DOTRINA
CRISTIANEA.

D. BARTHOLOME Olaechea Laucarizco Cureac bere Elesatean Jai Domeca guztietan expliquetan davena leguez.

OFRECIETAN, ETA dediquetan deutso D. Nicolas Antonio Landazuri, Laucarizco, eta Bilboco Elexetaco Beneficiau, eta leen Begoñaco, eta orañ Jandone Cueco Cura Jaunari.

Imprimadu da Vitorian bear direan licencia guztiacaz, Thomas Robles ta Navarro en etsean.

Liburuchu onec daucazan Capituluetaric bat, nai bat irakurri, edo enzuten dan bacochean irabazten dira 40. eguneco Indulgenciac alan dauco esanic, eta concediduric Calaorra eta Calzadaco Obispo Jaun Don Andres Porras, eta Temes en mesedeac Placenciaco Urian Abenduaen ogueta seigarrenean, urte 1763.

Lotsaz isten bada,
esan baga pecatua,
eztago arenzat Ceruric,
ezpada infernua.

Eriotzaco Orduan gach
da Confesetea,
Leenago acorda zaitez
pecatari tristea.

Pecaturic urteteco,
orañ negar eguizu;
bada gueroco damuac
balioco ezteutsu.

EGUNEANGO CRISTINAUAEN EXERCICIOA.

IRATZARTU, ta bertati cer eguin beardau Cristinauac?

Crutceaen Señalea, eta esan: Jesus Maria Josepe: neure Jangoicoa, nic emoten deutsut neure biotza.

Jagui, ta janci ezquero, cer eguin bear dau?

Ur bedeñcatua artu, ta jarriric belaunico esan: Crutce + Santeaen señalea gaiti gueure + arerioetaric libradu gaguizuz gueure Jauna, + ta Jangoicoa.

Aiteaen, + ta Semeaen, ta Espiritu Sautuaen icenean Amen.

Erdu, Espiritu Santu Jauna, ceure fielen biotcetara, eta eressegui eguizu gugan ceure amorezco sua.

Neure Jangoico laztana, sinisetandot firmemento ceuc esan dozun guztia, adoretan zaitut, eta esperetandot ceugan: ametan zaitudaz neure biotz guztiric, damudot, Jauna, izañic ceu añ ona ofendidu zaitudazalaco.

Graciac emoten deutsudaz, neure Jaun andia, criadu nozulaco, Cristinau eguin, eta Jesu-Cristoen odol precioso agaz erredimidu nozulaco, orañ artean conserbau, eta gorde nozulaco, eta orañ guiño Ceure escu Santuetaric artu dodazan beneficio, mesede, ta ondasun guztia gaiti.

Ofrecietan deutsudaz, Jauna, gaurco neure pensamentu, berba, acciñoe,trabaju, eta neque guztiac, Ceure seme Jesu-Cristo gueure Jaunaen Pasiñoeco merecimentuacaz batera.

Proponietandot, leenago galdutea neure bicitcea, ceu ofendidu baño. Gorde naguizu gach guztietaric, eta emon eguidazu Ceure gracia, Ceure gustora eguiteco egun onetaco, obra, eta accinoe guztiac, au erre gututen deutsut, Jesu-Cristo gueure Jauna gaiti, Ama Virgina Santissimea gaiti, eta Ceruco Santu, eta Santa guztiac gaiti alan izan della.

PATERNOSTERRA

Aita gurea Ceruetan zagozana: santificadu bedi zure icena betor zure erreñua gugana eguin bedi zure: borondatea celan Ceruan alanlurrean, emon eguiguzu gaur gueure eguneango oguia, eta parcatu eguiguzuz gueure zorrac gueuc gueure zordunai parquetan deutseguzan leguez: eta ichi ezeiguzu jausten tentaciñoean: baia libradu gaguizuz gacheric. Amen.

AVE MARIA

Ave Maria, graciaz betea Jauna da zugaz, bedeñcatea zara zu andra guztien artean, eta bedeñcatuada zure sabeleco frutua Jesvs. Santa Maria Jangoicoaen Ama erregutu eguizu gu becatarioc gaiti orañ, ta gueure eriotzaco orduan. Amen. Jesus.

CREDOA

Sinistetandot Aita Jangoico guztiz poderoso, Ceruaen, ta Lurraen Criadoreagan: eta bere seme bacar Jesu-Cristo gure Jaunagan, ceñ sortuzan Espirituaen obraz, ta graciaz: Jaiozan Maria Virginea ganic: padecidu euan Poncio Pilatosen podereaen bean, izan zan Crucificadua, il, ta enterradua, jatsizan infernuetara; eta irugarren egunean biztu zan ilen artetic: igo evan Ceruetara, eta dago jarriric Aita Jangoico guztiz poderoso en ezcomatati: aric etorricoda biciac, eta ilac juzguetan. Sinisetandot Espirituagan: elexa Santa Catoliquea, Santuen Comuniñoea, pecatuen parcaciñoea araguiaen erresurreciñoa bicitza beticoa. Amen.

SALVEA

Salve Erreguiña misericordia en Ama, bicitcea, ta dulzurea, Salve esperanza gueurea. Ceuri deiez gagoz Evaen ume desterraduoc. Ceu gana gagoz cizpuruz, sentimentuz, ta negarrez negarrezco balle onetan: ea bada Abogada gueurea, biortu eguizuz gugana ceure begui misericordiazco orrec, eta desterruau igarota eracutsi eguiguzu Jesvs ceure sabeleco frutu bedeñcatua. O Clementissimea! O Piadosa! O Maria Virgina gozoa! Erregutu eguizu gugaiti Jangoicoa en Ama Santea, digno izan gaitezan. Cristo en promesen. Amen.

JANGOICOAEN LEGUE-co Mandamentuac dira Amar.

Lelengo irurac Jagocaz, edo pertenecietan jacaz Jangoicoaen onreari, eta beste zazpirac proximoaen probechuari.

Lelengoa, Jangoicoa ametea gauza guztien ganean.
Bigarrena, bere izen santuagaz ez juramentu banoac eguitea.
Irugarrena, Jaiegunac santifiquetea.
Laugarrena, Aita, ta Ama onretea.
Bostgarrena ez iñor iltea.
Seigarrena, araguizco pecaturic ez eguitea.
Zazpigarrena, ez ostutea.
Zorcigarrena, testimonio falsoric ez ezartea, eta guzurric ez esatea.
Bederatcigarrena, proximoen emazteric ez deseetea.
Amargarrena, besteen ondasunic ezdeseetea.
Amar Mandamentu onec sartuten dira bitan.
Jangoicoa serbidu, ta amadu gauza guztien ganeti. Eta gueure proximoa gueure buruac leguez. Amen.

ELEXA SANTACO Mandamentuac dira bost.

Lelengoa, Domeca, eta Jaiegunetan meza osobat enzutea.
Bigarrena, urtean beñ edolabere Confesetea, edo leenago eriotzaco peligruric bada, edo comulgauco bada.
Irugarrena, Pazco erresurreciñocoetan comulguetea.
Laugarrena, elexa Ama Santeac aguinduten davenean barau eguitea.
Bostgarrena, Amarrenac, eta primiciac ondo paguetea.

FEDECO ARTICULUAC.

Dira Amalau Lelengo zazpirac pertenecietan, edo jagocaz Jangoicotasunari: beste zazpirac Jesu-Cristo gueure jangoico, eta Guizon eguiazcoaen humanidade santuari.

Jangoicotasunari jagocazanac dira onec.

Lelengo, Sinistu Jangoico guztiz Poderoso bacar bategan.
Bigarrena, sinistu, dala Aitea.
Irugarrena sinistu, dala semea.
Laugarrena, sinistu, dala Espiritu Santua.
Bostgarrena, sinistu, dala Criadorea.
Seigarrena, sinistu, dala Salbadorea.
Zazpigarrena, sinistu, dala Glorificadorea.

Umanidadeari, edo Guizatasunari jagocazanac dira onec.

Lelengoa, sinistu, Jesu-Cristo gueure Jauna Guizona dan partez Sortu zala Espiritu Santuaen obraz, ta graciaz.
Bigarrena, sinistu, jaio zala Santa Maria Virginea ganic, zala Virgina Semea jaio artean, jaiotcean, eta jaio ezquero.
Irugarrena, sinistu; artu evala eriotcea, ta pasiñoea, gu becatarioc salbetearren.
Laugarrena, sinistu, jatsi zala infernuetara, eta atera cituzala bere etorrera Santuaen beguira egozan Guraso Santuen arimac.
Bostgarrena, sinistu, irugarren egunean ilen arteric biztu zala.
Seigarrena, sinistu, igo evala Ceruetara, eta dagoala jarriric Aita Jangoico guztiz Poderosoaen ezcomatati.
Zazpigarrena, sinistu etorricodala biciac, eta ilac juzguetan. Esanguradau, ce emongo deutsela onai gloria, bere Mandamentuac gorde cituelaco, eta deungai betico penea gorde ezcituezalaco. Amen.

CONFESINOEA.

Ni becatariau Confesetan najaco Jangoico guztiz Poderosoari, Santa Maria beti Virgineari, San Miguel Angueruari, San Juan Bautisteari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta ceuri Aita espiritual orri, eguin dodalaco pecatu pensamentuagaz, berbeagaz, eta obreagaz: neure erruz, neure erruz neure erru andiagaz: Orregaiti erregututen deutsat Santa Maria beti Virgineari, San Miguel Angueruari, San Juan Bautisteari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta ceuri Aita Espiritual orri, erregutu deiozula nigaiti gueure Jaun, eta Jangoicoari. Amen.

ACTO CONTRICINOECOA

Neure Jesu Cristo Jauna, Jangoico, ta Guizon eguiazcoa, neure Criadorea, eta Erredentorea; Zu zareana zarealaco, eta ametan zaitudazalaco beste gauza guztiac baño gueiago: damudot, Jauna, neure biotz guztiric ceure Magestadea ofendidua: arcendot propositu firmea, ez gueiago pecaturic eguiteco, eta apartetaco ceure ofensaco ocasiñoe guztietaric, eta confesetaco, eta emoten deusten penitencia cumplietaco, ofrecietan deutsudaz, Jauna, neure bicitcea, obrac, eta trabajuac neure pecatuen satisfaciñoraco, eta daucat Confiancea Ceure ontasun, eta misericordia infinitoagan, parcatuco deustazuzala, Ceure odol precioso, Pasiñoe, eta eriotceagaiti, eta emongo deustazula gracia, emendetaco, eta perseberetaco neure eriotzaco ordu artean. Amen.

Goxean, eguerdian, ta arratsean essateco, Elexeac latin essaten davena, emen eusqueraz.

Angelus Domini, &c.
Angueruac barri onac Ama Virgineari emon, eta Espiritu Santuaen graciaz semea bere sabelean Sortu zan, Ave Maria.
Ecce Ancilla Domini, &c.
Ara Jaunaen esclabea, Ceure berbeagaz batera nigan eguin bedi. Ave Maria.
Eta Verbum Caro, &c.
Jangoicoaen semea Guizon eguin zan, eta gure artean bici izanzan. Ave Maria.
Jangoicoaen Ama Santea gugaiti erregutu eguizu.
Cristo en promesen digno eguin gaitezan.

ORACINOEA.

Emon eguiguzu, arren, Jauna, gueure arimetan Ceure gracia; Angueruac barri onac ecarri, ta Cristo Ceure Semeaen encarnaciñoea ezautu dogunoc bere Pasiñoe, ta crutceagaiti Erresurreciñoeco gloriara eroanac izan gaitezan. Amen.

Erlojuac joten davenean Cer essan bearda?

Guraneuquez, Jauna, falta dodazan orduoc Ceu Serbietan igaro, alan pecatuan jausten ez eguidazu ichi. Ave Maria.

Bearren bat asten danean. Cer esan bearda?

Neure Jaun, eta Jangoicoa, nic ofrecietan deutsut orañ eguiten noean trabaju au, ezarri eguizu Ceure bendiciñoe Santua. Guraneuque leenago neure bicitcea galdu, Ceu ofendidu baño. Paternosterra eta Ave Maria.

Ondo da, aldaianac, egunean beñ meza enzutea?

Da debociñoe guztietaric andiena, eta oneena. Jaten asi baño leenago Cer essan bearda?

Neure Jaun, eta Jangoicoa, erdu, eta bedencatu eguizu nic orañ artuten noean jateco au, eta izambedi ceu serbietaco, eta alabetaco.

Benedicite.

Dominus nos, et ea quesumus sumpturi benedicat destera Christi, in nomine Patris, et Filii, et Spiritus Sancti. Amen. Paternosterra eta Ave Maria.

Jan exquero, Cer esan bearda?

Neure Jaun, eta Jangoicoa, nic emoten deutsudaz graciac, emon deustazun jatecoagaiti, eta alan izambedi Ceu serbietaco.

Tu autem Domine miserere nobis.

Deo gratias.

Agimus tibi gratias, Omnipotens Deus, pro universis benefitiis tuis qui vivis, et regnas in secula seculorum. Amen.

Fidelium Anime per misericordiam Dei requiescant in pace. Amen. Paternosterra, ta Ave Maria.

Arratsean Cer eguin bearda?

Afaldu baño leenago ecelambere albadedi errosarioa Ama Virgina Santissimeari Sosiguz errezau.

Eta oean sartu baño leenago Cer eguin bearda?

Ur bedeñcatua artu, eta jarriric belaunico, esan Crutce santeaen, &c. Goxean leguez an dagozan oracinoeacaz, eta onec bere.

O Jangoicoaen Ama Santissima Señora graciaz betea, eta pecatari guztien amparua, artu naguizu Ceugana, asistidu eguidazu; arren ez naguizu desamparau neure eriotzaco orduan.

Guero eguingo da examiña concienciacoa, ecarten dituzala memoriara, edo gogora egun atan eguin dituzun falta guztiac, pensamentuz, berbaz, obraz, omisiñoez, eta inori exemplu deunguea emonagaz, eta acabau acto. Contricinoeco bategaz.

Neure Angueru goardacoa, lagundu eguidazu, eta gau onetan gorde naguizu Jesus, Maria Josepe Socorridu naguizu, Jangoicoac emon deigula bere gracia, eta guero gloria. Amen.

Oera Sartu Orduan Cer eguin bearda?

Ur bedeñcatua artu, eta eguin Crutcea becoquian, eta oeaen ganean, esanagaz.

Neure Jangoicoa, emon eguidazu gracia, gau au, Ceu ofendidu baga iragoteco, eta gorde naguizu gauza deunga guztietaric. Amen. Jesus, Maria, Josepe.

CRISTINAUAC JAQUIN bear dituzan fedeco gauzaric principalenac, eta bearrenac.

Noc eguin cenduzan?
Jangoicoac.
Cetaco?

Bera ezaututeco, ametaco, serbietaco, eta guero betico gocetaco.
Cerda Jangoicoa?

Da gauzabat esan, eta pensau al litequean escelenteena, eta admirableena, Jaun bat infinitamente Ona, Poderosoa, Jaquituna, Justoa, gauza guztien principioa, eta fina.
Nun dago Jangoicoa?

Ceruan, eta altaraco Santisimo Sacramentuan, eta lecuguztian.
Cein bat Jangoico dira?

Bat Jauna.
Ceimbat persona daucaz Jangoicoac?

Iru Aitea, semea, ta Espiritu Santua.
Cerda Trinidade Santissimea.

Da Jangoicoa bera, Aitea, semea, eta Espiritu Santua, iru persona distinto, eta Jangoico eguiazco bat.
Ceñda lelengo personea?

Aitea, Jauna.
Ceñda bigarrena?

Semea.
Ceñda irugarrena?

Espiritu Santua.
Cegaiti dericho Aitea lelengo personeari?

Bere izatea eztacarrelaco ino ganic.
Eta Cegaiti semea bigarren personeari?
Dacarrelaco bere izatea Aitea ganic.
Eta Cegaiti Espiritu Santua, irugarren personeari?
Dacarrelaco bere izatea Aitea Ganic, eta semea ganic.
Aitea Jangoicoa da?
Bai Jauna.
Semea Jangoicoa da?
Bai Jauna.
Espiritu Santua Jangoicoa da?
Bai Jauna.
Iru Jangoico dira?
Ez Jauna Jangoico bacar bat.
Cegaiti?
Cegaiti direan personac distintoac, eta eztagoan Jangoico eguiazco bat baño.
Iru personac direala distintoac, Cer esan gura dau?
Esan guradau, ce bata bestea eztireala: bana direala.
Iruretaric ceñda Andiena, Jaquitunena, edo Zarrena?
Irurac dira igualac gauza guztietan.
Iru pesonetaric ceñ eguin zan Guizon?
Trinidadeco bigarren pesonea, ceñ dan semea.
Cer esan gura dau, Semea eguinzala Guizon?
Gorputza, ta Arimea artu cituzala guc leguez.
Gorputz, eta Arima au nun artu cituzan?
Ama Virgina Santissimaeaen Sabel Virginalean Espiritu Santuaen obraz.
Norda Ama Virgina Maria Santissimea?
Da Jesu-Cristo gueure Jaunaen Ama.
Norda Jesu-Cristo?
Jangoicoaen Semea Guizon eguinic.
Cetaco Jangoicoaen Semea, Guizon eguin zan?
Gu erredimietarren, Salbetarren, eta infernuric libretearren.
Nos Concebidu, edo Sortuzan Jesu-Cristo?
Martiaen ogueta bost garrenean, Ceñi esaten deutsagun Andra Maria Martico, edo Ama Virgineaen Anunciaciñoeco eguna.
Nos jaiozan?
Gavon gavean Belen en
Ce Egunetan cirtuncidauzan, eta imini eutsen Jesusaen icena?
Urteaen lelengo egunean, edo Urte barriz.
Ce egunetan iru Erregueac adoradu even?
Urtar il aen seigarrenean, edo Aparicioz.
Nos il zan?
Baricu Santu egunean.
Nun, eta Celan il zan?
Jerusalenen Crutce baten josiric.
No gaiti il zan Jesu-Cristo?
Munduco guizon guztiac gaiti.
Nos biztu, edo erresucitadu zan?
Pazco goxean.
Nos igo evan Ceruetara?
Ascensiñoe egunean.
Ce egunetan bialdu eutsen Espiritu Santua bere Apostoluai?
Maiaz pazco egunean.
Nos etorrico da biciac, eta ilac juzguetan?
Munduaen acabuan.
Ce Juicio eguingo dau Jangoicoac orduan?
Onai emongo deutse betico gloria, eta deungai betico penea.
Sacramentu Elexacoac ceimbat dira?
Zazpi.
Lelengoa, Bautismoa.
Bigarrena; Confirmaciñoea.
Irugarrena, Penitencia.
Laugarrena, Comuniñoa.
Bostgarrena, Estremaunciñoa.
Seigarrena, Ordea.
Zazpigarrena, Matrimonioa.
Noc eguin cituzan Sacramentuac?
Jesu-Cristo gueure Jaunac, gueure arimen Oneraco.
Ceñzuc dira, Sacramentu Santuac dauquezan efectoric principalenac?
Bautismoac eguiten gaituz Cristiñau.
Confirmaciñoac, Confirmau, Sendotu, edo fuertetuten gaituz fedean.
Penitenciac, parcatuten deuscuz pecatuac.
Comuniñoac, Mantenietan dituz gueure arimac.
Oleaciñoeac, lagunduten deuscu, Ondo ilten.
Ordeac emoten dau poderea, funciño, eta gauza Sagradu etan.
Matrimoniñoac emoten dau gracia, seme alabac Ceruraco aziteco.
Ceñzuc dira Guizona en acabuco gauzac?
Eriotcea, Juicioa, Infernua, eta Gloria.
Il zaitezanean, Cer izango da zure arimeagaz?
Aguertuco da Jesu-Cristo en aurrera, munduan, eguindituzan obra guztien contu, ta errazoa emoten.
Juicio au eguin ezquero nora joango da zure Arimea?
Estadu graciazcoan ilten bada joango da Cerura, baia ilten bada pecatu mortalean, joango da infernura.
Cer izango da zure gorputzagaz, il ezquero?
Auts biortuco da.
Zure gorputza betico gueratuco da lurrean?
Ez Jauna, Juicioco egunean biztuco da, eta aguertuco da Josephatco ballean, bere bicitzaco gauza guztien contu emoten.
Acabuco Juicio au eguin, ta Cer izangoda zure gorputz, ta arimeagaz?
Juicio Onetan Ondo Urteten badave joango dira Cerura; baia deungaro urteten badave joango dira biac infernura, nun egongo direan Eternamente.

FEDEA

Ceñzuc dira Cristiñauaen Virtuteric principalenac?
Iru Fedea, Esperancea, eta Caridadea.
Cer da Fedea?
Icusi eztoguna Sinistutea. Cegaiti Jangoicoac eracutsi daven.
Sinistu bearda Jangoicoac esan daven guztia?
Bai Jauna, Cegaiti ce Articuluen baten Sinistuten eztavenac, edo dudetan davenac galdu dau Fedea.
Fedea bagaric salba gueñtequez.
Ez Jauna; bada Fedea da gueure Erligiñoaen eta Salbaciñoaen fundamentu, ta Cimientu principala.
Cegaiti sinistuten dozuz fedeac iracasten deutsuzan eguiac?
Cegaiti Jangoicoac (ceñ inoc ecin engañau ieian, eta ez beracbere inor engañau) iracatsi, eta errebelau dituzan.
Ce misterio dira particularean jaquin, eta sinistu bear doguzanac?
Onec: lelengo dala Jangoico bat, eta iru persona distinta.
Bigarrena, Trinidadeco bigarren Personea Guizon eguin zala, eta il zala Crutcean, gu becatarioc Salbetearren.
Irugarrena, Dagoala Cerua Onenzat, eta infernua deunguenzat.
Eguizu ea orañ fedeco actobat?
Neure Jaun, eta Jangoicoa, Sinisetandot zareala Jangoico eguiazco bat, eta iru persona distinto: eta orrez ganeti Elexa Santeari iracatsi, eta errebelau deutsazun guztia, Ceuc alan esan dozulaco, eta eguia bera zarealaco.
Ce frutu atera bear dogu leciñoe onetatic?
Lelengo, escatu umildade andiagaz Jangoicoaen Magestadeari, conserbau, eta aumentau deigula berac emon euscun fede Santua.
Bigarrena, fedeco Actoac eguiten icasi, eta eguin Sarri especialmente trabaju, edo obra onen bat asten dogunean, eta tentacinoen bat jatorcunean.

ESPERANCEA.

Salbetaco asco da Jangoicoagan sinistutea beste bagaric?
Ez Jauna euqui bear da Esperancea bere.
Cer da Esperancea?
Esperetea Ceruco gloriac Jangoicoaen graciagaz, eta gueure Obra Onen medioz.
Eguizu Esperantzaco Actobat?
Neure Jaun, eta Jangoico ona, esperetan, eta ichadoten dot Ceure misericordia andian, joango nasala Cerura, Ceu betico gocetan, gordetan bado daz. Ceure mandamentu Santuac.

CARIDADEA.

Asco da euquitea Fedea, ta Esperancea Salbetaco?
Ez Jauna, bearda, Caridadea bere, eta au bagaric ecin Salba liteque; bada Caridadea ez taucanen obrac eztave ecer balio.
Cer da Caridadea?
Ametea Jangoikoa beste gauza guztien ganeti, eta gueure proximoa gueure buruac leguez.
Norzuc dira gueure proximoac?
Guizon guztiac: infiel, eta gueure arerio guiñocoac.
Eguizu Caridadeco Acto bat?
Neure Jaun, eta Jangoico laztana, nic ametan zaitudaz beste gauza guztiac baño gueiago, neure bicitcea baño bere gueiago, eta neure proximoa neure burua leguez ceu gaiti.
Cetara obliguetan gaituz proximoen amoreac?
Gueure buruenzat gura doguna arenzat gura izatera.
Cetan ezautuco da poximoari gura deutsaguna?
Obra misericordiazcoac diñoena eguitean.
Ceimbat dira Obra misericordiazcoac?
Amalau, Zazpi Espiritualac, eta Zazpi Corporalac.
Espiritualac dira onec.
Lelengoa eztaquianari iracastea.
Bigarrena, bearra daucanari Conseju Ona emotea.
Irugarrena, uts eguin, edo erratuten davena, arteztu, edo zucendutea.
Laugarrena, Injuriac parcatutea.
Bostgarrena, tristea Consoletea.
Seigarrena gueure proximoen miseriac, edo argaltasunac pacienciatan igarotea.
Zazpigarrena ilac gaiti, eta gueu perseguietan, gaituezanac gaiti Jangoicoari erregututea.
Zazpi Corporalac dira Onec.
Lelengoa, Guexoac, eta presoac, bisitetea.
Bigarrena, Gose danari jaten emotea.
Irugarrena, egarri danari edaten emotea.
Laugarrena, Cautiboac errescatetea.
Bostgarrena, billosic dagoana Jancitea.
Seigarrena, peregrinoari ostatu emotea.
Zazpigarrena, ilac enterretea.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric.
Lelengo gurago izan bicitcea, eta gauza guztiac galdu, pecatu mortalagaz Caridadea baño.
Bigarrena, ycasi amorezco actoac eguiten, eta sarritan eguin.
Irugarrena, eguin gueure bear, Obra, lan, eta eguiteco guztiac Jangoicoaen amoreagaiti.
Laugarrena, gueure proximoa serbidu, eguitendogula beragaz obra misericordiazcoac diñoena.

GRACIA.

Gueu gueurez, beste baga salba guentequez?
Ezta posible Gracia bagaric.
Cer da Gracia?
Da Jangoicoaen doe, edo izate Jangoicozco bat, eguiten davena guizona Jangoicoaen seme, eta Ceruco erederu.
Cegaz alcanzauco dogu Gracia?
Oraciñoeagaz, obra onacaz, Contriciñoeagaz, eta Sacramentuacaz.
Gracia emoten deuscunean, Ce Virtute Jangoicoac emoten deuscu?
Iru Virtute Teologalac: Fedea, Esperancea, eta Caridadea. Bai, lau Cardinalac bere: Prudencia, Justicia, Fortalecea, eta Templancea. Bai, ta Humildadea, eta Castidadea bere.
Ceimbat dira Bienaventuranzac?
Zorci Lelengoa, Zorionecoac espirituz pobre direanac, Cegaiti aena dan Ceruco Erreñua.
Bigarrena, Zorionecoac mansoac; Cegaiti izango direan lurraen javeac.
Irugarrena, Zorionecoac negar eguiten davenac; Cegaiti izango direan consoladuac.
Laugarrena, Zorionecoac, Justiciaen gose, eta egarri direanac, Cegaiti izango direan aseac.
Bostgarrena, Zorionecoac misericordiosoac; Cegaiti misericordia alcanzauco daven.
Seigarrena, Zorionecoac biotz garbicoac, Cegaiti onec Jangoicoa icusico daven.
Zazpigarrena Zorionecoac baquesoac; Cegaiti onec Jangoicoaen seme icentauco direan.
Zorcigarrena, Zorionecoac Justicia gaiti perseguidu direanac, Cegaiti aena dan Ceruco erreñua.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric?
Lelengo, emon Jangoicoari esquerrac, aen Magestadeac emon deuscuzan Gracia guztiac gaiti.
Bigarrena, parcaciñoen escatu, izan ezgarealaco orañ guiño beraganaco fielac.
Irugarrena, propositu firme bat artu, aurrerancean Contu gueiago eguiteco bere inspiraciñoe, eta abisu Santuai.

PECATUA.

Ceñ da gach guztietaric andiena?
Pecatua; bada bera da mundu onetan, eta bestean igaroten direan pena, ta trabaju guztien Causea.
Celan apartau bear gachacoz pecatuari?
Pesteari, lupuari, eriotceari, Infernuari, eta demoniño guztiai baño bere Obetoago, eta lasterrago.
Ceimbat pecatu, genero dagoz?
Bi. Originala, eta Actuala.
Cer da pecatu Originala?
Da pecatu à, Ceñegaz jaioten garean guztioc, eta jatorcun gueure lelengo Gurasoetaric.
Ceñzuc dira pecatu originalac dacazan gachac?
Izatea Jangoicoaen arerio, eta demoniñoaen esclabo.
Inclinauac gachera, eta gauza deungara.
Eta sujeto munduco miseria, eta eriotzara.
Cerda pecatu Actuala?
Errazoean ezaututera eldu ezquero, gueure guraz eguiten doguna.
Ceimbat modutacoa da pecatu Actuala?
Modu bitacoa. Mortala, eta Veniala.
Cer da pecatu mortala?
Da esatea, eguitea, pensetea, edo deseetea Cerbait Jangoicoa en legue Santuaen Contra gauza grabean.
Cer eguiten dau pecatu mortalac ariman?
Quenduten dau gracia, eta irabaci eraguiten dau infernua.
Cer da pecatu Veniala?
Da pecatu mortalaen disposiciñoe, edo presteeta bat.
Nos ezautuco da pecatuamortala, ala veniala dan?
Vorondate osoagaz, eta gauza grabean, edo andian danean, izango da mortala. Izango da, barriz Veniala, Vorondate osoagaz eztanean, edo gauza chicarrean danean.
Cegaiti dericho Veniala?
Erraz eguin, eta erraz parcatuten dalaco.
Ceimbat gauza gaiti parcatuten da?
Bederatci gaiti Lelengoa, meza enzuna gaiti.
Bigarrena, Comulguetea gaiti.
Irugarrena, Confesiñoe generala gaiti.
Laugarrena, Obispoen bedeñcaciñoea gaiti.
Bostgarrena, Urbedeñcatua gaiti.
Seigarrena, ogui bedeñcatua gaiti.
Zazpi garrena, Paternosterra esana gaiti.
Zorcigarrena, Sermoea enzutea gaiti.
Bederatzigarrena, bularra joa gaiti Jangoicoari parcaciñoea escatuten jacola.
Pecatu Capitalac Ceimbat dira?
Zazpi 1. Sobervia. 2. Abaricia. 3. Luxuria. 4. Ira. 5. Gula. 6. Embidia. 7. Naguitasuna.
Zazpi Vicio onen contra dagoz beste zazpi Virtute, eta dira?
1. Lelengoa, Umildadea. 2. Liberaltasuna. 3. Castidadea. 4. Paciencia. 5. Templancea. 6. Caridadea. 7. Diligencia, edo Jangoicoa Serbietan ferbora.
Cefrutu atera beardogu leciñoe onetaric?
Lelengo, apartadu Jangoicoa Ofendietaco Ocasiñoe guztietaric.
Bigarrena, Confesau pecatu guztiac, eta aen penitencia eguiazco eguin.

CRISTINAUAEN DOTRINEA

EXPLIQUETAN DIRA emen Credoco Articuluac.

CREDOA

Cristinauac jaquin beardogun guztia, nun araquituco dogu?
Credoco Articuluetan.
Noc esan evan Credoa ?
Amabi Apostoluac.
Nor izan zan lelengo Credoa asi evana ?

SAN PEDRO APOSTOLUA

Guztien burua leguez lelengo asi zan, eta esan evan.
SINISETANDOT AITA Jangoico guztiz Poderoso Ceruan, eta lurraen Criadoreagan.
Cer esan gura dau
Sinisetandot Jangoicoagan ? Esan gura dau, ce daucadala Ciertuzat, eta guztiz segurutzat, dagoala Jangoico eguiazco bacar bat.
Jangoicoac bauco gorputzaen figuraric guc leguez ?
Jangoico dan partez ez, bada da espiritu purua, baia bai Guizona dan partez.
Nos acabauco da Jangoicoa ?
Inosbere ez: eztauco Jangoicoac, ez asieraric, ez acaburic.
Cer esan gura dau: Sinisetandot Aiteagan ?
Sinistuten dodala, Trinidadeco lelengo personea, dala Aitea.
Semea, eta Espiritu Santua, ezdira guztiz Poderosoac Aitea leguez ?
Bai Jauna.
Cegaiti esatenda bada, Aitea dala guztiz Poderosoa, eta ez Semea, ez Espiritu Santua ?
Cegaiti poderez jagocan Aiteari, Jaquituria Semeari, eta Amorea Espiritu Santuari leguez.
Jangoicoa Celanda guztiz Poderosoa ?
Bere gura izanagaz beste bagaric, eguiten davelaco gura daven guztia.
Cer esan gura dau Ceruaen, eta lurraen Criadoreagan ?
Ecerbere ezeric eguin cituzala, Ceruac, lurra, eta gauza guztiac.
Cer entendietan dozu, Ceruac, lurra, eta beste gauza guztiac gaiti; Eguin Cituzala ecerbere ezeric, Angueruac, Guizonac, eta Munduan dagozan beste gauza guztiac.
Cerzuc dira Angueruac ?
Ceruan Jangoicoa gocetan dagozan Espiritu bienaventuradu batzuc.
Cetaco Jangoicoac eguin cituzan ?
Bera beti alabetaco, bere Ministroac leguez Elexea gobernetaco, eta guizonac gordetaco.
Celan Criadu evan Jangoicoac Guizona ?
Eguin evan gorputza lurragaz, eta Criadu evan Arimea ezer bere ezeric.
Cerda Arimea ?
Da Jangoicoac bere ancera eguinico espiritu inos bere il, ez acabauco eztan bat.
Ce estadutan Jangoicoac Criatu evan lelengo Guizona ?
Inocenciaco estaduan.
Celan bada galdu evan estaduau ?
Bere desobedencia gaiti, jana gaiti Jangoicoac eragotcita eucan frutea.
Eta Jangoicoac Cer eguin evan pecatu au erredimietaco ?
Bialdu evan Ceruric lurrera bere semea ilteco afrenta andia gaz Crutcean.
Ce frutu atera bear dogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, admirau, eta adorau Jangoicoaen grandezac.
Bigarrena, graciac emon eguin guenduzalaco bere imajina, eta ancera.
Irugarrena, Ezautu gueure ecerbere eza, eta jaioac gareana pecatuan.
Bigarren Articulua ?
SAN ANDRESEC ESAN evan.
ETA BERE SEME BACAR Jesu-Christo gueure Jaunagan.
Jesus aen icenac, Cer esan gura dau ?
Salbadorea, edo libradorea.
Bere eriotceagaz librau, eta Salbau guenduzalaco infernuric.
Cristoc Cer esan gura dau ?
Ungidua, edo Consagradua: bere Aita Eternoac Ungidu evalaco Erregue, eta Sacerdote.
Cer entendietan dozu Semea gaiti ?
Trinidadeco bigarren personea dala Semea.
Cristinauac Jangoicoaen Semeac dira ?
Bai Jauna, adopcino ez, eta graciaz, baia ez naturalezaz.
Cetaco esaten deutsazu Cristori, gueure Jauna ?
Bere eriotceagaz Erredimidu guenduzalaco.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Jesusaen icen Santuari errespeto, eta debociñoe andi bat euqui.
Bigarrena, emon Jangoicoari gracia andiac, bealdu eusculaco bere seme maitea.
Irugarrena, Amadu, eta serbidu fielmente Jesu-Cristo gueure Jauna; bada bera da gueure Maisu eta javea.

IRUGARREN ARTICULUA

SANTIAGO NAGUSIAC esan evan.
Ceñ Sortu zan Espiritu Santu aen obraz ta graciaz: Jaiozan Maria Virgineaganic.
Cer esan guradau, Jesu-Cristo Concebidu, eta Sortu zala Espiritu Santuaen obraz ?
Trinidadeco bigarren personea Guizon eguin zala Maria Santissimeaen Sabel Virginalean, guizonaen obra baga, Espiritu Santuaen obraz, zala Señora au Doncella. Semea jaio baño leenago, jaiotcean, eta jaio ezquero.
Esan eguizu Claruago: Ceimbat gauza obrau Cituzan Espiritu Santuac Encarnaciñoeco Misterio Santuan ?
Lau gauza Jauna: lelengo Maria Santissimeaen entrañetaco Odol garbiagaz formau, edo eguin evan Jesu-Cristoen Gorputza.
Bigarrena, Criadu evan Arimea.
Irugarrena, Unidu evan gorputza Arimeagaz.
Laugarrena, Trinidadeco bigarren personea juntadu, edo batuzan Gorputz, eta Arima onegaz, eta au izan zan Jangoicoa Guizon eguitea.
Ez even eguin obra mirarizco andi au Aiteac, eta semeac bere ?
Bai Jauna.
Cegaiti esatenda bada izanzala Espiritu Santuaen obraz, ta graciaz ?
Zalaco Amorezco obrea, eta Amorea jagoco, edo toquetan jaco Espiritu Santuari, Aiteari Poderea, eta Semeari Jaquituria leguez.
Aitea, eta Espiritu Santua Guizon eguin cirean ?
Ez Jauna, Semea bacarric.
Ceimbat naturaleza daucaz Cristoc ?
Bi, bata Jangoicoaena, eta bestea Guizonaena.
Cer esan gura dau, Cristoc daucala Jangoicoaen, eta Guizonaen naturalecea?
Esan gura dau, ce dala Jangoicoa, eta bai Guizona bere.
Nosic ona da Jangoico?
Eternamente, beti; bada Jangoicoac eztauco asieraric.
Nosic ona da Guizon ?
Maria Santissimeaen Sabel Virginalean Sortuzanic ona
Ceimbat entendimentu daucaz Cristoc ?
Bi, bata Jangoico dan partez, eta bestea Guizona dan partez.
Ceimbat borondate ?
Bi, bata Jangoico dan partez, eta bestea Guizona dan partez.
Ceimbat persona daucaz Cristoc ?
Persona bat, eta bera Jangoico dan, partez.
Ceimbat memoria ?
Bat, eta bera Guizona dan partez; bada Jangoicoac gauza guztiac daucaz presente, eta bear eztau memoriaric.
Non dago Jesu-Cristo ?
Jangoico dan partez, dago lecu guztian, eta Guizona dan partez Ceruan, eta Santissimo Sacramentu altaracoan.
Cristoc bauco Aitaric, edo Amaric ?
Jangoico dan partez dauco Aita, Ceñdan Aita Eternoa, eta eztauco Amaric, Guizona dan partez eztauco aitaric, ezpada Ama, eta da Maria Santissimea, Ceñec erabili evan bere Sabel Virginalean bedaratci illabetean, eta eguin evan Gavon gavean Belenen.
Cefrutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Jesus aen jaiotceagaz debociñoe andibat euqui.
Bigarrena, Graciac, eta esquerrac emon, gueuri deuscun Amore pare bagacoagaiti.
Irugarrena deseau bere pobreza Santua, eta amau bere umildade, eta inocencia, procuretan dogula bere Virtute Santuac imitetea.

LAUGARREN ARTICULUA

S. JUANEC ESAN EVAN
Padecidu evan Poncio Pilatosen poderen bean, izanzan Crucificadua, il, ta enterradua.
Cer igaro evan Jesu-Cristo gueure Jaunac bere Pasiñoe Santuan ?
Tristeza, eta larritasun mortala bere ariman, dolore icaragarriac bere gorputcean, eta eriotza afrentosoa Crutcean.
Jesu-Cristo Jangoico zan partez, ala Guizon zan partez il zan ?
Guizona zan partez.
Cer izan zan Causea Cristo Crutcean añ afrenta andiagaz ilteco ?
Gure pecatuac.
Cer esan guradau, Cristo il zala ?
Apartau jacola bere Arimea-Gorputzaganic.
Jangoicotasuna, edo Divinidadea apartauzan Gorputz, eta Arimeaganic ?
Ez Jauna.
Crutceric eretsita, nun imini even Jesu-Cristo en Gorputza ?
Sepultura barri baten.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, gomutau, acordau, eta Considerau Sarri Jesu-Cristo en Pasiñoe Santua.
Bigarrena, meza enzuten gagozanean, ecarri gogora bere bicitza, eta eriotzan gu gaiti igaro cituzan trabajo, pena, eta tormentuac.
Irugarrena, ez ichi bariecuric, Pasiñoe Santu onen memorian, penitencia, edo obra on bat eguin bagaric.
Laugarrena, Jangoicoaen Magestadeac bealduten deuscuzan Crutceac pacienciagaz igaro.

BOSTGARREN ARTICULUA.

SAN TOMASEC ESAN evan.
Jatsizan infernuetara, eta irugarren egunean biztuzan il en arteric.
Cer esan gura dau, Jatsi zala infernuetara ?
Esan gura dau, ce Jesu-Cristo en Arimea, bere Gorputza ganic apartau ezquero, jatsi zala Limbora, bere etorrera Santu aen Beguira egozan Guraso Santuen Arimac ateraten.
Cer esan gura dau: Irugarren egunean biztuzala il en arteric ?
Esan gura dau, ce Pazco egunean bere Arima gloriosoa, eta Gorputza alcarregana juntau cireala, ez gueiago ilteco.
Cer eguin evan Cristoc biztu, edo erresucitau ezquero ?
Berroguei egunean ibilizan munduan, bere dotrina, eta erresurreciñoea Confirmetarren.
Ce frutu atera bear dogu Leciñoe onetaric ?
Lelengo Jesu-Cristoagaz biztutea espiritualmente, biortuten gareala beragana Osoric.
Bigarrena, Esperanza firmebat euqui Jangoicoagan, bicituco direala gueure gorputzac, glorioso Juicioco egunean, bici bagara orañ Cristinau onac leguez.

SEIGARREN ARTICULUA.

S.TIAGOC ESAN EVAN.
Igo evan Ceruetara, eta dago jarriric Aita Jangoico guztiz Poderosoaen ezcomatati.
Nos igo evan Cristoc Ceruetara ?
Ascensiñoe egunean: biztuzanic berroguei garren egunean.
Celan igo evan ?
Bere Virtutez; berez.
Cer eguiten igo evan Cerura ?
Guri ango ateac zabalduten: an gure Abogadua eta bitarteco bere Aita, Eternoagaz izaten: eta aric Espiritu Santua bealduten.
Cetaco esaten dozu dagoala jarriric ?
Guri entendietan emoteco, bere glorian daucan atseguina, ta descansua.
Eta Cer esan guradau, dagoala Aita Jangoico guztiz Poderosoa en ezcomatati ?
Daucala beragaz gloria bardina Jangoico dan partez, eta Guizona dan partez beste guztiac baño gueiago.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, apartau, ta quendu gueure biotzac mundu onetaco ondasun falsoetaric, eta ez casuric eguin, eta ez jaramon emeco alegria, eta jolas falsoai.
Bigarrena, acordau, eta gomutatu pensetan dogula Sarri Ceruco descansu, eta Santuac an dauquen dicha, ta Zorionean.
Irugarrena, bici emen contuz, galdu eztaigun gueure erruz Ceruco gloria, eta Santuen Compañia.

ZAZPIGARREN ARTICULUA.

SAN FELIPEC ESAN evan.
ARIC etorrico da biciac, eta ilac juzguetan.
Nos etorrico da biciac, eta ilac juzguetan ?
Munduaen acabuan. Juicioco egun icaragarriandian.
Celan etorrico da ?
Podere, eta Gloria andiagaz.
Cer eguingo dau Jesu-Cristoc Juicioco egun andi, terrible, icaragarri atan ?
Munduan eguin direan gauza on, ta deunga guztiac aguertuco dituz, guztien aurrean.
Ta Cetaco ?
Onai emoteco gloria, eta Onrea Angueru, eta Guizon guztien aurrean, eta deungai, lotsariz, ta Confusiño ez bete, ta infernuco penea.
Cer esango deutse Jangoicoac onai ?
Erdu neure Aitaen bedeñcatuoc, erdu munduaen asieraric Zuenzat dagoan Ceruco erreñua artuten.
Eta Cer esango deutse deungai ?
Zoaz madaricatuoc nire beguien aurreric, zoaz Seculaco infernuco sutara, Ceñ dagoan prestauric infernuco demoniño en zat.
Cer izango da Guizonacaz, juicio au eguin ezquero ?
Onac joango dira Cerura, eta deungac Ondatuco dira infernuan, non egongo direan erretan eternidade guztian.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, acordau Sarri, aguertuco direala orañ emen eguiten doguzan gauza guztiac, issilac izan arrembere Juicioco egun icaragarri onetan.
Bigarrena, ez pecaturic ichi confesiñoean esan bagaric, lotsarizcoac; eta andiac izan arren bere; bada guztiac aguertuco dira an, munduco, Ceruco, eta infernuco guztien aurrean.

ZORCIGARREN ARTICULUA.

SAN BARTOLOMEC esan evan
SINISETANDOT ESPIRITU Santua gan.
Cer esan gura dau articulu onec ?
Espiritu Santua dala Trinidadeco irugarren Personea, ceñegan sinistuten dodan.
Nun dago Espiritu Santua ?
Lecu guztian; baia particularean dago arima Justoetan.
Cer eguiten dau arima Justoetan ?
Bere gracian santifiquetan dituz, eta lagunduten deutse euren necesidade, ta bear orduetan.
Erregutu bear deutsagu Espiritu Santuari ?
Bai Jauna, bada berac lagundu bagaric, ecin alcanzau guinai gueure Salbaciñoea.
Ceimbat dira Espiritu Santuaen doeac ?
Zazpi. Lelengoa Jaquituriaco Doea. 2. Entendimentuco Doea. 3. Consejuco Doea. 4. Fortalezaco Doea. 5. Cienciaco Doea. 6. Piedadeco Doea. 7. Jangoicoaen bildurtasuneco Doea.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Escatu beardeutsagu umildade agaz, etorridella gueure arimac Consoletan, Apostoluai etorrijaquena leguez.
Bigarrena, prestau, ta disponidu gueure arimac Espiritu Santua ondo errecibietaco.
Irugarrena, ez jausi pecatu mortalean, joan ezten gueure arimetaric.

BEDERATZI GARREN ARTICULUA.

SAN MATEOC ESAN evan
Elexa Santa Catoliquea Santuen Comuniñoea.
Cerda Elexea ?
Da Cristiñau fiel guztien Congregaciñoea, Ceñen burua dan Aita Santua.
Nor da Aita Santua ?
Da Sumo Pontifice Erromacoa Cristo en Vicario, edo ordeco lurrean, Ceñi gagozan guztioc obligauta obedecietara.
Ceñzuc dira Elexa Santeaen Señaleac ?
Izatea: Bat. Santea. Catoliquea. Apostoliquea.
Celan da Bat ?
Elexa au Componietandavenac eztanquelaco fede bat, eta Erreligiñoe bat baño.
Celan da, Santea ?
Iracatsi, eta aguinduten Daven guztia dalaco Santua, eta gueure Salbaciño eraco Serbietan davena.
Cer da, Catoliquea ?
Dala Unibersala, eta dagoala Zabalduta mundu guztian.
Cetaco esatendozu, dala Apostoliquea ?
Apostoluac izan cirealaco, Cristo aurrerengo zala, Elexa onen lelengo fundamentuac.
Elexa onec iracasten deuscun guztia, da ciertua, eta faltau ecin leiana ?
Bai Jauna, Espiritu Santuac gobernetandavelaco.
Cer esan gura dau: Santuen Comuniñoeac ?
Gracian dagozan fielac dauquela partea beste en ondasun espiritualetan gorputz baten miembroac leguez.
Ceñzuc dira ondasun espiritualac ?
Sacramentuac, Indulgenciac, oracinoeac, eta obra onac.
Bat Salba liteque, Elexa onetan eztagoala ?
Ez Jauna, bada Elexa onez Campoti eztago federic, eta fedea da gueure Salbaciño en fundamentu principala.
Norzuc dira Elexa onen ondasun espiritualetan parteric eztauquenac ?
Infielac, Eregeac, eta descomulgaduac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo emon gracia andiac Jangoicoaen Magestadeari, Elexa Santa onen miembro, eta Seme eguin gaituzalaco.
Bigarrena, Gura dogula bici, eta il Elexa Santa onen fedean.
Irugarrena, Erregutu Jangoicoari Elexa Santa onez Campoti dagozanac gaiti.
Laugarrena, apartau Eregen conbersacinoeric.

AMARGARREN ARTICULUA.

S. SIMONEC ESAN EVAN
Pecatuen parcaciñoea.
Jesu-Cristoc emon evan poderea, pecatuac parcatuteco ?
Bai Jauna Lelengo, emon eutsen bere Apostoluai, eta guero Obispo, eta Sacerdoteai.
Pecatuac parcatutea gauza andia da ?
Potestade gueiago, eta andiagoa da, Milagroac eguitea baño.
Cetati parcatuten dira pecatuac ?
Bautismoco, eta Penitenciaco Sacramentuetati.
Ce pecatu parcatuten dau Bautismoac ?
Pecatu Original, eta bai beste edoceñ, badauco bere bateatuten danac.
Ce pecatu parcatuten dau Penitenciac ?
Bateatu ezquero eguinico guztiac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Jangoicoari esquerrac emon, bere Elexa Santeari ichi eutsalaco poderea, pecatuac parcatuteco.
Bigarrena, Sarri Confesau, prestetan, eta leenaz disponietan gareala, Sacramentu Santu Penitenciacoa frutuagaz errecibietaco.

AMAECA GARREN ARTICULUA.

S. TADEOC ESAN EVAN.
Araguia en erresurreciñoea.
Cer esan gura dau: Araguiaen erresurreciñoeac ?
Biztuco gareala guztioc Orañ daucaguzan gorputz, ta arimacaz.
Ce diferencia egongo da Onen ta deunguen artean ?
Onen gorputzac egongo dira guztiz ederrac, eta gloriaz beteric. Deunguenac barriz chito ezañac, eta icaragarriac.
Nos bicituco dira ?
Munduaen acabuan.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, gueure gorputzoc ez amau añbeste, eta ez beste edertasunic bere, gura badoguz icusi eder, ta glorioso erresurrecinoeco egunean.
Bigarrena, gueure pena, ta trabaju etan consolau; bada esperetan dogu, biztuco gareala glorioso.
Irugarrena, ez aimbeste pena artu gueure adisquide onen eriotzan; bada daquigu, icusico doguzala orañdino.

AMABIGARREN ARTICULUA.

SAN MATIASEC ESAN evan.
Vicitza beticoa.
Cer da: Vicitza beticoa.
Ceruco bienabenturaduen Etsea, ta descansuco lecua, ceñi derichon Paradisua.
Cetan dago descansu, atseguin, eta gloria au ?
Jangoicoa arpeguiz arpegui icustean, eta bera beti ametean.
Andiac dira Ceruan Bienabenturaduac gocetan dituezan gloriac ?
Infinitamente andiagoac, munduco Erregueric andienac euqui dituezan onra, aberatstasun, descansu, eta atseguin guztiac, baño bere.
Celangoac dira Jangoicoac, bera ametan daven enzat gordeta daucazan ondasunac?
Añ dira andiac, ce ecin esan lei munduan dagoanec, Celangoac direan, bada beguic eztau inos gauza añ ederric icusi, ez belarriac enzun añ dulce, ta admiragarriric; eta ecin guizonaen entendimentuc secula alcanzau lei, ango gloria, eta atseguinac Celangoac direan.
Nos artean iraungo dave gloria onec ?
Eternamente: Jangoicoa Jangoico dan artean.
Norzuc joango dira Cerura ?
Mandamentu Santuac gorde, ta Jangoico aen gracian ilten direanac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, ez quendu inos gogoric Paradisuco Zorioneco en Etse Zabalau, eta araco Sarritan Cizpuru eguin.
Bigarrena, igaro pacienciagaz mundu onetaco menos precio, neque, eta ez euquiac, edo necesidadeac.
Irugarrena, eguin obra onac, ara joateco.

Guizonaen acabuco gauzac.

ERIOTCEA.

Cerda Iltea ?
Arimea gorputza ganic apartetea.
Nos ilgogara ?
Eztaquigu, ez nos, ez nun, ez celan.
Ce estadutan ilgogara ?
Ori bere eztaquigu; baia gueienean jazo codana da, ondo bicidana ondo iltea: orregaiti esan doa:
Celango bicitcea alango eriotcea.
Ondo da prest egotea, eriotcea datorreneco ?
Bai; bada gueure eriotzan dago, edo gueure betico dicha, ta Zoriona, edo gueure betico desdicha, ta zoriguestoa.
Cer eguin bear dogu, prest, edo pronto egoteco ?
Beardogu egon estadu graciazcoan.
Eguin penitencia eguiazcoa, eriotcea eldu baño leenago.
Eta iño en gauzatan cargu bagara, artean bacochari berea emon.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo Sarri pensau eriotzan.
Bigarrena, ez aimbeste estimau, guero auts eguin, eta ustelduco direan gorputzonec.
Irugarrena, eguin orañ eriotzaco orduan guraco guenquena.

 

JUICIO PARTICULARA, edo bacochena.

Il, ta bertati izango gara juzgaduac?
Bai Jauna.
Cetan ?
Gueure bicitzaco pensamentu, berba, eta obra guztietan.
Celangoa izango da Juicio au ?
Guztiz gogorra, eta icaragarria, bada Jueza izango da entero arteza, eta Juicio onetan dago gueure dicha, edo desdicha beticoa.
Norzuc izango dira acusadoreac ?
Infernuco Demonioac, eta norberen Conciencia.

Cer eguin beardogu, Juicio onetan ondo urteteco ?
Lelengo, pecatuaganic igues eguin.
Bigarrena, obra misericordiazcoetan egercitadu.
Irugarrena, ez proximo en gauzaric juzgadu, gueureac baño.

PURGATORIOA

Nora joango da Zure arimea Juzgadu ezquero ?
Eztadu graciazcoan egon bada, eta bere pecatuen Zorra pagauta, joango da Cerura; baia egon bada pecatu mortalean joangoda Infernura.
Eta nos joango da Purgatoriora ?
Purgatoriora joango da, estadu graciazcoan ilarrembere, pagau ezpadau pecatuen zorra.
Cerda Purgatorioa ?
Da Suuz beterico Carcela bat, non dagozan Arimac, paguetan Jangoicoaen justiciari, pena pecatuac gaiti Zor deutsena.
Purgaotiora doazan Arimac an egongo dira beti ?
Ez Jauna, pagau daienean euren Zorra joango dira Cerura.
Andiac dira Purgatorioco penac ?
Añ dira andiac, ce mundu onetaco pena, ta trabaju guztiac eztira ecer, aen aldean.
Celan Socorridu leiz purgatorioco Arimac ?
Altarac bisitauagaz, especialmente arimea ateratendan egunean, Oracinoeagaz, barauacaz, limosneagaz, il en buldea artuagaz, eta alambere gueiago Mezaco Sacrificio Santuagaz.

Cefrutu atera beardogu leciñoe Onetaric ?
Lelengo eguitea penitencia mundu onetan, besteraco ichi baga.
Bigarrena, procurau indulgenciac irabaztea.
Irugarrena, ez jausi faltatan chicarrac direala ustearren bere.

Laugarrena, socorridu, ta alibiau Arima Santac.

JUICIO UNIVERSALA

ESANDA CERDAN, CREDOCO Zazpigarren Articuluan 73.

GLORIA

ESANDA CERDAN, CREDOCO Amagibarren Articuluan 85.

INFERNUA

Cerda Infernua ?
Da Carcela, eta lece ilun, icaragarri bat, lurraen erdian, edo barruan, Jangoicoaen justiciac iminia, suuz, penaz, eta tormentuz beteric, pecatu mortalean il ten direanenzat.
Infernuco pena, ta tormentuac andiac dira ?
Añ dira andiac, Ce munduco gach, pena, trabaju, eta tormentu guztiac bat eguinda bere, ango chicarrenagaz eztira comparetacoac.
Ceimbat pena modu dagoz, edo iragoten dira Infernuan ?
Pena genero bi: bata da pena Dañucoa, eta bestea Sentiducoa.
Cerda pena Dañucoa ?
Ez icustea, eta ez esperazaric euquitea, secula Jangoicoa ecusteco, euren erruz.
Cerda pena Sentiducoa ?
Suagaz, eta beste tormentu generoacaz, Condenauac Infernuan igaroten daven penea.
Nos acabau, amaitu, edo guichituco dira infernuco penac ?
Inosbere ez, inosbere ez, inosbere ez, beti, secula, fin baga, iraungo dave; eta eztave Condenauac instante bateco gustoric inos euquico.
Ceimbat pecatu mortal gaiti, joatenda infernura ?
Pensamentuzco bat da asco, ara joateco, penitencia eguin baga il ten bada.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, tentaciñoe deungaric jatorcunean acordau tormentu icaragarri onecaz.
Bigarrena mundu onetaco pena, eta trabajuac igaro pacienciagaz, ez bestean eternamente padecietearren.
Irugarrena, gurago izan milla bidar bicitcea galdu, Ce ez ofendidu Jangoicoa pecatu mortalagaz.

 

EXPLIQUETAN DIRA emen Paternosterra, eta Ave Maria.

PATERNOSTERRA

Oraciñoe guztietaric Ceñda onena.
Paternosterra.
Cegaiti ?
Apostoluac escatuta, Jesu-Cristoc berac esan evalaco.
Cetaco esaten deutsazu Jangoicoari Aitagurea ?
Berac Criadu, eta Conserbetan gaituzalaco, eta bere Semezat Bautismoan adoptau guenduzalaco.
Ceñda Paternosterraen lelengo peticiño, edo escaria ?
Santificadu bedi Zure icena.
Emen escatuten doguna da, Jangoicoaen icena, izan della ezautua, amadua onradua, eta Serbidua mundu guztian.
Ceñda bigarrena ?
Betor Zure erreñua gugana.
Emen Jangoicoari escatuten deutsagu, egon della, eta erreñau daiala emen gueure arimetan graciagaz, eta guero emon deigula bere gloria.
Ceñda irugarrena ?
Eguin bedi Zure borondatea, Celan Ceruan, alan lurrean.
Emen escatutendogu, Jangoicoac emon deigula gracia, bere borondate santua emen eguiteco, Ceruan Santuac, eta Angueruac eguiten davena leguez.
Ceñda laugarrena ?
Emon eguiguzu gaur gueure eguneango oguia.
Emen escatuten deutsagu emon deigula gorputzaenzat Mantenimentua, eta arimaraco gracia.
Ceñda bostgarrena ?
Parcatu eguiguzuz gueure Zorrac gueuc gueure Zordunai parquetan dautseguzan leguez.
Emen escatuten doguna da, parcatu deiguzala Jangoicoac gueure falta, eta pecatuac, gueuc parcatuten deusteguna leguez gueuri deungaro, eta gach eguin deuscuenai.
Ceñda seigarrena ?
Ichi ezeguiguzu jausten tentaciñoean.
Emen escatuten dogu, librau, eta apartau gaizala Jangoico gueure Jaunac Demoniñoen tentacino etaric; edo ezpabere, aetan ez jausteco emon deigula bere gracia.
Ceñda Zazpigarrena ?
Baia libradu gaizuz gacheric.
Emen escatuten doguna da, Jangoicoac libradu gaizala, arimaco, eta gorputceco gach, eta peligru guztietaric.
Acabuan esaten dozun berba Amen Cer esan gura dau ?
Alan izan della.
Alcanzauco dogu Jangoicoaganic Paternosterrean escatuten doguna ?
Bai Jauna, escatuten badogu beardan leguez Conbenietan jacuna; eta au umildadeagaz, Confianceagaz, biotz garbiagaz, eta perseberanciagaz.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo icasi ondo Paternosterraen peticiñoe bacocheco esplicacinoea.
Bigarrena, Errezau Debociñoeagaz goxean, eta arratsean, guichienaz.
Irugarrena, erregutu, ta escatu Jangoicoari beardoguna, Umildadeagaz, eta Confianceagaz.

AVE MARIA.

Cetaco esatendozu Paternosterraen Urrengo Ave Maria ?
Ama Virgina Santissimea bitarteco dala, errazago alcanzau daigun Jangoicoaganic, Paternosterrean escatu deutsaguna.
Noc esan evan Ave Maria ?
Angueru San Gabrielec; Santa Isabelec, eta Elexa Santeac: eta alan gucbere Angueruagaz barri onac emonten deutsaguz: Santa Isabelegaz alabetandogu: eta Elexa Santeagaz erregutu, eta escatuten deutsagu.
Celan obligauco dogu Señora au, gu gaiti Jangoicoari erregutu deion.
Bere deboto izanagaz: imitetan doguzala bere pureza, Umildade, Modestia, eta beste birtuteac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, errazau debociñoe andiagaz iru Ave Maria, goxean, eguerdian, eta arratsean bere Conceciñoe garbiaen erreberencian.
Bigarrena, ez ichi egunic bere errosario Santua errezau bagaric.
Irugarrena, euqui Confianza andi bat beragan, dalaco pecatarien Ama misericordiaz betea.
Laugarrena, bere fiesta, eta egun principaletan Confesau, eta Comulgau.

EXPLIQUETAN DIRA emen Amar Mandamentuac, eta bai bost Elexacoac bere.

MANDAMENTU SANTU Jangoicoaen leguecoac dira. Amar.

Eta Mandamentu guztiac gorde bear dira ?
Bai Jauna; bada bat bacarric austen bada bere gauza grabean, Eta Consentimentu osoagaz, eguingo da pecatu mortala.
Ceñda lelengo Mandamentua ?
Jangoicoa ametea gauza guztien ganean.
Mandamentu onec obliguetan gaituz, Jangoicoa bera bacarric, gorputz, eta arimaco erreberenciaric andienagaz, adoretara: fede biciagaz beragan sinistu, ta esperetan dogula.
Celan Jangoicoa adorauco da ?
Guztizco errespeto, Umildade, debociñoe, eta Modestia andiagaz.
Eguizu Adoraciñoeco acto bat ?
Neure Jaun, eta Jangoicoa, adoretan zaitudaz neure Criadore, ta Salbadore Ona leguez: Arren nigaz misericordia.
Cerda Jangoicoa ametea gauza guztien ganeti ?
Gurago izatea bicitcea, eta gauza guztiac galdu, bera ofendidu baño.
Cer eragotcitendau Mandamentu onec ?
Sorguinqueria, Supesticiñoea, Sacrilegioa, infidelidadea, Jangoico falsoac adoretea, eregia, desesperaciñoea, eta Jangoicoaen gorrotoa.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo goxean arratsean, eta meza enzutendogunean adorau Jaungoicoa errespeto eta Umildade andiagaz.
Bigarrena, gueure aciñoe guztiac eguin Jangoicoaen amoreagaiti.
Irugarrena gorde contu andiagaz mandamentu Santu onec esaten davena.
Ceñda Bigarrena ?
Bere icen Santuagaz ez juramentu banoan eguitea.
Mandamentu onec eragotciten dituz Jangoicoaen contraco juramentu, eta blasfemiac, eta obliguetan gaituz Voto, edo promesac cumplietara.
Cerda Juramentu banoan eguitea ?
Eguitea eguia baga, justicia baga, eta necesidade baga, edo bear eztala.
Jangoicoaen icen Santuagaz ?
Jangoicoaen icena, Jesu-Cristoena, Ama Virgina Santissimeaena, Ceruco Santuena, eta bai Criatura especialecoena bere.
Cer da Blasfemia ?
Jangoicoaen edo beste Santuen contra, esaten dan berba injurioso bat.
Cer da Votoa ?
Da Jangoicoari eguiten jacon promes bat, berari agradetan jacon gauzaen baten ganean.
Cumplidu beardoguz Voto, edo promesac ?
Bai Jauna, bada da Jangoicoari burla eguitea, Ofrecidu, ta ez Cumplietea.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Juramenturic ez eguiteco euqui Usu, Costumbre, edo izcunea, esateco bai, edo ez Cristoc iracasten deuscuna leguez.
Bigarrena, euqui errespeto, eta erreberecia andia Jangoicoa en icen Santuari, eta esan Jesus inoc juramentu eguitendavenean.
Irugarrena, Cumplidu aimbat lasterren, eta beardan leguez Jangoicoari, eta bere Santuai prometidu jaquena, eta ez eguin profesic erraz, ta Conseju bagaric.
Ceñda irugarrena ?
Jaiegunac Santifiquetea.
Mandamentu onec aguinduten deuscu, ez bearric eguiteco, eta Jangoicoa serbietan egun a igaroteco.
Ceñzuc dira eguin bear eztirean bearrac ?
Gorputza necatuta eguiten direanac: eta Criaduac, eta Oficioco genteac, euren bicitcea igaroteco eguin daroezanac.
Nos baita bearra eguin lei domeca, eta jaiegun, bearric ez eguiteco esanta dagozanetan ?
Necesidadea badago bai; baia Orretaraco licencia escatu bear da, ecelambere al-badedi: eta bearra eguin arrembere Meza enzun bearda.
Cer eguin bearda Domeca, ta Jaiac Ondo gorde, ta Santifiquetaco ?
Mezara, errosariora oficio Santuetara, eta Dotrinara Debociñoe andiagaz asistidu.
Ce pecatu eguitendave guraso, ta Ugazabac, bearra eraguiten badeutse necesidade baga, eta mecea enzuten eragotziten badeutse Domeca, ta jai egunetan euren ume, eta Criadu Criadai ?
Eguiten dave pecatu Mortala, eta bildur izateco da, Jangoicoac maldicinoea ezarri eztaian euren familien ganera.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, ez bearric eguitea Jai domequetan necesidade baga.
Bigarrena, igaro eguna Jangoicoa Serbietan piedadeco obra onacaz.
Irugarrena, apartau, eta igues eguin pecatuaen ocasinoetaric, tabernetaric, tambolin, jolas, eta dancetaric; bada aetan Jangoicoa gueien ofendietan da.
Ceñda laugarrena ?
Aita, ta Ama Onretea.
Mandamentu Onec obliguetan gaituz gurasoac ametara, Onretara, Obedecietara, eta euren necesidadetan asistidu, eta Socorrietara. Bici gaitezan luzaro.
Norzuc entendietan dozuz besteric gurasozat ?
Nagusiago direanac edadean, dignidadean, eta gobernuan. Onec dira Elexetaco Pastore, eta Sacerdoteac, Justicietaco buruac, Maisuac, Ugazabac, eta beste onelangoac.
Cerda gurasoac ametea ?
Deseetea, eta gura izatea on guztia, alan arimacoa, Celan gorputcecoa.
Cer da gurasoac onretea ?
Errespetoagaz berba eguitea, estimetea, sufrietea, eta euren faltac ixilic euquitea.
Cer da Obedecietea ?
Aguinduten daven gaucea, justoa, eta beardana bada, arin, eta gustoz eguitea.
Cer esan guradau Socorrieteac ?
Euren Zarzan, necesidade eta gueisoetan lagundutea: eta il ditezanean eurac gaiti Jangoicoari erregututea.
Celan Jangoicoac Castiguetan dituz, euren gurasoac errespeto bagaric, eta deungaro tratetan dituezan Umeac?
Ezarten deutse bere Maldicinoea, Condenetan dituz eriotzara, eta Ondatuten dituz infernura.
Ce Obligaciñoe dauque gurasoac euren Umeacganaco ?
Emon bear deutse Mantenimentua, aci Jangoicoaen bildurtasunean, eta Dotrina Onean, Correcianoeagaz, amoreagaz, eta exemplu Onagaz.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, Obedecidu gueure gurasoai aguinduten deuscuen guztian, ez bacarric bildurra gaiti, ezpada amorea gaiti, eta onerestea gaiti.
Bigarrena, ez inosbere atsacabaric emon.
Irugarrena, Cuidadoa euqui eriotza onbat eguin da ien
Ceñda bostgarrena ?
Ez inor iltea.
Mandamentu onec aguindutendau gueure proximoari, ez gachic eguitea, ez iltea, ez escuric egoztea, ez berba deungaric esatea, ez odioric, ez benguetaco deseoric euquitea, eta ez escandaluric emotea.
Cer da escandalua ?
Berba, edo aciñoe deunguenbat, ceñegaz emoten jacon ocasiño ta motiboa gueure proximoari pecatuan jausteco.
Cetara obliguetan gaituz Mandamentu onec ?
Gueure proximoa Serbidu, eta ametara, gueure buruac leguez; eta berbea, ta agurra ez Ucatutera.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, gueure proximoa amau, ta tratau dulzureagaz.
Bigarrena, apartau auci, ta querelletaric, eta deunguen Conbersaciñoe, eta Companiaric.
Irugarrena, Colorea datorrenean ixilic egon, eta igaro pacienciagaz proximoen falta, ta injuriac.
Laugarrena, deungaro eguina, ez deungaro agaz pagau.
Ceñda seigarrena ?
Araguizco pecaturic ez eguitea.
Mandamentu onec eragotcitendituz pensamentuz, berbaz, eta obrazco pecatu loi guztiac: eta bai pureciaen, eta Castidadeaen Contraco bicio, eta indecenciac.
Ceñzuc dira Orrec ?
Jan, edo edan larregui eguitea, edo ase beteac, Comediac, pintura, ta Soñeco indecenteac.
Ce gauza da persona Casto, eta garbi bat ?
Da Angueru bat lurrean, eta Jesusa en esposoa.
Cer eguin bear dogu, Casto, eta garbi izateco ?
Lelengo, euqui Modestia andi bat beguietan, Soñean, ta Ucututean.
Bigarrena, bota aimbat lasterren Castidadeaen Contraco tentaciñoeac.
Irugarrena, erregutu Jangoicoari garbi, eta Casto izateco.
Laugarrena, euqui debociñoe andia Ama Virgina Santissimeaen Concecinoe garbiagaz, eta San Josepegaz.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, ez pensau, ez esan, ez enzun, eta ez ecusi Castidadeaen Contraco gauzaric.
Bigarrena, al-eguinagaz apartau Compañia, eta lagun deungac ganic.
Irugarrena, Confesau, eta Comulgau sarri: eta iragarri Confesoreari bere pecatu, tentaciñoe, eta inclinacinoeac.
Ceñda Zazpigarrena ?
Ez Ostutea.
Mandamentu onec aguindutendau, ez quenduteco, ez euquiteco, eta ez deseetaco inoen gauzaric, javeaen borondateaen Contra.
Norzuc dagoz obligauta, bacochari berea biortuten ?
Ynoen gaucea dauquenac, eta bai lapurrerian, eta proximoaen Contraco dañuen baten parte izan direanac bere.
Ascoda esatea Confesoreari, ostu davela, edo Cerbait daucala javeaen borondateaen Contra ?
Ezta asco esatea, biortuten ezpadeutso aimbat lasterren.
Mandamentu au ondo gordetaco, asco da, inori ez ecer ostutea, eta inoen gauzaric ez euquitea ?
Ezta asco: Noberac daucaneric bere emon beardau, Socorrietaco necesidadean dagozan pobreac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, artu Odio mortal bat abariciari, eta Contentau Jangoicoac emoten davenagaz.
Bigarrena, inoen gauzagaz, ez Carguric euqui.
Irugarrena, emon bacochari berea bertati, edo aimbat lasterren.
Ceñda Zorcigarrena ?
Testimonio falsoric, ez ezartea, eta guzurric ez esatea.
Mandamentu Onec aguindutendau, ez inori falsotestimonioric eregui, ez egozteco, ez guzurric esateco, ez murmuretaco, ez erraz proximoen Contra jusguetaco.
Cer da guzurra ?
Gogoaz bestera gaucea esatea.
Inos guzurric esan bearda ?
Ez Jauna; bada da guzurra Jangoicoaen Contra; eta Castigau daroa aen Magestadeac mundu onetan bere gach, eta trabaju icaragarriacaz.
Cer da murmuraciñoea ?
Esatea deungaro proximoa gaiti, bera aurrean eztagoala.
Obligacinoeric bago, proximoari famea biortuteco ?
Bai Jauna, eta aimbagaric ecin Salba liteque.
Cer eguin bearda, inor murmuretan dagoanean ?
Eragotci albadagui, ezpabere beste Conbersaciñoe bat atera, edo joan aric.
Ce diferencia dago murmuretan davena ganic, gustoz enzuten davena gana?
Batac dauco Demoniñoa miñean, eta besteac belarrian.
Cer da juicio temerarioa: edo erraz proximoen Contra Juzguetea ?
Errazoa bagaric proximoen Contra eguitendan juicio deunguea.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, ez secula inori guzurric ez ino gaiti deungaroric esan.
Bigarrena, berba eguin proximoa gaiti gueuc gura gueunquean leguez, berac gueugaiti eguin leian.
Ceñda Bederatzigarren mandamentua ?
Proximoen emazteric ez deseetea.
Mandamentu Onec eragotziten dituz pureceaen, eta Castidadeaen Contraco pensamentu eta deseo loiac.
Ceñda Amargarrena.
Besten Ondasunic ez deseetea.
Mandamentu Onec eragotcitendau inoen bidebagaco acienden deseoa, eta bai Ondasun larregui gura izatea bere.

 

ELEXA AMA SANTACO Mandamentuac dira bost.

Lelengoa Domeca, eta Jaiegunetan meza Oso bat enzutea.
Mandamentu Onec aguinduten deuscu, Meza enzutera debociñoe, errespeto, eta atenciñoe andiagaz Domeca guztietan, eta bai astebarruco jaietan bere.
Ceñda Jangoicoari Ofrecidu al-leion gauzaric andiena ?
Da mezaco Sacrificio Santua, Ceñetan ofrecietan jacon Aita Eternoari Jesu-Cristo Jangoico, eta Guizon eguiazcoa, oguia en, eta ardaoa en irudi, edo acidenten azpian.
Cetaco ofrecietan jaco Sacrificio Santu au ?
Lelengo, emoterren Jangoicoari, gueure Jaun Soberanuari leguez zor jacon onrea.
Bigarrena, escatuterren gueure pecatuen parcaciñoea, eta Osterancean beardogun guztia.
Irugarrena, esquerrac emoterren eguin deuscuzan mesedeac gaiti.
Noc ofrecietan dau Sacrificio au ?
Jesu-Cristo gueure Erredentoreac Sacerdoteagaz batera, eta Mezara asistietan daven fielac.
Celan meza enzun bearda ?
Atenciñoe, errespeto, eta Debocinoe andiagaz.
Cer esan lei, meza esatendan artean eta Elexan errespeto baga dagozanac gaiti ?
Onelango fede bagaco Cristinauac, eztavela Jangoicoaen escu Santueraric gauza onic izango, eta bildur izateco da bere maldicinoea etorri ezten euren ganera; añ Casu guichi eguiten davelaco Jesu-Cristo gueure Erredentoreaen bicitza, Eriotza, eta Pasinoe Santuco misterio andiacaz: Zoriguestoco onec dagoz Jangoicoaen escuric ichita leguez, eta jentilac baño bere itsuago; bada Onec icusico balebe Cristinau ascoc Elexan egoteco dauqueen modua espantau, eta arrituco litzatequez.
Ce gauza on alcancetan dave beardan leguez Mecea enzuten davenac ?
Lelengo Jesu-Cristo gueure Jaunac errepartietan deutsez bere Pasiñoe Santuco merecimentuac.
Bigarrena, emoten deutse gracia alcancetaco Aita Eternoa ganic escatuten davena.
Irugarrena, dauco cuidado especiala libretaco egun ataco gach, eta desgracietaric.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, aimbat Sarrien Meza enzun, Jangoicoac ezarri deigun bere bendicinoe Santua.
Bigarrena, egon elexan errespeto, eta modu andiagaz; bada alan emongo deuscu Jangoicoac escatuten doguna.
Ceñda bigarrena ?
Urtean beñ edolabere Confesetea, edo lenago eriotzaco peligruric bada, edo Comulgauco bada.
Penitenciaco Sacramentuan dago Cerdan Confesinoea an icusi bedi. 137.
Ceñda Irugarrena ?
Pazco Erresurreciñoe coetan Comulguetea.
Icusi bedi Sacramentu Comuninoecoa. 149.
Ceñda Laugarrena ?
Elexa Santeac aguinduten davenean barau eguitea.
Mandamentu onec aguinduten dau barau eguiteco, Coarta temporetan, Bigilietan, eta Garizuma guztian, Eta Ez araguiric jateco baricuetan.
Norzuc dagozan obligauta, barau eguiten, eta norzuc ez, Ori Cura Jaunac esando dave, eta bai norzuc araguia jango daven bere.
Ceñda bostgarrena ?
Amarrenac, eta primiciac ondo paguetea.
Celan pagau bear dira Amarrenac ?
Emoten dala, arcendan leguez, Oneric Ona, adinoneric adin Ona, eta Charreric charra, Cumpliduco bada mandamentu onec esaten davenagaz.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo euqui errespeto andia Elexa Santeac aguinduten dituzan gauza guztiacaz.
Bigarrena, Mandamentu Santu onec aguinduten davena eguin amoreagaz, eta Obedencia itsuagaz.

 

EXPLIQUETAN DIRA emen Sacramentu Santuac.

SACRAMENTUAC

Ce gauza dira Sacramentuac ?
Dira Jesu-Cristo gueure Jaunac emon nico señale batzuc aen medioz emoteco guri gracia, eta Virtuteac.

BAUTISMOA

Cer da Bautismoa ?
Da Jesu-Cristoc eguinico Sacramentu bat, Ceñec quenduten daven pecatu Originala, eta besteric badago bere. eta eguiten gaituz Cristinau, eta Jangoicoaen seme.
Cer da, Cristinaua ?
Bateaturic dagoana:
Jesu-Cristo en fede Santuan sinistuten davena, eta ofreciduric daucana, bici izatera bere exemplu, eta Dotrina Santuagaz batera, edo Conforme.
Ceñda Cristinauaen señalea ?
Crutce santea.
Cegaiti ?
Dalaco Cristo Crucificaduaen figurea, Ceñetan erredimidu guenduzan.
Señale au nos eguin beardogu ?
Bearren bat asten dogun guztian, tentaciñoe, edo peligruen baten icusten gareanean, etseric urteten dogunean, Elexan Sarcen gareanean, jaten goazanean, eta Oera echuten gareanean.
Crutcea en Señaleac, Cer errespresentetan dau ?
Trinidade Santissimoco, eta gueure Erredencinoeco misterioac.
Celan Trinidadeco misterioa ?
Crutcea eguitendogunean, iru personac icentauagaz.
Celan erredencinoeco misterioa ?
Crutcea eguinagaz; bada an erredimidu guenduzan ilten zala gugaiti.
Bateatuten danari Cetaco Sacerdoteac eguiten deutso Crutcea becoquian, eta bularrean ?
Becoquian lotsatu ezten Cristinau izateagaz: bularrean barriz Crutcea amau daian.
Bautismoa baga Salba liteque ?
Ez Jauna, eta bateatu baga ilten direan Señac Doaz limbora, eta eztave icusico inos Jangoicoaen arpeguia.
Bateatuteco Cer eguin bear da ?
Ura artu, eta ezarri bateatuten dan personeaen parte principal en batera esaten dala, Ura egozten jacanean. Nic bateatuten Zaitudaz Aitea en, eta Semea en, eta Espiritu Santua en icenean Amen.
Edoceñec bateatu lei ?
Bai Jauna, necesidadea badago.
Cetara Obliguetan gaituz Bautismoac ?
Satanas en pompa, eta Obra caz errenuncietara.
Ceñzuc dira Satanas en pompa, eta obrac ?
Munduco banidade, eta pecatuac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe Onetaric ?
Lelengo, Jangoicoari esquer andiac emon, bere Bautismo Santua dala mediante, eguin gaituzalaco Cristiñau.
Bigarrena, bateatu guiñeanean eguin guenduzan promesac barriztau.
Irugarrena, emon berbea aurrerancean bici izateco bera Serbietan, orretaco errenuncietan doguzala munduco pompa, eta banidadeac.

CONFIRMACIÑOEA

Cetaco da Sacramentu SantuConfirmacinoecoa ?
Bautismoan artu guenduan fedea, firme iminteco.
Confirmau baga Salba liteque ?
Bai Jauna.
Confirmaciñoeco Sacramentua artu lei Sarritan ?
Ez beñ baño; bada ezta galduten beñ ariman iminten daven Señalea.
Confirmauta dagoanac, ce obligaciñoe dauco ?
Lelengo, beardituz igaro, eta sufridu paciencia, eta biotz onagaz Jangoicoa en bide Santuan, aurquitu, eta topetan direan embarazu, eta dificultadeac.
Bigarrena, eguin beardituz lotsa, ez bildur baga Christinau eguiazco batec eguin daroazan gauzac.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, icasi ondo Sacramentu Santu onen obligacinoeac.
Bigarrena; errecibidu eztavenac, prestau leenaz, beardan leguez errecibietaco.

 

PENITENCIA

Cetaco da Sacramentu Santu Penitenciacoa ?
Bateatu ezquero eguinico pecatuac parcatuteco.
Guztiz da bearra confesetea Salbetaco ?
Salbauco bada beardituz confesau bere pecatuac, edo euqui gogoa confesetaco aldaguianean,
Ceimbat gauza beardira confesiñoe Ona eguiteco ?
Bost. 1. Examinea. 2. Dolorea. 3. Propositua. 4. Confesetea. 5. Satisfacinoea.

EXAMINA CONCIENCIACO

Cerda Examinea ?
Pecatuac memoriara ecartea.
Celan eguingo da examinea ?
Lelengo, Jangoicoaen Magestadeari escatu humildadea gaz, emon deyola gracia, eta arguia bere pecatuac idoro, eta ezaututeco, eta aen damu eguiazcoa.
Bigarrena, Atera contua Jangoicoa en legueco Mandamentuetati, eta bost Elexacoetati, ce mandamentuen contra eguindaven pecatu, eta ceimbat bidar, pensamentuz, berbaz, eta obraz, norberen eta besten estadu, eta obligacinoeacaz conforme, eta errazago eguiteco acordau, edo gogoratu nondi ibili, eta non egon dan nogaz tratau daven, eta ce inclinacinoe oidaven. Onetaco iminten davela negocio andi baten imini oi dan contua, eta ardurea.
Confesiñoe generala, nai particulara eguiteco modu erraza dauco iminita eusqueraz Aita Agustin Cardaberaz Mistonista celoso, eta Jaquitunac bere exercicioetaco liburu ederrean.

DOLOREA

Cer da dolorea ?
Euquitea damua Jangoicoa ofendidu davelaco.
Ceimbat modutacoa da dolorea ?
Modu bitacoa Contriciñoea, eta atriciñoea.
Cerda contriciñoea ?
Euquitea damua Jangoicoa ofendidu davelaco, izanic nor dan.
Cer da Atriciñoea ?
Euquitea Damua Jangoicoa ofendidu davelaco, pecatua en ezañtasuna gaiti, edo pecatua dala medio galdu dituzalaco ceruco gloriac, eta irabaci infernuco penac.
Damu, edo Dolore onetaric onena ceñ da ?
Contricinoea da ascoz obea Atriciñoea baño; Cegaitice Acto Contricinoeco eguiazcoa eguiten davena, bertati guelditutenda Jangoicoa en gracian; baia ez atricinoea eguiten davena Confesetan eztala. Eta orregaiti pecatu mortalean dagozan bi bata contriciñoegaz, eta bestea Atriciñoegaz ilgo balira confesau baga, Contriciñoea daucana salbauco litzateque, eta Atricinoea daucana condenau.
Asco da Acto Contricinoecoa aoagaz esatea ?
Ez Jauna, barruco, eta biotceco dolore, eta Damua euqui bearda, izango bada eguiazcoa.
Pecatuen Damua artuteco, cer ecarri bear dogu gogora ?
Lelengo Jangoico Magestade infinitoaen ontasun pare bagacoa, ceñ menospreciau, eta ofendidu dogun.
Bigarrena, aen Magestadeac eguin deuscuzan mesede eta beneficio andiac.
Yrugarrena, Jesu-Christo gueure Jauna en Pasiñoeco pena, eta trabajuac.
Laugarrena, infernuco pena beticoen consideraciñoea.
Bostgarrena, pecatua en ezañtasuna.
Cerda Propositua ?
Da biotceco gogo, edo determinaciñoe firme bat, ez gueiago pecaturic eguiteco, eta pecatuen ocasinoeric apartetaco.
Pecatu eguiteco bide, edo ocasiñoeric apartetan eztanac, aldaiala, beardan propositu eguiazcoa bauco ?
Ez Jauna, uste izan arrenbere baucala, eztauco.

CONFESINOEA

Cer da Confesiñoea ?
Esatea Sacerdoteari bere pecatu guztiac bat bere ichi baga Umildadeagaz, Doloreagaz, eta garbiro, euren Circunstancia guztiacaz.
Confesino ean inor icentau bear da ?
Ez Jauna; bada ezta ori norbera acusetea, ezpada besten pecatuac aguertutea.
Pecatu benialac Confesau bear dira ?
Ondo da Confesetea, baia eztago ligacinoeric.
Pecatu mortal bat, edogueiago Confesetea aztuten baiaco, Orregaiti Confesinoea Ona izango da ?
Bai Jauna bere erruz ezpada; baia euquico dau Obligaciñoa, esateco Urren Confesetara Doeanean.
Pecatu Mortal en bat lotsaz Confesau bagaric ichiten davena Salba liteque beste penitencienbat, edo Obra Onen bat eguinagaz ?
Ecin Salba liteque Santu guztiac baño penitencia gueiago eguinta bere.
Lotsa andico, eta icaragarrizco pecatuz beteric Cristinau bat balego, euquico leuque erremedioa Erromara joan baga ?
Bai Jauna, bere errian edoCeimbere Confesorec emongo deutso guztien parcaciñoea.
Confesoreac Confesinoetan enzunico gaucea inori esan leio: edo Salatu lei penitentea Inquisiciño era ?
Ecin inori ecer esan leio, biciric erreco baleve bere.
Beraz eztago achaquiarte, pecatuac Confesau baga isteco ?
Ez Jauna, ta Ondo Confesetan eztana bere erruz, Condenauco da erremedio bagaric.
Confesetara Orduan, Cer eguin bear da ?
Jarri belaunico Sacerdotea en oñetan, Umildade, ta modu andiagaz, Ceñatu, ta esan Confesiñoea. Ni becatariau & C. eta esan bere pecatu guztiac bat bere ichi bagaric.
Pecatuac Confesau ezquero, Cer eguin bear da ?
Enzun, ta aditu atenciñoea gaz Confesoreac emoten dituzan Consejuac, eta eguin Acto Contricino ecoa.
Confesorea en Oñetaric jagui ezquero Cer eguin bear da ?
Lelengo, erretirau lecu On batera; Jangoicoari graciac emoten, bere pecatuac parcatu deutsazalaco.
Bigarrena, barriaztu, Confesiñoean, eta leenago eguindituzan proposituac.
Irugarrena, Confesoreac emon deutsazan Consejuac gogoratu. Eta penitencia eguiazcoa eguin.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo Examinau Conciancia, eta beguiratu ondo, ea leenagoco Confesinoeac onac izan ete direan.
Bigarrena, Onac izan ezpadira barriaztu, edo Confesiñoe general bat eguin.
Irugarrena, esan Confesoreari bere pecatu guztiac, Umildadeagaz, Osoric, laster, eta erretorica baga.

SATISFACIÑOEA

Cer da satisfaciñoea ?
Paguetea penitenciaco Obra caz pecatuac gaiti Zordan penea.
Cetan dago satisfacinoe au ?
Confesoreac emonico penitencia artu, ta Ondo Cumplietean.
Penitencia artuten davenac Cumplietaco gogoagaz, eguiten dau Confesinoe Ona, guero Cumplietan ezpadau ?
Bai Jauna; baia Cumplidu bagaric ichi evan penitencia, andia edo grabea bazan eguingo dau pecatu mortala; eta bearco dau Confesau Urrengo Confesinoean.
Ce frutu atera bear dogu leciñoe onetaric ?
Lelengo Confesinoean ezarririco penitencia Cumplidu aimbat lasterren.
Bigarrena, azaz ganeti bere, artu norberac beste penitenciaen bat, aplaquetaco Jangoicoaen aserrea, eta pecatuac gaiti obeto satisfacietaco.

COMUNIÑOEA

Cer dago altaraco Sacramentu Santuan ?
Dago Jesu-Christo Jangoico, ta Guizon eguiazcoa, ceruan dagoana leguez.
Cer dago Ostian Consagradu baño leenago.
Ogui puscabat.
Eta Cerdago Consagradu ezquero ?
Dago Jesu Christoen gorputza, biciric, eta bat eguinic, edo uniduric Jangoicoen semea en personeagaz, dago odola bere, arimea, Jangoicotasuna, eta Trinidadeco iru personac.
Cer dago Calizan Consagradu baño leenago ?
Ardaoa ur puscachu bateagaz.
Eta Consagradu ezquero cerdago ?
Jesu Christoen odola, eta dagoana leguez bat eguinic Gorputzagaz, dago Gorputza bere, Arimea, Jangoicotasuna, eta iru Personac.
Nos iminten da Jesu Christo Ostian, eta Calizan ?
Sacerdoteac Mezatan berba Consagracinoecoac esaten dituzanean.
Eta berba mirarizco Onec esan ezquero, bago Ostian Oguiric, edo Calizan ardaoric ?
Ez Jauna; bada len ogui Zana eguiten da Cristo en Gorpuz: eta len ardaoa Zana Cristo en odol, eta eztago Ostian oguiric, ez Calizan ardaoric, Oguia en eta ardaoaen irudia baño.
Sacerdoteac Ostia erdi bi eguiten davenean, erdiratuten da Cristo ?
Ez Jauna; bada añ osoric dago alde batean, Ceñ bestean, eta bardin Ostia Chicarrean, nai Ostiaen parte ric Chicarrenean, Ceñ andian.
Pecatu mortalean Comulguetan danac errecibietan dau Cristo ?
Bai Jauna, baia deun.
Ce pecatu eguiten dau alan Comulguetan danac ?
Judasen pecatua; Sacrilegio icaragarri bat; bada jaten, eta irunsiten dau Jangoicoa en Juicioa.
Nos eguin evan Jesu-Cristoc Sacramentu Santu au ?
Eguen Sartu gavean bere Apostoluen aurrean.
Cetaco ?
Izateco gueure arimen mantenimentua: eta adorau guenguian Sacramentu Santu onetan.
Cer dan Mecea Elexaco Lelengo mandamentuan esan da.
Ondo Comulguetaco Cer bearda ?
Lelengo, Cer errecibietan dan jaquitea.
Bigarrena, barau naturalean egotea.
Irugarrena, Jangoicoaen gracian egotea.
Cer da barau naturala ?
Samati estamangura ecerbere ez igarotea, gaverdico amabietaric, eta Comulgau artera.
Celan joan bear da Comulguetara ?
Umildade, Confianza eta debocinoe andiagaz.
Celan eguingo dozu Umildadeco Acto bat Comulguetara Zoazanean ?
Neure Jesus Ona, sinisetandot firmemente Zagozala Sacramentu Santu adora garri Onetan, adoretan zaitudaz neure biotceco erreberencia, eta Umildade guztiagaz.
Eguizu Umildadeco, eta confianzaco Acto bat ?
Neure Jesus maitea, Ceure Oñetan echunic, Confesetan dot, ez nasala digno Ceure Magestadea errecibietaco; baia alambere daucat Confianza andi bat, emongo deustazula Ceure gracia. Cer eguin bear da Comulgau ezquero ?
Lelengo adorau gueure gorputcetan dagoan Jaun andi au.
Bigarrena, emon graciac, eguin deuscuzan mesedeac gaiti.
Irugarrena, fabore, ta mesedeac escatu.
Laugarrena gueu garean leguez, sentidu, eta potencia guztiacaz bere escuetan Ofrecidu.
Comulgau ezquero eguizuz lau acto Onec ?
Neure Jaun Soberanua ! nic adoretan Zaitudaz Angueru, eta Santu guztiacaz: nic ezaututen Zaitudaz neure Jangoico, eta Salbadore zat, eta eztot gura bici aurrerancean Ceu bagaric.
Neure Jangoico Maitea ! Cer emon al-neizu nic Zuri, eguin deustazun mesede, eta beneficio andi Onegaiti ! bicico naz onic aurrera ezauturic Ceure fabore, ta beneficio andiac.
Neure Jesus misericordiosoa, parcatu eguidazuz neure culpa eta pecatuac, eta ez eguizu permitidu Ceuganic ni apartetea, bete eguizu neure arimea, Ceure graciaz eta gorde naguizu gach guztietari.
Neure Jesus amablea ! Ofrecietan deutsudaz neure pensamentu, berba, obra, eta aciñoe guztiac, neure biotza, arimea eta gorputza: ara emen neu guztiau Ceurea, artu naguizu, Salba naguizu; bada eztaucat beste deseoric ezpada Ceure izatea Ceu ametea, eta Ceu serbietea secula beti Amen.
Jangoicoari graciac emon ezquero cer eguin bearda ?
Biotceco gogo, edo erresolucinoe firmebat atera, bere defecto, edo faltaric principalenac emendetaco: bere bicio principal, edo aguintariari guerra eguiteco: bicitza barribat asiteco, eta bicitza barri atan irauteco.

OLEACIÑOEA

Cetaco da Sacramentu Santu Oleaciñoecoa ?
Yru gauzataco.
Lelengo bicitza gueisto igaroa en errastu ta sustraiac quenceco.
Bigarrena, arimeari indarra emoteco demoniñoen tentaciñoen contra.
Yrugarrena, gorputzari osasuna emoteco conbenietan bada.
Oleaciñoea artu bagaric salba liteque ?
Bai Jauna; baia gueiso peligruzcoa daucala, ichi balei menosprecioz, eguingo leuque pecatu mortala.
Cetaco Sacerdoteac orio Santuagaz igorci edo ungietan deutsaz gueisoari beguiac, belarriac, suurra, aoa, escuac, eta oñac ?
Bere sentidu guztiacaz eguin dituzan pecatu guztien parcaciñoea, Jangoicoa ganic alcancetaco.
Ce disposiciñoe bearda Sacramentu Santu au errecibietaco ?
Lelengo, ecelambere albadedi bearda confesau.
Bigarrena, deseau, eta escatu ataraco badago.
Yrugarrena, errecibidu bere pecatuen damuagaz, fede biciagaz, confianza Osoagaz, iminten davela bere burua Jangoicoa en escuetan.
Laugarrena, Sacerdoteac uncinoeac eguiten dituzan artean, guesoac bere acto contricinoecoa eguin, sentidu bacochagaz eguindituzan pecatuen parcacinoea alcancetaco.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, ez egon agoniñacoa jo artean beguira, Sacramentu au errecibietaco.
Bigarrena, procurau, guesoai demporaz emon daquien.
Yrugarrena, guesoa peligruzcoa danean inoc esan bagaric noverac escatu.

ORDEA

Cetaco da Sacramentu Santu Ordeacoa ?
Ordenduteco, eta Consagretaco Elexaco ministro dignoac, Celan direan Sacerdoteac, Diaconoac, eta besteac.

MATRIMONIOA

Cetaco da Sacramentu Santu Matrimoniocoa ?
Ezconduteco, eta ezconduai gracia emoteco, baquean bici ditezan, eta seme alabac Ceruraco aci daiezan.
Gracia gueiago emoten dau ?
Bai Jauna, eroan eraguiten dituz pacienciatan estadu Onec berez dacazan dificultade, eta trabajuac, eta fidelidadea gordetaco.
Celan disponidu bear da, Sacramentu au errecibietaco ?
Lelengo, itundu, edo Consutau bere Confesoreagaz, eta gurasoacaz eta beguiratu Ondo, estadu a Combenietan bajaco, edo jagocanez.
Bigarrena, Jangoicoaen gracian egon: eta prestau leenaz oraciño eagaz barauagaz; eta limosneagaz.
Irugarrena, ez permitidu ezconcetan Oidirean bulla, danza, eta jan edanac.
Laugarrena, icasi leenago ezconduen obligacinoeac, eta euqui intencinoe garbi bat, Jangoicoac emoten daven frutua Ceruraco aciteco.
Ce frutu atera beardogu leciñoe onetaric ?
Lelengo, tratau Matrimonioa errespetoagaz, dalaco Jesu-Cristoc eguinico Sacramentua.
Bigarrena, ez ezcondu ezpadagoz bear direan disposicinoeac.
Yrugarrena, bici Christinau onac leguez Jangoicoaen bildurtasunean, Catidade, baque, uniñoe, amore, paciencia, eta fidelidade Sacramentu Santu onec aguinduten davenean.
Calaorra, eta Calzadaco Obispo Jaun Don Andres Porras, eta Temes ec aguinduric deutse bere Obispauco Cura Jaun guztiai, esplicau daiezala Elexan ezconzaco impedimentu onec edolabere illean beñ.

ONESTIDADECO AIDETASUNA

Onestidadeco aidetasun au dator ezconzaco berbea emonetati, eta alan persona batec emoten badeutso beste bati ezconceco berbea, eguiten da aide, edo senide persona aen aide ta senideacaz lelengo graduan, edo oñean; eta alan guizon batec emon badeutso ezconceco berbea andra bati ecin ezcondu leite andra onen aizteagaz, ez Amagaz, eta ez alabeagaz bere. Eta lomesmo, ecin ezconduco da andra au guizon onen anajeagaz, ez aitagaz, ez semea gaz; bada onec dira lelengo oñecoac eta ezconcen badira dispensa baga, eztau ezconceac balio, ta bicico dira pecatu mortalean.

COÑATECEA

Seigarren mandamentua en contra araguizco pecatu obrazcotati datorren aidetasuna, edo coñatecea elduten da bigarren oñera eta alan guizon batec euqui badau cer eguina (obrazcoa) andra, edo nescatilla bategaz, ecin ezcondu leite nescatilla, edo andra onen amagaz, ez aizteagaz, ez alabeagaz, ez lengusineagaz ez icecoagaz, eta ez lobeagaz bere, eta ezconcen bada lelengo, edo bigarren oñecogaz eztau ezconceac balio.

Alargun bat ezcondu leite bere emazte, edo senar difuntua en aide, edo senideen bategaz?

Senitasuna elduten bada laugarren gradu guiño ecin ezcondu leiteque, bada dauquee Coñatecea, eta au elduten da (ezconcea ona izanic) Laugarren oñera.

Guztiac daquiena da barriz ecin ezcondu leitezana persona bi alcarregaz, dispensa baga, badira biac senide carnalac laugarren oñean; eta ezconduco balira dispensa baga, uste onagaz izan arren bere, ez leuque ezconceac balioco.

Norbait ezconduco baliz, ezconceco berbea emonda deutsan baten amagaz, edo aizteagaz, edo alabeagaz: edo bai berac pecatu eguin daven personea en bigarren oñeco, edo graducogaz (uste onagaz) ezconcea ona izango lizateque ?

Ez Jauna; bada noberac ondo ezconcen dala uste izan arren bere, eztau uste onac ezconzaco impedimentua quencen. Eguia da uste onagaz ezconcen danac pecaturic eguiten eztavena; baia ezconceac eztau balio. Eta orretaraco itundu, edo consultau bear dau, alangoric jazo jaconac, Confesore jaquitun prudente bategaz.

Beste impedimentuac eztira emen iminten, eta onec bere esplicauco dituez claruago Cura Jaunac; bada da guztiz bearra, onec ondo jaquitea, eta Elexan guztiai claru esatea.

 

JESU-CRISTO GUEURE Jauna en Pasinoeco misterio ac Aste Santuco egunetan. Eta bide batez esatenda Garizumea Cetaco eguin zan.

Cetaco Elexa Santeac eguin evan Garizumea ?
Jesu-Cristo gueure Jaunac eguin evan berroguei eguneco baraua onretarren, eta prestau guendizan Pazcoetan ondo Comulguetaco.
Cer eguin bear da Garizuman ?
Lelengo izangoda gauzaric onena garizumea en asieran, Confesau, eta Comulguetea.
Bigarrena, igaro, osasuneco egun Santu onec dibersiñoe ascotaric (onac izanarren bere) apartetan gareala: bestetan baño limosna gueiago eguiten dogula, mortificacinoean, barauan eta oraciñoean dempora gueiago gastetan dogula, Doctrina, eta sermoetara asistietan dogula.
Cetaco estalduten dira altarac, eta Santuac Pasiñoeco astean.
Eracusterren guri Elexa Santea en tristecea, Jesu-Cristo en eriotzan.
Garizumea en acabuco asteari, Cetaco esaten deutsazu Aste Santua ?
Aste atan Jesu-Cristo gueure Jaunac obrau cituzan misterio Santuac gaiti.
Cegaiti Erramuco domecan erabilten dozuz procesiñoean erramuac escuetan ?
Jesu-Cristoc bere Pasiñoe Santua baño sei egunez leenago Jerusalenen eguin evan Sarzaiera Santua en gomutan, edo memoriam.
Eguazten Santu egunean, Cer igaro zan ?
Egun onetan Judas traidoreac Saldu eutsen Judeguai gueure erredentorea, ogueta amar erreal ean.
Eguen Santu egunean, Cer igaro zan ?
Afaldu evan Jesu-Cristoc bere Apostoluacaz; garbitu eutsezan Oñac: eta eguin evan Santissimo Sacramentu altaracoa.
Nos preso artu even ?
Gau onetan bertan, Jesemanico Ortuan Oraciñoean egoala eldu cirean judeguac Judas aurrerengo zala, eta loturic lapur bat leguez eroan even Anas, eta Caifas en Etsera; Emen ucatu evan San Pedroc iru bidar: bere Apostoluac iguez eguin even, ichiric judeguen escuetan; eta gau ontan igaro cituzan al cirean pena, eta trabaju guztiac, blasfemia asco esaten eutsezala bere izen Santua en contra, eta estalduric bere arpeguia, emoten eutsezan belarrendoco andiac.
Cer igaro zan Baricu Santu egunean ?
Egun onetan chito goxeti eroan even Pilatosen aurrera, andi Erodes erreguea gana, ceñec artu evan zorotzat, eta biortu evan, Soñeco zuribat jancita. Pilatosegana, onec aguindu evan azotau leiela, eta soldaduac emon eutsezan bost milla ta gueiago azote, crueldade andiagaz.
Azotau ezquero cereguin even gueure Salvadoreagaz ?
Janci eutsen soñeco gorri Zantar bat, imini eutsen aranzazco coroa bat buruan, Cañabera bat escuan: eta jarricic belaunico bere aurrean, eguiten eutsezan burla andiac, botaten eutsezala bere arpeguira Chistu ta gorro asco. Eta guero emon evan Pilatosec bere contra ilteco sentencia.
Pilatosec sentencia au emon ezquero, cer eguin even judeguac ?
Ymini eutsen lepoan Crutce astumbat, eroan leian Calbarioco mendira. An Elduta billostu even eta josiric crutcean lapur bi en erdian, irugarren orduan ilzan.
Cristo Crutcean egon zan iru ordu onetan, cer igarozan ?
Eguzquia ilundu zan, eta arriac bata besteñ contra ausicirean, luurra icaratutenzala, eta Criatura guztiac sentidu even Jesu-Cristoen eriotcea.
Cristo Crutcean il ezquero Cer jazozan ?
Soldadu batec igaro eutsan bere bularra lanza bategaz, eta eridaric emoevan odola, ta ura. Josepe, ta Nicodemus ec eratsi even Crutcetic, eta imini even bere Ama en alzoan, guero enterrau even, izara Zuri bategaz Mestidu, edo amorta jauta Sepultura barri baten.
ICUSI BEDI LAUGARREN Articulua 67.
Cer eguiten dau Elexeac zapatu Santuz ?
Ura en bedeñcacinoea, eta beste gauza asco guztiac misterioz beteac.
Aste Santua ondo igaroteco, cer eguin beardogu ?
Lelengo, barau eguin, eta mortificau gueure gorputcac bestetan baño gueiago.
Bigarrena, asistidu debociñoe andiagaz oficio Santuetara.
Yrugarrena, Crutceac bisitau contempletan dogula gu gaiti, ce trabajuac igaro cituzan gueure Erredentoreac, eta euqui gueure pecatuen damu andia, izan direlaco causea Jesu-Cristoc añbeste igaroteco.

Ezta edeguiten
Ceruco a teric,
Ezpada Virgineaen
debociñoeric.

Eztago ceruetan
añ izar arguiric
Virgina Maria
berori lacoric.

Eguzquia bera
bere aurreti
ilunduric doa
argui bagaric.

Irarguia Oñetan
dauco gueldiric
ecin arpeguira
beguiraturic.

Eztau inos urten
Jauna en escuric
beste criaturac
bera langoric.

Sortuta jaiozan
beti garbiric
pecatua urruti
berorreganic.

Ecin litzateque
ceure Maitea
a serre davenac
ceure semea.

Ceurea eztanac
alper alperric
espera lezaque
salbaciñoeric.

Berorrec ezpadauco
neure erruquiric
eztago niretzat
erremedioric.

Virgina Mariac
Escua emonic
seguro urtengodot
mundu onetaric.

Meza erazoteco modua.

Sacerdoteac. In nomine Patris, &c.
Erazotendavenac. Ad Deum qui lætificat iuventutem mean.
S. ludica me Deus, &c. E. Quia tu es Deus fortitudo mea, quare me repulisti, & quare tristis incedo dum affligit me inimicus.
S. Emitte lucem tuam, &c.
E. Et introibo ad Altare Dei, ad Deum qui latificat iuventutem meam.
S. Confitebortibi, &c. E. Spera in Deo quoniam adhuc cor fitebor illi salutare vultus mei, & Deus meus.
S. Gloria Patri, &c. E. Sicut erat in principio, & nunc & semper, & in sæcula sæculorun. Amen.
S. Introibo, &c. E.Ad Deum qui lætificat iuventutem meam.
S. Adiutorium, &c. E. Qui fecit Cúlum, & terram.
S. Confiteor, &c. E. Misereatur tui omnipotens Deus, & dimissis peccatis tuis perducat te ad vitam æternam.
S. Amen. E. Confiteor Deo onmipotenti, Beatæ Mariæ semper Virgini, Beato Michaeli Archangelo, Beato Ioanni Baptistæ, Sanctis Apostilis Petro, & Paulo, & beato N. omnibus Sanctis, & tibi Pater, quia peccavi nimis cogitatione verbo, & opere, mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa. Ideo precor Beatam Mariam semper Virginem, Beatum Michaelem Archangelum, Beatum Ioannem Baptistam, Sanctos Apostolos, Petrum, & Paulum, & Beatum N. omnes Sanctos, & te Pater orare pro me ad Dominum Deum nostrum.
S. Misereatur vestri, &c. E. Amen.
S. Indulgentiam, &c. E. Amen.
S. Deus tu, &c. E. Et plebs tua lætabitur in te.
S. Ostende nobis, &c. E. Et salutare tuum da nobis.
S. Domine exaudi, &c. E. Et clamor meus ad te veniat.
S. Dominus, &c. E. Et cum Spiritu tuo.
S. Kyrie eleyson. E. Kyrie eleison.
S. Kyrie eleyson. E. Christe eleison. S. Christe eleison. E. Christe eleison. S. Kyrie eleison. E. Kyrie eleison. S. Kyrie eleison.
Epistolea acabauta esatenda.
Deo gratias. S. Sequentia Sancti Evangelii secundum, &c. E. Gloria tibi Domiae.
Evagelioa acabauta esatenda.
Lans tibi Christe.
S. Orate Fratres. E. Suscipiat Dominus Sacrificium de manibus tuis ad laudem, & gloriam Nominis fui, ad utilitatem quoque nostram totiusque Ecclesia sua Sancte. S. Sursum corda. E. Habemus ad Dominum. S. Gratias agamus, &c. E. Dignum, & iustum est.
S. Et ne nos, &c. E. Sed libera nos a mlo. S. Pax Domini, &c. E. Et cum spiritu tuo. S. Ite Missa est, o benedicamus Domino. E. Deo gratias. Evangelioa acabauta esatenda. Deo gratias.

Maria Santissimaren Letania.

Kyrie eleyson.
Christe eleyson.
Kyrie eleyson.
Christe audi nos.
Christe exaudi nos.
Pater de Cúlis Deus. Miserere nobis. Fili Redemptor Mundi Deus. Mis. nob. Spiritus Sancte Deus. Mis. nob. Sacta Trinitas unus Deus. Mis. Sacta Maria. Ora. Sacata Dei Genitrix. Sacta Virgo Virginum. Mater Christi. Mater Divinæ Gratiæ. Mater Purissima Mater Castissima. Mater Inviolata. Mater Intemerata. Mater Amabilis. Mater Admirabilis. Mater Creatoris. Mater Salvatoris. Virgo Prudentissima. Virgo Veneranda. Virgo Predicanda. Virgo Potens. Virgo Clemens. Virgo Fidelis. Speculum Justitia. Sedes Sapientiæ. Causa nostra latitiæ. Vas Spirituale. Vas Honorabile. Vas Insigne Devotiones. Rosa Mystica. Turris Davidica. Turris Eburnea. Domus Aurea. Fúderis Arca. Janua Cúli. Stella Matutina. Salus Infirmorum. Refugium Peccatorum. Consolatrix Afflictorum. Auxiliu Christianorum. Regina Angelorum. Regina Patriarcharu. Regina Prophetarum. Regina Apostolorum. Regina Martyrum. Regina Consessorum. Regina Virginum. Regina Sanctorum Omnium. V. Agnus Dei, qui tollis peccata mundi. R. Parce nobis Domine. Y. Agnus Dei, qui tollis peccata mundi. R. Exaudi nos Domine. V. Agnus Dei, qui tollis peccata mundi. R. Miserere nobis. V. Ora pro nobis Sancta Dei Genitrix. R. Ut digni essiciamur promissionibus Christi.

OREMUS

Gratiam tuam, quæsumus Domine, mentibus Domine, mentibus nostris infunde, ut qui Angelo nunciante Christi Filii tui Incarnationem copuovimus, per Passionem efus, & Crucem ad Resurrectionis Gloriam perducamur. Percumdem Christum Dominum nostrum, Amen.

AVISUA

Gava, Javea, Davena, Evan, Even, &c. Erri ascotan esatendira V. agaz beste batzuetan b. agaz emen escribidu dira V. agaz, Eva: eta Ave, leguez; bada alan bacochac bere errico usura esango dau, batzuc Gava, Javea, Davena, &c. beste batuac Gaba, Jabea, Dabena, &c.

Jangoicoa, Jesus, Javea, Jarri, Janci, &c. escribidu dira J. Agaz bada batzuc esaten dave Yangoicoa, Yesus, Iavea, &c. eta J. agaz, nai batera, nai bestere esango da.

Yzan arren barriz eusquera augueien Vizcaian usetan dana, eta Vizcaitar guztiac erraz iracurri, eta entendiduco davena, alambere erri guztietaco modura, eta guztien gustora onelango liburu chicar baten ecin escribidu lei.

Credoan, Espirituaen, eta sinisetandot Espirituagan, diñoan lecuan iracurri bear da Espiritu Santua en eta sinisetandot Espiritu Santua gan, bada hau Impresoreaen faltea izan da.

Letra batzuc oquer: andiac bear direan lecuan Chicarrac: Chicarren lecuan andiac: berba bat dana, erdi bian : bi direanac, baten moldean urten dave; baia Onelango faltac iracurten davenac artez esango dituz.

J. g. g. b. A. S. e. A. p. i. g. A.

 

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Atzera