J.M. Ansa: Norc siñesta lezaque (XVII)

 

 

 

Norc siñesta lezaque

Ezpaliz fedea

Gaurco misterio

Maravilles betea;

Jaune Zu izanic

Guzion Javia

Zaude orrela vmillaturic.

 

Ceru andietan

Cabitu eziñic

Ostie batean

Zaude gaur jarriric,

Acidenten azpien

Ongui estaliric

Aldare sanduorretan.

 

Marabille ortara

Zerc ecarri zaitu?

Zerc Jaune ortara

Obligatu zaitu?

Ay nere semea,

Esaten didazu

Dizuden Amorioa.

 

Jaquiñiquen laster

Ilbear nuela

Ta zuen ertetic

Juan biar nuela  

Asmatu yzen nuen

Jarzea onela

Zuequin beti egotera.

 

O cer cuidadoa

Baine aiñ andie

O! amorioa

Abrasagarrie,

Bioceco suen

Aaiñ erraz jequie

Jesus choil maitagarrie.

 

Ogueyte amiru urte

Munduen pasaturic

Asco pena tristes

Izardis beteric,

Ainbeste azote

Aranzas josiric,

Juruzean ilzen gure gatic.

 

Bada orrengatic

Ala nai izandu

Zure onagatic

Obrabat eguin du;

Jaquinsu izanic

Verac pensatudu

Gurequin nola gelditu.

 

Au bai pasioa

Dolores vetea

Baiñe cariñoa

Gañiquen gauia;

Zure oficioa

Da ongui eguitia

Jesus gure amantia.

 

Iru personata

Jangoico bacarbat

Juc Jaune Verorri

Escacendiogu

Bsite gaicela

Guc amatu nola

Erredentore gurea.

 

Eta guie gacela

Dagon lecure

Bere bide zucen

Argui arretatic

Eternidadean

Gozatu dezagun

(Gloria eta ceru eternoan).

 

Juan Martin de Ansa

 

 

 

 

 

 

 


Bertsio honen iturria: J. M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 50-52 or



 

Atzera