BIOTZ-BEGIETAN

Opari:
Maite: bion aur, il ta bizien, oroiz
BIOTZ-BEGIETAN zatzaidate sortu:
biotzenago batzuek; besteak
betsein-betseñotan ... Biotz-gabe ta itsu,
nork, izan ere, bil olerti-loreak? ...
_________________
Yaun errukiorra
Amalaukoa.
(Egilleak gazteleraz idatz eta gero berak euskeratua.)
Txerrenek
lardaskatuzko loidi iguingarrian
narras dut
gogoa: zere iduriz sorturiko
anima
garbia: zere eskuek yantziriko
soiñeko
zuria... Yauna, ogen egin nuan!
Lor-atsekabe larriak sortu zitun nigan
ogenak;
miñago baita, eztizkoa baiño.
Beldurrez
ninduzun, Yauna, banekialako
tximist-ortzirien
yabe zu zeundela goian.
Ta, zure
zigorbidezko oiñaztarri larria
usterik, yo
dizut begiz ortzia, izu-izuan...
Etzenidan, Yainko on orrek, eguzkia yaurti!
Etzenidan
uka ere berorren argia!
Errukizko
izpia zeneriodan, artean,
ezin-agortuzko
Maitasun-Iturri bizi! ...
1917
Oia
Neke-sendalaria,
buru-argitzaillea,
lanaren
saria...
Arnestegi
guria,
naigabeen
azkaia,
nagien nausia.
Bitez agur nereak,
afalonduon beintzat,
guztiak zuretzat.
Ta "aita-gure" bat ere
biyoa, zu
asmatu
zinduanarentzat.
Baiña...
Lasatu nadin
orain, "aita-gure"-ka
eraso baiño
leen,
yaun zintzo
orren baimenaz,
mordoka
datozkidan
neurtitzok
esaten...
***************
Afaldu det
oparo.
Betazalok,
otoika,
eskatzen
zaudate.
Aurrean zu,
zabalik,
elurra
ainbat zuria,
begiok
zakuste.
Sartu
ditzadan leenen
estalkiok azpitik,
dagokion neurriz;
oiñik irten
eztaidan
gaberdian
-oi baitu!
lotsagabekeriz.
Apatx, orain! ... Biyoaz
oiñetakuok gora,
abea yo
arte:
nere pozaren
berri
auzo goi eta
beekoak
ikasi
bezate!
Txamarra
kendu,
bota galtzok
ere: ez atseden...
Orrenbeste
neke! ...
Zuurragoak
izanak
dituk ene
guraso
Adan eta
Ebe! ...
Noizbait! Gerturik nago.
"Aitaren"
egin eta
yo dezadan
murkil.
Bat, bi,
iru, lau ... aguro!
negu-gauaren
otzak
ez nazan
bertan il.
*************
Orra
barruan, yaunok,
maindire
leun artean
bilduta,
buru-oin.
Sarrerako
otz-ikara,
baiñan,
samurtu arte,
arren, pixkat itxoin.
Orainue, ba, muturra
zerbait atera daiket,
berriketa-yarrai.
Zu goratzen,
maitea,
logurak
autsi arte
ez dut
ixildu nai.
Ai, nolako
zoroak
gauez
kalerik-kale
ibil
oi-diranak!
Arkiko
aal-dituzte
asun miñez
beterik
iñoiz beren
oiak! ...
Atean aize
latza
dabil,
aserre ... Noski!
oirik ezpaitauka...
Leioan
txingor-otsa da,
neri loa, nonbait,
galerazi-billa.
Lan gaitza,
gaitzik bada.
Ateko giro
txarra
lotarako
onena;
seaska ustu genduan
aur samur-azitxuon
llo-llo
biguiñena.
Biar? ...
Gogapen txarrok
urrun! Egun
banari
gau bat
darraikio
egiñaz
atsartzeko,
ez
eginkizunarren,
orde,
kezkatzeko.
Ta ...
irakurle maitea,
laburrerako
oraintxe
berriketan
nuzu...
Begiak itxi
zaizkit,
burutzar au
moteldu...
arnasa ...
ba... kan... du...
... Ames
dagit, basoan
il nauela,
parreaz,
maitagarri
batek,
ta, gozorik,
illeta
abesten
didatela
berreun
milla lorek...
... Ames
dagit nautela
tximirritek
eortzi
abaraska
baten,
ta illobia,
lasaki
ia ixilka,
ari naizela
parra-parra
yaten...
... Ames ... Baiña, zer dantzut?
Irakurle guztiok
zurrungaka lorik?
Nere
neurtzitzok orren
lo-erazle
bizkorrak
uste ez nun
ziranik!
Beraz,
gabon, gazteok...
Baiña ... nere buru au,
yas... !
nola burutu? ...
Oi-asmatzaillearen
onez agindutako
"Aita-gurea"
aaztu!
Gizagaxoa ..., noski,
on-utsa bide-zanez,
zeruan
aal-dago!
Nere "aita-gureen"
bearrik,
beraz, ez du,
alegia,
izango.
Gauzok ala
dirala,
laga dezaket
"aita-
gurea" biarko ...
Atean euri-otsa ...
aize-zotin luzeak ...
Agur ... Da
... gi ... dan lo ... o ... o ...
1919
**************************
_______________________
Mendi-gaiña
Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
gaiñik-gain nenbilke!
*********
Oi, udaberri-goizez
mendiaren gaillurra! ...
Oi, aren ametsezko
zorakortasuna! .
Zein ezkutuzko indarrez,
zein
atseden-egarriz,
zein
gorago-yoranez
narakark
igana? ...
Egiz,
maitagarriak
dituk ire
basotan? ...
egiz duk
arnaskai bat
ezilkortzen
duna? ...
egiz,
eguzkiaren
leendabiziko
muiñaz
sortzen duk
zorunaren
lore
ezezaguna?... .
Nik amestan
bezela
ote-aiz,
mendi-gaiña?
Goi-yauregiko
mailla?
Gotzonen
urbilgo? ...
Egiz,
Yaungoikoaren
esku ta
aunditasuna
ote-dituk or
goitik
sumatzen bertago?...
Ire goi urdiñaren
urre lanotsupean
beeko txikerkerion
azkaia
balegok,
arren,
adiskide urruna,
otoi, mendi
maitea,
negar-aran
beltz oni
kendu nazakiok!
*********
Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
gaiñik-gain nenbilke!
1920
*******************
_________________
Zeru-azpia
Frantzeratik
itzulia, mamiz.
(BESSE DE
L.)
I
Esan amatxo: aingerutxoak
egoa urrezko badute,
zeru
urdiñean urre-dirdira
nik nola
ikusten ez-ote? ...
Parre gozo bat amak eginda,
aurrari ala
diotsa:
-Beetik dakusgun urdiña zeru-
azpia baizik
ezpaita.
-Ene, ba!
... azpia -mutillak dio-
orren ederra
dalarik,
nolakoxea
ote-da, gero,
zerua goi-alderditik! ...
II
Gautu
zanean, ortzi zabala
bare-ozkarbi zegoen,
ta izar
argien zillar-begiak
aurrari
par-zegioten.
Aur-kezka
oro amets eztitsu
biur
oi-diran garaian,
aurrak,
amaren biotz-alboan,
berriro
onela ziotsan:
-Zerua
azpitik orren ederra
dalarik, amatxo maite,
ai nere poza, zeru-gainkia
ikustera aal-baningoke! ...
III
Aurraren naia zeruratu zan,
(alatsu otoitz garbia),
ta aingerutxoak eska zioten
Yaunari
lagun berria.
Eguzkiaren
urrezko yaia
berriro
izeki zaneko,
begia itxirik zeukan aurtxoak
zeru-azpia
lkusteko.
Seaska-aldean
ama gaxoak
otoi-zegian,
negarrez,
semea igoa
baitzun, zeruko
goikia
ikusi-bearrez.
1925
________________
Aldakeri
Maitezko
ipui minkatza
I
Leioa. Kaiola,
bertan.
Urrezko ariz
lotuta, pozik, txoria:
ez margo, ez
eztarria:
ederrik
gaxoa nekez ezertan ...
Itzalgarri
matsondoa.
Ikusgai,
berriz, ibai, mendi, baso, zelai,
ta udaren
urrea non-nai ...
Bazun zerk
aska-zaletu gogoa!
Maaitiar
zitun txolarre
biurriak,
maiz; iñarak aiskide, berriz;
ta irraka
yoan-etorriz,
illuntzeak ditun sorbeltzak ere.
Txolarreak
diotsana:
"Oi,
ene lagun gaxoa! Lotu-gaberik,
“eure mai
gizen bera nik! ...
"Oi, zein maite dudan askatasuna!...”;
Iñarak:
"Ene laguna,
“errukarri
aiz; ezpaituk iñon kabirik
te ume
laztanek beterik! ...
“Oi, zein maite dudan askatasuna!...”
Sorbeltzak:
"Ez duk biguna
“ire zoria;
begitu nazak, emen-or,
“laister bai
zabalak mozkor! ...
"Oi, zein maite dudan askatasuna!...”
“Txoriak:
"Ez zuen ele
“maitekorrak, ez emendiko ikuskizurtok
"iñork ez ezerk, lagunok,
“ezin naute egiñen askatu-zale".
**********
Leiora, bat-batean, nor? ...
“Eder-ametsik
eziñena, aragituta!
Neskatxak:
"Ega", dio, ta
kaiola
zabalduz: "maiteñoa, ator"...
Aren begikun gozoa! ...
Burni-tartetik giltzape beltzean sartzen,
askatasun-egunaren
urratzea ez
dan bezelakoa...
Txoriaren
poz-ikara!
Ur-ontzitxoan
murgildu ta astinduz-gero
maitetasunarren
ero,
badoa
dei-dion ao gorrira.
"Ega
adi, maiteñoa, arin,
“neri
biraka; eskuaz bainegok erne
“Laisterrago!
Orrelaxe! Ene!
"Ukaldia
yaurti, ta atzitu ezin!"
"Gaiztoa! Geldirik! Ator! ...
"Nerea aiz noizbait! Laztan bat: orain bestea;
“yan nai aut, ene maitea! ...
"Orra,
gaurkoz, neri berreun musu zor...
***********
Leio-gaiñeko
iñarari
ona zein oar
zioskan, ezin obeak,
txolarre lotsagabeak,
biurki eragiñik begiari:
"Ikus
dun ori, laguna? ...
"Ez
din, orratik, orretxek yaso makala,
ederrez ain motza dala...”
(Zozoak beleari... dakiguna).
II
Uda yoan da.
Marduldu zaizka mordoak
matsondoari. Beiñola
-egari
mozkorra- yo du kaiola
gazteenik
ildako ostoak.
Agur, iñarok
... Ai, zuen kabi goxoa
berriz beterik daneko! ...
Ai, zeiñen
luze zuen urreneko
maitaldiaren
beroa! ...
Egunak iges,
ta goiz bat, zuriz yantzia,
dar-dar yaio
zan ... Negua.
Zertan ago,
gogo miñak puztua,
zer dala-ta
itun, txoria? ...
Oar, baiña,
non datorren ire maitea!
Ene! ...
zerk, ordea, zimur
eragin
ezpañei? ... Ene! ... nork lapur
begien
irriparrea? ...
Leio-kaiolak
zabaldu ditu, bat-bana
Sartu du
Neguak sudur
ozpeldu-zorrotza.
Txoria, beldur,
ega da
maiteagana...
Ai, aren
esku, laztankor igaz izana.
Lore-orria
arantz biur! ...
Leengoa
ditekek, zakarki elur-
pera egotzi
auena?
Negargarria!
Leio-ostean itzalia
bizitz-bizitza
uan garra! ...
Ire
eguzkiaren illunabarra!
Betiko il
argi guztia! ...
Ega, bai,
ega! Oro zegok otz, bai bakar;
oro, bai,
ene!, zuria! ...
Non yana, ta
aterperik non, txoria,
billa arren
adarrik-adar? .
************
Gose-nekeak aldurik, elur-gaiñean
etzin da; ta
arin, geldiak
deituta,
gogapen negargarriak
egotzi
zaizka taldean.
Iñoiz ikusi
dezute tximirritarik
iltzeko
yausitakoan,
xomorroek
yana nola dagoen
azkenak egin eziñik?
Bero gozoa!
Yantoki alez betea!
Laztan eztiak goizean!
Agur, agur! ... Oi! Eriotz-aurrean
etsipenaren
nekea!
Iñoiz kabirik egin-gabeko gaxoa!
Elurretan,
or, txoria,
epelak
ogetuta, ire kabia ...
leenen bai
azkenengoa! ...
Elur ta
elur: elurra, eten-gabean:
illuntze
beldurgarria!
Astindu nai
... Ega nai ... Ai, txoria!,
elurra beti
soiñean!
Aleak une,
diardu, nagiz, Aldiak
yalkitzen
artaburua ...
Agurea
baita, dar-dar eskua,
logura,
berriz, begiak ...
**********
Il nai, ezin il ...Gauaren azkengabea!
**********
Eguna? ...
Bai, nekezkoa;
ur-esnea
baiño motelagoa ...
Eguna
noizbait, ordea!
Il-aurreko
indar-ondarrak zuzpertu? ... Beintzat
txoria
leioruntz doa,
mozkorki
-alatsu udazken-ostoa-
egun nekez
yaioaz bat.
Mokoz bai
egoz otoikor astindu ditu
leiarki lausoz beteak...
Ai, beiñere ezpalu zorigabeak
begiaz
laiñoa urratu!
Margoz,
bikaiña; eztarriz, abeslaria;
bigunki,
barru gozoan,
zatarretsiaren
kaiolatxoan,
lo dago
beste txoria ...
Errukarria!
Bein eta berriz, alena!
Nondiko gezi
zorrotza
bat-batez
eldu zaik egan, biotza
yosteko
guztiz zuzena? ...
**********
Leio-arrian yausi zan,- lauso begiak,
zutiturik errotxoak:
beatzak biurri, zabal egoak,
arroturik egakiak...
1925
_______________
Xabiertxoren
eriotza
(Nere
leenengo Xabiertxo'ren eriotz-egunean: 1925gko. Lotazillaren 24g.)
I
Gabon-egun-goizean
Yaun Aita pozik
yaiki, ta aingerutxoak
orra non
bildu ditun,
esanik:
Poztu, ene
txikiok,
gaur,
arratsean,
aurtxorik
ederrena
yaiotzekoa
baita
lurrean.
Apaindu, ta
zoazte
guztiok
beera
berri ona
zabalduz,
zuen
Yaungoikotxoa
gurtzera.
Zenbat zerate, baiña?
Bat, bi,
iru, amar,
ogei, eun,
milla... Gutxi!
Yai ontako, geiago
nik bear!
Entzun: ega
lurreko
seasketara,
ta aur
zoragarrienak,
ene maiteok,
bertan
aukera.
Masaillean
laztan bat,
eztiz betea:
eskutik ar,
ta abia ...
orrela
ugalduz zuen
taldea.
Ta, lurbira
guztia
egin-ondoren,
yaiez
yantziz biotzok
bildu,
iñularrerako,
Belenen.
**********
Zalaparta
bizian,
txalo yo ta
yo,
Yainko
zaarrari oro
baranoan
egatu
zaizkio.
Ta, aruntz
lagun-eginda
puska
batean,
emen datoz
berriro,
ega-iraulka
pozaren
pozean.
**********
Yaunaren
baratzako
iturrietan
murgildu, ta
ari dira
beren buruon
eder-
lanetan.
Gertu-ta-gero,
urrezko
txilibitoak
aoratu, ta
abia
ziran,
zabala arrotuz ,
egoak.
Non dira? ... Antxe, urdiñaren
sakonean,
ezer ez duzu ikusten
argizko auts-irakin-
antzean? ...
Noratsu? ...
Iñon ez. Oro
leengoraturik,
begiak ez du
yotzen
urdin baztergabea
besterik.
II
Gabon-egun-goizean,
seaskatxoan,
Xabiertxo
gaxoa
gaitzak
ito-zorian
zegoan.
-Zer duk, eguzki orrek,
gure
ederrena?
Nork min
egin, esaidak,
biotz biren
zatirik
maitena? ...
Itxon!
Ustez, arnasa
baretu zaio:
parre-antx
gozo batek
ezpaintxoak
argitu
dizkio...
-Iñoren itz emeak
entzuten ago,
geldi-geldirik
eta
bular eztian
baiño
pozago? ...
Ene! Beldur!
Ez il, ez,
arren, txikia!
Ez yoan, gure poza,
ez, gure biziaren
argia!!
Ene! Gure
biotzon
erdibitzea!
Nekez
arteraiñoan,
itotako
negarra
lertzea! .
Ene! Amen
begien
negar-obiak
ondoa
yo-eziñak
egin
ote-ditu Yaun
aundiak? ...
Bular
yoritik ez aut,
ene!,
ikusiko
zalapartan
edaten,
gosea aserik
baituk
betiko! ...
Eguzkiak
inguma
bezin
maitea;
ala,
maiteminduak,
maite-ezpaiñek
ukitu
lorea! ...
Igan
ipiñitako
amesak,
baiña,
auskorrak
ote-ziran,
inguma ta
loreak
ez aiña? ...
III
-Berandu?
-Bai, maitea;
illuntzea den ...
Atsekabeak ez din
astiaren
neurtzea
yakiten.
-Ixo ...
Nortzu ditezkek
atarikuok?
...
Nor
zetorkek, algaraz,
miñagotzera
gure
malkuok?
***********
(Ataritik)
Etxeko-andre ona:
kantatzerik nai?
yaiotzadunak gera,
begirunez beteak
zure zai .
-Nortzuk dituk? ... Esaiek
alde-egiteko!
-Gorriz
argitutako
yaiotzaz,
dun sorta bat
mutiko ...
(Ataritik)
Etxeko-andre ona:
kantatzerik nai?
Belen-zaleak
gera,
sari-ustez
beteak
zure zai ...
**********
-Biyoaz!
-Ez, maitea;
begira
zaien...
Gurea iñoiz,
azita,
oiek bezela
ibiltze
aal-uken!
(Ataritik)
Etxeko-andre
ona:
abesterik
nai?
Gabon-zaleak gera,
ezin-etsiz beteak
zure zai
***********
-Zuzen diok.
Aur Onak
onetsi bitza!
Sartu, muttil ederrok,
seaska-alderaturik
yaiotza.
Sartu, ta
yo, beldurrik
gabe. Gaxoa
lotan
dezute, baiñan
otsak
astindu-gaitza
du loa . ..
Yo, bai,
gaur baita Aur Ona
yaiotzekoa!
Yaiki, biotz
autsia,
pozezko yaia
baituk
gaurkoa!
Yaiki, gure
maiteena
Belenen
baita,
ortzi
izartuan zear
ego bigun
arroek
bultzata!
...
Oska
baitago, urrezko
txilibitoaz,
zeuen
Gabon-abesti
berberok
Belenen
yo ta yoaz!
Yo. bai,
maiteñoaren
oroiz,
muttillok.
Gurtu
gatzaion Yainko
aurtxoari
biziok
eta illok
...
Aintza goian
Yaunari
askigabea;
ta, bere naia ontzat
etsitako
lurtarroi ...
pakea!
1926
___________________________
Neskatx
urdin-yantzia
Udaberri,
uste-ezik,
arki dut basoan.
Neskatxa da,
ta urdiñez
yantzita
ziyoan.
Urdiña
yazkia, ta
begia areago:
alakorik itsaso
barean ez
dago.
Begi eder-goseok,
ase zakidate!,
iñon ezpaiditake
ederrik, au
beste.
Mamia du
naasian
oretua,
iñolaz,
Loreil-laiño
goiztar ta
marrubi-odolaz.
Arbazta
igarrarena
bezin su
zolia
Egun'ek
biztu dio
yorik illedia.
Aren oiñek ikutzen
ote dute
lurra?
Ezetz diot:
ezpaita
melgutu
belarra.
Billuzik zan
basoa
negu-ondarrean,
neskatx
urdin yantzia
bertara
danean.
Zebillela,
ats epel bat,
usaiez
yoria,
dama; ta
adar beltzetan
erne da
bizia.
Orriz-orri
yazten da
basoa,
gozoro ...
Bakan-bakanka,
leenen ...
Sarri-sarri,
gero.
Eguzki itzulberriak
(maitari goiztarrak)
munkatu du
basoa,
(munkatu
senarrak)
Emazte
ezkonberria
dala uste
basoa...
Aren dardar
emea
Aren par
gozoa!
Ustez, buru
gaiñean
gaua dut,
argia,
amaika izar
urdiñen
dirdirak
yosia ...
Ustez, ur
orlegiak
nituan
oiñean,
izarrok ziralarik
islatzen urean ...
Gezur amesgarria,
lillurak sortua!
Goien urdiña
nuan,
ostoak
xeetua;
beean,
berriz, urrezko
yarioz
argiak
belarrean
oi-ditun
begibil
zoliak.
Marmarra
dabil goien,
ezin
daikezuna
ots ezti dan
igerri,
ala
ixiltasuna.
Bat-batez,
eun txoriek
eztarriak
eten,
ta aberaski
zabala
bitxiz
yantzi zuten ...
Egun-eunez
yantzia
berrikusi-naiez,
bira ditut
begiak,
bira, baiña
... iñon ez!
Non da, non
da sorgiña,
basoak maitea?
Begiaz dut, alperrik,
yo aren
bidea.
Yoana zan
... Yoana,
neri, biotzean,
kezka beldur-eztia
yosi-ondorean
...
Maitetasun-azia:
ene
udaberria:
neskatx-tankerakoa
ta urdiñez
yantzia! ...
1927
____________________
Bultzi-Leiotik
Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur
nerea!
oi, goiz
eme, parre gozoz ernea! ...
Arto musker,
mendi,
baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako
sagarrak:
oro laiño
mee batek
estalia,
urrez oro
eguzkiak
yantzia ...
Nekazari,
gizandi bat
iduri
soroan zut:
beyondeizula
zuri! ...
Zure bazter,
gurazko
aberria,
doa zoro ta
(bertan ni)
bultzia ...
Oi, ene lur,
baninduzu
zerea,
zu landu, ta
zure
sariz asea!
...
Baiñan ... ezin:
beeko bear goriak
narama ...
Agur
soro, sagar,
mendiak! ...
- Dagonilla.
______________
Parisko
txolarrea
Txalarretxo,
txolarre,
Paris-erdikoa:
Bourse'ko iskanbilla
(gizon zoro
batzarre)
ez ote naikoa
i izutzeko,
axolakabe
biribilla?
Farol itzali
baten
txapel-gaillurrera
etorri aiz
xuxen
apur ostu
bat yaten:
batetik bestera,
txapelaren muturrak arin dituk gaintzen.
Salto
banakin, begi
ernaiak
lurrera:
ez aiz i makala:
begiraldi
luzeegi
gabe, baátor
beera:
ez, alearen
ordez, yasotzera azala.
Kafetxean
bainago
astiaren
yabe,
zer egin oberik,
(ezer ez
gogarago)
muiñak urtu
gabe,
zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?
Leioak lauso
dira,
eguraldiaren
antzo.
Barrenean,
giroaren
arira,
loxustak
egiten
morroi
mantal-zuriak daude bazterrean.
Begira,
beetik gora,
berriz
txolarrea.
Keiñuka
begiak,
irentsi du,
gerora
luzatzeka,
alea.
Esku - (?) -
peko guri bat boteaz... an'tziak!
Paris'ko
txolarrea:
zertan aiz
berezi
nere erriko
batez?
Azalez,
soin-arrea;
barrenez,
biurri;
kideago
zaitezten ... eztakik prantzesez!
Kanpantorre
xaarrean
bata bezin
lasai,
bestea da
maiztar
Tuileri
goitarrean.
Egingo nuke,
bai,
angoa lotsa
ezetz onuntza banekar.
Nun-naitar
izan-miñez,
ostera,
gizona
bai txori
baldarra!
Alegiñak
egiñez
bebil andik
onaa:
etxez
kanpora beti duk baserritarra.
Labur: nere burua
Paris'en ikusiz
ain lotu ta
arlote,
otoi nizun
zerua,
zeatz
adiraziz
gizon baiño
naiago nukela txolarre.
1930
_________________
Otartxo utsa
(Alaba bakar zuenari, aita-alargunak)
Zumezko
otartxoa,
bazterrean
utsik...
Noizdanik,
gaixoa,
ez duzu
lorerik?
Udaberriero
baizenkustan ikus
lore-ontzi naro,
zergatik gaur ain uts? ...
Mendian ari
da
kukua
kantari;
Basoa ta
Itzala
elkarren
maitari;
mitxeletak, ilkor-
ezik beren ustez,
badabiltza an ta or
lur apaindu gainez...
Zumezko
otarñoa:
udaberria
izan
ta, nola,
gaixoa,
zaude
baxterrean?
Yun baita,
betiko
yun, aitaren
poza!
Loreak
biltzeko
ez izaki
gauza!
Beso biguin
aiek
gogortu
baitziran,
ta itzali
begiek
gau
etengabean! ...
Zumezko
otartxoa,
erraidazu,
arren,
uts duzun
ondoa.
Ez ote,
bederen,
loreño bat
aaztu
zure
sabelean,
aita dadin
poztu
bere
negarrean?
Ondar
ximelenik
gabe zen
otarra ...
Yaso dut
geldirik ...
Ari dut
negarra ...
Geroztik,
iñoizka,
urbiltzen
natzaio;
begira
nagoka,
begira,
luzaro
Ta sarri
(gogoan
iduritu
bizi)
lore bat, ondoan,
eginik du mami.
Lore bat, gorria,
mardul, eze, beti;
erts-ezin zauria
odolezko iduri ...
Oroitzezko
lore,
laztan
biotzeko,
itzali den
nere
izarrarentzako.
1930
__________________
Agur!
Adiskide
kuttun, lagun zorigabe,
azpildu-gabeko
biotzaren yabe,
onerako
zabal, ederrak su-bera:
atorkit, Onuzki, gaur oroimenera!
Elkar-ordaiñaren ezti berdiñaka
bein ta berriz uka maitasunak baitik,
t´ez eskein bizitzak beazuna baizik
(ala baita
mikatz sagar bat elduka),
aldegiña aiz
urrun, lagun biotz-bera,
adi-mugaz
aruntz-erbeste itzalera.
Adiskide
laztan, eun bider gaxoa:
gogapenak
elkar bil-ari meeñoa
beiñola zaik
eten ... Adi-yauregia!
yabe dituk,
geroz, gaua ta naasia.
Irudimena
uan giarra, yoria;
baiñan,
ega-baldar baitabil txoria
lurrera-bearka zauri doanean,
orren antzo zian ark oi, maizenean.
Odol eri
batek ezetua iduri,
beltz-ikusbera
uan, izukoi, urduri...
Gaberik
gabeen-gaupean bai'ago
gaztetzaro-ogitik
yakide ninduken
onen onginaia ezpaituk siñisten;
ai, nik aal-banezaik, nik aal (eztiago
loak ar-basoan illargia baiño)
ene oiu au
sar biotz illeraiño!
Ene oiu au
sar ta biotza biztu,
ia
itzal-yauregian giz-argia izetu!
Ezin
aal-baledi, Yaun errukiorra,
barkatu
zaiozu zizukean zorra;
ta Argi-Aberrian
ikus aal-nezake
lauso-eziñezko
adiaren yabe;
ta
aal-bezat, Yaun, otoi, besarka negarrez,
beste iñon
ez ainbat: negarra dan emez!
1930
__________________
Biotzean min
dut
(ILLETA - ERESI)
(Amona zanaren eortz-egunean).
Biotzean min dut, min etsia,
negar ixilla
darion miña.
Amonatxo bat
nun: gaur, enarak
etorri-garaiez,
aldegiña.
***********
Eguzkirik ez
dute
leiotan
zapiak;
aur-yolasik
ez dago
gaur zure kalean.
Odeiek lits urratu;
itsasoak orro.
Gizadi bat geldirik;
gero, bat-batean:
Ots!
Ots,
bizion oiñok ...
Errezka bi
gizonek
argizai
oriak;
gorputza lau billobok;
atzetik andreak.
Ai, ene lor
arin au
zein dudan
larria!
Besoek ez lan arren,
biotzak nekeak ...
Ots!
Ots!
bizion oiñok ...
Mendea ia betea,
ta ain illaun,
gorputz xaar!
Bezak gogoa goien
i beziun ariña,
ta bezat-nik nerea,
dei
nazatenean,
ezin-itzal-Argiruntz
egatzeko diña!
Ots!
Ots!
bizion oiñok ...
Orain larogei urte,
kale poz-gabeok
eguzkiak zitun ta,
zure aur-yolasak
alaitzen. Gaur, arriak
ere baitira itzal ...
nork lekuskez, ikusi,
urte urdin igesak!
Ots!
Ots!
bizion oiñok ...
Egun zaarrak
yoan ta
berriak
etorri,
gaur poz
biar oiñaze,
noiz burni
noiz zillar,
zenbaitek ondamendi
baituten katea
lore-sorta bekizu
goi-muñoak zear!
Ots!
Ots!
bizion oiñok
*******
Bat-batean eten da
bizion ots ori.
Gorputza
laga dugu
nunbait.
Al-dakit nun!
Bultza naute
barrura ...
ñir-ñir
aunitz argi ...
ordia-antzo
sar nazu,
begi-lauso ta urgun.
Ots!
Ots!
enegan, biotz!
Amonatxo! Bakarrik
zagoku
atean,
otz ta
gogor, entzuten
zure
azken-Meza!
Zerraldo-olen
artetik
(negu-gaua
iduri)
ez
al-datortzu, uluka,
aize
erruki-eza?
Ots!
Ots!
enegan, biotz!
Begiok ero ditut,
noranai doazkit;
dantza naasi bat dabilt
irudimenean.
Goruntz
egik, biotza:
otoika lasa
adi!
Ixilla sor
badadi
ire
barrenean!
Ots!
Ots!
enegan, biotz ...
Ordu bete
luzea
Igaro zan.
Noizbait,
berriro lor
illauna
besoek ...
Urrena,
muño baten
gaiñean
uri ixil bat: arki .. -
Poz-oiñaze-kateak
emen dik etena.
Ots!
Ots!
bizion oiñok ...
***********
Ol bat yaso
ta ikusi
dut musu ximela:
parre-antxa,
bizirik
balirau
bezela:
(Ots!
Ots!
ler adi, biotz!)
ordun, ixar bat biztu
du nere gau beltzak.
Begioi malko ixil bat
dardarka
darite.
Noizbait
itxaro-kabi
biur dan
biotzak:
(Ots!
Ots !
yauzika, biotz!)
"Agur!
(oiuka dio)
“gorputz ximur maite!
"Agur,
amonatxoa!
"Egun
Aundirarte! ...
************
Biotzean min dut,
min etsia,
zotiñik-gabeko
negar-miña.
Alatsu
txoriak, uda-ondoz,
negua du
galazi-eziña.
1930
_______________________
Zuaitz
etzana
Zuaitz bat,
urtezua, lurrera botea ...
Zaarra
izanagatik bazun ark osasun betea!
Ondoan orra
agiri, zomak ezotua,
aizkora
ankerraren ebaki sarri-berritua.
Erorkoa
bigundu-bearrez autsiak,
adarretarik
zenbait lur urratuan yosiak.
Goruntz,
luze-luzerik, gaiñerontzekoak,
otoi erruki
bekiela zeruko Yainkoak.
Zuaitz
lagunak begira agozkik ixilik,
erroak
dardarati, adaburua geldirik.
Lurra
naigabez zegok, aizea zinkuruz;
txoriak
urrun aldegiñik, izuaren izuz.
*************
Arbaso
pakezale agurgarri orrek
iñorentzat
onginaia besterik izan ez dek.
Betidanik,
eskale labur, emale eder:
ire bizi
guztian, txarkeri bat al-duk ager?
Eskatu? ...
Aizeari, laztan bat oxkiro.
Txoriari,
kanta zezala goizetan eztiro.
Andre
lurrari, zertxo? Ezegai-ttanto bat.
Zer-eskaturik
ez uan, soilki ... gizonarentzat.
Eman, ordea?
... Txoriari, abaroa;
aize adiskideari, ots eztirik nun-yoa;
lurrari,
bustibide ta zimaurkigaia;
ar berberak arki ditek igan babes alaia.
25 Ta
gizonari? ... Geien orretxek iri zor:
ari ainbat
ik emanik etzegok iñun iñor.
Ire itzala,
ire egurra, ire edergarria,
ta arnaririk
artu-ala, gizonaren zatia.
Azpian duk
ikusi aren gorabera:
aurtzaroan
yolasti, mutilletan amets-bera;
lan-izerdiak
eta ondo-atsedena;
ille-urdinue ta aguretzea; ta azkenik ... azkena.
Bitartean,
zuraren biribilkietan,
ainbat mende
esku sendoaz idazten iardukan.
35 Amaika
aldiz lurpera gizonek gizonak ...
Zuaitza bizkor beti ere zedukan Yaun onak.
*************
Izadiari zizkiok kendu-alak ken ...
Aren irentsi-bearra ez dik ezerk asetzen.
Larreko
zezena, oianeko basauntza,
40 odeietako
txoriak ... Oro gizonak eiza ...
Azkenik,
beartu duk zuaitz zaarraz ere,
yauregi bat
eraikitzeko zutikako ta abe ...
Belarpeko
txuloa kilkerrak bai eder,
baiña
gizontxoa -alegia!- ez izaki kilker.
Ta an
datorkik beiñola, eskuan aizkorez:
zitalak nai
au eratxi, burruka koIdar-bidez!
Ark yo ta ik
eán baituk burua geriza,
amildu aiz goitik, atereaz lertu-ots gaitza.
************
Idiak or. Kate bat lotu dik itzaiak.
Zerrak, ozen, urrundik, irrika dizkik erraiak...
Lurra ta biok elkarri munka zaudate:
ain adiskide zaarrek azken-agurra bai neke!
************
Ba'aramakete,
eraman!, zuaitz eroria ...
Errukia
garaituz, betor nerekoikeria.
Ba'aramakete,
eraman!, bestela, mendia
ezpainikek geiago begiaren pozgarria.
1930
____________________
Urte-giroak ene begian
I - BIZIA LO
Otsail-erdi
Egur ezearen kea
goiak du kolore:
egunaren
atariruntz
zauri bat,
gordiña,
odol-bearrean urre.
Sakoneko
laiñoz gora
tontorrak
elurrez:
itsasoa iduri,
ametsezko ontziez.
Bide-ertzean,
ez marrubi
ez belar
gizenik.
Otalorea,
bakanka,
goiztxo
karraxika,
Udaberriari
deika.
Or pago bat, lerden-aski
igazko apaingarriak
(gaur orbel gorriak)
oso yaregin nai-ezik,
nola baituten oi
neskazar ezin-etsiak.
Ostobakandu-sasian
kabi bat, uts, urratua ...
Arru-beetik errekak ots,
euriteak
bulartua ...
Basora naiz.
An-or,
goldiozko ogean,
yoan-elurte gaitzaren
ondarrak nabari;
kabidun
usoak, ala
emazte
zuurraren
zapiak iduri.
Aritzak, eundaka,
aier zazkio goiari,
argi-leenenkia
egarri
baitute,
arako
urrezko zauria
izanik
iturri.
Orregatik
daude
luze-luze
egiñik,
artean oiñak
illunik,
azken-arbazta-begiez
udaberrirako
ornitzen
biziez.
O, zein
aizen eder loa:
eriotzaren
anaitzakoa:
bizitzazko
urloa!
1930
_________________________________
II -
Sagar-lore
Loreil-bete
Anitz
egunez, ez gera alaitu
lurtarrok. Goien sar egin baitu
Euri'k Eguzki giltzapean;
yaun orail eder, legorteen aita,
katez
loturik egona baita
odei bustien
sabelean.
Gaur, orra
agiri, tarteka, urdiña ...
Sor zait
barruan larrera-miña;
ta, aspaldi
ez-ta, mendi-aldi.
Bete
ditzadan argiz begiok;
eten
zain-giar lotuegiok;
bularra
asetuz noan geldi.
Badut
zalantza zein giro izaki;
otzaren aala
danentz ebaki;
ikus ezpaitut Udaberri ...
Baiña,
bat-batez, gain-beera, maldan,
moltso zuri
bat ... Elur ez al-dan,
loreak ote ... aal igerri!
Ari beltz oker naasi sareak
eundaka
atzitu ditu ... loreak?
elur-malutak?, mitxeletak? ...
ltxon: txori bat, zear, egaka
dabil,
kabigai-lorrez, esaka:
-Gaur dira gure maite-bestak!
Sagasti berri, sagasti zuri,
inguma-atsegintokia iduri,
elurte arian geldia!
Ezin urtuzko txingor ugari,
azpi gizenean duk nabari
zelai-bitxizko loredia ...
Zertan
udalen dan igertzeko
begi bear diot bide-ertzeko
pago
pertxenta gazteari,
ta ikus
orbelez dan erantzia
ta
apaingarri berriez yantzia,
baso zabalen
aitzindari?
Zertan bear dut yakin Itzala,
pagadiaren
ume yaukala,
neska-kozkortzen
ari al-dan?...
Kilker olerkari arloteak
neurtitz ozenak ditun boteak
lurrezko
yauregi-atean? ...
Bego
tximirriten egaketa;
beude
marrubi-loreak, eta
irusta-sailla
ere bego:
dantzari-talde,
Baco'tiarrak,
naaspil
zoroan zuti-baldarrak,
esku goituan
ontzia ardo .
Ene begiok, ez so besteri:
bide-ertz
onetan nadin eseri,
iri begira,
sagastia ...
Sagasti
gazte, sagasti zuri,
inguma-atsegintokia
iduri,
elurte arian
geldia!
Txuriaz
naasi, pipil gurien,
ler-gabe-lore
zabal-zorien
gorrixka,
nabari duk sarri,
odol-tantoak
antzo ... Begira:
erditze
baten aztarnak dira:
Bizi-erditze
zoragarri!
Ibil,
txoriok, ta kanta alaiki.
Negu agurea
illa da, baiki,
lurra soil
baitago elurrez:
oro dezaken
esku naroak
erein
baititu zuaitz-soroak
ogi
berriaren apurrez
Bekik
iretzat oiu alai au,
sagasti,
iretzat; bereizki bai´au
yaiez yantzi
zorna berriak!
Bizitza duk
agiri garretan ...
Bizitza,
ler-berri, adarretan ...
Igan dik sort-ogea Udaberriak!
1930
_____________________________________________
III - Baso
itzal
Uzta-uzta
Urrun duk,
sagasti berri, lorea.
Arizti,
urrunago elurtea.
Gaillurrera
igoa dugu Iguzkia,
nondik yaurtiko zutago gezia.
Begi-ogeak nork sakon-askiak
gaiñez ez
dakien aren argiak?
Uda! Mendiak
i au eguerdi,
ta urrezko
opor-aro, ta abaro-aldi ...
***********
Gurdibide
bakan-ibil ertzetan
masusta-sasia
dago loretan.
Ango
kixkalbearra! Ango marmarra!
Ego-begi
izaki ta, aizeak garra:
irakin
diraki, beroz ezezik
erleen egoek
yo ta naasirik ...
***********
Arru-beetik ez dator gaur ur-otsik ...
Txoriak
abaroetan ixilik,
goiz-yardun bakarrez etsi baitute.
Egonean daude zuaitzak ere ...
Sagarrak
eskuan ditu igaliak
Eguzki
erregeri eskeiñiak:
geldiak gizendu, egonak goza,
nagiak noizpait yalkiaraz bitza ...
*************
Beroak
zapalduta datza oro:
bizidun,
landare, aitz eta soro.
Muskerra ta
artoa dagotzu soilki
eguzki
gorritan ezin izerdi.
Neguz untzi lirain, laiño-gaiñean,
Txindoki, orain agokit aurrean,
goriak
astundu-tantai arrizko,
beeari iñoiz
baiño errotuago.
Beste erpin musker bat or baita agiri,
maldan-gora
zaizka zuaitzak geldi:
oker, ats-estuka, lurrari itsatsi-
mendizale
makal unatu iduri.
*************
Zigor ontaz,
Uda, ba'al-duk aterpe?
Ara zuzen
nazak, luzatu gabe!
*************
Leioak
itxitako yauregia
basoak
iduri. Lo nagusia.
Baiña, badu
norbait -zoragarria-
bidazti-zai
eder: bai, alegia!
Begira non
dedan, aterpean zai,
gorputza
sotilla, betartea arrai.
Itzal!,
Baso'ren ume yaukal,
xaloagorik
ezin aal:
beltxeran, begi bai azal:
Itzal! ...
Itzal! ...
Sar naun geldixe, taupaka biotza.
Ar maitez, otoi, lerregin-arrotza ...
Oial illaun
batez legortu didan
bekokia.
Gero, aldamenean
atzaidan
eseri, andereño otxan,
ta, ai, zein
gozo gauden, aopekotan! ...
Atsedenaren
eliz, zutoiz bete,
osto-pillo
ta izar izunak abe:
ta i bertan
oianeko yaupaleme ...
Gure inguru
lurra lurrun-yario,
urre urtuzko
yasak baitaragio.
Euri gori
ortaz basoa aterri.
Gauden,
bada, maite, basoan geldi.
Zuaitz-tartetandiko
urre nabarra
bezagun
udaren bitxi bakarra.
Begoz
emendik ate ire ederkiak;
ar bitzate besteek laztan goriak.
Nik ireak naiago, oianeko Itzal,
ezpaitiñe
egiten odola kixkal ...
*********
Uda! Gar
zoragarri, suzko itsaso:
untzi geriza
untan nai aut igaro ...
1930
(Bigarren Euskel-Olerti-yaiean, Tolosa'n, zillarrezko
aritz-abarrez sariztatua).
IV - Ondar
gorri
Azaro-leena
Uda -suzko itsaso- baitut ibilli
gerizpe atsegin bat nuela untzi,
ondoaz
legorra yo dit emeki:
ondarreta
bat du, soil eta gorri.
(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean,
urre gorizko bide-goenean,
legor bat -odol-uts iñularrean-
Eguzki nondik sar atsedenean ... )
Aingura bota dut Arratsaldean:
oiña dut
ezarri Udazkenean ...
**********
Berriro igo
nauzu ene mendira,
oroigarri
zaarrei maitez begira ...
Andre Lurrak
yaulki ditu igaliak;
zurbil dauka
arpegia, itzal begiak.
Gurdibide
bakan-ibil ertzetan
untza dago
oraindik, nagi, loretan.
Or-emenka, lore zimel gaiñetan,
ingumak ari,
gozo-miazketan ...
Mitxeleta
gorri, zarpil egoak:
maitatzeka
atsotu diranetakoak.
Kemenak
uts-eta nekez bainoa,
zalantza
eiut zaartu naizelakoa ...
Udazkenak aulagotzen dit atsa,
orbelak ozenagotzen oin-otsa,
aldapak larriagotzen biotza ...
Leenetan ez
bezin autsia natza.
***********
Arru-beera
itzuli nago. Ixurkia
basoz ta
garoz yantzia:
noizbait orlegi, gaur nabar basoa;
tarteka gorri garoa.
Beste gain erpin bat bazan agiri
leen eze: gaur burni-meatz iduri.
Lurraren
azala erdoitua da,
ala dut
odola begietara ... ?
Aizea dabil,
busti setatia:
lurrari
daragio ots negartia.
Larreko
xornorro ozenen zantzurik
ez da iñon.
Aspaldidanik
ixil zen
olerkari yaun Kilkerra:
aixtian,
alper eder den Txitxarra.
Ta zuek,
nora, txoriok, saldoka
zoazte,
iraduz urrundu-bearka?
Adiskide
Urretxindor il zaizute,
ta aren
ilkizunetara
-egoak
ikara-
berandu-beldurrak
al-zaramate?
***********
Oi, zein dan
ituna
beera-bear au!
Nik ez nai
eguna
biurtzerik gau!
Giroen argia galtzerakoan
leen-oiartzuna
dut ozen gogoan.
Iru giro
izanok, nik dei ta atozte:
nork-zeren
saria ekardazute:
batak itxaro, besteak berbizte;
irugarrenak
bizitza-indar bete.
Oro bear
zaitute ene biotzak,
Leen-min
baidamada neurtitz zaarren otsak!
(Negu)
lkus bezat,
Yauna, bein ta berriro,
otalore
eziñegona .
(Udaberri)
Bekusat
sagasti gazte elurgiro,
udalen-sortoge
dana.
lkus bitzat
arako irusta-saillak
eskuan
ditutela ardo-txanbillak.
Entzun bezat
iñoizko olerkaria,
zelaiean
baitzun lur-yauregia...
(Uda)
Yainko-muño-gaiñetara
baiño leen,
(ederra
baita bizia!)
urrezko
itsaso bebilt urduria,
Itzal dudala
laguntzaille lerden.
******
(Udazken)
Ta
udazken-atsarreko goiz batean
esnatu nadi
Yainkozko Betean!
1930
____________________
Eusko-bidaztiarena
Unamuno'tar
Mikel, yaun argiari, gure ausardi gorriaz yabetu dedin.
Heuskara,
ialgiadi kanpora!
Heuskara,
habil mundu guzira!
(Etxepare'k,
orain lareuntsu urte).
BIDAZTIAR-DEI
Aberriaren
abots eztia,
gogamenaren
ezkon xuria:
ekatzan esku
guria,
atorkit geldi-geldia,
uztagun,
aldikoz, Euskalerria.
LARRE-LORE
Eder aunagu,
mintzo yoria,
eder,
benetan, garoz yantzia:
larre-loretik
eztia,
basotik
euskal-mamia,
laister sortzen aal-duk, Olerkaria!
Ta, ala
Yaunaren gogo baledi
nik gogo
dudan bezin gartsuki,
euskotar
azal ta mami,
gure erriaren olerki
garaia, norbaitek lenbait-leen begi!
ORO-MINTZO
Baiña nik,
izkuntza larrekoa,
nai aunat
ere noranaikoa:
yakite-egoek
igoa;
soiña zaar,
berri gogoa;
azal orizta,
muin betirakoa.
AMETS-BIDEETAN BARNA
Ez adi beldur, nere Maiteder:
baserriz
landa nai aunat ager-
arazi, bazterrik-bazter,
arroki; ezpaitun ezer
lurbiran ederrik i bezain eder!
Gogamenaren ezkon ez-antzu,
eztei-ondoko bide diñagu.
Otoi, Yauna,
ibilgo-buru,
maitasun-edermin-zitu,
aur begi-argirik anitz bekargu.
**************
ltxaso bare, zelai urdiña,
muga-biribil,
belar-berdiña:
goizaldea
duk sorgiña!
Dirdaiez
ikus egiña
mende-neurle
dugun kurpil ariña
***********
Iguzkipean
ugartedia ...
Ur zabalean
oial zuria ...
Zuaitz
arrotzen azpia,
eun oztiñek
itzalia!
Or bide-zetzan Gerbault bakartia ...
***********
Lekaro zabal
lurraren gerri,
ondardi
kixkal eriogarri:
bidazti-begiek sarri
aidean baso ta iturri:
bertaraiñokoan
ondarra gorri!
***********
Dagigun
arraun Izotz-errira)
zaarren
aztarrik danentz begira:
amaika yoan
ta bira
egiñik igaz
baitira,
eskuan
arpoia, soiñean zira!
Legorra
zuri, beltz itsasoa:
izotz bat
untzi gure ibilgoa ...
Bakarte
yaungoikozkoa!
Xoil, egazti
bat diyoa
odeien
senide, zabal egoa ...
Kanta
ditzagun ango gau luze,
ango
illun-nabar su gorriz bete;
gizonek
elurra aterpe;
lurralde
gizenik gabe;
gure Euskalerriaz ain guziz beste!
*************
Iri nagusi,
giza-erlauntza:
zorapenezko
aruntz-onuntza,
sumabearra,
yakintza,
sal-eros
ekurugaitza,
gure elkar-indarrak itzuli bitzal
Ortzi oro ta
egute oro
yaso,
ikus-ala, ta abes gozoro ...
Apaindu
zernaitarako:
agi gai
adierazteko
gizaki
guzien alderdi ta asmo.
GURENTZA
Ta, beeko gaiok agor-ezkeroz,
Iguzki'k ezin urtuzko egoz
(Ikar'ek ez bezelakoz)
goazeman
zerura igoz,
izar
urdiñetaraiñoko asmoz!
1931
____________________
Asaba
zaarren baratza
Barrena'tar
Polikarpa, adiskide min ta abertzale yatorrari, biotzez.
I - Atarian
Asaba
zaarren baratza,
untzadun
ormek esia,
eguzkiak
leen maitea ...
Otzaldi zoro
baten itzuli,
yoka nagokik atea.
Yoka nagokik atea,
ate gorri
zurezkoa,
euri zaarrek
usteldua;
marraskilloek bide biurri
dirdaitsuez apaindua
Bai-bainun amona xaar bat
zazpi begiko baratzai;
deadarkari yaioa
marrubi-lapur
nenkusanetan ...
Bizi ote-dut gaxoa?
II - Sarrera
Sar eta ...
zuaitz yantziak.
Urrats bat egin, ta ... adar uts.
Oroipen-txoriez
zeuden
beterik: ni
ikus ta, bat-batean,
20 egoei
eragin ziten,
Nigana
datoz, naasian ...
Adiskide min-maiteak!
Barru-muiñeko
gauean,
su
itzalitzako zaarra gar gorri
dabil da
biur-naiean.
Belar
gaiztoak yan ditu
nire bidexka izkutuak ...
Ale bakanak dakartzi
bide gaifleko maastiak, eta
ortziak
peitu du iguzki.
Urte yoanen
zitala!
Zuek
zarpildu-itzalia
leenera nork
lekardake?
Zabal-naroa
nuen baratza,
gaur ain
estu, gaur ain gabe!
III - Leena
Baratz-erdian
dut arki
amona:
alderoka dator,
begi galduak
nora-nai ...
Eriotzak
dakar besalagun,
bere buruz
ezpaita gai.
Amona,
zatozkit, otoi:
billoba
laztan ezazu,
esan zadazu
"billoba!”
Itz ori, soilki, zaarrak dit ondu,
ardoa oi-dun
bezela.
Biraka asi
zan, dei ta dei:
aita dei, ta
ama; aurtzaroko
lurrak
irentsi-lagunak ...
Zaarrez
birrumetu danez-gero,
menbeko
darabil leenak.
Errukarri!
Lausorik du
gizargia
begietan ...
Non-nai
aldiaren sitsa!
Zu'ka,
zoroki, mintza zitzaidan,
zaldun
arrotza bainintzan.
Laztan dut.
Bera, arrituta,
begi-begira
dagokit.
Gero,
geldiro: "Nor zaitut?
Euskeraz ark
niri galdegiña
gogoan besterik ez dut!
Nire begien suz sutu
naiez bereak, diotsat:
"Billoba nauzu, zaarrena ...
"Zure marrubi gorriak iñoiz
“ostutzen
oi-nituena ..."
Oroi ote?
... Begietan,
zalantza dut
tximistarik
iragan
zuelakoa.
Burua
igurtzi zidan astiro,
esanaz:
"Zu ... ? Zu ... ? Gaxoa!
Ta asi zan
biraka berriz,
il zaarrei
oska, negarrez,
eriotzaren
egarri ...
Bizitzaren
ondar-aleak
larraiñean
eultzen ari!
IV - Oraiña
Ta, ara,
bidean, baldarño,
muttiko bat guregana:
ark birbilloba, nik seme.
lkus amonak,
bertan gelditu,
ta aren
eztizko irriparre!
Laztan du,
pozak zoratzen:
"I aut, orain akust ongi!"
(diotsa) "I
aut, bai, "olako"!...”
Ta ... nere
izenez igurtzi zuen
burutik
oiñetaraiño.
Leena zegoen
oraiñaz
ele gozoka.
Bitzuok
mintzo beraz
ziarduten.
Ene asaben
lokarri zaarra,
Yaunari zor,
etzan eten!
V -
Etorkizuna
Ordun
eguzkiz yantzi zan
asaba
zaarren baratza;
ordun,
zuaitzak igaliz;
ordun
baratza leeneratu zan
mugak
berriro zabaliz.
Ta leen
ikusi-gabeko
zuaitz berri bat zegoan
erdian,
guzien buru ...
Aren gerizak erri-baratzak
ezin-ilkor egin ditu.
Nire
Tabor-mendi: nire
baratz
zaarraren antzalda!,
egi, mami,
biur adi:
leenaren
muiiiak aldatu beza
baratz
zaarra baratz berri!
1931
Izotz-ondoko
iguzki
Izotz~ondoko
iguzki,
neguaren parre:
olerkariak noizpait
iri
goratzarre.
Emeki duk
itxaroz
piztu
garai-larre:
udaberri-lamiak
larreon
batzarre.
Beetik
nator, ibarrak
izoztuta
utziaz.
Mendia yaiez
dago
urrezko
yantziaz.
Aren parrea
dadat
irrika
biziaz,
gozatua
baitu gaur
ezti
bereziaz.
Udalenak
irria
oi-du zoro
ozena;
Udak,
aragikoia;
udazkenak,
bena;
negu-gau
ozkarbien
izotz-ondorena
berriz,
bakarra
duzu;
denetan
emeena!
Bai-baitator
urrundik
Gabonetarako
seme zaarra:
bidean
elurpe du
oro;
etxeko
sutondoan
bixkortu
ezkero,
ikus aren
ezpainen
parreantxa
gozo!
Bai-baitatza
eria
ogean: erio
atzapar
itsusia
luzatzen
ario:
berbizkunde-berria
maiteak
yario:
itzik ezin
ta irria
ain eni
dagio!
Sagasti
soilla lotan,
abar makur naaspil;
zelaiek, orbelpean,
ametsetan
Orril;
txori gaxoei
aztu
gau latzaren urbil;
aizeñoa lillurak
otxanduta dabil.
Aranak mailka daude
gorantza
yarriak;
guzien
ondarrean
laiño urdin,
begiak;
izotz-arnasa,
agian,
baititu
iguzkiak
zernai
tauparazteko
men zoragarriak.
Ezker-alde Orexa,
eskui,
Altzo-muño;
non-nai euskel-oiartzun
ortzi-mugaraiño
...
Dabesadan,
ibarrak
laiñotan
daudeño!
Dabesagun,
lagunok:
geroak
ereiño!
Aran ta muño
gaiñez
Aralar
aundia,
euskotarren
zaindari
Mikel´en
mendia:
koskak elur-dirdaiek
bil ta, dirudia
amets eder mamitu
ortzian geldia.
Yondone goiaingeru
garaille goitarra,
gure arazo
latza
duk
bizi-bearra;
artarako,
nagusi
dukan Yaun
bakarra
ire bidez
dotoigu,
damaigun
indarra.
***********
Izotzak
estali zun
gure
Euskalerria;
mintzo
ozenak zabaldu
berbizkun-berria.
ltzal-zokondoetan
lore, izotz-bitxia;
baiña gaiñetaz ari
yauntzen eguzkia.
Izotz-ondo.
Neguak
parre eme.
Gizadi
larria
gaillurreruntz,
muñoak mailladi.
Gazte-sail kementsua
goraiño
badadi,
izozpetik
eguzkik
yare dik Euzkadi!
1931
____________________
Gure mintzo
Arana-Goiri´ren
oroiz ta eskarrez.
Nerekin yaio
nun abesmiña,
ta aurtandik
min ori dut izan samiña ...
Kanta nai,
nai alper: mintzoa
peitu, miñak
bear-eztigai gozoa!
Uts bainun oskai guri berexa,
atsa yaurti
arren ezin sor abesa;
amets-arteko oiu bailitzan,
otsaren-zakarrez
izu-lkara nintzan.
Il-zaarki,
bizi dugun gizona!
Egunoro
berpiz lurpean dagona!
Bezat onets aren izena,
aberriz ta
mintzoz gu yantziarena.
Aren
argibidez ni yabetu
enegan bazala
norbait atxilotu.
Ordun, yetxi
nazu lezera;
nork gere inuiñean dugun itzalera.
Oin kolokak zuur, begiak yoran,
zurubi
biurrez poliki ninyoan.
Guri argi
ematearren
itzaliarena,
eskuan nenkarren ...
Orra
noizpait ere beeraiño el,
ta leotza
arki dut ondoaren sabel,
ta,
leotzean, il-iduri,
gizalaba
eder odol-gabez zuri.
Ipui
zaarrak, atozte gogora!
Atozte erregingai begizkoak zora!
Bazterrean
ikus nerea,
ene ta ene
asaben oarrezak botea...
Adatsa busti
diot negarrez,
biotza
berotu nerearen garrez,
ta
ito-larria arin-bearrez
leio
zekenera dut nerekin narrez.
Berriz-yaio-poza
suma nuen ...
Gezal
mugagabez bide-ginyoazen:
bizitza-itsaso
otxan barea,
goiz-eguzkiaren
txinpartez erneal
Ezpaiñak
dardar, lepo-zaiñak ler-
bearrean,
muinki dut estu nere eder
besoetan, ta
atsa yaurtiki:
ta ura bai,
egin zan aoan abesti!
Aapaldiak
elkarren ondoren
yalki ta,
uso zuri antzean zetozen
itzuli,
itxaso urdiña zear,
mokoan, edergai, basoaren abar.
Itzuli zetozen aapaIdiak;
itzuli zetozen nere uso txuriak
Aberriarentzat damesgun
legor gizenetik, yai-ostoa lagun ...
************
Ene leozpetu
yare-berri,
eusko orok
zaitzagu miñen eztigarri,
ta besteren
gogo-menbetik
yare-gagizu usu, geurea gaiturik!
1931
Bertsio elektroniko honen jatorria: http://www.jazzfree.com/jazz9/arrain/
Orixe: Lizardiren Biotz-Begietan:Sarrera