nic artu ez? Eranzun daideela neure itaune oneetara. ¿Cer esan gura dau Aguriac?

P. Aguriac, Ai guria, edo aica illetan daguana, ta zaarrac aigurac dira. Baita beste gauza bat bere, Agur-ia, agurica daguala lurra ichi biar dabelaco laster.

AB. Ecin obeto. ¿Eta Atsuac?

P. Atsduna dala, atsa darijola, edo bai aitsuba dala, edo aica daguala.

AB. Larramendic bere ez juan edertuago esplicauco.

M. J. Abade Jauna, beequijan berorrec cer esan gura ebeen?

AB. Ez nequijan: ¿cetaco guzurra esango dot?

AB. Eta ¿cer esan gura dau aserijac?

P. Atserija da atsaren gacha, ta aserijac alan dabee: atsitubac dira, ta guztiz atzeco aisiac botaten ditubenian. ¿Ezdau inos enzun chacurrac urrian ditubenian aserijac bota daruazala atzeti, edo allapeti aisiac, onen atsac aztu eraguiteco chacurrei oñatzetan usain eguin daruena, edo euroc lacuac esan oi dabeen leguez, arrastuba galerazoteco?

AB. Prances ta quiputza, ¿cer dinozu zubec? ¿Ondo esan dau guizon bizcaitarrac?

B. y Q. Ederqui dio: Guc esaten diogu eiceria ta oro bat da, urcho dabill eizaria aiceriaren icenarequin, batez ere ai biurtzen bada E aoz, frances guisaan. Onela ongui datorquio eizari, edo aceriaren icena, ollagor, eper, erbi, ollo ta gauza ascororen eizaan ibilli oi dalaco usaica zacurrac bezala.

M. J. Jangoicuac nai ba, escribidu ta erdera biurtuta iminico ditut zuben esplicacinuac, ta lotsa baga esango dot, nortzuc iracatsi eusteezan.

AB. Aurrera. ¿Cer esan gura dau suguiac? ¿Cer musquerrac?

P. Suguia da subaguia, otz otza dalaco, ta au edoceñec daqui. Musquerra da musu-oquerra, celan esquerra escuoquerra. Musu oquerra esatia da, beguiraune gaisto ta bildurgarrija euquitia. Esaten da guizon oquerra, guizon gaistua gaiti, ta muquerra bere bai.

AB. ¿Cer da otsua? ¿Cer artza? ¿Cer catamotza? ¿Cer esan gura dabee icen oneec?

P. Otsua da oitsua, lecu oi, edo goi zalea, menditarra. Artza, Ar, edo atzapartsuba. Catamotza esaten jaco musu motza dabelaco, ta catuba dirudijalaco.

AB. ¿Cer da chacurra? Quiputza, esaizu zuc bere, bada enzun dodan leguez pastoria bazara, euquico dozu ceure chacurra.

Q. Arzaien chacurrei esaten zaie artzanora; edo arzaiac ora eguiteco daucatena. Esaten ere zaio zacurra, esan nai du zaucorra, edo zauc-urra, adierazotzeco zaucaria dala, edo zauca urrean duela. Onelacoac dira zacur andiac, zaunc zaunc lodi eguiten due: berriz chiquiac, chaunc, chaunc. Ala bada, chacur andiac gatic esaten da zacurra, chiquiac gatic, chacurra.

AB. ¿Cein mé iruten dabeen guizon oneec! Baña ¡ce ari ederra!

M. J. ¿Bantzuz, abade Jauna, oneen esplicacinuac? Oneec bai diriala icenen anatomico andijac.

AB. ¿Cer da basaurdia? ¿Cer izurdia?

P. Basaurdia, basoco urde edo charrija, ta iz-urdia, ichasocua.

AB. ¿Cer da oiloa?

P. Oi, edo goijan ló eguin oi dabena; ta oiloac igon darue lotara al dabenian egur gain, edo otaan.

P. ¿Cer da catuba?

P. Catigatuten daquijana bere atzaparracaz, edo bai queatuba.

AB. Ea quiputz pastore edo arzaiña, zugaz orain neure esaminia. Cegaiti esaten dira ardija auntza, aquerra, gaztaia, gaztamberia brujaquia? Oni eranzuten badeutsazu, esango dot abadioc baño eusquera gueijago daquizula.

Q. Ez da gauza gaitza oriei eranzutia. Adibeza.

Ardija, da l-ardija, larraco bedar zalea dalaco; ardiac escatzen du larraan ibiltzea, an belarra jaatea.

Auntza deitzen zaio auan duen antza gatic. Bere arnasa da gaizto ta caltegarria, ta ez guchiago bere ortzac.

Aquerra, da esatea adar-oquerra: argatic esan oi da itzaren arintasun ta garbitasuna aguertzeco, Aquerrac adarrac oquerrac ditu.

P. Edertó dino quiputzac. Guc bere esan daruagu, noc miña garbijagua daben igarteco, machin aquerra maquerracoren aquer adar oquerra baño, aquerric oquerric ez dot icusi nic. Au zucen esaten dabena, miiñac larrapastadaric eguin baga, miñ garbicua da, ez motela.

Q. Gaztaia, da esatia ai gaztua, edo gatz ta eznearequin eguiten dan aia.

Brujaquea, da buru-jaquea, edo burutic beera janci oi dana.

AB. Beraz ¿erdaldunac ostu deutsee eusqueriari verba au? Quiputza asco da, ez daucat zuri cer itandu gueijago, ain ondo eranzun deustazun ezquero. Baña esaidazu irurotatic edoceñec, ¿cer esan gura dau erbijac?

P. Erren eguite bi ditubana. Oin bat laburrago dabenac erren bat eguiten dau. Oin bi oquertuta daucazana, bijetara errenduba da. Erbijac aurreco escuchu edo oin bijac laburraguac ditu atzecuac baño. Beraz birritan errena da, ta igarten jacó ibilleran, batez bere aldats-beeran.

AB. Eta ¿cer da mozolua, naiz ontza? Icen bi oneec emoten jacoz.

P. Mozolua edo motz-ollua da ollo-motza, ta aguertuten dau bere motztasuna arpeguijan. Ontza cerren on utsa dan. Ez teutsa iñori calteric eguiten. ¿Gura dau enzun gure artian dabillen ipuin sona ta barre eguiteco bat? Anchina anchina baten jaio zan mozolua luma baga, motz motzic edo billosic. Eguan lotsatuta arpeguiric emoecinda. Asi zan uluca. Batu cirian ulubetara chori asco: inguiratu ta itandu eutseen, ¿cer eban? Eranzun eutseen ¿cer izango dot? ¿Ez nacutsu danau moztuta, luma bat baga? Otzac igaro biar nau, ta ez daucat arpeguiric egunaz urteteco; gau chori izan biarco dot neure vicitza guztian. Emoidazubez arren bacochac lumachu batzuc; jaioco jatzubez barrijac, ta ez jatzube igarrico guichi batzuc quenduba gaiti. Erruquitu cirian; emoeutseezan luma alic onenac ta ederrenac. Alango baten urteeban bere zuloti chito edertó janciric. Arrotu zan dana ain apainduba buruba icusiric, ta esateutseen beste egazti ta chorijai, eztago zuben artian ni baisen ederric. Beguira nire luma bete ta ederrai. Eguieben beste chorijac euren batzaarra, ta cinuen. Cer? Lotsatuco gaitubala guztioc zantar zarrac? Eztago bera baño ichusi ta ezañagoric bere arpegui ta corputzian. Gueuria da daucan luma janci ederra. Eranci daigun. Esaeban currilloiac, obe izango da leenago mandatu bat bialdutia gure aldetic, escatuten jacozala atzera, emon jacozan lumaac, ta neu izango naz mandatari. Juan jacon currilloia ta emoeutsan mandatuba. Mozolua larritu zan, ta damutu jacon arrotasuna artubaz iñoren mesediacaz. Igues eguieban ecer eranzun baga. Aric ona dabill ezcutuz, buruba egunaz aguertuten eztabela beste chorijen bildurrez. Nos bait urteten badau, darraicoz chori asco euren lumaac quendu guraric, ta darua vicitza bacar bat, eta au, bere arrotasunaren dongaquerija gaiti.

AB. Ez da ipuin ori zubec languac ateria. Asco esan gura dau. Iñorenaz jazten dana, bildur da billostu ez deguijen. Ezagutu biar da ondo eguiña, edo mesede artuba, ta esquertsuba izan. Ez dogu arrotu biar gueuria ez danaz, ta guizonac daben on guztija, Jangoicuac emona dau. Orra ceimbat gauza sarturic dagozan zure ipuin eder orretan. Ez dot sartuco zacu eten ta zulatuban. Guazan aurrera. Eta ¿cer esan gura dau eperrac? ¿Cer galeperrac? ¿Cer ollagorrac? ¿Cer mingorrac? ¿Cer anzarrac? ¿Cer egaberiac? Oneei eranzuten bajat, ezteutsut gueijago itanduco.

P. Itandu begui gura daben artian; ez dogu gogaitic eguingo guc, berorrec eguiten ezpadau. Eperra da erpe-ederra; alan ditu egazti onec bere erpe bijac. Gal-eperra da gari artetan ta galonduetan oi dabillen eperchuba. Aetan eguiten ditu bere arrautzac, ta atera bere umiac. Berori eizazalia da dacustanaz, ta au jaquingo dau. Ollagorrac ez dau cer adierazoric; verbiac berac dino dala ollo muetia, ta gorra. Mingorra esaten da soñuric joten ez dabelaco, dalaco mutu, ta issilla. Anzarrac esan gura dau anditzarrac, ta alan da.

M. J. Itanduten badeutsee oneei, cer esan gura dabeen zorri, ardi ta chimicha citalac bere, emongo deutsee esplicacinoia.

AB. ¿Bai ete? Ea bada, ¿cer esan gura dabee?

P. ¿Noc ezdaqui ori? Zorrija da zordoguna, ta guizon ta andra guztien pechuba. Ez da iñor, au zor ezdabenic. Gueugan sortuten dira bartzac, edo zorricaijac. Bartzetati urteten dabe, ta azten ditugu. Orretaraco aimbeste orraci. Ardija da aarra, ta ugarija, ta au esan gura dau ardijac. Chimicha edo imichia esaten da chimurchi, edo imurchi eguiten dabelaco. Ondo daquije au piztija citai oneec dagozan gueleetan ló eguiten dabenac, ta chimurchi natu edo cetaca gorritubac aguertuten dira alango chimurchituben sama, beso edo gorputzian .

M. J. Au bai dala contuba. Eusqueriac euquitia aimbeste ondasun, guc ez ezagututia biar dan leguez.

AB. Esan neutsuben itanduco ez neutsubela gueijago; baña jatort gogora erlia, ta jaquin gura neuque, cer esan gura daben icen onec, edo cegaiti imini jacon icen au egaztichu biarguin oni.

P. Erliac esan gura dan errillia, edo osuago, erriguillia. Eta bene benetan erliac eguiten dabee erri bat. ¿Ceimbat echechu ederto eguiñac? An bertan dauquee biar eguinda, jateco biar dabeena. Dauquee euren buru edo aguintarija. Alperrac, celanguac dirian curuminuac, botaten ditube echeti, eta ceimbat gauza miragarri iracurten dira, dinuenez, erle biarguinac eche barruban eguiten dituben gauceen ganian!

AB. Jaquin gura dot gueijago bere. ¿Cegaiti esaten jaquee mirubac, ta gabillaiac egazti arrapatzalle edo chori lapur oneei?

P. Miruba esaten jacó mé-iruten dabelaco; ta esaten da mé iruten dabela, chito zuurra ta arte andijetacua dalaco, chori ta chitachubac atrapetaco. Eta arrituteco gaucia da ceimbat asmogaz, igote, jaazte, ezcuteta ta aguertutegaz ostu ta eruan daruezan. Gabillaia da osoz ega-billaia, dabillelaco egaa, billatu, aratu, ta aztertuten zozo, birigarro ta beste chorijac, orain gora igon ta egaan dabillela, icusten nundi nora dabiltzan, nun ezcutetan dirian; guero jaazten diriala sasi onduetara, an edo nun dacusezan beinguan arrapeetaco.

AB. Guizonac, ez bururic ausi gueijago. Ez dago gueijago cer enzun. Orain niri jagot imintia erderaz zuben iracatsija.

AguriaHombre anciano.El quejoso ó que quiere quejarse.

AtsoaMujer anciana.La quejosa ó la fétida.

AserijaRaposo ó raposaAire pestífero, ó cazador.

SuguiaCulebraSin fuego ó fria.

MusquerraLagartoSemblante torcido ó temible.

OtsuaLobo El montañés ó el de los altos.

ArtzaOso El de mucha garra.

CatamotzaTigre bastardoGato sério.

ChacurraPerro menorEl ladrador débil.

ZacurraPerro mayorLadrador fuerte, grueso.

Arzañ-oraMastinPerro de pastor, agarrador.

BasaurdeaJabalíCerdo montés.

IzurdeaTollinoCerdo de mar.

OiluaGallinaSueño en alto.

OilaarraGallo El marido de las gallinas.

CatubaGato El ligador ó humeado.

ArdijaOvejaEl dado al pasto de yerba.

AuntzaCabraBoca fétida ó maligna.

AquerraCabronCuernos torcidos.

GaztaiaQuesoPapilla salada y fortificada.

BrujaquiaBrujacaTraje de espalda que se mete

por la cabeza.

ErbijaLiebreDoble cojo.

LuquiaRaposoEl enterrado ó encavernado.

MozoluaMochueloGallina sêria.

OntzaMochueloEl puro bueno, que á nadie

persigue.

EperraPerdizZarpa hermosa ó corte hermoso.

GaleperraCodornizPerdiz de los trigales.

OllagorraBecadaGallina sorda.

MingorraBecacinEl de lengua muda.

AnzarráGansoEl grandazo.

ErliaAbejaEl fabricador de pueblo.

MirubaMilanoHila delgado: astuto.

GabilaiaGavilanVuela buscando; el buscador de

noche.

ZorrijaPiojo Tributo ó deuda.

Ar-díjaPulgaInsecto fecundo.

ArcacutsuaPulgainsecto ensuciador ó cagador.

ChimichiaChincheEl pellizcador.

Orra emen escribidu ta erderatuta, zubec iracatsi deustazuzan verba, edo icenen azterren edo esplicacinuac. Iracatsi eguidazuz gueijago jaquin daijen gaztelar ta erdaldun guztiac, celangua dan gure eusqueria.

AB. ¿Cer esan gura dabee icen oneec, zapuá, erroijá, beliá, ugarasijuá, edo iguelá, cecená, beeijá, idijá? Oneec adierazotia, gacha izango da.

P. Zapua da zapalduba leguez verba laburtuban, ta zapua ondo zabala da, ta zapaldubaren guisacua.

Erroija da belá mueta lecu goi edo menditubetan beti egon edo dabillena.

Belia da lecu beetara jatsi oi dana.

Ugarasijua da uretan garrasica ta igueri ibilten dana.

Iguela da iguerijan dabillena.

Cecena, da cerdena edo buru arrotu ta jasocua.

Beeija, buruz beracua.

Idija, edo idundija, idun galanta dabena. AB. Banua erderatutera:

ZapuaSapo El ancho, aplastado ó zambo.

ErroijaCuervoCasta de cuervo de los altos.

BéliaCuervoCuervo que anda en los bajos.

UgarasijuaRana Nadador vocinglero.

JguelaRana Nadador.

CecenaToro Cabeza erguida.

BeeijaVaca Abajado.

IdijaBuey Buen pescuezo.

AB. ¿Cer da astua, zaldija, zamarija, mandua?

P. Astuac esan gura dau, astiro doian, edo astunac. Alan gogaicarrija da astazainarentzat asto zamatubaz juan biarra; beti ibilli biar dau maquillaca leguez iguitu dedin arinago.

Zaldija ale, edo garau zalia, edo zaala da sendua leguez.

Zamarija da zamatu (edo batzuben berbeeta chaarrian) cargauta duana.

Mandua, ederto dua, edo ibilli onecua dala; gauza mania esaten dogu gauza on ta gogocua gaiti.

AB. Nua neure erdera ipintera.

AstuaBurroCamina despacio ó pesado en

andar.

ZaldijaCaballoAficionado al grano: fuerte.

ZamarijaCabalgaduraCargador ó conductor de cargas.

ManduaMachoCamina apaciblemente ó á placer.

Oneetati ateraten dot Abere, ganadu, guiberri, piztija, patari, aar ta vicitzia dauquenen icen guztijac, diriala berarijaz eraatsijac, adierazoteco euren inclinacino, edo propiedaderen batzuc; ez daquit celan esan eusqueraz ondo verba oneec. Ni liburu zalia nas; asco iracurri dot neure urteetan, ta esan biar deutsubet, zubec jaquin ecin cinaijan gauza bat. Jangoicuac beste gauza guztien ondoren eguieban guizona, ta oni emoeutsan jaubetasun ta escu osua leguez, eguin cituban animalija guztien ganian. Aguertu jacozan oneec Adani, ta jarri aurrian morroe batzuc leguez, ta bacochari imini eutsan conveni edo ondo etorcon icena, ceñian espliquetan cirian euren propiedade, edo bata bestiagandi desbardintuten citubana. Emendi ateraten dabee jaquitunac, lenengo guizonari eraatsi eutsala Jangoicua berbeeta bat, ta ezagutu eraguin beinguan animalijen bacochtasunac edo propiedadiac, ta eguiebala jaquituna. Au jazo zan Adanec pecatu eguin baño leenago, ta celan Jangoicuac eguin da laster jausi zan pecatuban, ez eban izan demporaric berez icasteco animalijen cercelidade edo circunstancijac, ez asmeetaco berbeetia, ta alan dana izan zan. Jangoicuac beingo baten iratsirico jaquitia.

Mundubac citubanian eguiña izan zaneti, guichi gora bera, milla zazpireun irurogueta amar urte, ondatu cituban Jangoicuac vicitzia euqueen criatura guztiac, itoten ciriala bialdu eban ujol andi bategaz, zortzi guizon ta andra, lau aetati ta beste lau oneetatic, gorde citubala cucha onci moduco baten, nun bere gorde cirian animalia batzuc, guero barriro gueitu citezan. Castigu au iragota, lau guizon ta lau andra aen ondoringuac gueitu cirian asco urtiacaz, ta ezaguturic ecin alcarregaz, edo alcarren urregui vici zeitequezala, zabaldu baño leenago munduco aldeetara, erabagui eben eguitia torre chito luce bat euren icena onrauba izan cedin. Arrotasun andi bategaz baciarduben jasoten torre au. Artietan etzan munduban verbeeta bat baño, ta berá Jangoicuac lenengo gurasuei iracatsija, ta oneetati euren ondorenguai etorquena. ¿Cer eguieban orduban Jangoicuac, ichi eraguiteco arrotasunez asi eben biarguintza á? Aztu eraguin len equijen verbeetia; iraatsi beste verbeeta batzuc. Confusinoe edo alcar aitu ecinagaz, ichi biar izaeutseen torria amaitutiari, ta guero zabaldu cirian munduti batzuc batera, bestiac bestera bacocha bere verbeeta iraatsi jaqueenaz. Andi asi zan verbeeta asco lurrian egotia, guerora gueituten ciriala gueijaguaz. ¿Cer jazoco lichaquegu bizcaitarrai aztu eraguingo baleuscu eusqueria, ta erri bacochecuai iraatsi beste verbeta barri bana, erri baten bacarric isten dabela lengo eusqueria? ¿Ce confusino ta alcar aitu ecina erri batzucuac bestecuacaz? ¡Apartauta banatuta leguez vici biarco guenduque!

Noeren ondorengoren batzuc, munduti zabaldu cirian demporan, etorri cirian Españara; nortzuc izan cirian, ezdaquigu ciur. Baña San Geronimoc gueijen gueijenacaz dino Españara etortia tocau jaqueela Tubal berari, edo bere ondoringo urrecuai. Oneec ecarri eben euren verbeetia, ta onec izan biar eban Babelco Torre eguitian Jangoicuac iraatsi cituban artecoren bat. Eusqueria zala verbeta au, sinistu guiñai dagozan errazoe andijac gaiti. Eusqueriari eztaquijo inoc arrezquero etorreraric. Eusqueria zan anchinaco España guztico verbeetia. Eusqueriac ez dauca, ezagututen dirian beste verbeetacaz, alcartasunic. Eusqueriac daucaz chito anchinacua dalaco usain ta sinisgarri asco, ta gauza ascotan. Baña cec gueijen zurtuten naben ni ta gozaro, da icustia, celan abere, piztija, guiberri ta egaztijac dauqueezan eusquera icenac, azaldau edo espliquetan dituben verbaac, batu ta laburturic, euren cercelidade ta propriedadiac. Au berau eucan Jangoicuac Adani iraatsi eutsan verbeetiac, ceñec izan biar eban verbeeta oso edo perfeccino andicuac. Iñoc ez daqui ciur, cer eguin zan verbeeta lenengo onegaz; edo galdu zan guztiz, edo nastau zan guerora besteen batzucaz, edo dan hebreotarrac gorde ebeena. Baña dan leguez dala, badirau bere verbeeta ác, ez lenenguan eban garbitasunaz. Ondo da jaquitia zubec bere barri edo noticia oneec, ta nic cerbait iracastia, iracatsi deustazuzan ezquero niri aimbeste gauza, leenago ez nequizanac. Eta Jangoicuac nai ba, emendi aurrera artuco dot ardura andi bat, baserritar ta beste nequezale erdera bagacuetati eusqueria ondo baño obeto icasteco. Egongo nintzate luzaruago zubecaz deituco ezpanenduque elessaco cereguiñac. Erosico ditut, topau aldaidazan, basco ta quiputzeco liburubac bere, eusquera guzti guztietacua aituteco. Agur guizonac, guera zaitece ondo, bada poz ta irabaci gueijagogaz nua, amar erbi edo eper illda baninua baño. Jarraitu eguijezu orain artu dozuben bide, ta lanari.

TODOS. Agur, jauna; ta becargu escu ori mun eguin daijogun.

P. Guazan aurrera inun guelditu baga, esan daijoguzan neure bizcaitar jaquin gura oni abe vici edo arbola ascoren icenac, eracutsijaz baso oneetan.

M. J. ¿Cegaiti esan dozu abe vici, edo arbolia?

P. Zaarrai enzun neutseen, len abeen icena emoten jaqueela, orain arbolen icena emoten jaqueenai; ta enzun neutsan abade eusquera zale bati, obetó esaten ebeela. Abarra esaten jacola, abe-adarra verba laburraguan batuta. Erri ascoc gordeten ebeela gauza bera euren icenetan, Abadino, Abando: baita Abendaño, Abanzabalegui ta beste eche ascoc bere, ceintzubetan abiaren icena emoten jaqueen oñian dagozan arbolai.

Orain esan biar deutsudaz, baso onetan dagozan abe abechu edo arbola ta arbolachuben icenac.

Basaberac esaten jaquee chicar igon baga datozanai. Celanguac dirian otia, guisatsa, guinarria ta beste asco.

Beresija esaten jacó, esituta daguan lecu bati, nun datozan, goratuten ez dirian abechubac, ta andui galantac.

Abe nagusijac dira oneec.

Aricha.
Artia.
Ametza.
Altza.
Aguiña.
Pagua.
Lessarra.
Inchaurra.
Castañia.
Ocarana.
Madarija.
Sagarra.
Masustabia.
Macatza.
Mispillia.
Querisia.
Priscuba.
Picua.

Abechubac dira beste oneec

Azcarra.
Eltzuna.
Elorrija.
Erinotza.
Ichusqui latza.
Gurbisia.
Gorostija.
Masusta chicarra.
Guisatsa.
Guiñarria.
Saratsa.
Laarra.
Asto-larrosia.
Larrosia.
Otia.
Ota-maruba.
Arobija.
Maatsa.
Urquija.
Untza.
Uurra.
Zumia.
Zumaligarra.
Urricha.

M. J. Peru, esan biar dot ostera ta ostera, ni baño gueijago zariala: caleric cale ibillita ez ta icasten barriquetia, alperrerija ta dongaro esatia ezpada. Baso onetan ta baserrijetan dauqueela guizonic jaquitunenac cer asco esaminau, edo zuc esaten dozun leguez, cer aztertu ta cer icasi gauza ascotaraco. Guazan echera, bada egubardija urrian da. Ni ez ece, abade jauna bere lotsatuta juanda, icusiric zubec daquizuna.

P. Adisquidiac, eldu gara jaateco ordura; bazcaldu daigun gogoz. Maija prest dago, jatecua bere bai. ta nire umiac oraingo gosetu izango dira. Marija, atera eiguzu saldia.

M. J. ¿Celan pagauco deutsudaz niri eguin deustazuzan mesadiac, ta euqui dozun castuba, nic zugaiti ecer eguin baga?

P. Niretzat da mesedia etortia ona lagun neure gogocuac. Jan eguizu atsacaba baga, ta bijar edo etzi arquitu neinde zure biarrian.

M. J. Jangoicuac osasuna emon daguizula, baña gaisotuten bada zure echecoric, edo vici nasan errijan ecer biar bacendu, ez besteric billatu. Chacur zauncac dira... Olesa da, ¿nor ete dogu?

P. Zuaz nor edo nor, cein dan icustera; une ecin obian dator; bada jarri baño ez dauca gueugaz maijan. ¿Nor da?

CHOM. Icerdi bitsa darijola dator ona guizon bat escopetiaz, ta aita, dino. zu biar zaitubala.

P. Datorrela aurrera... adisquidia, ¿nor zara, ta cer biar deustazu?

ALGUACIL. Ni nas justicijaco aguacila. Artu dot arrastuba, ta esan jacu onuntz etorri dala barberu ondo apaindu bat, pantaloeduna, ta moda modara jancija. ¿Nun da bera? Eracutsico jaco celan vici.

P. Estago nire echian beste guizon gauzaric emenche gagozanac baño, alperric aratuco dituzu zocondo ta bazter guztiac?

AG. ¿Eztaguala? Guzurra badinozu, zeuc bere etorri biarco dozu carcelara.

P. Eguizu naozuna; billatu eizu albadaizu: orra eche guztija, jaube baciña leguez, eztago besteric emenche gacusuzanac bano.

(Registra la casa el alguacil, y entre tanto le habla Maisu Juan á Peru al oido lleno de pavor.)

M. J. ¡Ai Peru neuria! Galduba nas. Osatu zan atsua: emon dau querellia; artu ditube informacinoe batzuc. Ventaco otseiñac saldu nau. Igarrico deust neu nazala, ta dongago dana, zu bere eruango zaitube preso erru baga.

P. Zagoz gueldi gueldi zurbildu baga; ez aguertu bildurric. Zure zorionian aldatu cenduzau soñocuac. Nire emazte ta umiac isillac dira: bestioc ezdaquije ez nor zarian, ez cer igaro dan; echaco zure atzian etorri danari burura etorrico, zu zarianic: iminico dogu, gura badau, gueugaz bazcaitan, ta ez arren icararic eracutsi, ta jan eguizu ardura baga. Juango da etorri dan bideti zu baga.

M. J. ¡Ai Peru neuria! Ill jat jaateco gogo guztija; icara jabiltaz belaunac: nire arpeguico marcaren batzuc emon badeutsez, igarrico deust beste soñoco batzuc euqui arren, ta bijoc izango gara galdubac. Eta ¿celango atsacabia zure emazte ta ume onentzat? ¿Ce plagac ciricatu nenduban atso venteria banatuteco? Pecatubaren castiguba da au.

P. Zagoz issillic, ta arpegui bildur baguiaz; badator ona ecer topau baga, ta enzungo dogu cer dinuan.

AG. Ez da emen ecer aguiri; guzurrac esan deuscubez onuntz etorri zala.

P. Jarri zaite bada emen gueugaz jaaten, ta guero juango zara.

AG. Escribauba zain dago benta baten, emendi neroiana eruateco preso; maquina bat costu eguin dira; ez daquit noc pagauco dituban.

P. ¿Cer eguin dau zuc billatuten dozun guizonac, catigu eruateco?

AG. ¿Cer eguin daben? Ventera andra zar erdi ichu bat dana banatu berarijaz urdai azala aurrian iminita, labandu ta jausi cedin. Guero barberuba dala, ta Jangoicuac daqui certzuc eracutsi deutsazan gaissuari; illaguinic egon da, ta gastubac jaanian eguin, ta ecer pagau baga juan jacon. Nescatilla bere otseiñac aguertu dau guztija; anche dago urdai azal, labandu eragui-eutsana. Ez dau plaguiac gueijago asmau. Beragaz eban lagun baserritar bat; baña nescatilliac berac declarau dau, ez euqueela bijac erruba, ezpada bacarric barberubac. Ecin jaquin izan ditugu nunguac cirian: bai bacarric barberuba eguala chito apainduba buruti beera. Esan deuscube onutz artuebela; baña besteren batzuc izan biar eben. Or compon. Escribaubari ta niri pagau biarco jacuz gueure aloguerac nundi edo andi; baña atrapau baguendu barberu dontsuba, quenduco gueuntsan bizarra.

P. Jan eguizu ondo orain, ta zuaz guero zeure baquian.

AG. Bai, baña cerbait escubetan videraco artuta, tragochu bat ezarrita, banua laster. Euqui eguizube bazcalondo on bat, ta agur milla esquerregaz.

P. Zuaz ondo ta ordu obian.

M. J. Arnasa artuten dot orain; ascatuten asi jat bijotza. Peru, nic eguin dot escapadia. Zorijoneco soñoco aldatutia izan dot. ¿Cer izango zan nizaz ezagutu, artu, lotu ta eruan banendu? Esqueraco vidian iminicó nenduben lotsaari andijaz, carcelan buruba icustiaz ostian. Aguacil etorri dana, ¡ce mutil sendua!

P. Bai Maisu Juan; ondo mardua dauca bere guerrija; cilbota chito esquerga ta urtena; zanco batzuc ondo lodi ta mamintsubac; arpegui gorrista, ta matralla albuac guicen guicenac ¡celango colatsa ocotzpian! ¡Cein guri, gori ta malatsa guztija? Escutur bacocha iragoten da arraa batian lodieran; eta cein uletsuba! Besteti, ¡cein ondo jancija! Gauza batec zurtu nau, ain ardao guichi edatiac, emen era ona euquita.

M. J. Ni ez nau orrec zurtu. Ventara dua; an euco dau naicua cer edan. Matralla alde aec ez dagoz alan eguinda macallao saldia artuta, ez sardina usteldubac janda. Zain dagoz nor jausi aldedin cetan edo atan esesteco. paperac balcituteco, eta andiquijac baño vicitza obia daruatzube iñoren negarren costura. Aztuten dira erruquijaz, ta dauqueez biotz batzuc achac baño gogorraguac. Icusi ditut nos bait idijac corteetati atera, ta salduten euren paguraco, arrantza batian isten citubela idi-jaubiac? Nequezaliac eurac dauquee erru ez chicarra. Utsa gaiti, verba chachar batzuc gaiti, zor premiñaz atzeratuba gaiti, duaz querellac emotera; erraztuten deutsee vidia, esanaz, despachu bat aterata, lau egun barru urtengo dabeela gura dabeenaz. Lau egunac elduten dira lau illera; despachubac dacaz declaracinoiac, eta eguiten dabee proceso asco litzatiana amar vide lapurren aguiri edo probantzac eguiteco. Ni Jangoicuac gorde nau euren atzamarretati, mereci ezpaneban bere.

P. Bai Maisu Juan. Dongaró eguin cenduban, ta guztioc galduteco vidiac edegui cenduzan. Zor dozuz ardan eche atan jan cenduzanac. Onezaz ostian, zure erruz izan ditu atso gaisuac calte asco osatuten. Eta ¿noc zor ditu beste costubac? Errazto garbituco dozu arima ori, itundubaz abade aitu bategaz.

M. J. Bai Peru neuria. Emoten deutsut verbia orain artian baño obagua, ta arima zaliagua izango nasala. Zure verba onac, zure echeco ta echecuen jarraigarri edo ejemplu onac iraatsi ditu nire biotzian gogo barri ta on izatecuac. Emoidazu laztan bat urten orduco emendi. Ez esan prances luebaguin, ta quiputz arzain oneei cer igaro dan. Banua issill issillic neure echera ta zeure erropa oneecaz; bada neuriacaz baninua, menturaz ezagutu ta atrapauco nenduquee. Bialdu eguizuz neure erri ta echera zeure semeren bategaz derichun baten, ta nic beragaz biurtuco deutsudaz zeuriac. Eta quezcaric euqui ez daguizun, neu aituco nas errico curiaz, cein dan jaquituna, ta pagauco ditut esaten deustazan guztijac. Eguin gura deutseet agur bat beste bijoi, esan ez daijen igues eguin dodala ecer aitatu baga; baña isten dot zure contura zeure emazte ta ume onacaz cumplietia... Agur adisquidiac; echera biarra eldu jat, aguindu ta guera zaitezé Jangoicuaz. Agur Peru neure biotzecua; agur osteraco artian; ez nizaz aaztu. Agur.

 

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera