Ruth-en liburua

Lenengo Capitulua

Elimelech, bethlehemitiac carestia andi baten igues eguiten dau bere patriatic, eta doa Moaldera, Noemi bere emaste, eta bere seme biecas, baye bertan il sirialaco Elimelech eta bere seme biyec, biurtu san Noemic Bethlenera, Ruth bere amaguinerragas.

Munduaren asiquieratic virmille saspireun eta seigarren urte garrenian.

Jesu Cristoc mundura aguertu san baño lenago, mille berreun eta laurogueta amalau urte garrenian.

1. Jues baten demporan, Juesac aguintariac isen siren, jaso san munduan gose-aldi andi bat. Eta juan san Juda Bethlemeco gison bat pelegrinetara Moab erreiñuranthza bere emaste eta bere seme biyecas.

2. Senarrac deituten san Elimelech, eta bere emastiac Noemi; eta euren seme biyec deituten siren, batec Mahalon, eta bestiac Chelion, Efratheos-Juda-Bethlemocoac. Eta eldu sirianian Moabaco paisera, bertan guelditu sirian bisiten.

3. Eta il san Elimelechec Noemiren senarrac, eta Noemic alargunac Gueratusan bere seme bijecas.

4. Seinsuec escondu sirian Moabitaco andracas, isenes batac Orpha, eta bestiac Ruth: eta visi sirian bertan amar • urtian.

5. Eta il sirian seme bijec, au da, Mahalonnec, eta Chelionec; eta emastiac guertu san umesurtze, bere senar, eta bere seme bijec-gandic.

6. Eta jagui san bere errena bijecas, Moabaco paragetic, ostera biurtuteco bere erreinura, entzun ebalaco, Jaunac biurtu situala beguiac euren errirancha eta emon ebalaco janaria.

7. Urten eban bere errena biyecas, bere pelegrinasinoco lecutic, eta bidian egüanian, viurtuteco Judá bere paragera,

8. Esan euchien; juan satese seuben ameen echetara: Jaunac eguin dayela seubecas misericordia, seubec euquidosuen moduan nigas eta defuntuecas.

9. Consedidu deisubela arquitutia descansua, suertian tocau jachubesan senarren echetan: Eta mun eguin situsan: Eurec altzauric voza, asi sirian negarres,

10. Eta esaten; seugas batera juango gara seure errira.

11. Seintzubei erantzun eutzuen berac, biurtu saguides atzera neure alabac; ¿ Setaco satose neugas ? ¿ Daucadas menturas neure sabelian seme guejago icharoteco nigandic senar gueyago ?

12. Biurtu saitese atzera; neure alabac, eta juan saitese.

13. Icharon gure bosue asi eta esconduteco dempora artiño, atzoturic parau • cosaré, esconduec isin baño lenago: Es, nuere alavac; es ei-sube gure orlango gausaric; segaitic se seuben atsacabiac gueyetutendau neuria, eta Jangoicoaren escuba dago yaguiric neure contra.

14. Eurac orduan altzauric boza, asi sirian barriro negarres: Orphac mun eguin eutzan bere amaguiñerrari eta biurtu san: Baye Ruthec alcarturic san bere amaguiñerragas esan apartau beraganic.

15. Nori Noemic esan eutzan; seure cuñetiac biurtu da bere errira, eta bere Jangoicogana; yuan sates beragas.

16. Ruthec erantzun eutzan: Ez nei-su indarric eguin, su[re] desamparetaco, eta juan nadin; segaitic ce, su juaten saran lecura, neuc bere juangonas; eta seu bisisaran lecuan, neuc bisiconas; seure erriye isingo da neure erriye, eta seure Jangoicoa isingo da neure Jangoicoa.

17. Enterretan saran lurrian, anche bertan neuc bere ilgonas, eta lecu beratan isingo da neure sepulturia: Au, eta au baño gueyago eguindayela neugas Jaunac, eriyotzia espada, beste gausaric estago seuganic apartauco nabenic.

18. Icusiric bada Noemic ain sala andie Ruthen borondatia eta beragas yuateco guraria; es gueyago gurautzan contradesidu, es persuadi•du bere, bere artecoetara yuateco.

19. Eta urten euden batera; eta eldu sirian [xxx] Bethlehemera: Eta sartu sirianeco ain laster urian, bertati sabaldu san famia gente gustien artian: eta esaten euden embrac: Au da araco Noemi.

20. Seintzubei esan eutzan: Es neidesube deitu Noemi: (au da, Noemi, galanta) deitu neisube Mara, (au da garratza:) Gustis-poderosoac garrastasunes betenabelaco.

21. Urten nendun beteric, eta bolbitan nas utzic: ¿ Segaitic bada deituten nosube Noemi, humildu nabenic Jaunac, eta afligidu nabenic Gustis poderosoac ?

22. Eldu san Noemic Ruth Moabita bere errenagas pelegrinaciñoco lurretic; eta biurtu san barriro Bethlhemera, garagarren eguitaldia eldu san demporaraco.

Bigarren capitulua

Ruth obligauric nesesidadiagaitic, doba eguiter Boozeco solora, seinec artuten dau atzeguinez beteric. Biurtuten da Ruth alegriaz beteric bere amaguiñerragana eroaten dabela garagarra eta sobrau jacon jatecoa; eta beragaitic daki Booz dala bere aidia.

1. Eta Elimelech bere senarrac eucan senide bat guizon poderosoa eta guztiz aberatza, Booz deituten zana.

2. Eta esan eutzan Ruth Moabitarrac bere amaguiñarrari: Aguinduten badozu banosu juango naz solora eta batuco dodaz eguitarien escuetatic jausten direzan garagarr buruac, nongura aurkituten bot guresuen cariñua, neugaz artu dajen errukia: zuaz nere alabia eta berac erantzun eutzan: zuaz, neure alabia.

3. Juan zan bada eta batuten zituzan garagarr buruac eguitarien ostetic: eta jazo zan a soloa zala Booz erechon guizon batena, Elimelechenen senidia arteco batena.

4. Eta ona-emen bera etorri zala Bethelehem-etic, eta ezan eutzan eguiter egozanai: Jauna izin dila zeubecaz, eta eurac erantzun eutzen: Jaunac bedeincatu zaiyela*.

5. Eta esan eutzan Boozec eguitarien cuidadure eguan gaztiari: ¿ Norna da nezcatilla au ?

6. Ceñeri erantzun eutsan: Au da a Moabitarra, Moabaco paragetic etorri zan Noemigaz.

7. Eta escari-eguin eban batuteco zelaien gueratuten zirian garagar buruac, eguitarien atze pausuen atzetic seguiten zituala, eta goizaldetic ordu presente artiño dago soloan eta mementu baten bere ezta biurtu bere echera. •

8. Eta Booz-ec esan eutzan Rutheri: Entzun izu, alabia, ez zatez juan beste solora garagar buruac topetan, ez zaitez apartau lecu onetic; baña battzandu zaitez neure otzainacaz,

9. Eta eguiter-eguiten deuden lecuan seguidu eguizuz. Cegaitic ce emon deutsiet ordenia nire crieduei iñoc galaso ez zakidazula, eta egarriric badaucazu bere, juan zaite maletara eta edaizu urati neure criaduac edaten dabena.

10. Berac orduan macurturic bere arpeguia lurreraño eguin eutzan erreberencia guztiz andi bat, eta esan eutsan. ¿ Nondic niri au dichi au, aurkitutia gracia ceure beguietan, eta zeuc duin izatia jakiteco nor ni nor nazan, izanic estranjeriaco emacume bat ?

11. Ceiñeri berac erantzun eutsan: Esan deustiez zuc eguin dozusan gauza gustiac ceure amaguiñarragaz ceure guizon senarra il zanic oná: eta ichi dozuzala zeure cenidiac eta jajo ciñian lurra, eta etorri zariala len esagututen ez zendun errira.

12. Jaunac emon deizula zarie ceure obracaz eguitadiacaz conformidadian eta artu daizula benetaco premio oso bat Israeleco Jaun Jaungoicoagati, nogana etorri zara eta ceiñen egopean ipiñi zara.

13. Berac esaten eban: Aurkitu dot gracia ceure beguietan, neure jauna, consolau nasulaco eta berba eguin dozulaco ceure esclaven biotzara comparau ecin nazalaco ceure otzainen bategaz.

14. Eta esan eutsan Booz-ec: jateco ordua danian, etorri zaitez ona, eta jan eguizu oguitic eta busti eguizu ceure copauba biñagrian: jarri zan bada eguitarien aldera eta artu eban polenta zatia beretzac eta jan eban eta bete zan eta altzau cituzan eban sobrauzana. •

15. Eta jagui zan andic batuteco, usetan eban leguez, garagar buruac: Eta Boozec emon eutsen ordenia bere otzeinai, esanic: bera gure izan arren eguiter ceuecaz, ez ejezue galaso;

16. Eta ceuen asaubetatic bota ejozue apropos garagar buru batzuc, eta ichi eizuez bertan gueratu deitezala, cujuteco lotza-baric eta iñoc ez cematu dajola batuten dituzanian.

17. Egon zan bada garagar buruac topetan soloan arratsaldeartean: eta astindutazkero eta joazkero makilla bategaz, batu cituzan garagar buruac; aurkitu eban garagar ephi baten neurria leguez, au da, iru celemiñe-leguez.

18. Eta imiñi ezkero ganian, biurtu zan urira eta eracutzi eutsezan bere amaguiñarrari: eta onesaz ganetic atera eban, eta emon eutsan janarien sobrac berac aspertu zan janariegaz emon eutsezan afarico sobrac.

19. Eta esan eutsan bere amaguiñarrac: ¿ Non aurkitu dozuz gaur, garagar buruac, eta non biar eguin dozu ? Bedeincatua izin dila ceugaz misericordia euki dabenac. Eta aguertu eutsan nogaz biar eguin eban: eta ezan eutsan guizonen icena, Booz deituten zala.

20. Ceiñeri eranzun eutsan Noemic: Bedeincatua izin dila bera Jaunagandic: bada biciecaz euki dabena caridadia euki dau bere defuntuecaz: eta barriro esan eutsan: gueure senidia da guizona.

21. Eta esan eban Ruth-ec: Baita bere aguindu eustan aimbeste demporaguiño eguitariecaz ni batzanduteco garagarren eguiteraldia amaitu artian.

22. Ceiñeri erantzun eutsan bere amaguiñarrac: obeto da, neure alabia, joan zakidaz garagar buruac topetan bere otzeiñen artian, iñoc galaso eztaizun beste iñoen soloan.

23. Alcartu zan bada Boozen otzeinecaz; eta batu zituzan garagar buruac euren artian aimbeste demporan, tropetan garagarrac eta garija gorde ciran artian. •

Irugarren capitulua

Ruth Noemin consejuegaitic ifinten da Boozen oñetara beronec lo eguiten eban artian; eta escatuten deutso humiltassun aundi bategaz artu dajola bere emastetzat, Boozec emoten deutso bere gustuco contestaciñoa.

1. Eta guero bueltau biurtu zanian bere amaguiñarragana, entsun eban bera ganic: Neure alabia, neuc topauco zaitudaz deutsut descansua eta eguingo dot ondo egon zaitezala.

2. Au Booz au, ceiñen criadacaz sagoz batzanduric soloan, da gueure zenidia eta guar gau onetan garbituten dau garagarra bere larriñian.

3. Garbitu zaitez bada, eta usaindu zaite eta imini eguizuz ceure jazteco oneenac, eta joan zaitez larriñera. Icusi ez zaizala guizon orrec jaten da edaten amaitu ez dajan artian.

4. Eta lotara doanian joan cediñian, ondo contu eguizu lo-eguiten daben lecua: eta joango zara, altzaucozu oñen aldetic cubritan daben capia, eta bertan ichungo zara, eta engo zara: eta berac esango deutsu, cer eguin biar dozun.

5. Berac erantzun eban: Aguinduten nozun guztia eguingot.

6. Eta joan zan larriñera eta eguin eban amaguiñarrac aguindu eutsan gustia. Eta Boozec

7. Eta Boozec jan eta edan eban ezkero eta imini ezquero alegriago eta joanic lotara aspel mota baten ondora, eldu zan Ruth isillic , eta altzau eutzala capia oñen aldetic, ichun zan bertan.

8. Eta on-emen araco gaberdian izartu zan guizona icaraturic eta itzelduric: eta icussi eban embra bat echunic bere oñetara.

9. Eta ezan eutsan: ¿ Nor zara ? Eta berac eranzun eban: Neu naz Ruth ceure esclabia, zabaldu eguizu ceure capia ceure mempeco edo sierbien gañian, neure cenidia zarialaco.

10. Eta berac esan eban: Alabia, bedeincatia izan zaitez Jaunagaitic, cegaiti ce oinzungo ontassuna da andiagoa lenengo ontassuna baño, aurquitu topau eztozulaco • gaste probiac edo aberatsac.

11. Ez zaitez ba bildurtu, cegaitic ce nic eguingo dot ceugaz aguinduten deustazun gustia. Cegaiti ce erri gustia neure urien atez barrure bici danac daki, zu zariala birtutezco andria.

12. Ez dot neguetan ni nazala ceure cenidia; baie dago beste bat neu baño urcoago dana.

13. Descansau eguizu gau onetan: eta eguna arguituten asten dan ain laster, gure badau gueratu ceugaz urcotasun derechoagaitic, izin dila ordu onian: baie berac gura ez padau, neuc duda baric artuco zaitudaz, bici da Jauna. Loeguizu goxera arte.

14. Berac bada lo eguin eban bere oñetan gauba pasau zan artiño. Eta jagui zan guizonac bat bestiari esagutu altzau baño lenago, eta esan eutsan Boozec: Aitu izu, iñoc jaquin ez dajela zu ona etorri zariala.

15. Eta onesaz gañetic esan eutsan: sabaldu eguizu oyala cubritan zarian oyala, eta ezcu biecaz ondo oratu eguiozu. Berac sabaldu eta lusatu ezquero, neurri cituan sei celemiñe garagar eta imini cituzan gañian; ceiñec eurecaz cargauric sartu zan urian.

16. Eta biurtu zan bere amaguiñarrebana. Ceiñec itandu eutsan: ¿ Cer da eguin dozuna, alabia ? Eta contau eutsan beragaz guizonac eguin eban gustia. Eta

17. Eta esan eban: on-emen emon deustezan garagar sei celemiñac; eta esan deust: Eztot gure biurtu zaitezala ceure amaguiñarregana escu utzecaz.

18. Eta Noemic esan eutsan: Ichoizu alabia, icusi daigun artian ce amaja dau asunto onec. Cegaiti ce, au da guizon bat gueldituco eztala cumplidu artian esan dabena. •

Laugarren capitulua

Boozec eroaten dau juezen aurrera beste urcoago cenidia eta renunciauric onec bere cenitassunen derechoa, sartuten da a Elimelech defuntuen herenzian. Esconduten da Ruthegaz eta dauco beragandic Obed derechon seme bat. Isaiasen gurasoa eta Dabiden aitua.

1. Igo zan bada Booz atera, eta jarri zan bertan. Eta icusiric pasetan a cenidia, ceiñen gañian len berba-eguin dogu, deitu esquero-ten deutsela bere isenetic, esan eutsan: Eldu zatez ona dempora apur baten eta jarri zaites. Eldu zan eta jarri zan.

2. Eta artu esquero Boozec amar guizon urico sarrenac, esan eutsen: Jarri zaiteze emen.

3. Eta jar bein jarri cirian esquero, esan eutsan bere cenidiari: Noemi Moabaco paragetic etorri dana dago salduteco bere lur: Elimech guerrre guere anajen propiedaden parte bat;

4. Eta gura nai izan dot zuc au jakin dauzula, eta zeuric esatia emen jarriric dagosan guztien aurrian eta neure errico anchiñaco guizonen aurrian. Gur Nai bozu ceuretzat gueratu cenidetassun derechoa, erosi eguizu eta guelditu zatez beragaz, eta contentautan ez pasaitia declarau naizu au berau, jaquiteco cer eguin biar dodan. Cegaitic ce ez tago beste cenideric ez bada pazara zu lenengoa zariana, eta neu bigarrena nazana. Eta berac erantzun eban: Neuc erossicot soloa.

5. Eta Boozec esan eutson: Noemien soloa erosten dozun ain laster, biar da ezcondu zaitezala biozu Ruth Moabitarragaz, cein defuntuen emastia izan zan; altzeta [xxx] ceure cenidien icena bere herentzian.

6. Berac erantzun eban: Errenuntzietan dot ceneitassunen derechoa; cegaitic ce eciñ dot nic amaitu edo amatau neure familien descendencia. Usau eguisu zuc neure derechoa, ceinen protestacionoa ez eukiteco gogo andiegaz eguiten dot.

7. Egon zan Israelen costumbre edo oitura anchinaco bat ceniden artian, bai euren arteco batec • ceditan ebanian bere derechoa beste bateri, cesiñoa izitico balidia edo leguiaren conforme kenduten eban arec bere zapatia eta emoten eutsan bere cenidiari. Au iziten zan Israelen cesiñoaren testimonioa.

8. Ezan eutsan bada Boozec bere cenidiari. Kendu eguizu zapatia. Eta berac puntuan kendu eban bere oñetic.

9. Eta Boozec ezan eban eutsan agurai eta errico guztiai: Ceubec zare gaur testiguac celan sartuten naz posesiñoan Elimechen, Chelionen eta Maalonen ondasunetan, emoten deustasala Noemic.

10. Eta artuten dodala emastetzat Ruth Moabitarra, Maalon-en emaztia izin zana, altzetaco bere senar defuntuen icena bere propiedadian, galdu ezteiten bere familiatic icena bere icena familiatic, nebarrabatic eta bere erritic: ceubec, diñoutsuet barriro, zare jasoera onen testiguac.

11. Eranzun eban erri gustiac atian euban erri gustiac eta aguriac: Gu gara testiguac: Jaunac eguin dajela emacume onegaz cein ceure echian sartuten dana, Raquell eta Liagaz eguin ebana ceintzuec edertu euden Israeleco echia: izitico birtutezco migaragarri bat Efrataan, eta euquiteco icen entzute andicoa Bethelemenen.

12. Eta ceure echia izin dila Pharesen echia leguez, Tamarrec Judaentzat sein ebana, Jaunac nescatilla onengandic emon daizun sucesinoa.

13. Artu eban bada Boozec Ruth, eta escondu zan beragaz: eta bizi zan beragaz batera eta consedidu eutsan Jaunac sortutia eta arguira emotia seme bat.

14. Eta esaten eutsien emacumac Noemiri: Bedeincatua izin dila Jauna permitidu ez dabelaco sucesiño bagaric ceure familiari paretia, bere icena conserbau deitian Israelen,

15. Eta euqui deizun noc consolau daijen ceure arimia eta sostenidu dajen zure sartzarua . Cegaitic ce jajo da ceure erreñatic, ceiñec ametan zaitu: • eta ceuretzat da ascozaz obeto, zaspi seme baleuquez baño.

16. Eta arturic Noemic semia imini eban bere altzuan eta eguiten eban beragaz aña eta cenzaiñaren oficioa.

17. Eta emacumeac bere auzocoac, pozturic beragaz batera, esaten eutsian: Jajo jaco Noemiri seme bat: eta deitu eutzian Obed: au da Isaien gurazoa. Daviden gurazoa izan zana.

18. Onec direz Pharesen generacinoac belaunecuac: Pharesec sortu eban Ezron.

19. Ezronec sortu eban Aram, Aramac sortu eban Aminadab.

20. Aminadabec sortu eban Nahason, Nahasonec sortu eban Salmon. S

21. Salmonec sortu eban Booz, Boozec sortu eban Obed.

22. Obedec sortu eban Isaias, Isaiasec sortu eban Dabid.

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera