GUTUNERIA: URRUÑA-HONDARRIBIA

(1680)

 

 

 

JAUNAC,

 

Biriatun asquen aldian zuben eta goure artean pasatu diren bessala gaussac esquare oroitu ere zuben aldetic deus errencourasequo suietic ahal duquegoula.  Bisquitartean oray auertissen guaituste nola egoun gois alban zuben habitantec eraman tousten Lohitic, goure jourisdissionetic, goure habitanten by chalupa bere armasoinequin seinac adisquideey importunaturic bere gainean edo isen propioan baysitusten condisione zuerte batzuequin arransara juatequo.  Hala chalupa hetan eta portu hartan outsy dutenean, hendaiar<r>ac zuben considerasiones, etsela sartuquo chalupaetan.  Eta consideratsen dugounean zubey asquen escribatu darotzubegouan letra, pena dougou sinhestea zuben habitantec egin dutela acsione hory zuben consentimenduarekin goury damou eguitequo. Esparansa isaren dugou beras goutas bethiere opinione ona isaren dusubela eta by chalupa hec zuben habitantec eraman tousten estatuban goure Lohiquo porturat erremetituquo tustela, bide hartas goure erregueek ematen darocouten inteligensia ona eta libertatea entreteni dessagoun amorea guatic, eta nihorc goure artean artefissio guaistos eman estessan disputaric.  Hau da goure borondatea eta bethiere issatea,

 

Jaunac

jaun prevosta egoun

Biriatun da informatsen

hendaiarren biolensies.

 

Zuben servitzari

Ourruinaquo

baldernapes

juratubak.

 

Urrugne, le 7 janvier 1680

 

 

DEHARAMBOURU, abbe. - DUHULQUO LISARRITZ, secretaire: bad<a>quisube goure habitantec estutela quassic chaluparik adisquideey importunaturic baissic.

 

 

 

*       *       *

 

 

 

Aurrunan, le 14 Janvier 1680

 

JAUNAC,

 

Dugularican zuec duzuen dificultate bera zuen lettren iracurzen, escribatzen darozuegu esquaras, pena dobleas. Gure campoan izateac luzarazy darocu er < r > epousta hau.  Esta gure imaginazionerat etorry ere zuen habitantec eguin duten actionne injustua gure iurisdictionean eta hartu duten entrepisa eta libertatea zuec reprenitu bear bidean authorisa ahal dezazuequella.  Esta munduan ar<r>azoininq hory permetizen duenik, eta badirury berarias, eguinna della gure authoritatey bidaguabe eguiteco eta libertatearen gualarazizecquo non bizia lehen galduco baitugu hequien sustengatzen. Iruditzen zaigu asquen letraren aizinecoas, zina erremetitu baiquinarozuen nazetan bazindutella behar zen seguranza eta satisfationne guzia ez Lohitic chalupa han ziren hirur hotaric calteriq izateco.  Zuen habitantec erraten tusten aizaquiac, haguiz gaiztoac dire, blasmaguarriac, eta geyago erran dezagun fondament chumecoac, esdenas guerostic eguia hendaiarric chalupa hetan atera dela guc debecuac eman guerostic, eta ez nihorq gaisquy eguiteco itchurarik eguin diotella, eta ez orainno Martin Aundiaren chalupariq badela.  Halla izatu balis here, iduritzen zaicu nihorq deus beldurtasuniq bazuen, advertitu behar guintuestela, eta ez bere esqus eguin iustizia, gure chocazeco eta offensazeco; eta ondoan eguiten espalin baguenduen gure egin bidea, suyet izanen zen berec eguiteco. Eguia da baguinaquien gure habitant batec enpruntatu cioella bere hirriscuetan chalupa bat Hosqueti eta consentitu guindioen zerbitza zedilla, condizionerequin ez Hosquet eta berze henda<ia>rriq etzuella utzico sarzera calte guzien eta presondeguiren penan, non arrestatu baiquinduen, deffendatuco zirella, borcha eguiten bazioen nihorq hary eta berceri, periliq esden bezalla eta non herry guzia avertitua baita prest eguoteco.  Halla icusten duzue nihorq e < s > tuella maleziariq eta faltariq, eta zuen habitantec opinione gaistoa izatu dutella, esparanza izanen dugu chalupac errendatuco tuzuella, eta iraganac iragan intelligencia onean bizico guarella, batac berzeary gueronec nahi esquinduquen gauzaricq egiten estiogulla, eta nihory atseguin hartzeco sujetiq ematen estiogulla.  Harguatic ondoan deus communicatzecoriq duzuenean aterako gaisquitzue apropos cautsituco duzuen lecura.  Hau da gure borondatea eta betiere izatea.

 

Chalupac errendatu ondoan, desiratzen baduzue, zerbait expedienton, hartuco dugu zuen habitanten ispirituac ere Pausuan emateco. Bisquitartean zenbait ordena urun governadoreaganiq etorrico zaica zinary escribitu baitiogu,

 

Jaunac,

 

Zure servitzary obedientacq

Les abbe eta juratz durrugne,

De Harambouru, abbe,

Duhulquo Lissarritz, secretaire.

 

 

 

 

*       *       *

 

 

 

A Urrugne, le 22 janvier 1680

Jaunac,

 

Errecibitu dugu placer handiarequin zuen hil hunen hogoieco lettra, zina berantesiriq, orducotz eman baiquindioen letra bat chaluparen iabeari, zinaren er<r>epousta izatu baitugu itzes.  Zuen eta gure iscuntza escaras aguitz differenta baita pena dugu chit ezin explicatuz zuen letra.  Halla desiratzen guinduque zuec guri espaignoles escribatzea, eta guc zuei franseses edo escaras.  Chalupes denas bezenbatean, zuen habitantec ecar ahaldezaquete bere paradac harturik barran pasatzeco abertitzen gaituzuella egunas, zinei esbaitaregu desiratzen guri bainno calte eta malheur guehiago eta nahi badute gure iurisdictionetic erretiratu seguratzen tugu hequien biciac eta ontasunac gure propiac bezalla, edo esperen, lehorrerat hurbilduabe asqui izanen da queinnu bat edo sinnale bat eguitea; Lohico chalupa ateraco zaie eta chalupac bere aparailluequin libratu eta nahi badute erretiratuco dire ures icaren dute hautza.  Berze gaineracoan zuec errencura handiac dituzue gure contra.  Hendaiarrac estute gutiago.  Ezin eguin dezaquegu eguin bainno guehiago.  Harrarazi dugu cenbait hequien habitant gure er<r>enuetan zinac preso baitaude Baionnan eta egonen baitire erreguec edo governadoreac ordenatu artean, zinaren bi letra errecibitu baititugu Mouste Urtubiac eta guc hendaiarren contra es viollenziaric eguiteas erregueren borondatea icussi artean.  Nazan zirenac decretatuac dire, non prevostaren eta gure beldurres guardia eguiten baitute gabas eta egunas, eta esbaitire ausartatzen herris canpora peril aundiren aspian.  Icusten duzu viollencias berce gainneraco guziac eguiten tugulla.  Segura zaiteste esgaudezela lo: Mouste Sempec escribatu du pressoneren libratzeas bainan esta cassuriq eguiten, Mouste Urtubiac escribatuco dare gobernadorearen partes estroparic eta viollenziariq eguitea.  Icusico dugu nola conportatuco diren.  Berze ordenaric dugun arterainno, deus hutzic edo damuric egin badarotzuegu borondatetan guare erreparatzeko eta zueck placer duzuen orduan conferencia bat iduquitzeco, della Pausuan (Behovia) edo berze conveni den lecutan salbo biharco eguna.  Irungo ospitalle aizineco cabarras orai ere errencuratzen gara, gendeac Franciaco aldetie harturic passatzeas; egin dezaquegu guc ere gauza bera edo gaistora berze gauzaric.  Hendaiaco cabarra zainnarequin inteligenziauda, adieu.  Guaren betiere hauzo on eta intelligenzia onean eta berze aldea gare beti.

 

 

                            Jaunac,

 

Zuen Servitzari,

                                                Les abbe et juratz durrugne,

                                                HARAMBOURU, abbé.

                        DUHULQUO LISSARRITZ, secretaire.

 

Esta posible zuen soldaduec Irunen eta berzetan eguiten tusten friponqueriac geiago soufritzea.  Haristegui hemengoa Donostiatic heldu zella iragan den astean, atacatu zuten zaspic non bizia gostazer baizaio.  Otoy emazue zenbait ordena on.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Betsio honen iturria: Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983, 132-136 or.





Atzera