ARIMA PENITENTAREN OCCUPATIONE DEVOTAC

 

Orationia, Barura eta Amoyna

 

Hirur Yrico Iaunary,

Montirande deithatcen den Iaun Abadiary dedicatiac,

Iuan de Tartas, Arueco retoraz eguinac.

 

A fructibus eorum cognoscetis eos. Mat. 7.

 

ORTHECEN, IACQUES ROVYER

 Erregueren Imprimaçalia baitan

 Vstulairen 16.garrenian, 1672.

 

 

A MONSIEUR DE TROISVILLES,

Abbé de Montirandé.

 

 

 

 

 

 

 


Monsieur, le bon Dieu, qui est l'autheur de tout bien, m'ayant fait la grace de composer un petit livre, contenant trois belles, devotes et charmantes Princesses, qui sont I'Oraison, le Ieune et l'Aumosne  , i'ay prins la liberté, il y a quelque temps, d'en offrir la dedicace a feu Monsieur le Comte de Troisvilles vostre pere qui me fit I'honneur de la recevoir fort agreablement; mais par malheur pour moy, en mesme temps, que l'impression de mon travail fut achevée dans la Ville d'Orthez, cét illustre Seigneur a fini ses jours en ce monde, au grand regret des tous ceux qui ont conneu sa valeur et ses vertus; cette perte á rendu mon esprit affligé d'une telle maniere que ie ne sçaurois en faire I'expression, et mes trois pauvres filles ont resté sans patron et sans protecteur, et moy sans consolation, lors qu'elles esperoient triompher a I'ombre de leur Illustre Prince; ces trois orphelines sortent d'un Pere sans Mere, et croyent, MONSIEUR, que vous leur servirez de pere et de mere, si vostre Grandeur accorde á leur desolé pere, la grace de porter Vostre Nom a la teste de sa lettre dedicace.

 

Si je voulois faire son panegeriste je dirois á l´honneur de ce Seigneur, plus de louanges que mon livre nesçauroit contenir, il faut pourtant que ie fasse honneur, en passant à la verité publique. Ce genereux Seigneur, s'appelloit Troisvilles, en basque Hirur Iria, qui signifie en françois Troisvilles, qui est la capitale de sa Comté en Soule; n'y une, n'y deux, n'y trois, n'y quatre Villes ne sçcauroient assez dignement chanter les louanges de ce grand Heros: Saumur, Pont de Sée, Sainct Iean d'Angely, Monheurt, Toneins, Bergerac, Clerac, Nerac, Sainct Anthonin, Montauban, Montpelier, Navarreins, la Rochelle, Nantey, Lamote, en Lorraine, et Cazal en Italie, serviront d'autant de trompettes pour publier à toute la posterité, par tous les endroits de Royaume la valeur et les services signalez que ce brave Seigneur a rendus a la Couronne aux despens de son sang, durant le Regne de Louis 13. surnommé le Iuste; plus de deux cents cinquante Villes, que ce Grand Monarche avait conquises contre Calvin et Luther, seront autant de fidelles tesmoins pour annoncer les beaux exploits de I'espée de nostre brave et incomparable Troisvilles. Si nous voulions ouvrir le tombeau qui couvre ses os dans I'Eglise de Troisvilles, nous trouverions sur son corps autant de blesseures, et particulierement, celle qui a flué longuement par une canule, receüés pour le service du ROY son Maistre, comme il avoit des cheveux sur sa teste; et si ce Grand Prince eust vescu un peu plus, nostre brave Troisvilles seroit mort Duc, Pair et Mareschal de France, avec le cordon bleu.

 

Je brise la dessus, parce que I'histoire, sur tout le livre intitulé "le petit Bassom Pierre" ont mieux parlé de luy dans leurs escrits que je ne siçaurois faire dans ma lettre. Ie quite la source pour parier de ses ruisseaux. Tout le monde sçait que Monsieur le Compte de Troisvilles vostre Frere se fit admirer par sa valeur, il y a quelque temps, dans les troups auxiliara que Louis 14. nostre invincible Monarque avoit envoyez a I'Empereur aux Frontieres de Poloigne et de Hongrie contre les Othomans, parmi lesquels il fut percé a iour d'un coup de mosquet, aprez avoir tué de sa main trois de ses infidelles, qui le vouloient engloutir tout vif.

Ie ne dis rien de vous, MONSIEUR, qu'un seul petit mot, de peur de choquer vostre modestie; c'est que vous avez quitté les pompes de la Cour et les delires du sicle pour honnorer dans vostre Abbayië la robe de Sainct Pierre, qui est celle de IESUS CHRIST, qui possible vous appelera par les ordres et la providence aux premiers jours de vostre naissance; si vos merites sont reconeus et mes prieres exaucées, nous vous verrons exalté dans les plus hautes dignitez de Rome ou del'estat. Nous avons perdu l'Original, mais vous, MONSIEUR, qui estes son image parfait et le veritable successeur de son merite et de sa vertu, vous passerez en cette rencontre pour Original et pour un parfait image, vous conjurant avec un coeur plein d'amour et de respect à estre persuadé que je n'oublierais jamais dans mes sacrifices le repos de l'ame du deffunct, ny la santé et prosperité du vivant en qualité de

 

MONSIELTR.

 

Vostre tres-humble et tres-obeissant serviteur TARTAS Prestre et Curé d´Aroue.

D'Arouë ce 16. Iuillet 1672.

 

 

 

 

 

 

 


IRACCURTÇALIARI

 

Neure adesquidia, igaren urthian eguin dut eta eçarri arguira libruto bat euscaraz, çoignen icena baita Onsa Hilceco Bidia eta comprenitcen baititu onsa hilceco moyenac, han agueri den beçala. Gueroz aurthen Iincoaren aiutu saindiarequila battian eguin dut eta nahi camporat idoqui bertce pieçato bat, çoignen handitarçuna oro cerraturic baitago escu bat paperen voluman. Han iccussico duçu hirur princesa ederric, çoin baitira orationia, barura eta amoyna; halaber goix-arratzez eguin behar duçun concenciaren examena eta Andere honaren letharignac. Hayen iraccurtcian eguiten baduçu çure arimaren profitia eta Iincoari othoy eguiten obra honen Autoragatic, uqhenen drauçut mila obligatione eta Iincoac emanen drauçu celian çure penaren recompensia.

 

Aruen, urrietaren 29. 1667.

 

 

CONCENCIAREN EXAMENA

Philo Iudaeus autor çahar batec eta saindu batec dio Apostolien demboran eta gueroz lehen hatsarreco christinoec costuma laudable bat eta saindu bat çutela egunian berritan bere orationen Iincoari eguitera. Goician Iincoari galdatcen çutela gratia eta arguia egun hartan beccaturic ez eguiteco, baina bai haren cerbutçu saindian emplegatceco. Arratsian bere beccatien eta falten eçagutceco eta bere espirituen descargatceco impressione gaixto orotaric eta beccatiaren hache orotaric.

S. Bazila iaunac ere dio, eguna igaranez gueroz, eta accavatuz gueroz espirituaren eta gorpitçaren obrac eta occupationiac oro, gure concencia consultatu behar dugula cer ere Iincoaren contre erran, eguin eta pensatu ahal bait duque, edo gure christino lagunaren contre; eta hayetçaz oroz Iincoari barccamendu galdaturic, gure concencia chahatu eta purgatu behar dugula, eta eztugula gutiago curios içan behar gure arimen estatu honian eduquiteco, nola baiquira gure beguien cerratceco lo hon eguin deçagun, eta gure camberen cerratceco, airiac edo ohoignec gure gorpitçac eta gure osagarriac eztitcen incomoda edo altera.

Costuma edo eguinbide saindu haur goician eta arratzian hobequi observa eta pratiqua ditçagun, hebe pian esquirivaturic daudian bost actoac beguira itçatçu belhariquaturic, bi escuac iuntaturic, beguiac aphalduric, crucifix baten edo imagina devot baten aicinian ur benedicatuz ceinhaturic, lurrari pot bat eguinic.

Erraçu: "in nomine Patris et Filii et Spiritus Sancti. Benedicta sit sancta et individua Trinitas, nune et semper et per infinita saeculorum saecula. Amen". "Angele Dei, qui custos es mei, me tibi commissum pietate superna hac die (edo "hac nocte"), iIlumina, custodi, rege et guberna. Amen". Guero erran içatçu Andere gloriosaren letharignac hebe pian diren beçala.

 

 

 

 

BOST ACTOAC.

 

LEHENA, ADORATIONIA

Neure Iincoa eta creatore handia eta supremoa, adoratcen citut neure bihotz oroz eta neure arimaren indar guciez adoratcen dut çure handitarçuna, Majestatia, hontarçuna, boteria, çuhurtcia, misericordia eta iustitia infinitoac eta incomprehensibliac, eta adorationetan susmetitcen dut eta abandonnatcen ossoqui neure gorpitça, neure arima, neure onac eta niçana oro çure placer onaren dispositioniari, nola bainitz çure cerbutçari humblia eta çure creatura pobria eta tipia.

GRATIAZCO ACTIONIAC ETA ESQUER ALAGUESTAC

Iauna, remerciatcen citut infinitoqui çure escu liberaletic recevitu ditudan gratiez eta beneficioz. Çuc creatu nuçu, haci, conservatu egungo egunera drano; içuc erossi eta rachetatu nuçu çure Semiaren hilce eta passione saindiaz eta dolorosaz; çuc deithatu nuiçu fediala eta hambatetan recevitu miscricordiala.

OHORESQUIA ETA OFFRANDA

Hartacoz, õene Iauna eta Iincoa, gratien eta alaguesten actionetan offritcen drauçut neure bihoça oro, neure gorpitça, neure arima, neure bicia, neure onac, neure pensamendiac, neure hitçac eta obrar , neure trivailia, niçana oro eta niri apartenitcen dena oro, supliccatcen eta othoytcen çutudalaric, nahi duçun hori recevitu eta oro ialgui eraci ,çure icen saindiaren gloriala, çure Eliça saindiaren hobeniala eta ene arimaren salvamendiala; eta intentione hortan proposateen diçut handizqui, goraqui eta fermoqui corrigituco dudala neure bicitcia eta lehen millatan hilen niçala, eciez çu mortalqui, daquidalaric eta neure borondatez, offensa citçadan.

GALDOA ETA DEMANDA

Baina, Iauna, badaquit eztudala deus eta ecin deus ahal duquedala, çure gratia gabe; hartacoz neure propos ona compli ahal deçadan requiritcen diçut humblequi jure soccorria; har çaçu pietate çure cerbutçari pobriaz, barqua içaçu ene bequatiac oro; ene urhatsac guida içaçu çure manu saindien observancian eta eztiçaçula utci ahatcera ene necessitate pobriac. Gratia horic oro othoitcen citut mundu orori eman diçaçun, baita ene etsay orori. Iauna, compassione har eçaçu çure creatura pobrez; so eguiçu çure Eliça saindiaren afflictioniari, eta pacifiqua eçaçu, exalta eta bethe çure benedictione saindiez; iustoac augmenta içaçu; bequatoriac converti, affligitiac consola eta pobre necessitosac.

0 Virgina eta Iincoaren Ama, remerciatcen çutugu çure soccorriaz eta favorez, ceren oradraino çure othoice sainduez soccorritu baiquituiçu. Continua eçaçu, õ Andere ona, çure escuen guri hedatcera, eta ezquitçaçula iagoiti abandona, principalqui gure herioaren az- quen orena gin daitiano.

Remerciatcen çutugu halaber eta othoitcen, gure ainguru guardienac eta paraduzuco saindu-saindiac guri continua deçaten bere intercessione favorablia Iincoa baitan, gure Iaun comuna, çoigni den ohore eta gloria "secula seculorum, Amen".

BOSTGUARREN ACTOA CONTRITIONIA

Contritioniaren dignequi eguiteco çure memorioan ungura bat eguin eçaçu azquen examenaz gueroz, non içan ciren goician, barazcal ondoan, arratsian; non içan ciren, çoin persona hantatu duçun, hequila cer erran duçun, cer occupatione uqhen duçun, cer eguin duçun, erran edo pensatu, edo utci eguiteco, çointan Iincoa offensatu bailiçate. Examina eçaçu faltac eta imperfectioniac, çointara baitcira guehiago emana eta inclinatia eta erori ahal baitcinate ardurenic, hala nola, colera, impatientia, gaixqui mincatcia, vanitatia eta hala- co hertce beqhatiac; causa eta ocasionia, loignec'hetara erori eraci baiqutu, affin eta ihessi eguin depalun hayer, evita ditpalun. Cer intentione uqhen ducun hayen eguitian, erraitian, pensatcian edo neglijatcian. Unguru edo cherccu hau eguin duçunian çure gogoan eta memorian, eguiçu contritioniaren acto hau çure bihotz oroz.

Horiez oroz, õ Iauna, barqhamendu esque nauçu umblequi eta bertçe culpa eta beqhatu infinitatez, loin ene negligencia edo ignorantia dela causa ecin eçagutcen baititut; dolu eta regret handi bat diçut, ceren offensatu baicitut; suplicatcen citut, nahi dutuçun utci ahatcera ene beqhatiac oro; nahi dutuçun erre çure amorio saindiaren suyan; itho, hayegatic issuri duçun cure odol preciozaren ichasso gorrian. Proposatcen diçut oray çure gratia saindiarequila batian, çoin gabe ecin baitirot deus nahi, ez eguin çuri laquet çauçunic, corrigituco niçala hementic harat eta fidel içanen niçala çuretçat eta hobequi egonen niçala neure goardian eta sentinelan neure actione orotan, erranetan eta pensamendietan. O Iauna, indaçu gratia ezteçadan iagoiti deus eguin, erran, pensa, çure Maiestate adorabliaren beguitan desplacentdenic. Beguira neçaçu eta preserva danger eta inconvenient orotaric egun eta gau hontan neure ariman eta neure gorpitcian. Iunta neçalu eta uni çuri cihauri hain hersiqui, non deusec ere enecan separa, àla nagoen lo, àla iratçarriric. O neure Iesus maitia eta dulcia, eguiçu hain onsa, non çugatic eta çutan paussa nadin.

 

"In pace in idipsum dormiam et requiescam. Domine, exaudi orationem meam. Et clamor meus ad te veniat. OREMUS: Deus, cui proprium est misereri semper et parcere, suscipe deprecationem nostram, ut nos et omnes famulos tuos, quos delictorum catena constringit, miseratio tuae pietatis clementer absolvat. Per Christum Dominum nostrum. Amen".

 

"Salva nos, Domine, vigilantes, custodi nos dormientes, ut vigilemus cum Christo et requiescamus in pace. Custodi nos, Domine, ut pupillam oculi . Sub umbra alarum tuarum protege nos. Dignare, Domine, nocte ista, sine peccato nos custodire; miserere nostri, Domine, miserere nostri. Fiat misericordia tua, Domine, super nos, quemadmodum speravimus in te. Domine, exaudi orationem meam, et clamor meus ad te veniat. OREMUS: Visita, quaesumus, Domine, habitationem istam et omnes insidias inimici ab ea longe repelle. Angeli tui sancti habitent in ea, qui nos in pace custodiant, et benedictio tua sit super nos semper. Per Christum Dominum nostrum, Amen. Benedicat et custodias nos omnipotens et miscricors Deus, Pater et Filius et Spiritus Sanctus, Amen".

 

Erraçu guero hirur "Pater", hirur "Ave", hirur "Gloria", behin "Credo", behin "Confiteor", behin "De profundas". "Divinum auxilium maneat semper nobiscum, Amen. Nos cum prole pia, benedicat Virgo Maria, Amen"

 

***

 

Nous soubssignez certifions que nous avons leu et examimé par l'ordre de Monseigneur I'Illustrissime et Reverendissime Evesque d'Oleron le livre intitulé Arima penitentaren occupatione devotac, composé par M. Iean de Tartas Curé d'Aroüe, que nous n'y avons rien trouvé qui soit contraire à la Doctrine Catholique, Apostolique et Romaine, et que nous l'avons iugé digne d'estremis au jour pour l'utilité du public. A Mauleon ce 23 Aoust 1668.

 

BONNECASE, Curé de la ville de Mauleon.

Fr. NICEPHORE Capucin.

 

 

Guc pian signatu guirenec fede eguiten dugu iracourtu dugula eta examitu libru Anma penitentaren occupatione devotac intitulatu eta Aroüeko Iaun Erretorac composatu içan dena, çouintan ezpaytugu deusere ediren Doctrina Catholicari, Apostolienari eta Erroumecouari contrario denic eta publicaren profeitiagati imprimatu içateco digne iugea- tu dugula. Maulen Agorrilaren 23.guerrenian, 1668.guerren ourthian.

 

BONNECASE Maulioco Erretora.

Fr. NICEPHORE Capucin

 

 

Nous ARNAUD FRANCOIS DE MAYTIE par la grace de Dieu et du Sainct Siege Apostolique Evesque d'Oleron, Conseiller du ROY en tous ses conseils et Baron de Moumour. A tous ceux qui ces presentes lettres verront salut en Nostre Seigneur. Ayant commis et deputé Maistre Sans de Bonnecase Curé de Mauleon en Soule de nostre Dioceze, et le Reverend Pere Nicephore Capucin, aussi resident en ladite Ville de Mauleon, comme capables et idoines pour examiner le livre intitulé Atima penitentaren occupatione devotac, langage vulgaire dudit Pays de Soule, composé par Mr. lean de Tartas Prestre et Cure d'Aroue de la mesme Province et de nostredit Dioceze, veues et meu- rement considerées les attestations desdits de Bonnecaze et Nicephore et adjoustant foy a leur examen, avons donné nostre approbation et permettons audit de Tartas de le mettre en lumiere et le faire imprimer ou bon luy semblera, en foy de quoy avons signé les presentes de nostre main, fait apposer nostre sceau Episcopal contresigner par nostre Secretaire. Fait dans nostre Palais Episcopal d'Oleron, le vingt sixiesme Octobre mil six cents soixante huict.

 

ARNAUD FRANCOIS DE MAYTIE, E. D'OLERON.

 

Par mandement de mondit Seigneur lilustrissime et Reverendissime Evesque, BERGES Secretaire.

 

 

 

 

 

 

 

 

 


LEHEN CAPITULIA

 

ORATIONIA

 

Zer den,

haren necessitatia,

nolaco behar dian içan,

cer vertute eta indar dian Iincoa baitan.

"Clamaverunt iusti et Dominus exaudivit eos” Psal. 33.

Arima devotac eta penitentac hirur Princessa edo hirur Erreguina behar dutu berequila conservatu eta qhario eduqui, nahi bada bici Iincoaren amorioan, haren cerbutcian; haren beldur saindian mundu hontan biciric, nahi badu haren gratian hilic haren gloria eternala celian ardiatsi .

Hirur Princessa hurac dira orationia, barura eta amoyna. Hetaric lehena da orationia, çoin doctor saindiec communsqui partitcen baitiuzte bi partetara edo bi membrutara. Lehena da oratione mentala eta segonta oratione vocala; lehena da ama eta segonta alhaua; lehena eguiten da bihocez , gogoz eta espiritus, eta segonta mihiz eta ahoz; lehena hon da segonta gabe, baina segonta ezta iagoiti hon lehena gabe. Hargati gure Iaunac reprochu eguiten cian iudu falsu eta gaizto hayer, "Populus iste labiis me honorat, cor autemeorum longe est a me" (Math. 15), "populu falsu honec espaignes, ahoz eta mihiz ohoratcen nu, alabaina hoyen bihotiça niganic hurrun da", niganic apart dago.

Segurrena da, noiz eré mentala eta vocala biac iunto baitira Iincoaren onsa eta gogo honez adoratceco, maytatceco, laudatceco, remerciatceco, hari ohorasquatceco eta galdatceco behar diren gauça justo, hon eta legitimo diren ororen, çouin baitira orationiaren suiet, fundamento, objecto eta fin principalac.

Nahi dianac onsa ¡kassi manera eta methoda oratione mentalaren pratiqua, iracurt bitça P.P. Iesuista devot hec, Coton, Caussin, Richeome, Binet, Pons eta bertce anhitz, çoignec doctequi materia haur tractatcen baitute, çoin comunsqui deitatcen baitira Iesusen Companiaco Aitac, çoinen ordriaren lehen fundaçaliac içan baitira S. Ignace de Lohiola eta S. Frances de Javier, biac euscaldun Euscal herrian sortu, eta çoignen dicipulu digniec ohore eta abantailla handiric egun oroz emayten baitute Iesu-Christen eliçari, populu, natione christino diren orory, ichassoan eta lu idorrian , orienten hassiric occidentera drano. Iracurt beça oraino S. François de Sales, Genevaco Prince eta apescupia; iracurt beça oraino P. Marc le Telier, Recole franciscanoa, eta P. Gery espaignola, Iesusen oratorioan apheça. Han eridenen du nontic bere espiritua contenta hobequi, eciez ene libruto hontan, çointan contentatcen bainiz erraitera orationiaren definitionia, conditioniac eta vertutiac ahalic eta labursquiena iracurtçalia ennuyatu gaberic.

 

tala eta segonta oratione vocala; lehena da ama eta segonta alhaua; lehena eguiten da bihocez , gogoz eta espiritus, eta segonta mihiz eta ahoz; lehena hon da segonta gabe, baina segonta ezta iagoiti hon lehena gabe. Hargati gure Iaunac reprochu eguiten cian iudu falsu eta gaizto hayer, "Populus iste labiis me honorat, cor autemeorum longe est a me" (Math. 15), "populu falsu honec espaignes, ahoz eta mihiz ohoratcen nu, alabaina hoyen bihotiça niganic hurrun da", niganic apart dago.

Segurrena da, noiz eré mentala eta vocala biac iunto baitira Iincoaren onsa eta gogo honez adoratceco, maytatceco, laudatceco, remerciatceco, hari ohorasquatceco eta galdatceco behar diren gauça justo, hon eta legitimo diren ororen, çouin baitira orationiaren suiet, fundamento, objecto eta fin principalac.

Nahi dianac onsa ¡kassi manera eta methoda oratione mentalaren pratiqua, iracurt bitça P.P. Iesuista devot hec, Coton, Caussin, Richeome, Binet, Pons eta bertce anhitz, çoignec doctequi materia haur tractatcen baitute, çoin comunsqui deitatcen baitira Iesusen Companiaco Aitac, çoinen ordriaren lehen fundaçaliac içan baitira S. Ignace de Lohiola eta S. Frances de Javier, biac euscaldun Euscal herrian sortu, eta çoignen dicipulu digniec ohore eta abantailla handiric egun oroz emayten baitute Iesu-Christen eliçari, populu, natione christino diren orory, ichassoan eta lu idorrian , orienten hassiric occidentera drano. Iracurt beça oraino S. François de Sales, Genevaco Prince eta apescupia; iracurt beça oraino P. Marc le Telier, Recole franciscanoa, eta P. Gery espaignola, Iesusen oratorioan apheça. Han eridenen du nontic bere espiritua contenta hobequi, eciez ene libruto hontan, çointan contentatcen bainiz erraitera orationiaren definitionia, conditioniac eta vertutiac ahalic eta labursquiena iracurtçalia ennuyatu gaberic.

 

"Orationia da espirituaren eta arimaren goiti Gincoaganat alchatcia edo Iincoari gauça iustoen galdatcia", hala dio S. Damasc. (Lib. 3. De Fide Orthod.): "Oratio est ascensio mentis in Deum, sive decentium a Deo petitio". (S. Augustin sermon 230. de temp.), dio: "Quid est oratio nisi ascensio animae de terrestribus ad caelestia, inquisitio supernorum, invisibilium desiderium?, "Cer da orationia lurreco gaucetaric celuco gaucen cherkatcia, gauça invisiblen desira eta amorioa baicy?". (S. Chrysost. hom. 30 In genesi), dio: "Orationia da Gincoarequin minçatcia", "Est colloquium cum Deo". S. Basil. (orat. In lulia. mar.): "Oratio est boni cuiuspiam petitio, quac ad Deum a piis effun- ditur", "Orationia dela gauça hon baten galdoa , poin iustocc (56) Iincocoari eguiten baitute".

Definitioné comuna da haur: orationia dela Iinccoari gure desiraren explicatcia eta representatcia, harganic cerbaiten ardiasteco: “Oratio est desiderii nostri coram Deo explicatio, ad aliquid ab illo impetrandum". Hementic enseguitcen da orationian badela bi acto; lehena da, noiz eré guré bihotcian formatcen baitugu desircunde bat gure Iincoaganie obtenitceco çoinbat gratia eta favore, edo delivratceco guré burien çombat accident edo danger handitaric, eta desir hori baitugu edo guré edo guré lagunen. Segond actoa da, noiz eré desir hori baitugu representatcen bihocez edo mihiz, mentalqui eta vocalqui. Manera hortan dira endelgatcen erran diren orationiaren definitioniac.

(SALBATZEKO BEHARREZKO DA)

Segur da orationia absolutoqui necessario dela salvatceco; hargati guré Iaunac erran cian beré Passionian beré Apostolier (Marc. 14): "Vigilate et orate, ut non intretis in tentationem", "çaudezte vigilant eta erran eçacie orationé, eror etcitien tentationian". Eta S, Math. 7. dio: "Petite et dabitur vobis"; eta St. Luc: "Petite et accipietis", "Galda eçacie eta emanen çaucie";"galda eçacié eta ukanen ducié". Haren arraiçoigna clar da, ceren behar dugu Gincoari susmetitu, eçagutu hura dela guré princia, guré principios, gu haren creaturac eta haren esclavoac; hura gabé ezdeusac guira. Hala dio Escri- tura saindiac (Isa. 45.): "Mihi curvabitur omne genu", "Belhain oroc niri gur eguiten du". Bada sumissione hori eguiten du barneti eta campoti guré Gincoari oratione mentalaren eta vocalaren moyenes; hambatequi orationia necessario da salvatu içateco.

Anthiocus Erreguemiserable harc confessione hori eguin cian beré tormenten artian: "lustum est subditum esse Deo et mortalem non paria Deo sentire" (2. Mach. 9): "Iusto da Gincoari obedient eta susmetitu ilatia eta guiçon mortalac oroc sendi eta pati deçan jincoac ecin senditcen eta patitcen diana", çombateré malhuros eta infame hura bere othoycian ezpaitcen exauditu içan, ceren ezpaitcian behar cena eta behar beçala jincoari galdatu. "Orabat scelestus Deum, a quo non erat veniam consequuturus", "Othoytcen ciala jincoa, baina etciala perilic ardias leçan harganic beré barkamendia".

Propheta royalac eré dio guiçonac salvatu içatecoz behar diala abachatu eta susmetitu eta gurtu Gincoari, eta guero beré orationia eguin: "Subditus esto Domino et ora cum".

 

S. Thomasec dio orationia dela religionesco acto bat, çointan guiçonac eracusten baitu Iincoa dela hon ororen emaylia, principios eta Iauna; haren beharra diala eta orationiaren moyenez jincoari beré ohoriac, adorationiac eta cultoac rendatcen dutiala, creatura hum- ble batec beré creatorari çor dian beçala.

(BESTE ARRAZOI  BAT)

Orationiaren necessitatia salvatu içateco porogatcen da bertce arraçoign eder hontçaz. Salvatceco necessario da guiçonec Ihessy eguin deçan bekatu mortaler eta eguin obra honic; bada guiçonac ecin eguiten dutu bi gauça hoc Iincoaren gratiaren socorri actuala gabé, eta gratiaren soccorri actuala ecin ardiasten da orationia gabé, ceren hura baita moyen bat, çoin gabé Iincoac ezpaitu emayten gratia; hambatequi orationia necessario da salvatu icateco.

Precepto affirmativoac eztu obligatcen guiçona "pro semper", iagoiticoz, negativoac beçala, baina solamente "pro tempore", behar den demboran eta ocasionetan; hala nola, noiz eré nehorc senditcen baltu tentationé handi bat eta danieros bat, çoini ecin eguiten baitu resistentiaric, eta ecin garaitcen baitu ; noiz eré nehorc beré buria hilceco danieretan iccusten baitu, particularqui bekatu mortalian bada ordian; jagoiti ilatecoz, obligatu da Iincoari galdatcera beré bekatien remissioniaren, noiz eré bekatoria tenitu baita gratiala disposatcera, hala nola, nahi dianian berac sacramendia recebitu edo bercer administratu.

Hortic behar da concluditu guiçona ecin dauquiela  dembora lucez bekatu mortal gabé orationiaren aiutia gabé, ceren ecin bicitcen baita tentatione gabé hanitz demboraz, eta tentationiac ecin garaitcen baititu orationia gabé. Norc eré beré buria iccusten baitu danger eta peril horietan, ezpadeça orationia bessarka arma segur bat beçala hayen contré, erorten da segurqui bekatu mortalera eta damnatione eternalera, hartan hilcen bada. Pobre batec beré buria hilcera uciten dianian, gosses hilcera, ahalquez edo herabez amoina galdatcera , bere buriaren erhaile date, ceren eta amoina galdatu balu bere bicia salbatcen ahal baitcian. Nehorc bere buria iccusten dianian ohoin eta volurren artian eta uzten hilcera oihú eta heyagora eguin faltaz, bere bicia salvatcen ahal cialaric oihu eta heyagora eguin balu, halacoa ere damnatu date, ceren bere buriaren murtrier eta homicida baitate.

 

Ber forman eta maneran, guiçonac bere buria iccusten dianian danger espiritual hayetan eta ez oihu eguiten Iincoari, çoignec baitu botere haren delivratceco danger hayetaric, peril handi batetan eçarten du bere arima galceco eta damnatceco.

 

Arima devota eta penitenta, danger hayetan cirenian oihu eguiçu eta heyagora Iincoari bertce ordus erregue Ezekias ari cen beçala: "Domine, vim patior, responde pro me, quid dicam aut quid respondebo cum ipse fecerim?" (Isa. 38), "Iauna, phenatan nuçu; urgatz, neçaçu, emaçu arraposta enegatic; cer emanen dut edo arrapostu emanen dut, ni niçanaz gueroz eguilia eta oguenduna?

Erraçu Propheta royalac beçala: "Clamabit ad me et ego exaudiam cum; cum ipso sum in tribulatione, eripiam eum et glorificaba eum”(Psal. 90), "Eguinen du oihu niri eta nic ençunen dut; harequila niz haren tribulationian, delivratuco dut eta glorificatuco". Imita eçaçu Iosaphat: "Cum ignoremus quid agere debeamus, hoc solum est nobis residui, ut oculos dirigamus ad te" (2 Paral. 20), "Iauna, phenatan gutuçu, cer eguin behar dugun eztaquiguçu; gure esperança eta gure consolationia çutan duçu, gure bihoçac eta gure beguiac çuganat goiti alchatcen cituguçu" . Coraie, arima devota; çure tribulationia ioanen da, çure orationia Iincoae ençunen du bi hayena beçala.

Ezquira solamente obligatu behar-ordian gure buriegati Iincoaren othoitcera, baina orano gure christino lagunegatic, iccusten dutugu- nian extremitate  handitan. Gure laguna iccusten dugunian gossez hiltcera doela, obligatu guira hari socorri emaytera, amoina eta honqui eguitera damnationiaren phenan. Ber guisan iccusten dugunian gure laguna tribulatione espiritual handi batetan, gure oratione honez obligatu guira haren socorritcera, hargati Iincoari othoy eguitera; bertcela galdiac guira. Hargati erran du Apostoliac Ioandone Ioannec: "Orate pro invicem ut salvemini" (Iaco. 5), "Batac bertciagatic othoy eguicie, amorecati salva citezten".

(NON EGIN OTOIZ)

Arima devota eta penitenta, guré Princessaren laur qualitatiac edo laur conditioniac hassi gabe, dugun iccussi cer leccutan orationia den hobe, eta non den hobe Iincoari gure othoitciac ohoresca ditÇagun, eta guero examinatu behar dira gure Princessaren laur anderiac edo laur nescatoac.

Orationia leccu orotan ongui jin da; Iincoa leccu orotan da, oro iccusten dutu, oro ençuten dutu; leccu orotan da "per essentiam, per potentiam et per presentiam", "Bere essentiaz, bere boteriaz eta bere praesentiaz", Propheta Royalac erran dian beçala: "Si ascendero in caelum, tu illic es; si descendero in infernum, ades (Psal. 138), "Iauna, celurat igan banadi, çu han cira; ifernurat ieusten baniz, han present cira; çu orotan cira.

 

Populiagati eguiten diren oratione publicoac, hala nola, letharignac, processioniac, meçac, peredicoac eta exortationiac,egin behar dute publiqui, oroc iccus eta ençun deçaten elicetan particularqui, erran dian beçala Prophetac: "In ecclesiis benedicite Domunum " (Psal. 67), "Elicetan lauda eçacie Iauna eta benedica". Hargati eliça deithatcen da Iincoaren echia, ene echia da orationiaren echia "Domus mea domus orationis vocabitur" (Math. 21), "Ene echia  deithatu içanen da orationiaren echia".

 

Leccu hura da ordenatu orationen eguiteco. Han iccussiric gure lagunac oratione errayten, devotionian sartcen guira hayen imitatcera. Han diren gauça saindiec, sacramendiec, unci eta vasa sacratiec, imaginec, aldare saindian unguru-unguru ibilten dicen ainguriec leccu saindu hacen considerationiac, çointan espata figuraric, legue çaharrian beçala, baina bai erideiten eguiasco Iinco guiçon bat eta eguiasco guiçon Iinco bat, consideratione saindu horic obligaten, dute arima devota eta penitenta Iincoari bere othoitcen eguitera eliça saindietan, particularqui orationiac badira publicoac.

 

Baina oratione particularac leccu orotan ongui jin dira, argui eguiten badira ber, orobat camberan, orobat cabinetian , borta cerraturic, gure Iaunac eraccusten dian beçala: "Tu autem cum veris, intra in cubiculum tuum et clauso ostio ora Patrem tuum qui videt in abscondito" (Math. 6), "Noiz ere eguinen baituiçu çure orationia, sar cite çure camberan, eta borta cerraturic, othoy eçaç çure Aita, çoignec iccusten baitu secretian".

 

Passage hortan ezta deffendiatcen orationia eliçati campoan, eta eztu errayten eztela hon eliçan baici, baina S. Chrysostomec dio: "Puto non ad locum referri quod Dominus ait, sed ad propositum orantis", "Eztiala esteccatcen orationia leccuari, baina minço dela ora- tioniaren eguiliaren borondatiaz eta intentioniaz". Erran nahi du gure Iaunac eta haren ondoan saindu honec, nehor beldur bada orationiaren eguitian urguillia, vanitatia han sar dadin, edo bortharen ezquiez  papatcian  edo ezquien goity alchatcian edo oihu eta heyagora eguitian, hobe dela ordian orationia eguin dadin camberan eta cabinetian bortac cerraturic, "clauso ostio", orationiac ezteçan gal bere valioa eta bere frutia, vanitatia dela causa, çointara danieros beliçate haren eguilia eror ladin, postura hayetan eguin baleça bere orationia guiçonen aytcinian.

Danier hortaric campoan arcord guira orationia hobe dela eliçan, eta han Gincoac hobequi exauditcen diala gure othoicia, erran cian beçala bertce ordus Salomoni, Hierusalen haren ohoretan templia akavatu cianian: "Audivi orationem tuam et elegi locum is- tuin mihi in locum sacrificii" (2 Paralip. 7), ",çure orationia ençun dut eta lecu haur hautatu dut, sacrificioac han eguin ditian ene ohoretan". Arcord guira halaber leccu orotan orationiac hon direla, onsa eguiten badira ber. Arima devota eta penitenta, orationia hon duqueçu, behar diren gauçac humilqui galdatcen badira, orationiaren eguilia gratian bada, attentionia badu eta preservatcen badu. Hoc dira gure Princessaren laur anderiac eta nescatoac. Dugun lehena examina.

 

 

 

 

ORATIONIAREN LEHEN CONDITIONIA

(GAUZA ONA ESKATZEA)

Ezta behar galdatu deus Iincoari, non ezten iusto eta legitimo non ezten eman Iincoaren gloriari eta gure arimaren salvamendiari. Hala dio S. Augustinec: "Petere in nomine Salvatoris est ea tantum petere, quae ad salutem nostram faciunt aut Dei gloriam (Trait 73, in loa.), Galdoac eguin behar du Iincoari Iesus haren seminaren icenian. Manera hartan eguiten delaric, badugu promes gu launac emanic, cer ere haren Aytari haren icenian galdatuco baitu hura oro uqhenen dugula: "Amen dico vobis, si quid petieritis Patrem meum in nomine meo, dabit vobis" (Ioa. 15); eta ceren ezpaitugu galdatcen behar den beçala, hargatic dio Apostolu batec eztugula ardiasten gure Iincoaganic gure demandaren eta gure othoyciaren effectoa: "Petitis et non accipitis, eo quod male petatis et in concupiscentiis insumatis" (Iaco. 4), "Galdatcen ducie eta ez obtenitcen, cercen gaixqui eta gaixtoqui galdatcen baitucie eta cien othoiciac cien gaixtaccarietan eta cien voluptatetan emplegatcen baititucie".

Socrates philosophac errayten cian etcela behar deus galdatu Iinco immortaler, baina solamente onguy eguin diçaguien ; hec iaquinen çutela guc batbederac cer behar gundian. Bermianeran deçagun galda gure Iinccoari haren gloriari eta gure arimen salvamendiari eman diren gauçac; iccossico du gure Iincoac guc cer behar dugun. S. Bazilo iaunac dio gure Erreguia liberal dela eta handi; samurtcen dela gauça chipiric hari galdatcen dugunian eta samurtcenago behar eztirenac hari galdatcen dutugunian: "Indigne fert quando quis exiguum aliquid a se petit, multo magis si ea petimus, quae minime conveniunt" (Art 5. et 6.).

S, Thornasec dio gauça batçu Iinccoari behar direla galdatu absolutoqui, hala nola vicitce eternala eta moyenac hara helceco; bertce gauça batçu, hala nola, aberaztaçunac, ohoriac, bicitce lucia, ezconce aberatsac, behar direla Iincoari galdatu conditionerqui, gure arimen salvamendiaren hon, profitable eta avantailloux icanen direla eta bertcela ez; arimari convenitceen badira bay, bertcela ez. Orationiaren forma haur ederra da: Iincoa othoy deçagun eguin deçan gutçaz placer diana oro, iccussico dian beçala haren gloriari eta gure salvamendiari eman dela.

S. Augustinec dio onsa considera eta examina badeçagu oratione dominicala, "Pater noster" (Epist. 21. ad Probam.), gure Iaunac bere Apostolier, bere dicipulier, bere eliçari eta guri orori eracussi diana, eridenen dugula gure oratione ororen vertutia eta hitçac oro han direla; hari conformatcen baguira, eztugu iagoiti deus galdatuco Iincoari, non ezten haren gloriaren eta gure arimen salvamendiaren, eta oro Iesus haren semiaren icenean.

Arima devota eta penitenta, haur da gure Princessaren lehen an- deria eta nescatoa; dugun considera eta admira bigarrena, çoin baita gratiazco estatia, çointan behar baitu içan orationiaren eguiliac. Haur da orationiaren arima, bicia eta guiça.

 

ORATIONIAREN BIGARREN CONDITIONIA

(GRAZIAN EGOTEA)

Gure lehen Princessa ederrac nahi du eta behar du bere aldian Iincoaren gratia, chahutarçuna eta puritatia. Andere honen faltaz Princessac eztu ouquenen lo onic, Iincoaren gortian inutila içanen da, ezta ongui gin içanen celuco palatioan. Hala dio Escritura saindiac: "Cum multiplicaveritis oraciones vestras, non exaudiam vos, manus enim vestrae sanguine plenae sunt; qui declinas aurem suam ne au- diat legem, oratio eius execrabilis est" (Issa. 1. Prov. 28), "Nois ere cien orationiac doblatuco baititucie, ezçutiet ençunen, cien escuac odolez betheric daude; nor ere ezpaita nahi behatu Iincoaren leguiari eta haren botçari, haren orationia execrable eta abominable içanen da".

 

Propheta Royalac comparatcen du orationia inchensiari . Inchensiac, ezpadadi iar inkaz bician, eztu emaiten keric, ez urrinic; inkaçac behar du içan inkaz bicia eta ez inkaz hila, keric eta urrin honic emayteco: "Dirigatur, Domine, oratio mea sicut incensum in conspectu tuo" (Psal. 140), "Iauna, ene orationia eçarçu pizturic eta chuchenturie çure aitcinian gratiaren eta karitatiaren suyaren moyenes. Ber maneran arima bat ezpada gratian, haren orationia hila içanen da eta vertute gabia Iincoaren aytcinian, inchensia den beçala inkaz hilaren gaignian.

Inchensiac bere ialguitia eta sortcia hartcen du pinoa deithatcen den çuhaintce gora, handi eta chuchen harganic; arima batec ere behar du igan chuchen, iusto, gora, eta gratian, nahi badu haren alhava, baita orationia, den exauditu, enjun eta ongui gin Iincoaren aiteinian .

 

Legue çaharrian ere agueri da nehor etcela ausat Tabernacle Saindian sartcera, ez eta sacrificioric eguitera, ezpalis chahu eta santificatu biciaren penan: "Omnis homo qui accesserit ad ea quae consecrata sunt, in quo est immunditia, peribit coram Domino" (Levit. 22),”Nor ere sartuco baita gauça saindu eta consecratu diren leccura chahatu eta purificatu gabe, galduco da eta perituco Iincoaren aitcinian. Ber maneran, arima devota, çure orationiaren ohoreskia eta Ficioa çure Iincoari nahi duqunian eguin, çure concencia onsa purifica eçaçu eta santifica; gratian sar cite, bertcela haboro damnuduqueçu çure orationian eciez profeitu, eta çure Iincoa deshoratcen duçu concencia criminel batequi hacen misericordiaren inportunatciaz, dagua escuan odoles betheric.

 

(HIRU ERATEKO EGITEAK)

 

Pundu honen hobequi endelgatceco, arima devota, iaquin eçaçu guiçonac lurrian eguiten dutian obrac oro direla hirur suertaco: edo hilac edo biciac edo mortificatiac, Theologiac eracusten dian beçala. Eniz minço bekatu mortalez, ceren hurac baitira damnationezco obrac; minço niz obra honez.

Obra hilac dira, "opera mortua", ceren ezpaitira caritatian, ez gratian eginac. Eguiten duçu barur, errayten duçu oratione, emayten duçu amoina, alabaina hayen eguitian bekatu mortalian cira: obra hurac oro hilac dira gratiaren faltas, çoin gabe ezpaitira batere meritorio Iincoaren aytcinian, ceren meritu ororen hatsarria eta principioa baita ata caritatia, Theologiaren maximac craccusten dian beçala: “charitas est principium merendi".

 

Obra biciac dira gratian eta caritatian eguiten direnac bekatu mortalen  estatuic campoan , "opera viva"; hurac dira meritorio eta digné recompensu ardiasteco Iincoaren aitcinian, Iincoac targunez bere hontarçunez promez eman dian beçala hayer emaitera.

 

Obra mortificatiac, "opera mortificata", dira gratian eguinac eta guero bekatu mortalaz estekaturic eta empechaturic daudianact. Horren endelgatceco, arima devota, comparatione honi beha cute. Igusquiac orienten ialguiz gueroz lurra iccusten du eta arguitcen, baina odey eta lanho lodi bat eta grossier bat iarten denian eta formatcen, igusquiac lurra eztu onsa arguitcen, ez berotcen, eta guero ipar aire hon bat giten denian eta akaçatcen odey eta lanho hura, lurra arguitcen du eta berotcen iguzqui harc lehen beçala. Ez igusquiac bere arguia eta ciaritatia galdu cian odey eta lanho hura cela causa, baina haren arguia empechaturic çagoen odey hura cela causa, non ecin helcen baitcen asqui onsa lurrary bere aguiaren emaytera.

Ber guisan ,arima devota, obra hon bat egun eguin duçunian gratian barnen, eta bihar bekatu mortalera erorten cirenian, cer guertatcen da atço eguin çunian obra hona? Ezta hilcen, baina bai mortificatcen. Hori da guc deitatcen dugun obra mortificatia, "opus morficatum"; eta guero giten cirenian penitentia eguitera, Espiritu Saindiaren ipar airiac akaçatcen du bekatiaren odeia eta lanoa, eta obra gachoa remetitcen da leheneco estatura, pitcen da, digne rendatcen da bere recompensaran Iincoaren aitcinian ardiasteco,”viviscit Opus".

Arima devota, sar cite gratian, ordian eguiçu ohiu Incoari; çure obra dukeçu obra bicia, “opus vivum”, eta çure botça, çure ohiu Iincoac ençunen du eta çuri emanen hari galdatcen duçun gauça: “Clamaverunt iusti et Dominus exaudivit eos”. haur da gure Princessaren bigarren anderia edo nescatoa: gratia, iustitia, bekatu mortaliac gabe içatia.

 

(BI GALDERA)

Çoinbat curiosec erranen du; esteia hon bekatu mortalian içanic obra honic eguitia? Erran dugun beçala, obra hura hila date, ceren ezpaita eguina gratian; orotrat ere obra hona date "per modum dispositionis et novi gaudii", ceren disposatcen baitu bekatoria penitencia eguitera eta guero alegrantia berriric emaiten baitu bekatoriari, S. Thomas, Escolaren ainguriac, erran dian beçala, çombatere bere naturaz ezpaita meritorio Iincoaren aitcinian.

Curiosac oraino erranen du: Iincoac ençuten dutia bekatoriac? Gratiaz, bai, baina ez iustitias, ezta tenitu ez obligatu hoyen ençutera eta hayer bere galdoaren emaitera bere iustitiaren respetus, çombatere batiçutan bere gratiaren respetus ençuten baititu. Bekatore oro bi maneratan da:

Edo bekatian bici da eta borondate actualian bere bekatian continuatceco eta perseveratceco. Halacoaren orationia Gincoac eztu ençuten, ez eta exauditcen. Hala erran du Escritura Saindiac: "Cum multiplicaveritis oraciones vestras, non exaudiam vos, manus enim vestrae sanguine plenae sunt" (Isa, l), "Cien orationiac, nahibada doblatuiac, eztutut ençunen, ceren cien bihoçac maletiaz eta bekatiaren odol grossieraz betheric beitaude". Sendimendu hori bera cian Propheta Royalac: "Iniquitatem si aspexi in corde meo, non exaudiet Dominus" (Psal. 45), "launa, neure bekatia eta neure iniquitatia neurc bihotcian iccusten dudano eta borondatian niçano hartan obstinaturic egoiteco, enuçu ençunen, ez emanen ene demanda". Gende hetçaz minço denian S. Chrisostomo Iauna, dio: "Qui orat et peccat vel est in proposito peccandi, non orat Deum, sed deludit", "Norc Ere othoitcen baitu Iincoa eta bekatu eguiten edo bici baita bekatu eguiteco borondatian, halacoac eztu othoitcen Gincoa, baina truffateen da Gincoaz". Halacoac Pilatesen soldadoac iduri dira: gurtcen ciren Iesu Christoren aitcinian eta guero chofletez bethatcen . Hala ari dira dembora hontaco bekatoriac: gurtcen dira egun oroz Iesusen curutciaren aitcinian eta guero, bere bicio eta voluptate gaixtoez, oren oroz Iesus hura bera dagua-ukaldis hiltcen, desohoratcen eta poignardatcen;

Edo bekatoria da dolu eta regret diana Iincoaren offensatus; Iincoaren amorecatic odio eta detestatione diana bere bekatien contre. Halacoren oihia Gincoac exauditcen du. Ençun cian Chananearen oihia erran cianian Iincoari: "Miserere mei, Domine, Fili David" (Math. 15), "Iauna, Davidten semia, har çaçu misericordia eta pietate nitçaz". Ençun cian seme prodigoa erran cianian bere aitari: "Pater, peccavi in caelum et coram te, iam non sum dignus vocari filius tuus" (Luc. 15), "Neure aita, criminel nuçu celian eta lurrian; Iincoa eta çu offensatu çutiet". Ençun cian publicanoa erran cianian: "Deus, propitius esto mihi peccatori" (Luc. 18), "Iauna, bekatore handia nuçu, eguidaçu gratia eta misericordia". Passaie horren gaignian dio S. Augustinec: "Si Deus peccatores non audiret, frustra pu- blicanus ille dixisset. Deus, propitius esto mihi peccatori", "Gincoac ezpalitça bekatoriac ençun, auuerretan erran çutian publicano harc: Iincoa, misericordia eguin içadaçu". Ençun cian Magdalena, nigar eguin cianian eta bere nigarres Iesusen hoign sacratiac ecuci: "Rigavit lachrimis suis pedes eius" (Luc. 7). Ençun cian ohoign hona, erran cianian Iaunari curutcian urkaturic eta crucificaturic çagoela: "Domine, memento mei, cum veneris in regnum tuum" (Luc. 23), "Iauna, orhit cite niçaz çure resumala ,cirenian", ceren dolu hartcen baitute bere bekatiez eta hurac aborritcen eta detestatcen, eta Iincoari prometatcen ez guehiago hetara itçultera. Baina etcian ençun Antiochus gaixtoa, ez phariseu superbiosa, ez Iudas traidoria; eztu ençuten gure demboran hanitz bekatore obstinatu, ceren bere malecietan bici baitira eta borondate actualian, haboro bekatu egun oroz Iincoaren contre commetitcera.

 

Guiçon bat colpaturic dagoenian fuzil colpu batez edo ezpata ukaldi batez, edo haren gorpitça poçoaturic dagoenian, nola nahi cira barberac sendo deçan, bala, burduigna, poçoa gorpitcian deno? Ezta moyenic. Idoqui behar du behin camporat balac , burduignac  eta poçoac, eta guero sendotu. Ber guisan bekatariaren bala, burduigna, poçoa idoccaçu çure arimatic camporat haren sendatceco. Bekatia çure arimatic camporat loan denian, eguiçu oihu. Iincoac ençunen çutu, baina ez bekatia haren barnian deno.

 

Arima devota eta penitenta, haur da gure princessaren bigarren anderia eta nescatoa, gratia. Eduquaçu andere haur princessaren aldian gauaz eta egunaz. Gratia harc emanen du princessari lurrian gratia franco eta princessac çure arimari celian gloria franco. Goacen aitcina. Deçagun considera princessa handy honen hirurgarren anderia, çoin baita attentionia.

 

 

ORATI0NIAREN HIRURGARREN CONDITIONIA

 

(ERNE EGOTEA)

 

S.Thomas, Escolaren aiNguriac, dio aTtentionia dela hirur suertaco: hitcen consideratcia, hayen significationari gogo emAytia eta Iincoaren eta bere demandaren  chuchen bere gogoan eta espirituan edukitia, esquin ez eizker camporat barreiutu gaberic.Azquen eta heren conditione haur orationian absolutoqui necessario da eta, lehen bi conditioniac ez ouquenic ere, orationia hona date eta ez du galduco bere frutia Gincoa baitan.

Orationiaren attentionia oraino deitatCen dugu edo actuala edo virtuala. Lehena da, nois Ere oratione orotan hasI eta accava artino ezpaitugu galcen gure intentionia eta devotionia. Virtuala da, noiz Ere orationiaren hatsarrian hartu baitugu eta proposatu fermoqui gure orationian uquenen dugula, eta eduquico gure gogoan, intentionla eta attentionia orationIa accava artino; eta guero gure naturaren fragilitatia eta espirituaren flaccatia dela causa, giten baiquira attentione haren galcera; orotarat ere gure orationia  hona date, gutan ezpada faltaric eta eguiten badugu eguinhala hartara bihurceco eta Gincoaganat chuchen gure orationia convertitceco. Ordu hartan gure orationia ouquenen da  eta ardiatsico du bere coroa eta bere meritia attentione virtualaren moyenez, ez ouquenic ere attentione actuala.

Attentione noble eta complitu hura cian bere othoitcetan Propheta Royalac erraiten cianian Iincoari:"clamavi in toto corde meo et exquisivi te (Psal. 118)," Iauna, neure bihotz oroz çuri ohiu eguin dut eta neure devotioniaren indar oroz chercatu citut".Horren gaignian erran du S. Augustinec hitz hon bat eta eder bat: "Toto conde clamatur, quando nihil aliud cogitatur", "Guiiçonac bere bihotz oroz bere Iincoari oihu eguiten du, noiz ere ezpaitu berce gaiçatan phensatcen".

S. Isidorac erraiten dian beçala: "Ahoco hitcen açançac eta  soiniac cer balio dute, bihoça bada mutu eta hil, eta ezpada minço?: "Quid prodest strepitus verborum, quando est cor mutum?". Autor harc berac dio guehiago: "nola nahi cira Iincoa beha dadin çure botçari eta çure oihiari , içu cihaur etcirenian nahi behatu

çure orationiari? Eztuçu nahi ençun çure othoicia, eta nahi cira Iincoac ençun deçan çure demanda?. Gauça hori ezta iustoa ez eta raçoinablia": "Tu non vis audire orationem tuam et tu vis Deurn exau- dire petitionem tuam?.

 

S. Bernard iaunac erraiten du orationia eztela hon attentionia gabe; mihia inutilqui eta auferretan travaillateen dela orationian, bihoça ezpadago othoycez -. "Dum cor non orat, in vanum lingua laborat". Gure arimac eztuque devotioneric, gogoric, ez consolationeric bere othoitcetan, ezpadu attentionia berequi, ceren attentionia da devotioniaren eta placeraren ama, eta devotionia eta placera haren alhava. Ama eztianac eztuque alhava.

 

S. Donúnicus gau batez ioan cen eliça batetara resolutione saindu bat harturic, gaüa oro aldare guehienaren aitcinian belharicaturic orationian igaran behar ciala. Gauherditan postura hartan çagoela debruac eliçaren tinitic harri handi bat egotci cian saindu haren aldera. Harriac honqui haren arroparen punta, gorpitça honqui gabe; eliça oro harriac bere açanz handiaz iccaratu eta movitu; saindiac hargatic orogatic bere orationiaren attentionia, ez bere gorpitçaren postura, argui artino galdu gaberic. Demonioac iccussiric saindu generos haren constantia, attentionia eta devotionia, dio haren istoriac, oihu eta açanz horrible bat eguinic, eliçati camporat ihessi ioan cela. Arima devota, imita eçaçu honen attentione handia çure orationian eta, infernuco demonioec oroc tentaturic eré, çaude fermé çure othoitcetan.

 

S. Frances handiac maxima saindu haur cian bere devotionetan. Eliçan sartcian hur benedicatiaren hartcian erraiten cian guisa hontan beré buriari: "Neuré pensamendiac eta eguitecoac oro, çaudeste heben ny gin artino; banoa neuré orationen, adorationen eta laudorioen aldare saindian neuré Gincoari rendatcera. Neuré lana accavatu dudanian, cien beharric badut, berritz hartuco çutiet", "Manete hic, cogitationes meae, donec egrediar, et ubi opus Dei complevero, si indigere me vobis contingat, iterum vos assumam". Arima devota, cer exempla ederra eta saindia saindu honec emaiten drauiçun, çure orationiaren Iincoaren aitcinian sainduqui formatceco!

 

Genesian 22. agueri da, noiz eré Abraham saindiac manu uqhen baitcian, beré semé maytia eta bakoitça Isac sacrifica leçan haren ohoretan mendi baten tinian, beré semia eta beré cerbutiçariac harturic berequila, ioan cela mendi haren çolala , eta , han utciric beré equipagia oro, ioan cela mendi haren tinira beré semiaz sacrificio Iincoari eguitera, erraiten cialaric beré gender: "Manete hic; cum adoraverimus, revertemur ad vos", "Çaudete hemen; ené semiac eta nic eguin dugunian guré adorationia Iincoari, ginen guira cienganat .

Istoria ederra eta lucia iraccurtu nahi dianac, erran den capitulian edirenen du gauça ederric eta misteriosic. Nic eztut hartcen hantic, ené suietari, baita orationiaren attentionia, hari eman den gauçaric baici. Cerén uste duçu Abraham patriarka saindiac beré gendia quitatu ciala mendi haren çolan eta berbera beré semiarequila ioan mendi haren tinira beré colpiaren eguitera? Ceren veldur baitcen gendé hec troubla  leçaten beré sacrificioaren eguitian, eta elian asqui attentione beré adorationian; çuri eta niri eta mundu orori exemplu eta lectione eguiteco, noiz eré oratione bat edo sacrificio bat nahi baitugu Iincoari rendatu, guré pensamendiac eta munduco eguitecoac utciric "à la part", intentioné eta attentione handirequi eguin behar dugula guré actionia.

Arima devota, çure orationia nahi duçunian Iincoari eguin, edo camberan, cabinetian, bidian, lu idorrian, edo ichassoan, gauaz edo egunaz, ezten çure gogoan Iincoa baici; harequin ciren ordu hartan iossiric eta unituric attentione handi batequin. Haur da guré princessaren hirurgarren anderia, attentionia. Deçagun examina laurgarren eta azquen conditionia edo anderia, çoin baita perseverancia.

ORATIONIAREN LAURGARREN CONDITIONIA

(ETENGABE ESKATZEA)

Erran communa da finac coroatcen diala obra: "Finis coronat opus". Orationiac, amoinac, barurac oro hon dira, erran diren conditioniac hequila badira ber , baina guiçonac ezpadu hetan perseveratcen eta han finitcen, hurac oro obra hilac eta inutilac dirate. Obra honaren guilça eta valioa oro dependitcen da perseve. rantiatie eta hartan finicetic. Hanitz mundu onsa hasten da obra honetan eta, hayetan continuatu eta finitu faltaz, miserablequi damnatcen.

Bertcé gende batçu miserablequi eta gaixtoqui hasten dira beré obretan eta actionetan, eta guero Gincoaren gratiaren colpu miraculos bat hurosqui finitcen eta gloriosqui salvatcen. Sorbonaco  Doctora Parisen onsa hassi cen, haren exemplia iccussi duçun beçala nic Onsa Hilceco Bidiaz igaren urtian eguin dudan librian, baina guero perseveratu faltaz, malhurosqui finitu, peritu eta damnatu. Iudas traidoria bertcé Apostoliac beçala onsa hassi cen, eta guero perseveratu faltaz, beré desperationia cela causa, Iesus beré nabussiaren regret handian beré buria picotcé batean urccaturic, beré arima deabruari infamia eta miseria handitan miserablequi eta malhurosqui largatu eta abandonatu. Bertcé Apostoliac oro, cercen beré Iincoaren cerbutcian perseveratu baitciren eta beré biciac eta odolac haren ohoriagatic issuri eta iocatu, triompha eta ohore handirequi salvatu eta seculacoz glorios rendatu.

David erreguia, Magdalena, ohoin hona gaixqui hassi ciren bere actionetan Iincoaren contré eta, guero bere penitentietan eta bere nigarretan fermoqui perseveraturic, Iincoaren gratiari eta haren vocatione saindiari bere bihotcen camberaren portaliac ordu honez idequirie eta Cavalturic, hurosqui, gloriosqui eta triomphantqui salvatu eta celian saindu, sainda guertatu.

Çombatere , arima devota, cambio eta differentia horic bai damnatuietan, bai salvatietan iccusten, eta remarquatcen Escritura Saindian baitugu eta apostoliac beçala "O altitudo divitiarum sapientiae et scientiae Dei, quam incomprehensibilia sunt iudicia et investigabiles viae eius" (ad Rom. 11), "o! Iincoaren çuhurtciaren eta scientiaren aberastarçunen handitarçuna, ala baitira incompre- hensible eta adorable çure manamendiac eta çure bide saindiac", orotarat ere fineciaric handiena da guiçonari, Iincoaren cerbitcian ordu honez hastia, obra honnetan gazteric hastia, ceren poetac erran dian beçala "lanaren erdia eguin du onsa hassi denac": "Dimidium caepti qui bene caepit habet". Iinco honac çure borondate hona, çure obra honian emanen drau,çu indar eta gratia hartan perseveratceco: "Omnia possum in eo qui me confortat", "Oro ahal dirot harequi baitan, çoignec confortatcen bainu", dio Apostoliac.

 

Perseverantia necessario dela obra honnetan eta particularqui orationian eraccustera eman du Iesus gure Iaunac bere passionian, noiz ere Oliveteco baratcian hiruretan berhalicaturic bere Aita eternalari bere othoitcia eguin baitcian forma hontan: "Pater, si possibile est, transeat a me calix iste" (Math. 26), "Neure aita ohoratia eta adorablia, caliça haur bihoa eneganic, possible hada", bere Apostolier, bere dicipulier eta guri exemplu emaiteco, behin, berritan, hiruretan eta haborotan Iincoari orationian oro escatu behar guntiala, nahi ba- guina exauditu ciren gure orationiac.

 

Apostoliac cre hiruretan othoitu cian bere Iincoa, delivra leçan tentatione handi hartaric, çoignee tormentatcen baitcian bere haraguiaren aldetic, berac aithortcen dian beçala.- "Ter Dominum rogavi ut discederet a me" (2 Cor. 12), "Hiruretan othoitu dut neure Iauna, aparta leçan eneganic haraguiaren punta eta acculu gaixto hura, çoignec choflestatcen eta fatigatcen bainundian". Arrapostia ere uqhen cian Iaunaganic han berian. "Saule, sufficit tibi gratia mea, nam virtus in infirmitate perficitur", "Paul, ene apostolia, çaude ferme çure combatian, ene gratiaz asqui duçu, çure vertutiac uqhenen du bere coroa eta complimendia çure infirmitatiaren eta flaccaciaren erdian". Apostoliaren avisa eta mania da orationian perseverancia necessario dela eta hura gabe eztiala merituric.

 

S. Bernard devotac dio Iincoa ezpada giten asqui sarri gure socorritcera, eguruqui  deçagun pacentiatan; ginen dela ordu denian, luçaturic ere çombait dembora; gure desiren arau ginen dela, gure meritiari recompensu emaytera. "Quod si tardat ad votum, non tardabit ad meritum". Noiz ere guibeltcen baita haboro gure arraquestaren ençutera, ordian hobequi augmentatcen diala gure meritia; eta ezçutiala privatuco hon hartçaz, çoin nahi beitrauçu eman . Çoinbait demboraz luçaturic bere presenta eta bere donoa, hargatic eztugula behar cessatu, ez guelditu Iincoari gure othoitcen eguitetic, ceren segur baita,, noiz ere gure perseverancia içanen baita handiago, hala hala gure ohoria eta meritia içanen dela handiago Iincoaren aitcinian: "Quod Deus concessurus est, si differt, non aufert", "Cer ere emanen baitu, luçatcen badu eztu edequiten".

 

Helizea prophetac piztu eta resuscitatu cianian haur hila, etcian piztu lehenic bere hatsa haren ahoan eçarri cianian; baina çazpitan eçarri cianian bere hatsa haur hilaren ahoan, ordian piztu cian eta resuscitatu haur hila. Hori da garbiqui erraitia actione saindien arima eta bicia perseverancia dela.

 

Naaman prince sorhaio eta lepros hura etcen sendotu bere lepratic çazpitan Iordaneco uheitcian sar eta uccuci artino, mania uqhen cian beçala prophetac emanic: "Vade lavare septies in Iordane et recipiet sanitatem caro tua et mundaberis" (Lib.4 Reg. cap. 5). Trompeta soinus Ierico hiria Iosuec hartu cian, çazpitan hiriaren unguria aphecec eta soldadoec eguinic eta ez anartino: "Circuierunt civitatem, sicut mandatum erat, septies" (Iosue 4).

Genesian iracurtcen dugu Iacob eta Esau, Isaac patriarca saindiaren hi semec, çoin Rebecca bere amac sabeltra batez sorthu baiçutian, disputa eta guerra handiric bere artian uqhen çutela, Esauc Iacobpen contre cerbait invidia eta malitia harturic. Iecussi cianian Iacopec galdia çoala eta bere anaie Esauc massacratu nahi ciala, oihu eguin cian Iincoari guisa hontan: "Erue me de manu fratris nici" (Genes. 30), "Iauna, othoy, ene anaie Esauen escuetaric guarda neçaçu". Iincoac haren othoitcia ençunic, berehala igorri cian  ainguru bat consolatcera eta, gaua oro harequila iraganic borrocan, ainguriac erran cian Iacopi. "Dimitte me, iam aurora est", "Iacob, othoy, utci neçaçu, argui handia duçu". Baina Iacopec ezpaitcian oraino ainguriaren benedictionia ardiatsi, errapostu eman ceron: "Non dimittam te, donec benedixeris mihi", "Ez, ainguria, etçutut  quitatuco, non çuc niri çure benedictione saindia eman artino".

Arima  devota, Iacob saindu haren imitationetan educcaçu hon , çaude ferme orationian, persevera eçaçu hari, çure Iincoaren benedictione saindia obteni artino. Ezteçaçula imita leopard animal poltron hura, çoignec bere ehicia quitatcen baitu, ezpadeça atrapa lehen iaucian. Continua eçaçu coraiosqui çure orationia; ialguico cira burutan eta ohorez. Promesa eman diçu Iesus gure Iaunac, norc ere perseveratuco baitu fineradrano, hura salbatuco dela: "Qui

 

 

 

 

perseveraverit usque (in) (213) finem, hic salvus erit" (Math. 10). Galdeçaçu Iincoari haren gloriari eta salbamendiari eman diren gauçac; sar cite Iincoaren gratian çure bekatiac quitaturic; attentione handirequi eguiçu çure othoitcia; persevera eçaçu çure orationian eta, orationia baita ene hirur princessa lehena, ala ciren guiçona, ala ciren emaztia, princessa harc eguinen citu prince eta princessa lurrian eta celian: lurrian gratiaz, eta celian gloriaz.

 

Arima devota eta penitenta: orhit cite humilitatia, baita obra hon orotan necessario, edirenen duçula nahastecaturic gure princessaren laur anderen artian. Ezteçaopula hantic campoan cherka; han duçu segurqui. Etcitiala tormenta haren ecin edirenez, gure princessaren eta haren anderen gortian kayderan iarriric iceussico duçu.

 

ORATIONIAREN INDARRA ETA VERIUTIA

 

Orationiac eztu solamente emayten consolatione handiric gure espirituari eta gure arimari, baina oraino badu indar meritatceco, satisfatceco eta impetratceco, comunsqui doctorec eraccusten duten beçala. Horren arraçoigna da, ceren ialguiten gratian den guiçonaganic, meritorio da, hala nola bertce obra honac oro; penal bada eta aspré, satisfatorio da essentialqui; çoinbat demanda eta arraquestu bada, ordian impetratorio da, ceren orationiari convenitcen baita, eta ez berce obrer, impetratcia.

 

Orotrat ere bata berciaganic separatcen bada, ahal date meritorio eta ez impetratorio, hala nola guiçon iustoac cerbait Iincoari galdatcen dianian eta ezpaitu obtenitcen, eztelacoz eman haren salbamendiari. Guisa hartan Apostoliac galdatu cian Iincoari delivra leçan

Haraguiaren tormentetaric, eta ezpaitcian ardiatsi bere demanda, ceren Iincoac nahi baitcian tentatione hartan ocupaturic egon ladin. Ahal date halaber impetratorio, eta ez meritorio, hala nola guiçon bekatoriac galdatcen dianian bere bekatien remissionia edo saindu batec celian galdatcen dianian cerbait gugatic. Baina ezta possible den meritorio, non ezten satisfactorio. Disputa da Escolan ahal datianez satisfatorio eta ez meritorio. Scotus subtilac dio bai eta S. Thomasec dio ez.

Orationiaren officioa honorable da eta saindiez eta Iesu Christo Iaunaz praticcatu içan dena. Placer eta profeitu handiric emayten du hayer orori, çoignec devotqui beré othoitciac eguiten baitituzte : eritarçunae sendotcen ditu, ez solamente norc cre othoitcia eguiten baitu, harenac, baina oraino norgati othoitcen du, harenac . Hargati dio çuhurrac.- "Fili, in tua infirmitate ne despicias te ipsum, sed ora Deum et curabit te" (Eccl. 38), "Ené semia, çure infirmitatian ezteçaçula çure buria mesperecha , baina Iincoa othoy eçaçu eta harc sendatuco citu". Centurionaren orationiac haren semia sendotu cian, dicipulien orationiac Simonen amaguinharevari eman cian ossagarria. Ioandone Iacuec dio fediaren orationiac eria sendotuco diala: "Oratio fidei salvabit infirmum" (lacb.ult.).

Orationiac bicia luçatcen du, Erregue Ezechiari heldu cen beçala. Orationiac nehor beré etsayetaric delivratcen du. Baruch prophetac hala dio: "Clamate ad Dominum et liberavit vos de manu principum inimicorum" (Baruch 44), "Oihu eguicie Iaunari eta harc delivratuco çutie prince gaixtoen escuetaric".

Orationiac bakia eta abundancia emayten du, dio Propheta Royalac (Psal. 131): "Fiat pax in virtute tua et abundatia in turribus tuis", "Eguin bedi bakia çure vertutian eta den abundancia çure torrietan". Hargati Simonec, Oniasen semiac, erraiten cian: "Da pacem, Domine, in diebus nostris", "Iauna, eman içaguiçu bakia gure demboran".

 

Orationiac guerlazco demboran emaiten du victoria: "Cum Moises levaret manus, vincebat Israel" (Exod. 17), "Escuac goiti Moisec alchatcen çutianian, Israeleco populiac victoria eramayten cian".

 

Idortian uria eraccarten du. Emazte ezteriler, haurric eztutener emaiten du generatione, Sarac eta Annac porogatu dien beçala. Acusatione falsietaric eta condemnatione iniustoetaric delivratcen du, Susannac çaquian beçala (1 Reg. l). Pensamendu gaixtoac eta demonioac akaçatcen ditu: "Hoc genus daemoniorum non ejicitur nisi in jejunio et oratione" (Dan. 13), "Demonio suerte haur ecin akaçatcen da baruraren eta orationiaren moyenés baici", dio gure Iaunac bere dicipulier. Iincoaren colera ematcen du, celiac er- diratcen ditu, heldu cen beçala ohoin honari: "Hodie eris mecum in paradiso" (Mar. 9), "Egun enequin içanenitz ene paradussian", eta Ioandone Esteve Iesu Christen lehen martirari: "Ecce video caelos apertos et Iesum stantem a dextris virtutis Dei", "Iccusten ditut celiac erdiraturie eta Iesus çuti bere Aytaren alde escuignian". Hori bera erran du gure Iaunac: "Iesu baptizato et orante, apertum est caelum" (Luc. 2), "Iesus bateyatu cenian eta eguin bere orationia, celia erdiratu cen". Hala dio oraino Apostolu batec: "Multum valet deprecatio iusti assidua" (Iacob. 5), "Valios da handizqui iustoac ardura eguiten dian orationia".

 

Arima devota eta penitenta, orationiaren edermenac eta indarrac iceussiric eta consideraturic, ezpadeçaçu ohora eta mayta eta emplega ardura-ardura çure etsay visible eta invisible ororen garaytceco, eztaquit cer eguin, ez cer erran çutçaz, danieretan cirela baici, celuco çure parte hona galduric, infernurat ioayteco eta han seculacoz damnaturic egoyteco. Ordu da minça guitian gure bigarren princessaz, çoin baita barura.

 

 

 

 

 

 


BIGARREN CAPITULIA

BARURA

Zer den eta haren indarrac cer diren.

"Humiliabam in ieiunio animam meam". Psal. 34

Baruraren definitione generala haur da: "Ieiunium est abstinencia ab iis quae gustu percipiuntur", "Barura dela abstinencia bat, cer ere ahoaren goçoari eman baitira, hayetçaz oroz" . Ahoaren goçoari eman diren gauçac: ian, edana eta medecinac. Ianac edequiten du gossia eta edanac egarria eta medecinac sendotcen gorpitçaren infirmitatia. Baruraren complitceco hetçaz oroz abstenitu behar dugu, çombatere barazcaldu gabé edo ondoan gauça apurra edo iaten edo edaten ahal baitugu "per modum medicinas", "medecina anço", eta ez "per modum nutritionis", "hazcurri anço", edo estomacharen flaccatia edo buruco doloria dela causa, barura hautsse gabé.

Barurari doctorec emayten draucoté bertce definitione particular bat: "Ieiunium est abstinencia voluntaria a cibo iuxta ritum Ecclesiae", "Barura dela abstinencia voluntario bat ianetic Eliça saindiaren ordonnançaren eta costumaren arau". Erran du definitioniac abstinencia ianaren respetus, ceren edanac ezpaitu barura hausten, maxima comunac erraiten dian beçala: "Potus non frangit ieiunium". Endelgatu behar da guti eta sobrequi  edanac, ceren barur egunian nehor horditcen balis sobera edanic edo sobera janic, bi bekatu mortal cometi liro: bata hordikerias eta gormandiçaz, eta bertcia baruraren haustiaz. Barur hon ororen regla segura eta iustoa da sobrietatia.

(HIRU BARAU MOTA)

Barura partitcen da hirur partitara: naturala, eclesiasticoa eta espirituala. Barur naturala da eguna hasten delaric gauherditaric gauherditara, noiz eré nehorc ezpaitu deus hartu, ez ian, ez edan, ez medecinaric hartu. Barur hori necessario da iaun aphecer beré meça erran artino, eta bertce persona laico orori beré confessione sacramentala eguinic bere comunione saindia eguin artino, ezpada persona eria. Casu hartan dembora oroz, ala baruric, ala ez baruric, ala medecina harturic, persona eriac recevitcen ahal du comunione saindia franco- qui bekaturic eguin gabé.

Barur eciesiasticoa da definitione particularian erran duguna: abstinentia volontario bat iateco gauça orotaric eliça saindiaren maniaren arau; hala nola, garaçuman çointan ezpaita permis, excusa legitimoz campoan, ez haraguiric, ez arraulceric iatia; eliça saindiac manatcen dutian besten bigilien barur eguitia haraguiric ian gabé, eta halaber iracoitz ostiralen haraguiz abstinencia eguitia; horien ororen beguiratcia bekatu mortalen penan, excusa legitimoric campoan . Hori da barur eclesiasticoa, çoignen beguiratcera obligatu baiquira hain onsa, nola Iincoaren manu saindien, salbatu nahi baguira; manatcen gutian beçala Iesus guré Iaunac Eliça saindiari obediencia ekar deçagun damnatione eternalaren penan, erraiten dialaric Evangelio saindian: "Si Ecclesiam non audierit, sit tibi sicut ethnicus et publicanus", "Ezpadu sinhesten Eliça eta hari behatcen eta obeditcen, halacoa, edukaçu heretico eta pagano".

Barur espirituala da, noiz eré arimac eguiten baitu barur bekatu mortaletaric gabe eta Iincoaren gratian bici baita, haren maniac eta Eliçarenac devotqui eta religiosqui beguiraturic. Haur da barur noblia eta barur saindia, noiz eré gorpitçac eta arimac biec barur eguiten baitute: gorpitçac biandaz eta arimac bekatuz; noiz eré gorpitça guiçonac baruraren moyenez gaztigatcen baitu eta mortificatcen eta, arima bekatien abstinentiaren moyenez ederturic eta purificaturic, Iincoari ohoroscatcen eta harequila unitcen baita arima devota.

Ezta deus ederragoric eciez guré bigarren princessa haur, barura, bi aldetaric complitu denian: gorpitiçaren eta arimaren aldetic. Gorpitçac baditu beré biandac, ian edanac, bicitceco mundian; arimac ere baditu beré bianda espiritualac, Iincoa baitan mundu hontan bicitceco eta harequila entertenitceco, çoin baitira pensamendiac eta beré affectioniac. Pensamendu eta affectione hurac gaixtoac eta maletiosac badira eta arimac hetçaz abstinencia eguiten badu, repoussatcen eta accaçatcen badutu, barur hona da eta saindia; baina pensamendiac eta affectioniac badira hon eta saindu eta arimac hetçaz eguiten abstinencia, erran nahi dut, ez retenitcen barnerat, baina camporat accaçatcen eta repussatcen, hura date barur gaixtoa eta barur criminela, edo, hobequi erran deçadan, hura date bekatian bicitcia eta Iincoari guerlaren eguitia.

Lehen barur hon haren eguiliac ardiasten du Iincoaganic gratia eta benedictione, ceren eracusten baitu beré barurian Iincoari eta Eliçari beré humilitatia eta beré obediencia, eta barur gaixtoaren eguiliac, ezpadeça quitta bere urguillia eta beré bekatia, tiratcen du bereganat Iincoaren colera iustoa, ceren erran baitu Apostolu batec: "Deus superbis resistit, humilibus autem dat gratiam" (Iacob. 4), "Iincoac superbioser guerra eguiten diala eta emayten beré gratia arima humiler".

 

(BEKATU NAZKAGARRIA)

 

Ezta deus hain haztiogarriric Iincoaren aitcinian, nola baita bekatia. Hargatic S. Louis Franciaco Erreguiac maxima eder eta saindu haur pratikatcen cian bere actione orotan, bere gaztetariçunian hassiric hil artino, eta manu eta conseillu hon hura beré ordenian eman cian beré semiari eta coroaren ereter  eta successor legitimoari, çoin deithatcen baitcen Louis le Hardy: "Potius mori quam peccare", "Lehen hil, eciez bekatu mortal bat Iincoaren contra cometi". Cazimir Poloniaco erregué gazte batec arrapostu eman cian here medicuen avisaran eta consultaren contre: "Potius mori quam peccare", "Lehen hil, eciez bekatu mortalic eguin Iincoaren contra". Medicu hec nahi çuten Erregué gazté harc bere placerac andere batequila har litçan, beré osagarri corporalaren hobequi bere eritariçunian ardiasteco , baina prince gazte eta devot harc arrapostu eman cian berehala generosqui eta sainduqui: "lehen hil eciez bekaturic eguin", "Potius mori quam peccare".

 

Eudoxia, Arcadius imperadore handi haren emaztiac, egun batez igorri çutian bere ambassadoriac S. Chrisostomari, çoin baitcen Constantinoples hiri handi hartaco Archevesco dignia, mehatchuz eta rodomentadez betheric, eleçan guehiago deus erran beré perediecu publican haren actionen contre biciaren penan. Archeuesco saindu harc arrapostu eman cian ambassadorer: "Iaunac, erracie cien princessari cessa dadin beré bekatietaric, nahi badu ni cessa nadin haren contra minçatcetic". Ambassadoriac arrapostia guiçon saindu harganic harturic, ioan ciren eta erran bere princessari: "Anderia, auherretan igorri gutuiçu mehachu eguitera guiçon hari; guijon hura eztuçu veldur nehoren eré, bekatiaren baici: “Nihil ille, nisi peccatum timet".

S. Anselmac eré erraiten cian nahiago cela bekatu gabé infernian sartu, eciez bekatiarequi paradussian: "Mallem purus a peccatis et innocens gehennam intrare, quam sorde pollutus caelorum regna tenere".

Aristotesec eré, çonbatere pagano baitcen, beré Politicoan maxima haur observatcen cian: "Melius est mori, quam facere aliquid contra bonum virtutis", "Hobe dela hilcia, eciez deus eguitia vertutiaren contre".

Arima devota eta penitenta, exemplu hotaric iuiatuco duçu çonbat Iincoac bekatia hastio dian, eta nahi bacira çure barurac eta bertce çure obra honac ongui jin diren eta meritorio diren Iincoa- ren aitcinian, aparta cite bekatietaric, sar cite gratian. Haur da barur espirituala, bekaturic ez eguitia eta baruraren gratian eguitia.

(ZERTAN DATZAN BARAUA)

Barura consistitcen da bi pundutan. Bata da barnecoa eta bertcia campoticoa. Barnecoa da substancian, quantitatian eta demboran; campoticoa da gratian. Substantia edo qualitatia da barur egunian haraguirie ezteçagun ian, garaçuman ez haraguiric, ez araulceric. Bertce bigilien baruretan costuma generala da araulce iatia, baina ez haraguiric. Ezniaz eta hantic eguiten den iatecoaz denaz beçambat , çoin comunsqui gorhia edo burroa deitcen baitugu, permis da leccu orotan eta dembora orotan Francian, Ispanian eta provincia orotan. Legueric ezten demboran, costumac balio du leguiac beçanbat, doctoren artian maxima comunac erraiten dian bezala: "Defficiente lege, consuetudo habet vim legis" (2. Q. 147, Arti. 8. ad tertiam). Çombate Thomasec baitio garreçuman eztela permis eznia, Navarrus doctorac dio, liçan ordian costuma garreçuman ezneric ez iatia, costuma hura pescrivitu bada berroguey urthez honat, permis dela iatia. Permissione edo debecu hori fundatcen da costuman, ceren doctor batec erran dian beçala eguiteco hortan "Mos populi mos Dei" (Cap. 21, Nu. 13), "Populiaren costuma dela Iincoaren costuma".

 

Quantitatiac eguiten eta deseguiten ahal du barura. Sobre  bada eta reglatu, gende perestien eta discreten artian pratikatcen den beçala, egunian behin apaira onesbat eguinic barura hon date; baina excessivo eta dissolutu bada, gormanten eta hordien artian helcen den beçala, barurac guti valio uqhenen du. Den bethiere sobrietatia baruraren regla hona eta segura. Permis da oraino arratsian colatione arhin baten eguitia, gutti nehorc jaten et edaten dialaric. Noizpait, ceren apairia christino fidelec arratsian eguiten baitçuten, cerbaiten goician costuma çuten hartcera "per modum medicinac", "medecina anço", baina dembora hontan hartcen dugu arratsian cerbait "per modum nutritionis", "hazeurri anço". Cardinal Caictanec dio arratsian colationiac eguin behar diala oguyarequi solamente. Navarrus autorac dio colationian hartcen ahal dugula barura hautse gabé ogui, mahatzarno eta bi frutu suertetaric. Armilla eta Tinellus bi autorec aprobatcen dituzte Errumeco colationiac, çoin baitira soberache handi eta ample, çoin comunsqui deithatcen baitira "colatione romanac". Cardinal Toletec ere eztutu condemnatcen, abusic ezpada, ceren costuma hala baita Errumen eta Aita Saindiac toleratcen baititu daquialaric.

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac: hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic. Ezta hori barur eguitia, baina hori da baruraz, eliçaz eta baruraren manaçaliaz trufatcia eta beré burien trompatcia. Hori da Epicurus eta Sardanapalen imitatcia, çoignec bere dicipulier doctrina maradicatu eta profano haur bere escoletan eraccusten baitcien: "Ede, bibe, post mortem nulla voluptas", "Ian çac, edan çac, hilez gueroz ezta placeric".

 

Dembora ere necessario da barurian. Noizpait Apostolien demboran eta gueros Eliçaren hatsarrian, oren comuna apairiaren eguiteco, barur egunian cen arratsian, besperen ondoan; guero eguerdiaren ondoan oren bakoitcian; guero eguerditan; guero hameka orenetan. Cardinal Toletec dio, oren batez edo biguez eguerdi baino lehen. Eguiteco hortan nehorc behar du seguitu beré herrico costuma. S. Hieronimoc dio baruraz minço denian: "Unaquaeque provincia abundat suo sensu et praecepta maiorum Apostolica arbitretur", "Provincia eta herri oroc badutu bere costumac eta bere opi- nioniac". Eta S. Augustinec dio: "In his rebus, in quibus nihil certi statuit divina Scriptura, mos populi, mos Dei, et instituto maiorum pro lege habenda sunt" (in Epistola ad Casulanum), "Escritura saindiac deus segurric erraiten eztian gaucetan populiaren costuma dela Iincoaren costuma, eta çaharren costumec igaren behar dutela leguiaren pare". Hantic jin da proverbio zaharra: "Cum fueris Romae, romano vivito more", "Errumen içanian, eguin çac Errumen beçala".

 

Navarrus eta Caietanec diote orenaren anticipatcia eta arratseco colationiaren cambiatcia eguerdico apairiala , causa raçonable eta legitimo gabe, bekatu mortal dela; baina Cardinal Toletec eta haren ondoan Doctor berriec diote anticipaturic ere orena eta cambiaturic colationia apairiala sordechian ere eztatequiala bekatu veniala baici. Hirur punduc cerratcen du campotic barura oro; qualitatian, quantitatian eta orenian.

 

Barnetic barura complitu igatecoz, necessario da barur eguilia den gratian , nahi badu haren barura, bertce obra honac beçala, den meritorio Iincoa baitan. Orotrat ere, ala den guiçona gratian, ala ez, eguin behar du barura, cometi ezteçan bekatu berri bat eliçari çor dian obedientiaren contre, çoignec manatcen baitu barura. Bertce alde obligatu da baruraren eguitera, haraguiaren tentationen eta acculien bridatceco. Obligatu da halaber baruraren eguitera ceen, guero gratian denian, eztian hainbertce difficultate obra honen eguiteco. Obligatu da halaber baruraren eguitera, hobequi bere bekatien remissioniaren eta hayetçaz bere bihotcian contritioniaren obtenitceco. Hambatequi guiçona obligatu da baruraren eguitera, nahibada den bekatian, eta bertce obra honen ere bai, hobequi Incoaren gratian sartcera disposatceco eta han bere consolationen eta placeren Iincoarequin hartceco. Hori da S. Thomasen eta Tolet cardinalaren sendimendia eta hori da baruraren sainduqui complitceco barnetic necessario den bigarren pundia: barura compli deçan guiçonac Iincoaren gratian eta caritatian.

 

(BARUAREN XEDEAK)

 

Baruarenen finas dira hirur. Lehenic harura ordenatu da haraguiaren, odolaren tentationen eta movimendu gaixtoen flaccatceco  eta hotceco. Deusec ere eztu gure haraguia eta odola hambat tristetcen mortificatcen, nola ian-edanaren mutciac eta edequitiac. Hanti  jin da proverbio çaharra: "Sine Cerere eta Bacho friget Venus”, “Oguia eta mahazamoa gabé paillardiça hotz dela". Hargati  garaçuma ordenatu da primaveraren hatsarrian , çointan gure odola berotcen baita eta samurtcen, emalten gure arimari mila pena,milla tormenta, luxuriala eta bertce bekatietara eror eraciteco . Ordian baruaren moyenez bridatcen da odola eta mortificatcen.

 

Bigarrenian barura ordenatu da celuco gaucen hobequi contemplatceco eta, gauça saindien gure bihotcian onsa consideraturic, hobequi maytatceco eta hayen contemplationian gure arimen salbamendiaren eguiteco. Gure espirituac bere libertatia hobequi conservatcen du gorpitça barur denian eciez, biandaz eta mahasarnoz beteric, iuiamendia eta sensu hona, gormandiça eta hordiqueria dela causa, galduric dagoenian. Ordian ezta propi lurraren eta lurreco gaucen baici, aberen pare. Barurac espiritual eta cerbait faiçonez aingurien pare rendatcen gutu, hobequi gure Iincoaren adoratceco, maitatceco eta laudatceco eta, lurra quitaturic gur pensamendu ororequi celurat cramaiteco.

 

Hirurgarrenian harura ordenatu da gure bekatien pena denboralaren mundu hontan ardiasteco. Segur da culparen respetus, contritioniaren eta sacramendien moyenez guiçon bekatoriac bere bekatien remissionia ardiasten diala, haren aldetic ezpada faltaric, ceren theologiaren maxima baita: "Sacramenta novae legis conferunt gratiam ex opere operato obicem non ponentibus", "Legue berrico sacrarnendiec emaiten baitute Iincoaren gratia bekatore orori, bekatoriaren aldetic espada faltaric", dignequi presenta badadi hayen recevitcian. Orotrat ere baratcen da oraino pena denborala, çoin behar baitu patitu eta satisfatu guiçonac edo mundu hontan, edo purgatorioan bertce mundian. Barurac du indar haur, non satisfatcen baitu pena demboral hura. Eta Eliça saindiac baitaqui purgatorioco penac, eta handi direla, eta mundu hontacoac hayen respetus arhin eta mendre, ordenatu du barura, pena hayen mundu hontan pagatceco eta satisfatceco. Mundu hontan deno guilçona, meritatcen ahal du: "Viator est in statu merendi", baina bertce mundian “Cessat tempus merendi", "ecin diro meritu". Barurac eguiten du satisfacione pena demboralaz mundo hontan, çoin bertce mundian purgatorioan obligatu baitcen complitcera, hil içan baliz hura complitu gabe, Eliça saindiac barurareren hirut fin horic explicatu ditu ederqui garaçumaren hassarreco Meçaren prefacioan guisa hontan: “Corporali ieiunio vitia comprimis, mentem elevas, virtutem largiris et praemia", diolaric Iincoari: 'Barur corporalaz bicioac hiltcen eta deseguiten dutuçu, bihoça eta espiritua goiti eramaiten, vertutia eta recompensia emayten".

 

(BARAUA HAUSTEKO LAU ARRAZOI) 

 

Bada hanitz causa guiçona barur eguitetic escusatcen eta dispensatcen dutenic. Doctoren opinione comuna da laur partetan causa hurac oro sartcen ahal direla, çoin baitira paubrecia, trivaillia, infirmitatia eta officio espiritualac, obra misericordiosac.

 

a.                Gende pobriac behar dianian bere oguia bortaz -borta galdatu, ezpadu biltcen egunian behin apairu hon baten eguiteco doia, ezta obligatu barur eguitera; eta, ez ibiliric ere bortaz- borta, pobre bada eta ezpadu moyenic apairu hon baten egunian eguiteco, pobrequi eta miserablequi bici bada bere familian, halacoa ere ezta tenitu barur eguitera. Baina pobre içanic ere biltcen badu egunian behin apairu hon baten eguiteco eta dian indar eta ossagarri hona, tenitu da baruraren complitcera. Hala dio casuista hon ororen opinioniac.

 

b.         Trivaillia ere causa legitimoa da baruretic guiçonaren dispensatceco. Barura eta trivaillia estira adesquide bere artian eta biac algarrequi ecin onsa egoiten ahal dira. Ez solamente guiçon pobria, baina oraino guiçon aberatsa bere officioan trivaillatcen den egunian, barura helduric ere ezta tenitu barur eguitera. Halaber trivaillia hartcen denian republicoaren edo generalqui hiri baten edo provincia baten profeitutan, hala nola guerra demboran, barur egunian trivaillatcen denian edo murraillen reparatcen edo, suya lothu bada hirian edo çoinbat echetan, haren hilceco eta hiriaren conservatceco, halacoa baruretic dispensatia date trivaillia dela causa. Sylvester eta Tolet arcord dira gauça horietan.

 

c.         Infirmitatia causa iustoa da baruretic nehoren dispensatceco. infirmitatia, Gabriel doctorac dio, laur guisataco ahal dela.

 

Lehena da "infirmitas languoris", noiz ere persona bat edo fiebraz edo bertce çoinbait eritariçunez affligituric baitago.

 

Bigarrena da "infirmitas complexionis", noiz ere persona bat ardura eritcen baita eta, ezpadeça cerbait ian eta edan, abstinencia dela causa, buruco eta estomacaren doloré handitara bertan erorten baita; edo hain simple eta hain flaco baita, non apairu bacoiz batez ecin hartcen baitu gorpitiçac behar lukian socorria eta hazcurria, baina borchatu baita biga ezpa hirur aldiz hayen hartcera.

Hirurgarrena da "infirmitas aetatis", "adinaren infirmitatia". Gende gaztiac 21 urthe ardiaz artino eztira tenitu barur eguitera, ceren adin hartara heldu beno lehen demboran, ian eta edan behar baitute bicitceco eta handitceco. Orotrat ere gauça hona eta onesta da gende gaztia ordu honez costuma dadin çoinbat baruren eguitera, amorecatic, adinac dutianian, ezteiçan guero ediren sobera pena eta difficultate eliçaco preceptoaren complitceco. Haboro, gende gaztia suiet bada paillardiçala eta haraguiaren obretara, obligatu dela barur eguitera ez uquenic ere behar den adina; ez eliçaren manus, baina bai Iincoaren manuz, "iure divino", çoignec nahi baitu barur eguin deçagun gorpitçaren eta haraguiaren gaztigatceco, mortificatceco eta crucificatceco, haren acculu, movimendu eta tentatione gaiztoac giten direnian haren espirituaren corrompitcera.

 

Gende çaharrac ere dispensatu dira 60 urthe ardiatsi gueroz doctor ororen opinione comunian, ceren adin hartan berotarçun naturala flaccaturic eta hozturic baratcen baita gende adin hartara heldu direnetan, erran dian beçala Propheta Royalac (Psal. 89): "Dies annorum nostrorum in ipsis septuaginta anni, si autem in potentatibus octoginta anni, amplius eorum labor et dolor", "Gure urthen egunac diren hiruroguey eta hamar, lan handienac helcen badira lauretan hogue- yetara, hayen dembora hantic harat eztate doloré eta travaillu baicy".

 

Ioannes Vignerius Tholoseco doctor handi batec eta Cardinal Toletec diote eguiteco hontan ecin emayten dela regla seguric; hobena dela norc bere iuiamendia eta bere concentia consulta ditçan, ala den gaztia, ala den çaharra, indar badu bere osagarriari eta beré concen- tiari oguenic eguin gabé goberna dadin. Bada çoinbait 50 urthetan flacoagoric, eciez bertce batçu 70 edo 80 urthetan. Casu hartan norc bere concentia du Iincoaz landan bere iugia. Hon da duda hartan nehorc confessor çuhur bat eta prudenbat har deçan bere guida eta bere director.

 

Horrible da eta icigarri dembora corrompitu hontan iccusten duçun desordria çoinbait genderen personan . Badute indar mahazarno honez orditceco , bertceren emaztiarequi adulterio cometitceco, bere concubinez, amorez eta bere vilena  tropelés, Turc gorte bat eta barruki bat eguinic, mundu ororen aitcinian escandalosqui vicitceco; eta eztute indarric barur baten eguiteco edo gareçuman edo bigilian. Badute indar franco bonachera eguiteco, eta ez indarric abstinencia baten eguiteco dembora debetatu direnetan. Beha bite cer erraiten dian prophetac hayen contra: "Vae qui potentes estis ad bibendum vinum et viri fortes ad miscendam ebrietatem, et opus Dei non respicitis" (Isa. 5), "Maradicatu ciratela pochant cireteyenac mahazarno edateco, bortitz eta azkar cireteyenac nahaztecatceco hordiqueriaren cien voluptatetan eta Iincoaren obra mesperechatcen ducienac".

Bada bertce gende batçu, falsu, ipocrita eta biguot batçu, ecin eta ahal barur eguitez bere buriac hiltcen eta deseguiten baitituzte. Halacoac S. Hieronimoc bere burien murtrier direla dio, eta comparatcen ditu bolurequi , çoignec bertceren honetaric amoyna eguiten baitie:"De rapina holocaustum efficit, qui vel ciborum nimia egestate, vel manducandi vel somni penuria immoderate corpus affligit", "Halacoac ohoinqueriaz eguiten du bere ohoresquia, çoignec guti ianes, guti edates eta guti lo eguinez bere gorpitça sobra affligitcen eta tormentatcen baitu". Persona eriac eta flacoac, ecin eguiten dialaric eta obligatu eztelaric, baruraren eguitiaz hainbertce beqhatu eguiten du, nola persona ossoac eta azcarrac eguiten ahal dialaric ez eguitiaz. Iincoa  hon eta iusto da, eztu deus manatcen impossibleric eta ez eliçac cre. Ama hona denac bere haurrac eztutu cargatcen ecin eguin ahal diroyenes baici.

Laurgarrena da "infirmitas conditionis". Noiz ere emazte bat içorra baita edo unhude, escusa legitimo du baruric ez eguiteco, baina eztu escusaric bianden qualitatian; erran nahi dut, baruric ez eguinic ere, bigiliac behar dutiala beguiratu. Arima devota, laur pundu horietan da imfirmitatia, çoignec persona dispensatcen baitu baruretic.

d.         Laurgarrena "causa pietatis". Obra espiritualac eta obra misericordiosac legitimo dira nehoren baruretic dispensatceco. Hurac dira peredicatcia, iracurtcia, confessionen ençutia, ospitalen cerbutçatcia, leccu saindien visitatcia, errumes ebiltia. Horic oro eguiten direnian edo officioz edo obedientiaz edo boto eguinez lehendanie dispensable dira baruretic. Sylvester autorac dio peredicuac ez eguinic ere "ex officio", baina "ex devotione", profitable badira eta abantaillos populiaren, dispensatcen diala baruretic, ceren casu hartan barurac ezpaitu hainbertce balio, nola peredicuac. Senharra eta emaztia ere escusatcen dira baruretic, ezconciaren carguac ecin egarten badira eta batac bertciari ecin rendatcen baditu bere eguinbidiac barur eguitian. Emazteac senhar fachos  bat dianian eta ecin conservatcen badu echenco baquia beré senharrarequi barur eguiten badu, casu hartan "pro bono pacis" barura hausten ahal du; baina senharra badu huguenaut edo lutherano, lehen behar du bicia jocatu, eciez deus eguin, ez barura hautse, fediaren mesperechutan.

 

 

(SEI KASU KONKRETU)

 

Norc ere mutilac eta nescatoac barur egunian triuailla craciten baititu, trivaillia luçatcen ahal bada eta hantic damuric ezpada giten nabussiari, beqhatu mortal eguiten du, ceren bere cerbutçarien baruraren hautsiaz causa baita; baina trivaillia ecin luçatcen bada eta hantic damuric badu, ez nabussiac, ez cerbutçariac eztu eguiten beqhaturic, barura cerbutçariac haussic ere.

Aita familiazcoac emayten badu auharia eco bianda deffendiaturic iatera bere haurrer  edo bere cerbutçarier, haren guidan eta haren carguian direner, beqhatu mortal eguiten du, ceren participant rendatcen baita hayen beqhatian, harçatz hurac corrigitu merechian . Hala diote Paludanus eta Gabriel bi doctorec.

 

Tafernariac eta ostatu oroc emayten dianian bere ostatier barur egunian edo bigilian bianda debetuzcoric  iatera edo importunatcen baruraren haustera, nahibada berac barur eguin deçan, beqhatu mortal cometitcen du, ceren barur eguin behar dian personari, barurari eman ezten biandaric emaytia, ezpaita permis.

Bertce gende batçu dira, çombatere ezpaititute barur eguiten, ceren dispensatu baitira, edo ezpaititute nahi eguin, orotrat ere bere lagunac cumitatcen baitituzte auharitera eta baruraren haustera, aguian ezpaiçuten barura hausseco cumitu harçaz baici.Gende  hurac oro dira causa hoyen beqhatiaz, eta "per consequent" beqhatu eguiten mortalqui.

 

Herri  batetaric bertcera nihor ioayten denian eta barur eguna den herri hartan eta ez hontan, tenitu deya hementic harat ioayten persona, han barur eguitera? Silvester doctorac dio, han egoitera badoa, tenitu dela hanco baruraren eguitera; baina hantic aitcinago badoa edo honat utçulceco bertan ioan bada, eztela tenitu hanco baruraren eguitera.

 

Medecin  barberec gogoa eman deçaten, ez emaytera attestatione falsuric ez handier, ez chipier, bianda debetaturic iatera  gareçumann, ez bigilietan, bere arimac eta bertcerenac nahi ezpaitute periletan eçarry damnatione eternalian. Arima devota eta penitenta, barura baita gure bigarren princesa, hobequi ohora deçaçun eta eguin haren considerationian çure arimaren salbamendia, ditçasqui labursqui contempla haren indarrac eta meritiac.

 

 

 

 

BARURAREN INDARRA ETA VALIOA

(BOST EXENPLU)

Barura princessa eder bat da eta pochant bat, molde honian eguin badadi ber. Haren amorecatic Iincoac populiac eta provinciaC bere etsayen danieretaric delivratcen ditu, eta conservatcen hayen biciac eta honac.

Hala heldu cen Bethulia hirian. Holofernes Nabuchodonosor imperadoriaren lotenent generalac setiatu cian Bethulia hiria, seyetan hoguey infanteria soldado eta hoguey eta bi milla cavaleria, soldadorequin. Mundu gucia lotsaturic eta transituric çagoela, baruca ordenatu içan da Eliachin Bethuliaco iaun aphez handi haren manus. Hala dio Escritura saindiac: "Clamavit omnis populus instancia magna et humiliaverunt animas suas in ieiuniis et orationibus" (Iudith. 4), "Humiliatu ciala populiac bere arimac eta bere gorpitçac baruraren eta orationiaren moyenez eta oraino populiac oihu eta heyagora handiric eguin ciala Iincoari". Eliachin Iincoaren aphez handi harc populia segurtatu cianian hayen othoitciac exauditu içanen cirela, egon balite ferme bere baruretan, Iudith emazte alhargun sainda eta generosa hura ialguiric Bethulia hiritic, harturic lagun bere nescatoa bere edermen ororequin, aleguia amorosquerias ioaiten cela Holofernesen iccustera, haren cam- beran etçanic, Holofernes tyrant hari bere dagua propiaz lepoa trencatu  çaucon; eta haren buria bere nescatoaren alçoan Bethuola eramanic, mundu oro salvatu cian bere actioniaz, eta Holofernes buriaren despendioz  haren armada handia confusione handitan retiratu eta peritu, Bethulia hiria danier orotaric delivratu. Iraccurtunahi dianac istoria, edirenen du gauça ederric eta aitortuco miraculu handi hura baruraren moyenez eguin içan cela.

Assuerus erreguiac galdu nahi cian Mardocheus eta haren populia oro. Aman erregueren ministre eta insolent harc lanta eraci cian urka bat beroguey eta hamar besso luce, Mardocheus miserable haren han urka eraciteco baina Aester ederrac eguin cian beçain sarri barur, bere gende ororequi hirur egunez eta hirur gauez, Assuerus erreguiac bere sentencia cambiatu cian eta Aman urka eraci Mardochaeusen belian. Barurac salvatu cian Mardocheus innocent criminela eta condemnatu Aman criminel insolente. Miraculu haur barurac eguin ciala ezta behar dudatu. Aester ederrac eman cian manu bere gender guisa hontan. "Non comedatis et non bibatis tribus diebus et tribus noctibus, et ego similiter cum ancillabus meis ieiunabo" (Ester. 4), "Ezteçaciela ian ez edan hirur egunez, ez hirur gauez; nic ere neure nescato ororequin barur eguinen dut". Barur hura accavatu cen beçain sarri Iincoac cambiatu cian Assuerus erreguiaren gogoa. Condemnaçalia urkatu içan cen eta condemnatia salvatu. Gure Iincoac ecin hobequi eraccusten cian rencontre hartan baruraren indarra eta meritia çombat handi diren.

Ionas prophetac Ninive herry handi hari peredicu eguin cian Iincoaren manuz, ezpalute penitencia eguiten eta Iincoaganat convertitcen, berroguey egunetan galdia poça. Prophetaren botça populiac ençunic, ordenatu içan cen barur bat hirur egunez, ez erreguec, ez handiec, ez chipiec, ez aberec, ez çutela deus ianen ez edanen. Barura ordenatu, complitu eta executatu cenian, Iincoac eguin cian misericordia eta gratia Ninive hiriari. Hala dio Escritura saindiac: "Praedicaverunt ieiunium et vestiti sunt saccis a maiori usque ad minorem et misertus est Deus super malitia eorum (lona. 3). Cer princessa poderosa eta ascarra! Propheta Ionasec peredicu batez eta genden eta aberen hirur egunen barurac herri bat salbatu cian condemnatuz gueroz, çointan baitcen gutiena sey ehun mila arima.

Tobias saindiaren librian agueri da ainguru Raphaelec çonbat estima eguiten cian baruraz. Bi Tobias ayta semec mila gratia eta mila favore recebitu çuten ainguriaren aldetic, çoin baitcen estali eta bestitu guiçon gazte baten formaz. Istoria luce da eta ederra. Iraccurtu nahi dianac edirenen du han gauça ederric eta miraculosic. Noiz ere içan baitcen questione elgarganic parti eta separa litian, semiac erran cian aitari: "Ene aita, cer eguinen dugu guiçon gazte honçatz? Iusto duçu cerbait recompensa eman deçagun hari dutugun obligatione handier. Ni guidatu nu neure echetic Mesapotamia herrirat. Hantic hara guidatu nu neure echerat. Emazte aberasbat eta Iincoaren veldurrian bici den bat eman draut. Arraign handi batec iretsi eta devoratu nahi bainundian, harganic delivratu nu. Sara neure esposa meçatu nuyen lehen gauyan, demonio cruel batec itho eta suffocatu nahi bainundian, harganic cre salvatu nu. Çuri ere, çure beguietaco arguia eta vista galdu baiçundian, remetitu draulu, sendotu çutu. Cer eçagutee eta recompensu eguinen dugu ho- rren gaignian?". Bi aita semiac arcord baratu ciren, behar çutela bere honen erdia presentatu bere hongui eguiliari: "Ut dignaretur dimidiam partem omnium quae attulerant acceptam habere". Ainguriac ençun cianian hayen offerimendia, erran cian bi aita seme hayer: "Be- nedica eta lauda eçacie celuco eta lurreco Iincoa, ceren hambat gratia eta misericordia . Nic eztut cien honen, cien urhiaren, ez cilharren beharric: "Bona est oratio cum ieiunio, et eleemosyna magis quam thesauros auri recondere", "Eguin eçacie oratione, barura eta amoyna. Hobe dira hurac, eciez urhesco thesauren gorderic eduquitia". Ainguriac bi Tobias saindiac laudatu çutian eta gomendatu gure hirur princessae eta eman craccustera barura, baita bien artian, necessario dela orationiari eta amoynari, osso eta complitu içatecoz. Deçagun erran barurac indar eta botere handia diala, ainguriac harçatz hambat estima eguin dianian, bi Tobiaz aita semen aitcinian heganic partitceco orenian.

 

Iesus gure Iaunac, aingurien eta guiçonen erreguiac, arrapostu eman cian bere apostolier, ecin sendotuz lunatico bat plaignus baitçaudian: "Hoc genus daemoniorum non eiicitur, nisi per orationem et iciunium" (Luc. 7), "Ene apostoliac, demonio suerte hori ecin accacçatcen da orationiaren eta baruraren moyenez baici". Demonioen etsaya eta açotia bada barura, gure Iaunac erran dian beçala, coffessatu behar da baruraren indarra eta valioa handi dela gure etsay visible eta invisible ororen contre. Hargati gure Iaunac berroguey egunez eta gauez desertian barur eguin cian guri exemplu emareyteco, gure tentationiac baruraren moyenez garaitu behar guntiala. Haren imitatione saindiala Moisec ere Synaico mendian berroguey egunés eta gauez barur eguin cian, Iincoaren leguiaren dignequiago han berian errecevitceco (Exod. 24). Israeleco Populiac, desertian egon ceno, lur prometatiala hobequi helceco berroguey urthes eguin barur eta ez ian deus, egunian behin celutic erorten cen manna pochin bedere baicy (Exod. 16). Eta norc barura hausse baiçuten, punitu içan ciren rigorosqui, S. Ambrosioc remarquatu dian beçala. Eta propheta royalac dio rebel hetçaz: "Adhuc escae eorum erant in ore ipsorum et ira Dei descendit super eos et occidit pingues eorum" (Psal. 77), "Rebel gormant hayen ahoetan ciren hayen biandac eta Iincoaren colera iccussi da hayen gainera". Helias prophetac ere hauspian ogui oppil pochin ianic, barur eguin cian berroguey egunez eta berroguey gauez Orco mendi hartara helceco (Reg. 3,19).

 

 

(GARIZUMA ONA DA)

 

 

Eztira behar sinhetsi Calvin eta Luther, bi heretico hordi, gormant eta insolentac, eta hayen dicipulu obstinatiac eta maradicatiac, çoignec ezpaitute sinhesten garaçumaric. Eliça saindiac eluque hartu carga handi haur, gareçuman barur eguiteco eta abstinentia, ezpalu gareçuma eracussi Espiritu saindiac, apostoliec eta Eliçac. S. Hieronimec dio: "Nos unam quadragesimam ex traditione Apostolorum toto anni tempore nobis congruo ieiunamus" (In Epist. ad Marcellam), "Gareçumbat urtian behin apostolien traditioniac eraccussiric barur eguiten dugu". S. Ignatius martirac epistola baten dio, gareçuman ordonança Ioandone Ioanne Evangelistaganic iccassi ciala. Minço da guisa hontan: "Dies festos nolite inhonorare. Quadragesimam vero nolite pro nihilo habere, imitationem continet Dei conversationis", "Bestac eztiçaciela desohora eta gareçuma ezteçaciela mesperecha, ceren Iincoaren conversationiaren imitationia eraccusten baitu".

Gareçuma Apostoliec ordenatu dute hirur finetara. Lehenic, Iesus gure Iaunaren baruraren ohoretan, amorecatic ahal beçambat haren conforme guerta guitian. Bigarrenian demboraren dechemac Iincoari renda guinçan. Horren gaignian erran du S. Gregorioc: "Ut qui toto anno nobis vivimus, authori nostro in eius decimis mortificemur", "Amorecatic, urte orotan guregati bici baiquira, gure creaçalia baitan haren dechemetan hilic egon gui- tian". Hirurgarrenian, ceren hantic abantailla handiric retiratcen baitugu, beqhatiac hilcen eta corrigitcen, espiritua Iincoaganat eramaiten eta alchatcen, vertutia eta recompensia ardiasten.

 

 

 

(GORPUTZA ZIGORTU BEHARRA)

 

Enfin, arima devota eta penitenta, barurari conclusionia eman deçadan. Considera eçaçu gorpitcez eta arimaz guiçona composatu baita, arimac eztu deus hain partida handiric, nola gorpitça. Guerlan beti bici dira; gorpitça bada insolent eta urguilluxu, gaztiga eçaçu, corrigi eçaçu baruraren moyenez, ordian duqueçu arima burçaguissa eta gorpitça nescato, iusto den beçala. Hala ari cen Apostolia: "Cum infirmor, tunc potens sum", "Noiz eré ene gorpitça baita flacoenic, ordian da ene arima azcarrenic". Gorpitça dela etsay arimaren eta guerra eguiten drola, ezta dudaric; han da gure penaric handiena. Apostoliac guc batbederac  beçala borogatu cian guerla haur, erran dianian: "Caro concupiscit adversus spiritum et spi- ritus adversus carnem", "Haraguiac eguiten du guerra espirituari eta espirituac haraguiari". Eztugu uqhenen coroaric celian, ezpaguite combati generosqui lurrian: "Non coronabitur, nisi qui legitime certaverit", dio Apostolu harc berac. Har çaçu barura çure soldado eta çure lagun haraguiaren contre; victoria eta triompha çure aldetic içanen dira.

Evagrius personage saindu bat, Thebaides herrico desertietan bici cen bat, egun batez reprochatu içan cen: cergatic hambat barur eguiten cian, cergatic hambat mortificatcen cian bere gorpitça. Errapostu eman cian: "Etsay batec guerra eguiten draut eta nic ere hari bai; gueldi bedi niri guerra eguitetic, eta ni ere gueldituco niz": "Quiescat ille, inquit, et ego quiescam". Arraçoin cian erimita saindu harc çure haraguiac guerla eguiten drauçuno, eguioçu çuc hari; bertcela galdu cira, eta ceren harc çuri bethi guerla eguiten beitrauçu, eguioçu çuc ere dembora oroz hari.

S. Hilarionce bere gorpitça asto bat deitatcen cian eta errayten çaucon: "Astoa, eztuc uqhenen lasto baici iatera; gossez hilcera nauhut utci; eztia coraieric, niri usticcaturic  emayteco?', "Faciam ego, aselle, ut non calcitres; paleis te nutriam et farne te conficiam?. Saindu hura Iesu Christen soldado fidela cen; baçaquian vianda friantec eta mazarno honac odola pitcen eta samurtcen oçutela; hargati cian recours barura eta bianda hotz eta grossier cirener, haraguiaren eduquiteco bethiere esclavo eta captivo.

Arima devota eta penitenta, imita içaçu bi ermita saindu bere abstinentietan, eta ordian aitortuco duçu barura, baita secont princessa, arma honic dela debruaren, mundiaren eta haraguiaren contre. Ordu da bisita bat eman deçagun gure heren princessari, çoin baita amoyna, eta iccussiric haren edermenac eta haren indar handiac, iuncta deçagun bertce bi princessequiela, çoin baitira orationia eta barura. Bata bertciaganic beretceric, oro eder dira eta maytagarri, baina hirurac elgarrequila iunto direnian, ezta deus mundian hain ederric, ez hain bortitcic: "Funiculus triplex difficile rumpitur", “Corda bat hirur orepiloz estecaturic dagoenian, nequez hausten da". Hirur princessa hoyec ere elgarrequila direnian, imprenable dira eta invincible.

 

 

 

 


HIRURGARREN CAPITULIA

 

CER DEN  AMOYNA

 

nola eta noiz eman behar den,

cer den haren indarra eta vertutia.

 

 

"Sicut aqua extinguit ignem,

 sic eleemosina extinguitpeccatum”

 (Ecles.3)

 

 

Princessa ederra da eta noblia amoyna, celian eta lurrian, ongui jina Iincoaz eta guiçonez maytatia; lur hona; bere iabiari bere trivaillaren recompensia segurqui eta abundancia handirequi emayten diana; çuhaince hona; frutu honic baici, falsuric iagoiti, eman eztiana, molde honez eta Iincoaren amorecatic eguina denian.

 

Escolaren ainguriac S. Thomas doctorac definitione edo descriptione haur emayten du amoynari: "Eleemosina est actus misericordiae, quo datur aliquid indigenti ez compassione propter Deum" (2.2.Q.32, Art. l), "Amoyna dela miscricordiazco acto bat, çoignen moyenez nehorc emayten baitu cerbait beharrari compassionez Iincoaren amorecatic". Eta ceren misericordia baita caritatiaren actoaren effeto bat, hargatic amoyna deithatcen da caritatiaren actoa, misericordiaren moyenez arguira ialguiten dena.

 

S. Augustinec minço denian misericordias edo amoynaz manera hontan representatcen du: "Quid est misericordia nisi alienae a miseriae quaedam in nostro corde compassio, qua utique si possumus subvenire compellirnur?", "Cer da misericordia edo amoyna, guri lagunaren miserias eta praubeciaz gure bihocian compassione hartcia baici, çoignen considerationiac obligatcen baicutu hari aiutu edo soccorri emaytera, ahal badeçagu?".

 

Eta nola gure lagunaren miscriac baitira bi suertetaco, corporalac eta spiritualac, hala hala amoynaren membriac dira bi guisataco, corporalac eta espiritualac. Corporalac dira çazpi: 1. gosse direnen bazcatcia ; 2. egarri direner edaten emaytia; 3. buluzgorri direner estalqui emaytia; 4. captivoen erostia eta rachetatcia; 5. erien prisoneren bisitatcia; 6. peregrinen eta errumesen ostatatcia; 7.hilen ehortcia. Çazpi  obra rnisericordios edo amoyna corporal horic comprenitu dira versu honetan:

 

"Visito, cibo, poto, redimo, tego, colligo, condo"

 

Euscaraz gure lengajian erran nahi baita: bisiateen dut, hatcen,  emayten edatera, rachetatcen, estalcen, ostatcen,  ehortcen".

 

 

(BEHARREZKOA DA)

 

Amoyna edo obra espiritualac dira halaber çazpi: 1. beceatoriaren corrigiteca; 2. ignoranten eraccustia; 3. dudatan direner conseillu honic emaytia; 4. norc gure lagunaren salbamendiagatic Iincoaren othoitcia; 5. affligitien eta desconsolatien consolatcia; 6.iniurioen eta affrontien patienqui sofritcia; 7. etsayer gogo honez Iincoaren amorecatic barccatcia. Çazpi  amoyna espiritualac comprenitcen dira versu honetan :

 

“Consule, castiga, solare, remitte, fer, ora".

 

Haur S. Thomasen eta Bellarminus Cardinal handi haren eta bertce doctor handien doctrina eta escola.

 

Amoyna guisa hontan representaturie, bada manu eta precepto beharrari amoyna eguitera,badugu nontic, beccatu mortalen penan. Escritura saindiac dio: "Qui obturas aurein suam ad clamorem pauperis, et ipse clamavit et non exaudietur" (Prov. 21), 'Norc ere bere beharria tapatcen baitu eta cerratcen paubriaren oihiari eta heyagorari, halacoac oihu eguinen du eta haren oihia ezta ençun içanen". Passaie hontarie arraçoin haur idoquiten dugu: norc cre cerbait punitione recebitcen baitu Iincoaganic, harc cerbait beccatu eguin du çoinbat manu edo preceptoren contre; bada amoinaren pobriari reffusajalia Iincoac punitcen  du, ceren ezpaitu nahi ençun, baita pena handi bat; beccatu eguiten du beraz çoinbat manuren contre, içoignec obligatcen baitu amoyna eguitera, eta manu hura ezta bertceric amoyna eguitia baici.

 

Escritura saindiac dio oraino:”Qui habuerit substantiam huius mundi et viderit fratrem suum necessitatem habere et clauserit viscera sua ab eo, quomodo charitas Dei manet in eo?" (loan. 3,17), "Norc ere iccussico baitu bere laguna beharrian dela eta bere socorria hari ezpaitu emanen, nola Iincoaren caritatia eta amorioa harequin date?". Haur da Ioandone Ioane Apostoliaren doctrina. Hementic arraçoign haur berriric ialguiten da: cer ere mundu hontan ezpaita iunto caritatiari beceatu da; amoynaren reffusa ezta iunto caritatiari; beccatu da beraz; baina beccatu oro da manu eta precepto çoinbaten haussia eta transgressionia; bada beraz manu eta precepto amoyna eguitera.

Evangelio saindiac guehiago erraiten du pundu honçatz beraz: azquen iuiamendu generalian, noiz ere Iincoaren semia ginen baita hilen eta bicien seculacoz iuiatcera, erranen diala arima maradicatier eta condemnatier: "Discedite a me, maledicti, in ignem aeternum. Esurivi enim et non dedistis mihi manducare" (Math. 26,25), "Maradicatiac, aparta citeste eneganic; içaniz gosse eta eztrautecié eman iatera". Hementic oraino conclusione eder eta legitimo haur ialguiten da: norc ere refusatcen baitu amoyna emaitera, beccatu eguiten du mortalqui eta condemnatia da. Bada beraz manu eta precepto amoyna eguitera.

Bi pundu necessario dira eta consideratu behar dira amoynan: emailia eta receviçalia. Emayliac ezpadu nontic eman, ezta tenitu emaytera: "Ad impossibile nemo tenetur, ideo impossibilium non datur lex" (De regula iuris), "Gauça impossibliaren eguitera ezta nehor obligatcen ahal dianic". Emayliac ere ouquenic nontic eman, behar du consideratu bere doia  "in individuo", eta guero "statui suo necessaria", bere conditioniari eta qualitatiari necessario diren gauçac. Hantic harat deus bada, obligatu da paubriari amoyna eguitera bere necessitate handian, bere damnationiaren penan. Leguia eman du gure Iesus Iaunac: "Verumtamen quod superest, date eleemosynam et ecce omnia munda sunt vobis" (Luc. 11), "Cien doiaz campoan, eguicie amoyna, eta gauça guciac churi, garbi eta chahu içanen dira ciençat". Leccu hontan gure Iaunac manu eguiten du phariseu gaixtoer amoyna eguin leçaten, bicia eta bestimentia reservaturic, nahi balira bere beccatietaric purgatu eta chahatu. Hala expliccatcen du Maldonatus doctor handiac.

Apostoliac ere Thimotheus bere dicipularen lehen letran manu haur ernayten paucon: "Divitibus huius saeculi praecipe bene agere, divites fieri in bonis operibus, facile tribuere, communicare" (1 Tirnoth. 6, 17), "Lurreco iaun handiac eta aberatsac mana içatçu  onsa eguin deçaten, obra honnetan aberatz ditian, bere honnetaric gogo honez eta alegueraqui beharrer parte eguin deçaten eta comunicca bere honac beharrer". Agueri da hantic Apostoliaren sendimendia dela, bere doiaz campoan, bere honac behar ordian beharrer distribua ditcen. Bada doctor graveric eta sçavantic errayten duienic, bere bicitceco eta beztitceco necessario diren gaucetaric ere nehor obligatu dela paubrer amoyna eguitera. Hori hala bada, nehor doblequi obligatu da bere doiaz campoan dian honnetaric beharrari hongui eguitera.

Bigarren pundia da amoynan harçaliaren necessitatia eta beharra, Extremitate handi hartan nehorc, dialaric, ezpadu soccorritcen paubria bere honnetaric, beccatu mortal cometitcen du eta damnatia da. Sensu hortan erran du S. Ambrosio iaunac: "Pasce fame morientem et si non pavisti, occidisti", "Gosses hilcera doena bazca eçac, eta ezpaduc bazcacen, hil duc".

Hargatic S. Thomasec dio necessitatiaren articulu hartan permis dela fraide bati epastera paubriaren salvatceco. Horren arraçoigna da haur: noiz ere honen repartitionia eguin içan baita "communi gentium consensu", gende, populu eta natione ororen consendimendu general batez, batbederac aquisitu du luçen civil bat eta proprietate bat beré honetan, "ius civile et proprietatis"; baina paubria erorten denian azquen necessitate articulu hartara, biciaz doaconian, "iure naturali" honac oro com- mun direla eta çucen civil hura eta proprietatia suspenditcen direla eta çucen naturalac, "ius naturale", eramayten diala avantailla eta guehientarçuna.

Evangelio saindian eree iraccurten dugu guré Iaunac escusatu çutiala bere dicipuliac çoignec sabato egunian gossiac obligaturic bertceren elguian ogui burien trenkatcen burien hassi baitciren bicitceco. Phariseu gaixtoac haren contre murmuratu ciren berehala: "Disci- puli tui faciunt quod non licet facere sabbatis" (Math. 22), "Çure dicipuliec eguiten dute sabbato egunian (baitcen dembora hartaco igandia) permis ezten gauça". Gure Iaunac errapostu eman cien iudu hayer bere dicipulien favoretan: "Eztucieia iraccurtu David erre- guiac ere propositionesco oguiac ian çutiala necessitatian, çointaric iatera ezpaitcen permis aphecer baicy?, "quos non licebat edere nisi solis sacerdotibus". Eta finian erran cian han berian: "Dominus est enim Filius Hominis etiam sabbati", "Guiçonaren semia orobat iuna da sabatto egunaren". Eracustera emayteco phariseu eta iudu gaizto hayer igandian orobat permis cela trivaillia eta bertceren honnetic hartcia gossiaren eta necessitate handiaren articulian.

David erreguia egun batez gossiac honquiturie ioan cen Achimelech iaun aphez haren erideitera eta hari erran: "Deus baduçu, ezquietan, bors ogui edo deus baduçu idaçu iatera”, “Nunc ergo si quid habes ad manum, vel quinque panes, da mihi, aut quid-quid inveneris" (1. Reg. 21). Aphez saindu harc errapostu eman cian David erreguiari:” Non habeo laicos panes ad manum", Eztiçut esquietan ogui comunic, persona laicoer eman denic". Orotrat ere iccussiric haren necessitate handia, eman ceron propositionesco ogui sanctificatu hartaric iatera, çombatere ezpaitcen permis ogui sacratu eta sanctificaturic iatera, iaun aphecer baici: "Dedit ergo ei sacerdos sanctificatum panem". Eraccustera emayteco necessitatian gossiac eztiala legueric, çucen civila cessatcen dela eta çucen naturalac botere oro diala, eta casu hartan hartcia eta emaytia hon orotaric permis dela.

Bi pundu hoyetan cerratcen da amoyna: emayliac badu nontic, hartçalia, baita paubria, bada biciaren danierian, gossia dela causa emaylia obligatu da paubriari amoyna eguitera beccatu mortalien penan. Baina dembora hontan "in foro externo" iustitia demboralac epazlia puni liro, ceren mila desordre eta escandala causa bailiro populiaren artian; çombatere "in foro interno", Iincoaren aitcinian eta cofessionezco tribunalian, extremitatian dena, ebatsiric ere, iustificatu beliçate. Bada hanitz feneant, lacho, auher, eztaccuria hartan volerian bici baltira; halacoec açotia, galera edo urccavia lehen meritatcen dute, eciez amoyna.

(NORK BERETIK EGIN BEHAR)

Nahi badu nehorc amoyna den hon eta meritorio, bere hon propitic eguin behar du eta ez bertcerenetic, ezpada azquen extremitatiaren articulia, Çointan honac oro baitira commun. Hala dio S. Augustinec: "Quidam male intelligendo rapiunt res alienas, et aliquid inde pauperibus largiuntur, et putant se facere quod praeceptum est; intellectus iste corrigendus est, non enim eleemosynae faciendae sunt de alieno, sed de iustis laboribus unusquisque eleemosynam facere debet" (in Lib. de verbo Domi. in monte), “Gende batçuc gauçac gaizqui endelgaturic bertceren onac arrapatcen dituzte eta hantic cerbait amoyna paubrer eguiten; endelgamendu horrec corrigitu behar du; eztira eguin behar amoynac bertcerenetic, baina batbederac amohina eguin behar dute bere trivallatu iustoez aquisitu eta irabaci diren honnetaric”. Çuhurren Erreguinac dio, norc ere sacrificio bat ahorescatcen baitu paubren substantiatic, halacoa comparatu dela borreu bati, çoignec semia sacrificatcen baitu aitaren aitcinian: “Qui offert sacrificium de substantia pauperum quasi qui victimat filium in conspectu patris” (Ecles.34).

Ezta eguin  behar amohina gauça hetaric, çoin sujet baitira restitutioniari, ceren hurac bertcerenac baitira eta ez guriac, eta bertcerenetic eguiten den amohina ezpaita hon. Baina hon haren aquisitionia bada iniustoa eta deshonesta hambat emayliaren nola harçaliaren aldetic, hala nola symoniaz irabaci diren honac, casu har­tan hon hayec emplegatu behar dute amoynatan; aquisiçaliac ecin bere conservatcen dutu, ceren bertceren honac baitira; ecin ren­datcen du emayliari, ceren emaylia indigne rendatu baita hayen guehiago posseditceco, bere symonia dela causa.  Cer icçanen da beraz hon hayetiçaz?  Borchatu da hayen aquisiqalia hayen emaitera eta distribuitcera paubrer eta bertce obra piosetan.  Hala dio Escolaren ainguriac, S. Thomasec, eta Valentia doctor handi harc.

 

 

                            (EDONORI EGIN BEHAR)

 

                            Amoynac eguin behar du indifferentqui beharrian eta necessitatian diren orori, ala diren iusto, ala diren gure etsayac, ala diren gure adesquidiac.  Hala dio Escritura saindiac: "Si esurierit inimicus tuus, ciba illum; si sitit, potum da illi" (Rom. 12), "çure etsaya gosse bada, emoçu iatera; egarri bada, emoçu edatera".  Hala eguiten dugularic imitatuco dugu gure Ayta, celuco eta lurreco Iincoa, “çoignec bere iguzquia ialgui eraciten baitu eta itçal eraciten Orienten eta Occidenten, honen eta gaixtoen gaignian, eta euria ieux eraciten iustoen eta iniustoen gaignian": "Qui solem suum oriri facit super bo- nos et malos, et pluit super iustos et iniustos" (Math. 2).

Iduri da Escritura Saindian eztela eguin behar honguiric ez amoynaric iustoer bai, baina ez iniustoer. Hala dio çuhurrac. "Benefac iusto et invenies retributionem magnam; da misericordi et ne suscita pecatorem; da bono et ne receperis pecatorem; benefac humili et ne dederis impio" (Ecles. 12),"'Eguin çac ongui iustoari eta edirenen duc recompensu handi bat; misericordiosari eman çac eta beccatoria ezteçala recevi; eman çac honari eta beccatoria ezteçala osta- ta (72); eguin clac ongui humbliari eta eztejala eman gaixtoari".

Haur da Wicleffus heretico infame haren opinionia, Thomas Valdensis autor handi harc harçatz raportatcen dian beçala (Tom. 3, Lib. 3, Cap. 91); baina falsuqui eta gaixtoqui infame hura minçatu içan da rencontru hontan eta hala condemnatu Eliçaz (In Concilio Constantiensi); eta Ioannes Hus, haren dicipulia, eta hura, biac biciric erre içan ciren. Opinione gaixto eta falsu horren arrapostia manera hontan emayten da. Salomonec erraiten dianian eztela behar eman amoynaric, ez onguiric eguin iniustoari eta beccatoriari, endelgatcen da beccatoriari beccatore beçala, amoynaren moyenez beccatian egoiteco eta entertenitceco, eztela eman behar amoynaric; baina guiçon beçala eta Iesu Christen membru beçala eman behar dela iniustoari amoyna, iustoari beçain onsa, ceren amoyna haren medioz natura humanoa, çoignen membra baita iniustoa, socorritcen eta sustengatcen baita. Haur da Escolaren ainguriac (Art. 9, ad l.) S. Thomasec eta haren ondoan doctor hon oroc emayten dian arrapostu hona.

 

(EGITEAN EZ ERDEINA POBREA)

 

Amoynaren emaytian paubria ezteçaçula reprocha bere pau­brecian eta haren bihotça ezteçaçula triste renda eta affligi, ceren be­re miseriac asqui affligitcen diçu eta triste rendatcen.  Hala ma­natcen çuen Salomonec: "Ne exasperes pauperem in inopia sua et cor inopis ne afflixeris", "Çure beharria paubriari tristetia gabe presta eçaçu; paubren compagnian hel citianian, cortes eta bihozbera eraccus cite".  Hala dio harc berac: "inclina pauperi aurem tuam sine tristitia, congregationi pauperum affabilem te facito" (Ecles.4).

Eman gogo duçuna emaçu bertan eta alagueraqui; emayten ahal duipuna ezteçaçula luça eta,differi guerotic guerora, egunetic egune­ra; ezteipaçula erran beharrari: "Retiradi gaur, gin adi bihar, uqhe­nen duc bihar".  Hala dio harc berac: "Ne dicas, vade, cras tibi dabo" (Ecles. 11).  "Bertan emayten dianac, berritan emayten du": "Qui cito dat, bis dat".  Francesac cre badu proverbio haur: "Il vaut mieux un tien,que deux tu l'auras","'To'batec guehiago valio diala, eciez bi uqhenen duc'(80)".  Apostolu handiac dio, alegueraqui emayten diana eta ez borchas, ez eta tristetiaz, gure Iincoac mayte diala: "Hilarem da­torem diligit Deus, non ex tristitia aut necessitate" (1.  Corinth. 9).

 

(ARRANOA BEZALA)

 

Arima devotac eta penitentac imitatu behar du arranoa, chori oro­ren erreguia.  Harc bere butina hartu dianian eta hanti bere doia ian, cer ere restatcen baita, hura oro haren ondoan giten diren chorier emayten du eta distribuatcen.  Arima liberalac ere bere doia beguira­turic, bere ian-edana eguinic, bere beztitcecoa reservaturic, gaignelaticoa oro Iesu Christen paubrer emayten du, irabaciric egun batez Iincoaren aitcinian, noiz eré haren tribunal iustoala haren arima presentatuco baita.

Aiztoriac oro iaten du edo gordatcen; avariciosac eré oro iresten du edo gordatcen, beré laguner, Iesu Christen membrier, parteric eman gabé.  Hargati dio Apostoliac: "Avari non possidebunt Regnum Dei", "Avaritiosae eztiala uqhenen parteric Iincoaren resuman".

Leoignac ere, baita animale ororen erreguia, beré ehicia eta butina hartu dianian, hantic nahi diana iaten du eta garaiticoa laguner emaiten.  Guiçona baita lurrian creaturen erreguia, bere buria onest­qui entretenituric eman behar du restatcen Caucona bere lagun pau­briari; ordian date lesu Christen discipulu dignia.

Otxoa, baita animale goluta eta gormanta, ahal diana oro ires­ten du eta devoratcen.  Hala dira egunco egunian hanitz gendé po­chant eta aberatz; bere honac, bere arrandac iaten, edaten, hurtcen eta emplegatcen dituzte otxoen pare bere gormandicetan ordiquerietan, dancetan, procesetan, paillardicetan eta adulterioetan; enfin bere voluptate saxietan, Elicer, ospitaler, conventier, alhar­gun paubriari, haurçurtçari, paubre ahaleorrari parteric, ez erdi­ric eman gabe.

Nola nahi cira halacoen cretcian gure Iincoa den celian mise­ricordioz eta liberal, hurac ipan direnaz gueroz lurrian hain cruel, ava­ricioz, eta bihoz gogor paubren cretcian, çoin baitira lesu Christen membriac? Nola nahi cira Iesu Christoc, baita paubren buria eta chefa, halacoac mayta ditçan, hayec paubriac, baitira haren membriac, hambat hastio badutie eta hambat cruelqui tratatcen?

 

(HIRU EXENPLU)

 

Costuma eta caritate eder bat praticcatcen cian bere demboran Mosde Pernon azquen hilaren aitac, çoin hirur erregueren demboran içan baita aguian Francian cen iaunic handiena eta çoignec Duc de Candale, Duc de la Valete eta Cardinal de la Valete bere hirur semen eta bere personan uqhen baitu ohore hori, non laur cordon blu colpu batez bere familian iccussi baititu eta çoin infanteria francesaren Colonel General eta Guyenaco gobernadore hil içan baita. Iaun handi harc mundian cen ostirale guciez, eritarçunen campoan, barur eguiten cian, Meça saindia ençuten cian eta colatione arhimbat beré cabinetian eguinic, bere auhariaren valioa eman eraciten cian paubrer, eta haren auhariac valia cian gutiena bigua edo hirur pistola gorriric. Nahi nuque dembora hontaco iaun handiec exemplu hontaric bere profeitia eguin leçaten, eta pobria, baita Iesu Christen membria, hayen honnetaric eta arrandetaric bere partia tira leçan eta goça. Ordian eguia liçate S. Leo Aita saindiaren errana: "Fiat refectio pauperis abstinencia ieiunantis”.

Estu oraino hanitz dembora Parisen iaun handi batec actione eder bat eta saindu bat praticcatcen ciala. Iaun hura erregueren gortian cen qualitate eta dignitate handitacoa, çoin comunsqui deitatcen baitira Francian "maistre de requestes".  Ezcondu içan eta emaz­tea hilic, alhargun guertatu.  Bere buria estatu hartan iccussiric, devo­tione uqhen cian behar ciala apheztu.  Ordena sacratiac harturic eta Meça saindia erranic, mundian cen egun oroz carrossan ioaiten cen Parizeco elicetara confessional batera, hargana giten ciren oro cosfessatcera; eta cer ere bilcen baitcian diharu beré cosfessio­netan, hura oro barazcal ondoan bere bortan paubrer berac bere es­cuz emayten cian eta distribuatcen.

Bere adezquidez eta bere domezticoez egun batez interrogatu içan cen, ceren etcian amoyna eguiten paubrer lehen bere arrandetaric, eciez coffessionetan bilcen çutian duhurietaric.  Arrapostu eman cian, haren arrandac hura lo çantçala giten ci­rela eta berac bere trivailluz eta penaz irapaizten çutian honetaric haboro placer hartcen ciala amoyna paubrer eguitiaz, eciez bere arrandetaric.

Eguiaz, arima devota eta penitenta, iaun handi haren actionia eta arrapostia biac ederrac ciren eta conforme S. Augustinen sendimendiari, çoignec baitio: "Ex iustis laboribus eleemosynae faciendte sunt", "amoynac eguin behar direla trivaillu iustoez aquisitcen diren honetaric", lehen erran dugun beçala; halaber eraccustera eman cian iaun handi harc amoynaren moyenez bere beqhatiac reparatu nahi çutiala eta Iincoaren gratia honac irabaci.

Errumen bertce ordúz Cardinal handi eta devot batec hari eman cen actione eder eta saindu bat eguin cian. Bera biciric çagoela, bere coffretan cian urhia eta cilharra oro Iincoaren amore­catic paubrer eman cian eta distribuatu, eta hoilla bedera paper çarri coffrekal, çointan beigaudian hitz hoyec escrivaturic: "Dispersit deditque pauperibus", "Eman dutu eta partitu oro pau­brer", hoilla paper hurae oro Qaudialaric cerraturic coffre­tan guillçaren pian.  Cardinal devot hura gin cenian hilcera, haren ascca­ciae eta ahaidiac oro gin cirenian haren coffren idequitera eta visitatcera hura hilez gueroz, harrituric eta icituric oro guelditu ciren, ceren bere esparança handiae galduric, ezpaiçuten eriden coffre ha­yetan urhiaren eta cilharren plaçan hoilla bedera paper baici; eta Cardinal devot eta liberal harc bere tromperia saindiaz eraecustera eman cian lurreco honac etcirela deus celucoen comparationian; eraccus­tera eman cian iraecurtu ciala çuhurraren conseillu çuhurra, çoignec baitio: "Benefac amico ante mortem" (Ecles. 14), "Eguin eçac ongui adesquidiari hil baino lehen".  Hilcian edo hilez gueroz eguiten diren onguiac, ongui borchatiac dira, garcoraren pian bertce mundu­rat ecin eramanez emaiten direnac.

 

(AMOINAREN INDARRA ETA BERTUTIA)

 

Amoynaren indarra eta vertutia iccussi behar dugu gure hirur prin­cessen azquen conclusioniaren emayteco.  Orai erran dutugunez agueri da, amoyna çombat eder eta rnaitagarri den Iincoaren eta guiqonen beguien aitcinian.  Eguia haur bera iccussico duçu giten di­ren arraçoignac eta pensamendiac onsa peçaturic.

Amoynac bertce qualitate eta perfectione ederren eta handien artian hirur notableric bera baitan posseditcen ditu: beccatu orotaric eta herio eternaletic delivratcen du eta gratian conservatcen. Promez hori eman cian ainguriac bi Tobiaz ayta-semer: "Eleemosyna ab omni peccato et a morte liberat et non patietur animam ire in tenebras"(Tob.4),

Eztu amoynac botere hori "ex opere operato", bertce eliçaco sa-cramendicc beçala, ceren hori ezpaita porogatcen Escritura saindiaz, ez eta Eliçaren definitioniaz. Ezta oraino porogatcen "per modum dispositionis", "dispositioniaren bidiaz", contritioniac eta Incoaren amorioac gauça ororen gaignian eguiten dian beçala, ceren hori hala baliz, amoyna eguinic, nehor  iustificatu beliçate  Apostoliaren erranaren contre: "Si distribuero in cibos pauperum omnes facultates meas, charitaten autem non habuero, nihil mihi prodest", "Neure honac oro emanic ere paubren entertenitceco  eta eztudan caritatia, eztut batere profeituric".

Baina amoynac du indar eta vertute hori "ex parte causae", "causaren aldetic". Amoynaren ama da misericordia eta misericordiaren ama da caritatia. Hambatequi amoynac ditu indar horic causaren aldetic, çoin baita caritatia, eta harc manatcen ditu eta sortcen amoynac. Harganic ditu bere vertutiac eta indarrac. Salamonec hori porogatcen du: "Perde pecuniam propter fratrem et proderit tibi magis quam aurum" (Ec. 29), "Gal eçac eta eman eçac ore diharia ore anaiegatic, eta harc guehiago profeitu emanen drauc, eciez urhiac",

Amoynac oraino indar hori hartcen du "ex parte effectus", "effectoaren aldetic", ceren paubriac amoyna hartcen eta recevitcen dianian, movitcen da eta cumitatcen  Iincoari othoy eguitera, norganic ere recevitcen baitu amoyna, hargatic; eta bere orationiaz Iincoaganic haren gratia eta haren beccatien remissionia ardiasten du. Hala dio çuhurrac: "Conclude eleemosynam in corde pauperis, haec exorabit te ab omni malo" (Eclesi. 26), "Gorda eçaçu amoyna paubriaren bihotcian eta haren orationiac gaix orotaric delivratuco çutu". Pauvre miserabliac amoyna recevitcen dianian, hambat boztario (126) eta placer bere amoynan hartcen du, non eguiten baitu mila othoy eta oratione bere ongui eguiliagatic, eta obtenitcen Iincoaganic mila benedictione haren favoretan. Hori da S. Thomasen eta Valentia doctor (handiaren) doctrina ederra.

(Bl GERTARI)

Egun batez Daniel propheta ioan cen erregue Nabuchodonozoren edireitera erregue haren beraren manux, eta erregue hari manu edo conseillu hon haur eman cian prophetac, bere beccatietaric hobequi ialguiteco eta Iincoaren gratiaren ardiasteco: "Consilium meum placeat tibi, et peccata tua eleemosynis redime, et iniquitates tuas misericordiis pauperum, et forsitan delictis tuis ignoscet" (Dan. 4), "Erregue handia, ene conseillu hona alde honera recevi eçaçu: çure beccatiac jure amoynez racheta itçaçu eta repara, eta çure iniquitatiac paubrer eguinen dutuçun miscricordiez; hala eguiten duçularie, aguian Iincoae çutçatz compassione uqhenen diçu".

Arima devota: so eguiçu amoynaren indarra çombat handi den. Propheta saindu harc etcian bertce remedioric ordenatu erregue beccatore hari amoyna eta misericordia baici, bere beccatien barccamendiaren Iincoaganic ardiasteco. "Redimere" erran nahi da gauça baten erostia bere valioaren.

Iincoaren contre çombat beccatu handiric eguin dian nehorc consideratu behar du, eta hayen arau eguin beça amoyna hayen erosteco eta reparatceco. Beccatu handiric eguin dianac eguin beça amoyna handiric hayen reparatceco; eta ceren ezpaitugu segurtançaric çombat gure beccatiac handi diren, dugun eguin ahal beçambat amoyna handiric, gure beccatu handien Iincoaren aitcinian erosteco eta rachetatceco.

Remarcatu behar dugu Daniel prophetaren errana: "Consilium meum tibi placeat", "Ene conseillia alde honera har eçaçu". Erran nahi du prophetac necessitate eta extremitate handiaz campoan, ezquirela obligatu amoyna eguitera beccatu mortalen penan, baina so- lamente "per modum consilii", "Evangelioaren conseilluz". Baina necessitatia handi denian paubriaren aldetic, obligatu guira amoyna eguitera beharrari beccatu mortalen penan, "per modum praecepti", "Evangelioaren manus eta beccatu mortalen penan.

S. Louis Franciaco erreguiac egun oroz bere mahaignian hirur paubreri emaiten cian iatera eta edatera, eta bertce paubren nombre eta quantitate handiri. Edo manuz edo conseilluz, arima devota, dugun eguin amoyna beharrari. Amoynaren bi manera hurac ongui gin içanen dira, Iincoaren amorecatic eguinac badira ber.

Egun batez S. Louis erregue hura bera interrogatu içan cen, non ciren haren ehiceco horac. Erregue estranger baten ambassadoriaz S. Louisec ambassadore hura escutic harturic, eraman cian bere palatioco bassacortera eta han hari eraccussi ehun bat paubre, aiduru beitçaudian bere barazcariaren; eta erreguec erran cian ambassadoriari: "Hoyec dutuçu ene horac eta ene ehicia".

Eguiaz, arima devota eta penitenta, erregue saindu haren actionia eta arrapostia ederrac ciren, eta nahi nuque dembora hontan iaun handiec eta aitoren semec, erregue saindu haren exemplia bihotcian harturic, bere horetan eta vanitatian emplegatcen dutien honac, edo parte hon bat aumens, paubren favoretan emplega baileçate. Emplegu haur ongui gina liçate Iincoa baitan eta botere handi luque hayen beccatien remissioniaren ardiasteco eta Iincoaren gratia honen obtenitceco.

Amoyna, baita princessa eder bat eta handi bat, çombat indar eta vertute dian eta çombat Iincoac mayte dutian amoyna eguiliac eta hastio amoynaren beharrari refusaçaliac, bat edo bi istorien moyenez iccussico dugu, arima devota eta penitenta.

(HIRU ISTORIA)

Evagrius philosopha paganoa cen eta, Synesius aphezcupu saindu batec fede honiala  convertituric, iessan caucon eta empruntatu hirur hoguei libera urhé paubrer emaiteco, conditionerequi bertce mundian philosopha harc uqhenen ciala bere somaren doblia. Hartacoz apezcupu harc eman çaucon promessa bat eta cedula bat bere escuiaz signaturic. Dembora laburretan philosopha hura gin içan cen hilcera eta hil baino lehen eman cian cargu exprez bere domesticoer, cedula hura eta promessa haren bi escuien artian esteccaturic, haren gorpitça hoberat eta tombalat eçar leçaten.

Erran beçala eguin. Hirur egunen burian hilez gueroz, Evagrius philosopha aguertu içan da visionian eta minçatu Synesius aphezcupiari gauaz guisa hontan: "Synesius aphezcupu handia, gin cite ene hobera eta tombala eta edirenen duçu ene escuetan çure cedula eta ondarrian ene quitanqa çure hitçaren azpian; neure somaren doblia bertce mundian recevitu diçut Iincoaganic; quittatcen citut iagoiticoz neure soma prestatiaz".

Visione hura apezcupu saindu harc uqhen cian beçain sarri, bere cleroa eta populia harturic processionian, curutcia aitcinian, ioan cen philosopha haren hobera eta tombala, eta aguerturic hobia, ediren çuten Evagrius hila, hobian iarriric, cedula escuan, hedatcen cialaric escuia cedularen apezcupiari emayteco, eta nehori ere etcian eman cedula apezcupiari berari baicy, eta cedularen ondarrian quitança çagoen esquiribaturic forma hontan: "Ego Evagrius philosophus tibi sanctissimo Domino Synesio episcopo salutem. Accepi debitum in his litteris manu tua conscriptum, satisfactumque est mihi, et nullum contra te ius habeo propter aurum quod dedi tibi et per te Christo salvatori". (In prato spirituali, cap. 195), "Nic Evagrius philosopha salutatcen citut Synesius aphezcupu saindia eta declaratione eguiten dut eta aithortcen mundu ororen aitceinian neure hartciaz pagatu niçala, çoin lettra hoyetan çure ezcuaz ezquiribatia baitcen. Hartacoz aithortcen dut eta coffessatcen eztudala çure contra deus ere çucenic urhe haren respectus, çoin eman baitut çuri eta çure personan Iesu Christo salbaçaliari".

Hilac aphezcupiari bere cedula escutic escura rendaturic, hedatu cen berehala bere hobian eta aphezcupiac bere clero eta populu ororequin esquer alaguerac Iincoari rendatu, miraculu handi haren manifestationiaz amoynaren favoretan. Arima devota eta penitenta, considera eçaçu amoynaren boteria çombat handi den heben eta bertce mundian, eta exemplu saindu honçaz çure profeitia eguinic, eguiçu ongui beharrari. Gutien uste duçunian çure hona doblaturic emanen drauçu.

Santa Catherina de Sienna egun batez othoitu içan cen paubre ba­tez eman liçon amoyna; necessitate handia ciala.  Virginac, bait­cen fraide lacobien eliça batetan Meipa saindiaren ençuten, erran çau­con: "Ene guiçona, oray presencian eztiçut deus neurequin; ipoaipa ene echera, han ouqhenen duçu".  Paubriac pressatu cian Virgi­na eta erran: "Anderia, eztiçut aicina çure echera ioaiteco; in­daçu bertan".  Virginac, bere rozarioan baitcian cilharresco cu­ruche bat esteccaturic, hura hantic idoquiric eman cian paubriari.

Ondoco gauian guré Iauna aguertu cen visionian virginari eta ha­ri minçatu, curuché hura bera escuan eduquiten cialaric: "Ene alhaba Catharina, eçagutcen ducia curuché haur, çoin baitcen ornatia eta garnitia perlaz eta harri preciosez?".  Virginac arrapostu eman cian: "Ene launa, bai, eçagutcen diçut, baina eztuçu enia eta ez çuçun guisa hortan ornatia".  "Ene alhaba, atço caritatez eman çanautan eta azquen iuiamendian saindu eta sainda ororen aitci­nian representatu içanen çauçu" (Raymund. a cap. in vita eius.  S. An­ton. 3. p. hist. cap.14). Visionia itçalturic, virginac ezquer ala­guestac Iincoari rendatu çutian humblequi.

Arima devota eta penitenta, so eguiçu amoynaren indarrac eta ver~ tutiac cembat gloriosas diren, gure launa aguertcen eta giten denaz gueroz amoynaren eguiliaren remerciatcera.  Paubria obliga­tcen duçunian, Iincoa obligatcen duçu. çure hon emanaren recompensiaren ardiasteco, non nahi duçu berme hoberic ediren?  Eta Iincoari nahi ezpacira fidatu, nori nahi cira fidatu?  Nola Iincoac amoyna eta haren eguilia, haren amorecatic eguiten denian, dembora oroz maitatu baititu eta maytatcen, eta bere recompensiac hayer emaiten edo lurrian edo celian edo bietan, hala hala amoynaren reffusaçaliac, dialaric nontic eta iccusten beharraren necessitatia, dembora oroz hastio ditu eta punitcen mundu hontan edo bertcian edo bietan rigorosqui bere ingratituda eta gogortarçun handiac.

S.  Gregorio, Errumeco Ayta saindiac eta Eliçaco laur doctoretarie batec, paubriac barnen eta campoan leccu orotan ajutatcen eta sustengatcen çutian egun oroz bere mahaignian, eta bere compaig­nian çoinbat errumes eta pelerin recevitcen, eta hayen artian çoinbat ainguru, eta batçutan aingurien Erreguia tratatcen cian.  Hilez gueroz iccussiric Sabinian haren successora Errumeco caideran gaixqui gobernatcen cela paubren eretcian, etciala imitatcen haren liberalitatia eta hontarçuna paubren favoretan, baina "au contre" avaricias, gogor eta cruel guertatu cela, paubriac mesperechaturic eta abandonaturic, urhez eta cilharrés beré coffriac betatcen çutiala, hiruretaco al­diaz aguertu cen visionian Sabinian bere successorari reprochatu paubren contre emplegatcen cian avaricia beIC-a eta crueltarçun horriblia.

Iccussiric enfin etcela corrigitcen, baina haren malecia oren oroz goiti çoela, laurgarrenian aguertu da eta eman colpu bat escuaz burian Sabiniani eta mehachu handiric eguin bere avaricias eta pau­brer amoyna eguin gabiaz, halaco maneraz non Iincoaren permissio­ne iusto batez colpu haren,minetic eta doloretic hil içan baitcen urthe bat eta bost hilavete Pontificatian egonic.

Arima devota eta penitenta, ezta behar truffatu Iincoaz ez eta pau­brez; haren querela hartcen du Iincoac eta norc ere gaixqui tra­tatcen baititu paubriac, hayen contre mendeccatcen da furiosqui, Sa­binian Ayta saindu gogor haren contre eguin cian beçala.  Halaco malhuric hel eztaquiçun edo handiagoric, ciren bethiere liberal eta misericordioz paubretrat eta Iincoa içanen duçu ha­la-hala çure behar ordian oro hon, oro bihoz bera, oro liberal eta oro misericordioz çuganat.

 

 (EHUNETIK BAT)

 

Eçar niro eta allega paper hontan ehun exemplu, behar baliz, porogatceco gure Iincoac mayte dutiala amoyna eguiliac eta hastio dutiala eta punitcen amoynaren reffusaçaliac. Exemplu bacoiz bat nahi dut oraino allegatu, neure princessa ederrari eta maitagarriari neure azquen adioaren erraiteco.

 

Ioannes Ierusalemeco apezcupia hanbat avaricioz eta gogor guertatu cen dignitate hartara iganez gueroz, nola baitcen lehen noble, liberal eta bihoz bera. Comunsqui hala helcen da, ceren proverbio çaharrac dioen beçala "honores mutant mores" (In vita S. Epiphanii), "Ohoriac cambiatcen baitu umorra" . Deusec ere ecin assetcen cian prelat haren ambicionia eta desircundia. Haren pensamendiac oro ciren urhia urhen gaignen, cilharra cilharren gaignen eçarriric, thresor handiric eguitia eta bilcia.

 

S. Epiphanio iaunac, çoin baitcen Constancia hirico apezcupu, ençunic guiçon haren gogortarçuna mehachatu cian eta exortatu paubrer amoyna eguitera, baina inutila cen haren exhortationia eta frutu gabia, ceren prelat harritu harc guchiago estimatcen baitcian urhia, eciez amoyna. Arte hartan paubreac baitciren miseria handitan, S. Epiphanioc iessan du eta empruntatu fineciaz harritu hari soma handi bat eta notable bat, eta berehala barreiatu eta eman paubrer.

Paguiaren termaignia accavatu denian, Ionnesec pressatcen du Epiphanio pagua deçan eta renda bere soma lehen bai lehen. Çorduna  deffendiatcen da eta erraiten eztiala nontic, paubriac eraman diala soma. Hartcedunec dio eçarrico diala iustitian, pagua deçan. Ordian Epiphanioc thu  eguin du beguitartera Ioannesi, Çoin bere bi beguietaco arguia galduric eta utsuturic, lurrera erori içan baitcen eta, bere falta eçaguturic, othoitu  humblequi Epiphanio, remeti liçon  bista.

Epiphanioc, lombatere iniurio eta affruntu handiric recebitu baitcian harganic, bere escuac haren burian paussaturic, ezcuineco beguia remetitu ceron. Beguietaric bata ardiatsi cianian Ioannesec, supliccatu cian guiçon saindu hura bertcia remeti liçon, baitcen ezquerrecoa, baina reffusatu cian eta erran: "Mundia mundu deno, begui bacoitz içanen cira punitione iustotan, porogatceco çure ava- ricia uçurri bat dela eta çuc paubrer eguin duçun damia eta affrontia beccatu enorme bat dela. Eguiçu penitencia eta çure avaricia gaixtoa quittaturic, çure thresorac distribua etçaçu Iincoaren paubrer", Arima devota eta penitenta, haur dela  gure azquen princessa, amoyna. Honen edertarçuna eta boteriac iccussiric eta consideraturic, ohora eçaçu eta perecha. Eguiçu gortia egun oroz, aumens ahal beçain ardura, hirur princessa eder hoyer: orationiari, barurari eta amoynari; beccatian bacira, hantic bertan ialguico cira, hirur princessa eder hoyec emplega baditçaçu Iincoari çure favoretan.

 

(AZKEN ERREGUAK)

 

Arima devota, penitenta eta salvatu nahi cirena: eguiçu Appelles, antiquitatian içan den pintari famos eta handi harc beçala. Harc errayten cian: "Nulla dies sine linea", etciala igarayten egunic batere iagoytic bere bician, çoinbat luma ukaldy eman gabe bere artian bere obrari. çuc ere eguioçu bere forman Iesu Christen escolan eta haren religionian. Eguiçu egun oroz gortia hirur princessa horier, aumens borondatez edo obraz, ahal deçaçun beçala: "Nulla dies sine linea". Moyen harçatz Iesu Christen dicipulu leyal eta complitu bat içanen cira; çure etsay visible eta invisible oro garaituco dituçu eta, inferniaren despit eta demonio ororen despit, celuco resuma çure içanen duçu.

Arima devota eta penitenta, eguioçu Vespasian emperadoriac beçala. Harc errayten cian: "Oportet imperatorem stantem mori", "Prince batec eta emperadore batec çuti çagoela eta ez iarriric hil behar ciala". Çuc ere eguiçu barur, oratione eta amoyna Iincoaren escolan. Çaude çuti, sentinelan, iratçarriric etsayen contre Iesu Christen favoretan.  Or­dian ilanen cira erregue, prince eta emperadore lurrian eta celian.

Eguiçu, arima devota eta penitenta, Titus emperadore handi harc beçala.  Prince hura hambat cen liberal eta generos, non igarayten cianian egun bat bere adesquider cerbait onguy edo favore eguin gaberic, arratsian ohorat ioyaitan bere adesquider oihu eta plaintu eguiten baitcian: "Amici, diem perdidimus", "Neure adesquidiac,eguna galdu dugu".Cuc ere, arima penitenta, egun bat igaren duqunian, edo oratione edo barur edo amoyna edo cerbait obra hon Iincoaren cerbutçu saindian eguin gaberic, arratsian ohoracoan Iinco­ari erraçu: "Diem perdidi", "Iinco adorablia, egun neure eguna galdu diçut, curi cerbutçuric rendatu gaberic; eguidaçu gratia eta misericordia neure culpa eta falta handiez; "Diem perdidi", eguna galdu diçut".

Arima penitenta eta devota, eguiçu Santa Teresa andere serora es­paignola harc beqala.  Andere harc, noiz ere ezpaitcian asqui dolore eta tormenta soffritcen Iincoagatic, usatu cen beçala, edo cer­bait solaiamendu bere penetan senditcen baitcian, bere Iinco­ari minço cen guisa hontan: "Domine, aut pati aut mori", "launa, edo hil edo soffri; edo soffri edo hil".  Andere sainda hura nahiago cen hil, eciez bici, cerbait pena eta dolore Iincoagatic lurrian soffritu gaberic egun oroz. çuc ere, arima devota, erraçu Iincoari: "jauna, edo hil na­din edo obra honic egun oroz çugatic eguin deçadan: pati aut mori".

 

Eguiçu, arima penitenta, Louis hamequa icen hartaco garrenaren pian aytoren seme batec eguiten cian beçala. laun hura interrogatu içan cen egun batez, nola erregue haren pian ordin­tu eta churitu içan cen.  Errapostu eman cian: "Iniurias tolerando", "bere dembora lucia igaren ciala affrontien eta iniurioen soffritcen".  Nahi cireya, arima penitenta, lurrian bici eta çahartu Iincoaren cer­butcian, eta eternitatian Iincoarequin bici huros?  Eguiçu utsiare­na eta gorrarena.  Lurrian eguiçu obra onic, eguiçu barur, ora­tione eta amoyna; lurrian bicico cira eta çahartuco Iincoaren cortisan fidela beçala eta celian haren cortisan eternas bat bei;ala.

Enfin, arima penitenta, orhit cite hirur etsay duçula, deabria, mun­dia eta haraguia.  Hirur etsay horien contre arma cite ordu honez hirur Princesa eder eta noble hoyez: orationiaz, baruraz eta amoy­naz.  Hequila batian Iincoa içanen duçu çure alde, çuc Iincoaren gratiari eta haren vocatione saindiari emanen duçun cooperatione eta consendimendu saindia ere bay.  Hambatequi içanen cirate bost hiru­ren contre.  Bosten contre hirurec cer erranen dute, cer eguinen dute?

Emplega eçaçu oraino apure favoretan hayen contre Ama Virgina gloriosaren favoria, credita eta intercessionia, çoin baita "reffu­gium peccatorum", "bekatoren sustenguia".Iesu Christo, haren seme adorabliaren eretcian, iuncta eopaçu Virgina gloriosaren creditari ce­luco saindu eta sainda ororen credita.  Ordian iccussico duçu ene hi­rur Princessen credita çoinbat handi den celian; eta çure herioaren orena gin dadinian, hirur Princessa hayec aingurien eta guiçonen Erreguiaganic ardiatsico dute çure arimaren gratia lurrian eta haren gloria celian.  Hara, othoy, hel eta guida guitçala Aytac, Semiac eta Espiritu Saindiac.

 

 

 

FINIS CORONAT OPUS

 

 

 

 

 

 

AD AUCTOREM HYMNUS

 

 

Haec tota plebs Cantabrica

 

Simul et laburdunica

 

Reddite laudes Domino

 

Tartasio doctissimo.

 

 

 

Hic reginaruni libellus

 

Ab illo in lucem editus

 

Praestabit vobis medium

 

Ut vivatis in saeculum.

 

 

 

Pater aeterni saeculi

 

Exaudi lectores libri;

 

Sancta Mater pulcherrima

 

Pro legentibus exora.

 

 

                                                           

                                                            IACOBUS DE CASEDEVANT

 

                                                                                    vicarius de Gestas.

 

 

 

 

 

 

 

 

SONNET A L'AUTHEUR

 

 

Tartas, nous voyons bien par tes rares escrits,

 

Que tu traites souvent avec-que les Princesses

 

Qu'elles versent sur toy leurs plus tendres caresses

 

Et que de leur beauté tu te trouves espris.

 

 

 

Nous voyons que tu veux donner à ton Pays

 

Bonne part des douceurs, des fruicts et des richesses

 

Que ton ame a receu des mains des trois Deesses

 

Que ton livre depeint et qui nous ont ravis.

 

 

 

Ton pinceau a donné tant de grace à ces Dames

 

Que nous en ressentons desia les belles flammes

 

Vivement embrasez de leur divin amour.

 

 

Par ton aumosne ainsi, par ton ieune et priere

 

Reduits apparament à l'extreme misere,

 

Nous irons en effet à la celeste Cour.

 

 

                                                                            

 

                                                                             D'ABBADIE COSTERE

Conseilleur et Procureur du Roy au Pays de Soule.

 

 

 

 

 

 

AUTHORARI

 

Bici bis haunits Tartas

 

Badoa bethi gora

 

Goure Iincoua hartçaz

 

Da cerbutçatcen ora.

 

 

 

Haur çurtça Princessequin

 

Assemblatu d'Aroüa

 

Gouaçan oro hequin

 

Dugun segui Iincoa.

 

 

 

Hitz hourac bihotcian

 

Eta obras complituric

 

Sar guitian celuian

 

Bechatus chahaturic.

 

Hala bis.

 

 

                                                                             IVAN DE BAGUARIE,

Susmioco eta Cambloco Erretora.

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzera