X. Lizardiren Biotz-Begietan liburuari
Orixek idatziriko sarrera
IRAKURLE:
Labur
adierazi nai nizuke, liburu oni dagokionez, emengo olerki guzien iritzia.
Olerkari edo
diralako gizasemeetaz luze mintzatzea, olako oriek laiño legunez
estaltzea, askon errez bezain neke zait neri beintzat.
Erabateko gauzak ondo
esatea,
batez ere yakintza-arauz esatea, nornairen mende ez dago; baiña
nolabaiteko
gauzak izyarioka esatea, nork ez dezake?
Olerki gauz
oetan, bakoizka ta zeazkiro gauzak adieraztea da bearrenik eta
zailenik.
Beraz, sarrera-itzok alper ez izatekotan, asi nadin olerki bakoitzaren
iritzia
ondozka azaltzen.
Onela diote
nik olerki bakoitzari ezarri nition oarkizunak:
Yaun
errukiorra - Erderatik
itzulia, dio berak. Gogai ederra du erderazko
amalauko
onek, baiña euskal-belarriendako gogor-antxa dirudit.
Oia - Yatorra, gauzak berak dakarrena.
Egi-zirrara sartzen du barnean. Ba du
bautarren
aurka ziri zorrotza:
Ai nolako
zoroak
gauez
kalerik kale
ibil oi
diranak!
Arkiko
aal-dituzte
asun miñez
yosirik
iñoiz beren
oiak!
Mendi-gaña - Aski polita. Olerkari on batek
bere dunik uka ez lezaken adiñakoa;
baiña liburu
onek olerki aulik ba lu, nere ustez aulena.
Zeru-azpia - Zoragarria. Prantzesetik mamia dun
arren, euskal-axal goxoa du.
Aldakeri - Idurimen yostanaia ta adimen zailua du
egilleak. Olerki au bulkoz
yoria ta
gizon oartuarena da.
Xabiertxo'ren
eriotza - Bikain
bikaiña. Aita siñiste berodunak, semetxo
yaioberria
garai artan il zaiolarik, yaiotza'taldeari eratxikitzen dio:
(Ataritik) - Etxeko-andre ona
kantatzerik nai?
Belen-zaleak
gera,
sari-ustez
beteak
zure zai...
-Biyoaz!- Ez
maitea,
begira
zaien...
Gurea iñoiz,
azita,
oiek bezela
ibiltze'
aal uken!
(Ataritik) -
Etxeko-andre ona,
abesterik
nai?
Gabon-zaleak gera,
ezin-etsiz beteak
zure zai.
-Zuzen diok.
Aur onak
onetsi bitza!
Sartu,
mutil, ederrok,
seaska-alderaturik
yaiotza.
Sartu, ta yo
beldurrik
gabe. Gaxoa
lotan
dezute, bañan
otsak
astindu-gaitza
du loa.
Yo, bai,
gaur baita Aur ona
yaiotzekoa!
Yaiki, biotz
autsia,
pozezko yaia
baituk
gaurkoa.
Au
idatzidigunak ba du biotzondo
Neskatx
urdin-yantzia -
Goxoa, errexa, ugaria, zailua, laisterra.
Bultzi-leiotik - Zirrara ematen du egiaren egiz. Gaiari
dagokion bezain zailua
ta laisterra
da.
Paris'ko
txolarrea - Oartua ta
zirrarakorra ageri zaigu ontan ere. Izkuntza
mendean du,
euskeraz iñork ba. Ederraren susmo bizi bizia du. Zenbait lerro
buruz aldatu
nai ba nitu, guzia alda nezake.
Otartxo
utsa - Selgas´en
La cuna vacia gogora dakar idazpuru onek, baina ez
oIerkiak.
Meaxka da, ez ordea belaxka. Beti dugu gizaki ta beti euskotar gure
Lizardi.
Agur! -Buruzkoegia dirudit. Ba ditu olako
beste zenbait ere. Biotzaldiari
noizpenka
indarra ken lezaio
Biotzean
min dun - Bere
aldikoa da. Emen agertzen ditu doairik garaienak batean.
Guzi guzia
alda genezake, baiñan ikus lerro ok:
0i bat yaso ta ikusi
dur musu
ximela:
parre-antxa,
bizirik
ba lirau
bezela:
(Ots,ots,
ler adi, biotz).
Ordun izar bat
biztu
du nere gau beltzak,
begioi malko ixil bat
dardarka
darite.
Noizbait
itxaro-kabi
biur dan
biotzak:
(Ots,ots,
yauzika, biotz).
Agur, oiuka
dio,
gorputz ximur maite:
agur,
amonatxoa.
Egun
Aundirarte!
Zuaitz
etzana - Bikaina,
oartze aundikoa. Zugaitzaren bizitza yator yalkia dago.
Au egin duna ez ote litzake antzerkigille ere? Bizitzaren eta giza-biotzaren
zizkuak
ezagunak edo ditu.
Urte
giroak:
I -Bizia lo - Ugaria, oartzez yauntzia, berekia,
egitsua. Ni bezelako
baso-semeari
ere ozki eragiten dio.
II - Sagar
lore
-Aurrekoaren kidekoa, iduripenez aberatsa.
III - Baso
itzal - Lenaren
antzekoa. Tolosa'ko Olerki-yaiean sariztatua. Lau
urtaroeri
dagozkion olerki oetan, gizon umoa ta agoxuria agertzen da Lizardi.
IV - Ondar
gorri - Ausaz, oberena.
Lau urtaroen zitua berekin du. Azken zatia
biotz-ixuria
du, sendoro ordea:
Ta zuek
nora, txoriok, saldoka
zoazte,
iraduz urrundu-bearka?
Adiskide
Urretxindor il zaizute
ta aren
ilkizunetara
-egoak
ikara-
berandu-beldurrak
al zaramate?
0i, zein dan
ituna
beera-bear
au!
Nik ez nai
eguna
biurtzerik gau!
Giroen argia galtzerakoan
leen-oiartzuna
dut ozen gogoan
Iru giro
izanok, nik dei ta atozte,
nork zeren
saria ekardazute:
batak itxaro, besteak berbizte;
irugarrenak
bizitza-indar bete.
Oro bear zaituzte
ene biotzak,
leen-min
baidamada neurtitz zaarren otsak!
(Negu) Ikus
bezat, Yauna, bein ta berriro.
otalore
eziñegona...
(Udaberri)
Bekusat sagasti gazte elurgiro,
udalen
sort-oge dana.
Ikus bitzat
arako irusta-saillak
eskuan ditutela
ardo-txanbillak.
Entzun bezat
iñoizko olerkaria
zalaiean
baitzun lur-yauregia...
(Uda)
Yainko-muño-gañetara baño leen
(ederra
baita bizia!)
urrezko
itsaso bebilt urduria
Itzal dudala
laguntzaille lerden.
(Udazken) Ta
udazken-atsarreko goiz batean
esnatu nadi
Yainkozko betean!
Arrigarria
da zati au. Nik ezagutzen dudan lirikurik aundienaren zatitik
ederrenari
batere ez dio zorrik.
Eusko-bidaztiarena - Izkuntza pinpirina, aundikitarra,
zarpazu esan dioten
andere
aberats batek aterako luken yantziz yantzia.
Asaba
zaarren baratza -
Ugaari guzizkoa, besteak bezela.
Izotz
ondoko Iguzki ta Gure
mintzo azken-orduan egiñak ditu. Landuak noski, ez
orde bear
bezain legunduak. Itz berri ta aditz-yoku berri zenbaitek
olerti-guriña
kendu egiten diote. Egi egiz dio izkuntzari buruz:
Muinki dut
estu nere eder
besoetan, ta
atsa yaurtiki,
ta ura bai,
egin zan aoan abesti.
Oetxek
dituzu Lizardi'ren olerkieri ondozka ezarri nitien oarkizunak. Ez diet
ezer
kenduko, ez eratxikiko, irakurri-ala lenengo nere iritzia sendotu egiten
baitute.
Erabat
esateko: bulkoz, iduripenez, biotzondoz, ago-xuriz izkuntzaz, oso
guzizkoa
dugu Lizardi. Euskera zar ezagungabeak dun muña atereaz, lirikarako
aukerakoena
dala garbi adierazi digu. Ainbeste esangai, ainbeste itz doi
erabiltzen
ditu; kirioz ta odolez yantzia da; euskera erpineraiño landu digu.
Gurean
orainarte ez du izan kiderik, nekez duke garaitzailerik.
E-tzazula
eriosuar irakur emengo olerkirik, ahapaldia arnas batez asi ta buka;
ez ta, agziz,
lerro osoka; lerro erdika, laurdenka, itz bakoizka, gauzak eska
dezan araura
baiño. Mandoaren ur edateari baiño oilloarenari areago zagozkio.
Ederrak
uki-bera ba zera, miazta ezazu astiro egilleak ain begiratuki bildu
digun ezti gain gaineko au.
ORIXE
Bertsio elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/
Lizardi: Biotz-begietan (1932)