Mr. Antoine d’Abbadie.
Membre de l’Institut (Abadia).
Près de Hendaye.


Adiske Anto Abbadie-ri. D. I. G.-ec eta J. I. A.-ac 1873-en


Escritura Santaco Ruth-en Liburua, latiñeti
Llodio-balleraco euskerara D. Ignacio
Galindez abade Jaunac biurtua.

1872


Ruth-en liburua Llodio-co Euskeran

Lenengo burua edo capitulua

Elimelech bere emaste eta semiecas Moab-eco lur aldera doa. Noemi ostera Ruth-egas Bethlehem-era biurtuten da.

I1.º Jues baten demporan, Juesac aguintariac sirela, jaso san munduan gose-aldi bat. Eta juan san Bethlehemeco judatar gison bat pelegriñetara Moab erreiñurantza bere emaste eta bere seme bijecas.

I2. Senarra deituten san Elimelech, eta bere emastia Noemi; eta euren seme biyec deituten siren, bata Mahalon, eta bestia Chelion, Efratheos-Juda-Bethlemecoac. Eta eldu sirianian Moabaco paisera bertan guelditu sirian bisiten.

I3. Eta il san Elimelech Noemiren senarra, eta Noemi Gueratusan bere seme bijecas.

I4. Seinsuec escondu sirian Moabitaco andracas, isenes bata Orpha, eta bestia Ruth: eta visi sirian bertan amar urtian.

I5. Eta il sirian seme bijec, au da, Mahalon, eta Chelion; eta emastia guertu san umesurtz, bere senar, eta bere seme bijec-gandic.

I6. Eta jaqui san bere errena bijecas, Moabaco paragetic, ostera biurtuteco bere erreiñura, entzun ebalaco, Jaunac biurtu situala beguiac euren errirancha eta emon eutsela janaria.

I7. Urten eban bere errena biyecas, bere pelegriñasiñoco lecutic, eta bidian egüanian, viurtuteco Juda bere paragera,

I8. Esan euchien; juan saitese seuben ameen echetara. Jaunac eguindayela seubecas misericordia, seubec euquidosuen moduan, illacas eta nigas.

I9. Emon deisuebela arquitutia descansua, suertian tocauco jachubesan senarren echetan. Eta mun-eguin situsan: Eurec altzauric boza, asi sirian negarres.

I10. Eta esaten; seugas batera juango gara seure errira.

I11. Seintzubei erantzun eutzuen berac, biurtu saguides atzera neure alabac. ¿ Setaco satose neugas ?. ¿ Daucadas menturas neure sabelian seme guejago icharoteco nigandic senar gueyago ?.

I12. Biurtu saitese atzera, neure alabac, eta juan saitese; bada oso atzosartu nas, eta es nas gausa escontzaraco. Gaur gabian semiac artu eta eguin albañeus bere.

I13. Icharon gure bosuz asi eta esconduteco dempora artiño, atzoturic parauco saré, esconduec isin baño lenago: Es, nuere alavac; es ei-subegure orlango gausaric; segaitic se seuben atsacabiac gueyetutendau neuria, eta Jaungoicoaren escuba dago yaguiric neure contra.

I14. Eurac orduan altzauric boza, asi sirian barriro negarres: Orphac mun-eguiten eutzan bere amaguiñerrari eta biurtu san: Baye Ruth alcartusan bere amaguiñerragas.

I15. Nori Noemic esan eutzan; seure cuñetia biurtu da bere errira, eta bere Jaungoicoagana; yuan sates bera-gas.

I16. Ruthec erantzun eutzan: Ez nei-su indarric eguin su desamparetaco, eta juan nadin; segaitic ce, su juaten saran lecura, neu bere juangonas; eta seu bisicosaran lecuan, neu bisiconas, seure erriye isingo da neure erriye, eta seure Jaungoicoa isingo da neure Jaungoicoa.

I17. Enterretan saran lurrian, anche bertan neu bere ilgonas, eta lecu beratan isingo da neure sepulturia: Au, eta baño gueyago eguindayela neugas Jaunac, eriyotzia espada, beste gausaric seugandic apartauten banau.

I18. Icusiric bada Noemic ain sala andie Ruthen borondatia eta bera gas yuateco guraria; es gueyago gurautzan contraeguin; es bere aleguiñic, bere artecoetara yuateco.

I19. Eta urten euden batera; eta eldu sirian Bethlehemera: Eta sartu sirianeco ain laster urian, bertati sabaldu san famia gente gustien artian eta esaten euden embrac: Au da araco Noemi:

I20. Seintzubei esan eutzan: Es neidesube deitu Noemi (au da, ederra) deitu neisube Mara, (au da garratza). Gustis-poderosoac garrastasunes betenabelaco.

I21. Urten nendun beteric, eta bolbitan nas utzic: ¿ Segaitic bada deituten nasube Noemi, humildu nabenic Jaunac, eta afligidu nabenic Gustis-poderosoac ?.

I22. Eldu san bada Noemi Ruth Moabitaco bere errenagas pelegrinaciñoco lurretic; eta biurtu san barriro Bethlehemera, garagarren eguitaldia eldu san demboraco.


II.en Capitulua

Ruth-ec Booz-en soluan galburuac batzen ditu.

II1. Eucan bada bere senar Elimelech sanac senide bat, guison altsua, eta guztiz aberatsa, Booz deituten zana.

2. Eta esan eutsan Ruth Moabitarrac bere amaguiñarrari: Aguinduten banosu, juango naz solora, eta batuco dodaz eguitarien escuetatic jausten diresan galburuac, nongura aurkituten bot guresuen cariñua, neugas artu dajen errukia: Eta berac erantzun eutsan: zuaz, neure alabia.

II3. Juan zan bada, eta batuten zitusan galburuac eguitarien ostetic: eta jazo zan a soloaren jauna Booz erechon guizon Elimelechenen senidia zala.

4. Eta ona-emen bera setorren Bethlehem-etic, eta esan eutsan, eguiter egozanai: Jauna izin dila zeubecaz, eta eurac erantzun eutsen: Jaunac bedeincatu zaijela.

II5. Eta esan eutsan Booz-ec eguitarien buruzay eguan gaztiari: ¿ Norna da nescatilla au ?.

6. Ceñeri erantzun eutsan: au da a Moabitarra; Moabaco paragetic etorri zan Noemigas.

II7. Eta escari-eguin eban batuteco zelaien gueratuten zirian galburuac eguitarien oñarrac seguitus, eta goiseti ordu-au-artiño dago soloan, eta mementu baten bere ezta biurtu bere echera.

8. Eta diño Booz-ec Ruth-eri: Entzun-izu, alabia, ez zatez juan beste iñoen solora galburuac topetan, ez zaitez apartau lecu onetic: ezpada bazandu zaitez neure otzaiñacaz.

II9. Eta eguiter-diarduen lecuan seguidu eguizuz. Cegaiti ce emon deutsiet ordenia nire morroiei iñoc galaso ez zakidazula; eta egarriric badaucazu bere, juan zaite maletara eta neure mutillac edaten daben ureti edaizu.

10. Berac orduan, arpeguiz lurreraño macurturic eta agur-umill eguiñic, esan eutsan: ¿ Nondic niri au-dichi-au, aurkidutia gracia ceure beguietan, eta zeuc ni emacume arrots au ezagutera diñatzia ?.

II11. Ceiñeri ac erantzun eutsan: Esan deustiez zuc eguin dozusan gauza gustiac ceure amaguiñarragas, ceure senarra il zanic ona: eta ichi dozuzala zeure cenidiac eta jajo ciñian lurra, etorri zariala len esagututen ez cendun errira.

12. Jaunac emon deizula sarie ceure eguitadiacaz bardiñ, eta zeuc artu daizula mesede oso bat Israel-eco Jaun Jaungoicoagan dic, nogana etorri zara eta ceiñen egopean ipiñi zara.

II13. Berac esaten diño: Aurkitu dot gracia zeure beguietan, neure jauna, consolau nazulaco eta berba-eguin dozulaco ceure mirabi-onen biotzara , bada ez naz aldentzeco zeure otzaiñen bategaz.

14. Eta esan eutsan Booz-ec: jateco ordua danian, etorri zaitez oná, eta jan eguizu oguie, eta busti-eguizu zeure copauba ospiñ edo biñagrian: Jarri zan bada eguitarien aldera, eta artueban polenta-zatia beretzat, eta jan eban, eta bete ta ase zan, eta altzau eban sobrau zana.

15. Eta jaki zan andic batutera galburuac oi eban leguez. Booz-ec ostera emon eutsen ordenia bere otzeiñai, esanic: bera eguiter-gure izan arren ceuecaz, ez ejezue galaso;

16. Eta ceuen asauetati bere bota ejozue apropos galburu batzuec, eta ichi-eizuez bertan gueldi lurrian, cujutu-itzan lotza-baric, eta iñoc ez cematu dajola batuten dituzanian.

II17. Egon zan bada galburuac topetan soloan arratsalde-artian: eta batu citusan galburuac makilla bategaz joaz eta astinduric, aurkitu eban garagar ephi baten neurria leguez, au da, iru imillaun-leguez.

18. Ac eruanaz, biurtu zan urira, eta eracusten eutsezan bere amaguiñarrari: onesaz ganetic atera ta emon eutsezan janaritic, aseta-guero ceukesan sobrac.

II19. Eta esan eutsan bere amaguiñarrac: ¿ Non bildu dozu gaur eta non bear-eguin dosu ?. Bedeincatua izin dila ceugas misericordia euki dabena. Eta aguertu eutsan nogaz biar-eguin eban: eta esan eutsan guizonen icena, Booz deituten zala.

20. Ceñeri eranzun eutsan Noemi-c: Bedeincatua izin dila bera Jaunagandic: bada biciecaz euki daben maitaeria euki dau bere illacaz: guejetu eutsan: gueure senidia da guizona.

II21. Eta are esan eban Ruth-ec: Baita bere aguindu eustan ni aimbeste demboraguiño eguitariecas batzanduteco, garagarren eguiteraldia amaitu artian.

22. Ceñeri erantzun eutsan bere amaguiñarrac: obeto da, neure alabia, joan zakidaz galburuac topetan bere otzeiñen artian, iñoc galaso eztaizun beste iñoen soloan.

II23. Alcartu zan bada Booz-en otzeiñecaz; eta batu zituzan galburuac euren artian aimbeste demporan, troxetan garagarrac eta garija gorde ciran artiño.


III.en Capitulua

Ruth-ec Booz-en oñen onduan lo-eguiten dau: sei imillaun garagar beragandic sartuten dituz.

III1. Eta guero biurtu zanian bere amaguiñarragana, entzun eban beraganic: Neure alabia, neuc topauco deutsut descansua eta eguingo dot ondo zariala.

2. Ori-Booz-ori, ceiñen nescatillagaz sagoz batzanduric soloan, da gure zenidia, eta gau onetan garbituten dau garagarra bere larriñian.

3. Garbidu zaitez bada, eta usaindu zaite, eta imiñi eguizuz ceure jasteco oneenac, eta joan zaitez larriñera. Icusi ez zaizala guizon orrec jan eta edan amaitu ez dajan artian.

III4. Eta lotara joan cediñian, ondo contu-eguizu lo-eguiten daben lecua: eta joango zara, ta altzaucozu oñen aldetic estaltzen daben capia, eta bertan ichungo zara, eta engo zara: eta berac esango deutsu cer egin biar dozun.

5. Berac eranzun eban: Aguinduten nozun guztia eguingot.

6. Eta joan zan larriñera, eta eguin eban amaguiñarrac aguindu eutsan gustia.

7. Eta Booz jan eta edanda eta alegriagoturic, eta joanic lotara aspel-meta baten ondora, eldu zan Ruth isillic , eta altzauric capia oñen aldetic, ichun zan bertan.

8. Eta on-emen araco gaberdian izurtu zan guizona icaraturic eta itzelduric: eta icusi eban andra bat echinic bere oñetara.

III9. Eta esan eutson: ¿ Nor zara ? Eta berac erantzun eban: Neu naz Ruth zeure mirabia, zabaldu eguizu zeure capia zeure mempeco onen gañian, neure zenidia zarialaco.

10. Eta berac esan eutsan: Bedeincatia izan zaitez, alabia, Jaunagaitic, cegaiti ce oinzungo ontasunagaz lenengoa goitu dozu: bada etzara gaste probien edo aberatsen ondoren ibili.

11. Ez zaitez ba bildurtu , cegaiti ce nic eguingo dot ceugaz esaten deustazun gustia. Cegaiti ce neure urien atez-barrure bici dan erri gustiec badaki, zu zariala birtutezco andria.

12. Ez dot uketan ni nazala ceure cenidia; baie dago beste bat neu baiño urcoago dana.

13. Descansau eguizu gau onetan: eta eguna arguidutian gure badau gueratu ceugaz urcotasun-escubidiagatic, izin dila ordu onian: baie berac gura ez padau, neuc duda-baric artuco zaitudaz; bici da Jauna. Loeguizu gosera-arté .

14. Lo-eguin eban bada bere oñetan gauba pasau zan artiño. Eta jagui zan guizonac alcar esagutu baño lenago, eta esan eutsan Booz-ec: Aitu-izu, iñoc jakin ez dajela zu ona etorri zariala.

15. Eta gueitu eutsan: sabaldu eguizu soñian dacasun oyala, eta escu biecaz ondo oratu. Berac sabaldu eta lusatu ezkero, neurri cituan sei imillaun garagar eta imiñi citusan bere gañian: ceiñec eruanaz sartu zan urian.

16. Eta biurtu zan bere amaguiñarrabana. Ceiñec itandu eutsan: ¿ Cer da eguin dozuna, alabia ? Eta contau eutsan beragaz guizonac eguin eban gustia.

III17. Eta esan eban: on-emen emon deustezan garagar sei imillaun; eta esan deust: Eztot gure biurtu zaitezala ceure amaguiñarregana escu utsecaz.

18. Eta Noemic esan eutsan: Ichoisu, alabia, icusi daigun artian ce amaja dau gaur onec. Cegaiti ce guizon ori ez da gueldiuco, esan dabena oso-bete artiño.


IV.en Capitulua

Booz, beste urcoagoac cenitasuna lagatzen deutsala, esconduten da Ruth-egaz, eta dauco beragandic Obed David-en aitua .

IV1. Igo zan bada Booz atera, eta jarri zan bertan. Eta icusiric pasetan cenidia, ceiñen gaiñian len berba-eguin dogu, deituten deutsela bere icenetic, esan eutsan: Eldu zatez ona dempora apur baten, eta jarri zaite emen. Eldu zen a eta jarri zen.

2. Eta arturic Booz-ec amar guizon urico zarrenac, esan eutsen: Jarri zaiteze emen.

IV3. Eta bein jarri cirian ezkero, esan eutsan bere cenidiari: Noemi Moaba-co paragetic etorri danac dauco salduteco Elimelech gueure anajen lur-parte bat;

4. Eta nai izan dot zuc au jakin dauzula, eta zeuri esatia emen-jarriric dagosan gustien aurrian eta neure errico anchiñaco guizonen aurrian. Nai bozu ceuretzat gueratu cenidetasunaren escubidea, erosi-eguizu eta guelditu zatez beragaz; ordia orretan atseguin ezpozu, ciaro adiraso naizu au berau jakiteco cer eguin biar dodan; Cegaiti ce ez dago beste cenideric ezpazara zu lenengoa zariana, eta neu bigarren nazana. Ac ba eranzun eban: Neuc erosicot soloa.

IV5. Eta Booz-ec esan eutson: Noemien soloa erosten dozun aiñ laster ezcondu biozu Ruth Moabitarragaz, ceñ difuntuen emaztia zan; pistu daizun ceure cenidien icena bere cenipartian.

6. Berac eranzu-eban: lagatzen dot ceneitasunen escubidia, cegaiti ce neure familien belauna ez dot amatau biar. Usau-eguisu zuc neure escue , ceiñ nic eztodala pocic bertatic aitortzen dot.

7. Izin zan Israel-en oitura anchiñaco bat aidien artean, bai euren arteco batec besteganatzen ebanian bere escubidia, leguez emoneria sendortzeco , kenduten eban arec bere zapatia, eta emoten eutsan bere lagunurcoari. Au iziten zan Israel-en emonkisunaren testimonioa.

8. Esan eutsan bada Booz-ec bere cenidiari. Kendu eguizu zapatia edo oñetacua. Eta berac puntuan kendu eban bere oñetic.

IV9. Eta ac (Booz-ec) esan eutsan agurai eta errico gustiai: Ceuec zare gaur testiguac, celan neuganatzen ditudan Elimelech-en Chelion-en eta Mahalon-en ondasunac, emoten deutsesala Noemi-c;

10. Eta artuten dodala emastetzat Ruth Moabitarra, Mahalon-en emastia izin zana, altzetaco bere senar-sanaren isena bere ondorenian, galdu ezteiten bere icena familiatic, anearrabatic, eta bere erritic. Zeuec, diñotsuet, zare jasoera onen testiguac.

IV11. Eranzun eben ate-alboan eguan erri gustiac eta aguriac: Gu gara testigu: Jaunac eguin dajela ceure echian sartuten dan emacume onegaz Rachel eta Lia-gaz eguin ebana, ceintzuec edertu euden Israel-eco echia, izitico birtutezco ispillu bat Efrata-an eta eukiteco icen entzute andicoa Bethlehem-enen .

12. Eta ceure echia izin dila Phares-en echia leguez, Tamar-ec Juda-entzat seiñ-eguin ebana, Jaunac nescatilla onengandic eman daizun acitic.

IV13. Artu eban bada Booz-ec Ruth, eta escondu zen beragaz: eta bereganatu zan, eta emon eutsan Jaunac sena-sortu eta arguitaratzia.

14. Eta esan eutsien emacumac Noemi-ri: Bedeincatua izin dila Jauna, eruan ez dabalaco ondorenbagaric zeure familie gueratzia, bere icena entzun daitian Israel-en,

15. Eta euki deizun noc consolau daijen, ceure arima eta manteniu dajen zure sartzarua. Cegaiti ce jayo da ceure erreñatic, ceiñec ametan zaitu; eta ceuretzat ascozaz obeto da, zaspi seme baleuzquez baño.

16. Eta arturic Noemi-c semia, imiñi eban bere altzuan, eta eguiten eban beragaz aña eta cenzañaren beargaja.

IV17. Auzoco emacumeac ostera beragaz batera pozturic, eta esanic; Jajo jaco Noemi-ri seme bat; deitu eutzien Obed; au da Isai-en guraso David-en aitia.

18. Onec direz Phares-en guizaldiac: Phares-ec sortu eban Esron.

IV19. Esron-ec sortu eban Aram, Aramac sortu eban Aminadab,

20. Aminadab-ec sortu eban Nahason, Nahason-ec sortu eban Salmon

21. Salmon-ec sortu eban Booz, Booz-ec sortu eban Isai, Isai-c sortu eban Dabid.

D.I.G.

Bertsio informatiko honen egilea: Natxo Urkijo

Atzera