OTHOITZA
ECCLESIASTICOEN
FORMA:

Sacramenduén administratzeco eta Ezconçaren celebratzeco, bay eta erién visitatzeco manerarequin.

Astegunetan, Ministreac on irudi çayón beçala exhortatzen du populua othoitza eguitera: demboraren edo bere predicationean tractatzen duen materiaren araura.

Igande goicean communzqui forma hunetara nehorc vsatzen du.

OTHOITZA.

Gure aiutá dela cerua eta lurra eguin dituen Iaunaren icenean, Amen.

EXHORTATIONEA.

Haurrideác, presenta bedi gutaric batbedera Iaunaren maiestate handiaren eta goraren aitzinean bere faltén eta bekatuen eguiazco confessionerequin, eta barne bihotzez iarreiquiren caye nic orain erranen ditudan hitzey.

CONFESSIONEA.

Iainco Iaun, Aita eternal eta bothere gucitacoa, confessatzen diagu eta eguiazqui eçagutzen hire Maiestate sainduaren aitzinean, ecen bekatore gaichoac eta miserableac garela, iniquitatetan eta corruptionetan concebituac eta sorthuac, gaizqui eguitera emanac, vngui eguiteracotz ez deusgayac: eta gure vitio eta eguitate gaichtoz hire manamendu sainduén iragaitetic eta haustetic guelditzen-ere ezgarenac: eta halaz hire iugemendu iustoz eta eguiazcoz diagu irabaizten eta merecitzen damnatione eta perditione gure gainera. Guciagatic-ere Iauna, gueuroc baithan desplacer diagu ceren offensatu augun, eta eguiazco dolurequin gure buruac eta gure vitio guciac citiagu condemnatzen, desiratzen dugularic, hire gratiá gure miseriari valia eta hel daquión.

Auc bada othoi, pietate guçaz Iainco Aita gratiaz eta misericordiaz betheá, Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean. Eta gure vitio eta macula guciac iraunguiric eta kenduric, hic eure Spiritu sainduaren dohainac eta gratiác hala egunetic egunera emenda eta augmenta ietzaguc, non barnetic gure bihotz guciaz gure hoguena eta iniustitiá, ezaguturic eguiazqui dolu eta desplacer baituquegu eta halaco penitentia batetara erekar baiquaitezque, non harc gu bekatu eta vitio orotara mortificaturic, iustitiazco eta innocentiazco fructu hiri placent çaiqueanic gutan procrea eta eraguin baiteçaque Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean. Amen.

Haur eguin denean, compainia guciac edo daquitenéc, cantatzen duté cembeit Psalmu: guero berriz hatsen da Ministrea othoitz eguiten eta Iaincoari bere Spiritu sainduaren gratiaren escatzen, haren hitz saindua haren ohoretan, eta Eliçaren edificationetan fidelqui declara eta recebi dadinçát bide den humilitaterequin eta obedientiarequin. Othoitzeco formá Ministreac bere discretionera eguiten du:

Guero predicua acabatu denean, populua othoitz eguitera exhortaturic, hunela Ministrea hatsen da.

Iainco Aita celestial eta bothere gucitacoá, hic eure ontassun handiagatic promettatu draucuc, ecen Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren icenean eguinen drauzquiagun othoitzetan eta requestetan ençunen gaituála: eta haren beraren eta haren Apostoluén doctrinaz-ere iracatsiac guiaudec, haren icenean bil gaitecen, promesequin ecen gure artean bera present içanen dela, bay eta gure ararteco hi baithara, lurraren gainean gogo eta consentimendu batez hireganic galdeguin ditzagun gauça guciac impetra ditzaguncát.

Lehenic, hire manamendua diagu, hic gure gaineco eta gobernadore eçarri dituanacgatic othoitz eguin deçagun, guero hire populuaren bay eta persona ororen behar guciacgatic. Bada, hire doctrina sainduaren eta promessén confidançatan, ceren hire beguitharte aitzinean eta hire Seme gure Iaunaren icenean huna bilduac baicara, supplicatzen augu affectionatuqui, gure Iainco eta Aita oná, gure Saluadore eta Ararteco bakoitzaren icenean, eure ontassun eta misericordia handiagatic nahi drauzquiguan gure bekatuac barkatu, eta hala gure pensamenduac eta desirac euregana tiratu eta altchatu, non gure bihotz guciaz requeri eta inuoca baiheçaquegu eure placer eta vorondate onaren araura.

Othoitz eguiten drauagu bada Aita celestialá, hic eure iustitiaren gobernamendua eta cargua eman drauean prince eta iaun hire cerbitzari guciacgatic, eta specialqui leku hunetaco cargua dutenacgatic, nahi drauean, othoi, eure Spiritu eguiazqui principala eta on bakoitza communicatu eta bethiere augmentatu: halaco maneraz non eguiazqui eçagutzen eta sinhesten dutela ecen Iesus Christ hire Seme gure Iauna dela reguén Reguea, eta iaun gucién gaineco Iauna, nola hic bothere gucia ceruan eta lurrean hari eman baitraucac, hala hec-ere hic eman drauean carguan, haren cerbitzua eta haren Resumaren amplificationea bere ahal guciaz procura deçaten: bere suietac (cein baitirade hire escuez eguinico creaturác, eta hire bazcaco ardiac) hire placer onaren araura goberna ditzaten, eta guciéc hambat hemen nola bercetan, baquerequin eta amoriorequin, etsayén peril eta beldur orotaric deliuraturic, hi bethi cerbitza eta lauda ahal eçagun gure mende gucian.

Halaber othoitz eguiten drauagu Aita eta Saluadore eguiazcoa, hic eure fidelén ariméz eta eure Euangelio sainduaren dispensationeaz cargu eman drauean pastor guciacgatic, hic othoi nahi dituán hec eure Spiritu sainduaz guidatu eta gobernatu, hire gloriaren Ministre fidel eta leyal eriden ditecençát: bethiere fin hunetara beha daudelaric eta bere ahal guciaz enseyatzen diradelaric, ardi errebelatu guciac Pastor principalagana eta Ipizpicuetaco Prince Iesus Christ gure Iaunagana bil eta erekar ditecen: egunetic egunera hartan iustitia, eguimbide eta saindutassun orotara probetcha eta auança ditecençát. Eta berçalde nahi dituán, othoi, eure Eliça guciac emparatu eta beguiratu otso harraparien ahotic, bay eta mercenario eta alocacer ororen menetic, ecen hec bere ohorearen edo probetchuaren ondoa diabiltzac, eta ez nondic hire icen saindua glorifica eta hire tropela saluamendutara erekar deçaqueten.

Guehiago othoitz eguiten drauagu Iainco Aita misericordiosoá, generalqui guiçon guciacgatic, nola hi eçagutu nahi baitaiz Iesus Christ eure Semearen redemptioneaz mundu guciaren Saluadore, hala haren eguiazco eçagutzetic lekora, eta erroretan eta ignorantiazco ilhumbean gathibu diradenac, eure Spiritu sainduaren illuminationez, eta eure Euangelio sainduaren predicationez nahi dituán, othoi, erekarri saluamendutaco bidera, cein baita hi euror eçagut adin Iainco eguiazco eta Iesus Christ hic igorri duana: eta hic eure gratiaz visitatu, eta eure hitzaren eçagutzeaz ia illuminatu dituanac, benedictione spiritualez abrasturic egunetic egunera onean auança eta emenda ditecen: guciéc elkarrequin gogo batez eta aho batez adora eçagunçat, eta hire Christ gure Iauna, Reguea eta Legue-eçarlea ohora eta cerbitza deçagunçát.

Halaber o Iainco consolatione guciaren emaileá gommendatzen drauzquiagu hic crutzez eta tribulationez visitatzen eta gaztigatzen dituán guciac: hic içurriz, edo guerlaz, edo gossetez affligitzen dituan populuac: persona paubreciaz, edo presoindeguiz, edo eritassunez, edo bannimenduz, edo gorputzeco berce calamitatez, edo spirituco afflictionez hunquiac edo tribulatuac, hic othoi halacoey eçagutzera eman nahi drauean eure affectione paternala, ecen hayén hobeagoagatic eta emendamendutan gaztigatzen dituala: bere bihotz guciaz hiregana conuerti ditecençát: eta conuertituric consolatione ossoa recebi deçaten eta gaitz orotaric deliura eta idoqui ditecençat.

Gucién gainetic gommendatzen drauzquiagu Antechristen tyranniaren azpian barreyu dabiltzan anaye gaicho guciac cein eguiazco vicitzeco bazcatic, eta hire icen sainduaren publicoqui inuocatzeco libertatetic priuatuac baitirade, bay eta presonér edo hire Euangelioaren etsayéz persecutatuac, nahi dituan othoi, o Aita gratiazcoa, eure Spirituaren verthuteaz guciac fortificatu, halaco maneraz non seculan falta eztitecen, baina persisti eta iraun deçaten constantqui hire vocatione sainduan, nahi dituán aiutatu bere afflictionetan eta consolatu, beharra dutela eçagutzen duan beçala, eta hec eure beguirán eta protectionean harturic otsoén errabiatassunetic defendatu, eta eure Spiritu sainduaren dohain gucietan nahi dituan auançatu, bay vician bay hilean hi glorifica eçatençat.

Halaber o Iainco eta Aita eguiazcoa, ençun gaitzac othoi gu-ere, baicara huna bilduac Iesus Christ hire Seme gure Iaunaren icenean haren hitzagatic (eta haren Cena sainduagatic) eguiguc gratia eguiazqui eta hypocrisia gabe eçagut ahal deçagun cer damnationetan garen naturalqui, eta cer condemnationea merecitzen eta biribilgatzen dugun egunetic egunera gure buruén gainera, ikussiric ecen gutan deus onic eztela, eta gure haraguia eta odola eztiradela capable ez abastant hire Resumaren heretagez posseditzeco, hala bada sendi eraci ieçaguc gure beharra, non gure affectione guciaz eguiazco confidançarequin ossoqui renda baiquaitezque Iesus Christ hire Seme maite gure Iaunagana, gure Saluadore eta redemptore bakoitzagana, harc gutan habitatzen delaric gure Adam çaharra mortificaturic, arramberri gaitzançat vicitze hobeago batetara, ceinez hire icena nola eguiazqui saindu baita eta digne, hala exalta eta glorifica baitaite leku gucietan Halaber duán hic gure gainean dominationea eta gobernamendua, eta bethiere guerotic guerora ikas deçagun hire maiestate sainduaren suiet eta obedient içaten: halaco maneraz non gucietan eguiazqui regna baiteçaquec: eure populua eure hitzaren sceptreaz eta eure Spirituaren verthuteaz gobernatzen dualaric eta eure etsayac eure eguiaren eta iustitiaren indarraz bethiere confunditzen ditualaric.

Eta halaz hire gloriari contrastatzen çayón puissança eta goratassun gucia egunetic egunera aboli eta deseguin dadin, hire Resumaren complimendua eta perfectionea ethor daiten artean, noiz hi aguerturen baitaiz eure Semearen personán. Bay eta gu goitico creatura guciequin eguiazqui eta perfectoqui hire obedient garen, hi eure Aingueru celestialec hire manamenduac eguiazqui complituz obeditzen auten beçala, eta manera berean othoi hire vorondatea contradictióneric batre gabe compli bedi, eta guciac rangea eta emplega bitez hire cerbitzatzera eta obeditzera, ceinec bere vorondate propria eta haraguiaren guthicia guciac batbederac renunciatzen dituelaric. Eta gu ebilte garela hire amorioan, eta beldurrean gure vici gucian hire ontassunaz haz eta entreteni gaitecen othoi, gure oguiaren baquez iateco, behar eta mengoa ditugun gauça guciác emaiten drauzquigualaric, dacussagunean ecen hic guçaz artha duála, hobequi gure Aitatan eçagut eçagunçát, eta on gucién hire escutic vkaitera beha gaudecençat, sperançaric ez confidançaric batre eceinere creaturatan eçarten eztugularic, baina gucia hitan eta hire ontassunean eçarten dugularic. Eta ceren vicitze mortal hunetan bekatore gaichoac baicara eta hambat imperfectionez betheac, non ardura erorten eta eguiazco bidetic aldaratzen eta erautzen baicara: othoitz eguiten drauagu barkatu nahi drauzquiguán gure faltác, ceinacgatic hire iugemendura çordun baicara: eta barkamendu huneçaz nahi gaituan herio eternalera obligatuac garen obligançatic deliuratu eta idoqui. Eztieçaguala bada othoi gutan den gaichtaqueria imputa ez conta: nola guc-ere eguiten çaizquigun iniuriác ahancitera hire manamenduz vtziten baititugu, eta gure etsayéz mendeca lekuan, hayén ona procuratzen eta procuratu gogo baitugu.

Finalqui nahi gaituán, othoi, hemendic harat eure verthuteaz sustengatu, gure haraguiaren infirmitatéz trebuca ezgaitecencat. Eta ceren gure buruz hambat baicara indar chipitaco eta erorcór, non den gutiena-ere ecin baiquinauteque fermu: eta berçalde halaco etsayéz ardura inguratuac eta iauquiac baicara nola baita, deabrua, mundua, bekatua, eta gure haragui propria non guri guerla eguitetic behin-ere ezpaitirade baratzen: fortifica gaitzac bada othoi, eure Spiritu sainduaz, eta hala harma eure gratiéz, non constantqui tentatione guciéy bihur eta garait ahal gaquidizten, eta batailla spiritual hunetan perseuera ahal deçagun, victoria bethea vkanic, finean Iesus Christ hire Seme gure capitain eta goarda denarequin hire resumán triumpha deçaquegun arteranocotz. Amen.

Cena celebratu behar den egunean seguitzen déna-ere erraiten da

Eta nola Iesus Iaunac ezpaitrauzquic gure bekatuen barkamendutan behin solament offrendatu crutzean bere gorputza eta odola: baina are communicatu nahi baitrauzquigu vicitze eternaleratco hacitzetan, eguiguc othoi gratia haur, non bihotz chahuz eta zelo ardentez recebi baiteçaquegu harenganic ontassun handi haur, eta eguiazco fedez haz baiquaitezque haren gorputzaz eta odolaz, bay eta berarçaz ossoqui: nola hura eguiazco Iainco eta eguiazco guiçon delaric, baita eguiazqui ogui saindu celestiala, gure viuificatzeco, guehiagoric gueurón vici ezgarençat, ez gure natutaren araura, cein baita gucia corrumpitua eta viciosoa: baina Christ bera vici den gutan, vicitze saindura, dohatsura eta seculacotz irauten duenera eraman gaitzançat: eta halatan Testamentu berrian eta alliánçazco gratián participant eguin gaitecen: huneçaz seguratuac gaudela, ecen hi eure ontassunagatic nahi aicela içan eternalqui gure Aita fauorable, guri gure bekatuac imputatzen eta contatzen eztrauzquigualaric: eta gorputzera eta arimara behar dugun guciaz eure haour eta heredero beçala probeditzen gaitualáric: guc bethiere hiri gloria eta remerciamendu renda dieçaguançat, eta hire icena erranez eta eguinez magnifica decaguncát. Eguiguc bada Aita celestiála, egungo egunean manera hunetan, hire Seme maitearen memorio saindu hunen celebratzeco gratia, eta hartan exercita gaitecen, eta publica deçagun haren herioaren beneficio eta irabaci handia: hacitze eta indar berri fedean eta ontassun gucian harturic, hambat confidança handiagoz hi Aita dei ahal eçagun eta hitan bethi gloria ahal gaitecen. Amen.

Cená acabatu denean remerciamendu hunez, edo cembeit berce hunelacotz vsatzen ohi da.

Aita celestialá, laudorio eta gratia eternalác rendatzen drauzquiagu, ceren gu bekatore gaichoac hunelaco on handian participant eguin baiquaituc, ceren Iesus Christ eure Seme gure Iaunaren communionera erekarri baiquaituc, hura guregatic heriotara liuraturic eta vicitze eternaleco viandatan eta hacitzetan emanic. Orain-ere, othoi, eguin ieçaguc gratia haur, eztuan permettitu nahi gauça hauc seculan ahanz daquizquigun: baina aitzitic gure bihotzetan imprimituac ditugularic, auança gaitecen ardura obra on gucitara prest eta verthutetsu den fedean, eta hemendic haratco gure içate gucia iragan eta amplega deçagun hire gloriaren auançamendutan eta gure hurcoaren edificationetan, eta haur gucia Iesus Christ hire Seme gure Iaun Spiritu sainduaren vnitatean, hirequin eternalqui vici denaren eta regnatzen duenaren icenean. Amen.

Populuaren partitzeracoan, Ministreac, Leguean gure Iaunac ordenatu çuenaren araura, eguiten duen benedictionea.

Iaunac benedica, eta conserua çaitzatela, Iaunac bere beguithartea çuen gainera argui deçala, eta çueçaz pietate duela. Iaunac bere beguithartea çuetara itzul deçala, eta prosperitate onetan mainteni çaitzatela. Amen.

Ceren Scripturác iracasten baiquaitu ecen içurriteac, guerlateac, eta berce goitico aduersitateac diradela Iaincoaren, gure bekatuen punigarritaco visitatione: halacoac heldu diradela dacussagunean, eçagutu behar dugu ecen Iaincoa gure contra asserre dela: eta orduan, eguiazco fidel bagara, gure faltác eçagutu behar ditugu, eguiazqui desplacer eta dolu dugunçat: Iaunagana eguiazco penitentiaz eta emendamenduz conuertitzen garelaric eta eguiazco, humilitaterequin barkamendu impetratzera othoitz eguiten dugularic.

Causa hunegatic, baldin cembeit orduz badacussagu ecen Iaunac mehatchatzen gaituela, haren patientiá tenta ezteçagunçát, eta baldin conuerti ezpagaitez gure gainera heldu dela dacussagun iugemenduari aitzinera ilki guiaizquionçat: on da astean egun-bat ordenaturic den: hartan specialqui gauça hauc remonstra ditecençat, eta othoitzác eta supplicationeac, demborac emaiten duen beçala, eguin ditecençát. Eta hartacotzat othoitzeco forma seguitzen den haur eguin içan da.

Predicu hatsean eguiten da, igandetan costumatzen dela erran dén confessionea. Predicuaren finean, remonstraturic populuari, nola lurraren gáinean eguiten diraden bekatuacgatic Iaincoac affligitzen dituen gendeac, eta nola mundua gaichtaqueria orotara emana den: populua conuertitzera eta vicitzearen corregitzera, bay eta halaber misericordia impetratzeco othoitz eguitera exhortatu ondoan, hatsen da Ministrea manera hunetan.

IAINCO Aita bothere gucitacoa eta celestialá, eçagutzen diagu gueuroc baithan, ecen hire aitzinera presentatzera, gure beguién goiti cerura altchatzeco-ere ezgarela digne: eta eztugula gure buruez hambat presumitzceco non vste dugun hiçaz gure orationeac ençunac içanen diradela, baldin gutan denera beha badeçac. Ecen gure conscientiéc accusatzen guiaitié, eta gure bekatuéc testimoniage ekarten dié gure contra: eta baceaquiagu ecen hi iuge iustoa aicela, eta eztituala bekatoreac eta gaichtoac iustificatzen, baina hire manamenduac hausten eta iragaiten dituztenac punitzen dituála. Hunegatic, Iauna, gure içate gucia consideratzen dugunean confus gaituc gure bihotzetan, eta gure buruz gogo-galtzeaz eta desesperatzeaz berce gauçaric ecin guineaidiquec, ia herioaren abysmoetan baguina beçala. Guciagatic-ere Iauna, eure misericordia handiagatic manatu vkan gaituanaz gueroz, hiregana retira gaitecen, eta hi inuoca eçagun, bay are iffernu çolatic-ere, eta cembatenaz on beharrago, eta ezdeusago gure buruac eçagutzen baititugu, hambatenaz cineçago dugun recursa hire ontassun subiranora eta handira: eta promettatu-ere draucuanaz gueroz ecen gure othoitzac eta supplicationeac ençunen dituála, ez gure dignitatea eta merecimendua consideratuz, baina Iesus Christ gure Iaun, hic Aduocat eta Ararteco ordenatu draucuanaren icenera eta merecimendura behatuz: bada, confidança Iumano gucia renuntiatzen dugularic, eta hire ontassunean berean gure confidança gucia eçarten dugularic, sporçatzen eta venturatzen gaituc, Iauna, hire aitzinean presentatzera, eta misericordia impetratzeco hire icen sainduaren inuocatzera.

Lehenic Iauna, hic munduco berce gende guciey-ere eguiten drauztean gratia eta ontassun gucien gainetic, guri bercetaric abantail hambat gratia handiric eguin draucuc, non impossible baita conta ez adimenduz ardiets-ere ahal ditzagun.

Specialqui eure ontassun handiagatic nahi vkan gaituc eure euangelio sainduaren eçagutzera erekarri, deabruaren suiectione miserabletic, idolatria maradicatutic, eta superstitione vanoetaric eta erhoetaric deliuraturic eta idoquiric, ceinétan hundatuac baiquinaden, guidatu vkan gaituc eure eguiaren arguira. Eta halere ingrat eta eçagutze gabetaco içanez, hire escutic recebitu vkan ditugun ontassun eta gratia handiac ahancitera vtziric, bide çucenetic aldaratu içan gaituc, eta hi vtziric, gure haraguiaren guthicia gaichtoey iarreiqui içan gaitzeaiztec: bide cen ohorea ez obedientia hire hitz sainduari eztiraucagu ekarri ez rendatu: ez eta euror bide beçala ezaugu laudatu ez magnificatu: eta hic ardura benignoqui eta fidelqui eure hitzaz auisatu bagaituc-ere, hire admonitionéz ez remonstrancéz conturic eztiagu eguin. Bekatu eguin diagu bada, Iauna, eta anhitz maneraz offensatu vkan augu: eta harren, confusioneric eta ahalqueric baicen ezteacussagu gure gainean: eguiaz senditzen eta eçagutzen dugularic gueuroc baithan ecen erran ez pensa ahal deçaquegun baino hoguendunago garela hire iugemendu aitzinean, hambat non baldin guc merecitu beçala hic tractatu nahi baguentuc, seculaco herio eta damnatione eternaletic itzurteric ecin baiquenduque. Ecen baldin gure buruac excusatu nahi baguentu, gure conscientiác accusatzen guiaitic, eta gure iniquitatea duc hire beguién aitzinean gure condemnagarri. Eta segur Iauna, gure gainera igorri dituán gaztigamenduetaric eçagutzen diagu iustoqui eta cinez gure contra asserretu içan aicela. Ecen iuge iusto eta bidezco aicenaren gainean, eztituc merecitu gabe hic eureac affligitzen. Bada hire cihorréz cehatu içanic, eçagutzen diagu gure buruén contra tharritatu vkan augula. Eta orain-ere badiacussagu hire escua gure punitzera altchatua: eta eure mendequioaren eta punitionearen executatzeco vsatzen ohi dituan harmác orain desplegatuac eta idoquiac diaudec: eta bekatoren eta gaichtoén contra eguiten dituán mehatchuac prestatuac diaudec gure beguién aitzinean.

Eta baldin vnguiz oraino baino rigorosquiago eta gogorquiago punitu nahi baguintuc-ere: eta plaga baten lekuan ehun recebitzeco guintuen orduan-ere: eta are berce orduz eure Israeleco populuaren faltén corregitzean vsatu vkan duán maledictione guciac gure gainera eror balitez-ere, confessatzen eta contradictioneric batre gabe aithortzen diagu çucen onez eta mereciz guintuqueela.

Guciagatic-ere, Iauna, hi gure Aita aiz, eta gu lur eta lohi baicen ezgaituc: hi aiz gure Creaçalea, eta gu gaituc hire escuen obrác: hi aiz gure Artzaina, eta gu hire arthaldea: hi aiz gure Redemptorea, eta gu hic redemitu duán populua: hi aiz gure Iaincoa, gu gaituc hire heretagea. Ezadila bada othoi asserre gure contra, eure hirán gure corregitzera. Ezaicela gure iniquitateaz guehiagoric orhoit, hura puni deçançát: baina eure emetassunaren araura emequi gaztiga gaitzac. Gure bekatuén causaz hire hirá irachequi içan duc: baina aicén orhoit, ecen hire icena gure gainean inuocatzen dela, eta hire mercá eta segnalea ekarten dugula. Aitzitic entreteni eçac eure gratiaz gutan hassi vkan duan obrá, mundu guciac eçagut deçançat ecen hi aicela gure Iaincoa eta Saluadorea. Hic badaquic, Iauna, ecen iffernuetan daunçan hiléc, eta hic deseguin eta confunditu dituqueanéc ezautela laudaturen: baina arima tristéc eta desolatuéc, bihotz aurizquiéc eta abatituéc, bere hoguenaren sendimenduz hersturatan diraden conscientiec, eta hire gratiaren gossea dutenéc, ohore eta laudorio emanen draué. Eure Israeleco populuac anhitzetan bere iniquitatéz hiratara prouocatu vkan au: eta hic hura iugemendu iustoz affligitu vkan duc: eta cembat-ere handi baitziraden haren faltác, eure cerbitzari Abrahamequin, Isaac-equin, eta Iacob-equin eguin vkan auèn alliançaren amorez, eure cihor eta maledictione hayén gainera prestaturic edutzanac, itzuli vkan dituc hetaric, hala non hayén orationeac ezpaitirade egundano hiçaz iraitzi ez arbuyatu içan. Guc badiagu, hire gratiaz, alliançabat vnguiz hobeagoric, eta hire aitzinean allega ahal deçaquegunic, ceinetan reposa ahal baiquaitezque: cein baita, hic eurorrec Iesus Christ gure Saluadorearen escuan eguin eta eçarri draucuán alliançá, cein nahi vkan baituc haren odolaz scriba ledin, eta haren herioaz eta passioneaz ciguila eta confirma ledin. Halacotz, Iauna, gure buruéz eta sperança humano guciáz renuntiatzen dugula, dohain onezco alliança hunetara gure bihotz eta affectione guciaz retiratzen gaituc, ecen alliança hunez Iesus Christ hire Seme gure Iaunac, hiri guregatic bere gorputza sacrificiotan offrendaturic reconciliatu vkan garauzquic Beheçac bada, Iauna, Christ eurearen beguithartera, eta ez guregana: haren intercessioneaz hire hirá appacega eta amatiga dadinçát eta hire beguitharteac argui beça gure gainera gure bozcariotan eta saluamendutan: eta hemendic harát recebi gaitzac, othoi, eure gobernamendu saindura, eta guida gaitzac eure Spirituaz, harc vicitze hobetara regenera gaitzançát: eta moien harçaz,

Sanctifica bedi hire icena. Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruan beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta barka ietzaguc gure faltác guc-ere falta eguin draucuteney barkatzen drauegun beçala. Eta ezgaitzala sac eraci tentationetan: baina deliura gaitzac gaitzetic. Ecen hirea duc resumá, pussançá eta gloriá secula seculacotz. Amen.

Eta gure ahoén irequiteco, eta hiri gure necessitatean requestaric eguiteco digne ezgarela eçagutzen diagu, guciacgatic-ere hire placer ona içan denaz gueroz, guri manatzera elkargatic othoitz daguigun, othoitzen eta supplicatzen augu gure anaye eta membro gaicho, hic eure cihorrez eta gaztigamenduz visitatzen dituán guciacgatic, othoi nahi duán eure hirá hetaric harçaratu eta itzuli: eta orain bereciqui N-aganic eta N-aganic. Aicén, othoi, orhoit Iauna, hec-ere gu beçala hire haour diradela, eta baldin offensatu bahauté, ez-tuán halacotz hetaric harçaratu nahi eure ontassuna eta misericordia, cein hire fidelac baithara perpetual içanen dela promettatu vkan baituc. Beha-eçac bada othoi, eure clementiazco beguiez eure Eliça gucietara, eta orain içurriz edo guerlaz edo cembeit berce afflictione motaz visitatzen dituán populu gucietara: eta hire gaztigamenduz edo eritassunez, presoindeguiz edo paubreciaz gaztigatzen duan persona :rotara, guciac consolatzen ditualaric, beharra dutela hic hobequi eçagutzen duánaren araura: eta gaztigamenduac probetcha eraciten drauztealaric bere correctionetan eta emendamendutan, confirmatzen ditualaric patientiá onetan, moderatzen dualaric hetara eure rigora, eta finean, guciéy gaitz orotaric deliuraturic, hire ontassunean alegueratzeco eta hire icen sainduaren laudatzeco materia complitua eman nahi draueán. Eta principalqui nahi duán, othoi, behatu eure misericordiazco beguiaz hire eguiaren alde trabaillatzen diradenetara, hambat generalqui nola particularqui, constantia fermu batez harma ditzançát, eta defendatzen ditualaric bethiere assisti aquiençát: hayén eta eure etsayén arteac eta fineciac deseguiten ditualaric, hayén furia eta errabiatassuna bridatua daducalaric, bethi confunditzen ditualaric, hire contra eta hire Semearen membroén contra iauquiten dituzten entrepresa gucietan eta ezteçála othoi, permetti Christinotassuna choil desola dadin, ez hire icenaren memorioa lurretic ken eta gal dadin: ezteçala permetti hec gal ditecen ceinén gainean nahi vkan baituc hire icen saindua inuoca ledin, eta Turcac, Paganoac, Papistác, eta goitico infidelac gloria ditecen, hi blasphematzen autela.

Halaber othoitz eguiten drauagu Aita celestialá, hic eure iustitiaren cargua eman vkan drauean prince eta iaun hire cerbitzari guciacgatic: eta specialqui leku hunetaco Iaunacgatic, nahi drauean, othoi, communicatu eta egunetic egunera augmentatu eure. Spiritu on bakoitza eta eguiazqui principala: halaco maneraz non eguiazco fedez eçagutzen dutela ecen Iesus Christ hire Seme gure Iauna dela reguén Reguea eta iaun gucién gaineco Iauna: eta nola hic hari eman baitraucac bothere gucia bay ceruan bay lurrean, hala hec-ere bere guehientassunean, haren cerbitzatzera eta haren resumaren auançatzera eta exaltatzera procura deçaten, hire vorondatearen araura gobernatzen dituztela bere suietac, baitirade hire escuez eguinico creaturác, eta hire alhaguneco ardiac: bay hemen bay leku gucietan baquetan eta amorio onetan, sanctitate eta puritate orotan cerbitza ahal eçagun: eta gure etsayén menetic eta beldurretic lekora gure vici gucian lauda ahal eçagun.

Halaber othoitz eguiten drauagu Aita eguiazcoa eta Saluadoreá, hic eure fidelén artzain ordenatu dituán eta arimén cargua eta eure Euangelio sainduaren dispensationea eman draueán guciacgatic, nahi dituán, othoi, eure Spiritu sainduaz guidatu eta gobernatu, hire gloriaren ministre fidel eta leyal eriden ditecençat: bethiere bere ahal guciaz huni darreitzalaric, nondic ardi errebelatu eta banatu gaicho guciac elkargana daitezqueen eta Iesus Christ Iaunagana Pastor principalagana eta Ipizpicuetaco princeagana bil eta erekar ditecen, hartan guerotic guerora iustitia eta sanctitategucitara aitzinaramendu har ahal deçaten. Eta berce alde nahi dituán, othoi, eure Eliça guciác deliuratu eta beguiratu otso harraparién eta mercenarioén ahotic, cein bere ohorén eta probetchuaren ondoan baitabiltza, eta ez hire icen sainduaren exaltationearen eta hire arthaldearen saluamenduaren ondoan.

Guehiago othoitz eta supplicamendu eguiten drauagu, Iainco eta Aita misericordiosoá, guiçon guciacgatic, nola Iesus Christez eguin içan den redemptioneaz leinu humano guciaren Saluadore eçagutu nahi baitaiz, hala oraino haren eçagutzetic lekora ilhumbean eta errorezco eta ignorantiazco gathibutasunean eta subiectionean diradenac, eure Spiritu sainduaren illuminationez eta eure Euangelioaren predicationez, nahi dituán, othoi, erekarri saluamendutaco bide eguiazcora: cein baita hunetan, Hi euror eçagut eçagun Iainco eguiazco eta Iesus Christ hic igorri duana: othoitz eguiten drauagu halaber, hic ia eure gratiaz visitatu eta eure hitz sainduaren eçagutzeaz illuminatu dituanac-ere, bethi hire eçagutzean entreteni eta auança ditecen hire benedictione spiritualez abrasturic, guciéc elkarrequin hi gogo batez eta aho batez adora eçagunçát, eta hire Christ gure Iaun, Regue eta Legissatora bethi ohora eta cerbitza deçagunçát. Amen.

BAPTISMOAREN
ADMINISTRATZECO
FORMA

Iaquin behar da ecen haourrac batheyatzera ekarteco diradela, Igandean Catechismeco orduan, edo cembeit berce egunez predicura: nola Baptismoa baita Eliçara recebitze solennelbat, hala congregatione guciaren compainián eguin dadinçát.

Predicua acabatu denean presentatzen da haourra. Eta orduan Ministreac hunela hatsen du.

GVRE aiutá dela cerna eta lurra eguin dituen Iaunaren icenean. Amen.

Presentatzen duçue haour hori batheya dadinçát?

Ihardestea.

Bay.

Ministrea.

Iesus Christ gure Iaunac iracasten draucu cein paubreciá eta miseria handian guciac sortzen garén, dioscunean ecen berriz sorthu behar garela. Ecen baldin gure naturac arramberritu behar badu Iaincoaren resumara sartzeric vkaitecotz, asco seignale da, ecen hura choil corrumpitua eta maradicatua dela. Eta hunetan auisatzen eta iracasten gaitu, humilia gaitecen, eta gueuroc baithan desplacer dugun. Eta manera hunetan preparatzen gaitu bere gratiaren desiratzera eta requeritzera, harçaz gure lehen naturaren corruptione eta maledictione gucia aboli eta edequi dadinçát. Ecen gratia hunec ecin duque gutan lekuric, non lehen gure verthute, çuhurtzia, eta iustitia guciaren confidança guciaz hustuac eta billuciac ezgaren: bay hambatetarano non gutan den gucia condemna baiteçaquegu.

Guero gure dohacabetassuna eracutsi draucun beçain sarri, consolatzen-ere bagaitu bere misericordiaz, promettatzen draucunean ecen regeneraturen gaituela bere Spiritu sainduaz, regeneratione hura haren resumaraco sartzebat beçala dugunçát. Eta regeneratione hunec ditu bi parte: bata, gure buruéz renuntia deçagun, eta ezgarreitzan gure raçoin propriari, ez placerari, ez vorondateari: baina subiuga eta gathiba ditzagun gure adimenduac eta bihotzac Iaincoaren çuhurtziara eta iustitiara, eta mortifica deçagun gutaric eta gure haraguitic den gucia. Bercea da, Iaincoaren arguiari garreitzan haren vorondate ona obedi deçagunçát, bere hitzaz iracasten eta bere Spiritu sainduaz guidatzen gaituen beçala. Bi punctu hautaric bataren eta bercearen complimendua Iesus Christ gure Iaunean da: ecen haren herioac eta passioneac du halaco verthutea, non hartan participatzen dugularic herioari ohortze becembat baiquaizquio, gure haraguiaren guthiciac mortifica eta iraungui ditecençát. Halaber, haren resurrectionearen verthutez resuscitatzen gara vicitze berri batetara, cein baita Iaincoaganic, haren Spirituac gobernatzen eta maneyatzen gaituen becembatean, gutan haren gogaraco eta placent diraten obrác eguin ditzançát. Guciagatic-ere gure saluamenduco puncturic principalena eta lehena da, Iaincoac bere misericordiagatic gure falta guciac barka dietzagun, hec imputatzen ez contatzen eztrauzquigularic, baina heçazco memorioa vtziten eta iraunguiten duelaric, hec haren iudicioan conta eztaquizcunçát. Gratia hauc guciac eguiten çaizquigu Baptismoaz bere Eliçaco membro eguiten gaituenean: ecen sacramendu hunetan gure bekatuen barkamendua testificatzen draucu. Eta causa hunegatic ordenatu vkan du vrezco signoa, figura eta claroqui representa lieçalgunçat, ecen nola element hunez gorputzeco satsutassunac eta maculác ikutzen eta garbitzen baitirade hala nahi dituela garbitu eta purificatu gure arimác, guehiagoric hetan macularic agueri eztençát. Guehiago, gure arramberritzea eta renouellamendua hartan presentatzen draucu, eta haur consistitzen da, erran den beçala, gure haraguiaren mortificationean, eta gutan eraguiten eta procreatzen duen vicitze spiritualean.

Bada gratia doblea recebitzen dugu gure Iaincoaganic Baptismoan, baldin gueuroc gure ingrat içanez sacramendu hunen indarra eta verthutea ezezta ezpadeçagu. Ecen hartan dugu testimoniage segura eta eguiazcoa, nola Iaincoa, Aita eguiazco eta fauorable içan nahi çaicun, gure bekatuac eta faltác imputatzen ez contatzen eztrauzquigularic. Berce alde testimoniage dugu hartan ecen Iaincoac escu eduqui nahi draucula, eta bere Spiritu sainduaz assistitu nahi çaicula, deabruaren, bekatuaren eta gure haraguiaren guthicién contra victoria duquegun beçala batailla ahal gaitecençát, haren Resumaren libertatean vicitzeco, cein baita iustitiazco eta eguimbidezco Resumá.

Bada bi gauça hauc gutan Iesus Christen gratiaz complitzen diradenaz, gueroz gauça claroa da Baptismoaren verthutea eta substantiá, hartan comprehenditzen dela ecen eztugu haren odola baicen berce ikuzgarriric, eta eztugu berce arramberritzeric haren herioan eta resurrectionean baicen. Baina nola bere abrastassunac eta benedictioneac bere hitz sainduaz communicatzen baitrauzquigu, hala bere Sacramenduéz partitzen eta emaiten drauzquigu hec.

Bada gure Iainco misericordiosoac eta gratiazcoac, bere haourretan gure adoptatzea eta bere Eliçaco communionera recebitzea ez asco itzeuquiz, largoquiago eta frangoquiago bere ontassuna gure gainera hedatu nahi vkan du: promettatzen draucunean ecen gure eta gure generationearen Iainco içanen dela, bay milla generationetarano. Halacotz fidelén haourrac Adamen leinu corrumpitutic içaganatic, hayén aitequin eguin çuen alliançaren verthutez bere haourrén contuan aboatzen eta recebitzen ditu. Causa hunegatic lehen hatsetic nahi vkan du Eliçan haourrec recebi laçaten Circoncisionea, ceinez orduan representatzen baitzuen, egun Baptismoan eracusten çaicun gucia. Eta nola hec circoncidi litecen manatzen baitzuen, hala bere haourretan-ere recebitzen cituen, eta halacotan çadutzan, eta hayén Iainco deitzen cen, hayén aiten-ere beçala.

Orain bada Iesus Iauna lurrera iautsi içan denaz gueroz, ez Iainco bere Aitaren gratiaren hertzera ez gutitzera, baina saluamendutaco alliançaren mundu orotara hedatzera, cein baitzen Iudeaco populuan enserratua, ezta dudaric gure haourrac promettatu draucun vicitzeco eta saluamenduco heredero eztiraden, eta halacotz dio S. Paulec ecen Iaincoac sanctificatzen dituela hec amén sabeleandanic, Paganoén eta infidelén haourretaric discerni eta berez ditecençát. Eta raçoin hunegatic hari presentatzen çaizquión haourrac recebitu vkan ditu Iesus Christ gure Iaunac, S. Mattheuen hemeretzigarren capituluan scribatua den beçala, non erraiten baita hunela, Orduan presentatu içen çaizquio haourrac hayén gainean escuac eçar litzan eta othoitz leguiançát: eta discipuluéc reprotchatzen cituztén hec. Eta Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourrac eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.

Ceruètaco Resuma hayén dela seguratzen duenaz gueroz, eta hayén gainean escuac eçarten, eta hec Iainco bere Aitari gommendatzen drautzanaz gueroz, asco claroqui declaratzen draucu, ecen hec eztitugula haren Eliçatic iraizteco. Bada haren doctrina huni garreitzalaric, recebituren dugu haour haur haren Eliçara, Iaincoac bere fideley promettatu drauzten onetan participant eguin dadinçát. Eta lehenic gure orationeaz presentaturen draucagu, guciéc bihotz humilez erraiten dugula.

Iainco Aita eternal eta bothere gucitacoa, eure misericordia handiagatic promettatu nahi, vkan draucuanaz gueroz, gure, eta gure haourrén Iainco içanen aicela, othoitz eguiten drauagu, nahi duán gratiá haur confirmatu, hic eure Eliçara deithu dituán aita-ametaric engendratu den haour hunen gainean. Eta nola hiri guçaz dedicatzen eta presentatzen baitzaic, hala nahi duán eure protectione sainduan recebitu, hunen Iainco eta Saluadore eracusten eta declaratzen aicela, barkatzen draucoala bekatu originala, ceinetan hoguendun baita Adamen arraça gucia: eta berce alde eure Spirituaz sanctificatzen duala, eçagutzetaco adinera dathorrenean, hi euror bere Iainco eta Saluadore bakoitz eçagut eta adora eçançát, bere vici gucian glorificatzen auelaric, bethi hireganic bere bekatuéz barkamendu impetra deçançát. Eta gratia hauc obteni eta recebi ahal ditzançát, nahi duán, othoi, Iesus Iaunaren communionera incorporatu, haren gorputzeco membroetaric bat beçala, haren on gucietan participant eguin dadinçát. Ençun gaitzac Aita misericordiosoá, guc huni hire ordenançaren araura communicatzen draucagun Baptismoac, hire Euangelioan declaratzen çaicun beçalaco fructua eta verthutea eracuts deçançat.

Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena. Ethor bedi hire resuma. Eguin bedi hire vorondatea ceruan beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta barka ietzaguc gure bekatuac, nola guc-ere offensatu gaituzteney barkatzen baitrauegu. Eta ezgaitzala sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, puissançá eta gloriá secula seculacotz, Amen.

Haour hori Christinoén Eliçaco compainiara recebitu behar denaz gueroz, çuec duçue promettatzen, ecen eçagutzetaco adinetara dathorrenean, iracatsiren eta instruituren duçuela, Iaincoaren populuac eçagutzen eta recebitzen duen doctrinán, guciéc daducagun fedeco confessionean labursqui eta summarioqui comprehenditzen den beçala: céin baita hunela.

Sinhesten dut Iainco Aita bothere-gucitaco ceruaren eta lurraren Creaçalea baithan. Eta Iesus Christ haren Seme bakoitz gure Iauna baithan: Cein concebitu içan baita Spiritu sainduaganic: Sorthu Maria virginaganic: Pontio Pilatoren azpian passionatu, crucificatu hil eta ohortze: Iautsi içan da iffernuetara: Hereneco egunean resuscitatu içan da hiletaric: Igan içan da ceruetara: Iarria da Iainco Aita bothere-gucitacoaren escuinean: Handic ethorteco da vicién eta hilén iudicatzera. Sinhesten dut Spiritu saindua baithan: Sinhesten dut Eliça saindu catholicoa: Sainduén communionea: Bekatuén barkamendua: Haraguiaren resurrectionea: Vicitze eternala. Amen.

 

Promettatzen duçue bada pena eta diligentia eçarriren duçuela haour horren iracasten, erran den doctrina hunetan gucian: eta generalqui Testamentu çaharreco eta berrico Scriptura sainduan den doctrina gucian, hura ençun eta recebi deçançát Iaincoaren eguiazco hitz cerutic igorri anço. Guehiago, exhortaturen-ere baduçue eta auisaturen, Iaincoac bere Leguean eman draucun reglaren araura vicitzera: cein baita bi punctu hautan: Onhets deçagun Iaincoa gure adimendu, gure bihotz eta ahal guciaz, eta gure hurcoa, gure buruac beçala. Halaber, Iaincoac bere Prophetéz eta Apostoluéz eguin drauzquigun admonitionén eta auisuén araura, bere guthiciéy guibela emaiten drauelaric, eta heçaz renuntiatzen duelaric, dedica eta applica deçan bere burua, Iesus Christ Iaunaren icenaren glorificatzera, eta bere hurcoaren edificatzera.

Promessa eguin ondoan, icena haourrari emaiten çayó: eta guero Ministreac batheyatzen du dioela.

N. Nic aut batheyatzen Aitaren, eta Semearen, eta Spiritu sainduaren icenean.

Gucia erraiten da goraqui guciéc aditzen duten lengoagez, ceren han den populu guciac, behar baitu içan testimonio, han eguiten diraden gaucéz: hunetacotzat da necessario additzea, eta guciac guerotic guerora confirmago eta edificago ditecençat, eçagutuz eta orhoituz, ceric den batbederac bere Baptismotic duen fructua eta probetchua.

Badaquigu nola anhitz berce ceremoniaric-ere eguiten ohi cen iragan demboretan, eta eztugu vkatzen hec haraitzinadanico diradela. Baina ceren guiçonén placerera, edo cerbait consideratione arinagatic eridenac baitirade: nolazbaita-ere .ceren Iaincoaren hitza gabe ordenatuac eta eçarriac baitirade eta ikusssiric ecen superstitione anhitz hetaric ilki içan dela, eztugu dudaric ez difficultateric eguin hayén kencera, populua Iesus Christgana chuchengui ioaitetic harçara ahal leçaqueen impedimenduric ezlicençat Eta lehenic, gauça claroa da, ecen Iaincoaz ordenatu ezpa manatu etzaicun gucia, gure libertatean dela. Guehiago, gure edificationetan edo confirmationetan eztén gauçaric Eliçán eztela recebitzeco, eta halacoric recebitu içan den gucia vtziteco eta kenceco dela daducagu. Eta eceinere comparatione gabe vtzitecoago eta kencecoago dirade idolatriataco eta opinione falsutaco .instrument beçala diraden gauça guciac: eta halacoric batre suffritzeco-ere ezta. Gauça segura da ecen chresma, tortcho, capa eta berce halaco pompa eta maneretaric batre, eztela Iaincoaz ordenaturic içan, baina guciac guiçonéz emendatu eta eratchequi içan diradela. Eta, daccussagun beçala, azquenecotz hartara ethorri içan da gauça, non guehiago nehor hetan arrastatu içan baita, eta estima handitanago munduac eduqui vkan baititu hec, ecen ez Iesus Christen ordenança bera. Eta haur vka-ere ecin daitena da nola guc, Iesus Christec ordenatu, haren Apostoluéc iracatsi eta Eliça primitiuoan vsatu vkan duten batheyatzeco forma bera daducagun: eta hunen gainean, bercez nehorc ecin reprotcha ez accusa ahal gaitzaque, Iaincoa bera baino çuhurrago içan nahi ezgarenaz baicen, ecen harc baçaquian cer behar cen eta cembatez asco cen.

CENAREN CELEBRATZECO FORMA.

Lehenic iaquiteco da ecen Cená celebraturen den aitzineco igandean populuari haur denuntiatzen eta declaratzen çayola: lehenic batbedera prepara dadin dignezqui eta bide den reuerentiarequin haren recebitzera: guehiago, nehorc eztitzan haourrac presenta, baldin vngui instruituac eta iracatsiac eta Eliçán bere fedeaz professione eguinac ezpadirade: finean, baldin cembeit estrangér oraino ruderic edo vngui instruitu gaberic han baliz, halacoac presenta ditecen aitzinetic particularqui instrui ditecençát. Cena eguiten den egunean Ministreac predicuaren finean harçaz mentione eguiten du, edo hala behar dela badacussa, predicu gucia-ere harçaz eguiten du, populua iracats deçançát, cer Iaunac mysterio hunez significatzen eta aditzera emaiten draucun, eta cer moldez batbederac hura recebitu behar duen.

Guero othoitzác eta fedearen confessionea eguin diradenean, Ministreac populu guciaren icenean testifica decançát, ecen guciac Christen doctrinán eta religionean vici eta hil nahi diradela, hunela erraiten du guciéc dançutela, goraqui.

Dançugun nola Iesus Christec ordenatu vkan draucun bere Cena saindua, Corinthianoetaratco lehen Epistolaren hamecagarren capituluan S. Paulec erraiten duen beçala.

Recebitu vkan dut, dio, Iaunaganic, eman-ere drauçuedana, nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia: eta gratiác rendaturic hautsi vkan çuen eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza, cein çuengatic hausten baita: haur eguiçue ene memoriotan. Halaber copa-ere har ceçan, affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, haur eguiçue noiz-ere eguinen baituçue ene memoriotan. Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue. Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copa haur indignoqui, hoguendun date Iaunaren gorputzaren eta odolaren. Phoroga beça bada batbederac bere burua, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copa hartaric edan, ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.

Ençun dugu, haourrideác, nola gure Iaunac Cená bere discipuluequin eguin vkan duen: eta harçaz eracusten draucu, ecen estrangerac, erran nahi da, haren fidelén compainiaco eztiradenac, eztiradela hartara recebitzeco. Halacotz regla hunen araura, Iesus Christ gure Iaunaren icenean eta authoritatez, excommicatzen ditut Idolatre, blasphemari, Iaincoaren menospreciaçale, heretico, eta Eliçaco vnitatea hautsi nahiz, sectác appart eguiten dituzten gende guciac, desperiuruac, aita-amén eta bere aitzinecoén eta guehienén desobedient diradenac, seditiosoac, mutinac, vkalcariac, guicerhaileac, reuoltariac, adulteroac, paillartac, ohoinac, auaritiosoac, harrapariac, hordiac, gormantac, vicitze scandalosoa daramaten guciac: eta halacoey publicoqui declaratzen caye, mahain saindu hunetara eztatocen, Iesus Christ gure Iaunac bere domesticoey eta fideley baicen emaiten eztrauzten vianda saindu hauc pollui eta satsu eztitzatençát.

Bada S. Paulen conseilluaren eta exhortationearen araura, batberac phoroga eta examina beça bere conscientiá, eta çorrotzqui gogoa beça eya eguiazco dolubat duenez bere bekatuéz, eta heçaz desplacer duenez, hemendic harát sainduqui eta fidelqui Iaincoac manu beçala vicitzeco desirequin eta vorondaterequin. Eta gauça guciaren gainetic gogoa beça batbederac, eya bere confidança gucia Iaincoaren misericordián arrastatua eta eçarria duenez, eta bere saluamendu gucia Iesus Christ baithan ossoqui bilhatzen duenez, eta eya etsaigoa eta gaitzerizte guciac vtziric, anayetassunezco amorioan eta charitatean bere hurcoequin vicitzeco gogo eta vorondate ona duenez.

Baldin testimoniage haur Iaincoaren aitzinean gure bihotzetan badugu eztaguigula dudaric batre, baina segura gaitecen, ecen Iaincoac bere haourretan aboatzen eta recebitzen gaituela, eta Iesus Christ Iaunac bere mahain saindura deitzen eta gomitatzen gaituela, eta bere discipuluequin communicatu vkan duen Sacramendu saindu hura bera presentatzen draucula.

Eta anhitz variabletassun, fragilitate eta miseria gure buruètan senditzen eta eçagutzen badugu-ere, hala nola, fedea perfect vkan gabez, eta incredulitatera eta diffidentiatara suiet eta inclinatu içanez: edo, Iaincoaren cerbitzura behar beçala affectionatu içan gabez, eta gure haraguiaren guthiciequin bethi iharduqui eta bataillatu beharrez: guciagatic-ere Iaunac bere Euangelioaren gure bihotzetan imprimitzeco eta engrauatzeco gratia eguin vkan draucunaz gueroz, incredulitate eta diffidentia guciari resistitzeco, eta gure haraguiaren guthicién renuntiatzeco enseiubat eta desirbat eman draucunaz gueroz, Iaincoaganaco eguimbideari eta haren manamenduey garreiztençát: segura gaitecen frangoqui, ecen gutan diraden vitio eta imperfectione guciéc, eztutela empatchaturen, recebi ezgaitzan eta mahain spiritual hunetan parte vkaiteco digne eguin ezgaitzan. Ecen ezgara huna ethorten gueuroc baithan perfect eta iusto garela protestatzera eta declaratzera: baina-aitzitic gure vicitzea eta içatea Iesus Christ baithan bilhatzen dugunean, gure ethorte berez herioan, eta damnationean garela confessatzen eta eracusten dugu. Daquigun bada ecen Sacramendu saindu haur barnez eta spirituz eri diradenén medicinabat eta remediobat dela: eta gutaric Iaunac galdeguiten duen dignitate gucia dela, gure buruac eguiazqui eçagut ditzagun, eta cinez eta mingui gure bekatuéz dolu eta vrriqui dugun, eta gure atseguin, bozcario eta contentamendu gucia hura bera baithan dugun.

Lehenic bada sinhets ditzagun, Iesus Christec berac Eguia bakoitz, falta ecin daitenac, bere ahotic eguin drauzquigun promessac, baitirade ecen bere gorputzean eta odolean eguiazqui participant eguin nahi gaituela complituqui hura possedi deçagunçát, hala non hura gutan vici den eta gu hartan. Eta guc oguia eta mahatsarnoa baicen ez ikustenagatic, ezteçagula duda, eztuela spiritualqui gure arimetan complitzen exteriorqui eta campotic signo visible hauçaz eracusten draucun gucia, baita, ecen hura dela ogui celestiala vicitze eternalecotzát, gure arimén hatzeco eta bazcatzeco. Ezgarela bada ingrat eta eçagutze gabetaco Iaunaren ontassun handia baithara, ceinec mahain saindu hunetan bere abrastassun eta thesaur guciac desplegatzen baititu, hec guri communica eta distribui dietzagunçát. Ecen berac bere buruaren guri emaiteaz, testificatzen draucu, ecen harc duen gucia gure dela. Recebi deçagun bada Sacramendu saindu haour bahi eguiazcobat beçala, segurançatan nola haren herio passionezcoaren indarra eta verthutea iustitiatacotz imputatzen eta contatzen çaicun, harc iragan duen gucia gueuroc gure persona proprietan suffritu eta iragan baguendu beçala. Ezgarela bada hain conditione eta sorte gaitzetaco, non harçara gaitecen eta ihes daguigun, Iesus Christec bere hitzaz hain emequi eta dulcequi gomitatzen gaituenaz gueroz. Baina eguiten draucun dohain precioso hunen dignitatea eta valioa consideratzen eta piçatzen dugula, presenta gaquitzan affectione bero batequin, hunen recebitzeco digne eguin gaitzançát.

Hunetaracotz altcha ditzagun goiti gure spirituac eta bihotzac, Iesus Christ bere Aitaren glorián den lekura, nondic ethorteco-ere baita gure arimén redemptionetan. Ezgaiztecela bada, beguiz ikusten eta escuz hunquitzen ditugun lurreco element corruptible hautan arrasta, Iesus Christ oguian edo mahatsarnoan barna baliz beçala. Ecen halatán içanen dirade gure arimác haren substantia beraz haciac eta viuificatuac, gauça terrestre hauçaz gorago, cerurano altchatuac diraten orduan, Iaincoa habitatzen den resumara hel eta sar ditecençat. Contenta gaitecen bada oguia eta mahatsarnoa signotan eta testimoniagetan emaiten çaizquigunean, han eguiá spiritualqui bilhatzen dugularic, non eridenen dugula Iaincoaren hitzac promettatzen baitraucu. Iaincoac gratia daguigula. Amen.

Haur eguin eta, Ministréc distribuitzen drautzate populuari oguia eta copá, aitzinetic aduertituric honestoqui, reuerentiarequin eta ordenança onean bide beçala datocen. Bizquitartean cembeit psalmu cantatzen da, edo Sacramenduari dogocan gauçaric cerbait Scripturatic iracurtzen.

Finean gratiác eta esquerrac redatzen dirade lehen erran den beçala.

Badaquigu cer scandalizatu içateco occassionea, guc eguin dugun cambio hunetaric, anhitzec hartu vkan dutén. Ecen, ceren Meçá haraitzinadanic halaco estimatan içan baita non mundu gaiçoac baitzaducan ecen Christinotassuneco puncturic principalena hura cela anhitzec estranio eriden du, nola hura choil dena den beçala vtzi eta kendu vkan dugun.

Eta halacotz gure raçoinac eztaquizquitenéc, eta behar beçala iracatsiac eztiradenéc, vste dute ecen Sacramendua deseguin vkan dugula. Baina baldin nehorc considera badeça guc daducaguna, harc du eridenen eta eçaguturen ecen Cena saindua bere eguiazco eta ordenatu ceneco tenorera eta moldera itzuli vkan dugula. Eta haur hala dela iaquin nahi duenac considera beça, cer conformitate den Meçaren, eta Iesus Christec ordenatu vkan duen Cenaco formaren artean. Gauça claroa da ecen hambat differentia dela nola egunaren eta gauaren artean. Eta oraingo hunetan materia hunen luçaqui tractatzeco intentioneric ezpadugu-ere, ignorantiaz scandaliza ahal litezquenacgatic iragaitez beçala mentione eguin nahi vkan dugu. Ecen ikussi vkan dugunean Iaunaren Sacramendua hambat abusionez eta corruptionez eceztaturic eta corrumpituric, gaitz haur remedia ledinçát, bortcha içan çaicu anhitz gauça gaizqui iarriren ezpa, vsage gaichtotara itzuliren cambiatzera eta muthatzera. Eta hunetacotzat eztugu moyen hoberic ez moldezcoagoric eriden, Iesus Christec berac ordenatu çuen moldera itzultzea baino, ceini fidelqui eta leyalqui, agueri den beçala iarreiquiten baiquaizquio. Eta haur da S. Paulec eracusten draucun reformationea.

EZCONCAREN CELEBRATZECO FORMA.

Iaquin behar da ecen ezconçabat celebra daiten baino lehen, elkarren ondoan hirur igandez aitzinetic publicatzen dela Eliçán, baldin cembeit impedimendu nehorc balaqui gauçá aitzinaratuago gabe, erraitera ethor dadinçát: edo nehorc interesic balu opposa dadinçát.

Guero spos biac predicu hatsean presentatzen dirade: eta Ministrea hatsen da forma hunetan.

Gure aiutá dela cerua eta lurra eguin dituen Iaunaren icenean. Amen.

Iainco gure Aitac, cerua eta lurra eta hetan diraden gauça guciac creatu cituenean, crea eta forma ceçan guiçona bere imaginara eta irudira, lurreco bestién, itsassoco arrainén eta aireco chorién gainean dominatione eta iaurgoa luençát: eta guiçona creatu vkan çuen ondoan erran ceçan, Ezta on guiçona bera den, daguiogun aiutabat bera irudiric. Eta eçar ceçan Iaunac lo eguiteco guthicia handibat Adamen gainera, guero hura lo cetzala har ceçan haren seihets heçurretaric bat eta crea ceçan Eua: harçaz aditzera emaiten çuela ecen senharra eta emaztea eztiradela gorputzbat, haraguibat, eta odolbat baicen. Halacotz, guiçonac ditu vtziten aita eta ama, eta bere emazteari iunctatzen çayó, eta hari on eritzi behar drauca, Iesus Christec bere Eliçari on eritzi draucan beçala: erran nahi da, eguiazco fideley eta Christinoey, ceinacgatic hil içan baita. Emazteac-ere cerbitzatu eta obeditu behar du bere senharra saindutassun eta honestate orotan: ecen senharraren suiectioneco eta manuco da, harequin vici deno. Eta ezconça saindu Iaincoaz ordenatu haur da halaco verthutetaco, non haren causaz senharrac ezpaitu bere gorputzaren botherea, baina emazteac: emazteac-ere halaber eztu bere gorputzaren botherea, baina senharrac

Bada Iaincoaz iunctatuac ecin separa daitezque, demboratacotz ezpada bataren eta bercearen consentimenduz, baruretan eta orationetan emplega ditecençát, beguiratzen diradelaric Satanez tentatu içatetic incontinentiaz. Eta halacotz behar dirate elkargana itzuli. Ecen painardiçari ihes eguiteagatic, batbederac behar du bere emaztea, eta emaztetaric batbederac bere senharra: halaco maneraz non continent içateco dohaina eztuten guciac, Iaincoaren manamenduz ezconcera obligatuac baitirade, Iaincoaren temple saindua, erran nahi baita, gure batbederaren gorputzac, viola eta corrumpi eztitecençát. Ecen gure gorputzac Iesus Christen membro diradenaz gueroz, cein gauça indignea eta bidebaguezcoa liçate, baldin paillarda baten membro eguin balitez? Halacotz, saindutassun gucitan nehorc beguiratzeco ditu hec. Ecen baldin nehorc Iaincoaren templea viola badeça, Iaincoac deseguinen du haina.

Cuec bada (spos bata eta bercea cein bere icenez deithuric) N. N. eçagutzen duçuelaric ecen Iaincoac ezconçaren gainean hala ordenatu vkan duela, nahi çarete vici Iaunac hambat ohoratu vkan duen ezconçazco statu saindu hunetan? baduçue çuec hemen Iaincoaren congregatione sainduaren aitzinean çuen presentiáz eracusten duçuen beçalaco proposbat, eta nahi duçue hala approba eta lauda dadin?

Ihardesten duté, Bay.

Ministreac.

Hemen present çareten gucioc testimonio hartzen çaituztet: eta othoitz eguiten drauçuet orhoit çareten. Guciagatic-ere baldin nehor bada hauen artean impedimenduric batre daquianic, edo hautaric batre bercerequin ezcondua denez, erran deçan.

Nehor opposatzen ezpada Ministreac erraiten du hunela.

Nehor opposatzen denic, ez impedimenduric batre eztenaz gueroz, Iainco Iaunac berac eman drauçuen propos saindua confirma deçala, eta çuen hatsea dela cerua eta lurra eguin dituen Iaunaren icenean. Amen.

Ministreac guiçonari minço çayola, erraiten du hunela.

Cuc N. hemen Iaincoaren eta haren congregatione saindu hunen aitzinean confessatzen duçu eta aithortzen, ecen çuc hartu duçula eta hartzen çure emaztetan eta sposetan N. hemen presentean dena, eta duçu promettatzen hala eduquiren, onhetsiren, eta entretenituren duçula fidelqui eta leyalqui, senhar eguiazco eta fidel baten emazteaganatco eguimbidea den beçala, sainduqui horrequin vici çarelaric, fede eta leyaltate gauça gucietan beguiratzen draucaçularic, Iaincoaren hitzaren eta Euangelio sainduaren araura.

Ihardesten du, Bay.

Guero emazteari minço çayola, erraiten du. Ministreac.

Cuc N. hemen Iaincoaren eta haren congregatione saindu hunen aitzinean confessatzen duçu eta aithortzen, ecen çuc hartu duçula eta hartzen çure senhar legitimotan N. presentean dena, eta promettatzen draucaçu horren suiectionean çarelaric hori onhetsiren, obedituren eta cerbitzaturen duçula, sainduqui horrequin vici çarelaric, fede eta leyaltate gauça gucietan beguiratzen draucaçularic, emazte fidel eta leyal batec bere senharrari, Iaincoaren hitzaren eta Euangelio sainduaren araura eguiteco draucan beçala.

Ihardesten du, Bay.

Ministreac.

Statu saindu horretara deithu çaituzten Iainco Aita misericordiosoac, Iesus Christ bere Seme Iaun bere presentiáz ezconçá sanctificatu çuenaren, eta han bere Apostoluén aitzinean bere lehen miraculua eguin çuenaren amorecatic, diçuela bere Spriritu saindua, gogo eta consentimendu batez hura çuen mende gucian cerbitza eta ohora ahal deçaçuençat. Amen.

Ençuçue Euangelioa, daquicuençát eya nola nahi duen Iaunac ezconçá beguira dadin, eta nola fermu eta parti ecin daiten beçalaco den S. Mattheuen hemeretzigarren capituluan scribatua dagoen beçala.

Eta Phariseuac hurbil cequizquion hari, tentatzen çutela, eta ciotsatela, Guiçonari permettitzen çayo ceinere den gauçagatic bere emaztearen vtzitera? Harc ihardesten duela, dioste, Ala eztuçue iracurri ecen guiçona eguin çuenac hatsetic, arra eta emea eguin cituela? Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta biac haraguibat içanen dirade. Bada Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.

Sinhets itzaçue Iesus Iaunac berac erran dituen hitz saindu hauc, Euangelistác testificatzen duen beçala: eta segur educaçue ecen Iainco Iaunac bere ordenançazco ezconça sainduaz bat eguin çaituztela. Bada, çareten vici elkarrequin sainduqui, Iaincoac manu beçala batac berceari charitate, fede eta leyaltate beguiratzen draucaçuela.

Eta hunetacotzat othoitz eguinen draucagu guciéc gogo batez gure Iainco Aita Iaunari.

Iainco Iaun bothere, ontassun, eta çuhurtzia gucitacoá, lehen hatsetic ikussiric ecen etzela on guiçona bera licén, creatu vkan draucac bera bay irudi aiutabat, bay eta ordenatu biac bat liraden, affectionatuqui othoitz eta supplicatione eguiten drauagu, ezconçazco statu saindura hauc deithu nahi vkan dituanaz gueroz, eure gratiatic eta ontassunetic nahi drauean partitu, eta eure Spiritu saindua igorri, fede eguiazcotan eta fermutan sainduqui hire vorondatearen araura vici diradençát, affectione gaichto guciari garaitzen çaitzala, eta honestatez eta castetatez bercén edificationetan exemplu on eracusten dutela, eure benedictionea emaiten drauealaric, eure cerbitzari fidel Abrahami, Isaac-i, eta Iacob-i beçala: hire gogaraco eta ohoretaco leinuric procrea deçaten, hi cerbitzatzen eta laudatzen autela, eta hartara hel ditecenean, bere haourrac iracasten eta hatzen dituztela hire laudoriotan eta ohoretan, hurcoaren probetchutan eta hire Euangelioaren auançamendutan eta exaltationetan. Ençun gaitzac, othoi, hautan guciotan, Aita misericordiaz betheá, Iesus Christ eure Seme maite gure Iaunaren icenean. Amen.

Iainco Iaunac gratia oroz compli çaitzatela, eta ontassun eta eguimbide orotan elkarrequin luçaqui eta sainduqui vicitzeco gratia diçuela. eta guero bere seculaco glorián Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean recebi çaitzatela. Amen.

ERIEN VISITATZEAZ.

Ministre fidel eta eguiazco baten officioa da, ez solament pastor ordenatu içan deneco populuaren publicoqui iracastea: baina bay eta eguin ahal deçan lekurano particularqui-ere batbederaren admonestatzea, exhortatzea, reprehenditzea eta consolatzea. Eta baldin seculan Christinoac gure Iaunaren consolatione spiritualen mengoaric badu, haren escuaz afflictionez visitatzen eta cossiratzen denean du, edo dela eritassunez edo berce gaitzez, eta principalqui hil behar denean: ecen orduan egundano baino bere conscientiác hertsenago duque, hambat Iaincoaren iugemenduaz, ceinetan baitacussa bertan comparitu behar duela, nola deabruaren iauquimenduéz, cein orduan behinçat bere ahal guciaz enseyatzen baita nehoren confusionetara egoizten. Halacotz, Ministre baten eguimbidea da erién visitatzea, eta Iaunaren hitz sainduaz consolatzea, aditzera emaiten drauelaric ecen hec iragaiten eta suffritzen duten gucia Iaincoáren escutic eta prouidentia onetic heldu dela, eta nola harc eztrauen bere fideley deus igorten hayen hobeagoagatic eta probetchuagatic baicen. Eta hunetacotzat harturen duque Scripturaco passagetaric, occasioneac eta materiac emaiten duqueen beçala. Eta baldin badacussa ecen eria guciz gaizqui dela eta periletan, orduan consolatione handiagoric eta frangoagoric emaiteco drauqueo: eta haur, halacoa baithan ikussiren duqueen affectionearen araura: hala nola, baldin herioac icitzen duqueela eta haren beldur datela badacussa: viciqui eracuts dieçón, nola herioan eztén deus, Iesus Christ Iauna guida eta beguirale duten fidelençat icigarriric, nola harc herioaz bera sarthu den vicitzera guidaturen eta eramanen dituen: eta berce hunelaco remonstrançaz edequiteco drauqueo Iaincoaren iugemenduaz patientac ahal luqueen beldur gucia. Eta baldin badacussa ecen eriac eztuela asco sendi bere bekatuén handitassuna, orduan çorrozqui eracusteco drauqueo ceric den Iaincoaren iustitia handia, nola nehorc haren aitzinean ecin iguriqui deçaqueen, haren misericordiaz baicen, eta Iesus Christ bere saluamendutan eta remedio bakoitzetan bessarcatuz eta emplegatuz baicen. Eta baldin berce aldera bere conscientián herstua badacussa, eta bere bekatuén causaz icitua eta trublatua Bada: behar da Iesus Christ eracuts diecón, eta demon claroqui aditzera, nola bere buruètan ez bere obretan fida eztiradenéc, baina harengana fedez retiratzen diraden guciéc hura baithan remedio gucia erideiten dutén. Bada, Ministre on eta fidel batec consideratzeco eta bilhatzeco du cein den eri baten, ezpa affligitu baten consolatzeco moyenic hobena, eta bethiere gucia Iainco Iaunaren hitzetic. Eta are baldin Ministreac algoaric badu, on behar gaiço affligitu diradenén consolatzeco edo aiutatzeco, eztu deus guppida vkaiteco, bercéy charitatezco eta eguimbidezco exemplu eracusten drauelaric.

 

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera