San Francisco Jabier Yndietaco Apostoluaren Gozuac.

(Sunbilla: XIX)

 

 

 

San Francisco Jabier Yndietaco

Apostoluaren Gozuac.

 

 

1ª Bada Milagro eguillia

Zara Apostolo Santuva

Yguzu Jabier escuba seguizeco etc.

 

 

2ª Zu Nafarruan jayua

Parisen Maestru izanziñen;

Ygnacioren eguin ziñen

Parisen discipulua:

Poderoso izaitia

Ceindeucan despreciatua.

Yguzu, etc.

 

 

3ª Aita Sanduac Ygorriric

Nuncio, pasacenzara

Erromatic Yndietara

Anunciatuz arguituric

Jesu Cristoren fedia

Vztenduzu plantatua.

Yguzu Jabier, etc.

 

 

4ª Ogueita amar milla leguan

Predicazen ibilliric

Millaca batayaturic

Vztentuzu indietacoac,

Jende ascoren lengogea

Ynstantian minzaturic

Yguzu Jabier, etc.

 

 

5. Yguzquiya zuc gelditu,

Zerutic sua botatu,

Lurian instantebatez

Bi lecutan cen arguitu;

Ura, sua, lur, aiziac

Zeindeucan sugetatua.

Yguzu Jabier, etc.

 

 

6. Profeciac ziertuenac

Eun milla izanziran;

Yruroguei eta zorzi

Bistuziren illic zaudenac;

Asco Justuren javia

Dago zure predicuan.

Yguzu Jabier, etc.

 

 

7. Plebeyo eta nobliari

Dirua diozu aumentazen,

Ondasuna mejorazen

Aberas eta pobriari;

Vmeric eztuen andriac

Zugatic da Ama deitua.

Yguzu Jabier, etc.

 

Quisu bisciyac ezuen

Vquitu gorpuz zuria,

Zure medioz zure dulcia

Isasoac emanzuen

Vztendezu ere libria

Izuria zen lecua.

Yguzu Jabier, etc.

 

 

8ª Da nobenario zura

Zugatic inspiratua,

Milagroquin laudatua,

Faborez ere betia;

Norc duen umildadea

Fite izanen da aditua.

Yguzu Jabier, etc.

 

Bada milagro eguillia

Zara apostelu santua.

Yguzu Jabier, etc.

 

La(u)s Deo.

 

 

 

 

 

 

 

 


Bertsio honen iturria: J. M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 245-247 or




 

Atzera